GAIA: ABIAN DA IKASTURTE BERRIA •EKARPENA: SEME-ALABEN … · 2017. 6. 23. · pedagogikoen gida....

44
hh GAIA: ABIAN DA IKASTURTE BERRIA • EKARPENA: SEME-ALABEN BORTIZKERIA GURASOEKIKO • GALDEIDAZUE: ROSER BOIX • ITSAS GELA • ATZEKO ATETIK: ANDER LIPUS 131 hik hasi 4 EURO 2008KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Alizia Stürtze “Hezkuntza erabat politizatu da, eta zenbait lekutan Euskal Herria bera ere ezin da aipatu” ELKARRIZKETA

Transcript of GAIA: ABIAN DA IKASTURTE BERRIA •EKARPENA: SEME-ALABEN … · 2017. 6. 23. · pedagogikoen gida....

  • hhGAIA: ABIAN DA IKASTURTE BERRIA • EKARPENA: SEME-ALABENBORTIZKERIA GURASOEKIKO • GALDEIDAZUE: ROSER BOIX • ITSASGELA • ATZEKO ATETIK: ANDER LIPUS

    131hik hasi4 EURO • 2008KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

    AliziaStürtze

    “Hezkuntzaerabat

    politizatu da,eta zenbait

    lekutanEuskal

    Herria beraere ezin da

    aipatu” ELKA

    RRIZ

    KETA

  • aurkibidea8gaia

    ABIAN DA IKASTURTE BERRIAer ekarriko du? Erronka ugari ekarriko du 2008-2009 ikastur-

    eak. Euskal curriculuma, hizkuntz ereduak, irakasleen falta,ainbat ikasgairekin dauden gorabeherak... Zerrendaren zatiat baino ez dira. Guztiak gai polemikoak izanik, datozen hila-etetan eztabaidarik izango dela pentsa liteke.

    16elkarrizketa

    ALIZIA STÜRTZEezkuntza erabat politizatu dela esan digu Alizia Stürtzek, etauskal Herria bera ezin dela aipatu, askotan. Euskal curriculu-

    maren beharraz eta irakasleen formazio beharraz hitz egin diguistorialariak, baita gaitasunak garatzeak duen garrantziaz ere.

    Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua:SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Olatz Lasagabaster. Erredakzioa:Joxe Mari Auzmendi,Miren Guilló eta Ainhoa Azpiroz. Erredak-zio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Nerea Alzola,AbelAriznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez,Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, IzaskunMadariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza,Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k.Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Alizia Stürtze. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-IX-12). Kopurua:3.500 ale.

    hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

    5 editoriala6 kronika8 gaiaABIAN DA IKASTURTE BERRIAZER EKARRIKO DU?

    16 elkarrizketaALIZIA STÜRTZE24 ekarpenakSeme-alaben bortizkeria gurasoekiko

    26 esperientziakEJE proiektua

    28 esperientziakLa Anunciata ikastetxea

    30 hezkidetzaBerdintasunerako jolastokia

    32 galdeidazueNola ikasten dute haurrek eskola txikietan? Zer funtzio betetzen dutetalde heterogeneoek ikasleen heziketan?Roser Boix

    35 berriak40 nora joango gara?ITSAS GELA PasaianTarte batez marinel izateko aukera

    42 Atzeko atetikAnder Lipus

  • Harpidetza orria

    hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

    Izena 1. Deitura

    Telefonoa

    Posta Kodea

    2. Deitura

    Helbidea

    Herria Herrialdea

    Lantokiaren herriaLantokia

    IFZ-NAN

    Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

    Sinadura

    hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

    HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

    Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

    hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

    Posta elektronikoa

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 5

    e d i t o r i a l au r r i a

    AAjjeeaakk aassttiinndduu eezziinniikk iikkaassttuurrttee bbeerrrriiaann

    Zabaldu da atea. Euskal Herrianmilaka ikasleri eskola barrura sartze-ko tenorea heldu zaie.

    Ibilbide berri bat hasiko dugudenok, 2008-2009koa, hain zuzen.Ibilbide berri horretako helburuak,gutxi gorabehera, finkatuak dauzka-gu hezkuntza komunitatea osatzendugun kideok.

    Ezin esan, hala ere, aurreko ikas-turteko ajeak atzean utzi ahal izanditugunik: Lapurdin, Nafarroa Behe-rean eta Zuberoan behar baino irakas-le gutxiagorekin hasi dira, geletanikasleak pilatu behar izan dituztelarik;Nafarroa Garaian, eleaniztasuna lor-tzeko hizkuntza eredu bakarrareninterpretazio murrizgarriarekin abia-tu dira, gaztelania-ingelesa eta euska-ra-ingelesa ereduen artean hautatubeharko dutelarik; eta, Araba, Gipuz-koa eta Bizkaian, berriz, besteen arte-an, EAEko Lege-biltzarrerako hautes-kundeen ondorengo itunek Hezkun-tza Sailaren norabidea eta orain arte-

    topaketetan eta 8 jardunaldietan, 241ikastaro antolatu eta 6.500 jende pres-tatu ditugu euskaraz, bada zerbait!

    Testuliburuak, ordenagailuak etakoadernoak estreinatu diren egunhauetan, arkatzak zorrotz eta liburuakazaleztatu berriak dauden honetan,begira diezaiegun zabaldu berri du-gun ate horretatik sartu den haurrarieta gazteari.

    Beharbada, haien begietan gutaznahiko luketena edo behar luketenaikusten ikasiko bagenu, hezkuntzandituzten eskubideen inguruan haus-nartuko bagenu, eta horiek lehene-tsiko bagenitu, gaur egun askatzekohain zailak diruditen korapiloak ezlirateke hain estuak izango.

    Euskal Hezkuntzaren gurpilabeste bira bat osatzera abiatu da.Izan beza bira ardatza Euskal Herri-ko ikasleek dituzten hezkuntza es-kubideak eta Euskal Herriak, herrigisa, dituen eskubideak. Ikasturteberri on guztioi!

    ko politika alda dezakete.Bestalde, bi urte beteko dira Oina-

    rrizko Hezkuntza Akordioa sinatuzenetik. Orduan, testu hark horrelaesaten zuen: “Akordioak eztabaidara-ko abiapuntu izan nahi du. Moldezaharrak apurtu, aurrera begira jarri,eta Euskal Herriaren hezkuntza bereherritarren beharretara egokitzea duxede. Egungo zatiketa sozialarenarriskuak gainditu (bi sare, heziketaeta aukera desberdinak…), hezkun-tzaren dualizazioari neurria hartu etabiztanleen herri identitatea eta kohe-sioa lortu nahi du”.

    Gaurkotasun handiko asmoak,edonola ere, hezkuntza komunitatea-ren baitan konpondu gabeko auzienseinale. Egun mahai gainean ditugunhainbat gatazken eta hutsuneengakoak ulertzeko baliagarria izanlitezkeenak, gainera.

    Etxe honetan, hamar urte egingoditugu ikastaroak eta jardunaldiakantolatzen, euskaraz. Urte hauetan, 9

    Irakasleen beharrak, hizkuntzaeredu bakarrak, EuskalCurriculum-a, euskal unibertsitatea, hezkidetza…Ikasturte honetan ere bada nonaritua.

  • 6 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Carlos Pérez-Nievas NafarroakoGobernuko Hezkuntza

    kontseilariak kritika gogorrakjaso ditu hezkuntza alorrean

    aurrekontu murrizketa izangodela iragarri eta gero. Nafarroa

    Baik salatu duenez, Pérez-Nievasek “ez du hezkuntza

    gizarteko oinarrizko zutabetzathartzen”. Izan ere, Nafarroako

    Gobernuko HezkuntzaDepartamentua da murrizketa

    gehien jaso dituenetako bat, etaNaBaiko ordezkariek esan dute,

    krisi garaietan hezkuntzanmurrizketak egin beharrean,

    inbertsioak areagotu behardirela. Murrizketen artean,

    larrienetakoa Euskarabideanegingo dela salatu dute. Izan

    ere, Nafarroako GobernuakEuskarabidearen jardunerako

    aurrekontua % 18 murriztu du.

    kronika

    Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailak jakinarazi duenez, 2012. urte-an egun baino 1.000 ikasgela gehia-go izango ditu Araba, Bizkaia eta Gi-puzkoako heziketa zentroen sarepublikoak, eta lau ikastetxe berri za-balduko dituzte. Hezkuntza Sailakikastetxe publikoen azpiegiturakhobetzeko ezohiko plana aurkeztudu eta horrek jasotzen duenez, 700milioi euroko aurrekontua izango daberrikuntzak eta hobekuntzak egite-ko.

    350 obra egingo dira guztira, etaaldaketok, 17.000 ikasle eskolatze-ko aukera emango dute. 700 milioieuro horietatik 566 milioi euro ikas-

    tetxeak eraiki, berritu edota handi-tzeko erabiliko dituzte, eta gainera-ko dirua, 134 milioi euro, ekipamen-duak hobetzeko eta egokitzeko era-biliko dira. Ikasgelak handitzeko etaberriak egiteko dirua bideratzeazgain, ikastetxeko beste zenbait gu-neetan ere berrikuntzak egingo di-tuzte, hala nola, liburutegietan, jan-tokietan eta kirolguneetan. Gainera,hainbat ikastetxeren segurtasunaeta egokitasuna hobetzeko bidean,oztopo arkitektonikoak kentzekolanak egingo dituzte.

    Era berean, hainbat ikastetxe be-rri eraikiko dituzte datozen urteo-tan. Donostian, Goi Mailako MusikaZentroa zabalduko dute; Bilbon,ikus-entzunezkoetan espezializatu-tako zentroa eraikiko dute, eta Ger-nikan eta Bergaran Lanbide Hezike-tako ikastetxe bana zabalduko dute.

    Bestalde, planak, informatikasistema programa berri bat eta esko-lako arriskuak saihesteko plana erejasotzen ditu.

    Eta Hezkuntza Sailak jakinaraziduenez, 57,5 milioi euro bideratukodituzte Haur Hezkuntza eta LehenHezkuntzan eskaintzen duten udaleskoletan udaletxeek egiten dituz-ten inbertsioak laguntzera.

    Ikasgela gehiago etaikastetxe gehiago izangodira lau urtetan EAEko sarepublikoan

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 7

    Asko eskatzea ote da nazioan naziokohizkuntzan bizi nahi izatea?

    Joxe Manuel Odriozola

    Lanbide Heziketako titulua lan

    esperientziaren bidez ematea

    aztertzen ari da Espainiako

    Gobernua. Ikasketak amaituta ez

    izan arren, azken hamar urteetan

    hiru urteko lan esperientzia izan

    dela frogatuta, Lanbide

    Heziketako titulua eskuratu ahal

    izatea aztertzen ari da Espainiako

    Gobernua, Lanbide Heziketaren

    erreformaren barnean. Asko dira

    titulu ofizialik gabe lanean

    diharduten profesionalak, baina

    titulurik ez izateak haien lan

    mugikortasuna eta lanpostu

    hobea izateko aukerak mugatzen

    dituela ikusten dute. Titulua

    lortzeko hainbat froga egin

    beharko dituzte langileek, eta 21

    urtetik gorakoek izango dute

    agiriak jasotzeko aukera.

    Hezkuntza SistemaNazionala eraikitzekolanean jarraituko duEHBEk ikasturte berrian

    Hezkuntza Sistema Nazionala al-darrikatzea, borrokatzea eta eraiki-tzea izango da aurten ere Euskal He-rriak Bere Eskola herri ekimenakizango duen erronka nagusia. Eus-kal curriculumari dagokionez, be-rriz, lana izango da aurten ere EH-BEk azaldu duenez: joan den ekai-nean Kursaal jauregian aurkezpenaegin ondoren, Euskal Herriko ikas-tetxeetan ekarpen fasearen bigarrenitzulia egingo da ikasturte honetan,eta ikastetxeetan egingo diren ezta-baidatan parte hartzeko deia egindute. Bestalde, Unibertsitate pro-pioa lortzera bidean, urrats atzerae-zinak egin direla dio Euskal Herriak

    Bere Eskolak, eta Euskal Unibertsita-tea sortuko duen Fundazioa sortuondoren, ikasturte honetan urratsberriak ematen jarraitzea espero du-tela adierazteaz gain, Euskal Uniber-tsitatea egin egingo dela ziurtatu du-te.

    Azken asteetan zalaparta handiasortu duen hizkuntza ereduen gai-nean, berriz, Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Sailaren “borondate zeinausardia falta” salatu dute, eta Nafa-rroan aurten martxan jarriko direnHello haur eskolak eta TIL ereduak,Nafarroako Gobernuak eskolarenbidezko euskalduntzeari eginiko ge-rra deklarazioa direla azaldu dute.

    Euskararen biziraupena nahizgarapena ziurta dadin, Euskal Herriosoan eskolaren bidezko euskal-duntzea bermatu behar dela berretsidu EHBEk. Bidea zein den argi dute:Hezkuntza Sistema Nazionala. Etahorretan lagunduko duen bidelagu-na Oinarrizko Hezkuntza Akordioaizango dela adierazi dute.

    Hori guztia aintzat hartuta, Eus-kal Herriak Bere Eskolak hezkuntzaeskubideen alde eta Hezkuntza Sis-tema Nazionalaren alde lanean ja-rraitzeko deia egin die herritarrei.

