giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak...

17
Biologia eta Geologia 1 DBH giltza I. blokea: Lurra

Transcript of giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak...

Page 1: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

Bio

log

ia e

ta G

eolo

gia

1DBH

giltza

I. bl

okea

: Lur

ra

Page 2: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

10

1 Naturaren azterketa

• Eginirudihaueiburuzkoideia-jasa.Idatzi bururatzenzaizkizunhamabigalderagutxienez.

• Aukeratu galderainteresgarrienak.Aukeratubat,etahitzeginhariburuz.

• Hausnartu: Zerideiaberridituzugaihoniburuz?

Pentsamendu-errutinaGAlderAsortZAileAk

Gizakiak ikusberak gara, jakin-mina dugu eta inguratzen gaituen errealitatea hobeto ezagutzen ahalegintzen gara. Jakin-min hori asetzeko, metodologia zehatz bat erabil-tzen da natura aztertzeko: metodo zientifikoa.

Askotariko gaiak azter daitezke metodo horren bidez; es-aterako, zerez dauden osatuta izarrak eta nola portatzen diren mikroorganismoak.

EDUKIAK

1.Naturarenzientziak2.Metodozientifikoa3.landa-lana4.laborategikolana

Zientzia eskura: ingurunearenazterketa

Page 3: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

Biologia eta Geologiako proiektua DBH 1

Unitateari buruzko hasierako irudia, eta edukiak. Edukien aurkibidea eta pentsamendu-errutina.

Hasieran lantzeko jarduerak, ikasturte berri honi ekingo dioten ikasleak ikasgaian barneratzeko eta aurretiazko ezagutzak eguneratzeko.

Edukiak modu erakargarri batean aurkezten dira, eta, gainera, erraz ulertzeko moduan; ataletan eta azpiataletan banatutau

Baliabide grafiko eta testu osagarri ugari; hala nola esperimentuak eta zientzialarien biografiak, baita aniztasuna lantzeko jarduerak ere.

Sormena, ekimena, talde-la-na... proiektu erreal batean.

Eranskin grafikoa, zenbait edukiren ulermena hobetze-ko eta sakontzeko.

Hainbat baliabide digital (bideoak, aurkezpenak, jar-duera interaktiboak, entzungaiak, estekak...) irakasleak ikasgela digitaleko ikaskuntza eraginkortasunez kudeatzeko.

Eduki multzo bat landu ondoren zer ezagutza eta konpetentzia eskuratu diren aztertzeko jarduerak.

UNITATEAREN GARAPENA

Baliabideak eta jarduerak

EKIN

ERANSKIN GRAFIKOA

KONPETENTZIEN EBALUAZIOA

50 51

3 Geosfera

EDUKIAK 1. Lurraren geruzak2. Geosferaren egitura3. Mineralak4. Arrokak5. Explotación de minerales y rocas

Zientzia zure esku: Geosferako fenomenoak

Pentsamendu-errutinak

Antzinako mitologia batzuen arabera, mundua uharte bat zen, itsaso amaigabe baten gainean zegoena. Gaur egun, badakigu gure planetak forma geoidea duela, eta lurrak, urak, aireak eta izaki bizidunek osatzen dutela. Orain, Lu-rraren atal solidoa zerk osatzen duen aztertuko dugu eta haren barne-egitura.

BEGIRATU: 10 BIDER 2

• Erreparatu irudi nagusiari, isilik, 30 segundoz.

• Egin irudiaren edozein alderdiri buruzko 10 hitz edo esaldiko zerrenda.

• Bateratu zerrenda gainerako ikaskideekin.

• Errepikatu lehen bi urratsak, beste 10 hitz edo esaldi ge-hitzeko zerrendari.

• Bateratu zure hitz-zerrenda, eta egin hausnarketa bat taldean.

Liburu digital interaktiboa

edebé nproiektu global interaktiboa

LURRA UNITATEAK

Page 4: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

12 1. unitatea

1. Naturaren zientziakNaturaren zientziek aztertzen dituzte unibertsoaren osagaiak eta unibertsoan ger­tatzen diren fenomenoak eta prozesuak.

Aztergaia zein den, hainbat zientzia ditugu.

Actividades

1. Adierazi naturaren zientzietako bakoitzari dagokion jar­duera bat. Adibidez, astronomia eta zerua teleskopio batez aztertzea.

2. Zer bi naturaren zientzia erabili behar dira landareen haz­kunde­aldeak ilargi­fasearen arabera aztertzeko?

Jarduerak

Astronomia

Astroak aztertzen ditu: unibertsoa osatzen duten gorputz guztiak.

Geologia

Lurraren konposi­zioa eta egitura des­kribatzen ditu, eta denborarekin Lu­rraren konposizioak nahiz egiturak izan duten bilakaera.

Kimika

Fenomeno kimikoak aztertzen ditu; hau da, substantz ien konposizioa, egitu­ra eta propietateak, baita haien aldaketak ere.

