Gabonak 2014

28

description

 

Transcript of Gabonak 2014

Page 1: Gabonak 2014
Page 2: Gabonak 2014
Page 3: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAelkarrizketa

Gasteiztarra da eta 30 urte ditu. Azken 10 urteak profesional gisa eman ditu.

Santo Tomas eguna bi egun lehenago ospatuko dute Santuenean. Txistor jana banatzeaz gain, Gabonetako

lehiaketa artistikoaren sariak banatuko dituzte. Prestatu duten egitarauan, beste ikuskizun bat ere aurkitu dugu eta gure atentzioa deitu du. Asier Kidam ma-goaren saioa. Gasteiztarra da, 30 urte ditu eta pasioz hitz egin digu bere ogibideaz.

Txikitatik datorkio magiarako zaleta-suna. “Amaren lagun batek magia egiten zuen, eta belarritik txanpon bat atera zi-dan”. Zazpi urte zituen eta txundituta geratu zen. Geroztik, magia aztertzen eta ikasten aritu da. 20 urterekin bere ogibide bihurtu zuen. Eta pozik dabil. “Ez gaude asko euskaraz magia egiten. Eta orain, abenduan, lan piloa dut”.

Orkestra-gizonak bezala dabil. Berak bakarrik gidatzen du ikuskizuna. Bes-te inoren laguntzarik gabe. Magia egin, musika jarri, jendearekin hartuemanean hasi... eta dena umore onez.

Haurrentzako saioa eskainiko duHaurrentzako saioa eskainiko du San-tuenean, baina helduentzako ikuski-zunak ere egiten ditu. “Joko bisualak egiten ditut haurrekin. Musikarekin la-gunduta, eta oso ondo pasatzen dute. Baina esango nuke hobeto pasatzen du-tela gurasoek”.

Partehartzailea, eta dinamikoaOrdubeteko saioa eskainiko du, eta bizia izango da: “ez naiz truku berarekin 10 minutu baino gehiago egoten. Oso dina-mikoa da saioa eta partehartzailea”. Pu-blikoak begiratu ez ezik, partehartu ere egiten du. Helduentzat ere aritzen da, tabernetan, ezkontzetan, enpresa bazka-rietan... Has dadila ikuskizuna!

ASIER KIDAM, MAGOA:“GURASOEK HOBETO PASATZEN DUTE”

ABENDUAREN 19AN OSPATUKO DA SANTO TOMAS AZOKA SANTUENEAN

Zuhaitz txikiak, kartelak, postalak… Eguberriekin lotura duten artelanak sortzeko txapelketa antolatu dute San-tuenean. 3 eta 14 urte arteko gaztetxoek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea abenduaren 18an amaituko da, arratsaldeko 19:00etan. Eta sari ba-naketa abenduaren 19an egingo da.

Abenduak 19 ostiralan 17:30 “Asier Kidam Magoa”, haurrei zuzenduriko ikuskizuna Santueneko frontoian. n Ondoren, Santuenea Elkartean ikusgai egongo diren haurren artelanen erakus-

keta eta sariketa.n Gero, txistor jana.Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.

Asier Kidamen saioa eta gero, txistor jana egingo dute Santuenea Auzo Elkartean.

Page 4: Gabonak 2014

Ion Markel Saez de Urabain, Axier Otegi eta Maider Errasti izan dira liburuaren egileak. Argitara emateko orduan, Usurbilgo Udalaren babesa jaso zuen Dantza Taldeak.

Usurbilgo historiaren zati garran–tzitsu bat liburu batean batu dute. Udaberrian plazaratu zen, baina

eguberri hauetan oparitzeko moduko ar-gitalpena da. Altxor txiki bat: “Usurbil Dantzan. Usurbilgo Dantza-Taldearen historia 1975-2013”. Laurok, Lizardi eta NOAUA!n topatuko duzu oparitan emate-ko moduko liburu hau.

Maider Errasti Amianok, Axier Otegi Iribarrek eta Ion Markel Saez de Urabain Iparragirrek urtebete eman zuten liburu hau osatzen. 1957ko Santixabeletako le-hen ekitalditik hasi eta gaur arteko ibilbi-dea jaso dute liburuan. Testigantzak eta argazkiak dira osagai nagusiak.

“USURBIL DANTZAN”, OPARI EDERRAGORIK

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Page 5: Gabonak 2014

Gure ondarearen zati bat ere bada liburu honek bere baitan jasotzen duena. Lizardin eta Lauroken dago salgai. Eta baita NOAUA!ko bulegoan ere.