  • G A I A

    8 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Abian da ikasturte berria

    Zer ekarriko ote du?

  • G

    Galdera askorekin eta

    erantzun gutxirekin hasi da

    2008-2009 ikasturtea Eus-

    kal Herrian. Euskal curricu-

    luma,hizkuntza ereduen

    erreformak, finantzaketa,

    irakasleen falta,zenbait

    ikasgairekin dauden gora-

    beherak… Zerrenda luzea

    da. Urtero garaiotan izaten

    diren arazoak ditugu aurten

    ere,baina erronka garran-

    tzitsuei egin beharko die

    aurre hasi berri dugun ikas-

    turteak,eta lanik ez da fal-

    tako,ziur.

    131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 9

    Erronka ugari eta onartze bideandiren legeak eta dekretuak

    Amaitu da uda eta dagoeneko Eus-kal Herriko ikastetxe, irakasle, langileeta ikasle guztiak egunerokoan murgil-duta daude. Denon ahotan ibili denopor osteko sindromea pasatuta, lane-rako moduan dira guztiak. Aurtengoaklan dezente ekarriko du gainera, eta bu-ruhausteren bat edo beste, ere bai, izanere ikasturte hasiera honetan asko dirakolokan dauden gauzak: euskal curri-culumaren kontrako helegitea, hiz-kuntza eredu bakarraren gaineko ezta-baida, irakasleen falta eta horri aurreegin beharra…

    Hegoaldean, 440.000 ikaslek bainogehiagok ekin diote ikasturte berriari.Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iazbaino 6.900 ikasle gehiago matrikulatudira, horietatik % 49, 2 sare publikoan,eta % 50,8 itunpeko ikastetxeetan. Na-farroan berriz, gehiengoak publikoa-ren alde egin du. Haurreskolei dago-kienez, aurten nabarmen egin du goramatrikulazioak Araban, Bizkaian etaGipuzkoan. Lau hilabate eta bi urte bi-tarteko ia 4.000 haur hartu dituzte, ho-rien erdia, gipuzkoarrak. HaurreskolenPartzuergoa 2003an jarri zen abian, 35haurreskola zituen orduan eta gauregun 166 dira. Lanbide Heziketan, be-rriz, % 16 egin dute gora matrikulazio-ek. Eta Lapurdin, Nafarroa Behereaneta Zuberoan, Seaskak inoiz izan duenikasle kopururik handiena izango du:2.500 ikasletik gora. Asko handitu da,gainera, ama eskoletan izena emanduen ikasle kopurua.

    Euskal Herriko zatiketa administra-tiboak, egoera eta erronka ezberdinakekarriko dizkigu leku batean zein bes-tean.

    Araba,Bizkaia eta GipuzkoaHizkuntza eredu bakarrarekin ger-

    tatzen den moduan, Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza Sailak bultzatu duen eus-kal curriculumarekin zer gertatuko oteden ikuskizun dago. Horren kontrako

    helegitea jarri zuen PPk, curriculumakeuskara eskolako hizkuntza nagusi gi-sa ezartzen duelako, eta EspainiakoHezkuntza Ministerioak ere gauza beraegin zuen, Euskal Herriari buruz errea-litate politiko gisa hitz egiten duelako.

    Hezkuntza Sailak, bestalde, onar-tzeko ditu Batxilergoa eta Haur Hez-kuntza arautuko duten dekretuak. Ba-txilergoko ikasketak berrantolatuko di-tuen dekretuak derrigorrezko bi ikas-gai gehiago ezarri ditu: mundu garaiki-derako zientziak, eta filosofia eta hiri-tartasuna. Gainera, euskara hartzen duoinarrizko hizkuntza gisa. Horrez gain,lehen mailatik bigarren mailara pasa-tzeko aukera izango dute ikasleek lauikasgai gainditu gabe eduki arren.

    Espainiako Gobernuak abian jarriduen selektibitate dekretu berria kriti-katu du, bestalde, Hezkuntza Sailak. Ja-da gainditua dagoen azterketa-ereduaezartzen duela salatu dute, eta ez ditue-la gaitasunak kontuan hartzen.

    Irakasleei dagokionez, 340 irakas-lek izango dute urte sabatikoa aurten,aurretik lau urtez soldataren % 84 jasoondoren. Hamabi hilabeteko epean,soldata bera jasoko dute.

    Aipatzekoa da, sare publikoko ira-kasleen batez besteko adina 45 urtekoadela eta milatik gora direla 58 eta 60 ur-te bitartekoak. Euskadiko Eskola Kon-tseiluak egindako txostenaren arabera,hamar urte barru irakasle falta izangoda; sare publikoa eta sare pribatua kon-tuan hartuta, urtero 600 erretiro izangodira, eta etorkizunean, 1.000tik gora-koa ere izan daiteke erretiro kopurua.

    Nafarroa Garaia Nafarroan ere, hizkuntza ereduen

    gaineko eztabaida pil-pilean dago.Bestetik, aurten murrizketak egingo di-tu Nafarroako Gobernuak aurrekon-tuetan, eta Hezkuntza Departamen-tuak 5,8 milioi euro inbertituko ditu 0-3urteko irakaskuntza zikloan, iaz baino

  • 10 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Tokian tokiko egoera

    2,2 milioi gehiago. Aurrekontuetan ira-garritakoa baino ia bi milioi euro gu-txiagokoa izango da, beraz, aurrekon-tua. Carlos Pérez-Nievas kontseilariakkrisi ekonomikoa egin du horren eran-tzule.

    Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa

    Frantziako Hezkuntza ministerioaketa Seaskak, oinarrizko akordioa hi-tzartu dute. Orain, hezkuntza ministro-ak eta Bordeleko Errektoretzak berretsibehar dute akordio hori. Seaskak hi-tzarmenari buruzko xehetasunik emanez duen arren, lau oinarri dituela aurre-ratu dute: lehen mailako irakasle pos-tuak esleitzeko irizpideak, bigarrenmailako irakasleak eta ardura orduakesleitzeko irizpideak, ikastola berriakirekitzeko protokoloa, eta azterketak.Baxoari dagokionez, berriz, euskara-

    ren maila neurtzeko azterketak etaFrantziako Hezkuntzak ezarritako az-terketak nola burutu aztertu dute bi al-deek.

    Ospakizun urtea izango da hau Se-askarentzat, 40 urte beteko baititu. Aur-ten ikastola berria ireki du Arberoan;26.a. Orain, Itsaso-Luhuso eskualdeaneta Bidarten, ikastola irekitzeko aukeraaztertzen ari dira. 22 lehen maila etaama-eskola, hiru kolegio eta lizeo baka-rra ditu, beraz, Seaskak, oraingoz. Zen-bait ikastoletan berritze lanak egin be-har dituzte; adibidez, Hazparneko etaKanboko ikastolak txiki geratu dira etahanditze lanak aurten egin nahi dituzte.Bestalde, Angelun lehen mailako lehenurteko gela zabaldu da, eta gauza beraegin dute Hiriburun eta Alotzen ere.

    Baina bada beste alderik ere, izanere, Paueko Akademia Ikuskaritzak ira-garri zuen lanpostu murrizketari eutsi-

    ko dio, eta ikasle kopuruak beheraegingo ez duen arren, irakasle gutxiagoizango da ikasturte honetan. Beraz, Se-askak bere gain hartu behar izan dituFrantziako Hezkuntza Ministerioak le-hen mailarako ukatu dizkion 14 irakas-leak.

    Aurten berrikuntzak izango dira,bestalde: tutoretza eskolak izango dira,eta ikasteko zailtasunak dituzten ikas-leek, opor garaian laguntzarako zerbi-tzua izango dute. Irakasleen asteko es-kola ordu kopurua 26tik 24ra jaitsikoda, zerbitzu hori betetzeko. Irakasleengreba egunetan, bestalde, herriko etxe-ek gutxieneko zerbitzuak jarri beharkodituzte, haurren harrera bermatzeko.Eta, era berean, Hezkuntza ministroakirailean aurkeztu duen eskola progra-ma berrituak frantsesaren eta matema-tikaren ikaskuntza indartzea aurreikus-ten du.

    123456789

    101112131415161718192021222324252627282930

    IRAILA URRIA AZAROA ABENDUA URTARRILA OTSAILA MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA UZTAILA ABUZTUA

    AAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAA

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    AOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOO

    123456789

    101112131415161718192021222324252627282930

    LIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLI

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    AAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAA

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    OOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOL

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728

    IAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOL

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    IAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAA

    123456789

    101112131415161718192021222324252627282930

    AOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAO

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    OLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLI

    123456789

    101112131415161718192021222324252627282930

    AAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAA

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    AOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOO

    123456789

    10111213141516171819202122232425262728293031

    LIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIAAAOOLIA

    Hegoaldeko opor egunakIparraldeko opor egunak

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 11

    G A I A Abian da ikasturte berriaZer ekarriko ote du?

    Hizkuntz ereduakZalantzarik gabe, ikasturte honetan

    zeresana emango dutenak hizkuntzaereduak dira. Eusko Jaurlaritzako Hez-kuntza Sailak esku artean duen Euska-din hizkuntza ofizialak eta atzerriko-ak ikasteko, irakasteko eta ebaluatzekomarkoaren lege proiektua ezaguna dadagoeneko.

    Onartuko balitz, irakaskuntza ez-unibertsitarioan jarduten duten ikaste-txe publiko nahiz pribatuetan aplikatu-ko litzateke.

    Eskolan, euskara ohiko adieraz-pen-hizkuntza gisa erabili behar deladio egitasmoak, eta euskarari lehenta-suna eman behar zaiola eskolaz kanpo-ko irakaskuntzan eta administrazio jar-dueretan. Euskara eta gaztelania hiz-kuntza ofizialak izanik, ikasle guztiek

    18 urte arteko ikasleen % 57,5ek D ereduan egingo diuzte ikasketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gipuzko-an egin da matrikulazio gehien D ereduan, ikasleen % 71,7. % 10,4k A eredua aukeratu du, eta B eredua %17,9k. Biz-kaian, berriz, % 53,6k aukeratu du D eredua, % 22,9k A eredua eta % 23,6k B eredua. Eta Araban, % 37,6k D ereduanikasiko du, % 34,3k B ereduan eta % 28,1ek A ereduan.

    Nafarroa Garaian, hiru ikasletik batek euskara hutsezko heziketa izango du. Oraindik gehien aukeratzen direnakizan arren, aurten behera egin dute A eta G ereduek; aurreko ikasturtean baino %10 gutxiago aukeratu dira. Britishere-duan ere behera egin dute izen emateek.

    Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoandauden 145 eskola publikoetatik 55ek irakaskuntza elebiduna es-kaintzen dute, eta 55 zentro pribatuetatik, 23k. Horri, Seaskak dituen ikastolak eta kolegioak gehituz gero, 220 bainogehiago dira ikastetxeak, eta ehunek eskaintzen dute euskaraz ikasteko aukera, maila batean zein bestean. Sare publi-ko elebidunean 5.000 ikasletik gora arituko dira Paueko Akademia Ikuskaritzak emandako datuen arabera, eta denera,47.000 ikasle arituko dira Pirinio Atlantikoetako departamenduan.

    Zer eredutan matrikulatu dira ikasleak?

  • 12 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Hizkuntz ereduak

    gaztelaniaz. Ikastetxeek hizkuntza proiektua

    egin beharko dute, eta horretan, ikaste-txe bakoitzaren hezkuntza-proiektuanadierazitako irizpideak garatu beharkodituzte. Hizkuntza proiektuan hizkun-tzen irakaskuntzarekin eta erabilerare-kin lotutako alderdi guztien plangintzazehaztu behar da, eta legeak eskatuta-ko ezagutza-mailak eta hizkuntzak era-biltzeko eskubidea bermatzeko zerneurri hartuko diren adierazi behar da.

    horiek behar bezala ikasteko betebe-harra eta erabiltzeko eskubidea duteladio, eta atzerriko hizkuntzak jakiteafuntsezkoa dela gizarte gero eta irekia-goan eta globalagoan jarduteko.

    Eusko Jaurlaritzan hezkuntza alo-rreko eskumena duen sailak zehaztu-ko ditu hezkuntza etapa guztien curri-culuma arautzeko araudian, ikasleeketapa bakoitzean euskaran, gaztela-nian eta atzerriko hizkuntzan kreditatubeharreko ezagutza-mailak, baina egi-tasmoak maila batzuk zehazten ditu:

    Lehen Hezkuntzan, gutxienekoezagutza mailak hauek izango dira:

    a) Bi hizkuntza ofizialak behar be-zala ezagutzea eta erabiltzea, eta ira-kurtzeko ohiturak hartzea.

    b) Gutxienez atzerriko hizkuntzabatean mezu sinpleak adierazteko etaulertzeko eta eguneroko egoeretanmoldatzeko oinarrizko komunikazio-gaitasuna eskuratzea.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzan, gutxieneko ezagutza mailakhauek izango dira:

    a) Bi hizkuntza ofizialetan, testu etamezu konplexuak ahoz eta idatziz be-har bezala ulertzea eta adieraztea, eta li-teratura ezagutzen, irakurtzen eta ikas-ten hastea.

    b) Atzerriko hizkuntza batean edogehiago egokiro ulertzea eta hitzegitea.

