Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

16
GAZTELU, EUSKAL HERRIKO GAZTELUA 1 GAZTELU HERRIA 2011 www.basozaina.com Gaztelu herria Tolosaldea lurraldean dago, Donostiatik 33 kmtara eta Tolosatik 7 kmtara. Herria bezala XIII garren mendean sortu bazen ere 1374 Tolosarekin egin zuen lotura, baina 1845 urtean burujabetza lortu zuen. 120 urte udal propio izan ondoren, 1964 Leaburu herriarekin elkartu zen eta azkenean 1994 berriz ere udal propio burutu zen. Gaur egun 158 biztanle ditu, Larte mendiak egiten dio babesa iparralderuntz eta Erroizpe gaina (804 m.) mendirik ezagunena bada ere, jakin behar da gazteluarrek Larte esaten diotela mendiari. Erroizpe mendikateak Gaztelumendi du izena, eta gailurrik altuena Ulizar (868 m.) izenekoa nafarroaldeko Areso herrian dago, GR9 bidean bertan.

description

Bisita bat Gipuzkoako Gaztelu herrira

Transcript of Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

Page 1: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GAZTELU, EUSKAL HERRIKO GAZTELUA

1 GAZTELU HERRIA

2011 www.basozaina.com

Gaztelu herria Tolosaldea lurraldean dago, Donostiatik 33 kmtara eta Tolosatik 7 kmtara.

Herria bezala XIII garren mendean sortu bazen ere 1374 Tolosarekin egin zuen lotura, baina

1845 urtean burujabetza lortu zuen. 120 urte udal propio izan ondoren, 1964 Leaburu

herriarekin elkartu zen eta azkenean 1994 berriz ere udal propio burutu zen. Gaur egun 158

biztanle ditu, Larte mendiak egiten dio babesa iparralderuntz eta Erroizpe gaina (804 m.)

mendirik ezagunena bada ere, jakin behar da gazteluarrek Larte esaten diotela mendiari.

Erroizpe mendikateak Gaztelumendi du izena, eta gailurrik altuena Ulizar (868 m.) izenekoa

nafarroaldeko Areso herrian dago, GR9 bidean bertan.

Page 2: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

1

BBB aaa sss eee rrr rrr iii aaa

2 AGINAGA BASERRIA

azteluko bizimodua “baserri” inguruan antolatzen da, abereak, baratza, baso

lanak, eta abar, beraz agroekonomia da nagusi bete-betean herrian, hirigunea

landagunea da, frontoi ederra, handia, estalia, beti irekia, ur iturria herriko

plazan bertan eta aparkatzeko inolako arazorik gabe zorionez.

Hirigunetik urrutira joan gabe baserri ederrak, handiak, eta lirainak ikus ditzakegu:

Erreginenea, Etxeberri, Iriarte, Uzurburu, Enriki, Elizalde, eta abar…. gazta edo

barazkiak erosi nahi baduzu erraz dago aukera…. hantxe bertan, bizi-bizi, zuzenean,

merkataritzako bitartekorik gabe.

Baserri, baso herria da, burueritzia, nekazaritza eta abelzaintza jarduera eginez, baina

azken aldi honetan agroturismo edo sagardotegitan ere ibili ohi dira.

Duela gutxi arte Aginaga baserriko terrazetan garia ere landatzen zen, baina gaur

egun ez dago autarkikoa den baserririk. Denboraren poderioz aldaketa da ohizkoa,

baserriak aldaketaren bidea hartu du.

G

Page 3: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

2

EEE lll iii zzz aaa

3 ANDRA MARI ELIZA

ndra Mari izeneko eliza dugu Gaztelukoa, XVI garren mendekoa, elizpe gotikoa,

planta errektangeluar, kanpandorre handia, elizarurre arkupeduna; erretaula

XVII garren mendeko barrokoa, Juan de Basayaz jaunak egindakoa. Erretaularen

gainean kalbarioaren Kristoa Alkizako eskultore romanista Ambrosio de Bengoetxeak

egin zuen, Antxieta eskultore errenazentista garrantzitsuaren diszipuloa.