Fisika

Fenomeno fisikoak az­tertzen ditu; hau da, naturan gertatzen diren aldaketa behagarri eta neurgarriak, baina subs­tantzien konposizioa al­datzen ez dutenak.

Biologia

Izaki bizidunak aztertzen ditu: konposizioa, ezaugarriak, harremanak, funtzionamendua eta antolakuntza.

Page 5: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

13Naturaren azterketa

2. Metodo zientifikoaMetodo zientifikoa zientzialariek sortu duten lan-sistema zorrotza da. Meto-doaren bidez, naturako gertaerak eta fenomenoak aztertzen dira, ezaguera berriak lortzeko.

Horrela, alegia, metodo zientifikoa aplikatuz, komunitate zientifikoko kideek errea-litatea azaltzen duten legeak eta teoriak garatzen dituzte.

Metodo zientifikoak lau fase ditu:

Metodo zientifikoa metodologia intelektual eta irudikortzat har daiteke. Zure ustez, zer adieraz-ten du bi kontzeptu horietako bakoitzak? Eman baieztapen ho-rren aldeko edo aurkako argudio edo adibideak. Izan dezake bi ezaugarri horietatik bakarra soi-lik kontuan metodo zientifikoak?

Agora

Actividades

3. Alderatu metodo zientifikoaren behaketa- eta esperi-mentazio-faseak, eta aipatu antzekotasun bat eta alde bat.

4. Azaldu zer esperimentu egingo zenukeen hipotesi hau egiaztatzeko: «Ur gaziak ur gezak baino tenperatura baxuagoan irakiten du».

Jarduerak

1. Behaketa

Naturako gertaerak nahiz fe-nomenoak arretaz aztertzea, dela zentzumenen bidez, dela tresneriaz neurtuz edo detektatuz.

Bi landareren arteko hazkunde-al-deak behatuko ditu zientzialariak: eguz-kitan jarri du bat, eta eguzki-argirik iristen ez den lekuan bestea.

2. Hipotesiak formulatzea

Behatutako gertae-ren eta haien balizko kausen behin-behi-neko azalpena.

Eguzki-argiak eragin posi-tiboa du landareen hazkun-dean.

3. Esperimentatzea

Aztergai den fenomenoa zenbait aldiz errepikatzea eta aztertzea, komeni diren baldintzak aldatuz.

Oso garrantzitsua da esperimentu-aldian zehar datu guztiak praktika-koadernoan jasotzea, zehatz eta txukun.

Bi landare berdinen hazkundea aztertzen ari gara. Eremu argitsuan jarri dugu bat; eremu ilunean, bestea. Zenbait egun utzi, eta landare bakoitza zenbat zentimetro hazi den neurtuko dugu. Hostoen kolorea aldatu den ere behatuko dugu.

4. Ondorioak ateratzea

Behatutako gertaerak datu esperimentalen ara-bera interpretatzea, eta ondorioak lortzea. Ondo-rio horiek gertaera errepikagarriak islatzen badi-tuzte, legea enuntziatu daiteke.

Gero, zientzialariak komunikatu egingo ditu on-dorioak aldizkari espezializatuetan, liburuetan, biltzarretan… ezaguerak hedatzeko eta beste zientzialari batzuekin partekatzeko.

Esperimentua egin ondoren, formulatu duen hi-potesia baieztatzen du zientzialariak. Horrek lege zientifiko hau formulatzeko aukera ematen dio:

«Landareek eguzki-argia behar dute hazteko».

Page 6: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

14 1. unitatea

3. Landa-lanaNaturaren alderdi batzuk aztertzeko, besteak beste, izaki bizidunak eta haien in-guruneak, zientzialariek laborategitik irten eta aztergaia dagoen lekura joan behar dute landa-lana egitera.

Landa-lan deritzo ingurune natural jakin bateko ezaugarri bereziak lekuan bertan aztertzeari eta deskribatzeari.

Zuzeneko behaketa oso ezagutza-iturri ona da bere baitan. Kasu honetan, oso garrantzitsua da datuak jasotzeak ez aldatzea aztergaia. Esate baterako, animalia batek modu batera edo bestera jokatuko du zientzialaria behatzen duela ohartu ala ez.

Kasu batzuetan, landa-lana eremu urrunetan edo iristen zai-letan egin behar da. Zientziala-riek, kasu horietan, espedizioak antolatzen dituzte, eta egun jakin batzuetan pilatzen dute landa-lana, eta ahalik eta datu gehiena jaso. Gero aztertuko di-tuzte xehe-xehe.

Aurkikuntza zientifiko handiak egin dira duela denbora asko egin ziren espedizioetan lortu zituzten lagin eta datuak azter-tuta.

Malaspina espedizioaMunduan zehar itsasontzi ozea-nografiko batek egin zuen espe-dizioa. Ozeanoetan izaten diren ingurumen-aldaketak aztertu zi-tuzten.

http://www.expedicionmalas-pina.es

Landa-lana egiteko, material hauek erabiltzea komeni da:

• Landa-lanerako koadernoa, behatutako datuak idatzi eta zirriborroak marrazteko.