Hutsune nabarmen bat zegoen Usurbilgo historian: apenas ze-goen ezer idatzia herriko dantza

taldearen inguruan. Liburu bat egiteko proposamenarekin udaletxera joan ziren Dantza Taldekoak. Udalaren baiezkoa jaso zuten segituan, Mertxe Aizpurua alka-teak aurkezpen ekitaldian adierazi zuenez. “Laguntza eskatzera etorri zirenean za-lantzarik gabe baiezkoa, babesa eman ge-nien. Uste genuen merezi zuela ahalegina egiteak. Gustura eman genuen eskatutako laguntza”, alkatearen esanetan.

Belaunaldi ezberdinetako herritarrak izan dira liburuko informazio iturri na-gusiak. Euskal dantzak bizirik mantendu dituzten herritarrak, hain zuzen.

BELAUNALDI EZBERDINEN TOPAGUNE

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Page 6: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

“Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 20an larunbata. Sarrerak salgai daude Marije arropa dendan eta Bordatxon.

Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuski-zun berriak Albaolan garatzen ari diren proiektua du ardatz. Pasai

San Pedron XVI. mendeko baleontziaren errepika eraikitzen ari dira. Eta pailazoek ideia horretan oinarritu dute lan berria: “Txo, Mikmak txikia”.

Bi saio eskainiko dituzteAbenduaren 20an larunbata, 16:00etan eta 18:30ean arituko dira Oiardo Kirol-degian, Argiaren Lagunak taldekoek an-tolatuta. Eta #Kilometroak15, Udarregi Ikastola eta Ikastolen Elkartea laguntzaile dituztela. Sarrerak aurrez salgai jarri dira Marije arropa dendan eta Bordatxon, 7 euroren truke. 8 eurotan egunean bertan. 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan.

PAILAZOAK, BERRIZ ERE BISITAN

Page 7: Gabonak 2014
Page 8: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAzinea euskaraz

Nagore Aranburu (argazkian), Itziar Ituño eta Itziar Aizpurua dira film honetako protagonista nagusiak.

Saririk jaso ez zuen arren, iragan Zinemaldiko film aipagarrienetako bat izan zen. Eta ez soilik euskara

hutsean egina dagoelako. Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren aurreko lan guztiak bezala, maila handiko filma delako. Eta hunkigarria. Ikustera hurbildu bestela.

SINOPSIAAneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat ja-sotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egin-go dituzte Lourdesen eta Tereren bizimo-duak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garran–tzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lo-re-sorta xume batzuek goitik behera alda-tuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak aza-leratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

GARAÑO-GOENAGA TANDEM-A‘Loreak’ pelikula Garaño-Goenaga tan-demak zuzenduriko bigarren filma da. Euren aurreko filmak, ‘80 egunean’ ize-nekoak, nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan hartu zuen parte, ho-rietatik lau “A” mailakoak (Karlovy Vary International Film Festival, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Donostia Film Commission Saria eta LGTB Gaietako Film Onenaren Donostia Saria-, Mon-treal World Film Festival eta Cairoko Nazioarteko Zinemaldia). Moriarti pro-dukzio-etxean egindako ibilbide arrakas-tatsuari esker, bi zuzendariak euskal zi-nemagintza berriaren ikur bihurtu dira.

‘LOREAK’, HIRU EMAKUMEREN ISTORIOA KONTATZEN DUEN FILM HUNKIGARRIA

ABENDUAREN 20AN LARUNBATA, ARRATSALDEKO 19:30EAN SUTEGINNagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Jose Ramon So-roiz eta Jox Berasategi ikusiko dituzue ‘Loreak’ pelikulan. Aktore batzuen ibilbidea aski ezaguna da.

SARRERAK SALGAINOAUA!ko bazkideentzat sarrera oso merke ipini dugu: 3 euro. Baina NOAUA!ko egoitzatik pasa behar da sarrera hartzera. Azken eguna: aben-duak 19.

Bazkide ez zaretenok, 6 eurotan eskura dezakezue, aldez aurretik NOAUA!n, Lizardin edo Bordatxon erosiz gero. Eta bestela, egunean ber-tan eta Sutegiko leihatilan, 7 eurotan.

Page 9: Gabonak 2014
Page 10: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAzinea euskaraz

Winkyren zaldia izeneko filma emango dute abenduaren 28an Sutegin.