    Batxilergoan, gutxieneko ezagutzamailak hauek izango dira:

    a) Autonomia Erkidegoko bi hiz-kuntza ofizialak ahoz zein idatziz men-deratzea.

    b) Atzerriko hizkuntza batean edogehiagotan erraztasunez eta zuzenmintzatzea.

    c) Batxilergoan ikasitako atzerrikohizkuntzaren ezagutza-mailak, hiz-kuntza-eskola ofizialetako erdiko mai-

    laren ikasketen parekoa izan beharkodu.

    Gutxienez curriculum-arlo eta ira-kasgai ez linguistikoen % 60 euskarazeman behar dela zehazten du egitas-moak, eta ikastetxeek autonomia izan-go dutela gainerako arloak eta ikas-gaiak zer hizkuntzatan emango dituz-ten erabakitzeko. Dena den, EuskalHizkuntza eta Literatura ikasgaia derri-gorrez euskaraz eman beharko da, etaLengua y Literatura castellana, nahitaez

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 13

    G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

    Hezkuntzak ezin du euskararen men-de egon PSE-EEren iritziz eta proiek-tuaren helburu bakarra euskararenezagutza dela eta populazioaren % 80kama hizkuntza gaztelania duela kon-tuan hartzen ez duela esan dute. Euska-ra eta gaztelania lehentasunezko hiz-kuntzak direla ziurtatu beharko litzate-ke haien ustez, eta ingelesaren erabile-ra bermatu beharko litzateke.

    Baina ez dira desadostasun baka-rrak izan. Hirukoaren barnean ere tira-birak izan dira gaiaren harira. PNVk etaEBk neurri berriak pixkanaka aplika-tzearen aldekoak dira eta PNV, ereduaaldatu aurretik, probaren bat egitearenaldekoa da.

    Guraso batzuek ere bat egin dute le-ge proiektu berriaren aurka. 2.000 gu-

    Bestalde, kanpo ebaluazioak egon-go dira ikasleen hizkuntza mailak neur-tzeko. Lehen Hezkuntzako laugarreneta seigarren mailako ikasleei ebalua-zioa egingo zaie, eta baita DBHko biga-rren eta laugarren mailakoei ere. Eba-luazio horiek ez dute eraginik izangoikasleen ikasketa-espedientean etaISEI-IVEI erakundea arduratuko da ho-riek egiteaz.

    Irakasleei dagokienez, berriz, be-ren jardunean aritzeko eta eskolak eus-karaz nahiz gaztelaniaz erraztasunezemateko gaitasun nahikoa izan behar-ko dute. Horretarako, IRALE programaegokituko dute. Era berean, hezkuntzaesparruan aritzen diren eta irakasleakez diren langileak euskalduntzeko ba-liabideak arautuko dituzte.

    Horiek dira lege proiektuak jaso-tzen dituen alderdirik aipagarrienak.2007ko martxoan aurkeztu zuen egi-tasmoa Eusko Lagebiltzarrean TontxuCampos Hezkuntza sailburuak, bainaaurreko asteetan bildu dira HezkuntzaSaileko ordezkariak alderdi politiko,eragile eta sindikatuekin ekarpenak etazuzenketak biltzeko, eta datozen astee-tan egingo dute bozketa Eusko Legebil-tzarrean. Legebiltzarrak lege proiektuaonetsiz gero, hurrengo ikasturteanaplikatzen hasiko litzateke Haur Hez-kuntzako maila guztietan eta LehenHezkuntzako lehen mailan. Hurrengoikasturtean, Lehen Hezkuntzako biga-rren mailan aplikatuko litzateke, etahorrela jarraituko lukete erabat ezarriarte.

    Lege proiektuak hainbat kritika jasoditu dagoeneko, batez ere PP eta PSE-EE alderdien aldetik. Inposiziotzat har-tu dute hasieratik, eta onartezina delaesan dute. Tontxu Camposek egindakoegitasmoa “inposatua, sektarioa etaerradikala” dela esan dute PSE-EEtik.

    raso biltzen ditu Hizkuntzaren AukeraAskatasunaren Aldeko Plataformak,eta eredu bakarrak seme-alabek ikasi-ko duten hizkuntza erabakitzeko esku-bidea urratzen duela salatzen dute.

    Nafarroan, berriz, TIL eredu baka-rra (hizkuntza tratamendu integrala,alegia) da indarrean jarriko dena. Ho-rrek bi aukera emango ditu: erdia inge-lesez izango da, eta bestea erdia, norbe-rak aukeratzen duen hizkuntzan: eus-karaz edo gaztelaniaz. Carlos Pérez-Nievas hezkuntza kontseilariak esandu D ereduak desagertu behar duela,hilda dagoelako, eta G eta A ereduekere desagertu behar dutela. Bien bitar-tean, hainbat hezkuntza eragilek ereduberriaren gaineko informazio falta sala-tu dute.

    Abian da ikasturte berriaZer ekarriko ote du?

  • 14 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Hainbat datu

    Familiek diru asko xahutzen dute eskolara itzultzearekin. Zenbaki dantza handia da, baina handik eta hemendik eskura-tutako datuen arabera, 500 eurotik 2.000 euro bitarteko gastua izaten dute familiek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez bes-tekoa 942 eurokoa da, eta Nafarroan, 893 eurokoa.

    Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako familiek, berriz, ikasturte hasieran dirulaguntza jasotzen dute sei urtetik gorakohaur bakoitzeko. Aurten 272,59 eurokoa izan da zenbatekoa. Gainera, Frantziako estatuko guraso elkarteek eta saltoki han-diek hitzarmena sinatu dute saltokiek eskolako materiala prezio apaletan saltzeko.

    Gastuei aurre egin nahian

    JangelakZenbait ikastetxetako jangela zerbitzuarekin ere, gorabeherak dituzte. EHIGE-k (Euskal Herriko Gurasoen Elkartea) jaki-

    narazi duenez, berezko jangela izatera bideratutako dirulaguntzak kendu egin ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak Sailak e-ta, esan dutenez, horrek 2.500 ikaslerengan du eragina. Eusko Jaurlaritzak erantzun egin dio kritika horri, eta “ikastetxe publi-ko apur batzuetako gurasoek jangelen auzia dela eta duten jokabidea” salatu du. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, zortzi bai-no ez dira zeharkako kudeaketa egiten duten ikastetxeak, eta ez dute uste onargarria denik egoitza publikoan eta administra-zioaren sukaldariekin gestio pribatua egiten jarraitzea.

    Nafarroako Gobernuak liburuen doakotasunaren dekretua onartu zuen abuztuan, eta Lehen Hezkuntzako eta BigarrenHezkuntzako ikasleei eskola liburuak doan ematen hasi dira. Helburua 2011. urterako denek doako liburuak izatea da. Ikas-tetxeek zuzenean erosiko dituzte liburuak, edo gurasoei bonuak emango dizkiete haiek erosteko. Liburuak lau urtez erabil-tzeko moduan zaindu beharko dituzte ikasleek, eta horiek apurtuz edo galduz gero, gurasoek liburu berriak ordaindu behar-ko dituzte. Lau urte pasatzean, liburu guztiak berrituko dituzte.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatuta, Lehen Hezkuntzako lehen zikloan liburu mailegua egingo dute. Guraso-ek liburuen laurdena ordainduko dute eta ikasturte bukaeran dirua itzuliko zaie baldin eta ikasleek liburuak galtzen edo hon-datzen ez badituzte. Kasu horretan, liburua osorik ordaindu beharko dute. Araban berriz, eskola liburuak erosteko laguntzakematen ditu Foru Aldundiak.

    Eskola liburuak doan

    Opor osteko sindromeaOrain arte helduen arazo gisa aurkeztu zaiguna, haurren arazo ere badela zabaldu da aurten, hau da, haurrek ere, opor os-

    teko sindromea dutela. Sindrome horren sintomen artean nekea, gose eza, muskuluetako minak, tristura… egon litezke. Ho-ri dela eta, eskolara hasi baino lauzpabost egun lehenago eskolako ordutegiak errespetatzen hastea eta horietara ohitzen joa-tea gomendatzen dute adituek.

  • “Hezkuntza erabat politizatu da,eta zenbait lekutan Euskal Herriabera ere ezin da aipatu

    ”16 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Historialaria

    aliziastürtzeE L K A R R I Z K E TA

  • 18 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    aliziastürtze

    E

    “Konpetentziakgaratzea, beharrezkoada, taldean lan egitenikasi behar da,adibidez, eta ez soiliklehiakorra izaten. Nik

    uste dut AEBko ereduaezartzen ari dela;

    konpetentzia esatendenean, konpetentziaindibiduala ulertzen

    da, eta txikitatiklehiakortasun horretan

    murgilduta bizitzea.Baina, horrekin batera,ikasleek laguntzen eta

    parte hartzen ikasibeharko luketela

    pentsatzen dut.

    Euskal curriculumaren beha-rraz behin baino gehiagotan min-tzatu da Alizia Stürtze, eta itxaro-penez hartzen du martxan dagoenproiektua, baina oraindik lan han-dia dago egiteko bere ustez. Izanere, Euskal Herria aipatze hutsazentsurarako arrazoia da maizgaur egun,eta hori oso ongi ezagu-tzen du egun testugintzan eta ma-terial osagarriak egiten aritzen denemakume honek. Gaiak argitale-txeko arduraduna da eta euskalgaiak lantzen dituzte,batez ere eu-ren lanetan. Historialaria izanik,ikasleei geure historia irakasteakduen garrantziaz aritu gara Stür-tzerekin, eta garai batean genituenbalioak,mundu ikuskera eta gizar-te antolaketa ezagutzea beharrez-koa izango litzatekeela aipatu di-gu. Denbora tarte laburrean, alda-keta ugari bizi izan ditugu, eta pre-saka eta abiadura bizian bizi garengaraiotan, euskaldunok berezkoditugun balioak berreskuratu be-harko genituzkeela uste du AliziaStürtzek. Horrek,euskararekin ba-tera,geure herriaren inguruan bes-telako ikuspegia emango liguke etaherri nortasuna indartzen lagun-duko luke.

    Irakaskuntzan aritu zara hainbaturtez irakasle moduan, eta gauregun testugintzan eta materialosagarriak egiten aritzen zara. Nolaikusten duzu irakaskuntzarenegoera Euskal Herrian?

    Kezkagarria iruditzen zait. Alde ba-tetik, lekuaren arabera beti ere, bainabadirudi irakasleek energia gehien di-ziplina mantentzen eman behar dutela.Uste dut irakaslearen figurak aurretikzuen errespetua galdu duela, eta ho-rrek arazoak ekartzen dituela. Bestetik,uste dut, azken belaunaldietan sortu di-ren irakasleek ez dutela formazio nahi-korik. Hori ondoren ikasgelan transmi-titzen da, ikasleen maila kulturala (etahori onartu egiten dute irakasle askok)gero eta baxuagoa da, eta exigentziamaila ere, gero eta txikiagoa da. Etaorain, Unibertsitatean sartuko diren al-daketak direla eta, gainera, joera eza-gutza teknikoak izatea da, esate batera-ko, informatika edota ingelesa jakitea.Hau da, lehiakorra izatea, baina pertso-na osoa eta kultua izatea alde batera ge-ratzen da. Gaitasunak garatzea, konpe-tentziak garatzea, beharrezkoa da, tal-dean lan egiten ikasi behar da, adibi-dez, eta ez soilik lehiakorra izaten. Nikuste dut AEBko eredua ezartzen ari de-la; konpetentzia esaten denean, kon-petentzia indibiduala ulertzen da, etatxikitatik lehiakortasun horretan mur-gilduta bizitzea. Baina, horrekin batera,ikasleek laguntzen eta parte hartzenikasi beharko luketela pentsatzen dut.Alde horretatik, ikusten dut, irakaslea-ren papera une honetan nahiko frus-trantea dela.

    Euskal curriculumaren beharrabehin baino gehiagotan aipatu

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 19

    duzu. Nola ikusten duzu gai hori? Bada, uste dut, euskal curriculum

    berri horretan, ofizialean, Euskal He-rria desagertu egiten dela. Beste curri-culuma, bigarren mailan geratzen daeta oraindik ez da garatu. Ofizialean,euskara da garatzen den bakarra, eus-kalduntasuna ez baita behar bezala ga-ratzen; horren arabera, garrantzitsua-goa da, esate baterako, ingelesa jakitea,eta uste dut euskaldun izateari garran-tzia kentzen zaiola, erabat. Euskal curri-culumaren izena hartzen du hemenegina delako, baina nik uste dut puntuzpuntu jarraitzen duela Europan eta Ma-drilen erabaki dena. Ez dut aldaketahandirik ikusten batetik bestera. Eta gu,testugintzan aritzen garen aldetik, Eus-ko Jaurlaritzan materiala aurkezten du-gunean, curriculum ofizialaren arabe-rako materiala egin behar dugu.

    Euskal curriculumaren aurkezpenofiziala egin zen joan den ekainean.Euskal Herriko Ikastolen

    Konfederazioak, Udalbiltzak,Sortzen-Ikasbatuazek, KristauEskolek eta zenbait hezkuntza etaherri eragilek sustatutakoegitasmoa da, bost urtekojardunaren fruitua… Zer iritzi duzucurriculum horri buruz, prozesu horriburuz?

