Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna...

24
Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajea b 14-15 1.300 ‘.eus’ domeinu gehiago gaurtik aurrera sarean Erreportajea b 16-17 Euskarak justizia administrazioan lekua egiteko urratsak Testuak: Iñaki Lasa EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Euskaraz bizitzearen aldeko aldarria. OIARTSO LOS ARCOS / ARGAZKI PRESS Euskara: atzo, gaur eta bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. Hamaika ekitaldi antolatu dituzte udalek eta euskara elkarteek, Euskal Herrian zein diasporan. b 04 2014ko abenduaren 3a 2014

Transcript of Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna...

Page 1: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

EuskararenNazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3Euskal HerrianEuskaraz, 35 urteherria euskalduntzen

Erreportajea b 14-151.300 ‘.eus’ domeinugehiago gaurtikaurrera sarean

Erreportajea b 16-17Euskarak justiziaadministrazioan lekua egiteko urratsak Testuak: Iñaki Lasa

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Euskaraz bizitzearen aldeko aldarria. OIARTSO LOS ARCOS / ARGAZKI PRESS

Euskara:atzo, gaureta bihar

Euskararen Nazioarteko Eguna dagaur. Hamaika ekitaldi antolatu

dituzte udalek eta euskaraelkarteek, Euskal Herrian

zein diasporan. b 04

2014ko abenduaren 3a

2014

Page 2: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Kalean izango da gaurEHE Euskal HerrianEuskaraz. Presentziaizango du Euskal He-

rriko herri eta auzo ugaritan, Eus-kararen Nazioarteko Egunarenharira egingo dituzten hamaikaekitalditan. Bere eremu naturale-an, urtearen gainontzeko 364egunetan egin ohi duen bezala,Euskal Herri euskalduna aldarri-katuko du.

Iaz, Nestor Esteban bozeramai-leak gutun bat eman zion IñigoUrkullu Eusko Jaurlaritzako le-hendakariari, elkartearen izene-an. «Euskaraz bizi gaitezen ahal-bidetzeko ekintza ausartak etaeragingarriak» aitzinatzea galde-gin zioten. Aurten, bideo bat pres-tatu dute Askapena erakunde in-ternazionalistarekin elkarlanean.Beste hizkuntza komunitateeta-ko kideen animo mezuak bildudituzte, Zaindu maite duzun horilelopean. Herrialde Katalaneta-ko, Korsikako, Sardiniako etabeste hainbat lekutako eragileakageri dira sare sozialetan zabaldu-ko duten egitasmo horretan. Bes-tetik, Topagunearen 365 egun di-namikarekin bat egingo duEHEk, eta hainbat herritako ekin-bideetan parte hartuko du.«Saiatuko gara ahalik eta gehienhedatzen euskaraz bizitzeko me-zua», azaldu du Estebanek.

Egutegian markatuta daukatenegunetako bat da gaurkoa; bainaikasturte honetan beste bi datanabarmendu ditu EHEk letra la-rriz eta gorriz. «Inflexio pun-tuak». Iragan hilabetean, elkar-tearen 35. urteurrenaren egune-an, mahai ingurua egin zutenDurangon, eta huraxe izan zen le-hena. Bigarrena, apirilaren 18koEuskaraz Bizi Eguna.

VI. Euskaraz Bizi Eguna; seiurte beteko baitira EHEk haus-narketa prozesua burutu zuene-tik eta etorkizunean hartukozuen norabidea finkatu zuenetik.Hizkuntza eskubideen defentsahutsaz harago «pauso bat eman»behar zutela ondorioztatu zuten.

«Norbanakoak aktibatzen goa-zen heinean, espazioak euskal-dunduz joango gara». Lehen lanildo horretan, norberak duen ga-rrantzia nabarmendu du EHEkobozeramaileak. «Norbanako edohizkuntza komunitate gisa indar-tuko bagina, maila sozialean egi-nen genituzkeen aldaketa horiekaldaketak eragingo lituzkete arlopolitikoan zein juridikoan». Ideiaargia da: norberak bere eremuanegin ditzakeen keinu txikiek al-

Alegia, hizkuntza eskubideen de-fentsari uko egin gabe, euskarazbizitzearen aldeko hautua indar-tu behar zutela erabaki zuten.Hausnarketa horren ondoriozsortu zen Euskaraz Bizi dinami-ka, EHEren oraingo iparrorratza.

Hiru ildo nagusi ditu dinamikahorrek: norbanakoak aktibatzea,espazioak euskalduntzea eta hiz-kuntza politika burujabea esku-ratzea. «Bereziki lotuta» daudelehen biak, Estebanen aburuz:

daketak ekarriko dituzte poliki-poliki beste plano batean. Horre-tarako, baina, norbanakoak akti-batu behar dira. Estebanek dioenbezala: «Euskararen alde egote-tik euskararen alde egitera pasabehar dugu».

Adar askotan bana daiteke es-pazioak euskalduntzearen ildoa;zoritxarrez hamaika baitiraoraindik gabezia sakonak dituz-ten eremuak. Nolanahi ere, ikas-turte honetan horietako bi finka-

tu ditu lehentasun gisa EHEk: he-rritarrek beren udalarekin edoherriko etxearekin daukaten ha-rremana eta eskola euskaldun-tzeko beharra. Bi lehentasunezartzeak ez du esan nahi besteespazioak alde batera utziko di-tuztenik —justizia administrazio-an, osasun arloan... eragiten ja-rraituko dute—, baizik eta «estra-tegikotzat» jotzen dituztelaaukeratutakoak.

Udal administrazioen lana az-tertzeko, Udalak / Herriko Etxe-ak eta biok euskaraz egitasmoaabiatu zuen iaz EHEk. Duela biurte Faltzesen (Nafarroa) eta Sen-peren (Lapurdi) jarraitu zutenprozesua da dinamikaren oina-rria. Faltzes eta Senpere euskalizenak onartzeko eskatu ziotenherritarrek administrazioari.Orain, Euskal Herriko hainbatherritara zabaldu dute ideia. Le-henik eta behin, herri bakoitzeanudalarekiko komunikazioandauzkaten gabeziak identifika-tzen ditu herritar talde batek. On-doren, hainbat eskaera egitendizkiote udalari —inprimakiakeuskaraz izatea, hizkuntza pai-saia euskaratzea, udalean euska-raz artatzea...—. Baina zergatikudalak? Esteban: «Herritarren-gandik hurbilen dagoen adminis-trazioa delako».

Denetariko erantzunak jaso di-tuzte administraziotik. Badirabaiezkoarekin erantzun dutenudalak —Agoitz, Etxarri Ara-natz...—, baina baita ezezko boro-bila eman dutenak ere —Tafallakokasua da ezagunena—. Prozesua,gainera, egoera ezberdinean dagoherriaren arabera. Dena den,Udalak eta biok euskaraz dina-mikak bi helburu dituela nabar-mendu du Estebanek. Batetik, al-daketak eragin nahi ditu admi-

Euskara hizkuntza bakarra izango duen herria du helburu EHEtaldeak: Euskal Herri euskalduna. Hizkuntza eskubideen defentsariuko egin gabe, euskaraz bizitzearen aldeko hautuan sakondu dute.

Euskal Herrieuskaldunerako lanean

EHE mugimenduak apirilaren 5ean Gasteizen antolatutako ‘Euskaraz Bizi’ eguneko manifestazioa. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a2 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Bi espazio finkatu dituEHEk lehentasun gisaikasturte honetarako:udalekiko harremanaeta eskola euskalduna

Page 3: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

ikaeuskaltegiak.eu

nistrazioan, euskararen normali-zazioa egituratzen joateko. Baina,bestetik, garrantzitsutzat jo duherritarrak aktibatzea, haiek sa-retzea. Izan ere, baliteke herri ba-tean ez lortzea inongo aldaketarikudalaren aldetik; baina, akaso,baloratzekoa izango da herrita-rrak hizkuntza komunitate gisaaktibatzeko egindako lana. «Sor-tu dugun sare horrek aukeraemango digu beste dinamika ba-tzuekin jarraitzeko».

Hizkuntza politika eskeEHE berez ez da hezkuntza eragi-le bat, baina «gai erabakigarri-tzat» dauka eskolak euskaldun-tzea. «Hezkuntza estrategikoada. Euskal Herria osotasuneanhartzen badugu, hiru ikasletikbik euskaldundu gabe jarraitzendute, eta horrek hurrengo belau-naldiak hipotekatzea dakar».Duela urte pare bat, Guk EskolaEuskalduna kanpaina hasi zuenEHEk. Hizkuntza aldetik ez ezik,edukiaren aldetik ere eskola eus-kalduna eskatzen dute; buruja-bea. Hori dela eta, «kontzientzia-zio lana» egin dute, eta gogor gai-tzetsi dituzte egon diren «eraso»guztiak: LOMCE eta Peillot lege-ak, Kaskarotenearen afera, D ere-duaren kriminalizazioa...

Herritarren aktibazioa garran-tzitsua bada ere, ezin da deus lor-tu hizkuntza politika egokirikgabe. Elkartea sortu zenetik, osokritikoak izan dira erakunde pu-blikoek gaurdaino egin dituztenpolitikekin, «menpekoak» baiti-ra. «Hizkuntza politika propioaeta burujabea» aldarrikatu dubeti EHEk, kanpoko esku hartze-rik gabekoa. Iritzi argia du Este-banek gaiari buruz: «Herritarrokurratsak egin behar ditugu, bainaerakundeek baliabideak jarri be-har dituzte horretarako». Adibi-de bat jarri du aurten Jaurlaritzakbultzatu duen kanpaina aipatuta.«Ni oso poziktibity joan naitekeudalera edo erietxera, baina geroagian ez dut euskarazko langile-rik aurkituko».

EHE orain jorratzen ari den lanildo nagusiak aurretik aipatuta-koak badira ere, beste zenbaitfrontetan dihardu elkarteak. Bes-teak beste, gatazka politikoarenirtenbidearen aferan hizkuntzagatazka kanpoan dagoela nabar-mendu dute. «Elkarbizitzaz aridirenean, ez dira ari euskaraz biziahal izateko elkarbizitzaz», azal-du du Estebanek. Euskal hiztu-nek urteetan pairatu dituztenerasoak agenda politikoan sartze-aren alde azaldu da elkarteko bo-zeramailea. «Euskara ez da poli-tika, baina hizkuntza politikakbehar ditu; beraz, bada politika».

Orain dela urte parebat EHE Euskal He-rrian Euskaraz talde-koek beren kanpai-

narako Ez gara espaloitik jaitsikoleloa aukeratu zutenean, FerranSuay Psikologian doktorearenBahamarren edukazio ona lane-an oinarritu ziren. Suayk zioenBahama uharteetako biztanlebeltzak espaloitik errepidera jais-ten zirela zuriekin gurutzatzen zi-renean. Adibidea Euskal Herrianaplikatuz gero, euskaldunak lira-teke espaloitik jaisten direnak er-daldunak ikusterakoan. Horriplanto egiteko deia egin zuenEHEk.

