Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera...

22
UZTARO, 60 - 2007, 67 - 87 67 Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren agerrera mailakatuaren inguruan Iñaki Garcia M. Jose Eizabarrena Alazne Petuya Andoni Barreña Nekane Arratibel Margareta Almgren Amaia Colina Salamancako Mondragon Euskal Herriko Seaska Unibertsitatea Unibertsitatea Unibertsitatea Ikerlan honetan 16tik 30 hilabetera bitarteko 975 haur euskaldunen hizkuntza-ekoizpena aztertzen da, lexikoaren eta morfologiaren garapenari zehatz begiraturik. Ikertzaileek hiru hipotesi nagusi jorratzen dituzte, honako ondorio nagusietara iritsiz: morfologia-elementuak mailakatuta agertzen dira, morfologia-elementuak gauzatu ahal izateko haurrek aurretik masa lexiko jakin batez jabetu behar dute, eta lehenago haur gutxiren ekoizpenean oinarrituta egindako ikerketa longitudinaletan aurkitutako morfologia- elementuen hurrenkera bera gertatzen da oraingo honetan ere. In this investigation the language production of 975 Basque-speaking children is analysed, with special regard to the development of the lexicon and morphology. The investigators examine three main hypotheses, arriving at the following conclusions: The morphological elements appear gradually, conditioned by the acquisition of a determined mass of vocabulary. The order of appearance of morphology previously found in longitudinal studies is confirmed on this occasion. HIZKUNTZALARITZA

Transcript of Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera...

Page 1: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

UZTARO, 60 - 2007, 67 - 87 67

Euskararen garapena lehenhizkuntza legez eta

morfologiaren agerreramailakatuaren inguruan

Iñaki Garcia M. Jose Eizabarrena Alazne PetuyaAndoni Barreña Nekane Arratibel Margareta Almgren Amaia Colina

Salamancako Mondragon Euskal Herriko SeaskaUnibertsitatea Unibertsitatea Unibertsitatea

Ikerlan honetan 16tik 30 hilabetera bitarteko 975 haur euskaldunenhizkuntza-ekoizpena aztertzen da, lexikoaren eta morfologiaren garapenarizehatz begiraturik. Ikertzaileek hiru hipotesi nagusi jorratzen dituzte, honakoondorio nagusietara iritsiz: morfologia-elementuak mailakatuta agertzen dira,morfologia-elementuak gauzatu ahal izateko haurrek aurretik masa lexikojakin batez jabetu behar dute, eta lehenago haur gutxiren ekoizpeneanoinarrituta egindako ikerketa longitudinaletan aurkitutako morfologia-elementuen hurrenkera bera gertatzen da oraingo honetan ere.

In this investigation the language production of 975 Basque-speaking children isanalysed, with special regard to the development of the lexicon and morphology. Theinvestigators examine three main hypotheses, arriving at the following conclusions: Themorphological elements appear gradually, conditioned by the acquisition of a determinedmass of vocabulary. The order of appearance of morphology previously found inlongitudinal studies is confirmed on this occasion.

HIZKUNTZALARITZA

Page 2: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

1. Sarrera1

Psikolinguistikaren arloan gauza jakina da haurrak hitz egiten hasten direneanhitzak banan-banan erabiltzen dituztela aldi batean. Geroago, handik hilabetebatzuetara, esaldi berean hitzak lotzen hasiko dira, hitz biko ekoizpenak egiten,eta laster morfologia ere erabiltzeari ekingo diote. Antzeko garapena ikusi izan dahainbat hizkuntzatan.

Fenomenoa orokortu nahian, erreferentzia legez, haurren lehen hitzak urtebeteinguru dutenean ekoizten dituztela esan dezakegu, hitz biko ekoizpenakhamazortzi hilabete dituztenean erabiltzen hasten direla, eta morfologiaren lehenezaugarrien erabilera urte bi izan aurretik lortzen dutela. Lexikoa, beraz, sintaxiaedo morfologia baino lehenago erabiltzen dute haurrek.

Euskaraz ere antzeko garapena gauzatzen dutela ikusi da euskararen garape-na aztertzeko haur gutxiren datuetan oinarrituta egin diren ikerketan (Barreña,1995; Ezeizabarrena, 1996; Zubiri, 1997; Elosegi, 1998).

Oro har, bada, hatsarre bat ondoriozta daiteke horretatik: lexikoaren etagramatikaren agerreraren artean asinkronia gertatzen da. Horrez gain, badajarraipen longitudinala egin zaien haurren hizkuntzaren garapenaren ikerketatikondorioztatu den beste hatsarre bat ere: gramatikaren garapena bera ez da bat-batean gertatzen, era mailakatuan baino. Morfologia-marka batzuk beste batzukbaino lehenago agertzen dira, alegia.

Lexikoaren garapenaren eta gramatikaren garapenaren arteko erlazioaz ereeztabaidatzen hasi da jakintzaren arlo honetan, eta asko dira gramatika erabiltzenhasi baino lehen haurrak hitz kopuru minimo bat beharrezkoa duela aldarrikatzenduten ikertzaileak. Hau da, haurrak masa lexiko kritiko bat menderatu behar duelasintaxia edo elementu morfologikoak erabiltzen hasi aurretik. Horrela ikertu etaaurkitu dute, esaterako, ingelesaren garapenean (Marchman eta Bates, 1994;Bates eta beste, 1994), italieraren garapenean (Caselli, Casadio eta Bates, 1997;Devescovi eta beste, 2005), frantsesarenean (Bassano, 2000), galizierarenean(Pérez-Pereira eta García-Soto, 2003), katalanarenean (Serrat eta beste, 2004)edo euskararenean (Barreña eta beste, 2006 eta Barreña eta beste, agertzeko).

Gramatikaren garapena aztertzean nabaria izan da haurrak elementu edoezaugarri morfologiko batzuk beste batzuk baino goizago darabiltzala ikustea, etaarakatu diren haur gutxiren ekoizpenetan ezaugarri morfologiko antzekoak agertuizan dira goizago edo beranduago.

Euskararen garapenean hitz biko ekoizpenak egiteko, haurrak gutxienez 51-100 hitzeko masa lexikoa behar duela ikusi da (Barreña eta beste, agertzeko).Morfologiaren agerrera baiesteko masa lexiko kritikoaren beharra ere zenbatu da:izen-sintagmei eransten zaizkien marka morfologikoetarako 101 hitzetatikgorakoa, eta aditzei eransten zaizkienetarako 301 hitz baino handiagoa.

UZTARO, 60 - 2007 68

1. Eskerrak adierazi nahi dizkiegu ikerketa honetan lagundu diguten guztiei, hala nola, datu-bilketanparte hartu duten haur-eskola eta guraso guztiei, haurrei, babesaz eta diruz hornitu gaituzten EuskoJaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailei (PI2000-5 eta PI2004-16),MECari (HUM2006-11862-C03-02/FILO) eta KGNZ taldeko ikertzaile guztiei.

