EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora...

5
Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: [email protected] EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA ELEKTRONIKOARE HEDAPENA BESTE HOGEITABOST UDALERRIETAN HASIKO DU Asteazkenetik, apirilak 24, Gipuzkoako Zegama, Ormaiztegi, Olaberria, Lazkao eta Anoeta udalerriek errezeta elektronikoa izango dute. Maiatzean Arabako beste zortzi eta Bizkaiko hamabi udalerrik ezarriko dute sendagaiak agintzeko eta emateko sistema hau. Hemendik aurrera osasun-txartela izango da farmazian sendagaiak eskuratzeko giltza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak errezeta elektronikoa EAEko 25 udalerrietan hedatzeko prozedura hasiko du. Estrategia finkatzeko orduan, sail honek aurreko legegintzaldietan egindako lanaren ondorioz iaz 9 udalerri eta 21 farmaziatan abiarazitako probako proiektuaren emaitzak aztertu dira. Azterketa horri esker hainbat arazo tekniko konpondu dira, SUPRE izeneko medikuen preskripzio farmazeutikoaren moduluan topatutakoak, esate baterako. Azken hilabeteotan Osasun Sailak eta Osakidetzak euskal osasun-zerbitzuko eta hiru lurraldetako Farmazialarien Elkargo Ofizialetako kideekin izandako elkarrizketan eta lankidetzan oinarritu da kontu horren eta beste batzuen irtenbidea. Errezeta Elektronikoa (e-rezeta) prestazio farmazeutikoa kudeatzeko eredu berri honek segurtasun handiagoa ematen du sendagaien erabileran, eta pazienteari zerbitzu hobea zein erosotasun eta soiltasun handiagoa ere ematen dio haiek banatzeko garaian.

Transcript of EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora...

Page 1: EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik. • Informazio zehatz eta

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: [email protected]

EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA ELEKTRONIKOARE HEDAPENA

BESTE HOGEITABOST UDALERRIETAN HASIKO DU

Asteazkenetik, apirilak 24, Gipuzkoako Zegama, Ormaiztegi, Olaberria, Lazkao eta Anoeta udalerriek errezeta elektronikoa izango dute. Maiatzean Arabako beste zortzi eta Bizkaiko hamabi udalerrik ezarriko dute sendagaiak agintzeko eta emateko sistema hau. Hemendik aurrera osasun-txartela izango da farmazian sendagaiak eskuratzeko giltza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak errezeta elektronikoa EAEko 25 udalerrietan hedatzeko prozedura hasiko du. Estrategia finkatzeko orduan, sail honek aurreko legegintzaldietan egindako lanaren ondorioz iaz 9 udalerri eta 21 farmaziatan abiarazitako probako proiektuaren emaitzak aztertu dira. Azterketa horri esker hainbat arazo tekniko konpondu dira, SUPRE izeneko medikuen preskripzio farmazeutikoaren moduluan topatutakoak, esate baterako. Azken hilabeteotan Osasun Sailak eta Osakidetzak euskal osasun-zerbitzuko eta hiru lurraldetako Farmazialarien Elkargo Ofizialetako kideekin izandako elkarrizketan eta lankidetzan oinarritu da kontu horren eta beste batzuen irtenbidea. Errezeta Elektronikoa (e-rezeta) prestazio farmazeutikoa kudeatzeko eredu berri honek segurtasun handiagoa ematen du sendagaien erabileran, eta pazienteari zerbitzu hobea zein erosotasun eta soiltasun handiagoa ere ematen dio haiek banatzeko garaian.

Page 2: EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik. • Informazio zehatz eta

Hemendik aurrera, e-rezeta ezarriko den udalerrietako herritarrek ez dute paperezko errezetarik jasoko osasun-zentroetan, baina bai tratamendu-orria; han sendagaien izena, dosiak eta tratamendua berrikusteko edo amaitzeko eguna zehaztuta egongo dira modu argi eta errazean. Hartu behar dituzten sendagaiei buruzko informazioa bide elektronikoz bidaliko da farmaziara, eta han jaso ahal izango dute osasun-txartela aurkeztuta. Azken hori aurkeztea ezinbesteko baldintza da sendagileak agindutako medikazioa eskuratzeko. Osasun Txartela, sistemaren giltza E-rezeta hedatzeko behin betiko fase honen berritasuneko bat da herritarrek gaur egun duten osasun-txartelak balio duela sistema berria erabiltzeko; izan ere, txartelaren banda magnetikoaren bidez sistemaz balia gaitezke segurtasun eta konfidentzialtasuneko baldintza eta estandar guztiak beteta. E-rezetaren onurak Errezeta elektronikoak (e-rezeta) hainbat onura dakarzkie herritarrei:

• Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik.

• Informazio zehatz eta argiagoa kontsultan emango dieten Tratamendu Orriari esker.

• Segurtasun handiagoa, baimendutako osasun-langileek jakin baitezakete zer sendagai hartzen ari diren eta horrela sendagaien interakzioak edo bikoizketak ekidin baitaitezke.

• Erabateko fidagarritasuna, farmazian sendagaien banaketa zuzena bermatuko baita.

• Osasun-profesional guztien koordinazio hobea (Osasun Zentroa eta farmaziak).

Herritarrentzako informazioa E-rezeta errezeta elektronikoa edukiko duten 25 udalerrietako 50.000 herritar ingururi banaka emango zaie horren berri Osasuneko sailburu Jon Darpónen eskutitz baten bidez, eta aldaketak eragiten dien udalen alkateei ere jakinaraziko zaie. Farmaziek bat egitea Farmazia-bulegoek eredu berri honekin pixkanaka egingo dute bat; izan ere, kudeaketa-sistemak egokitu behar dituzte, hori ezinbestekoa baita sendagaiak eman ahal izateko.

2

Page 3: EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik. • Informazio zehatz eta

Errezeta Elektronikoaren hedapenari bultzada hau eman ondoren 46 farmaziak izango dute, EAEko 826etatik, e-rezeta sistema ezarrita. Proiektuaren behin betiko garapena Errezeta elektronikoaren behin betiko hedapena mailaka egitea adostu du Osasun Sailak proiektua abiarazteko prozesuan esku hartzen duten gainontzeko eragileekin. Horri esker proiektua etengabe ebaluatu ahal izango da, bai ikuspuntu funtzionaletik bai euskarri teknologikotik; alegia, estrategia horrek hedapenean hautematen diren hutsegiteak eta/edo akatsak zuzentzea ahalbidetuko du.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 20an

3

Page 4: EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik. • Informazio zehatz eta

¿Qué beneficios tiene para mi?

Comodidad, ya no hay que desplazarse sólo para buscar recetas y visados al centro asistencial; en la farmacia te dispensarán los medicamentos directamente.

Información más detallada y clara con la nueva Hoja de Tratamiento que te entregarán en la consulta.

Mayor seguridad ya que cualquier profesional sanitario autorizado podrá saber qué medicación tomas y evitar interacciones o duplicidades de medicamentos.

Fiabilidad total: en la farmacia estarán totalmente seguros del medicamento y dosis prescritas y podrán prestarte una mayor atención farmacéutica.

Mejor coordinación de todos los profesionales sanitarios (Centro de Salud y Farmacias) para garantizar la mejor y más ágil actuación.

Y todo ello, manteniendo las actuales prestaciones sanitarias y garantizando la confidencialidad de los datos de carácter personal.

¿Alguna duda?

¿Qué es la e-rezeta? Es la receta electrónica: Un nuevo sistema de prescripción de medicamentos más seguro y eficaz, con el que desaparece la tradicional receta de papel. Ahora, tendrás que presentar la tarjeta sanitaria en la farmacia para obtener los medicamentos prescritos.

La tarjeta sanitaria es la llave para acceder al nuevo sistema de prescripción y dispensación de medicamentos, y al resto de prestaciones sanitarias.

También la puedes descargar por Internet en: www.e-rezeta.net.