35 urte bete ditu aurten EHEkespaloitik jaitsi gabe. 1979ko aza-roaren 4an aurkeztu zuten elkar-tea jendaurrean Durangoko Azo-kan. Euskararik gabe, EuskalHerririk ez lelopean ekin ziotenbideari. Izaera «erreibindikatzai-lea» eta «borrokalaria» erakutsizuten hastapenetatik, eta helburugisa finkatu zuten Euskal Herrieuskalduna erdiestea. EHE auto-nomoa izan da beti, inongo alder-di politikorekiko loturarik gabe.Sortze agirian jaso zituzten irizpi-deek bere horretan jarraitzendute oraindik.

Bulego lana baztertu, eta kaleraateratzeko hautua hartu zutenhasieratik, maila praktikoan ari-tzekoa; herritarrei zuzenean in-terpelatzeko. Horregatik, hamai-ka mobilizaziotan parte hartu zu-ten, euskal hiztunen hizkuntzaeskubideen alde tinko borroka-tuz.

Izaera eraikitzaileaNorabide horretan aritu ziren1980ko hamarkadan, euskaldu-nek pairatutako zapalkuntza oro-ren aurka izaera kritikoa eraku-tsiz. EAEko eta Nafarroako euska-raren legeen inguruan osokritikoak izan ziren, «menpekohezkuntza politika» zirelako.Hamaika ekintza eta mobilizazioegin zituzten.

Urteak pasatu ahala, erasoenaurkako defentsa hutsa egin be-

harrean, urratsak egiten hasi zi-ren Euskal Herri euskalduna erai-kitze aldera. Betiere, eskubideakaldarrikatzeari utzi gabe. Dina-mika eraikitzaile horretan, Ue-maren eta Kontseiluaren sorrerabultzatu zuen EHEk.

Hausnarketa prozesua abiatu

zuen EHEk orain dela bost baturte; garaira egokitu eta etorkizu-nean elkarteak hartu behar zuennorabidearen inguruan jardute-ko. Barne gogoeta horren ondo-rioz, Euskal Herrian euskaraz bi-zitzearen aldeko hautua indartze-ko erabakia hartu zuten. Hala,

Euskaraz Bizi dinamika sortzekoerabakia hartu zuten.

35 urte bete berritan, euskarazbizitzearen aldeko borroka egitenjarraitzen du Euskal Herrian Eus-karaz-ek, euskal hiztunen esku-bideen defentsari uko egin gabe;hastapenean bezain irmo.

Hiru hamarkada eta erdiko ibilbidea osatu duEuskal Herrian Euskaraz taldeak. Euskalhiztunen aurkako zapalkuntzak salatu, etadinamika eraikitzailea sustatu du gaurdaino.

Espaloitik jaitsigabe 35 urtez

EHEko kideek 2002an Osakidetzako oposizian egindako protesta. L. J. / ARP

Euskararen Nazioarteko Eguna b 3BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Page 4: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

4 b Euskararen Nazioarteko Eguna BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Gainontzeko 364 egu-netan egindako lanisila ozen aldarrika-tzeko eguna da gaur-

koa. Euskararen NazioartekoEguna. Euskarari ikusgarritasunaeman, eta haren aldeko mezuzbeteko dira Euskal Herriko kaleeta plazak. Baita diasporako ha-maika txoko ere.

Gaur bost urte antolatu zutenlehen aldiz mintzodromo bat —hainbat herritar leku berean elkartzea, euskaraz mintzatze-ko—, Donostian. Ekitaldi arrakas-tatsuenetakoa da bost urte geroa-go, eta hainbat herritan egingo di-tuzte. Donostia da horietako bat.Belaunaldien arteko mintzodro-mo berezia prestatu dute, SanTelmo museoan (12:00). Hainbateragilek eta udal ordezkarik ereparte hartuko dute, tartean alka-tea. Euskararen egunaren harira,150 ekitaldi antolatu ditu Donos-tiako Udalak aste osorako. Beste-ak beste, #ereeuskaraztraola era-bilita, herritarrei euskararekikoatxikimendua adierazteko gonbi-ta egin diete.

Bilboko Udalak 10:30ean egin-go du urteroko harrera ekitaldia,udaletxeko Arabiar Aretoan. Ho-rrez gain, hiriburuko hamahiruikastetxek 2.000 ikasleko giza ka-tea osatuko dute Arrupe zubitikZubi zurira. Iñigo Urkullu EuskoJaurlaritzako lehendakariak Pun-tuEus fundazioaren ekitaldianparte hartuko du. .eus domeinu-

ko 1.300 helbide aurkeztuko di-tuzte EITBren Bilboko egoitzan.

Gasteizko hainbat tokitan, Aleaeuskarazko hedabide berriaren65.000 doako aurkezpen ale ba-natuko dituzte. Baionan, BernatEtxepare Lizeoak lehen lore joko-ak antolatu ditu. Aurreko egune-tan, narrazio, olerki eta marrazkisorkuntzak egin dituzte ikasleek,eta gaur hautaturiko lanen ira-kurketa egingo dute Euskal He-rriko kulturgintza eta kirol mun-duko hainbat eragilerekin. Beste-tik, Euskal Konfederazioak Eus-kara 2020hizketaldia prestatu duBaionako fakultatean.

Diasporan, euskarazEHU Euskal Herriko Unibertsita-teak bat egin du Euskararen Na-zioarteko Egunarekin, eta hain-bat ekitaldi egingo dituzte uni-bertsitateko hiru campusetan.Euskara arloko errektoreordeakagiri ofiziala irakurriko du. Biz-kaia Aretoan Gure sor lekua eus-karazko lehen filma proiektatukodute, eta soinu bandako musika-riak zuzenean ariko dira.

Mundu zabaleko euskal etxeekere bat egin dute deialdiarekin.Besteak beste, Bernardo Atxagaidazleak euskal literaturari bu-ruzko hitzaldia emango du Mexi-ko Hirian. Montrealgo (Quebec)Euskaldunak elkarteak festaradeitu ditu bazkideak eta lagunak,eta L’escalier taldeak kantaldiaeskainiko du.

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herriko zein diasporako herrietan.Ikusgarritasuna izango du euskararen aldeko aldarriak.

Euskararen aldekohamaika ekitaldi

Gasteizko Oihaneder Kultur Etxean mintzodromoa antolatu zuen astelehenean Bai Euskarari ziurtagiriak. RAUL BOGAJO / ARP

Page 5: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab
Page 6: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

6 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Nafarroa Beheretik,Bizkaira; Urepele-tik, Bilbora. 2.000kilometro bainogehiago egingo di-

tu 19. Korrikak 2015eko martxoa-ren 19tik 29ra, Euskal Herriko lu-rralde osoan zehar. Euskahal-dun! leloari segika, euskahaldunbihurtuko dira euskalakariakheldu den urtean, eta milaka eus-kahaldunen eskuetatik igarokoda mezua gordeko duen lekukoa,Bizkaiko hiribururako bidean.

Urtebete eta erdi baino gehiagoigaro da Amets Arzallus bertsola-riak Baionako karriketan 18. Ko-rrikako mezua irakurri zuenetik.«Herri hau euskaraz pentsatukodugu, edo ez da izanen», zioentestu hartan. Ideia horri heldudiote orain antolatzaileek, etaeuskararen alde «ahalduntzeko»deia egin. «Euskal Herria euskal-duntzeko norberaren eta taldea-

ren ahalmenean sinetsi, eta erabildezagun ahalmen hori. Ahaldun-du gaitezen euskararen eta eus-kalgintzaren egoeraz. Batu ditza-gun ahalegin pertsonalak eta bi-derka dezagun gure ahalmenaauzolanean. Egin dezagun, etaeragin».

Euskararen aldeko erreferentebihurtu da Korrika; jendetzaaglutinatzen du urtero. Ohi beza-la, AEK-ko euskaltegietako hel-duen euskalduntze alfabetatzeadiruz laguntzeko erabiliko duteKorrikarekin lortutako dirua.

Euskararen herria osatzeko ga-raian, auzolanak eta elkarlanakizandako garrantzia goraipatudute antolatzaileek, eta iraganeanbezala gaur egun ere euskal gizar-tea «eskuzabala eta ahaltsua»dela frogatu nahi dute. «Etanahia ahala da». Hortik datorEuskahaldun hitz-jokoaren esa-nahia. «19. Korrikak ahalmen

Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko da 19. Korrika, martxoaren 19tik 29ra.‘Euskahaldun!’ izango da leloa.

Euskalakaria,euskahaldun

AEK-ko ordezkariak, 19. Korrikako aurkezpen ekitaldian, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

metaketa izan nahi du, eduki ahaldu. Bide berrien abiapuntu. Guta-ko bakoitzaren eta gu guztionnahiak eta ahalak, auzolanak etaelkarlanak eragingo baitu EuskalHerria, benetan, euskararen he-rria izatea», Korrikako antola-tzaileen hitzetan.

Durangoko Azoka omenduaDurangoko Azoka omenduko duaurtengo Korrikak. Etzi hasikoda liburu eta diskoen azoka, etaigandean egingo dute omenaldi

ekitaldia, Ahotsenea aretoan. 50urte beteko ditu datorren urteanazokak, eta efemeride hori balia-tu dute omenaldirako. Korrikakoantolatzaileek nabarmendu duteazoka soil batez harago euskal-gintzaren eta euskal kulturarenbilgune bihurtu dela Durango-koa, euskaldunen eta kulturzale-en ezinbesteko topaleku. Herriekimenaren eta auzolanarenbitartez egin daitezkeen lorpeneneredu ere bada, antolatzaileenhitzetan.

BERRIAAsteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Informazio guztia‘www.korrika.eus’helbidean ikusgai

R Gaurtik aurrera, www.ko-

rrika.eus izango da Korrikaren

helbidea, eta ez

www.korrika.org. Informazio

ugari eskaintzen du webgune-

ak: albisteak, Korrika laguntze-

ko argibideak, multimedia ata-

la, material didaktikoa...

Page 7: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

EUSKARAZ ERE,

NATURALTASUNEZHarremanetan euskara naturaltasunez erabiltzea funtsezkoa da zerbitzu ona eman ahal izateko. Laboral Kutxan, zurekin euskaraz aritzea ez da aparteko aukera bat, gure nortasunaren eta gure izaeraren berezko ondorioa baizik. Izan ere, geurea zaintzea gustatzen zaigu, geure ezaugarri bereizgarriei eustea eta iraunarazten laguntzea, etorkizunabermatzeko. Izan ere bada euskara bizitzeko beste modu bat... naturaltasunez.

Bada beste modu bat.

Page 8: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Galdera batetik abiatudu aurtengo Euskara-ren Nazioarteko Egu-neko Euskara irudi-

katu egitasmoa Eusko Ikaskun-tzak: «Nola irudikatuko zenukeeuskara?». Ekinbide «bisuala,erraza eta erakargarria» prestatudu, eta lehiaketa itxura eman dio.Parte hartu nahi duen orok hitzbatez deskribatutako argazki batigorri behar zion Eusko Ikaskun-

tzari. Facebook, Twitter edo Wha-tsapp bidez. Atzo amaitu zen kan-paina. Gaur, 200 elastiko zozka-tuko dituzte, eta www.eusko-ikaskuntza.org/ene helbidean ja-rriko dituzte irabazleen izenak.