Page 3: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Euskararen gramatikaren garapena arakatzean ezaugarri morfologikoenagerrera mailakatua gertatzen dela ere baietsi da (Barreña eta beste, 2006),lehenago zenbait haurren jarraipena aztertzean ikusi izan zen bezalaxe (Larra-ñaga, 1994; Barreña, 1995; Ezeizabarrena, 1996; Zubiri, 1997; Elosegi, 1998;Almgren, 2000).

Haur euskaldun gutxiren jarraipen longitudinaleko datuetan oinarrituta lehenagoikusi zen legez, bada haur guztiek gordetzen duten morfologiaren agerrera-hurrenkera zehatza, gutxi gorabeherakoa, honela laburbil daitekeena:

– Izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken artean NON eta NORApostposizio-markak eta NOR, NORK, NORI eta NOREN kasu-markak2 dira haurrekerabiltzen dituzten lehenetakoak; ondoren, beste zenbait postposizio-markadarabiltzate, hala, nola, NORENTZAT, NOREKIN eta NONDIK postposizioeidagozkienak, eta geroago beste zenbait, NONGO, ZERTAZ, NORAINO etaNORANTZ postposizioenak; pluralari dagokion -k marka ez da agertzen direnlehenetakoa (Larrañaga, 1994; Barreña, 1994, 1995; Ezeizabarrena, 1996; Ezei-zabarrena eta Larrañaga, 1996; Zubiri, 1997; Elosegi, 1998; Almgren eta Barreña,2001; eta abar).

– Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera-hurrenkerari dago-kionez, aditz-aspektua (-tu, -tzen, -ko) eta subjektuarekiko pertsona-komunztaduraadierazten duten adizkiak (naiz/da, dut/du) lehenetarikoak dira agertzen; ondorenzeharkako osagarriarekiko pertsona-komunztadura adierazten duten adizkiak(zait/zaio/dizut/diot), osagarriarekiko pertsona-komunztadura adierazten dutenak(dut/ditut), aditz-aldia adierazten dutenak (orainaldia/iragana), eta abar agertzendira (Barreña, 1996; Ezeizabarrena, 1996, 1997, 2001, 2002, 2003; Ezeizabarrenaeta Larrañaga, 1996; Almgren, 2000; Almgren eta Barreña, 2001; eta abar).

– Mendeko esaldiak eraikitzeko esaldiei eransten zaizkien morfologia-markak(-(e)la, -(e)lako, -(e)n...) adizkiak erabiltzen hasi eta gero agertzen dira; hauenartean ere batzuk besteak baino goizago agertzen dira, eta horietakoak dirahemen arakatuko ditugunak (Barreña, 2000, 2001).

Ikerketa honetako helburua bikoitza da. Batetik, ekoizpen-mailan morfologiarenagerrera mailakatua dela baietsi nahi dugu, baina morfologiaren hurrenkera zeinden ikusita. Bestetik, lehenago haur gutxiren jarraipen luzeetan aurkitutakomorfologia-hurrenkera orain ume askoren datuetan berresten den arakatu nahidugu: izen-sintagmei eransten zaizkien marka morfologikoak lehenago agertzendirela aditz-sintagmei eransten zaizkienak baino. Hipotesi hauen funtsa haurrekhiztegia bereganatzen hasten direnean erabiltzen duten izenen portzentajehandian datza, berau aditzena baino handiagoa da eta (Barreña eta beste, 2006).Ildo horretatik, izen-sintagmei eta aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken ostean, esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera gertatukodela uste dugu.

UZTARO, 60 - 2007 69

2. Lan honetan deklinabideko NOR, NORK, NORI eta NOREN kasutzat joko dira; NON, NORA,NOREKIN eta gainerakoak, ostera, postposiziotzat.

Page 4: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Bestalde, uste dugu morfologiaren agerrera mailakatua haurrek darabiltenhiztegiarekin edo masa lexikoarekin erlazionatuta dagoela. Hots, beharrezkoaizango dutela masa lexiko kritiko zehatza jabetuta izatea elementu morfologikoakekoizten hasteko.

Ikerlan honetan datu-bilketa osatzeko jarraitutako metodologia aurkeztuko dugulehen atalean. Ondoren, bigarren atalean, emaitzak erakutsiko ditugu, morfolo-giaren agerrerari buruzkoak, alegia. Datuok hiru azpiataletan antolatu ditugu: izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera, aditz-sintagmei eranstenzaizkien morfologia-marken agerrera, eta esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera, hain zuzen. Amaitzeko ondorioak jasotzeari ekingo diogu.

2. Metodologia

Lan honetan Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda tresnaren euska-rarako egokitzapena ikerketa-taldeak3 bildutako zenbait datu erabiliko ditugu, 16tik30 hilabetera bitarteko 975 haurren datuak, alegia. Datu horiek gurasoek betezuten galdetegi baten bidez jaso ziren, Hitzak eta esaldiak izenekoa, eta, oro har,adin horietako haurrek darabilten oinarrizko lexiko, gramatika eta sintaxiaren berribiltzen dute.

Ikerketa hau Estatu Batuetako ingelesaren inguruan eginiko CommunicativeDevelopment Inventories (Fenson eta beste, 1993) izenekoaren egokitzapena da,helburu nagusia haurren hizkuntzaren garapena irudikatzea izanik.

Tresna hau munduko hainbat hizkuntzatara moldatu da, edo moldatzekobidean da (ikus www.sci.sdsu.edu/cdi/). Dagoeneko, galdetegien egokitzapena,datu-bilketa eta lehen analisiak eginda daude hainbat hizkuntzatan, hala nola,Mexikoko gaztelanian (Jackson-Maldonado eta beste, 1993), hebraieran (Maitaleta beste, 2000), Frantziako frantsesean (Kern, 2003), galizieran (Pérez Pereiraeta García Soto, 2003), Zeelanda Berriko ingelesean (Reese eta Read, 2000) etaEspainiako gaztelanian (López Ornat eta beste, 2005). Moldatzeko bideandaudenen artean, ostera, katalanarena dago, esaterako.

Hitzak eta esaldiak deituriko galdetegiak atal nagusi bi ditu. Lehenengo ataleanhaurrak darabiltzan hitzei buruz itauntzen zaie gurasoei. Guztira 646 hitz dira, 21eremu semantikotan bereizita. Hiztegiaz gain, morfologiari buruzko 11 item erebadira lehen atalean. Bigarren atalean gramatikari eta sintaxiari buruzko galderakdaude. Amaieran, haurrari eta gurasoei buruzko datu orokorrak eskatzen dira(Arratibel eta beste, 2003).

Lan honetarako, hiztegiari buruzko 646 itemez gain, morfologiari buruzko beste61 ere arakatuko ditugu, guztira 707, beraz. Horiez gain, sintaxiaren agerreraneurtzen duen galdera bati ere begiratuko diogu. Galdera horretan gurasoei euren

UZTARO, 60 - 2007 70

3. KGNZ taldea honako hauek osatzen dugu: Margareta Almgren, Nekane Arratibel, Julia Barnes,Andoni Barreña, Amaia Colina, Marijose Ezeizabarrena, Iñaki Garcia, Idoia Olano, Alazne Petuya etaJuanjo Zubiri. Beste une batzuetan, Itsaso Errarte, Lore Erriondo, Xabier Isasi, Eider Markaide etaMatilde Sainz ere izan dira taldean.

