GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun...

31
GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA HIZKUNTZA Euskal Soziologia Elkarteak antolatutako VI. Euskal Soziologia Kongresura J. Inazio Marko Juanikorenak Aurkeztutako Komunikazioa Bilbon, 2004ko otsailaren 26an

Transcript of GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun...

Page 1: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA HIZKUNTZA

Euskal Soziologia Elkarteak antolatutako

VI. Euskal Soziologia Kongresura

J. Inazio Marko Juanikorenak

Aurkeztutako Komunikazioa

Bilbon, 2004ko otsailaren 26an

Page 2: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

1. BILAKAERA DINAMIKOA EUSKAL GIZARTEAN

Europako mendebaldean, Frantzia eta Espaina estatuen artean, bada konstrukto historiko-kultural bat Euskal Herria deritzana. Errealitate sozio-kultural horrek badu bere hizkuntzapropioa, euskara, eta berau da –beste edozein hizkuntza bere berezko komunitatean denbezalaxe– konstrukto historiko-kultural horren identitatea ardazten duen elementuesanguratsuenetakoa.

Euskarak, jakina denez, ez du historikoki estatu-egitura batek ahalbideratzen dituenbotere-espazioetan eta egituretan garatzeko aukerarik izan, eta, alboko estatu-hizkuntzenahalmenen presiopean minorizazio prozesu bat jasan behar izan du.

Minorizazio prozesu horren aurrean, agerikoa izan da euskararen aldeko herritarrenatxekimenduaren indarra. Euskara gizartean txertaturiko balio sinboliko eta praktiko gisagaratzen joan da eta horren ondorio izan dira azken hamarkadetan euskal gizartearen mailasistemiko ezberdinetan euskararen normalizazioren alde izan diren aldarrikapenak etagauzatu diren ekintzak eta programak..

Perspektiba diakronikoa erabiliaz, bilakaera kualitatiboa antzeman dezakegu euskararennormalizaziorako ekintza horretan. Horrela, eta frankismoaren krak sozialaren ostean,hasiera batean identitatearen zantzu oinarrizkoenak berreskuratzearen alde folklorea etakultur ekintzak sustatzea izan zen, ondoren irakaskuntzarekin lotuta ikastolak etaalfabetatzea, aldarrikapen sozialerako gizarte-kanpainak ostean, jarraian eta instituzioberrien sorrerarekin administrazioaren esku-hartzea, beranduago metodoetan hobetzeaformazio teknikoaren bitartez eta plangintzetan sakontzea eta, azken hamarkadan,organizazioetan eta enpresetan normalizazio planak egikaritzea.

(Marko, 2001)

2

Page 3: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Horrela, bada gaur egun errealitate espezifiko bat organizazioen esparruan non, azkenhamarkadan izandako eboluzioaren harian, gero eta gehiago diren aplikatzen ari dirennormalizaziorako interbentzioak. Horren guztiaren ondorioz, organizazioen esparruarenerrealitate sozialean hizkuntzaren eraldaketaren praktikarako eta ikerketarako dimentsiopropioa duen masa kritikoa osatu dela esan genezake.

1.1 Euskararen garapenerako interbentzioak organizazioetan, zergatik?

Gure komunikazioan, euskara-organizazioak aipatu errealitate horren aspektu zehatz bataztertu nahi dugu: enpresa eta organizazioetan euskararen garapenerako ekimenak abiatzeabultzatzen duten zergatiekin edo argumentuekin zer ikusia duena, alegia. Horretarako,ondoko galdera hauetatik abiatuko gara:

Zergatik ekin behar diote enpresek edo organizazioek hizkuntza normalizazioprozesuari? Zerk bultzatuta? Zeintzuk dira arrazoiak edo argudioak?

Gaia aztertzeko, orain arte galdera hauei eman zaizkien erantzunak jasotzen ahalegindugara eta, ondoren, erantzun horiek sailkatu egin ditugu. Komunikazio honen eranskineanageri dira jaso ditugun argumentuak eta bibliografian iturriak.

Bildu dugun dokumentazioaren arabera, bat baino gehiago izan dira gai honen inguruanargumentuak planteatu dituzten sektoreak. Sailkapenari begira bost hauek bereizi ditugu:

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Teknikariak eta Aholkularitzak, Direktiboak eta Enpresariak, Langileak eta Sindikatuak, eta, Kooperatibak.

Argumentu horien enfokea, bestalde, era askotakoa izan da. Badira soziolinguistikarizuzendutako enfokearen araberako argudiak edota enpresaren kudeaketaren kalitaterazuzendutakoak eta beste hainbat. Sailkapenari begira, bost enfoke nagusi bereizi ditugubeste zortzi azpienfokerekin batera, guztira hamar:

1. Euskara . Ikuspegi soziolinguistikoa, euskararen bilakaera.2. Nahikundea . Eragile ezberdinen nahia.3. Langilea .

3.1. Eskubideak/Garapena . Langilearen eskubideak eta garapen pertsonala.3.2. Lan harremanak . Laneko harremanetan komunikazioa.3.3. Kohesioa/Identifikazioa . Kohesio soziala enpresan eta langilearen

identifikatzea enpresarekin4. Enpresa .

4.1. Kalitatea/Balio erantsia . Kalitatearen kontzeptuak eta euskararen balioerantsia.

4.2. Enpresaren irudia . Irudia eta marka positiboak hemen eta kanpoan5. Gizartea .

5.1. Komunitatea/Harmonizazioa. Euskal gizartean izan den bilakaera etaenpresak gizartearekin harmonizatzeko duen premia.

5.2. Erantzukizuna. Enpresako eragile ezberdinek eta enpresak berak dutenerantzukizuna.

5.3. Legea. Legeak ezartzen duena.

3

Page 4: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Bi kriterio horiek erabiliaz –sektoreak eta enfokeak– sailkatu egin ditugu dokumentazioanbildutako argumentuak, ondoko koadroetan laburtuta ikus daitekeen moduan.

1. Enfokea: Euskara

E. J. Euskal hiztunen pisua gazteen artean gero eta handiagoa izango da. Euskara gero eta gehiago jakin etaerabiliko duten bezero, langile, zuzendari, sindikalista ... egongo da.

Teknikariak Beste esparruetan egindako lan guztia zalantzan jar dezake lan-munduak.

Enpresariak Langile portzentai handi bat euskalduna izatea.

Langileak

langile gazte berrien euskara-maila dezentekoa

Euskararen presentzia gizarte alor guztietara hedatzea baldin bada helburua, ezinbestekoa zaigu lan-munduaeuskalduntze prozesuan sartzea

Euskara gizarte mailan aurrera egiten ari da nabarmenki. Lan-munduan ere progresio positiboa gertatzen ari da

Kooperat. Enpresa munduak euskalduntze prozesuaren botila-lepo efektua egiten du gaur egun..

2. Enfokea: Nahikundea

E. J.

Teknikariak Beharra eta nahia entitatean bertan.

Enpresariak Enpresa modernoa eta euskaraz funtzionatuko duena nahi izatea.

Langileak Langileen nahia.

Kooperat. Belaunaldi berrien nahikunde linguistikoak. Belaunaldi berrietako zati handi bat euskaraz lan egiteko motibatutadago

3.1 Enfokea: Langileak. Eskubideak eta garapena

E. J.Teknikariak Normalizazio planarekin langileek euskaraz bizi eta lan egin dezakete.

Enpresariak Langile edo pertsonal politika egokia lortzea enpresaren onerako da. Horretan kokatu behar da euskaraz lanegiteko eskubidea.

Langileak Euskaldunari euskaraz aritzeko eskubidea eta aukera bermatzea

Erdaldunari euskalduntzeko eta euskal gizartean integratzeko eskubidea eta aukera eskaintzea

Kooperat. Ekimen kooperatiboaren helburua pertsonaren garapen osoa lortzean datza, horretan garapen linguistikoasartzen da.

3.2 Enfokea: Langileak. Lan-harremanak

E. J. Partaideen komunikazioa eta harremanak errazago bihurtzea

Lan harremanak gizatarrago egon eta ondorioz produktibitatea sustatzeaTeknikariak

Enpresariak Euskara tresna eraginkorra da langileak eta ingurunea gogobetetzeko komunikazioan.

Euskara planak komunikazio aukera bat gehiago zabaltzen du, barne harremanetan, bezeroekin etahornitzaileekin. Aukerak zabaltzea esan nahi du

LangileakKooperat.

4

Page 5: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

3.3 Enfokea: Langileak. Kohesioa eta Identifikazioa

E. J. Langileen asmoak enpresaren eginkizunetan txertatzea onuragarria da

Enpresarekin langileen identifikazío handiagoa. Lantoki horretan konpaktazio soziala. Ondorioz, euskara-planaklanerako motibazio-tresna bihur daitezke

Teknikariak Enpresaren barne-kohesiorako eta gizartearen konpaktazio sozialerako bidea da

Enpresariak

Langileak gogobetetzeko eta motibatzeko ere eraginkorra da euskara erabiltzea enpresan eguneroko eta ohikoharremanetan, zuzendaritza-taldeko pertsonak eta langileak elkarrengana hurbildu egiten baitu.

Langileen integrazioa Lantegi Proiektuan.

Langileen enpresarekiko identifikazio-maila handitu

Langileak Euskara kohesio sozialerako faktore inportantea ere bada

Kooperat. Langileen motibazio-iturri osagarria. Kooperatibak indartsu direneko eskualdeetan, euskararen aldeko

motibazioa bereziki bizia da. Honek guztiak euskara lanerako motibazio-iturri bihurtzen du. Aukera horilangileentzat zabaltzea, aukera da enpresarentzat

4.1 Enfokea: Enpresa. Kalitatea eta Balio erantsia

E. J.

Euskara balio erantsia da enpresan.