• Eremuaren mapa, behaketak kokatzeko.

• Argazki-makina.

Azterketaren helburuaren arabera, material hauek ere erabili behar di-tugu:

Actividades

5. Zure ustez, zer naturaren zientziatan egin behar da lan-da-lana isil eta gordeago? Arrazoitu erantzuna.

6. Metodo zientifikoaren zer faserekin lotuko zenuke landa-lana? Arrazoitu.

Jarduerak

• Laginak gordetzeko flaskoak.

• Landa-lanak egite-ko lupa.

• Prismatikoak.• Teleskopioa.

Page 7: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

15Naturaren azterketa

4. Laborategiko lanaLaborategia esperimentuak egiteko eta datuak hartzeko bereziki egokitutako lan-eremua da.

Aztergaia zein, halakoa izango da laborategia (kimika-laborategia, geologia-laborategia, mikrobiologia-laborategia…), eta tresna nahiz erabilera-arau eta segurtasun-neurri berariazkoak dituzte.

4.1. Erabilera-arauak eta segurtasun-neurriak laborategian

Nazioarteko espazio-estazioa ere laborategi bat da, esperimentuak egiteko, eta oso zaila da hango baldin tzak sortzea Lurrean. Egun, jendearen muskuluen edo hezurren hazkundeari buruzko esperimen­tuak egiten ari dira, baita errekun­tza­erreakzioak optimizatzea lortze­koak ere.

Instalazioak

• Laborategikotxokoguztiakezagutu,etabehardirenaparatu, tresna eta material guztiak eskura daudela ziurtatu.

• Segurtasun-elementuak(su-itzalgailuak,dutxak,bo-tika-kutxa…)etalaborategikoirteeraknondaudenja-kin.

Arropa

• Mantalaerabili.

• Oinetakoakestalitaerabili,etaileluzeaondo lotu.

• Begiaksegurtasun-betaurrekoekinba-bestu begietan min hartzeko arriskua dagoen esperimentuetan.

Jarrera eta portaera

• Ezjanetaezedanlaborategian.Ezerre.

• Eskuakgarbitubeti:esperimentubateginondorenetalaborategitik irten baino lehen.

• Arretajarrilanean,etagarbietatxukunlanegin.

Produktuen erabilera

• Ezarnastu,dastatuedousaindugaikimikorik.

• Produktukimikoakmanipulatzean,kontuanizanetiketetakosinboloak eta haien esanahiak.

Lehen sorospenak laborategian

• Beirazkomaterialarekinebakiaeginezgero,zauriatxorrotangarbituuraskorekin,10minutuz,gutxienez.Gero,botika-kutxakoantiseptikoekinzauriadesinfektatu,etaaireanlehortzenutziedoloturaesterilbatekinestali.

• Larruazalaerrebada,lehenik,erretakoaldeaurhotzezgarbitu10-15minutuz,gutxigorabehera.Gero,pomadaegoki bat eman.

• Norbaitekgaikimikorenbatarnastubadu,eramanahaliketaazkarrenairefreskoahartzera.

Kaltegarria Sukoia Toxikoa Leherkorra Korrosiboa

Page 8: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

16 1. unitatea

4.2. Laborategiko materialaLaborategian, tresneria eta ekipamendu jakin batzuk ego-ten dira esperimentuak egiteko. Funtzio jakin bat du ele-mentuetako bakoitzak, eta garbituta eta ordenatuta gorde behar dira beti esperimentua amaitu ondoren.

Materialak antolatzeko modu bat erabilera izan ohi da.

Beti koaderno bat eraman behar da laborategira, esperimentuen emaitzak eta esperimentuetan izan daitezkeen gertaerak jasotzeko; laborategiko saioan zer prozedurari jarraituko zaion zehazten duen gidoia ere eraman behar da.

Beste tresna batzuei eusteko

Euskarria.

UztaiaTripodea

Matxarda

Zeramikazko sareta

Giltzaurra

Berotzeko

Bolumenak neurtzeko

Arragoa

Portzelanazko kapsula

Bunsen metxeroa

Garbitzeko

Probeta

Bureta

Pipeta eta xurgagailua

Hauspeakin-ontzia

Erlenmeyer matrazea

Matraze aforatua

Flasko ikuzlea

Eskuila

Page 9: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

17Naturaren azterketa

Actividades

7. Zertarako dira laborategiak? Izan zara inoiz laborategiren batean? Zer ikusi zenuen?

8. Zure ustez, zergatik bete behar dira erabilera-arau ba-tzuk eta zergatik jantzi behar dira arropa jakin batzuk zientzietako laborategi batean gaudenean?

9. Orri hauetan jaso diren laborategiko materialen artean, zein erabili behar dira segurtasun-neurri batzuei jarraiki? Arrazoitu erantzuna.

