· zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da...

40
72 HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA Koska bat estutu dute EAEko hiriburuek nazioarte mailan. Bilbo izan zen lehena, 2010eko Shangaiko Expo erakusketa unibertsalean izan zenean. Ondoren etorri zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA EAEko hiriburuak boladan Teknikak eragin dituen problemak politikaren bidez konponduko ditugu, edo ez ditugu konponduko Daniel Innerarity: ELKARRIZKETA 2011ko apirila Itzulpen estiloa. Axularrekin hizketalditxoa (1) EDORTA ESPAÑA HITZEZ HITZ Erakusleak testuen jostun (1) JUAN GARTZIA GRAMATIKA Pentsioen erreforma auzitan EZTABAIDA

Transcript of  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da...

Page 1:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

72

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Koska bat estutu dute EAEko hiriburueknazioarte mailan. Bilbo izan zen lehena,2010eko Shangaiko Expo erakusketaunibertsalean izan zenean. Ondoren etorrizen Gasteiz, 2012ko Europako HiriburuBerdea izendapena jasorik. Eta Donostiarentxanda da hurren, 2016an Europako KulturHiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria.

ERREPORTAJEA

EAEko hiriburuakboladanTeknikak eragin

dituen problemakpolitikaren bidezkonponduko ditugu,edo ez ditugukonponduko

Daniel Innerarity:

ELKARRIZKETA

2011ko apirila

Itzulpen estiloa.Axularrekinhizketalditxoa (1)

EDORTA ESPAÑA

HITZEZ HITZErakusleaktestuen jostun (1)

JUAN GARTZIA

GRAMATIKA

Pentsioenerreformaauzitan

EZTABAIDA

zure etxean doan jaso nahi baduzu,idatzi helbide honetara:

Donostia-San Sebastián 101010 [email protected]

Abizenak Izena

NAN/IFZ ENA

Helbidea Posta-kodea

Herria Probintzia

Mugikorra e-posta

Zure hizkuntza zalantzak argitzeko

DUDANET berria

www.ivap.euskadi.net

Page 2:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

w w w . i v a p . e u s k a d i . n e t

Page 3:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

4 PasadizoakHistoriako lehen biltzargunea (2)

5 PertsonaiaDavid de Jorge

6 ElkarrizketaDaniel Innerarity

10 GramatikaErakusleak testuen jostun (1)

13 EztabaidaPentsio sistema hobetuko du erreformak?

17 Lanean euskarazPosposizioa versus Preposizioa

18 LehiatilaARABA HANDIA

Fermin Etxegoien

[ ARIKETAK ]

19 Ba al zenekien?Espainia kantu baten beldur

20 Informazio eta komunikazioaren teknologiak Google Docs, dokumentuak edonondik partekatuz

22 ErreportajeaEAEko hiriburuak boladan

26 LehiatilaITZULTZAILEAREN AMODIOA

Xabier López Askasibar

27 Hitzez hitzZure iturri freskora nator

30 Giza baliabideakKreatibitatea nola kudeatu erakundeetan

32 Berriak

Mundua on lineSare sozialetan pribatutasuna nola gorde

33 Ba al zenekien?Aaaaa!! eta Eeeee!!

34 Denbora-pasak

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 3

Zuzendaritza:Herri Arduralaritzaren EuskalErakundea (IVAP)

Koordinatzailea:Xabier Amatria

Diseinua, fotokonposizioa etainprimatzea: Itxaropena S.A.

Ilustrazioak: Concetta Probanza

Zenbaki honetako lankideak:Zuriñe Aguirre, Joseba Alava, Kaxildo Alkorta, Xabier Amatria, Pako Aristi, Jon Arizkun, Manu Arrasate, Urtzi Barrenetxea, Luis Elizondo, Miel A. Elustondo,Edorta España, Irene Fernández, Juan Gartzia, Xabier López Askasibar,Luma, Gorka J. Palazio, Nerea Pikabea,Amaia Ugartemendia, Iñaki Villoslada,Izaskun Zuntzunegi.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkarian argitaratutako artikuluak berridatz daitezke baiosorik, bai zatika, baina artikuluaknondik atera diren aipatu behar dabeti.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkariak ez ditu derrigor bere egiten artikulu etakolaborazioetan agertzen diren iritziak.

ISSN: 1576-5563Legezko Gordailua: BI-1141-93

Egilea: Herri ArduralaritzarenEuskal Erakundea

Donostia-San Sebastián 1,01010 VITORIA-GASTEIZ.Tel. 945 01 76 37www.ivap.euskadi.net

JOXERRA INTERÍNEZBehin-behineko funtzionarioa [email protected]

Aur

kibi

dea

72.zk. • apirila • 2011

AE72df 3/4/11 19:43 Página 3

Page 4:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Beste enkargu bat ere eman zion: “Hartuanimalia mota guztietatik bikote bana,ar-emeak, eta sar itzak haiek ereontzian”. Lan samurra zen ba! Zer eginlehoi bikote bakarra aukeratzeko edoinurri pare bat besterik ez apartatzekoeta beste guztiak urruntzeko, eta eltxo-mota bakoitzeko pare bat soilik, ezgehiago, sar zedin ontzian? “Ahaleginakbehintzat egingo dizkiagu eta, gero gero-koak” esan bere artean eta lanari ekinzion.

Laster konturatu zen, ordea, animaliaasko haragijaleak zirela eta haiek, gosetu-ta, ez zutela bat ere erreparorik izangobelarjaleak atzaparka hil eta jateko.Uholdeak luzaroan iraungo zuen etaberak animalia guztiak bizirik eta osa-suntsu zaindu behar zituen urak berenonera itzuli arte. Urduritu egin zen.“Hau konpondu beharra zegok. Jaunare-kin hitz egitera joango nauk arratsalde-an, ea zer esaten ditan”.

Ikusi Noe arratsaldean mendia igotzeneta, han goian, Jaunarekin tratuan. Horipentsatzen zuten urrutitik begira zituz-ten seme-errainek Jauna lasai eta Noekeinuka, imintzioka, espantuka ikusita.Luzaroan jardun zuten isilune eta ekinal-ditan. Eta zer edo zer lortu zuen Noek,pozik itzuli zen eta. Etxekoei ez zien ezerkontatu hala ere: tratua garrantzitsuegiazen jendeari nolanahi azaltzeko, ez zenhartarako une egokia! Politika.

Animalia guztiak ontzi barruan zirela,Noek hitzaldi hunkigarria egin zien Jau-naren aurrean. Guztiek errespetu osozentzun zioten eta animalia-legez jokatu-ko zutela, hots, gizakiek baino hobeto,agindu. “Galderarik bai?”, eta tximino-ak lotsagabe: “Elkar errespetatukodiagu, bai. Baina bikotekakoa zer? Egi-terik izango diagu ba!” Noe ezetz esatenhasi orduko Jaunak erantzun zion: “Bai,tximino, bai!” Animalia guztien txalo-zaparrada jaso zuen tximinoak Noebaino bitartekari hobea izan zelako.

Diotenez, Uholdeak iraun bitartean,ilunabar, ostantz eta eguerdi parte guz-tietan animazio ikaragarria sortzenzuten bikoteek eta ontzi barruan egun-doko hasperenak, ufak, atsegin-zotinak,arnas hotsak zirela jabe, eta ontziabalantzaka hazten zela, balantzak handi-tu, izugarritu eta Noe beldurrak aireanegoten zela. Ondoren, isilune luzea etaontziaren atsedenaldia. Eta betiere,euria.

Elkar errespetatzeko tratu hura apurtze-ko arrisku ederrean jarri omen zuenbehin okilak. Goiko solairutik beheko-ra, animalia handienera pasa omen zeneta flotazio-marra baino beherago zuloaegiten hasi. Eskerrak tigrea konturatuzen! Baina harrapatu eta akabatu izanbalu...

Segi imajinazioan botatzen ari direnpelikula ikusten.

Historiako lehen biltzargunea (2)Kaxildo AlkortaLaguna

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ724

pasadizoak

Istorio xumeek, zenbat eta hari mehea-gokoak izan, den-dena azaltzen dutenistorioek baino gehiago balio dute irudi-menaren argiak pizteko eta iradokimenaeta etorria askatzeko. Noerena eta Uhol-dearena xume-xumea da. Irakurri nahiduenak Biblian du. Irakurri ahala edoentzun ahala, imajinazioan oso pelikulaerakargarria ikusten da.

Han Noe, seiehun urteko gizona, Jain-koak euri-jasa gogorrak iragarri zizkiolaeta, ontzia egin behar zuela. Bere hirusemeen eta errainen laguntza beste ino-rena ez zuen.

Non ari zen hartan: itsaso ondoan? Ezdakigu. Halako ontzia egiteko egurraugari behar eta, baso ingurua bai izangozen hangoa. Zer pentsatzen ote zuen jen-deak gizona zeregin hartan ikusita? Mar-marka jardungo zuten, irribartxo mal-tzurka, barre ere egingo zioten; bakarrenbatzuk ausartuko ziren hurbildu etabegira geratzen, eta baten batek galdetuere egingo zion “Zer habil ba?; norakoasmotan edo?”, eta Noek erantzun “Las-ter euria gogor egin behar dik-eta”,“Hainbeste bai?”, “Bai”, “Nola dakikba?”, “Hezurrak, motel, hezurrak!; kexabesterik ez ditek”. Egia ezin esan etanolabaiteko erantzunak asmatu behar.

Planoak egin, arbolak bota, oholak atera,iltzeak inguratu, tresnak lortu... Errazagindu zion Jainkoak “Egin ezak heure-tzat ontzi bat erretxina-egurrez”.

AE72df 3/4/11 19:43 Página 4

Page 5:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 5

pertsonaia

Zer moduz Robin Food saioarekin?Oso gustura nago. Azken batean sukalde-an aritzeko aukera ematen dit; horixe daegiten dakidan bakarra. Ongi pasatzendut. Ordu asko ematen ditut lanean,baina aldi berean oso esker onekoa da.

Saioa freskoa da eta gazteekin konekta-tzea lortu du…Modu naturalean sortu da dena. Histo-riak funtzionatu egin du benetakoa dela-ko, lelokeria edo txorakeriarik gabekoa.Herri honetan gastronomia oso garran-tzitsua izaten ohituta gaude. Nik ustedut programa honek tabu asko hautsidituela. Sukaldean aritzeko harra piztuzaion gazte askok idazten digu.

Ezinezko nahasketen atal bat duzu saioan.Bai, “Guarrindongadas” deitu diogu. Ez-kutuan gordetzen dugun horri garrantziakendu nahi izan diogu; guztiok jatendugu zerbait ezkutuan, ezinezko nahas-keta higuingarri hori. Ehunka errezetabidaltzen dizkigute.

Sare sozialen alde gehien apustu eginduen sukaldarietako bat zara…Informazio asko jasotzen dut, eta ikus-entzuleekin harremanetan jartzeko auke-ra eskaintzen dit. Gehienetan gazteekinkonektatzen dut. Sukaldaritzarako tres-na erabilgarriak dira.

Janaria azkar prestatzeko aholkuren bateman daiteke?Aurreikuspena, errezeta sorta finko batizan eta presio-eltzea ongi erabiltzenjakin. Lehen, dena etxearen inguruanmugitzen zen, baina orain uste dut etxe-

tik ihes egiten dugula etengabe. Gauregun ez da ia inor aritzen sukaldean.

Ze baldintza bete beharko lituzke per-tsona batek sukaldari ona izateko?Pasioa eduki eta diziplinatua izan. Horifuntsezkoa da. Beldurrik ez izan lanbi-dea erakuts diezazuketen tokietan mutu-rra sartzeko. Nagitasunik ez izan garaiziristeko eta diziplinatua izan. Eta galde-tzeko lotsarik ez izan.

Sukaldaritzatik at, denbora librerik baal duzu beste gauzetarako?Ordu gutxi geratzen zaizkit; baina saia-tzen naiz, azken batean, horrek elikatzenbaitu nire bizitza. Sukaldea nire pasioada, baina hori eramangarria izatekogarrantzitsua da, baita ere, bestelakogauzak egitea. Ostera bat egin, musikaentzun edo ezer egin gabe egon; offeanegon.

David de Jorge, sukaldaria:

Sukaldaritzaren grinahelarazten digu eguneroHondarribiko sukaldari

gazteak ETB-2n egiten duenRobin Food saioaren bitartez.Bere hizkera fresko, zuzen eta hurbilarekin gazteenganagerturatzea lortu du. Berrogeiurte ditu eta MundukoLibururik Onenaren Saria jaso berri du iaz kaleratu zuen Con la cocina no se juegaliburuarekin.

Nerea Pikabea. kazetaria

Sukaldean aritzekoharra piztu zaion gazteaskok idazten digu

Sukaldaritzarako joera familiatik aldatorkizu?Ez, etxean ez baitugu sukaldaririk, bainabeti gustuko izan dugu ondo jatea. Nirekasuan bokaziozkoa izan da: txikia nin-tzenetik sukaldari izan nahi nuen. Nirebizitza profesionalean bada garrantzihandia izan duen pertsona bat: MartinBerasategi. Urte asko daramatzat berare-kin lanean.

Arg

azki

a:Ló

pez

de Z

ubir

ia

AE72df 3/4/11 19:43 Página 5

Page 6:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ726

Lehen ere izana duguDaniel Innerarity (Bilbo, 1959) aldizkari

honetan. Azkena, IVAPen 25. urteurrenaren karietara eginzuen hitzaldia izan zen aitzakia.Orainaren tiraniaz ari zenorduan, esanez ondokobelaunaldiek gu egiten ari garengehiegikeriak jasango dituztela.Oraingo honetan, berriz,gobernantzaz ari da Innerarity,orain artekoa ez bezalakogobernamendu-moduaz, filosofo honen argitan.

Daniel Innerarity:

Aztoramenaren ordez, gogoeta behar dugu

elkarrizketa

Miel A. Elustondoidazlea eta argazkilaria

AE72df 3/4/11 19:43 Página 6

Page 7:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 7

elkarrizketa

Joan den urtearen amaieran Gober-nantza Demokratikoaren Institutuaireki zenuen Donostian. Eta galderakparrastan datozkigu: zergatik‚ gober-nantza? Zergatik demokratikoa? Zer-gatik institutua? Zergatik, zergatik,zergatik…

Gobernantza Demokratikoaren Institu-tua ikerketa-zentro bat da, eta gobernan-tzari dagozkion alderdi guztietan, direne-tan eta ez direnetan, programak lantzeneta garatzen egiten du lan. Esaterako,gobernantza globala, Europa, tokiantokiko gobernantza, gobernantza demo-kratikoa, teknologiaren eta jakintzarengobernantza, eta gobernantza energeti-koa eta ingurumenarekikoa. Munduanbarna badira gisako zentroak, eta haieta-rik batzuekin elkarlanean ari gara, delaFlorentziako Europar Institutuarekin,dela Pariseko Frantziako Kolegioarekinedota Municheko Gobernantzari buruz-ko Ikerketa Institutuarekin. Guk, gurealdetik, nazioarteko erreferentzia zentroizatera iritsi nahi dugu, eta EuskalHerrian gizarte zientzien alorrean egitenden ikerketa nazioartera zabaltzen lagun-du. Horixe gure asmoa.

bea; izan ere, ez dago haiek bata besteagabe pentsatzerik. Estatuaren eta gizarte-aren arteko porositateak, edota estatueneta nazioarteko espazioaren artekoak,interdependentzia-dentsitate oso handiaeragin du, eta korapilo hori ulertu etakudeatu nahi badugu, jadanik ez dituguaski garai bateko tresnak: mundua berei-ziagoa zegoenean, interkonexioak txikia-goak zirenean eratutako erremintak ezzaizkigu, gaurrez gero, baliagarri. Etahorra erronka, hots, interdependentzianbizi diren eragileen arteko espazioan ger-tatzen diren komunikazio- eta koopera-zio-prozesuak ulertu eta gobernatzea.Lana ez da baitezpadakoa. Horretarako, unibertsitate-lana –hau da, ikerketa akademikoa– eta gizartearekiko proiek-zioa, bata bestearekin, lotu behar dira.Nola lotu? Jakintzaren zabalpenarenbidez, horrek ere unibertsitarioen arduraizan behar baitu. Bide horretan, hainbaterakunderentzako aholkularitza-lana ereegiten ari gara, izan udalak, izan diputa-zioak, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebil-tzarra eta Europako Legebiltzarra.

Utzidazu galdera egiten: nork eta norkgobernatzen dute mundua? Norkgobernatzen du herrialdea, edo delako

Demokrazia, berez,ordezkapenaren,delegatzearen etaparte-hartzearenarteko konbinaketaorekatua da

Lagunduko diguzu zuzen ulertzen errandelako gobernantza horren esanahia?

Kontzeptu berria da, eta hala denez,itxaropenez bezainbat zalantzaz beteadator. Batetik, ohiko terminoek bete-betean definitzen ez zuten errealitateberriak adierazteko balio du; eta beste-tik, berriz, politika berriztatzeko itxaro-pena suspertzeko. Izan ere, hamarkadakdira diskurtsoa bilin-balan dabilela,plangintza teknokratikoaren eta gober-natzeko ezintasunak dakarren desani-moaren artean. Politika arloan, gober-nantzak nazio-estatuaren barruan, edoharaindi, dauden gobernatzeko eraberriak adierazi nahi ditu ekonomiamunduan, ostera, merkatuen erregula-zioaz edo enpresen barne-antolaketariburuz jarduteko erabiltzen dute; juristeidagokienez, perspektiba honexetatikaztertzen dituzte administrazioen erre-forma, zuzenbideak mundu globaliza-tuan duen egitekoa, eta gainerako gaiak.Erran nahi baita, gobernantza ikertzealan ikaragarri handia dela. Osorik bir-pentsatu behar dugu estatuak, merka-tuak eta gizarteak osatzen duten triange-lua, edo, bestela esanda, hierarkiak,merkatuak eta sareek osatzen duten bil-

AE72df 3/4/11 19:43 Página 7

Page 8:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ728

entitatea? Dela herria, dela estatua, delanazioa, Europa edo mundua. Gober-nantzaz ari zara, baina Globernantzaere irakurri izan dizugu…

Egia duzu. Munduan interdependentziaareagotzen ari da, horixe du gure munduhonek ezaugarri, eta, ondorioz, ez daerraza ahalmenak zuzen kokatzea, ardu-radunak identifikatzea, mugak ongizehaztuak zituen mundu bati dagozkionohiko estrategiak erabiliz geure buruakbabestea: geure baitan ixtea, pasabideagalaraztea, norberaren esklusibotasunadefenditzea, beste aldera begiratzea…Kito da hori. Orain begien bistako erre-alitatea da denok ontzi berean goazela,batik bat arrisku bertsuak partekatzenditugulako. Horrek, nahitaez, orain arteez bezala geure buruak gobernatzerabehartzen gaitu, orain arte baino askozere modu kooperatiboagoan.

Herrialdea, estatua, nazioa… Non dirapertsonak, non familiak, oinezko herri-tarrak eta, diren eta ez diren, gobernuguztien politiken jasotzaileak? Zein egi-teko dagokie herritarrei?