Elizaren ondoan Arritegi baserria dago eta hantxe bizi da sakristaua, beti prest eliza

erakusteko. Elizbarneko bakarreko zorua egurrezkoa da eta oraindik daude markatuta

Gazteluko baserrien hilobi zaharrak; horien gainean eta duela gutxi arte igande oro

mezatan argizaiolak kokatzen ziren. Ohiturak ohituraz argizaiolak erretze horrek

hildakoei beste bizitzarako argia eman omen zien.

Teoria batek esaten du eliza inguruan dagoela Gazteluaren gaztelua.

¿Non dago gaztelua?

Etorri eta galdetu, lasai gainera, erantzunaren bat jasoko duzu.

A

Page 4: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

3

TTT xxx iii sss ppp iii rrr iii

4 TXISPIRI KOBAZULOA

xispiri kobazulo sepulkrala da, 1934 urtean Telesforo de Aranzadi jaunak aurkitu

zuen eta 1944ean M.Ruiz de Gaonak aztertu zuen. Kobazuloa ez zen inoiz erabili

etxebizitza bezala sepulkroa baizik, eta bere aztarnak brontze aroan kokatzen

dira; barruan gizaki hondar eta hezurrak aurkitu zuten, gizabanako 14 lagun, 11 heldu,

gazte bat eta bi ume, denak artrosis jota eta hortzetako makaltasun nabarmena.

Txispiriren sarbidea konplikatu samarra bada ere behin kobazuloaren ahoa bilatuz gero

barrukoa erraz bisita daiteke, 25 m. luzeera ditu eta linterna xume bat nahikoa baino

beharrezkoa da .

Txispiri kobazulo natural karstikoa da eta Bordatxuri baserritik oso hurbil dago. Baserri

horretan bertan 1908an jaio zen Inazio Goikoetxea Olaondo “Gaztelu” herriko olerkari

fin eta famatua.

Gomendagarria.

Harrigarria.

T

Page 5: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

4

JJJ aaa iii aaa kkk

5 HERRI KIROLAK JAIETAN

azteluko jaiak Andra Mari egunekoak dira, abuztuaren 15ean hain zuzen ere.

Jaietan herriko ohiturak eta izaera nabarmentzen dira, ume jokoak, toka,

antzerkia, bertso jaialdia, trikitritxa, afariak besteak beste badago ere, herri

kirola da aipagarriena dudarik gabe, segalariak, tronzalariak, aikolariak, eta abar.

Egun berezia pasa nahi baduzu etorri Gaztelura, herri giroa menditartean.

Egun hori ezezik besteak ere badago jai kutsu berezia Gaztelu aldean, Santa Kruz

eguna, San Isidro nekazari eguna, San Juan bezpera…. azken egun honetan baserri ate

nagusian elorrizko gurutzeak jartzen ziren duela gutxi arte; gaur egun erramu berria

jartzen da ateetan, erramu zaharra San Juan suan erre ondoren.

Gaztelun ohitura zaharrak eta berriak nahasten dira naturaltasun osoz.

Gaztelun bertan bukatzen da Leaburun jaiotzen den errepide GI-3881, baina hantxe

dago paradisua eta sorpresak txoko guztietan.

G

Page 6: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

5

EEE rrr rrr ooo ttt aaa

6 ERROTA MUGITZEN

rrota txiki baserria 400 urte baino zaharragoa da. Gazteluko Lartzalde auzoan

dago eta Gaztelun egon arren Litzarta herritik hurbilago dago. Ur errota da arto

hirina egiteko eta gaur egun erabat martxan jartzerik badago, ikaragarria da ur

indarra ikustea, harri soinuaren blastaka aditzea, kutsu zaharra eta emaitza

bereganatzea, arto hirin fin eta gozoa taloak dastatzea.

