gida - San Telmo MuseoaMuseo, zientzi, kultur eta hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatzea....

59
Irakasleen gida Hilarriak Biribilketan Viajando por las Estelas Voyage parmi les Stèles Viajando pelas Estelas Donostiako Udala Ayuntamiento de San Sebastián Hilarriak Biribilketan ESPIRITUALTASUNAREN AZTARNAK EUROPAKO ARKU ATLANTIKOAN © San T elmo Museoa - Donostia Kultura

Transcript of gida - San Telmo MuseoaMuseo, zientzi, kultur eta hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatzea....

Irak

asle

engi

da

Hilarriak BiribilketanViajando por las EstelasVoyage parmi les StèlesViajando pelas Estelas

Donostiako UdalaAyuntamiento de San Sebastián

Hilarriak BiribilketanESPIRITUALTASUNAREN AZTARNAK EUROPAKO ARKU ATLANTIKOAN

©S

an

Telm

oM

useoa

-D

onostia

Kultura

Maleta didaktiko hau HILARRIAK BIRIBILKETAN. ESPIRITUALTASUNAREN AZTARNAKEUROPAKO ARKU ATLANTIKOAN proiektuaren barruan sartzen da.

Donostia-Kulturak sustatutako ekimena da, Donostiako (Espainia) San TelmoMuseoaren bitartez, eta Lamegoko (Portugal) Museoarekin eta Baionako (Frantzia)Euskal Museoarekin lankidetzan. Eta Europako Batzordeak finantzatu du EKINTZAKOMUNITARIOAREN PROGRAMA KULTURA 2000 barruan.

Era berean, hiru herrialde hauetako beste zenbait museok ere parte hartu duteproiektuan bazkide-kolaboratzaile gisa. Beraz, guztira 20 museo daude proiektuansartuta -Portugal (10), Espainia (8) eta Frantzia (2)-.

KULTURA 2000 2000-2004 (5 urte) aldirako ezarri den programa komunitarioa daeta artearen nahiz kulturaren eremu guztietan kultur lankidetzarako proiektuaksubentzionatzeko aukera ematen du. Gizarteratzeko eta ekonomia garatzekofaktorea baita kultura.

Helburuak

"HILARRIAK BIRIBILKETAN. ESPIRITUALTASUNAREN AZTARNAK EUROPAKO ARKUATLANTIKOAN" proiektuak helburu hauek lortu nahi ditu:

Orokorrean gizartea eta bereziki gazteak sentsibilizatzea Europako ondare kulturalak etahistorikoak duen balioaz.

Museo, zientzi, kultur eta hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatzea.

Hiritarrei eta ikasleei gehiegi ezagutu eta baloratzen ez den ondare historiko etakulturalaren aberastasuna modu didaktiko eta interaktibo batez ezagutzera ematea.

Orokorrean ikasleek eta bereziki publiko orokorrak ondarea balioetsi dezaten lortzea,hilarrien azterketaren bidez.

Ondare historikoa eta kulturala zaintzearen premiaz jabetzea eta bereziki hemen aztertzenari garen hilarriak.

Hilarrien zuzeneko azterketa bultzatzea, behaketa zuzenaren eta irakurketaren bidez etaobjektua dagokion testuinguruan ezarrita.

Eskualde eta herrialde desberdinen garapen historikoaren aurrean interesa piztea.

Edozein ikerlanerako beharrezkoak diren elementuak erabiltzeko aukera ematea, esatebaterako datu bibliografikoen kontsulta edo in situko landa-lana.

Museo, ikastetxe, elkarte, familia eta abarren arteko informazio eta esperientzien trukeaahalbidetzea.

Talde-lana sustatzea.

Irakasleen gida 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Irakasleen gida + I. bideoa

Eskuartean duzun dokumentua da. Hemen aurkezten da maleta, bertan biltzen direnmaterialak, hartzaileak eta helburuak.

Garrantzi handia du txosten hau arreta handiz irakurtzeak, hain zuzen ere maletari ahaliketa probetxu handiena ateratzeko. Gainera, edukiei buruzko informazioa modu arinago etadibertigarriago batean jaso ahal izango duzue ondoren aurkezten zaizuen bideoaren bidez.

Ikus-entzunezko euskarriak materialetako bakoitza eta bere erabilera erakusten digu.Irakasleari edo taldearen gidari propio zuzentzen zaio, aurkezten diren edukiak eta maletanbarne hartzen diren euskarri didaktikoak ezagutu ditzaten.

Materialak

Hauek dira maleta didaktikoa osatzen duten materialak, erabili behar diren ordenarenarabera sailkatuta:

I. bideoa:

Maletan murgildu

Hilarriak biribilketan

Esplorazio-Kita (5 iparrorratz eta 5 metro)

3 puzzle

Europako mapa

Hilarrien mini-erakusketa (20 argazki markoan sartuta)

Materialen 5 lagin

Hilarri 1 (artisau-erreprodukzioa)

II. bideoa:

Hargintza

Hilarri

Joko 1, 12 kromo + poster batez osatua

Sinboloen 2 domino-joko:

Sinbolo astralak eta dagozkien aldaerak

Lanbideak

HILARRI-PIZZA txantiloi 1

CD-Roma

Liburua

Gaikako moduluak

Eta Irakasleen gida hau

Norentzat

Maleta hezkuntza-sisteman sartuta dauden kolektiboentzat da, baita adin, prestakuntza etainteresei dagokienez zabalagoa izan daitekeen publikoarentzat ere.

Materialak Lehen Hezkuntzako 2. zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergokoirakaskuntza-mailetan erabil daitezke.

Irakasleen gida 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Metodologia

Diziplinarteko ikuspegia planteatzen da, hau da, eskola-curriculuma osatzen duten arlodesberdinek parte har dezakete:

Hizkuntza Arloa

Plastika eta Ikus Hezkuntza Arloa

Geografia, Historia eta Gizarte Zientziak Arloa

Proposamenen osagarri gisa baliagarriak izan daitezkeen beste irakasgai batzuk ere kontuanhar daitezke:

Musika Arloa

Antzerki Arloa

Teknologia Arloa

Metodologia aktiboa proposatzen da, ikasleek zuzeneko esperientziaren bidez ikasdezaten. Beraz, hilarriak landa-lanaren bidez azter ditzakete aztertzen ari garenondasunarekin zuzeneko harremana izatea ahalbidetuz. Hasierako fase hau ikasgelanosatuko da bibliografia kontsultatuz eta jarduera didaktiko desberdinak burutuz.

Gaikako lau modulu planteatzen dira guztira:

Sarrera

Banaketa geografiaren eta denboraren arabera

Materialak, teknika eta lan-prozesua

Ikonografia

Modulu hauei baliabide didaktiko desberdinak gehitu zaizkie. Maletaren erabiltzaileakedota irakasleak aztertu egin beharko ditu ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Beharrezkoa da materialen aldez aurreko plangintza egitea, erabiltzaileari eta taldeariazterketa-eremu zehatzean, hau da, hilarrietan sakontzea ahalbidetzeko. Horrela, aurkeztendiren edukien sekuentzia optimoa lortu ahal izango baita, baita material didaktikoenerabilera egokia eta maletan sartzen diren ezagutzen asimilazio egokia ere.

Hainbeste material izanik, bakoitza erabiltzeko ordena honi jarraitzea eta landu behar deneduki bakoitzarekin lotzea proposatzen da.

Maleta osatzen duten moduluetako bakoitzak eduki teoriko laburra hartzen du barnean etairakaslearen oinarria izango da gaian sakontzeko eta edukiak ikasleei aurkezteko. Ondoren,modulu bakoitzerako aurreikusi diren jarduerak egin beharko dituzte.

Irakasleen gida 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Bibliografia

Orokorra

AGIRRE ARRIAGA. I.: Comentarios a las tesis antropomorfistas para la estela discoidea.Hilarri Buruzko Nazioarteko IV Kongresua / IV Congreso Internacional sobre la estela fune-raria /IV Congrés International sur la stèle funeraire, Donostia 1991, San Sebastián 1994.

AGUIRRE SORONDO, A.: Una metodología para el estudio de las estelas discoidales. Actesdes Journées de Carcassone , septembre 1987, Carcassone 1990.Estelas discoidales de Guipúzcoa. Anuario de Eusko-folklore, nº 31,1982-83Estelas discoidales de Gipuzkoa. orígen y significado. Donostia- Kutxa, 1991

ALMAGRO-GORBEA, M.: Les stèles antropomorphes de la Péninsula Ibérique. Les représen-tations humaines de Néolitique à l’Age du Fer. Actes du 15ª Congrés National des SocietésSavantes. Paris 1993.

ALVES,F.: “Sobre estelas disc.”. O Archeologo Portugués XIX, 1914

AREITIO, D.:”Los sepulcros de Arguiñeta. Bilbao: Imprenta Provincial, 1908.

BARANDIARAN, J. M.: Obras Completas. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1973.Estelas funerarias del País Vasco.San Sebastián:Txertoa, 1980.Lekuonaren idatzi Bilduma, T-1, Vitoria 1977.Mitología vasca. San Sebastián, 1979.

BELEZA MOREIRA, J.: “Cabezeiras de sepulturas medievais”. Actas das Jornadas do Grupode Arte e Arqueologia de Centro 1979.“Typologie des stèles discoidales du Portugal”. Hil Harriak. Actes du collage international durla stèle discoidale. Bayona 1982,1984“Instrumentos de oficio de lavrador em estelas discoides portuguesas”. Signalisations desépulture et stèles discoidales. Ve- XIX siècles. Actes des Journèes de Carcassonne, septem-bre 1987, Carcassonne 1990.“Algumas porfissoes representadas em estelas discoides portuguesas”Hilarri BuruzkoNazioarteko IV Kongresua / IV Congreso Internacional sobre la estela funeraria / IVCongrès International sur la stèle funeraire, Donostis 1991, San Sebastián 1994“Mais algumas profissoes representadas em estelas discoideas portuguesas”. Actas del VCongreso Internacional sobre la estela funeraria. Soria 1993, Soria 1994.

CARDONZO, M.: Catálogo das inscriçoes lapidarers do Museu arqueológico de S. Miguelde Odrinhas. Sintra.

CARO BAROJA, J.: Nosotros los vascos (tomo II). Bilbao: Lur, 1995.

CARO BAROJA, J. : Nosotros los vascos. Gran atlas histórico de Euskal Herria. Bilbao:Lur, 1995.

CASA de la C.; MENCHÓN i BES, J.: Recopilación bibliográfica sobre estelas funerariasmedievales y postmedievales. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 65,1995.

COLAS, L.: Contribución d l’étude de les stéles discoidales, concordance de son aire de dis-plersion avec l’habitat des populations celtibériques. En Gure herria 1928.La Tombe basque, recueil d’inscriptions funéraires et domestiques du Pays Basque françai-se. Bayonne-Paris,1906-1924 [reimpresión en español: Grafía, ornamentación y simbologíavasca a través de mil antiguas estelas discoideas. Bilbao 1978]

Irakasleen gida 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

DUVERT,M.: Contribution á l’ètude de la stèle discoidale basque . Bayonne 1976.Imageries, images et imaginaire basques: quelques principes de’étude. Hilarri BuruzkoNazioarteko IV Kongresua / IV Congreso Internacional sobre la estela funeraria / IV CongrésInternational sur la stèle funeraire, Donostia: Eusko Ikaskuntza 1994.Les stèles discoidales. Bayona 1973Luis Colas et les studes sur l’art basque. En Bulletin de la Societé des Sciences. Lettres et Artsde Bayonne, 1980.Recherches sur les stèles basques. Les stèles disciodales. Actes des Journées d’étude deLodéve, 1979.Archeologie en Languedoc 1980.Essai sur le tems et l’espace de l’art traditionel en Euskadi Nord. En Anuario de Eusko –Folklore, 1982/83.Contribution à l’étude des stèles disciodales basques dans la Navarre d’Ultrapuertos. EnCuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 1985Les monuments funéraires peints en Euskadi Nord. Etude etnographique . Signalisations desépulture et stèles discoidales. Ve – XIX siècles. Actes des Journées de Carcassonne, sep-tembre 1987, Carcassonne 1990.

ETCHEHANDY, M.: “Vers la tombe basque moderne”. Hil Harriak. Actes du colloque inter-national sur la stèle discoidale, Bayonne: Musée Basque ,1984.

FRANKOWSKI, E.: Estelas discoideas de la Península Ibérica. Oviedo: Itsmo & J. M.Gómez-Tabanera, 1989.

