PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera...

41
PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Transcript of PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera...

Page 1: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Page 2: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

1

PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Modulu honen helburua era laburtuan Enpresen Gizarte Erantzukizuna

(EGE) kontzeptua azaltzea da, zeintzuk diren atzematen dituen

esparruak eta zeintzuk diren bere kudeaketan kontzeptu hauek

integratu nahi dituen enpresa batek eman behar dituen urratsak,

bereziki PREMIE Egitaraua ezarri diren enpresei dagokienez.

1. Sarrera

Enpresen Gizarte Erantzukizuna, lehenengo eta behin, legezko

esparrua gainditzen duen konpromisotzat jo behar da. Gizarteari

dagokionez erantzukizunez jokatu nahi duten enpresek norberaren

borondatez integratzen dituzte euren kudeaketaren barruan gizarte

eta ingurumeneko ardurak, hau da, burutzen dituzten merkataritzako

eragiketetan eta solaskideekin dituzten harremanetan.

Oso argi dago enpresen helbururik behinena euren ekoizpenarekin

balorea sortzea dela, orokorrean gizartearen eskariari erantzutea eta,

jakina, irabaziak sortzea.

Baina, hori gorabehera, gaur egun enpresarioek oso ondo dakite

negozioaren arrakasta eta onura iraunkorrak ez direla lortzen bakarrik

irabaziak gehituta, beste bide bat dagoelako, merkatuari kasu eginda

baina erantzukizunez jokatuta. Ondorioz, gero eta gehiago dira,

gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren presioen ondorioz,

euren estrategiaren barruan gizarte erantzukizuna sustatzen dutenak.

Horrela, bada, enpresek jakin dakite aukera dutela garapen

iraunkorrean laguntzeko euren eragiketei norabide berria emanez,

horrela hazkuntza ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzea lortuz

baina, aldi berean, ingurumenaren babesa eta gizarte erantzukizuna

zainduta, hau da, orokorrean gizartearen interesen barruan dauden

ezaugarriak.

EGEk enpresako arriskuen kontzientzia handiagoa zuzkitzen du eta epe luzean iraunkortasunean laguntzen du.

Page 3: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

2

Egunera arte enpresa handiak izan dira Enpresen Gizarte

Erantzukizuna sustatu dutenak. Hori gorabehera esan behar da

enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon,

horietariko askotan gizarte mailan erantzukizunezkoak diren jarduerak

egon daudelako eta egunera arte ere iraganean egon direlako.

Onartu behar da jarduera horietatik gehienak lantzean behingokoak

izaten direla eta ez dutela enpresaren negozio-estrategiarekin

zuzeneko harremanik izaten.

Gizarte erantzukizunaren praktika, sarritan, aukera edo bide zaila izaten

da enpresa horientzat. Eta kasu guztietan duda berberak izaten dituzte:

Baina…, hori niri zenbat kostatuko zait, hala denboran nola

dirutan?

Nolako onurak lortuko ditut?

Nirea bezalako enpresa txiki batek nola izango du eragin

nabarmenik ingurumenean?

Frogatuta dago gizarte erantzukizunak enpresa guztiak laguntzen

dituela arrakasta izateko bidean. Gizarte erantzukizunak salmentak

areagotzea lor dezake, laneko giroa hobetzea, gogoa eta berrikuntza

haztea, enpresaren aldeko konfiantza sendotzea eta enpresa horren

ospea eta egoera hobetzea.

Ezin dugu ahaztu enpresak eragiten eta egiten dituzten ekintzen

ondorioen erantzuleak direla. Pertsona indibidual bakoitzak

erantzukizun indibiduala du baina, aldi berean, erakundeak badu bere

erantzukizuna baldin eta enpresako kulturaren edo arloko ohituren edo

okerreko eginera iraunkorren edo utzikeriaren ondorioz eragin

kaltegarriak sortzen badira.

EGEk enpresako politiken barruan sartzen ditu ukituen eta enpresari

lotuta dauden eragile guztien eskubide eta interesen aldeko

aurrearreta eta begirunea, hasi petsonaletik eta ingurumeneraino,

bezero eta hornitzaileetatik lehiakidetaraino.

Gizarteari dagokionez erantzukizunez jokatzen duen enpresa batek, nolako abantailak ditu ? - Enpresaren irudia

hobetzen da. - Pertsonalaren

asetasun handiagoa.- Kostuetan aurrezten

da, bitartekoak hobeto erabiltzen direlako.

- Bezero eta inguruarekiko harremanak hobetzea.

- Merkatuan bereizketa egitea

- Hazteko aukera hobeak

- Etab.

Page 4: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

3

2. Zer da Gizarte Erantzukizuna?

Europar Batasunak honela definitu du Enpresen Gizarte Erantzukizuna

(EGE): “Enpresek, euren borondatez, euren merkataritzako

eragiketetan eta solaskideekin dituzten harremanetan gizarte eta

ingurumeneko ardurak integratzea da (stakeholder)”.

Stakeholder edo interes-taldeak dira era batera edo bestera

antolakuntza eta jarduerekin zerikusia duten pertsona taldeak, hau da,

enpresari dagokionez nolabaiteko interes, jabetza edo eskubidea

dutenak. Talde horien barruan sar daiteke enpresako pertsonala,

bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

hornitzaileak, lehiakideak, sindikatuak, etab.

Nahiz eta EGEri buruzko ikuspegi asko egon, horietan guztietan

ezaugarri erkide batzuk gertatzen dira, ondoko hauek:

Enpresek euren borondatez hautatzen duten jarduteko era bat

da, hau da, obligazio juridikoak gaindituta, uste dutelako epe

luzean jarrera horrek eragin ona izango duela enpresaren

interesetarako.

Jarduera horretan esku hartzen duten atal guztien igurikizunak

hartzen ditu kontuan (pertsonala, akziodunak, bezeroak,

lehiakideak, gizarte antolatzaileak, administrazioak, erkidegoa,

orokorrean,…).

berariaz eta hertsiki dago garapen iraunkorrari lotuta: Enpresek

euren eragiketetan ondorio ekonomikoak, sozialak eta

ingurumenekoak integratu behar dituzte.

Uste du erkidegoaren garapen sozio-ekonomikoan inbertitzeak

pertsona eta erakundeentzako inguru egokiagoa eragingo

duela.

Hertsiki eta berez bere enpresako proiektu estrategikoari

lotuta dagoen ikuspegia eskatzen du. Berariaz azpimarratzen

du eta ahalegina egiten du EGE era estrategikoan kudeatzeko

Azken finean gizarte erantzukizunaren oinarria enpresa errentagarritasuna da baina, aldi berean, enpresaren etorkizunerako beste balore batzuk hartzen ditu kontuan

Page 5: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

4

eta horretarako beharrezko bitartekoak zuzkitzeko. Negozioa

egiteko ikuspegi honek alderdi interesatuen asmoak eta

hobetze eta berritze iraunkorren abiaburua enpresaren

beraren estrategiaren gunean kokatzen ditu.

EGEk hiru zutabe nagusi ditu: gizartea, ingurumena eta ekonomia, eta

horrek esan nahi du egineran enpresaren jarduteko esparru guztiak

ukitzen dituela.

Horregatik, gizarte erantzukizuneko kulturari ekiteak, hau da, arauzko

betebeharrak baino harago doazen konpromisoak norberaren

borondatez hartzeak. EGE ikuspegi orokorrarekin burutzea eskatzen du,

hots, enpresako estrategiatik bertatik eta ez ekintza isolatu eta

lokabeen bidez.

Dena dela, ondoko hauek hartu behar dira kontuan:

− alde batetik, EGEren edukia enpresa bakoitzaren egoera

bereziari eta jarduteko duen esparru horri lotuta dago. Hau

da, enpresa bakoitza kasu berezia da eta horren ondorioz

gerta daiteke EGEk ukitzen dituen alderdi batzuk beste

enpresa batzuetan ezin aplikatzea, batez ere enpresa txikien

kasuan.

− beste alde batetik, EGE, kudeatzeko PREMIE ereduarekin

gertatzen den bezala, hobekuntza iraunkorreko bidea da.

3. Zeintzuk dira gizarteari dagokionez erantzukizunez

jokatzeko enpresa batek landu behar dituen alderdiak?

Page 6: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

5

EGEren ezaugarri nagusietakoa da interes-taldeak kontuan hartu

behar direla, enpresek euren gizarte erantzukizuna burutzen dutelako

enpresa horren jarrerari dagokionez interes-taldeek edo stakeholder-

ek dituzten asmoak edo xedeak betetzen direnean, gizarte eta

ingurumenaren garapen iraunkorrean laguntzen dutenean eta

ekonomiari dagokionez bideragarriak direnean.

Horregatik enpresek konpromiso batzuk onartu behar dituzte,

besteak beste ondoko esparru hauekiko: akziodunekin dauden

harremanetan; pertsonalarekin dauden harremanetan; eragiten

duten gizarte inguruarekin dauden harremanetan; ingurumenaren

kudeaketan; bezeroekiko harremanetan eta hornitzaileekiko

harremanetan.

