EUSKALKIA: Zuberotarra

23
ZUBEROTARRA EGILEAK: Amaia V. eta Ariane M. ZUBEROAKO ARMARRIA

Transcript of EUSKALKIA: Zuberotarra

Page 1: EUSKALKIA: Zuberotarra

ZUBEROTARRA

EGILEAK: Amaia V. eta Ariane M.

ZUBEROAKO ARMARRIA

Page 2: EUSKALKIA: Zuberotarra
Page 3: EUSKALKIA: Zuberotarra

1.SARRERA:

Herrialde txikiena dugu zuberoa, baina herrialderik euskaldunena dela esan genezake.

Zuberoan gehiengoa dira lehen hizkuntza moduan euskera jaso dutenak, %66ak, hala ere, azken urteetan zuberoan euskararen erabilerak atzera egin du.

Page 4: EUSKALKIA: Zuberotarra

2.BILAKAERA• Bi ezaugarri ditu zuberoako euskarak: • - oso berezia da gainerako euskalkien aldean.• - Batasun handia dauka. Arrazoiak:• 1.geografiaz administrazioaz elizaz eta bizimoduz beste euskal

lurretatik bereizita egon direlako.• 2. Ahozko literatura aberatsa izan da, bertso eta kantu egileek

hizkera berdintsua erabili ditu, baita apaizek elizan ere. Gramatikagileek eta hiztegigileek zehaztu dute eredu hori.

Page 5: EUSKALKIA: Zuberotarra

AZPIEUSKALKIAK

• Zubereraz bi azpieuskalki bereizten dira: Basabürukoa eta Pettarrakoa, hau da, mendi ingurukoa

eta ordokikoa, hurrenez hurren. Biek ala biek zubereraren ezaugarri nagusiak dituzte, baina baita zenbait berezitasun ere.

Basabürüa Zuberoako eskualde bat da, lurralde historikoaren hegoalde eta ekialdean dagoena.

Bi zati ditu: Ibarresküin (Uhaitzandi ibaiaren goi-arroko ezkerraldean) eta Ibarrezker (ibai horren eskuinaldean). Pettarra ere Zuberoako eskualde bat da, herrialdearen iparraldean kokatua. Uhaitzandi ibaiaren behe-isuriaren ibarrak osatzen du lurraldea eta antza, “Pettarra” hitzak “Beheretarra” esan nahi omen du.

Page 6: EUSKALKIA: Zuberotarra

1.FONETIKA ETA FONOLOGIA

• 1. Bokalak: Zuberrerak sei bokal ditu: a, e, i, o, u, ü

Adibidea: egun egün egiten da.

B) diptongoak:Aldaketak:

-au > ai egiten da gehienetan

Adibidea: nau nai egiten da.

Page 7: EUSKALKIA: Zuberotarra

- ai > ei egiten da:Adibidea: gai gei egiten da.

Laburtzeak: -ai > iAdibidea: naiz > niz-au > uAdibidea: nauzu> nuzu-ai > eAdibidea: baina > bena-eu > ü Adibidea: euskara > üskara

Page 8: EUSKALKIA: Zuberotarra

-Goranzko diptongoak:Zuen = zian ( silaba bakarrean ebakia)Kakueta= ka/kue/ta ( hiru silabatan ebakia)

C) Hiatoak:

-Ua > iaAdibidea: burua>buria- ea > iaAdibidea: semea > semia-ou> uaAdibidea: herrikoa >herrikua

Page 9: EUSKALKIA: Zuberotarra

D) bokal txandakatzeak:

-i – ü> ü-u

Adibidea: ilun > ilhün > ülhün- u>i txandakatzea

Adibidea: zulo >zilo- o>u

Adibidea: honek >hunek

E) beste fenomeno batzuk:

Erdaraz –on eta –ion amaiera duten hitzek –úAdibidea: kamioi> kamiú

Page 10: EUSKALKIA: Zuberotarra

-e mutuz eta kontsonantez amaitzen diren hitzei –a erantziAdibidez: diska, kilometra.

