Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura...

12
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 50. zk. 2015eko ekaina EKAINA EDER, UDA HALABER

Transcript of Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura...

Page 1: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A50. zk. 2015eko ekaina

EkainaEdEr,uda

halabEr

Page 2: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ARRIETAKO IV. LANDARE ETA LORE LEHIAKETA Izena emateko epea apirilaren 30ean bukatu zen. Lehiaketa honen helburua Arrietako udalerriaren barruko eraikinetako balkoi eta fatxadak apaintzea da. Sarituak uztailaren 12an jakinarazoko dira, San Cristobal egunean.

LIBURUAREN EGUNA ARRIETANApirilaren 26an Liburuaren Eguna ospatu zen. Aurten be Liburu Trukea egin da herritarren artean, horrez gain Ludotekan ipuin kontalaria egon zan.

ARRIETAKO SAN ISIDRO EGUNAUrtero lez, San isidro eguna ospatu da herrian. 12:00etako meza ostean luntxa egon zan tabernan, eta arrastian ohitura dan moduen, Idi Probak egin ziren.

FRUIZKO FUTBOL BETERANOAK7 urte inguru ja Fruizko Kirol Taldeko beteranoek San Isidro bueltan euren jaia ospatzen dabela. Hasiera batean beteranoak Fruiz Kirol Taldearen aurka aritzen ziren, baina aurten liga amaitu gabe egon danez, euren artean olgatu dabe. 32 lagun baino gehiago apuntatu zirenez, talde bi egon dira, futbol zelaian aldi berean bi partida egin ziren. Lehia gogorra euren artean, serio hartzen dabe, ikuskizun polita eta amaieran danak lagun! Ostean danak bazkalten joan ziren.

FRUIZKO UMEAK DANTZAN

Amaren eguneko ospakizunaren oparirik politena umeen dantza ikuskizuna izan zen. Lehenengoz atera ziren plazara herriko txikiak, eta beroaldiari aurre eginez emonaldi ederra egin zuten eguzkipean. Poz-pozik eurek, eta poz-pozik gurasoak be.

KIROL JAIAEkainaren 6an izango da Kirol Jaia Fruizen, 17:00etan probalekuan. Ginkana bat antolatuko da, eta amaitzeko merendola egingo da, animatu parte hartzen!

MEÑAKAKOAK KORRIKANMeñakako Udalak erosi zuen kilometro zenbakia 1207 izan zen. Martxoaren 24ko goiza euritsua izan arren, goizeko 9:30etan 25 pertsona inguru alkartu ziren Korrikari itxaroteko. Kilometroa Bidebieta Jatetxearen goikaldean hasi zen eta Jose Ignacio Intxaustik eroan zuen lekukoa, izan be, Meñakako euskera eskoletako parte-hartzailea da bera.

MEÑAKAKO GURE ESKU DAGO IBILALDIAEkainaren 6an Gure Esku Dago-k an-tolatuta ibilaldia egingo da, gozeko 11:00etan Meñakako udaletxe au-rrean hasi, Larraurikoekaz batu eta Mungiako plazaraino joango dira erabakitzeko eskubideak aldarrika-tzeko.

GAMIZ-FIKAKO AZOKA Hauteskundeen egunagaz bat egin dau aurten Gamiz-Fikako azokeak eta azokan zein herriko tabernetan giroa sortu zan. Herriko umeek dantza egin zuten, eta aurten lehenengoz nagusien taldea be animatu egin zan.

SAN JUAN EGUNA GAMIZENEkainaren 23an, gaueko 00:00etan sua piztu eta trikitixaren doinuaz dantza egingo dogu, udaren hasiera ospatzeko. Ostean indarrak berrezku-ratzeko sardina jana egongo da.

ASTE SANTUKO JOLASAK GAMIZENUrte batzuk dira Aste Santuan umeentzako tailerrak anto-latzen direla, eta aurten inozko arrakastatsuen izan dira. Hainbat umek herrian bertan alkarregaz eta euskaraz jolaste-ko aukera izan dabe. Eskulanak eta hainbat kirol mota eginez, arin pasatu jakezan umeei goizak, poz-pozik ibili ziren seinale.

