GIDA03 - kirolgela.net

26
GIDA03 NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA PIRAGUISMOA

Transcript of GIDA03 - kirolgela.net

Page 1: GIDA03 - kirolgela.net

GIDA03NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

Page 2: GIDA03 - kirolgela.net
Page 3: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

2

AURKIBIDEA

00 SARRERA 3

01 AURRETIKO SASOI FISIKOA 5

02 PIRAGUA 7

03 NATURGUNEAREN EZAGUTZA 11

04 METEOROLOGIA 14

05 LEHEN LAGUNTZAK 15

06 PRESTAKUNTZA FISIKOA 16

07 ELIKADURA ETA HIDRATAZAIOA 17

08 LESIOEN PROFILAXIA 21

09 JOKABIDE-KODEA 22

10 JARDUERAREN AURREKO ETA BITARTEKO SEGURTASUN

NEURRIEN LABURPENA 23

Page 4: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

3

00 SARRERAGizakiak, betidanik ontzi mota asko erabili ditu itsaso, ibai eta lakue-tan zehar bidaiatzeko.

Amerikako Aurkikuntzaren kontaketan agertzen da, bertakoak Colo-nengana hurbildu zirela pieza bakarreko ontzietan; hauek honelakoak ziren: hustutako enbor bat eta punta zorrotzek laguntzen zuten ura hobeto urratzen. Amerikako indioen piragua horiek gaur egun ere egiten dira. Cristobal Colon izan zen, hain zuzen ere, “piragua” hitza Europa osora ekarri zuena.

Kayak hitza Inuitetik dator (ka i ak), gizonezkoen txalupa. Elur-oreina-ren hezurrez edo egurrez eginda, eta itsas txakurraren edo beste ani-malia batzuen larruarekin estalia, sofistikazio mailarik altuena Groen-landian lortu zuten. XIX. mendean zehar piraguismoa kirol, abentura eta esploraziorako jarduera bihurtu zen.

Bere aintzinako jatorrian oinarrituta, bi piragua mota daude:

Kayak

Kanoa

Page 5: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

4

PIRAGUISMO MODALITATEAK

Dibertimendurako piraguismoa• Itsasoa.• Urtegiak, lakua…• Ibaiak.

Ur biziak• Erreka-jaitsiera.• Slaloma.

Ur bareak • Pista lasterketak.• Distantzia luzekoak.

Ur-jokoak• Kayak-Poloa.• Surf-kayaka.

Piraguismoaren historiari eta modalitateei birpasa labur hau egin ondo-ren, gida honek honako helburuok ditu:

• Hartu beharreko segurtasun neurriak jakitea naturguneko ur-bideak egiteko orduan.

• Segurtasun eta babesteko neurriak ulertzea arraun-jarduerak egiteko orduan.

• Dibertimendurako piraguismoa egiten dugunean, bai itsasoan, bai ibaian, bai laku bateko ur bareetan, oinarria izatea, autokontrolerako eta segurtasunerako.

Edukiei dagokienez, gidaliburu honetan piraguismoa egiteko leku, meteo-rologiaren garrantzi eta alde bakoitzerako beharrezko materialari buruzko informazioa aurkituko duzu. Gainera jakingo duzue nola gutxitu abentu-razko edozein kirol egiteak dakarren arriskua, eta kirol hori egiten duzuen ingurua zaintzen.

Hartzaileei dagokienez, gida hau erabilgarria izan daiteke hasiberrient-zat, kirol-jarduera taldeen monitoreentzat, eta piraguismoan interesatuta egon daitekeen edonorentzat.

Segurtasun neurriak jakitea ezinbestekoa da itsasoan barrena joateko. Hala ere, azpimarratu behar dugu ez dela nahikoa tekinkak menperat-zea, baizik eta teknika horiek egitera behartzen gaituzten egoerak ere ekidin behar ditugula.