    Ez du zerikusirik ofizialarekin, jaki-na. Prozesu hori aurrera eraman beharda, baina ez da erraza izango. Bide ho-rretan, ikastetxeetan horren ingurukoikastaroak antolatzen joatea ideia onairuditu zitzaidan. Izan ere, lehen aipatududan moduan, irakasleek oso forma-zio gutxi dutela ikusten da eta EuskalHerriaren inguruko informaziorik,ikastoletan ere, aspaldi ez dela jaso.Horretan aldaketa nabarmena gertatuda. Nire seme zaharrenak, esaterako,34 urte ditu, eta ikastolan Euskal Herri-ko historia eman zuen, gogoratzen naizElkarrek ateratako liburuak zituela; bi-garren semea, berriz, sei urte gazteagoada, eta horrek ez zuen eman Euskal He-

    rriko historiarik. Orain, gazteek, hitzal-diak eskatzen dizkigutenean, EuskalHerriko historia eskatzen dute, herriariburuz ez baitakite ezer, eta hori kezka-tzeko modukoa da. Irakasle berriek ereez dute informazio hori jaso. Eta EuskalHerria alde horretatik desegiten ari da;kultura mantentzen ez badugu eta ga-ratzen ez badugu, Euskal Herrian bizi-ko gara, baina horrek ez du ezer esannahi izango. Horregatik uste dut ideiaona dela Euskal Herriaren ingurukoikastaroak eskaintzeko lekuren bat an-tolatzea, irakasleek informazioa jasodezaten, horren inguruko materialaksor daitezen…

    Hain zuzen ere, curriculumofizialean bost gaitasun jasotzendira. Horietako bat norbera izatenikastea da, eta norbera izatearenbidean euskal herritar etaeuskaldun izateak garrantzia dute.Horretarako, geure nortasunagaratzeko, historia ezagutzea eta

  • 20 •hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    aliziastürtze

    E

    “Eta EuskalHerria alde horretatikdesegiten ari da;kultura mantentzen ezbadugu eta garatzen

    ez badugu, EuskalHerrian biziko gara,baina horrek ez du

    ezer esan nahi izango.Horregatik uste dut

    ideia ona dela EuskalHerriaren inguruko

    ikastaroak eskaintzekolekuren bat antolatzea,irakasleek informazioa

    jaso dezaten, horreninguruko materialak

    sor daitezen…

    lantzea beharrezkoa da. Nolairakatsi gure historia ikasleei?

    Duela urte batzuetatik hona gain-behera prozesu batean sartu gara eta le-hen ematen ziren gauzak, gaur egunezin dira eman, berehala aurrean izan-go dituzulako PP edo PSOE, edo edo-nor, zenbait gauza onartezinak direlaesanaz (arrazakeria dela, “terrorista”izaten irakasten dela…). Hezkuntzaerabat politizatu da, eta zenbait lekutanEuskal Herria bera ere ezin da aipatu.EAJk ere gai horietan etengabe egitendu atzera eta Euskal Herria, ondorioz,ez da agertu ere egiten.

    Eta zer egin beharko litzatekehorren aurrean?

    Pentsatzen dut interesa duen jen-dea badela. Beharrezkoa da jende horibiltzen joatea eta gaia lantzea, proiek-tuak aurrera egin dezan. Ikastaro ba-tzuk antola daitezke irakasleek infor-mazio gehiago izan dezaten, eta, erahorretan, agian, zenbait gai sartuko di-tuzte euren ikasgai-zerrendetan. Gauregun, ikasliburuak erabiltzen dira, etabadakigu zer den hor agertzen dena.Irakasle batek, zenbait pauso eman di-tzake bere kabuz, bere ekimenez, bai-na nik uste dut mugimendu bat sortubehar dela, curriculum ofizialak ezar-tzen duenaz gain beste zerbait eskain-tzeko; eta eskaintzen duzun neurrian,indarra egiten duzun neurrian, gauzakaldatzen hasten dira. Proiektu zehatzenbidez pausoak ematen joan behar du-gu.

    Formazioa izango litzateke prozesuhorren lehen urratsa, beraz.

    Bai. Askotan, informazioa da ira-kasleei falta zaiena, eta hortik abiatuta,

    jarraipena izango duen prozesua anto-la daiteke. Izan ere, garrantzia dutenaksoilik teknologia berriak eta ingelesabadira, ikastola izango da, baina ikasto-la hitzak berak zentzua galduko du nireustez. Beste alternatiba bat gorpuztenjoan behar dugu, baina bidea ez daerraza. Guk urteak daramatzagu mate-rialgintzan, eta Eusko Jaurlaritzaren al-detik nolako zentsura dagoen ikustendugu. Horrek, aurretik autozentsuraegitera garamatza ezinbestean, eta, ha-la ere, hainbat gauza ez dizkigute onar-tzen. Izututa daude, badakitelako PP-koren bat, beharbada, arrazismoaz hitzegiten hasiko dela.

    Baduzu buruan kasuren bat? Atzerabotatzea pentsaezina izan zitekeenadibideren bat, baina hala ere,atzera bota dutena?

    Asko dira, askotan gertatu zaigu. Es-painiako historia eman behar da, adibi-dez, eta Espainiako edo Frantziako his-toria guk ez dugu inoiz idatziko, ez bai-ta gure historia, eta idaztekotan, EuskalHerriko ikuspuntutik egingo genuke,Katalunian egiten duten moduan. Gauregun hori egitea ezinezkoa da. Eta, no-la idatziko dut nik haiek nahi duten li-burua? Lehen hainbat interpretazio his-toriko eskaintzeko aukera bazen;orain, eskaintza bakarra dago eta ezinda hortik atera. Hori zentsura da. Nikbadakit ezin dudala Euskal Herriko his-toriari buruz nahi nukeen liburua idatzieta beharrezkoa litzateke, instituzioe-tatik kanpo material alternatibo horiekantolatzea.

    Beraz, testugintzarendemokratizazioa behar da…

    Bai, nik uste dut baietz. UZEIn ari-tzen nintzenean, B.B.B.-rako historia li-buru bat egin genuen, eta orduan, Es-painiako estatuan baziren nahiko mar-xistak ziren ikasmaterial batzuk. Hori,gaur egun, pentsaezina da. Eta EuskalHerriaren inguruan zer esanik ez: kon-tu handiz ibili behar duzu, esate batera-ko, genetika kontuak aipatzen direne-an, arraza kontuak aipatzen direnean,historiako zenbait pasarte aipatzen di-

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 21

    renean… Dena folklore hutsa bihur-tzen ari da, mamirik gabeko zerbait; pi-lota, kirolak… horrelakoetan geratzen

    ari gara eta horren adibide gisa, ETB-1telebista katea ikusi besterik ez dago;lotsagarria da. Euskara, orohar, biga-

    rren mailakotzat hartzen da, sinboliko-ki hartzen da, eta geure erroak, geurehistoria eta geure kultura berreskuratubeharko genituzke.

    Gure herriaren historianemakumeak garrantzi handia izandu, eta hori ere ez da erakusteneskolan. Azalduko al zeniguke zeinizan den paper hori eta nola helarazidakiekeen hori ikasle gazteei?

    Sistema oso zaharra da eta mendee-tan zehar endekatzen joan da, baina nikuste dut sistema hori erakusteak, gizar-tea beste era batera antola daitekeelaikusteko balio duela; sistema berdin-tzaileagoa antola daitekeela, eta bage-nituela naturarekiko balio batzuk, ba-lio solidarioagoak eta berdintzalea-goak. Bestetik, sistema hori erakuste-ak, gauzak zergatik eta nola endeka-tzen diren azaltzeko eta Euskal Herriakberezkoak zituen hainbat elementu(berez onak eta baliagarriak izan zitez-keenak) zergatik galdu dituen (edo gal-tzen joan den) azaltzeko balio du. Etagarbi izan behar dugu matriarkalismo-az ari garenean, ez dugula esaten ema-kumea gizonaren gainetik zegoenik,baizik eta bi sexuen arteko nola-halakoberdintasun bat bazegoela; berdinta-suna ezberdintasunean. Eta posible de-la horrelako zerbait gertatzea; ez berdi-nak izatea, desberdinak izatea, baina,era berean, maila berean egotea. Etxe-aren garrantzia ere azpimarratzekoada; etxea bizitzeko lekua, lan egitekolekua, errituak egiteko lekua, hildako-ekin harremana izateko lekua zen, etahor, emakumearen papera lehen mai-lakoa zen. Ikasleei hizkuntzaren bidezazal dakieke hori guztia, hizkuntzakhori guztia islatzen baitu; hitanoa aipa-tuta, generoen arteko bereizketarik ezdagoela adieraziz… Eta ahaidetasunharremanak ere hor ditugu, senide ba-koitzak zuen funtzioa, toponimia, geu-re sinboloak… Mariri buruz hitz egindezakegu, adibidez, eta horren atzeanzer dagoen azaldu.

    Beraz, gaia hainbat arlotatik bideradaiteke; euskararen aldetik, toponi-miaren aldetik, genero aldetik, lanaren

  • 22 •hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    aliziastürtze

    E

    “Garbi izanbehar dugumatriarkalismoaz arigarenean, ez dugulaesaten emakumeagizonaren gainetik

    zegoenik, baizik eta bisexuen arteko nola-halako berdintasun

    bat bazegoela;berdintasuna

    ezberdintasunean. Etaposible dela horrelako

    zerbait gertatzea; ezberdinak izatea,

    desberdinak izatea,baina, era berean,

    maila berean egotea.

    inguruan Euskal Herrian zegoen ikus-puntuaren aldetik… Emakumearenlana beste era batera ikusten zen; ga-rrantzia ematen zitzaion etxearen partezelako. Espainian eta Frantzian sistemafeudala ezarri zen, sistema oso hierarki-koa zen, Elizak garrantzi handia zuen,eta, ondorioz, gizon eta emakumeenarteko aldea oso handia zen. Hemen,ostera, Elizak lan handiagoa izan zuensartzeko eta egonkortzeko, eta denbo-ra luzeagoz eutsi zitzaion emakumea-ren garrantziari. Eliza sartzearekin ba-tera, dena den, emakumearen papera,endekatuz joan zen Euskal Herrian ere.

    Eta emakumeak Euskal Herrianizan duen paper horren gainekoaztarnarik geratzen al da egun?Gizarteari begiratuta, eta azterketazehatzik egin gabe, ezetz dirudi…

    Telebistak eta bizimodu berriekeragin handia izan dute, baina nik ustedut aztarnaren bat geratzen dela, herribatzuetan, baserri batzuetan. Emaku-meak eta hark egiten zuen lanak zutengarrantzia oso ongi erakusten du San-dra Ott-ek Santa Grazin egindako iker-ketak. Santa Graziko artzainen bizimo-

    duaren inguruko tesia egin zuen, etabertan oso ongi ikusten da sistema osoantolatua zutela, mundu ikuskera oro-kor bat zutela... Tesia duela 30 bat urteegin zuen, eta emakumearen garran-tzia handia zen oraindik, bai sinbolis-mo aldetik eta baita lanari zegokioneanere. Artzainak, udan mendiko txabola-ra igotzen ziren, eta han etxeko sistemabera errepikatzen zuten; sistema zirku-larra, alegia. Sistema ez baita hierarki-koa, zirkularra baizik. Txabolan lan ko-puru jakin bat dago eta lanik onena, de-nek gustukoen dutena, gazta egitea da;lan horri etxekanderearen lana deitzenzaio. Lan horiek zirkularki egiten dira;egun batean, txabola garbitu, hurren-goan ardiak jetzi, eta azkenean gaztaegin; zirkularra denez, denek egiten di-tuzte lan guztiak, beraz, berdintasu-nezko gizartea da; inor ez da inoiz ino-ren gainetik jartzen. “Üngürü” esatenzioten, horrela, zirkuluan egiten zutela-ko.

    Auzolana ere oso garrantzitsuazen eta markatuta zegoen baita ere,lehen auzoa zein zen, bigarrena, zer-bait izanez gero nora jo behar zuten…hori guztia arautua zegoen. Sandra

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 23

    Emakundek euskararen

    erabilera sexistaren inguruan

    egindako txostenak eta gidak

    ahotan izan ditu Alizia Stürtzek,

    izan ere ez dago ados elkarteak

    egiten duen balorazioarekin:

    “Euskaran sexismoa dagoela

    diote, eta hitanoa baztertu

    beharra ere aipatzen dute, baina

    nik uste dut hori, hitanoa ez

    ulertzea, eta euskararen arima

    ez ulertzea dela. Horrelakoetan

    ere islatzen da zenbat gauza

    galdu ditugun geure

    nortasunaren inguruan”.

    Ott handik hamar urtera itzuli zenSanta Grazira, eta dena oso aldatutaikusi zuen. Oso azkar ematen ari diraaldaketa horiek, urte luzez iraun etagero.

    Bizirik irauteko gakoak zein direnasmatu beharko genuke. Zeintzukdira?

    Bat euskara da zalantzarik gabe,euskara bizia. Euskara bizirik egoteko,Euskal Herriak gauza interesgarriak di-tuela ere erakutsi behar da. Ez da eus-kara ikaste hutsa, baizik eta horren in-guruan dagoen guztia.