GARCÍA FERNÁNDEZ, E.: Religiosidad y sociedad en el País Vasco (S.XIV-XVI). Bilbao:Euskal Herriko Unibertsitatea, 1994.

GOMEZ –TABANERA, J.M. (editor): Frankowski,E.: Estelas discoideas de la PenínsulaIbérica, Madrid 1989

JULLIAN, C.; ALBERTINI, E.: Stèles espagnoles. En Revue d’études espagnoles, núm.XII, París,1910.

LEIZAOLA, F. de: Estelas discoideas de Guipúzkoa (Euskalerria - País Vasco). Signalisationsde sépulture et stèles discoidales.Ve – XIXe siècles. Actes dès Journées de Carcassonne, sep-tembre 1987, Carcassonne 1990.Nuevas estelas discoideas en Guipuzkoa. Hilarriari Buruzko Nazioarteko IV Kongresua / IVCongreso Internacional sobre la estela funeraria / IV Congrés International sur la stèle fune-raire, Donostia: Eusko Ikaskuntza 1994.

LOPEZ DE LOS MOZOS, J.R.; MENCHÓN i BES, J.: El Diccionario multilingüe de Ucla: génesisy evolución. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 65, 1995.

MANSO DE ZUÑIGA, G.: Museo de San Telmo, San Sebastián 1976Stèles discoidales du Musèe San Telmo de San Sebastián (Guipúzcoa). Les Stèles discoidales.Actes del Journées d’étude de Lodéve, 1979. Archéologie en Languedoc, 1980.

SORAZU, E.: Antropología y religión en el pueblo vasco. Donostia: Caja de AhorrosProvincial de Guipúzcoa, 1979.

UCLA,P.: Ensayo de evaluación de nuestros conocimientos tocante a las estelas discoideas.Hilarriari Buruzko Nazioarteko IV Kongresua / IV Congreso Internacional sobre la estelafuneraria / IV Congrés International sur la stèle funeraire, Donostia: Eusko Ikaskuntza 1994.Las estelas funerarias. Ensayo de evaluación de nuestros conocimientos sobre las estelasfunerarias. Actas del V Congreso Internacional sobre la estela funeraria. Soria 1994.

VIANA, A.: Estelas discoides do Museu de Beja. Arquivo de Beja. Beja 1949.“Notas históricas, arqueológicas e etnográficas do Baixo Alentejo ”. Arquivo de Beja.

Irakasleen gida 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Berariazkoa

I. MODULUA: SARRERA

PEREZ VILLARREAL, V.: Simbología de las estelas discoideas. En V Congreso Internacionalde estelas funerarias. Soria, 1993.

UCLA, P.: Las Estelas funerarias. Ensayo de evaluación de nuestros conocimientos sobrelas estelas funerarias. En V Congreso Internacional de estelas funerarias. Soria, 1993.

II. MODULUA: BANAKETA GEOGRAFIAREN ETA DENBORAREN ARABERA

AGUIRRE SORONDO, A.: Antropología de la estela funeraria. Repaso de la cuestión ehipótesis de interpretación. Repaso Histórico: La Estela Funeraria. En Cuadernos deEtnología y Etnografía de Navarra, nº. 65, 1995.

III. MODULUA: MATERIALAK, TEKNIKAK ETA LAN-PROZESUA

PEREZ VILLARREAL, V.: Simbología de las estelas discoideas. En V Congreso Internacionalde estelas funerarias. Soria, 1993.

AZKARATE, A.; GARCÍA CAMINO, I.: Estelas medievales del País Vasco (siglos VI-XI). 1. PaísVasco Occidental. Bilbao: Universidad del País Vasco, Bilbao, 1996.

GÓMEZ-PANTOJA, J.: Estelas y blasones. En V Congreso internacional de estelas funerarias.Soria, 1993.

UKAR MURUZABAL, J.: Tipología, tipometría y técnicas escultóricas utilizadas en lasEstelas de Navarra. En Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 63, 1994.

IV. MODULUA: IKONOGRAFIA

AGUIRRE SORONDO, A.: Antropología de la estela funeraria. Repaso de la cuestión ehipótesis de interpretación. Repaso Histórico: La Estela Funeraria. En Cuadernos deEtnología y Etnografía de Navarra, nº. 65, 1995.

PEREZ VILLARREAL, V.: Simbología de las estelas discoideas. En V Congreso Internacionalde estelas funerarias. Soria, 1993.

FRANKOWSKI, E.: Estelas discoideas de la Península Ibérica. Madrid: Istmo, 1989. MARQUÉS-RIVIÉRE, J.: Amulettes, talismans et pantacles. Paris, 1950.

REAU, L.: Iconografía del arte cristiano, v..III, Barcelona: Ediciones del Serbal, 1997.

FERNÁNDEZ IBÁÑEZ C. y SEARA CARBALLO A.: La estela romana de laias un nuevo ycurioso ejemplar. En V Congreso Internacional de Estelas Funerarias. Soria, 1993.

SORAZU, E: Antropología y religión en el pueblo vasco. San Sebastián: Caja de AhorrosProvincial de Guipúzcoa, 1979.

BAYLEY, H. The lost lenguage of simbolism. Londres, 1957.

TABAR SARRIAS, M.I: La colección de estelas discoideas del Museo de Navarra. EnCuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 61, 1993.

AGUIRRE ARRIAGA. I.: Comentarios a las tesis antropomorfistas para la estela discoidal.En IV Congreso Internacional sobre la Estela Funeraria. Donostia, 1991.

BIBLIA y los santos, La.. Madrid: Alianza Editorial, 1996.

MANSO DE ZÚÑIGA, G.: De etnografía vasca. San Sebastián: Museo Municipal de SanTelmo, 1968.

Irakasleen gida 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Kristautasunaren inguruko gaiak

BROSSE, O. de La; HENRY, ROUILLARD Ph.: Diccionario del cristianismo. Barcelona:Herder, 1986.

DUCHET- SUCHAUX, G.; PASTOUREAU, M.: La Biblia y los santos (Guía iconográfica).Madrid: Alianza Editorial, 1996.

GRABAR, A.: Las vías de la creación en le iconografía cristiana. Madrid: Alianza Forma,1985.

REAU, L.: Iconografía del arte cristiano. Iconografía de los santos. De la A a la F.Barcelona: Ed. Del Serbal, 1997.

VORÁGINE, S. de la: La leyenda dorada. Madrid: Alianza Forma, 1987.

Hiztegiak

CASARES, J.: Diccionario ideológico de la lengua española. Barcelona: Gustavo Gili, 1997.

CIRLOT, J.E.: Diccionario de símbolos. Madrid: Siruela, 1997.

COROMINAS, J.: Breve diccionario etimológico de la lengua castellana. Madrid: Gredos,2000.

LAPOULIDE, J.: Diccionario gráfico de arte y oficios artísticos (tomos I-IV). Barcelona: Ed.José Montesó, 1932.

MÉLIDA, J.R.: Vocabulario de términos de arte. Madrid: La Ilustración española y america-na, 1888.

LAJO, R.: Léxico de arte. Madrid: Akal, 2001

Jarduera osagarrien proposamena

POCH, C.: De la vida y de la muerte: reflexiones y propuestas para educadores y padres.Barcelona: Claret, 2000.

¿TODOS los caracoles se mueren siempre? Cómo tratar la muerte en educación infantil. Dela Herran, A. [et al.]. Madrid: Ed. De la torre, 2000.

LOPEZ PERMISÁN, F.: Navarre: euskal hizkiak eta sinboloak, des lettres et des symbolesbasques, letras y símbolos navarros. Lizardi multimedia,2001.(disketea + liburua)

GEOGRAFÍA: jolastuz ikasi. Usurbil: Elhuyar, 2001. CD-Rom.

Irakasleen gida 7

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

I. MODULUASarrera

Herrialde desberdinetan aspaldidanik ari dira hilarriak aztertzen. Izan ere, nazioartekohainbat kongresu antolatu dute hilerriei buruz hitz egiteko. Baina gai hau gehien aztertuduten pertsonak ez dira beti ados egoten. Esan dezakeguna hauxe da, hilarriek ez dituztelagure galdera guztiei oraindik erantzun.

Baina, zer diote adituek? Zer dira hilarriak?

Pierre Ucla Europako aditu aipagarrienetakoak dioenez, hilarriak heriotzari lotutakomonumentuak dira. Hilobietako burualdean ipinita egon daitezke, hilerrien erdian, belardianedo bide batean. Aditu honek adierazi duenez, orain arte ikerketaren arloan aurrerapausoakeman dira geografia mailan, baina hori ez da nahikoa. Lanean jarraitu beharra dagoikertzaileek eta gazteek hilarrien azterketan gehiago sakontzeko, datu-base informatizatueneta teknologia berrien bitartez.

Kultur Ondarearen beste elementu batzuk bezala, hilarriak testuinguru historiko zehatzetansortu dira, beren forma, funtzioa eta abar zehazten duten testuinguruak izanik. "HILARRIAKBIRIBILKETAN" erakusketaren asmoa hauxe da beraz, denboraren eta historiarenkontzeptuak berreskuratzen laguntzea. Iñaki García Camino adituaren hitzetan "gauzakaldatzen doaz eta gizakiaren borondatez eraldatzen dira, eta hori ulertzeak garrantzi handiadu geu ere bizi garen gizartea eraldatzeko gai izateko".

Ondoren aurkeztuko dugun informazioaren bidez hilarriei buruz gaur egun ezagutzen denalaburtuko dugu. Gaiaren alderdi desberdinetan gehiago sakontzeko bibliografia eguneratuagehitu dugu.

Zer dira hilarriak?

Hilarria hilobi-monumentu bat da, harrizkoa oro har. Oroitzapenezko izaera du etabertikalean ipintzen da lurzoruaren gainean.

Antzinatik, gizakiek hildakoak betiko oroitzeko aukeratu zen hilarria, beste munduko bizitzaadierazten baitu.

Aldi berean ikurra, ehorzketaren lekua seinalatzen duelako, eta sinbolo da, bizitza honetatikbesterako igarobidea ideializatu eta espiritualizatzen duelako.

Ohi denez, bere egituran irudi grabatuak ditu, oso ikonografia anitza erakutsiz.1

I. MODULUA. Sarrera 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Nolakoak dira? Zer forma dute?

Hilarria modu askotan ager daiteke, bere perimetroa aztertuz gero.

Hilarri diskoidaletan oinarritzen bagara, bi zati antzematen dira argi eta garbi (hautsita edogalduta ez badaude behintzat, hau da, zatiren bat falta ez bazaie, normalean oina izanik):

Goialdean egitura zirkularra du, diskoa, eta bertan sinboloak eta irudiak agertzen diragrabatuta.

Behealdean forma laukizuzena edo trapezoidala du, oina, eta diskoa goratzeaz gainzoruan finkatuta geratzeko oinarria da; zenbaitetan, idatziren bat agertzen da oinean.Diskoaren eta oinaren arteko loturari lepoa deitzen zaio.

I. MODULUA. Sarrera 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Diskoidalak edo disko-formakoadeitzen zaie oinarrizko egitura diskoedo zirkulu bat denean, zoruariatxikitzeko luzapen edo oin batekin.

Taula-formakoa deitzen zaie egituralaukizuzena denean.

Diskoa

Koadrantea

Ertza

Lepoa

Oina

Mus

èe B

asqu

e de

Bay

onne

(F)

Mus

eu D

. Dio

go d

e So

usa.

Bra

ga (

P)

Hilarriak lauak diren bi alde ditu: aurrealdea eta atzealdea. Normalean, bi aldeetako batekapaingarriren bat du. Batzuetan biek izan ditzakete apaingarriren bat, eta kasuren bateanedo beste ertza ere apainduta egon daiteke.

Funtzioa. Zergatik eta zertarako egiten ziren hilarriak?

Gaur egun, bi modutan agertzen zaizkigu hilarriak. Honela nagusiki:

hilobiaren burualdean (hilerriko hilarria)

norbait hil zen lekuan (bideko hilarria)

Historian zehar, hileten erritoei lotuta erabili izan dira hilarriak, hau da, errausketetan(Burdin Aroa -K.a. 1400 urtetik Kristau Aroaren hasierara arte-, erromatarren garaia -K.o. IV.mendea-) eta lur emate edo ehorzketetan, gorpua lurperatzeko ohitura ezarri zenean.