Page 6: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

5

01 AURRETIKO SASOI FISIKOAPiraguismoaren munduan hasteko ez da sasoi fisiko oso ona eduki behar. Egin egin daiteke arazo barik hasieran, beti ere bidea (luzeera, intentsitatea…) eta lekua (ur-lasaiak, itsaso barea…) egoki aukeratzen baditugu segurtasuna bermatzeko.

Piraguismoa ur-lasaietan egin nahi dutenentzat, ia ezinbestekoa den es-kakizun bakarra igerian jakitea da, eta jakitun egotea besoetako musku-luak ohitu beharko dituztela jarduerara saio laburretan.

Gure sasoi fisikoak, esperientziak eta eguraldiaren informazioak lagundu behar digute bide egokia aukeratzen piraguaz gozatzeko ezustekorik gabe. Taldeka eginez gero, kalkuluak egin behar ditugu beti, sasoi fisiko eskasagoa dutenak kontuan hartuta, bidea buka dezaten.

Esperientzia lortuta, gure abenturen zailatasunean aurrera egin ahala itsasoan, ibai batean edo urtegi batean, sasoi fisikoa eragile garrantzitsu bilaka daiteke segurtasuna bermatzeko orduan, eta abentura ondo buka dadin.

Kirolerako mediku-azterketa abiapuntua izan beharko litzateke edozein kirol jardueratan eta kirolean hasi baino lehen egin beharko litzateke.

Page 7: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

6

Kirolerako azterketa-medikoaren helburuak honakoak dira:

1. Kirolariaren osasun egoera aztertzea alde batera uzteko arriskutsuak diren gaixotasunak.

2. Kirolari bakoitzak esfortzuak egiteko duen gaitasuna antzematea bera-ri ongien egokitzen zaion jarduera aholkatzeko.

3. Lesio eta gaixotasunak aurreikustea garatzen ari diren kirolariengan.

4. Segurtasun eta lege-eskakizunak betetzea.

Page 8: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

7

02 PIRAGUAPiraguismoa praktikatzeko, hainbat ontzi mota daude merkatuan kasu bakoitzerako beren beregi pentsatuak (itsasoa, ibaia, olatuak,…); bertan konpartimentu estankoetan material erabilgarriak eraman daitezke edo-nolako bidaia edo abenturatara. Zure maila eta helburuak nolakoak diren, batzuk zein besteak izango dira egokiak; onena izango duzu piragua leku espezializatuetan erostea eta aholkuak eskatzea; bigarren eskuko pira-gua erosiz gero, kontuz, batentzat ona dena agian zuretzat ez da eta.

Oro har, piragua bat nahi duzunean egonkortasuna da gehien interesat-zen zaizuna:

Cuanto mayor sea la longitud de la piraüa, mayor será su velociad.

Zenbat eta luzeagoa izan piragua, orduan eta azkarragoa izango da.

Beheko aldea nolakoa den, platano itxurakoak badira, borobilduak, ezegonkorragoak izango dira oinarri lau eta giladunak baino.

Page 9: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

8

Garrantzitsua da jakitea dibertimendurako kayak/kanoa gehienak egonkorrak direla, lehiatzekoak ez bezala, ia maneia ezinak hasiberrien-tzat..

Hasi progresio jarraituan piragua mota desberdinak erabiltzen, ezusteko-rik izan nahi ez baduzu.

Babesteko elementuak egokiak izan behar dira segurtasuna bermatze-ko. Babesteko elementuek segurtasun multzoa osatzen dute, eta irteera batean ager daitezkeen zailtasunetarako segurtasuna maila hobetzeko dauden pieza guztiek osatzen dute.

Babesteko elementuak:• Salbamendu jakaNeoprenozko kayak-gona

Iraupen luzeko trabesietan komeni da elementuok eramatea:• Arraunaren flotagailua• Xukatzeko ponpa• Atoiko korda• Komunikatzeko eta seinaleak bidaltzeko ekipoa• GPSa

Salbamendu jaka

Osagarri garrantzitsuenetako eta oinarrizkoenetako bat piraguismoa pratikatzeko jaka da. Bere funtzioa pertsona bat, behin uretan erorita, ur gainean mantentzea da, eta erreskaterako maniobrak erraztea.