10. Adierazi aipatu diren laborategiko material horietatik zein garbitu behar diren esperimentua amaitu ondoren.

Jarduerak

Behatzeko Masak eta tenperaturak neurtzeko

Beste batzukManipulatzeko eta disekzionatzeko

Erreaktiboak

Lupa binokularra

Mikroskopio optikoa

Estalkiak / portak

Tindaketa-ontzia

Termometroa

Balantza analitikoak

Lantzatxoa Kirtendun orratza

GuraizeakDisekzio-matxardak

Bisturia

Alkohola

Ur destilatua

Koloragarriak

AzidoakBaseak Gatzak

Espatula

Erloju-beira

Hagatxoa

Tentegailua

Saio-hodiak

Dekantazio-inbutua

Inbutua

Almaiza

Iragazki-papera

Page 10: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

SarreraLaborategian baldintza egokiak izan behar dira materiaren hainbat ezaugarri ahalik eta zehatzen neurtzeko.

Materiaren bi ezaugarri masa eta bolumena dira.

• Objektubatenmasaneurtzeko,balantzaerabiltzenda.Neurtunahidenelementuanolakoa,sentibera-tasun handiagoko edo txikiagoko balantza behar da. Adibidez,ur-tantabatneurtzekozehaztasunhandia-goa behar da urez betetako bidoia neurtzeko baino.

• Gauzaberagertatzendabolumenaneurtzean.

Osogarrantzitsuadaneurketaahaliketazehatzenaizatea,ondoren-go datu-interpretazioak guztiz kontrako ondorioak eman baititzake bestela.

Esperimentuhonetan,egunerokoelementubatzuenmasaetabolu-menaneurtukoditugu.Elementuakhoriekdiramakarroia,intxaurra,klipa,edontzibatekouraetakopabatekoa.

ZientZia eSkura: Ingurunearen azterketa

1. unitatea

Materiala

•Doitasun-balantza•Probeta•Makarroibat•Intxaurbat•Edontzibat•Kopabat•Klipbat

ikertu: Material arruntak neurtzea

Prozedura—Egintaulabat,lerroetanzerelementuneurtukodirenzehaz-

teko,etazutabeetanneurketakidaztenjoateko.

Masaren neurketa — Jarrielementuakbalantzan,etaidatziemaitzak.

Edontzi batean eta kopa batean sartzen den uraren masa kalkulatzeko,pisatu,hasteko,edontziaetakopahutsik,eta,gero,urezbeteta.Pisuenartekoaldeakontzibakoitzakduenuraren masa adierazten du.

— Pisatuberriroelementuguztiak,etajasoemaitzak.

Bolumenaren neurketa — Neurtu elementuen bolumena.

Likido baten bolumena neurtzeko,nahikoadaprobetarabotaetabalioajasotzea.

Solido baten bolumena neurtzeko,botauraprobetabateta-ra,bolumenjakinbatlortuarte,etajasobalioa.

• Neurtunahidugunsolidoarenbolumenajakiteko,sartusolidoauretan,etaidatzizerbolumenadieraztenduenorain probetak.

• Solidoarenbolumenadaprobetakhasieranadieraziduenbolumenaren eta gero adierazi duenaren arteko aldea.

• Solidoekflotatuegitenbadute,kirtendunorratzfinbatera-bildaiteke,edoklipbatzabalduta,solidoaerabathondo-ratzeko.

— Masarenneurketarenkasuanbezala,eginbolumenaneurtze-kobitxanda,etaidatziemaitzak.

18

Jardueraka. Alderatu elementu bakoitzarekin egin dituzun bi neurketak. Bat datoz? Emaitzak ez badira aldatu neurketa batetik beste-

ra, zer adierazten du horrek? Eta emaitzak aldatu badira?

b. Azaldu zure ustez noiz den onargarria eta noiz ez neurketa berean aldeak izatea.

c. Aztertu zein kasutan izaten den balio-alde handiagoa: masa neurtzean ala bolumena neurtzean. Nola azaldu ditzakezu emaitza horiek?

d. Praktika errepikatu behar bazenu, aldatuko zenuke ezer azken emaitza hobetzeko? Arrazoitu erantzuna.

Page 11: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

19

Posta elektronikoa izanda, azkar eta eroso jar gaitezke ha-rremanetan beste pertsona batzuekin, eta hainbat formatu-tan duzun informazioa partekatu ere egin dezakezu.

Gainera, posta elektronikoko kontu bat izatea ezinbestekoa da helbide elektriko baten bidez erregistratzeko eskatzen diguten Interneteko zerbitzu asko erabiltzeko; adibidez, Facebook eta Twitter sare sozialak eta sareko aplikazioak.

Zenbait erakundek, posta elektronikoko zerbitzua ez ezik, beste aplikazio batzuetara sartzeko aukera ere ematen di-gute, blogak, webguneak eta dokumentuak sortzeko, bi-deoak eta argazkiak partekatzeko, etab. Erakunde horie-tako bat Google da.

Zure ikastetxeak Googleren zerbitzu pertsonalizatu bat (Google app) erabiltzen badu, kontu bat emango dizu irakasleak. Bestela, Googlen erregistratu behar duzu kon-tua lortzeko.

Interneteko komunikazioak bere arauak ditu, eta arau multzo horri netiketa deritzo. Jarduera honetan, posta elek troniko bat duzula, Interneten bilatu behar dituzu ne-tiketaren oinarrizko arauak, eta mezu elektroniko bat idatzi irakasleari, netiketaren puntu garrantzitsuenak laburbil-duz.

http://links.edebe.com/bt359f

Sormen@: Netiketa

Sako

Ntze

koSegurtasun handiko laborategiak

Gure planetako birus eta bakteriorik hilgarrienak P4 deritzen segurtasun han-diko laborategietan aztertzen eta erabiltzen dira. Hori dela eta, laborategi ho-riek segurtasun-neurri bereziak dituzte. Leku horietan, presio atmosferikoa artifizialki jaisten da, birus edo bakterioek ihes ez egiteko. Gainera, ikertzaileek arropa bereziak eta arnasa hartzeko sistemak erabiltzen dituzte, inguru horre-tatik erabat isolaturik egoteko.

P4 laborategira iristeko, zientzialariek zenbait ganbera zeharkatu behar dituz-te. Aldagelara sartzean, beren gauzak utzi, arropak erantzi, zirujauen pijamak jantzi, eta traje bereziak janzten dituzte, gorputz osoa babesteko. Irteteko, lehe-nengo traje eta guzti garbitu, gero trajea eta pijama erantzi, eta bost minutuko dutxa hartu behar dute.

a Zure ustez, zer helburu dute la-borategi horiek? Zer alde on eta zer alde txar izan ditzakete?

b Badute leihorik halako labora-tegiek? Arrazoitu erantzuna.

c Kanpoan baino presio atmosfe-riko txikiagoa izateak zergatik eragozten du mikroorganis-moek laborategitik ihes egitea?

d Zer egin behar da laborategi ba-rruan erabiltzen diren pijama eta arropa bereziarekin?

e Film askotan irudikatzen da halako laborategia. Aipatu zen-bait, eta esan zer ikertzen zuten.

Naturaren azterketa

Page 12: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

LABURPENA

20 1. unitatea

• Ikasteko, kopiatu eskema koadernoan, eta osatu.

NAtURAREN ziENtziAk

motak

Laborategiko lana

— Osatu eskema bat laborategiko material motekin.

— Multzokatu tresna hauek, erabiltzen dituen naturaren zientziaren diziplinaren arabera:

• Esan non erabiltzen diren: landa-lanean, laborategian, ala bietan.

— Osatu adierazpen hauek.

• Naturaren zientzien aztergaiak dira …………………………… osagaiak eta han izaten diren fenomenoak.

• …………………………… eta …………………………… dira kobazuloetako izaki bizidunen ezaugarriak aztertzeko balia daitezkeen zientziak.

• Esperimentazioa da hipotesiak formulatzearen………………………………… urratsa, eta ondorioak ematearen ……………………………… .

• …………………………… lanaren bidez, …………………………….. bat egiteko baldintzak kontrolatu daitezke.

• …………………………… lana naturako gertaerak zuzenean behatzean datza.

............................................

............................................

............................................

............................................

............................................

Metodo zientifikoa

oinarria

azterketa-eremuak

............................................

............................................

............................................................

Esperimentazioa

Behaketa

probeta - prismatikoak - Bunsen metxeroa - teleskopioa - termometroa - eskuila - mikroskopioa

..............................................................

faseak

Page 13: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

21

Amaierako jarduerak

Naturaren azterketa

11. a Zein da naturaren zientzien aztergaia?

12. a Esan naturaren zer zientzia bereizten ditugun.

— Adierazi naturaren zer zientziak aztertzen dituen adibide hauek.

• Planetaurrunbatenazterketa.

• Arrokabolkanikoenezaugarriak.

• Zuraerretzeanizatendirenaldaketak.

• Izakibizidunensailkapena.

• Fenomenometeorologikoak.

13. aAdierazizeraztergaikerantzutendiongalderahauetakobakoitzari.

—Adierazinaturarenzerzientziaridagokionaztergaie-takobakoitza.

14. sIrakurriarretazesaldiak,etaidatzizuzen:

•Naturarenzientziekgizaezagueraguztiaaztertzendute.

•Naturanizatendirenaldaketakaztertzendituztenzien-tziakfisikaetakimikadira.

•Metodoarenlaufaseetakobatlaborategikolanada;lanhorieginezean,ezindaondoriorikatera.

•Esperimentuaeginostean,zientzialariekhipotesiakfor-mulatuditzakete.

•Esperimentuenemaitzaketanaturanbehatudirenger-taerakbatdatozenean,zuzenadaesperimentua,etaon-dorioakateradaitezke.

15. sAztertuirudiak:

a)Azaldumetodozientifikoarenzerfaseridagokionmarrazkietakobakoitza,etaarrazoitu.Ordenatuma-rrazkiakmetodozientifikoarenfaseenarabera.

b)Esperimentuarenarabera,esandezakezuhipotesiabeteegitendela?

16. sIrakurritestua:

Argudiatu:

—ZerhipotesifrogatunahizuenWakefieldek?