Euskarazko zerbitzua eta produktuak eskaintzen dituzten enpresak kalitate handiagoa eskaintzen ari dira. Berezerbitzu eta produktuek balio erantsia dute eta horrek, beraz, lehiakideen aurrean abantailan jartzen ditu.

Etorkizunean lehiakorragoak izateko funtsezkoa izango da

Teknikariak

Euskara erabiltzeak balio erantsia du: baldintza berdinetan gehiago eskaintzen da eta enpresako prestigioaneragina du

Bezeroak hobeto zerbitzatzeko aukera ematen du

Horiek guztiak bete-betean datoz bat gaur egun Erabateko Kalitatearen edo Bikaintasunaren kudeaketaestrategian aldarrikatzen diren helburuekin

Enpresariak

Kalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea etaEnpresa gogobetetzea.

Euskara komunikazio-tresnatzat jo eta erabiltzea da Hobekuntza-prozesuaren gakoetako bat, erabilera horrekhitzak eta esanahiak gerturatuko dituelako. Kalitateak eta euskarak ezinbestez, lotuta joan behar dute enpresaeuskaldunean.

Kalitatea, enpresa-proiektua osatzen duten pertsona guztien gogobetetzea eta ingurunearekiko errespetua etaharmonia esan nahi du

Langileak

Kooperat.

4.2 Enfokea: Enpresa. Irudia

E. J.

Erronkei erantzuteko gaitasuna dutenak izango dira. Proiektu berritzaileei ekiteko gai den enpresadinamikoaren irudia.

Euskara, enpresaren irudia eta marka. Merketing-argumentutzat erabil dezake euskal merkataritza etaindustriak. Enpresaren jatorria adierazteko marka edo labela

Teknikariak

Erronkei erantzuteko, berrikuntzak egiteko eta enpresa dinamikoaren itxura. Euskararen erabilera kalitateeta profesionaltasunaren seinalea da

Enpresa lehiakorraren irudia indartzen laguntzen du

Aldaketetarako gaitasuna garatzen laguntzen du

Kanpoko merkatuetan kalitatearen ikur gisa erabil daiteke

5

Page 6: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Enpresariak Merkatu globalean bereizketa-faktorea behar da. Etiketa hori euskara izango da.

Enpresak proiektu aurrerakoiei aurre egiteko duen gaitasuna azaltzen du

Langileak

Kooperat. Kooperatiben irudi sustraitua. Gai hau marketing arrazoietatik askoz haratago doa, baina irudi aldetik ereaukera izan daiteke kooperatibentzat

5.1 Enfokea: Gizartea. Komunitatea eta Harmonizazioa

E. J.

Enpresa lekuan lekuari egokitzea.

Gizarte osoaren integrazio-ahalmena aberastea.

Gizartean euskarak duen estimua enpresa mailan kontuan hartzea enpresarentzat mesedegarri.

Jarduera sozioekonomikoa gizarte jakin batean kokatuta dago eta halbeharrez, gizarte horretakonorbanakoen kezka eta nahaiak bertan isladatzen dira.

Enpresen erronka: euskal gizartearen dinamika horretan partaide eta eragile izatea

Teknikariak

Gizartean gertatzen ari den euskararen normalizazio prozesura egokitzea

Enpresa kokatuta dagoen gizartean hobeto txerta daiteke

Eleaniztasunak gero eta indar handiagoa du eta horretara moldatu behar dugu

Enpresariak Egungo erronkei aurre egiteak pertsonekiko eta enpresak bere jarduera burutzen duen ingurunearen

eskariekiko sentikortasun handiagoan oinarritutako kultura sendotzea eskatzen du.

Enpresan gertatzen dena gizartearen isla da

Langileak

Gizartearen euskararekiko atxekimendua.

Langileok uste dugu euskararekin gizartean gertatzen ari den aurreratze hori enpresan ereerreflejatu beharko litzatekeela

Enpresaren interesa da gizartearekin batera eboluzionatzea eta bere interes ekonomikoak etagizartearenak harmonizatzea.

Kooperat.

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren muinean integrazio bat dago: logika ekonomikoaren etahelburu sozialen arteko integrazioa

Izan ere, “hazkuntza ekonomikoa zertarako?” da sakonean dagoen galdera nagusia. Hazkuntzaekonomikoak zentzua izan dezake baldin eta arlo pertsonala eta komunitarioa, soziala eta kulturalaorekan garatzeko aukera ematen badu

Kooperatibismoaren berezko ezaugarrietako bat izan da bere sustraitzea. Horretarako bideetako battoki bakoitzeko hizkuntza-ekologia zaintzea eta hizkuntza garapena bultzatzea da

6

Page 7: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

5.2 Enfokea: Gizartea. Erantzukizuna

E. J. Teknikariak

Enpresariak

Hizkuntzarekiko begirunea eta languneetan euskararen erabilera sustatzea enpresak aztertu etaintegratu behar dituen alderdiak dira

Hizkuntz normalizazioren aldeko apustua egin behar dugu laneko harremanetan ere gure gertukoingurunearen helburuei ekarpenak egiteko.

Aberastasuna sortzen duten enpresa eta enpresariek badute, bestelako rol eta betebeharrik orekasozialean.

Enpresa ez dago gizartearen egituretatik kanpo. Ondorioz, ezin da gizartearen gehiengoakeuskararen alde bultzatu duen mugimendutik at gelditu. Aitzindari eta eragile aktiboa izan behar duhizkuntzaren normalizazioan. Hori ere kalitatea da

Langileak

Langileok uste dugu euskararen normalizazioaren alde egitea lan-munduko eragileon ardura erebadela

Langileon euskararekiko ardura eta konpromisoa

Sindikatuok ere gizarte eragile bezala, eta lan merkatuan zuzenean parte hartzen dugun heinean,geure erantzunkizuna aitortzen dugu.

Kooperat.

Erantzukizun handia du kooperatibismoak euskararen normalizazio prozesuan.

9 Kooperatiben printzipio nagusi eta arautegietan ere izan du bere isla euskararekiko konpromisoak

9 Gaur egun, inguruko pertsona eta gizartearekin konpromisoa izateak bere hizkuntza-garapenaerrespetatu eta bultzatzea ere esan nahi du

9 Kooperatiben ekina berebizikoa da euskararentzat. Une berezi honetan, kooperatibek berebizikozeregina joka dezakete. Euskal Herriko enpresen artean, MCCn biltzen diren kooperatibak izandaitezke euskararen garapeneko aro berri honen aitzindari. Eta izan ere hala dira une honetan,datuei begiratuta

5.3 Enfokea: Gizartea. Legea

E. J. Teknikariak Enpresariak

Langileak Euskara Euskal Herriko bertako eta berariazko hizkuntza izateaz gain EAEn ofiziala ere bada

Kooperat.

7

Page 8: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Euskara Nahikundea

Langilea Enpresa GizarteaEskubidea

kGarapena

Lanharremana

kKohesioa

IdentifikazioaKalitatea

Balioerantsia

Enpresaren irudia

KomunitateaHarmonizazio

aErantzu-kizuna Legea

E. Jaurlar. 1 2 2 3 2 5

Teknikariak 1 1 1 1 3 4 3

Enpresa 1 1 1 2 3 3 2 2 4

Langile 3 1 2 1 3 3 1

Kooperati. 1 1 1 1 1 3 4

7 4 5 4 8 9 9 16 11 1

Ikuspegi soziolinguistikoari enfokatutako argumentuak, langilearen enpresarekikoidentifikazioarekin lotutakoak eta enpresa gizarteari egokitu beharrekoak sektore guztietantopatu ditugu. Legearen aipamena, berriz, langileenean bakarrik. Lan harremanetankomunikazioari buruzko argumentuak ere bi sektoretan bakarrik ageri dira:Jaurlaritzarenean eta enpresarenean.

Azpimarratzekoa da argumentu mota gehien enpresaren sektoreko testuetan aurkituditugula, guztira bederatzi enfokerekin lotutakoak. Azpimarratzekoa ere, gizartearenaurrean erantzukizuna hartzearekin eta langileen eskubideak jasotzearekin lotutakoargumentuak enpresekin zuzenean lotuta dauden sektoreetan agertzen direla:erantzukizunaz dihardute langileek, enpresarioek eta kooperatibek (azken bi hauek indarhandiz) eta langileen hizkuntza eskubideei buruzko aipamenak ageri dira langileen etaenpresarioen testuetan.

Kontuan hartzekoa da, bestalde, gizartearen garapenarekin harmonizatzearekin etaerantzukizunarekin zer ikusia duten enfokeetan bildu den argumentu kopurua,.Dokumentuetan jasotako argumentu guztien % 42k bi enfoke hauekin dute zer ikusia.Hauen ostean, argumentazio gehien jaso dituzten enfokeak, enpresaren irudiarekin etakalitatearekin zer ikusia dutenak dira

8

Page 9: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

2. Bilakaera Dinamikoa Enpresan

Gizarten aldaketak izan diren bezalaxe, organizazioen munduan eta enpresan ere aldaketanabarmenak gertatu dira, enpresa bera, bere gestioa eta bere funtzioa ulertzeko moduaridagokionean.