Abenduak 27, larunbata17:00 Film emanaldia gaztetxoentzat Su-tegin: Txori Urdin. Sinopsia: “Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde ba-tek bulling-a egingo dio”. Sarrera: 3 euro.

Abenduak 28, igandea17:00 Film emanaldia haurrentzat Sute-gin: Winkyren Zaldia. Sinopsia: “Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk zaldi eder batekin egiten du topo”. Sarre-ra: 3 euro.Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza.

ZINEA EUSKARAZ, HAUR ETA GAZTETXOENTZAT

Page 11: Gabonak 2014
Page 12: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAizerdi patsetan

Izena emateko bi aukera daude: hurbilago.com web orrian edota Hurbilagoko dendetan.

Umore onez eta festa giroan. Herri merkataritza eta ostalaritzari geu-re atxikimendua adierazteko auke-

ra izango dugu. Abenduaren 31n ospatuko da Hurbilago San Silvestre korrika saioa. 17:00etan abiatuko da, Kaxkoko “merka-talguneari” bi itzuli emango dizkion kirol ekimena. Frontoian hasi eta leku berean bukatuko da. Herri lasterketarako izena berriz, urtero moduan, aurrez eman be-harko da, hurbilago.com orrian edo elkar-te kide diren establezimenduetako batean.

Hurbilago Elkarteak antolatu eta Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko hitzorduan ez dira opariak faltako, lasterketa herrikoiaren amaieran zozketatuko direnak.

SAN SILVESTRERAKO ENTRENATZEN HASI

Page 13: Gabonak 2014
Page 14: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Urtarrilaren 2tik 4ra, ordutegi honetan egongo da zabalik: 11:30-13:30 goizez, 17:00-20:00 arratsez.

Dinamizatze eskenatokia, jazz dance, esperimentuak egiteko zientziaren karpa, berrerabile-

ra eta birziklapena sustatzeko tailerra, makillatzen ikastekoa, puzgarriak... Eta ekitaldi bereziak. Hori dena 2-12 urte ar-tekoei zuzendutako jolasgunean.

Goiz eta arratsaldez zabalikEpea: urtarrilaren 2tik 4ra. Ordutegia: 11:30-13:30, 17:00-20:00. Tokia: Oiardo Kiroldegia.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Saio bereziakUrtarrilak 2: 18:30ean “Lapurretak” Zirkoa.Urtarrilak 3: 18:30ean Txalaparta tailerra.Urtarrilak 4: 18:30ean Diskotxikia.

KIROLDEGIA, EGUBERRIETAN JOLASGUNE

Page 15: Gabonak 2014
Page 16: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAtipi-tapa

150 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria zozketatuko dira urtarrilaren 4an.

Tipi-Tapa San Silvestre herri las-terketako ibilbidea osatzera ani-matzen ditu herritarrak Hurbila-

go Elkarteak, eta baita urtarrileko lehen igandean ospatuko den pintxo festako zirkuiturako ere. Asteotan zehaztuko dute antolatzaileek, hurrengo ibilbide gastronomikoan dastagai izango ditu-gun zizka-mizkak egiteko baliatuko duten produktua. Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetako Tipi-Tiparen 2015eko lehen edizioa, urtarrilaren 4an. Gogoan izan, sari bikoitza jokoan; 150 euroko erosketa balea eta bi lagunen–tzako afaria.

URTARRILAREN 4AN, PINTXO FESTA

Page 17: Gabonak 2014
Page 18: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Ohiko ekitaldiez gain, bazkari bat egingo da aurten Zumeta jatetxean.

Bapo jan eta auzo giro ederraz go-zatzeko tarte zabalagoa aurtengo San Esteban Txiki Egunean. Jai

Batzordeak abenduaren 26ko hitzordua luzatu eta indartzeko apustua egin du. Orain arte goiz pasa zena, aurten egun pasan bihurtu dute. Goizeko meza nagusi eta hamaiketakoari, bazkaria erantsi dio-te 2014ko edizioan. Otordua, Zumeta ja-tetxean ospatu asmo dute. Leku mugatua egongo denez, adi, aurrez eman beharko baita izena, abenduaren 23a baino lehen. Hauxe duzue tokia hartzeko jatetxeko te-lefono zenbakia: 943 36 27 13.

San Esteban Txiki eguneko bazkarian, bi menu izango dira aukeran:

SAN ESTEBAN… “HAUNDI”Helduena:Jakiak: arrain pastela, txipiroi entsalada epela, bakailuz beteriko piperrak, saihes-kia patata eta piperrekin. Urteko ardoa, sagardoa, postrea eta kafea.Prezioa: 20 euro.

