Gasteiz Hiri Berdea eta txakurrak · 2019. 12. 5. · 4 5 Gasteiz Hiriko berdeguneak Hiri Berdea...

of 35/35
1 Gasteiz Hiri Berdea eta txakurrak
  • date post

    23-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Gasteiz Hiri Berdea eta txakurrak · 2019. 12. 5. · 4 5 Gasteiz Hiriko berdeguneak Hiri Berdea...

  • 1

    GasteizHiri Berdea eta txakurrak

  • 2 3

    Txakur hiritarrak “Gasteiz, hiri berdea eta txakurrak” ekimena “Euskadi txakurrarekin” turismoa

    bultzatzeko gidak irekitako bidetik dator, gida horrek Euskadi txakurrarekin ezagutzeko eta disfrutatzeko

    opor-lekua dela erakutsi nahi baitu.

    Inorentzat ez da berria bertako berdegune, lorategi, parke, baso, paisaia eder eta ingurumen oparoz bete-

    tako 10 milioi metro karratuei esker, gure hiria turismorako paraje ezin hobea dela etxeko txakurrentzat,

    paradisua.

    Baina, dudarik gabe, hiri berde hau oso erakargarria da, baina, ez paisaiari begira egoteko bakarrik, bai-

    zik paisaiarekin bat egin eta inguruarekin murgiltzeko.

    Oso leku gutxitan gertatzen da natura bete-betean egotea, bertako “uharte berdeei” esker, eta, aldi be-

    rean, hiriguneko erosotasunak eskura izatea; Gasteizen bai. Xarmangarria dugu hiria, zalaparta handirik

    gabe moderno zein polizentrikoa izaten badakiena, han-hemen ibilbide berdez eta parkez edertua.

    Gasteizen, berdea kolorea baino gehiago da. Gasteizen, berdea, begiratzeko ez, baizik bizitzeko eta elkarre-

    kin banatzeko da. Hain zuzen, elkarrekin banatzea hiritar kontzeptuaren baldintza ezinbestekoa da.

    Horrexegatik, elkarrekin egote hori gogoan hartuta aurkeztu nahi dizuegu argitalpen hau, gure hiri berde

    bikain hau ezagutzeko.

    Eta, horretarako, guk bezalaxe, auzo eta inguruetako berdeguneak erabiltzen dituzten «beste herritar» ho-

    riei nahi diegu erreparatu –txakurrei–, haiek ere hiritarrak izanda, eskubide nahiz obligazioak dituzte-eta.

    Txakur eta guzti etortzen zaizkigun bisitarientzat, eta bertakoentzat ere bai, jakina, oso lagungarria da

    gida hau, jakiteko non baliteken txakurrarekin paseatu, txakurra lotu gabe.

    Txakurrak lotu gabe ibiltzeko berdeguneetatik 14 aukeratu ditugu, Animalien Eskubideen gaineko Adie-

    razpen Unibertsaleko 14 artikuluak gogora ekartzeko, hain zuzen; 2018an dagoeneko 40 urte bete bazi-

    tuen ere, oraindik ez da batere ezaguna-eta.

    Gozatu gure hiri berdea... eta txakurrak.

    Txakur hiritarrak

  • 4 5

    Gasteiz Hiri Berdea eta txakurrak

    Gasteiz oso hiri erosoa da paseoan ibiltzeko.

    Baina hiri berdea eta auzoak ez ezik, hirigune

    aparta du Gasteizek, benetan merezi du bisita!

    Txakurrak bide eta leku publikoetan nahiz

    berdeguneetan (lorategi eta parke publi-

    koetan) libre ibiltzeko udal-arauak ezarrita

    dauzkan atal nagusiak nabarmenduko ditu-

    gu ondoren, hirian erosoago egon zaitezten

    txakurra eta zu.

    Hiriko berdeguneak

    Txakurrak -arriskutsuak omen direnak izan ezik, lotuta egon be-har dute-eta beti- berdeguneetan besterik ez daitezke eraman lotu gabe. Honako berdegune haue-tan izan ezik::

    • Katedraleko parkean• Unibertsitateko Kanpuseko lora-tegietan (María de Maeztuko lora-tegian bai) • Prado parkean• Floridako parkean (eta Uraren Lo-rategi Sekretuan)- Natura 2000 Sarearen barruan dauden guneetan: Salburua, Zado-rra, Arabako Lautadako uharteko hariztia eta Gasteizko goi-men-diak.

    Eraztun Berdea

    • Eraztun Berdean (Salburua, Za-balgana, Olarizu, Armentia eta Za-dorra) bertako espezie basatiei en-barazu ez egitearren, orokorrean, lotuta eraman behar dira txaku-

    rrak; baina badira libre eramateko moduko leku batzuk (markatuta daude honekin batera doazen pla-noetan).

    Txakurren arduradunak

    Edonola ere, jabeek edo txakurra daramatenek kontrolatuta eduki behar dute beti, gainontzeko jen-deari edo animaliei enbarazurik edo kalterik ez egiteko, edo on-dasun eta instalazio publikoak ez hondatzeko. Horretarako, be-gien bistan eduki beharko dute beti txakurra, eta hurbil samar, zerbait gertatuz gero berehala erantzuteko moduan.

    Berdeguneetako festak eta ekitaldiak

    Txakurrak ezingo dira libre ibili txakurrentzako berdeguneetan, festa edo ekitaldiren bat den ga-raian, beren hobe beharrez.

    Iturriak eta umeentzako jolastokiak

    Txakurrek debekatuta dute kale-ko iturrietatik edatea eta ume-entzako jolastokietan egotea (zabu eta txirristetan eta abar).

    Bideak eta espazio publikoak

    Hiriko bide eta espazio publi-koetan, udalak horretarako bai-mendutako lekuetan izan ezik, txakurrek lotuta joan behar dute, lokarri edo txakurrarentzat ego-ki den dena delakoarekin, baina gehienez ere bi metroko luzeran.

  • 6 7

    Eraztun Berdean, nabarmen markatuta daude txakurrak aske eramateko lekuak.

    Hiriguneko parke eta berdegune batzuetan, adibidez, Floridako parke erromantikoan, lotuta eraman beharko duzu txakurra beti.

  • 8 9

    1

    2

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    10

    11 12

    13

    14

    3

    Txakurrak lotu gabe eramateko lekuak Eraztun Berdean

    Armentiako parkea1

    María de Maeztuko lorategiak7

    Zabalganako parkea2

    San Martineko parkea8

    Atxa-Landaberdeko ingurua (Zadorra)3

    Lakuabizkarrako parkea9

    Arriagako parkea10

    Olarizuko parkea6

    Aranako parkea13

    Judimendiko parkea14

    Salburuako parkea5

    Aranbizkarrako parkea12

    Zadorrako parkea4

    Molinuevoko parkea11

    Txakurrak lotu gabe eramateko parkeak

    Gida honen edukia

  • 10 11

    TEDY NAIZ NI ETA 7 HILABETE DITUT. OSO TXAKUR ALAIA ETA ONA NAIZ, ETA IZUGARRI MAITE DITUT UMEAK.

    Eraztun Berdea. Armentiako parkea

    NAHASKETAKO TXAKURRA NAIZ, ERDI BOBTAIL ETA ERDI...AUSKALO ZER.

    LAGUNEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT: MAX (YORKSHIRE), LUKE (NAHASKETA), MIA (HUSKIE) ETA COCA (NAHASKETA). ETA ADAR TXIKIZ BETETAKO MAKIL HANDIAK ERE GUSTUKOAK DITUT.

    KALITATE ONEKO PENTSUA JATEA GUSTATZEN ZAIT ETA BARF DIETA EGITEN DUT SASOI-SASOIKO EGOTEKO.

    BIZIKLETAK ETA PATINETEAK EZ DITUT BATERE MAITE. BELDURTU EGITEN NAUTE, BAINA IKASIKO DUT KASURIK EZ EGITEN, BESTELA ERRIETAN EGITEN DIDATE-ETA ZAUNKA EGITEN BADIET.

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    1. artikuluaAnimalia guztiak jaiotzez berdinak dira, eta bizitzeko eskubide berberak dituzte.

    Erkametz baso natural handia da, hiriaren eta Gasteizko mendien artean kokatua. Hiriaren hego-ekialdean dagoenez, korridore biologiko ezin hobea da Armentiako basoa,

    Gasteizko mendiak, hiri inguruko gune berdeak eta hiri-ekosistema ehuntzeko. 104 hektareako zuhaitz sail izugarria dauka Armentiako parkeak, azalera osotik % 70 basoa du-eta.

    Armentiako parkea

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

  • 12 13

    Armentiako parkean 634 landare espezie baino gehiago aurkitu dituzue. Erkametz, pago, gurbeondo, astigar, hurritza eta lizar artean bada basurde,

    katagorri, hegazti harrapari ugari, bai eta txori txikien 30 espezie inguru ere (karnaba, txonta, txantxangorri eta kaskabeltzak).

    Aukeratzerik balute, beraiek jango lituzketen elikagaiak ematea da txakurrentzako BARF dieta. % 60-80 hezur mamitsu gordin eta % 20-40 fruta eta barazki gordinak,

    arrautzak, tripakiak. Inondik ere ez elikagai komertzialak edo gozagarriekin prestatutako etxeko janariak.

    BA AL ZENEKIEN HAU? BA AL ZENEKIEN HAU?Eraztun Berdea. Armentiako parkea

  • 14 15

    Eraztun Berdea. Zabalganako parkeaGasteizko mendebaldeko parke hau berezia da oso, garai bateko legar-hobia, oso hondatua, bere onera ekartzeko lan izugarria egin behar izan delako. Interes natural handiko lekua da gaur egun, eta oso egokia jendea bertan lasai edo jolasean ibiltzeko.

    Zabalgana egokitzeko lanak 1993an hasi zituzten eta 1999an bukatu. Gasteizko Eraztun Berdea proiektuan lehendabiziko eragintza handia izan zen hauxe.

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

    Zabalganako parkea

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    2. artikuluaa) Animalia orok errespetua jasotzeko eskubidea du. b) Gizakiak, beste animalia espezie bat denez, ez du eskubiderik beste animaliak suntsitzeko edo esplotatzeko. Bere jakinduria animalien mesederako erabili behar du.c) Animaliek gizakiengandik arreta, ardura eta babesa jasotzeko eskubidea dute.

    BAI, NI NAIZ DOYLE JAUNA, ETA 9 URTE DITUT. ASKO GUSTATZEN ZAIT SALTOKA ETA JAUZIKA IBILTZEA. BAINA GEHIEN-GEHIEN LAGUNAK EGITEA GUSTATZEN ZAIT, ETA ZIZTUAN JOAN ETA BIZIKLETAN DOAZENEI KASU EGITEA.

    MIKRA NAIZ NI ETA ZORTZI URTE ETA ERDI DITUT. ADOPTATUTAKOA NAIZ ETA POZ-POZIK BIZI NAIZ NIRE LAGUN ONENAREKIN, DOYLE JAUNAREKIN.

  • 16 17

    ekologikotik. Erkametzaz gain, bada astigar, elorri, ipuru, elorri beltz, binorri eta bestelako arbustu ugari han. Erbinude, erbi, untxi eta azeriak ere badira, baso honetako fauna oso ugaria da-eta: hegaztiak, adibidez,

    kaskabeltza, txantxangorria, zozo eta hontza txikia, tarteka ilunabarrean uluka jarduten den gautxori harraparia.Urmaeletan, kopetazuri, uroilo, eta basahateak egoten dira askotan. Sakelak, zapatariak, berdantzak,

    sorgin-orratzak eta txitxi-burruntziak ere badira, ur-azalean eta ur-ertzetan sortzen diren ihi eta ezpata-belarren artean.

    BELDURTI SAMARRA NAIZ ETA URDURIA, ETA IDOIAREN GONAPEAN IBILTZEN NAIZ, BERA DUT-ETA BABESLEA.

    GAINERA HOZKILA NAIZ OSO ETA NEGUAN ASKO GUSTATZEN ZAIT BEROKI EPELA ERAMATEA SOINEAN.

    DOYLE JAUNAREKIN JOLASTEN NAIZ, BESTE INOREKIN EZ, OSO LOTSATIA NAIZ-ETA.

    BORDER COLLIE ETA SETTER ARRAZAKO NAHASKETA NAIZ; HORTIK DATORKIT, ZIURRENIK, BETI ARRASTOARI SEGIKA IBILI NAHIA, BAITA ARGITASUNA ERE!

    EDADETUA NAIZEN ARREN, TXAKURKUMEA BEZALAKOA OMEN NAIZ, HALA DIOTE. “FELIXIANO” ESATEN DIDATE, JENDEA AGURTZEA ASKO GUSTATZEN ZAIDALAKO ETA NIRE BITARTEZ JENDEA ELKARREKIN HIZKETAN JARTZEA.