Oso argi dago horrek guztiak esan nahi duela “gizarteari dagokionez

erantzukizunez” jokatzen duten enpresek euren jardueretan eragina

duten alderdi askotan jardun behar dutela (alderdi ekonomikoak,

antolakuntzakoak, enpresako pertsonak, bezeroak, hornitzaileak,

gizartea, etab.) eta horiek bat datozela EGEren hiru zutabeekin.

Alderdi horien adibide bat ondoko hauek dira:

Erantzukizun ekonomikoa:

Tokiko lana kontratatzea: Gizartearen garapenean tokiko

enpleguaren sorkuntzaren bidez inplikatzea.

Erkidegoaren garapen ekonomikoa: Enpresek erkidegoaren

garapenean laguntzea enplegua sortuz, tokiko agintariekin

lankidetzan jardunda, etab.

Tokiko hornitzaileak erabiltzea: Tokiko hornitzaileen

kontratazioa sustatzea horrela erkidegoaren garapenean

lagunduz.

Integritatea: Norberaren jokaera koherentea izatea, jarduten

den tokia gorabehera.

Kudeaketa – informazio gardentasuna: Enpresako jarduerak

gardenak izatea eta enpresaren gizarte jarrerari buruzko

Gogoan izan EGEren 3 zutabeak:- Erantzukizun

ekonomikoa -Gizarte

erantzukizuna -Ingurumeneko

erantzukizuna

Page 7: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

6

informazioa ematea gizarteari berari.

Nazio eta toki mailako agintariei ordaintzea: Zintzoak ez diren

eginerak ekiditea, esaterako zergak saihestea, berandutzak,

etab.

Urteko kontuetan ingurumena eta gizartea aintzat hartzea.

Enpresako gobernua: Europako Batasunak ematen duen

definizioaren arabera “Europa mailan botereen

betearazpenean eragina duten arauak, prozesuak eta jokaerak

dira, bereziki ondoko hauen ikuspegitik: irekiera; esku hartzea,

erantzukizuna, eragingarritasuna eta koherentzia”. Besteak

beste zuzendaritza gardena (enpresaren arlo guztietan),

baloreak eta antolakuntzen jarduteko kodeak edo gizarteari

dagokionez erantzukizunezkoak diren inbertsioak bezalako

kontzeptuak biltzen ditu

Etab.

Gizarte erantzukizuna:

Aukera berdintasuna: Ez da bereizkeriarik egongo

genero, jatorri, pentsaketa, arraza, erlijio edo beste

edozein arrazoigatik.

Elkartzeko eta talde negoziaziorako askatasuna.

Bizitza pertsonal eta familiarraren eta lanaren arteko

bateragarritasuna: bizitza pertsonalaren eta

lansaioaren arteko oreka lortzeko erraztasun

handiagoak.

Politika aktiboak ergonomian eta laneko osasunean.

Ordainketa sistema ekitatiboa.

EGE kontzeptua: - Borondatezkoa da

- Harremanak kudeatzen ditu enpresaren barruan eta kanpoan

- Ingurumena ere atzematen du

- Negozioak egiteko era da

Page 8: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

7

Barruko sustapenerako aukerak.

Zuzendaritza – langileak komunikaziorako bideak:

EGEren barruko atal garrantzitsua da elkarrizketa

izatea alderdi interesatu guztiekin, batez ere enpresan

lan egiten duten pertsonekin: komunikaziorako bideak

ezartzea, pertsonalaren asetasunaren neurriak, etab.

Hornitzaile eta bezeroekin komunikatzeko bideak:

Elkarrizketa arina ezartzea horiengandik iristen diren

kexei arin erantzuteko, euren iruzkinak enpresaren

prozesuetan inkorporatzeko eta abar.

Prestakuntzako politikak: Postura horrek eragin onak

dituelako enpresarentzako irabazi ekonomikoetan,

giza kapitala hobetzen duelako.

Inplikazioa erkidegoan.

Eroskeria eta ustelkeria aurrearretaz zaintzea.

Giza eskubideak: Giza eskubideen babesarekin bat

egitea eta horiek betetzea.

Laneko eskubideak: Enplegua eta okupazioarekiko

bereizkeriak ezabatzea; derrigorrez eta obligazioz egin

behar diren lan forma guztiak ezabatzea; umeen lana

ezabatzea, etab. Honen barruan sartzen dira

prestakuntzara iristeko aukera emanez enplegatuen

gaitasun eta trebezien hobekuntza.

Etab.

Ingurumeneko erabtzukizuna:

Ingurumenean kalterik eragiten ez duten teknologien

garapena eta zabalkuntza.

Page 9: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

8

Ziurtagiri ekologikoa duten produktuak: ingurumena

begirunez jagonda fabrikatzen direnak.

Ingurumeneko politika: Enpresak konpromisoa eduki

behar du jarduera jakin batzuekiko: Hondakinen

kudeaketa; prozesuen optimizazioa; produktuaren bizi

ziklo osoaren kudeaketa.

Ingurumeneko erantzukizun handiagoa eragiten

duten ekimenen euskarria izatea.

Etab.

Adibide horiekin enpresa batek EGEren inguruan lan egiten

hasterakoan dituen aukeren ideia egin dezake. Hori guztia

gorabehera funtsezkoena ekintza horiek lokabeak ez izatea da,

enpresan EGE integratzeko erronka horrek kulturaren aldaketa

eskatzen duelako eta, aldi berean, enpresaren filosofian balore

berriak sartzea.

Bada, zutabe horietariko bakoitzean aztertzen diren kontzeptu horiek

kontuan hartuta esan daiteke Enpresen Gizarte Erantzukizunak bi

dimentsio (edo ikuspegi) dituela: barrukoa eta kanpokoa.

Barruko dimentsioan enpresaren barruari egiten zaio kasu, hau

Giza eskubideak

Dohaintzak edo ongintzako ekintzak

GIZARTEA

EKONOMIA

Prestakuntza Segurtasuna eta osasuna

Hornidura-katea

Adiskidetzea

Lanbide-garapena

Tokiko lanaren kontratazioa Ingurumenari kalterik

egiten ez dioten teknologien garapena

eta hedapena

Partaidetza

Prebentzio-hurbiltzeak kontrako eraginei

aurrea hartzeko edo txikiagotzeko

Legezko Araudia betetzea

Elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiboa Aldaketarako egokitzapena

Laneko giroa eta gatazkak

Tokiko hornitzaileen erabilera

Ingurumenarekiko erantzukizun

handiagoa bultzatzen duten

ekimenen euskarria EGE INGURUMENA

Eroskeriari eta ustelkeriari aurrea

hartzea

Beharrezko eta nahitaezko lana

Nazioko eta tokiko agintarien ordainketa

Enpresa-gobernua

Gardentasuna Umeen lana

Tokiko lanaren garapena

Aukera berdintasuna

Bereikeria eza

Erkidegoaren garapen ekonomikoa

Zintzotasuna

Page 10: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

9

da, horretan lan egiten duten pertsonei eta ingurumenean

eragina duten ekoizpeneko bitarteko naturalen kudeaketari.

Beraz, bi eremu ditu: pertsonei buruzkoa eta ingurumenari

buruzkoa.

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna ez da horren jardueran edo

barruko jarduketan amaitzen, aldi berean enpresak harremanak

dituen solaskide guztiak ukitzen dituelako (kanpoko dimentsioa):

merkatariak eta hornitzaileak, bezeroak, kontsumitzaileak,

administrazioa, tokiko erkidegoak eta solaskide publikoak eta

GKEak.

4. Nolako tresnak erabil daitezke enpresan Gizarte

Erantzukizuna integratzeko?

Orokorrean EGEren ikuspegiak azken urte hauetan sortarazi duen

interesaren emaitza Gizarte Erantzukizunaren arloko konpromisoak

formalizatzeko estandar eta eredu ugariren sorkuntza izan da, hau da,

konpromiso horiek kudeaketara eramateko formak eta, aldi berean,

enpresa eta interes-taldeen arteko harremanaren emaitzak

komunikatzeko ereduak.

Horien artean dago Nazio Batuen Munduko Ituna1, hiru gidalerro

nagusitan (giza eskubideak, lan eskubideak eta ingurumena)

egituratzen diren jarduteko eta ekintzak burutzeko bederatzi abiaburu

dira, edo Europar Batzordeko Liburu Berdea2, Enpresen Gizarte

Erantzukizunaren esparrua sustatzeko. Beste bat Global Reporting

Initiative (GRI) eredua da3, iraunkortasunezko memoriak egiteko

bitartekoa, edo Nazioarteko Gizarte Erantzukizunari buruzko SA 8000

Araua4, ELGAko enpresa multinazionaletarako Gidalerroak5, etab. Hau

da, EGEen kudeaketan ez dago nazioarte mailan aintzatesten den

EGEren kudeaketan bikaintasuneko estandar edo eredurik.

Bizkaiko esparruari dagokionez Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza

eta Ekonomi Sustapen Sailak (www.xertatu.net) deritzon

egitaraua dauka eta horren bidez Bizkaiko ETEen eskuetan jartzen du

“Xertatu:Adi” izeneko bitartekoen multzoa, hain zuzen ere Enpresen

Gizarte Erantzukizunean ebaluazio eta hobekuntza iraunkorraren

Gehiago jakiteko: 1 http://www.unglobalcompact.org

2 http://europa.eu.int/eur-

lex/es/com/gpr/2001/com2001_0366es01.pdf

3 http://www.globalreporting.org

4 http://www.cepaa.org

Page 11: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

10

sistema ezartzen laguntzen duena.

