Gelan jarduteko gida

9
www.hetel.org Pedagogia berrikuntzako batzordea GELAN JARDUTEKO GIDA (IRAKASLE BIDERATZAILEA EDO GIDARIA) 2007ko otsaila www.hetel.org

description

 

Transcript of Gelan jarduteko gida

Page 1: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

Pedagogia berrikuntzako batzordea

GELAN JARDUTEKO GIDA

(IRAKASLE BIDERATZAILEA EDO GIDARIA)

2007ko otsaila www.hetel.org

Page 2: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

AURKIBIDEA

1. Zergatik kaleratu dugu Gelan Jarduteko Gida?............................................ 3. or.

2. Zer da irakasle bideratzailea edo irakasle gidaria?...................................... 3. or. 3. Irakasle bideratzailearen edo gidariaren dodekalogoa: zer egin behar duen eta

zer ez............................................................................................................ 4. or. 4. Irakasle bideratzailearen edo gidariaren lana errazteko erremintak, dinamikak

edo jarduerak................................................................................................ 6. or.

Page 3: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

1.- ZERGATIK KALERATU DUGU IKASLEGAN JARDUTEKO GIDA? 2005eko bukaeran, urtebeteko bileretan eta lan saioetan zehar egindako gogoeta eta azterketen emaitzak aurkeztu eta ezagutarazi zituen HETELeko Pedagogia Berrikuntzako Batzordeak (ikus. http://www.hetel.org/documentos-eu/doc_innovacion-eu ). Aipatutako lanak 3 alderdi uztartzen zituen: - Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasleen eta oro har ikasle heldu guztien profila

(helburu - profila). - Metodologia garapenak eta pedagogia eremuak eta baliabideak: ikaslearen profila lortzen

lagundu dezaketen pedagogia metodologiak eta erremintak. - Irakaslearen profila (helburu - profila ). Edonola ere, lanean jasotako metodologia eta metodologia erreminta jakin batzuk eta irakasteko modu tradizionalarekin zerikusirik ez duten beste batzuk erabiltzea funtsezkoa iruditzen zitzaigun, ikasle profilean egokitzat hartutako alderdiak garatzeko. Metodologia edo erreminta guztien alderdi komunetako bat honako hau da: irakasle rolaren funtsezko aldaketa. Izan ere, irakasleak ikasleen bideratzaile edo gidari izan behar du, eta ikasleak bere ikasketen protagonista. Beste alderdi aipagarri bat irakasleen arteko koordinazioa da, jarduera integratuak gauzatzeko. Ikasleek talde moduan ikusi behar dituzte irakasleak, eta ez irakasle indibidual moduan. Hizpide dugun alorrean irakaslearen jardunak egituratzailea eta funtsezkoa izan behar duela kontuan hartuta, dokumentu erabilgarria egiten saiatu gara, eta jokaera ildo batzuk bildu ditugu, ikasleen garapen pertsonalaren eta profesionalaren aldeko konpromisoa hartu duten irakasleentzat. Izan ere, irakasle bideratzaileak edo gidariak ikasleei gaitasun egokiak garatzen laguntzen diela uste dugu. Eta gaitasun horiek, gizarte eta produkzio eskariei hobeto erantzuteaz gain, bizimodu orekatuagoa eta hobea izaten laguntzen diete ikasleei.

2.- IRAKASLE BIDERATZAILEA EDO IRAKASLE GIDARIA Irakasle bideratzailearen edo gidariaren jokabidea ez dator bat eskola magistralak ematera mugatzen den irakasle orojakilearen (ezagutza transmisioa norabide bakarrean) jardunarekin. Aitzitik, irakasteko modu tradizionalaz bestelako estrategiak erabiltzen ditu, ikasleek ikasi eta gaitasun jakin batzuk bereganatu ditzaten (kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko gaitasun multzoak osatzen du gaitasun horietako bakoitza). Irakasle bideratzailea edo gidaria izatea betiko irakasle tradizionala izatea baino zailagoa da, denbora gehiago eta dedikazio eta konpromiso handiagoak eskaini behar baitizkie ikasleei. Era berean, ikasleentzat ere ez da erraza testuinguru horretan jardutea, eduki hartzailearen rol pasiboa bertan behera utzi eta konpromisoaren, ekintzailetzaren, autodiziplinaren eta lanaren bidea urratu behar baitute ezinbestean. Aipatutako planteamenduaren arabera, funtsezko desberdintasuna hauxe da bai ikasleentzat bai irakasleentzat: epe luzera atseginagoa, eraginkorragoa eta aberasgarriagoa da irakasle bideratzailea izatea.

Page 4: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

3.- IRAKASLE BIDERATZAILE EDO GIDARIAREN DODEKALOGOA

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

1.- Ikaslearengan eta ikaskuntzan oinarritzen da. Ikasketa helburuak eta ikasleek helburu horiek lortzeko gauzatu beharreko prozesua argi izaten ditu. IKASLEA PROTAGONISTA DUTEN METODOLOGIAK. 2.- Elkarlanean aritzen da gainerako irakasleekin. ELKARREKIN HEZI. 3.- Informazioaren eta ezagutzaren bitartekaria da. IRAKASLE BIDERATZAILEA. 4.- Talde lana sustatzen du, ikasteko modu eta erritmo anitzak kontuan hartuta. Ikasleekin taldeka aritzen da, baina bakoitzaren indibidualtasuna errespetatuz. Ikastea elkarlaneko jardueratzat hartzen du, alegia, estrategiak sustatzen ditu, ikasleek ezagutzak barneratu eta gainerako ikaskideekin batera sortu ditzaten. TALDE LANA BULTZATU ETA ANIZTASUNA ZAINDU. 5.- Egoera errealetatik edo ikaslearentzat hurbilekoak diren egoeretatik abiatzen da, ikasteko premia somatu dezan. BALIOTSUA DA ETA ABERASTEN ZAITU. 6.- Ikasleen pentsamendu kritikoa suspertzeko moduko ikasketa egoerak garatzen ditu. ZERGATIAK BILATU.

1.- Bere buruan oinarritzen da, protagonista bihurtuz. Ikas prozesua eta irakasteko jarduerak ez lituzke nahastu behar, eta beraz, gai bakoitza lantzerakoan ez luke denbora gehiena taldearen-gelaren aurrean azalpenak ematen igaro behar. ESKOLA MAGISTRALA SOILIK. 2.- Bere kasa egiten du lan, isolatuta, bere ikasgaia edo modulua soilik kontuan hartuz. FRANKOTIRATZAILEA. NORK BEREA. 3.- Ezagutzak hedatzera mugatzen da, eta irakaskuntzari bakarrik ematen dio garrantzia. IRAKASLE IGORLEA. 4.- Lanak taldeko kideen artean banatzen ditu, eta azkenean banaka landutako atal guztiak osatzen ditu. Baina lehen lana ongi ez doala ikusiz gero, bertan behera uzten du, ikasleei egoera bideratzeko (emaitzetan eta hobekuntza planetan oinarrituta) aukerarik eman gabe. Talde lana baztertu egiten du, eta ikaslerik aurreratuenek bakarrik ikasten dute. Banakako zereginak sustatzen ditu, eta ikastea jarduera indibidualtzat hartzen du. BANAKAKO LANA DENENTZAT. 5.- Ikasgaiak edukiz betetzen ditu, ikaslearentzat bizitza profesionalean zehar behin edo behin baliagarriak izango direlakoan. INTERESIK GABE IKASIA BEREHALA AHANTZIA. 6.- Ikasleak ezagutza hartzaileak baino ez dira berarentzat. EDUKIAK ERREPIKATUZ BURUZ IKASI.

Page 5: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

7.- Hainbat eratako teknika didaktikoak erabiltzen ditu, kontzeptuak, jarrerak eta prozedurak ebaluatzeko. Lan prozesuaren eboluzioa baloratzen du, eta halaber, ikasleek emaitzen eta akatsen bidez ikastea nahi du. ETENGABEKO EBALUAZIOA. 8.- Irakatsi eta ikasteko prozesuaren berrikuntzan baliabide teknikoak sartzearen aldeko jarrera du, eta hezkuntza jarduera hobetzea du helburu. IKT-ak GELAN TXERTATUAK. 9.- Ikasketak antolatzeko eta ebaluatzeko (autoebaluazioa, koebaluazioa) zereginetan parte hartzen uzten die ikasleei. Ikasleekiko etengabeko feed-backean oinarritzen da, edukiei eta edukiak lantzeko moduei dagokienez, taldea kasuan kasuko helburuak lortzen joan dadin. IKAS PROZESU ETA EBALUAZIO PARTEHARTZAILEA. 10.- Argi aitortzen du ikasleek planteatutako gauza batzuk ez dakizkiela edo ez dituela ezagutzen, eta haiekin batera ikasteko estrategia diseinatzen du. ETENGABEKO IKASKETA. 11.- Bere eragin pertsonalaz eta ikasleak berarekin identifikatzeko aukeraz jabetzen da. Kontuz ibiltzen da gela barruan eta kanpoan agerian uzten dituen baloreekin (badaki jokaera eredua dela bere ikasleentzat). EREDUGARRIA NAIZ, BERRITZAILEA, EKINTZAILEA. 12.- Hezkuntza jarduera esperimentatzen, ebaluatzen eta bideratzen du (autokritika), eta egiten duen guztia dokumentatu egiten du. KRITIKOA DA BERE LANAREKIN.

7.- Buruz ikasitako kontzeptuetan oinarritzen du ebaluazioa. Azterketak puntu kritikoak dira, ikasle bakoitza bere tokian jartzeko. EBALUAZIO METATUA. 8.- Ez du onartzen baliabide teknologikoak curriculum diseinuaren osagai izatea. Aipatutako diseinua da bere helburu bakarra. IKT-rik EZ EDO DENA IKT. 9.- Ikasleen partaidetzarik gabe hartutako erabakiak inposatzen ditu. HAU HORRELA ETA HORRELA EGITEN DUGU ETA KITTO!!. 10.- Ikasleek baino askoz ere gehiago dakiela erakusten saiatzen da beti. IKASKETA OROJAKILEA, DENA DAKIENARENA. 11.- Ikasleengan inolako eraginik ez duela edo oso eragin txikia duela uste du. MONOTONOA NAIZ ETA ALDAKETAK EZ ZAIZKIT GUSTATZEN. 12.- Dena ongi egiten duela uste du, gauzak modu bakar batean egin daitezkeela, eta bera ez duela inork kontrolatzen. DENA ONDO EGITEN DU, ETA EZ DU PAPERIK BEHAR.

Page 6: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

4.- Irakasle bideratzailearen edo gidariaren lana errazteko ERREMINTAK, DINAMIKAK edo JARDUERAK

1.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Ikaslearengan eta ikaskuntzan oinarritzen da. Ikasketa helburuak eta ikasleek helburu horiek lortzeko gauzatu beharreko prozesua argi izaten ditu. IKASLEA PROTAGONISTA DUTEN METODOLOGIAK.

Bere buruan oinarritzen da, protagonista bihurtuz. Ikas prozesua eta irakasteko jarduerak ez lituzke nahastu behar, eta beraz, gai bakoitza lantzerakoan ez luke denbora gehiena taldearen-gelaren aurrean azalpenak ematen igaro behar. ESKOLA MAGISTRALA SOILIK.

- Ikasgai edo modulu batean, aurretiazko ideiak eta ezagutza edo oinarrizko egoera zein den

diagnostikatzea. Beharrezkoa da hasierako unitate didaktikoak moldatzea. - Ebaluazio galdeketa eta hasierako jarduera motibagarriak garatzea (ikaslea bere

abiapuntuaz ohartzeko autoebaluazio-fitxak egin) - Ikaskuntza – helburuetan oinarrizkoak diren elementuak eta gutxieneko edukiak zein diren

bereizten jakitea - Banakako eta taldeko lorpenen fitxak erabiliz, jarraipena landu eta egitea - Ikasleak beste ikasle batzuen tutore izatea - Mailakako zailtasuneko Webquest eta elearning estrategiak garatzea. Ikasleak gai izan

behar dira kasuko ariketak egiteko - ... 2.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Elkarlanean aritzen da gainerako irakasleekin. ELKARREKIN HEZI.