Euskarari «ikusgarritasuna»eman nahi izan diote antolatzai-leek, eta gaurko egunaren nazio-artekotasuna bermatu nahi izandute kanpaina Internet bitartezeginda. Helburua norberak eus-

kara bere erara irudikatzea da,euskarak dituen hamaika aurpe-giak azalarazteko. Eusko Ikas-kuntzako kideen esanetan, «bi-txia da ikustea batzuek sentimen-duekin lotzen dutela euskara,beste batzuek lekuekin, pertsonazehatzekin...».

Arrakastatsua izan da egitas-moa, eta kanpaina jakinarazi zu-tenetik «harrera beroa» izan dueuskaldunen artean. Ehunka ar-

gazki jaso ditu Eusko Ikaskun-tzak, euskara irudikatzeko ha-maika manera. Argazki gehienakWhatsapp aplikazioaren bitarteziritsi zaizkiela adierazi dute.

Bestetik, IX. ENE Saria banatu-ko du gaur Eusko Ikaskuntzak.Diasporan lan egiten duten elkar-

teentzat izaten da. Antolatzaileeknabarmendu dutenez, «sendotueta indarra hartu duen saria da».Iaz, Buenos Airesko Euskaltzale-ak taldea saritu zuten. Orain delabi urte, berriz, Bahia BlancakoUnion Vasca elkartea (Argentina)izan zen sariduna.

‘Euskara irudikatu’ kanpaina antolatu du Eusko Ikaskuntza elkarteakEuskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskaltzaleek hitz eta irudibatekin definitu dute zer den euskara haientzat.

Euskara irudikatzekoargazkia eta hitza

Ehunka argazki jaso ditu Eusko Ikaskuntzak kanpaina abian egon den bitartean. Eredu gisa hainbat argazkilarik egindakoak dira orrialde honetako laurak. ASIER IBAÑEZ - RICARDO IRIARTE AMILIBIA - EDURNE AGINAGA

Oihartzuna. Euskara irudikatzeko hitz bat. EDURNE AGINAGA

8 b Euskararen Nazioarteko Eguna BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Page 9: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Elhuyarrek ‘#esanHitza’ erronkaprestatu du gaurko egunari begira.Euskarazko 20.000 hitzen ahoskerabildu nahi dute sarean.

Ahoskatzekoeta entzutekohizkuntza

Gero eta presentziahandiagoa du eus-karak Interneten:hazten ari den hiz-kuntza da, eta gero

eta euskal hiztun gehiago dagosarean. Ondorioz, euskaraz ira-kurtzeko aukera zabaldu egin da.Wikipedia entziklopedia askean,esaterako, 200.000 artikulutikgora daude euskaraz. Entzun,ordea, ez da hainbeste entzuteneuskara ziberespazioan. Hainjustu, Interneten euskara gehia-go entzuteko, euskarazko ahos-kerak biltzeko helburua du Elhu-yar eta Forvo hiztegienwebguneek sortu duten #esan-

Hitza erronkak. Gaurkoeguna amaitu aurretikeuskarazko 20.000hitzen ahoskera jasonahi dute.

Elhuyar hiztegiakerabiltzean —hizte-

giak.elhuyar.org—,hitzen ahoskera entzun

daiteke, Forvori esker. Auke-ra hori bereziki baliagarria dahizkuntza ikasten ari den jen-dearentzat. Euskarazko hitze-na ez ezik, gaztelaniazkoen,

frantsesezkoen eta ingele-sezkoen ahoskera entzundaiteke. Nolanahi ere, hitz

guztiak ez daude entzutekomoduan, askoren ahoskeragrabatu gabe baitago orain-dik. Zerrenda hori ahal den

heinean murriztu eta ahalik etaahoskera gehien bildu nahidituzte.

Forvo hiztegia —eu.forvo.com—sareko ahoskatze gidarik handie-na da. Lerro hauek idaztekogaraian, jasoak zituen bere web-gunean 322 hizkuntzatako iahiru milioi hitzen ahoskera.Hainbat hitzen ahoskera batbaino gehiago gordetzen ditu,gainera; hitz bera desberdin esandaitekeelako hizkuntzareneremu geografikoaren arabera.Hainbat aukera eskaintzen dituhiztegiak: ahoskatuta daudenhitzak entzutea, ahoskerak gra-batzea eta zerrendatuta ez dau-den hitz berriak gehitzea, beste

norbaitek edo norberak ahoska-tzeko.

Bi modu daude #esanHitzaerronkan parte hartzeko: hizte-gien webgunean hitz bat kon-tsultatzea, ahoskatu gabe dagoenikusteko, edo zuzenean ahoskatugabeko hitzen zerrenda kontsul-tatzea. Bi modu horiek pausozpauso nola egiten diren azaltze-ko, bi bideo prestatu ditu Elhuya-rrek. Forvok ez du ahoskatze

anonimorik onartzen; ezinbeste-koa da saioa hastea. Nolanahi ere,oso sinplea da izena ematea:azkar eman daiteke, eta, gainera,doakoa da harpidetza.

Nahiz eta #esanHitza erronka-ren helburua gaurko euskarazko20.000 hitzen ahoskera lortzeaden, proiektua etorkizunera be-girakoa ere bada. Oraindik ahos-kerarik ez duten hitzak ahoska-tzeko aukerari eutsiko diote For-vo eta Elhuyar hiztegiek, ahaliketa hitz gehienen ahoskera gordeahal izateko.

Euskararen Nazioarteko Eguna b 9BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Interneten euskaragehiago entzuteko,euskarazko ahoskerakbiltzeko helburua duteElhuyarrek eta Forvok

Bi modu daude erronkanparte hartzeko: hitz bat kontsultatzeaedo ahoskatu gabekoenzerrendan begiratzea

Page 10: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

10 b EuskararenNazioarteko Eguna

Nekeza da askotaneuskaldun izatea,gaztelaniaren etafrantsesaren arte-an diglosian bizi-

tzera behartua egotea. Urte luzezpairatutako erasoek egoera ahu-lean utzi zuten euskara orain ezhainbeste, eta erakundeen esfor-tzuak eta herri eragileen lan ne-kaezinak atera dute euskara Ur-kok kantatzen zuen putzu sakoneta ilun hartatik. Dena den, arran-gurak eta kexak ohikoak dira,oraindik, euskararen aldeko adie-razpenetan. Mezu negatibo ho-

riek irauli, eta ideia «positibo»eta «atsegina» aurkeztu du Eus-ko Jaurlaritzak aurten, Pozikti-bityproiektuarekin.

Euskararen erabilera sustatzeadu xede Hezkuntza, HizkuntzaPolitika eta Kultura Sailaren egi-tasmoak. Izan ere, «gonbida-pen» gisa ulertzen du proiektuaJaurlaritzak; ez soilik euskara da-kitenek hitz egiteko, baita ere ezdakitenak hurbiltzeko.

Maiatzean aurkeztu zutenproiektua, eta ordutik hona bostbideo aurkeztu dituzte, hizkun-tzaren bost alderdiri erreparatu-

Euskararen erabilera sustatzeko,‘Poziktibity’ kanpaina aurkeztu duaurten Eusko Jaurlaritzak.

Euskaraz,baikor

Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe, kanpainaren lehenengo bideoan. POZIKTIBITY

ta. Aritz Aduriz eta Imanol Agi-rretxe Athleticeko eta Realekofutbolariak euskara erabiltzearengarrantziaren inguruan solastatuziren lehen ikus-entzunezkoan.Eredu izateaz ere aritu ziren, hiz-kuntzaren transmisiorako ga-rrantzitsua baita haurren errefe-renteak euskaraz natural hitz egi-ten dutela ikustea. Euskaraaisialdian baliatzeko eta gozatze-ko tresna izan daitekeela nabar-mendu zuten Hodei Collazo etaAritz Aranburu surflariek Pozik-tibity-ren bigarren bideoan. Eus-kara «denerako» dela azaldu zu-ten. Mundu osoko olatuen gaine-an denbora asko igaro arre, biek

ala biek diote euskarariburuz«gure etxea» da.

Reyes Prados eta Anne Igarti-buru telebista aurkezleak izandira hirugarren laneko protago-nistak. Euskara ikasteko mezuahelarazi dute, ez dela inoiz beran-du. Sevillakoa da Prados, eta urte-betean ikasi du euskara. Hareniritziz, «herri batean bizi bazara,haren hizkuntza ezagutu beharduzu». Igartibururentzat, «eus-kara emozionalki bizitzeko aitza-kia perfektua da». Euskara hiz-kuntza zaila dela esatea «aitzakiamerkea» da, Pradosen aburuz.

Norbere hizkuntzan aritzeakematen duen lasaitasunaz mintzo

dira Idoia Gurrutxaga DonostiaUnibertsitate-Ospitaleko medikuzuzendaria eta Juan KalparsoroEAEko fiskal nagusia. Osasuneaneta justizian herritarrek euskarazaritzeko duten eskubidea dutehizpide; izan ere, bi arlo horietaneuskararen aldeko aurrerapauso-ak eman nahian ari dira. Admi-nistrazioan euskaraz aritzea ga-rrantzitsua dela uste dute, norbe-raren hizkuntza erabiltzeak«zerbitzua hobetzen» baitu.

Aurki aurkeztuko dute bosga-rren bideoa. Barbara Goenaga ak-toreak eta Kalakan musika talde-ko kideek euskara bizitza moder-norako tresna dela azalduko dute.

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Page 11: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab
Page 12: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Urte osoan egitenduten lanari ikus-garritasuna ema-teko egun baliaga-rria da Euskararen

Nazioarteko Eguna herri mailaneragiten duten euskara taldeen-tzat. Euskarak gainontzeko egu-netan baino presentzia handia-goa du gaur. Eragile mordoakekitaldi andana antolatuko dituz-te, Euskal Herri osoan zein dias-poran. Zapore garratza uzten diehorrek euskara elkarteei, ez baitaaitortzen gaurkoaz harago egin-dakoa.

Iritzi hori du Durangoko (Biz-kaia) Berbaro elkarteko kudea-tzaile Maite Berriozabal Berriz-beitiak: «Erakundeok urte osoanegindako lanaren aldarrikapenaegiteko aitzakia da». Beldur da eaez den «ohitura» bihurtu egunhorretan euskara ospatzea etagainontzeko egunetan huraahaztea.

Gazitik eta gozotik dute EñautIraeta Gasteizko GEU elkartekokoordinatzailearen hitzek. «Os-patzeko egun garrantzitsua da,euskara denon ahotan egotekoa;baina nahiko genuke urte osorazabaltzea». Euskararen Nazioar-teko Egunak «hizkuntza bera al-darrikatzeko» balio duela ustedu, «estatus» hori aitortzeko.