Udara lehor eta gogor batean bisitatuz gero harrigarria da hantxe bertan ura nonnahi

azaltzea, errekak, iturriak, surgentziak, urmael, uharkak….. hezetasuna da nagusi eta

horren inguruan ekosistema berezi eta esanguratsua dugu, Gaztelun beste inon aurkitu

ezin delarik.

Jendeari irekita ez badago ere inguruko herrixkaren ume guztiek ezaguna daukate

errota. Horren froga da ez dagoela urruti joaterik aspaldiko altxorrak bisitatu eta

gozatzeko.

Hala ere, saiatu bisita, dena da posible Gaztelun.

E

Page 7: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

6

NNN aaa ttt uuu rrr aaa

7 PAGO AMONA LAINO EKAITSU ARTEAN

aztelumendi mendigune karstiko peto petoa da, aspaldian duela miloika urte

itsaspeko lur tropikalak ziren horietakoa. Hortik hona aldaketak izugarriak izan

dira, lur altxamenduak, kobazuloak egin, dolinak, lapiaz, milaka ekaitz eta

tximistak erori….. eta azkenean gizonak ingurugiroa moldatzen, basoak eta landa lurrak

lantzen, abeletxeak mendi magaletan eraikitzen gaurkoa arte.

Gaztelumendian natura nagusi da nonnahi, arbolak, loreak, onttoak, basapiztiak

ikusteko, gozatzeko aukera paregabea dugu. Pagadia Gipuzkoan atzerapen izugarria

izan arren, mendi pagadi lirainak oraindik ere badaude, pagoa bait da mendi hauen

amona gozo eta jakintsua.

Eta animaliak, handiak ala txikiak, erbiak, korzoak, azeriak, putreak, arranoak, satorrak,

kilkerrak….., denak garrantzitsu, inor ez soberan, eta baten bat azpimarratzeko

Quimper marraskiloa, berezia, urdina ala marroia, eskasa, bitxia, ederra.

Gozatu natura bare bare, presarik gabe, geldi geldoa, ikusten, miatzen, aditzen,

usaintzen….. gordetzen.

G

Page 8: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

7

UUU lll iii aaa ttt eee rrr ppp eee aaa

8 ULI BABESLEKUA

li babeslekua Gaztelutik 5,3 kmtara dago ondo seinalizatuta dagoen GR9

ibilbidean, lau urtean behin olinpiko urtearekin bat datorren 14 orduko ibilialdian

bertan, Tolosako Aralarko Adiskideek antolatzen dutelarik.

Gutxi gora behera Gaztelu herritik ordubetean oinez ailegatuko gara erraz, baina

Orexa, Berastegi edo Aresotik ere arazorik gabe abia daiteke.

Uli babesleku ireki iraunkorra da eta pagadi eder batean dago; etxolaren barruan

harrizko mahaia, egurrezko kamastra eta tximeneta dauka, sua edo erregaiak egiteko

aukera emanez. Kanpoan ere badaude mahai batzuk, inguruko ibilbideen seinaleak eta

ura edangarria den iturri eder eta oparoa.

Aspaldian baso etxe bat zegoen Uli babeslekua dagoen lekuan bertan eta ur depositoa

ere berritu zen.

Aukera paregabea da, lasaia, desberdina gaua egiteko, basoaren gau soinuak

aditzeko, izarrak argi eta garbi ikusteko, Gaztelumendia ezagutzeko.

U

Page 9: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

8

AAA ggg rrr ooo eee kkk ooo nnn ooo mmm iii aaa

9 METAK ERAIKTZEN

aserri inguruan agroekonomia da nagusi, hau da nekazal baliabide eskas izan

arren aprobetxagarria den guztia lantzen da, eta adibide esanguratsua metak

dira. Garoa udara hasieran hazten da eta uda bukaeran mendian bertan moztu

ondoren egun batzuk lehortzen uzten da, baserri ingurura jeitsi arte, metak eraikitzeko.