Page 3: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

biZkaia kOPa TrailMartxoaren 29an Bizkaiko Kopa Traila (BKT) egin zan Arrietan. Mendi-kirol liga honek 8 etapa ditu eta aurten, lehenengoa Arrietakoa izan da. Trail, MTB, martxa, txakur-kros eta txikientzako trail probak egon ziren, eta eguraldiak asko lagundu ez arren, parte hartze handia egon zan. Parte hartzaileek asko disfrutatu eben gure inguruetatik karraderan, bizikletan edota txakurrakaz, izan be, eskualdeko herririk altuena izanik, aldapa gogorrak ditu, baina gure ikuspegiak pare-bakoak dira. Herrian giro polita sortu zan, probak amaitu ostean. Frontoian banatu ziren sariak eta armorzue indarrak errekuperateko.

arriETa

hErri TXiki inPErnu handiEITB-ko telesail honek Euskal Herriko herri txikiak bisitatzen ditu eta “Herri txiki inpernu handi” esaera zaharrak dinona egia ez dala frogatzen saiatzen ari dira. Izan be, euren ustez herri txikietan gaur egun ondo baino hobeto bizi da. Sorpresa izan zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz kamarakaz grabatzera, guztira 3 aldiz egon dira herrian. Lehenengo bietan herriko hainbat txoko bisitatu ebezan eta gure herritarrek bertoko bizimodua erakutsi deutsien. Apirilaren hasieran, eleizan bildu ginen danok eta bakarrizketak eta bertsoak bota ebezan, herrian kusi eta ikasitakoen inguruan, barre egin gendun, bai ba! Apirilak 26an, domekaz, EITB1-en eman eben Arrietari buruzko saioa, ai ene, arrietarrak telebistan!, Oraindino telesaila ez badozu ikusi, EITB-ren webgunean topatuko dozu: www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/arrieta/bideoak/

Ekainaren 14an, hamahirugarren gazte musikarien jaia antolatu dau Saramus Kultur alkarteak. Badira ja urte batzuk hasi zirala kontzertu hau antolatzen, eta gero eta gazte gehiago animatzen dira. Kontzertuan edota herri bazkarian parte hartzeko, izena web bidez emon behar da, ekainaren 6a baino lehen: (https://docs.google.com/forms/d/1VO1X8reUyTtwD3ol9DcnStsxpyIPySMUh3TPCB2D-OM/viewform). Arrietako Udalak sariak babesten dauz, diploma eta Mungiako dendetan trukatzeko 20 euroko txeke bat, hain zuzen be. Kontzertuan parte hartuko daben umeentzako bazkaria de balde izango da. Hauxe da aurtengo egitaraua:

• 12,45: kalejira• 13,00: Kontzertua- Sari banaketa parte-hartzaile guztientzat• 14,30: Bazkaria (helduak 15€ / umeak 8€)

Anima zaiteze eta plazaratu zuen urte osoko lana!

Xiii. GaZTE MuSikariEn kOnTZErTua

Page 4: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Maiatzaren 23an, eguerdiko 15:00etan triki-bazkaria egon zan Meñakako Be-koabadene txokoan. Laja II eta Narbaiza izan genduzan, eta itzelezko giroa sortu zan, bazkaldu aurretik herrian zehar po-teoan ibili ginen eta bazkaldu eta gero txokoan bertan.

MEÑaka

MEÑakabarrEnakO Jaiak

Triki-baZkaria

MAIATZAK 30, ZAPATUA:17:00etan: Txupinazoa.17:30etan: Umeentzako puzgarriak.19:30etan: Umeentzako jolasak.20:00etan: Taloa eta txorizoa.21:00etan: Trikitixa Trikilekuren eskutik.21:30etan: Athletic eta Bartzelonaren arteko finala ikusteko

pantaila handia eta jarraian trikitixa.MAIATZAK 31, DOMEKEA:12:00etan: Mezea.12:30etan: Trikitilariak.12:45etan: Herriko dantzarien ikuskizuna13:30etan: Inaxio Perurena harrijasotzen.18:00etan: Xaiborrekin dantzaldia.19:00etan: Txokolatatea eta jaien amaiera.

Page 5: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

San PEdrOaTXiSPEkO ErMiTa

Aurreko Erdupressen jakinarazo genduan lez, apirilaren 17an hitzaldi berezirako hitzordua izen zan Gamizko Txokoan. 70 bat lagun batu ziren bertan Iñakik berbatzen zeuenari adi. Gure herrikideak sustapen handia egin dau urteetan, askoren ustez historikoki inportantzia handia daukan parebako ondare honen alde. Atxispe 1937ko ekainaren 12an erasotu eben frankistek eta hortik sartu ziran Burdin Hesira. Ordutik ikutu barik egon da, orduko hondakinez beteta. 3 egunetan herriko hainbat gazte eta helduk auzolanean garbitu eben, eta berau izen zan lehenengo urratsa. Orain, daukaguan altxorraren ganeko kontzientzia pizteaz gain, ermita konpondutea da erronka.Hitzaldian Euskal Herri osoko ermita berezien ganean berbatu bazan be –paganoak, kobazuloen barruan dagozanak, leiho preromanikodunak…-, Gamiz-Fikakoak hartu eban protagonismoa. Atxispe berezia da, bai antxinakotasunagaitik, bai inguruan daukanagaitik. Izan be, X. mende hasierako bizpahiru hilobi antropomorfo dagoz bertan; mesetan asko dira harkaitz bizian dagozan hilobiak, baina Kantauri itsasoko ertzean bakarrak Gamiz-Fikakoak dirala baieztatzen dau Iñakik.Ermita berezia geure ingurukoa, aitzinekoa eta inguruetako harkaitzetako hilobidun bakar-bakarra, ez galdu aukera ba txoko hau ezagutzeko.

GaMiZ-FikakO ErrOTabErri TElEbiSTanApirilean Gamiz-Fikako Erroteberrin izan zen Eitb. 350 urte ditu herriko errota honek, eta gaurko jabeek 4 belaunaldi daroez bertan bizi izaten. Xabier Euzkitzek aurkezten dauan Euskal Herria Zuzenean programan alkarrizketatu dabe Luis Acillona errotaria. Erretiratuta dagoan herrikide

honen erronka errota martxan eukitea da. Horretan dabil, izan be, taloak egiteko darabilen irina bertan ehuntzen dau gaur egun, betiko ohiturei eutsiz. Eitb-ren webgunean alkarrizketaren bideoa ikusteko aukera dago.

FikakO JaiakMaiatzaren 15 eta 16an ospatu dira Fikako jaiak. Hainbat jarduera egon dira: briska txapelketa, bertsolariak, pintxo-pote, bazkaria, umeentzako jolasak, kontzertuak… Horrez gain, pala eta esku-pelota partidak be egon ziren barikuan; aitatzekoa eskupelotan Mikel Goñi pilotaria Fikako Atutxa eta inguruko herrietako pilotari batzuakaz lehiatu zala.