Euskararen egoera zein denkontuan hartuta, «erreferen-

tziazko egun» gisa definitu dugaurkoa Arrasateko (Gipuzkoa)AED elkarteko dinamizatzaileItxaro Artolak.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkar-teko kideek, berriz, ez diotegarrantzi berezirik ematen Eus-kararen Nazioarteko Egunari.«Ez dugu geure egin egun hori».Nahiko kritikoak dira halakoe-kin: «Urtean egiten diren lanenerakusgarri bihurtzea izaten dutehelburu. Horrekin batera datoz,ezinbestean, gizartean lanean aridiren herritarren eta erakundeekhoriei laguntzeko egiten dutenahaleginen arteko aldea, iritzikontrajartzea eta, hainbatetan,elkar ez ulertzea».

Euskararen Nazioarteko EgunaNafarroako gizartean ere errotugabe dagoela iritzi diote: «Zalan-tza handia dut Nafarroan Euska-raren Eguna gizartean txertatuadagoen, bere egin duen benetanasmo hori». Izan ere, EuskararenNazioarteko Eguna ez ezik, Nafa-rroako Eguna ere bada abendua-ren 3a.

Aldarrikatu edo ospatuHalako egunek zalantza sortzendute batzuetan: aldarrikatzekoedo ospatzeko izan behar dute?Ospakizun soiletik harago joanbehar dela uste dute eragilegehienek. Kritika eta alderdi ludi-koa, biak eskutik doazela uste du

Artolak. «Adierazi, erakutsi etaaldarrikatu nahi dugu euskarazaritu nahi dugula, orain eta he-men, noiznahi eta nonahi. Baina,aldi berean, beste euskaltzaleekinelkartuz eta gozatuz egin nahidugu».

Berriozabalek, baina, zalantzagehiago ditu. «Ez dakit ospatze-ko askorik dagoen». Baikortasu-nez betetako mezuak plazaratzeaerakunde politikoek sortutakojoera dela uste du. «Gu bagaradramatismotik aldentzearenaldekoak, baina ez dugu usteospatzeko eguna denik Euskara-ren Eguna».

Euskarak 365 egun dituela al-darrikatzeko, Euskarak 365 egi-tasmoa sortu zuen iaz Euskaltza-leen Topaguneak. Elkarte horre-tako kideak dira AED, Berbaro,GEU eta Zaldiko Maldiko, eta bategin dute ekinbidearekin. Hala,aldarri hori bere egingo dute, etahainbat ekitalditan parte hartukodute gaur.

Sare sozialek bermatzen dutenikusgarritasuna baliatzeko asmo-arekin, Twitter bidezko egitasmobana bultzatu dute AED eta Ber-baro elkarteek. 365 selfie egiteada Arrasatekoen helburua. Hala,#365egunArrasaten traola erabi-liko dute. Idatzizko sorkuntzajorratu du Durangoko elkarteak.Twitter bidezko ipuin laburrenlehiaketa antolatu dute, eta

Urtearen gainontzeko egunetan aldarrikatzen dutenikusgarritasuna izango dute gaur herrietako hamaika euskara elkartek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Urte osoko lanaaldarrikatzeko eguna

12 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Page 13: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

#365ipuin traola erabili dutehorretarako. Gaur bukatuko daparte hartzeko epea, eta irabazle-ak hilaren 17an jakinaraziko

dituzte, Plateruenan egingoduten ekitaldi batean.

Sare sozialetan euskara susta-tzeaz gain, herriko plaza jendezbetetzen saiatuko dira arrasatea-rrak. Txokolate jana, Zu ta Garekitaldia —Mariasun Pagoaga ak-

toreak egunerako propio presta-tutako manifestua irakurrikodu— eta txikiteo euskaltzalea an-tolatu dituzte.

‘Alea’ astekariaEuskararen Nazioarteko Egunberezia izango da aurtengoa GEUelkartekoentzat. Aurreko larun-batean aurkeztu zuten Alea Ara-bako astekari berria, OihanederEuskararen Etxean. GEUk,BERRIAk eta Goiena-k sortutakohedabidea da, 32 orri ditu, eta2015eko urtarrilaren 16tik aurre-ra ostiralero banatuko da 50 eu-roko harpidetza bitartez. Euska-raren erabilera sustatu nahi du,eta «Araba informatiboki kohe-sionatu». 65.000 aurkezpen alebanatuko dituzte gaur, dohainik.Arabako hainbat eragilek elkarla-nean egingo dute lan hori. Goize-tik gauera, lantokietan, taberne-tan, ospitaleetan, Arabako Uni-bertsitate campusean eta bestehainbat tokitan banatuko duteAlea.

Orreagak Nafarroaren Eguna-ren harira Sarasate pasealekuan

antolatuko duen ekitaldian partehartuko du gaur Zaldiko Maldikoelkarteak. Euskararen Egunekoaldarrikapena joan den igandean

egin zuten, erabileraren ingu-ruan, Iruñeko Udaletxeko plazan.«Abenduaren 3a ez zaigu egokiairuditzen hemengo aldarrikape-na egiteko, eta beste data batadostu dugu bertoko Topagune-ko bazkideekin».

Iruñean joan den martxoan egindako mobilizazioa. OIARTSO LOS ARCOS / ARGAZKI PRESS

Adierazi, erakutsi eta aldarrikatu nahidugu euskaraz aritu nahidugula, orain eta hemen,noiznahi eta nonahi»Itxaro ArtolaArrasateko AEDko dinamizatzailea

«Dramatismotikaldentzearen aldekoakgara, baina ez dugu usteospatzeko eguna denikEuskararen Eguna»Maite Berriozabal BerrizbeitiaDurangoko Berbaroko kudeatzailea

‘‘Ospatzeko egungarrantzitsua da, denon ahotan egotekoa; baina nahiko genuke urte osora zabaltzea»Eñaut IraetaGasteizko GEUko koordinatzailea

«Zalantza handia dutNafarroan EuskararenEguna gizarteantxertatuta dagoen, bereegin duen benetan»Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea

‘‘

Euskararen b 13Nazioarteko Eguna

Page 14: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a14 b EuskararenNazioarteko Eguna

Udazken amaieranernatu ditukimuak PuntuEusfundazioak, etaeuskal komunita-

teak Interneten egonkortzekourratsak egiten jarraitzen du.Gaur, Euskararen NazioartekoEgunean, mila .eus domeinu ize-netik gora aktibatuko dituzte.Azken bi hilabeteetan martxanizan duten abiarazte aldikolehentasunezko fasekoak dira,eta orain arteko 92 aitzindarieigehituko zaizkie. Halaber, helbi-de berri guztiei ongietorria ema-teko ekitaldia antolatu dute EITBren Bilboko egoitzako Multi-box aretoan. Eusko Jaurlaritzakolehendakari Iñigo Urkulluk etaPuntuEus fundazioko zuzendariJosu Waliñok parte hartuko dute,eta .eus kide guztiek talde argaz-kia aterako dute.

Batez ere elkarteak, enpresaketa erakunde publikoak dira .eusdomeinua eskuratu dutenak,haiei bideratua baitzegoen lehen-tasunezko fasea —iraileko aur-kezpenean EHU Euskal HerrikoUnibertsitateak, CompañonArrieta upategiak, Ikas EuskalPedagogia Zerbitzuak, Bera Berakirol elkarteak eta Zumaiakomerkataritza indarberritzekoplataformak parte hartu zuten—.Domeinu izenak dagokieneiematea bermatu nahi izan duPuntuEus fundazioak, ICANNerakundearekin hitzartutakoirizpideak oinarritzat hartuta.Alegia, orain arte egin direneskaerak banan-banan aztertudituzte, eta domeinu izen batbatek baino gehiagok eskatuzgero, egokienari eman diote.

Nolanahi ere, fundazioakhasieratik adierazi izan duen

bezala, «euskal gizarteak .eusbere domeinutzat hartzea» dahelburua; «.eus euskal komuni-tate osora zabaltzea». Hori delaeta, hemendik aurrera erregistroorokorra abiatuko dute, fase ire-kia. Orain arte eskatu gabe gera-tu diren domeinuak edonorenesku egongo dira, eta iristenlehenak erabili ahalko du, beste-lako lehentasun irizpiderik gabe.Salbuespen batzuk badira, denaden, zenbait domeinu izen ezinbaita erabili. Besteak beste, uda-len izenak erreserbatzeko asmoadu PuntuEus fundazioak, etorki-zunean udalen batek eskatuzgero haiei emateko. Urtebetekoepean 5.000 eskaera jaso nahidituzte.

Domeinua eskuratzeko hirupauso bete behar dituzte eska-tzaileek. Lehenik eta behin, do-meinua eskuragarri dagoen ziur-tatu behar dute www.domei-nuak.eus helbidean. Erabili nahiduten izena libre dagoela baiezta-tu ostean, erregistratzaile zerren-datik bat aukeratu behar dute.Bakoitzak prezio, zerbitzu etabaldintza desberdinak eskaintzenditu, eta eskatzaileak erabaki be-harko du zein den harentzakoegokiena. Aurreko pausoak beteondoren, erosketa gauzatu behardu domeinu izena aktibatzeko.Normalean, berehala izango dueskuragarri eskatutako helbidea,eta erabiltzea bakarrik faltakozaio.

Mila ‘.eus’ domeinutik gora aktibatu ditu gaurPuntuEus fundazioak. Orain, fase irekiahasiko dute, eta edonork aukeratu ahalko du‘.eus’ domeinua bere ataria izendatzeko.

Urratsez urrats doa

.eus domeinuaren aurkezpen ekitaldia, iragan apirilean. MARISOL RAMIREZ / ARP

KRONOLOGIA

2008an eskatu zuten .eus domei-

nua, eta, sei urteren buruan, mila-

tik gora eskaera aktibatu ditu Pun-

tuEus fundazioak.

Hasiera

2008ko apirilaren 2a. PuntuEus

elkartea sortu zen, .eus domeinua

lortzeko eskaera egiteko. Bedera-

tzi hilabete geroago, ofizialki aur-

keztu zuten.

2009ko uztaila. Hilabete gutxitan

25.000 atxikimendu inguru bildu

zituzten.

Eskaera eta onarpena

2012ko urtarrilaren 11. ICANNek

lehen mailako domeinu orokor be-

rriak eskatzeko aukera zabaldu

zuen, eta PuntuEus fundazioak

martxoan egin zuen eskaera.

2012ko ekainaren 13a. ICANNek

onarturiko eskarien zerrendan sar-

tu zuen .eus domeinua.

2013ko ekainaren 14a. .eus do-

meinua onartu zuen ICANNek.

Abiaraztea

2014ko ekainaren 28a. 92 aitzin-

dari hasi ziren domeinua erabil-

tzen.

2014ko irailaren 16a. Abiarazte

fasea aktibatu zuten, edozein nor-

banakok, enpresak edo elkartek

.eus domeinua eskatzeko

2014ko abenduaren 3a. Abiaraz-

te aldiko eskaerak aktibatu dituzte,

eta fase irekia hasi da.

Page 15: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Euskararen b 15Nazioarteko Eguna

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Irailean hartu zuen PuntuEusfundazioko zuzendari karguaJosu Waliño Pizarrok (Zumaia,Gipuzkoa, 1972). «Oso ondo»egokitu da lanpostu berrira.Milatik gora domeinu aktibatu-

ko dituzue gaur. Espero zenuten

erantzuna izan al da?