Duela 50 urte enpresa ereduaren ezaugarri nagusienetakoak honako hauek baldin baziren:egitura zurruna, Taylorismoaren printzipioen araberako produkzioaren kudeaketa,langileen kualifikazio eskasa eta planteamendu autoritarioetan oinarritutako lan-harremanak (Heras, 2001: 62); ikuspegi hori aldatzen joan da eta gaur egun kalitatezkoenpresaren paradigma berria kalitatearen kulturan eta bikaintasunaren parametroetanoinarritutako organizazioa da, honako printzipioetan oinarritzen dena: emaitzei begirajardutea, bezeroei begira jar dutea, lidergoa eta helburuekiko jarraikortasuna, prozesu etaekintza bidezko kudeaketa, pertsonen garapena eta inplikazioa, etengabeko ikaskuntza etahobekuntza, aliantzen garapena eta gizarte erantzukizuna (Euskalit).

Paradigma-aldaketa horren haritik, azken urteotan Erakundeen GizarteErantzukizunaren printzipioa eta kontzeptua garatzen joan da. Enpresa jada ez dapertsonen gainetik eta gizartetik at dagoen produkzio-gune hutsa; aitzitik, gaurkopentsamoldean eta diskurtsoan, enpresaren egungo erronketariko bat da pertsonekiko etabere jarduera burutzen duen ingurunearen eskaerekiko sentikortasun handiagoanoinarritutako kultura sendotzea (Errazti, 1998). Paradigma honek esaten digu enpresakkokatuta dagoen gizartearen garapenarekiko erantzukizuna duela, eta gainera, horretazjabetzea klabea izan daitekeela enpresaren arrakastarako (Iberdrola, 2002)

Eta filosofia honek horrenbesteraino du garrantzia ezen kalitatearen hobekuntzarako arloanEuropa mailan erreferente nagusia den Bikaintasunaren EFQM Ereduaren zimentarriaosatzen duten oinarrizko kontzeptuen artean Erantzukizun Sozialarena ere badagoela.EFQM ereduak autoebaluaketarako bereizten dituen bederatzi kriterioen artean,zortzigarrenak emaitzak gizartean neurtzen ditu; hau da, kriterio nagusien artean bat dagojarria espezifikoki gizartearekiko erantzukizuna neurtzeko. Horretaz gain, bestekriterioetan ere erantzukizunaren gaia jasotzen du eredu honek, zeharkako ardatztematikoa osatuz.

(Club Gestion Calidad, 2003: 25)

9

Page 10: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

2.1 Erakundeen Gizarte Erantzukizuna

Erakundeen Gizarte Erantzukizunaren gaia asko garatu da denbora gutxian eta filosofiaizatetik enpresen eguneroko gestioan aplikatzekoa den eta dimentsio propioa duen sistemaosatua eta osoa izatera iritsi da. Sistema horretan aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste:filosofia eta diskurtsoa, instituzioen errekomendazioak eta kriterioak, ereduak, puntakoenpresen praktika bikainak edota zertifikazio sistemak. Azter dezagun poliki.

EGEren filosofia eta esanahia

Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE), enpresek bere interlokutoreekiko harremanetaneta jarduera komertzialetan gizarte eta ingurugiro alorreko ardurak txertatzea da (EB,2001). CSRk (Corporate Social Responsability) dionaren arabera, enpresek bierantzukizun mota dute: bata komertziala, arrakasta edukitzea negozioetan, eta besteasoziala, komunitatean eta gizartean bete beharreko funtzioarekin zerikusia duena (NoviaSalcedo, d.g).

Honek zera adierazi nahi du: enpresek bere interes-taldeen (stakeholders: inbertsoreak,langileak, bezeroak, hornitzaileak, tokiko komunitatea, administrazioa, gizartea ..) aurreanerantzukizuna dutela bere jarduerak lan arloan, gizartearen arloan eta ingurugiroarenarloan sortzen dituen inpaktoei dagokionean. Erantzukizunez jarduteak interes-taldeezberdin horien espektatibak kontuan hartzea eskatzen du. Eta ez ikuspuntu etikohutsarengatik, ulertzen baita stakelhorders ezberdinen demandak ongi artikulatzeakondorio positiboak dituela enpresaren emaitza ekonomikoetan. Hau da, stakelhordersezberdinentzat balioa sortzearen ondorioa izango da akzionistengan eta gizartean ere balioerantsiak sortzea. (ECORES, 2003).

Erantzukizun sozialaren filosofiaren helburua erantzukizun hori modu estrategikoankudeatzea eta horretarako tresnak euskaratzea da. Horrek esan nahi du enpresaren gestioangizarte erantzukizunerako kriterioak txertatzeak dakarrela arlo ekonomikoan, sozialean etaingurugiroarenean gestio sistemak eta politikak formalizatzea; arlo horietan lortutakoemaitzen gardentasun informatiboa eskaintzea; eta, kanpoko azterketak ahalbideratzea.Hau da, balantze hirukoitza deitu izan dena.

10

Page 11: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

(soluziona.es)

Erakundeen erantzukizun sozialaren baitan bi dimentsio bereizi izan dira: barrukodimentsioa eta kanpoko dimentsioa. (xertatu.net)

Barruko EGEan, enpresaren barrua jorratzen da gizarte interesaren ikuspegitik, eta jorratzehori ez da enpresaren errentagarritasunera mugatzen. Horrenbestez, estu lotuta dagoenpresa kudeaketaren funtsezko alderdietara (adibidez, giza baliabideak, laneko osasunazein segurtasuna, langileen heziketa nahiz partaidetza, kalitatearen kudeaketa edoingurumenaren kudeaketa)

Kanpoko EGEan, enpresak kanpoko interlokutore eta inguru sozialarekin zeiningurumenarekin dituen harremanak aztertzen dira: komunitatea, kontsumitzaileak, entepublikoak nahiz gobernuz kanpoko erakundeak, merkataritzako kideak, hornitzaileak, ...)

EGEren sustapen instituzionala

Gizarte Erantzukizunaren filosofiak hainbat eta hainbat instituzio publiko zein pribaturensostengua eta sustapena jaso du. Nazioarteko erakunde garrantzitsuenen artean daudenhainbat EGEren aldeko aldarrikapena eta zabalkunde lana egiten ari dira. Horietako batzukaipatzearren:

Nazio Batuen Erakundea: Clobal Compact1999ean Kofi Annanek Munduko Foro Ekonomikoan dei bat egin zien enpreseibederatzi printzipio unibertsal beregana ditzaten, giza eskubideen, laneko araueneta ingurugiroaren arloetan. 2000. urtean jarri zen ofizialki indarrean, eta gaur eginehundaka enpresa ari da bertan parte hartzen.

11

Page 12: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

OCDE: Enpresa Multinazionaletarako Gida-lerroakKooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundea osatzen duten 33 gobernuk,enpresa multinazionalei zuzendutako ingurugiro eta gizarte alorreko gomendioakadostu zituzten 2000. urtean (1976an egindakoaren errebisioa).

Europako Batzordea: Liburu Berdea2000. urteko Lisboako bilkuran Batasun Europarrak ondoko helburu estrategikohau –«ezagutzan oinarritutako ekonomiarik lehiakorrena eta dinamikoena izateamundu osoan, hazkunde ekonomiko jasangarria izateko, enplegu hobeak sortzekoeta gizarte kohesio handiago edukitzeko»– ezartzearekin batera, enpresenerantzukizun soziala aldarrikatu zuen. (Benbeniste, 2002). Horren ostean, EGErensustapenerako prozesua abiatzea erabaki eta 2001ean Liburu Berdea argitaratu zen.

CSR EuropeCorporate Social Responsability (CSR) 1995ean Europa mailan sortutako enpresa-sarea da. Bere eginkizuna enpresei laguntza ematea da, errentagarritasuna, garapenjasangarria eta gizarte garapena lortzeko, negozioaren praktikan EGEa integratuz.

GRI Global Reporting Initiative1997an Nazio Batuen Ingurugirorako Programatik sustatuta, 2002. urteannazioarteko erakunde independientea bihurtu zen. Bere egituran interesa dutentalde ezberdinek hartzen dute parte: enpresak, nazioarteko erakundeak, gizartezibileko erakundeak, enpresa elkarteak, ... Bere helburu nagusia jasangarritasunariburuzko korporazio-txostenak garatzea da (ingurugiroari, gizarteari eta ekonomiarilotutako alderdiak kontuan hartuta). Horretarako, Jasangarritasun MemoriakPrestatzeko Irizpideak prestatzen eta zabaltzen ditu, estandar eta eredumetodologiko gisa.

Ereduak eta zertifikazioak

Erantzukizun sozialaren alorrean eredu batzuk, estandarrak edota zertifikazioak sortzenjoan dira, instituzioek ezarritako printzipioak hartu eta berauek egikaritzeko etaebaluatzeko prozedimendu ezberdinak antolatu dituztenak. Horien arteanaipagarrienetakoak dira:

SA 8000: Estatu Batuetako SAI (Social Accountability International) erakundeez-gubernamentalak garatutakoa. ISOren printzipioetan oinarritzen da.

AA1000: Accountability institutu britaniarrak sortutakoa. EGEri buruzkoinformazioaren kalitatea eta sinesgarritasuna bermatzeko estandarra izan nahi du.

SGE 21: Espainiako Foretica erakunde autonomoak lantzen duena enpresetakokudeaketa etikoa sustatzeko eta ebaluatzeko.

12

Page 13: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

ISO 14000: ISO erakundeak sortutako estandarra enpresetan ingurugirorenalorreko inpaktoak eta arazoak kudeatzeko eta ebaluatzeko.

GRI Gida: Gorago esan bezala, enpresen jasangarritasun memoriak osatzekoirizpideak eskaintzen dituen manuala edo gida da, sistematizaziorako adierazle-sistema oso bat eskaintzen duena.