GaMiZ-Fika

Page 6: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EMakuME biraEmakumezkoen txirrindularitzan UCIko maila gorenekoa da Emakume Bira, 26 urte baino gehiagoko historia izanik, mundu mailan be entzute handienetariko lasterketa da. Horregaitik, aurtengo birako etapa bat gurean amaitzea ohore handia da.Ekainaren 11an abiatuko da Iurretatik eta 14an Markina/Xemeinera ailegatuko da. Aurten barrikuntza lez, ekainaren 10ean Prologoa egingo da Iurretan ber-tan. Guztira 4 etapa izango dira: Iurreta - Iturmendi (123km), Arrasate - Arrasate (97km), Maruri - Fruiz (90km) eta Markina/Xemein - Markina/Xemein(88km).Barikuz ailegatuko da Fruizera Emakumeen Bira, ekainaren 12an, eta etapa osoa egingo dau gure eskualdean: MARURI - Asteintza - Igartua - Butroe - Bentabarri - Laukiz - Gatika - Mungia (M.V.) - Elordui - Meñaka - Belako - Soietxe - Ibarra - LIBAO/ARRIETA (GPM.2ª) - Jainko - Olabarri - Fruiz - Ibarra - Ergoien - Mungia - Elordui - Markaida - Maruri - Asteintza - Igartua - Bentabarri - Laukiz - Gatika - Mungia (M.V.) - Elordui - Meñaka - Belako - Soietxe - Ibarra - LIBAO/ARRIETA (GPM. 2ª) - Jainko - Olabarri - FRUIZ (90 Km).Mundu mailako tropeleko txirrindulari ospetsuek parte hartuko dabe, giroa eukiko dogu goiz osoa herrian, ezinbesteko hitzordua beraz.

Jai aSTEburua FruiZEn: San iSidrO EGuna, ElkarTEEn EGuna ETa aZOka

FruiZ

San Isidro Eguna: Fruiz herri nekazaria da, eta betidanik ospatu da baserritarren eguna. Urtero lez meza ostean luntxa egon zan Lurbarrira hurbildu ziren guztientzako.

Elkarteena eguna: Fruizen badira 6 alkarte: Fruna, Lamiñe, Erduze, Kirkiñitu, Jai Batzordea eta Fruiz Kirol Taldea; aurten bigarrenez alkartu eta euren arteko sarea sendotzeko Alkarteen eguna ospatu dabe. Arrastiko 19:00etan lotu ziren trikipoterako, guztira 60 bat lagun ibili ziren herriko tabernetatik. Ostean, eguraldi eskasari aurre eginez, parrilladea egin eben Probalekuko aterpean. Egun polita izan zen eta giro onean ibili ziren herriko eragileak.

Azoka Fruizen:Hiru urte daroaz Erduze alkarteak danetariko eta adin tarte ezbardinentzako hainbat ekintza antolatzen. Aspaldiko asmoa da San Isidro jaiak berreskuratzeko zeozer egitea, herrian betidanik egun handia izan dalako. Hori izan da maiatzaren 17ko azoka antolatzeko arrazoietako bat, baita bertako ekoizleen salmenta zuzena bultzatzea eta Fruizko kultur bizitza handitzea be. Alkarlanean aritu dira Lekukoa-hartu alkarteagaz, eta herriko zein inguruko beste hainbat artisau eta lagunakaz be. Ogi gozoa, jantzi ederrak, bertoko produktoak… egun polita eta herritarra. Hurrengo urteko hitzorduaren zain dago Erduze, beste alkarte eta futbol beteranoekaz batera jai ederra antolatzeko barriro be.

Page 7: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

ALKARRIZKETEAGotzone Goitia Elgezabal

Gotzone Goitia Elgezabal 1961ean jaio zan; jaiotzez Arrietakoa izan arren, 30 daroaz Fikan. Fiketxebarri baserrian bizi eta lan egiten dau, bere negutegietan. San Isidro eguna bueltan alkarrizketa egin deutsagu baserritar andra honeri bere esperientzia eta egunerokoen barri izateko.

Betidanik aritu zara nekazari? Zer dala ta hasi zinen negutegiakaz?

Aurretik hainbat lanetan ibili nintzen: sidrerian, etxeetan…, baina ez nengoan gustura. Umeak txikiak ziren eta ez nintzan inoiz ordure ailegatzen inora. Gurasoak nekazariak, gizona bere…. holan animatu nintzan neu be.

Noiz eta zelan hasi zinen?

Badira 20 urte baino gehiago hasi nintzala. Hasieran goiko negutegia ipini neban eta beste lanakaz bat aritu nintzan, ikusteko aukerarik egoan. Baietz ikusi nebanean, zera pentsatu neban: terrenoa badekogu, erreminta be bai, beste batzuk badabilz, guk zergatik ez ba?