Gure helburua urte bukaerarako2.000 domeinutara iristea da;hori aurreikusi genuen. Horreta-rako, arrakasta handia izan dafase honetan 1.300 domeinu lortuizana, fase konplexua delako. Ko-puru hori gurekin batera hasi zi-ren beste domeinuekin konpara-tuz gero —.scot eta .quebec, esate-rako—, bikoitza lortu dugu. Beraz,esan dezakegu ondo hasi garela.Nolakok dira gaur abian jarriko

dituzuen helbideak?

Erakunde publikoek pisu handiadute abiatze fasean; domeinuenerdiak haienak dira, gutxi gora-behera. Beste taldea enpresek etaeuskara, kultura eta hezkuntzaelkarteek osatzen dute. Hala ere,kopuru hori orekatzen joango dagaurtik aurrera, eta instituzioenpisua murriztuko da.Orain arte 92 domeinu aitzindari

aritu dira. Zer moduzko espe-

rientzia eduki dute?

Positiboa. Pribilegiatuak izandira. Esperientzia berezia izan dahaientzat, beste inork ez daukandomeinua eduki dutelako.Ikusgarritasuna hartzen hasi da

.eus domeinua.

Hori guretzat garrantzitsua da.Aitzindarien fasearekin normal-tasun hori transmititu nahi ge-nuen, era guztietako erakundeekerabil dezaketela .eus domeinua.Orain ere hori helarazi nahi dugu,erabiltzailea ohitu .eus-era.Zailtasunik izan al duzue?

Badago kezka prezioaren ingu-ruan. Aurreneko faseak prezioberezia izan du; baina gaurtik au-rrera dezente merkatuko da, erdipreziora, gutxi gorabehera. Geroeta erregistro gehiago, orduan etaprezio merkeagoa. Norbanako-engana iristeko orduan, eskaintzaberezia egingo dugu egunotanDurangoko Azokan.Gizarte osora zabalduko duzue

prozesua orain, fase irekian.

Espero dugu gaurtik aurrera jen-deak beretzat erabiltzea .eus do-meinua, eta gizarte osora zabal-

tzea. Gaur hasiko dugu horri be-girako komunikazio kanpaina.Azken finean hori da zuen azken

helburua, ezta?

PuntuEus fundazioaren lana ezda domeinuak saltzea. Gurea sus-tapen lana da, komunitate senti-mendu hori zabaltzea. Ahal denheinean, .eus-ek edukitzea ahaliketa ezarpen zabalena.Zein izango da PuntuEusen egi-

tekoa hemendik aurrera?

Sustapen planarekin jarraitukodugu; hori izango da gure lan ildonagusia. Azken finean, lan handiadugu egiteko oraindik. Beste hel-burua da euskarak Internetenduen presentzia areagotzekoproiektuak sustatzea.Lan asko egin duzue aurten.

Zein da orain arteko balorazioa?

Mugimendu handiko urtea izanda. Interneteko domeinuek osomodu normalizatuan funtziona-tzen dute, baina justu abiaraztefasea nahiko konplexua da. Ko-munikazio lan handia egin beharda, oso denbora gutxian. Osoerantzun positiboa jaso dugu.Jendeak oso interes handia dauka.eus-en inguruan.

«Arrakastatsua da

fase honetan 1.300

domeinu lortu izana»

Josu Waliño b PuntuEus fundazioko zuzendaria

«Mugimendu handikoa» izan da PuntuEus fundazioaren azken urtea.Domeinua ekainean aktibatu ondoren, ‘.eus’ gizartean ahalik etagehien zabaltzeko sustapen lanean ari dira geroztik.

LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Page 16: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Epaitegian euska-raz aritzeko esku-bidea dute euskal-dunek, epaiketaosoa euskaraz egi-tekoa. Hala ber-

matzen du legeak Hego EuskalHerrian. Baina, praktikan, ia ezi-nezkoa da prozesu judizial osoaeuskaraz egitea. Hala egiten saia-tu nahi izanez gero, itzultzaileaerabili behar da ia beti. Alegia,euskalduna atzerritar sentitzenda auzitegira jotzen duenean,bere jatorrizko hizkuntzan aritunahi duenean, itzultzaile bidezkomunikatu behar duelako. Ezdago egoera normalizaturik.

Ari dira eragile ugari egoerairaultzeko pausoak ematen,baina ahulezia asko ditu oraindikeuskarak justizia administrazio-an. Urria da ezarpena, eta, gaine-ra, inertziak gazteleraz egiterabultzatzen ditu pertsona asko.Kontuan hartu behar da eragile

mordoak parte hartzen dutelajustizia prozedura batean. Herri-tarrak arazoren bat badu, aboka-tuarengana joko du. Segun etazein den problema, prokuradorebat ere beharko du, eta funtzio-narioekin harremana edukikodu. Horiez gain, idazkari judizia-lak daude, fiskala, auzitegi medi-kuak, peritu judizialak...

Horietako batek euskaraz ezjakiteak guztiz baldintza dezakeprozesu osoa. Batez ere epaileabada euskaraz ez dakiena. Justi-zia arloko langile batzuen ingu-ruko eskumenak ditu EuskoJaurlaritzak, baina epaileak,idazkari judizialak eta fiskalakEspainiako Justizia Ministerioa-ren esku jarraitzen dute. Etaministerioak ez die hizkuntzaeskakizunik jartzen. Aski dutegazteleraz jakitearekin. Estatukogainontzeko hizkuntza ofizialak—euskara barne— meritu gisabaloratzen dizkiete. Jurisdikzio

batasunaren printzipioa jasotzendu, gainera, Espainiako Konsti-tuzioak. Ondorioz, Bilbon,Donostian edo Gasteizen dagoenepaileak ez du zertan euskarazjakin. Mugikortasun handikopostuak dira, bestetik, eta ez da

ezohikoa Hego Euskal Herritikkanpokoa izatea epailea.

Ondorioz, epaile gutxik dakite,gaur egun, euskaraz. Horrek era-bat baldintzatzen du hizkuntza-ren egoera, Jaime Elias BizkaikoAbokatuen Bazkuneko AbokatuEuskaldunen Batzordeko ardura-

dunaren arabera. Haren iritziz,epaileen hizkuntza eskakizunakbermatuko balira «askoz epaike-ta gehiago» egingo lirateke eus-karaz. «Ziur nago euskaraz askozauzi eske gehiago aurkeztuko ge-nituzkeela epaitegira jotzean

epailea euskalduna delajakingo bagenu».

Abokatuak esperien-tzia du halako kasuetan,eta badaki desberdinadela epailearen aurreanitzultzailearekin edohura gabe aritzea.«Epaileari zuzenean egi-ten badiozu euskaraz, etaberak ulertzen bazaitu,

sekulako lasaitasuna ematendizu. Aldiz, itzultzailearekinetengabe eten behar duzu diskur-tsoa, adi egon zuk esandakoaondo itzuli duen. Tonua, pau-sak... hori guztia galdu egiten da,bertakotasun printzipio hori».Bere bulegora iristen diren beze-

roei euskaraz egiteak dakartzanondorioak azaltzen dizkie, etaerrealitateak «atzera botatzenditu gehienak». Hori dela eta, ju-risdikzio bakoitzean gutxienezepaitegi elebidun bat egotea eska-tzen du Bizkaiko Abokatuen Baz-kunak.

Hizkuntza Gutxituen Ituna si-natu zuen Espainiako Gobernuak2001ean, zeinaren arabera justi-zia administrazioan euskararenpresentzia bermatu beharko lu-keen. Legea betetzen ote den az-tertzen du Europako Kontseilukoaditu taldeak. Joan den hilabete-an, Euskal Herriko hainbat eragi-lerekin —Justizia Saila, aboka-tuak...— bildu zen batzordea. Hi-rugarrenez eskatu diote ituna be-tetzeko Espainiako Gobernuari,aldatzeko legea eta baliabidegehiago jartzeko justizian euska-raren presentzia berma dezaten.Legea betetzen dutela erantzundiote aurreko bi aldietan, Espai-

Presentzia urria du euskarak justizia administrazioan. Epaiketa bat euskaraz —itzultzailerikgabe— egitea ia ezinezkoa da gaur egun. Eragileak ari dira euskarari lekua egiteko lanean.

Euskarak behar du justizia

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a16 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Epaileen eskumenak dituEspainiak, eta ez die hizkuntzaeskakizunik egiten; aski dutegaztelera jakitearekin

Euskararen presentziabermatzeko, baliabideaksortzen eta sare lana egiten ari dira euskal eragileak

Page 17: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

niako Auzitegi Nazionaleko sen-tentzian oinarrituta.

Espainiako Gobernuak itunabete edo eskumenak transferituezean, konplikatua izango daepaitegietan euskara bermatzea.Bitartean, baliabideak sortzen etasare lana egiten ari dira euskaleragileak. Epaibi EAEko JustiziaSaileko Hizkuntza Normalizatze-ko Taldeak Auzia Euskaraz egi-tasmoa aurkeztu zuen iaz. Ekin-bide horren arduraduna daXabier Balerdi. Justizia arloangizarteak uste duen baino eus-kaldun gehiago daudela adierazidu.

Eragileak saretzeko asmoaDena den, orain arte eragile ba-koitzak «bere aldetik» egin dulana, «era bakartuan». Informa-zio falta sortu du horrek: «Agianabokatu batek ez zekien JustiziaSailak Kode Zibila euskaratu zue-nik». Horregatik, justizia arlokoeuskal eragileen sarea eratzekolanean dihardu Auzia Euskarazproiektuak. Oraingoz «balio sin-bolikoa» daukala onartu du Ba-lerdik, baina, sinbolismotik hara-go, auzitegian euskaraz egin nahiduen jendearentzat «erreferen-tzia» izateko helburua du ekinbi-deak. Epaibik koordinatuko dusare hori.

Ez da Auzia Euskaraz proiek-tuaren lan ildo bakarra. Euskarazlan egiteko, e-toolbar izenekotresna informatikoa garatu dute.

kin egon dira azaroan. «Emaitzaonak» eman dituzte bilera ho-riek. Horrez gain, Manuel Aio Biz-kaiko Probintzia Auzitegiko le-hendakariak esan zuen herritareuskaldunak euskaraz egin ahalizateko euskarazko magistratuajartzea bideratuko duela; JuanKalparsoro EAEko fiskal nagu-siak Jaurlaritzaren Poziktibitykanpainan parte hartu du... Eus-kara justizian bermatzearen alde-ko mezuak dira.

Auzia Euskaraz proiektuakaurten egindako lanaren balora-

Euskara juridikoaren gainekoguztia bildu dute harian-harianelikatuko duten erreminta horre-tan. Horrez gain, lege ugari eus-karatuak dituzte jada, eta faltadiren asko itzultzen ari dira.«Profesionalen lanabesa legeada, eta euskaratuta eta egunera-tuta eduki behar dute». Lanhorren bitartez, baliabideak etatresnak eskainiz, «eragile eus-kaldunen trinkotzea» lortu nahidute. «Dinamikak sortu, egoeraahal den neurrian normalizatze-ko».