    BA AL ZENEKIEN HAU?Eraztun Berdea. Zabalganako parkea

    Zabalganako parkean denetatik daukagu: belazeak, basotxoak han-hemen, urmaelak, muino eta mendixkak, egoteko lekuak, bidexkak, bai eta erkametzen baso naturala ere, parkeko gunerik nabarmenena, ikuspegi

  • 18 19

    Eraztun Berdea. Atxa-Landaberde ingurua(Zadorra)Ibaiondoko iparraldean dago parkea, Zadorraren etorbidearen eta ibaiaren ezkerraldeko marjinaren artean. Atxako herrixkako aztarnategi arkeologikoa ere han dago, Atxako muinoan, 1988. urtean bukatu zutena induskatzen.

    II. Burdin Aroko (K.a. IV. eta III. mendeak) herrixka da, baina erromatarren kanpamendu militarra ere izan zen beranduago (K.o. I. mendean), Guztira 170.000 m2 zabal da, eta 1.170 m luze.

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    3. artikuluaa) Animaliei ezin zaizkie tratu txarrak eta krudelak eragin. b) Animalia hil behar bada, bat-bateko heriotza, minik gabea eta estutasunik eragingo ez diona eman behar zaio.

    Atxa-Landaberde ingurua

  • 20 21

    TRIPONTZI HUTSA NAIZ, ETA 7 HILABETE BESTERIK EZ BADITUT ERE, DAGOENEKO 29 KILO BANAIZ.

    EZ DUT OSO ONDO NEURTZEN INDARRA ORAINDIK, BAINA MAITAGARRIA NAIZ EDONOREKIN.

    ASKO GUSTATZEN ZAIT NAGUSIEK ILEAPAINDEGIRA ERAMATEA, NIRI ILEA ORRAZTEA IZUGARRI MAITE DUT-ETA.

    BESTE TXAKUR BATZUEKIN EGOTEN NAIZENEAN, ETZAN EGITEN NAIZ LEHENDABIZI, IKUSTEKO ZENBATEKO INDARRA DUTEN ETA JAKITEKO NORAINO EGIN DEZAKEDAN.

    ARTZAI TXAKUR ALEMANA NAIZ NI, ETA KISS DUT IZENA. OSO GUSTUKOA DUDANEZ MUSUKA IBILTZEA, USTE DUT HORREGATIK JARRI ZIDATELA IZEN HORI...

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    Artzain-txakur alemanak, bistan denez, Alemaniatik datoz, eta 1899. urtea omen dute jatorria. Hasiera batean ardiak biltzeko eta zaintzeko sortu zituzten (artaldea otsoetatik babesteko

    eta kontu egiteko erakutsita zeuden). Indartsuak, argiak eta entrenatzeko eta esana betetzeko finak direnez, beste lan batzuk egiteko ere gogoko dituzte askok artzain-txakur alemanak mundu

    guztian: gidari izateko, zaintzako txakur izateko, salbamendurako...Lanerako hazitako arraza denez, etengabe ari behar du zerbaitetan, beti martxan.

    Parkeko sarreran talaia bikaina dago; iparraldeko eremuaren izugarrizko bista daukagu begi aurrean. Goialdean belazeak eta txilarrak ugari dira, baina behera jo ahala, baso mistoak eta erkametzak nagusitzen dira. Zelai naturalak jarri dituzte erreka inguruan, Zadorra ibaiaren erribera, luze eta zabal, onera ekartzeko eta kontserbatzeko ahalegin itzala egiten ari dira eta.

  • 22 23

    Eraztun Berdea. Zadorrako parkeaHiriaren iparraldeko parke hiritartu honetan Zadorra ibaia da protagonista. Natura aldetik altxorra denez, interes komunitarioko leku (IKL) izendatuta daukate Babestutako Espazio

    Naturalen Natura 2000 Sare Europarraren barruan. Gainera, Zadorra eta inguruak leku ezin hobeak dira ondo pasatzeko eta pasieran ibiltzeko.

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

    Zadorrako parkea

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    4. artikuluaa) Edozein espezie basatiko animaliek eskubidea dute beren inguru naturalean bizitzeko, dela lehorrean, airean edo uretan, bai eta ugaltzeko ere. b) Askatasuna kentzea, baita jendeari erakusteko bada ere, eskubide horren kontra doa.

    DR. FREUD NAUZUE, ETA INSTAGRAMEN KANAL BAT ERE BADUT: DR_FREUD. 250 JARRAITZAILE DITUT.

  • 24 25

    Zadorrako erriberan, Abetxuko herritik hurbil, soro ekologikoak jartzeko egokitu dute eremu handi bat; Urarteko jostatzeko baratzak dira.

    Herritarrei eta taldeei aukera eman nahi izan zaie denbora librean baratzagintza ekologikoan jarduteko, ikasiz eta disfrutatuz, inguru paregabean.

    Desagertzeko zorian daude parke honetako espezie batzuk, hegazti bi, adibidez: okil txikia eta belatza. Eta are desagertzeko

    zori larriagoan dago ikusten zailenetakoa den errekako biztanle bat, bisoi europarra. Uraren bueltan bizi da beti

    animalia txiki hau, eta katamotz iberiarraren ondoren, Europako haragijale mehatxatuena omen da.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    GOLDEN RETRIEVER ARRAZAKOA NAIZENEZ, OSO ONA NAIZ EHIZEAN ETA ARRASTOARI SEGITZEN.

    2 URTE ETA 4 HILABETE DITUT ETA BEREZ ASTURIASEKOA NAIZ. TXAKUR LASAIA NAIZ, UR ZALE AMORRATUA.

    PARKEAN LOTUTA ERAMATEN NAUTE BETI, ASKATZEN BANAUTE ZIZTUAN IHES EGIN ETA GERO NI HARRAPATU EZINIK IBILTZEN DIRELAKO.

    ZERBAIT NAHI BADUT, ZAUNKA ETA ZAUNKA IBILTZEN NAIZ ETENGABE, ETA USTE DUT JASANEZINA JARTZEN NAIZELA, ZAUNK, ZAUNK, ZAUNK!