Ze balantze egiten dozu?

Gaur egun, ekonomikoki ez da igoera handirik egon, konpetentzia handia dago eta saltzea gatza da. Hasieran errentabilidade handia zan, orain 15 urte hobeto saltzen zalako. Produkzinoa lehen baino hobea da kimiko gehiau dagozalako, baina guk lurren egiten dogu dana eta horrek lan handia dakar. Oin esaterako, hidroponikoa dago sasoian, baina guk lurrean gurago dogu. Lurrekoa jan behar da eta gure lurra ikutu bez dogu egin, asko jagoten dogu: urtero satsitzen dogu, abonu kimikorik ez dogu botaten… Jatekoa eta osasuna oso lotuta dagoz, horregaitik nik kimiko gitxi erabilten dot, ahal dala natural-natural egiten dot, baina horrek lan handiagoa dakar. Pentsau! satsa ekarri, zabaldu, bueltak traktoreagaz… leku askotan lan hori kentzen dabiltza, hain zuzen be, garestia dalako.

Zer landatzen dozu?

Letxugak, zerbak, tomate apur bat… danetarik; baina lurreko urrea piperra da, duda barik. Delicatessen hutsa da, umea moduan jagon behar da; kasurako, ur gitxi badauka siketuten da, asko badauka usteldu egiten da. Nik daukadana Gernikakoa da. Letxuga be asko daukat, eta astero zati bat kendu ta beste bat ipinten dot. Piperra martitik ekainera bitartean eukiten dot, 4 hile, eta tarte horretan letxuga 3 korte egiten dodaz, atera kontu.

Zelan da zure ohiko lanegun bat, altzatzeko ordua, egin beharra…

Udan esaterako, zapatutan 6:00etan altxatzen naz letxuga hartuten. Baina normalean 7ak edo 7:30ak aldera inbernaderoan egoten naz; batez be goizari ateraten deutset probetxua. Astero badaukat zer hartu ta zer jarri, beharra ondo antolatzen badozu, egunero dago zeozer eta ez dozu zertan egun batean lehertzeraino aritu.

Amaginarrebagaz be ibili zara lanean, ezta?

Jesusak 86 urte daukaz eta orain arte beti lagundu deust, baina gaur egun kontuz ibili beharra dago, beti daukat atzean galdezka, lagundu gura dau, baina nagusitsua da ja.

Page 8: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Beharraren alde onak eta txarrak

On-ona oraintxe momentuan produkzinoa da, generoa be ona da; ganera norberak antolatzen dau lana egunerokoan, hori positiboa da.

Baina lan gogorra da hau, eskuko lan handia egin behar da; esaterako, piperra bera ez bada behar dan moduen atera, arrankateko be lan piloa egin behar da: kordelak kendu, burdinak atera eta landara banan-banan atera. Ganera eguraldiaren menpekoa zara, haizea badabil dana itxi behar dozu, eta tenperaturaren arabera landutakoa gaixotu ahal da.

Saldu be saltzen dozu, nongo jentea dator erosten?

Herriko jentea etorten da, bertoko bueltakoa. Eurek ez daukienean hona datoz, ni ez noa plazara, dan-dana erosten deuste Garaia kooperatibak. Neuk dana eta danetarik saltzen deutset kooperatibari.

Ekologikoaren gorakada egon da azken urteetan, ze eretxi daukazu zeuk?

Nik ez dakit funtzionamendua zein dan, eta ez dakit ze eretxi euki. Guk hemen produkzino integraua egiten dogu, auditoreak-eta etortzen dira beituten zer, zenbat eta zelan egiten doguan; autoridadeek kontrolatuta daukiez kantitateak, oso kontrolatuta. Nik suposatzen dot ekologiko egiten dabenek be karakolak edo pulgoiak nire beste daukiezala, baina ez dakit zelan tratatzen dabezan. Neu ahal dala ez naz fitosanitarioen aldekoa, baina plaga badago tratatu behar da.