Xertatu:Adi-k ondoko materialak ditu:

Auto-ebaluazioaren galdera-sorta

Aginte koadroa (EGEren ebaluazio eta

jarraipenaren adierazleen sistema).

Hobekuntza plana egiteko eta garatzeko tresnak:

− Enpresaren baloreak eta nortasuna

identifikatzea.

− EGEean hobetzeko 101 ideia.

Iraunkortasun sistemetako memoriak idazteko gida.

5. Gizarte erantzukizuna eta EFQM.

Gizarteari dagokionez erantzukizuna izan nahi duten enpresek gizarte

erantzukizuna kudeaketan integratu behar dute. Horretarako komeni

da enpresak kudeaketan dituen bitarteko eta filosofia guztiak

erabiltzea: zuzendaritza estrategikoa, giza baliabideen kudeaketa

modernoa, erabateko kalitatezko ereduak, etab.

Bikaintasuneko Ereduak erreferentziako esparrua dira enpresen

kudeaketarako. Mundu mailan, egon daude, Bikaintasuneko Eredu

asko, baina European Fundation Quality Management delakoak

garatzen duen kudeaketa eredua da, Enpresa Bikaintasuneko EFQM

Eredua, Europako enpresa eta erakundeetan gehien erabiltzen dena

eta nagusitu dena, eta horrela aukera dago ondoko hauetarako

lengoaia erkidea erabiltzeko:

enpresaren egungo egoera ebaluatzea.

atal sendoak eta garatzeko esparruak identifikatzea.

hobekuntzako helburuak definitzea.

Bikaintasunaren funtsezko kontzeptuetakoa Gizarte Erantzukizuna da. Uste da epe luzean hala enpresaren nola bera integratzen duten pertsonen interesak asetzeko erarik onena ikuspegi etikoaren bidea dela, hau da, igurikizunak eta orokorrean erkidegoak ezartzen duen arautegia gaindituta

Page 12: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

11

enpresaren egoera eta beste enpresa batzuetakoak erkatzea

benchmarking-eko tekniken bidez.

enpresak gainerakoekiko eta enpresako pertsonekiko duen

konpromisoa frogatzeko erreferentzia-markoa ezartzea.

Kudeaketako bikaintasuneko ereduak (erabateko kalitatea), eta

bereziki, EFQM ereduak, EGEren barruan sartzen diren alderdietako

batzuk atzematen ditu. EFQM ereduak, etenik gabeko bilakaera

duenak, bere filosofiaren barruan EGEn lantzen diren balore eta

aldeen atal handia inkorporatzen du. EFQM eredua eta la EGE, beraz,

elkarren artean osatzen diren bi dinamika dira.

6. Nola integratu PREMIE Gizarte Erantzukizunean?

PREMIE Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen

Sailaren egitaraua da, enpresa txiki eta ertainen eskuetan jartzen

duena hobekuntza iraunkorrerako kudeaketa sistemaren ezarpena.

Ondore horretarako enpresako GERENTEAK, KANPOKO AHOLKULARI

baten laguntzarekin eta EFQM Ereduan oinarritzen den metodologia

erabiliz, enpresako arlo guztiei buruzko hausnarketa eta azterketa

egiten du kudeaketa sistema eta emaitzak hobetzearen

ondoreetarako. Halaber, prozesuan enpresako pertsona guztiek esku

hartzen dute.

Kudeaketako PREMIE Ereduaren ezarpena bi fasetan egiten da:

lehenbizikoari ezarpena deritzo eta horretan enpresak hausnarketa

eta sistematizazio lan handia egiten du, kudeaketako bitartekoak

Page 13: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

12

inkorporatuz, eta gero beste fase bat dago, sendoketarena, eta

honetan helburua enpresan ezarri den kudeaketa eredua finkatzea

eta horretan sakontzea da.

PREMIE EFQM Ereduan oinarrituta dago eta horregatik kudeaketa

ereduaren barruko ekintza batzuen xedea Gizarte Erantzukizunaren

arloko jarduketak dira. Jarraian. labur bilduta, ekintza horiek zeintzuk

diren aztertzen da (PREMIEren faseen arabera bereiztuta), eta

arestian aipatu ditugun bi ikuspegi/dimentsio horien barruan.

Sarreran esan den bezala PREMIEk proposatzen dituen ekintza horietatik gehienak enpresan ezarrita egongo dira eta, ondorioz, EGEren esparru batzuk landuta izango dituzu. PREMIE Kudeaketa ereduaren jarduerak, barruko dimentsioari dagokionez:

Barruko dimentsioak enpresaren barruari begiratzen dio, hau da,

enpresa kultura, bertan lan egiten duten pertsonak, jabeak eta

akziodunak eta ingurumena ukitzen duten ekoizpeneko bitarteko

naturalen kudeaketa. Beraz, hala PERTSONAK nola INGURUMENA

ukitzen dutenak.

PREMIE Kudeaketa Ereduak berariaz jagoten ditu PERTSONAK,

enpresen barruan gakoa direlako, eta PREMIeren ezarpenarekin lortu

nahi den helburuetako bat pertsona horiek enpresako lan eta

helburuekin izen behar dituzten integrazioa eta identifikazioa lortzea

da, konfiantzazko testuinguruen lorpenarekin.

Horretarako ekintza batzuk proposatzen ditu, hala ezarpenaren

fasean nola sendoketaren fasean, eta horiek EGEren esparruko

jardueratzat jo daitezke:

“Pertsonalaren azterketa, gaitasun eta trebakuntzarekin”

lotuta dauden jarduerak.

“Pertsonalaren komunikazio eta esku hartzearekin” lotuta

dauden jarduerak.

Aldi berean enpresa kultura motari buruzko hasierako hausnarketa

proposatzen du. Ekintza horiek jarraian deskribatuko dira. Horietan

Barruko dimentsioa: PERTSONAK eta INGURUMENA - Enpresa gobernua

(enpresaren kultura eta baloreak)

- Garapen profesionala - Prestakuntza - Aukera berdintasuna - Esku hartzea - Bateragarritasuna - Bereizkeriarik eza - Laneko giroa eta

gatazkak - Laneko osasuna eta

segurtasuna - Ogibidesarien sistema

ekitatiboa - Aldaketari egokitzea - Kudeaketa gardena - Komunikazio azkarra - Ingurumeneko

eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa

- Legezko arautegia betetzea

Page 14: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

13

sakontzeko PREMIE Eskuliburua irakurtzea aholkatzen da.

PERTSONAK – Ezarpenaren fasea

Lanpostuen azterlana eta azterketa: Atazen esleipen

eragingarria, norberaren pertsonalaren gaitasunei ahalik eta

ondoen

egokituta egongo dena. Emaitzarekin gerenteak aukera du

enpresan lan egiten duten pertsonen aukerei buruzko

hausnarketa egin dezake eta horien prestakuntza eta

garapen profesionala bideratu.

Atazen esleipen eragingarria egiteko pertsonalaren koadro

inbentarioa egiten da eta horretan pertsonalak egiten

dituen atazak eta horien gaitasunak erkatzen dira.

Aintzatespenari buruzko hausnarketa egitea, motibatzeko

era moduan, eta horren bidez enpresak horien lana saritzen

eta eskertzen duela frogatzea. Sariak ekonomikoak zein ez

ekonomikoak izan daitezke.

Oso garrantzitsua da eskuordetzaren (ekonomikoa ez den

aintzatespena) garrantzia azpimarratzea, laneko esparru

jakin batean erabakiak hartzeko gaitasuna eta jarduteko

erantzukizunaren eskualdaketa prozesu moduan ulertuta,

alegia. Horrela pertsonek enpresako prozesu guztietan duten

inplikazio maila areagotzen da eta horrek eragina du horien

Page 15: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

14

asetasunean.

Enpresako pertsonen ibilbide profesionalaren azterlana eta

azterketa: Prestakuntzako mentsak antzematea; urteroko

aldizkotasunarekin pertsonen garapen profesionalerako

beharrezkoa den prestakuntzaren plangintza egitea, beti ere

enpresak ezarri dituen helburuak eta helmugak eskuratzen

direla bermatuta.

Enpresako pertsonekin komunikazioa izateko eta horien esku

hartzea bideratzeko ildoak ezartzea: Komunikazioa eta

elkarrizketa finkatzeko bitartekoak eta erabakiak eta

erantzukizunak hartzerakoan pertsona guztien gaitasuna

garatuko dutenak, zertarako-eta pertsona horiek guztiek

enpresako proiektuan esku har dezaten eta horien guztien

esku hartzea lortzeko. Horretarako enpresan pertsonalaren

arazoak eta iruzkinak biltzeko eta tratatzeko sistematika

ezarriko da eta, aldi berean, bilera formalen plangintza eta

hobekuntzarako talderen bat.

Pertsonalaren asetasuna neurtzea: Gerenteari enpresan lan

egiten duten pertsonen asetasuna neurtzea proposatzen

zaio eta horren jarraipena egiteko adierazleak ezartzea.