Salbamenduko jaken iraupena erabileraren araberakoa izango da, eta flotagarritasuna beroagatik (eguzki izpiak), eta erabileragatik galduz joango da.

Beraz, alde honetatik gomendio onena beti jaka berrikustea da. Beti izan behar da gure tamainekoa ezustekoak ekiditeko.

Page 10: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

9

Neoprenozko kayak-gona

Gona neprenozko edo nylonezko estalkia da, kayakeko kabinaren ert-zean eta arraunlariaren gerrian lotzen dena; horrela ura sartzea eragoz-ten da. Banda elastikoa du muturrean ondo doitzeko kabinaren inguruan. Arretaz begiratu behar da ondo egokitzen zaien, bai gerriari, bai kayaki.

Arraunaren flotagailua

lotagailu hau arraunaren palari egokitzen zaio egonkortasun handiagoa izateko itsaso zabalean piraguara igotzekotan.

Xukatzeko ponpa

Xukatzeko ponpa, ezinbestekoa da, ura kayaketik ateratzeko irauliz gero. Eskuko ponpa batek minutuko 30 bat litro atera dezake.

Atoiko korda

Korda hau normalean polipropileno flotagarrizkoa izaten da eta azkar aska daitekeen gerriko bati lotuta dago. Beste kayak bat eramatea ahalbidetzen du, arriskutik urruntzeko edo arraunlaria une horretan gai ez bada.

Komunikatzeko eta seinaleak bidaltzeko ekipoa

Komunikatzeko eta seinaleak bidaltzeko ekipoa ez da bakarrik beha-rrezkoa egoerak gure eskuetatik ihes egiten duenean eta laguntza behar dugunean, baizik eta prebentzio neurri bezala ere bai. Jarraian garran-tzitsuenak aipatuko ditugu.

txilibitua

Gure lagunen arreta deitzeko edo laguntza eskatzeko. Itsasoko autorita-teak agintzen du eramateko.

Seiñale ispilua

Larrialdietarako egun argian ispilua ikus daiteke 30 km baino urrunagotik.

Argi estroboskopikoa

Argi keinukari hau oinarrizkoa da lainoa dagoenean, edo ikusgarritasun gutxiko egoeretan. Kilometro batzuetako distantziatik ikus daiteke eta hainbat orduz egon daiteke piztuta bateriak aldatu barik.

Page 11: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

10

Bengalak

Oso erraz dira erabiltzen eta gure posizioaz ohartarazteko piztuko ditugu.

GPSa

Nabigazio digitalaren elementu garrantzitsuena GPSa edo posizionatze globaleko sistema da.

Page 12: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

11

03 NATURGUNEAREN EZAGUTZALehiaketatik kanpo, dibertimendurako piraguismoak abentura eta bidaia aukera batzuk eskaintzen dizkie praktikatzaileei: kostalde, laku, itsaso, urtegi eta ibaietan zehar.

Piragua baliabide egokia da leku berriak ezagutzeko, lagunak egiteko eta gure aisialdia betetzeko sasoi fisiko dezentea mantenduz. Piraguismoak esfortzu arin, moderatua edo altua eska dezake (distantzia eta arraun egiteko erritmoa nolakoak diren) eta ez dago adin mugarik praktikatzeko.

Naturgunea ezagutzea piaguismoaren kasuan oso garrantzitsua da, eta ikus dezakegunez, anitza, itsasoan, urtegi batean edo ibai batean egin daiteke eta.

Guneak:

Ur lasaiak:

Ur lasaietako piraguismo bat dago urtegietan edo ubide artifizialetan egiten dena, inolako korronterik gabe. Gune hau errazena eta arrisku gutxien dakarrena da, horregatik da hasteko gunerik egokiena.