Nire ustez ekologikoa ona da, esan lez, osasuna eta jatekoa lotuta dagoz, eta hoberena naturala da. Baina nik ez dot inoz konparatu, ez dakit zein dan diferentzia; betiko moldeakaz be ondo eta sanoa da dan-dana, gainera teknikoen kontrola dago.

Zer esango zeunskie emakume gazteei animatzeko nekazari izaten?

Nik hemen gozatu egiten dot. Emakumeak beti aritu izan dira, bai laguntzen bai ardura osoagaz. Gaur egun, emakume gazteak be badira, nahiz ta gaurko gazteek hobeto bizi gura daben. Hemen ez dago oporrak hartzerik, ez bada beste norbaiten arduran uzten; eta bertotik bizitzeko negutegi edo terreno handia euki behar izateaz gain, lan handia egin behar da, baina norbera da lan horren kudeatzailea.

Page 9: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

udalEkuakUda eta oporrak bertan dagoz, eta umeen gozamenerako udalekuen eskaintza oparoa da gurean. Hona mankomunidadeko herrietako informazinoa, kontuan izan herri bakotxean baldintza ezbardinak dagozala; informazino osotuagoa eskuratzeko jagokon udalagaz harremanetan jarri.

MankOMunidadEkO bESTE udalErriETakO ESkainTZa

MEÑakakO udalEkuakMeñakako Udalekuak uztailaren 1etik-30era izango dira. Talde bi egoten dira adinaren arabera sailkatuta : 4-6 urtera eta 7-12 urtera. Ordutegia ere aukerakoa izaten da: 9:00etatik 14:00etara edo 10:00etatik-13:00etara. Ekintzak herrian bertan izaten dira: jolasak, esku-lanak, tailerrak…. udal pilotatekuan, txokoan eta liburutegian. Meñakan eta mankomunitatean erroldatuek 130 ala 110 € ordainduko beharko dabez, beti be, ordu kopuruaren arabera; eta besteek 170 ala 150€. Izena emoteko epea maiatzaren 22 arte izan da.

udalekuak 2015 ezagutu gure eskaintza eta emon izena!

¡Conoce nuestra oferta e inscríbete!

Ondo baino hobeto pasagura dozu udan?

ubk txartelagaz… topera!

uribe butroeko mankomunitatea

ArrietADatak / Fechas: Uztailaren 1etik 30eraOrdutegia / Horario:10:00etatik 13:00eraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: Tailerrak, jolasak, eskulanak eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Ekainaren 1etik 19ra / del 1 al 19 de junio

FruizDatak / Fechas:Ekainaren 29tik uztailaren 30eraOrdutegia / Horario: 10:00etatik 13:00eraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: Irteerak, jolasak, tailerrak, igerilekua, eskulanak eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Ekainaren 1etik 19ra / del 1 al 19 de junio

GAmiz-FikADatak / Fechas: Ekainaren 29tik uztailaren 30eraOrdutegia / Horario:Bi ordutegi aukeran / Dos horarios a elegir:09:00etatik 14:00etara10:00etatik 13:00eraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: irteerak, jolasak, txangoak, igerilekuak, eskulanak eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Maiatzaren 18tik ekainaren 19ra / del 18 de mayo al 19 de junio

GAtikADatak / Fechas: Uztailaren 1etik 30eraOrdutegia / Horario:Bi ordutegi aukeran / Dos horarios a elegir:09:00etatik 14:00etara10:00etatik 14:00etaraAdina / Edad: 4 urtetik 13 urteraJarduerak / Actividades: tailerrak, jolasak, ibilbideak, txangoak, igerilekua, Urondoko txokoan gaua pasa eta abar. Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Maiatzaren 18tik 29ra / del 18 al 29 de mayo

LAukizDatak / Fechas: Uztailaren 1etik 30eraOrdutegia / Horario:Bi ordutegi aukeran / Dos horarios a elegir:09:00etatik 14:00etara10:00etatik 14:00etaraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: Kirol jarduera ezberdinak: betiko jokoak, senderismoa, igerilekua, txangoak eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Maiatzaren 18tik 29ra / del 18 al 29 de mayo

mAruri-JAtAbe(EuskArAz)Datak / Fechas: Uztailaren 1etik 30eraOrdutegia / Horario:Bi ordutegi aukeran / Dos horarios a elegir:09:00etatik 14:00etara10:00etatik 14:00etaraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: tailerrak, jolasak, joko kooperatiboak, igerilekua, ingurumen jarduerak, herriko bizimoduagaz lotura daben jarduerak eta abar.