—Metodozientifikoarenzerfaseezzuenzuzenegin?Zergatik?

—Zureustez,ospeakentzendiokasuhorrekmedikun­tza­zientziari?Arrazoituerantzuna.

1998an,AndrewWakefieldekartikulubatargitaratuzuenegungomedikuntzanpisuhandienaduenaldizkarizientifikoetakobatean:The Lancetaldizkarian.Artikuluhartan,txertohirukoitzbirikoage-rorahesteetakoarazoaketaautismoaizatearekinlotuzuen.

Txertoahartuzuten12haurrenbilakaeraaztertuzuenWakefield­ek,etaesanzuengaixotasunhorigaratuzutelabederatzik.Gogo-ratuezdakigulaondozerkeragitenduengaixotasunhorigaratzea.

Eztabaidahandiapiztuzuenartikuluak,etahamabiurtegeroago,Wakefieldeketabesteautorebatzuekemanzituztendatuakbe-rrikusizituenMedikuKontseiluOrokorrak,etaondorioztatuzuenzikinetaarduragabejokatuzuelamedikuak,azterketa­datuakfal­tsutu baitzituen.

Itxuradenez,medikuakberakaukeratuzituengeroaztertukozi-tuenhaurrak,etahamabihaietatikbakarraridiagnostikatuziotengaixotasuna.

Galderak

•Zergatikdaudeudaketaneguak?

•Zerezegindadagozapaltzendugunlurra?

•Berdinakdiraizakibizidunguztiak?

•Zergatikherdoiltzendaburdina?

•Zergatiksortzendahaizea?

Aztergaiak

•Metalenoxidazioa

•Fenomenoatmosferikoak

•Arrokak

•Lurrarentranslazio­higidura

•Izakibizidunensailkapena

a b

c dOlioak urak baino dentsi-tate txikia-

goa du?

Page 14: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

22

Amaierako jarduerak

1. unitatea

17. d Irakurri testua, eta bilatu hiztegian hitz ezezagu-nak. Ondoren, erantzun galderei:

— Zein da basoilarraren egoera Iberiar penintsulan?

— Naturaren zer zientziatan dira espezialistak testuaren autoreak?

— Zer lan-tipologia erabiltzen da azterketa hori egiteko?

— Basoilarren populazioa aztertzeko zer bi metodo ai-patzen dira testuan? Zertan datza horietako bakoitza?

—Alderatu bi metodoak, eta aipatu bakoitzaren aban-tailak.

18. a Lotu laborategiko tresna hauetako bakoitza haren erabilerarekin:

a) Materia-kantitate txikiak pisatu.b) Substantzia xehatu.c) Saio-hodiei gar baten gainean eutsi.d) Berotzeko behar den garra eman.e) Likidoen bolumenak neurtu.

19. d Azaldu zertan datzan esperimentu hau, eta idatzi taula batean emaitzak:

— Zer ondorio atera dezakezu?

20. s Identifikatu laborategiko material hauek, eta azal-du zertarako erabiltzen den bakoitza.

21. s Azaldu, urratsez urrats, zer tresna erabiliko zeni-tuzkeen litro bat ur eta 36 g gatz nahasteko.

22. s Esan laborategiko egoera hauek zuzenak ala oke-rrak diren. Zuzendu okerrak direnak:

a) Irakasleari ez entzun azalpenak ematen dituenean, eta praktika-koadernoa ez eraman.

b) Materiala garbitu eta gorde praktika amaitu ondoren.

c) Likido bat ahoz pipeteatu.

— Egoera hauetakoren batek eragin dezake istripurik laborategian? Nolako istripua?

Basoilarren kopurua nabarmen jaisten ari da Iberiar penintsu-lan, eta jai tsiera hori askoz nabarmenagoa da Kantauriar men-dikatean. […]

Basoilarrak animalia apalak dira, eta baso-habitatetan bizi dira; hori dela eta, espezie zaila da aztertzen. Kopuruaren errolda edo zenbatespena egite hutsak, gainera, ahalegin handia eska-tzen du, eta arazo metodologiko eta operatibo ugari ditu. […]

Basoilarraren kasuan, zailtasun operatibo horiek guztiak izanik ere, bada abantaila bat urte-sasoi batean: umeske daudenean, banakoak, edo bai behintzat talde garrantzitsu bat, lurraldeko oso eremu jakinetan bil tzen dira: kantaleku deritzenetan, hain zuzen ere. […]

Biztanleria monitorizatzeko lana da zenbait bisita egitea eremu horietako bakoitzera umeske daudenean, beteta dauden jakite-ko, eta, hala, bertan dauden kopuruei buruzko informazioren bat lortzeko. […]

Banakoak zenbatzeak duen zailtasuna dela eta, biztanleriaren egoera ebaluatzeko parametro interesgarriago bat da kantale-kuen okupazio-maila, edo, orokorrago, mendiena. Errazagoa da okupazioa egiaz tatzen, banakorik aurkitu ez arren ere, haien gorotzak aurkitu baitaitezke kantalekuetan, eta hala egiaztatzen da garai jakin horretan erabiltzen ari dela eremu hori. Informa-zio hori errazago estandarizatu daiteke, eta egokiagoa da epe luzerako monitorizazio-programa batean, urte-tarte jakin ba-tean egoerak nola aldatu diren aztertu nahi denean.