Hemen gaudela, lehenengo ondorioa atera dezakegu: hildako gizaki baten oroitzapenabetikotzea eta gorpua dagoen lekua seinalatzea konstante bat izan dira historian zehar etabere sorburuak denboran zehar galdu badira ere munduko bazter guztietan zehar daudezabalduta.

Beste hileta-adierazpide batzuk munduan zehar

Beste eremu eta eskala batean, Egiptoko piramideek oraindik ere beste munduan izandakosinesmenaren adierazpide artistiko eta kultural bikainenetako bat adierazten dute.2

Gizakiak hildakoen oroigarri gisa monumentuak eraikitzeko izandako etengabeko kezkahorren beste erakusgarri zoragarriak Indiako Taj Mahal edo Txinako Xian-go hilobi inperialakditugu, tamaina naturaleko buztinezko 6.000tik gora irudirekin.

Amerikan, piramide-hilobiez gain, Palenguakoa (Mexiko) esate baterako, kolonaurrekokulturek ere (maia, azteka, mixteka…) bestelako hilobi xumeak, hobiak, ganbarak, kutxak etaeltzeak erabiltzen zituzten hileten erritoetarako.

Europan, hilobi-monumentuen adibide ezagunak ditugu Erromako San Pedro Basilika,Panteoia eta Parisko Ezinduak, edo Madrildik gertu dagoen Valle de los Caídos hildakoenmonumentua.

I. MODULUA. Sarrera 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Aurrealdea Atzealdea

San

Telm

o U

dal M

useo

aDo

nost

ia-

San

Seba

stiá

n(E)

JARDUERAK

Helburuak

Jendeari hilarrien mundua ezagutzera ematea.

Zer diren, non dauden, nolakoak diren, zer forma duten, zertarako balio duten eta abarerakustea.

Hilarrien banaketa geografikoa eta kronologikoa azaltzea, sorburuetatik gaur egun arte.

Adituak datuak zuzenean bilduz in situ egiten duen landa-lana ezagutzea.

Jardueraren garapena

Jarduera honek lau fase ditu:

1. IKUS-ENTZUNEZKOAK

Ikus-entzunezkoa proiektatu aurretik gaiari buruzko sarrera labur bat eskainiko da, moduluhonetarako adierazitako eduki teorikoa erreferentzia gisa hartuz.

2. 3 PUZZLE OSATZEA

Bigarren fase honetan, ikasleak hiru taldetan banatuko da:

P TALDEA

F TALDEA

E TALDEA

Hiru puzzle emango zaizkie eta horietako bakoitzean proiektuan parte hartzen dutenherrialde bakoitzeko estela diskoidal bat agertzen da zatikatuta. Puzzlea behar bezala osatubehar dute. Talde bakoitzak ordezkatzen duen herrialdeari dagokion hilarria aukeratu behardu, adibidez: "PORTUGAL" edo "P" izena duen taldeak herrialde honetako hilarria osatubeharko du. Puzzlea lehena bukatzen duenak irabazten du jokoa.

3. LANDA-LANA

Bigarren fase hau museo batean edo hilarriak dauden beste edozein lekutan (hilerriak,bideko estelak…)burutu daiteke.

Taldeko kide bakoitzari fitxa bat entregatuko zaio horretarako egokitua eta bertanaztertzeko aukeratu duten hilarriari buruzko datuak bildu beharko dituzte.

4. TESTUINGURUAN EZARTZEA

Beste fitxa batean taldeko kide bakoitzak testuinguru batean ezarri beharko du hilarria,dagokion garaiaren arabera. Horretarako, datu hauek kontuan hartuko dituzte: hilarria eginzen une historikoaren zirkunstantzia politikoak, sozialak, ekonomikoak, erlijiosoak etagertaera aipagarriren bat.

I. MODULUA. Sarrera 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

GOMENDIOAK

1. IKUS-ENTZUNEZKOAK

Monitoreak bideoa aurretik ikustea gomendatzen da, hain zuzen ere bideoa ikusi aurretiktaldea motibatuko duten galdera batzuk plantea ditzan.

Zere baino lehen, komeni da ikus-entzunezkoa proiektatu aurretik herri eta kulturaguztietan komuna de gaiaz hitz egitea, heriotzaz, alegia.

Heriotzaren inguruko gaiak gizakion kezka izan da beti. Kezka hau gizadia sortu zenetikagertzen da, hildako gizakien lurperatuta dagoen lekua seinalatuz. Lur ematea bizitzaren etaheriotzaren arteko etengabeko lotura gisa balio izan du, beste munduan izandakosinesmena. Beste mundura joan den gizakiaren eta bertan mundu honetan geratzen denarenartekoa. Gogoeta horretatik abiatuta hobeto sakondu ahal izango dugu hilarrien gaia.3

Galdera hauek egin ditzakegu:

Ba al dakizue zer diren hilarriak? Zer ulertzen dugu hilarriaz?

Ikusi al duzue hilarririk inoiz?

Non zegoen?

Zer forma zuen?

Irudiren bat edo idatziren bat al zuen?

Zertarako balio dute, zergatik egiten ziren?

Nolakoak dira, zer forma dute?

Ba al dakizue egiten jarraitzen ote diren?

Zer materialez daude eginak?

Zenbat zati ditu hilarri batek?

Non aurki dezakegu heriotzarekin zerikusia duten hilobi-monumentu gehiago edohalako adierazpen artistiko gehiago?

3. LANDA-LANA. MUSEOA - HILERRIA

Ikasleek binaka lan egitea gomendatzen dugu.

Ikastetxetik irten aurretik, irakasleak ESPLORAZIO KITa eskuratu beharko du. Bertan 5iparrorratz eta 5 metro aurkituko ditu, bikote desberdinen artean banatzeko. Era berean,beharrezkoa izango da talde bakoitzak fitxaren fotokopia bana izatea, aukeratzen dutenhilarriari buruzko datuak bertan biltzeko. Fitxan agertzen diren eremuak bete beharkodituzte: kokapena, materiala, zabalera eta altuera.

4. TESTUINGURUAN EZARTZEA

Ikastetxera itzultzean, aukeratutako hilarriari buruzko informazioa bilatuko dute.Horretarako hilarriari dagokion garaia kontuan hartu beharko dute, hilarria testuingurubatean ezartzeko, hain zuzen.

Datu horiek ere jarduera honetarako moldatu diren fitxetan barne hartuko dituzte.Irakasleak talde bakoitzarentzako behar hainbat ale fotokopiatu beharko ditu.

Testuari ilustrazio, argazki edo marrazkiren bat gehitu behar zaio, garaiko deskribapenaosatzeko.

I. MODULUA. Sarrera 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

MATERIALAK

Bideoa

3 puzzle

5 iparrorratz

5 metro

Fitxa 1 datuak biltzeko*

Fitxa 1 hilarria dagokion garaiko testuinguru politiko, ekonomiko, sozial, erlijiosoeta abarrean ezartzeko.*

* Material hau irakaslearen gida honen amaieran aurkitzen da fotokopiatzearren.

Non:

1. IKASTETXEAN: Bideoa ikustea.

2. IKASTETXEAN: Puzzleak osatzea.

3. KANPOAN: Landa-lana.

4. IKASTETXEAN: Hilarria dagokion testuinguruan ezartzea.

Norentzat: Lehen Hezkuntzako 2. zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak.

I. MODULUA. Sarrera 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

1. PÉREZ VILLARREAL, V.: Simbología de las estelas discoideas. Hilarrien Nazioarteko V. Kongresua. Soria, 1993; 697. orr.

2. PÉREZ VILLARREAL, V.: Op. cit. 112. orr.

3. Lehen Hezkuntzako 2. zikloan gai hau lantzeko, erabili bibliografia ("Proposatutako jarduera osagarriak" atala). POCH,C.: De la vida y de la muerte: reflexiones y propuestas para educadores y padres. Bartzelona: Claret, 2000. 122.orrialdean "El caballero de Milaños" ipuina lantzea proposatzen da, heriotzaren gaia ikasgelan barneratzeko lagungarrigisa.

II. MODULUABanaketa geografian

eta denboran zehar

Hilarria ia kultura eta eremu geografiko guzietan agertzen da hileta-monumentu gisa.1

Non agertzen dira?

Hilarriak Europa guztian zehar daude banatuta, Europako Historia osatzen duten herriakkultura materiala ez ezik espiritualtasun handia garatu zutelako. Horren ondorioz, gauregun 5.000tik gora hilarri ditugu Europan.

Katalogatuta dauden eta adituen azterlanetan argitaratu diren hilarri gehienak IberiarPenintsularen mugen barruan agertu dira, hizkuntza erromanikoen herrietan eta euskalhiztunak dituen herrietan.2 Horrek eragin du Europako ardatz atlantikoan hilarri ugari izateaeta, beraz, hemen egingo ditugun iruzkinetan Europako zona hori nabarmenduko dugubatik bat.

Europatik kanpo, Iparramerikan, Asia Txikian eta Afrikan aurkitu ahal izango ditugu.3

Zein da Europako hilarrien banaketa kronologikoa?

Burdin Aroa (K.a. II. mendea eta K.o. II. mendea)

Lehenengo erreferentziak hauexek ditugu: K.a. II. mendetik dokumentatuta daudenoroitarriak eta K.a. VIII. eta VII. mendeetan datatuta dauden Italiako hilarri etruskoak,horietako asko errauste-kutxen kokalekua seinalatuz.

Garai hartan errautsen hilobi gisa erabiltzen ziren hilarriak. Hilarri horietan agertzen densinbologia ikusita esan genezake komunitateko pertsona ospetsuren bat oroigarri direla.Apaingarrien artean sinbolo astralak eta heroi gisa agertzen diren zaldizkoak nagusitzendira.

Erromanizazioa (II.-IV. mendeak)

Aldi hartako hilobiak sinbolo anitzez beteta daude, sinbologia hori batzuetan erromatarraeta beste batzuetan bertakoa izanik.

Bisigodoen garaia (IV. - V. mendeak)

Hilarriek hilobi izaten jarraitzen dute eta ezaugarri kristauak agertzen dituzte. Aldeetakobatean gurutze bat agertzen da normalean.

Erdi Aroa (VI. - XIV. mendeak)

Hilobi bat adierazten dute baita ere eta kristauk izaten jarraitzen dute. Aurrealdean gurutzebat izan ohi dute eta atzealdean apaingarri soilak diren beste elementu batzuk (kasubatzuetan gurutzea errepikatzen da).

Aro Modernoa (XV.-XVIII. mendeak)

Hilobi bat seinalatzen dute eta XVI. mendeaz geroztik inor bizi ez den leku batean hildakobaten lekua.

Aro Garaikidea (XIX.-XX. mendeak)

Gaur egun, hilobia seinalatzeko erabiltzen da oraindik, batez ere Frantziako hegoaldean.

Bestalde, duela hamarkada batzuk aztergai bihurtu da euskal artean. Hala, euskal artistaugari (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea…) hilarria aztertzen hasi dira

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

ikuspegi antropologiko, etnografiko eta historikotik.

Ikerlan horietan hilarriaren estetikaren sorburua bilatzen aritu dira batik bat, adierazpideartistiko gisa eta asmoaren arabera, hilobi-arte, estela oroigarri edo hilarri-eskultura gisa.

Europako kasu berezi baten azterketa: Euskal Herria

Lehen aipatu dugun bezala, estela ugari dago Euskal Herrian.

Bizkaiak hilarri-bilduma handia du. Hilarri horiek erromatarren aurreko garaikoak dira, K.a. I.mendetik K.o. IV mendera bitartekoak; eta Arabako lurraldean, besteren artean, K.a. V. - IV.mendeko bi hilarri diskoidal aurkitu dituzte, zelten kulturatik jasotako eragina dutenak.

Erromatarren garaian, Euskal Herri osoan zehar hilarri ugari agertzen da berezkoezaugarriekin. Leku bereziak antzeman daitezke, esate baterako Nafarroako mendebaldekohilarriak eta Arabako ekialdekoak, baita Bizkaikoak bertakoak ere beste hilarri erromatarbatzuekin batera.

Berant Antzinatasunean eta Goiz Erdi Aroan (VI-X) ugaldu egin ziren hilarriak Bizkaian,gainerako lurraldeetan baino askoz ere gehiago izanik.