Gune hauetan (urtegiak, lakua, itsas portuak…) ez dugu korronte indart-surik aurkituko, ez olaturik ezta ur-bizirik ere, eta horrek laguntzen du jarduera hau egiten.

Honek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik, beti baloratu beharko di-tugu eta diagnosia egin ager daitezkeen zailtasunez, ahalik eta seguruen egin ahal izateko. Gune hauetan, sarritan, ontzi handiagoak eta motordu-nak izaten dira (uretako motorrak, uretako eskia, arrantzaleak…) eta adi egon behar gara istripuak saihesteko.

Kontuan hartu beharreko beste puntu garrantzitsu bat presak dira; kontuz ibili behar dugu, eta jakin behar dugu hasi aurretik uhateak zabalduko dituzten ala ez.

Ibaietako jaitsiera:

Piraguismoaren beste mota bat definitzen duten bigarren gunea ibaie-tako jaitsiera da, bide aldakorrak eta ubidean zehar egon daitezkeen gorabeherak dituena. Ibaietako jaitsieraren gainean, piraguista uretako sen berezi bat garatzera behartzen duten hainbat proba daude, ko-

Page 13: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

12

rronteak, sakonerak, zurrunbiloak, eta ager daitezkeen arriskuak erraz irakurtzen irakasten diotenak.

Naturgune honetan esperientzia berebizikoa da gure mailara egokitzen den ibai zati bat aukeratzea. Ur-biziak, zalantzarik gabe, modalitate ikusagarriena eta kitzikagarriena dira. Baina beharrezko neurriak hartzea komeni da kirol arriskutsua bilaka ez dadin. Euskadin kirol hau praktikat-zeko ibaiak daude, uraren mailak asko baldintzatzen bagaitu ere. Txikiak direnez, aurreko egunetako euriaren menpe daude.

Ur biziak:

Ur bizietan beren beregiko materiala dago ontzirako, eta salbamendu jaka eta kaskoa erabili behar dira, arraunlariaren segurtasuna bermatzen baitute. Aurrerago ikusiko dugun moduan ibaiak baloratzeko sailkapen bat dago, eskaladakoa bezalakoa, zailtasuna jakinarazteko.

Itsasoa:

Azkenik, eta guretzat oso garrantzitsua dena, euskaldunok Kantauri Itsasotik hurbil egonda, gehien erabiliko dugun natur-ingurunea baita, itsasoa dugu. Itsaso zabalak hainbat abentura aukera eskaintzen dio piraguistari. Bertan distantziak benetako erronka bihurtzen dira itsasotik turismo edo gozamenerako bidaiak egiten dituztenentzat. Piragua asko biltzen dituzten itsasoan, kostaldean edo uharteen inguruan zeharreko bide luzeko estropadak ere ezin ditugu ahaztu.

Itsasoko piragua bereziki egokituta dago olatuen artean nabigatzeko. Piragua hauen branka lekurik altxatuena da, uztai itxura duena. Honek ura urratzen eta olatuetan josita ez geratzen laguntzen du. Beste alde batetik, batzuetan lema erabili behar dugu, nabigazioa eta maneiagarrita-suna hobetzeko. Hala ere, piraguista askok nahiago dute lema ez erabili nabigatzeko. Nik gomendatuko nizuke lemarekin nabigatzen ikastea.

Garrantzitsua da itsasoa ezagutzea, korronteak, sarbideak eta aterabi-deak irakurtzen jakitea.

tsasoaren egoerak baldintzatuko du zailtasun maila naturgune honetan; horregatik ezinbestekoak dira eguraldi-iragarpena, itsasoaren egoeraren aurreikuspena, eta beroien interpretazio egokia irteera segurua izateko.