http://www.seo.org/

almaiza - probeta - Bunsen metxeroa doitasun-balantza - zurezko matxarda

a

b c

d

e f

500 ml

250 ml

0 ml

500 ml

0 ml

1 L

0 ml

1 L

2 L

100 ºC 100 ºC 100 ºC

Page 15: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

23

Amaierako jarduerak

Naturaren azterketa

23. s Identifikatu laborategiko materiala, eta deskribatu zer segurtasun-neurri betetzen diren.

24. s Sinbolo hauetatik zein aurkitu ditzakezu produktu kimikoen etiketetan? Zer adierazten dute?

— Eskuztatu daitezke produktuak? Nola?

25. d Estazio automatiko batek datu hauek igortzen ditu meteorologia-zerbitzu baten zerbitzarietara.

— Azaldu zer bi parametrori buruzkoak diren meteoro-logia-espazio bateko datuak.

— Laborategiko zer tresna erabiltzen ditu estazio auto-matikoak?

— Naturaren zer zientzia arduratzen da igortzen diren datuek aipatzen dituzten fenomenoak aztertzeaz?

— Adierazi datuak grafiko batean.

— Adierazi nahasterik ikusten duzun datu-segidan.

Zerk eragin dezake?

— Aurreko erantzuna kontuan izanik, arrazoitu zer ba-lio hartuko zenituzkeen kontuan datu-segida ongi interpretatzeko.

— Azaldu zer adierazten duten estazio meteorologikoko datuek.

Babestu ibai bat

Gure lurraldeko ibaien eta aintziren babesa sustatzeko, hezkuntza-komunitateak proiektu bat bultzatu du. Ikas-tetxe bakoitzak hurbil duen ibai baten zati bat aukeratu behar du, babesteko eta aztertzeko. Hori dela eta, landa-lana egin behar da zati hori aztertzeko. Ikertu:

— Zer ibai-ibilbide dituzue zuen udalerritik gertuen? Zer eremu aukera ditzakezue babesteko? Zer era-bilera ematen zaizkio zati horri? Zer arazo izan di-tzake?

— Ibai-zatiaren zer ezaugarri ezagutu nahi zeni-tuzkete?

— Zer metodologia erabiliko zenukete?

— Zer tresna erabiliko zenituzkete?

— Egin behar da laborategiko lanik?

— Deskribatu zer ekintza egin ditzakezuen ibai-zatia-ren ingurumen-kalitatea hobetzeko.

— Azaldu ibaiaren egoeran zer segimendu-mota egin behar litzatekeen zure ustez.

PBL

Askotan, etxeetan garbitze- eta mantentze-lanak egiteko erabiltzen diren produktuek material arriskutsuak dituz-te. Produktu horien etiketari errepa-ratzen badiozu, batzuek arriskuaren berri ematen dutela ikusiko duzu, la-borategi batean aurkitu ditzakezun sinbolo berak erabiliz.

— Aipatu zure etxean dituzun bost garbiketa-produktu.

— Erreparatu etiketari, eta idatzi sinboloak; deskribatu zer arrisku duten. Zer adierazten dute?

— Lotu produktuetako bakoitza sin-bolo bakoitzak adierazten dituen ezaugarriekin. Bada korrelazio-rik?

360º-ko ikuspegia: Laborategia etxean

15:00

26 °C

16:00

26 °C

17:00

35 °C

18:00

25 °C

19:00

25 °C

20:00

24 °C

Page 16: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

Probatu zure konpetentziak

24 1. unitatea

1.1. Segurtasun-prozesu hori erabiltzen da kutsadura-bideak saihesteko, baina, zehazki, zein?

a. Hondakin-uren bidezkoak.b. Sexu-transmisiokoak.c. Ukipen zuzenekoak.d. Airearen bidezkoak e. Odol-transfusioen bidezkoak.

1.2. Autoklabea presio-ontzi bat da, horma lodikoa eta metalikoa. Itxitura, berriz, hermetikoa da. Ur-lurruna presio handian izanik, laborategiko edozein material esterilizatu daiteke. Barruan 100 ºC-tik gorako ten-peraturak izaten dira, eta presio handia. Zer lortzen dugu kutsatuta egon daitekeen laborategiko mate-riala autoklabearen barruan sartuta?

1.3. Etxe askotan dagoen zer elementurekin egin de-zakegu autoklabearenaren antzeko prozesua? Zure ustez, interesgarria izango litzateke txupete edo bi-beroi batekin egitea hori?

1.4. Lehen upelera laborategiko hondakin-urak joaten dira, eta lixiba erabiltzen da ur horrek izan ditzakeen mikroorganismoak hiltzeko. Zergatik neutralizatzen da lixiba bigarren upelean ur hori saneamendu-sa-rera bidali aurretik?

a. Saneamendu-sare publikora mikroorganismorik ez iristeko.

b. Ura itsasora ahalik eta kutsadura maila txikiena-rekin itzultzeko.

c. Lixiba berreskuratu eta berriro erabiltzeko.

d. Ura edateko ona izateko.