    Aldaketak oso azkar gertatzen aridirela aipatu duzu. Nola prestaditzakegu ikasleak munduglobalizatuak dakartzan erronkeieta zailtasunei aurre egiteko?

    Nik uste dut Euskal Herriaz ari gare-nez, Euskal Herriak historian erakutsidituen elementu baliagarrien inguruanzerbait lantzea, eta horren bidez balio-ak aldaraztea beharrezkoa dela. Gazteasko kutsatuta daude dagoeneko etabaloratzen duten gauza bakarra kon-tsumoa da, aisialdian edatea… Zentzuhorretan, ez euskarak, ez euskal balio-ek ez dute lekurik, eta hori da aldarazi

    behar dena. Balio batzuk beste batzukbaino aberasgarriagoak dira eta horiekerakutsi behar zaizkie. Gazteak batzue-tan ez daude pozik egiten ari diren bizi-moduarekin, eta gurasoak, gainera, as-kotan beste arazo bat dira, sartu denlehiakortasunarekin ikasle askok ezbaitute ezertarako denborarik izaten,denbora guztia hartuta dute; ingelesadela, musika dela… Hori ere aldarazibehar da, balioak aldarazi behar dira etagarbi izan behar dugu ikasketez gain,haurrek eta gazteek aisialdirako den-bora izan behar dutela, eta jolasten ereikasi behar dutela.

    Zein dira bultzatu beharreko baliohoriek?

    Geure buruarekin gustura bizitze-ko solidarioa izatea, konsumista ez iza-tea, sartu diren hainbat elementu baz-tertzea, ingurukoei laguntzen jakitea…ezinbestekoa da. Hori guztia berresku-ratzea oso garrantzitsua da.

  • 24 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    e k a r p e n a k

    Seme-alaben bortizkeria gurasoekiko Gelan duen eragina

    Gurasoek seme-alaben aldetikbortizkeria (fisikoa zein psikologi-koa) jasaten dutelako jartzen dituztensalaketen kopuruak gora egin du az-kenaldian. Horrelako kasuak nerabe-zaroan gertatzen dira batez ere; etahainbat adituren esanetan, mutilekindarkeria fisikoa erabiltzeko joeradute, eta neskek, berriz, indarkeriapsikologikora jotzen dute. Kasu ho-rietan guztietan, normalean eta batikbat, amari egiten zaio eraso. NildaGorvein eta Pilar Legarra mota horre-tako arazoak dituzten familiekin ari-tzen dira lanean,eta arazo horiek au-rreikusteko eta bideratzeko eskolakduen garrantzia azpimarratu dute.

    Gurasoekiko seme-alabenbortizkeria dela eta, gero etasalaketa gehiago jartzen dira. Zerari da gertatzen?

    Pilar: Nik uste dut horrelako ka-suak beti gertatu direla, baina gauregun aldeak daude. Lehen, indarkeria,agresibitatea berezkoa duten gaixota-sunekin edota hainbat kontsumorekinlotzen zen; baina orain hori aldatu eginda. Gurasoak jotzen dituzten gazteakkalean normaltzat hartzen direnak dira;ez dago kontsumorik, eta, egotekotan,ez da handia, eskolara joaten dira, ohi-ko bizitza egiten dute… Baina guraso-ak jotzen dituzte. Salaketara ez da bat-batean iristen; izan ere, edozein fami-liarentzat gogorra da gertatzen ari zaio-na aitortzea, eta egoera jasangaitza den

    arte, normalean ez da pausorik ematen. Nilda:Genero indarkeriarekin ger-

    tatzen den gauza bera gertatzen da, hauda, kosta egiten da norbera bizitzen aridena kanporatzea. Larritasunari dago-kionez berdintsua da, baina indarkeriaseme-alabengandik datorrenean bes-telako beldurrak ere agertzen dira. Bes-teak beste, gizarteak eta ingurukoek,horrelako zerbait gertatzen ari bada,gurasoek seme-alabak era egokian he-zi ez dituztelako dela pentsa dezakete,eta gurasoak horren beldur ere izatendira.

    Zerk bultzatzen ditu seme-alabakgurasoen kontra jotzera?

    Pilar: Aztertuz gero, autoestimubaxuko gazteak direla ikusten dugu,

    oso egozentrikoak, nahi duten guztiaahaleginik egin gabe jasotzen dute-nak… Eta ez da arraroa babeserakogehiegizko joera duten gurasoekin ger-tatzea. Gurasoek seme-alabei ez dietemugarik jartzen, eta eskatzen dutenguztia izatera ohitzen direnez, ezezkoajasotzen dutenean, erreakzioa dago.Normalean, indarkeria fisikoaren au-rretik irainak izaten dira, baina gerokolpeak datoz, ondoren hori guztiaorokortu egiten da eta kontrola galtzenda, erabat. Gurasoek ez diete esatengazteei ezin dituztenik jo eta amek, ba-tez ere, gertatzen ari dena justifikatzekojoera izaten dute, “oso jatorra da, bainajenio txarra du”, modukoak esanaz.

    Nilda: Familian, sekula hautsi be-harko ez litzatekeen sistema hierarki-

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 25

    bei, eta hurrengo egunean eskolara do-az, irakasleari errieta egitera. Seme-ala-bek esandakoa ez da zalantzan jartzen.Gurasoek gutxiesten duten irakasleariasko kostako zaio hurrengo eguneanautoritatea jartzea. Gazteak botereahartzen doaz, eta egoera kontrolaezinaizatera iristen da, batzuetan. Kontuanizan behar dugu, baita ere, indarkeria,zenbait kasutan, eskaera moduan ulerdaitekeela, “jar diezazkidatela mugakkanpotik” moduko eskaera baten gisa-ra. Haurrak euskarriak eskatzen ditu as-kotan, kanpotik ikusten ez den arren.

    Irakasleek zer laguntza eskaindezakete kasu horietan? Zer pausojarrai ditzakete? Zer dago haienesku?

    Nilda:Lehenik, arazoa ezagutu be-har dute eta, ikasleen jokabideak azter-tzeko jarraibide batzuk izan behar di-tuzte. Eskolan, gai horren ingurukoprotokoloa izan beharko lukete. Gertadaiteke, bestalde, arazoaren berri gura-soek ematea. Gurasoak nora bideratujakin beharko lukete, eskolan orienta-tzaile lana egin beharko lukete.

    Pilar: Irakasleek kartak ahoz gorajarri behar dituzte, eta gurasoei esan be-har diete arazoa ez dela egun batetikbestera pasako, patologia bat dela etabideratu behar dela. 12 eta 18 urte bitar-teko gazteen artean gertatzen dira, ba-tez ere, horrelako kasuak, eta adin ho-rretan, gazte gehienak eskolan izatendira; horregatik diogu ikastetxeak ka-suak antzemateko leku aproposak izandaitezkeela. Tratamendua egiterik ezdute izango, baina, behintzat, arazoabidera dezakete.

    Baina nola antzeman ditzaketeirakasleek kasu horiek?

    Pilar: Erasotzailea den ikasle horinormalean ez da soilik erasotzaile. Nor-malean ez du egoki funtzionatzen, ezdu harreman onik izaten eta irakaslea-rekin ez da ongi moldatzen, autoritate-rik onartzen ez duelako.

    tan beste arazo batzuk gerta daitezke,baina gurasoekiko indarkeria erdi-goimailako klaseetan gertatzen da, batezere.

    Eskolan ere, irakasleekin gauzabera gerta daitekeela esan duzue.

    Pilar: Bai. Izan ere, gertuen dutenautoritateari eraso egiten badiote (gu-rasoei), irakasleari eraso egitea ere,erraza izango da. Mugak hausten dire-nean, eskolan edozer gerta daiteke.

    Nilda: Horri aurre egiteko tresnakeskaintzea da, hain zuzen ere, gure hel-burua: irakasleei arazoa ezagutaraztea,nola gertatzen den jakitea eta zer sinto-ma duen jakitea; gelan kasuren bat an-tzemanez gero, edo aita edo ama bathorrelako gairen batekin etorriz gero,zer egin dezaketen esatea. Horretara-ko, tresnak eskaini nahi ditugu. Esko-lak ez du arazoa konponduko, bainazer egin behar duen jakin behar du.

    Prebentzioak garrantzi handia duhorrelako kasuetan. Nola aurrehartu kasu horiei?

    Nilda: Lehena, familiari informa-zioa helaraztea da, horrelako egoerabaten aurrean dauden edo ez jakin de-zaten. Guraso-eskola oinarrizkoa daguretzat, inor ez delako jaiotzen amaedo aita izaten jakinda. Jendeari kostaegiten zaio horrelakoetara joatea, bai-na kontzientziazio lana egitea oso ga-rrantzitsua da.

    Pilar: Eta beste alderdi bat ere bada,gizartean arauak zerbait txarra izangobalira bezala ikusten direla. Leku guz-tiak askoz ere demokratikoagoak diragaur egun: eskola demokratikoa da,gurasoak demokratikoak gara eta osoongi konpontzen gara seme-alabe-kin… Gizartean errotu diren ideia ho-riek gurasoei ez diete arauak jartzekobaimenik ematen, eta guraso zorrotzakgaizki ikusiak dira. Lehen gurasoak zo-rrotzagoak ziren, guztiak, eta denekonartzen zuten. Eskolan zerbait gerta-tzen bazen, irakasleak zigortzen zin-tuen eta, ondoren, etxean zigortzenzintuzten. Orain, gurasoek, irakasleakzer egin dien galdetzen diete seme-ala-

    koa dago. Eta hierarkia hori hausten de-nean, oso zaila da berreskuratzea. Gu-rasoek askotan mugak jartzeko etaezezkoak emateko beldurra dutela di-rudi. Lehen ezetz esatea ohikoa zen etabaiezkoa, salbuespena; baina, gauregun kontrakoa gertatzen da. Gauregun, denari baiezkoa ematen zaio, te-lebista ikusteari, beranduago etortzea-ri… Ez dute ezezkorik ulertzen eta, gai-nera, gainerakoen kontra jartzen zai-tuzte, arraroa izango bazina bezala.Maitasuna, seme-alabak zaintzea, gu-rasoen rola… mugarik ez jartzearekinlotu dira. Eta zabaldua dago arauak ja-rriz gero, maitasuna galduko dugulakoideia, baina ez da hala.

    Pilar: Mugak jartzen badira, maita-suna hobeto erakusten da. Seme-ala-bekin egoteko denbora faltak ere eragi-na du; gatazkak saihesten ditugu, bainahainbeste saihestearekin, guraso gisadugun ardura ere alde batera uzten du-gu sarritan.

    Nilda: Errazagoa eta askoz erosoa-goa da, mugak jarri eta horiei eutsi be-harrean, denari baiezkoa esatea. Etagazteek etxean mugak eta arauak bar-neratzen ez badituzte, beste inguruetanere ez dituzte barneratuko. Familianarauak gainditzen dituztenean, siste-mari desafio egingo diote, eta erraza dagainerako lekuetan gauza bera egitea.Familiari desafio egin diezaioketelaikusten dutenean, eskolan gauza beragertatzen da. Indarkeria balio batgehiago izatera pasatu da, eta askotankomunikaziorako tresna ere izaten da.

    Zein ingurunetan gertatzen dirahorrelako kasuak?

    Pilar: Erdi-goi mailako klaseetangertatzen ari da; baliabideak dituztenetxeetan.

    Nilda: Eskatu bezain laster, eskatu-takoa jasotzen duten gazteak dira eta,beraz, diru faltarik ez duten familietangertatzen da. Gizarte maila baxuagoe-

  • 26 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    e s p e r i e n t z i a k

    EJE proiektuaEnpresak sortuz ikasteko aukera

    Elgoibarko Makina ErremintarenInstitutuko ikasleek egiazko enpre-sak sortzen dituzte,Iñaki Ugalde ira-kaslearen laguntzaz. Enpresa txi-kien eta enpresa ertainen adminis-trazioa eta kudeaketa izeneko ikas-gaia eman behar dute, eta enpresabatek nola funtzionatzen duen ikus-teko, horietako bat sortzea bainoezer hoberik ez da. Beraz, EJE pro-iektuak eskaintzen duen aukera ba-liatuta, hori proposatzen die irakas-leak ikasleei: benetako enpresa batsortzea eta haiek gidatzea. Ikasge-lan, rolak erabat aldatzen dira, ikas-leak protagonistak dira eta irakas-lea, gidaria. Ikasleek diote eskolakiristeko zain egoten direla, eta ira-kaslea hezitzaile izatea zer den iku-si dutela, irakaslearen betiko irudiaalde batera utzita. Ikasleak eurenbeharren arabera joaten dira ikas-ten,eta komunikazioa,sormena edo-ta talde lana lantzen dituzte. Denakdaude gustura esperientziarekin.

    Elgoibarko Makina ErremintarenInstitutuko Erdi Mailako Heziketa Zi-kloko ikasleak ari dira esperientzia au-rrera eramaten, Iñaki Ugalde irakaslea-ren laguntzaz. Duela bi urte, ikasketa-buruak ikasgai berri bat eman behar zu-tela esan zien Iñakiri eta beste lankidebati: Enpresa txikien eta enpresa ertai-nen administrazioa eta kudeaketa.