Itsasoko piraguismoaren barruan azpimarratu behar da gure kostaldean praktikatzen den kayaka. Kayak-surfa oso kirol ikusgarri eta dibertigarria

Page 14: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

13

dela. Olatuak surfeatzean datza, surfeko ohola bailitzan, abaintaila bate-kin: arrauna dugu olatuan gaudenean abiada hartzeko; horrela olatuak guztiz baliatuko ditugu, eta oholaren gainean egin ezin diren piruetak egin ditzakegu. Euskadin hondartza ospetsuak ditugu modalitate hori egin ahal izateko, Zarautz edo Zumaiakoak, kasu. Bertan has gaitezke gero eta zaletu gehiago dituen kirol honetan.

Zailtasun mailak

Ibaietan:

Egon badago Ibaietako Zailtasun Nazioarteko Eskala bat, American Whi-tewaterrek zehazten duenaren arabera:

http://www.americanwhitewater.org/

I Maila ErrazaII Maila HasiberriaIII Maila BitartekoaIV Maila AurreratuaV Maila AdituaVI Maila Goi-maila eta Esploratorioa

Maila bakoitzeko zailtasun maila webgune honetan kontsulta daiteke:

http://www.urkankayak.com/Info/infoarticulosdetalle.php?infoArticulo_pk=9

Itsasoan:

Itsasoan praktikatu behar dugunean aurki dezakegun zailatasun maila itsasoak berak ezarriko du; beraz, oso garrantzitsua da bere egoera eta eguraldiaren iragarpena kontsultatzea jardun baino lehen.

Page 15: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

14

04 METEOROLOGIA Meteorologiak bere biziko garrantzia du piraguismoan jardutean, izan ere, berak esango digu irten gaitezkeen ala ez.

Itsasoan dabiltzan guztiak jakitun dira eguraldiaren garrantziaz eta eguraldiaren iragarpen bat izateaz. Patroi onek eguraldia aztertzen dute eta irteerak planifikatu ahalik eta probetxu handiena ateratzeko uneko baldintzetatik eta egon daitezkeenetatik.

TOso kontuan hartuko dugu aurreikuspen meteorologikoa. Horretarako Salbamendu zentroetako iragarpenak aztertuko ditugu.

Eguraldiaren iragarpenak ematen dituzten beste webgune batzuk ere bisita ditzakegu, hala nola, Euskal Meteorologia Agentzia (euskalmet).

Iragarpena ona ez bada, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuko ditugu eta ez gara itsasoratuko eguraldi txarra edo ikusgarritasun txikia badago. Kontuan hartu behar da kostaldean baldintza meteorologikoak oso arin alda daitezkeela.

Ubideak ere neurri handi batean alda daitezke baldintza meteorologiko desegokiak badaude. Emaria momentu batetik bestera hazi daiteke; na-hiz eta ekaitza oraindik gure gainean ez egon, agian mendietan eta erre-kaburuetan dagoeneko bota du, eta horren eragina ondoren nabarituko dugu. Oso garrantzitsua da jakitea ea ibiliko garen ibai zatiak presarik duen goiko aldean ; izan ere, bat-batean uhateak zabalduz gero emaria nabarmen igo baitaiteke.

Page 16: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

15

05 LEHEN LAGUNTZAK Oso komenigarria da lehen laguntzak eta uretako sorospen teknikak jakitea eta praktikatzea, beharrezkoa balitz prest egoteko. Hauek dira menperatu behar ditugun elementu batzuk arraun egitera ateratzen garenean:

• egoerak identifikatzea

• Uretako salbamenduko faseak eta teknikak (urpekaritzako, atoi eta kontroleko, eta erreanimazioko teknikak).

Lehen laguntzak hainbat ikastaro daude eduki horiek ikasteko, eta oso komenigarria da horietako bat egitea. Argi dago talderen baten ardura duten monitoreek menperatu behar dituztela eta botikin egokia eraman.

Page 17: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

16

06 PRESTAKUNTZA FISIKOALehen aipatu bezala, piraguismoaren munduan hasteak ez du eskatzen sasoi fisiko aparta, baina aurrera egin ahala, prestakuntza fisikoa gure segurtasunerako oso garrantzitsu bilaka daiteke.