Page 5: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

seme-alabak hitz biko ekoizpenak egiten hasita ote dauden itauntzen zaie, etabaietza bada erantzuna, halakoen adibideak eskatzen zaizkie.

Haur horien euskararen garapena era bitan ikusiko dugu. Batetik, datuakhaurren adinaren arabera eskainiko ditugu. Bestetik, haurrek darabilten masalexikoaren arabera. Bigarren bide horretatik jarraituta, 8 haur talde bereizi ditugu:0-50, 51-100, 101-200, 201-300, 301-400, 401-500, 501-600 eta 601-707 hitz da-rabiltzatenenak, galdetegian itauntzen direnetik 707 hitz eta morfologia-elementueiburuzko informazioa aztertuko dugu eta. Haurrek darabilten hiztegiaren banaketahau Marchman-ek eta Bates-ek (1994) erabilitakoa da ingelesaren azterketarako.

3. Emaitzak

Atal honetan azterketan bildutako datuak eskainiko ditugu. Hasieran datuorokorrak lau tauletan jasoko ditugu, haurren adinaren arabera eta haurrekdarabilten masa lexikoaren edo hiztegiaren arabera eratuta. Ondoren hainbatazpiataletan, arlo bakoitzeko morfologia-marken agerrera zehaztuko duten datuakerakutsiko ditugu.

Morfologia-marken erabileraren agerrera, adinaren arabera antolatuta, 1. eta 2.tauletan bilduko ditugu. Lehen taulan morfologia-marken erabilera haurren % 20kgauzatzen dueneko adinak jasoko ditugu; bigarren taulan, ostera, haurren % 50ekgauzatzen duenekoak (datu zehatzagoak geroago datozen irudietan daude).Ehuneko horien gauzatzea aukeratu dugu, nolabait, % 20k hasiera islatzenduelako eta % 50ek, aldiz, erdiek egiten dutena. Nabarmena da, edozelan ere,haur guztiak ez direla adin berberaz morfologia-markak ekoizten hasten, geroagodatozen irudietan ikus daitekeen legez.

Hiztegiaren edo masa lexikoaren arabera antolatutako datuak 3. eta 4. tauletanjasoko ditugu. Taula horietan, aurrekoetan bezala, haurren % 20 eta % 50morfologia-marken erabilera ekoizten hasten direneko uneak adieraziko ditugu.

1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia.

Adina(hilabeteak)

Izen-sintagmei lotzenzaizkien morfologia-markak

Aditz-sintagmei lotzen zaizkienmorfologia-markak

Esaldiei lotzenzaizkienmorfologia-markak

20 non, nora, nork21 noren22 nori da23 zertaz, norekin dut24 norentzat naiz, -tzen (aspektua)25 nongo, nondik, -k plurala du26 duzu, zait, -ko (aspektua)27 zerezkoa zara, zaio28 gara, dira, zaizu, diot29 dizut -elako

(kausazkoak)

UZTARO, 60 - 2007 71

Page 6: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

2. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 50ek erabilia.

3. taula. Morfologiaren agerrera hiztegiaren arabera: haurren % 20k erabilia.

4. taula. Morfologiaren agerrera hiztegiaren arabera: haurren % 50ek erabilia4.

Adinaren arabera nabaria da izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markak hiruzpalau hilabete goizago agertzen direla aditz-sintagmei eranstenzaizkienak baino, % 20aren zein % 50aren gauzapena aukeratuta.

Izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken artean, lehenak NON etaNORA postposizio-markak eta NORK, NORI eta NOREN kasu-markak dira.Deklinabide-atzizki horien guztien erabilera hiru hilabeteren buruan gauzatzendute aukera bietan (% 20an zein % 50ean). Nabarmena da NORK kasuarenatzizkiaren erabilerak duen toki ezberdina irizpide ezberdinen arabera.

Ondoren agertzen diren deklinabide-atzizkiak ZERTAZ, NOREKIN, NOREN-TZAT, NONGO, NONDIK eta ZEREZKO postposizio-markak dira. Gainerakopostposizio-marken erabilerak, adinaren arabera, ez du gutxieneko haurren % 20kgauzatzen 30 hilabete izan aurretik. Horrela, esaterako, NORAINO eta NORANTZpostposizio-marken erabilera haurren % 16k eta % 4k lortu dute 30 hilabeterekin.

Hiztegia(hitz kopurua)

Izen-sintagmei lotzenzaizkien morfologia-markak

Aditz-sintagmei lotzen zaizkienmorfologia-markak

Esaldiei lotzenzaizkienmorfologia-markak

101-200 non, nora201-300 noren (% 49), nori (% 49)301-400 nork, norekin, -k plurala -tzen (aspektua) (% 49), da, dut401-500 norentzat, zertaz -ko (aspektua), naiz, duzu, du501-600 nondik, nongo zara, gara, zait, zaizu, zaio, diot601-703 zerezkoa dira, dizut, zen (% 47), ditut (% 47) -elako

Hiztegia(hitz kopurua)

Izen-sintagmei lotzenzaizkien morfologia-markak

Aditz-sintagmei lotzen zaizkienmorfologia-markak

Esaldiei lotzenzaizkienmorfologia-markak

101-200 nork, nori, norennon, nora

201-300 zertaz, norekin, norentzat,-k plurala

-tzen (aspektua)

301-400 nongo, nondik da, naiz, du, dut, -ko (aspektua)401-500 zerezkoa zait, zaio, diot501-600 noraino dut, ditut -ela, -elako, -en

(zehargaldera)601-703 norantz nintzen, zen, nuen, zuen, nion, nizun

Adina(hilabeteak)

Izen-sintagmei lotzenzaizkien morfologia-markak

Aditz-sintagmei lotzen zaizkienmorfologia-markak

Esaldiei lotzenzaizkienmorfologia-markak

23 non24 nora, nori, noren25 nork26 zertaz, norekin da, dut27 -k plurala -tzen (aspektua)28 nongo, nondik, norentzat -ko (aspektua), naiz, du, duzu

UZTARO, 60 - 2007 72

4. Batzuetan % 50era hurreratzen diren portzentajeak dauzkaten markak ere sartu ditugu.

Page 7: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Bestalde, plurala adierazteko euskaraz darabilgun marka, -k alegia, haurren% 30ek erabiltzen du 23 hilabeterekin. Aurreko hilabeteetan marka hau erabiliduen haurren kopurua % 20 baino txikiagoa izan da. Nabarmena da, formazNORK kasu-marka bezalakoa izan arren, beluago ekoizten dutela.

Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markak 22 hilabeterekin hastendira agertzen (% 20ren ekoizpenari begiratuta). Lehena da adizkia da, hain zuzen.Hurrengoak, 24 hilabeterekin, naiz adizkia eta -tzen aspektua dira.

Hala eta guztiz ere, morfologia-markaren baten jabekuntza baiestekobeharrezkotzat jotzen da arlo bereko marka biren erabilera. Horrela, beharrezkoakizango lirateke, esaterako, subjektuarekiko pertsona-komunztadura adieraztenduten adizki iragangaitzen artean bi erabiltzea (naiz eta da, adibidez), subjektua-rekiko pertsona-komunztadura adierazten duten adizki iragankorren artean ere bierabiltzea (dut eta du, adibidez), edo aspektu-marka bi ekoiztea (ekartzen etaekarri, adibidez). Horrek aditz-sintagmei eransten zaien morfologiaren jabekuntza24 hilabetera atzeratzen du, marka batzuk goizago agertzen diren arren.

Goiztiarrenak, 24 hilabeterekin, aspektua adierazteko morfologia (amaitugabeaadierazten duen -tzen marka / amaitua adierazten duen -θ marka5) eta subjek-tuarekiko komunztadura adierazten duten adizki iragangaitzak dira (naiz/da).

Ondoren honako morfologia-marka hauek agertzen dira: subjektuarekikokomunztadura adierazten duten adizki iragankorrak (dut/du), 25 hilabeterekin;etorkizuneko aspektua adierazten duen -ko marka, 26 hilabeterekin; eta, azkenik,zeharkako osagarriarekiko komunztadura adierazten duten adizki iragangaitzak(zait/zaio), 27 hilabeterekin. Gainerakoen erabilera ez da % 20ra heltzen 30hilabeterekin. Horrela, iraganeko nintzen, zen, nuen eta zuen adizkien erabilera,esaterako, haurren % 10ek, % 9k, % 7k eta % 4k, hurrenez hurren, gauzatzendute 30 hilabeterekin.

Gainera, aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera-hurrenkera berbera daukagu, edo oso antzekoa behintzat, haurren % 50en ekoiz-penari begiratzen badiogu. Kasu honetan ez dago erabilera-portzentaje horretarairisten den zeharkako osagarriarekiko komunztadura adierazten duen adizkirik,baina haurren herenak darabiltza zait, zaio eta diot adizkiak 29 hilabeterekin.

Esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken artean kausazkoren bat adieraz-teko erabiltzen ditugunak dira agertzen direnak: -elako, -eta, bait- edo besterenbat. Gainerako markak ez ditu haurren % 20k ere erabiltzen.

Hiztegi edo masa lexikoaren arabera ere nabarmena da izen-sintagmeieransten zaizkien morfologia-markak direla lehenak agertzen (3. eta 4. taulak).Horrela, 101 hitzeko hiztegia lortzen dutenean NON eta NORA postposizio-markaketa NOREN, NORI eta NORK kasu-markak erabiltzen hasten dira; 201 hitzekohiztegiarekin ZERTAZ, NOREKIN eta NORENTZAT postposizio-markak eta plurala(-k); 301 hitzeko hiztegiarekin NONGO eta NOREKIN postposizio-markak; 401

UZTARO, 60 - 2007 73

5. Gurasoei galdetegian aspektu burutugabea adierazten duen -tzen markaren erabileraz galdetuzaie gramatika arloan, eta hiztegiaz galdetzean aspektu burutua adierazten duten formen ekoizpenajasotzen da (etortzen eta etorri, hurrenez hurren, esaterako).

Page 8: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

hitzeko hiztegiarekin ZEREZKO; 501 hitzeko hiztegiarekin NORAINO, eta azkenik,601 hitzeko hiztegiarekin NORANTZ.

Antzeko hurrenkera ikus daiteke haurren % 50ek ekoitzian (4. taulan). Salbues-pen bakarra, kasu honetan, NORK kasu-markaren erabilera da, zerbait atzeratudena. Edozelan ere, 4. taulan NORK kasu-marka eta plurala adierazten dituenmarka (biak -k) 301-400 hitzeko masa lexikoan ikus daitekeen arren, datuzehatzek erakusten dute kasu-markaren erabilera handiagoa dela (haurren % 70),pluralarena baino (haurren % 51). Badirudi, beraz, masa lexikoaren araberakoneurketa honetan ere kasu-marka dela goizago erabiltzen hasten dena, edo haurgehiagok darabiltena.

Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken artean aspektu burutuga-bea adierazten duen -tzen marka da goiztiarrena (beti aspektu burutua adieraztenduen markarekin batera), 201 hitzeko hiztegiarekin hasten baita agertzen (haurren% 20k ekoitzian). Ondoren, 301 hitzeko hiztegiarekin etorkizuneko aspektuaislatzen duen -ko marka eta subjektuarekiko komunztadura adierazten dutenadizki iragangaitzak (naiz/da) zein iragankorrak (dut/du) azaltzen dira; 401 hitzekohiztegiarekin zeharkako osagarriarekiko komunztadura erakusten duten adizkiiragangaitzak (zait/zaio) zein iragankorrak (diot); 501 hitzeko hiztegiarekin osagarrizuzenarekiko komunztadura adierazten dutenak, baina bakarrik hirugarrengramatika-pertsonari dagozkionak (dut/ditut), eta, azkenik, 601 hitzekohiztegiarekin iraganeko adizkiak (nintzen/zen/nuen/zuen/nion/nizun) (3. taula).

Esaldiei eransten zaizkien morfologia-markak, guk neurtutakoak behintzat,denak agertzen dira 501 hitzeko hiztegiarekin: -ela konpletiboa, kausa adieraztendutenak (-elako, -eta, bait-) eta -en zehar-galdera. Edozelan ere, kausazkoak diraindar handiena dutenak, erabilera zabalena lortzen dute eta (ikus 4. taula).

Alabaina, hau guztia zehatzago ikus dezagun atalka erakutsiko ditugu datuokondoko lerroetan.

3.1. Izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera

Orain arte arakatutako morfologia-marken garapen orokorra aztertu badugu ere,azpiatal honetan eta hurrengoetan azterketa zehatzagoa egiten ahaleginduko gara.

Izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken artean kasu-markak,zenbait postposizio-marka eta pluralaren marka daude. Hizkuntzaren garapeneanagertzen den lehenetariko marka izaten den artikulua (-a) ez arakatzea erabakidugu, besteak beste, euskararen kasuan bere agerrera zehaztea zeregin bereziadelako, eta ikerketa honetan datuak biltzeko erabili den metodoa, alegia, gurasoeninformazioa, ez delako baliagarria arlo honetan. Euskaraz, izenak artikulua erantsitaekoizten dituzte haurrek hasiera-hasieratik, esaterako, etxea, txakurra edo baloia.Ikertzaileen ustez haurra ez da konturatzen-a erantsi horren zereginaz harik etaizena artikulurik gabe eta beste determinatzaile edo adjektibo batez lagundutaerabili arte, hots, etxe bat, txakur hori, baloi gorria edo antzekoak ekoitzi arte(Idiazabal, 1995; Barreña, 1995; Zubiri, 1997). Zaila da, beraz, gurasoei halakoinformazio zehatza eskatzea era masiboan, eta horrexegatik ez zaie halakorikitaundu galdetegian.