2. kontsonanteak:

A)Herskariak:

- n eta l ren atzetik (b,d,g) ez da erabiltzenAdibidez: abentia ( abendua)

-Beste euskalkietan ahostun direnak zuberotarres ahoskabe:

Adibidez: gorputz > khorpitz

Page 11: EUSKALKIA: Zuberotarra

B) dardarkariak:-r>l txandakatzea:Adibidea: Zeru > zelü- Euskalki guztietan r dardarkari bakuna bokal artean

galtzeko joera:Adibidez: dielaik (direlarik)

C) hasperenaUgaria da:-hitz hasieran: hasi-bokal artean: nahi-diptongo eta bokal artean: oihan-gainera r,l,n ondoren ager daiteke ph,th,kh: anhintz

Page 12: EUSKALKIA: Zuberotarra

D) palatalizazioa edo bustidura

Automatikoa da.

n>ñ : artzaina>artzaña

l>ll: saila > sailla

E) Beste fenomeno batzuk:

J- dx ahoskera: jakin, dxakin

-st kontsonante taldea erabili: Beste (ez bertze).

Page 13: EUSKALKIA: Zuberotarra

3. Azentua Azentua beste euskalkiak baino indartsuagoa dauka.

Enthelegátu (ulertu) pluralek azentua azken silaban eramateko joera: lagünék. Erdarako amaierak ú azentuduna eman: arrazú (arrazoi).

Page 14: EUSKALKIA: Zuberotarra

MORFOLOGIAIzenaren morfologia• Artikulua gainerako euskalkietan baino gutxiago

erabiltzen da Zuberoan. Batez ere hiru kasutan gertatzen da artikulu eza:a. Atributua denean: gue aitá záhar da ‘gure aita zahar

da’.b. Multzo balioa daukanean: ógi badít ‘ogi badut’.c. Galderetan: ógi badéa? ‘ogi bada?’.

• Izen bereziak eta arruntak bereizten dira ablatiboan eta alatiboan. Ablatiboan izen bereziek -rik hartzen dute eta izen arruntek -tik. Beraz, Máuleik jin da ‘Maulerik etorri da’ eta mendítik jin da ‘menditik etorri da’.

Page 15: EUSKALKIA: Zuberotarra

Alatiboan, berriz, izen bereziek -ra(t) hartzen dute eta izen arruntek -ála edo -alát: Máulea jun da ‘Maulera joan da’ eta bortilát jun da ‘bortualat [mendira] joan da’.

Nabarmentzekoa da, gainera, izen arruntetan artikulua erabiltzen dela, nahiz eta agerian ez egon. Gorago aipatu diren asimilazioak tarteko, bortüalát → bortialát → bortilát gisako bilakaerak gertatzen dira. Erdaraz -on eta -ion amaiera daukaten hitzek -ú sudurkaria eta azentuduna eman dute Zuberoan: arrazú ‘arrazoi’, kamiú ‘kamioi’.

• Gaskoiaren bidez sartu diren arra- aurrizkiak, -sa atzizki femeninoak eta -ót / -xkót atzizki txikigarriek indar handia daukate Zuberoan. Hona hemen zenbait adibide: arramáiatz ‘ekaina’, alhargüntsa ‘andre alarguna’, plaxót ‘plazatxoa’ eta herrixkót ‘herritxoa’. Ondorengo atzizki biok ere emankorrak dira Zuberoan: -ñí txikigarria eta -kál. Hona adibide bana: amiñí ‘apurtxoa’, urthekál ‘urte bakoitzeko’.

Page 16: EUSKALKIA: Zuberotarra

Aditzaren morfologia

Bilakaera berezia egin da NOR-NORI-NORK saileko adizkietan. Beharbada hauxe izan da bidea: *eradun → *erau → *erai → erei → ei. Gauza da honelako adizkiak erabiltzen direla: deit ‘dit’, deiót ‘diot’, déikü ‘digu’…NOR-NORI-NORK eta NOR-NORI sailetako adizkietan -(t)z- da pluralgilea; ez erdiguneko -zki-. Beraz, deitzót ‘dizkiot’ eta záitzo ‘zaizkio’ tankerako adizkiak erabiltzen dira.NOR-NORI saileko adizkien iraganaldia orainaldikoei -(e)n gehituta osatzen da; arrotza da erdiguneko zit-. Hori dela eta, zéitan ‘zitzaidan’, zeión ‘zitzaion’ gisakoak erabiltzen dira.

Page 17: EUSKALKIA: Zuberotarra

• ‘Partizipioa + -rik’ egitura zaharra gorde da Zuberoan; arrotzak dira -ta eta -a. Beraz, konektatüik nük ‘konektaturik nauk’ gisakoak aditzen dira.

• Euskal Herri gehieneko ari izan-ekin batera erauntsi (> iáuntsi) erabiltzen da: labuantzán iáuntsi dit eretrétala artíno ‘nekazaritzan aritu naiz jubilazioa arte’.