Berant Erdi Aroaren amaieran (XIV) alderantzizkoa da joera: Gipuzkoako ekialdean etaNafarroan estela ugari agertzen dira dokumentatuta, nahiz eta horietako askok ehorzketafuntzioa betetzeari utzi dioten (hilobien gainean, erraustutako hildakoa oroitzeko) oroitarrigisa erabiltzen hasteko. Horren arrazoia hauxe da, hilerriak elizaren barruan barneratu izana.

Araban, Nafarroan eta Bizkaian IX. mendetik XI. mendera arteko hilarriak ere badaude, etakristautasun aldia berandu iritsi zela pentsarazten digute. Argiñetako (Elorrio, Bizkaia)hilarriak ditugu horren erakusgarri.

Espainiako gainerako lekuetatik ditugun beste erreferentzia batzuk Kantabriako etaAsturiasko hilarri erraldoi ezagunak dira. Autore batzuen iritziz, K.a. III. mendetik II. menderaartekoak izan daitezke, eta betiere hilobietako burualdean ehorzketa funtzioa betezagertzen dira.

XII. mendeaz geroztik, kristautasuna erabat ezarrita zegoenean, adibide ugari aurki daitezke:Usclas-du-Bosc (Frantzia); Soria, Valentzia, Burgosko Huelgas Monasterioa, Nafarroa(Espainia). Aipatzekoak dira Alfontso X.a Jakitunaren Kantigak (XIII. mendea) irudikatzendituzten hilarriak, guztiek ehorzketa lekuren bat seinalatuz.

Eboluzio geografiko eta kronologiko honen arabera, argi eta garbi dago hilarrien funtzioabeti izan dela hilaren bat seinalatzea, lurperatuta dagoen gorpu baten burualdean kokatuta,eta normalean eguzkia erreferentzia gisa hartuz, hau da, burua mendebaldera begiradagoela eta oinak ekialdera, eguzkiaren sorlekurantz begira. Erdi Aroko hilarriak ere agertudira, baina bestelako testuinguru batean, beren antzinako kokaleku eta funtziotik aldatutazeudelako. Kasu honetan "berriro erabilitako hilarriak" izango lirateke, litekeena baitahasieran hilerrietan altxatakoak izatea.

Hileta-erritoen eboluzioa: elizaren garrantzia hilarriekiko

Elizak eraikin erlijiosoa den aldetik betetzen duen zeregina kristautasuna eta ehorzketakristauak agertu zirenetik definitzen da. Eliza leku segurua eta bortxatu ezin zen babeslekuazen. Bertan bilerak egiten ziren, bere babesari esker ezin baitzen inor jazarri ezta atzemanere.

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Elizetan, hasiera batean, santuak ehorzten ziren (San Pedro Erroman, Santiago Finisterren);gainerako kristauak kanpoaldean, hau da, aire zabalean lurperatzen zituzten. Denborakaurrera egin ahala eta pixkanaka, elizaren barruan beste hainbaten gorpuak barruan hartzenzituzten, esate baterako, aita santu, kardinale, apezpiku, apaiz, errege, printze infante etaabarrenak, eta azkenean kristau guztienak.

Harresi-barruko errausketak bi funtzio betetzen zituen: bata, babes materiala emateko,hilobiak ezin zirelako profanatu, eta bestea babes espirituala emateko, leku sakratua delako.

Hilarria kristautasunaren aurrekoa bada ere, kristautasuna ezarri zenean antzematen da (XII.- XIV. mende bitartean) bere eboluzio kuantitatiboaren goren unea.

Europa osoan topatu ahal izango ditugu hilarriak eraikin erlijiosoetan kokatuta -elizak,ermitak, hilerriak-, baina oro har berriro erabilitako piezak dira. Era berean, "bideko hilarri"termino generikoaz ezagutzen diren hilarriak aurkitu ahal izango ditugu. Pertsona bat edogehiago hiltzen den lekuan -oro har jendea bizi ez den lekuetan- jartzen diren hilarriak dira.Bideko hilarria zenotafio4. bat da, heriotza gogor edo, behintzat, ustekabeko bat oroitzeko.Heriotza gogor bat gertatu zen lekuan hilarria jartzea, XVI. mendeaz geroztik sustraitutakoohitura da batik bat.

Gai honen inguruan, ondoko hipotesia planteatzen da:

Berant Erdi Aroan, kristau dogmaren arabera, lurreko bizitzaren ondoren, heriotzarenondoren, betiko zigorra edo arimaren salbazioa zegoen. Oraindik zehaztu gabe dagoen unejakin batetik aurrera, bitarteko modalitate batek salbaziorako itxaropena zabaldu zuenbekatarien artean baita ere: purgatorioa. Purgatorioaren definizio pontifikala 1259koa badaere, XVI. mendean da, Trentoko Kontzilioan, purgatorioa fede-dogma kategoriara goratzenden unea. Horren arabera, katolikoek otoitzaren bidez (protestanteek ez bezala, gaitzetsiegin baitzuten) zeruaren eta infernuko sugarren arteko erdibidean dauden hildakoenarimaren alde zerbait egin dezakete. Garrantzi handia du fededunak otoitzaren bidez arimahorien salbazioan laguntzea, elkarrekiko, arima horiek bere alde ere ager baitaitezke.

Dogma honek erabateko aldaketa ekarri zuen berekin herriaren mentalitatean eta erritualkristauan. Buldak, dohaintzak, hildako arbasoen aldeko mezak eta abar gehitu ziren lagunmaiteak purgatoriotik askatzeko. Gainera, barkamenak baloratzen hasi ziren fededunak bizibitartean ere salbaziorako "puntuak irabazteko", diruarekin elizari lagunduz, ongintzazkoekintzak burutuz…

Horren ondorioz, purgatorioko dogma Batikanoko hierarkiak onartu zuenean (XVI. mendea)bideko hilarriak ugaritu ziren. Kontuan hartu behar da bat-bateko heriotzak zera esan nahiduela, fededunak ez duela ez denborarik ezta aukerarik izan bere burua aitortzeko etalurreko bizitzatik "kontuak garbituta" dituela joateko. Heriotzak ustekabean harrapatzen dubetiere "graziazkoa" ez den egoeran. Bere arimak laguntza handiagoa eta otoitz gehiagobehar du, eta hori guztia eskatzeko egokiena heriotzak harrapatu duen lekuan gurutze bat,arrokan egindako taila bat edo hilarria bat (horietako asko hilerri zaharretan abandonatutadaudenak aprobetxatuz) ipintzea da: begien bistan izanik ibiltariak etenaldi bat egin beharzuela ulertzen baitzuen, oinazetutako arima horren erredentzioa eskatzeko.5.

Bideko hilarriak ugaritzearekin batera purgatorioaren dogma eta horren inguruko erritualasortu ziren.

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

JARDUERAK

Helburua

Europako arku atlantikoan zehar hilarrien banaketa kronologikoa eta geografikoa erakustea.

Jardueraren garapena

Jarduera honek bi fase ditu:

1. PLANOA BEGIRATZEA ETA HILARRIAK DAGOKIEN JATORRIZKO LEKUANIPINTZEA

Lehenengo fasean mapa geografikoa zabaltzea proposatzen da, Europako Arku Atlantikoaidentifikatu ahal izateko eta ondoren, hilarri bakoitzaren irudia bere euskarriaren ondoankokatzeko, jatorriz dagokion lekuan eta planoaren gainean, hala hilarrien mini-erakusketabat ezarriz.

Taldeak irudiak kokatu ondoren, bateratze-lanari ekingo diogu irudi-motak, beren artekoantzekotasunak eta desberdintasunak eta abar aztertuz.

2. CD-ROM-A ERABILTZEA

CD-Rom euskarria erabiliz, hilarrien banaketa mundu mailan beha daiteke, herrialdebakoitzari eta museo bakoitzari dagozkion hilarrien kopurua gehituz eta hilarriei buruzkoinformazio gehiago lortuz.

GOMENDIOAK

1. Irakasleak mapa zabalduko du mahai gainean, ikasleei egokiena iruditzen zaien lekuanirudiak ipintzeko eskatuz, eta betiere atzealdean agertzen den jatorriari buruzko informaziogehigarria erreferentzia gisa hartuz.

Jarduera irudiak herrialdeen arabera ordenatuz hasiko dira eta, ondoren, jatorri bakoitzamapan bilatuz.

Galdera batzuk ere egin daitezke irudietako bakoitza kokatzeko garaian interesa piztearren:

Europako arku atlantikoa bilatu behar dugu

Non dago? Non aurki genezake?

Mapan non daude argazkietako bakoitzean agertzen diren Europako hiriak?

2. CD-Roma

Euskarri didaktiko honek web-orri baten antzeko egitura du. Horrela, proiektu honetanparte hartzen duten hiru herrialdeetako hilarriak ikusi ahal izango ditugu.

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

CD-Roma lau zatitan banatuta dago, ondoren adierazten diren edukiak bilduz:

Museoak

Atal honetan ikuspegi orokor batetik erakusten zaizkigu proiektuan parte hartu duten 20museoetako bakoitza. Lau azpiatal ditu, ondoko gai hauen arabera antolatuta:

Informazioa. Oinarrizko datuak agertzen direneko fitxa teknikoa, esate baterako, helbidea,telefonoa, web-orria, posta elektronikoa, ordutegia eta eraikinaren fatxadaren irudia.

Historia. Labur-labur, erakunde horietako bakoitzaren eboluzio historikoa adierazten da.

Jarduerak. Museoak burutzen dituen jarduerak aipatzen dira: bisitaldi gidatuak,erakusketak, tailer didaktikoak eta abar.

Ondarea. Kasu honetan, informazioa museoak bere baitan hartzen dituen fondoetanoinarritzen da eta, zehazki, bertan biltzen diren hilarrietan.

Proiektua

Atal hau euskarri interaktibo hau sartzen den proiektuari buruzkoa da. Proiektua eta berehelburuak aurkezten ditu, baita bertan parte hartu duten museoak eta herrialdeak ere.

Hilarriak

Kasu honetan, edukia berariazko lau eremutara mugatzen da. Eremu horiek hilarriarenmundura labur eta zehazki ezagutzen hasteko aukera ematen dute. Ondoko azpiatal hauekditu:

Zer dira hilarriak?

Zer adierazten dute?

Nolakoak dira?

Non daude munduan eta Europan?

Hizkuntza

CD-Rom honek biltzen duen informazioa parte hartzen duten herrialdeetako lauhizkuntzetan eskaintzen da, hau da: gaztelaniaz edo euskaraz (Espainia - Euskal Herria),frantsesez (Frantzia), portugesez (Portugal) eta ingelesez, hizkuntza osagarri gisa.

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

MATERIALAK

Mapa geografikoa

20 irudi hilarrienak

CD-Roma

Non:

1. IKASTETXEAN

2 IKASTETXEAN

Nori: Lehen Hezkuntzako 2. zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak.

II. MODULUA. Banaketa geografian eta denboran zehar 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

1. AGUIRRE SORONDO, A.: Antropología de la estela funeraria. Repaso de la cuestión e hipótesis de interpretación.Repaso histórico: La Estela Funeraria. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 65. zk.,1995.

2. UCLA, P.: Las estelas funerarias. Ensayo de evaluación de nuestros conocimientos de estelas funerarias. HilarrienNazioarteko V. Kongresua. Soria, 1993. 728. orr.

3. UCLA, P.: Op. cit 725. orr.

4. Hilobi-monumentu honetan ez dago eskaintzen zaion pertsonaren gorpua.

5. AGUIRRE SORONDO, A.: Op. cit. 120-121. orr.

III. MODULUAMaterialak, teknika eta lan-prozesua

Kontserbatu diren hilarri gehienak harriz landuta daude. Baliteke, eta EspainiakoIparraldean, Euskal Herrian batez ere, ehorzketak seinalatzeko zura ere erabiltzea,historiaren aldi jakin batzuetan behintzat. Beraz, zalantzak sortzen zaizkigu harriarengogortasuna ez ote zen izango komunitateak beren hildakoak gogoratzeko erabiltzerabultzatu zituena.

Lekuaren arabera material bat edo beste erabili izan da. Desberdintasun horren arrazoiazona desberdinen berezko geomorfologian datza, baita zona horietako bakoitzean erauzdaitekeen harriak eskaintzen dituen aukeretan ere..