Enpresa arduratsuen adibideak

Gure ingurune hurbilean badira gizarte erantzukizunaren gai bereganatu eta landu dutenak,memorien bitartez edota zertifikazioren bat eskuratuz. Batzuk aipatzeagatik:

13

Page 14: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Iberdrola. Urteko Gizarte Memoria egiten du GRIren eredua jarraituz. Inditex (Zara). Jasangarritasun Txostena argitaratzen du GRIren eredua jarraituz. Renfe. Ingurugiro Memoria argitaratzen du GRIren eredua jarraituz. Telefonica. Erantzukizunaren Memoria argitaratzen du GRI eredua jarraituz. CSH. Urteko Gizarte Memoria egiten du GRIren eredua jarraituz. Microdeco. Erantzukizun sozialaren arloan EFQMren saria. MCC. Web orrian erantzukizuna jasotzen du bere oinarrizko baloreen

artean. Panda. Web orrian erantzukizunaren aldeko aldarria eta egiten duenari

buruzko informazioa. Eroski. SA 8000 arauaren ziurtagiria eskuratu du.

Hona hemen Iberdrolaren memoriatik ateratako bi paragrafo, EGEri buruzko berekontzeptzioa adierazten dutenak.

«El compromiso de IBERDROLA con el desarrollo de las sociedades en lasque se integra es clave para construir la relación de confianza querequiere su exito iempresarial.IBERDROLA esáa convencida de queconsiderar las expectativas de sus interlocutores habituales en susdecisiones de negocio le permite construir factores competitivosdiferenciales».

«Con respecto a la Sociedad, IBERDROLA tradicionalmente haparticipado en el desarrollo social y cultural de las comunidades en lasque está presente, estando en marcha el proceso de alinear su marcoglobal de actuación con los esquemas más avanzados de ResponsabilidadSocial, con el objetivo de incorporar este concepto a su estrategia decreación de valor».

Euskal Herrian Gizarte Erantzukizunaren kontzeptua ez da oraindik gehiegi gizarteratu.Gai honen sustapenean, enpresek egiten dutenaz gain –eta hor kooperatibenmugimenduaren garrantzia azpimarratu behar da–, bi erakunde nabarmendu dira: NoviaSalcedo Fundazioa batetik eta Bizkaiko Foru Aldundia bestetik; Deutuko Unibertsitateaere ari da gaia lantzen ikerketa talde bateren bitartez. Hiru hauek, Bilbok MerkataritzaGanbararekin batera Bizkaiko enpresen erantzukizun sozialari buruzko internet ataria sortudute (www.xertatu.net), gai honi buruzko informazio ugari eskaintzen duena.

3. EUSKARA ERAKUNDEEN ERANTZUKIZUN SOZIALEAN

Aurreko bi ataletan aztertu dugu, lehenik, gizartean izan den bilakaeraren ondoriozeuskararen normalizazioari planteatzen zaizkion esparru berriak eta horien zergatiak, eta,bigarrenik, enpresaren arloan izan den bilakaeraren ondorioz egun enpresari planteatzenzaizkion paradigma eta erantzukizun berriak. Bi linea horiek konbergenteak dira gureabezalako errealitate sozialetan. Normalizazio prozesuan diren berezko hizkuntzak dituzten

14

Page 15: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

herri eta komunitateetan, gizarte erantzukizunaren filosofiak eta kudeaketa-sistemekhizkuntzaren aspektu hori bereganatu beharra daukate, definizioz.

Konbergentzia horretan aukera ezberdinak zabaltzen zaizkigu, esate baterako, gureazterketan jaso ahal izan dugunez, GRIren gida da gizarte erantzukizunarensistematizaziorako gaur egun hedatzen ari den tresna nagusienetakoa. Gida horretan,goragoko irudian ikus dezakegunez, indikadore multzo bat jasotzen da erantzukizunarenebaluaketarako. Eta indikadore horietako hainbatetan hizkuntzarekin zer ikusia duteneduki-adierazleak jaso ditzakegu bere esanahia horretarako aukera ematen baitu. Horrela:

ADIERAZLEAK GRI ren GIDAN

ARLOA KATEGORIA ASPEKTUA HIZKUNTZA PARAMETROAK

Gizartea Lan jarduera Lan harremanak Harremana zein hizkuntzatan gauzatzen da

Zein da langileen berezko edo nahikunde hizkuntzaAniztasuna eta berdintasuna Hizkuntza aniztasunaren errekonozimendua

Giza eskubideak Diskriminaziorik ez Hizkuntza eskubideen eta nahikundearen bermeaHerri indigenen eskubideak Euskararen ofizialtasuna. Bertako eta nazioarteko legedia

Gizartea Komunitatea Nola laguntzen da komunitatearen hizkuntza garapeneanProduktuenerantzukizuna

Produktuak eta zerbitzuak Zein hizkuntzetan eskaintzen dira

Kontsumitzaileen eskubideak nola bermatzen diraMarketing Publizitatean komunikazioa zein hizkuntzatan gauzatzen da

15

Page 16: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Bestalde, ez gara zerotik hasten. Dagoenekoz baditugu konbergentzia honen adibidepositibo batzuk bide honetan sakontzeko eredu gisa erabiltzeko aukera ematen digutenak.Guk lau erabiliko ditugu, bi kanpokoak eta beste bi bertakoak.

Lehena EGE Txosten batetik ateratakoa da, Telefonicaren 2002ko EGE memoriatikateratakoa. Bertan ikus daitekeenez, Telefonicak gizartearekiko laguntza eta zerbitzuanolakotasuna adierazterakoan, espainiera hizkuntzari emandako sostengua jasotzen duadierazleen artean.

16

Page 17: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Bigarrena INDITEX taldearen (Zara, Massimo Dutti, ...) Memoriatik jasotakoa da, bertan,GRIaren gizarte adierazleen artean aipatzen du etiketetarako herrialde bakoitzekolegislazioa betetzen duela.

Beste bi adibideak EFQM memorietatik jasotakoak dira. “Q” saria jaso duten bi enpresadira: ITP (Industrias de Turbo Propulsores) eta ASLE (Agrupacion de SociedadesLaborales de Euskadi). Bietan ikus daitekeenez, gizartean izandako emaitzei dagokionzortzigarren kriterioan hizkuntza normalizazioaren alorrean egindakoak jasotzen dituzte.

17

Page 18: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Amaitzeko

Komunikazio honetan egindako analisiak irekitako bidean sakontzeko proposamenak:

Euskal Herrian Gizarte Erantzukizunaren eragileak diren instituzioekin kontrastebideak zabaldu.

Hizkuntza parametroak bilduko dituen Gizarte Erantzukizunaren aldekodiskurtsoa gizarteratu.

Enpresei diskurtso honen planeamenduak eta nahikunde kolektiboak helaraziinteres-talde ezberdinetatik.

Disziplinarteko ikuspegiak erabiliz gaiaren azterketan sakondu.

18

Page 19: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

BIBLIOGRAFIA

ALDASORO, Peio (2002): INDAR enpresaren izenean agurra. In: «Lan mundua euskaraz.LanEus I Mintegiko ondorioak». INDAR enpresa, Beasain, 2002komaiatzean. LAB

ANDUAGA, Juan (1999): El euskara y la calidad. DEIA. 1999ko otsailaren 18an

ASLE (2002): European Quality Award aintzatespena lortzeko Txostena.

AREXOLALEIBA, Juan Luis (2003): lan-munduan euskararen erabilera areagotzeko planak.Erabili.com aldizkari telematikoa. Azpeitiko Euskara Patronatua.http://www.erabili.com

ARTEZ-ELHUYAR-EMUN (2003): Euskara planak eta lan mundua: abiatu den trena. Erabili.comaldizkari telematikoa. Azpeitiko Euskara Patronatua. http://www.erabili.com

BARRENETXEA, T. - RODRIGUEZ, JM (1996): Euskara lan-munduan. Euskararen AholkuBatzordearen Erabilera Planak Batzordean aurkeztutako dokumentua. EuskoJaurlaritza. http://www.euskadi.net/euskara_ebpn/txosten/barrene.pdf

BENBENISTE, Sandra (2002): El alcance del concepto de Responsabilidad Social Corporativa deacuerdo a los organismos internacionales promotores del tema.. Ikasturtekoamaiera lana ESADEren «PHD in Management Sciencies» Doktoradutzaprograman. http://www.ecodes.org/pages/areas/rsc/

CLUB GESTION CALIDAD (2003): Modelo EFQM de Excelencia. Madrid

EAB (1992): Lan mundua eta euskara. Hizkuntza normalkuntzarako bideak. EuskoJaurlaritza. Argitaratu gabeko dokumentua.

ECORES (2003): Anuario sobre Responsabilidad Social Corporativa en España. 2003.Elaborado por la Fundacion Ecologia y Desarrollo para la Fundación Avina.

ELA-LAB (2004): Sindikatuak eta euskararen normalizazioa. ELA eta LABen hitzaldia In«Enprestako euskara planen eragileentzako jardunaldiak» MondragonUnibertsitatea, Eskoriatza, 2004ko urtarrilean.