Lan handia egiten ari dira.2014ko urrian, Araba, Bizkai etaGipuzkoako epaitegietako eredujudizialen %66 (415.162 eredu) bieletan idatzi ziren, hamar zitazio-tik bederatzi euskaraz ere egin zi-ren, eta, dekretuen kasuan, %34aurkeztu ziren bi eletan. Trinko-tze lan horretan hainbat pertso-narekin bildu dira Auzian Euska-raz taldekoak. Besteak beste, JuanLuis Ibarra EAEko Justizia Auzite-gi Nagusiko presidentearekin etaSaioa Etxabe Gipuzkoako Proku-radoreen Elkargoko dekanoare-

zio «ona» egin du Balerdik.«Erkidego osoa hartzen du gureegitasmoak, barruti guztiak.Epaitegietan eragiten duten era-gile juridiko euskaldun guztiekinharremanetan jarri gara, profe-sionalen bulegoetan egon gara,herriz herri aritu gara». Proiek-tuaren arduradunak behin bainogehiagotan errepikatu duen esal-di batek laburbil dezake egungoegoera: «Hau maratoi bat da,aurreneko kilometroetan gaude,baina gutxienez badakigu nora-bidea».

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Justizia administrazioko euskara trebatzaileak kaleratzearen kontra 2011n egindako mobilizazioa. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Euskararen Nazioarteko Eguna b 17

Page 18: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a18 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Donostian euskarabere osotasuneanberreskuratzea daDonostiako Uda-laren helburu na-

gusietako bat. Pausoak ematenari dira horri begira. 2015-2019agintaldian indarrean egongoden Donostiako Euskararen PlanOrokorraren lanketan ari dirauneotan euskara zerbitzuko tek-nikariak.

Prozesu parte hartzailea da, etaedozein donostiarrek du ekarpe-na egiteko aukera. «Udal gober-nu honen ustez, guztiona da eus-kara, eta Donostia euskararenhiria izatea nahi badugu, euskaraberreskuratuz, guztion arteanegin beharko dugu, elkarlane-an». Hala adierazi du Nerea Txa-partegi Udaleko Euskara ardura-dunak. Bi modutan parte hardezakete herritarrek: aurrez aurreko saioetako batera joandaedo Internet bidez —www.eus-karaz.net helbideko Plan Oroko-rra atalean—. Bata edo besteaaukeratuta, era berean tratatukodute iradokizuna teknikariek.Halaber, aurreko bileretakoinformazio guztia kontsulta dai-teke webgunean.

Bi aurrez aurreko saio egindituzte jada. Lehena, urriaren30ean, Donostiako gazteekin;azaroaren 6an bigarrena, egoera-ren balorazio argazkia egiteko.«Oso esperientzia ona izan da»,Txapartegiren iritziz. Nabarmen-

du du herritarrek «benetaneskertu» dutela haiek kontuaneduki izana. Bihar arratsaldeanegingo dute hurrengo aurrezaurreko bilera, San Telmo muse-oan (18:00). Irekia den arren,komenigarria da joan nahi duenaeuskara zerbitzuarekin aurretikharremanetan jartzea, espazioarrazoiak direla eta. Aurrekosaioko balorazioa abiapuntutzathartuta, euskalduntzeko espa-rruak lantzen hasiko dira bihar.Lehentasunak zeintzuk direnzehazten saiatuko dira, nondiknora landu behar diren pentsa-tzeko. Donostiak dituen beha-rrak ere landuko dituzte.

Urtarrilaren 15ean egingo dutehirugarren —eta azken— aurrezaurreko saioa. Ordura arte bildu-tako ideia guztiak aurkeztukodituzte, gero ondorioak ateratze-ko. Bilera horrekin itxiko duparte-hartze zikloa udalak, etaplana erredaktatzen hasiko da.Emun aholkularitza enpresakidatziko du. Helburua testuamartxorako amaituta edukitzeada, gero udal gobernuak horrionarpena emateko. Izan ere, api-rilerako martxan behar lukeDonostiako Euskara Plan Orokorberriak, orduan amaituko baitaorain indarrean dagoena (2011-2015). Hilabete geroago, gainera,Udal eta Foru Hauteskundeakdira. Bozek txostenean eraginikizango duten galdetuta, ezetzerantzun du Txapartegik. «Pro-

Datozen lau urteetan indarrean egongo den Euskararen Plan Orokorra prestatzen ari da Donostiako Udaleko Euskarazerbitzua. Prozesuan parte hartzeko aukera eskaini dieteherritarrei. Bihar egingo dute bigarren bilera, San Telmon.

Herritarrekin bateraberreuskalduntzeko

Nerea Txapartegi, lehen planoan, euskararen aldeko kanpainako itsasgarria erakusten. DONOSTIAKO UDALA

Page 19: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Euskararen Eguna b 19BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

zesu honetan Donostiako Udale-ko gainontzeko alderdi politikoe-tako ordezkariak ere ari diraparte hartzen. Alderdiek, herrita-rrek, euskara eragileek eta aba-rrek parte hartu badute, ustedugu planak jarraipena izangoduela, hauteskundeetan edozergertatuta ere».

Euskara lehentasunKanpora begira ez ezik, barrurabegira ere egiten ari da lanaudala. Administrazioak «eredu»izan behar duela uste du Txapar-tegik. 2013ko uztailean onartuzuen udalak Donostiako Euska-raren Erabilerarako V. Plana,administrazioaren barruan eus-karak duen lekua bermatzeko.Udalean ere euskaraz sentsibili-zazio kanpaina aurkeztu zuten,eta udaletxeko terrazan egindakomosaiko baten bitartez irudikatuzuten euskararekiko konpromi-soa. Horrez gain, herritarrekinhartu-eman zuzena duten langi-leak prestatu zituzten, donostia-rrak euskaraz artatu ahal izateko.Bide batez, udalarekin harrema-netan jartzean, euskara erabiltze-ra gonbidatu zituzten herrita-rrak.

Ezagutza eta erabilera «area-gotzea» da Donostiaren erronkanagusia, Txapartegiren ustez.Udalaren datuen arabera, donos-tiarren bi herenek dakite edoulertzen dute euskara; haur etagazteen artean, %90ek. Aldehandia dago erabilerarekin alde-ratuta; %16k soilik erabiltzendute euskara. Emaitza horiekhobetze aldera, esparru ugaritanlan egiten du Donostiako Udalak,eta hainbat kanpaina egiten ditu.Ikuspegi hori azaldu du Txapar-tegik: «Euskararen sustapena ez

da administraziora soilik mugatubehar, esparru pribatura erehedatu behar da». Eremu horre-tan egindako lanketen artean,ikusgarritasun handia du denda-ri eta tabernarien artean eginikoMerkataritzan eta ostalaritzanere euskaraz kanpainak. Iraileanabiatu zuten, eta dagoeneko 340saltegiren baino gehiagoren atxi-

kimendua lortu dute. Dendahoriek itsasgarri bat jarri duteerakusleihoan, bezeroek haiekineuskaraz hitz egin dezaketelaidentifika dezaten. Txapartegi«oso pozik» dago merkatarieketa ostalariek kanpainari emandioten erantzunarekin.

Parte Zaharrean eta Intxau-rrondon landu dute bereziki di-

namika; baita beste hainbat auzo-tako bederatzi merkataritza kale-tan ere: Sekundino Esnaolan,Karmengo Andre Marian, AntsoJakitunan, Madrilen, Garibain,Hondarribian, Urbietan, Matianeta Larratxon. Datorren urtearibegira kanpaina gainontzeko au-zoetara hedatzeko asmoa dauka-tela azaldu du Euskara arduradu-

nak. Bidenabar, jakinarazi dumerkatariek eta ostalariek orain-dik ere badutela on line eskaeraegiteko aukera, nahiz eta besteauzo batekoak izan.

Langabeak eta haurrak diraeuskara zerbitzuaren beste bikezka nagusiak. Horregatik,beharrik gabe dauden donostia-rrentzako doako euskara ikasta-roak eskaintzen dituzte. Iaz hasiziren lanketa horrekin. Egitas-moak «oso erantzun ona» izanduela nabarmendu du Txaparte-gik, batez ere langabe horietako

askok euskara ikasten jarraitudutelako ikastaroa amaitu ondo-ren ere. 137 ikasleri eskaintzendie zerbitzua gaur egun udalak.Eskakizun gehiago jaso zituzten,baina ezin izan zituzten guztiakbete.

Haurrei dagokienez, aisialdiansakondu dute, Parketarrak ekin-bidearen bitartez. Udal gober-nuaren iritziz, ikastetxeek eus-kalduntze lan ona egiten dute,eta gero eta hobeak dira D eredu-ko datuak. Baina hori ez da betikalean islatzen. Horregatik, 3 eta9 urte arteko haurren aisialdianeragiten du euskara zerbitzuarenegitasmoak. Helburua da umehoriek euskara erabiltzea lagu-nekin parkean daudenean, natu-raltasun osoz, euskaraz egiteaohitura bihurtzen duten arte.2012ko udazkenean abiatu zutenegitasmo hori, Martutene auzo-an. Bi taldetan banatzen dituztehaurrak: 3 eta 5 urte artekoak eta6tik 9rakoak. Txikienak familia-ko kideren batekin batera elkar-tzen dituzte, euskaraz jolaseanhas daitezen. Helduenek, auto-nomoagoak direnez, ez dutearduradunik behar.

Donostiako saltoki bat, udalaren kanpainako itsasgarriarekin. A. CANELLADA / ARP

Apirilerako martxanbehar luke Euskara PlanOrokor berriak, orduanamaituko baita orainindarrean dagoena

Page 20: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

20 b EuskararenNazioarteko Eguna

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

EHU Euskal Herriko Uni-bertsitatean euskarazikasteko eskubidea al-darrikatu zuten azaroa-

ren 12an hainbat elkartek Leioakocampusean (Bizkaia). Elkarturikdeitu zuten mobilizatzera Leioa-tik! ikasle proiektu komunikati-boak, Leioako MedikuntzakoAsanbladak, Zuzenbideko IkasleAsanbladak, Zientzietako euska-ra taldeak eta Leioako IkasleAbertzaleek.

11:30ean, ehunka ikasle abiatuziren Mikel Laboa plazatik, Eus-karaz ikasi eta bizi nahi dugulelopean, baina ordu erdi lehena-go mobilizazio txikiak antolatuzituzten fakultate bakoitzean.Jendetsua izan zen protesta. Biaste geroago, ekinbidea baloratuegin zuen Iruñe Astitz eragileak:«Oso ondo atera zen, egia esan.Oso pozik gaude jendearen eran-tzunarekin. Espero genuen bainojende gehiago bildu zen». Saresozialetan ere oihartzun handiaeduki zuen mobilizazioak, etaafera gizarteratzeko balio izanzuen.