Euskal Herrian

Kasu honetan, material hau honela dago lurraldeka banatuta: Bizkaian hareharria da nagusi;Araban, berriz, material karetsu gehiago dago eta horren eraginez material desberdinakerabili dira. Era berean, hauxe gertatzen da, kareharriak ez duela hareharriak bezain bestekotrinkotasunik eta lantzen zailagoa da beraz.1 Hareharria, berriz, lantzen erraza da,trinkoagoa izatean ez delako hain erraz desegiten eta gainera oso emaitza onak lortzen dirabere gogortasun-maila gehiegizkoa ez delako.2

Aztertuko ditugun hilarri gehienak harriz eginak daude Hala ere, jakin badakigu bestematerial batzuk ere erabiltzen zirela, esate baterako: zura, metal desberdinak… kokapengeografikoaren eta gizarte-mailaren arabera.

Apaingarrien ugaritasuna eta konplexutasuna produkzio-prozesuekin lotuta dago, hau da,gizarte bakoitzaren gaitasun teknikoarekin, bere kopuruaren eta antolamenduaren arabera.

Teknika baten edo bestearen erabilera (ebakiduna, alakaduna) eta apaingarrien ugaritasunaez dago harri-motaren menpe (hareharria, kareharria), berau lantzeko gizarte bakoitzakduen gaitasun teknikoaren menpe baizik. Zentzu honetan, xehetasunak zainduz landu direnhilarriak produkzio-kate konplexuen erakusgarriak dira, eta bere lanketan artisaudesberdinek parte hartzen zutela antzematen da (harginak, grabatzaileak, zizelkariak etaabar). Eta gizarte-ehunaren errealitate sakonagoak islatzen dituzte. Hala eta guztiz ere,sinpleenek (ia arbastatu gabe dauden piezak eta apaingarri sinplea eta artekaduna dutenak)kide gutxi batzuetara mugatzen dute produkzio-katea (pertsona bat edo gutxi batzuk,inolako espezializaziorik ez dutenak). Erabili ahal izan zuten materiala ikusita, Erdi Aroanbaino lanaren banaketa handiagoa antzematen da erromatarren garaian.

Ondoren, hilarriak lantzeko gehien erabili izan diren materialak adieraziko ditugu:kareharria, hareharria, granitikoa, basaltikoa, laminak, zura, metal urtua, metalforjatua/soldatua eta hormigoia.

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

TEKNIKAK

Funtsean, hiru dira hilarrien planoaren gainean jarduteko prozedurak:

Ebakidura

Erliebea

Inskultura

Ebakidura.3 Estelaren planoari dagokion egiturasakontasun-maila jakin batez arraiatzean datza.Lortzen den efektua marrazkiaren oso antzekoa da,normalean ebakitako lerroak edo artekak beltzeznabarmentzen baitira harriaren hondo lauaren gaine-tik.

Konposizioa lantzeko garaian, espazioa marrazkiarenantzera taxutzen da, zatiak estaliz edo perspektiba-trukuen bidez simulatzen baita bolumena. Baina eba-kidura gehienetan oso sinpleak dira.

Erliebea. Eskulturaren modalitate honetan, irudikatutakoa ez da hondotik aldentzen.Marrazkiari dagozkion egiturak eta mukulu biribilari dagozkionak bat eginez eratzen da.

Hiru erliebe-mota daude: Erliebeak irudiaren gune irtenenaren eta hondoaren gunesakonenaren artean dagoen distantziaren arabera bereizten dira.

Goi-erliebea: irudiak ia mukulu biribilez baina planoari atxikita tailatzen direnean.(Hilarrietan ez dago goi-erlieberik).

Erdi-erliebea: erditik ebakita baleude bezala daudenean.

Behe-erliebea: hondotik ia nabarmentzen ez direnean.

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

* Escultura hecha sobre una superficie de modo que las figuras están talladas solamente en parte, como si el resto deellas estuviese embutido en el material sobre el cual están. Se llama alto, medio o bajo según que la parte tallada seamás de la mitad del bulto de la figura, la mitad o menos de la mitad. (LAJO, R., LÉXICO DE ARTE, Ediciones Akal, S.A.,Madrid 2001)

San

Telm

o U

dal M

useo

aDo

nost

ia-

San

Seba

stiá

n(E)

Apot

zaga

(F)

Mus

eu D

. Dio

go d

e So

usa.

Bra

ga (

P)

Erdi-erliebea Behe-erliebea

Era berean, erliebearen teknika ebakidurarekin konbinatzendituzten adibideak ere badira.

Inskultura edo erliebe hondoratua. Teknika hau oso gutxitan agertzen da. Antzina askoerabili zuten Egipton. Irudiaren parte bat edo besterik gabe nabarmentzeko adinabeheratzean datza, hondoa ukitu gabe utziz. Azkenean, irudiaren gune irtenena hondoarengunearen maila berean agertzen da.

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Mus

eu d

o Ab

ade

de B

açal

Brag

ança

(P)

LAN-PROZESUA

Artista-artisaua une oro egokitzen da inguruan dituen material eta tresnetara.

Hilarri bat lantzeko prozesua oinarrizko 10 urratsetan laburtu dezakegu.

1.- Harrobi batetik neurri ertainak dituen eta artista-artisauarentzat maneiatzen errazaizango de harri bat hartzen da.

Antzina, hilarria egiteko herrialde bakoitzean ugariena zen harria bakarrik erabiltzen zen,hau da, herrialde horretakoa. Lehen, Euskal Herrian, hareharria eta kareharria erabiltzenziren gehienbat erabiltzen zirenak eta ugarienak. Gaur egun, inportatutako harriaerabiltzeko joera dago, esate baterako granito beltza edo grisa, marmol zuria, gorria etaabar.

Garrantzitsua da harriak jatorriz bi aldeak nahiko lauak izatea, lana erraztearren. Arrokaasko metaketa homogeneo batez eta lur horizontaletan eratzen direnez atzealdea etaaurrealdea lauak izaten dituzte eta horregatik "lauza" izena eman zaie.

Harriaren bi aldeak paraleloak ez badira, beharrezkoa da zenbait tresna erabiliz lautzea,esate baterako, pikota edo pikotxa, zizela eta topea erabiliz.

2.- Bi aldeak lautu eta gero, hilarriaren perimetroaren marrazkia egiten da konpasa,erregelak eta eskuairak erabiliz.

3.- Ondoren, perimetroa markatzen da gero ebakidurak edo erliebeak egiteko. Horretarakozizel finenak erabili behar dira.

4.- Perimetroa mozten da.

5.- Harri-bloketik hilarri diskoidalaren forma erauzi ondoren, ertza lantzeari ekiten zaio.

6.- Ondoren, motiboa marrazten da konpasarekin eta eskuairarekin.

7.- Gero ebakidurak eta erliebeak egiten dira, prozesu horretarako zizel finenak erabiliz.

8.- Azkenik, motiboak tailatzen dira.

9.- Gainazala garbitzen da.

10.- Nahi den lekuan jartzen da.

JARDUERAK

Helburuak

Hilarria bat eginda egon daitekeen materialetako bakoitza ezagutzea.

Hilarriaren materiala dagokion zona geografikoan ugaritzen den lehengaiaren araberakoadela ohartzea.

Hilarri bat lantzeko prozesua ezagutzea baita horretarako erabiltzen diren teknikak ere.

Hiztegia

Materiala, lehengaia, baliabideak, geografia, orografia eta abar.

Kareharria, hareharria, harri granitikoa, laminak, harri basaltikoa, zura, metal forjatua, metalsoldatua, hormigoia.

Taila, behe-erliebea, erdi-erliebea, goi-erliebea, ebakidura, blokea, lantzea, arbastatzea,zizela, mazoa...

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Jardueraren garapena

Jarduera honek lau fase ditu:

1.MATERIALAK ANTZEMATEA

Sarrera labur bat eskainiko da hilarria egiteko gehien erabiltzen diren materialei buruz.

Material desberdinetatik lagin txikiak erauziko dira. Material horiek aztertu etaidentifikatzen jakitea da helburua.

Lehenik esplorazio-joko bat egingo da materiala ukituz. Ondoren, ikasleak bi taldetanbanatuko dira eta kide bakoitzak begiak itxita edo estalita dituela materiala ukimenarenbidez identifikatu beharko du.

Irakasle-monitoreak epaile gisa jardungo du taldeko gainerakoekin batera. Asmatzen lehenaden taldeak irabaziko du jokoa.

2. HARGINAREN BIDEOA IKUSTEA (27´)

Teknikei buruzko edukia azalduko da, modulu honi dagokion sarrerako testuan oinarrituta.Harginak lan egiten duen modua ikus daiteke baita hilarria egiteko behar diren faseak ere.

3. BATERATZE-LANA

Taldea bitan banatuko da. Taldekide guztien artean hilarri bat lantzeko prozesuan barnehartzen diren faseak adierazteko eta deskribatzeko eskatuko zaie.

4. KROMOEN JOKOA

Irakasleak 12 kromo emango dizkie bi taldeei. Kromo horietan hilarriak egiteko faseakagertuko dira irudikatuta. Talde bakoitzak bere irizpidearen arabera ordenatu beharko ditu,eta ondoren irakaslea izango da emaitzak ebaluatuko dituena. Urrats gehienak asmatzendituena izango da jokoaren irabazlea.

GOMENDIOAK

1. MATERIALAK ANTZEMATEA

Irakasleak aurretik bideoa ikusita izatea gomendatzen da. Horrela, aldez aurretik ezagutukoditu hilarri bat egiteko burutu behar diren fase desberdinak.

Bestalde, komeni da taldearen arduradunak bideoa aldez aurretik ikustea zenbait galderaedo ñabardura lantzeko, lagungarria izango baita taldearen ulermena areagotzeko eta berenarreta pizteko. Adibidez:

Begiratu, fasez fase, harginak ematen dituen urratsak.

Zeintzuk dira erabiltzen dituen tresnak?

Nola prestatzen du harrizko blokea?

Zer akabera ematen dio?

Noiz egiten du marrazkia?

Zer egiten du ondoren?

2. BATERATZE-LANA

Kasu honetan talde bakoitzean bakarka lan egitea gomendatzen da batzuen eta besteeniritziek eraginik izan ez dezaten azkenean izango dute ikusmoldean.

3. KROMOEN JOKOA

Irakasleak adi egon beharko du talde bakoitzak egiten duen antolamenduan. Hobe da bitaldeetako bakoitzak bere aldetik lan egitea eta ondoren elkarrekin batera jardueraebaluatzea.

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

MATERIALAK

Materialen 5 lagin.

II. bideoa, 1. partea.

12 postal.

Poster bat.

Non: Ikastetxean

Nori: Lehen Hezkuntzako 2. zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak.

III. MODULUA. Materialak, teknika eta lan-prozesua 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

1. Ertzak lantzea, zizelkatzea, grabatzea, lantzea, tailatzea.

2. AZKARATE,A.; GARCÍA CAMINO,I.: Estelas medievales del País Vasco (siglos VI-XI)País Vasco Occidental. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1996.

3. UKAR MURUZÁBAL, J.: Tipología, tipometría y técnicas escultóricas utilizadas en las estelas de Navarra. En Cuadernos de Etnología Etnografía de Navarra, 1994, nº 63.

IV. MODULUAIkonografia

Ikonografia1

"Beraz, hilarriak, oroigarriak, laudak eta gainerako hilobi-monumentu guztiak aztertubehar dira garaikideek haien inguruko irakurketa egiteko izan duten gaitasuna kontuanizanik. Hilarriak laborategiko elementu gisa baino gehiago, gizarte bateko gizaki jakinbatzuen sorkuntzaren testuinguruan aztertu behar ditugu, haien bitartez mezu battransmititzeko... Mezu hori mendeetan zehar belaunaldi berriak sortu ahala irauten duteninterposizio, errepikapen eta kultuei gehitzen zaie. Azken finean, mezuak bizirik iraun etaeboluzionatu egiten du, eraldatu egiten da alegia."2

Sinboloez baliatuz errealitate abstraktu bat, sentimendu bat edo zentzumenentzakoikusezina den ideia bat definitu dezakegu irudien eta objektuen formen bitartez. Sinboloakizan dezakeen esanahia aztertzean, zeinu edo seinale bihurtzeko arriskua izan dezakegu,baina hori gerta ez dadin zeinua kanpoko adierazle praktiko gisa identifikatu behar dugu,ordezkatzen gaituena edo ezagutzen dugun zerbaiti buruzko informazioa ematen diguna;sinboloa, berriz, misteriotsua den zerbaiten adierazpena da, bere presentzia edo existentziaaldi berean barrutik eta urrutitik antzeman daitekeelarik.