  • 26 27

    Eraztun Berdea. Salburuako parkeaHiriko ekialdean dago parkea, Salburua auzo modernoaren ondoan. Eraztun Berdeko parkeetatik, jendeak gehien erabiltzen duen parkeetako bat da. Hezegunean bizi diren animalia guztiak bertakoak dira, orkatzak izan ezik, urmaeletako landareak kontrolatzeko sartu dira-eta propio.

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.Salburuako parkea

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    5. artikuluaa) Animalia guztiek, tradizioz gizakiaren ingurunean bizi izanagatik ere, eskubidea dute beren espeziari dagozkion eran eta erritmoan bizitzeko eta hazteko, bere bizimoduaren arabera, askatasunez.b) Diru-asmotan, gizakiak erritmo edo baldintza horiek aldaraztea eskubide horren kontra doa.

  • 28 29

    HAU NIRE LAGUN IZAR DA, BI URTE INGURUKOA. ITSASOA ETA IGERI EGITEA MAITE DITU. PARKEAN DENAK EMANDA IBILTZEN DA ARRASTOARI SEGIKA ETA KORRIKA HARA ETA HONA.

    POZIK NAGO NAHASKETA NAIZELAKO, EUSKAL ARTZAINA ETA BORDER COLLIE ERDIZKA, ARRAZA BAKOITZETIK ONENA DAUKADALAKO. HALA ESATEN DIDATE ETXEAN.

    ETXEKO HALTZARIETAKO HELDULEKUEI KOSK EZ EGITEN IKASTEN ARI NAIZ...BAINA HAIN GUSTUKOAK DITUDANEZ... OSO GUSTURA IBILTZEN NAIZ PARKEAN ETA OSO KIROLZALEA NAIZ “AGILITY” EGITEN DUT ETA OZTOPOAK GAINDITZEN PRIMERAN PASATZEN DUT.

    NIRE LAGUN NOCHE EZ DA INOIZ NEKATZEN PARKEAN KORRIKA IBILTZEN, NAHIZ NI BAINO ASKOZ ZAHARRAGOA DEN!PRIMERAN KONPONTZEN GARA ELKARREKIN, OSO ADIERAZKORRA DA-ETA. ZER AURPEGI DUEN IKUSITA, BADAKIT ZER DARABILEN BURUAN.

    POL DUT IZENA ETA URTEBETE DAUKAT. BEGIRA, HAUEK DITUT PARKEKO LAGUNIK ONENAK: IZAN ETA NOCHE.

    Arraza argiena omen da Border Collie. Txakur oso biziak dira, eta gizakiekiko oso leialak.

    Erlojuaren kontra hainbat oztopo dituen ibilbide bat ahalik eta azkarren bukatzen saiatzeko kirol-modalitatea da «Agility».

    Salburuan dago Euskadiko hezegune kontinental oparoetako bat. Horrexegatik lortu du Nazioarte mailako garrantzia duen Ramsar hezegunearen eta Natura 2000 Sareko Europar Batasunaren Intereseko Leku (EBIL) sailkapena. Hiztegiak behatzeko bi leku ditu, eta Hezeguneen Interpretazio Zentroa ere bai, Ataria eraikin berrian.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 30 31

    Eraztun Berdea. Olarizuko parkea

    1984an hasi ziren parkea egiten, eta 1995an bukatu. Garai bateko baserri bat zegoen lursailetan egokitu dute parkea, baina baserria ere bertan da oraindik: Etxaldea izena du orain. 1998. urtean, jendeak

    ikusteko baratzak jarri zituzten, baratzagintza ekologiko, lorezaintza eta fruitu-arbolen inguruko kontuak ikasteko. 2011an inauguratu zituzten Lorategi Botanikoa eta lakua.

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    6. artikuluaa) Gizakiak lagun egiteko aukeratu duen edozein animaliak eskubidea dauka berezko biziraupen naturalaren araberako bizi luzea izateko. b) Animalia bat abandonatzea ekintza krudel eta umiliagarria da.

    Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

    Olarizuko parkea

  • 32 33

    JISCO NAIZ NI. 9 URTE ETA 3 HILABETE DITUT, ARTZAIN-TXAKUR ALEMANAREN ETA ARTZAIN-TXAKUR BELGIKARRAREN ARTEKO NAHASTEA NAIZ.

    NIRE FAMILIAKOAK MENDIXURREKOAK DIRA. 8 SENIDE IZAN NITUEN JAIOTZEAN.

    ETXETIK IRTETEN NAIZENEAN, AHOAN DARAMADAN PILOTA SAKRATUA DA NIRETZAT. FALTA BAZAIT, EZ NAGO ONDO.

    MENDIAN, ASKO GUSTATZEN ZAIT BESTE ANIMALIA BATZUEN ARRASTOARI SEGITZEA, ADIBIDEZ, ORKATZ ETA BASURDEEN ARRASTOARI.

    BARAZKIEKIN EGOSITAKO OILASKO-HEZURDURAK EMATEN DIZKIDATE JATEKO.

    Gasteizko Eraztun Berdean, hiriko hegoaldean, dago Olarizuko Lorategi Botanikoa. 2007. urtean sortu zuten, “bertako, eskualdeko, Europako eta munduko landare-bioaniztasuna kontserbatu, zabaldu eta aintzatesteko helburuz”. Hainbat landare-bilduma dauzka lorategiak, Europako baso nagusietako adierazgarrien bilduma, besteak beste, bai eta bestelako landaredia ere: guztira, mila espezie baino gehiago. Leku apropos-aproposa da pasioan ibiltzeko eta landaren inguruko kontuak ikasteko.Olarizu oso berezia da

    jendearentzat, bertan egiten delako erromeria tradizionala, Olarizu gainean. Muino horretatik hiriaren ikuspegi bikaina dago.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 34 35

    Hiriko parkea.María de Maeztuko lorategiak

    Gasteizen sortutako parke handietatik azkena sortutakoak dira Maria de Maeztu lorategiak. “Asilo de las Nieves” izenez ezagutzen zen eraikinaren baratza eta lorategiko lurretan dago lorategia, unibertsitateen inguruan.

    Euskal Herriko Unibertsitateko ikasgelak eta liburutegia bertan egiteko, egoitza-etxea okupatu zuten, eta haren inguruko baratzetako sailak Maria de Maeztu parkea bihurtu zituzten.

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    7. artikuluaLanerako animalia guztiek daukate eskubidea lanaren iraupena eta intentsitatea neurrian mugatuta edukitzeko, elikadura ona jasotzeko eta atsedena hartzeko.

    María de Maeztuko lorategiak

  • 36 37

    Euskal artzain-txakurra Euskadiko bertako arraza da, gehien-gehienetan artaldeak zaintzeko eta abereei kontu egiteko erabili izan dena. Bi eratako euskal artzain-txakurrak daude: Gorbeiakoa eta iletsua. Biak ere lasaiak dira, goxoak, eta nagusia oso kuttuna izaten dute. Artzaintza eta abeltzaina urritu diren neurrian, urritu egin dira arraza honetako txakurrak ere, eta gaur egun desagertzeko zorian dago arraza.

    EPA! TOUS DUT IZENA, ETA URTE ETA SEI HILABETE DITUT. EUSKAL ARTZAIN-TXAKUR ETA BORDER COLLIE NAHASKETAKOA NAIZ.

    IZUGARRIZKO ENERGIA DAUKAT, ETA JENDEAK DIO OSO ARGIA NAIZELA.

    EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN INORK HANKAK UKITZERIK. PARKEKO BESTE TXAKUR BATZUREN LAGUN OSO ONA NAIZ.

    OSO GUSTUKOA DUT KORRIKA EGITEA ETA TXORIEN ATZETIK IBILTZEA.

    KAKETAN ETA BASETAN IGURZTEA ERE ASKO GUSTATZEN ZAIT.

    Egoitza-etxeko garai bateko berokuntzako tximiniak kontserbatu egin dituzte, garai hartako oroimenez.

    Argazkian agertzen den eskultura Paco San Miguel eskultore gasteiztarrarena da. Markinako marmol beltzez eginikoa da. 2007. urtean kokatu zuten bertan, Las Nieves egoitza-etxeko urteurrena ospatzeko.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 38 39

    Hiriko parkea. San Martineko parkea

    San Martineko parkea izen berdineko auzoan dago, “Oskolen Etxeak” esaten zaien etxeen alboan. 88.000 m2-ko azalera horretan, 60 espezie ere bizi dira. Indiako gaztainondoak, makalak, gereziondo japoniarrak, likidanbarrak, lizarrak, urkiak, astigarrak, Judasen arbolak

    eta pawloniak edonon daude parkean. Urmael txiki bat ere badago, eta ahate asko joaten dira bertara.Bolatokia, umeentzako jokoak, lakua, kirol-eremuak eta harmaila eta guztiko auditoriuma ere badira parkean.

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    8. artikuluaa) Animaliari sufrimendu fisiko edo psikologikoa eragingo dion esperimentazioa ez dator bat animalien eskubideekin, ez esperimentu mediku, zientifiko, komertzial edo bestelako edozein esperimentazio izanda ere. b) Horien ordezko teknikak erabili eta landu behar dira.

    San Martineko parkea

  • 40 41

    ROCKSI NAIZ ETA BEDERATZI URTE DITUT. NEGUAN ASKOTAN EGOTEN NAIZENEZ HOZTUTA, BEROKI ETA GUZTI JOATEN NAIZ PARKERA.

    NIRE GISAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT, BAINA LAGUN ONAK ERE BADITUT PARKEAN, TXATA, TOR ETA LIA.

    EHIZAKO TXAKURRA NAIZENEZ, ARRASTOARI SEGITZEN APARTA NAIZ, ETA USAIMEN BIKAINA DAUKAT.

    USOEI ATZETIK SEGITZEA GUSTATZEN ZAIT, JE, JE, JE. AI, EZ, HOBE ESANDA: ZAUNK, ZAUNK, ZAUNK...

    Setterrek Erdi Aroaren bukaeran dute jatorria, Frantzian, brako arrazatik eratorririk. Larrua pikardatua dute, orban lauso eta guzti; hori dute bereizgarrietako bat. Setter ingelesaren espezialitatea da piezak zelai zabaletan bilatzea.

    Alemaniatik dator pinscher nanoa. Bizi-bizia da, beti jakin-minez, eta zaintzeko sena duenez, oso txakur zaindari ona da txiki-txikia izan arren. Beste txakur txiki askok bezalaxe, pinscher miniaturak ez du inongo beldurrik txakur

    askoz handiagoei aurre egiten, dobermanei, adibidez, kemen eta energia izugarriak baititu, bere tamainak hori adierazten ez badu ere.

    BAT NAIZ NI, ZORTZI URTE DITUT ETA SETTER INGELESA NAIZ. LEGUTION JAIO NINTZEN. .

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    PINCHER NANOA NAIZ, ETA OSO GUSTURA EGOTEN NAIZ ETXEAN.

    POZARREN ARITZEN NAIZ AINARAREKIN JOLASEAN, BERA DA NIRE GIZAKI LAGUN ONENA.

    EKILIBRISTA OMEN NAIZ, BAINA NIRI GEHIEN-GEHIN TAPAKIAREKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT, AZPIAN EZKUTATZEN.

  • 42 43

    Hiriko parkea . Lakuabizkarrako parkea

    150.000 m2-ko berdegunea da, Ali Gobeo eta Lakua poligonoan kokatua, 1997tik. 3.500 zuhaitz gazte ditu, 20 espeziekoak, besteak

    beste, makalak, lizarrak, urkiak, tulipiferoak, altzak eta gereziondo japoniarrak. .

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    9. artikuluaAnimalia bat jateko haztekotan, inongo minik edo estutasunik gabe elikatu, instalatu eta garraiatu behar da, baita hala sakrifikatu ere.

    Lakuabizkarrako parkea

  • 44 45

    Gorbeiako artzain-txakurra zakar samarra da batzuetan, baina nagusiarekin oso lotua egoten da. Komeni da kumetatik jendartean ohitzea, beste txakur batzuekin eta jendearekin ondo egoteko. Zorrotz erakutsi behar zaio, sena lurraldekoia mendean edukitzeko. Lanerako lagun ezin hobea da, artzain-senagatik, eta zaintzeko ere fina da: arrotzen bat edo arriskuren bat bada berehala abisatuko digu. Txakur erasokorra ez bada ere, bere bizia ere emango luke nagusia defendatzeko.

    KAIXO! LUCY DUT IZENA ETA URTEA ETA LAU HILABETE DITUT. GORBEIAKO ARTZAIN-TXAKUR EMEA NAIZ.

    GASTEIZKO ANIMALIAK BABESTEKO ZENTROAN ADOPTATUTAKO TXAKURRA NAIZ.

    PARKEKO KUDRILLAREKIN PRIMERAN IBILTZEN NAIZ. ROCO (ARTZAIN-TXAKUR ALEMANA) ETA MINI (UR-TXAKURRA) DITUT LAGUNIK ONENAK.

    TXAKUR “KAMIOIZALEA” NAUZUE. NIRE LAGUN GIZAKIA GARRAIOLARIA DENEZ, HAREKIN JOATEN NAIZELAKO, HARA ETA HONA, TXAKURKUMEA NINTZENETIK.

    Lakuabizkarrako lursail batean hiriko baratza komunitarioak daude 2018tik, hiriburu arabarreko iparraldeko auzoan. 9.300 metro karratuko azalera dute baratzek, 75 metro karratuko 60 partzela ingurutan banatuta.

    BA AL ZENEKIEN HAU? BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 46 47

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    10. artikuluaa) Ezin dira animaliak esplotatu gizakia jostatzeko. b) Animalien erakusketak eta animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak animalien duintasunaren kontrakoak dira.

    Arriagako parkeaArriagako San Joaneko ermita daukagu parke honetan, Erdi Aroan noble arabarrak Arriagako edo Arabako kofradia esaten zitzaion hartan biltzen ziren lekua, beren gisan jauna aukeratzeko, justizia emateko eta batzuek ala besteek zituzten arazoez jarduteko. Arriagako Ituna edo “Voluntaria entrega” Arabako historiako agiri oso nabarmena da. 1332ko apirilak 2koa da, eta bertan idatzita dago kofradia hark Gaztelako Alfontso XI.ari emango zizkiola lurrak, hainbat eskaera eta pribilejio onartzekotan.

    Hiriko parkea.Arriagako parkeaArriagako San Joaneko Parkea hiriko iparraldean dago. Hiriko parkerik handiena da: 190.000 m2 ditu. 100 zuhaitz espezie baino gehiago daude bertan, baita usain-belar ugari ere. Hainbat kiroletarako pistak,

    laku zoragarria (hainbat espezietako hegaztiek bisitatzen dutena maiz), jolas-lekuak eta jateko lekuak ere baditu. 1979. urtean inauguratu zuten.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 48 49

    PARKEKO AHATE ETA UNTXIEKIN JOLASEAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT.

    EZ DUT BATERE GUSTUKO ATEAK ITXITA EGOTEA, ORDEA, DENAK ETXEAN DAUDELA JAKIN NAHI DUT-ETA.

    TXAKURKUMEAK BABESTEA GUSTATZEN ZAIT.

    BUDY NAIZ NI, FOX TERRIEN ETA POINTER ARRAZEN NAHASKETA. KUADRILLAKOEKIN NAGOENEAN, DENAK BABESTEA GUSTATZEN ZAIT.

    Garai batean, Fox Terrier arrazako txakurrak azeriak beren gordelekutik aterarazteko erabiltzen zituzten, gero txakur azternariek atzetik segitzeko. Oso txakur biziak eta dotoreak dira Fox Terrierrak. Alaiak, argiak, ausartak dira, pozik daude beti eta kementsuak dira gainera. Bizipoz handikoa dute eta jaun eta jabe izatea gustatzen zaie, batzuetan gerta liteke estresatzea nahiko ariketa egiten ez badute.

    EUSKAL ARTZAINAREN ETA BORDER COLLIAREN NAHASKETA NAIZ.

    MENDIRA GOAZENEAN ARDIEKIN JOLASTEA MAITE DUT ETA PARKEAN, BERRIZ, PILOTA ETA MAKILEKIN.

    PENTSU HIPOALERGENIKOA EMATEN DIDATE JATEKO, TXIKITAN ARAZO GASTRIKOAK IZAN NITUELAKO.

    ARGI DAUKAT IZENA ETA URTEA ETA LAU HILABETE DITUT. PANCORBON (BURGOSEN) JAIO NINTZEN, ETA JENDEAK DIO OSO OTZANA ETA MAITEKORRA NAIZELA.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 50 51

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    11. artikuluaInongo premiarik gabe animaliaren bat hiltzea biozidioa da, alegia, biziaren kontrako krimena.

    Molinuevoko parkea

    Hiriko parkea.Molinuevoko parkeaIparraldeko Parkea ere esaten diote gasteiztarrek Molinuevoko Parkeari. Aproposa da zuhaitz artean paseatzeko, umeekin jolas-lekuetan ibiltzeko, frontoian jarduteko edo bertako iturri zoragarriei begira egoteko. Behartsuen Ahizpen soroetako lursailetan eta Molinuevo Fundazioko kirol-zelaietako lursailetan sortutakoa da parkea, hortik hartu du izena. Kale hauen

    artean dago: Villareal Atea, San Ignazio eta Andre Mariaren Koroatzea. Erdi Aroko gunetik eta Zaramagatik hurbil dago.

    70 zuhaitz espezie baino gehiago daude bertan, baten batzuk nabarmentzekotan: zipresak, urkiak, sahatsak, katalpak, astigarrak, makalak, platanondoak, lizarrak eta haginak.

  • 52 53

    OHITURA TXAR BAT BADUT...MUTURRA ZAKARRETAN SARTZEA GUSTATZEN ZAIT...ERRIETAREN BAT EDO BESTE EMAN DIDATE HORI EGITEAGATIK.

    EZ ZAIT GUSTATZEN INORK AURPEGIAN PUTZ EGITERIK, BAINA BAI OHE GAINEAN SALTOKA IBILTZEA ETA ARROPAREKIN JOLASTEA...MMMM HORI BAI JOSTAGARRIA!

    KORRIKA EGITEN AMORRATUA NAIZ, BAINA BURU-ARIN SAMARRA NAIZENEZ, BATZUETAN GALDU EGITEN NAIZ ETA NIRE GIZAKI LAGUNAK AURKITZEA KOSTA EGITEN ZAIT.

    PETRA NAIZ ETA BEDERATZI URTE DITUT. GALGOA NAIZ.JANARIA BESTE KONTURIK EZ DUT BURUAN.

    LUR NAIZ, BOST URTE DITUT ETA NIRE LAGUNIK ONENA ARTZAIN-TXAKUR BAT DA, SAGU.GAZTAINEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT.

    Galgoak oso antzinakoak dira, munduko hainbat lekutan sortu izan dira eta arraza asko eragin dituzte. Espainiako galgoa Eivissako podenkotik eratorria da, galgo arabiarrarekin nahastuta. Gaur egun, ordea, ez da galgo espainiar pururik. Haien ondorengoak bai, eta Espainian zelaietan erbiak harrapatzeko erabiltzen dituzte. Galgo ingelesa da den-denetan bizkorrena: orduko 70 km-ko abiaduran egin dezake korrika.Karreretarako eta erbiak ehizatzeko apartak dira galgoak. Sarri askotan, bere trebezia horiek gaizki esplotatzen ditugu gizakiok, eta galgoari kalte handia eragiten diegu. Beste edozein arrazatako txakurrei baino sufrikario gehiago eragiten diete jabeek, beren gisa abandonatzen dituztelako ehizarako balio ez duten bezain pronto. Otsaila bereziki txarra izaten dute galgoek, orduan bukatzen baita ehizako sasoia: soberan dituzten galgo gizajoak abandonatu egiten dituzte, edo akabatu ere bai askotan.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    ATSEGINA ETA LASAIA NAIZ. GALGO LEKU ELKARTETIK ADOPTATU NINDUTEN NAGUSIEK.

    EZ NAIZ UR ZALEA, ETA BAKARRIK EGOTEA ERE EZ DUT GUSTUKO. HOZPILA NAIZELAKO IZANGO DA...BAINA IZUGARRI MAITE DUT EGUZKIA.

    ETXEAN GILTZARRAPOA JARRI DIOTE HOZKAILUARI, ATEA IREKITZEN IKASI ETA BARRUKO JANARI GUZTIA JATEN DUDALAKO.

    TXAKUR HANDIEN BELDUR NAIZ.

  • 54 55

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    12. artikuluaa) Inongo premiarik gabe animalia basati ugari hiltzea genozidioa da, alegia, espeziaren kontrako krimena.b) Kutsadurak eta inguru naturala desegiteak genozidioa eragiten dute.

    Aranbizkarrako parkea

    Hiriko parkea.Aranbizkarrako parkeaBurgos eta Valladolid kaleen artean 70.000m2 hartzen ditu. Badira futbol-zelaia, jokoak eta iturriak bertan. Eta gaztainondoak, katalpak, urkiak, lizarrak, platanondoak,

    intxaurrondo beltzak, robiniak eta abar ditu, 40 espezietik gora. 2.000 arrosa-landare ere baditugu disfrutatzeko.

  • 56 57

    Petardoek kalte egiten diete txakur askori. Estutasuna, izua eta takikardiak eragiten dizkiete eta, batzuetan, baita heriotza ere.

    Inork ez daki zergatik txakur batzuek petardoekin sufritzen duten eta beste batzuek ez.

    Beagle arrazako txakurrak untxari bikainak dira. Untxiak, erbiak eta bestelako harrapakinak ehizatzeko erabiltzen dituzte.

    Usaimen onenetakoa dute txakur hauek. Oso argiak dira. Askok gustuko izaten dituzte etxeko lagun

    izateko, txikiak direlako, lasaiak eta arazo kongenitorik ez dutelako izaten.

    MEDITERRANEOAN JAIO NINTZEN, MALLORKAKO PALMAN, HAIN JUSTU.

    NIRE GISAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT, BAINA ETXETIK KANPO NIRE ZAINTZAILE GIZAKIA BABESTEA GUSTATZEN ZAIT, ETA HARI ITSATSITA JOATEN NAIZ.

    GORROTO DITUT SUZIRIAK ETA PETARDOAK.

    KAIXO! MAX NAIZ NI ETA LAU URTE ETA ERDI DITUT. BEAGLE ARRAZAKOA NAIZ. BIZKOR DUT LAGUN KUTUNA.

    BIZKOR NAIZ, SEI URTE DITUT ETA POINTER ETA SPANIEL BRETOIAREN NAHASKETA NAIZ. NIRE LAGUNIK ONENA MAX DA.

    AZTARNARI AMORRATUA NAIZ, ETA PARKEAN NAGOENEAN USNAKA JARDUTEN NAIZ BETI. USAINEN PARADISUA DA PARKEA!

    TXAKUR NOBLEA ETA ESANEKOA OMEN NAIZ, BAINA HORI EZAGUN DUT AURPEGIAN, EZTA?

    GAUZA BERRIAK IKASTEA ASKO GUSTATZEN ZAIT ETA LO EGITEA ERE BAI...BAINA BURUKO ETA GUZTI!

    BA AL ZENEKIEN HAU BA AL ZENEKIEN HAU

  • 58 59

    Hiriko parkea.Aranako parkeaHiriko parkerik zaharrenetakoa da. Garai batean lursailak zituenez inguruan, Arana Zelaia ere esaten zitzaion. Santa Luzia auzoaren eta Errekatxiki errekaren artean zegoen. Gaur egun, ordea, askoz txertatuago dago hirian. Kiroletarako pista, jolas-

    lekua eta iturriak ditu. India gaztainondoak eta makalak ugari dira bertan. 5.000 aleko arrosadia ere badauka.

    Aranako parkea

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    13. artikuluaa) Animalia hilak errespetuz tratatu behar dira. b) Animaliak biktima diren indarkeriazko eszenak debekatu egin behar dira bai zinean bai telebistan, non eta ez diren animalien eskubideen kontra egiten diren atentatuen berri emateko.

  • 60 61

    BEGIRADA TRISTE SAMARRA DAUKADALA DIOTEN ARREN, OSO ALAIA NAIZ NI, ETA GUSTURA IBILTZEN NAIZ NIRE GISAN.

    JENDEA GUSTUKO DUT, POZIK IBILTZEN NAIZ HAIEK MAKILAK JAURTI ETA NIK BILTZEN.

    USOAK ETA ZARATA, BERRIZ, EZ DITUT BATERE MAITE. ETA ETXEAN BAKARRIK EGOTEA ERE EZ.

    UMEAK OSO MAITEAK DITUT.

    LUR DUT IZENA, BOST URTE DITUT. IZUGARRI GUSTATZEN ZAIT NIRE JOSTAILUZKO TXAKURRAREKIN JOLASTEA.

    TRUFO NAIZ, ETA HAMAHIRU URTE DITUT. SCHNAUZER ETA YORKSHIRE ARRAZEN NAHASKETAKOA NAIZ. OSO GUSTURA IBILTZEN NAIZ MENDI-BUELTAK EGITEN DITUGUNEAN.

    URA, ORDEA, EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN, BUF....IZUTU EGITEN NAU. JENDE ASKO DAGOEN LEKUETAN ERE EZ NAIZ ONDO MOLDATZEN, LARRITU EGITEN NAIZ ETA.

    ASKO GUSTATZEN ZAIT NIRE LAGUN GIZAKIAREKIN HARRAPATZEN JOSTATZEA PARKEAN, BAINA PILOTAREKIN ERE PRIMERAN IBILTZEN NAIZ NI NEU ETXEAN.

    ERABAT GORRA NAIZENEZ, BATZUETAN PIXKAT DESPISTATU EGITEN NAIZ.

    Schnauzer arrazak XV edo XVI. mendean dauka jatorria, Alemanian. Alemanez, “muturra” eta “bibotea” aipatzen ditu Schnauzer izenak.

    Arana auzoa lau kalek moldatutako kuadrilateroa da: Valladolid kale, Judizmendi Etorbide, Santiago Etorbide eta Madril kaleak (hiriko garai bateko ingurubidea). Hurrenez hurren, auzo hauek ditu muga: Aranbizkarra iparraldean,

    Santiago ekialdean, Aranzabala mendebaldean eta Santa Luzia hegoaldean.

    Arana 1960ko hamarkadan sortu zuten. Langile-auzo jendetsua izan zen bere garaian, ekimen pribatuak abiarazia. Gaur egun ere

    auzoko etxeen % 95 hamarkada hartan eraikiak dira. Gasteizko ipar-ekialdean kokatutako lautada bat zen hasieran auzoa, aspaldidanik Arana zelaia esaten zitzaiona.

    BA AL ZENEKIEN HAU? BA AL ZENEKIEN HAU?

  • 62 63

    Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

    14. artikuluaa) Animaliak babesten eta zaintzen ibiltzen diren erakundeek lekua izan behar dute gobernuan. b) Legez defendatu behar dira animalien eskubideak, gizakien eskubideak bezalaxe.

    Judimendiko parkea

    Hiriko parkea.Judimendiko parkeaJudimendiko parkea Gasteizko erdialdetik eta Erdi Aroko gunetik hurbil dago. Errege Katolikoek XV. mendean judutarrak hiritik bota zituztenean hiriari eman zioten hilerri judutarraren gainean ezarrita dago. Aljama judutarrak baldintza bat jarri zuen, ordea, sail haiek emateko:

    lur haien gainean eraikinik ez jartzea inoiz. “Polvorín Viejo” ere esaten zaio inguru honi, 1853-1901 urteen artean armamentu eta lehergaien biltegiak zeudelako bertan. Makal zuri ikusgarriak ditu parkeak.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    Judimendi auzoan Yäel Artsi artista israeldarraren eskultura bat dago jarrita 2004. urtetik, Erdi Aroan Gasteizen bizi ziren taldeen arteko elkarbizitza baketsua sinbolizatzeko. “Elkarbizitza” du izena.Honako idatzita dauka eskulturak gaztelaniaz, euskaraz eta hebrearez: “Isaías 2-4 – eta beren ezpatetarik eginen dituzte goldeak eta beren lantzetarik segak: jendaiak jendaiaren kontra ez du altxaturen, eta ez dira gehiago guduka ariko.”

  • 64 65

    NIRE ARRAZAN ESPEZIALIZATUTAKO TREBATZAILE BATENGATIK JASO NINDUEN NIRE FAMILIAK.

    GAZTEA IZANAGATIK, ZENTZUDUNA ETA PATXADATSUA OMEN NAIZ.ESANA BETETZEN DUT, ZUZEN NARAMATELA IRUDITZEN BAZAIT.

    GUSTUKO DUT BESTE TXAKURREKIN JOLASTEA, BAINA GEHIEN-GEHIENA ITSASOA GUSTATZEN ZAIT. MAITE DUT IGERIAN IBILTZEA ETA BATEZ ERE...UR AZPIAN IBILTZEA!!

    UMEAK ERE GUSTATZEN ZAIZKIT.

    PARKERA JOAN, ETA BESTE TXAKURRIK EZ BADAGO, ASPERTU EGITEN NAIZ APURTXO BAT.

    KAIXO! KOSKA NAUZUE, HIRU URTE DITUT. EUSKAL ARTZAIN-TXAKUR ETA SETTER NAHASKETA NAIZ. BILBOKO TXAKURTEGITIK HARTU NINDUTEN.

    OSO ESANEKOA ETA OTZANA NAIZ.LOSINTXARIA ERE BANAIZ, OSO. ZERBAIT NAHI BADUT, IMINTZIOAK EGITEN HASTEN NAIZ.

    JUDIZMENDIN KORRIKA IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT. PRIMERAN IBILTZEN NAIZ PARKEKO LAGUNEKIN, BATEZ ERE ASTEBURUETAN.

    HAURTXO BAT DAUKAGU ETXEAN, ETA NIRE LANA IZATEN DA KAKA NOIZ EGIN DUEN ABISATZEA.

    THOR NAIZ, ETA ZAZPI HILABETE DITUT. UR-TXAKUR ESPAINIARRA NAUZUE. CADIZ-EKOA NAIZ.

    BA AL ZENEKIEN HAU?

    Ur-txakur espainiarra Andaluziako arraza da jatorriz. XVIII mendean lanerako erabiltzen zituzten txakurrok, nola artzaintzarako hala ehizarako. Igerian hain onak direnez, Espainiako iparraldeko arrantzaleek ere erabili izan dituzte lanean laguntzeko.

  • 66 67

    Txakurra adoptatzekotan al zabiltza?

    Gasteizko udaleko animaliak babesteko zentroan ondo kontu egiten diete gal-

    dutako, abandonatutako edo kalean istripuren bat izandako animaliei.

    Ordutegiak

    Adopzioetarako eta animalia lagunak bisitatzeko orduak

    Goizez: 11:00h - 13:00h

    Arratsaldez: 15:30h - 17:30h

    Asteburu eta jai-egunetan: itxita.

    Izapideak egiteko ordutegia

    Goizez: 9:00h - 13:00h

    Arratsaldez: 15:30h - 17:30h

    Asteburu eta jai-egunetan: itxita.

    Harremanetan jartzeko

    Animalien babeslekua

    Armentia gaina z/g

    01007 - Gasteiz

    Telefonoa: 945161755

    Apasos Vitoria

    www.apasosvitoria.org

    GASTEIZKO ANIMALIAK BABESTEKO ZENTROAN ADOPTATUTAKO TXAKURRA NAIZ.

  • www.turismo.euskadi.eus