Hara, horixe da Wikileaks kontuak, edoAfrika iparraldeko erreboltek erakutsiduten gauzarik interesgarrienetako bat:alegia, gizarteak nazioarteko agertokia-ren erdi-erdira irten dira, estatuak epai-

Gure gizartea geuk ustekogenuena bainokontrol-gaitasuneskasagoa dugunegoeran bizi danahitaez

elkarrizketa

tsut, demokrazia, berez, ordezkapenaren,delegatzearen eta parte-hartzearen artekokonbinaketa orekatua da.

Zer datorkizu burura krisi hitza entzu-ten duzunean? Ekonomia krisia, politi-koa, Ekialde Hurbilekoa?...

Krisi hitzak bi dimentsio ere baditu.Batak egoera ezohiko eta iragankorrakaipatzeko balio du; besteak, aldiz, bizigaren mundua izendatzen laguntzen du,hots, mundu kritikoa. Eta guk, munduhorretan bizi garenok, garai bateangenuen baino ziurgabetasun handiagoakudeatzera ohitu behar dugu, ezegon-kortasun handiagoarekin bizitzen ikasi.Bestelako normaltasuna amets duenak ezdu ulertu berrikuntzaren gizartea –guregizartea– geuk usteko genuena bainokontrol-gaitasun eskasagoa dugun egoe-ran bizi dela nahitaez.

Uste genuen informazio eta teknologiaberrien gizartea pagotxa zela, ez genuengisa honetako krisi latzik espero…

Ezker-eskuin, porrot egin duten tekno-logiak besterik ez dugu inguruan. Horrabateko, finantza-berrikuntzak; besteko,energia kutsagarriak… politikak parte-har dezan eske, lagun diezaien. Inoiz ezda orain baino garrantzizkoagoa izanongi gobernatzea, mundua jasangarria-goa, ziurragoa, zuzenagoa izan dadin.Lehen, uste genuen ez zela problemarikbat ere, etorkizunean, teknikaren bidezkonpontzeko gai izango ez ginena. Gauregun, aldiz, pekoz gora jarri dugu ikus-puntua –nahiz eta jarrera apalagoan–,eta aski ziur gaude teknikak eragindituen problemak politikaren bidez kon-ponduko ditugula edo, bestelakoan, ezditugula inola ere konponduko.

Ez da asko, iritzi-artikulua irakurridizugu, “Zertan pentsatzen dute politi-kariek?”, joan den abenduaren 6anParisen egin zen eztabaida baten karie-tara argitaratu zenuen. Artikuluaren

elkarrizketa

tzen eta zaintzen dituzten eragile gisa,giza eskubideak errespeta ditzaten etagobernatzeko era demokratikoak geroeta gehiago exijitzeko estatuari.

Demokrazia parte-hartzailea, demokra-zia ordezkatzailea? Bata, bestea, biak?

Demokrazia batean garrantzizkoa daordezkaritzaren eta parte-hartzearenarteko artikulazio egokia izatea. Biakdira beharrezko eta, are, batak besteaosatzen du. Osagarri dira. Eta horrelaesan dut, halako aurreuste aski zabaldubat dagoelako. Usteko da ordezkaritzakbereizi egiten duela sistema politikoajendearengandik eta, aldiz, parte-hartze-ak hurreratu. Parte-hartzea gauza garran-tzitsua da; baina ez, ordea, ordezkaritza-ren kaltetan. Ordezkaritzak aniztasunaerrazten du, denok ordezkatuak izatekobalio du. Ordezkaritza-prozedurarik ezbalego, parekotasun irizpiderik edo dis-kriminazio positiborik ez balitz, ez genu-ke babesik, adibidez, emakumezkoenizatezko esklusioaren aitzi, aktiboagodiren taldeen gehiegizko ordezkaritzarenkontra, eta ez genuke espazio publikoababesten asmatuko, interes-taldeen pre-sioaren aurka. Erran nahi baita, demo-krazia, izan, bi printzipioren arteko kon-binaketan zimendatzen den sistema dela:ahalik eta parte-hartzerik handiena, era-bakiak hartzea zailtzen ez den heinean,eta behar den ordezkaritzarik handiena,aniztasuna ziurtatzeko eran.

Zergatik, esaterako, parte-hartzekobideak eskaintzen dira eta, aldi berean,ukatzen dira, eta gutxiesten, hainbatherri-kontsultatan herritarrak emanizan duen iritzia?

Herri-kontsultak direla-eta, gero etaeskarmentu handiagoa dugu, eta orainbadakigu ez direla demokraziaren pana-zea. Kontsulta batzuk oso lagungarri ger-tatu dira erabaki demokratikoa hartuahal izateko, eta, beste batzuk, aitzitik,sekulako desastrea gertatu dira. Badio-

AE72df 3/4/11 19:43 Página 8

Page 9:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 9

amaieran, idatzi zenuen: “[Pentsalari]guztiak bat etorri ziren esanez, politika-rien erabakiek gogoeta intelektual han-diagoa izan behar dutela oinarrian, etaepe luzeko ikuspegia baliatu (politika-riek ez dute etorkizunean askorik pen-tsatzen, ezpada beren etorkizunean,bota zuen, zirtolari, Daniel Cohn-Ben-ditek)”…

Denek esan zutenez, politikak, gauregun, eta oroz gain, gogoeta behar du.Oso gauza paristarra da nostalgiatik has-tea, eta izan zen duela hogei edo hogeitahamar urte egin ohi ziren eztabaidahaien mira izan zuenik. Izan zen esanzuenik politikarekiko dagoen ondoeza-ren arrazoien artean, lan intelektual es-kasa ere jarri behar dela; zuzendu eginbehar zela oker hori eta, horretarako,beharrezkoa zela politikarien eta pentsa-larien arteko harremanak estutzea. Bainadelako harremana ez da erraza: hala tek-nokrata adituaren eredua, nola intelek-tual engaiatuarena, lan intelektualarennagusitasun-ideiaren mende daude, etahorrek ez dio zor zaiona ematen erabakipolitikoen konplexutasunari, ez politikakontuak zuzentzen dituen logikari ere,non egia eta gaitasunaz gain, legitimita-tea eta aukera ere oso aintzat hartzekoakbaitira. Bi logika hauek –gogoetarenak,batetik, eta erabakiarenak, bestetik–elkar errespetatzen ez duten bitartean,bien arteko harremanak ez du gizartehobeto gobernatutako bat ekarriko. Eta,azken finean, horixe da helburua, gizar-tea hobeto gobernatzea, ez besterik…Pentsamendu politikoa berritzeko obli-gazioa dutenek premiazko lan batzuk erebadituztela esango nuke: gero eta kon-plexuagoa den errealitatea zehaztasunezaztertzea –nahiz eta kritika lehenestenduenak nahiago duen horri kasurik ezegin, elkar ulertzearen kaltetan–, ikus-puntu-barietate handiagoa entzutekobetebeharra betetzea –izan interes ezber-dinak, izan metodo zientifiko berriak–eta apaltasuna izatea.

Teknikak eragin dituenproblemak politikaren bidez

konponduko ditugu edo,bestelakoan, ez ditugu inola

ere konponduko

elkarrizketa

Apaltasuna?

Bai, bertute intelektual hori ere itzulerandator, ziurtasun ideologikoek denborahandian alferrikakotzat eduki eta gero.Gaur egungo gizarteak ezjakintasunaberreskuratu du, kudeatzen ikasi beharduen zerbait du. Eta, itxura guztien ara-bera, politikazko ika-mikarik nagusienakhortik etorriko dira, ez jakiteak eragitendizkigun galdera horietatik alegia: zen-bateko ezjakintasuna onar geniezaiokegeure buruari? Nola murriztu dezakeguezjakintasun hori aurreikuspen-prozedu-ra bidez? Zein eta zein arrisku har ditza-kegu, eta zein ez? Ageri denez, gaur egu-neko intelektualaren lana ez da osogauza heroikoa eta, aldiz, bai oso huma-noa, garai batean genituen ziurtasunekinalderatuz gero, behintzat. Funtsezkoa dageroa agenda politikoan agerraraztea. Ezdugu hainbeste kezkatu behar berehala-ko orainarengatik; aldiz, gure buruakhodeiertza tenporal zabalagoetara irekibehar ditugu. Horretarako, geroa aurrei-kusteko eta hari aurrea hartzeko tresnakhobetu behar ditugu, oraingo ekonomiakrisiak erakutsi duenez, oso gaizki jar-dun baitugu horretan.

Iragan abenduan Gobernantza Demo-kratikoaren Institutuak egindako jardu-naldietan eleaniztasunaz ere hitz eginzen, Europako Batasunaren ardatz ei daeleaniztasuna mundu globalean. Ba ote?

Estatuek gauzak uniformizatzeko joeraizan dute beti, baina gero baino gerokontzienteago dira arlo guztietan ereaniztasun handiagoa onartu behar dute-la; orain artean kudeatu dutena bainohandiagoa, zinez. Horretara jo beharkodute, hizkuntza-dibertsitatearen kasuanez ezik, baita aniztasun politiko, erlijiosoedota kulturalaren kasuetan ere.

Gobernantzaz hasi gara hizketan, etahonetaz eta hartaz jardun dugu gero.Azkena, ez da galdera, aholku-eskeabaino. Alegia, mundua pentsatzenlagun diezaguzun eskatu nahi dizugu.Nondik hasi?

Gogoetatik bertatik. Mundua gero etakonplexuagoa da, eta hura ongi ulertze-kotan, garai batean baino ahalegin han-diagoa egin behar dugu. Inoiz bainogarrantzizkoagoa da ideiek politikanjokatzen duten rola, gertatzen ari denariburuzko interpretazioak egitea. Aztora-menaren ordez, gogoeta behar dugu.

AE72df 3/4/11 19:43 Página 9

Page 10:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7210

Erakusleen erabilerariburuzko ikastaroekin hasiginenean, gogoan dut,

harrituta geratzen zen jendea.“Horrenbesterako ematen al dugai horrek?”, zioen askok, edoesan gabe adierazten: “Bestearazo batekin al hator?”.

Gaur egun, jende horri berari betetzenzaio ahoa “anafora-sistema” eta “testukoerreferentzia-sarea” aipatzen duelarik, etapozgarri da ikustea dagoeneko barnera-tuz goazela halako kontu gero eta gehia-go ateratzeak ez duela esan nahi motzaedo okerra zenik aurreko testugileen ibi-lia, baizik eta, aitzitik, aurrera egiteakberak dakarrela testugintza-irizpideakfindu beharra.

Kontuak kontu, testuen langintzandihardutenek harrera ona egin diete,besteak beste, Joskera lantegin azaldunituen irizpideei eta, batez ere, erreferen-tziatzat darabiltzate EIMAko estilo-libu-ruaren parte den Kalko okerrak liburu-kian horri buruz –aukeran laburtxo–esandakoei.

gramatika

Artikulu pare honetan, apur bat garatunahi dut, testugintzaren perspektibankokatuz, erakusleen erabilera batzueidagokiena. Lehen alean, izenordain era-kusleak izango ditugu hizpide, eta, bere-ziki, lehen gradukoen auzia.

Bigarrenean, lehena osatuz, izenondoerakusleen erabilerari helduko diogu.Egungo testugintzan nagusituz doanbidea zehaztuz emango ditugu azalpenaketa gomendioak, erabilerok landu edozorroztu nahi dituen testugilearentzatlagungarri izango direlakoan, eta testuonirakurleentzako onura. Hala biz.

Hau ez da ez hori eta ez huraLehenik eta behin, erakusle guztieidagozkien bereizkuntza batzuk. Bat, gra-matikarekin lotua: ez dira alde guztieta-tik zaku berean sartzeko, erakusleen arte-an, izenordainak (hau, hemen) etaizenondoak ([objektu, leku, denbora,kontu] hau, honetan). Izan ere, izenon-doa izen batekin doanez, izen horreklaguntzen du erreferentzia zehazten.

Horregatik, filosofo honek/horrek/harkidazten badugu, erakuslearen graduagorabehera, erraza izaten da anaforahorren erreferentea aurkitzen (aipaturiko

filosoforen bat); errazago, nolanahi ere,honek/horrek/hark soilak erabilita baino.Eta berdin, noski, gela hau esanda, hauesanda baino1.

Bestalde, izenordainak, izenik ez erama-te horri esker, badu berezko zehaztuga-betasun bat erreferentearen izaeraridagokionez, eta ongi bil ditzake errefe-rente abstraktuak ere. Alegia, hau/hori/hura diogunean, erreferentea, mahai batzein bestelako izaki bat ez ezik, orobatizan daiteke gertakari bat, egoera bat,esaldi bat zein ideia bat2.

Horraino, bada, gramatikarekin loturi-koa. Bistan da, hala ere, nola gurutzatzenden, ber-bertatik, semantika.

Hurrena argitu beharreko kontua, hainzuzen, semantikaren esparru zabalagobati dagokio, eta hartan inplikaturikdaude testua eraikitzeko oinarrizko balia-bide batzuk; besteak beste, “anafora-sare”delakoa.

Erakusleak testuen jostun (1)

Juan GartziaIdazlea

1 Ez dira nahasi behar, nahiz itxura bera izan, hau ize-nordaina eta (testuinguruan ulertzen delako) izenaisilduta doan (gela) hau eta gisakoen [(izen + ) ize-nondo] egitura.

2 Gaztelaniaz, morfologiaz bereizten dira maskulinoa,femeninoa eta, halako erreferenteetarako, neutroa:éste/ésta//esto.

AE72df 3/4/11 19:43 Página 10

Page 11:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 11

Hala, bada, deixi arruntak erreferenteaaurkeztu egiten du diskurtsoan, koorde-natu batzuetan kokatuz; anaforak,berriz, berriro dakar diskurtsoko errefe-rente bat.

Anaforaren bitartez aipatzen den errefe-rente hori, diskurtsoak aurkeztua izanik(eta ez egoeran seinalatua), ez dago lotuatestua gauzatzen den leku eta unearekin.Diskurtsoaren barneko lotura egiten duanaforak, eta, beraz, han kokatzen da(diskurtsoak irudikatzen duen mun-duan); hots, besterik ezean, hirugarrengraduan:

Aneri eskatu diot etortzeko, eta hura [Ane]etorriko da.

Hondartzan aurkitu dut, eta han [hondar-tzan] gelditu da.

Anaforak ordezkatzen duena erreferenteabstraktu bat bada, hala nola perpausbaten edukia (enuntziatu bat anaforarenerreferentea), erreferente hori hor (tes-tuan) dela irudikatu ohi da, eta, beraz,bigarren gradura jotzen da gehienetan:

Ez dakit etorriko den, baina hori [etorrikodela] esan dit.

Isilik egon da haurra, baina horrek [isilikegoteak] harritu nau.

Lehen gradua, berriz, markatuagoa da,hiztunaren edo idazlearen gune eta une-ari lotua baitago, eta ez da berez egokiahalakoetarako, deixi arrunta nagusitzenbaita (edo, bestela, berehala ikusikodugunez, katafora):

Aneri eskatu diot etortzeko, eta hau [ondo-an duzun norbait?] etorri da.

Hondartzan aurkitu dut, eta hemen [zaudenlekuan?] geldituko da.

Isilik egon da haurra, baina honek [ondokohonek] kezkatzen nau.

Azken adibidean, bi modutan uler daite-ke lehen graduko erakuslea:

• deixi arruntez: hiztunaren ondoan da-goen objektu nahiz izaki bat errefe-rentea.

• adiera abstraktuan: hori interpretatuohi den moduan (enuntziatua errefe-rente), baina, kasu honetan, ondotikadieraziko den hori delarik erreferentea:

Honek [orain esango dudanak] kezkatzennau: adi-adi egoteak/zegoela.

Erabilera horretan, erakusleak kataforamarkatzen du; alegia, jada diskurtsoanaurkezturik dagoen erreferente batordezkatu beharrean (anafora), ondotikadieraziko den erreferente bat ordezka-tzen du, hari aurreraturik. Katafora guz-tiak (eta anafora guztiak) ez dira erakus-leez baliatzen, baina erakusleen erabileraohikoenetarikoak dira anafora eta kata-fora.

Kataforan, ahozkoan, oso eten markatuaegiten da, haren ondotik nabarmentzekokataforaren erreferentea. Idatzian, ahoz-koa islatuz, bi puntuek markatu ohi duteerlazio kataforikoa, are erakuslerik tarte-an ez denean (: = hau da). Erakuslerikerabiltzekotan, hor ez du inork zalantza-rik egiten: lehen gradukoa erabiltzen da:

Izan ere, erakusleek badituzte testuetan,izen eta itxura beraren pean, zenbait fun-tzio, erakusle-mota bati baino gehiagoridagozkionak.

Oinarrizkoena, deixi arrunta, solaskide-ak presente dauden egoerari dagokio.Hiru graduak, kasu horretan, NI-ZU-BESTERIK koordenatuen arabera anto-latzen dira: hau/hori/hura. Izenordainpertsonalaren erreferentziarekin batera-tsu doa leku-deixia ere: hemen/hor/han.Berdintsu, espazioaren proiekzio gisa,denbora-deixia: (garai) honetan/horre-tan/hartan.Hiztunak, erreferentzia deiktikoa berezgarbi ez dagoenean, fisikoki seinalatzendu erreferentea, keinuren batez.

Bistakoa da idatzizko testuak ezin duelahalako keinurik egin, eta, bestela ere,hizketan ari garenean ez bezala, harendeixi-koordenatuak ez daudela garbi,leku/une batean idatzi dena beste edo-non/edonoiz irakur baitaiteke. Horiekhorrela, nekez balia dezake testu idatziakizenordainezko deixi arrunta, hots,hau/hemen esanik egoki adierazi zertazari den3.

Testu idatzietan, beraz, bestelako erabi-lera izaten dute maizenik erakusleek.Beste erabilera hori ere, haatik (edopuska handi bat bederen), hizketan ber-din baliatzen dena da. Izan ere, erakusle-ek, deixi arruntaz gainera, badute bestefuntzio nagusi bat: anafora.

Anafora hitzak errepikapena adieraztendu, eta zentzu jakin batean ulertu beharda erakusleen kasuan: testuan (mintza-tuan zein idatzian) ageri den erreferentebat, bere horretan errepikatuz aipatubeharrean, ordezkatu egiten du izenor-dain erakuslezko anaforak.

3 Aipatu dugun bezala, izenordainekin ez bezala, izenbatek argitu dezake erreferentea, eta halako izenon-dozko deixi arrunta ohikoa da noski idatzian ere:mundu/herri/liburu/atal/une/kasu hau/honetan.

gramatika

AE72df 3/4/11 19:43 Página 11

Page 12:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Badira, hala ere, erabilera lerratu batzukgauzak gutxi-asko nahasten dituztenak,eta, zentzu horretan, gomendagarritzatjotzen ez ditugunez, hauzaleria (gordina-go, hautismo) etiketa ipini diegunak.

Nabarmenena, eta aski zabaldua, hiruga-rren gradutik lehen gradura justifikazio-rik gabe jauztea da, honelakoetan:

Mezua zuzendariari iritsi zaio, eta hark/*honek [zuzendariak] irakurri (egin) du.

Bi erreferenteren arteko jokoa duguneanere, ez da gomendagarri lehen gradurajotzea:

Idazkariak zuzendariari bidali zion paketea,eta hark/*honek [zuzendariak] itzuli eginzion.

Mutikoaren eta neskatoaren artean aukeratubehar bazen, garbi zegoen neskatoa mutikoa[??hau hura] baino begikoagoa zuela.