UZTARO, 60 - 2007 74

Page 9: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

NORK, NORI eta NOREN kasu-markak arakatu ditugu. Ezin izan diegu NORkasu-markaren inguruan gurasoei galdetu, besteak beste, kasu horren marka -θdelako. Edozelan ere, ikerketa longitudinaletan ikusi den legez (Larrañaga, 1994;Barreña, 1995; Ezeizabarrena, 1996; Zubiri, 1997; Elosegi, 1998), gainerakokasuak agertzen direnean hau ere agertzen dela badakigu.

Arakatutako kasu-marken artean nabaria da (1. irudia) oso paretsu garatzendirela hirurak adinaren arabera, 20 (NOREN), 21 (NORK) edo 22 hilabeterekin(NORI), hain zuzen. Kasu-markak 30 hilabeterekin haur gehienek (% 70etik gora)darabiltzate.

Kasu-marka hauen eta hiztegiaren ekoizpenaren artean dagoen erlazioaribegiratzen badiogu (2. irudia), nabarmena da, orobat, garapen paretsua. Horrezgain, garrantzitsua begitantzen zaigu aipatzea 101 hitzeko hiztegia behar dutelahaurrek kasu-markak ekoizten hasteko, eta 501 hitzeko hiztegiarekin haurgehienek (% 90etik gora) erabiltzen dituztela. Azpimarragarria da 501 hitzekohiztegia daukatenean, NORK kasu-markarekin gertatzen dena; izan ere, NORI etaNOREN kasu-markak haurren % 100ek erabiltzen dituen arren, NORK kasu-markahaurren % 90ek baino ez du erabiltzen. Gainera, 601 hitzeko hiztegia gainditzendutenen artean ere datu berdinak errepikatzen dira kasu-marken ekoizpenaz.

NOREN kasu-markaren garapena NONGO postposizioarenarekin alderatuzgero, nabaria da adinaren zein masa lexikoaren arabera, goizago garatzen delakasuarena (-ren) postposizioarena (-ko) baino (1. eta 2. irudia). Azpimarratzekoabegitantzen zaigu kontu hau, NONGO postposizioak, nolabait behintzat, sarritantokia adierazten duelako, eta NOREN kasuak, ostera, erlazio abstraktuagoa.Halere, bigarrena da haurrek goizen garatzen dutena.

1. irudia. NORK, NORI, NOREN eta NONGO atzizkien garapenaehunekoetan adinaren arabera.

UZTARO, 60 - 2007 75

1009080706050403020100

1009080

706050403020100

-ren -ko -k -ri

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

Page 10: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

2. irudia. NORK, NORI, NOREN eta NONGO atzizkien garapena ehunekoetanmasa lexikoaren arabera.

Postposizio-marken garapenari begiratuz gero, nabaria da adinaren araberaNON eta NORA oso goiz garatzen direla (3. eta 4. irudiak), eta beluago datozelagainerakoak, baina era mailakatuan: goizago NONDIK, NONGO, NOREKIN,NORENTZAT eta ZERTAZ, eta geroago ZEREZKO, NORANTZ eta NORAINO.

Masa lexikoarekin erlazionatuz gero ere, NON eta NORA dira goiztiarrenak (5.eta 6. irudiak). Haurren % 80k 301 hitzeko hiztegiarekin NON eta NORAdarabiltza, 401 hitzeko hiztegiarekin NOREKIN, 501 hitzeko hiztegiarekin NONGO,ZERTAZ eta NORENTZAT, eta 601 hitzeko hiztegiarekin ZEREZKO.

3. irudia. Zenbait tokiko postposizio-markaren garapena ehunekoetan adinaren arabera.

4. irudia. Zenbait postposizio-markaren garapena ehunekoetan adinaren arabera.

UZTARO, 60 - 2007 76

1009080706050403020100

1009080

706050403020100

-ren -ko -k -ri

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

-an -ra -tik

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

-raino -rantz

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

1009080706050403020100

1009080

706050403020100

-zkoa -z

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

-rentzat -rekin

Page 11: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

5. irudia. Zenbait tokiko postposizio-markaren garapena ehunekoetan masalexikoaren arabera

6. irudia. Zenbait postposizio-markaren garapena ehunekoetan masalexikoaren arabera

Plurala (haurren % 20 erabiltzen hastea, alegia) 23 hilabeterekin agertzen da,adinaren araberako datuetan (7. irudia), eta 201 hitzeko hiztegiarekin masalexikoaren araberakoetan (8. irudia). Alabaina, forma berbera (-k) darabiltenNORK kasuaren eta pluralaren garapenak alderatuz gero, nabarmena da ergati-boaren garapena zerbait goiztiarragoa dela. Gero, 30 hilabeterekin edo 501hitzeko hiztegiarekin, antzeko haur kopuruek erabiltzen dute marka bera funtziobietarako. Erkaketa honetan ere, lehenago NOREN eta NONGO markekin gertatuden legez, haurrek goizago garatzen dute abstraktutasuna adierazten duena,NORK alegia.

UZTARO, 60 - 2007 77

1009080706050403020100

1009080706050403020100

-raino -rantz

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

-an -ra -tik

1009080706050403020100

1009080706050403020100

-rentzat -rekin

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703

hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

-z -zkoa

Page 12: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

7. irudia. Ergatiboaren eta pluralaren -k marken garapenak ehunekoetanadinaren arabera.

8. irudia. Pluralaren eta ergatiboaren -k marken garapenak ehunekoetanmasa lexikoaren arabera.

3.2. Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera

Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markak izen-sintagmei eranstenzaizkienak baino beluago garatzen dituzte haurrek, lehenago ere ikusi dugunbezala. Adinaren arabera, aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markaklau hilabete beluago, gutxi gorabehera, hasten dira ekoizten. Hiztegiari begiratuzgero, aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markak ekoizten hasteko, izen-sintagmei eransten zaizkienak ekoizten hasteko hiztegiaren bikoitza behar dute.

Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera-hurrenkera ze-haztean, nabaria da adinaren arabera aspektu burutugabea adierazten duen -tzenmarka (9. irudia) eta subjektuarekiko pertsona-komunztadura adierazten duten

UZTARO, 60 - 2007 78

1009080706050403020100

-k ergatiboa -k plurala

16

30 hilabete17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

1009080706050403020100

-k ergatiboa -k plurala

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

Page 13: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

adizki iragangaitzak (naiz/da) (11. irudia) goiztiarrenak direla, 24 hilabeterekin.Geroago agertzen dira subjektuarekiko pertsona-komunztadura adierazten dutenadizki iragankorrak (dut/du), 25 hilabeterekin (13. irudia); etorkizuneko aspektua(-ko), 26 hilabeterekin (9. irudia), eta zeharkako osagarriarekiko pertsona-komunz-tadura adierazten duten adizki iragangaitzak (zait/zaio), 27 hilabeterekin (15. irudia).