Gero urtean zehar garoa erabiltzen da abere oheak egiteko eta ikuluaren zorua ahal

den garbia mantentzeko.

Duela gutxi arte Euskal herriaren paisaian non nahi ikusten ziren metak, gaur egun berriz

gero eta gutxiago, desagertzeko zorian dagoen lana da tamalez. Lana hauek mendian

bertan eragina handia dute, negu aldean baserritarrak erre egiten du otea, garo

inguruan hazten den landare ori eta arantzatsua, lurra ongarriztatzen, mendia zaintzen.

Agroekonomia ez dira metak bakarrik, baso lanak, egurra, mendiko abelzaintza, behiak,

zaldiak, ardiak, ahuntzak, nekazal mendia, langak eta atakak berritu abere itxiturak

mantentzeko, mendi bideak garbitu….. dudarik gabe naturan bertan bizi dena da

natura hobe zaintzen duena.

B

Page 10: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

9

BBB ooo rrr ddd aaa kkk

10 PAGAMUTEGI BORDA

aztelu aldean zer ote den mendi lanak ulergaitza izango litzake bordak eta

bere eragina ulertu gabe. Baserri bakoitzak bere izena ematen dio bordari,

Enrekiborda, Dendariborda, Xantioborda, Aragorborda eta abar. Batzutan

borda baserri bihurtzen da Bordatxuri kasuan bezala.

Bordak mendiko abere babes lekuak dira, mendi nekazal tresnak gordetzen dira eta

artzaiak ere erabiltzen du noizbehinkako mendi etxebizitza bezala. Azken aldi honetan

borda pilo bat suntsitu dira zainketa faltagatik: mendiko lana diru gutxi eman bai baina

gogorra, ikaragarria eta bukaezina beti.

Penagarria da bordak gutxinaka gutxinaka desagertze hori, azken finean Euskal

herriaren aspaldiko ondare aberatsa bait da, azken aldi honetan borda askok

asteburuko atseden etxea bihurtu arren.

Borda inguruan beti dago lizarra, tximista uxatzeko, abereei orri freskoak emateko,

makil babarrunak egiteko, egurra izateko….. mendian bizitzeko.

G

Page 11: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

10

GGG aaa zzz ttt eee lll uuu kkk ooo PPP eee rrr iii aaa

11 GAZTELUKO BASERRI PRODUKTUAK

rrak, gaztainak, intaxurrak, babarrunak, artoa, esnea, gazta, letxugak, azak,

azenarioak, patatak, porruak, sagarrak, arto hirina, kalabazin, kalabaza,

remolatxa, nisperoak, azalore, piperrak, perexila, arrautzak, infusio belarrak,

sagar dultzea, zerba, tipulak eta zerrenda luzeago egiterik badago.

Salda Badago! Herriko saltsa eta ikusi, erosi eta hitz egin bitartean, gaztain erreak

musutruk hortxe bertan eta behar bezalakoak eginda.

Zerbait azpimarratzeagatik, artoa, hemengo barietatea, betikoa, ale potoloak, laranja

oriak, iletsuak, dudarik ez izan, Gaztelun ez dago arto transgenikorik.

Horretaz gainera, abereak, ardiak, astoak, oiloak, oilarrak…… eta artesanía, makilak,

erlojuak, artea, eta gainera urrondo saskiak, hortxe bertan egindak aurrez-aurre, eta bi

buruko arkumea, munduan dagoen bakarra…. Onena? Gazteluko bizilagun ireki eta

jatorrak prest izan zuretzako. Gazteluko peria azaro hasieran egiten da, herriko

frontoiaren aurrean.

U

Page 12: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

11

MMM eee hhh aaa ttt eee ggg iii aaa kkk

12 MINATXURI MEHATEGIAREN SARRERA

spaldi XVII garren mendean Gazteluko bizilagun batek, Martin de Arritegi

izenekoa 1648an Etxarri Aranaz eta Altsasu tartean dagoen Iturmendi herrian

San Miguel eliza parrokiarraren har hesi bat eraiki zuen. Gaztelu inguruan ere

bi kalera arrastoak badaude, beraz hargin ogibidea aspalditik dago sustraitua Gaztelu

aldean.