Enuntziatuak biltzeko espezializatutadago, ikusi dugunez, bigarren gradukoa,baina ez da beti aukera bakarra; testuakberak marka ditzake pertsona/espazio/denbora koordenatu jakin batzuk, bestegraduetara aldatzeko bidea emangodutenak4:

• esaten ari naizen hori/hau

• esan duzun hori

• esan zuen hori/hura

Erlatibozko perpausek, hor, egoerarenparametro batzuk zehazten dituzte, eta,hala deixi arrunteko hiru graduak(hau/hori/hura) gainezar dakizkiokeenuntziatu-anafora soilari ([esandako]hori).

Zaindu beharreko kontu ia-ia bakarra,bada, hura/*hau soilen lerratze horretanez erortzea da. Orokorrago: ez erabiltzealehen graduko izenordain erakusleakanafora-funtzioan. Hori, jakina, para-digma guztian:

Paris utzi, eta Erromara joan zen gero;han/*hemen [Erroman], zazpi urte eginzituen.

Errieta eman dio haurrari. Ni, hori/*hau iku-sita, ezin izan naiz isilik egon.

Ez dirudi hain zaila: aski da ohartzea hemenez dela han, eta hau ez dela ez hura eta ezhori.

Ez dakit etorriko den, baina hau [orain adie-raziko dudana] esan dit: “Ez nuke huts eginnahi”.

Beste elementu batzuk ere erabil daitez-ke kataforikoki: esaldi honetantxe, adibi-dez, (elementu) batzuk. Beste graduetakoerakusleak erabiltzen badira (erakuslerikez denean bezala), ez dira erakusleakberak kataforaren markak, bi puntuakbaizik (: = hau da):

Une hartan, <hori/<hala esan zidan: [hau>da:] ez zuela gogorik.

• <hori: aipatutakoa

• <hala: adierazitako moduan/hitzetan

Orain artekoa laburtuz, bada, lehen gra-duak bi erabilera (hauek) ditu berezko:

• deixi arrunta [hau: hemen dudan zer-bait edo norbait, nagoen leku-une-egoera]

• katafora [hau: orain esango dudana]

Anaforetarako, beste bi graduak balia-tzen dira:

• hirugarren gradua: edonolako errefe-rentea (hark harritu ninduen/nau)

• bigarren gradua; enuntziatua erreferen-te, bereziki (horrek harritu nau/nin-duen)

4 Literaturan, narrazioa gertakariekin batera doala iru-dika dezake testuak: Orain hementxe nago, Erroman.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7212

Kasu horretan (eta egoera antzeztuetan), aipatzenden egoeran fisikoki hantxe bageunde bezala erabil-tzen dira erakusleak.

gramatika

AE72df 3/4/11 19:56 Página 12

Page 13:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

1313

Espainiako gobernuakonartu du horrenbestezeresan eman duen

pentsioen erreformareninguruko aurreproiektua.Akordioa gobernuak, patronalaketa CCOO zein UGTsindikatuek sinatu dute. Horrenarabera, 65 urtetik 67ra atzeratudute erretiro adina, baina 38urte eta erdi kotizatzen dituztenlangileak 65 urterekin erretiratuahal izango dira Hego EuskalHerrian. Ekainean jasoko duonespena Kongresuan eta2013an sartuko da indarrean. Batzuek salatzen duteerreformak eskubideak murriztudituela. Beste batzuek, aldiz,akordioa arrazoizkoa etapositiboa izan dela uste dute.Hainbaten iritziak jaso nahiizan ditugu hurrengo lerroetan.

eztabaida

Pentsio sistema hobetuko du erreformak?Nerea Pikabeakazetaria

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72

AE72df 3/4/11 20:00 Página 13

Page 14:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

beste filosofia bat izan behar du hemen-dik aurrera?Pentsio sistema erreformatzeko egin denproposamenak gogor erasotzen du ongi-zatearen estatua. Ongizatearen estatuamurrizteko ahalegina dago. Ez dirurik ezdagoelako; dirua beste gauza batzuetangastatzeko nahi dutelako baizik.

Erreforma egungo krisitik ateratzekogiltzarria da? Ala beranduagorako utzibeharrekoa?Inondik inora ere ez. Erreformarekin zer-bait konponduko balitz, 20 urte barruhasiko ginateke emaitzak ikusten. Etorki-zuneko pobrezia programatzen ari diraerreforma horrekin. Pentsioak murriztuegingo dira herritar gehienentzat. Krisiaegon arren, Gizarte Segurantzak sobera-kina du oraindik. Krisiaren gaiaz balia-tzen ari dira herritarrak izutzeko.

Pentsio pribatuak finantza interesekbultzatutako tresnak dira?Bai, erabat ados nago. Pentsio pribatuekez dute inolako konponbiderik ekarriko.Garestiak dira, kudeaketa komisioakobratzen baitizute. Arrisku handikoakdira, burtsan inbertituta baitaude. Etadiru asko batu behar da gero pentsio onbat kobratu ahal izateko. Ekonomialaribatzuek diote pentsio pribatuak iruzurradirela. Pentsio pribatuen errentagarrita-suna oso txikia da.

Erresuma Batuko edota Alemaniakoerreformak eredugarriak dira HegoEuskal Herrirako?Finantza kapitalarentzat jarraibidea izandaiteke, baina ez estatu batentzat. Inga-laterran pentsio publikoak gutxienekohutsaletan daude. Herrialde guztietanpentsioak murrizten ari dira. Beraz,lehendabizi pentsio horiei eustekoborroka egin behar da. Publikoaren ildo-tik joan behar dute irtenbideek. Lanmerkatua ere hobetu egin behar da, lan-postuak sortu behar dira. Eta erreformafiskala egin. Horrekin iristen ez denean,

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7214

Miren Etxezarreta, Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Apli-katuko katedradun emeritua:

Etorkizuneko pobreziaprogramatzen ari diraerreforma horrekin

Egungo pentsio publikoen sistemabideragarria da populazioaren bilakaerakontuan hartuz gero? Ala amaiera dataezarrita dauka?Sistema bideragarria da. Erreformak eginbehar dira, baina ez orain egiten aridiren moduko erreformak. Zorionez,gehiago biziko gara eta hori ona da,baina badirudi orain ez dutela balio urteaskoan lan egin duten “zaharrek”. Jardu-neko pertsonarik ez egotea edo langabe-zia handia izatea ez da pentsioen arazobat, lan merkatuarena baizik. Gainera,pentsio horiek Estatuak duen beste dirubatekin ordain litezke. Gauza askoordaintzen dira guztion ahaleginarekin:esate baterako, Armada. Errenta banake-taren kontua da. Espainia herrialde abe-ratsa da duela 40 urteko egoerarekinalderatzen badugu. Dirua badago. Hor-taz, honako hau litzateke galdera: “Nondago diru hori?”.

Erreformak ezagutzen dugun ongizateestatuaren amaiera dakar ala langileak

zergen bidez ordain dadila. Dirurik ezdagoela esatea gezur hutsa da. Danimar-kan, esate baterako, zergekin ordaintzendira pentsioak. Pentsio publikoak defen-datzeko borrokatu behar da. Krisiaegongo balitz ere, ez da berehalakoa,beraz, hartu diren erabakiak atzeratudaitezke eta ez krisiaren uneaz baliatu.Pentsio pribatuak baztertu egin behardira. Inbertitu behar badugu, egin deza-gun zor publikoan edo zuzenean bur-tsan. Finantza erakundeak eta estatua aridira pribatuetara bultzatzen. Pentsiopublikoak defendatu behar ditugu. Ezdugu ahaztu behar pentsio sistemabelaunaldietako borroka eta ahaleginare-kin irabazi dela. Ezin dugu pikutarabidali aurreko belaunaldiek guretzakoirabazi zuten guztia.

eztabaida

AE72df 3/4/11 19:44 Página 14

Page 15:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 15

sarreren arabera, dena Gizarte Seguran-tzaren bidez ez ordaintzea komenikolitzateke, Estatuko aurrekontuen bidezbaizik. Horrez gain, uste dut, kapitaliza-zioa babesteko sistema pribatuak zergabidez sustatu behar direla. Bestalde, zen-tzuzkoa da erretiro adina atzeratzeabaina borondatezko pizgarrien bidez, ezlegez behartuta. Hala ere, ulertzen dutaurretiko erretretarako legezko muga batjarri beharra dagoela.

Erreformak ezagutzen dugun ongizateestatuaren amaiera dakar ala langileakbeste filosofia bat izan behar du hemen-dik aurrera?Erreforma erabat beharrezkoa da gizarteeredu arrakastatsu bat zaintzeko etahobetzeko. Hortaz, uste dut puztu egindela erreforma horrek izango lukeen era-gin sistemikoa. Pentsio sistema mende-baldeko gizarte- eta ekonomia-ereduarenarrakasta sozial eta ekonomikorik han-diena da; egoera ekonomiko eta demo-grafiko berrietara egokitzeko ahaleginabesterik ez da.

Erreforma egungo krisitik ateratzekogiltzarria da? Ala beranduagorako utzibeharrekoa?Frogatzeko moduko kausa efektu esan-guratsurik ez dago erreformaren eta kri-siaren artean. Beharrezko erreformarik

egiten ez bada, pentsio sistema ez da era-bilgarria izango eta ez luke izango esperoden eragin baikorrik. Gaur egungo erre-tiratuek soslai desberdinak dituzte duela30 urtekoekin alderatuta, eta beraz,beharrizan eta baliabide desberdinakbehar dituzte. Ez dugu ahaztu beharpentsio sistema erretirodunen babes sis-temaren atal garrantzitsuenetariko batdela, baina ez bakarra (osasungintza,kultura, kirola, aisialdia, hirietako horni-kuntza, etab.). Bestalde, lan mundutikerretiratua egoteak ez du esan nahisozialki edo ikuspegi produktibo batetikhala dagoenik.

Pentsio pribatuak finantza interesekbultzatutako tresnak dira?Bai, noski, eta baita elikadura, energia,botikak, komunikabideak eta Estatuabera ere. Garrantzitsuena da finantzainteresak, giza interesak edo interes poli-tikoak gardenak eta agerikoak izatea, etahorien gainean eztabaidatu ahal izateaeta ondoren prozedura demokratikoenbidez erabaki ahal izatea. Finantza inte-res guztiak ez dira berez txarrak, ezta gizainteres guztiak ere sozialki edo ekonomi-koki bideragarriak, zoritxarrez.

Erresuma Batuko edota Alemaniakoerreformak eredugarriak dira HegoEuskal Herrirako?Erreforma egiten duen azkenak kontuanizan behar ditu aurrekoen berrikuntzaketa esperientzia; baina norberak bere ere-dua egin behar du beti, norbere gizarteeta lurralde ekonomiaren ereduarenñabardurak jasoko dituena. Esate batera-ko, uste dut Euskadin Espainiaren alde-an, arrakasta izan dezakeela kapitalizazioeredu misto solidario batek. Gainera,zuzeneko edo zeharkako kontribuzioekpentsio sistemari lagunduko lioketeaurrekontuen bidez eta gure errenta etaproduktibitate diferentzialaren bidez.Gure lurralde produkzio eredu produk-tibo berezituak ere ahalbidetzen eta eska-tzen duela uste dut.

Jose Manuel Farto, Gasteizko alkatearen ekonomia aholkularia etaekonomian aditua:

Borondatezko pizgarrienbidez atzeratu behar daerretiro adina

Egungo pentsio publikoen sistemabideragarria da populazioaren bilakaerakontuan hartuz gero? Ala amaiera-dataezarrita dauka?Sistema horrek, giza eraikuntza guztiekbezala, eboluzio bat izan behar du, kasuhonetan hainbat norabidetan. Diru-

eztabaida

AE72df 3/4/11 19:44 Página 15

Page 16:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Erreformak asko murriztuko ditu pen-tsioak (askorentzat %20 edo gehiago).Benetako arazoa honakoa da: murrizketahori ez da nahikoa sistema etorkizuneanbermatzeko eta murrizketa gehiagoegongo dira (baliteke beste horrenbestemurriztea). Gainera, ongizatearen esta-tuan ordainketa bidezko mekanismoaksartzea iradokitzen ari dira (kopagoa osa-sungintzan). Langileek ez badute neurri-rik hartzen murrizketa horiek saihestekoeuren sindikatuen bitartez (eta botoe-kin), ongizatearen estatua gutxitu egindaiteke.

Erreforma egungo krisitik ateratzekogiltzarria da? Ala beranduagorako utzibeharrekoa?

Hartutako neurriek ez dute eraginnabarmenik izango gastuan urte askoan.Berez, Erreforma Legearen aurreproiek-tuko memoria ekonomikoak berak era-kusten du 2030a baino lehenago ez delaia batere finantza eraginik egongo.Horregatik, zentzugabea da erreformakrisitik ateratzearekin lotzea.

Pentsio pribatuak finantza interesekbultzatutako tresnak dira?

Euskal Herrian eta Espainiako gainerakotokietan eskaintzen diren pentsio priba-tu motak (ekarpen definituko pentsio-plan indibidualak) askoz ere eztabaida-garriagoak dira. Euren errentagarritasu-na txikia da eta kudeaketa kostuak han-diak (batez ere, biziarteko errentanbilakatzen badira). Gainera, langileak

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7216

arrisku kolektibo eta indibidual handieiaurre egin behar die: kolektiboak (eko-nomia gaizki joan eta pentsio plan guz-tiak ere gaizki joan) eta indibidualak(ekonomia ongi joan, baina bere planagaizki joan). Gainera, prima oso handiakordaindu ezean, plan pribatuek publiko-ek baino estaldura txikiagoa dute (ezdago alarguntasun edo gaixotasun estal-durarik, etab.). Gaur egungo plan priba-tuek mesede gehiago egiten diete kudea-tzaileei langileei baino. Berez, pizgarrifiskalengatik ez balitz, inork ez lituzkeerosiko.

Erresuma Batuko edota Alemaniakoerreformak eredugarriak dira HegoEuskal Herrirako?Ez, bi herrialde horietan jokabide politi-koaren ikuspegi liberala ezartzen aribaita eta, gainera, euren errenta mailahandiagoa da. Errenta maila handiagoaizateak ez du gizarte gatazka handiriksortzen prestazio publikoak murriztendirenean; aurrezki pribatuarekin kon-pentsatu daitezke. Hala ere, ez herrialdebatean eta ez bestean, ez dute ezarri pen-tsioak kotizazioekin bakarrik ordaintze-ko betebeharrik. Euskal Herrian, seguruasko, berdintasuna oinarri duen ikus-molde soziala sustraituago dago, eta, gai-nera, herritar gehienek garestiegia denetxebizitza bat (beste herrialde batzuekinalderatuta) ordaintzeko erabiltzen duteaurrezten duten apurra. Horregatik,hobe litzateke berdintasuna oinarriduten beste herrialdeei erreparatzea.

Ignacio Zubiri, Euskal Herriko Unibertsitateko OgasunPublikoko katedraduna:

Pentsioak asko murrizteaerabaki politikoa izanda, ez ekonomikoa

Egungo pentsio publikoen sistemabideragarria da populazioaren bilakaerakontuan hartuz gero? Ala amaiera dataezarrita dauka?Gaur egungo sistema (erreformarenaurretik) finantza ikuspegitik bideraga-rria da, pentsioen zati bat Estatuko sarre-ra orokorretatik ordaintzea onartzenbada, betiere. Batzordearen kalkuluenarabera, momenturik okerrenean ere(2050ean) pentsioak Espainian (errefor-marik gabe) Barne Produktu Gordinaren(BPG) %15,5 kostatuko lirateke. Siste-mari bere horretan eutsi zekiokeen,edota modu justuago batean erreforma-tu finantza arazo handirik gabe (kostuguztia langileen gain utzi gabe). Pentsio-ak asko murriztea erabaki politikoa izanda batez ere, ez ekonomikoa (nahiz etaerabaki ekonomikoa balitz bezala aur-keztu den).

Erreformak ezagutzen dugun ongizate-aren estatuaren amaiera dakar ala langi-leak beste filosofia bat izan behar duhemendik aurrera?

eztabaida

AE72df 3/4/11 19:44 Página 16

Page 17:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Posposizioaversus PreposizioaIñaki Villoslada

Donostia Ospitaleko Komunikazio Unitatea

Badira euskararen bizi-iraupenaren gakoapreposiziorako aldaketa

egitean dakusatenak, eta, orohar, ikuspegi minoritarioa denarren, Euskaltzaindiak, hitz baten kasuan bederen,arrazoia eman diela ematen du.Hiztegi Batuan versus hitzaazaltzen da. Bitxia da agerpenhori kontuan harturik latinekohitza (verteretik omen dator) ezdela azaltzen gure auzo-hizkuntzen hiztegietan. Hitza ezgaztelaniari ez frantsesari hartubide ez badiegu, eta argidagoenez kanpoko hitza dela,hirugarren bati mailegatudiogula ondorioztatu behardugu.

Latinetik zuzenean mailegatzeko garaiakaspaldi pasatu zirenez –latineko versusabertso bihurtu zen gurean–, gure kulturingurune berri xamarrean tituluan irado-kitzen dugun muntako tipologia-aldake-ta eragiteko moduko hizkuntza ingelesabakarrik izan daiteke.

Bidea hori izan dela onartzen badugu,bakarrik geratzen zaigu jakitea zein deneuskaraz eman nahi zaion zentzua inge-lesean dituen guztietatik, mailegatu esa-nahi eta guzti mailegatuko genuelakoan.Euskaltzaindiak ez dizkigu gauzak errazjarri, ez baitu hitzaren inguruko inolakoazalpen edo pistarik eman, ez eta ere,sikiera, kategoria gramatikalaren ingu-ruan. Sarasolak preposiziotzat hartzendu eta beste toki batzuetan adberbio gisaazaltzen da –izenburuan argi utzi dutzein den nire iritzia–. Hutsetik abiatubehar dugunez, prozedurarik onenaingeles hiztegiak kontsultatzea izangoda, ikusteko zein esanahi eta erabileramailegatu ahal dugun.

Ingeleseko hiztegien arabera bi adieranagusi ditu hitzak, kontrakotasuna edoareriotasuna adieraztea, lehenengoa; etabi aukeren arteko konparazioa adieraz-tea, bigarrena. Aurkakotasunaren adie-ran, erabilera murritza dauka ingeleseanbertan, auzitegi-mailako testuetarakozein kirolari buruzkoetara murriztenbaita. Eta gure sistema juridikoak ezduenez zerikusirik anglosaxoniarrarekin,auzitegi-mailako erabilerak ez du zentzu-rik euskaraz –ingelesezko itzulpenetanizan ezik, AEBetako, GBko eta nazioar-teko zenbait epaimahairen sententzieneta auzilarien berri emateko (eta, noski,nazionalitate horietako film-bikoizke-tan: Kramer vs Kramer –Kramer eta Kramer irakurrita– zuzenago litzatekeKramer Kramerren kontra baino)–.

Kirolean, boxeoan izan ezik agian –maileguzko hitz eta irudi asko emanbaitizkigu kirol horrek–, “Reala versusAthletic”, edo “Barriola versus RetegiBi” modukoek ibilbide luzerik ez dakit

izango duten inoiz euskara zaindu batean.