Sinbolismoaren hastapenak paleolitikoaren amaieran daude (35.000-10.000). Gizakianekazari egin zen, hau da, landare-espezieen ugaltzaile, hain zuzen ere uzta, jaiotza,hazkuntza, loratze, fruitu emate eta bilketaren urteko erritmoari jarraituz, erritmo horrekbetiere astroen posizioekin zerikusia izanik.

Erdi Aroan sinbolismoa teologia, filosofia, mistika eta poesiaren funtsa izan zen;pentsamenduaren gidaria, hain zuzen. Garai hartan, hau da, XI-XV. mendeetan zehar, izanzuen garapen handiena sinbolismo kristauak. Arte erromanikoa eta gotikoa sinbolismozbeteta daude, garai hartan ia inork ez baitzekien irakurtzen. Letrek edo zeinuek ez zutenbatere esanahirik herriko jendearentzat eta, beraz, idatzizko beste hizkuntza batinterpretatzen ikasi zuten, naturatik hartutako sinboloen eta zeinuen bidez: izarrak, loreak,harribitxiak eta artisautzazko tresnak. Ondoren, Errenazimenduak izaera profanoagoa emanzion sinbolismoari. Hala eta guztiz ere, Argien Mendean zehar, makinismoak eta teknikarennagusitasunak sinboloen erabileran atzera egitea ekarri zuten berekin.3

Hilarrien kasuan, ugariak dira dauden gai eta errepertorio ikonografikoak. Horrek adieraztendigu bat baino gehiago izan daitezkeela hilarri diskoidalen sorburuan eta eboluzioan jorratudiren bideak. Gainera, ikonografia aldatu egiten da hilarriak egin diren garaiaren arabera.

IV. MODULUA. Ikonografia 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Eboluzio kronologiko hori kontuan izanik, honela sailka dezakegu ikonografia:

Motibo astralak eta dagozkien aldaerak (izarrak, ikoroskiak, eguzkia, ilargia eta abar).Erromatarren aurreko kulturetan erabiltzen ziren, kolektibo haien bizimoduan naturarenindarren sintoma izanik. Motibo haietatik bat (gurutzea) kristautu egin zen eta, izan ere,batzuetan ezin da bereizi kristaua ote den ala ez. Badira hilarri batzuk gurutze latindarhandiak dituztenak, piezaren lau aurpegietan nagusitzen direnak, baina kristauak ez direnak.

Gurutzearen aldaerak: Maltako gurutzea, grekoa, birgurutzatua, erradiatua, zitori horiitxurako gurutzea, gamma-gurutzea edo esbastika, San Andresena edo ikoroskia,Santiagorena, urkiladuna, hankaduna edo zabaldua eta abar. (ikus ilustrazioa).

Ezaugarrien arabera, gurutzeek gizarte-talde edo kolektibo bat identifikatzeko balio dute.Adibidez, eskuaren ondoan agertzen den gurutzea bedeinkapen seinalea zen, eta komentubatean lurperatutako fraideen edo pertsonen kolektibo baten sinbolo izan zitekeen.4

Giza motiboak edo giza irudikapenak.

Erromatarren garaiko hilarrietan agertzen dira, hildakoa, eskaintzaileak edo ahaide zuzenakirudikatzen dituzten bi edo hiru gizabanakok osatutako taldetan. Goiz Erdi Aroan (VI-X)antropomorfoak ere agertu ohi dira, oso eskematikoak, hildakoa irudikatuz, eta Berant ErdiAroan (XIV) eta Aro Modernoan (XV-XVIII) desagertzen dira.

Irudi figuratiboak aztertzean eskortzoak inoiz ez direla agertzen antzeman daiteke eta,orokorrean, irudien ikuspegi lauak aukeratzen dira. Gizakia aurrez aurreko jarreran agertzenda, animalia soslaian, beharbada ondoen definitzen dituzten jarrerak direlako.5

IV. MODULUA. Ikonografia 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Animalien motiboak.

Testuinguruaren arabera ez dira oso irudikatuta agertzen. Ez dira paisaia batentestuinguruan gehitzen, funtsa bilatu nahian edo. Soslaian agertu ohi dira horrela bereiztendirelako ondoen.

Landareen motiboak.

Erromatarren garaiko hilarrietan agertzen dira eta ondoren hilarri kristauetan.

Tresnak edo lanbideak.

Ezin dugu hildakoaren lanbidea (nekazaria, zapataria, errementaria, arotza, apaiza, ehiztariaeta abar) irudikatzen dutenak bezalako sinboloak aurkitu, lanabesak erakutsiz.Beranduagoko garaiko hilarrietan agertzen dira.

Tresnak edo lanabesak beren jatorrizko forma laua kontuan hartuz aukeratzen dira etaaurretiko bistan irudikatuta agertzen dira, objektuaren ezaugarri nabarmenenak irudikatunahian. Aurretiko bista bertikalean da jarrera erabiliena. Kasu batzutan bakarrik antzemandaiteke planta, mailuren baten irudiarekin.

Ikonografia honetan garrantzitsuena hauxe da, lanbideen bitartez lehenaldian zeudengizarte-maila desberdinak igarri ahal izateko aukera dugula.

Bestelako motiboak: Armak, zifrak, idazkera, ...

IV. MODULUA. Ikonografia 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Erlijioari lotuta, beste sinbolo-mota batzuk ditugu, Andre Maria, Mundu Bola, Bihotza etaGurutziltzatuak irudikatuz, eta IHS bera ere, Jesus Gizaki Salbatzailearen latinezko inizialgisa.

Motibo geometrikoak ere nagusitzen dira, zirkulua edo poligono izardunak izanikugarienak. Izarrak ere oso sarritan agertzen dira hilarrietan. Izar horietako askozirkunferentzien arkuen bidez eginak daude eta lore petalodun gisa ezagutu ohi dira. Bestebatzuetan, berriz, lerro zuzenen bidez eginak daude, alde zuzenak erakutsiz, eta ugarienaksei puntakoak, Salomonen zigilua edo Daviden izarra dira.

Kontuan hartu behar dugu betiere irudiek funtzio anitzak betetzen dituztela:apaingarriak, didaktikoak, edota objektuak jabearekin identifikatzeko; hala eta guztiz ere,batzuetan ez dute inolako garrantzirik eta birtuosismoz sortuak dira. Beraz, hilobi-monumentuetako irudiak irudikatzen duten errealitatea ordezkatzeko asmoz sortuak direlabeti pentsatzeari utzi behar diogu.6

Labur esanda, ikonografia aldatu egiten da gizarteen eta garaiaren arabera, eta ez diearketipo unibertsalei erantzuten.

IV. MODULUA. Ikonografia 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

1. UKAR MURUZÁBAL J.: Hallazgo de treintaiséis nuevas estelas de Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía deNavarra, 62. zk., 1993, 433 - 435. orr.

2. AGUIRRE SORONDO, A.: Antropología de la estela funeraria. Repaso de la cuestión e hipótesis de la interpretación.Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 65. zk., 1995.

3. PÉREZ VILLARREAL, V.: Simbología de las estelas discoideas. Hilarrien Nazioarteko V. Kongresua, Soria, 1994, 697-698. orr.

4. UKAR MURUZÁBAL J.: Op. cit. 439. orr.

5. UKAR MURUZÁBAL J.: Ayer y hoy de la estela discoidea Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 64. zk., 1994, 284. orr.

6. UKAR MURUZÁBAL J.: Op. cit. 279. orr.

JARDUERAK

Helburuak

Hilarrien sinbologia ezagutzea.

Hilarrietan agertzen den ikonografia anitza aztertzea.

Hiztegia

Sinboloa, esanahia, animalia, landarea, astrala, gizakia, tresna eta abar.

Jardueraren garapena

Jarduera hau bi fasetan banatuta dago:

1. HILARRIEN DOMINOA

Jarduera honetan bi domino-joko proposatzen dira. Jokoetako batean sinbolo astralak etagurutzeak agertzen dira eta bestean lanbideen eta landareen irudikapenari dagokionikonografia.

Taldea bitan banatzen da eta talde bakoitza domino batekin eta segidan bestearekinjolastuko da.

Dominoa 28 fitxaz osatuta dago. Eta hori kontuan hartu beharra dago taldea handia baldinbada. Arrazoi horregatik, baldin eta taldea bitan banatu ondoren 10 pertsona bainogehiagok osatzen badute, ekipotan jolastu beharko dute (2 edo 3 pertsonaz osatutakotaldetan).

Hona hemen jokoaren arauak:

Fitxa guztiak buruz behera jartzen dira eta bikote bakoitzak guztira 4 fitxaaukeratzen ditu.

Soberan geratzen diren gainerako fitxak buruz behera geratzen dira baita ere, jokoanzehar hartu ahal izateko. Komeni da fitxa-mordo bat hartu gabe uztea jokoa ezblokeatzearren.

Jokoari hasiera ematen zaio (zozketa bidez).

Talde bakoitzak ondoren adierazi bezala jarri behar ditu fitxak: fitxa bakoitzarenirudietako batek mahaiaren gainean dagoen fitxaren irudietako baten berdina izanbehar du. Jokalarietako batek fitxarik gabe geratzen denean mordotik hartu beharkodu mahaian dagoenarekin bat datorren bat lortu arte. Fitxak bukatzen badira,ondorengo jokalariari edota taldeari pasako zaio txanda.

Fitxarik gabe geratzen dena izango da irabazlea.

2. HILARRI-PIZZA

Modulu hau amaitzeko taldeko kide bakoitzak hilarri bat marraztea proposatzen dugu.Hilarri horretan gehien gustatzen zaizkion sinboloak irudikatuko ditu edota bere buruarekinkidetasun handiena dutela iruditzen zaizkionak.

Irakasleak osagaien taula bat izango du eskueran eta bertan sinbolo desberdinak agertukodira: landare eta animalienak, astralak, lanbideei dagozkienak eta abar. Bestalde, hilarrienhiru eredu desberdin izan behar ditu: hilobietakoak, disko-forma dutenak edo diskoidalaketa oroitarriak.

Kide bakoitzak bere hilarriari eman nahi dion forma aukeratuko du baita bertan agertu nahidituen irudiak ere. Adierazi beharra dago bakoitzak nahi duen irudia gehitu dezakeela.Sinbolo berriak sor daitezke edota osagaien taulan agertzen ez den beste edozein irudi.Gainera, komeni da gogoraraztea disko-formako hilarria lau zatitan zatikatu daitekeela laukoadrante eratuz. Koadrante horiek dira askotan espazioa osatzeko erreferentzia gisa baliodutenak.

Bestalde, hilarriaren oinean, sarritan, epitafioa edo inskripzioa agertzen da.

IV. MODULUA. Ikonografia 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

GOMENDIOAK

Modulu hau amaitzean, ondoko urrats hauek ematea gomendatzen dugu:

1. Ikonografiaren gaiari buruzko sarrera, modulu honetarako prestatutako eduki teorikoaoinarritzat hartuz.

2. Domino-jokoen bidez sinboloak ezagutzen hastea. Taldean joko batekin eta gerobestearekin aritzea.

3. Hilarri bat egitea.

MATERIALAK

Hilarrien 2 domino-joko

1. dominoa. Sinbolo astralen eta dagozkien aldaeren dominoa

2. dominoa. Lanbideena

HILARRI-PIZZAren osagaien taula*

* Material hau irakaslearen gida honen amaieran aurkitzen da fotokopiatzearren.

Non:

1 Ikastetxean

2 Ikastetxean

Norentzat: Lehen Hezkuntzako 2. zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergokoikasleentzat.

IV. MODULUA. Ikonografia 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Jarduera osagarrien proposamena

Helburuak

Heriotzarekin eta bizitzarekin zerikusia duten eta beste arlo batzuei lotuta dauden jarduerakburutzea. Bibliografiaren atala begiratzea gomendatzen dugu jarduera osagarri hau bertanadierazten diren liburuak kontsultatuz garatu ahal izateko.

Proposamenak

Musika Arloa

Heriotzari buruzko abestiak edo melodiak aztertzea (kanta herrikoiak, obra klasikoak etaabar).

Parte hartzen duten instrumentuak zeintzuk diren ohartzea, baita obraren testuingurua ere:garaia, egiteko arrazoia, garapena eta abar.

Ipuin, elezahar edo poema bati laguntzeko melodia bat sortzea.