1.5. Halako laborategietan lan egiten duten zientzialariak egunero jartzen dira arriskuan, segurtasun-katean akatsen bat eginez gero, birus edo bakterio oso pa-togeno batek kutsa baititzakete. Zer iruditzen zaizu jendeak lanean halako arrisku handiak hartzeko be-harra izatea?

Lixiba neutralizatu egi-ten da, eta ura sanea-mendu sarera bidali.

3. mailako laborategira langile baimenduak soilik sartzen dira.

Geletako aireak presio negatiboa du; hala, aterak irekitzean, airea ez da aterako, sartu baizik.

Kaleko arropa esklusaren aurreko gelan uzten da.

3. mailako laborategitik ateratzen den material guztia autoklabean tratatzen da.

Harraskako, konketako, autoklabeko eta dutxako urak tratatu egiten dira; esaterako, lixibaz.

1. Aztertu 3. mailako biosegurtasuneko laborategiaren infografia hau.

Esklusa 3. mailako laborategia

Laneko arropa erabili eta botatzekoa da.

2.upela

1.upela

Page 17: giltza Biologia eta Geologia - EdebeLurraren geruzak 2. Geosferaren egitura 3. Mineralak 4. Arrokak 5. Explotación de minerales y rocas Zientzia zure esku: Pentsamendu-errutinak urak,

25Naturaren azterketa

Eskolako egunerokoa

Hausnartu

— Ikasi dituzun gauzen artean, zein iruditu zaizu interesgarriena?

— Naturaren zer zientzia aztertuko zenuke sakon, aukera izanez gero?

— Zientzien laborategian lan egin ondoren, bazara gai, zure ustez, esperimentu bat egiteko behar dituzun elementu guztiak aurkitzeko?

Goiz osoa institutuan eman ondoren, azken belaunaldiko sakelako telefonoa hartu eta eskolan egon zaren orduetan zer mezu jaso dituzun begiratzeko irrikan zaude.

Eraikinetik irten eta berehala piztu duzu gailua; pina idatzi eta, aldibereko mezularitzaren aplikazioaren ikonoa ukipen-pantailan agertzeaz bat, sakatu egin duzu, baina telefonoaren pantaila blokeatuta geratu da, eta temati kolpatzen duzu arren, ez du erantzuten.

Oso une txarra da halakorik gertatzeko. Nola irakurriko dituzu lagunen azken iruzkinak? Nola jakingo duzu ama autoz zure bila etorriko den institutura? Nola izan dezakezu bizitza sozial afektiborik sakelako te-lefonoa ez badabil?

Egoera larri horren aurrean, galdera hau egin diozu zure buruari: Zer gertatu zaio nire sakelako telefonoari?

Oso garrantzitsua da zure telefonoa berriro martxan jartzea, eta saiakera-akatsa prozesuari ekin diozu konpontzeko, Biologia eta Geologia ikasgaian azter tzen ari zaren metodo zientifikoaren faseei jarraikiz.

2.1. Jarraian, hipotesi batzuk dituzu egoera hori zerk eragin dezakeen aztertzeko. Ordenatu, gertagarrie-na denaren irizpideari jarraikiz.

a. Bateriarik gabe geratu naiz.b. Eskuak bustita izan ditut ukipen-pantaila uki-

tzean.c. Bateria lekuz mugitu da.d. Telefonoaren softwarea blokeatu da.e. Birus bat sartu da nire telefonoan.f. Nire telefonoak datuak jasotzeko baliatzen duen

satelitea hondatu da.g. Telefonoaren bateria lapurtu didate komunera

joan naizenean.h. Ukipen-pantaila babesten duen estalkiak ez du

uzten nire telefonoak sarrerak jaso ditzan.i. Datuak jaso eta bidaltzeko kontratuan jasotako ko-

purua amaitu zait, eta ezin dut Internetera sartu.

j. Telefonoaren memoria oso betea dut.k. Ukipen-pantaila marratu zait.

2.2. Gertagarriena iruditzen zaizun hipotesitik abiatuz, diseinatu esperimentua, hipotesi horiek baieztatze-ko.

2.3. Esperimentua eginda, ez baduzu baieztatu zure hipotesia, zer urrats egin behar zenuke telefonoa martxan jartzeko?

a. Telefonoa galdutzat eman eta bota.

b. Berriro ekin metodo zientifikoaren prozesuari, beste hipotesi batetik abiatuz.

c. Erosi zenuen dendara eraman, konpon dezaten.

d. Etxera iritsi zain egon, eta telefonoaren eskuli-burua bilatu.

2. Utzi dio inoiz zure sakelako telefonoak funtzionatzeari ageriko arrazoirik gabe? Irakurri kasu hau, eta eran­tzun egoera konpontzeari buruzko galderei.