Arritegitarrak hargin trebeak omen ziren; Gazteluko elizaren ondoan Arritegi baserria

dago, baina Vitoriano eta Lazaro Arritegi anaiak Aginaga baserrian bizi zirenak

Minatxuri gailurraren azpikaldean igeltsu mehategia ireki zuten XXgarren mende

hasieran. Oso txikia da eta erraz bisita daiteke arazorik gabe.

Hona hemen froga gaztuluarrek badakitela bizitza aurrera eman, badakitela

berrikuntzak suertatu, Gaztelutik kanpo lan egin, baserria zaindu, patua bideratu, Larte

mendia beti babesa izanez.

Mehategiaren sarrera Minatxuri gainaren mendebaldean dago, pagadi eta garoaren

mugan bertan.

A

Page 13: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

12

EEE hhh iii zzz aaa

13 USATEGIA GAZTELUMENDIAN

elauntzatik Gorritiraino, Erroizpe mendikatean mendebaldetik ekialderaino

usategiaz gainezka dago mendi lerro luze horretan. Usoak Europako iparraldetik

datoz udazken hasieran, gero otsailetik maiatza arte kontrapasa dugu, usoak

berriro iparralderuntz joanez, baina azken urte hauetan azken hori debekatuta dago.

Usoaz aparte, galeperrak, kortzoak, basurdeak ere badaude.

Ekologistek ez dute ulertzen animaliak akatzea aisiagatik eta ehiztariek ez dute ulertzen

ekologisten jarrera, ehizaren tradizioa aipatzen.

Ehizak dudarik gabe aktibitate ekonomiko eta turistikoa eragiten du, garrantzitsua da

eskualde honetan eta ezarrera kontrario horren etorkizuna elkarbizitzan dago koxka.

Mendiko abelzaintza, ehiza eta ekologismoak helmuga berbera izan beharko lukete, hau

da, hurrengo belaunaldiaren jendeari aukera ematea natura gozatzeko, gaurko egoera

dagoen baino hobeto uzten.

B

Page 14: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

13

PPP aaa iii sss aaa iii aaa kkk

14 MINATXURI MENDI MAGALEAN

aisai honetan, 800 m. altueran gaude, Minatxuri gailurra erdialdean, macrolapiaz

dugu, oso arriskutsua gaina lortzeko. Punta puntan gurutze txikia eta buzoia noski,

Tolosako Alpino Uzturre kideek jarrita.

Negu bukaera da, pagadiaren ostoak oraindik ere atera gabe.

Garoa, gorri eta aurreko uda bukaeran mozketaren arrastoak daude.

Harriak txuri txuriak dira, kalizak, karst. Harresia hautsita, abeletxe zahar baten

hondakinak.

Zeruak, lainotsua baina urdina, lehio txiki bat ireki du eguzki izpi bat emanez argia

emateko.

Zaldia, garoa bezala gorrixka, iletsua. Paisaia ederra, olerkaritsua, Gaztelukoa.

Paisaiak ahaztezinak ……. AURKITU!

P

Page 15: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

14

Page 16: Gaztelu herria, etorri bai.... baina ez kontatu

GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa

Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!

15

Kantuz piztu behar ditut

nire gogamen-izarrak

kantuz eta txistuz

jalki nire gozamen-nigarra

LIBERTADEAREN ZAI IBAIA ETA MALKOAK

EGIN ZUTEN TRATU IBILIAN BATERA

EGITEKO PAUSU

ARREZKERO EZ DUTE HITZEMANA SALDU

LIBERTADEAREN ZAI ZUTEN ALKAR HARTU

Gaztelu 1908ko maiatzaren 5ean – Donostia 1983ko urtarrilaren 6an