9. irudia. Aditz-aspektuaren garapena ehunekoetan adinaren arabera.

Aditz-aspektua aztertzeko gurasoei eskatu zaien informazioa hau izan da:aspektu burutugabea (-tzen, etortzen...) eta etorkizunekoa (-ko, etorriko...)adierazten dituzten marken ekoizpenari buruzkoa. Jakin badakigu aspektu burutua(etorri bezalakoak) adierazten duen marka hutsa dela6, eta haurrek halakoak,formaz behintzat, aditzak ekoizten dituztenetik darabiltzatela. Aspektu burutuarenerabilera beste aspekturen baten erabilerarekin kontrastatuta baino ezin daitekesegurtatu, beraz. Ikerketa honi dagokionez, haurrek, aspektu burutugabea isla-tzeko erabiltzen den -tzen marka ekoizten dutenetik, aspektu burutua ere bada-rabiltela esan behar dugu, hiztegia jasotzerakoan aspektu burutua daukatenformak darabiltzatela badakigulako.

Bestalde, masa lexikoaren arabera antolatutako datuei begiratzen badiegu,goizen agertzen dena aspektu burutugabea adierazten duen -tzen marka da, 201hitzeko hiztegia eskuratzen dutenean.

Ondoren, 301 hitzeko hiztegia erdiesten dutenean, etorkizuna adierazten duen-ko aspektu-marka hasten dira erabiltzen (10. irudia). Horrekin batera, subjektua-rekiko pertsona-komunztadura adierazten duten zenbait adizki iragangaitz, halanola naiz/da parea (12. irudia), eta subjektuarekiko pertsona-komunztaduraadierazten duten adizki iragankorrak ere, dut/du (14. irudia), erabiltzen hasten dira.

UZTARO, 60 - 2007 79

6. Kontua da, haurrak oraindik hitz solteak baino ez dituenean ekoizten, etorri eta hartu bezalakoaditzak ere badarabiltzala. Gurasoei aspektu burutuaren erabilerari buruzko informazioa era masiboaneskatzea, beraz, oso zaila da, haurrak hasiera-hasieratik darabiltzan hitz solte horien artean itxuraberbera duten hitzak baitaude.

1009080706050403020100

-tzen burutugabea -ko etorkizunekoa

16

30 hilabete17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Page 14: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Geroago, 401 hitzeko hiztegia bereganatzen dutenean, zeharkako osagarriareki-ko komunztadura erakusten duen zait/zaio/diot hirukotea agertzen da (16. irudia).Behin 501 hitzeko hiztegia daukatenean, zeharkako osagarriarekiko komunztaduraerakusten duen diot/dizut bikote kontrastatua ere ikus dezakegu (16. irudia), etaosagarri zuzenarekiko komunztadura adierazten duten ditut/ditu adizkiak, soilikhirugarren pertsonari dagozkionak (16. irudia). Azkenik, 601 hitzeko hiztegialortutakoan, iraganeko adizkiak ere ikus ditzakegu, hala nola nintzen/zen etanuen/zuen bikoteak (18. irudia)

10. irudia. Aditz-aspektuaren garapena ehunekoetan masa lexikoaren arabera.

11. irudia. Subjektuarekiko pertsona-komunztaduraren garapena ehunekoetanadinaren arabera (adizki iragangaitzak).

12. irudia. Subjektuarekiko pertsona-komunztaduraren garapena ehunekoetanadinaren arabera (adizki iragangaitzak).

UZTARO, 60 - 2007 80

1009080706050403020100

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

-an -ra -tik

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

naiz zara da gara zarete dira

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

naiz zara da gara zarete dira

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz 0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703

hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

-tzen burutugabea -ko etorkizunekoa

Page 15: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

13. irudia. Subjektuarekiko eta osagarri zuzenarekiko pertsona-komunztadurarengarapena ehunekoetan adinaren arabera (hirugarren gramatika-pertsonena).

14. irudia. Subjektuarekiko eta osagarri zuzenarekiko pertsona-komunztadurarengarapena ehunekoetan masa lexikoaren arabera (hirugarren gramatika-pertsonena).

15. irudia. Zeharkako osagarriarekiko pertsona-komunztaduraren garapenaehunekoetan adinaren arabera.

16. irudia. Zeharkako osagarriarekiko pertsona-komunztaduraren garapenaehunekoetan masa lexikoaren arabera.

UZTARO, 60 - 2007 81

10090807060504030

20100

1009080706050403020100

dut duzu du

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

ditut dituzu ditu

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

1009080706050403020100

1009080706050403020100

zait zaizu zaio

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

diot dizu

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

dut duzu du ditut dituzu ditu

zait zaizu zaio diot dizut

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz 0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703

hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

Page 16: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

17. irudia. Iraganeko adizkien garapena ehunekoetan adinaren arabera.

18. irudia. Iraganeko adizkien garapena ehunekoetan masa lexikoaren arabera.

Aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-marken agerrerari zehatzagobegiratuz gero, nabaria da singularreko pertsonak adierazten dituzten adizkiak(dut eta nuen, esaterako), pluralekoak adierazten dituztenak (ditut eta nituen,adibidez) baino goizago agertzen direla. Era berean, nabarmena da singularrekoenartean lehen eta hirugarren pertsonari dagozkionak lehenetakoak direla. Horrela,esaterako, subjektuarekiko komunztadura adierazten duten adizki iragangaitzenartean da adizkia da lehena, 22 hilabeterekin, singularreko hirugarren pertsonaridagokiona, alegia. Ondoren datoz naiz, 24 hilabeterekin; zara, 27 hilabeterekin,eta gara eta dira, 28 hilabeterekin.

Masa lexikoari begiratuz gero, da 201 hitzeko hiztegiarekin agertzen da, naiz301 hitzeko hiztegiarekin, zara eta dira 401 hitzeko hiztegiarekin, gara 501 hitzekohiztegiarekin eta zarete 601 hitzeko hiztegiarekin. Gramatika-pertsonen artekohurrenkera berbera ikusi izan da datu longitudinalekin egin diren ikerketetan(Barreña, 1995; Ezeizabarrena, 1996).

3.3. Esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken agerrera

Esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken artean hiru motatakoak baino ezditugu arakatu: -ela konpletiboa, -en zehar-galdera eta kausazko hainbat (-elako,bait-, eta, zergatik, ze), baina azken horiek batera zenbatuta.

Izen-sintagmei eta aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markenekoizpenarekin alderatuta, beranduen agertzen direnak dira esaldiei eranstenzaizkienak, nabarmen. Pentsatzekoa da hau gertatzen dela, besteak beste, markahauek gehienetan adizkiei eransten zaizkielako, hots, aditz-morfologia adieraztenduten hitzei atxikitzen zaizkielako.