Haurren menua:Jakiak: makarroiak, oilasko petxuga, eta postre sorpresa.Prezioa: 8 euro.

Abenduak 26, ostirala11:00 Meza. Ondoren, hamaiketakoa.Eguerdian, bazkaria Zumeta jatetxean.Antolatzailea: San Estebango Jai Batzor-dea.

Page 19: Gabonak 2014
Page 20: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAetxeko berri

GABONETAKO SASKIEK BADUTE JABERIK

Garikoitz Agorretak ere bazkideen arteko zozke-tari esker jaso du saskia.NOAUA!ko bazkideen artean bi saski zozketatzen ditugu. Horietako bat Pili Arroiori egokitu zaio.

NOAUA! Kultur Elkarteak ere gabonetako zozketa partikularra egin du. Produktu goxo askoz hornituriko lau saski eder zozketatu ditu urtero moduan, kultur elkartea laguntzen duzuen

guztion artean. Bi otar, bazkideen artean; Pili Arroio eta Garikoitz Agorreta herritarrei egokitu zaie. Beste bat, publizitatea jartzen duzuenon artean; 2014koa, Loli Lizarralde ile-apaindegira

doa. Eta azkena, zutabegile eta kronisten artean zozketatu dugu. Maddi Zaldua gazteari tokatu zaio sari preziatua. Zorionak eta esker mila emandako laguntzagatik!

Publizitatea egiten dutenen artean, aurten, Loli Lizarralde izan da zozketan zorionekoa. Kronisten eta kolaboratzaileen artean Maddi Zaldua izan da zozketan saritua. Ama pasa zen sari bila.

Page 21: Gabonak 2014
Page 22: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#kilometroak15

Ttan-ttakun ttakunaren hotsa.Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupakattan-ttakun.Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupakattakunaren hotsa.Komunikatu nayan basuaren kanpokua-rekin,ttakuna amaituta asfaltu ta hormigoizko errepublikahasten dan eremu horrekin.“Nola komunikatuko haiz hire hotsa ulertzen ez diatenekin?Hormigoyak ez dik ttakunik!”“Hormigoyaren gañian badituk zuhaitz aldaxka gaztiak.Gu sortu gintuan enbor beretik sortuak dituk bestiak.”“Hormigoyan gañeko zura estetika kon-tua dek!”Ta basuaren erdiyan zuhaitz bat taupakakomunikaziyo-inkomunikaziyuan.Egoskorkeriz edo berekoikeriz edo bizi-raupen nayaz.Batek daki,ez baikera gai ttakunaren hotsa ulertzeko.Edo ez diyogu ulertu nahi, agure bat baitabere batalliten deliriyuetan.Akaso, ordia,gu geu re gure deliriyo modernistetan ezin ulerturik gabiltza.Esan nork ulertu dun abstrakziyozko margolariya,atzian, bere tailerrian, xorro-xorro lanian, pintzelkadak lausotuzlientzuaren gañian?Haurrek ein dute. Ulertu dute kolorien arteko erlaziyua, harremana.

Ulertu dute forma konkretutatik haratago zerbait (auskalo zer)eon dattekela.Baina guk, denan jakitunok, zerbait kurioso bezela interpretatu degu,zerbait estetiko, zerbiat halako.Ta ttakunan soñua, txalaparta, berdiña da. Zerbait kurioso,zerbait estetiko, zerbait halako.Komunikaziyuak horretan baitatza: elkar ulertzian.Ta elkar ulertuko ez bagenu, zer giñateke?Elkar ulertu gabe zerk izango luke jarraipena?Ttan-ttakun ttakunaren hotsa.Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka

ttan-ttakun.Ta hormigoi ta asfaltu gañeko zuhaitz al-daxka gaztiekttakun-ttan-ttakun,erantzun.Soñu berdiñaz, hitz berdiñaz, hizkuntza berdiñaz.Ttan-ttakun-ttan-ttakun-ttakuna-ttan-ttakun-ttan-ttakunattakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttan-ttakuna-ttunttakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttan-ttakuna-ttunttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakunGattunk!

Ugaitz Agirre Zapirain

“Usurbilgo neskak Berlinen g@ttunk!!” mezuarekin batera argazki hau jaso genuen aurreko astean. Honen harira, erronka hau ipini nahi genizueke: Gabonetan, edo aurrerago, atzerrira bazoazte, argazki bat atera,

[email protected] helbidera igorri eta NOAUA! aldizkarian eta noaua.com orrian ipiniko dugu.

TTAKUN GATTUNK!#Kilometroak15 ekimena aurkezteko azaroaren 29an Kiroldegian ospatu zen

ikuskizunean eman zen ezagutzera leloa eta irudia; denon ahotan dabilen Gattunk! Leloari lotuta, Ugaitz Agirre Zapirain usurbildar gazteak sorturiko poema irakurri zen ekitaldian.

Honela dio:

Page 23: Gabonak 2014
Page 24: Gabonak 2014

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIANOAUA! Txiki

DBHko lagunek egindako antzerkiaz gozatzeko aukera izan dute azkenaldian Haur Eskolako 2-3 urteko umeek.

“Elurra mara mara egin duPaisaia guztia zuriz jantzi duLurra isilik dago, lotan lasai lasaiBarru barruan gordeta arrosa ametsetan dago.Noiz iritsiko ote da udaberria?Iristen denean gogotsu hartuko dugu”

Neguarekin batera gure haur eskolako geletan goxo goxo egoteko egunak iritsi zaizkigu. Hala ere, egun hauetan egun bereziez gozatzeko aukera ere bai: euska-raren egunaz eta D.B.H 1-eko gure lagu-nek egindako antzerkiaz, besteak beste. Katu baten inguruko antzezlana izan zen, eta gu guztiok denbora batez adi adi egotea lortu zuten. Tartean Susiren abestiak eta guztion arteko dantzak ere. A ze festa! Mila esker koadrila! Goiz po-lita izan zen guretzat, nahi duzuenean bisitan etorri. Haur eskolako ateak beti zabalik ditugu kar,kar.

Guk horrelako antzezlanak oraindik ez baina katuaren inguruko abestiak ba-dakizkigu. Gurekin batera ikasi nahi?

“Katuaren arkakusoak ibilian ibilianKili-kilika egin dion lepoan lepoan...

Eta zer esan dio katuak?” Galdetu zuen seme alabei!

Gustura ibiltzen gara Susirekin ani-maliei abesten, baina jada iristen ari da olentzerori ere abesteko eguna. Beraz, gogoratu urtero bezala gure festara gon-bidatzen zaituztegula. Aurten abendua-ren 19an izango da, 17.00ak inguruan haur eskolatik kalejiran hasi eta tipi tapa frontoira. Bertan egongo zarete? Edo abestera animatuko gara guztiok? Berotu eztarriak, zuen zain geratzen gara eta.

Mila esker denoi! Bereziki Susi eta D.B.H 1eko artistei!

2-3ko haurrak

“ELURRA MARA MARA EGIN DU”

BIHOTZ- BIHOTZEZ,ESKERRIK ASKO!

Udarregi Ikastolatik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu, pasa den aza-roaren 29an herriko OIARDO Kirolde-gian ospatutako KILOMETROAK 2015 Aurkezpen Ekitaldiaren antolakuntzan eskaini duzuen laguntzagatik eta bertan izandako partaidetzagatik.

Hitz nahikorik ez dugu, zuen la-guntza zenbateraino estimatzen dugun adierazteko, baina jakizue bihotzez es-kertzen dizuegula emandakoa.

Zuek guztiok posible egin duzuelako, berriro ere, MILA ESKER BIHOTZ- BI-HOTZEZ!

Udarregi Ikastola

Page 25: Gabonak 2014
Page 26: Gabonak 2014

Abenduak 19, ostirala

Ikasleen gabon kanten emanaldiak:Udarregi Ikastola9:30-10:50 DBH eta LHko ikasle-irakas-leen kalejirak.11:25 HHko haur, guraso eta irakasleen kalejira, Agerialdetik frontoira.17:00 Olentzeroren etorrera Haur Esko-lara. 17:30ak aldera abestera Kalezarretik Kaxkora. 18:15ak aldera frontoian elkartu. Giro–tzeko musika eta pintxoak salgai.

Zubietako Eskola Txikia12:00 Gabonetako kantuen saioa erre-bote plazan (eguraldi txarra egingo balu, frontoian). Ondoren, txistor jana.

Aginagako Eskola Txikia Goizean zehar, abestera irtengo dira. Ondoren, San Praixku Guraso Elkar-teak antolaturiko hamaiketakoa.