¿Cómo funciona? En tu próxima consulta médica tendrás que llevar tu tarjeta sanitaria. Ya no te darán recetas pero te entregarán la Hoja de Tratamiento, una información clara y sencilla con el nombre de los medicamentos, su dosis y la fecha de finalización o revisión de tu tratamiento.

En la farmacia, te identificarás con tu tarjeta sanitaria y te proporcionarán la medicación directamente. Y, si te han prescrito medicación continuada, podrás recogerla en la Farmacia periódicamente sin tener que volver a la consulta hasta tu siguiente revisión médica.

Atención:

Si todavía tienes recetas en papel, CONSÉRVALAS: sólo cuando las hayas utilizado podrás acceder ya al nuevo sistema.

Orain, zure txartela izango da zure errezeta

Errezeta lektronikoa

aaff_er_folleto_6.indd 1-3 09/08/12 9:06:36

Pregunta en tu Centro de Salud o en cualquier farmacia de tu localidad. Te entregaran la “Guía de la e-rezeta” con información completa sobre la receta electrónica.

Page 5: EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAK ERREZETA …€¦ · • Erosotasuna, ez baitute osasun-zentrora joan behar errezetak eta bisatuak jasotzeko bakarrik. • Informazio zehatz eta

Zer onura ekarriko dizkit?

Erosotasuna, jada ez baita asistentzia-zentrora errezeten eta oniritzien bila bakarrik joan beharko; zuzenean, farmazian emango dizkizute medikamentuak.

Informazio zehatzagoa eta argiagoa, kontsultan emango dizuten tratamendu-orri berriari esker.

Segurtasun handiagoa, osasun-profesional orok jakingo baitu zer botika hartzen ari zaren, eta hala, saihestu egingo baitira medikamentu-interakzioak edo bikoizketak.

Fidagarritasun osoa, farmazian ziur jakingo baitute zer medikamentu eta dosi agindu dizuten, eta arreta farmazeutiko hobea emango baitizute.

Osasun-profesional guztien koordinazio hobea (osasun-zentro eta farmazietakoena), parte hartze hobea eta arinagoa bermatzeko.

Eta hori guztia, gaur egungo osasun-prestazioak gordez eta datu pertsonalen isilpekotasuna bermatuz.

Zalantzarik?

Zer da e-rezeta?Errezeta elektronikoa da: botikak agintzeko sistema berri bat, seguruagoa eta eraginkorragoa; desagertu egingo da paperean egiten den ohiko errezeta. Orain, farmazian osasun-txartela aurkeztu beharko duzu preskribitutako medikamenduak lortzeko.

Nola funtzionatzen du? Hurrengo mediku-kontsultara eraman osasun-txartela. Ez dizute errezetarik emango, baina bai tratamendu-orria: informazio argi eta erraza, non medikamentuen izenak, dosiak eta tratamendua amaitzen den edo berriz aztertu behar den eguna agertuko diren.

Farmazian, osasun-txartelaren bidez identifikatuko duzu zure burua, eta zuzenean emango dizkizute botikak. Eta etenik gabeko medikazioa agindu badizute, farmazian bertan jaso ahal izango duzu, aldian-aldian, kontsultara joan beharrik gabe, hurrengo mediku-azterketa izan artean.

Adi:

Oraindik paperean egindako errezetak badituzu, GORDE ITZAZU, erabili ondoren soilik izango baituzu sistema berrirako sarbidea.

Ahora, tu tarjetaes tu receta

Receta lectrónica

aaff_er_folleto_6.indd 4-6 09/08/12 9:06:41

Osasun-txartela medikamenduak preskribatzeko eta eskuratzeko sistema berriaren tresna da, eta gainerako osasun-prestazioetarako ere balio du.

Internetetik ere deskarga dezakezu: www.e-rezeta.net.

Jo zure osasun-zentrora edo zure herriko edozein farmaziatara. “E-rezetaren gida gida” emango dizute; hor aurkituko duzu errezeta elektronikoari buruzko informazio guztia.