Beraz, bigarren adierarekin gelditubeharko dugu –konparazioarena–, hain-bestean, mailegatutako hitza salbatu nahibadugu. Eta, kasu honetan, topatu deza-kegu erabilera arrazoizkoago eta ego-kiagoa, bi jakintza-arlotan, bederen,medikuntzan eta hizkuntzalaritzan –etaekonomian beharbada–. Medikuntzansarri egiten dira medikamentuen, proze-duren eta tratamenduen arteko konpara-zioak eta argitaratzen dira emaitzak.Horrelakoetan, tituluan jarri ohi dirakonparaburuak: normalean arrakastagehiago duena lehenengo termino gisajarrita eta konparazioan galtzaile ateradena bigarren termino gisa. Eta horiadierazteko, versus preposizioak ederkifuntzionatzen du –saihesten da horrelatitulu luze eta ulertzeko zailagoak dire-nak, helburua jakitea baita bi medika-menturen, prozeduren edo tratamendu-ren artean zein atera den hobetokonparaziotik–. Beste erabileraz, hizkun-tzalaritzakoaz, tituluan etsenplua kokatududanez, ez noa gehiago luzatzera.

Hemen esandako guztia aplikatuz ira-kurlearen esku uzten dut: “Politics isn’tabout left versus right; it’s about top versusbottom” esaldia euskarara itzultzeko lana.Ez da erraza. Argi dagoena da ingelesakberetzat hartzen dituela nahi beste bitar-teko hizkuntzetatik eta bere egitendituela, hitzaren erabilera aldatuz arazo-rik gabe. Eta hizkuntza latinoak, bitar-tean, latina ingelesaren bidez hartzearendileman harrapaturik daude. Guretzatdilema beste bat da: preposizioa bai, preposizioa ez. Bukatzeko esan, versuspreposizioaren laburdura vs dela etalaburduren artean salbuespentzat jo izandela euskaraz (punturik ez daramalako).Azalpena da laburdura ingelesetik zuze-nean hartzen ari garela eta ingelesekoaraua da hitzaren bukaerako letra erabil-tzen denean laburduran, ez dela puntu-rik jartzen.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 17

lanean euskaraz

AE72df 3/4/11 19:44 Página 17

Page 18:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ArabaHandiaFermin EtxegoienIdazlea

–Lanean ezin duzu irratia entzun!

–Estrategia bat da. Bezeroek ikusten bal-din badute Euskadi Irratia entzuten arigarela, errazago animatuko dira euskarazhitz egiten.

Kontxo, ez da gezurra, pentsatu zuenbulegoko arduradunak. Aspertuta zego-en bere menpeko batzuen trikimailue-kin, bulegoko barne-araudia apurtzekobeti prest azaltzen zirenak, baina agianhura ez zen estrategia txarra, euskaldu-nek eskakizunak euskaraz egin zitzatenmotibatzeko. Gainera, arduradunakondo gogoan zeukan konpromisoa hartuzutela, Aste Santuko oporrak ailegatuaurretik, bulegoan euskararen erabileraareagotzeko, baina zoritxarrez, bezeroeizegokienez ez zen momentuz gertatzenari, eta aizu, agian irratiarena ez zenestrategia txarra izango.

–Tira... Euskadi Irratia daukazu jarrita?

–Bai jauna, egokiena iruditzen zait.

–Mmm... Bai, bada. Eta Herri Irratia erejar al zenezake?

–Herri Irratia? Jauna, susmoa dut jada ezdela existizen.

–Nola ezetz? Herri Irratia edota OndaVasca... Ez al da gauza bera?

–Eee... Bai, bada... baina susmoa dutOnda Vascan euskara gutxi entzutendela, aukeran gutxiegi.

Arduraduna arduraz konturatu zen zego-en atakaz; Onda Vasca begi hobez hartu-ko baitzen Aldundian Euskadi Irratia

baino, zeina arerioaren bozeramaile bila-katurik baitzegoen azken hauteskundeenondorioz, eta hura pentsatzean bulegokoarduradunak bere gaineko arduradunakizan zituen gogoan, noski.

“Tira, arerioen bozeramaile izate hori ezda aplikagarria Euskadi Irratiaren ka-suan”, lasaitu guran esan zion bereburuari arduradunak, Radio Euskadirenkasuan ez bezala, gaztelaniazko emisoraargiki bilakatu baitzen arerioaren bozera-maile aspaldion, baina Euskadi Irratiangauzak ez ziren horrenbeste aldatu, etagainera, bulegoko arduradunak bizikiestimatzen zuen Euskadi Irratiko zuzen-daritzan jarri berri zuten poeta, aldiberean funtzionario zein poesiazale bai-tzen bulegoko arduraduna, Pessoak era-kutsitako bideari jarraiki.

Aurrera, beraz, euskarazko irratia piztutaizatearen estrategiarekin. “Ea jendea ani-matzen zaigun kontsultak euskaraz egi-ten, ogasun kontuak berez eta non-nahiarrotzak izan arren”, onartu zuen berekolkorako bulegoko arduradunak. Etazer esanik ez, berak ongi zekien moduan,Arabako Lurralde Historikoan jaio direneuskaldunentzat, aita Etxaguen auzokoabaitzuen eta ama Olaetan jaioa, biak aramaiotarrak beraz, nahiz Orixolmendi-mugaren alde banatan jaio batazein bestea, Kantaurira begira aita etaMediterraniora begira ama, nahiz –esanbezala– biak aramaixotar zein arabarizan, eta Gasteizen jaiotako bulegokoarduraduna beti liluratzen zen gurasoenjatorri apartaz, baina halere, oso zailaizaten zitzaion bere lilura beste inorekinpartekatzea, bai bulegoan bai hirian bailurralde historikoan.

Euskadi Irratia bulegoan piztuta izateaproposatu zion menpeko bulegari gipuz-koar gasteiztartua, adibidez; zer zekienhark arabartasunaz? Gutxi, edo ezer ez.Imajina al zezakeen menpeko bulegarigipuzkoar gasteiztartuak, zein beste edo-zein euskaldun ez arabarrek, norainoailegatzen den Araba Handia? Ez, ezin

imajina zezakeen ia Barakaldoraino(Kadagua ibaiaren eskuin ertzetik), iaLogroñoraino (Oion herriko lur-eremue-tan), ia Arrasate, Lizarra edota Medina dePomarreraino ailegatzen dela Araba Han-dia: paisaia, historia zein jende desberdi-nen arragoa paregabe bezain ezezaguna,zazpi lurraldeetatik ezezagunena, araba-rrak eurak ere ez baitira kontziente eurenlurraldearen handitasunaz!

Euskadi Irratian ere, ba al zekiten zerbaithorretaz guztiaz?

Bulegoko arduraduna konturatu zenbakarrik zegoela munduan. Euskaldunazelako eta euskarari konpromisoa era-kusten ziolako, baina era berean pan-arabarra zen (arabartasun moldeguztien defendatzaile), gainera poetazein funtzionarioa...

Eta bat-batean, ulertu zuen bere “nor-mala ez izate” hura.

Bere eskuetatik pasatzen ziren, eta baka-rrik bere eskuetatik –Ogasun Sailareneraikin nagusian (Eduardo Dato kalea,11)– arabar guzti-guztien zerga kontuguzti-guztiak.

“Begira –esan zien bulegoko arduradu-nak bere menpekoei–, gure lurraldearenaniztasuna behar bezala adierazten duenirratirik aurkitu arte, hobe dugu isileanjarraitzea”.

(“Hala Bedi”, erantzun zion menpekobulegari gipuzkoar gasteiztartuak, beste-ak beste, Kike Amonarriz soziolinguista-ren jarraitzaile amorratua zenak).

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7218

leihatila

AE72df 3/4/11 19:44 Página 18

Page 19:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72

Ariketak72

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Erakunde Autonomiaduna

1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua aintzat hartuz, aukeratu zuzena edo egokienaeta ✓ ikurraz markatu:

1. Muga aldeko ___________ an tiroak sutu eta berehala hasi zen jendea Irun-dik alde egiten.

fronte / frente

2. Aitortzen dut _________ok ezin aspergarriagoak garela komunikabideenaurrean: ez gatzik eta ez piperrik.

futbolari / futbolista

3. Ahalegintzen denak _________zoragarriak eskuratzen ditu, eta zuhurtzianoinarritzen denak sustrai iraunkorrak.

fruitu / frutu

4. Zerbitzariak bi plater ekarri zituen __________an.

fuente/ erretilu

5. ____________ horren adierazgarri dira lehen garaietako lekukoen testigan-tzak.

Tirabira / Frikzio

6. Kargaren zati hutsal bat Pasaian utzi eta depositoa __________________zbetetzeko helburuz sartu ziren badiara, bokalea igaro bezain pronto otsoa-ren eztarrian behera labaintzen zirela susmatu gabe.

fuel-oil / fuel olio

7. Gero _____________ak su hartu zuen eta han nonbait erori zen, sororen ba-tean, baina hegal hark, _____________tik askatzean, torloju eta azkoineskukada batzuk erauzi zituen, plazara erori eta emakume batzuei buruamailatu zietenak.

fuselaje / fuselaifuselaia / fuselaje

8. Anaia hura bere _______lagunarekin ahuspez jarri zen otoitzean eta hanzeuden guztiak ere otoitz egitera gonbidatu zituen.

fraile / fraide

9. Ez dakit zenbat denboraz ibili nintzen alderrai, basoan galduta, ikusten eznituen _______________ei tiroka nintzatela oihuka erregutuz.

frankotiratzaile/ frankotiradore

10. _____________ batez estaltzen du ilea, bere herrian emakumeek ohi dutengisan.

Foular / Fular

AE72df 3/4/11 19:44 Página 1

Page 20:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Ariketak72

2. Saia zaitez aurre egiten “Erakusleak testuen jostun” artikuluko egileak aipa-tzen duen hautismoari. Horretarako, zuzen itzazu lehen hiru esaldiak eta betebeste hiruretako hutsuneak erakusle egokienarekin.

1. 2009/369 EE Erregelamendua ontzi guztiei aplikatuko zaie, betiere Estatukide batenak badira edo honek ustiatzen baditu eta merkataritza-arlokoak ezdiren gobernuzko zerbitzuetan soilik erabiltzen badira.

2. Besteak beste, Inbentario Orokorra sortzen da eta Administrazio bakoitzakhau kontrolatzeko funtsezko alderdiak arautu.

3. Erregelamenduaren VII. tituluan sistemaren izaera ezartzen da, alegia, hauosatzen duten erakundeen koordinazioa, lankidetza, oreka eta hobekuntzalortzeko egitura.

•••

4. Horrez gain, Administrazioak, administrazioak berak aitorturiko erakundebatek edo, _________ eskatuta, Hitzarmena kontratatu duen beste erakundebatek luzatuko dio betetze-dokumentua konpainia bakoitzari.

5 Betetze-dokumentuaren baliotasuna administrazioaren, ________ aitorturikoerakunde baten edo beste erakunde kontratatzaile baten mende egongo da.

6. Sistema osatzen duten gainerako eragileek departamentu eskudunaren alde-ko txostena eskatuko dute. Aldekotzat izan dela ulertuko da baldin eta bi hila-bete iragaten badira _________ jaso gabe.

4. a) honek 5. a) horrek 6. a) hurab) horrek b) honek b) horic) hark c) hark c) hau

3. “Zure iturri freskora nator” artikuluaren egileak ezen partikula aldarrikatzen duadministrazioko testuetako perpaus osagarri konplexuen ulergarritasuna hobe-tzeko. Saia zaitez honako esaldiak moldatzen aditza aurreratuz (letra lodiz mar-katuta) eta ezen partikula erabiliz.

1. Kontu honi dagokionez, lehen-lehenik, eta espedientetik ondorioztatzendenaren arabera, Ikuskaritzak 2009ko urriaren 27an atzera abiatzen dituene-an Boliboli S.A.ri buruzko ikuskatze jarduerak –hauetatik etorri dira, ondo-ren, orain aurkaratutako erabakiak–, erakunde hori deseginda eta likidatutazegoela aipatu behar dugu, hau da, dagoeneko ez zuen nortasun juridikorik,ez baitzen jada existitzen.

2. Ediktuetan lizitatzaile orok onartzen zuela, zegoen titulazioa nahikoa zela etaauzi-jartzailearen kredituaren aurreko zama eta karga guztiek bere horretaniraungo zutela, eta beraiengandik eratorritako erantzukizunpean subrogatutageratzen zirela errematea euren alde esleitzen bazen adierazi zen.

3. Bestalde, demandari erantzuteko 21. eta 22. agiri gisa aurkeztutako erregis-tro-ziurtagirian deskribatzen dela kreditu hura esan behar da.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72

AE72df 3/4/11 19:44 Página 2

Page 21:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

4. Gaztelerazko esaldi hauetan administrazio hizkeran sarritan erabiltzen direnformula eta esapide batzuk nabarmendu ditugu. Parentesi artean formulahauen euskarazko ordain desegokia jarri dugu. Eman itzazu euskara jatorrean,baina kontuan izan hainbat aukera egon daitekeela.

1. Al objeto de ( -(r)en helburuarekin)

Al objeto de dar cumplimiento a lo establecido en el párrafo anterior, las admi-nistraciones públicas vascas han de elaborar y ejecutar planes de formación enmateria de igualdad de mujeres y hombres para el personal a su servicio.

2. A causa de ( -(r)en kausaz)

A causa de la explosión fortuita de una bombona de butano, cierto inmueblesufre gravísimos daños que obligan al Ayuntamiento a declararlo en situaciónde ruina inminente.

3. A consecuencia de ( -(r)en ondorioz)

El Colegio Vasco de la Abogacía garantiza la asistencia jurídica gratuita paralos casos que se deriven a consecuencia de violencia doméstica o agresionessexuales.

4. A efectos de ( -(r)en ondorioetarako)

Será indispensable para la validez de su voto que conste claramente en elsobre mencionado un matasellos u otra inscripción oficial con la fecha, aefectos de verificar el cumplimiento del plazo indicado.

5. En base a ( -n oinarrituz)

Los recipientes deberán estar etiquetados de forma clara, legible e indelebley en base a las instrucciones señaladas.

5. Zein hitz dagokio definizio bakoitzari?

1. Idazteko modua; nork bere burua idatziz adierazte-ko era.

2. Bi gorputzek, bata edota biak higitzen ari direla,elkarren kontra jotzean datzan ekintza eta ondorioa.

3. Pertsona edo gauza batez gizartean dabilen iritzia;ospea.

4. Egitura jakin baten osagai garrantzizkoena.

5. Aurrera eraman edo burutu daitekeena.

6. Norbaiten aurka, hiltzeko edo kalte egiteko asmoz,oldartu eta indarkeriaz ekin.

7. Zerbaiten balioa, kantitatea, kopurua, etab. txikituedo gutxitu.

8. Onura edo probetxua lortzeko asmoz eginiko engainu edo azpikeria.

9. Zerbait egin edo nahi izatera bultzatzen duen esti-mulua.

10. Aski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen aldetxikia.

v

v

v

v

v

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72

Ariketak72

a. pizgarri

b. eraso

c. sona

d. bideragarri

e. iruzur

f. giltzarri

g. idaztankera

h. ñabardura

i. talka

j. murriztu

AE72df 3/4/11 19:44 Página 3

Page 22:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

1. 1. fronte 6. fuel olio2. futbolari 7. fuselaje/fuselaje3. fruitu 8. fraide4. erretilu 9. frankotiratzaile5. Tirabira 10. Fular

2. 1. 2009/369 EE Erregelamendua ontzi guztiei aplikatuko zaie, betiere Estatu kide batenak badira edohark ustiatzen baditu eta merkataritza-arlokoak ez diren gobernuzko zerbitzuetan soilik erabiltzenbadira.

2. Besteak beste, Inbentario Orokorra sortzen da eta Administrazio bakoitzak hura kontrolatzeko fun-tsezko alderdiak arautu.

3. Erregelamenduaren VII. tituluan sistemaren izaera ezartzen da, alegia, hura osatzen duten erakunde-en koordinazioa, lankidetza, oreka eta hobekuntza lortzeko egitura.

4. c5. c6. a

3. 1. Kontu honi dagokionez, aipatu behar dugu ezen, lehen-lehenik, eta espedientetik ondorioztatzendenaren arabera, Ikuskaritzak 2009ko urriaren 27an atzera abiatzen dituenean Boliboli S.A.ri buruz-ko ikuskatze jarduerak –hauetatik etorri dira, ondoren, orain aurkaratutako erabakiak–, erakundehori deseginda eta likidatuta zegoela, hau da, dagoeneko ez zuen nortasun juridikorik, ez baitzenjada existitzen.

2. Ediktuetan adierazi zen lizitatzaile orok onartzen zuela ezen, zegoen titulazioa nahikoa zela eta auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zama eta karga guztiek bere horretan iraungo zutela, eta beraien-gandik eratorritako erantzukizunpean subrogatuta geratzen zirela errematea euren alde esleitzenbazen.

3. Bestalde, esan behar da ezen, demandari erantzuteko 21. eta 22. agiri gisa aurkeztutako erregistro-ziurtagirian deskribatzen dela kreditu hura.

4. 1. Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzeko, euskal herri-administrazioek beren langileak emakume-en eta gizonen berdintasunaren arloan trebatzeko planak gertatu eta egikaritu behar dituzte.

2. Butano-bonbona bat ustekabean lehertu da eta eraikin batek kalte oso larriak jasan ditu; hori delaeta, Udalak hur-hurreko aurri-egoeran (erortzear) dagoela adierazi behar du.

3. EAEko Abokatuen Elkargoak doako laguntza juridikoa bermatzen du etxeko indarkeria edo sexu-era-soak direla eta egiten diren epaiketetan.

4. Zure botoa balioduna izan dadin, ezinbestekoa da gutun-azal horretan argi agertzea zigilu-marka edodata erakusten duen bestelako inskripzio ofizialen bat, aipatutako epea bete dela egiaztatu ahal iza-teko.

5. Ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izanbeharko du eta adierazitako jarraibideak kontuan hartuko ditu.

5. 1. g 6. b2. i 7. j3. c 8. e4. f 9. a5. d 10. h

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Erakunde Autonomiaduna

Soluzioak72

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72

AE72df 3/4/11 19:44 Página 4

Page 23:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 19

ba al zenekien?

la Iberia kafetegietan. Abestiak zortziestrofa dauzka, gaur bakarra kantatzenbadugu ere, eta doinu bera zortzi aldizerrepikatzea aski zen jende harentzat kan-tua buruz ikasteko. Izan ere, gaur nahiadina aldiz entzun dezakegu kantu bat,baina garai hartan ez; grabagailurik gabe,doinuak zuzenean entzunda soilik ikaszitezkeen. Jendeak belarria zorroztuagoazeukala esan daiteke, memoria hobea,bertso sail luzeak buruz ikasteraino, gaurgutako inork lortu ezingo lukeena.

Kantua amaitu duenean sekulako txalozaparradak egin du eztanda Urkiola gai-nean. Gero ere, egun osoan zehar, jende-ak elkarri kantatuko dio abestia, ongiikasia gera dadin. Bakoitzak bere etxeraeramango du kantua, etxekoek ere jakindezaten. Euskal Herriaren Foruak, nor-tasuna eta eskubideak biltzen dituenkantua bazter guztietara zabalduko da.

Urkiolan badago, ordea, hura ikusita osopozik ez dabilen gizon bat: Pedro Egaña,Arabako diputatua Madrilgo Kongre-suan. Ongi daki kantu batek nola bero-tzen duen jendearen bihotza; entzun duFrantzian ere Marsellesa kantatuz jendeaaztoratzen zebilen Iparragirre kanpora-tua izan dela Napoleon III.aren aginduz.

Gainera, Iparragirre ez da arlote bat:dandy baten moduan janzten da, espai-niera, ingelesa, frantsesa eta italiera erebadakizki; Caroline Duprez opera sopra-no ospetsuaren maitalea izan omen daParisen… Gaur karisma deituko genioke-en horixe bera zeukan, soberan gainera.

Egoera honen berri eman zuen PedroEgañak Madrilgo Kongresuan, jende-asaldatzaile arriskutsu baten aurrean zeu-dela azpimarratuz, Espainiaren etsaihura urrun bidali behar zela. Eta horrelaonartu zuen Kongresuak: Iparragirreerbesteratua izango zen.

1855ean guardia zibilak bere bila joanziren, eta deserriko bidea hartu beharizan zuen Jose Mari Iparragirrek. Deli-tua: kantu bat kantatzea!

ESPAINIA KANTUBATEN BELDURGernikako Arbolakantatzeagatikerbesteratu zutenIparragirrePako AristiIdazlea

Zein indar eduki dezake kantu soilbatek? Gaur, milaka edo milioika kantugure eskura daudenean, egun osoa musi-ka entzuten igarotzen dugunean, taber-netan, dentistarenean, igogailuan… nolaulertu estatu espainola kantu baten bel-dur izatea, bere egilea erbesteratzeraino?

Halere, gertatu zen, aspaldi bada ere.Urkiolan gaude, 1854. urtean. Festaeguna da, erromeria, eta 6.000 laguninguru daude mendian. Jose Mari Ipa-rragirrek gitarra hartu du eta GernikakoArbola deitzen den abesti berri bat kan-tatzeari ekin dio. Megafoniarik ez dago,baina Iparragirreren ahotsa ozena da,indartsua, eta mendia isildu egin daEuropan zehar kantari ibili ondorenherrira itzuli den bardoa entzuteko.

Gernikako Arbola, da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua…

Lehen akordeak, lehen hitzak entzunorduko baserritar askok txapela kendudute, eskuetan hartuz, errespetu modu-ra. Begietan malkoa ez du urruti jendeaskok, hunkituta. Kantu hark badujende hari euren iraganarekin, lurrare-kin, Euskal Herri maitearekin loturasakon bat sentiarazteko dohaina. LehenGerra Karlistaren ondoren, Foruen zati-rik handiena galdua zen, eta geratzenzena ere galzorian ikusten zuen herriak.Kezka horri erantzun nahi izan zion Ipa-rragirrek kantua sortu zuenean, urte betelehenago, Madrilgo San Luis kafetegian.

Eman ta zabal zazu munduan frutua, adoratzen zaitugu arbola santua.

Jendea belaunikatzen hasi da. Batzuekezagutzen dute kantua, Iparragirrekaurretik Bilbon abestu baitu, PlazaBerrian zeuden La Pasteleria eta Café de

AE72df 3/4/11 19:44 Página 19

Page 24:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Web 2.0 ingurumarian, beharrezkoa daherritarrek ulertzea aplikazioak Interne-ten daudela eta bertatik erabili ahal ditu-gula jendearekin datuak partekatuz, erapribatuan edo publikoki. Web 2.0 kon-tzeptuak irauli egin du informatika uler-tzeko era. Aplikazioak, orain, Internete-ko zerbitzu bezala ageri dira eta beraienartean elkarloturak dituzte txertagarriakdirelako. Azken hau ulertzeko, pentsadezagun zenbat diren aplikazioak, testubat behin idatziz, automatikoki hainbatsistematan batera argitaratzeko aukeraematen dutenak. Horrez gain, pentsadezagun edozein software mota egondaitekeela Interneteko zerbitzu bezala,ofimatikako aplikazioak barne. Hortaz,Interneteko konexioa edukita posibleada testu prozesatzailea, kalkulu orrialde-ak edo aurkezpenak kudeatzea. Micro-soften suite ofimatikoa, Open Office,Libre Office, Koffice, Gnome Office edoantzeko beste suite bat erabili ordez, baal du abantailarik onlineko suite ofima-tikoak? Galdera horri erantzunez, bistanda bi abantaila handi dituela GoogleDocs (1) bezalako suitea erabiltzeak:dokumentuak gure lankideekin ia den-bora errealean editatzeko eta partekatze-

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7220

informazio eta komunikazioaren teknologiak

ko aukera ematen du, konexioa eskura-garri izanik edonondik editatzeko posi-bilitatearekin. Desabantaila nagusiak bidira: tamalez, oraindik ez dago euskaraz-ko interfazea, nahiz eta laster egoteaespero den; eta pribatutasun handienanahi badugu, onlineko sistema ez da era-bat segurua. Bestalde, batzuek uste dute-naren kontra, dokumentuak galtzekoaukera gehiago dago lokalean gordetzenbaditugu, online baino. Gainera, pentsadezagun, online edukitzeaz gain, bac-kup-ak ere eduki ahal ditugula lokalekogure disko gogorrean datuak galtzekoarriskurik gabe. Backup prozesua Gladi-net (2) edo Gdatacopier (3) sistemenbitartez egin daiteke.

Formakuntza profesionalean eta irakas-kuntza arautuan gero eta gehiago erabil-tzen dira Web 2.0 aplikazioak. Jane Hartirakasleak urtero egiten duen rankingean(4), irakaskuntzan gehien erabiltzendiren aplikazioen zerrendan hain zuzenere, Google Docs hirugarren agertzen da2010ekoan. Google enpresa handiarensistema hori Writely eta Google Spreads-heet produktuen bidez gauzatu zen etaWikipedian historia osoa irakur daiteke(5). Google Docs suitearen barruan

honako aplikazioak daude online gaude-nean abiatzeko direnak.

• Testu dokumentuak

• Kalkulu orrialdeak

• Aurkezpenak

• Formularioak

• Marrazkiak

Googlek gigabyte bakarreko fitxategiabiltzeko ematen digu doan, baina kon-tuan hartu behar da Google Docs forma-tuetan dauden fitxategiak muga horreta-tik kanpo daudela, erabiltzaileak igotakodokumentuak (.pdf, .doc, .png etab.)soilik kontuan hartzen baitira pisuaridagokionez. Hortaz, berehala kontura-tuko gara, zinez, makina bat dokumentubildu ahalko dugula bertan. GoogleDocs sistema erabiliz gero, hainbat gauzaegin daitezke, suite normal batez eginezin daitezkeenak edo egin ahal izanaga-tik, sekula otuko ez litzaizkigukeenak:

• Onlineko dokumentu berriak sortuedo gure disko gogorrean ditugundokumentuak (.doc, .xls, .odt, .ods,.rtf, .csv, .ppt…) Google Docsera igobackup edo kopiak egitearren.

• Ohiko Microsoft Office suitearen esti-loak eta ezaugarriak aplikatu editatzekoorduan (letra lodia, azpimarrak, inden-tazioa, fondoko koloreen aldaketa, letramota eta tamaina aldatu, eta abar).

• Lankideei gonbitea luzatu dokumen-tuetan parte har dezaten dokumentuabera editatuz, edo dokumentuak modupartekatuan bistaratuz.

• Dokumentuetan egoten diren aldaketaedo bertsioen gaineko informazioajaso. Hortaz, lankide batek editatzekoorduan errakuntza asko egin badu,aukera dugu aurreko bertsiora buelta-tzeko. Era horretan, dokumentuarenhistoriaz jabetu gaitezke eta aldaketaknork egin dituen ikusi eta GoogleAnalyticsen hainbat datu eskuratu.

Google Docs,dokumentuakedonondik partekatuzGorka J. PalazioEHUko katedraduna

AE72df 3/4/11 19:44 Página 20

Page 25:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

• Dokumentuak bildumen edo bilaketasistemen bidez erraz askoan aurki dai-tezke.

• Txateatzeko leihatilak txertatu, aurkez-penak aberastuz.

• Dokumentuak webgune batean publi-katu.

Adibide bat ipintzearren, demagunAdministrazioko sail batek langileenetengabeko formakuntza premiak zeindiren jakin nahi duela. Google Docsen,formulario berri bat sortuz, galderak jardaitezke eta online jarri, langileek galde-tegia edonondik bete dezaten. Bistan daformularioa pribatua izango dela, egileaklangileen posta elektronikoak jarriz bida-liko dielako formularioa betetzeko gon-bitea. Langileek erantzunak jarri etaautomatikoki pasako dira kalkulu orrial-de batera, non datuak ustiatuko diren.Soziologo eta ikerlarien lan nekeza, onli-neko erreminta hauek erabiliz arin etaerraz egin daiteke “hodeiko” aplikazioenbidez.

2011ko otsailaren erdialdean, Googlekbeste pauso handi bat eman du konpati-bilitate handiagoa gauzatzeko asmoz, eta12 formatu gehiago bere egin ditu Goo-gle Docs Viewer sistemarako. Vieweraplikazioak posta elektronikoz bidalita-ko dokumentuak ikusteko aukera ema-ten du. Eta hemendik aurrera, esaterako,Photoshop (.psd), Illustrator (.ai), Auto-desk AutoCad (.dxf ) edo Excelen azkenbertsioaz egindako dokumentuak (.xlsx)erakusteko problemarik ez da egongo.Bistan da Google Chrome sistema eragi-lea osatzeko eta fintzeko urratsa izandela, zazpi hazbetetik 11ra doazen pan-tailetan (tableten pantailak) onlinekoaplikazioak baliatzea oso egokia eta ohi-koa izan daitekeelako. Google Chromesistema eragileak konpatibilitatea behardu jendea onlineko sistemaz fidatzeko.Horrexek sortuko du onlineko aplika-zioak erabiltzeko eta fitxategiak hodeiko

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 21

informazio eta komunikazioaren teknologiak

Oharrak:

(1) http://docs.google.com

(2) http://www.gladinet.com/

(3) http://code.google.com/p/gdatacopier/

(4) http://www.c4lpt.co.uk/recommended/top100-2010.html

(5) http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Docs

(6) http://www.quickoffice.com

zerbitzarian lagatzeko hautua. Viewerderitzon ikustatzaileak hainbat formatumaneiatu behar ditu, erabiltzaileak espe-rientzia txarrik eduki ez dezan. SistemaEragilea hodeian, onlineko zerbitzarie-tan alegia, dugunean paradigma aldatubeharra dago eta datuak biltzeko guneazkritikak sarri egingo diren arren, aban-tailak ezin ukatuzkoak izango dira. Aroaaldatzen ari da eta garai bateko norabidebakarreko dokumentuak sortzetik (nor-beraren kontsumorako), orain, elkarki-detzako ediziorantz mugitzen ari gara,ezaguerak partekatuz eta fitxategiakelkarrekin editatuz lan mardulak bereha-la egin daitezke-eta.

Duela gutxi Google Docs sistemaren ber-tsio mobila erabiltzen hasteko aukera ereizan dugu. Dokumentuak ikusi ez ezik,editatzeko ahalmena dugu jada. Pauso

handia eman da aspaldi honetan telefonosofistikatu erabilerrazak zabaldu direlako.Apple-ren iPhone-k eta Googlek bultza-turiko Android Linux sistema eragileaduten telefonoak baliatuz, urratsa egin daInterneteko gauzak gailu txikerretan ereerraz erabili ahal izateko. Aurreko belau-naldiko telefonoekin konparatuz, orain-goez, pantaila kapazitiboei esker, benetanlortzen ari da Internet eta mugikortasunauztartzea. Horrela, gero eta maizago erre-paratuko diegu pantaila txiki eta ertaine-ko aparatuei, mugikortasunerako balia-garriak izango zaizkigulako.

Quikoffice (6) izeneko suite ofimatikoaere indartsu sartu da aplikazio mobilenesparruan; gainera, dokumentuak patri-kako telefonoetan editatzeko aukeraematen du. Android 3.0 sistema dutenaparatuetan ikusiko dugu suite hori.

AE72df 3/4/11 19:44 Página 21

Page 26:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

EAEko hiriburuakboladanNazioarte mailakoizendapenak jaso dituztehiru hiriekJon ArizkunKazetaria

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7222

erreportajea

Bilbon ez dira haserre.Industrian oinarritutakohiri bat izatetik mundu

mailan zerbitzu-hiri etamodernotasun eredu izateraigaro da. Horra zergatik izanden Bilbo Shangaiko ErakusketaUnibertsalean. Gasteizen, harrodira, ingurumenarekikokonpromisoa bizi du hiriakaspaldi, eta prest diraberdetasunaren bideansakontzeko. Europako HiriburuBerdea izango da datorrenurtean. Donostian bihotzabetean ari dira bultzatzen

Iragan azaroaren 9an heldu zen berriaStockholmetik EAEko hiriburura: “Gas-teiz 2012ko Europako hiriburu berdeizendatu dute”. Europako Batzordeakegin zuen izendapena, ingurumena zain-tzen duten hiriak saritzeko ekitaldian.Gasteizek Hanburgoren eskutik jasozuen lekukoa, eta saririk gabe utzi, aldiz,Europako beste zenbait hiri guztiz era-kargarri, nola diren Bartzelona, Malmo(Suedia), Nuremberg (Alemania) etaReykjavik (Islandia).

“Europako hiriburu berde” izendatzenduten hirietan hirugarrena da Gasteiz,Stockholmen eta Hanburgoren atzetik.Patxi Lazkoz Gasteizko alkatearen hitzederretan, izendapena “30 urteko ibilbi-de baten bilakaeraren saria da, garapenjasangarriaren aldeko konpromisoarenaitortza”.

Europako Batzordeak jakinarazi duenez,bestalde, Naoned-ek (Bretainia) hartukodu Gasteizen lekukoa.

Bilbok Gasteizek baino lehenago jasozuen ohorea: iazko Expo Shangain(Txina) egoteko gonbita. Mundu osoko113 hiriren artean, hiri-jarduera onenazuenetarik bat da Bizkaiko hiriburua,Shangaik erakutsi duenez. Hiria Shan-gain egoteko lanen koordinatzaile etaBilbao Next-eko zuzendari nagusi Mar-cos Muroren esanetan, “Bilboko hiri-eraberritzea bakarra da munduan, orozgain hiriaren erdialdean berreskuratzekoizan duen azaleraren tamaina handiaga-tik. Guggenheim museoa eraldaketarensinboloa da; baina hiriaren aldaketaikusgarria hirigintza, ekonomia etagizarte neurri askoren emaitza izan da”.

herritarrak –ikusia dugu OlatuTalka– 2016an EuropakoKultur Hiriburu izan dadin,hezkuntza eta kulturaren aldekoapustu sendoan. Hiru hiri,Euskal Herritik Europara etamundura bizi direnak, bertatikbertara.

AE72df 3/4/11 19:44 Página 22

Page 27:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Shangaira heltzeak, bestalde, Bilboinbertsio destinotzat sustatzeko aukeraezin hobea ekarri du.

Azkenik, Donostia dugu, 2016an Euro-pako Kultur Hiriburu izateko bideanurratsak egiten ari den hiria, izendapena-ri dagokion azken faseari begira dagoela.Esaterako, datorren apirilaren 22anemango du Donostiak hautagaitza dos-sierra, eta hilabete geroago, maiatzarenhondar egunean jasoko du epaimahaia-ren ikustaldia. Azkenik, ekainaren 27-28an egingo da ahozko defentsa.

Bost dira Donostiarekin batera azkenfasera iritsi diren Espainiako hiri hauta-gaiak: Burgos, Kordoba, Las Palmas,Segovia eta Zaragoza. Izendapena jaso-tzeko itxaropenari dagokionez, Donostia“hagitz ongi kokaturik” dago, esan ohidenez. Madrilen, 2010eko irailean, 16hirik epaimahaiaren aurrean egindakoproiektuaren ahozko defentsan, esatebaterako, Donostia 2016k emaitza onakizan zituen. Finalera pasatzeaz gain,epaimahaiak oso positiboki baloratuzituen proiektuaren programa kulturala-ren “originaltasuna eta kalitate mailaaltua”, “herritarrek erakutsi duten kon-promiso eta parte hartze aktiboa” eta“hiriaren ausardia indarkeria eta terroris-moa arazo larriei” kulturaren bidez aurreegiteko nahia.

Bilbo, Expo Shangai 2010. Gasteiz,Europako Hiriburu Berdea 2012.Donostia, Europako Kultur Hiriburua2016?

Sasoi oneko boladan dira EAEko hiruhiriburuak nazioarte mailan ere.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 23

Bilbo, Expo Shangai 2010. Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012.Donostia, Europako Kultur Hiriburua 2016?

inguruan prentsa idatzi, irrati eta telebis-tan, eta 1.700 milioi pertsona bainogehiagorengana iritsi ziren albistehoriek. Azpimarratu beharra dago Bil-bok Shangain izandako erakusketa gune-ak 1.260.000 bisitari izan zituela, nazio-arteko zenbait pertsona ospetsu etaTxinako goi-mailako erakunde- etaenpresa-arduradunez gain.

Zer onura dakartza Bilbo Shangaikomundu erakusketan egon izanak?

Fruituak erakusketa amaitu aurretik erehasi ziren jasotzen. Joan den maiatzean,“hirien nobeltzat” jotzen den Lee KuanYew saria jaso zuen Bilbok, sari horrenlehen edizioan. Singapurreko HiriBerroneratzearen Agintaritzak eta HiriBizigarrietarako Zentroak babestutakosari horrek gure hiriaren eraldaketa,jasangarritasuna eta hiri-bizitzaren kali-tatea aitortzen ditu mundu mailan. Bestalde, Shangain parte hartzeagatik,erakunde- eta enpresa-kontaktuetakonazioarteko sare bat sortu ahal izan da, eta harreman zuzenak ezarri dira Txi-nako ekonomiaren zenbait sektore

erreportajea

Marcos MuroBilbao Next

Zer esan nahi du Bilbo munduko era-kusleihoan egoteak?Bilbo 2010eko Shangaiko ErakusketaUnibertsalean egoteak hiriaren irudiamundu-mailan indartzeko eta Bilboriospea emateko balio izan du. Kapitalekonomikoa sortzen eta euskal enpresa-sarea indartzen lagundu du eta, bidebatez, baita euskal kulturaren ezagutzahedatzen ere. Mundu-mailako oihartzunhorren adierazle gisa zera aipa dezakegu:Expoa zela-eta Bilbo mundu osokokomunikabideetan agertzeak bost milioieuro baino gehiagoko balioa izan zuela.800 bat albiste sortu ziren Bilboren

AE72df 3/4/11 19:44 Página 23

Page 28:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ordezkatzen dituzten 300 agente bainogehiagorekin. Sare horri esker nabarmenhazi da Bilboren eraldaketa ezagutzekohiria bisitatzen duten nazioarteko dele-gazioen kopurua.

Zein izan da mundu erakusketan egote-ko baliatu duzuen filosofia?

Gure erronketako bat Shangai 2010eanmunduari Bilboren benetako idiosinkra-sia aurkeztea zen. Benetan garena eraku-tsi nahi genuen: tradizioetan aberatsaden baina begirada etorkizunean jarriaduen hiri bat; hiri eroso, irisgarri etaondo komunikatua; kultura egunerokojardueraren parte den hiri bat; bizitzekoeta lan egiteko hiri bat. Hau da, pertso-nei garatzeko eta zoriontsu izateko auke-ra ematen dien hiri bat. Argi genuen,kultura Bilbo berriaren euskarrietako batzenez, gure erakusketa guneak proposa-men artistiko gisa diseinatuta egon beharzuela. Eta halaxe egin genuen, hiriarenhistoria markatu duten hiru iraultzak(industriarena, hiriarena eta ezagutzare-na) eskultura moderno batekin irudika-tuz. Munduari erakutsi nahi genion zergertatu zitzaigun Bilbon eta zer egindugun eta norekin egin dugun; eta nore-kin egin dugun horren erantzuna gureeuskal enpresekin da. Horregatik, gureenpresak nazioartekotzen saiatu ginen,Bilboren eraldaketa erakutsiz.

Nola bizi izan du herritarrak albistea?Zein erreakzio izan du?

Herritarrak izan dira Bilboren eraldake-taren protagonista nagusiak. Hiri hone-tan bizi garenok gogor egin dugu lan,Bilbo industria-ereduan oinarritutakohiri bat izatetik mundu mailan zerbi-tzuetako hiri eta modernotasunekoeredu izatera igarotzeko. Herritarrekondotxo dakite zaharberritze horren pro-tagonistak eurak direla, jakitera emannahi dute, eta, beraz, onartzen dutehiriaren nazioarteko sustapena orainera-ko eta etorkizunerako inbertsio bat dela.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7224

Santi ErasoDonostia Europako Kulturaren HiriburuBulegoa

Zer onura dakartza Europako KulturHiriburu izendatua izateak?Europako Kultur Hiriburu izatea erron-ka bat da eta, aldi berean, aukera handibat. Kultur Hiriburu izatea lortzen duenhiriak helburu honexekin egingo du lan:Europako kulturen aberastasuna, anizta-suna eta ezaugarri komunak indartzea.Donostiak lortzen badu 2016ko Kulturhiriburutza, onurak nabarmenak izangodira. Besteak beste, Donostiako kulturpolitikak eraldatzen lagunduko digunkultur proiektua garatuko da, GizaEskubideen aldeko gizarte-konpromisoaindartzeko bultzada emateko baliokodu, eta baita kanporaketa eta indarkeriaforma ororen kontrako gizabidezko asal-daketa sendotzea ere. Etorkizunean elka-rrizketarako, elkarbizitzarako eta bake-gintzarako prozesuan parte hartzekokulturak duen funtsezko eginkizuna aintzat hartzeko ere balioko du; gureeuropar dimentsioa ere indartuko da,ezinbestean, Europako gainontzeko he-

rriekin erronka komunak eta aukerakpartekatzeko, prozesu aberasgarri bate-an, hiriaren eta elkarrekiko ikaskuntza-ren esperientziatik abiatuz. Horrela,elkarbizitza eta eraldaketaren eragiletzatkultura eta hezkuntza dituzten europarhirien sareko erreferente bihurtuko litza-teke Donostia.

Izendapena lortzen ez bada…

Dss2016eu proiektua epe luzerakoa etairaunkorra da. Hiriburutza lortu ala ezlortu, hautagaitzaren eraikuntzan partai-de izan diren eragile guztiek elkarrekinegindako lanari esker eragingo direnaldaketak gerora ere irautea du xedenagusi. Azken batean, hautagaitzakberak, hiriburutza erdietsi ezean ere,Europan egiten den sareko lana, lan sis-tema berriak eta konexioak hirian barne-ratzea eta sustraitzea ahalbidetuko du.Donostia 2016 hautagaitzak herritarrensortzeko gaitasuna agerian jartzeko saia-kera nabaria egin du orain artean. 2016Bizi eta Olatu Talka bezalako ekimenaketorkizunera begira landatutako haziakizan dira. Horien bitartez, herritarrakmobilizatzea, parte-hartzea gizartearenenbor bihurtzea eta kultura eguneroko-tasunera gerturatzea lortu nahi izan da,eta hala izan dadin espero da. Prozesuanikasi eta lortutakoak, hiriak dituenerronka eta itxaropenei elkarrekin aurreegiten jakiteko balioko du. Kultura, hez-kuntza eta herritarren energiaren aldearitu da hautagaitza eta apustu hau 2016urteaz gaindikoa da; izendapena lortu alaez, tinko iraungo duena, ezbairik gabe.

Zein da hautagaitzaren atzean dagoenfilosofia?

Donostia 2016 proiektua parte-hartzeprozesu zabal, ireki eta plural batenondorioa da; ideiak, ezagutzak eta espe-rientziak eskaini dituzten eta oraindikere eskaintzen dituzten pertsona askorenparte-hartzearen eskutik sortua. Proiek-tua era sortzaile batean eta Europarekin

erreportajea

Era berean, Expon egoteak gure autoes-timua berritzeko eta bilbotar izatearenharrotasuna potentziatzeko balio izandigu bilbotarroi.

AE72df 3/4/11 19:44 Página 24

Page 29:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

sarean herritarrek sorturiko ekintza eten-gabeak izatea nahi dugu, zeintzuek goraegingo duten punturik gorenean, 2016urtean, kultur sistemarekin bat egin etahori eraldatuko duen eragin bat lortze-ko. “Herritarren energia-olatuak–Elkar-bizitzarako kultura” kontzeptupean,Europa eraldatzen lagunduko duennazioarteko kultur gertakizuna du hel-buru Donostia 2016 Hautagaitzak.

Zein esperantza duzue?Lehiaketaren azken fase honetan inoizbaino ilusio handiagoz dihardu hauta-gaitzaren Bulegoak, izan ere gure ahale-gina, epaimahaiak baloratzeaz gain,herritarrek ere baloratuko duten ustesendoa baitaukagu. Herritarrak baitiragure proiektuaren egiazko indarra etaelkarbizitza, hezkuntza eta kulturarekikoapustuaren adierazgarri garbia. Esperan-tza badugu, ez soilik epaimahaiakproiektua ona dela esan digulako, baitaguk hala sinesten dugulako ere.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 25

iristekotan. Hasteko, lurzoruaren erabi-lera jasangarriarekiko Gasteizek duenkonpromisoari eta hiriaren diseinu trin-koari eutsi beharko diegu. Horrela, soroeta zelaiak erabiltzea gutxituko dugu,eraginkorrago izango gara materialak,ura eta energia erabiltzeari dagokionean,eta hiri-zerbitzuak hobeto kudeatzenlagunduko dugu. Mugimendu Jasanga-rriaren Plana aitzinatu behar dugu, hauda, gaur gaurkoz autoek erabiltzen dutenespazioaren %70 oinezkoentzat berres-kuratzea. Eta, nola ez, Hiri PaisaiarenPlana sendotzea dagokigu datorren HiriOrdenamendurako Plan Nagusian,honen bidez hura indartzeko jarduerakaurkeztu ahal izango ditugu-eta.

Izendapenak zer lan dakarkio hiriari?

Mugikortasun Jasangarriaren Plana, bi-zikleta erabiltzea, ur-kontsumoa mu-rriztea, erabili ondoren naturara isurtzenden uraren kalitatea hobetzea, EraztunBerdea… ez dira nolanahiko ekimenakizan. Aurreko garaia eta ondokoa marka-tzen dituzte Gasteizen. Lan handia eginda aurretiaz: ibilgailu partikularrarenerabilera galgatu da, garraio kolektiboak500.000 erabiltzaile baino gehiago ditu,herri garraioek %14,5 hobetu dute zer-bitzuen abiadura, eta %6 murriztu erre-kin-kontsumoa. Bizikleta, gero bainogero gehiago erabiltzen da; 18.000bidaia egin ohi dira egunero batez beste.Oraintxe, 97 kilometro bidegorri ditugueta Bizikleta Mugikortasunaren GidaPlanaren proposamenaren arabera 60gehiago izango dira. Oinezkoen Mugi-kortasun Gida Plana ere lantzen ari gara,herritar guztiak erraz irits daitezen egu-nero lan eta eginbeharretara.

Ur-kontsumoa murriztea eta hobetokudeatzea ere baitezpadakoa da hirijasangarria izan nahi badugu. UraAurrezteko Plan Integrala abiarazi zuenGasteizek 2004an, eta etxeko kontsu-moa 117 litrora, biztanleko eta eguneko,murriztea lortu zen. Oraingo plan

berriak, Etorkizun Plan izenekoak, kon-tsumoa ehun litrotik beherakoa izandadin du helburu, eta sarearen eragin-kortasun maila %90etik gorakoa izatea.

Ekimen berriagoetan zein dira aipaga-rrien?

Badira ingurumen estrategia gehiago ere.Esaterako, auzo berrien birdentsifika-tzea, hondakinen bidezko energia ekoiz-pena, euri-ura biltzeko lurreko tankeamartxan jartzea, estolderia sareko hodizaharrak ordezkatzea akuiferoa kutsa ezdezaten, energetikoki jasangarri izangoden eko-auzo kontzeptua garatzea, ibil-gailu elektrikoa sustatzea, kutsaduraakustikoa gutxitzea, etab.

Ondare naturalari eusteko eta areagotze-ko ekintzen artean da, adibidez, EraztunBerdea sendotzea, orain dituen 613 hek-tarea 787 izan daitezen lan egitea, Olari-zuko Lorategi Botanikoa handitzea 48hektarea izan arte, Zadorra ibaiaren erre-gulazio hidraulikoa eta ingurumenberriztatzea, eta Gasteizko MendienNatur Parkea sortzea, hau da, 6.171 hek-tareako baso-azalera.

Hiriburu Berde izendapena gorabehera,aipu eta sona handia du hiriak aspal-dian…

Urteak dira-eta jasangarritasunaren etaingurumenaren aldeko apustua egin zue-netik. Horra, esaterako, 80ko hamarka-dan oinezkoentzako eremuak sortzea,gizarte-etxe sarea abiaraztea, edo Agenda21 asmatzea. Gasteizek natur ondareariduen balioa eman zion, eta arlo horretanageri ziren problemak konpontzen saiatuzen, soluzio bila abiatu zen, udalarenarazoen artean giltzarri eta lehenestekoazela erabakita. Gasteizen aberastasunada, batik bat, hiria inguratzen duenzonaldea, alegia, Eraztun Berdea: parkezeta korridore ekologikoz osatuta dago,eta espezie birlandatuen %30 autokto-noa da.

erreportajea

Gorka BelamendiaGasteizko Udalaren Ingurugiro GaietarakoIkastegia

Zer onura dakartza izendapenak?Bat baino gehiago, eta asko, seguruene-ra. Dena dela, aurretiaz obligaziozkolanak egin beharko ditugu, onura haiek

AE72df 3/4/11 19:44 Página 25

Page 30:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Hau maitasun historia da. (... ez,ez da horrela esaten...) Maitasunistorioa da hau. Liburutegi

zaharkitu batean gertatzen den amodioz-ko kontakizun tristea, hautsez estalitakoidaztien artean jazotzen den horietakoa.Lanparen argiak pixkanaka lausotzean,inguruko hots bakarrak hasperenak dire-nean eta sentimenduak airean birakadabiltzanean, geure buruan zizelkatzenditugun horietakoa.

Oposaketen etsaminetarako ikasten aridiren edadetuez beteriko tenpluan, biarima ezezagunek egiten dute topo,istant batez gurutzatzen dituzte soak:ikasle eta itzultzailearen arteko begiradakiheskorrak dira (... ez, ez dut tonu egokia-rekin asmatzen...). Oposizioen azterketakprestatzen ari diren ikasle azal laruenartean, bi maitale posibleren begiradekegiten dute topo, lipar batez. Ikaslea etaitzultzailea parez pare daude; kasualita-tea izan da haien begiraden enkontrua,ezbaitira normalean bazter horretanjesartzen. Baina gaur ohi baino ikaslegehiago dago, eta ez dute eserlekua auke-ratzerik izan (... kasualitatea beharrean,ustekabea erabil dezakezu...).

Biak ala biak lotsatiak dira, horregatikurduritasuna gorputzean hedatu zaie,barrenak kutsatzeraino. Artega, ikaslea ezda gai Kode Zibileko lege txatxuak ikaste-ko. Asaldatuta, itzultzailea ez da gauzatxekierazko hitz arrotzak antolatzeko.

Giro arnastezinean itota, ikaslea eserleku-tik altxatu eta komunera abiatu da. Aldeegin aurretik, edonori oharkabean pasako

litzaiokeen keinu soil batez, itzultzailea-ren besoa nahi gabe ukitu du. Larruazale-ko hotzikara biziaren eraginpean, itzul-tzaileak ingurura begiratu du; inor ez daezertaz jabetu. Irudipena ez ote den izan-go galdetzen dio bere buruari. Eta imin-tzioaz zerbait garrantzitsua esan nahikobalio? “Altxa zaitez eta jarrai nazazu mun-duko azken muturreraino”. Ezin du auke-ra alferrik galdu. Zalantzati hasieran, ado-rea arnastu du aulkitik jaikitzeko.Baldarki lurrera bota ditu zenbait liburu,eta ikasleen isiltzeko txistuei entzungoreginez, komunera joan da lasterka.

Komun bakarra dago liburutegi osoan,beraz, hor egongo dela imajinatzen du.Ez da espero zuen lekurik erromantikoe-na baina maitasunaren bideak ezinasmatuzkoak dira (... ez dakit erlijioarenaipamen hau ulertuko den, ateo gehiegi dagogaur egun...). Ez da espero zuen lekurikerromantikoena baina maitasuna bitxiada. Azkenean, ikaslea aztoratuta atera dakomunetik; itzultzailea, zalantzek era-sanda, ate aurrean geratu da mugitu ezi-nik. Elkarri begiratu diote.

–Barkatu atrebentzia, baina zerbait esanbehar dizut –xuxurlatu du ikasleak.

–Bai? –adierazi dio itzultzaileak, begiakdir-dir kutsakorrean bustita.

–Ez dakit gauza hauek nola esan; baina,komuneko papera bukatu da.

Isiltasuna nagusitu da eta ikasleak aldeegin du itzultzailearen “eskerrik asko”lotsatia entzun gabe.

(... baina zer ipuin amaiera klase da hau?Tontotzat hartu al gaitu idazleak? Ezin da

horrela bukatu, beste modu bat bilatu beharda...)

Komun bakarra dago liburutegi osoan,beraz, hor egongo dela imajinatzen du.Ez da espero zuen lekurik erromantikoe-na baina amodioa gutxien uste duzuneanetorri ohi da. Azkenean, komuneko ateaireki eta zimurtutako agure bat irten da.–Gazte, komuneko papera amaitu da.Harridurari ezin eutsirik itzultzaileaarrapaladan bueltatu da ikasgelara, bainaheldu denerako ez dago ikaslearen arras-torik, inoiz existitu ez balitz bezala aldeegin du.(... hobe, baina oso tristea. Berriz saiatukonaiz…)

Komun bakarra dago liburutegi osoan,beraz, hor egongo dela imajinatzen du.Komuna ordea, hutsik dago, ez dagoikaslearen arrastorik. Itzultzailea korrikakalerantz abiatu, baina ezin izan dairten, sarraila giltzaz itxi dute eta. Itzul-tzailea kolpeka hasi zaio ateari, amorruzegurrezko ate sendoari, dinbi-danba;nekearen nekeaz, atea ireki ezinik, amoreeman duen arte. Horrezkero ezin izan duinork liburutegitik alde egin eta eskola-tutako hilotzez bete dira apalak. Maita-sunak, izurriteak bezala, inguruan duenguztia suntsitzen baitu.(... dibertigarria da, nahi dudan amaieraasma dezaket; azken finean, jendeak ez dakitxekieraz eta testua erabat moldatuta ere, ezda inor ohartuko. Ondotik pasa berri denikasleak besoan ferekatu al nau?...)

Komun bakarra dago liburutegi oso-an...

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7226

leihatila

ItzultzailearenamodioaXabier López AskasibarIdazle Eskolako ikaslea

AE72df 3/4/11 19:54 Página 26

Page 31:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ZURE ITURRI FRESKORANATOREdorta EspañaUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko itzultzailea

Oraindik ere ez dakitnola gertatu zen.Landa baten bazterrean

nengoen; beste maldan, baserribat begi bistan. Hara hurbildueta etxaurrean zegoen gizonariegin nion galdera:

–Egun on, jauna.

–Baita zuri ere –erantzun zidan gizonak.

Janzkera berezia zuen: soineko beltzluzea, eta, papar aldean, adur-zapiarenitxura zuen oihal-zati zuri bat. Apaizazen, zalantzarik ez.

–Barkatu. Ikaburuko leizeetara sartunaiz, barruan okerreko bidea hartu etahemen azaldu naiz. Esango didazu,mesedez, non nagoen?

–Nola ez ba! Axular baserrialdean zaude,Urdazubin, Nafarroa Garaian.

Bat-batean, intuizio moduko zerbaitizan nuen, eta pentsatu nuena hitzezadierazi nion gizonari:

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 27

hitzez hitz

–Barkatu, baina, zu… zu… ez zara,bada… zure izena ez da Pedro izangoezta?

–Bai horixe! Ezagutzen nauzu ala? PedroAgerre Azpilikueta nauzu, Sarako erreto-rea –erantzun zidan harridura apurbatez.

–Axular?! –oihukatu nuen.

–Bai, Axular, plazer baduzu.

–Baina ezin liteke! Zu XVII. mendeanjoan zinen mundu honetatik, eta orainXXI. mendean gaude! –gaineratu nionarnas estuka.

–Ba… nik dakidala, XVII. mendeangaude.

–Tira, tira, ez dakit zer gertatzen ari denhemen. Baina zu baldin bazara diozuna,pozten naiz.

–Harritzekoa da erraiten ari zarena,seme, baina eskertzen dut zure errana.Eta zergatik alegeratzen zara, bada?

–Ogibidez itzultzailea naiz, eta aspaldi-tik kezkatuta nabil euskarazko esaldienluzeraz eta periodoaz. Zuk idatzitakoGero liburuan oso baliabide interesga-rriak erabiltzen dituzu perpausak luza-tzeko, eta edukia, behar denean, trinko-tzeko. Eta lan bikain horren egilearekinhitz egin ahal izatea ohorea da niretzat.

–Oi, adiskide, adiskide... Mila eskeranitz zure lausenguengatik. Zure kezkaperpausen luzera da, beraz. Eta nik zer-tan lagun diezazuket?

–Bada... apaiza zarela jakinda, aitorpenaegingo dizut –esan nion hitz egin minez.

–Eta zer da, bada, seme, zure arimapenatu eta kezkatzen duena?

Esaldien luzera kezkagai

–Aitortzeko ditudanak hizkuntzareninguruko kezkak eta penak dira. Esanbezala, esaldien luzerak kezkatzen nau.Izan ere, pentsamendu eta ideia laburrakadierazteko balio duten egitura arautueksarri traba handia ezartzen didate kon-plexutasun handiko testuak idatzi beharditudanean. Eta, egunero, ustez belarrirasamurrago sartzen diren testuak idaztensaiatzen banaiz ere, estropezu egiten dut,zenbaitetan, XX. mendean nagusituziren gramatika-arau batzuekin. Zuk osoperpaus edo esaldi luzeak idazten zeni-tuen, baina bitxia bada ere, zure idaztan-kerara ohitu ondoren, ulertu egiten dirazuk idatziak. Bekaitza dizut, jauna.

–Baina, zer diozu, seme! Bekaitza zazpibekatu nagusietako bat da, eta giristinozintzoak bazter utzi behar du bere jardu-nean, Jainko jauna minduko ez bada.

–Bekaitza esan dut, bai, baina, agianhobe, miresten zaitudala esan izan banu.Alegia, ereduzkoa iruditzen zaidala esal-diak luzatzeko duzun trebetasuna. Hardezadan adibide hau: “Iduriturik erregehari, ezen baldin Israelko seme gathibubezala bere azpian zedutzan hek utztenbazituen bere plazerera eta aisiara bizi-tzera, urguillutzeko eta nabusitzekobidean iarriko zirela, eta handik beharetzena sorthuko zela, egin zuen pirami-de batzuen egiteko gogoeta, asmua etapensua”. Hau da, ondoriozko perpaus

AE72df 3/4/11 19:44 Página 27

Page 32:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

baten barruan perpaus osagarri edo kon-pletibo bat, eta azken horren barruanbaldintzazko bat. Ez da txertaketamakala gero! Egia esan, paragrafo horiirakurtzeko, melodia berezia behar da,bai; baina egia ere bada behin musikaegokia intonatuz gero, konposizioaaurrera doala.

–Ez da hainbertzerako izanen, seme.Horrelakoak usu edirenen dituzu Geroliburuan. Bestalde, ohartuko zinen beza-la, Sarako eskolako estiloa dugun idazle-ok, usu, ezen partikulaz iragartzen dituguperpaus osagarriak. Nola giristinoen etxe-etako atarietan gurutze bat jartzen denJainkoak bedeinkatutako etxea dela adie-razteko, hala ezen hitza ere perpaus osaga-rri baten hasieran gaudela jakinarazteko.

Perpaus osagarriak eta konplexutasuna:ezen katafora

–Baina hori ez ezik, baduzu beste aban-taila bat ere zure lerroalde horretan,jauna: zure esana aditz nagusi batekinhasi duzu (“iduriturik errege hari…”),eta irakurtzen ari denarentzat mesedega-rri gerta daiteke makulu hori hasieranjartzea. Gure garaian erabiltzen den eus-kara-egiturarik kanonikoenean, honelaidatz liteke esaldia: Israelko seme gathibubezala bere azpian zedutzan hek bere pla-zerera eta aisiara bizitzera utzten bazi-tuen, urguillutzeko eta nabusitzeko bideaniarriko zirela eta handik behar etzena sort-huko zela iduriturik errege hari, piramidebatzuen egiteko gogoeta, asmua eta pensuaegin zuen. Ederra aldea, ez duzu uste?

–Egia erran behar badizut, zaila da zukeman bezala konprenitzea. Bistan da nireibilbidea ongi ezagutzen duzula, etahalatan, jakinen duzu predikatzailea nai-zela. Hori horrela, nik mintzatokianhalako pasarterik errango banu, nehorgutik konprenituko lidake.

–Ezen partikula aipatu duzu. Batzuetan,perpaus konpletiboen hasiera gisa jar-

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7228

tzen duzu, baina beste batzuetan ez duzuerabiltzen. Zergatik hori?

–Bai, halaxe da, seme. Batzuetan usatzendut, eta bertze zonbaitetan ez. Izan ere,partikula horiek hautazkoak izanik, ezda zertan beti erabili. Aukeran duzu.Baina iduritzen bazaizu erran nahi duzu-na argiago adierazten dela horrela, ezdudarik izan; erabili. Are gehiago ideiatrinkoen adierazteko eta konplexutasunhandiko esaldien idazteko. Hori da nireaholkua. Eta ikusten dudanez, zuek ber-tze arau batzuk erabiltzen dituzue. Zeindira, bada, horiek?

–Hitz gutxitan azaltzen zaila da. XX.mendearen hasieratik joskera-araubatzuk zabaldu ziren idazleen artean, etaarau horietako bat zen aditzak perpausa-ren amaieran joan behar duela. Eskerrakgaur egungo idatz-joerak aldatzen aridirena, baina hala ere, aipatu dizkizudanarau horiek pisu handia dute euskalletretan. Hori dela-eta, neu, sarri, enkor-tsetaturik eta baldintzaturik sentitzennaiz neure itzulpenetan. Duela gutxi ira-kurri dudanez, “Nabarmena da gaureguneko prosa estandarraren desbidera-keta, ahozko eta tradiziozko moldeeta-tik. Eta beharbada du horrek guztiakzerikusirik, guk hala uste dugu, gaureguneko prosa estandarrak, oro har, etaoso bereziki itzulpenek eta testu didakti-ko eta zientifikoek, erakusten dutenulergarritasun, zailtasun, nekosotasuneta komunikatibotasun arazoekin”(Bittor Hidalgo, 1999).

–Ea, bada, ongi konprenitu dudan. Arauhoriei jarraiki, esaldietan, aditzak gibele-an paratu behar badituzue, zer gertatzenda subjektutik aditzera bitarteko infor-mazio guztiarekin? Tarte horretan koka-tzen duzue guztia? Nola joan liteke aditz

nagusia azalpen luze baten bukaeran?Eromen diskurtsiboa dirudi. Aditza per-pausaren ardatza da, irakurleari informa-zio ezinbestekoa ematen diona testuarenulertzeko.

–Zorionez, XX. mendearen amaieran,idazleen idaztankera aldatzen hasi zen,eta, esate baterako, perpaus konpletibo-en antolamendua ere bai. Horrela,“Etxea erosi behar nuela esan zidan Kepakordenamenduaren ordez (“menpekoesaldia + esaldi nagusia”), apurka-apurkabeste hau nagusitzen ari da idazleen arte-an, alegia, Kepak esan zidan etxea erosibehar nuela (“esaldi nagusia + menpekoesaldia”). Kasu horretan, alabaina, men-peko esaldia ez da batere korapilatsua,eta lehengo moduan ere ez du arazoriksortzen. Arazoa, ordea, osagarri luzeaduten esaldietan hasten da. Eta horrenharira, nik neuk, gogoeta luze batenondorioz, uste dut periodo luzeko per-pausetan ez dela nahikoa “esaldi nagusia+ esaldi osagarria” hurrenkera, eta eginden aldaketa hori garrantzitsua izandaere, zerbait gehiago behar dela. Garaibatean, honelako ordenamendua erabil-tzen zen sarri, ia beti: Honen bidez, otsai-laren 3an, eguraldia eta Jaungoikoa lagun,Azkar mendira doan bidea auzolaneankonpondu behar dela adierazten zaieurdazubitar guztiei (“esaldi osagarria +esaldi nagusia” hurrenkera). Hurrengourratsa, gaur egun oraindik ere hedatzenari dena, “esaldi nagusia + esaldi osaga-rria” da (Honen bidez urdazubitar guztieiadierazten zaie, otsailaren 3an, eguraldiaeta Jaungoikoa lagun, Azkar mendiradoan bidea auzolanean konpondu behar

hitzez hitz

AE72df 3/4/11 19:57 Página 28

Page 33:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

dela). Aurrerapauso handia da, nireustez, egindako aldaketa, aurrera pasatubaita diskurtsoaren oinarria den infor-mazio-gune nagusia, aditz nagusia ale-gia; baina ustezko “jatorrizko” egiturahark eskaintzen zuen lotura (…delaadierazten zaie urdazubitar guztiei) dese-ginda geratzen da kasu askotan, elka-rrengandik urrun samar geratzen direla-ko osagarritasuna adierazten duenatzizkia (-(e)la) eta aditz nagusia. Etahain zuzen, oraingoan ere zure altxorte-gitik hartuko dut honako proposamenhau, beste batzuek ere badarabiltena:administrazioko testuetan ere, perpausosagarri konplexuak idatzi behar ditugu-nean, ezen partikula erabil genezake,menpeko esaldiari dagokiona zer denargi gera dadin. Zer esanik ez konpleti-boaren barruan beste menpeko bat bada.

–Bizi naizen XVII. mende honetan, gukez dugu zuen jiteko araurik, eta horionerako zein kalterako. Nehork ez diguerraiten gramatika aldetik ongi dagoe-nentz; baina, era berean, nehon ez duguedireiten gure dudetarako aterperik.Gure belarriek eta senak agintzen digu-tenari jarraiki idazten dugu, eta perpausluzeen beharra badugunez –Jainkoarenerranak hala eskatzen baitigu–, ahozkohizkerak emaiten dizkigun zenbait bideegokitu ditugu esaldien luzatzeko. Nero-ni ere zuk diozun egituraz (subjektua-objektua-aditza) baliatzen naiz usu, ezinuka; baina eman nahi dudan ideiarenkonplexutasunak hala eskatzen didane-an, esaldia aditzaren ezkerrera luzatuordez, eskuinera luzatzen dut, hau da,aditza aitzinera eramanda.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 29

Ordenamendu neutroa eta ordenamendu markatua

–Hain justu ere, joera horretatik doazgaur egungo estilo-aldaketak. Etxeparekzioen bezala, euskara plazara atera behardugu, baina hori gertatzea nahi badugu,ezinbestekoa da, nire ustez, malgutasunhandiagoa ezartzea gure hizkuntzari(apurka-apurka lortzen ari da). Sarrientzun dut euskararen ordenamendua ezdela beste hizkuntza batzuena bezainzurruna, eta hurrenkera ezberdinakonartzen dituela, baina aditzaren koka-penaz ari garenean… hor gauzak korapi-latzen dira. Esan bezala, itzultzailea naiz,eta idazle gisa, bete egin behar ditut Eus-kaltzaindiak –hizkuntzaren akademiak–ezarritako arauak, noski. Eta arau horie-tako batzuk kontuan hartuta, iruditzenzait gaur egungo idaztankerak periodoedo esaldi laburrak eskatzen dituela har-tzaileak ulertuko baditu. Arau horiekin,egia esan, oso perpaus luzeak idatz dai-tezke, dudarik ez, baina atzerakargazbeteta, hau da, esaldiaren pisu garrantzi-tsua atzean jarrita, eta horrek, sarri, bera-rekin ekartzen du testua berriro irakurribehar izatea. Hori saihesteko, gaur egun-go arauen ikuspuntutik hain kanonikoakez diren baina zuek lasai-lasai erabiltzenzenuten hainbat egitura erabil liteke; eta,zorionez, gero eta gehiago erabiltzenditugu horrelakoak. Esate baterako, izanaditzak aurkezle gisa diharduenean edodefinizioetan: Dekretu honen helburuaeskola-orduz kanpoko ekintzen eremuanikastetxe bakoitzean garatzen diren jar-dueren plangintza martxoaren 23ko Agin-duaren arabera egokitu eta ikastetxeanhizkuntza-trebetasunak lantzeko balioduten tresnak bultzatzea da. Egia da, bai,lerroalde hori hainbat modutan idatz

liteke, egungo arauak trasgreditu gabe(Dekretu honek bi helburu ditu: bate-tik,…; eta bestetik,...). Baina zuek erabil-tzen zenuten era ere hor dago: Dekretuhonen helburua da... Beraz, laburbilduz,gaur egungo arauekin, periodo laburrekoesaldien aldekoa naiz, eta ahalik eta ana-fora eta katafora gehien erabili, loturaeta bide-seinale gisa, hurrenez hurren.Zuk diozun bezala, esaldi korapilatsuakeskuinera luzatu, eta ez ezkerrera, ahaldenean betiere, noski.

–Esaldi laburren aldeko ageri zara, beraz.Baina, ene iduriko, batak ez du bertzeakentzen. Nik eskiribatutako liburuanikusiko zenuen bezala, jakin gabe, bainanik ere betetzen dut, usu, aditza esaldia-ren bukaeran paratzeko araua. Hala ere,eman beharreko ideia trinkoa eta luzeadenean, bertze baliabide batzuk ere era-biltzen ditut. Adibidez, hautatu duzunesaldian (“Iduriturik errege hari…”),zuen garaiko arauen aldean, nolabaitekohiperbatona erabili dut eduki korapila-tsuaren emaiteko. Agian, zuen hitzekinerranda, honela formula liteke proposa-mena: testu konplexuetan, ordenamen-du neutrotik urruntzen den ordenamen-du markatuak “egitura iragarle” gisa jokalezake (“Iduriturik errege hari...”), etamaila konplexuko edukien adieraztekobalio lezake, esaldiak eskuinera luzatuz.

–Ene!!! Berandu egin zait, erretore jauna.Gustura egongo nintzateke zurekin luza-ro horretaz hitz egiten, baina ilundubaino lehenago itzuli behar dut. Gaine-ra, ea bueltako bidea aurkitzen dudan.

–Bai, seme, ez ibili luzamendutan, eta ezutzi geroko orain egin behar duzuna.

–Mintzagai izan dugun gaian bezala,hortaz. Atsegina izan da zurekin hitz egi-tea, jauna. Agur.

–Adio, seme, berriro plazer duzun artei-no.

hitzez hitz

AE72df 3/4/11 19:57 Página 29

Page 34:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Enpresek eta erakundeekarin eta ondo erantzunbehar diote bezeroek

eskatutakoari, eta, gaur egun,gero eta trebeagoak izan behardute horretan; beti konponbidebila, beti aldatu beharrekoaaldatzeko prest, eta beti-betierrealitateari begira.

Zer behar dute erakundeek? Jendea lane-rako prest, irudimena argi, hobetzekoeta berritzeko bidean beti, ikusmoldeberriei eta etengabeko aldaketei erantzu-teko gertu.

EFQM ereduaren termino-zerrendanhonako kontzeptu hau azaltzen da: “Sor-mena eta berrikuntza bultzatu”. Horrendeskribapena, hauxe: “Erakunde bikai-nek gero eta balio handiagoa eta gero etaemaitza hobeak sortzen dituzte etenga-beko berrikuntza sistematikoaren bidez.Horretarako, interes-taldeen sormenabaliatzen dute”.

Azken batean, erakundeek modu ego-kian eta tentuz bideratu behar dute per-tsonen sormen hori, batetik, beren estra-tegiarekin bat datozen proposamenakgara ditzaten, eta, bestetik, pertsonen

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7230

gaitasun horiek lehiatzeko abantailenbila erabil daitezen.

Baina, zer da kreatibitatea?

Gehienetan, kreatibitatea aipatzen dugu-nean, artea, ikerkuntza edo ideia origina-lak etortzen zaizkigu burura… baina,enpresentzat hori ez da nahikoa. Ideiabatek kreatiboa izan nahi badu, egokia,baliagarria eta bideragarria izateaz gaine-ra, eragin zuzena izan behar du erakun-dean.

Kreatibitatea zer den azaltzeko definizioasko dago; hona hemen, esaterako,Alonso Monreal-ena: “Kreatibitatea per-tsonak duen gaitasuna da, informazioaeta jakintza beste era batera erabiltzekoeta arazoen aurrean ohikoak ez direnkonponbideak topatzeko”.

Kreatibitatean maila bat baino gehiagobereizten dira, eta guk hemen bi aipatu-ko ditugu:

• Eureka sormena: hor jaiotzen diraideia eta berrikuntza erraldoiak; aur-kikuntza originalak izaten dirahoriek. Ez da ohikoena, eta sormene-rako berezko sena behar izaten dahorretarako.

• Garapenerako sormena: zerbaiti tinkoheldu, eta hobetu egiten du. Aldaketatxikiak izaten dira, erraz-erraz bidera-tzeko modukoak. Sormen mota hauizaten da ohikoena gizartean.

G.B. Shaw-ek zioenez, “Bizitzan ez daibili behar nor bere buruaren bila, nor-beraren burua sortzen baizik”. Gauregun, ez dugu ahaztu behar, norberarenezaugarriak oinarrizkoak izanda ere, gai-tasun horretan eragin zuzena izatendutela erakundeak berak, gizarteak etainguruko jendeak.

Honatx, kreatibitatearen osagai batzuk:

• Pentsamolde sortzailea bideratzekogaitasuna izan behar da. Alegia, gaiizan behar da gauzak beste ikuspegibatetik begiratzeko; itxuraz elkarren-gandik urrun dauden ideiak eta kontzeptuak lotzen jakiteko; arazoak konpontzerakoan, malgutasunez jo-katzeko; eta, konponbideak eta pro-posamenak egiterakoan, ingurukoeipentsarazten jakiteko.

• Proaktiboa izan behar da. Eragozpe-nak gainditzeko orduan, ekin eta eutsiegin behar zaio; eta erabakiak hartze-ko arriskua hartu behar da, erakunde-ak berak ezarritako mugetatik haran-tzago.

• Maila bikaina izan behar da arlo tek-nikoan. Lan-esperientzia luzea izateaere komeni da, bide horretan ikusita-ko eta ikasitako horiek guztiak ideiaberriak sortzeko prozesuaren abiabu-ru izan daitezen.

• Norberaren ingurua sortzailea eta kre-atiboa izatea ere lagungarri da, ideiaberriak sortzen eta kreatibitatea gara-tzen laguntzeko.

• Barneko motibazioa. Pertsona kreati-bo-sortzaileak duen jarrera horretan,batez ere, barneko motibazioa daoinarri; gauza ezberdinak era ezberdi-netan egitea da. Lana bera da, izatez,motibagarri eta kilikagarri.

Kreatibitatea jarrera hutsa da, eta sustatuegin behar da, horretan behar besteinbertituta. Emaitzak begi-bistakoak iza-ten dira kreatibitatea benetan garatunahi izaten denean.

Kreatibitatea nola kudeatuerakundeetan

“Zerbait egin nahi duenak beti aurkituko du bideren bat horretarako…Ezer egin nahi ez duenak beti aurkituko du aitzakiaren bat ezer ez egiteko”

Joseba Alava Sayma

giza baliabideak

AE72df 3/4/11 19:44 Página 30

Page 35:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Norberaren kreatibitatea nola kudeatu

Kreatibitatea da gaur egun enpresa batekizan dezakeen abantaila-iturririk handie-netako bat. Lan-kontuetan nahiz arlopertsonalean jendeak zer-nolako jarreraizaten duen funtsezkoa eta ezinbestekoaizaten da kreatibitate-prozesu bati ekite-ko orduan.

Jende asko liluratu eta harritu egiten dajarrera kreatiboak ikusita, eta honela esa-ten dute: “NOLA EZ ZAIT, BA, HORIBERA NIRI LEHENAGO BURURATU?”.

Kreatibitate pertsonala mugatzen dutentrabak ere badaude: pentsamolde muga-tzaileak, nork bere buruari ezarritakotrabak eta huts egiteko beldurra. Senti-mendu horiek barne-barnean ditugu, etasubkontzientean dute jatorria; ezinbeste-koa izaten da horiek denak gainditzea,sormena zabaltasun osoan kanporatzeko.

Egoera batzuetan beharrezkoa izaten dakreatiboagoa izatea, edo ohikoa ez denmodu batean jardutea, lortu beharrekohelburura iritsi ahal izateko. Baina egoe-ra horietan, gure buru barruan itxi egi-ten da bat-batean sormenerako atea, eta,konturatu gabe, konponbideak ematera-koan edo proposamenak egiterakoan...,nahiago izaten dugu egoerak konpontze-ko ditugun betiko moldeen araberajokatu.

Bestalde, era askotako eraginak dira, baigeure barruan, bai kanpoan ere, kreatibi-tateari hazten laguntzen diotenak... etahorren jakitun izan behar dugu, dago-kion unean sormen-hazi hori ernaltzekoprest egon dadin gure barnean. Hiru arlohauek izan litezke gure jokamoldeanlagungarri:

1. Pertzepzioak: aldez aurretik finkatutadauzkagun eskemak eta ulerkerakhautsi eta moldatzeko prest egonbehar dugu.

2. Emozioak: nork bere burua ondo eza-gutu behar du; jakin behar du bereizaera nolakoa den, eta norberarenindarguneak eta ahuleziak zeintzuk

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 31

diren, horrek onura handiak dakar-tza-eta.

3. Norberaren ingurune soziokulturala:mugatzaile izan liteke askotan; baina,horren jakitun izanik, norberak era-baki dezake, goi-mailako helburu batbetetzeko denean, ohitura bihurtuta-ko jokamoldeei jarraitu ala ez, proze-su kreatibo batean, esaterako.

Lantaldearen kreatibitatea nola kudeatu

Giza taldeak etengabean dabiltza arazohau edo bestea konpondu beharrean edoideia berriak sortu nahian, eta, horrela-koetan, ezinbestekoa izaten da kreatibi-tate-prozesu bati ekitea.

Tamalez, enpresa askotan kreatibitateaez da sustatzen... are gehiago, enpresaaskok kreatibitatea hil egiten dute. Gal-detu bestela, ea zer gertatzen den norbai-ti ideia berriren bat bururatzen zaionean.Egia esanda, kreatibitatearen kontuhorrek ez du lehentasunik enpresetan;zaila izaten da emaitzak neurtzen, eta ezda errentagarria izaten epe motzean.Gainera, oraindik ere askok uste dutepertsona jakin batzuk bakarrik ibil dai-tezkeela kontu horretan (artistak-eta).

Lankideetako bakoitzak jakin behar dunorberak gauzak nola egin eta inori nolaegin eragin; alegia, nola eginarazi. Alda-ketaren tamaina ez da hain garrantzitsua,aldaketa bera baita funtsezkoa! Aldake-tak erakundean duen eragina eta pertso-nengan sortzen den sentsazioa... horrekdu benetan garrantzia!

Mikroaldaketak egitea da gure proposa-mena; jendeak traba gutxiago jartzen duhorretarako, eta emaitzak ere errazagoeta arinago ikusten dira.

Landare-hazia ez da edonon ernaltzen...lurra, ura eta eguzkia behar ditu. Sorme-naren haziak ere oinarrizko baldintzabatzuk behar ditu, eta horiek sortzen etagozatzen ahalegindu behar dugu enpre-

sako kulturan ere. Bukatzeko, honahemen aholku batzuk gure lan-taldean,edo erakundean kreatibitatea kudeatzenikasteko:

• Kreatibitatea hautatu: ez aukeratubeti zure moduan pentsatzen eta joka-tzen duten pertsonak, eta bilatu aniz-tasuna eta ezberdintasuna zure lan-taldean.

• Ez akabatu inoren ideiarik: apalagoaizan behar da, eta ez dugu pentsatubehar munduko ideia-iturri bakarragarenik. Edonork izan ditzake ideiak,edozein eratakoak.

• Utzi esperimentuak egiten; utzi hutsegiten: beldurrak (porrot egiteari bel-dur izateak) ezin du ekarri ikuspegikreatiborik.

• Sustatu barru-barrutik besteen krea-tibitatea: kreatibitateari laguntzekoorduan, askoz ere indartsuagoak dirabarru-barruko motibazioak (lan ondoegiteak dakarren poza, esaterako)kanpoko motibazioak baino (dirua,sariak, etab.).

• Eman hausnartzeko astia: ahaleginduzaitez momentu jakin batzuetan egu-neroko martxa estua hausten, taldeanzein bakarka, etorkizunean loratukodiren ideia horiek ernaltzen joan dai-tezen.

• Aniztasuna sustatu: bide, esperientziaeta jakintza-arlo ezberdinetatik etorri-tako jendea elkartu eta batera lan egi-ten hasten denean, orduantxe jaiotzendira ideia berriak.

• Giro egokia sortu: eguneroko mar-txan beharrezkoak ez diren errutinakkendu.

• Ez tematu lehendabiziko ideian: ezzaitez lehen ideiarekin konformatu,berdin dio zeurea izan zein beste ino-rena izan; handik eta hemendik,hartu ideia guztietatik onena, azkenkonponbidea hasierakoa baino ideiaosoagoa izango da-eta horrela.

giza baliabideak

IVAP

eko

Itzu

ltza

ile Z

erbi

tzu

Ofiz

iala

k(IZ

O) i

tzul

itako

a: M

anu

Arra

sate

AE72df 3/4/11 19:44 Página 31

Page 36:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

O-sarean: telemedizinazerbitzua OsakidetzanEkimen hau dela eta, telefonoz egin ahal izango dirahainbat kontsulta, gaixoa osasun-etxetik pasa gabe,eta aurrerago, Internet bidez ere egiteko aukera eskai-niko da. Izan ere, O-sarean zerbitzuaren helburunagusia gaixoei, herritarrei eta osasun profesionaleiartatze eredu berri bat eskaintzea da, presentziazkoaez dena.

Hasiera batean, 400 mila bizkaitar izango dira eki-men honen onuradunak, baina urte bukaerarako zer-bitzua EAEko beste lurraldeetara zabaltzea espero da.

Eusko Jaurlaritzak O-sarean zerbitzuaren abantailenartean honako hauek azpimarratu ditu:

· Sanitatea, denbora libre gehiegirik ez duten edotamugikortasun arazoak dituzten gaixoei hurbiltzea.

· Bezeroei erosotasuna eta zerbitzu azkarragoa eskainiz,etxetik irten gabe artatze egokia ematea.

· Osasun zentroak libratzea, hainbat kontsulta telefo-noz eginez. Soilik aurrez aurreko artatzea beharduten gaixoak agertuko dira kontsultetan.

Talent House, goi-mailakoikertzaileentzako egoitzaIkerketa-zentroek (I+G+b) Donostiako Udalari kanpo-tik zetozen ikertzaileek egoitza aurkitzeko zailtasunazutela adierazi zioten, eta behar honi erantzun nahirik,martxoaren 7an inauguratu zuten Talent House,Donostiako Aiete auzoan, goi-mailako ikerlarientzategindako eraikina. Donostiako Sustapenak jarri dumartxan ekimen hau eta Donostia ikertzaileentzat era-kargarri egitea du helburu. Dena den, egoitza hutsabaino zerbait gehiago izan nahi du. Horrela, ikertzaile-ei harrera osoa eskainiko die hiriko bizimoduan murgildaitezen.

Hasiera batean, 80 ikertzailerentzako lekua izango du;80 apartamentu egongo dira; batzuk lagun bakarraren-tzako, beste batzuk familia osoa biltzeko.

Bestalde, askotariko alorretan ikertzen dihardutenikertzaileak bilduko dituela aprobetxatuz, ezagutzagizarteratzeko ere baliatu nahi dute. Hala, hainbatformatuko dibulgazio- eta trebakuntza-ekintzak egi-tea aurreikusi dute.

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7232

berriak• mundua on line

Datuak Babesteko EuskalBulegoak kaleratu duengida berriak Interneteko

sare sozialetan pribatutasuna nolagorde behar den azaltzen du.Gidaliburua gazteei zuzentzenzaie, eta Facebook, Twitter etaTuenti-n zuhur jokatzeko gomen-dio batzuk ematen dizkie. Saresozialetako erabiltzaileei eurenprofil edo soslaietan datu pribatu-rik ez jartzeko aholkatzen diegidak, edo etorkizuna baldintzalezaketen daturik ez jartzeko.

Gida osatzen duten bideotutore-tzetan argazki pertsonalen deskar-ga ez ahalbidetzeko gomendioaematen dute, baita telefono priba-tuaren zenbakia beste erabiltzailebatzuen eskura ez jartzeko, beste-ak beste. Hauexek dira bideotuto-retzetako aholku batzuk:

Gomendiorik onenak!

Bideotutorial honetan pribatuta-sun-gomendio bizkorrak emangodizkizute, zeure pribatutasuna etabesteena kontrolpean izateko.Nolakoa da pasahitz sendoa? Zeinda profileko argazkirik egokiena?Zein informazio pertsonal emanbeharko nuke eta zein ez?

Nola eman izena ondo Tuentin

Ez badaukazu profilik Tuentin,edo baten bati lagundu nahibadiozu bat sortzen, hauxe da has-teko lekurik onena. Izan ere, sarriasko, bizkor-bizkor eman nahi iza-ten dugu izena; baina, horrelaeginda, ez gara sinatzen dugunazenteratu ere egiten. Pasahitza zer-tarako den ere ez dakigu. Honahemen konponbidea!

Pribatutasuna ganoraz konfiguratu

Tontakeria dirudi, baina ez da:zure profilaren pribatutasunaondo konfiguratu ezean, haingutxi gustatzen zaizun auzokidehori ere sartuko da zure argazkiakikustera (han agertzen zara zugoizaldeko ordu txikietan!). Etaatzo zer egin zenuen ere jakingodu (dentista, ezta?), eta bihar zeplan dituzun eta… beno, ulertuduzu, ezta?

Ikus-entzunezko gida hau DatuakBabesteko Euskal Bulegoarenwebgunean dago eskuragarri:http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuzdt/eu

Hezkuntza Sailak ekimen hau berelan-plangintzan sartuko du, mate-rial didaktiko gisa, bai irakasle eta bai guraso-elkarteetara zabal-tzeko.

Sare sozialetanpribatutasunanola gorde

Luis Elizondo. [email protected]

mundua online

AE72df 3/4/11 19:44 Página 32

Page 37:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

Aaaaa!! eta Eeeee!!Manu ArrasateIdazlea eta itzultzailea

Aaaaa!! egiten zuten negarmutikoek. Eeeee!! egitenzuten negar neska txiki

jaioberriek. Horrela iruditzenzitzaion behintzat apaiz bati,bataiarrian urez kristautu beharzituen umeen negarrak aztertuta,eta hala idatzita utzi zuennonbait. Handik urte batzuetara,XIX. mendeko azken urteetan,Sabino Arana, euskal izendegiaosatzerakoan, horretan oinarrituzen; nola berezitu, bestela,gizonezkoen eta emakumezkoenizenak, euskaraz ez baitzegoengenero marka berezkorik? Halahartu zuen, ba, -a bukaeramutilentzat, eta -e bukaeraneskentzat.

Esan behar da gizonezkoen izenek ezdutela arrakasta handirik izan, oso zailabaitzen ordura arte emakumezkoenezaugarritzat jotakoa bat-batean gizonez-koentzat erabiltzea. Hala ere, bizi-bizirikdaude gaur egunean ere izen horietakobatzuk: Joseba, Gorka, Jagoba... Emaku-mezkoen izenek bai; arrakasta izanzuten. Beharbada, frantsesez ere bukaera

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ72 33

bera dutelako Anne, Susane, Juliette...edo, agian, Ama Birjina askoren izenakere -e-z amaitzen direlako: Leire, Nago-re, Uxue, Arrate... Kontua da oraindikere arrakasta handia dutela era horretakoizenek: Josune, Irune, Ane...

Hizkuntzaren bitxikeriak dira, baina,seguru aski, istorio xume horren atzeanbada historia sakonagorik ere. Zergatikez zegoen ordurako ondo finkatutakoizen euskaldunik? Euskal kulturak izan-go zituen, ba, bere izenak, utzi izanbaliote behintzat. Toponimiakoetanhalaxe ikusten da, nahiz eta latinetik har-tutako antroponimoak eta santu-izenakizan sustraian: Donibane, Donostia,Donejakue... Eta euskal antroponimoakere usu erabiltzen ziren Nafarroa erreinuizan zen bitartean, baita ondorengomendeetan ere: Eneko, Erramun, Txo-min...1 “Erdal” izenen euskal egokitzape-na ere bizi-bizirik egon da gaur arte:Mañaxi (Maria Ignacia), Joxerramon,Anttoni... baina gaizki idatzitako izen-tzat jo izan dira beti, ezjakinen adieraz-garri. Zergatik ez dira, ba, kultura batenerakusgarri eta bilakaera izan?

Beraz, horiek denak ikusita, galdera batbaino gehiago datorkigu burura. Zerga-tik egon dira ia gaur egunera arte izenhoriek debekatuta? Izan ere, Franco hilondorengo garaiaz aparte, Errepublikagaraian eta beste tarteren batean baka-rrik izan dira legezkoak.2

Gaur egun, euskal izendegia hortxe dagoerabilgarri, ondo osatua eta indartua;gure umeen izenak aukeratu ditzakegulasai, eta, zorionez, euskal antroponimo-ek arrakasta handia daukate. Dena dela,generoaren kontuan egon liteke egun erearazorik. Norbaitek agian esango du:

zergatik Izar edo Haizea neska? ZergatikIbai mutila? Nork ezartzen die izeneigeneroa?

Gogorarazi behar da, maiz, Historiakberak baino indar handiagoa izan deza-keela oinarri zientifikorik gabeko iritzibatek hizkuntza edo herri baten bilakae-ran. Hori ilustratzeko, Sant Jacob aipa-tuko dugu (hortik Santiago, Diego etaJaime sortu ziren gaztelaniaz; euskaraz,berriz, Jakes, Jakue eta Jagoba), gure his-torian garrantzi handikoak izan diren bigertakari Donejakueri edo Santiagorilotuta baitaude.

Orreagako guduan, 778. urtean, Karlo-magno enperadorearen soldaduen aurkagaraile atera ziren euskaldunak. Filmgutxi egin da horretaz, eleberri gutxi idatzi da. Gainera, idatzitako poema epi-koetan arabiarrei eman zieten garaipena.Gatazka horretan hildako hogei mila sol-daduren hezurrak daude hor nonbait,eta oraindik ez dakite zehatz zein tokitanizan zen gudu hori. Aldiz, handik 35 urtera, artzain batek argi batzuk ikusizituen mendian eta han hezur batzukaurkitu zituen. Garai hartako “ADNprobak” eginda, Teodomiro apezpikuakberehala jakin zuen Santiago apostolua-renak zirela. Bada kasualitatea, gero!Noiz? Arabiarrak ia penintsula osoa kon-kistatzekotan zeudela. Non? Oso lekuestrategikoan, penintsularen ipar-men-debaldean; ezinbestekoa baitzen iparrarieustea, penintsula osoa ez galtzeko. Txa-rrena da Santiago apostolua Jerusalemenhil zutela ia 800 urte lehenago. Nolaagertu zen, ba, haren gorpua bat-bateanCompostelan? Bada, sortutako mitobaten eraginez, zazpiehun urtean egonziren arabiarren kontra borrokan, etapenintsula osoa berreskuratu zuten; bidebatez, Orreagako gatazkatik sortu zenerreinua ere eurentzat hartuta. Mitoa &Historia? Mito bihurtutako historiakdaude, eta historia bihurtutako mitoakere bai. Kontua da nork zer nola erabil-tzen duen.

ba al zenekien?

1 Horri buruz oso artikulu interesgarria aurkituko duzuehemen: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euske-ra/50022.pdf

2 Debeku horietaz, eta euskal izenen kontrako jarrerazgehiago jakin nahi izanez gero, informazio zehatza-goa izango duzue esteka honetan: http://www.eus-komedia.org/PDFAnlt/Eleria/12/12021031.pdf

AE72df 3/4/11 19:44 Página 33

Page 38:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7234

Lemazaina

Mugarriak

IRUDIKOFRUTA

Animaliaadarduna

Laboremota

Jarraitzendute

Gipuzkoa-ko hiriaKontso.bikoitza

Akura-pekoakErrekahandi

Itsashegaztia

Basa

Amilde-giak

Asiakoestatua

Garraiatzea

... gabe,eten gabeMusika

nota

Soldata

Jira

BitsPl., doku-

mentumota

Kanpo

HitlerrenjarraitzailePl., zikin-

keria

Bi kenbat

Kontso-nantea

Musikanota

Zangoarenatala

Iridioa

1

Guztizlarritu

Bokala

Txiki,ttipiR

birritan

Jainkoegiptoarra

Bada

s o lu z i o a kAurkitu beharreko hitzbakoitza letra bat gehiagoedo gutxiago duen aurre-ko edo ondoko hitzaren anagrama da.

1. Pobreak. 2. Tamaina txikiko

hegaztia.

3. Danbada.

4. To.

5. Uretan hil. 6. Intsektu mota. 7. Elizako ogia.

8. Zintzoa, jatorra.

9. Astearen bosgarreneguna.

1

2

3

4

5

6

7

8

9Goiti

k be

hera

Hitz gezidunak

1.T

xiro

ak. 2

.Txo

ria.

3.T

iroa

.4.

Tori

. 5.I

to. 6

.Oti

a.7.

Ost

ia. 8

.Sot

ila. 9

.Ost

iral

.

Goi

tik b

eher

a

✪L

✪G

✪I

✪M

ZE

DA

RR

IA

K

✪M

AR

RU

BI

A

✪B

✪S

AR

I✪

NA

ZI

LA

BA

RR

AK

✪I

TO

✪S

IR

IA

✪R

E✪

EA

GA

RR

AI

OA

✪I

R✪

✪T

AI

✪T

IK

I✪

RA

SI

✪O

RE

NA

✪B

AT

✪A

PA

R✪

AK

TA

K✪

Hitz

gez

idun

akdenbora-pasak

Bizkaikoudalerria

Iodoa

Ipar.,ordua

Fosforoa

AE72df 3/4/11 19:45 Página 34

Page 39:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

w w w . i v a p . e u s k a d i . n e t

Page 40:  · zen Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapena jasorik. Eta Donostiaren txanda da hurren, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria. ERREPORTAJEA

72

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Koska bat estutu dute EAEko hiriburueknazioarte mailan. Bilbo izan zen lehena,2010eko Shangaiko Expo erakusketaunibertsalean izan zenean. Ondoren etorrizen Gasteiz, 2012ko Europako HiriburuBerdea izendapena jasorik. Eta Donostiarentxanda da hurren, 2016an Europako KulturHiriburu izateko lehian sarturik dagoen hiria.

ERREPORTAJEA

EAEko hiriburuakboladanTeknikak eragin

dituen problemakpolitikaren bidezkonponduko ditugu,edo ez ditugukonponduko

Daniel Innerarity:

ELKARRIZKETA

2011ko apirila

Itzulpen estiloa.Axularrekinhizketalditxoa (1)

EDORTA ESPAÑA

HITZEZ HITZErakusleaktestuen jostun (1)

JUAN GARTZIA

GRAMATIKA

Pentsioenerreformaauzitan

EZTABAIDA

zure etxean doan jaso nahi baduzu,idatzi helbide honetara:

Donostia-San Sebastián 101010 [email protected]

Abizenak Izena

NAN/IFZ ENA

Helbidea Posta-kodea

Herria Probintzia

Mugikorra e-posta

Zure hizkuntza zalantzak argitzeko

DUDANET berria

www.ivap.euskadi.net