ELAY (2003): Hamar urte enpresa eta euskara uztartzen. Erabili.com aldizkari telematikoa.Azpeitiko Euskara Patronatua. http://www.erabili.com

ERRAZTI, Baltasar (1999): Enpresa ezin da geratu gizarteak bultzatu duen mugimendutik at.Euskaldunon Egunkaria, 1999ko maiatzaren 19

E.B. Europako Batzordea (2001): Libro verde. Fomentar un marco europeo para laresponsabilidad social de las empresas. COM(2001) 366 final. Bruselas,18.7.2001

EUSKALIT (2004): Erabateko kalitatea eta bikaintasuna. http://www.euskalit.net

HERAS, Iñaki (2001): La gestion de la calidad en las empresas vascas: estudio de la aplicacionde la ISO 9000 en las empresas de la CAPV. Serie Tesis Doctorales, UPV-EHUko argitalpen zerbitzua. Bilbo

HPS (1996): Euskararen Erabilera Lan munduan. Erabilera planen metodologia. Agiriak,7. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz

— (1998): Euskara Arlo Sozioekonomikoan. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

— (1999): Euskara Bisiberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz

IBERDROLA (2002): Informe Social 2002. Iberdrolak argitaratutako txostena.

INDITEX (2002): Memoria de Sostenibilidad 2002. Inditex-ek argitaratutako txostena.

ITP (2002): Urrezko Q saria lortzeko Txostena.

19

Page 20: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

MARKO, J. Inazio (1993): Lan mundua eta euskara: gainbegirada orokor bat. Bat-Soziolinguistika Aldizkaria, 11

— (2002): Euskara Lan-munduan Mapa. In: «Lan mundua euskaraz. LanEus I Mintegikoondorioak». INDAR enpresa, Beasain, 2002ko maiatzean. LAB

MICHELINEKO ENPRESA BATZORDEA (2000): Lasarteko Michelin enpresan euskararennormalizazioa bultzatzeko proposamena. Dokumentu fotokopiatua

NOVIA SALCEDO FUNDACIOA (d/g): Propuesta informativa. Dokumentu fotokopiatua.

OSA, Olatz (2001): Euskararen erabilera-planak: ASPACE. HIZPIDE Aldizkaria,Monografikoak 4. Donostia

SARASUA, Jon (2003): Kooperatibagintza eta euskara, elkarren garabide. Erabili.com aldizkaritelematikoa. Azpeitiko Euskara Patronatua. http://www.erabili.com

UNANUE, Amagoia eta INTXAUSTI, Nahaia (2002): Kooperatibak eta euskara. Historia eta aroberri baten oinarriak. Lanki Ikertegia. Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza

http://www.globalreporting.org

http://www.soluziona.es/htdocs/areas/cyma/servicios/pdf/memorias_sostenibilidad.pdf

http://www.unglobalcompact.org

http://www.xertatu.net/

http://www.noviasalcedo.es/

20

Page 21: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

ERANSKINALan munduan euskarari egiteko eman diren arrazoiak

Eusko Jaurlaritza

«Ezin da ahaztu hizkuntzak, gure kasuan euskarak, baduela funtzio berezi eta funtsezko bat lanmundu zabal eta konplexuan: enpresa edo langunea lekuan lekuari egokitzea, partaideenkomunikazioa eta harremanak errazago bihurtzea eta gizarte osoaren integrazio-ahalmenaaberasteko aukera ematea. Hitz batean, lan harreman guztiak gizatarrago egon eta, ondorioz etaekonomia aldetik ere, produktibitatea sustatzea».

(EAB, Euskararen Aholku Batzordea, 1992)

«Enpresarioak ere hasi dira konturatzen, gizartean euskarak maila sinbolikoan duen estimuaenpresa mailan kontuan hartzea enpresarentzat mesedegarri izan daitekeela, izan ere, langileenasmoak enpresaren eginkizunetan txertatzea onuragarria baita; azken batean, hasiak dirakonturatzen euskara balio erantsia dela enpresan».

(Ariztondo, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, In HPS, 1996)

«EUSKARA BEREGANATZEAK ONURAK EKARRIKO DIZKIO LAN-MUNDUARI.

Iharduera sozioekonomikoa gizarte jakin batean kokatuta dago eta halabeharrez, gizartehorretako norbanakoen kezka eta nahiak bertan isladatu egiten dirá. Euskal gizartea, gizarteelebiduna da eta euskara biziberritzearen aldeko norantzan doan gizartea gainera. Norantzahorretan mugitzen ari denaren adierazleen artean bat azpimarratuko dugu eta hauxe da,hezkuntzan euskal ereduetako matrikulazioan gertatzen ari den etengabeko hazkundea.

Bestalde, bertako instituzio publikoek ere ezarriak dituzte euskara normalizatzeko oinarrizkolege eta dekretuak eta bide horri ekiteko konpromezu eta erantzukizunak hartu dituzte euskalgizartearen aurrean.

Lan-munduak ezin dio bizkar eman euskara biziberritzearen aldeko prozesu honi; aitzitik,hizkuntz gestioa beregain hartzen duten enpresa eta sektoreek onurak izango dituzte:

• Euskarazko zerbitzua eta produktuak eskaintzen dituzten enpresak kalitate handiagoaeskaintzen ari dira. Bere zerbitzu eta produktuek balio erantsia dute eta horrek, beraz,lehiakideen aurrean abantailan jartzen ditu.

• Enpresa, organizazio den aldetik, bere partaide diren gizabanakoen kezkak eta gogoak jasoeta erantzuna ematen dien neurrian, gizabanako horiek enpresarekin identifikazío handiagoasentituko dute. Hizkuntz proíektuan inplikatzen díren langileak enpresarena den proiektubatean inplikatzen dira, lantoki horretan konpaktazio soziala eragin eta areagotuz. Ondorioz,euskara-planak lanerako motibazio-tresna bihur daitezke.

• Hizkuntz proiektuetan inplikatzen diren enpresak erronkei erantzuteko gaitasuna dutenakizango dirá. Proiektu berritzaileei ekiteko gai den enpresa dinamikoaren irudia isladatuko dubere bezero, hornitzaile eta inguruko gizarte osoan.

• Euskara, enpresaren irudi eta markaren alderdi bihurtuz, merketing-argumentutzat erabildezake euskal merkataritza eta industriak. Merkatuak zabaldu eta nazioarteko bihurtzen ari

21

Page 22: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

zaizkigun garaian, enpresek gero eta beharrezkoa dute osagai identifikatzaileak landu etagaratzea. Enpresaren jatorria eta jatorri horri lotutako hizkuntza erabiltzea izan daitekeeuskal gizartearen marka edo labela arlo sozioekonomikoan ere bai».

(Barrenetxea-Ibabe, 1996)

«Ezin da ahaztu hizkuntzak, gure kasuan euskarak, baduela funtzio berezi eta funtsezko bat lanmundu zabal eta konplexuan: enpresa edo langunea lekuan lekuari egokitzea, partaideenkomunikazioa eta harremanak errazago bihurtzea eta gizarte osoaren integrazio-ahalmenaaberasteko aukera ematea. Hitz batean, lan harreman guztiak gizatarrago egon eta, ondoriozeta ekonomia aldetik ere, produktibitatea sustatzea».

(Ariztondo, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, In HPS, 1998)

«Euskal gizartea euskara berreskuratzen ari delako.

Lan-mundua eta euskara hurbiltzearen alde burutuko diren ekimenek etorkizuneko euskalgizartea nolakoa izango den hartu behar dute kontuan:

Euskal hiztunen pisua gazteen artean gero eta handiagoa izango da. Euskarazko ereduen gorakada. Euskara gero eta gehiago jakin eta erabiliko duten bezero, langile, zuzendari,

sindikalista, teknikari, etab.ren elkargune izango dira. Eta horixe enpresen erronka:euskal gizartearen dinamika horretan partaide eta eragile izatea.

Lan-mundua aldaketa horretarako prestatzen ari delako.

Enpresa batzuek dagoeneko heldu diote erronka horri. Etorkizunean lehiakorragoak izatekofuntsezkoa izango dela jakinik, une honetan bere jardunean euskara gero eta gehiagoerabiltzen saiatzen ari dira».

(HPS, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1998)

«Hizkuntza egitasmoari heltzeko gai diren enpresek egitasmo berritzaileei ekiteko gai direnenpresa biziaren eta eraginkorraren irudia islatzen dute euren bezero, hornitzaile eta ingurukogizartean.

Gizabanakoen kezkak eta gogoak kontuan dituen enpresarekin errazago egiten dute batlangileek. Hizkuntza egitasmoari ekiten dioten langileek enpresaren egitasmo batekin egitendute bat, hain zuzen. Horretan enpresa-arduradunek bertako langileen jatorriari etahizkuntzari buruz jarrera positiboa izan dezaten.

Azkenik, kalitate hobea eskaintzen ari dira hizkuntza-egitasmoa burutzen ari diren enpresak.Bere zerbitzu eta generoak balio erantsia dute».

(HPS, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1999)

Euskara Teknikariak eta Aholkularitzak

«.. zeren eta euskal hiztuna erdalduntzeko gunea izateaz gain, beste esparruetan egindako languztia zalantzan jar baitezake lan-munduak. Gaurko gazteek ez diote funtsik ikusiko euskarazhezi eta trebatzeari, hemendik urte batzutara beren lantegiak izango diren horietan gaztelaniabesterik ez dela erabiltzen konturatzen diren heinean. Ezerezerako ahaleginetan dihardutelasomatuko dute».

(Barrenetxea, Elhuyarreko teknikaria, In HPS, 1996)

22

Page 23: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

«Azpimarratzekoa iruditzen zaigu ASPACEn erabilera plana egiteko beharra eta nahia entitatehonetatik bertatik sortu zela esatea, alegia beraren ekimenez eta eskariz jarri dela abianproiektua».

(Osa, Ilazkiko zuzendaria 2001)

«Lan munduan euskarari bidea egiteko arrazoiak

• Euskarak irabazi behar dituen esparruen artean esparru sozio-ekonomikoa dugu. Sarritanentzuten da euskaraz eskolatutakoei dagokiela euskara ekartzea lan mundura eta hauek eranaturalean burutuko dutela euskararen normalizazioa lan munduan. Usté hori okerra da,ordea. Sartu berriak nekez eragin dezake, bestelako laguntzarik gabe behintzat, ohituraaldaketarik.

• Alderantzizkoa da gertatzen dena, lortutako euskara maila kamustuz joango zaio gaztelaniabesterik erabiltzen ez duelako. Benetan kezkagarria litzateke joera horri kontra egitekobitartekorik ez jartzea, euskal hiztuna erdalduntzeko gunea izateaz gain, beste esparrubatzuetan egindako lan guztia zalantzan jar baitezake lan munduak.

• Euskara erabiltzeak balio erantsia du: baldintza berdinetan gehiago eskaintzen da etaenpresako prestigioan eragina du.

• Enpresa gizartean gertatzen ari den euskararen normalizazio prozesura egokitzeko balio du.

• Euskara plana daukaten enpresak erronkei erantzuteko gai dirá eta berrikuntzak egitekogaitasuna eta enpresa dinamikoaren itxura ematen dute. Euskararen erabilera kalitate etaprofesionaltasunaren seinalea da.

• Enpresaren barne-kohesiorako eta gizartearen konpaktazio sozialerako bidea da.

• Eleaniztasunak gero eta indar handiagoa du: hainbat hizkuntza erabiltzeko ohitura etabeharra sortzen ari da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa...) eta horretara moldatu behardugu».

(Arexolaleiba, EMUNeko partaidea, 2003)

«Enpresa eta langileentzat, euskara zerbitzu eta lan hizkuntza gisa kontuan hartzeak abantailaasko dakartza, besteak beste:

Bezeroak hobeto zerbitzatzeko aukera ematen du Langileek euskaraz bizi eta lan egin dezakete Enpresa kokatuta dagoen gizartean hobeto txerta daiteke Enpresa lehiakorraren irudia indartzen laguntzen du Aldaketetarako gaitasuna garatzen laguntzen du Kanpoko merkatuetan kalitatearen ikur gisa erabil daiteke

Horiek guztiak bete-betean datoz bat gaur egun Erabateko Kalitatearen edo Bikaintasunarenkudeaketa estrategian aldarrikatzen diren helburuekin.

Hemengo enpresetan nekez egon daiteke kalitatea euskarazko zerbitzurik gabe. Horregatik,kalitatearen alde egiten duten enpresa eta erakundeei gonbita egin nahi diegu euskara erekalitateen parametroetan sar dezaten, herritarrok zerbitzu eta produktuak geure hizkuntzanjasotzeko dugun eskubide eta nahia asetzeko.

23

Page 24: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Bezeroak. Herritar euskaldunok, bezero gisa jarduten dugunean, euskarazko zerbitzua eskainieta bermatzen duten enpresak baloratzea garrantzitsua da. Euskara gure harremansozioekonomikoetan eguneroko ogi bihurtzea edozein sektore edo enpresarekin aritzengarenean. Izan ere, merkatua eta eskaera soziala da enpresen oinarria, herritarrek zer eskatu,hura eskaini.

Administrazioak. Euskararen normalizazioaren prozesuan lan munduari gero eta garrantzigehiago ematen diote Administrazioek. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian horrizuzendutako atala horren adibidea da. Hala ere, lan munduarekin zerikusia duenadministrazio atal batzuetan oraindik ez da euskara positiboki diskriminatzen, hala nolahomologatze prozesuetan, erosketa politikan eta abarrotan.

Euskalgintza. Euskaraz diharduten ikastetxe, euskaltegi, hedabide, argitaletxe eta abarrek,egitura sozio-ekonomikoak diren neurrian, euren hornitzaile eta bezeroekin berbaz etaidatzizko zerbitzua eskaintzea ere motor ona da prozesu honetan.

Zerbitzu emaileok: orain arte bezala zerbitzua kalitatez ematen jarraitzeko, sektorearenbaldintzak zaindu beharra ezinbesteko aldagaia da».

(Artez, Elhuyar, Emun, Aholkularitza enpresak, 2003)

Direktiboak eta Enpresariak

«Euskal enpresak erronka askori egin behar dio aurre ingurune gero eta globalizatuan /../Desafio horiek arrakastaz gainditzeak ez du egokitzeko gaitasun handia bakarrik eskatzen,baita malgutasunean, parte hartzean eta pertsonekiko eta enpresak bere jarduera burutzenduen ingurunearen eskariekiko sentikortasun handiagoan oinarritutako kultura sendotzea erebai.

Eskari horien artean, eta ohitura eta identitate-ikurrek sustrai sakonak dituen euskalkomunitatean, hizkuntzarekiko begirunea eta languneetan euskararen erabilera sustatzeaenpresak aztertu eta integratu behar dituen alderdiak dira.

Euskarak tokia eta espazioa behar du gure enpresetan eta hizkuntz normalizazioren aldekoapustua egin behar dugu laneko harremanetan ere gure gertuko ingurunearen helburueiekarpenak egiteko.

Normalizazio hori nola eta zein erritmotan egingo den enpresaren erantzukizuna bainogehiago, euskal gizarteak berak eta bere erakundeek gai horri egindako ekarpenen menpeegongo da. Izan ere, enpresan gertatzen dena, herritarrek eta beren balio, helburu etabaldintzek jasaten dituzten aldaketa handi zein txiki, azkar, zein motelen isla zehatza baita».

(Errazti, Confebask-eko Lehendakaria, In HPS, 1998)

«Kalitatea ez da zerbait abstraktoa edo produktuari berari dagokiona. Ekoizpen prozesuaere kalitatez egin behar da eta horretan, langile edo pertsonal politika egoki bat lortzeaenpresaren onerako da, ezpairik gabe.

Testuinguru horretan kokatuko nuke euskaraz bizitzeko eta lan egiteko duguneskubidea.Enpresa askotan normaltasun osoz dihardugu euskaraz, hori delako gure amahizkuntza eta erosoen sentiarazten gaituena. Bide batez, belaunaldi berriak euskarazbizitzen ari direnez, euskaraz jardutea da eta izango da beraientzat inguruneriknormalena.

24

Page 25: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Hori guztiagatik, euskara enpresa munduan txertatzeko eta bultzatzeko ekinbide guztiaktxalogarriak eta beharrezkoak dira enpresari gipuzkoarrontzat».

(Korta, Adegiko Lehendakaria, In HPS, 1998)

«Gure enpresan kalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak gogobetetzea Langileak gogobetetzea Ingurunea gogobetetzea Enpresa gogobetetzea

Langileak eta ingurunea gogobetetzeko komunikazioa oso garrantzitsua da. Nireesperientziaren arabera euskaldunengana hurbiltzeko euskara erabiltzea oso tresnaeraginkorra da, komunikazioa erraztu egiten baitu.

Langileak gogobetetzeko eta motibatzeko ere eraginkorra da euskara erabiltzea enpresaneguneroko eta ohiko harremanetan, zuzendaritza-taldeko pertsonak eta langileakelkarrengana hurbildu egiten baitu.

Euskara komunikazio-tresnatzat jo eta erabiltzea da MAIEReko Hobekuntza-prozesuaren gakoetako bat, erabilera horrek hitzak eta esanahiak gerturatuko dituelako.Kalitateak eta euskarak ezinbeztez, lotuta joan behar dute enpresa euskaldunean».

(Madariaga, MAIEReko kalitate-arduraduna, In HPS, 1998)

«Aberastasuna sortzen duten enpresa eta enpresariek badute, nire ustetan, bestelako roleta betebeharrik oreka sozialean, eta ondorioz, oraindik ere protagonismo handiagoaeskuratzen dute.

Europa, aukera eta erronka, erakuslehio izango da. Erakuslehio horretan egongo dirainplizituko gure ahalegin enpresarialak, baina hori eragingo duenak bereizketa-faktoreaere izan beharko du, produktuaren jatorria argi eta garbi utziko duen bereizketa-faktorea,alegia. Etiketa hori euskara izango da. Batugai berezia eta enpresak arreta berezizzaindu beharko duena, esfortzu sozial oso baten (ikastolak, unibertsitatea ..) lan-mundurako irteera naturala den neurrian. Bila ditzagun enpresarentzat giza-baliabiderikegokienak eta balora dezagun euskararen presentzia. Onenetako askok, euskaraz hitzegin, irakurri eta idazten dute».

(Vazquez, CIMVeko lehendakaria, In HPS, 1998)

«Esan dezaket euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak, nolabait, langileenintegrazioa bultzatu duela Elay Taldeko Lantegi Proiektuan.

Bestalde, enpresaren ikuspegitik, euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak aurreraegiteak, enpresak proiektu aurrerakoiei aurre egiteko duen gaitasuna azaltzen du.

Enpresan, euskararen presentzia handitzeak langile gehienen enpresarekikoidentifikazio-maila handitu egin du».

(Zabaleta, ELAY Taldeko zuzendari gerentea, In HPS, 1998)

25

Page 26: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

«Ekonomiaren alorra ez dago gizartearen egituretatik kanpo. Ezin da atal bereziez hitz egin,gizartea era askotako elkarteetan dago antolatua eta horietako bat egitura ekonomikoa da.Ondorioz, enpresa mundua ezin da gizartearen gehiengoak euskararen alde bultzatu duenmugimendutik at gelditu»

(Errazti, Confebask-eko Lehendakaria, 1999)

«Calidad supone satisfacción de todas las personas que forman parte del proyectoempresarial y respeto y armonía hacia el medio en el que se encuentra la empresa.

La empresa no puede abstraerse de la realidad social. Debe estar totalmente integrada enel medio en el que produce y crea riqueza y debe aportar a esa realidad de la mismamanera que aportan los demas agentes sociales.

