Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko...

4
16 2013KO MAIATZAREN 5A Urtero legez, Herri Urrats antolatu du Seaskak, hilaren 26rako. Seaskaren lorpenen artean dago Baionako Bernat Etxepare ikastetxea, Ipar Euskal Herrian ikasketak euskaraz ematen dituen lizeo bakarra. Urrun bizi diren ikasleengan pentsatuz, lizeotik gertu barnetegi bat sortzea erabaki zen eta astelehenetik ostiralera gazte ugari bizi da bertan, hezitzaileen ardurapean. Barnetegira hurbildu gara, euren egunerokoa ezagutu asmoz. BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA EGUZKIAK irri egin digu gaurkoan. Pribile- gioa, azken egunotako eguraldia kontuan har- tuta. Baionatik 6 bat kilometrora dagoen Tar- nosera abiatu gara, Bernat Etxepare Lizeoak barnealdeko 15-17 urte arteko ikasleentzat duen barnetegia ezagutzera. Landetako pai- saia tipikoaren isla, hareazko zorua duen barruti batean sartu gara, pisu bakarreko hainbat eraikin, zuhaitzak eta aisialdirako guneak dituena (hala nola, futbol zelaia, pilo- talekua, barbakoa, saskibaloi kantxa, tenis pista eta igerilekua). Centre de vacances jartzen duen kartelak egin digu harrera. Etxepare lizeoko barnetegia orain 15 urte sortu zen. Zuberoako eta Nafarroa Behereko zenbait gurasok hartu zuten erabakia, seme- alabak lizeora egunero eramateak denbora asko eskatzen ziela ikusita. Hasiera batean, Kanboko kolegioan bizi ziren ikasleak, baina kolegioa txikia gelditu zenez, horretarako propio erabiliko zen barnetegia sortu zuten beste eraikin batean. Ordudanik hona, ikasle kopurua handitu egin da, eta horrek eraikin batetik bestera eraman ditu. Barnetegia ez da ikasleen lotarako erresi- dentzia soila. Ikasleek, lizeotik ateratzen dire- Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekua | LIDE HERNANDO | Argazkiak: Dani Blanco Elkarbizitzarako guneaz gain, ikasteko lekua ere bada barnetegia.

Transcript of Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko...

Page 1: Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen

�16 2013KO MAIATZAREN 5A

Urtero legez, Herri Urrats antolatu du Seaskak, hilaren 26rako. Seaskaren lorpenen arteandago Baionako Bernat Etxepare ikastetxea, Ipar Euskal Herrian ikasketak euskaraz ematendituen lizeo bakarra. Urrun bizi diren ikasleengan pentsatuz, lizeotik gertu barnetegi bat

sortzea erabaki zen eta astelehenetik ostiralera gazte ugari bizi da bertan, hezitzaileenardurapean. Barnetegira hurbildu gara, euren egunerokoa ezagutu asmoz.

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

EGUZKIAK irri egin digu gaurkoan. Pribile-gioa, azken egunotako eguraldia kontuan har-tuta. Baionatik 6 bat kilometrora dagoen Tar-nosera abiatu gara, Bernat Etxepare Lizeoakbarnealdeko 15-17 urte arteko ikasleentzatduen barnetegia ezagutzera. Landetako pai-saia tipikoaren isla, hareazko zorua duenbarruti batean sartu gara, pisu bakarrekohainbat eraikin, zuhaitzak eta aisialdirakoguneak dituena (hala nola, futbol zelaia, pilo-talekua, barbakoa, saskibaloi kantxa, tenispista eta igerilekua). Centre de vacances jartzenduen kartelak egin digu harrera.

Etxepare lizeoko barnetegia orain 15 urtesortu zen. Zuberoako eta Nafarroa Beherekozenbait gurasok hartu zuten erabakia, seme-alabak lizeora egunero eramateak denboraasko eskatzen ziela ikusita. Hasiera batean,Kanboko kolegioan bizi ziren ikasleak, bainakolegioa txikia gelditu zenez, horretarakopropio erabiliko zen barnetegia sortu zutenbeste eraikin batean. Ordudanik hona, ikaslekopurua handitu egin da, eta horrek eraikinbatetik bestera eraman ditu.

Barnetegia ez da ikasleen lotarako erresi-dentzia soila. Ikasleek, lizeotik ateratzen dire-

Euskaraz ikasi nahi dutenenbizilekua

| LIDE HERNANDO |

Argazkiak: Dani Blanco

Elkarbizitzarakoguneaz gain,ikasteko lekuaere badabarnetegia.

Page 2: Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen

2013KO MAIATZAREN 5A 17�

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

netik hurrengo goizean klasera joaten direnarte, zaintza eta heziketan jarraipena edukidezaten ziurtatzeko lekua ere bada. Hiruhezitzaile arduratzen dira horretaz, eta guhaietako birekin egon gara, Imanol Larrañagaeta Peio Mentarekin. Mentak, barnetegiasortu zenetik bertan lanean ari den baiona-rrak, hezitzaileen eginbeharrez hitz egin digu:“Taldea lizeora eramaten dugu goizean herri-ko autobusean, eta arratsaldean hartzen dugutako batek, berriz ere barnetegira ekartze-ko. Behin hemen, haiekin ego-ten gara biharamuna arte. Zain-keta, segurtasuna, ikasketak,loa, kezkak… Denetarik egitendugu haiekin, ez gara bakarrikbehatzaile”.