Kasu honetan, asetasun hori neurtzeko erari dagokionez,

askatasuna ematen da: Zeharka egin daiteke, adierazle

batzuen bidez (adibidez, absentismoa, txandakatzea, laneko

txandakatzea, etab., edo asetasunari buruzko inkesta bat

eginda.

PERTSONAK – Sendoketaren fasea

Sendoketaren fasean gerente beste ekintza batzuk egiten

jarraitzeko animatzen da, kasu honetan enpresako pertsonak

enpresako prozesu, erabaki eta helburuetan integratzea eta

horietan esku hartzea lortzeko.

Lantzeko proposatzen diten bideak hauek dira:

Pertsonen lanari zentzu osoagoa ematea.

Page 16: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

15

Pertsonaren oinarrizko beharrizanen araberako

aintzatespen eta sarien sistema ezartzea:

ekonomikoak, segurtasunekoak eta gizarte

aintzatespenekoak. Ordainsarien sistema berrikustea

enpresako pertsonal osoaren integrazioa ekarriko

duten ekitate irizpideak mantentzeko.

Ondore horretarako pertsonalarekiko komunikazioa sendotzeko

egiten da lan eta, adibidez, enpresako plan estrategikoan eta

abarretan esku hartzea lortzea. Pertsonen lanari zentzua

ematea, besteak beste lanpostuetako txandakatzea,

lanpostuetan sakontzea, eskuordetzea eta abarren bidez. Azken

finean, pertsonalaren konfiantza izatea.

PERTSONAK – Bi faseak

Alde batetik, PREMIE Kudeaketa Ereduak (bi faseetan) enpresan lan

egiten duten pertsonen laneko segurtasunari lotuta dauden jarduera

egitera bultzatzen du gerentea. Egon dauden laneko arriskuak

antzeman, ebaluatu eta horien gainean jardungo duen sistema

ezartzea proposatzen du, hala laneko istripu eta/edo gaixotasuna

eragin ditzaketen horien kasuan nola buruko nekea, laneko

asetasunik eza eta abar eragiten dutenetan eta, orokorrean,

pertsonen osasunaren kalterako izan daitezkeen guztietan.

Ondore horretarako laneko arriskuen aurrearreta enpresako

ohiko jardueretan integratzea proposatzen du, ondoko hauek

lortzeko:

Legezko betebeharrak betetzea.

Aurrearretarik ezak eragiten dituen kostu handiak ekiditea.

Pertsonen integritate fisikoa eta osasuna zaintzea, beti gaia

gainerakoen eskuetan utzi gabe.

Laneko segurtasunari lotuta dauden alderdien neurketa eta

azterketarako adierazleak ezartzen dira.

Aldi berean, laneko baldintza fisikoak hobetzeko jarduerak

proposatzen dira, adibidez “5S-ak”- Antolakuntza (SEIRI),

Page 17: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

16

Ordena (SEITON), garbiketa (SEISO), Ikusmen kontrola (SEIKETSU)

eta diziplina eta ohiturak (SHITSUKE)- lana era eragingarriagoan

egiteko aukera egon dadin eta pertsonala seguru eta aseago

egon dadin.

ENPRESA KULTURA- Ezarpenaren fasea

“Enpresaren gobernua” deritzonarekin lotuta (gogoan izan besteak

beste enpresaren atal guztietan zuzendaritza gardena burutzea

bezalako alderdiak biltzen dituela, edo erakundeen jarreren baloreak

eta kodeak), PREMIEn proposatzen diren ondoko jarduera hauek aipa

daitezke:

Zuzendaritzako estiloa ebaluatzeko galdera- sorta baten bidez

gerentearen aitzindaritza-estiloa aztertzen da. Horretan

zuzendaritzako 8 mota desberdin bereizten dira.

Enpresa kultura aztertzen da horretarako berariazko galdera-

sorta erabiliz.

Gai honi dagokionez garrantzitsuena da adieraztea azterketa horiek

egiteko enpresak erabaki duela jarduteko eta zuzentzeko eran

aldaketak egongo direla. Hori abiaburu oso ona da erabakitzeko zein

den ezarri nahi den enpresa mota, zeintzuk diren kultura hori

zehaztuko duten baloreak, eta abar.

Ondorioz, EGEren aldeko postura egiten duen enpresa batek horrek

guztiak eskatzen duen kultura aldaketa onartu behar du eta, aldi

berean, enpresaren filosofian jasota egon behar duten balore berriak.

Azkenik, ingurumenaren arloan ere egiten da lan.

INGURUMENA– Ezarpenaren fasea

Ezarpenaren fasean gerentea sentiberatzen da garatzen diren

jarduera horiekiko aplikagarria den ingurumenari buruzko

legeria betetzearen garrantziaren jakitun egon dadin, besterik

ez bada ere garapen iraunkorreko testuinguruan enpresaren

iraupena eta lehiakortasuna bermatzeko.

ENPRESAREN FILOSOFIA: “Enpresak negozioa ulertzeko eta eraentzeko duen erari dagokionez dituen balore eta usteen multzoa, hau da, hala barruan nola kanpoan bere harremanak eta jardunbidea markatuko dutenak”.

Enpresa guztiek, txikiak izan arren, euren izaeraren araberako ingurumeneko eragin handiagoa edo txikiagoa sortarazten dute.

Page 18: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

17

INGURUMENA– Sendoketaren fasea

Sendoketaren fasean gerenteri enpresan eragiten diren

ingurumeneko alderdiak identifikatzeko eskatzen zaio, eta

horietariko bakoitzerako “ingurumeneko alderdien fitxa”

egiteko, zertarako-eta prozesu eta produktuen ingurumeneko

eragina kontrolatzeko.

Bada, horien kontrola eta jarraipena egitearen ondoreetarako

gerenteari ingurumeneko adierazle batzuk ematera bultzatzen

da.

PREMIE Kudeaketa Ereduaren jarduerak kanpoko dimentsioaren

esparruan:

Kanpoko dimentsioak enpresak bere solaskide guztiekin dituen

harremanak zaintzen ditu: merkatariak eta hornitzaileak, bezeroak,

kontsumitzaileak, administrazioa, tokiko erkidegoak, etab.

PREMIE Kudeaketa Ereduaren barruan enpresako solaskideen artean

bi motatakoak kontuan hartzen dituen ekintza batzuk proposatzen

dira: bezeroak eta hornitzaileak.

Ekintza horiek jarraian deskribatuko dira. Horietan sakontzeko PREMIE

Eskuliburua irakurtzea aholkatzen da.

BEZEROAK- Bi faseak

Enpresako bezeroak nortzuk diren jakiteko balioko duten

ekintza batzuk burutuko dira, zeintzuk diren horien beharrizanak

eta asetasuna, zeintzuk diren enpresaren produktuetan gehien

baloratzen dituzten ezaugarriak, etab. Sendoketaren fasean

azterketa horretan sakonduko da, zertarako-eta horien arteko

erlaziorik altuena lortzeko fidelizazio-prozesuen bitartez. Bada,

analisi horrekin batera enpresaren produktu eta/edo zerbitzuei

buruzko hausnarketa egingo da. Bezeroen asetasuna

neurtzeko adierazleak ezartzearen beharrizana azpimarratuko

da. (Hornikuntza katea)

Page 19: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

18

HORNITZAILEAK- Ezarpenaren fasea

Hornitzaileei dagokienez horiek ezagutzeko lehen urratsak

emango dira. Horietariko bakoitzarekin azken urteetan egon

den erosketa bolumena ezagutzeko azterlana proposatzen da

eta, ezaugarri jakin batzuk ezarri ondoren, ebaluazio bat

egitea, berbarako distantzia, malgutasuna, emateko epea,

prezioa, etab. Hornitzaileekiko erlazioak hobetzeko alternatibak

planteatzen dira.

HORNITZAILEAK- Fase de sendoketa

Sendoketaren fasean proposatu egingo zaio gerenteari

solaskideekin dituen harremanetan sakontzeko aukerei buruzko

hausnarketa egin dezan, ustezko “hitzarmenak” ezarrita.

“Hitzarmena” esaten denean hornitzaile, banatzaile edo

bestelakoekin ekin izaten diren laneko harremanetan esan nahi

da, hau da, denborari dagokionez egonkorrak direnak eta

helburutzat hitzarmeneko kide bakoitzaren lana baino zerbait

gehiago duen balio erantsia sortzeko interesak biltzea duena,

jakina, beti ere kontuan hartuta horren onuradun nagusiak

bezeroak izan behar duela.

Halaber, enpresak ordurako adierazle batzuk izango ditu ezarrita

aurreko ekintza horiei lotuta abian jarri dituen ekintza horien arrakasta

maila zein izan den jakiteko.

Kontuan hartu behar da PREMIE Egitarauaren ezarpenarekin enpresak

bere kudeaketaren hobekuntzari ekin diola eta, aldi berean,

Enpresako Gizarte Erantzukizunaren arloari lotuta dauden beste

ekintza batzuk betearazten hasi dela. Horrek ez du esan nahi PREMIE

ezartze hutsarekin enpresa batek gizarteari dagokionez

erantzukizunez jokatzen duenik, baina bai norabide horretan urratsak

ematen hasi dela.

Kanpoko dimentsioa: BEZEROAK, HORNITZAILEAK, GIZARTEA, etab. - Integritatea - Gardentasuna - Toki lanaren garapena - Erkidegoaren garapen

ekonomikoa - Tokiko lana kontratatzea - Tokiko hornitzaileak

erabiltzea - Hornikuntza katea - Giza baliabideak - Dohaintzak edo ongintzako

ekintzak - Nazio eta tokiko agintariei

ordaintzea - Ingurumena kaltetzen ez

duten teknologien garapena eta hedakuntza

- Ingurumenari dagokionez erantzukizun handiagoa eragiten duten ekimenen euskarria

- Haurren lana - Derrigorrezko eta

nahitaezko lana - Iruzur eta ustelkeriaren

aurrearreta

Page 20: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

19

7. Gizarte erantzukizunari dagokionez ETEen praktika

egokien zerrenda

Jarraian Bizkaik eta Europako enpresa txiki eta ertainetan egiten

diren EGEren esparruko praktika egoki eta jarduketa batzuk azaltzen

dira. Bada, zerrenda honen asmoa Gizarte Erantzukizunaren arloan

lanean edo aurrera egiten hasteko enpresek buru ditzaketen ekintza

moten berri ematea da.

Praktikak egoki hauek Gizarte Erantzukizunaren garapenak dituen bi

dimentsioak aintzat hartuta sailkatu dira eta, kasu jakin batzuetan,

PREMIE Kudeaketa Eredua hartzen da erreferentziatzat, hain zuzen

ere ereduan proposatzen diren ekintzak eta Gizarte Erantzukizuna

lotuta daudenak erkatzearen ondoreetarako.

EGE Praktika egokiak EGE. Barruko dimentsioa

ENPRESAKO PERTSONALARI LOTUTA DAUDENAK:

1. Garapen profesionala

Hautespen prozesuetan sistema objektiboak erabiltzea. Hautespen

irizpideen oinarriak gaitasuna, jarrerak eta motibazioa izango dira

eta ez dira kontuan hartuko bereizteko faktoreak, adibidez adina,

sexua, ezgaitasunak, jatorrizko herria, gizarte egoera, etab.

Enplegua sortuko da horretarako aparteko orduak ezabatuta,

lansaioa murriztuta, etab., eta horrela sortzen den enplegua

lanpostura iristeko zailtasunak dituzten pertsonentzat erreserbatzea.

Lanpostuen azterketa eta analisia eta balorazio egokia ezartzea.

Etekinaren urteko ebaluazioetan pertsonalak egiten dituen

ekarpenak aintzat hartzea.

Ordainsarien sistema ekitatiboa.

Enplegu egonkorraren tasa %95ekoa izatea.

Pertsonen barruko sustapena eragitea kanpoko kontratazioa egin

beharrean.

Page 21: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

20

Pertsonen funtzio askotarikotasuna lortzeko langileak lanpostu

batzuetatik txandakatzea.

Aurreko horiek pertsonen garapen profesionalari lotuta dauden

praktika egokien adibideak dira. PREMIE ezarri duen enpresa batek

ikusiko du, adibidez, burututa duela lanpostuen azterketa eta

analisiarena (ikusi 12. orrialdea). Baina EGE urrunago doa:

“Ez da nahikoa lanpostuen deskripzio egokia, pertsona bakoitzak

burutzen dituen atazak era doi eta egokian neurtuko direla

bermatu behar delako (bereizkeriarik gabe edo inorena gutxietsi

gabe), norberaren ahalmen eta gaitasunarekin egokia den

garapen profesionala ahalbidetuta”.

2. Prestakuntza

Aztergai dugun kasu honetan, arestian ere deskribatu den bezala,

PREMIE Kudeaketa Ereduak enpresako pertsonen ibilbide

profesionalaren azterketa eta analisia egitea proposatzen du:

prestakuntzan dauden mentsak antzematea; urteroko

aldizkotasunarekin pertsonen garapen profesionalerako beharrezkoa

den prestakuntzaren plangintza egitea (Prestakuntza Plana,

idatzizkoa), beti ere enpresak ezarri dituen helmugak eta helburuak

lortzen direla bermatuz.

EGEren arloan aurrera egiten jarraitzeko, aurreko horiek ez ezik,

ondoko hauek izan behar dira kontuan:

Pertsonala prestakuntzako ekintzetara joateko ordutegi

erraztasunak.

Pertsonalari diru-laguntzak ematea kanpoko prestakuntza

ikastaroetara joateko.

Prestakuntza Plan indibidualizatua, interes indibidualak ere kontuan

hartuko dituena. Hau da, enplegatuak berak ere esku hartzea

prestakuntza planen diseinuan.

Plantilaren maila guztiek prestakuntza iraunkorrera iristeko aukera

izatea.

Prestakuntza iraunkorrerako dedikazioa eta aurrekontua

areagotzea.

Page 22: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

21

Berariazko prestakuntza ikastaroak zuzenean antolatzea.

Enpresen administrazio eskoletan eta unibertsitateetan egiten diren

ikasketen kostua ordaintzea.

Pertsonalak prestakuntza profesionaleko ziurtagiria eskuratzeko

unibertsitateko ikastaro baten eta urte askotako egitarau baten

esku hartzea.

langileentzako EGEren gaineko berariazko prestakuntzako ekintzak

egitea.

3. Aukera berdintasuna sustatzea

Aukera berdintasuna erantzukizunean, prestakuntzan...

Berdintasunerako berariazko planak, generoarengatik gertatzen

diren laneko bereizkeriak hausteko ekintza positiboetako neurriak

ezartzeko.

Erantzukizuneko postuetan emakumeen presentzia sustatzea.

Hautespen prozesuetan, kontratazioan, prestakuntzan eta

ordainsarietan arraza, erlijio, jatorri, sexu edo estatusagatik

bereizkeriarik ez egiteko jarrerari eustea.

Atzerriko esku lanari abegi emateko prozesua.

4. Pertsonek enpresan esku hartzea

PREMIE Kudeaketa Ereduan enpresako pertsonekiko esku hartzeko

bideak eta aukerak irekitzea sustatzen da: erabakiak hartzerakoan

eta erantzukizunei ekiterakoan pertsona guztien gaitasuna garatzeko

bitartekoak, zertarako-eta pertsona guztiak inplikatzeko eta

enpresako proiektuan esku hartzea lortzeko.

EGEen esparruan aurrera egiten jarraitzeko enpresek ondoko gai

hauetan sakondu behar dute:

Informazioa emateko bilerak etorkizuneko gaiak eta planak

eztabaidatzeko.

Langileekin bilerak egitea astero, enpresako plana abiaburutzat

Berdintasun plana: - Plantilari buruzko azterlanak

egitea - Kontratazio eta sustapen

profesionalerako sistema objektiboak ezartzea.

- Emakumezko langileen mugikortasuna sustatzeko informazio eta motibazio egitarauak diseinatzea, hala bertikalean nola horizontalean.

- Talde hitzarmena berrikustea sailkapen profesionalean eta soldaten egituran bereizkeriak ekiditeko.

- Prestakuntzako planetan ohikoak ez diren roletan finkatzen diren ekintzak sartzea, berariaz emakumeentzat izango direnak.

Page 23: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

22

hartuta norberaren lanaren plangintzan parte hartzeko aukera

emanez.

Batzordean dituzten eskuordeen artekaritzaren bidez enpresako

plangintzaren prozesuetan parte hartzea.

Irabazietan parte hartzea.

Langileak ukitzen dituzten proiektuak kudeatzeko lan taldeak

eratzea.

Auto-kudeatu egiten diren taldeetan oinarritzen den esku hartzeko

antolakuntza eredua. talde bakoitzak bezeroen kategoria batekin

egiten du lan, ekoizpenaren plangintza egiten du, pertsonala

kontratatzen du, era autonomoan ezartzen ditu salmenten

helburuak eta bere lansaioa ezartzen du. Talde bakoitzak

koordinatzaile tekniko bat du eta horrek solaskidearen lanak

egiten ditu.

Langileek enpresaren sozietatearen kapitalean esku hartzeko

bideak irekitzea (jabetza).

5. Bereizkeriarik eza

Enpleguaren arloko egitarauak garatzea tratu txarrak pairatu

dituzten emakumeen, kartzelako hirugarren gradua duten

pertsonen eta lanari dagokionez egoera txarrean dauden beste

talde batzuen gizarteratze eta laneratzerako.

Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua.

Kontratazioak egiterakoan pertsona kaltetuen taldeei abantailak

ematea.

Instalazioak mugikortasun urritua duten pertsonei egokitzea.

Langile inmigranteen integrazioa sustatzea euren aisialdian

horretarako jarduerak eginda, adibidez kirolen arloko jarduerak

edo Gabonetako bazkaria.

Page 24: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

23

6. Lana eta familiako bizitza bateragarri bihurtzea

Ordutegiak aukeratzeko bideak ematea.

Baimen bereziak eskuratzeko erraztasunak (amatasuna,

zaharrak...).

Lanaren banaketa ekitatiboa.