Gure prestakuntza fisikoa oso eragile garrantzitsua izan behar da irteera antolatzeko orduan, ezustekoak ekidingo baditugu. Progresio egoki batek gainkargak ekiditeaz gain, irteerez gehiago gozatzea ere ekarriko digu.

Page 18: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

17

07 ELIKADURA ETA HIDRATAZAIOAKirolaria ez den pertsona batek kaloriak hartzeko orduan, kontuan hartu behar ditu egunean zehar egingo dituen ekintzak, hala nola: lan egin, ikasi, jantzi, baita lo egin ere, eta sexua, tamaina, adina, etab-en arabe-rakoa izango da. Baina jarduera fisikoa egiten duen pertsona batek ka-loria gehiago behar ditu maiztasun, intentsitate eta iraupenari egokitzen zaizkienak, kaloria gehiago erreko baitu.

KIROLEKO KALORIA GASTUA (gutxi gorabehera)Xendezaletasuna 235 Kcal/hMendiko Bizikleta 500 Kcal/hEskalada 650 Kcal/hArrauna 520 Kcal/hSurfa 185 Kcal/h

Jarduera fisikoaren aurretik onena hidratodun dietak kontsumitzea da, bai solidoak, bai likidoak (aurreko ordu batera arte). Ekidin koipedun jakiak (okel koipedunak, frijituak, etab.) eta proteinak, izan ere, horien liseriketa motela da eta arazo gastrointestinalak eragin ditzaketelako (go-ragaleak, distentsio abdominala, etab.); gainera, ez dute laguntzen odol-glukosaren mailak mantentzen. Komenigarria litzateke beste alde batetik fibradun jakiak hartzea (zahizko ogia, fruta azalarekin, etab); izan ere, hesteetako peristaltismoa handiten da eta beheranzakoa eragin dezake.

Page 19: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

18

JARDUERA FISIKO ETA DIETA OSASUNGARRIAREN ONURAK

-Buruko zolitasun handiagoa .

-Itxura fisiko hobea.

-Estrés gutxiago.

-Birika-edukiera handiagoa.

-Gaixotasun kardibaskularra izateko arrisku gutxiago

-Nekea eta flakiak ebitatzea.

-Depresioa izateko arrisku gutxiago.

-Sistema inmunologikoa indartzea.

-Ongizate sentzazioa.

KIROLIK EZ EGITEAREN ETA TXARTO ELIKATZEAREN DESABANTAILAK

-Loditasuna.

-Hezurren ahultasuna.

-Autoestimu baxuagoa.

-Neke handiagoa.

-Lo egiteko arazo gehiago.

-Muskulu erresistentzia txikiagoa.

-Kolesterol gehiago.

-Nork bere gorputza arbuiatzea.

Page 20: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

19

Esfortzuaren osteko elikaduraren helburua glukogeno erreserbak be-rritzea izango da, horretarako beharrezkoa izango da karbono hidrato asko duen zerbait jatea bukatutakoan eta ondorengo orduetan. Halaber likidoak ere berritu beharko ditugu.

Azkenik, gogoratu elikadura oso garrantzitsua dela kirolean arrakasta izateko orduan, eta kirolariak, entrenatzaileak, etab. horren kontziente izan behar dira, duten garrantzia emanez, eta onartuz ez dagoela, ez jaki, ez osagarri magikorik; sekretua, berriz, jakiak ondo aukeratzea dela (beti ere kontuan hartuz norberaren berezitasunak, gustuak eta lehenta-sunak). Nutizionista da horren gaineko aholkuak emateko profesionala.

Azkenik, gogoratu elikadura oso garrantzitsua dela kirolean arrakasta izateko orduan, eta kirolariak, entrenatzaileak, etab. horren kontziente izan behar dira, duten garrantzia emanez, eta onartuz ez dagoela, ez jaki, ez osagarri magikorik; sekretua, berriz, jakiak ondo aukeratzea dela (beti ere kontuan hartuz norberaren berezitasunak, gustuak eta lehenta-sunak). Nutizionista da horren gaineko aholkuak emateko profesionala.

Hidratazaioari dagokionez, giroko baldintzek nabarmen eragin diezaieke-te gorputzak dituen beroa mantentzeko baliabideei. Airearen hezetasun erlatiboa altua bada, izerdia nekez lurrunduko da, beraz gorputzaren tenperatura igoko da. Egun berotsuetan, erradiazioz eta kondukzioz beroa galtzeko eraginkortasuna gutxitzen da, eta beroa pilatu egiten da gorputzean. Gorputzak, kasu horretan, izerdi gehiago sortzen du, ur eta elektrolito gehiago galduz, horrek ekar dezakeen deshidratzatzeko arriskuarekin; horrek kirol errendimendua gutxituko du, eta kirolariaren osasunari kalte egin diezaioke.

Page 21: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

20

Deshidratazioa baldintza batzuetan gerta daiteke; hori bai, zenbat eta luzeagoa izan jarduera eta bero handiagoa egin, orduan eta arrisku handiagoa izango dugu berori pairatzeko. Deshidratazioak gure kirol-errendimenduari ez eragiteko, jarduera fisikoa egiten dugun bitartean egoki hidratatu behar dugu. Hartutako likidoek jardueran zehar karbono hidratoak izan beharko dituzte kopuru txikietan (%5-8), eta 10-15ºC-ko tenperaturan egon; horrek hustura gastrikoa arinduko du.

Gogorarazi behar zaio piraguistari ez diola jarraitu behar egarriari, hori agertzen baita zelulek ur asko galdu dutenean.

Page 22: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

21

08 LESIOEN PROFILAXIASorbaldetako lesioak:

Errotatzaileen goiko aldean, gehienbat. Ekiditeko garrantzitsua da arraunketa teknika egokia egitea, eta beroketa eta luzaketa ariketak egitea.

Eskumuturreko hedatzaileen gainkarga:

Teknika desegokiaren ondorioa ere izaten dira.

Bizkarreko kontrakturak:

Lan-karga handiena arraun egitetik datorrenez, beroketa bereziak egin behar ditugu, luzaketekin batera, eta guretzat egokiak diren bideak gainkargak prebenitzeko.

Eskuetako babak:

Askotan ekidin daitezke eusteko teknika egoki batez eta azala ondo zainduz.

Tendinitisa, bursitisa:

Eserlekuak eraginda. Eserlekua guri egokituz arazoa neurri handi batean konponduko genuke.

Hipotermia, insolazioa:

Arropa egokiaz ekidin daitezke: tenperaturari egokiak diren neoprenozko jantziak, eguzkirako betaurrekoak eta azalerako kremak erabiliz. .

Page 23: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

22

09 JOKABIDE-KODEA1. Ez nabigatu bakarrik (inola ere ez, adingabea bazara). Taldeka egiten saiatu behar gara, dibertigarriagoa eta seguruagoa baita (gutxienez 3 ka-yak). Trabesiakideak uneoro ikusi behar ditugu, eta seinale kodea ezarri.

2. Igeri egitea menperatzea. Beti egiaztatu behar dugu flotagarritasun baldintza onetan dagoela.

3. Uretan dauden beste guztiak errespetatu, bainulariak zein petrolio-on-tzi erraldoiak izan. Elkar jotzeko arriskuak ekidin behar ditugu. Ezin dugu inoiz suposatu besteek ikusi gaituztela eta ondo maniobratuko dutela.

4. Ez itsasoratu ilunabarrean; gaua datorrenean oso zaila izango da gu aurkitzea. Arraunlariak beti esan beharko dio baten bati nora doan, eta bidea edo entrenamendua egiteko beharko duen denbora.

5. Ez joan kostaldetik behar baino urrunago.

6. Erabili salbamendu-jaka egokia eta kaskua, izan ere haitzak jo dit-zakegu buruarekin, eta surfa arroketan egiten badugu, ezinbestekoa izango da.