“Lizeoan dauden mailabakoitzarekin (bigarrena, lehe-na eta terminala, ordena horre-tan) lan ezberdina egiten dugu”dio Larrañagak, hezitzaile bera-tarrak. “Lehenengo urtea dute-nekin, etxetik kanpo bizi direnlehen aldia izan ohi denez,hemen seguru senti daitezen arduratzen gara.Ikasketen jarraipena ere egiten diegu, arra-tsaldero ordu bateko ikastordu zaindua egi-ten baitugu haiekin. Leheneko ikasleei askea-go uzten zaie, baina behar duteneanlaguntzen saiatzen gara. Terminalekoei lanaeta bizitza era autonomoagoan egiten uztendiegu”. Maila bakoitzeko ikasleei ematenzaien trataera ezberdindua ere nabaria da bai-mentzen zaizkien irtenaldietan. Bigarrenekoeta leheneko ikasleei asteazkenean bakarrikuzten zaie barnetegitik kanpo egoten afalor-dura arte. Terminalekoei, aldiz, egunero irte-ten uzten zaie, gurasoek hala baimentzenbadute. Ikasleek barnetegiaren zainketankolabora dezaten, hainbat taldetan banatu ohidituzte, maila ezberdinekoak nahastuz elka-rrekin harremana egin dezaten. Egutegi batzehazten da eta talde bakoitzari noizbehinka

gauza bat egokitzen zaio: afalostean baxeraegin, jangela edo eraikinak barrutik garbitu…

43 ikasle daude aurten barnetegian, lehengourtean baino apur bat gutxiago. “Iaz terminale-koak 25 ziren, eta aurten hamabost. 45-50artean eduki ohi ditugu normalean, 60 izateraere iritsi gara inoiz” azaldu digu Mentak.“Hegoaldekorik aurten ez dugu, baina izan dabaten bat aurreko urteren batean” gaineratu duLarrañagak. Gehienak zuberotarrak eta baxe-nafarrak dira, eta gutxi batzuk hendaiarrak.

Ikasleen euskararen erabilerazgaldetuta, kezka azaldu dute.“Nahiko nukeena baino frantsesgehiago entzuten dut haienartean hitz egiten dutenean,horretara ohituak daude. Orainlauzpabost urte euskara gehiagoentzuten zela esango nuke –dioMentak–, baina handitzen doa-zen heinean gero eta kontzien-teago dira euskara zaindu beha-rreko hizkuntza dela”. Hala ere,euskararen inguruan komunitatemoduko bat sortu dela diote:

“Ez dakigu ikasle bakoitzak bere herrian zeinhizkuntzatan egiten duen, baina argi daukagu-na da gurekin behintzat dena euskaraz egitendutela. Hori behintzat zerbait bada”.

Egunerokoa barnetegianMaiana Etxegoinberri eta Maider Okhi Ber-nat Etxepare lizeoko bi ikasle zuberotar dira,lehena Urdiñarbekoa eta bigarrena Zalgize-koa. Lehen mailakoak dira; gizarte eta ekono-miako ildotik doa bata eta zientzietakotikbestea, eta lizeoko barnetegian egiten dutebizitza aste barruan. Hiruko gelak dituztebarnetegian, eta batera egiten dute lo. Goize-ko 6:30ean jaikitzen dira egunero, eta orain-dik nagiak atera ez dituztela, herriko autobu-sa hartzen dute goizeko 7:20ean, lizeorairisteko 6 kilometroak egiteko. 8:15ean sar-tzen dira klasean, egun berri bati aurre egite-

Lizeoaren etorkizuneko asmoaBiarritzen ikastetxea eraikitzeada, eta horrekin batera, 120 lekuizango lituzkeen barnetegia,lizeoaren ondoan egongo dena.“Horrela ikasleek ez duteegunero alde batetik besterajoan beharrik izango”

Page 3: Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

2013KO MAIATZAREN 5A18 �

ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen dira.

Lizeoko atarian egoten da hiru hezitzailee-tako bat haien zain, eta ikasleekin batera herri-ko autobusa hartu eta barnetegira itzultzendira. Askaria egiten dute, eta ostean arratsal-dea libre dute lanak egin eta lagunekin egote-ko. “Normalean ganberetan egoten gara lagu-nekin solasean edo lanak egiten, gehiagogustatzen zaigu egongela baino” dio Maianak.“Egongelan telebista dugu, baina DVDakikusteko bakarrik; baita ordenagailua ere. Onaegiten duenean, bada jende asko pilotan, sas-kibaloian, futbolean… aritzen dena”. Hezi-tzaileen laguntza ere izan ohi dute, lanak egi-teko. “Oso ikasle arduratsuak dira gehienak”azaldu digu Berako hezitzaileak.

