Galeno

8
3 Nutriziorako aparatuak Biologia eta Geologia - DBH 3 ODOLAREN ZIRKULAZIOAREN HISTORIA

description

Galeno. Zirkulazio-alorreko lehenengo adituetako bat Galeno izan zen. II. mendeko mediku hark hau uste zuen:.  Gibelak sortzen duela odola.  Gibelak ponpatzen duela odola bihotzera.  Behin bihotzera iritsitakoan, odola biriketatik datorren airearekin nahasten dela. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Galeno

Page 1: Galeno

3Nutriziorako aparatuak

Biologia eta Geologia - DBH 3

ODOLAREN ZIRKULAZIOAREN HISTORIA

Page 2: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

Zirkulazio-alorreko lehenengo adituetako bat Galeno izan zen. II. mendeko mediku hark hau uste zuen:

Galeno

Gibelak sortzen duela odola.

Gibelak ponpatzen duela odola bihotzera.

Behin bihotzera iritsitakoan, odola biriketatik datorren airearekin nahasten dela.

Bihotzean berotu eta gero, odola organo guztietara zabaltzen dela elikagaiak eramateko eta, azkenean, haragi bihurtzen dela.

Page 3: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

Alexandra Gilliani (1275-1326) Boloniako Unibertsitateko anatomistak ekarpen garrantzitsua egin zion odolaren zirkulazioaren ikerketari; hain zuzen, haren lanak aitorpen handia izan zuen, garai gogorrak bizitzea egokitu zitzaion arren.

Alexandra Gilliani

Teknika bat asmatu eta erabili zuen, odolak odol-hodietan egiten zuen ibilbidea deskribatzeko.

Teknika horren arabera, hildakoen gorpuen arterietatik eta zainetatik odola atera behar zen, eta gero, solidotu egiten zen likido batekin bete behar ziren hodi haiek.

Page 4: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

Da Vincik (1452-1519) bihotza aztertu zuen eta haren anatomiaren marrazki ugari egin zituen. Bihotzeko balbulak xehetasunez deskriba-tzeko egin zituen irudiak oinarri hartuta, pentsa daiteke bazuela haien funtzionamenduaren berri.

Leonardo da Vinci

Page 5: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

1553an, Miguel Servet espainiar medikuak zalantzan jarri zituen Galenoren ideiak, eta honela azaldu zuen biriketako zirkulazioa:

Miguel Servet

Bentrikuluak biriketako arteriaren bidez lotzen dira; arteria hori eskuineko bentrikulutik irteten da eta odola eramaten du biriketara.

Odola, oxigenatu eta zikinkeriak garbitu eta gero, birika-zainak jasotzen du eta bihotzeraino eramaten du.

Page 6: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

XVII. mendean, William Harvey ingeles medikuak zirkulazioa deskribatu zuen, egun zirkulazio orokorra deritzoguna; zehazki, honela azaldu zuen:

William Harvey

Odola bihotzerantz joaten da zainetan barna, eta bihotzetik gorputzeko alderdi guztietara zabaltzen da, arterietatik barna.

Odola etengabe ari da mugitzen, modu zirkularrean.

Zainek dituzten balbulak direla eta, odolak bihotzeranzko norabidean soilik zirkula dezake.

Bihotzak odola ponpatzen du.

Page 7: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

Ariketak• Aurkezpen honekin lotutako ariketak egiteko, SAKATU

Page 8: Galeno

UNIDAD

3

Biologia eta Geologia – DBH 3

3Odolaren zirkulazioaren historia

Adierazi zer dakizun

1 Azaldu zertan egin zuen huts Galenok odolaren zirkulazioari buruzko postulatuetan.

2 Azaldu zer adieraz dezakeen Alexandra Gillianiri buruzko testu zati honek: “ …haren lanak aitorpen handia izan zuen, garai gogorrak bizitzea egokitu zitzaion arren.”

Izan ekimena

3 Bilatu Leonardo da Vinciri (1452-1519) buruzko informazioa, eta idatzi testu bat hark egin zituen beste hainbat ekarpeni buruz.

Ariketak

• Aurkezpena berriz ikusteko, SAKATU

Hasi