En este momento en el que el euskara está tomando un nuevo impulso y en el que lasociedad está dando un sí al euskara, el mundo económico y laboral no puede quedarsefuera. Como en otros muchos aspectos debemos ser pioneros en la normalizaciónlingüística del euskara. Debemos ser sujetos activos en la recuperación de nuestralengua. Porque esto también es calidad.

El plan de euskara hace de Irizar un proyecto común más participativo. Hemos añadidoun factor de calidad. Con este plan nos podemos ofrecer una posibilidad decomunicación más, en nuestras relaciones internas con los-as euskaldunes como con laspersonas dispuestas a aprender el euskara; pudiéndoselo ofrecer además a nuestros-asclientes y proveedores. El integrar el euskara en nuestro quehacer diario supone ampliarnuestras posibilidades. El desarrollar un plan de euskara en Irizar es una apuesta más, Siqueremos lograr la calidad total en nuestras empresas no podemos prescindir deleuskara.»

(Anduaga, IRIZAReko lehendakaria, 1999)

«Behar bada baten batek galdetuko du zergatik heldu dion INDAR-ek Erabilera Planari.Kudeaketa aurreratua zuen enpresa batetan bihurtu ginen, zenbait arlotan (kalitatean etaingurugiroan adibidez) jauzia egin beharra izan genuelarik. Honen ondoren ErabileraPlanaren erronka aztertzeari ekin genion: enpresa modernoa nahi genuen eta euskarazfuntzionatuko zuena.

Erabilera Plana martxan jartzeko une eta abiapuntu egokia genuela baloratu genuen(langileen ezaugarriak aztertu genituenean oro har langile gaztea eta euskalduna dugulaohartu ginen».

(Aldasoro, INDAReko direktiboa, 2002)

«Elay Taldea osatzen duten enpresetan, aldez aurretik, euskara ikasi eta erabiltzearenalde emandako urratsekin giro eta baldintza egokiak zeuden erabilera areagotzekomikroplangintzak garatu ahal izateko. Bestalde, enpresaren jabe zein kudeatzaileek ereEuskara lanaren proiektua garatzeko asmo sendoa azaldu zuten».

(ELAY, 2003)

26

Page 27: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Langileak eta Sindikatuak

«Aspaldikoa CAFeko da langileon euskararekiko ardura eta konpromisoa.

Ondorengo urteetan, euskararen presentzia areagotzeko ahaleginean gogor saiatu ginenberriro, batez ere, CAFen sartzen hasi zen langile gazte berrien euskara-maila dezentekoa zelaoharturik eta gazte horiek derrigorrezkoa dutelako lan-munduan ere euskara erabiltzea,ikasketetan lortu duten euskara-maila mantentzeko.

Euskararen presentzia gizarte alor guztietara hedatzea baldin bada helburua, ezinbestekoazaigu lan-mundua euskalduntze prozesuan sartzea, ez baitugu ahaztu behar langileok egunarenheren bat lantokian ematen dugula».

(CAFeko Enpresa Batzordea, In HPS, 1998)

«Gu gizarte bateko partaideak gara, eta bizi dugun gizarte honek badu berezko elementu batbertako pertsonen nortasuna eta nortasun komunitarioa ezaugarritzen dituena, euskara.

Euskara gizarte mailan aurrera egiten ari da nabarmenki. Lan-munduan ere progresiopositiboa gertatzen ari da. Baina ez da hori gertatzen ari Michelin enpresan. Euskara EuskalHerriko bertako eta berariazko hizkuntza izateaz gain EAEn ofiziala izan arren, Michelineneuskarak (beraz, euskal komunitateak) marjinatuta jarraitzen du.

Langileok uste dugu euskararekin gizartean gertatzen ari den aurreratze hori enpresan ere erreflejatubeharko litzatekeela: euskaldunari euskaraz aritzeko eskubidea eta aukera bermatuz, erdaldunarieuskalduntzeko eta euskal gizartean integratzeko eskubidea eta aukera eskainiz, eta, lan-harremanetan eta prozesuetan euskararen erabilera normalizatzeko planteamendu serioa eginez. Etaez da eskubide kontu soila, horrezaz gain euskara kohesio sozialerako faktore inportantea ere bada-eta.

Gainera, langileok uste dugu euskararen normalizazioaren alde egitea lan-munduko eragileonardura ere badela eta badugula guk –langilek zein enpresarik– honetan zer esan eta zer egin

Gure proposamena sostengatzen duten argumentuak eta datuak:

ENPRESAREN INTERESAK

Enpresak berezkoak dituen interes ekonomikoek bultzatzen dute enpresa bera kokatuta dagoengizartearen interes orokorrak ere kontutan hartzera, bai eta eboluzionatzera ere gizartearekin batera.Enpresa-kudeatzaile adituek garbi azpimarratu ohi dute enpresaren interesa dela bereak etagizartearenak harmonizatzea:

LANGILEEN NAHIA

Enpresa honetako langileon gehiengoa euskararen alde eta bere normalizazioaren alde gaudela esangenezake. Horren froga ditugu lehendik bultzatu izan ditugun iniziatibak eta Komenio Kolektiboandefendatu izan dugun euskararen artikulua. Horren froga dugu ere txosten honekin bultzatzen arigaren proiektua. Horren froga dugu, azkenik, gure seme-alabak euskaraz bizi daitezen egin ditugunahaleginak eskolan eta kanpoan.

GIZARTEAREN EUSKARAREKIKO ATXEKIMENDUA

Gizartean euskararen alde erabateko jarrera dago. Hori azaldu izan dute behin eta berriro ikerketeketa inkestek. Eta jarrera hori praktikan dituen ondorioetan ere antzeman daiteke. Euskaldunen

27

Page 28: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

kopurua gora doa etengabe, euskaraz matrikulatzen diren haurrak gehiengoa dira, euskara gizartealor guztietan gero eta gehiago erabiltzen da».

(Michelineko Enpresa Batzordea, 1998)

«Euskararen erabilera nabarmen txikiagoa da esparru sozio-ekonomikoan eta lan munduan besteeremu batzuetan baino.

Sindikatuok ere gizarte eragile bezala, eta lan merkatuan zuzenean parte hartzen dugun heinean,geure erantzunkizuna aitortzen dugu.

Sindikatuak agente sozio-laborala izanik protagonismo eta erantzukizun bikoitza dugu, bi esparruhauetan:

• Eragile sozial gisa, gizartean gertatzen diren arazoen, mugimenduen, proposamenen,masa-ekitaldien eta abarretan.

• Eragile laboral gisa, lan-munduan dauden gune desberdinetan». (ELA-LAB, 2004)

Kooperatibak

«Kooperatibismoa ez da berez helburua, herriaren, pertsonen eta horien idealenzerbitzurako bitartekoa baizik. Erantzukizun handia du kooperatibismoak euskararennormalizazio prozesu honetan. Hauxe da euskara lanean biziberritzen hasteko unea,lehenago ere irakaskuntzan ikastolekin egin zen bezalaxe».

(Elorza, Ikerlaneko giza baliabideen arduraduna, In HPS, 1998)

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren muinean integrazio bat dago: logika ekonomikoaren etahelburu sozialen arteko integrazioa. Helburu ekonomiko eta sozial horiek osatzen dutekooperatibismoaren zentzua, zertarakoa.

Kooperatiben printzipio nagusi eta arautegietan ere izan du bere isla euskararekiko konpromisoak.Esperientziaren dekalogoa osatzen duten hamar printzipioetako zortzigarrenean, aski argi etaindartsu agertzen da euskararekiko lotura:

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak (...) Euskal Herrian jarduten du, berreraikuntzaekonomiko eta soziala lortzea eta euskal gizarte aske, bidezko eta solidarioagoa taxutzeaahalbidetuko duen hedapen-prozesuaren bitartez. Hauxe da hori lortzeko hartutako bidea:

(...)e) Euskara, hizkuntza nazionala den aldetik, eta euskal kulturaren bereizgarriaksuspertzen laguntzea.

Printzipio nagusi honez gain, kooperatiba askoren estatutu eta barne araudietan aitortzen zaioeuskarari lantegiko hizkuntza ofizial edota lan-hizkuntza izaera, eta berau sustatzeko konpromisoajasotzen da.

Etorkizunera begira: zentzuen berreraikuntzan adreiluIzan ere, “hazkuntza ekonomikoa zertarako?” da sakonean dagoen galdera nagusia. Hazkuntzaekonomikoak zentzua izan dezake baldin eta arlo pertsonala eta komunitarioa, soziala eta kulturalaorekan garatzeko aukera ematen badu. Adibidez, bidean hizkuntza edo ingurugiroa sakrifikatu beharbaditugu, gorputz sozialaren zati batek gero eta zentzu gutxiago bilatuko dio hazkuntzaekonomikoari.

Hizkuntzaren garapena ez da, jakina, kooperatibagintzan elementu zentrala. Baina garapenkooperatiboaren zentzua eraikitzerakoan garrantzi berezia du bere gizarte-konpromisoak. Eta gaur

28

Page 29: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

egun, inguruko pertsona eta gizartearekin konpromisoa izateak bere hizkuntza-garapena errespetatueta bultzatzea ere esan nahi du.

Ilusio-bultzada horietako bat, erreala eta potentziala, bai kooperatibetan ere, euskararen garapenaksortzen duena da. Kooperatibagintzak adi-adi egon behar du zentzu elementu osagarri izandaitezkeen hauei, belaunaldi berrien sentsibilitate eta helburu sozialetatik aparte geratu nahi ez badu.