7. Ez utzi kayaka, azkarrago aurkituko gaituzte eta flotatzen lagunduko digu.

8. Jo kostaldera lainoa badago: hotsek, iparrorratzak, eguzkia somatzen bada, haizeak eta hondoko itsasoak lagunduko digute ikusgarritasunak okerrera egin baino lehen.

9. Zaindu eta babestu natur ingurunea, inoiz egon ez bagina bezala utziz.

10. Aireko edo itsasoko erreskateko pertsonen aholkuei jarraitu.

11. Ikasi eta praktikan jarri taldeka, nork bere burua babesteko teknikak, eskimontajea, euskarriak, etab. .

Page 24: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

23

10 JARDUERAREN AURREKO ETA BITARTEKO SEGURTASUN NEURRIEN LABURPENATrabesia, hau da, abentura egin baino lehen, hiru gauza egin behar dugu, gero denborarekin errutina bihurtuko direnak, gainera lagun dieza-gukete etxera onik itzultzen.

Osatu zerrenda bat norberaren gauzekin, berrikusi kayaka eta se-gurtasun materiala, egokiak izan behar dira egingo dugun irteerarako. Janari eta edari egokiak eraman.

Oso kontuan hartuko dugu aurreikuspen meteorologikoa. Horretarako salbamendu zentroetako iragarpena aztertuko dugu. Halaber, Euskal Me-teorologia Agentzia (Euskalmet) bezalako eguraldiko orrriak ere bisitatu ahal ditugu. Iragarpena ez bada egokia ez gara arriskatuko behar baino gehiago, eta ez gara itsasoratuko eguraldi txarra edo ikusgarritasun txikia badago. Kontuan hartu behar da kostaldean baldintza meteorologikoak bat-batean alda daitezkeela.

Nabigatzeko plana klubari edo lehorretako pertsona arduradun bati ematea oso garrantzitsua da. Horretarako ere, ezinbestekoa da eraman-go dugun bideak izan ditzakeen oztopoak aztertzea, eta nabigatzeko karta prestatzea norabideak, distantziak eta larrialdietarako bide alterna-tiboak agertuz.

Horrela, segurtasun bi mota handi bereizten dugu: segurtasun aktiboa eta segurtasun pasiboa.

Segurtasun pasiboa aurretikoa da, eta oinarrian, baldintza egokietan dauden ontzi eta materiala izatean datza, egingo dugun irteerarekin bat datorrena.

Segurtasun kontzeptua zerbait positibo bezala ikusi behar dugu; kontuan hartu behar dugu piraguismoa arrisku batzuk ekar ditzakeen abentura-zko kirola dela; egiten den ingurunea oso aldakorra da, baina argi eduki behar dugu abentura ez dugula arriskuetan bilatu behar.

Arreta osoa gutxi da, eta hemen sartzen da segurtasun pasiboaren kont-zeptua.

Page 25: GIDA03 - kirolgela.net

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

PIRAGUISMOA

24

Ildo honetatik, uretan sartu baino lehen, ezagutu eta baloratu behar ditugu kayakean ibiltzeko segurtasuna handitzeko beharrezko elemen-tuak, norberaren eta taldearen gaitasuna, eta kritikoak izan behar gara segurtasun printzipioak betetzen ez dituzten jarrerekin. Hori ezin dugu ahaztu inola ere: ekipamendu egokiarekin segurtasun aktiboko teknikak erabiltzeak eskatzen duten hainbat arrisku-egoera saihestu ditzake, eta, era berean, horiek erraztu diezazkizuke.

Segurtasun aktiboa arrisku egoera batzuen aurrean erabiltzen jakin behar ditugun hainbat teknikek osatzen dute. T erreskatea kasu, eski-motajea, erreskate eskimala brankatik edo albotik. Bakarrik joanez gero, edo beste kide batengandik urrun, arrauneko flotagailua erabiltzen jakin beharko dugu piraguara berriro igotzeko irauliz gero.

Page 26: GIDA03 - kirolgela.net

GIDA03NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA