Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea....

8
Gehigarria 12

Transcript of Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea....

Page 1: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

Gehigarria12 ......... Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta ............................................... ..................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 12

Page 2: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

u ITZIAR FERNANDEZEUSKALTZALEA ETA FEMINISTA

w Emakume izatea eta euskalduna iza-tea. Zentrotik eta hegemoniatik kanpodaude biak. Noiz konturatu zinetenemakume zinetela? Noiz euskaldun zi-netela? Zuen buruetan zer dago aurre-tik?Itziar: Harrokeria litzateke nik euskaltza-lea naizela esatea, sekula ez dudalakoeuskalgintzan lanik egin. Euskaldunanaiz, eta nagoen lekuan beti egiten duteuskaraz egitearen alde, baina gusta-tuko litzaidake argi lagatzea ez dudalasekula euskalgintzan militatu. 21 urtere-kin ez nekien euskaraz. Ama Itziarkoaeta aita Trebiñukoa genituen, baina El-

goibarren ez zen orduan euskararik egi-ten. Euskararekiko kezka moduko bat ba-nuen nik neuk aurretik ere, baina ez nuenbiderik izan 21 urte bete aurretik euskaraikasteko. Hori bai, 23 urterekin, haur-tzaindegi bat zabaldu genuen Bilbon,euskara hutsean; neu izan nintzen lehe-nengo hezitzailea.Ane: Itziarrek bizi izan duenaren osobestelako egoera bizi izan dut nik: fami-lia euskaldun batean jaio nintzen, kasua-litatez -bai, kasualitatez- lagunekineuskaraz egin dut ume-umetatik eta Elgoi-barren nire zirkulua guztiz euskaldunaizan da. Horregatik, beharbada, ni

askoz lehenago jabetu nintzen euskal-dun izateagatik jasaten nuen zapalkun-tzaz emakume izateagatik jasatennuenaz baino. Hizkuntza tresna denez,nik uste dut zapalkuntza ebidenteagoadela, tresna hori erabiltzea ukatzen di-gutenean. Emakume kontzientzia beran-duago hartu nuen. Ez da ebidentea ezdela, baina estruktura heteropatriarkalhonek egiten du horren ebidentea ez iza-tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arteni ez nintzen konturatu emakume izateakzer zekarren. Itziar: Jakina, berdintasunaren aparien-tzian bizi garelako. Nik kontrara bizi

Elgoibartarrak dira sortzez eta izatez; euskaldunak eta feministak biak. Bietan gazteena, Ane Astiazaran (Elgoibar, 1994), itzultzaileada ogibidez eta Bartzelonan bizi da. Itziar Fernandezek (Elgoibar, 1950), berriz, Bilbon topatu du bere lekua. Oso gazte joan zen Bilbora,haur hezkuntzako zikloa egitera. Emakume kontzientziak eraman zuen horretara ere. Elgoibarren haurtzaindegia zabaldu nahi zuten, “ema-kumearen askapenerako”, eta ikasi beharrekoak ikasi eta herrira itzultzea zen bere asmoa, baina ez da gehiago bueltatu; ez behintzat gel-ditzeko. Bilbon zabaldu zuten haurtzaindegi hura, euskara hutsez funtzionatzeko. Aldi batez hezitzaile aritu ostean, Zuzenbide ikasketak eginzituen eta ELA sindikatuan eta Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikotan egin zuen lan ondorengo urte askoan, harik eta erretiroa hartu zuenarte. Jaurlaritzan egin zuen tarte luze horretan, baina, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortu zuten. 1988. urtea zen; Astiazaran,gaurko bere mintzalaguna, jaio barik zegoen artean.

Bi belaunaldi dira, nork bere atzea du, baina mundu-ikuskera bera, hein handi batean. Feminismoan -edo feminismoetan, zuzenago iza-teko- topatu dute askeago sentitzeko giltza eta zapalkuntza-molde ezberdinekin enpatizatzen laguntzeko argia. Elgoibarko Izarrak eta Elgoi-barko Udaleko Berdintasun eta Euskara sailek antolatutako ‘Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta’ zikloaren harira batu ditugu, etasolasaldiak eman duenaren laburpen bat duzue hau.

- AINARA ARGOITIA -

ANE ASTIAZARAN tEUSKALTZALEA ETA FEMINISTA

......... Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta ............................................... ..................

Bazterrekoen irakasgaia

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 13

Page 3: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

14

izan dudala uste dut. Umetan konturatunintzen emakume izateak bigarren mai-lako egiten ninduela. Etxeko giroan ber-tan ere ikusten nuen [hiru neba-arrebaizan dira: bi mutil eta bera], eta zer esa-nik ez beste esparruetan. Egiteko ezber-dinak genituen emakumeok. Nolanahiere, esango nuke identitatea, bere oso-tasunean, ez dela kontu estatiko bat.Hainbat identitatek eraikitzen gaituzte,eta nire kasuan, feminista izateak elika-tzen du nire izate euskaltzalea, eta alde-rantziz. Are gehiago: feministanaizelako euskaltzale “kontzienteagoa”naiz, eta euskalduna izateak, alegia,hizkuntz zapaldu baten hiztun izateak,aukera ematen dit egunerokoan uniber-tsalismo faltsuaren -aparientziaren- zan-tzuak bistaratzeko. Hemen, sistemarenegia unibertsala klase sozial jakin ba-teko gizon zuri gaztearen gainean erai-kitzen da, eta hortik kanpo gelditzengarenok sistemaren bazterrak gara.Beraz, nire kasuan ez dago bat bestea-ren gainetik. Biak dira nire izaeraren fun-tsezko osagai. Pertsona naiz ni besteezeren gainetik, eta baita emakumea,euskalduna, feminista eta, nahi baduzu,euskaltzalea ere bai, ordena edozeindela ere. w Angela Davisen zapalkuntza hiru-koitzaren teoria, beraz. Itziar: Bai. Guztiz ados nago AngelaDavisekin. [Emakumea, beltza eta klasesozial apalekoa izateak dakartzan hiruzapalkuntzak lotu zituen, eta oraindik in-tersekzionalitatea aipatu ere egiten ezzen garai batean, menderakuntzak elkarelikatzen direla esan zuen, eta aliantza-tik egin behar dela borroka].w “Kasualitateari hiru dohain zor diz-kiot: emakume sortu izana, klase apa-lekoa eta herrialde eta kulturazapaldukoa, eta hiru bider errebeldeizateko aukera eman izana”, zioenMaria Merce Marçal poeta katalanak.Ia ba, hegemoniatik kanpo bizitzeak,minorizatu izatearen kontzientziak,zer irakasgai eman dizue?

Itziar: Bat nator Maria Mercerekin. Osonekagarria da, baina injustizia ikustekobidea ematen dizu bazterreko izateak.Batez ere, barren-barreneko enpatia ga-ratzen duzu edozein esparrutan gutxie-tsita daudenekiko. Minorizatu izateak,batetik, aktibismoaren kemena ematendizu, gauzak aldatzeko sekulakogogoa, eta bestetik, gizartearen konple-xutasuna ulertzeko gakoak ematen diz-kizu. Ez dituzu gauzak horren sinplekiikusten, ezta bizi ere. Ane: Bai, hori da. Izaera kritikoa lantzen

duzu, halabeharrez, eta era berean, ko-lektibotasuna ere lantzen duzu, zapal-duak errazago ulertzen dituelakozapalkuntza-moldeak eta errazago bila-tzen duelako antzeko egoeran daudene-kin batzea eta elkarrekin gauzak egitea. w Ez da edonolako ikasgaia. Pribile-giatuak gu!Itziar: Benetan ba! Ane: Dudarik gabe. Pentsa zenbatgauza galtzen dituzun eroso bizita! Ze-lako duintasunarekin hitz egiten duen Da-visek.

................... Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta ............................................................Gehigarria.....................................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 14

Page 4: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

Gehigarria 15

w Euskara eta berdintasun teknikariak“mosketero” bakarrak dira instituzio-etan, sarri sail bazterrekoak. Irakurriadiot Berdintasun teknikari bati ‘ez kez-katu, gu beti egongo gara okerrago’esanez kontsolatzen zituztela EuskaraSailekoak. Emakunden ibilitakoa zarazu, Itziar. Zer duzu esateko? Nola oroi-tzen dituzu Emakunderen hastapenak?Itziar: Beste garai bat zen. Feminismoadeabrua zen orduan, gizarte patriarka-lak bere une gozoena bizi zuen eta ezzegoen lotsarik feministen kontra edozeresateko. Emakunde bera ez zen sortu or-duan agintzen zutenen gogoz, baiziketa emakume talde baten ekimenez.Emakundek aukera eman zigun froga-tzeko posible zela feminismoa erakunde-etan sartzea. Legeak ez zuen ezeresaten gai honen inguruan eta egin ge-nezakeen Emakunde asistentzialista bat,baina ez, guk argi ikusi genuen genero-aren gaiak transbertsala izan beharzuela eta egon behar zuela sail guztie-tan. Eta lortu genuen errespetua, bainaez zen/ez da nahikoa. ‘Egin behar da’‘bai, arrazoia daukazue’ esaten digute,baina egin ezean hori ez da nahikoa.Eta bai, euskara eta berdintasun teknika-riek lan zaila dute oraindik ere, botereaduten sailak beste batzuk direlako, etazuk besteek egin dezaten lan egin beharduzulako, bakardade handian. Denaden, uste dut asmatu genuela Emakundeden bezalakoa sortuta. w Baina oraingoak ‘mosketero’ senti-tzen badira, zuek zer izan zineten?Itziar: Egin zitezkeen txantxa guztiakegin zizkiguten guri, baita gobernukogoi karguek ere. Arraroak ginen eta as-kotan ez zuten jakitzen gu nola tratatuere. Momentu bereziak izan ziren. Egiaesateko lehendakariak [Jose Antonio Ar-danza] nahikoa lagundu zigun. Emaztefeminista du, eta antzematen zen hori.Eginahalak eginda, baina, aurrera egingenuen, eta lehenengo momentutik ikusigenuen oso argi gizartean sortzen ariziren taldeekin lan egin behar genuela

eta horrek asko aberastu gintuen. w Zu beste belaunaldi batekoa zara,Ane. Zer duzu esateko Emakundez?Ane: instituzioetan egin duen lanaz ezdaukat gauza asko esateko, ez duda-lako haren lana ezagutzen, baina garbidaukat gure aurreko emakume guztihauek egin dutenari esker gaudela gugauden lekuan eta oraindik egiteko askobadago ere, oinarrizko eskubideakhauei zor dizkiegula. Mundua aldatzenez gara gu ari. Mundua bazetorren jira-bueltaka eta gu aldaketa horren parteizango gara. w Emakunde nahikoa da, Itziar?Itziar: Ezta pentsatu ere. Emakundetresna bat da, eta gainera, erakundeeibegira sortutakoa. Gizartean mugimen-durik ez baldin badago, Emakundereneragina hutsaren hurrengoa izango da.Asko gustatu zait, edonola ere, Anekesan duena. Nik miresten ditut gure au-rrekoak. Sufragistarik gabe gu ez ginengu izango. Frankismoa tokatu zitzaigunguri, historiako aro ilun-ilun hori, bainaguk izan genuen zeri heldu. Hari batbota ziguten aurrekoek, eta hari heldutaari gara denok. w Eta orain zuri, Ane. Feminismoakindar handia hartu du. Jende gazteasko batu da feminismora eta mailateorikoan ere asko hazi da. Euskalgin-tzan, berriz, halako apalaldi modukobat bizi dugu, eta gazterik ezin eraka-rrita dihardugu. Zer gertatzen da? Zerikasi genezake elkarrengandik?Ane: Ez dakit, ez daukat soluziorik. Iru-ditzen zait feminismoak baduela zerbaitbizitza aldatzen dizuna. Begiratzeko

modu bat da, kritikoa, arlo guztietan al-datzen zaituena, batez ere pertsona-lean, eta badu zerbait engantxatzenzaituena. Ni, Disney ikusten hazi naizenhau, kapaza izan banaiz hori dena za-lantzan jarri eta nik izan nahi dudan nihori eraikitzen hazteko, pentsa!. Esangonuke ni bat eraikitzen ari zirela, eta fe-minismoari esker, orain bitartekoak dauz-kadala nik nahi dudan ni hori eraikitzenhasteko. Eta era berean, baliabideakeman dizkit pertsonala zela uste nuenapolitikoa dela ikusteko. Euskara gehiagoikusten dugu tresna gisa. Elgoibarren,talde feminista bat sortzen bada, euskal-duna izango da eta euskara erabilikodu. Eta jakina, euskaraz egiten dugunezeuskararen kupoa beteta ikusten dugu.Euskara erabiltzen dugu, eta ez dugu be-harrik ikusten euskararen alde militatzenhasteko. w Lasaitu egin gara?Ane: Bai.Itziar: Egoera soziolinguistikoaren ara-berakoa dela esango nuke. Ongi etorrierrefuxiatuak plataforman dihardut Ba-rakaldon, baliabide handirik gabekotaldean, eta zerbait argitaratu behar de-nean, beti ibili behar izaten gara eus-karaz egiteko eskatzen Komunikazioarenaitzakian, euskara albora lagatzekoarriskua handia da. Eta horregatikesango nuke Bilbo ezkerraldean euskal-gintzan lanean dihardutenek horren kon-tzientzia handiagoa dutela Azpeitiabaten dihardutenen aldean. Militantziahandiagoa da han, halabeharrez. w Zer ikasi dezake euskalgintzak femi-nismotik?Ane: Beti dago zer ikasia eta elkarren-gandik ikasi ahalko dute ziurrenik, bainagarbi dago Elgoibarko Udalak eta Elgoi-barko Izarrak antolatu dituzten hitzaldihauek oso lagungarri direla, aliantzaksortzeko.Itziar: Nik uste dut euskalgintzak bere-ziki feminismotik eta ekologismotik dau-kala ikasteko. Sufragistek erakutsi zigutenposible dela borroka baketsu eta kultu-

“Hemen, sistemarenegia unibertsala klase

sozial jakin batekogizon zuri gaztearen

gainean eraikitzen da;besteok bazterra gara”

................... Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta ............................................................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 15

Page 5: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

16

rala egitea gauzak “teorian” izan beharduten horren kontra. Hizkuntzarekin,gerta dakiguke pentsatzea oztopoakgainditzea ezinezkoa dela, baina garbiizan behar dugu denok dugula zereginanormaltasuna lortzeko. Hasteko, euska-raz egitea. Horixe da gure eginbeharnagusia. Keinu xume horrek gauza askoeragin ditzake, eta denon keinuak zeresanik ez. Bestetik, ekologismoak erakus-ten digu bizitzak ezingo duela iraundugun aniztasuna errespetatu ezean.Naturan denok gara beharrezkoak,iraun ahal izateko ezinbestez lortu behardugun oreka lortzeko. Eta jakina, hizkun-tza guztiak, handiak zein txikiak, dirabeharrezkoak.w Feminismo terminoaren ingurukoerrezeloak errezelo, irudipena daukatgenero berdintasuna bilatzen dutenpolitiken kontra egiteak lotsa sortzenduela, baina aldiz, euskararen kontraegiteak ez duela itxura batean horren-besteko lotsarik eragiten. Zergatikdela uste duzue?Itziar: Itxurakeria dago hor, neurri handibatean. Genero politikak onartzen dira,baina martxan jarri behar direnean betidaude oztopoak, trabak. Nolanahi ere,bai, zuk esan duzun horretatik ere baba-dago. Zergatik? Alde batetik, emaku-meok gizartearen erdia garelako.Giza-errealitate hori ezin du inork ukatueta horrek eragina du instituzioen politi-ketan. Labur esanda, emakumeak “gizar-tearenak” gara, eta euskara, aldiz,bakar batzuena bailitzan ikusten da. Ezluke hala izan behar, euskara denonadelako, baina praktikan, gaztelania na-gusi den gizarte diglosiko batean bizigarenez, batzuek baldintzatuta sentitzendute euren burua eta ez dute ikusten eus-kaldunok egunero bizi dugun eskubideurraketa. Garbi dago, bai, berdintasu-naren kontra egiteak ez diola inori boto-rik emango eta zenbait alderdik ondozaintzen dute hori, antzeman ez dadinegiaz egitura tradizionalei eutsi nahi die-tela, androzentrismoa ardatz hartuta.Euskararen kontra egiteak, baina, zori-txarrez ematen ditu boto batzuk herri ho-

netan, euskaraz jakin ez eta gainerajakin nahi ez duen jende talde bat era-sotua sentitzen delako gure aldarrikape-nekin. Ane: Guztiz ados, baina zuk esanduzun hori bera ere zalantzan jarrikonuke, zenbait kontutan. Inork ez du txa-lotuko gizon batek bikotekidea hiltzea,baina jende askorentzat genero politikakindarkeria matxistaren kontrako borro-kara mugatzen dira. Eta haziz gero gaibatzuetan atzaparra sartzen... Orduan,kontuak! Jendeak -izan gizon nahizemakume- beldurra dio feminismoari, ba-tzuek zenbait pribilegio galtzeko arriskuaikusten dutelako eta beste askok -ema-kume asko tartean- beldurra edo perezadietelako dena zalantzan jartzen hastehorri, egitura oso bat dudan jartzea ne-kagarria delako, deserosoa. Emakumeizateak ez dakar berariaz feminista iza-tea, joera naturala horrek izan beharkolukeela iruditzen zaigun arren. Guztiz gi-zarte patriarkala da gurea, eta oso ma-mitua daukagu egitura hori;zapalkuntzaren kontzientzia ere hartuegin behar da, eta behin, buruan klikhori egin dugunean, ikasitako guztia al-boratu eta hutsetik ikasten hasi behardugu. Itziar: Jakina, Ane. Baina zuk zeuk esanduzu. Ez da erraza miseria guztiak era-kutsiko dizkizun ispiluaren aurrean jar-tzea. Zerk geldiarazten gaitu beti?Bada, beldurrak. Feminismoak aske iza-teko bitartekoak jartzen dizkigu eskura,baina deseraiki eta eraikitzeko prozesuhori ez da erraza. Begira, nik jasandudan gorroto handiena Alardean jasandut, eta neska oso gazteengandik. Ika-ragarria da, baina sistema heteropar-

triarkal horren barruan bizi dira. w Hortaz, deserotasunean bizitzenikasi behar dugu, eta Mari Luz Esteba-nek dioen moduan, pentsatu beharkodugu sanoa dela.Ane: Bai, eta deserotasunean bizitzehori pizgarri bat izango da pentsamen-dua akziora eramateko.Itziar: Ni ados nago. Euskalduna ba-zara, zintzoki euskalduna, ezin zaraeroso egon inguruan egiten diren asta-keriak ikusita. Ezin zara lasai gelditugazteak erdaraz ari direla ikusteanedota administrazioek euskararen etaoro har euskal kulturaren aurretik inge-lesa lehenesten dutela ikustean. Euskal-tzalea bazara, derrigor egon behar zarakezkatuta, eta are, euskara lehenetsi de-zatela exijitzeko beharra sentituko duzu.w Maialen Lujanbiok esan zigun eus-kaldunok ezin ginela uneoro elebaka-rrak limurtzen aritu; hizkuntzapolitikek derrigor izan behar zuteladeserosoak batzuentzat. Hautsak ha-

“Inork ez du txalotukogizon batek andrea hiltzea, baina haziz

gero atzaparra sartzenbeste gai batzuetan...

Orduan kontuak!”

Gehigarria ...................................................................................................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 16

Page 6: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

rrotu izan dira, baina, egin direnapustu apurretan. Non dago oreka?Beharrezkoa da oreka bilatzea?Ane: Niretzat argi eta garbi pauso horieman egin behar da, prentsaurrekoakeuskara hutsean egiten hasi behar da,aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Al-dundiak egin zuen bezala. Orain denmomentua edo hemendik hogei urteraizango den ez dakit, baina dakidanada ematen den egunean hautsak harro-tuko direla berriz. Euskara lehen lerroanjarri behar da, euskarari duen garrantziaeta balioa eman behar zaizkio, eta ho-rretarako, ezinbestekoa da politika au-sarta egitea. Horrek ez du esan nahi,gainera, gaztelania alboratzen denik,prentsaurrekoetan mila modu daudelakoelebakarrek haria jarrai dezaten. Horre-tarako daude itzulpen zerbitzuak etamila gailu edo trepeta. Nire ustez, iaegin beharreko kontua da. Zergatik sen-titu behar du euskaldunak beti deserosobere herrian? Zergatik sentitu behar du

intransijente euskaldunak, bera elebidunizanda?Itziar: Bat nator zurekin. Horrek beharluke izan ideala, baina errealitatea bestebat da. Nik uste dut tokian-tokian aztertubehar dela zein estrategia erabili. Ez dagauza bera Azpeitian edo Barakaldonbizi. Eremu erdaldunetan jendea euska-rara erakartzea izan beharko litzatekeeuskalgintzaren helburu nagusia. Pizga-rriak behar ditugu. Jakina, euskaratikekarri behar ditugu gurera, baina arbuia-penak saihestuz. Arnasguneak garrantzi-tsuak dira, bai, baina euskarak ezingodu soilik arnasguneekin aurrera egin.Horretan ere genero berdintasunarenmanstreaming deitutako estrategia trans-bertsala baliogarria izan daiteke. Euska-raren aktibismoak transbertsala izanbehar du. Nolanahi ere, iruditzen zaiteuskaraz eta euskaratik egin behar du-gula gehiago, eta bilatu behar ditugulagure erreferenteak, gero eta euskaldungehiago gaudelako, baina askoren erre-

ferenteak ez daudelako euskal kulturan,eta lehen hizkuntza euskara ez duteneiere eman behar dizkiegulako erreferen-teak, modu erakargarrian. Feminismoanere gertatzen zaigu hori: erreferente es-kasia.w Arbuiapenak saihestu diozu, Itziar.Ez al dira politika denak inposatuak,eta kasu askotan, deserosoak zenbai-tzurentzat? Zergatik larritzen gaituhorrenbeste euskaldunok hizkuntzapolitika jakin bat zehazteak?Itziar: Ondorioa kaltegarria izan daite-keelako. Gertatu izan da noizbait, Jaur-laritzako Hizkuntza Politikarako Sailakhalako itzuli bat egin duenean. Halako-tan ikusi da bide horretatik ez goazelaondo. Dena den, nik gai honi buruz ezdaukat irizpide garbirik, ez dakit zeinden hizkuntza politika eraginkorragoa.Eraginkor izatearen kontua bera dagohorren atzean, eta horren inguruan eten-txo bat egin nahiko nuke gogoraraztekoeraginkor izan nahi hori, ahalik eta

Gehigarria 17

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 17

Page 7: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

18

jende kopuru handienarengana iritsi nahihori, arriskutsua ere izan daitekeela. As-kotan gaztelania aukeratzen delakomezu “nagusiak” komunikatzeko, etaeuskara “apaingarri” gisa baino ez de-lako erabiltzen.w Ados. Euskal Herria askotarikoa daeta eredu soziolinguistiko berdinakezin dira aplikatu, baina zeintzuk diraonartu beharreko gutxienekoak?Itziar: Euskararen eta euskal kulturaren(eta ez bakarrik folklorea) ezagutza, era-bilera eta transmisioa bermatzea, eta ho-rretarako, jakina, euskara eskolakdebalde izatea. Eskatuko nuke pape-rean jasotakoa eramatea praktikara, etabehin hori eginda, joango gara, poliki-poliki, tokian tokiko ezaugarrietara doi-tzen.Ane: Hizkuntza politikan, nire jarrera mu-turrekoagoa da nolabait esatearren,baina hori alde batera lagata iruditzenzait herrietan hasi behar dugula lanean.Txikitik handira egin behar dugu hemen.Saiatuko nintzateke herri baten herrita-rren ahalik eta ordezkaritza zabalenabiltzen, haiek erabaki dezaten herriarizer datorkion hobeto, eta hor adostuta-

koa aplikatzea Udalean. Azken bateanhori da feminismoan egiten dena. Oina-rri soziala landu behar dugu, hori ira-bazi. Zaila da, jakina, herritarreninplikazioa, parte-hartzea eta konpromi-soa, eta baliabideak behar dira, eta mo-mentu jakin batean, batzuek prest agertubeharko dute gainera euren pribilegiobatzuk alboratzeko, taldearen onerako.w Gertatuko zitzaizuen ba noizbait ele-bakarren batek instransijente deitzeaedo sentiaraztea eta feminista izanda,gizonen eskubideak zapaltzen aritzealeporatzea, ala?Ane: Bai, baina talde minorizatuek betijasotzen dute halako kritikaren bat eureneskubideak aldarrikatzen dituztenean.Baina garbi daukagu alderantziz dela.Duda bat ere sortu izan zait galderahonen bueltan, hala ere: Izan daitekezapaldu bat zapaltzaile aldi berean? Itziar: Jakina izan daitekeela. Sistemakapitalista honetan oso ohikoa da. Kla-seak ez ezik, rolak ere nahasten dira ba-tzuetan hor. Gure gizartean bestehizkuntza gutxitu batzuk ere badaude,baina haiekiko euskaldun bat izan dai-teke zapaltzaile. Eta berdin feminista bat

bere guraso edadetua zaintzeko hartuduen emakume etorkinarekiko. Ane, esan dugu emakumeak gizona-rekiko lege berdintasuna lortu duela,baina legeak orban batzuk ere baditu.Hor daukagu lehen aipatu duzuenAlardearen kontua. Zu bezalakoneska gazteak edo gazteagoakirainka entzun-ikusi ditugu. Zer diozu?Ane: Ezin dezaket ulertu. Lotsa, beldurra,inpotentzia, ezin-ulertua, amorrua... ho-riek denak eta gehiago sentitzen dut.w ‘Zuk ez duzu ulertzen, ez zarelakohemengoa’, esango dizute hondarri-biar edo iruindar batzuek.Ane: Bainak ortuan eta bere sasoian.Horrek ez du ez hanka ez bururik. Arazohori ez da bi herri horietara mugatzen.Hor eskubide urraketa bat dago etadenok dugu zeresana. Erantzukizuna de-nona da.Itziar: Emakunde utzi nuenetik, urterodesfilatzen dut alarde mixtoan, eta bene-tan diotsut hor bizi izan dudan gorrotoaez dudala beste inon eta inoiz sentitu.Batzuk konturatuko dira noizbait, bainabeste batzuk ez, ez dutelako ispiluan be-giratzeko adorerik bilduko. Alardean ere

Gehigarria ............................................................................................................................................................................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 18

Page 8: Ge 1 a a E a a a a a - euskaraalaezkara.eus filehonek egiten du horren ebidentea ez iza - tea. Beraz, nire buruan klik hori egin arte ni ez nintzen konturatu emakume izateak zer zekarren.

Gehigarria 19

badago klasearen kontua, bestalde.Hor, estatusak zeresan handia du, askokuste ez arren.w Esan dugu hizkuntzaren kontuan erehalako normalkuntza bat lortu dugula,eta nago ustezko normalkuntza horrekkalte handia egin digula. Ez zaizue iru-ditzen permisibitatearen kontra egiteazailagoa dela debekuaren kontra egi-tea baino?Ane: Bai, askoz. Debeku hori daukazu-nean garbi dago zein den helburua,baina behin hori kenduta zer? Erosota-sunean jaustea baino txarragorik ezdago.w Sarri esan izan da euskara politiza-tuegia egon dela. Zalantza daukateuskarari karga politikoa kendu behardiogun ala komeni zaigun horri eus-tea, militantzia aktibo mantendu al-dera?Itziar: Nik uste dut karga politikoa izanbehar duela. Bai euskara eta bai gene-roa gai pribatuak direla esatea absur-dua da, bataren eta bestearen gainekoerabaki politikoek erabat baldintzatzengaituztelako, gustatu ala ez, onerakoedo txarrerako.Ane:: Guztiz ados. Hizkuntzaren ingu-ruan hartzen den erabaki oro erabakipolitikoa da, eta ezin zaio karga horikendu.Zapaldutako lurra da, baina berrikigaldera hau egin zidan ezagun batek.‘Pediatra ona nahi duzu ala euskal-duna?’. Ez zaizue iruditzen sarriegijausten garela tranpan euskaldunok?Ane: Bai, zalantzarik gabe. Oso errazsartzen digute saria. Hori irain bat daprofesional euskaldunarentzat. Osobarneratuta daukagu, baina, diskurtsohori eta deseraiki egin behar dugu.Gure eskubideak urratzen ari zaizkigueta oraindik halakoetan trabatzengara.Itziar: Nik pediatra euskalduna etaona nahi dut, eta hori da Osakidetzariexijitzen diodana. Esan beharra ego-tea ere... gogorra da gero! Bateraga-

rriak dira, kontrakoa sinistarazi nahi ba-digute ere. Ikaragarria iruditzen zaitoraindik horrelakoekin ibiltzea. Sineste-zina.Izan daiteke euskaltzale, feministaizan gabe? eta, alderantziz?Itziar: Esango nuke ezin dela euskal-tzale izan feminista izan gabe, bainaalderantziz, esango nuke, zoritxarrez,baietz: izan daitekeela feminista, eus-kaltzale izan gabe. Nire buruan ez dakabitzen halakorik, egia esan, bainadiot, beharbada, ezagutzen ditudalakohalako asko. Teorizazio mailan, bai,badira, baina praktikan, ez. Aste hone-tan bertan izan dut eztabaida gai ho-nekin. “Inor ez da ilegala” leloaaukeratu genuen kanpaina baterako,baina batzuek -emakume feministakguztiak- esan zuten erdaraz ere jarribehar genuela. Baina, nola? ‘Inor ezda ilegala’ denek ulertzen badutehemen! Ane: Niretzat, zoritxarrez, biak diraposible. Logikak esaten du biak klasezapalduak izanda errazago ulertu be-harko luketela ondokoak bizi duen za-palkuntza, baina ez, errealitatean,praktikan, ez da hori gertatzen. Itziar: Beharbada arrazoia daukazu,Ane. Teorian ulertzen zaila behar lu-keen hori gertatzen da errealitatean.Hara! Begira nolakoak diren kontuak.Feminista emakumeak neuzkan buruangaldera egin duzunean eta elkarrizketaosoan zehar, baina jakina, gizonezkofeministak ere badaude, eta zorionez,gero eta gehiago dira, gainera, eurenmaskulinitatea errebisatzen ari direnak.

Bi belaunalditakoak zarete. Anerenadinekoen lekuan jarrita, zu, Itziar,bide urratzaile. Elkarrengandik zerikasi duzue? Gertu ala urruti sentituzarete bata bestearengandik?Itziar: Bi belaunaldi? Nork esan dizuhori? Hiru bai gutxienez! Niretzat osopositiboa izan da zuekin gaur hemenbatzea. Are, hunkigarria ere izan delaesango nuke. Ane ikusi dudanean, pen-tsatu dut: ‘Ene, bai gaztea’, baina be-rehala jabetu naiz feminismoarenteorietan oso gertu gaudela elkarren-gandik, eta asko dugula elkarrengan-dik ikasteko eta elkarrekin egiteko.Beharbada oso teorikoki zegoen elka-rrizketa planteatuta. Joango baginenkasu praktikoetara kontraesanak ageri-koak izango liratekeelakoan nago. Ane: Gertu. Feminismoak hori daukagauza ona. Adin, klase eta jatorri ez-berdineko emakumeok oso gure senti-tzen ditugula printzipio batzuk etahorrek elkartzen edo gerturatzen gai-tuela. Kontraesanak aipatu dituzu, Itziar.Adibidez?Itziar: Ni asko ibiltzen naiz ni bainogazteagoekin eta konturatzen naiz teo-ria oso barneratuta duten arren, sarrijausten direla, baina normala da, bizi-tza eskarmentuak ere derrigor izanbehar du eragina halakoetan, eta ja-kina, gu zaharragoak ere bagarenez,eskarmentu handiagoa pilatu dugu.Baina, maitasun erromantikoarengaian, adibidez, oso agerikoa da hori.Maitasun erromantikoa kaltegarria deladiote -eta bada-, eta diskurtsoa osoondo ikasi dute, baina gero ikustenditut oso harrapatuta gurpil horretan.Eta guk horri eman diogu buelta.Baina, bai, gaur ere asko ikasi dugu el-karrengandik. Galderei erantzun beharhonek berak pentsarazi egiten digu etabaita geure kontraesanak bistaratu ere,eta hori beti da ona ikasteko. Zalantza-rik ez duenak, nekez egingo du au-rrera.

“Euskara eta genero kontuak gai pribatuak direla esatea absurdua

da, haien gaineko erabaki politikoek erabatbaldintzatzen gaituztelako”

Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta..............................................................Gehigarria ............................................................................................................................................................................

1052 alea:Maquetación 1 26/10/17 11:07 Página 19