Hizkuntza Arloa

Jarduera hau baliagarria izan daiteke antzezlan baten osagarri gisa, hau da, literaturhizkuntza oinarritzat hartuz ondokoak azter daitezke:

1. Heriotzaren gaiarekin zerikusia duten antzezlanak.

2. Hileta-erritoak.

3. Heriotzaren gaiari lotutako ipuinak edota kondairak.

4. Poemak.

Maletaren barruan heriotzari buruzko liburu bat agertzen da literatur ikuspegitik begiratutaeta abiapuntua izan daiteke testuren bat aztertzeko. Heriotzaren gaiarekin zerikusia dutenhitz jakin batzuen jatorri etimologikoa aztertzea ere interesgarria izan daiteke poemaksortzeko garaian. Jarduera-fitxa bat dago horretarako hain zuzen.

Azterketa hori lagungarria izango zaigu antzezlan bat antzezteko, melodia bat konposatzekoedota ipuin bat, poema bat edo kondaira bat sortzeko baita ere. Poemak, ipuinak etakondairak irudiez hornitu daitezke.

Antzerki Arloa

Kasu honetan helburua hiru alderdi hauetan oinarritzen da:

1. Heriotzaren gaia lantzen duten antzezlanak antzeztea.

2. Hileta-erritoak antzeztea.

3. Heriotzaren gaiarekin zerikusia duten ipuinak edo kondairak antzeztea.

Teknologia Arloa

1. Lehenengo moduluan egindako irteeran bisitatu zuten hilerriaren maketa sortzea.

2. Hilarri bat beste material batzuekin egitea: kartoia, plastilina, buztina, zura etaabar.

Ikus-entzunezko Hizkuntza: "Hilarri" (sei minutuko film laburra).

6 minutuko film laburra ikustea eta erabilitako baliabide bisualak aztertzea proposatzen da.

Jarduera osagarrien proposamena 1

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Zeharkako materialak

Maletaren barruan osagarri gisa erabil daitezkeen bi material daude, alderdi jakin batzuetansakontzeko eta moduluetako batzuen jarduerak osatzeko aukera emango digutenak.

Hauek dira aipatu ditugun materialak:

Liburua

CD-Roma

Liburua

Helburua

Heriotzari buruzko gaia sakonagotik aztertzea, literatur testu jakin batzuen bidez.

Edukia

Egile frantses, portuges, espainol eta euskaldun batzuen testu-sorta bat da, jardueraosagarrien eta, zehazki, Hizkuntza Arloaren lagungarri gisa balioko duena.

Argitalpenen honetan agertzen diren testuak aztertuz, heriotzaren gaiari literatur munduanematen zaion tratamendua aztertuko da.

Erabiltzeko modua

Maleta erabiltzen ari den taldearentzat erakargarrienak izan daitezkeen testuak aukeratzeaeta testu horretan zer kontatzen zaigun, horretarako zer hitz erabiltzen diren eta abaraztertzea.

Fitxa bat izango dute erreferentzia gisa.

CD-Roma

Helburua

Hilarrien gaira modu interaktibo batean hurbiltzea.

Edukia

Euskarri didaktiko honek proiektuan parte hartzen duten hiru herrialdeetako hilarriakagertzen diren web-orri baten antzeko egitura du.

Era berean, ikonografiaren gaira ere hurbil gaitezke euskarri digital honetan aurkitu ahalizango ditugun erreferentzien bidez, IV. modulua: Ikonografia partearen osagarri gisa erebaliagarriak izango zaizkigularik.

CD-Roma lau zatitan banatuta dago, eta honako hauek dira biltzen dituen edukiak:

Museoak

Atal honetan ikuspegi orokor batetik erakusten zaizkigu proiektuan parte hartu duten 20museoetako bakoitza. Lau azpiatal ditu, ondoko gai hauen arabera antolatuta:

Informazioa

Oinarrizko datuak agertzen direneko fitxa teknikoa, esate baterako, helbidea,telefonoa, web-orria, posta elektronikoa, ordutegia eta eraikinaren fatxadaren irudia.

Historia

Labur-labur, erakunde horietako bakoitzaren eboluzio historikoa adierazten da.

Jarduera osagarrien proposamena 2

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Jarduerak

Museoak burutzen dituen jarduerak aipatzen dira: bisitaldi gidatuak, erakusketak,tailer didaktikoak eta abar.

Ondarea

Kasu honetan, informazioa museoak bere baitan hartzen dituen fondoetan oinarritzenda eta, zehazki, bertan biltzen diren hilarrietan.

Proiektua

Atal hau euskarri interaktibo hau sartzen den proiektuari buruzkoa da. Proiektua eta berehelburuak aurkezten ditu, baita bertan parte hartu duten museoak eta herrialdeak ere.

Hilarriak

Kasu honetan, edukia berariazko lau eremutara mugatzen da. Eremu horiek hilarriarenmundura labur eta zehazki ezagutzen hasteko aukera ematen dute. Ondoko azpiatal hauekditu:

Zer dira hilarriak?

Zer adierazten dute?

Nolakoak dira?

Non daude munduan eta Europan?

Hizkuntza

CD-Rom honek biltzen duen informazioa parte hartzen duten herrialdeetako lauhizkuntzetan eskaintzen da, hau da: gaztelaniaz edo euskaraz (Espainia - Euskal Herria),frantsesez (Frantzia), portugesez (Portugal) eta ingelesez, hizkuntza osagarri gisa.

Jarduera osagarrien proposamena 3

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

II. BIDEOAMANU GÓMEZ-EN "HILARRI" FILM LABURRAREN ANALISIA

GLOSATEGIA

Sinopsi: filmaren argumentua edo funtsa esaldi batean edo bitan biltzen duen laburpena.

Argumentu edo istorio: Filmaren gertakarien ildo kronologikoa.

Kontakizun: Argumentuaren edo istorioaren narrazioa aurrez ezarritako ordena bati jarrai-tuz.

Gidoi: Filmean ikusiko duguna eta entzungo duguna zehazten duen idatzia, argumentuarenedo istorioaren arabera baino gehiago kontakizunaren arabera ordenatuta. Sekuentzietanbanatuta dago.

Sekuentzia: Espazio/denborari dagokion ekintza-unitatea. Espazio berean eta momentuberean gertatzen dena.

Hartze: Grabazioa edo filmazioa hasten denetik eteten den arte zintan jasota geratzen denirudiaren edo soinuaren zatia.

Plano: Filmaren osagai izateko hartze batetik aukeratzen den zatia.

Panoramika: Kamerak bere ardatzaren inguruan egiten duen higidura; higidura honenondoriozko irudi-segida.

Travelling: Kamera zoru gainetik higituz egindako planoa.

Jarraitasun edo raccord: aktore baten mugimendua, objektuen egoera eta abar planobatetik hurrengora iraunaraztea.

"Off" edo eremutik kanpo: Irudian agertzen ez den baina igartzen dugun guztia, ondoriozatera dugulako edo soinuaren bidez antzeman dugulako (adibidez off ahotsa).

"Eszenaratze": Film baten osagai guztiak antolatzea efektu edo esanahi jakin bat sorraraz-tearren.

ARGUMENTUA ETA GIDOIA

SINOPSIA

Espainiako gerra zibilean zehar, erizain bat soldadu baten heriotzaren lekuko izan da.Soldaduaren azken begiradaren aurrean liluratuta, heriotzatik harantz, betiko maitasunaeskainiko dio.

ARGUMENTUA

Paisaia berde bat ikusten dugu, hezea eta negukoa. Hilarrien hilerri bat agertzen da eta hila-rri guztietatik bat nabarmentzen da

Espainiako Gerra Zibilaren erdian gaude. Eraikin batean ospitale bat inprobisatu dute. Hilzorian dagoen soldadu bat mahai baten gainean etzaten ari direla begira ari da erizain bat.Harenganako bat-bateko erakartasuna sumatzen du bere barruan; haren begiradak liluratu-ta utzi du. Hil dela konturatzen da bat-batean.

Geroago, erizain gazteak hildako soldaduaren hilobia bisitatzen du aldizka. Zahartzaroa iritsizaionean azaldu egingo digu zein neurritaraino aldatu zuen lilura horrek bere bizitza, hainzuzen ere begirada haren lekuko izan zenean eragindakoa.

Jarduera osagarrien proposamena 4

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

GIDOIA

1. sekuentzia

Gaia aurkezten zaigu. Hilarrien hilerri bat neguko giro hezeaz inguratua.

2. eta 3. sekuentziak

Maitasunezko istorioa sortzen deneko eszenatokia deskribatzen zaigu denboraren etaespazioaren ikuspegitik: kanpaina-ospitale bat Espainiako Gerra Zibilean.

4. sekuentzia

Protagonista hilerrian sartzen da; eta arrosa bat ipintzen du 1. sekuentzian aurkeztu zaigunhilobiaren gainean. Erritual hau egiten duen lehenengo aldia ez dela igartzen da.

5. sekuentzia

Erizaina ospitalean ikusten dugu. Bat-batean hil zorian dagoen soldadu bat ekartzen dute.Begiradak gurutzatzen dira euren artean, soldadua hil dela konturatzen garen arte.

6. sekuentzia

Protagonistak, oraingo honetan edadetuta, 4. sekuentzian egiten zuen errituala errepikatzendu. Automobilera igotzen da eta hilerritik urruntzen ari den bitartean bere maitasunezkoistorio berezia azaltzen digu.

Pertsonaiek ez dute nortasun markaturik, eta horregatik eredu edo sinbolo gisa dihardute.Gerra ere sinbolikoa da, edozein gerra izan liteke eta soldaduak edozein bandokoak. Horrela,filmean agertzen diren gertakariek izaera unibertsala hartzen dute.

ARGAZKIA

Paisaia malenkoniatsu bat islatzen saiatzen da. Argia beti albo batetik sortzen da, neguanizaten den eguzkia bezalaxe. Ez da kolore bizirik agertzen; aldiz, argiaren presentzia (etaausentzia) nabarmentzen da.

Kamera dotoretasunez eta leuntasunez mugitzen da; pertsonaiei jarraituz edo bi pertsonaienartean begiradak gurutzatzen direneko unea azpimarratzen duen klimaxa sortzen deneanhurbilketa-travelling baten bidez.

SOINUA

Soinuan ez dago zarata-hotsik eta bere tratamendua naturalista da. Soinu-bandanSchumman-en pieza bat nagusitzen da hasieratik. Ganbara-musika da, erromantikoa,intimista eta malenkoniatsua, eta kontakizunaren neguko giro tristea azpimarratzen du.

Off ahotsaren erabilerak literatur testu bat testuinguru errealista baten barruan sartzekoaukera ematen du. Gainera, izaera mitikoa ematen dio istorioari.

MUNTAIA

Sekuentziak iraungipen beltz batek bereizten ditu. Narrazio zinematografiko klasikoanerabiltzen den prozedura da; espazioan eta denboran aldaketa bat izan dela ohartaraztendigu. Era berean, muntaia klasiko batez hitz egiten ari gara, ekintzaren jarraitasuna une oroerrespetatzen delako, eta plano aldaketak beti dramatikoki justifikatzen direlako; inoiz ereez dira hausazkoak.

Jarduera osagarrien proposamena 5

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

ESZENARATZEA

Interpretazioa naturalista da; etenaldi dramatikoan eta begiradetan oinarritua. Bi aktoresakpertsonaia bera antzezten ari direla konturatzen gara janzkeragatik eta orrazkeragatik etahilerrian erritual bera egiteagatik. Era berean, enkoadraketen errepikapen bat dagoprotagonistak soldaduaren hilarria bisitatzen dueneko bi sekuentzietan.

Hala eta guztiz ere, istorioa itxita geratzen da nolabait ere, lehenengo bisitaldian gazteabarrutian sartzen ikusten baitugu eta bigarren bisitaldian, berriz, emakumea, dagoenekoedadetua, bertatik irteten eta urruntzen ikusten baitugu. Gainera, azken sekuentzia haukontakizuna hasi den hilarriaren plano berarekin amaitzen da; eta horrela kontakizuna iamodu zirkular batean ixten da.

Aipatzekoa da baita ere kamera batzuetan hilarriaren altueran kokatuta dagoela, soldaduabere bitartez protagonistari benetan begira ari balitzaio bezala. Kasu honetan, hilarriakbitartekari lana betetzen du, filmaren beste protagonista bat balitz bezala.