Amatasunagatiko bajak enpresaren pentzudan zabaltzea.

Familiako erantzukizunengatik, irakasuntza/politika/gizarte

zerbitzuetako... jarduerengatik eszedentziak / lansaio murrizketak

izateko aukerak (norberaren bizitza eta lanekoa bateragarri

bihurtzeko).

Enpresan atsedena hartzeko aretoak egotea.

Erretiroa/gaixotasuna/iraizpen kasu batzuen aurretik laguntza

/aholkularitza.

Telelana sustatzea.

Langileei gizarte hobariak* ematea.

Egitarau jakin batzuetan esku hartzea sustatzea: erretzeari uztea;

argaltzea, kirol jarduerak,... horretarako pertsonei laguntza

finantzarioa emanda.

7. Barruko komunikazioa

PREMIE Kudeaketa Ereduan une oro azpimarratzen da zein

garrantzitsua den enpresako pertsonekin komunikazioa edukitzeko

bideak eraikitzea: komunikazioa eta elkarrizketa sendotuko duten

mekanismoak pertsona guztiak enpresan integratzeko eta

proiektuarekin bat egin dezaten. Hori lortzeko enpresari ondoko

aginduak ematen zaizkio:

Pertsonalari informazioa/komunikazioa bideratzeko sistema.

Hilero bilerak egitea lanarekiko asetasuna ebaluatzeko eta

Gizarte hobarien adibidea: - Bizitza aseguruak - Enpresa edo arlo

mailako pentsio planak

- Aseguru medikuak - Haurtzaindegietarako

eta umeak zaintzeko languntzak

- Enpresako kapitalean esku hartzea (stock-options).

- Pertsonalaren seme-alabentzako ikasteko bekak.

- Enpresak emango dituen mailegu berezien egitaraua.

Page 25: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

24

pertsonalak bere lanari eta enpresari buruz dituen usteak eta

iruzkinak entzuteko.

Ondorioz, esan behar da gai hau ere PREMIEk ukitzen duela. Bat

dator. EGEren atal honetan, Bizkaiko enpresen praktika egokiekin.

8. Laneko giroa eta gatazkak

Gai hau, adibidez, PREMIE Kudeaketa Ereduan aztertzen eta lantzen

da:

Pertsonalaren gizarte asetasunari buruzko azterketak egitea aldiro.

Iruzkinak eta kexak jasotzea eta tratatzea.

Enpresaren barruan gatazkak ebazteko protokoloa egotea.

Zuzendaritzak banaka komentatuko ditu langile bakoitzarekin

laneko asetasunari buruzko gaiak, kalifikazio profesionalen

garapenak, lanpostuen txandakatzeak eta prestakuntza

osagarriak.

9. Laneko osasuna eta segurtasuna

Laneko osasun eta segurtasunari lotuta dauden ekintza batzuk, legea

betetze hutsa gainditzen dutenak.

Enpresan masaje eta fisioterapia saioak antolatzen dituen

osasunari jaramon egiteko taldea.

Pertsonalak zutik egon behar du bere lansaioan eta, ondorioz, bi

ordurik behin atsedena hartzeko aldi berezia, ordainduta.

Laneko esparruak beharrizan eta beharkizun indibidualei

egokitzea.

Ustezko arriskuak identifikatzea eta beharrezko aurrearretazko

neurriak hartzea.

Segurtasun eta osasuneko istripu, laneko gaixotasun eta

zehapenen jarraipena egitea.

Aurreko atalean ere esan den bezala PREMIE Kudeaketa Ereduaren

Page 26: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

25

helburuetako bat pertsonak enpresaren lan eta helburuetan

integratzea eta horiekin identifikatzea lortzea da. Horregatik PREMIEk,

PERTSONEI lotuta dagoen gai honetan, pertsonalaren azterketa,

gaitasuna, prestakuntza, komunikazioa eta esku hartzea bezalako

gaietako jardueretan finkatu da, helburua enpresako kultura

sendotzea eta barruko giroa hobetzea dela, baina aukera

berdintasuna, laneko eta familiako bizitzaren bateragarritasuna edo

bereizkeriarik eza bezalako gaiak ukitu gabe.

ENPRESA KULTURA ETA HOBEKUNTZA IRAUNKORRARI LOTUTA

DAUDENAK:

1. Enpresa kultura

Enpresaren baloreetan sakontzea: “jarrera kodea” ezartzea;

EGEren baloreak integratzea enpresaren filosofian (helburua,

ikuspegia eta baloreak).

Etika Batzorde bat eratzea, langileek hautatuko dituzten kideak ere

izango dituena. Batzorde honek arauaren aplikazioa zainduko du

eta hobekuntza iraunkorra sustatu.

Nazio Batuak Global Compact munduko itunari atxikitzea.

Enpresaren jardunbide orokorrean eredu ekologikoa aplikatzea.

2. Gardentasuna

Talde interesatu eta udalek finantza txostenetara iristeko aukera

edukitzea.

Enpresaren webean enpresari buruzko informazio ekonomiko. sozial

eta ingurumeneko garrantzitsua ematea.

Page 27: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

26

Egiazko informazioa emateko sistema sortzea, gai ekonomiko,

zerga eta EGE moduko gaietan erkatzeko modukoa izango dena.

“Ateak irekita” jardunaldiak edukitzea.

Publizitatean egia esatea, eta garden jokatzea.

Enpresan EGE argi ikustea: iraunkortasunari buruzko memoria

editatzea, EGEn lortu direnak jakinaraztea langileei.

3. Aldaketaren kudeaketa

Lanaren antolakuntza forma berriei egokitzea: balioaniztasuna,

taldeko lana, etab.

Nazioarteratzea.

Produktuaren eta merkatuaren askotarikotasuna.

Arautegi berriari aurreratzea (laneko segurtasuna eta osasuna,

energetikoa,…)

Autonomia mailak ezartzea.

Laneko denboran malgutasunez jokatzea: aparteko orduak

ezabatzea, lansaioa murriztea.

Soldaten izozte iragankorrak.

Berriz kolokatzeko zerbitzuak (outplacement).

INGURUMENARI LOTUTA DAUDENAK

1. Ingurumeneko eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa

Page 28: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

27

Ingurumenari lotuta dauden ekintza batzuk, legea betetze hutsa

gainditzen dutenak:

Jarduerek toki mailan duten eraginari buruzko azterlanak egitea.

Ur, erregai, elektrizitate, lehengaien,... kontsumoen kontrol eta

aurrezpenerako ekintzak.

Hondakinen kudeaketa egokia.

Enpresako produktuek ziurtagiri ekologikoarekin egitea.

ISO 14001/EMAS ingurumeneko kudeaketa sistema.

Iturri berriztagarrietako lehengaiak eta energiak erabiltzea.

Ingurumenaren babesari buruzko ezagutza teknikoetan hobetzea.

Pertsonalari ingurumenaren arloko gaietako prestakuntza ematea.

Lehen mailako ekoizpeneko hondakinetatik abiatuta bestelako

azpiproduktu batzuk egitea.

EGE Praktika egokiak. Kanpoko dimentsioa

IHOBE – Ingurumeneko praktika egokiak euskal enpresetan Ingurumeneko Praktika Egokiak enpresei informazioa emateko sistema da. Sistema horren barruan bete behar diren ingurumeneko aholkuak eta gomendioak ematen dira (fitxa teknikoak) eta enpresa jakin batzuetan aplikazio erreala egin ondoren izan diren emaitzak era arrakastak azaltzen dira (Esperientzia praktikoak). www.ihobe.net

Page 29: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

28

HORNIKUNTZA KATEARI LOTUTA DAUDENAK: BEZEROAK,

HORNITZAILEAK ETA LEHIAKIDEAK

1. Asetasun maila eta fideltasuna

Aldiro inkestak egitea igurikizunak eta asetasun maila ezagutzeko,

hala bezeroenak nola hornitzaileenak.

2. Komunikazio azkarra sustatzea

Bezeroari jaramon egiteko zerbitzua, kexak eta erreklamazioak

jasotzea, iradokizunen buzoia. Idem hornitzaileen kasuan.

Harreman iraunkorrak izatea hornitzaileekin enpresaren

beharrizanen berri emateko.

3. Ingurumena kaltetzen ez duten teknologien garapena eta

hedakuntza

Arloan egon diren aurrerakuntzei buruzko mintegiak hornitzaile eta

bezeroentzat.

Merkataritzako bazkideei teknologia berri, osagai berri eta

produktu berriei buruz dauden ezagutzen berri ematea.

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen zerbitzua, hain zuzen

ere gailu eta osagaien lehengoratzea egitera behartuko duten

Europako zuzentarauen eskakizunei aurreratuko zaiena.

Ekoeragingarria izango den tresneria diseinatzea.

4. Ingurumenari dagokionez erantzukizun handiagoa sustatzen

duten ekimenak bultzatzea

Ingurumeneko jarduerekin bat egitea.

Hornitzaile, azpikontratista eta bezeroak enpresak burutzen dituen

ingurumeneko politikekin jarraitzera animatzea eta, inoiz, horiek

betetzera behartu.