Page 18: EUSKALKIA: Zuberotarra

SINTAXIA- hitzen ordena: askatasun handiagoa dago hegoaldeko

euskeran baino:Adibidea: Herri zunbait ikhusi dütü ( zenbait herri ikusi ditu)

- Datibuaren komuztadura falta:Adibidez: literaturari lotu zen ( ez zitzaion)

-aditz izenen osagarri zuzena jabego genitiboan ematen da:

Adibidea: zerbaiten edatera jin zite (zerbait edatera etor zaitez)

-bai/ez galderetan –a partikula itzazten zaio aditz laguntzaileari.

Adibidea: ikhusi duka? ( ikusi al duk?)

Page 19: EUSKALKIA: Zuberotarra

- Mendeko perpausak:

kausaskoak egiteko menderagailu erabilena bait/beit da.Adibidea: hil beita ( hil baita)

Erlatibokoak: partizipio burutu soilaz egindako erlatiboak arruntak dira ipar Euskal Herrian.

Adibidea: ikhusi mutila ene anaia da.

Page 20: EUSKALKIA: Zuberotarra

LEXIKOA• Hitz berezi asko dauzka euskara zuberotarrak. Horietako

batzuk aspaldi hartutako maileguak dira: baranthalla ‘otsaila’, boronte ‘kopeta’, godalet ‘edalontzia’, kota ‘gona’, uñhu ‘tipula’… Beste batzuk, berriz, antzina eremu zabalekoak ziren eta gaur egun Zuberoan gorde dira: baratxe ‘astiro, poliki’, ediren ‘aurkitu’, oski ‘oinetakoa’, zi ‘ezkurra’…

• Ondorengo hauek Zuberoan bertan sortutakoak dirudite: amiñi ‘apurra’, arramaiatz ‘ekaina’, bedatse ‘udaberria’, belhagile ‘sorgina’, düründa / ühülgü ‘ostotsa’, haboro ‘gehiago’, heltübada ‘beharbada’, pikarrai ‘biluzik’, ürhentü ‘bukatu’…

Page 21: EUSKALKIA: Zuberotarra

ZUBEROTARRA PRAKTIKAN

1.http://www.youtube.com/watch?v=byGpzqP2-DE

2.http://www.youtube.com/watch?v=sXyaoQ-iaUQ

Page 22: EUSKALKIA: Zuberotarra

Agur Xiberua.

Sorlekhia ützirik gazte nintzalarikParisen sarthü nintzan korajez betherikPlaseres gose eta bürian hartürikBehar niala alagera biziBostetan geroztikNigar egiten ditXiberua zuri

Agur XiberuaBazter güzietako xokhorik eijerranaAgur sorlekhiaZuri ditit ene ametsik goxuenakBihotzan ersitikBostetan elki deitadazüt hasperenaZü ützi geroztikBizi niz trixterikAbandonatürikEz beita herririkParisez besterikZü bezalakorik.

1.Sorlekhia: kontsonantea herskariak.

2.Sarthü: Bokalak ( 6.bokala)

3.Nintzan: bokalen aldaketa.

4.Betherik: kontsonantea herskariak.

5.Hartürik: bokalak ( 6.bokala)

6. Nigar: bokalen txandaketa.

7.Güzietako: bokalak ( 6.bokala)

8. Goxuenak: bustidura.

9.Niz: galdu du -a bokala.

10.Beita: ai - ei bihurtu ( diptongoa)

Page 23: EUSKALKIA: Zuberotarra

Palazio eijerretan gira alojatzenEta segür goratik aide freska hartzenGaiñ behera soginez beitzait üdüritzenHorri gañen nizala agitzenBene ez dira hebenBazterrak berdatzenTxoriek khantatzen!

Agur Xiberua...

Ametsa, lagün neza ni AtharratzeratEne azken egüna han igaraiteaOrrhiko txoriaren khantüz behartzeraPharka ditzan nik egin nigarrakHots, XiberütarrakAintzinian goraÜxkaldün bandera.

Agur Xiberua...

1.Gira: bokal aldaketa.

2.Segür: 6.bokala

3.Aide: kontsonanteen aldaketak

4. üdüritzen: 6 bokala

5.Khantatzen: herskaria

6.Atharratzerat: herskaria

7.Egüna: 6 bokala

8. Khantüz: herskaria

9.Nigarrak: bolkal aldaketa

10.Aintzinian: bokal aldaketa