Sustraitze-dimentsioa eta identitate arazoen gorakadaKooperatibismoaren berezko ezaugarrietako bat izan da bere sustraitzea. Lur batean, komunitatebatean, herri batean sustraitzeko eta engaiatzeko berezko joera. Izaera sustraitu honek, komunitatearen garapen oso eta orekatuarekiko lotura ematen diokooperatibagintzari. Eta bestetik, honi lotuta, identitate-arazo eta identitate-garapen prozesuekikogertutasuna.Dimentsio sustraitu hau osagarri izan daiteke kooperatiben nazioartekotze-prozesuekin.

Problematika guzti honen aurrean, kooperatibek beren sustraitzean sakontzeko aukera dute, adarrakmundura zabaltzearekin batera. Orekatu egin beharko dituzte sustraitzea eta zabaltzea. Horretarakobideetako bat toki bakoitzeko hizkuntza-ekologia zaintzean datza. Eta hizkuntza-ekologia horretan,funtsezko pausoa, kooperatiben muin geografiko-kulturaleko hizkuntza garapena bultzatzea da.

Pertsonaren garapenaPertsona erdigunean jartzeko ahalegina da Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren muina. Azkenfinean ekimen kooperatiboaren helburua pertsonaren garapen osoa lortzean datza, komunitatekoelkartasun-indarren bidez. Garapen oso horren zerbitzuan hazi behar du ekonomia kooperatiboak.

Bestetik, azken urteetan egundoko tokia hartu du diskurtso honek nonahi. Erakundeetan pertsonaomen da zentro. Gizakiaren autoerrealizazioa da enpresek bilatzen duten gakoa langileen inplikazioalortzeko. Jendeak bere izan-nahiak eta bere aspirazioak betetzeko esparruak behar ditu lanean.

Diskurtso horrek inplikazio zabalak ditu. Gaur egun zaila da irudikatzea gure inguruneko pertsonengarapen osoa, garapen linguistikoa kanpoan utzita. Garapen linguistikoa pertsonaren parte da,lanetik bertatik hasita. Garapen linguistikoa garapen profesionalaren parte ere bada. XXI. mendekoEuskal Herrian nekez izan dezake sinesgarritasunik pertsonaren garapen osoaren diskurtsoak, laneannorbere hizkuntzan garatzeko aukerak zabaltzen ez badira. Bai kooperatibagintzaren muinean eta baiegungo enpresa diskurtsoan nagusi den pertsonaren garapenaren norabidean doa, beraz, hizkuntzaaukerak zabaltzen dituen enpresa-politika.

Euskara garatzea aukera da kooperatibentzatEuskara garatzea kooperatibentzat helburu dela eta helburu izan daitekeela argudiatu dugu aurrekoatalean. Helburu izateaz gain, ordea, aukera bizigarri ere izan daiteke berauentzat.

Aukera bizigarri izan daiteke kooperatibetan euskara garatzea, lehenik, aurreko atalean esandakoguztiagatik: kooperatiben zentzu berrikuntzan adreilu delako eta pertsonen garapeneko dimentsio batbetetzen duelako.

Hortik aurrerago joanda, euskara kooperatibentzako aukera bizigarri dela esateko hiru gako aipatukoditugu.

Langileen motibazio-iturri osagarriaLangileen motibazioa oinarri da egungo enpresa-jardueran. Are gehiago, jakina, kooperatibagintzan.Motibazio honek osagai ekonomikoak baditu (soldata), bestelako interes indibidualekoak ere bai(garapen pertsonalerako lanpostuak eskaintzen duen aukera), eta badu osagai ideologiko edo sozialikere (langileak lanean bere ideiekiko bilatzen duen koherentzia).

Kooperatibak indartsu direneko eskualdeetan, hain justu ere, euskararen aldeko motibazioa berezikibizia da. Eta aipatu berri ditugun sektore aktibo eta engaiatuenetan euskararen garapenaren aldekojarrera nabarmenki nagusitzen da. Are gehiago, euskaren aldeko mugimendua da inguruko gizarte-mugimendu sendoenetako bat.

29

Page 30: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Honek guztiak euskara lanerako motibazio-iturri bihurtzen du. Pertsona askorentzat ilusio-pizgarripotentziala litzateke aukera bikoitz hau: bere lantokiak euskararen garapena bultzatzen duela jakitea,eta bera pertsonalki lanean euskaraz gara daitekeela ohartzea. Aukera hori langileentzat zabaltzea,aukera da enpresarentzat, atal honen tiluluan esan dugun zentzuan.

Belaunaldi berrien nahikunde linguistikoakEuskara erabiltzeko gaitasunak aurrera egin du, oro har, euskal gizartean, bereziki belaunaldiberrietan eta hezkuntza alorrean. Hezkuntzan egindako ahaleginen fruitu, une honetan hezkuntza-sistematik irtenda lan-merkatura doazen gazteak euskaraz lan egiteko prestatuta datoz (1) gero etagehiago.

Belaunaldi berrietako zati handi batek euskaraz lan egiteko prestakuntza jaso du, eta horretarakomotibatuta dago. Nahikunde horrek, ordea, hesia bilatzen du gaur egungo enpresen errealitatean.

Desoreka handia dago hezkuntzatik sortutako errealitatearen eta enpresa munduko errealitateaenartean. Talka hori ez da etorkizuneko kontua soilik, iadanik gertatzen ari da. Maila soziolinguistikoorokorrean, enpresa munduak euskalduntze prozesuaren botila-lepo efektua egiten du gaur egun.Maila pertsonalean, belaunaldi gazteetako pertsona askoren espektatiba eta nahikundeen frustrazioasortzen du lanean euskaraz jardun ezinak.

Testuinguru honetan, belaunaldi berrietako pertsonei lanean euskaraz jarduteko bideak zabaltzeaaukera bizigarria da enpresentzat. Negatiboan ikusita, hala ez egiteak pila dezakeen frustrazio etaurrutiramendua saihesteko. Positiboan ikusita, honetan politika aktiboa izateak kooperatibagintzagazteen begietan koherenteago eta ilusionagarriago bihur lezakeelako.

Kooperatiben irudi sustraituaGai hau marketing arrazoietatik askoz haratago doa, baina irudi aldetik ere aukera izan daitekekooperatibentzat. Izan ere, hizkuntza-jokaera koherentean jardunez gero, esparrurik gertukoeneanberonen irudiak ematen dituen aukerak baliatzea egokia baita.

Hizkuntza politika egokia izatea elementu lagungarria da kooperatiben irudiaren lehen esparrurako:kooperatibak bere gorputz sozialaren aurrean eta bera hartzen duen komunitatearen aurrean duenirudirako.

Atal honetan ikusi dugun guztiarekin, ondorio bat marraz liteke: euskara kohesio elementu izandaiteke kooperatibetan. Bai kooperatiba barneko kohesio sortzaile, eta bai korporazio mailakoidentitate eta kohesio sortzaile.

Kooperatiben ekina berebizikoa da euskararentzat

Hizkuntza politika egokia izatea kooperatibentzat helburu eta aukera bizigarri dela aipatu duguaurreko bi ataletan. Alderantzizko norabidean egindako gogoeta falta zaigu: kooperatiben hizkuntzajokaerak euskararen garapenerako duen eragina eta garrantzia.

Euskal gizarteak, eta horren barruan partikularki kooperatiben muinak hezkuntza prozesuaeuskalduntzen apustu garbia eta ahalegin izugarria egin duela aipatu berri dugu. Hau guztia, ordea,erdi-hutsean egindako ahalegina izan daiteke lan munduan jarraipenik ez badu.

Soziolinguistikari garrantzitsuenen iritziz, lan munduan espazioak irabaztea da euskarak duenhurrengo desafio handia. Are gehiago, pauso hau eman ezean, besteetan egindako ahaleginazapuzteko arriskua erreala da.

Kooperatibak, aro berriaren ernamuinUne berezi honetan, kooperatibek berebiziko zeregina joka dezakete. Euskal Herriko enpresenartean, MCCn biltzen diren kooperatibak izan daitezke euskararen garapeneko aro berri honenaintzindari. Eta izan ere hala dira une honetan, datuei begiratuta.

30

Page 31: GIZARTE ERANTZUKIZUNA ORGANIZAZIOETAN ETA … eta hizkuntza-JI Marko.pdfKalitatea ulertzeko dugun erak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa

G. E. Organizazioetan eta Hizkuntza – J. Inazio Marko Juanikorena – VI. Euskal Soziologia Kongresua – Bilbo, 2004ko otsaila

Aro berri baten ernamuin eta gainerako enpresen aintzindari dira, beraz, euskal kooperatibak gaihonetan. Horrek, batetik, erantzunkizuna ematen die, euskara garatzeko une historiko honetanfuntzio funtsezko bat betetzearen kontzientziak ematen duen ardura.Bestetik, une eta prozesugarrantzitsu baten gune izateak, prozesu ilusionagarri baten aurrean jartzen ditu kooperatibak.

Zeregin ilusionagarria izan daiteke kooperatibetan euskara garatzea. Lehenik, esan dugun moduan,aro berri baten ernamuina osatzen ari delako eta berebiziko garrantzia duen une eta gune bateangaudelako. Bigarrenik, inoiz ibili gabeko bide bat urratzea esan nahi duelako, ikuspegi guztiz berriakirekitzen dituelako enpresa barruko hizkuntza-ekologia garatzeak. Hirugarrenik, orain arte berennahikundeak bete ezin izan dituzten langile euskaldunentzat eta bereziki belaunaldi berrientzat arnasberria dakarrelako.

(Sarasua, LANKIko zuzendaria, 2003)

31