Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: azaroa-abendua...Ihes betea / Anjel Lertxundi N LER Warner...

1
www.donostiakultura.eus Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: azaroa-abendua Jenisjoplin / Uxue Alberdi N ALB Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzen ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Connemara gure bihotzetan / Julen Gabiria N GAB Txemak galdu egin du bere neska-laguna, Eider, auto istripu batean. Jota dagoela, Eiderren egunkari ezkutua aurkitu du, eta aurreko urtean Irlandara egindako bidaia errepikatzera abiatu da. Gazte batzuen abenturen nobela, eta maitasunari buruzko eleberria ere bai Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Koadernoa zuri / Arantxa Iturbe N ITU Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Nola heldu naiz ni honaino / Kattalin Miner N MIN Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Musika airean / Karmele Jaio N JAI Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme- alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia. Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena ... Ihes betea / Anjel Lertxundi N LER Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero Piztiaren begiak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar duen polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre N AGI Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko... Hamaseigarrenean, aidanez / Anjel Lertxundi N LER "Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko", horixe da eleberriaren lehen perpausa. Martzelinaren bihozkada hori nagusitzen da hasiera- hasieratik; eta nobela zehazki ez dakigun gertakariaren inguruko informazioa antolatzen igaroko da. LIBURUTEGI ZERBITZUA SERVICIO BIBLIOTECARIO Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 - 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 162 / 750 F. 943 431 895 E. [email protected] 1 2 2 4 5 n I

Transcript of Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: azaroa-abendua...Ihes betea / Anjel Lertxundi N LER Warner...

Page 1: Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: azaroa-abendua...Ihes betea / Anjel Lertxundi N LER Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen

www.donostiakultura.eus

Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: azaroa-abendua

Jenisjoplin / Uxue Alberdi N ALB

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas,gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekinborrokatzen ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunarenbila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen,bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarakoprest.

Connemara gure bihotzetan / Julen Gabiria N GAB

Txemak galdu egin du bere neska-laguna, Eider, auto istripubatean. Jota dagoela, Eiderren egunkari ezkutua aurkitu du,eta aurreko urtean Irlandara egindako bidaia errepikatzeraabiatu da. Gazte batzuen abenturen nobela, eta maitasunariburuzko eleberria ere bai

Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutakoetxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko berebizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendulazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartukoduena.

Koadernoa zuri / Arantxa Iturbe N ITU

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amarenheriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteariesateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatuzaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoangordetakoak ere.

Nola heldu naiz ni honaino / Kattalin Miner N MIN

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea,etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastarenlaukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duenbizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean,ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.

Musika airean / Karmele Jaio N JAILeiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira,munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetanlaguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina,bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia. Maitasunaeta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena ...

Ihes betea / Anjel Lertxundi N LER

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian.Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu horiageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da WarnerEuropan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero

Piztiaren begiak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitunahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tartekopostutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar duenpolizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata besteaharrapatu nahian dihardute, eginahal guztian.

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre NAGIGauza asko da batean nobela hau: egileak bere amarieskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia etaistorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bilahaurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzioariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ezizatearen inguruko gogoeta zalantzazko...

Hamaseigarrenean, aidanez / Anjel Lertxundi N LER

"Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidanaezagutzeko", horixe da eleberriaren lehen perpausa.Martzelinaren bihozkada hori nagusitzen da hasiera-hasieratik; eta nobela zehazki ez dakigun gertakariareninguruko informazioa antolatzen igaroko da.

LIBURUTEGI ZERBITZUA SERVICIO BIBLIOTECARIO

Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 - 20003 Donostia / San Sebastián

T. (0034) 943 481 162 / 750 F. 943 431 895 E. [email protected]

122

45

n I