JAKIN BEHAR DUZUNA

Gidoia filma baten oinarria da. Bertan aurkituko ditugu pertsonaien elkarrizketak, bainabaita istorioaren gertakizunak kontatuko ditugun ordena ere. Gainera, gidoian ekintzaburutuko deneko eszenatokiak barne hartzen dira eta horietan ikusiko duguna.Sekuentzietan banatzen da. Ekintzan eszenatokiaren edo denboraren aldaketaren bat baldinbadago, sekuentzia berri bat izango dugu.

Enkoadraketa kamera baten objektiboak jasotzen duen espazioaren laukia edo zatia da.Modelo gisa zutik dagoen pertsona bat hartzen badugu, enkoadraketan jasotakoarenarabera planoa desberdina izango da. Osorik agertzen bada plano orokorra izango dugu;pertsona hori belaunetatik gora "mozten" badugu, plano amerikarra; gorputzaren goikoerdia bakarrik ikusten bada, plano erdia eta burua bakarrik, edo burua eta sorbaldakikusten baditugu, lehen planoa.

Enkoadraketaren barruan pertsonaien ekintzak ikusten ditugu, baina ikusten ez deninformazioa ere ekintzagatik ondorioz atera dezakegu edo soinua entzunda sumatudezakegu. Horri off edo eremutik kanpo deitzen diogu.

Kamera, irudiak jasotzen dituen bitartean, bi modutan mugi daiteke. Bere ardatzareninguruan mugitzen bada panoramika bat da eta gurpilen gainean garabi batean edooperadorearen sorbalden gainean lekuz aldatzen bada "travelling" bat izango dugu.

Kamera pizten dugunean irudia grabatzen hasten da grabazioa eteten dugun arte; horrihartze bat deitzen zaio. Filmean sartzeko hartze horretatik aukeratzen dugun zatia planoada. Plano baten eta beste baten elkartzea muntaia da.

Raccord edo jarraitasuna, pertsonaia batek mugimendua plano batean hasten duenean etahurrengoan jarraitzen duenean; baita objektuek ondoz ondoko planoetan egoera bereanjarraitzen dutenean ere. Hau da, edalontzia hutsik jarraitzea, mahai bateko objektuak jarreraberean, pertsonaiak jantzi edo orrazkera berarekin eta abar.

Jarduera osagarrien proposamena 6

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

GALDERAK

1. Zeintzuk dira kontakizuna banatuta dagoen sekuentziak edo zatiak?

2. Kronologikoki, nola kontatuko zenuke filmean "desordenatuta" agertzen zaigun istorioa?

3. Aldatuko al zenuke kontatzen zaigun istorioa? Zer gertatuko litzateke?

4. Orain planoen sailkapena ezagutzen duzunez gero, filmetik hartu adibide bat planoorokor, plano amerikar, plano erdi eta lehen plano batena.

5. Ba al dakizu zer den travelling bat? Eta panoramika bat? Jar itzazu filmean agertzendiren bien adibide bat.

6. Nolakoa da filmaren argia? Nondik dator? Zergatik? Zer urtaro da? Aipatu urtaro horidela erakusten diguten beste xehetasun batzuk.

7. 5. sekuentzian, ospitalearen barruan erizainaren irudian jartzen dugu arreta berehala.Zergatik? Zerk bereizten du han dauden gainerako pertsonengandik?

8. Pertsonaia nagusia adin desberdina duten bi aktoresek hezurmamitzen dute. Zeintzukdira erabiltzen diren xehetasunak pertsona bera dela konturatzeko?

9. Filmaren klimaxa edo intentsitate dramatiko handiena duen unea xehetasun batzuekadierazten dute. Zeintzuk dira xehetasun horiek?

10. Zer antzekotasun dago emakumeak hilobia bisitatzen dueneko bi sekuentzien artean?Eta zer desberdintasun?

11. Saiatu filmaren ospitaleko plano bat marrazten. Non dago atea? Eta leihoak? Non dagoerizaina? Eta soldadua? Eta medikua?

12. Ospitalearen planoa marraztea lortu baduzu, non jarriko zinateke kamerarekinsoldaduari begira ari zaion bitartean erizainaren imajinak jasotzeko? Eta nondik jasokozenituzke soldaduarenak?

13. Filmean bi une historiko desberdin agertzen dira. Zein xehetasunetan antzeman daitekehori? Zer ezagutzen duzu bi garai horiei buruz?

14. Hilerrian, protagonistak ez du erdian dagoen gurutzean arretarik jartzen eta hilarrirantzjoaten da zuzenean. Zer desberdintasun antzematen duzu bi sinboloen artean?

15. Saiatu filma iruzkintzen. Gustatu al zaizu? Zer iruditu zaizu protagonistaren erabakia?Posible iruditzen al zaizu horrelako gauzak errealitatean gertatzea?

Jarduera osagarrien proposamena 7

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

Helburuak

Ikasleei ikus-entzunezkoen hizkuntzari dagozkion baliabideak ezagutzera ematea.

Taldea ikus-entzunezkoetan erabiltzen diren terminoak ezagutzen hastea.

Film laburraren egitura eta mezua igortzeko erabiltzen diren baliabideak aztertzea.

Edukia

Ikus-entzunezkoen hizkuntza edukiak transmititzeko bide gisa.

Jardueraren garapena

Jarduera honek bi fase ditu:

1. IKUS-ENTZUNEZKOEN HIZKUNTZARI BURUZKO SARRERA

Film laburra ikusi aurretik, eztabaida antzeko bat plantea daiteke ikus-entzunezkoenhizkuntzarekin zerikusia duten ondoko terminoen inguruan: sinopsia, argumentua edoistorioa, kontakizuna, gidoia, sekuentzia, hartzea, planoa, panoramika, travelling,jarraitasuna edo raccord, off edo eremutik kanpo eta eszenaratzea. Irakasleak kontzeptuakarbelean idatzi eta ezagutzen dituzten horien definizioa eska diezaioke taldeari.

Taldea bitan banatu daiteke eta arduradun bat egon daiteke guztien artean zehaztendituzten definizioak idazteko. Beharrezkoa izanez gero, hiztegia erabil dezakete. Lehenengobilaketa-lan hori egin ondoren, bateratze-lana egingo dute eta irakasleak akatsakzuzenduko ditu fitxa horretarako adierazi den edukian oinarrituta ("Jakin behar duzuna").

2. Manu Gómez-en "HILARRI" FILM LABURRA IKUSTEA ETA AZTERTZEA.

Ikus-entzunezkoa proiektatzea, hilarriei buruzko gaiaren sarrera gisa.

Ikus-entzunezkoa ikusi ondoren, bere edukia aztertuko dute erreferentzia gisa ondokoparametro hauek hartuz:

SINOPSIA

ARGUMENTUA

GIDOIA (SEKUENTZIAK)

ARGAZKIA

SOINUA

MUNTAIA

ESZENARATZEA

Jarduera honetarako beharrezkoa izango da proiekzioa behin baino gehiagotan ikustea baitabideoa geldiaraztea ere behar den aldi guztietan, hain zuzen ere sekuentzia bakoitza,muntaia, gidoia eta abar arretaz begiratzeko.

Abiapuntu gisa jarduera honetarako barne hartu diren 15 galderak har daitezke.

Jarduera osagarrien proposamena 8

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

GOMENDIOAK

IKUS-ENTZUNEZKOEN HIZKUNTZARI BURUZKO SARRERA:

Komenigarria da irakasleak aldez aurretik edukiak aztertzea eta bideoa ikustea.

MATERIALAK

II. bideoa

Non:

1. IKASTETXEAN

2. IKASTETXEAN

Norentzat:

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat.

Jarduera osagarrien proposamena 9

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

FITXA TEKNIKOA:

Non zegoen?:Noizkoa da?:Zein tankera du?. Deskriba ezazu:

Zein irudi ditu?:

Non dago?:Zertarako da?:Zerez egina dago?:Neurriak: Luzera

ZabaleraOinaren sakoneraGoikaldearen sakonera

Zerrenda zenbakia:

DATU OSAGARRIAK:

Ba al du hilarriak hildako pertsonarekin erlazionatutako testurik? Adi egoneta azter ezazu zeozer idatzirik ote duen.

1.Fasea Datuen bilketa

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

2.1 Fasea Informazioa osatu

HILARRIAREN KOKAPENA BERE GARAIAN:POLITIKA. Gizartearen botere antolakera.

IDATZIA: Testuinguru politikoaren azalpen laburra.

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

2.2 Fasea Informazioa osatu

HILARRIAREN KOKAPENA BERE GARAIAN: EKONOMIA. Lan-iturriak.

IDATZIA: Testuinguru ekonomikoaren azalpen laburra.

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

2.3 Fasea Informazioa osatu

HILARRIAREN KOKAPENA BERE GARAIAN: GIZARTEA. Gizartearen antolamendua.

IDATZIA: Gizarte testuinguruaren azalpen laburra.

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

2.4 Fasea Informazioa osatu

HILARRIAREN KOKAPENA BERE GARAIAN: ERLIJIOA ETA SINESMENAK

IDATZIA: Erlijio eta sinesmenen testuinguruaren azalpen laburra.

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

2.5 Fasea Informazioa osatu

HILARRIAREN KOKAPENA BERE GARAIAN: BESTELAKOAK. Garai horretako gertakari garrantzitsurik ba al da?

IDATZIA: Gertakari garrantzitsu baten azalpen laburra.

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

IKONOGRAFIAREN AZTERKETA:

Hilarri bakoitza osagai ezberdinez osatua dago. Zuk aukeratutako hilarrihorrek dituen sinboloak aztertu. Nolakoak dira?

Bai Ez Zenbat?

Gurutzeak

Izardun ezaugarriak

Landareen ezaugarriak

Animalien ezaugarriak

Gizakion ezaugarriak

Armak

Bestelako ezaugarriak

Zenbakiak

Idazkera

3.1 Fasea Bildutako informazioaren azterketa

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

3.2 Fasea Bildutako informazioaren azterketa

IKONOGRAFIA :Marraz ezazu zure hilarriak dituen irudiaketa bere esanahia hiztegian bila ezazu edo eta pentsa ezazuzerekin erlazionatzen duzun.

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

Izena:

Esanahia/Erlazioa:

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

3.3 Fasea Hitz gakoen jatorri etimologikoaren azterkerta

Idatzi hemen aukeratutako hitz bakoitza eta saia zaitez bere esanahia etajatorri latinoa edo grekoa aurkitzen.

Hitza: Jatorria:

Hitza: Jatorria:

Hitza: Jatorria:

Hitza: Jatorria:

Hitza: Jatorria:

Hitz gakoak:

Gako-hitzen zerrenda emango dizugu. Zure hilarria begira ezazueta aipatutako zerrendatik aukera itzazu zure hilarriarekinerlazionatzen dituzunak edo eta hilarrian bertan agertzendirenak. Nahiko bazenu ere, beste hainbat hitz gehi ditzakezu.

UraAireaLurraSua ArgiaZeruaIlargiaItsasoaIbaiaEguzkiaSugarraHaizeaIzarraEkialdeaMendebaldeaHarriaGurpilaOrdulariaArrastoaOinatzIluntasuna

BizitzaHeriotzaArimaBihotzaJainkoaGurtzaRequiemSarkofagoaZerraldoHilkutxa

HutsuneaOsotasunaPoztasunaTristuraAlaitasunaLoaldiAtsedenItzalaIsiltasunaIraganaEtorkizunaOraina

MugarriaKromletxTrikuarriaIdulkiaHilarriaDiskoaBorobila

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

Izenburua:Egilea:Gaia:

1.- Zer kontatzen digu olerkiak?

2.- Zein leku aipatzen ditu?

3.- Zeintzuk dira bere oroimenak?

4.- Nola sentitzen da egilea?

5.- Zein hitz agertzen dira olerkian?

4.Fasea Olerkien analisia

© S

an T

elm

o M

useo

a - D

onos

tia K

ultu

ra

IZENA ADINA

LEKUA IKASTETXEA

Izenburua:Egilea:Gaia:

5.Fasea Olerkien sorkuntza eta marrazketa

Ipui, olerki edo eta istorio bat idatzi eta berarekin erlazionatutadagoen marrazki baten bitartez osa ezazu

MARRAZKIA

Hilarriak BiribilketanViajando por las EstelasVoyage parmi les StèlesViajando pelas Estelas

Hilarri-Pizza©

San

Telm

oM

useoa

-D

onostia

Kultura

ItxurakSinboloak

Hilarriak BiribilketanViajando por las EstelasVoyage parmi les StèlesViajando pelas Estelas

Hilarri-Pizza©

San

Telm

oM

useoa

-D

onostia

Kultura