Bere kasa egiten du lan, isolatuta, bere ikasgaia edo modulua soilik kontuan hartuz. FRANKOTIRATZAILEA. NORK BEREA.

- Bi irakaslek edo gehiagok parte hartzen duten unitate didaktiko mistoak garatzea - Proiektu bateratuak egitea, ikasgai edo modulu bat baino gehiago uztartuz. - Sailen arteko bilerak bultzatzea. - Diziplina arteko proiektuak sustatzea. - Hainbat ikasgaitan, lorpen komunen ebaluazio-fitxak egitea helburuen alorrean. - Datuak zenbait irakasleren artean jaso daitezela bultzatzea, bai eta erabakiak batera

hartzea ere. - Ikasketa-teknikak kontrolatzea zenbait ikasgai edo modulutan (esaterako, laburpen-teknika

komunak). - Banakako teknikak (hainbat ikasgaitan aplikatuta, zenbait diziplina arteko ikuspegitarako). - ... 3.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Informazioaren eta ezagutzaren bitartekaria da. IRAKASLE BIDERATZAILEA.

Ezagutzak hedatzera mugatzen da, eta irakaskuntzari bakarrik ematen dio garrantzia. IRAKASLE IGORLEA.

- Denbora luzea ematea, ikasleek informazioa bildu, analizatu eta interpreta dezaten,

dokumentazio-ikerketaren, Webquest-aren edo beste metodologia batzuen bidez. - Hedabideetan informazioa bila dezaten sustatzea (Internet barne). - Talde-lanetarako gidoiak eta baliabideak ematea.

Page 7: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

- Ikasleek kontzeptu-mapak egin ditzaten bultzatzea. Mapa horiek beste mapa handiago

batean txertatu ahalko dira, eta azkenean, kontzeptu guztien kontzeptu-mapa osatuko dute (talde-lanak, mapa erraldoia, eskoletan egindako informazio-taulak...).

- ... 4.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Talde lana sustatzen du, ikasteko modu eta erritmo anitzak kontuan hartuta. Ikasleekin taldeka aritzen da, baina bakoitzaren indibidualtasuna errespetatuz. Ikastea elkarlaneko jardueratzat hartzen du, alegia, estrategiak sustatzen ditu, ikasleek ezagutzak barneratu eta gainerako ikaskideekin batera sortu ditzaten. TALDE LANA BULTZATU ETA ANIZTASUNA ZAINDU.

Lanak taldeko kideen artean banatzen ditu, eta azkenean banaka landutako atal guztiak osatzen ditu. Baina lehen lana ongi ez doala ikusiz gero, bertan behera uzten du, ikasleei egoera bideratzeko (emaitzetan eta hobekuntza planetan oinarrituta) aukerarik eman gabe. Talde lana baztertu egiten du, eta ikaslerik aurreratuenek bakarrik ikasten dute. Banakako zereginak sustatzen ditu, eta ikastea jarduera indibidualtzat hartzen du. BANAKAKO LANA DENENTZAT.

- Lantaldeak osatu eta dinamizatzea, PBL- ABI metodologian bezala (Problem Based

Learning – Arazoak Bideratuz Ikastea), taldeak sortzean ikasleen ikaskuntza-estiloak aintzat hartuz. Edo oro har, kolaborazioa sustatzen duten teknika didaktikoak erabiltzea (lantaldeetan antolatzea, talde-dinamikak, taldeko gainerako kideen iritzia kontuan hartuta ebaluatzea, etab.).

- Taldeek “taldeko kontratu” bat egin dezaten bultzatzea (taldeko kideen jarrera eta lana autoerregulatzeko arauak).