    Ikasgaia zaila da, eta arintzeko, betikometodoa hautsi beharra ikusi zuten,Iñakik esan digunez: “Lan egiteko beti-ko modua aldatu behar genuela ikusigenuen. Eskolak betiko moduan ema-ten direnean, irakasleak eskola ematendu, ikasleak erdi lo egoten dira eta par-te hartzea oso baxua izaten da. Horrela-koetan, irakaslea eta ikasleak aspertuegiten dira”. Eta gauzak aldatzeko as-moz, EJE proiektuari buruzko ikastaroaegin zuten Iñakik eta lankideak. EJE,proiektuetan oinarritutako metodo pe-dagogikoa da; interesgarria iruditu zi-tzaien, eta ikasgelan aplikatzea erabakizuten.

    EJE proiektuak egiazko enpresa batsortzea du helburu. Finantzazio iturriakegiazkoak dira, ikasleek banketxera jo-

    an behar dute kreditu bat eskatzera, en-presa gidatu behar dute… Normaleankooperatiba bat sortzen dute, Iñakik bi-dea zehazten die eta ikasleek erabaki-tzen dute zer pauso emango dituzten.

    Eginkizun-aldaketa prozesuaEJE proiektuan, irakaslearen fun-

    tzioa eta eskolak erabat aldatzen dira.“Aplikatuko genuena metodo berri-tzailea izango zela esan nien, eta egin-kizun-aldaketaren prozesu horretanhaiek ere parte hartuko zutela, proze-sua dinamikoa izango zela”, esan diguIñakik. “Unitate didaktiko guztiak ezemateari beldurra dioten irakasleak ba-dira, baina hemen ez da halakorik ger-tatzen. Azkenean, beste era batera, bai-na teoria guztia ematen dugu, proze-

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 27

    penak egiten. Talde kohesioaren ga-rrantziaz ere jabetu dira. Arazo askoriegin behar izan diete aurre, eta eraba-kiak denen artean hartzen ikasi dute.Beraz, ikasgelako ereduak aldatu be-har ditugu. Komunikazioa eta lan koo-peratiboa beharrezkoak dira, norberakondokoari lagundu behar dio helburunagusia lortzeko, eta elkarlananeanaritzen dira. Enpresan, lanpostu guz-tiek duten garrantzia ikusten dute, etalidergoaren kontzeptua lantzen dute;norberak bere lan esparruko lider sen-titu behar du”, esan du Iñakik.

    Erronka nagusia proiektuaren gara-pena helburu bilakatzea da, eta, helbu-rua, proiektuaren garapenaren atzeandauden pertsonak dira. Proiektuaamaitu edo ez, horrek ez du garrantzi-rik, berdin du enpresa ongi edo gaizkijoan den. Bizi izandako guztia da ga-rrantzitsua, egindako lana. Ikasleak la-nerako era praktikoan prestatzen di-tuzte, eta bertan topatuko dituzten go-rabeherak ahalik eta erarik egiazkoe-nean aurkezten dizkiete. Ikasleek dio-te, lanerako asko ikasi duten arren, ba-tez ere pertsona gisa ikasi dutela.

    bera banatzen dituzte eginkizunak, el-karren artean ados jartzen dira eta ardu-rak betetzen dituzte; izan ere, batekhuts eginez gero, talde osoak jasaten di-tu horren ondorioak. Eta, gainera, de-nak inplikatzen dira denen lanean, etatalde-lanak garrantzi handia hartzendu. “Elkarri laguntza eskaintzen dioteune oro, ezin dute inor baztertu. Kon-promiso jakina eta helburu jakina di-tuen lan-taldeak badaki zer egin beharduen. Prozesuaren emaitzak berengain hartzen dituzte, eta garrantzi han-dia du horrek. Enpresa ongi edo gaizkibadoa, arduradunak haiek dira. Nik bi-tartekoak eta laguntza eskaintzen diz-kiet, baina enpresak porrot egiten ba-du, ardura haiena besterik ez da, eta ho-ri onartzen dute. Talde lanean aritzeakdituen zailtasunak ezagutzen dituzte,eta elkarri ardurak eskatzen dizkiote”,esan digu Iñakik. Komunikazioak, be-raz, garrantzi handia du prozesu guz-tian.

    Ikasleak talde-lanaren garrantziazjabetu dira, haietako batek esan due-nez: “Talde lana egiterakoan, askotan,norberak etxean egiten zuen zegokionzatia eta, ondoren, dena grapatu eta ira-kasleari entregatzen genion. Nik erehori egiten nuen, baina orain ikusi dutbenetan talde lana zer den. Egunero zu-re lankideak jasatea zer den ere, ez dutjakin orain arte”. Elkarrenganako erres-petua izatea izan da zailtasun handie-netako bat ikasleek diotenez, eta au-rreiritziak alde batera utzi behar izan di-tuzte lana egiteko. Denek egin behardute ahalegina enpresa ongi joan da-din, izan ere, norbaitek egin beharre-koa egiten ez badu, gainerakoen lanaere oztopatu egingo du. Esaterako,produktuak jaso behar dituenak jaso-tzen ez baditu, garraiolariak ezingo ditubidali, produkturik ez dagoelako. Be-raz, elkarri laguntzen diote, arazoakgainditzeko eta proiektua aurrera era-mateko.

    “Berrikuntza eta ikaskuntza bultza-tu nahi ditugu. Ikasleek gauza berriakegin daitezkeela ikusi dute; ikasgelanbeste era batera egin daitekeela lan.Ekintzaile izaten ikasi dute, euren ekar-

    suak aurrera egin ahala ikasleek beha-rrezko dutelako. Haiek egiten dizkida-ten galderek teoria azaltzeko aukeraematen didate, eta horrek jarrera alda-keta dakar, behar dutena haiek eska-tzen dutelako”, jarraitu du Iñakik. Auto-gestionatutako taldeak dira, eta irakas-leak gidari lana egiten du. Ikasleren ba-tek arazorik baldin badu, denei ematendie azalpena, noizbait egoera horretanegonez gero, arazoa konpontzen jakindezaten. “Nik, ikasgelan, dagokidan ar-dura nire gain hartzen dut, baina nabar-mendu gabe. Eska diezadatela lagun-tza behar dutenean. Ez diet ezer inpo-satzen, prozesu horretan bitartekarianaiz, orientatzailea, eta behar duten in-formazioa jasotzera nora jo behar du-ten esaten diet. Espazio berriak sortzenditugu, pentsatzeko denbora hartzendugu, eta eguraldi ona egiten badu,ikasgelan egon beharrean kalera atera-tzen gara. Lana bera da, baina gustura-go daude”, jarraitu du Iñakik. Irakasleataldekide bat gehiago da, eta horrek as-ko aldatzen du ikasgelako giroa.

    Egiazko enpresa bat sortzeak bel-durra eman zien hasieran ikasleei, ezbaitzuten beren burua enpresa bat gi-datzeko prest ikusten. Baina, pixkana-ka, beldur hori desagertzen joan zen etaeskola orduak iristeko gogoa areagotuegin zen. Motibatu egiten dira, eta en-presa nola doan jakiteko irrikaz egotendira.

    Hasieran ez zuten konfiantza han-dirik elkarlanean hasteko, Iñakik esandigunez: “Inork ez die inoiz gaitasunguztiak lantzen utzi. Betiko sistemaezagutu dute: ikasgelara joan, irakasle-ari entzun eta kito. Baina, orain, eurenlana balioesten dute, eta proiektua au-rrera aterako dutela sinesten dudalaikusten dute”. Ikasleek beren gain har-tzen dute proiektuaren ardura guztia,irakasleak proiektuaren atzean dagoenardura baino ez du hartzen. Norberakdituen gaitasunen eta zaletasunen ara-

    Egiazko enpresa batsortzeak beldurra eman

    zien hasieran ikasleei,ezbaitzuten beren buruaenpresa bat gidatzeko

    prest ikusten. Baina,pixkanaka,beldur hori

    desagertzen joan zen etaeskola orduak iristeko

    gogoa areagotu egin zen. Motibatu egiten

    dira,eta enpresa noladoan jakiteko irrikaz

    egoten dira.

  • 28 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Ingurumenarekin lotura dute LaAnunciata ikastetxeko ikasleek lantzendituzten ikerketa proiektu guztiek. Do-nostiako ikastetxea bada ere, Pasaiatikoso gertu kokatua dago, eta Oarsoalde-an egiten dituzte azterketak. Horietakoasko ura aztertzeko lanak dira; Jaizki-bel, Ulia eta San Markos mendietakoiturriak aztertu dituzte, Lezoko errekabateko parametro fisikoak eta kimiko-ak, eta Molinao errekan parametro bio-logikoak ere aztertu dituzte, mikroor-ganismoen azterketaren bidez. Guzti-ra, Pasaiako hamar erreka aztertu dituz-te. Eusko Jaurlaritzak antolatutako‘Ibaialde’ proiektuaren bidez, bestalde,bi ibai ikertu dituzte: Oiartzun ibaia etaMolinao ibaia. Eta ‘Azterkosta’ progra-ma ere lantzen dute.

    Baina, bada gehiago ere. Juan Car-

    los Lizarazu irakasleak esan digunez,Irunen beste proiektu bat egin zuten:Plaiaundin, landareen gainean. Parkeekologiko horretan zer zuhaitz motadauden aztertu zuten ikasleek, eta gidadikotomikoa osatu zuten hainbat lan-dare mota sailkatzeko; horrekin batera,ibilbidea zehaztu zuten, parkeko lan-dare guztiak ikusteko.

    Beste proiektuetako bat sagardoa-

    ren gainekoa izan zen; sagardoa non-dik datorren aztertu zuten, eta nola hasiziren egiten, zer makineria dagoen, no-la garatu den… Eta sagarretik ateratzenden muztioa sagardo bihurtzeko pro-zesuan parte hartzen duten onddoakere aztertu zituzten.

    Ikerketa lanak egin ondoren, ikas-leek hiru joko sortu dituzte; bata zuhai-tzei buruzkoa da, txikientzat batez ere;

    e s p e r i e n t z i a k

    Ingurumenarekin lotutako hain-bat proiektu lantzen dituzte Donos-tiako La Anunciata ikastetxeko ikas-leek. Ikastetxearen inguruan egitendituzte proiektuak, eta Oarsoaldekoerrekak, iturriak, landareak… az-tertu zituzten joan den ikasturtean,gelan ikusitakoa bertatik bertaraezagutzeko. Batxilergoko ikasleakaritzen dira, batez ere, proiektuakegiten,bai gustura aritu ere, izan erehaietako askok asteburuetan egitendituzte lanak. Miramongo Zientzia-ren Kutxaguneak antolatzen duenExperimentaldia azokan erakutsizuten egindakoa.

    La Anunciata ikastetxeaNatura ezagutzeko hamaika proiektu

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 29

    Haizea Larunbek “Gure eskual-deko iturburuak” izeneko lana egindu ikaskide batzuekin batera. Jaiz-kibel,Ulia eta San Markos mendieta-ra igo dira han dauden iturriak ikus-teko eta horien egoera nolakoa denaztertzeko. Atera duten ondorionagusia hau da: ez daude iturburuasko, eta ur asko galtzen da dagoensistema ez delako egokia, eta uraetengabe isurtzen delako. Astebu-ruetan egiten zituzten lana egitekoirteerak; igande goizetan mendirajoaten ziren, eta, ondoren, laborate-giko frogak ikastetxean egiten zituz-ten.

    Nola topatu zenituzten iturriak?Mendiko bideetatik joaten ginen,

    eta topatu egiten genituen. Horrekin

    batera, mendiko mapak hartu geni-tuen, eta iturburuak kokatzen joan gi-nen.

    Aztertutako guztia paperean jasoduzue. Zer pauso eman dituzue lanaosatzeko eta antolatzeko?

    Lehenik, erabilitako metodologia-ren azalpena egin genuen. Gipuzkoa-ko uraren egoera nolakoa den azaldugenuen; eta urtegiek ur asko dutelaikusi genuen. Uraren kalitateak nola-koa izan behar duen zehaztu genuen,eta, ondoren, iturriak eta horien ingu-

    beste bat, ibaiaren gainekoa da, etahainbat atal ditu: kirolak, animaliak,landareak… Eta energiari buruzko jola-sa ere badute, monopoliren antzekoa;Energipoli izena jarri diote, eta energia-rekin lotutako galderak erantzun behardira. Diruarekin jolasten da, eta beraz,matematika lantzeko balio du.

    Ikasleak ikerlari, baita astebu-ruetan ere

    DBHko 3. mailan hasten dira ikasle-ak ‘Ibaialde’ proiektua lantzen, baina,batez ere, ondoren, Batxilergoko 1.mailan, aritzen dira proiektu horietan

    lanean. Maila horretan, ikasturtean ze-har, euren kabuz egin behar dute iker-keta, eta nahi izanez gero, Batxilergoko2. mailan jarrai dezakete ikerketarekin.Ikasle asko gustura daude esperien-tziarekin, eta eskola amaitu arte jarrai-tzen dute ikerketa munduan sartuta.“Ikasle batzuk boluntarioak dira, eta,letretan egon arren, gustuko dute iker-ketaren mundua, eta gustura aritzen di-ra lan horiek egiten”, esan digu Lizara-zuk. Horrelakoetan, eskola-orduz kan-po aritzen dira lanean, arratsaldeetanedo asteburuetan.