17:30 “Asier Kidam magoa”, haur ikus-kizuna Santueneko frontoian. Ondo-ren, haurren gabonetako artelanen erakusketako sariketa eta txistor jana auzo elkarteko egoitzan.Antolatzailea: Santuenea Elkartea.18:00 Txistor jana Artzabalen. Antolatzai-leak: Gure Pakea Elkartea eta Artzabal.

Abenduak 20, larunbata

11:00 LH 5-6 gazteei zuzenduriko jokoak. Antolatzailea: Ziortza.12:00 Muxurbil antzerki taldearen ema-naldia Sutegin: “Eguzkia eta Ilargia”.15:30 Film emanaldia Gaztelekuan, DBH 1ekoentzat.16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Mari Mo-tots Kiroldegian: “Txo Mikmak Txikia” ikuskizuna. Antolatzailea: Argiaren La-gunak. Laguntzaileak: #Kilometroak15,

Udarregi Ikastola, Ikastolen Elkartea.19:30 Zinea Sutegin: “Loreak”.

Abenduak 22 / urtarrilak 5

9:00-13:00 Gabonetako txokoak Agi-nagako ludotekan. Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.

Abenduak 22, astelehena

15:30 Gaztelekutik igerilekura, DBH3ko taldekoekin.18:00 Gaztain jana eta loteen zozketa Artzabalen. Antolatzaileak: Gure Pakea Elkartea eta Artzabal.18:00 Ezohiko osoko bilkura, udalbatza aretoan: eguneko gai zerrendan, udal aurrekontuen hasierako onarpena.

Abenduak 23, asteartea

17:30 Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta txokolate jana, Aginagako lu-dotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa.

Abenduak 24, asteazkena

09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera etxez etxe. Antolatzai-lea: Aginagako parrokia.16:00 Zubietan: gabon eskea. Antola–tzailea: Zubieta Lantzen.17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia.17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta ihes-larien eskubideen aldeko kantu-jira, Olentzero eta Mari Domingirekin, eta Kantu Taldeko lagunekin.18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera auzo elkartetik. Antolatzailea: Santue-nea Auzo Elkartea.19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.

Abenduak 26, ostirala

11:00 San Esteban Txiki Eguna Urdaia-gan: meza eta hamaiketakoa. Eguer-dian, bazkaria Zumeta jatetxean. Anto-latzailea: San Estebango Jai Batzordea.15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz jauregira, DBH2 taldekoekin.17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kon-taketa saioa eta txokolate jana, Santue-neko frontoian.20:00 Dispertsioa salatzeko elkarreta-ratzea, Mikel Laboa plazan. Antolatzai-lea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Abenduak 27, larunbata

Egunean zehar, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, Oiardo Kiroldegian. Anto-latzailea: Usurbil Kirol Elkartea.17:00 Gazteentzako zinea Sutegin: “Txori Urdin”.

Abenduak 28, igandea

17:00 Zinea haurrentzat Sutegin: “Win-kiren zaldia”.Antolatzailea: Udala.

Abenduak 29, astelehena

16:00 Gaztelekutik Kars-etara irteera, DBH4 taldekoekin.

Abenduak 31, asteazkena

17:00 V. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa frontoitik.20:00 Topa berezia Dema plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.01:00 Aros Dj, Askatasuna plazan.

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Page 27: Gabonak 2014

Urtarrilak 2/3/4

11:30-13:30 eta 17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea Kiroldegian. Informazio gehiago 14. orrialdean.Antolatzailea: Udala.

Urtarrilak 2, ostirala

11:00 Errege kabalgatarako antortxeroen bilera. Deitzailea: Ziortza.15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz pistara irteera, DBH1-eko lagunekin.

Urtarrilak 3, larunbata

Jon Uriberen aldeko omenaldi eguna.

Urtarrilak 4, igandea

Goizetik 15:00etara, Tipi-Tapa, Txiribo-ga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Borda-txo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan.

Urtarrilak 5, astelehena

11:30 Erregeen postaria, Ziortzako

egoitzatik irtengo da frontoirantz. On-doren, haurren gutun bilketa frontoian.18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.19:30 Erregeen etorrera eta azken eki-taldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza.

Urtarrilak 10, larunbata

15:45 Gaztelekutik Igeldora irteera, DBH1 taldekoekin.17:30 Sarek Bilbon deituriko manifes-tazioa. Autobus zerbitzua egongo da Usurbildik.

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Page 28: Gabonak 2014