- Baliabideak ematea lantaldeei, ikaskuntzan edo harremanetan aurkitzen dituzten zailtasunak eta oztopoak gainditzeko.

- Sormenezko tekniken erabilera bultzatzea (ideia-jasa, dokumentazioa erabiltzea, 5 Wak – what, who, when, where and why-...).

- Ezagutza-maila ezberdinetarako programatutako jarduerak egitea. - ... 5.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Egoera errealetatik edo ikaslearentzat hurbilekoak diren egoeretatik abiatzen da, ikasteko premia somatu dezan. BALIOTSUA DA ETA ABERASTEN ZAITU.

Ikasgaiak edukiz betetzen ditu, ikaslearentzat bizitza profesionalean zehar behin edo behin baliagarriak izango direlakoan. INTERESIK GABE IKASIA BEREHALA AHANTZIA.

- Ikerketa bultzatzea: bizitzako arazo errealetatik abiatuz, proiektu, dokumentazio-ikerketa

eta abarretan PBL- ABI (Problem Based Learning – Arazoak Bideratuz Ikastea) metodologia erabiltzea,

- Interneten eta IKTen erabilera sustatzea. - ... 6.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Ikasleen pentsamendu kritikoa suspertzeko moduko ikasketa egoerak garatzen ditu. ZERGATIAK BILATU.

Ikasleak ezagutza hartzaileak baino ez dira berarentzat. EDUKIAK ERREPIKATUZ BURUZ IKASI.

- Zalantzak ager daitezen bultzatzea, galderak erabiliz, edo pentsaera paradoxikoko

estrategiak eta hipotesiak planteatuz.

Page 8: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

- Partaidetza aktiboa sustatzea, ikasleak iruzkinak egin ditzaten eta iritzia azal dezaten

bultzatuz, erabakiak zein akordioak denen artean adostu ditzaten saiatuz, iritzi-inkestak eginez, taldeen autoebaluazioak garatuz, etab.

- Debate-foroak eta eztabaida-taldeak bideratzea. - ... 7.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Hainbat eratako teknika didaktikoak erabiltzen ditu, kontzeptuak, jarrerak eta prozedurak ebaluatzeko. Lan prozesuaren eboluzioa baloratzen du, eta halaber, ikasleek emaitzen eta akatsen bidez ikastea nahi du. ETENGABEKO EBALUAZIOA.

Buruz ikasitako kontzeptuetan oinarritzen du ebaluazioa. Azterketak puntu kritikoak dira, ikasle bakoitza bere tokian jartzeko. EBALUAZIO METATUA.

- Unitate didaktiko bakoitzaren hasieran, lortu beharreko helburuak eta erabiliko den

ebaluazio-sistema zein diren azaltzea, argi eta sistematikoki. - Besteak beste, ariketa gehigarriak eginez, jarrera ona edukiz, etabar, ikasleei puntu

osagarriak lortzeko bide emango dieten bideak diseinatu ikasgaia edo moduluetan. - Balizko azterketak egitea ariketa moduan. Azterketa horien bidez, ikasleek beren buruak

zuzendu eta egindako akatsetatik ikasiko dute (ebaluazio formatiboa). - ... 8.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Irakatsi eta ikasteko prozesuaren berrikuntzan baliabide teknikoak sartzearen aldeko jarrera du, eta hezkuntza jarduera hobetzea du helburu. IKT-ak GELAN TXERTATUAK.

Ez du onartzen baliabide teknologikoak curriculum diseinuaren osagai izatea. Aipatutako diseinua da bere helburu bakarra. IKT-rik EZ EDO DENA IKT.