Gizartearentzako/gainerako alderdi interesatuentzako abantailak: - Sentiberatzea - Abantailak

kontsumitzaileentzat (“erantzukizunezko produktua”)

- Hornitzaileek/bezeroek berrikuntzarako gaitasun handiagoa lortzen dute

- Talde kaltetuek enplegua lortzeko aukerak dituzte

- Tokiko lanpostuak mantentzea

- Tokiko bilba ekonomikoa eta soziala sendotzea

- Ingurumeneko abantailak: lehengai berriztagarriak

- Hondakindegi kontrolatuetan hondakinak murriztea

- Bitarteko naturalen zentzuzko erabilera

- Etab.

Page 30: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

29

Ingurumena begirunez zainduko duten teknologia alternatiboen

erabilera sustatzeko jarduerakCO2 emisioak murriztearen

ondoreetarako

Tokiko elkarte ekologistekin lankidetzan jardutea.

5. Bestelakoak

Emateak epearen barruan egiteagatiko hobarien sistema

(hornitzaileak).

Ordainketak epearen barruan egiteagatiko hobarien sistema

(bezeroak).

Hornitzaile /azpikontratistei ingurumeneko ziurtagiria eskatzeko

politika aktiboa.

Hornitzaile /azpikontratistei kalitatezko ziurtagiriak eskatzeko

politika aktiboa.

Arriskuan dauden taldeentzako enplegua bideratzen duten

enpresei erostea sustatzea.

Arriskuan dauden taldeentzako enplegua bideratzen duten

enpresei azpikontratatzea sustatzea.

Lehentasuna ematea tokiko hornitzaileei.

“Praktika egokiak” lehiakideekin konpartitzea.

Berrikuntzako proiektuetarako lankidetzak ezartzea.

6. Giza eskubideak

Merkataritza doiaren etiketa duten produktuak.

Azpikontratistak katean atxikitzeko erakartzea, SA 8000 arauaren

edukiei dagokienez (informazioa eta prestakuntza, bisitak, etab.)

Atzerriko azpikontratistek laneko baldintza eta ogibidesarien

arloetako baldintzetan irizpide etikoak betetzen dituztela

bermatzea konfiantzazko artekari baten bidez. Boluntarioak sustatzea: - Pertsonak animatzea

astean lansaio bat eman dezaten GKEren arloko jarduerak egiteko erkidegoaren bizi kalitatea hobetzeko toki, nazio eta mundu

Page 31: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

30

ERKIDEGOARI LOTUTA DAUDENAK

1. Inplikazioa erkidegoan

Boluntarioen sustapena* enpleguaren arloko egitarauak sustatzen

eta gizarte eta laneko integrazioa bideratzen dituzten

erakundeetan.

Gizarte erakundeetan esku hartzea: ezgaitasunak dituzten

pertsonentzako tailerra, umeentzako sarea eta ezgaitasun fisikoak

dituzten umeentzako ikastetxea.

Enpresako jarduerek auzoan eragin kaltegarririk izan ez dezaten

makineria isila eskuratu da eta bezeroek aparkatzeko leku nahiko

dago.

Enpresa tokiko ohitura eta kulturei egokitzea (ordutegiak,

sinboloak, elikagaiak, jaiak…), batez ere herri askotan jarduten

duten enpresen kasuan.

Bizkaiko enpresen barruan elebitasun eragingarria bultzatzea.

2. Dohaintzak edo ongintzako ekintzak

Kirol, kultura edo hezkuntzako jardueretan babesle lanak egitea.

Jarduera publikoetan edo gizarte interesekoetan esku hartzea.

Argitalpenen bidez enpresen gizarte erantzukizunaren arloko

sentiberatzea sustatzea erkidegoaren esparruan.

GKEei edo tokiko elkarteei doan bilerak egitekoa aretoak

eskaintzea.

Dohaintzak.

3. Gizarteraztea eta laneratzea

Praktiketan dauden ikasleak kontratatzea (hezkuntzako

erakundeekin lankidetzan: unibertsitatea, prestakuntzako

zentroak,…)

Page 32: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

31

Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonei prestakuntza

eskaintzea.

Udan zehar erkidegoko ikasleei prestakuntzako ikastaroak eta

enpleguak eskaintzea.

Urtero jardunaldi batzuetan ateak irekitzea ikasten daudenei

erregioko ikastetxeetako azken ikasturteetako ikasleei lanbidea

hobeto ezagutzeko aukera emanez.

Kontratazioa: Toki erkidegoko kideek aholkatzen dutren pertsonala.

Ezgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeari buruzko legeria

betetzea (edo neurri alternatiboak).

8. Baina, nondik hasiko naiz?

Enpresen Gizarte Erantzukizunaren arloko kontzeptuak aztertu

ondoren, hiru zutabeak, hartzen dituen dimentsioak, enpresen

praktika egokiak, etab. ikusita ematen du ezinezkoa dela enpresa txiki

batek, bere tamainagatik, enpresa handiek EGEri dagokionez duten

kudeaketa bera eta horiek egiten dituzten ekintza berberak egiteko

aukerarik izatea.

Bada, dokumentu honen irakurketarekin xedea enpresa txikiak gai

honi dagokionez sentiberatzea da, eta jarduerak era doi eta

erantzukizunezkoan garatzeko konpromisoa hartzea, enpresa hori

eratzen duten pertsona guztiek esku hartuta.

Enpresa txiki eta zuzendaritzako taldea animatzen dira Enpresako

Gizarte Erantzukizunaren arloko gaietan lanean has daitezen.

Oso argi izan behar da “EGE Plan” bat abian jartzearen lehenbiziko

edo hasierako arrakasta gerentziak EGEren inguruko gauzak ulertzea

dela eta hori gero enpresaren erabakiei eusteko oinarria izan dadila.

Enpresa batek lehenengoz EGEren inguruan lan egitea planteatzen

duenean proposatzen den sistematika ondokoa da eta esan behar

da bat datorrela PDCA zikloaren aplikazioarekin. Urratsak hauek

Page 33: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

32

dira.

Lehenengo eta behin gogora ditzagun:

P: Plangintza, egin behar diren ekintzen plangintza, helburuak

zehaztea eta adierazleak definitzea.

D: Betetzea, programatu diren atazak eta ekintzak

betearaztea.

C: Frogatzea, hain zuzen ere jardueretan izan den

aurrerakuntza frogatzea eta plangintzan ezarri denarekiko

lortu diren emaitzak egiaztatzea.

A: Doitzea, emaitzak doitzea, emaitzak zuzentzeko beharrezko

ekintzak burutuz eta horiek enpresako pertsona guztiei

jakinaraztea.

Bada, prozesu honetan aplikatuta, urratsak ondoko hauek dira:

1. Zure enpresan burutu nahi dituzun “Gizarte erantzukizuneko”

ekintzak definitzea eta zehaztea: jarduteko esparrua, taldeak,

etab. Hau da, EGEekin lotuta dauden eta lanean hasteko

behar dituen gakoen definizioa.

Ondore horretarako enpresak gizarte erantzukizuneko irizpideei

dagokienez dituen praktiken ebaluazioa egitea aholkatzen da.

Arestian ere esan den bezala eta kontuan hartuta EGEren

kudeaketan ez dagoela nazioarte mailan aintzatetsita dagoen

bikaintasuneko estandar edo eredu bakarra, ez dago

diagnostikoa egiteko estandarrik.

Kasu honetan gure gomendioa egitarauarekin

harremanetan jartzea da eta horretan Xertatu:Adi-n eskura

daukazun “Autoebaluazioko galdera-sorta” eskatzea.

Galdera-sortaren aplikazioak zure enpresak EGEren ezaugarri jakin

Page 34: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

33

batzuekiko duen hasierako egoerari buruzko informazioa emango

dizu: kultura etikoa eta gizarte erantzukizunekoa, konpromisoa,

komunikazioaren eta informazioaren gardentasuna, laneko

egonkortasuna, lana-familia bateragarritasuna, barruko

komunikazioa, berrikuntza, bezeroekiko harremanak, etab.

Ebaluazioaren emaitza hori PREMIE Kudeaketa Ereduaren

23.Joerak formatuan apunta dezakezu, ondoko hauek adieraziz:

Enpresaren hasierako egoera: Planteatu den galderari

erantzuna emanez, non gaude?

Atal sendoak eta atal ahulak.

Helburuak: Lan egin nahi duzun eta EGErekin lotuta

dauden gakoak hautatzea. Zure enpresarentzat berariaz

garrantzitsuak diren hobekuntzetatik hastea komeni zaizu.

2. EGEko Ekintza Plana egitea.

Honen aurreko idatz-zatiarekin lotuta hautatu duzun gako

bakoitzeko PREMIE Kudeaketa Ereduaren 24. Etorkizuneko Plana

formatua erabiltzea aholkatzen da.

Adierazi ezazu planaren indarraldia.

Hautatu duzun gako horri lotuta lortu nahi duzun

helburua idatzi behar duzu.

Bihurtu ezazu helburu bakoitza enpresa burutu

ditzakeen ekintza zehatzetan.

Ondore horretarako Xertatu:Adi-n eskura dauden bitarteko

eta tresna hauek kontsulta ditzakezu: “101 ideia EGEean

hobetzeko” eta “Baloreen identifikazioa eta enpresaren

identitatea”.

