Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16

Click here to load reader

  • date post

    22-Jan-2018
  • Category

    Education

  • view

    55
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16

  1. 1. EGILEAK: -Ainhoa Riol -Agurtzane Villar -Ander Bergara -Iratxe Lazcoz, -Amaia Velasco -Esti Muzas -Iaki Jurado -Jokin Moyua -Borja Ruiz de Velasco -Izaro Olano
  2. 2. Gai honetan, puntu hauei buruzko informazioa aurkituko duzu: 1.- CURRICULUMAREN KONTZEPTUAK 2.- CURRICULUMAREN ELEMENTUAK 3.-CURRICULUMAREN ITURBURUAK EDO OINARRIAK 4.- CURRICULUM-POLITIKA 5.- CURRICULUM OFIZIALA ETA CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK 6.- PLANIFIKAZIOA.
  3. 3. CURRICULUMAREN KONTZEPTUAK Zer da curricum vitae? Gure datu pertsonal, akademiko eta profesionalen multzoa jasotzen duen dokumentua da. Curriculum hitzak, Didaktikan eta Pedagogian esanahi bat baino gehiago ditu.
  4. 4. -Curriculuma ikasketa-plana edo programa izan daiteke. Hezkuntza- sistema batean, ikasteko dauden irakasgai guztien multzo antolatua. -Hezkuntza-sistema batean lortu nahi diren emaitzen multzoa. Curriculumean lotu nahi diren helburuak. -Garatzeko pentsatu de instrukzio-plana. Helburuak. Edukiak. Jarduerak. Ebaluaziorako estrategiak. -Gertatzen diren ikasketa-esperientzien multzoa. Kasu honetan, curriculum barruan eskolan gertatzen diren ikasteko aukera guztiak sartzen dira. Hiru curriculum mota: Curriculum adierazia. Idatzirik adierazten den plana. Curriculum ezkutua. Era ez kontzientean lantzen dena. Curriculum absentea. Landu barik uzten diren edukiak. Eskaintzen ez direnak. -Irakaskuntza praktikorako gida planifikatu eta argudiatu. Zer irakatsi, nola irakatsi eta nola ebaluatu.
  5. 5. PARADIGMAK Paradigma positibista: irakaskuntza jarduera teknikoa. Paradigma interpretatzailea: irakaskuntza jarduera artistiko, ikertzaile, kliniko eta ez teknikoa. Paradigma kritikoa: irakaskuntza jarduera kritikoa.
  6. 6. -Curriculumaren adiera oso desberdinak daude. Oro har, esan dezakegu curriculum hitzak, adierarik zabalenean, alderdi edo errealitate hauek hartzen dituela kontuan: Plan edo diseinu bat. Plan edo diseinu horren garapena. Eskaini barik gelditzen dena. -Adiera osoena hiru alderdi horiek jasotzen dituena da. Beste adiera batean, curriculuma, irakaskuntza-prozesu bat da, eta, horretan, planifikazio-aldi, burutze-aldi eta ebaluazio-aldi batzuk sartzen dira. -J. Gimeno-ren hitzak: curriculuma praktika pedagogiko zehatz batzuk eratzeko, ezartzeko, zehazteko, adierazteko eta ebaluatzeko prozesuan eraikitzen den objektua da, prozesu horretako esku- hartzen ondorioz.
  7. 7. ELEMENTUAK KONPETENTZIAK HELBURUAK EDUKIAK METODOLOGIA EBALUAZIO SISTEMA
  8. 8. ELEMENTUAKKonpetentziak: -Pertsonaren errealizazioa eta garapena -Herritartasun aktiboa -Gizarte- integrazioa Helburuak: -Ahalmenak eta gaitasunak .Edukiak: -Kulturatik irakatsi Metodologia: -Metodo eta printzipioen multzoa -Irakaste jarduera Ebaluazioa: -Egin eta lortu denari buruzko informazioa analizatu -Ebaluazio-sistema
  9. 9. ITURBURUAK ETA OINARRIAK *Curriculuma zehazteko errealitatetik eta guregandik abiatu behar gara. Honekin batera esan beharra dago, errealitateak lau ezaugarri hauek dituela: Gizartea Ikasleak eta ikasle taldeak Irakatsi nahi/behar duguna Irakaskuntza, hezkuntza, horiei buruzko teoriak eta esperientziak
  10. 10. ITURBURUAK ETA OINARRIAK Gizartea: Gizartearen beharrizanak, eskariak eta ahalbideak jakitea. Egoera hau sozialitatearekin lotuta dago eta beraz, soziologiaren arloarekin zerikusi handia dauka. Beraz, lehenengo iturburua, iturburu soziologikoa izango da. Ikasleak eta ikasle taldeak: Haien ezaugarrietara integratu. Ikasleen egoera psikiko eta psikologikoa aztertzen duen atala da, beraz, haien metodoak , gaitasunak, interesak kontuan hartuko dira. Beraz, bigarren iturburua, iturburu psikologikoa izango da.
  11. 11. ITURBURUAK ETA OINARRIAK Irakatsi nahi/behar duguna: Zenbait zientzia edo diziplina irakasten dira. Horrela kultura eta ezagutza barneratuko dituzte. Atal honetan, zer irakatsi nahi den eta nola irakatsi nahi den aztertzen da, hau da, umeentzat egokiak diren metodorik egokienak aukeratzea izango du xede. Beraz, ezagutzak edo epistemologia aztertzen den atala denez, iturburu epistemologikoa izango da hirugarren iturburua. Irakaskuntza, hezkuntza, horiei buruzko teoriak eta esperientziak: Irakaskuntza eta hezkuntza aztertzen dituzten diziplinak aztertzen duen atala da hau. Pedagogiarekin lotuta dagoenez, iturburu pedagogikoa izango da laugarren iturburua.
  12. 12. CURRICULUM POLITIKA Curriculumak: Edozein heziketa edo irakaskuntza koherentziaz antolatzeko balio du. Estatu edo erkidego batean, gutxieneko elementu komun batzuk bermatzeko balio du. Ikastetxean, heziketa-prozesu osoaren koherentzia ahalbidetzen du.
  13. 13. Bi curriculum mota: Estatu-komunitateko, estatuko eta autonomia- erkidegoko curriculum-politika. (CURRICULUM OFIZIALA) Ikastetxe mailako curriculum-politika. (IKASTETXEAREN CURRICULUMA)
  14. 14. Curriculum-politika hezkuntza-sistema batean garatzen den irakaskuntzako ereduei eta praktikei buruzko erabakien multzoa da. Eragina izango dute: Hezkuntza-sistemaren barruan: curriculuma sortzeko, ordenatzeko eta aldatzeko eran. Irakaskuntzako eragileek curriculumean dituzten boterea eta autonomia argitzean. Eskola aparatuko ezagutzaren banaketan. Hezkuntza praktiketan.
  15. 15. ZEHAZTAPEN MAILAK Hiru zehaztapen maila nagusi: Curriculum ofiziala: Elementuak, egileak gobernuak eta hezkuntza administrazioak dira; komunitate osorako egindako curriculuma da. Ikastetxearen curriculum proiektua (ICP): Hezkuntzaren dekretuaren egileak irakasle-klaustroak dira, ICP ikastetxe osorako egiten da, eta ICP izen bereko agirietan jartzen da. Ikasgelako curriculum-plangintza, gelako programazioa, planifikazioa edo diseinua eta curriculum-egokitzapen indibidualak.
  16. 16. ZEHAZTAPEN MAILAK Beste mailak: -Curriculum deskribitua: Curriculum-sistema antolatzeko gutxieneko elementuen multzoa. -Irakasleei aurkezten zaien curriculuma: Agindutako curriculumaren interpretazioa da. -Irakasleek moldatutako curriculuma: Irakasleei egiten zaien proposamena, haien errealitateari egokitzen doa. -Curriculum ekintzan: Praktikan ikus dezakegu zein den curriculum proposamenen benetako esanahia. -Burututako curriculuma: Praktikaren ondorioz, balioetsitako etekinak ekoitzi eta baita ezkutuan dauden efektu batzuk ere. -Ebaluatutako curriculuma: Alde koherenteak azpimarratuak dituenak.
  17. 17. PLANIFIKAZIOA Planifikazioa, irakaskuntza prestatzeko egiten dugun hausnartze-,balioeste-, eta erabakitze-prozesua eta prozesu horretatik ekoizten dugun agiri idatzia da. Planifikazio arrazionalista Prozesuko planifikazioa