UZTARO, 60 - 2007 82

1009080706050403020100

1009080706050403020100

nintzen zen

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

nuen zuen

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

30 hilabete

nintzen zen nuen zuen

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz 0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703

hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

1009080706050403020100

1009080706050403020100

Page 17: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Adinari begiratzen badiogu, neurtutakoaren barruan kausazkoen ekoizpenahaurren % 27k egiten du 30 hilabeterekin (19. irudia). Konpletiboen eta zehar-galderen ekoizpena, ostera, haurren % 19k eta % 11k gauzatzen dute hurrenezhurren adin berberarekin.

Masa lexikoari begiratzen badiogu, hiru motatakoak agertzen zaizkigu 501hitzeko hiztegiarekin (20. irudia). Zehatzago begiratuta, badirudi kausazkoak direlaerabilienak, garapen-maila honetan ia haurren erdiak (% 46k) ekoizten baitu kausaadierazten duen markaren bat. Konpletiboa, ostera, haurren % 28k baino ez darabil,eta zehar-galdera % 29k. Hurrengo garapen-mailan, 601 hitzeko hiztegia lortuduten haurrengan, nabarmena da hiru motatako marken erabilera hazten dela,baina kausazkoen nagusitasuna ere agerian dago (20. irudia).

19. irudia. Menderagailuen garapena ehunekoetan adinaren arabera.

20. irudia. Menderagailuen garapena ehunekoetan masa lexikoaren arabera.

UZTARO, 60 - 2007 83

1009080706050403020100

-ela -elako -en

16

30 hilabete17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

100908070

60

5040

302010

0

-ela -elako -en

0-50 51-100 101-200 201-300 301-400 401-500 501-600 601-703hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz hitz

Page 18: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

4. Ondorioak

Hiru dira bereziki azpimarratu nahi ditugun ondorioak. Lehenik eta behin, usteizan dugun legez, nabarmena da euskararen garapenean morfologia-markenartean gertatzen den erabilera mailakatua.

Gainera, erabilera mailakatu hau, zelanbait, zentzu anitzean gertatzen da.Orokorrean begiratuta, nabaria da izen-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markak goizago hasten direla agertzen aditz-sintagmei eransten zaizkienak baino;eta bigarren horiek ere esaldiei eransten zaizkienak baino goizago agertzenhasten dira.

Baina mota bakoitzeko morfologia-markei begiratuta ere, nabarmena da gara-pen mailakatua. Esaterako, aditz-sintagmei eransten zaizkien morfologia-markenartean aditz-aspektua adierazten duten markak lehenetarikoak dira agertzen.Aditz-komunztadura erakusten dutenen artean ere nabaria da mailaketa:subjektuarekiko komunztadura da lehena, zeharkako osagarriarena dator ondoren,eta osagarri zuzenarena da azkena (alabaina, hau hirugarren pertsonei dagokienabaino ez dugu baietsi). Geroago dator, esaterako, iraganeko adizkien agerrera.Oro har, hurrenkera bera, edo oso antzekoa, ikusi da adinaren zein masa lexikoa-ren arabera.

Izen-sintagmei eransten zaizkien marken artean ere garapen mailakatua ikusidugu. NON eta NORA postposizio-markak izan dira lehenetakoak; jarraian kasu-markak agertu zaizkigu, eta ondoren gaineko postposizioak banan-banan.Nabarmena izan da ikustea marka bera (-k) darabilten NORK kasuak eta pluralakdaukaten agerrera ezberdina: goizago agertzen da kasu-markaren erabilera.

Esaldiei eransten zaizkien morfologia-marken artean nolabaiteko garapenmailakatua ikus badaiteke ere, ez dugu ikusi garapena horren mailakatua denik.Batetik, oso marka gutxiren erabilera aztertu dugu, gainerakoen garapena beran-duago gertatzen ei delako (Barreña, 1994, 2001). Bestetik, aztertutako datuetanbada lorratzik esateko kausazkoak konpletiboak eta zehar-galderak baino zerbaitgoizago agertzen direla.

Bigarrenik, morfologia-marka ezberdinen agerrerak lexikoaren garapenarekinzerikusi handia duela ere azpimarratu behar dugu. Hipotesi hau aurretik aldarri-katu dugu, ikerketaren hasieran. Ildo honetatik, nabarmena begitantzen zaigulexikoaren eta morfologiaren garapenen artean dagoen erlazioa. Haurren hiztegianizenen portzentajea aditzena baino handiagoa denean, izen-sintagmei erantsitakomorfologia-markak agertzen hasten dira (301 hitzeko hiztegia izan arte). Ostera,aditzen portzentajea izenenari gailentzen zaionean, aditzei erantsitako morfologia-ezaugarriak agertzen hasten dira (301 hitzeko hiztegia gainditzen dutenetik)(Barreña eta beste, 2006).

Gainera, haurraren euskararen garapena irudikatu ahal izateko badirudi predik-tiboagoa dela bere masa lexikoa zein den jakitea, adina jakitea baino. Esan nahiduguna hauxe da: orain arteko datuak ikusita, haurrak zenbateko hiztegia duenjakinda, bere euskararen garapena fidagarritasun handiz isla daitekeela.Haurraren adina, ostera, ez da hain fidagarria hizkuntzaren garapena nolakoa den

UZTARO, 60 - 2007 84

Page 19: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

zehazteko. Beste era batera esanda: haurraren hiztegia zein den jakinda, zeha-tzago jakin dezakegu zein elementu morfologiko darabiltzan. Taulei begiratzeabaino ez dago, masa lexikoaren arabera antolatutakoetan (3. eta 4. taulak) markagehiago agertzen direla ikusteko.

Hirugarrenik, lehenago ikerketa longitudinaletan haur gutxirekin ikusitakoa,orain ume askoren datuekin baietsi egin da, oro har bederen. Baiespen hau ezdoakio orokortasunari bakarrik, datu zehatzei ere bai. Hemen ikusitako morfolo-giaren agerrera-hurrenkera, oro har, aurretik haur gutxiren datuetan oinarritutakoikerketa longitudinaletan ikusitako berbera da.

Bibliografia

Almgren, M. (2000): La adquisición del tiempo y aspecto verbal en euskara y castellano,Euskal Herriko Unibertsitatea, Doktorego Tesia.

Almgren, M. eta Barreña, A. (2001): “Bilingual acquisition and separation of linguistic codes:ergativity in Basque versus accusativity in Spanish”, in K. E. Nelson; A. Aksu-Koc eta C. E. Johnson (arg.), Children’s Language, Volume 11: InteractionalContribution to Language Development, Lawerence Erlbaum Associates,Mahwah, New Jersey, 27-48.

Arratibel, N.; Barreña, A.; Garcia, I. eta Markaide, E. (2003): “Komunikazio garapenaneurtzeko zerrenda tresnari buruzko zenbait jakingarri”, Jakingarriak, 49-50, 56-61.

Barreña, A. (1994): “Deklinabidearen jabekuntza-garapena haur euskaldun elebakarbatengan”, Euskera, 39-2 (2. aldia), 505-537.