“EnglIsh CAMp”Datak / Fechas: Uztailaren 6tik 30eraOrdutegia / Horario: 10:00etatik 14:00etaraAdina / Edad: 12 urtetik 14urteraTokia / Lugar: KulturkirolJarduerak / Actividades: Ingeleseko ahozko gaitasuna prak-tikatzeko jolasak eta kirolak: Technology, science; art&crafts, table games, drama plays, stories, ball sports eta abar.

gAzTE AkTIBOA!Datak / Fechas: hiru Txanda / Tres turnos:- Uztailaren 6tik 10era- Uztailaren 13tik 17ra- Uztailaren 20tik 24raOrdutegia / Horario: 15:30etik 19:00etaraAdina / Edad: 12 urtetik 17 urteranon / Dónde: Kulturkirol eta Gorliz

Jarduerak / Actividades: Arku tiroketa, kanoak, ginkana, eskalada, orientazioa, slack line, karts eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Maiatzaren 18tik 29ra / del 18 al 29 de mayo

meñAkADatak / Fechas: Uztailaren 1etik 30eraOrdutegia / Horario: Bi ordutegi aukeran / Dos horarios a elegir:09:00etatik 14:00etara10:00etatik 13:00etaraAdina / Edad: 4 urtetik 12 urteraJarduerak / Actividades: tailerrak, eskulanak, kirol ezberdinak eta abar.Izena emoteko epea / Plazo de inscripción:Maiatzaren 22ra arte / hasta el 22 de mayo

Oharrak: • Herri bakoitzean erroldatutakoek lehentasuna izango dabe.

Tendrán preferencia las personas empadronadas en cada municipio.

• UBK txartelagaz, erroldatuen moduan ordainduko da. Con la Tarjeta UBK, se abonará el mismo importe que las personas empadronadas.

• Informazio gehiago eta izena emoteko tokia, dagokion udaletxe edota Kultur Etxean. Más información y lugar de inscripción: el ayuntamiento o casa de cultura correspondiente.

Page 10: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

uribE buTrOEkO ESkainTZaUribe Butroeko Aek

Mungiko Kinttopeko euskaltegian HABE 1., 2. eta 3. mailak egiaztatzeko prestaketa ikastaro trinkoak egingo dira uztaila eta irailean. Matrikulatzeko epea ekainaren 1etik 25era da eta Habek zein Uribe Butroeko udalek ikastaroak diruz laguntzen dabez. Informazio gehiagorako 607 601 302 / [email protected]

Mungiko udal euskaltegian HABE 2, 3 eta EGA azterketak prestatzeko ikastaroak antolatu dabez. Bi aukera dagoz: ekaina+iraila (batez be Batxillergoko 1. ikasturtea amaitu dutenentzat), honen izen emotea maiatzaren bigarren hamabostaldian izan da; uztaila+iraila (16 urtetik gorakoentzat), izen emotea ekainaren azken hamabostaldian izango da. Egutegia, prezioak eta ordutegien barri izateko 946740235 / [email protected]

Mungiko Udal Euskaltegia

ikaSTarO bErEZiak Bizkaiera ikastaroaBatuera ikasi badozu, baina herriko berbatera hurreratu gura badozu, bizkaiera ikasteko aukera daukazu Labayru ikastegian. Bizkaiera lantzen ikastaroan, besteak beste, honako hauek lantzen dira: bizkaierako aditza, hiztegi eta esapideak, ahoskera, azpieuskalkiak eta aldaerak; saioak teoriko eta praktikoak izaten dira. Informazio gehiago gura izan ezkero eurekaz harremanetan jarri: 944 437 684 / [email protected]

Beste batzukOhiko euskalduntze eta alfabetatze ikastaro eta barnetegiak baino zeuzer gehiago behar izan ezkero, adi eskaintza bereziei. Euskaltegien webgunetan Euskara ikasteko beste aukeren barri dekozue, esaterako Barnetegi ibiltaria: herriz herri euskera ikasteko parebako aukera bizikletan!! Teknologia berrien bidez be, on-line ikastaroa egin zeinke edozein opor lekutik, ez dago aitzakia gero!!! Familia edo seme-alabak badira aitzakia, badago konponbidea, izan be, urteak dira ja familia barnetegia egiten dala Euskal Herrian. Modu didaktiko eta dinamiko baten bidez, umeak gurasoakaz batera egonaldia egiten dabe barnetegian eta alkarregaz euskera ikasi, sendotu eta erabiltzen dabe.

udakO EuSkEra ikaSTarOak

Page 11: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

1. Korrikan parte hartu al zendun? Ze kilometrotan egin zendun korrika?2. Nondik nora joan zinen?3. Zer izan da egun horretan gehien gustatu datsuna?

BEREZI AGIRRE IBINARRIAGA (7 URTE), ARRIETA1.-Bai. Ez dakit, Mungiako eskolako kilometroan.2.-Gelako lagunekaz eta anderenoagaz joan gintzen Legardako eskolatik Mungiako plazara.3.-Niri ez dazte korrika egitea gustetan eta euria egin zeuenez... korrika gitxiago egin neuen jaja.

NETSANET TELLERIA RUIZ (8 URTE), MEÑAKA1.- Bai. 1223. kilometroan2.- Gatikako eskolatik Gorordo auzoraino3.- Eskolako lagunekaz korrika egitea, jolastea eta kantatzea

ELENE GAIARDO (6 URTE), FRUIZ1. Bai, parte hartu nuen.2. Txikiak garenez, guk Laukarizko eskolako pasilutik egin gendun korrika.3. Lagunekaz, danok batera korrika egitea.

ENAUT ITURREGI BERMEJO, (7 URTE) GAMIZ-FIKA1.- Bai, eskolakoan2.- Eskolatik plazara3.- Ni eta Hodei bikoteka korrika egitea

UMEEN TXOKOA

DENPORA-PASAK

Page 12: Ekaina EdEr, uda halabErñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak... · zan Arrietara etorri gura ebela jakin zanean, eta herria oso prest agertu zan. Martxoan etorri ziren lehenengoz

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Negua joan da ta Elurrak joan direnean nire mendien artean

eguzkia teloian atzekaldean da

Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoaaspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan

poztasun handi batek besarkatzen nau

Mesedez ozen esan negua joan egin delanire arima hotzak ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean

orain lainorik ez da, aurpegi biluziakta larrua jotzean garrasirik ozenena,

gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orainbelarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena

Mesedez ozen esan negua joan egin dela

izara guztiak erre ditut eta

Soinu bakar bakarra zure bularraldeannegua joan da ta

borobildu zaizkit ertzak zure ondoanizpi lasaigarri bat

negua joan da ta, negua joan da ta

Zea Mays_Era 2010

San Juanek esku batean sua eta bestean uda

nOn da arGaZki hau? badakiZu?

TXISTEAK

AURREKO ERANTZUNAMeñakako Nekazal Turismoa

SARIACd eta liburu sorta

IRABAZLEAZorione Orbe Imatz

ZORIONAK!!!Erantzunak hona bialdu:

[email protected]@bizkaia.org

[email protected]@bizkaia.org

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

lEhiakETa

animatu parte

hartuten!!!Zenbaki honetan parte hartu dabe: Asier Legarreta, Olatz Axpe eta Ziortza Sanz.

Erantzun egokien artean Meñakako Herriko

tabernarako 2 menu zozketatuko dira