Ataza bakoitzean egin diren aurrerakuntzak

Page 35: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

34

eguneratzeko datak ezarri eta gerta daitezkeen ustezko

gorabehera guztiak jaso eta idatziko dira, eta baita horiek

zuzentzeko bidezko neurri zuzentzaileak ere.

Esleitu arduradunak lanei eta definitu beharrezkoak

diren bitartekoak eta baliabideak (ahal den neurrian).

3. Gako horiek kantitateari dagokionez kontrolatzeko aukera

emango duten adierazleen sistema definitu. Adierazle batek

helburu jakin baten eboluzioa neurtzen du. Xertatu:Adi-ko

“Aginte koadroa” bitartekoak adierazleen zerrenda bat

ematen dizu. Egokitzat jotzen den kasuetan, eta zilegi denean,

aukera dago zenbakizko adierazleak helburuei lotuta dauden

atazei lotzeko. 24 formatuan bertan idatz daitezke.

Adierazle guzti horien jarraipena errazteko aholkua 22.

Emaitzen orria deritzon formatura eramatea da horrela multzo

osoaren ikuspegia lortuko delako.

Idatz-zati honetan, adierazle bakoitzerako, ondoko informazioa

eman beharko litzateke:

Adierazlearen epigrafearen azpian: Bere definizioa, EGEren

barruan zeri egiten dion erreferentzia eta dimentsioa

(barrukoa edo kanpokoa).

“Nola neurtzen den” atalean, nola kalkulatzen den

deskribatuko da, eta aldizkotasuna eta arduraduna

azalduko dira.

Lortu nahi den kantitatezko helburua.

4. Ezarri diren adierazleen kontrola eta jarraipena, zertarako-eta

ezarri diren helburuetara iritsi direla frogatzeko.

Aurreko formatuaren jarraipena.

5. Baldin eta horrelakorik balego, desbideraketetarako

konponbideak proposatzea.

Page 36: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

35

Argi dagoen bezala baldin eta adierazle bat ez bada ezarri

diren muga edo helburuetara iristen desbideraketa hori

konpontzeko ekintzak burutu beharko dira.

Ez ahaztu emaitzak jakinarazi behar zaizkiela tartean inplikatuta

dauden eragileei: enpresako pertsonala, bezeroak,

hornitzaileak, etab. (gardentasuna). Ataza hori Xertatu:Adi-ko

“Iraunkortasuneko memorien idazkuntzarako gida” bitartekoa

erabiliz egin dezakezu

Jarraian ete baten Gizarte Erantzukizunari lotuta dauden alderdietako

batzuk oinarrizko eran neurtzen hasteko oinarrizko adierazle batzuen

eredu bat ematen da.

Adierazleen hautespen hau gaur egun Bizkaiko ete-ak gizarteari

dagokionez erantzukizunez garatzen dituzten ekintza eta jarduera

nagusiak kontuan hartuta egin da. Ikusten duzun bezala gerta daiteke

horietarikoren bat ezarrita egon daiteke zure enpresan PREMIE

Kudeaketa Ereduaren aplikazioarekin.

Oso argi azpimarratu nahi da EGEren alderdi batzuk neurtzeko

adierazleen adibide bat baino ez direla. Enpresak bakoitzak bereak

hautatu behar ditu, EGEren Ekintza Planean ezarri nahi dituen gakoen

eta helburuen arabera.

Barruko Gizarte Erantzukizunaren esparruko adierazleen adibidea:

Garapen profesionala

Enplegu garbia sortzea

tresnarengandik eskuratzen den informazioa

Page 37: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

36

Azken hiru urteetan egon den gehikuntza portzentajean islatuta.

Kontratuen kalitatea

Mugarik gabeko kontratazioaren portzentajean islatuta, eta

baita kontratu guztietatik lansaio osokoen portzentajean ere.

Prestakuntza

Prestakuntza orduak enplegatua den pertsona bakoitzeko

Prestakuntzarako erabili diren laneko orduen batezbesteko

portzentajean islatuta.

PREMIE Kudeaketa Ereduan prestakuntza neurtzeko ondoko

adierazlea proposatu da: prestakuntza orduak, laneko ordu

osoekin erkatuta prestakuntzan ematen diren orduen

portzentajea.

Esku hartzea

Irabazietan esku hartzea

Langileen artean banatu diren irabazien portzentajean islatuta,

beti ere mekanismo objektiboak erabiliz.

laneko giroa eta gatazkak

Plantilaren egonkortasuna

Plantila osoarekin erkatuta egon diren iraizpenen portzentajean

islatuta.

PREMIE Kudeaketa Ereduan pertsonalaren asetasuna

zeharka neurtzeko ondoko adierazlea proposatu da:

Txandakatzea. Enpresan pertsonal osoari dagokionez baja

izan diren pertsonen portzentajea da.

Absentismoa

Absentismo adierazlean islatuta.

PREMIE Kudeaketa Ereduan pertsonalaren asetasuna

zeharka neurtzeko adierazlea bera proposatzen zen. Ordu

guztiekin erkatuta medikuntzako bajen ondorioz lan egin ez

diren orduen portzentajea da.

Page 38: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

37

Laneko osasuna eta segurtasuna

Lan istripuak

Lan istripuengatik lan egin ez diren orduen portzentajean

islatuta.

PREMIE Kudeaketa Ereduak laneko segurtasuna neurtzeko

ondoko adierazlea proposatzen du: Istripuak, aldi jakin

baten egon diren istripuen kopurua dena

Ingurumeneko eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa

Ingurumeneko kudeaketa

Kontsumitzen diren ur, elektrizitate eta erregaietan islatzen

dena, eta baita fakturazioaren arabera sortzen diren hondakin

arriskutsuetan ere.

PREMIE Kudeaketa Ereduan ingurumeneko ondoko

adierazle hauek proposatzen dira: Energiaren kontsumoa,

lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorkuntza.

Emakumeekiko ekintza positiboak

Plantilan generoa zaintzea

Plantilan indarreko kontratuarekin dauden emakumeen

portzentajean neurtuta.

Generoaren arabera dauden kontratu mugagabeen portzentajea.

Kontratu mugagabe eta lansaio osoarekin dauden

emakumeen portzentajean neurtuta.

Aldaketari egokitzea

Esportazioak

Salmenta osoekin erkatuta esportazioen portzentajean islatuta.

Inportazioak

Page 39: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

38

Erosketa osoekin erkatuta inportazioen portzentajean islatuta.

Ikerketa, garapena eta berrikuntza

I+G urteko gastua (fakturazioaren %).

Kanpoko Gizarte Erantzukizunaren esparruko adierazleen adibidea:

Inguru sozioekonomikoen integratzea

Prestakuntza politiketako lankidetza

Eskualdeko prestakuntza zentroetako bekadunen portzentajean

islatuta, plantila osoarekiko, alegia.

Tokiko hornitzaileak

EAEko hornitzaileen negozio bolumenaren portzentajean

islatuta.

Tokiko bezeroak

EAEko bezeroen negozio bolumenaren portzentajean islatuta.

Hornikuntzako katea

Hornitzaileen askotarikotasuna

Erosketen %80 eratzen duten hornitzaileen kopuruan neurtuta.

Bezeroen askotarikotasuna

Salmenten %80 eratzen duten hornitzaileen kopuruan neurtuta.

Herri administrazioak

Zerga ekarpenak

Negozioaren zifrarekin erkatuta zerga eta gizarte kotizazioetan

islatuta.

Page 40: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

39

Dohaintzak edo ongintzako ekintzak.

Mezenasgoa

Tokiko mezenasgo altruista diren jardueretarako fakturazioaren

portzentajean islatuta (enpresarekin zuzenean irabazi zuzenik

gabe).

9. Ondorioak

Modulu honetan zehar azaldu den bezala Gizarte Erantzukizunak

enpresa bakoitzeko alderdi asko ukitu eta atzematen ditu eta

norberak bere gaitasun eta inguruabar partikularren arabera

garatuko ditu.

Gizarte Erantzukizuna enpresako plangintza estrategikoaren eta bere

egunerako eragiketetako atal bihurtzen den neurrian gerenteak eta

pertsonalak enpresako erabakietan une horretara arte ohikoak izan

diren irizpideei gehituko zaizkien beste batzuk aintzat hartuta jardun

beharko dute.

Bide honek denbora eta aldaketa kultural garrantzitsua behar ditu eta

horregatik enpresa ulertzeko eta enpresari ekiteko bide berri hau

aukeratzen duenak gizarte eta ingurumeneko orekaren bidez

bikaintasun eta aitzindaritzara iristeko bidetik jo du eta enpresan elkar-

eragileak diren eragile guztien jarduna eta esku hartzea behar du.

Enpresako Gizarte Erantzukizunaren arloan gehiago sakondu nahi

baduzu edo zure egoerari buruzko diagnostikoa egitea nahi baduzu,

gure aholkua egitarauarekin harremanetan jartzea eta

informazio gehiago eskatzea da.

Page 41: PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA - Programapremie · enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon, ... bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,

40

Orueta Apezpikua, 6

48009 Bilbo

Telf.: 944 06 80 94

Faxa: 944 06 81 21

[email protected]

www.xertatu.net