–––––––––––––, (1994): “Haur euskaldun elebakar baten mendeko perpausen jabekuntza-garapena”, Tantak Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntz Aldizkaria, 12, 45-73.

–––––––––––––, (1995): Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak, EuskalHerriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.

–––––––––––––, (1996): “Aditz-aldiaren erabilera goiztiarra haur euskaldun elebakar baten-gan”, Hizpide, 35, 25-38.

–––––––––––––, (2000): “Estructuras subordinadas en niños monolingües y bilingües vasco-españoles”, in R. P. Leow eta C. Sanz (arg), Spanish Applied Linguistics at theTurn of the Millennium, Cascadilla Press, Somerville, 157-173.

–––––––––––––, (2001): “Grammar differentiation in early bilingual acquisition: subordinationstructures in Spanish and Basque”, in M. Almgren; A. Barreña; M. J. Ezeizaba-rrena; I. Idiazabal eta B. McWhinney (arg.), Research on child languageacquisition, Cascadilla Press, Somerville, 78-94.

Barreña, A.; García, I.; Almgren, M. eta Arratibel, N. (2006): “Lexikoaren eta gramatikarenarteko erlazioaz”, Gogoa, VI-1, 55-76.

Barreña, A.; Ezeizabarrena, M. J. eta Garcia, I. (agertzeko): “Influence of the linguisticenvironment on the development of the lexicon and grammar of Basque bilingualchildren”, in C. Perez-Vidal, M. Juan-Garau eta A. Bel. (arg.), A Portrait of theYoung in the New Multilingual Spain, Multilingual Matters, Cleveldon, UK.

Bassano, D. (2000): “Early development of nouns and verbs in French: Exploring theinterface between lexicon and grammar”, Journal of Child Language, 27, 521-559.

UZTARO, 60 - 2007 85

Page 20: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Bates, E.; Marchman, V.; Thal, D.; Genson, L.; Dale, P.; Reznick, J. S.; Reilly, J. eta Hartung,J. (1994): “Developmental and stilistic variation in the composition of earlyvocabulary”, Journal Child Language, 21, 85-123.

Casselli, M. C.; Casadio, P. eta Bates, E. (1999): “A comparison of the transition from firstwords to grammar in English and Italian”, Journal of Child Language, 26, 69-111.

Devescovi, A.; Caselli, M. C.; Marchione, D.; Pasqualetti, P.; Reilly, J. eta Bates, E. (2005):“A crosslinguistic study of the relationship between grammar and lexicaldevelopment”, Journal of Child Language, 32, 759-786.

Elosegi, K. (1998): Kasu eta preposizioen jabekuntza-garapena haur elebidun batengan,Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.

Ezeizabarrena, M. J. (1996): Adquisición de la morfologia verbal en euskera y castellanopor niños bilingües, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.

–––––––––––––, (1997): “Morfemas de concordancia con el sujeto y con los objetos en elcastellano infantil”, in A. T. Pérez-Leroux eta W. R. Glass (arg.), ContemporaryPerspectives on the Acquisition of Spanish, Cascadilla Press, Somerville, 21-36.

–––––––––––––, (2001): “Non-finite root sentences: a language specific or a child languagespecific option?”, Working Papers in Multilingualism, 26 1. lib. (UniversityHamburg), 54-72.

–––––––––––––, (2002): “Root infinitives in two pro-drop languages”, in A.T. Pérez-Leroux etaJ. Liceras (arg.), The Acquisition of Spanish Morphosyntax: the L1 / L2connection, Kluwer, Dordrecht, 33-64.

–––––––––––––, (2003): “Null subjects and optional infinitives in Basque”, in N. Müller (arg.),(In)vulnerable Domains in Multilingualism, Benjamins, Amsterdam/Philadelphia,83-106.

Ezeizabarrena, M. J. eta Larrañaga, P. (1996): “Ergativity in Basque: a problem forlanguage acquisition?”, Linguistics, 34, 955-991.

Fenson, L.; Dale, P. S.; Reznick, J. S.; Thal, D.; Bates, E.; Hartung, J. P.; Pethick, S. etaReilly, J. S. (1993): Communicative Development Inventories. User’s Guide andTechnical Manual, Singular Publishing Group INC, San Diego.

Idiazabal, I. (1995): “First stages in the acquisition of noun phrase determiners by aBasque-Spanish bilingual child”, in C. Silva-Corvalan (arg.), Spanish in BilingualContext, Georgetown University Press, Washington, 260-278.

Jackson-Maldonado, D.; Thal, D.; Marchman, V.; Bates, E. eta Gutierrez-Clellen, V. (1993):“Early lexical development in Spanish-speaking infants and toddlers”, Journal ofChild Language, 20, 523-549.

Kern, S. (2003): “Le compte-rendu parental au service de l’évaluation de la productionlexicale des enfants français entre 16 et 30 mois”, Cahiers de l’U.N.A.D.R.E.O.,85, 48-61.

Larrañaga, P. (1994): “La evolución del caso en euskera y castellano”, in J. M. Meisel(arg.), La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües, EditorialIberoamericana, Madrid.

López Ornat, S.; Gallego, C.; Gallo, P.; Karousou, A.; Mariscal, S. eta Martínez, M. (2005):Inventario de Desarrollo Comunicativo MacArthur. Manual de la adaptaciónespañola, TEA Ediciones, Madrid.

Maital, S. L.; Dromi, E.; Sagi, A. eta Bornstein, M. H. (2000): “The Hebrew CommunicativeDevelopment Inventory: language specific properties and cross-linguisticgeneralizations”, Journal of Child Language, 27, 43-67.

Marchman, V. eta Bates, E. (1994): “Continuity in lexical and morphological development: atest of the critical mass hypothesis”, Journal of Child Language 21, 339-366.

Pérez-Pereira, M. eta García-Soto, X. R. (2003): “El diagnóstico del desarrollo comunicativoen la primera infancia: adaptación de las escalas MacArthur al gallego”,Psicothema, 15, 352-361.

UZTARO, 60 - 2007 86

Page 21: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen

Reese, E. eta Read, S. (2000): “Predictive validity of the New Zeland MacArthurCommunicative Development Inventory: Words and Sentences”, Journal of ChildLanguage, 27, 255-266.

Serrat, E.; Sanz-Torrent, M. eta Bel, A. (2004): “Aprendizaje léxico y desarrollo de lagramática”, Anuario de Psicología, 35, 221-234.

Zubiri, J. J. (1997): Izen Sintagmaren determinazioa eta kasuen jabekuntza eta garapenahiru urte arte. Goizuetako bi haur euskaldun elebakarren jarraipena, EuskalHerriko Unibertsitatea, Doktorego Tesia.

UZTARO, 60 - 2007 87

Page 22: Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren … · 1. taula. Morfologiaren agerrera adinaren arabera: haurren % 20k erabilia. Adina (hilabeteak) Izen-sintagmei lotzen