19:30ean dute afaria, eta ikasle guztiakelkartzen dira jangelako eraikinean. Gauekohamarrak baino lehenago dute dutxatzekoaukera, eta 22:30ean barnetegiko argiak itzal-tzen dira. “Berehala lo hartzen dugu… kar,kar” dio irri artean Maiderrek. Noizbehinka,batez ere eguraldi ona egiten duenean, arra-tsaldeko irtenaldiak egin ohi dituzte hezitzai-

leekin. “Iaz Itsasura joan ginen arratsaldepasa. Raftinga ere egin dugu, eta boloetanjolastera ere joan gara”, dio Maiderrek.

Barnetegian eta lizeoan biltzen den euskalkomunitateaz mintzatu zaizkigu. Hortik at,“lizeotik kanpoko lagun gehienekin frantsesezegiten dugu, askok ez baitaki ongi euskaraz–azaldu digu Maianak–. Beste batzuen kasuan,etxean euskaraz mintzo diren arren, haiengurasoek lizeo frantsesetara eramaten dituzte”.Hala ere, biek euren herrietan, batik bat fami-liarekin, ia dena euskaraz egiten dute. Euskal-kien trukaketa aberasgarria ere ematen da bar-netegian. “Bertako lagunekin eta hezitzaileekinia beti mintzatzen gara zuberotarrez, eta baxe-nafarrek ere hala egiten dute; bakoitzak bereeuskalkian hitz egiten du” diosku Maiderrek.Lizeoan, aldiz, batuan aritzen saiatzen dira.

Astean zehar etxetik kanpo bizitzeak,kezka baino, irrika eragin die hasiera-hasieta-rik. “Oso gustura gaude hemen –dio Maia-nak–. Gainera, ikastetxe beretik etorri garagutariko asko, eta lehendik elkar ezagutzengenuen”. “Hezitzaileak ere oso jatorrak dira”gaineratu digu Maiderrek.

Jangela eta barnetegi kanpoaldea ikus daiteke goiko irudietan. Futbol zelaia, pilotalekua, barbakoa, saskibaloi kantxa,tenis pista eta igerilekua ditu barnetegiak.

Page 4: Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekuaBERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA 18 2013KO MAIATZAREN5A ko prest. Bertan bazkaltzen dute, eta arratsal-deko eskolen ostean, 16:30ean ateratzen

2013KO MAIATZAREN 5A 19�

BERNAT ETXEPARE LIZEOKO BARNETEGIA

Hurrengo urtean egingo duten Baxoa fro-gaz haien kezkak azaldu dituzte. “Lizeoansortu zen plataformak gauza batzuk lortuditu dagoeneko: Matematikako eta Historiaeta Geografiako azterketak euskaraz eginditzakegu –dio Maianak–. Lorpen handiago-ak egingo diren esperantza dut, baina ez dutuste guk froga egin behar dugunerako ezergehiago lortuko denik”.

Etorkizunerako plan zehatzik ez duteoraindik. Maianak irakasle izan nahi dueladio; Maiderrek ez daki oraindik zer nahiduen. Iparraldean ikasketak euskaraz egitekodagoen zailtasunak ere arduratzen ditu.Hegoaldera joan litezke, baina horretarako,terminala egin ostean, Baxoaren ordez Selek-tibitatea egin beharko lukete. “Ikasi nahiduguna zer den argi daukagunean, ikasketahoriek eskaintzen dituen zentroa ona den alaez begiratuko dugu lehenbizi, eta ez hainbes-te euskaraz ala frantsesez den”.

Nomaden pareKanboko barnetegia txikia gelditzen arizela-eta, beste eraikin batera aldatu ziren

orain hainbat urte bertako ikasleak. Orduda-nik, barnetegi nomada bihurtu da. “Aurten-goa ere ez da oraindik leku finkoa”, dioteatsekabeturik Peio Mentak eta ImanolLarrañagak, nahiz paradisu txiki bateanbezala sentitu bertan.

Lizeoaren etorkizuneko asmoa Biarritzenikastetxea eraikitzea da, eta horrekin batera,120 leku izango lituzkeen barnetegia, lizeoa-ren ondoan egongo dena. “Horrela ikasleekez dute egunero alde batetik bestera joanbeharrik izango”, azaldu du Mentak. “Ira-garpen zehatzak ez ditugun arren, uste dugu2015 hasierarako eraikia egongo dela, denaondo badoa”, dio Larrañagak. Etorkizunhurbilak nora eramango dituen, ordea, ezdakite. “Hurrengo urterako lekua oraindikez daukagu lotua”, dio Mentak. Soluzioazkarren bila dabiltza urtero, aurtengo haubezalako soluzio egoki eta prezioz zentzuz-koak non aurkitu. Alde batetikbestera saltoka dabiltza, bainabadirudi gero eta hurbilago dago-ela leku finko eta egonkorra lor-tzeko unea. n

Ezkerreko argazkian, Imanol Larrañaga (ezkerrekoa) eta Peio Menta, barnetegiko hiru hezitzaileetatik bi.Eskuineko irudian, Maider Okhi (ezkerrekoa) eta Maiana Etxegoinberri Bernat Etxepare lizeoko ikasle zuberotarrak.