Unibertsitate euskaldunarenaldeko aldarrikapena Leioakocampusean zabaltzeaz gain,

eskariak Euskara errektoreorde-tzara aurkezten saiatu ziren.Baita lortu ere, oztopoak oztopo.Zuzenbideko ikasle bat eta Medi-kuntzako bi errektoreordetzansartzen saiatu zirenean eraikine-ko ate nagusia itxita topatu zuten.LAB sindikatuko ordezkari bate-kin beste ate batetik sartzen saia-tu ziren ondoren, arrakastarikgabe. Azkenean, hirugarren aha-leginean lortu zuten, eta Euskaraerrektoreordearekin hitz egitekoaukera izan zuten. Beste egunbatean biltzea hitzartu zuten.Egin dute bilera hori, eta aurkiemango dute han hitz egindako-aren berri.

Azaroaren 12ko mobilizazioa-rekin azaleratutako errealitateaez da berria. Medikuntza eta Zu-zenbide fakultateetan urteak da-ramatzate euskararen presentziahandiagoa bermatu nahian. Eus-karazko ikasleen eskubideakurratu egiten direla salatu dutebehin baino gehiagotan. Bi fakul-tate horietako ikasleek ez ezik,beste hainbatetakoek ere ez duteeuskaraz ikasteko aukerarik; ka-su askotan, irakasle elebidunnahikorik ez dago. Ondorioz, ger-ta liteke ikasle bat aukeratutako

gradua euskaraz ikasten hastea,eta ikasketetan aurrera egin ahalagaztelerazko ikasgaiak aukeratubeste biderik ez edukitzea.

Saretzeko xedea

Aferari ikusgarritasuna emateazgain, bigarren helburua ere ba-zuen mobilizazio horrek. EuskalHerriko Unibertsitateko Leioakocampusean euskararen alde lanegiteko prest dauden ikasleen,irakasleen, langileen, batzordeeneta taldeen arteko sarea osatzekobaliatu zuten deialdia eragileek.«Jakinarazi nahi genuen badago-ela arazo bat, eta ikasleok ez gau-dela hori jasateko prest», Astitzekazaldu duenez. Fakultate bakoi-tzak duen egoera partekatzekoeta ezagutzeko baliagarria izanzen egitasmoa. Elkarri azalduahal izan zizkioten dagoenekotalde bakoitzak indarrean ditueniniziatiben inguruko nondik no-rakoak. Azaroaren 12koak izandu jarraipena, jada. Euskaraz ika-si nahi duten ikasle taldeek elka-rrekin biltzen jarraitu dute, etor-kizunean zein pauso emango di-tuzten aztertzeko. «Aurrerabegira zer egin pentsatzen arigara».

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean ikasketakeuskaraz egiteko eskubidea daukatela aldarrikatu dute hainbat ikasle taldek. Mobilizazioekin jarraitzeko sarea osatu dute.

Unibertsitateaneuskaraz ikasteko deia

EHUko ikasleek euskaraz ikastearen alde egindako mobilizazio baten artxiboko irudi bat. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Page 21: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Euskararen Nazioarteko Eguna b 21BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Aldaketa soziologi-ko ugari izan diraazken hamarka-detan Euskal He-rrian. Hirigunera

mugitu dira biztanleak, eta guneurbanoak bilakatu dira euskalhiztunen bizigune nagusi. Ondo-rioz, hirietan hartutako eraba-kiek baldintzatuko dute euskara-ren etorkizuna. Horretaz jabetu-ta, Euskal Herriko hiriburuekeuskararen biziberritzean dutengarrantziaz aritu ziren Euskal-tzaindiak antolatutako XIX. Ja-gon jardunaldietan.

Udalak herritarrengandik ger-tuen dauden erakunde publikoakdirenez, hiriburuetako udaletakoeuskara ordezkariek parte hartuzuten jardunaldiko mahai ingu-ruetako batean. Izan ere, herrita-rrek beren udalarekin dituztehartu-eman gehienak, eta haienhizkuntza politikek berebizikogarrantzia daukate euskararenbilakaeran. Hizlari aritu zirenJuan Karlos Izagirre Donostiakoalkatea, Sabin Anuzita BilbokoEuskara, Gazteria eta Kultura zi-negotzia, Jean-Claude Iriart Baio-nako herri kontseilaria eta Teresa

Lasheras Iruñeko Kultura zuzen-daria. Gasteizko ordezkariak par-te hartuko zuela iragarrita zego-en, baina ez zen han izan.

Aurrekontuaz, lehentasunez,erronkez, sendotasunez, ahule-ziez eta etorkizunaz aritu zirenlau ordezkariak, eta agerian gera-tu zen euskararen egoera geopoli-tikoa. Bi estaturen eta hiru admi-nistrazioren menpean izanik,erabat desberdinak izan ziren ba-tzuek zein besteek mahai gaineanjarri zituzten adibideak. Antzeko-tasun gehienak Donostiako etaBilboko egoeren artean sumatu

ziren, baina bestelakoa izan zenBaionako eta Iruñeko errealita-tea. Dena den, baikor agertu zirenlaurak, eta bakoitzak udalean egi-ten duten lana goraipatu zuen.

Euskararen erabilera areago-tzea da Donostiako erronka na-gusia. Gipuzkoako hiriburukobiztanleen bi herenek dakite eus-karaz, baina %16k erabiltzen dutesoilik. Bi lan ildo bereizi zituen al-kateak: barnera begirako lana etaherritarrei zuzendutakoa. Azkenhorri eman zion garrantzi han-diena, nahitaez «herritarrekin»berreskuratu behar baita euska-

ra. Hizkuntza eremu ez-formale-tan txertatzeko beharra nabar-mendu zuen. Azaldu zuen udale-tik hainbat ahalegin egiten ari di-relahelburu hori lortzeko.

Antzeko lerro estrategikoakizan zituen hizpide Anuzitak, etaerabileraren eta ezagutzaren ga-rrantzia nabarmendu zuen. Go-gora ekarri zuen Bilbo dela eus-

kaldun gehien duen hiriburua etaurteotan euskara sustatzeko «lanasko» egin dutela. Horrez gain,ziurtatu zuen politika eta euskarabatera erabiltzeak «mesederikez» duela egiten.

Lasheras, gaztelerazBestelako egoeran dago Baiona,Iriarten aburuz. Ipar Euskal He-rriko errealitatea gogora ekarrizuen lehenik eta behin, ez dagoe-la legerik euskara babesteko. Ho-rregatik azaldu zuen «biziki be-rriak» direla hizkuntza politike-tan egindako urratsak. «Historiabaten hastapenean gaude; orainluzaz erne egon behar dugu». Ai-tzin pausoa, zailena, emana dute,Iriarten iritziz. «Desmartxa ba-dago, baina anitz dago egiteko».

Adierazgarria izan zen IruñekoUdaleko ordezkaria gaztelera hu-tsez mintzatu izana. Hiriko eus-kara ordenantza goratu zuen, he-rritarren «hizkuntza eskubideakbermatzen» dituelako. Bestalde,zuzentzen duen kultur progra-mazioa txalotu zuen. Galderakegiteko txandan, gogor erantzunzion Euskal Kultur Elkargoko zu-zendari Xabier Epalzak, Lashera-sek aipatu ez zituen zenbait datuazaleratuz. Udaleko ordezkariakez zion erantzun.

Hitzez hitz esan ez bazuten ere,ondorio berera iritsi ziren lau or-dezkariak: «Gehiago egin behardugu oraindik».

Udaletik euskara egonkortzeko egiten ari diren lana azaldu dute Bilboko,Donostiako, Baionako eta Iruñeko udaletako euskara ordezkariek.

Lau bide, helburu baten bila

Sabin Anuzita, Juan Karlos Izagirre, Kike Amonarriz, Jean-Claude Iriart eta Teresa Lasheras, mahai ingurua abiatu aurretik. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Ondorio berera iritsi ziren lau udalordezkariak: «Gehiago egin behar dugu oraindik»

Page 22: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

Bilbon euskara ordenantza eskatzeko EHEk deituriko elkarretaratzea, 2010eko Euskararen Nazioarteko Egunean. EHE

Joan den hilabetean emanzuten berria. Agoizko etaLarragako (Nafarroa) uda-lek euskara ordenantza

onartu zuten. Bereziki pozgarriaizan zen Larragako kasua, eremuez-euskaldunean argitaratutakobigarren ordenantza zelako, Me-tautengoaren ondoren. Aurrekarimoduan «izugarrizko garran-tzia» duela nabarmendu zuenAdministrazioan Euskaraz Talde-ak, ohar batekin. Izan ere, eremumistoko ordenantzen ereduarenantzekoa du. Besteak beste, ze-hazten du udal adierazpenetanele biak erabiliko direla eta zen-bait lanpostutarako euskaraz ja-kitea eskatuko dela.

Euskalgintzak berri pozgarri-tzat hartu zuen, baina itxaronegin behar da noiz eta nola ezarri-ko duten ikusteko. Ez litzatekee-lako izango aplikatu gabe gera-tzen den lehen kasua; eta, or-duan, testu hutsala bihurtzen daagiria. Baina zein da euskara or-denantza baten benetako balioa?Zer bermatzen du? Herri guztiekal dute? Euskaldunen hizkuntza

eskubideak arautzeko balio du,bigarren mailatik erdaldunenplano berera jauzi egiteko. Herriguztiek ez dute ordenantzarik.Nafarroan, adibidez, herri askokdute bat —hori bai, eremu ez-euskaldunean bik bakarrikdaukate—, baina aski ezaguna daeuskarak lurralde hartan duenegoera. Bestalde, Bilbok ez du or-denantzarik, baina horrek ez duesan nahi euskara arloan baterelanik egiten ez duenik. Orain delahilabete batzuk Euskararen Bilboizeneko dokumentua aurkeztuzuten, euskara sustatzeko itunalortzeari begira gutxieneko ba-tzuk adosteko helburuarekin.

Administrazioan Euskaraz tal-deko kide Joseba Otanoren iritziz,«legearen parte bat» da agiria:«Batzuek pentsatzen dute adie-razpen asmoa besterik ez dela;baina ez, bete beharreko arau ju-ridikoa da, eta ez bada betetzen,judizialki sala daiteke». Zuhurra-go mintzo da Gari Berasaluze Za-rauzko Udaleko euskara zinego-tzia: «Aterki juridiko bat da, bai-na bere muga guztiekin.

Ordenantza euskaldunena har-tuta ere, egundoko mugak ditu».

Bestetik, Euskararen Orde-nantza Eredugarriak txostenaargitaratu zuen Kontseiluak2007an. Euskara ordenantza per-fektuak eduki beharko lituzkeenezaugarriak bildu zituen han. Ha-la dio idatziaren sarrerak: «Eus-kara Euskal Herriaren KulturaOndarearen oinarrizko osagarriada [...]. Haren egoera gutxituakbeharrezko egiten du lehentasu-nezko trataera eskaintzea euskalhiztunen hizkuntza eskubideakbermatuko badira. AdministrazioPublikoen autonomia printzipioakontuan hartuta, adieraz dezake-gu udal administrazioari badago-kiola euskararen normalizaziorairisteko behar diren neurriak har-tzea, euskararen erabilera ber-matu eta arautzea».