    Proiektuek ikasturte osoan zehar

    irauten dute, Lizarazuk esan digunez:“Batxilergoko 1. mailan ikerketa batnola egiten den azaltzen diet. Ikasleekgaiak proposatzen dituzte, eta eginga-rria den ala ez ikusten dugu. Ingeniari-tza genetikoaren gaineko proiektuaegin nahi dutela esaten badute, ezinez-koa dela esaten diet, eta, horretarako,unibertsitatera joan behar dutela. Ba-tzuetan nik ematen dizkiet gaiak, etahaiek aukeratzen dituzte”.

    Irakaslea eta ikasleak, guztiak dau-de gustura egindako lanarekin, eta da-tozen ikasturteetan bide beretik jarrai-tzeko asmoa dute.

    Haizea LarunbeIkaslea

    runea nolakoak diren, emariek dutenkokapena, pertsonak sar daitezkeenedo ez… horrelako datuak bildu geni-tuen. Gero, uraren frogak egin geni-tuen: ph-a, nitritoak, nitratoak… Fro-gak han bertan egiten genituen, eta,ondoren, eskolan errepikatzen geni-tuen, batez bestekoak ateratzeko.

    Zenbat denbora eman duzuelanean?

    Ia urte osoa behar izan dugu, bainaalde teorikoa eta praktikoa landu di-tugu, eta oso interesgarria izan da.

    Haizea Larunbe eta Juan Carlos Lizarazu.

  • 30 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    h e z k i d e t z a z

    2005ean “Berdintasunerako jolas-tokia. Hezkidetzaren eta espazioarengaineko baliabideen gida” argitaratuzuen Hernaniko udalak. Udalak anto-latutako hezkidetza programa batenbarruan ikerketa bat egin genuen etahorren emaitzak gida horretan plazara-tzea erabaki zuen. Gidaren helburua,jolastokiaren berdintasunezko erabile-ra ahalbidetzeko zenbait idea eskain-tzea da.

    Neurri praktiko eta sinple batzukgaratu ditugu gida horretan. Neurrionxedeak hauek dira:

    - Genero estereotipoak jarraitzen ezdituzten espazioen erabilera bultzatzea.

    - Nesken eta mutilen arteko elkarre-kintza-mota aldatzea.

    - Neskak kanpoko espazioak era-biltzera animatzea, baita ariketa fisikogehiago egitera, haien gustukoak direnjarduerak bultzatuz.

    - Espazioaren erabilera baldintza-tzen duten hierarkiak apurtzea.

    - Neskek erabiltzen dituzten espa-zioei nortasun eta garrantzi handiagoaematea.

    - Mutilentzako kirol eta lehia-jolasenaurrean beste aukera batzuk ematea.

    - Espazioen dibertsifikazioa bultza-tzea.

    - Espazioak erraz eraldatzeko bitar-tekoak ipintzea.

    1. Neurri orokorrakA. Egoeraren diagnostikoa egitea.

    Neskek eta mutilek espazioaz berdin

    Berdintasunerako jolastokia Hezkidetzaren eta espazioaren gaineko baliabideen gida

    gozatzea zailtzen dituzten elementuakaurkitzea.

    B. Ikasleen, irakasleen eta familienparte-hartzea bultzatzea. Horrela, es-pazioaren erabilera sexistez jabetukodira eta hobetzeko proposamenakerrazago onartuko dituzte.

    2. Espazioaren diseinuaA. Kirol-ekintzetarako espazio gu-

    txiago erabiltzea. Kanpoko espaziogehienak kirolerako prestatuak daude,pertsona gutxi batzuk soilik erabil di-tzakete aldi berean, eta gainerako ikas-leek (gehienez, txikiak eta neskak) ge-ratzen den espazioa baino ezin duteerabili. Kirol-espazioak, gainera, mu-gaturik dauden bakarrak dira, eta ekin-tza jakin baterako prestatuak. Jolasto-kiak neutroak, irekiak eta balioaniztu-nak izatea gomendatzen dugu.

    B. Kirolerako ez diren kanpo-espa-zio alternatiboak egokitzea. Interesa-garria izango litzateke askotariko talde-ak gustura ibiltzeko eremu anitza sor-tzea.

    Espazioak,banatzeko eta sailka-tzeko balio du:haurrak hemen,zaha-rrak han, emakumezkoak leku bate-an,gizonezkoak bestean. Espazioakgizarte banaketez dihardu, hierar-kiez,pertsona taldeen arteko mugez.Espazioa ikertuz gero, gizarte batenezberdintasunak aurki ditzakegu.Eskola ez da salbuespena, eta esko-lako espazioaren erabilera ikertudugu, bertan agertzen diren hierar-kiak aztertzeko.

    Begoña PETXARROMAN eta Beatriz MORAL

    FARAPI ELKARTEKO KIDEAK

    Hezkidetzari buruzko atal berria duzue hau. Ikastetxean, etxean, kalean... hezkidetzaren gaialantzeko tresnak eskainiko dizkizuegu orrion bitartez aurrerantzean.

  • D. Espazio estali gehiago egokitzea.Espazio horiek hainbat jardueratarakoprestatu beharko lirateke edo erraz mol-datzeko modukoak izan beharko lukete.

    E.Barruan hainbat eremu eta eremubereiziak sortzea. Aisialdia barne-es-pazioetan ere ematen da, eta, horrega-tik, funtsezkoa da hainbat jardueratara-ko lekuak egokitzea.

    F. Espazioa jarduera anitzetarakoerabiltzeko material mugikorrak jartzea.

    G. Espazio atseginagoak sortzea.Espazio arrotz batek jarrera arrotzakbultzatzen ditu. Espazioa banatzen du-ten hesiak eta hormak edo giro gogoreta arrotza sortzen duten elementuakkentzea komeni da. Leku atseginak sor-tu behar ditugu.

    3. Espazioaren erabileraA. Espazioaren erabilera arautzea,

    ordutegi batzuen arabera: Helduek etamutilek haien gogoa ezartzen dute bes-teen gainetik. Hori, ordutegia antolatu-ta konpon daiteke sexu eta adin guztieiaukera bertsuak emanez.

    B. Nesken espazio eta jarduerak ba-lioestea. Onartu eta balioesteaz gain,nesken jarduerak denentzako interes-garriak diren ekintza gisa onartu behardira; izan ere, jarduera horietako askokneska zein mutilentzat interesgarriakdiren gaitasunak lantzen dituzte.

    D. Lehiakorrak ez diren jolasak, jo-las mistoak eta lankidetzarako jolasakezartzea. Espazioa beste era batera era-biltzeko, jarduera berriak sartu behardira, adibidez, lehiakorrak ez diren jo-lasak eta neskek eta mutilek batera bu-rutu ditzaketenak. Era berean, beha-rrezkoa da modu naturalean burutzendituzten ekintza mistoak behatzea etaindartzea.

    E. Azpiegitura eta espazio handiakbehar ez dituzten kirol-jolas errazgehiago sartzea: Jolas arruntak sar dai-tezke, adibidez: pala, badmintona, go-

    ma, soka eta beste asko. Mota horreta-ko jolasek neskek (eta mutilek) kirolekintzak burutzea bultzatuko lukete.

    F. Talde mistoen (adina eta sexua)jarduerak. Sexuan eta adinean oinarri-tzen diren taldeek banaketa eta hierar-kiak bultzatzen dituzte. Hainbat sexueta adineko ikasleen arteak loturak sor-tu behar dira.

    G. Talde txiki mistoetan egitekoekintzak. Talde handiek ekintza hierar-kikoak edo aurkakotasun ekintzakerrazten dituzte, talde barruan alian-tzak eta kategoriak ezartzen dituztela-ko. Komenigarria da talde txikiekinekintzak antolatzea.

    H. Ikasleek haien arteko aldeen in-guruan hausnartzea. Espazioaren era-bileraren inguruko jarrera aldaketa era-gin edo indartu daiteke egoera ezagu-tzea bultzatuz.

    I. Pertsona dinamizatzailea gehi-tzea. Dinamizatzailea pertsona giltza-rria da, bereziki espazioen erabilerarenaldaketa-prozesu baten hasieran, joerabetiko ohiturak iraunaraztea delako.

    KUBAko Biltzar pedagogikora joatekoazken aukera

    Aurkezpenbat eginnahi duenakurriaren 15abaino lehenbidali behardu

  • 32 • hik hasi • 131. zenbakia. 2008ko urria

    Nola ikasten dute haurrek eskolatxikietan? Zer funtzio betetzen dute

    talde heterogeneoek ikasleenheziketan

    Talde heterogeneoei buruz hitz egi-ten dugunean, nahastutako taldeei bu-ruz ari gara. Europan eta Latinoameri-kan ez da talde heterogeneoei buruzhitz egiten; talde graduaniztunei buruzhitz egiten da.

    Nire ustez garrantzitsuena denbaieztapenetik abiatzen naiz beti: es-kola txikia, ikasten duen eskola da. Ber-tan ikas daiteke, eta horri ikasleek ikasibehar duten eskola dela gehituko nio-ke nik. Baieztapen horretatik abiatzennaiz talde heterogeneoak edo gradua-niztunak justifikatu behar ditudanean.Baina, zer gertatzen zaigu? Badirudi,gaur egun, oraindik ere, hiritik datorrenguztia dela onena; modernoena da, etanekazari girokoa den guztiarekiko no-labaiteko gutxiespena dago. Eskola txi-kiak bigarren mailakoak dira, denaknahastuta daudelako; ikasleak biga-rren mailakoak dira, herriak bigarrenmailakoak dira, eta familiak ere bai.Guztia da bigarren mailakoa. Gauregun, oraindik, talde graduaniztuna-ren balio pedagogikoa argudiatu beha-rra dugu. Hori dela eta, eskola txikiakhiriko eskolaren antza izan behar du;

    horrela erakusten digute unibertsitate-ak, politikariek, zuzendari nagusiek…Hiriaren antza izan behar dugu, bainazergatik? Frogatu al dute hiriko eskole-tatik haur guztiak jakintsuak izaten ate-ratzen direla? Eskola txikitik ateratzendiren haurrekin duten aldea aipagarriaal da? Niri ez didate horrelakorik eraku-tsi, ez maistra moduan, ezta ama mo-duan ere. Zergatik izan behar dugu, or-duan, hiriko eskolaren antza? Beha-

    rrezkoa da eskola txikien pedagogiabalioestea, eta egin beharreko galderahauxe da: nola ikasten dute nire ikasge-lako ikasleek? Zein da haien ikaskuntzamaila, taldeak, adibidez, 3-12 urte bitar-tekoak direnean? Hiri inguruetatik da-tozen guraso askok ez dute begi onezikusten euren seme-alabak haur txikia-go bati gairen bat azaltzea, denbora gal-tzen ari dela uste dutelako; ez dute kon-tuan hartzen haur horrek beste bati gaizehatz bat azaltzeko garatu behar duenikaskuntza metakognitiboa eta gaitasu-nen garapena, ez soilik besteari gaiaazaltzeko, baizik eta besteak, azaltzenari den hori, ulertzeko.

    Nola ikasten dute haurrek eskolatxikietan? Nik ikaskuntza-zirkulu zen-trokideak deitzen ditudan horien bidezikasten dute. Oso erraza da. Irudikaezazue 3-12 urte bitarteko haurren ikas-gela bat. Eskola txikietako ikasgelakarrainontzi baten antzekoak dira; denaentzuten da, eta dena ikusten da. Etaaberastasun ikaragarria da hori, zerentxikiagoak diren haurrekin lanean arigarenean eta boz gora ari garenean, za-harragoek entzun egiten gaituzte, eta

    galdeidazue

    ?Roser BOIX

    FILOSOFIAN ETA HEZKUNTZA ZIENTZIETAN DOKTOREA.

    BARTZELONAKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

  • 131. zenbakia. 2008ko urria • hik hasi • 33

    horrek esan nahi du ikasitakoa gogora-tzen ari direla eta edukiak finkatzen aridirela. Zenbat aldiz gertatu zaizue,adibidez, txikiagoekin eskualdeak lan-tzen ari zaretela, zaharragoa den nor-baiti orain ulertzen duela edo ez zuelagogoratzen entzutea? Eta, alderantziz,goi-zikloekin lan egiten dugunean, be-he-zikloetakoek edukiak aurreratzendituzte handien modukoak izan nahidutelako. Hori baino motibazio han-diagorik ez dago, eta baliatzen jakin be-har dugu. Batzuek aurreratzen duteneta besteek finkatzen duten prozesuhori existitzen bada, zergatik gerarazibehar dugu prozesu hori irakasleokedo testu liburuek? Hori da eskola txi-kietan dugun aberastasunetako bat,eta, gainera, taldean guztiek dute elka-rren artean tutore lana egiteko aukera.Arazoa, pedagogikoki eta, batez ere,gurasoei begira, tutoretza prozesu horiargudiatzen jakitea da, denbora gal-tzen ez direla ari justifikatzea. Hori dagure aberastasuna: batzuek aurrera-tzen dute, beste batzuek edukiak finka-tzen dituzte eta elkarren arteko tutorelana egiten dute.