  18. 18. PLANIFIKAZIOA Planifikazio arrazionalista: Paradigma teknologikoari lotuta. Irakaskuntzan zehaztuta dauden emaitzetan zentratzen da. Prozesukoa: paradigma interpretatzaileari lotuta. Gelan garatzea edo burutzea merezi duten printzipioak zehazteko irakaskuntzaren prozesuak aztertzen dituen ikuspegian zentratzen da. Planifikatzean zehaztu behar diren elementuak: -Helburuak -Edukiak -Jarrerak -Tenporizazioa -Ebaluazioa -Helburuak, jokabideetan adierazten dira. Helburuak ondo zehaztea inportantea da, jokabide-helburu horietatik abiatuta, gainerako elementuak zehazten direlako.
  19. 19. PLANIFIKAZIOA -Irakasleari ikertzailelana eskatzen zaio: Gelako eta irakaskuntzako arazoak detektatu; hausnartu; erantzukizuna izan; ondorioak atera -Hori guztia eginez, bere ezagutza profesionala etengabeki berreraikitzen joan -Ziurta dezakegu prozesuko planifikazioa egiterakoan hurrengo arlo hauetaz pentsa daitekeela: Curriculum-proiektu ofizizalaren zentzua analizatu Gelako lanerako prozedura-printzipioak ezarri Edukien egokitasuna eta antolaketa analizatu Jarduera-esparru eta zereginak aukeratu, ebaluazioa barne -Azkenik, planifikazio soziokritikoa aurkitzen da. Planifikazio soziokritikoaren berariazko ezaugarriak curriculum soziokritikoaren berberak dira Irakaskuntzan inplikaturiko partaide guztien artean eginda izatea Baldintza historiko, sozial, kultural, ekonomiko eta politikoak kontuan izanik eginda izatea. -Askotan planifikazio soziokeitikoan, ikerkuntza/ekintza erabiltzen da planifikazio-sistema mduan.
  20. 20. PLANIFIKAZIOA -Azaldutako planifikazio motak praktikan zehazten dira aldi baterako, gai bat lantzeko eta subjektu batentzat. Hiru aldagai horiek kontsideratuz era askotariko planifikazioak egiten dira. Epeari dagokionez, planifikazioak egiten dira hainbat alditarako. Dena den, beti gomendatzen da eguneko plana egitea Planifikatzen den gai-unitatea kontuan hartzerakoan, berriz, ugaritasun haundia aurkituko dugu. Bukatzeko, planifikaizo bat norentzat egiten den kontuan hartzen badugu, planifikazio mota gehiago aurkituko ditugu. Beraz, pertsona edo taldearen arabera egin daitezke planifikazioak. -Curriculum egokitzapen indibiduala oso programazio-unitate garrantzitsua da. Horretan, printzipioz, ikasle baten hezkunzta beharrizan bereziari edo bereziei erantzuna eman nahi zaie. -Azken urte hauetan garrantzia eman zaio jardueren sekuentziari eta, beraz, sekuentzia didaktikoak programatzen dira. Horietan, jarduerak eta jardueren sekuentzia zehazten da guztiz.
  21. 21. BESTE ESKEMA POSIBLE BAT Sarrera -Identifikazio-datuak: izena, unitate garapenerako epea, haurren adina, hizkuntza eredua, eta unitatearen ziklo barruko kokapena. -Lehentasuna kontuan izatea, egoeraren azterketa eta sintesi txiki bat aurkeztea oinarrizkoa da. -Gaia, irakaste-ikaste egoera aukeratzeko arrazoiak izatea. Diseinua (zenbait atal ditu) -Unitatearen asmoa -Unitatearen edukia -Metodologia (jarduerak) -Jardueren denboralizazioa -Elementu guztien arteko koherentzia eta unitatea -Garatuko den egoerara egokitzea -Unitate didaktikoa diseinatzeko erabili ditugun curriculum-materialak irakaste-ikaste egoera aukeratzeko arrazoiak izatea.
  22. 22. BIBLIOGRAFIA Pons, E. eta Roquet-Jalmar, D. (2005). Garapen Kognitiboa eta Motorra. Altamar Gabiola, A. Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila. Bizkaiko atala. Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskola. UPV/EHU