- Sarean dauden hezkuntza-baliabideak hautatu eta erabiltzea. - Interneteko komunikazio-baliabide ugariak erabiltzea (web 2.0.), ezagutza eraikitzea

helburu dutenak (wiki, blog...). - Meta bitartekoak erabiltzea, esaterako, Hot Potatoes. - Ikaskuntza-prozesuan, arbel digitala, ordenagailua, bideokonferentziak eta abar txertatzea. - IKTak beste metodo tradizionalago batzuekin tartekatzea (webquest, altxorraren bila, etab.). - ... 9.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Ikasketak antolatzeko eta ebaluatzeko (autoebaluazioa, koebaluazioa) zereginetan parte hartzen uzten die ikasleei. Ikasleekiko etengabeko feed-backean oinarritzen da, edukiei eta edukiak lantzeko moduei dagokienez, taldea kasuan kasuko helburuak lortzen joan dadin. IKAS PROZESU ETA EBALUAZIO PARTEHARTZAILEA.

Ikasleen partaidetzarik gabe hartutako erabakiak inposatzen ditu. HAU HORRELA ETA HORRELA EGITEN DUGU ETA KITTO!!.

- Unitate didaktiko bakoitzaren hasieran, lortu beharreko helburuak eta erabiliko den

ebaluazio-sistema zein diren azaltzea, argi eta sistematikoki. - Helburu eta jomugak definitzea, eta horiek ikasleekin “negoziatzea”. - Ikasleek beren buruak ebalua ditzaten sustatzea. - ...

Page 9: Gelan jarduteko gida

www.hetel.org

10.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Argi aitortzen du ikasleek planteatutako gauza batzuk ez dakizkiela edo ez dituela ezagutzen, eta haiekin batera ikasteko estrategia diseinatzen du. ETENGABEKO IKASKETA.

Ikasleek baino askoz ere gehiago dakiela erakusten saiatzen da beti. IKASKETA OROJAKILEA, DENA DAKIENARENA.

- Ikaskuntza kontzientziatzea partekatutako erantzukizuna da. - Ezagutzen ez ditugun gauzei buruz ikasteko erabiltzen diren jarraibideak erakustea ikasleei. - Informazioa nola bilatzen dugun: informazio-jarraibideak eta -iturriak. - Informazio guztiaren artean (informazio ugari badago), atal garrantzitsuak nola

identifikatzen ditugun: interesatzen zaiguna zehazteko jarraibideak. - Barneratutako ezagutza nola lotu eta kokatzen dugun gure kognizio-hondoan. - Ikasitakoa nola autoebaluatzen dugun. - ... 11.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Bere eragin pertsonalaz eta ikasleak berarekin identifikatzeko aukeraz jabetzen da. Kontuz ibiltzen da gela barruan eta kanpoan agerian uzten dituen baloreekin (badaki jokaera eredua dela bere ikasleentzat). EREDUGARRIA NAIZ, BERRITZAILEA, EKINTZAILEA.

Ikasleengan inolako eraginik ez duela edo oso eragin txikia duela uste du. MONOTONOA NAIZ ETA ALDAKETAK EZ ZAIZKIT GUSTATZEN.

- Eredu izatea, eta ezagutzeko eta hobetzeko interesa eta jakin-nahia baloratzea. - ... 12.

Zer egin behar duen irakasle bideratzaileak Zer ez duen egin behar irakasle bideratzaileak

Hezkuntza jarduera esperimentatzen, ebaluatzen eta bideratzen du (autokritika), eta egiten duen guztia dokumentatu egiten du. KRITIKOA DA BERE LANAREKIN.

Dena ongi egiten duela uste du, gauzak modu bakar batean egin daitezkeela, eta bera ez duela inork kontrolatzen. DENA ONDO EGITEN DU, ETA EZ DU PAPERIK BEHAR.

- Unitate didaktikoak eta programazioak berrikustea. - Hobetze-alorrak identifikatu eta aplikatzea. - Unitate didaktikoen jarraipena egitea (jarraipeneko orria). - Sailen, etapen eta gelen bilerak egitea, ikasgairako eta etaparako hobetze-alorrak lantzeko:

emaitza akademikoen analisia, inkestak, koordinazioa... - Gelan, metodologia berriak probatu eta ebaluatzea. - Ikasleekin egindakoa dokumentatzea. - Enpresetara joatea, eta ondoren, behatutakoa transmititzea (enpresako profesional baten

eguneroko zereginak behatzea). - ...