    Tutoretza ekintzaIkasle horien tutoretza ekintzak

    guztiek guztiei irakatsi beharra dakar,eta, horretarako, gaitasuna lantzea. Tu-torea den ikasleak bitartekari lana egi-ten du irakaslearen eta ikaskideen arte-an. Horrek denbora galtzen ari delaesan nahi al du? Ez, kontrakoa. Zerentutore lana egiten ari den haurra azal-penak ematen ari da, hainbat mekanis-mo garatzen ari da, eta gaia ongi ezagu-tu behar du, hartzaileak azaltzen ari de-na uler dezan. Beraz, azaltzen ari dire-na uler dadin, estrategiak, baliabideaketa mekanismoak bilatzen dituzte, bes-tela, ekintzak ez baitu arrakastarik izan-go. Tutore lana egiten ari den haurraazalpenak ematen ari denean, irakas-ten ari denean, ikaskideak esandakoa-ri arreta jartzen dionean, gurasoek as-kotan denbora galtzen ari dela esatendizute, irakaslea harekin ez dagoelako,baina, egiazki, lanak eta arazoak ebaz-teko mekanismoak garatzen ari da.

    Gaitasun metakognitiboak deitzen di-tugunak bilatzen ari da, eta komunika-zio arazo bat ebatzi behar du besteakuler diezaion. Bizi izan duen esperien-tzian zehar bereganatu dituen gatazkenebazpenerako mekanismoak ere gara-tzen ditu; hari gertatu zitzaion zerbaitikaskideari gerta ez dakion, ulertarazte-ko beste era batzuk bilatuko ditu. Auto-ezagutza garatzen du, eta bere autono-mia maila erakusten du. Irakasle lane-an, benetan bilatzen duguna gure ikas-leen autonomia da, are gehiago, eskolatxikietan. Eskaerei erantzuteko, gaita-sun sozialak eta elkarbizitzarako gaita-sunak erabiltzen ditu, eta elkarrekintzahorretan, bere burua aberasten du. Ho-ri ez al da ikastea? Tutore lan hori egitenduten bitartean, ez al dira ikasten ari?Ikastea irakasleak eta testu liburuek esa-ten dutena errepikatzea bada, beste he-ziketa eta beste ikaskuntza mota ba-tzuei buruz ari gara. Baina, era horretan,haurrak nola ikasten den ikasten du, etaikasten ikasten du. Tutore lana egitenduen haurrak ikasteko existitzen direnhamaika alternatiba ezagutzen ditu.

    Ikaslearen autonomia lantzen arigara, eta nik haur autonomoak nahi di-tut. Ez ditut nahi ikasgelan laugarrenariketa amaitu dutelako hatza altxatu-ko duten haurrak, nik bosgarren arike-tarekin jarrai dezaten esan zain daude-nak. Haurrak, ikasgelan sartzen dene-an, nire beharrik ez izatea nahi dut, etaegun horretan, eta astean zehar zer lan-du behar duen jakitea. Nire irakasle pa-pera suhiltzaile papera bihur daiteke,su txikiak itzaltzen joan naitekeelako,bereziki, bigarren eta seigarren mailabitartean. Zeren irakurtzen eta ikastenbaldin badakite, autonomia maila altuadute. Irakasle naizen aldetik, nire ikas-leek autonomia izan dezaten nahi dut.Zer da autonomia? Autonomiak laneanindependentzia dakar, auto-antolaketaahalbidetzen duelako. Ni autonomoabanaiz, nire buruarengan konfiantzabadut, eta egiten dudan horretan segur-tasuna badut, ez dut behar irakasleaetengabe egin dudana baieztatzen ari-tzea, ongi dagoela eta aurrera egitekoesaten aritzea, nire erritmoan noalako.

    Nire ikasleak egiten dutenarekin ziuregotea nahi dut; hanka sar dezatela,edo ez, baina ziur egon daitezela nahidut, eta justifikatutako erabakiak har-tzeko gai izan daitezela.

    Baina, suhiltzaile paper hori egiteazgain, irakasle gisa badut beste funtziobat ere, eta horietako bat oinarrizkoada: ikasleen ikaskuntza erritmoa erres-petatzea; eta horrek testu liburuak albobatera uztea eskatzen du, adibidez,beste gauza batzuen artean. Zeren testuliburuek argi eta garbi markatzen duteikasleekin zer egin behar dugun eta zerez dugun egin behar. Baina, berez, ezdu ikaskuntza adierazgarri horretan au-rrera egiteko autonomiarik bultzatzen.

    Hori guztiaz gain, eskola txikietakoikasgelak mikrogizarteak dira. Horre-kin hauxe esan nahi dut: eskola txikie-tan txikitatik izan diren haurrak eskola-ren zati sentitzen dira, euren eskola da,euren irakaslea da, eta euren ikaskide-ak dira, eta haurra, adibidez, Pablo da,ez edozein Pablo. Horrek guztiak badubere isla ikasgela barnean. Mikrogizar-te horrek hau dakar:

    Badirudi,gaur egun,oraindik ere,hiritik dato-rren guztia de-la onena; mo-dernoena da,eta nekazarigirokoa denguztiarekiko nolabaitekogutxiespena dago. Esko-la txikiak bigarren maila-koak dira,denak nahas-tuta daudelako; ikasleakbigarren mailakoak dira,herriak bigarren maila-koak dira,eta familiakere bai.

    ?

  • - Berezitasunekiko eta interes per-tsonalekiko zein taldearen intereseki-ko errespetua. Gelako batzarraren an-tzeko estrategiaren bat erabiltzen ba-dugu, horrek berezitasunekiko erres-petua indartzen du.

    - Adiskidetasuna, elkarri laguntzeaeta jokabide etikoen garapena. Dena ezda paradisua, eskola txikietako ikasge-letan diziplina erraz apurtzen baita, bai-na, era berean, badakite eskola orduakamaitu ondoren elkarrekin jolaseanarituko diren kideak direla; eta batzukanai-arrebak dira, edo lehengusuak…Adiskidetasun handia dago.

    - Pentsamendu dibergentea. Hiritikdatorren guztia onena izatera ohitutagaude, baina, eskola txikietan, haurra-rengandik datorrena baliagarria da.

    - Ardura, eta bere buruarekiko etakomunitateko beste kideekiko duinta-suna. Etengabe elkar joka aritzen direnbi haur lagunak baino gehiago izan dai-tezke, uneren batean elkar defendatubehar badute; batzuk besteen alde jar-tzen dira.

    - Norberak eta taldeak hartutakobetebeharrekiko konpromisoa.

    - Ekintza bateratuetako partaidetza.Batez ere 3-12 urte bitarteko haurren ar-tean, elkarlana ahalbidetzen duten es-trategia didaktikoak erabiltzen badira.

    Ikaskuntza kooperatiboa dela esandezakegu, haurren artean parte hartzezuzena izaten delako, eta elkarri lagun-tzen diotelako. Gaur egun modan dagokooperatibo hitza. Baina eskola txikie-tan parte hartze zuzen eta aktibo horiizaten da, eta hori da dugun aberastasu-netako bat. Arazoa metodologian da-go. Baina, zer gertatzen da?

    Metodologiaren garrantziaHiru galdera egingo ditut metodo-

    logia tradizionalagoen eta metodolo-gia aktiboagoen arteko aldeak froga-tzen saiatzeko.

    1.- Esango al zenidake non duzunbarea?

    2.- Zer egiteko dute meridianoek lu-rraren errotazio eta translazio mugi-menduetan?

    3.- Zer erlazio dago zenbaki hauenartean: 1, 9, 2, 5, 3, 0, 4, 6 ,7, 8? Erlazioa ai-patu dut, eta ziurrenik, zenbakizko er-lazioa bilatu duzu pentsamendu kon-bergentearen eraginez; izan ere, zen-bakiak dauden tokian, zenbakizko ha-rremana bilatzen dugu. Alfabetikokiordenatuak daude, ez besterik.

    Zergatik ez ditugu gogoratzen ikas-ten ditugun gauza gehienak? Zer egindugu hainbeste urtean eskolan ez badi-tugu ikasi ditugun eduki gehienak go-goratzen? Metodologia arazoa da, ba-tez ere hirietako eskoletan gertatzendena. Gurekin, metodologia tradizio-nala erabili dute, hau da, eskola libu-ruek eta irakasleak diotena ahalik etaerarik zehatzenean errepikarazi digu-te, eta ongi eginez gero, saria jaso dugu:ikasturtea gainditzea. Bestela, zigorradugu: ikasturtea errepikatzea. Orduan,memoria lantzen dugu, eta diktaketaegin dugunean, irakasleak iradokiduen koma ere jartzen saiatzen gara,horrela hamarra ateratzeko.

    MMeettooddoollooggiiaa ttrraaddiizziioonnaallaa.. Prota-gonistarik handiena eskola liburua da.

    Espazioaren antolaketa: era tradi-zionalean. Protagonista irakaslea da(logozentrismoa), eta ikasle guztiak ha-ri begira daude.

    Eskola txikietako ikas-gelak mikrogizarteak di-

    ra. Horrekin hau-xe esan nahi dut:eskola txikietan

    txikitatik izan di-ren haurrak es-

    kolaren zati sentitzen di-ra,euren eskola da,euren

    irakaslea da,eta eurenikaskideak dira,eta hau-

    rra,adibidez,Pablo da,ezedozein Pablo. Horrekguztiak badu bere isla

    ikasgela barnean.

    ?

    Denboraren antolaketa: ordute-giak itxiak dira, esate baterako, 9etatik10etara matematika, 10etatik 11etaranaturaren zientziak…

    MMeettooddoollooggiiaa aakkttiibbooaa eeddoo mmiissttooaa..Protagonista haurra da (paidozentris-moa), ez eskola liburua, ezta irakasleaere.

    Espazioaren antolaketa: graduakdesagertu egiten dira.

    Denboraren antolaketa: ordute-giak ez dira itxiak.

    Estrategia didaktiko berritzaileakerabil ditzakegu (egiazki, jada, hain be-rritzaileak ez direnak), gai bera adin tar-te guztiekin lantzeko aukera emangodigutenak, irakasleak berak landutakomaterialak erabiliz eta inguruarekin lo-tura duten edukiak sartuz. Kanpokocurriculuma ikasgelan sar dezakegu,eta proiektuetan oinarritutako meto-doen bitartez, inguruaren azterketakeginez, kontratu didaktikoen bidez,hainbat talde teknikaren bidez… meto-dologia mistoa-aktiboa landu dezake-gu, haurra irakaskuntza-ikaskuntzaprozesuko egiazko protagonistatzathartuta. Proiektuetan oinarritutako me-todoek, estrategia didaktiko gisa, esko-la txikietan etengabe bilatzen dugunautonomia lantzeko aukera erraztendute, eta gaitasun kognitiboak eta joka-bideei dagozkien gaitasunak lantzekoaukera ematen digute.

    Haurrak landu nahi duen gaia auke-ratzen duenean, edo guztion artean au-keratzen dugunean, gaitasun kogniti-boak eta jokabideei dagozkien gaitasu-nak lantzen ari gara, izan ere, haurrekerabaki hori argudiatu behar dute, etahori ere ikastea da. Ez da soilik aukera-tutako gaiari buruzko prozedurazkoedukiak edo kontzeptuak lantzea;proiektuetan oinarritutako metodo-logia erabiltzen badugu, ematen du-gun pauso bakoitzean, guztia landukodugu.

    Katalunian eskola txikiaren aldekoapustua egiten dugu, talde heterogene-oen aldeko apustua, talde heterogene-oen balio pedagogikoaren aldekoapustua, eta pixkanaka-pixkanaka me-todologia aktiboari dagozkion estrate-gia didaktikoak erabiltzean aurrera-pausoak ematen joan gara.

  • Bide eginean jarraitzen dugu zuen

    ekarpenekin eta parte-hartze

    handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

    Hik Hasi proiektua irekia

    den heinean, interesa duen edonoren

    parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

    Jar ezazu zure aletxoa euskal

    hezkuntzaren

    aldeko ekimen honetan.

    berriakurria

  • Elhuyar Fundazioak azken urtee-tan egin duen modura, Zernola Olin-piada egingo du aurten, zazpigarrenez.DBHko 1. eta 2. mailako gaztetxoek hardezakete parte zientziaren eta teknolo-giaren inguruko olinpiadan, eta Inter-net bidez aritu behar dira. Helburua,gaztetxoei zientziaren gaineko zaleta-suna piztea eta talde lana eta sormenabultzatzea da. Internet bidez denez,

    Zernola Olinpiada abian da berriz ere

    gainera, teknologia berrietan trebatzendira.

    Urritik hasi eta apirila bitartean, Ar-mixek proba jarriko die ikasleei, hilero,eta ikasleek gutxienez bost proba osatubeharko dituzte. Gela bakoitzak bereblogean idatzi beharko ditu proba ho-rren emaitzak eta, aurten, blogik onenaere sarituko dute antolatzaileek.

    Probak egoki ebatziz gero, opari

    ugari jasoko dute ikasleek. Proba one-na egin duen ikasgelak bi sari jasoko di-tu hilero, eta gelaren argazkia Berriaegunkariko Mantangorri gehigarrianargitaratuko dute. Olinpiadaren amaie-ran puntu gehien lortu dutenek berriz,bi egunerako txangoa irabaziko dute.

    www.zernola.net web gunearenbidez egingo dira proba guztiak. Bertanaurkituko duzue informaz