Baina azkar pasa daiteke Kon-tseiluaren teoriaren argitik hiz-kuntza urraketen iluntasunera.Nafarroara. Otanok zehaztu due-nez, badira «itxura egiteko» era-biltzen diren bizpahiru ordenan-tza, eta Iruñeko kasua nabarmen-

Udalek jarraitu beharreko hizkuntza irizpideak arautzeko balio duteeuskara ordenantzek. Udal gobernuek euskal hiztunen eskubideakbermatzeko egin beharreko urratsak biltzen dituzte.

Hizkuntza eskubideakbermatzeko araudiak

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a22 b EuskararenNazioarteko Eguna

Page 23: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

du du. Agiria, berez, «ona» da,baina udal gobernuaren asmoa da«ordenantza ez betetzea». Jarre-ra horrek kalte egiten die euskal-dunen hizkuntza eskubideei, etaurraketak eguneroko ogi bihurtudira. Euskara eragileek behin bai-no gehiagotan salatu dute udala-ren lana, eta hiriko hizkuntza pai-saia euskalduntzeko egunotanegiten ari diren kanpaina da az-ken adibidea.

Txanponaren bi aldeakOrdenantzak helegiterako auke-ra ematen duela azaldu du AETkokideak. «Horregatik, UPNk nahi-ko luke ordenantza guztiz balio-gabetzea, baina horretarakogehiengoa behar du». Egoera lu-rralde osora zabalduta, ordenan-tzarik ez duten udalei animatzekodeia egin die Otanok, «astindua»bailitzateke Nafarroako Parla-mentuarentzat. «Herri askok or-denantza balute, oso agerian ge-ratuko litzateke parlamentua».

Bestelakoa da Zarauzko (Gi-puzkoa) egoera. 2013an sartu zenUema Udalerri EuskaldunenMankomunitatean, eta herrita-rren %76k badakite euskaraz;lautik hiruk. Berasaluzek, baina,ez du hain argi txanponaren bestealdea direnik: «Guk ere baditugugure borrokak». Ueman sartzeakhauspoa eman zion kostaldekoherriari, baina, hala ere, zailtasunfranko izan dituzte bidean.

Euskaldunen aldeko hizkuntzapolitiketan aurrerapausoak eginditu Zarauzko Udalak azken urte-otan. Euskaraz lan egiteko hautuahartu zutenetik, hizkuntza horilehenetsi dute. Orain, komunika-zio guztiak euskaraz egiten dituudalak. Inprimakiak euskara hu-tsez helarazten dizkiete herrita-rrei. Gazteleraz jaso nahi dutenekudalera jo behar dute, eta ele bi-tan igorriko dizkio ordutik aurre-ra administrazioak.

Neurri horiek euskaraz ez daki-ten zarauztarren eskubideakurratzen dituztela argudiatuta,Carlos Urkijo Espainiako Gober-nuak EAEn duen ordezkariak he-legite bat baino gehiago jarri diz-kio udalari. «Erabaki politiko-tzat» du Berasaluzek jarrera hori.Izan ere, euskara lehenesteak ezdakar «inor zapaltzea», bi eleakbermatzea baizik. Esaldi bateanlaburbildu ditu Urkijorena beza-lako jarrerak euskara zinego-tziak: «Ez dago inongo proble-marik euskaldunok bigarrenmailako herritar sentitu eta ze-rrenda batean egon beharrarekineuskara erabili nahi dugula eska-tzeko; baina erdaldunek hori eginbehar dutenean, ez zaie gusta-tzen».

Euskararen b 23Nazioarteko Eguna

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Euskal Herriko udaleneta herriko etxeen hiz-kuntza politika neur-tzen du lau urtean behin

Kontseiluak. 2006an egin zuenlehen neurketa, eta 2010ean biga-rrena. Aurten egin dute hiruga-rren irakurketa, eta plazaratu di-tuzte jada Ipar Euskal Herrikoneurketa fitxak. Heldu den urte-an iragarriko dituzte Hego EuskalHerriko datuak, udal hauteskun-deen aurretik.

Iparraldeko hamabost udale-rriren hizkuntza irizpideak azter-tu dituzte. Honako hau da zerren-da: Angelu, Atharratze, Azkaine,Baiona, Ezpeleta, Hazparne, Hen-daia, Itsasu, Kanbo, Miarritze,Mugerre, Sara, Senpere, Urruñaeta Ziburu. Zazpi eremutan bana-tu dute herri bakoitzeko neurke-ta: positiboki nabarmentzekourratsak, hobetu beharrekoak,hizkuntza politikaren neurriak,ondorioak, 2006ko datuekiko az-terketa konparatiboa, hizkuntzapaisaiaren inguruko argazkiaketa prozesuan grabatutako en-tzuketak.

Herriz herri emaitzak ezberdi-nak diren arren, udalek euskara-ren alde lan gutxi egiten dutelazehaztu du Kontseiluaren ikerke-tak. Herriko etxe gehienek susta-penerako neurriak hartu dituzte,diru laguntzen ingurukoak. Kon-

tseiluaren iritziz, baina, «errazenhartzen diren neurriak» dira ho-riek, eta «soilik diru inbertsioakegiteak eraginkorra ez den hiz-kuntza politika» dakar. Ipar Eus-kal Herrian ez dago herritarrenhizkuntza eskubideen bermera-ko arau markorik; baina, halaber,legeak ez ditu debekatzen hiz-kuntza eskubide horiek. Hala ere,Kontseiluaren azterketak agerianutzi du udal gobernuek ez dutelahorri begirako politikarik egiten.

Euskara zerbitzua dute udalgehienek —Zuberoan Herri Elkar-goaren bitartez bideratzen dute—,eta euskara teknikariek egindakolana positiboki nabarmentzekoatalean sartu du Kontseiluko az-terketak. Hizkuntza paisaiari da-gokionez, frantsesa da hizkuntzanagusia herri gehienetan. Denaden, euskarak bere lekua egin duhainbat udaletan, eta ele bitanedo euskara hutsean idatzitakoseinaleak irakur daitezke.

Baikortasunerako tarterik erebadago. Izan ere, aurreko ikerke-tarekin alderatuta, hobera egindu egoerak hainbat udaletan,nahiz eta oraindik ez den nahi-koa. Halere, udalen lan urriakeuskaraz dakiten langileen eza-gutzaren eta motibazioaren eskuuzten du herritarrengan eraginaduten harremanen hizkuntzatrataera.

Ipar Euskal Herriko hamabost herritako udalgobernuen hizkuntza politikak neurtu dituKontseiluak. Ikerketak agerian utzi du herrikoetxeek euskararen alde egindako lan eskasa.

Nahikoa egitenez denean

Baionako errepide seinale bat, frantsesez soilik idatzia. KONTSEILUA

Page 24: Euskararen 2014 Nazioarteko Eguna - Berria · 2014. 12. 3. · Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte herria euskalduntzen Erreportajeab

24 b EuskararenNazioarteko Eguna

BERRIA

Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a

Euskararen herri askota-rikoa josi nahi du Sor-tzen elkarteak. Aldarriabide berri batetik jorra-

tu asmo du, euskararen mapaosatzen duten aldaerei garrantziaemateko. Errealitate horiek guz-tiak elkartu nahi ditu Hamarratzproiektuarekin, txikitasunetikhanditasunera jauzi egiteko,ahulari babesa emateko. Oinarriartistikoa duen egitasmo partehartzaile eta ibiltaria da, auzola-nean egindako joste lana. Hamai-ka beso eta hanka izango dituHamarratz panpinak euskarazbizi, ikasi, abestu, maitatu, ames-tu... nahi duen herria irudikatze-ko.

Euskaldun guztien artean pan-pina erraldoia jostea da dinami-karen muina. Panpina horrekirudikatuko du euskararen sarea,herriaren aniztasuna. Euskara-ren komunitate bakoitzak bereoihalak gehituko dizkio panpina-ri. Euskara Herria Josten dina-mikaren barnean sortutako ekin-bidea da Hamarratz.

Nafarroako eremu ez-euskal-duneko talde batek izan zuenideia, Joana Vasconcelos Portu-galgo artistaren obra bateanoinarrituta. Iazko ikasturtean,Euskaraz Bizi eta Ikasi platafor-mak Angela Moreno artistarekinabiatu zuen proiektua. Iturrama-ko institutuko gazteekin bateraosatu zuen Morenok panpina.Hori erabiliko dute artelanarenoinarri gisa. Urrian aurkeztuzuen proiektua Sortzen elkarte-ak, euskalgintzako hainbat eragi-lerekin batera, Iruñean. Herrita-rren ekarpenak jaso ahala haziegingo da panpina, itxura amor-foa hartuta, euskararen hamaikaaldaeren metafora gisa.

Sarea eta aitorpenaSare babesa da proiektuarenardatz nagusia. Izan ere, euska-rak egoera administratibo etasozial ezberdina du lekuaren ara-bera, eta aldaera horiek kalte egi-ten diote euskaraz bizi nahi duenkomunitateari. Egoera gordinenaduten eremuak babestu nahi dituproiektuak, eta, bide batez, haien

esfortzua eta lana aitortu. Beste-tik, euskararen horma linguisti-koak azalarazteaz gain, mugahoriek gainditzeko eta desage-rrarazteko hausnarketa mahaigainean jarri nahi du Sortzen-ek.Euskaldun guztiek egin dezaketeberen ekarpena: «Euskara maitedugun eta euskaraz bizi garenorok dugu zerbait euskarari jos-teko, milaka aurpegi, kolore,forma eta ehundura izan ditzake-ten milaka zatitxo».

Hamarratz proiektuarekin bategin nahi duenak hainbat bideditu. Batik bat, informazioa aha-lik eta gehien hedatzeko eskatudu Sortzen-ek. Beste aukera batHamarratz egunak antolatzealitzateke, norberaren herrian edoelkartean. Era horretan, handi-tzen jarraituko luke dinamikak.Ikastetxeetan ikasleekin lantzeko

unitate didaktikoak prestatudituzte Hamarratzeko kideek.Hainbat eskolatan landu dituztejada. Horrez gain, ekarpenak josditzakete, eta, ondoren, Sortzenelkarteko egoitzara bidali, gai-nontzeko zatiei txertatzeko. Pro-zesua bideoz edo argazki bidezjasoz gero, material hori blogeanzabaltzeko asmoa du elkarteak.

Hamarratz egunek sarea han-ditzeko balioko dute; euskaraz bi-zitzearen aldeko aldarria ozenagoentzuten lagunduko dute. Errazada euskararen herria josten la-guntzea. «Ideia sinplea da: etxe-an gorderik ditugun oihal zati,botoi eta abarrak kaxoi itxi etailunetik atera eta plazaren argiraatera behar ditugu. Herritarrekinmihiaz elkartzeaz gain, gure ele-mentuak ere hariaz josteko auke-ra izango dugu».

‘Hamarratz’ izeneko proiektua abiatu du Sortzen elkarteak:herritarrek auzolanean panpina bat josiz osatuko duten artelana.Euskararen aldeko sarea irudikatu nahi dute ekinbide horrekin.

Euskararen herriairuteko artistak

Hamarratz proiektuaren aurkezpen ekitaldia. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS