Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal...

33
Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua euskalkia eskolaratzeko 1 Juan Luis Goikoetxea Arrieta 1. TEORIAREN PRAKTIKOTASUNA Badakigu ikasleak ezin aurki leikezala gelan “bizitza errealeko” egoera guztiak eta, ondorioz, ezin trebatu daitekeela halako testuin- guruari aurre eginik. Gainera, dinogun hori posible balitz bere, hez- kuntzaren zeregin nagusia ez da ikasleei eguneroko bizitzarako apli- kagarriak izan daitekezan ezagutzak eskaintzea. Helburu hau –hez- kuntzaren “erabilgarritasun sozialarena”, aspaldietan zokoratu zan praktikara ezin eroana zalako. Berez, transferentziaren helburua erdietsitzat jotzen da, aurretiko ikasketaren esperientziak errezten badau jarraiko ikasketa ikasgelan, nahiz eta hemen jasoriko ezagutza ez aplikagarri izan ikasgelaz kanpoko arazoetan. Zelan ukatu ezagutza 145 Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso 1 Txosten honetan iragartera emoten dana egile beraren Euskalkia eta Hezkuntza. Dakigunetik ez dakigunera Euskal Diglosia Irazian izeneko tesi dokora- letik jasoa da gehienbaten. Kurtsiban agertuko diran adibideak be bertarako galde- ketetatik jasoak dira, DBHko eta Batxilerreko neska-mutilei zuzenduak.

Transcript of Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal...

Page 1: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Euskal diglosia irazia eta irakas-

kuntza esanguratsua euskalkia

eskolaratzeko1

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

1. TEORIAREN PRAKTIK OTASUNA

Badakigu ikasleak ezin aurki leikezala gelan “bizitza errealeko”egoera guztiak eta, ondorioz, ezin trebatu daitekeela halako testuin-guruari aurre eginik. Gainera, dinogun hori posible balitz bere, hez-kuntzaren zeregin nagusia ez da ikasleei eguneroko bizitzarako apli-kagarriak izan daitekezan ezagutzak eskaintzea. Helburu hau –hez-kuntzaren “erabilgarritasun sozialarena”, aspaldietan zokoratu zanpraktikara ezin eroana zalako. Berez, transferentziaren helburuaerdietsitzat jotzen da, aurretiko ikasketaren esperientziak erreztenbadau jarraiko ikasketa ikasgelan, nahiz eta hemen jasoriko ezagutzaez aplikagarri izan ikasgelaz kanpoko arazoetan. Zelan ukatu ezagutza

145

Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

1 T xosten honetan iragartera emoten dana egile beraren Euskalkia etaHezkuntza. Dakigunetik ez dakigunera Euskal Diglosia Irazian izeneko tesi dokora-letik jasoa da gehienbaten. Kurtsiban agertuko diran adibideak be bertarako galde-ketetatik jasoak dira, DBHko eta Batxilerreko neska-mutilei zuzenduak.

Page 2: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

hori bizitzako gatazketarako erabilgarri bada, askoz hobe dala?Edozelan bere, hau ez da hezkuntza orokorki harturik transferentzia-ren xede nagusia.

Ikasleei, lanbide konkretoetarako heztean, printzipio orokorrak ira-kasten jakiaz, uste izanik, eurok transferentzia-balio handia daukielaa r a zo profesional praktikoak konpontze k o. Ha l a b e r, trebetasunak bereirakasten jakiaz arazo espezializatuak bideratzeko, baina ikaslea norai-noko abileziaz baliatuko dan praktikan ezagutza teorikookin, hori, beree g o e retara aplikatzeko tre b e t a s u n a ren menpe geratzen da.

Arazoak konpontzeko gaitasunaren “aplikazinoa” hezgaitzagoa da“ezagutzarena” baino. Halan da ze, bideragarriago dirudi arazoakkonpontzeko gaitasuna hobetzeak, horri ikaslearen ulermena eta erre-tentzino funtzionalen ezagutza teorikoa gehituz, arazoen konponke-tarako trebetasunetan zuze n - z u zenean tre b a t zeak baino. Ahaztubarik, beti bere,

There is nothing so practical as a good theory. Lewin (1972: 7).

Halan eta guzti, baieztatu egin beharrekoa da, hezkuntzako psiko-logiak irakaskuntzarako eskaintzen dituan nozinoak zentzu komunakdinoskuna baino haragokoak dirala.

Bestalde, edozein printzipio psikologiko irakaskuntzako egoerakonkretora aplikatzean, irakasleek tentuz erabili behar dabe eurenzentzu profesionala, ez baita antzeko bere izaten ordutegiaren edomailaren arabera, ikasleen jarrera, nekadura, arreta, edo motibazinoa.Ondorioz, ezin onetsi geinke jende anitzen eretxia zeinen araberazentzu komuna eta sen ona aski izan leitekezan –ezagutza pedagogi-koetatik landa– borondate oneko irakasleak ikasgelan erabaki zuzen,egokiak, hartu daizan.

Zentzu komuneko printzipioak, beraz, ez dira halabeharrez oke-rrak, ez eta nahitaez artezak bere. Adibiderako,

146

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 3: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

“Lurra begibistan laua da, baldin ez bada espaziotik behatzen”,esango leuskigu Ausubelek. Ausubel (1993: 22)

Nabaria danez, zentzunak zeregin guztiz garrantzitsua jokatzendau hezkuntzako ikerketa nahiz printzipio psikologikoen aplikazino-an, baina hori holan izan arren, ezin ordezkatu leikez printzipiook.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako parametroetan mugitu oste-an, argiro baieztatu beharrekoa da, adin honetako neska-mutilekeuren zereginetarako dituen gaitasunak, esate baterako, sei edo hamarurteko haurrengan ez dirala aurkitzen.

Orokorrean, nerabezarokoak eta adinekoak abantaila handiakditue edozein gai barri ikasterakoan, irakasgai baten aurrean haurtxo-ak bezain heldu gabe aurkitu arren. Abantaila hori emoten da, gaidiralako euren gaitasun osotik elementu transferigarri batzuk atara-tzeko, operazino logikoen maila abstraktoan lan egiteko. Horregaitik,irakasgai barri bategazko lehen hartu-emonean, gai dira pasatzekoazkartasun itzelez zeregin intelektualeko fase intuitibo konkretua. Etahaurrarekin erkaturik –haurrok ia beti operazino logiko konkretoetanlan egiten dabe– adinekoek gai dira laster eta osoki laguntza enpiri-koak eta ideia intuitiboak baztertzeko.

Halan bere, arrazoi ugari dira uste izateko ezen baldintza jakine-tan haurtxoek efikazia handiagoz ikasi daikiela adineko pertsona hel-duek baino, irakaskuntzan, batez bere, adinekoen poz intelektualabeheraka etortzen dalako, bitartean, umearen mailadi akademikotikgorako ausardiak zein gogoak bizi-bizi diraue. Adinekoetan “blokeoemozionalak” be gertatu leitekez ikasketa area batzuetan. Gainera,ikasitako asko desikasi egin beharrean aurkitzen dira, ostean ikasketabarrietan barneratzeko, batez bere, era ezesanguratsuan, modu erre-petitiboan ikasi dabenean.

Edozelan bere, ikaskuntza esanguratsua ziurtatzeko erreferentzigisa ikasleen garapen intelektualari egin behar jako jaramon. Eta edu-

147

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 4: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

kien trataeran zikloka jokatu behar da gero eta sakonagora joateko.Horretara, deklinabidea hiru urtegaz agertuko da, baina adinaridagokion mailan baino ez, eta gero, hamahirurekin bere bai. Ez dakontua, beraz, bizkaiera noiz arte, ziklo bakoitzean zer eta zenbate-raino baino.

Nahiz eta gaur –Chomsky eta inatista epistemologiaren era -ginez–, jende askok, hizkuntza, berez ikasten dela esan, garbidagoena zera da: Hizkuntza, haurraren adimen mailak eta bereinguru sozio-ekonomikoaren mailak baldintzatzen dutela. Izanere, haur batetik bestera desberdintasun handiak daude; beraz,Bronckart-ek (1976: 3)) dion bezala “pedagogia baten beharragarbi dago haur guztiak euren hizkuntza ahalmena hazi, garadezaten. Eskola, komunikazio lekua bada, ezberdintasunakagertzen diren lekua ere bada, eta praktika inprobisatu batekezin ditzake ez desberdintasun horiek gainditu ez eta eurennatura eta zergatia zehaztu ere”. Idiazabal (1981: 206)

Ikasketarako materialari ezarriko deutsagun esanguratasun abera-tsagoa edo urriagoa zeraren menpe egongo da, ezartzeko gai izangogaran erlazinoaren konplexotasunaren eta aberastasun handiago edotxikiagoaren menpe. Adibiderako, fauna eta florako euskal izenetan,esangura desberdinen eraikuntza sortuko da jaiotzatik euskaraz etanatura giroan bizi izan dan ikaslearen kasuan eta euskararik jakinbarik eta hiri handian bizi izan danarenean. Aurretixik jakin dauanaantzekotasun eta kontrasteko erlazino ugari sortzeko gai izango da.Beraz, honen esangurak erabat aberatsago eta zabalago izango dira.Piaget-en terminoetan esan geinke, esangurak eraikitzen doguzalaerrealitatearen ulermenerako daukaguzan eskemetan material barriatxertatuta edo asimilaturik.

Ikasleak ikasketa esanguratsua erdiestean, oinarrizkotzat jo doguaurretiko ezagupenetatik abiatzea. Ume euskaldunaren kasuan etxekoeuskaratik abiatzea proposaturik, bereziki horrexen jorra egin dogu.

148

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 5: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Baina printzipio berberak erabilirik adierazi geinke, fenomeno beragertatzen dala euskaldun nahiz erdaldun familietako ikasleakaz 1. eta-patik 2.era promozionatzean bere, ezen ez baijake hasierako frogarikjartzen eta ikasleak zer dakian ezagutu barik jartzen dogu kurtsoaabian. Metodo horretan zail suertatuko da irakaskuntza esangura-tsuaren lorpena.

Edonola bere, zehaztu egin behar doguz etxetiko euskararen ira-kasteak dakarzan ondorioak.

Ikaslea… sartzen da beste hizkuntzan, lehen berbetakomekanismoak bere pentsamenduan eta hizkeran finkaturikdituela, eta inola ere ez du asmorik, ez saihesteko, ezta ahaztekobere hizkuntza. Bernard (1951: 89)

Euskara irakastean metodologia audiolinguala erabili dabatua/bizkaierakiko erlazioan, eta metodo audiolingualarekin, ahale-gin mota guztiak egiten dira saihesteko ama-hizkuntzaren bitarteka-ritza beste hizkuntzaren ikasketan, dala euskara batua, dala espaino-la, dala frantsesa.

Egia esanik, baina, ikaslearentzat ezinezkoa bezain baliogabea dabaztertzea ama-hizkuntzaren bitartekaritza funtzinoa beste berbetabat –eredu bat– ikasterakoan. Zergatik? Hasteko, lehen umezarotikaurrera, geurea dogun hizkuntza bera be ez da metodo zuzenez ikas-ten; hau da, gauzen eta hitzen asoziatze direkto barik, indirektokibaino, hau da, aurretik ezagun diran sinboloen bitartez, adibiderako,sinonimoak, antonimoak erabilita edo definizioz nahiz hizkerarentestuinguruz edo irakurketaren gaiaren bitartez. Halan da ze, argidago,

Sinbolo berrien eta euren objektuen arteko asoziatze zuzenaguztiz inpropioa dela berbeta berria ikasteko. Egia esan, asozia -tze zuzena –sinbolo berriak objektuarekiko– egiteko posibilitatea

149

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 6: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

dagoenean ere, sinbolo zaharrek beti parte hartzen dute hasieraneta inboluntarioki. Bernard (1951: 92)

Gainera, kode sintaktiko barria bere ikasten dogu, modelomoduan norbere hizkuntzako sintaxia erabiliz, eta ostean behaturikbien arteko antzekotasun-desberdintasunak. Halako analisiak ama-hizkuntzan berean be egiten ditugu. Beraz, lehen hizkuntzako eza-gutzaren aspektu ugari dago, berbeta bietan ia identikoak diranak, etazuzen-zuzenean transferigarriak diranak bigarren hizkuntzaren ira-kaskuntzara, halan, kontzepturik gehienen esanahia, kategoria etafuntzino sintaktikoen ulertzea, eredu-estruktura askoren erabilerara-ko erraztasuna. Ondorioz, praktikara ezinak bezain bazter ezinakizango litzakez ezagutza honeek beste hizkuntza baten ikasketan.

Hizkuntzaren bitartekaritza funtzinoa saihestea arrazio birekinsostengatu ohi da. Lehenik, haurrek ez dabela ikasten euren berbetabeste baten bitartez; baina argumentu hau lekuz kanpo dago, ezenama hizkuntzako ikasleak ez dauka inolako sinbolo esanguratsuenkonjuntorik eta, ondorioz, ezin jasan leike bitartekaritza eraginiknahi izango baleu bere; alta, konjunto hori eskura baleu, pentsa ezinalitzateke haretaz ez baliatzea, halan, kasurako, zeregin barria irakur-tzea izanik edo beste berbeta bat ikastea. Bigarrenik, adierazten dabenetan elebidun diran pertsonak zuzenean pentsatzen dabela bestehizkuntzan, euren ama hizkuntzatik itzuli barik; hori orokorrean egiaizanik bere, islatzen dauana egoera terminala da, egoera burutua besteberbeta baten ikasketan eta ez dau deskribatzen ikasketa egoera per-tsona elebiduna ia hasiberria danean.

Gure jomuga –etxetik euskalkia dakiten ikasleentzat– da, euskarabatua bizkaieraren, etxeko euskararen interferentzia barik erabilidagien –etxekoan alfabetatzeaz ganera, zelan ez–, jakinik, hori azkenemaitza dala, gure irakaskuntzaren xedea, baina ez helburua erdieste-ko medioa.

150

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 7: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Etxetik datorren hizkeratik abiatzeak eskatzen dau ikasleari dago-kion protagonismo osoa emotea, bera da hizkuntzan ikaskideen txa-lupako lemazaina eta:

... cualquier niño en edad escolar puede identificar, si bien noexplicar, los errores estructurales que pueda haber en un texto,entendido éste en un sentido extenso (...).Ahora bien, reconoceréste hecho no equivale a decir que no necesita aprender y profun -dizar y ampliar sus conocimientos de lengua y, más evidente -mente aún, sobre la lengua. Aquí, la función del profesor tienesus propios márgenes de intervención en el aula. Pero no debeperder de vista que el uso idiomático es la materia prima de con -tenido de que dispone. Dejarla pasar por alto supone el riesgo decaer en un formulismo dogmático que a la postre paraliza unproceso que está llamado a ejercerse dinámicamente como es elaprendizaje. Alvarez Méndez (1987:10).

Horrexegaitik, gure apostua etxetik euskara dakienentzat atxiki-tze-eredua erabiltzearen alde eta ez murgiltze-ereduaren alde, zeinizango litzatekeen euskalkiaz datorrena euskara batuan murgiltzea.Hori praktikatu izan dogu Atea igirite zegoala perpausako igiri EskolaHiztegietan agertu bere egin ez eta irakasleak ez balitz moduan ikas-leari ezikusiarena egin deutsan guztietan, dakigularik, ikasleek esko-lak eskaini daikeen euskara baino jasoagoa eta jantziagoa darakusela.

Ikasleak dakienetik abiatzeak esan gura dau metodo komunikati-boak soilik erabilita ez dirala etxetik ikasleak dakarzan egitura ugarilanduko, komunikazinoa gauzatu daiten beste era asko dago eta.Zera, zerak, zerari, zeraren deklinazinoa euskararen irakaskuntzakozirkuitutik at geratuko da, komunikazinoa gauzatzeaz gain progra-mazioko puntu honetan indar aparta egiten ez bada. Ondorioz, eus-kalkiari gelarako bidea errezten ez bajako, erdal egituren pareko eus-kal egiturak baino ez dira gelaratuko –komunikatzeko bardin balio

151

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 8: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

dabenak– eta euskal jenioko diran estruktura aberats ugari ixilduzjoango dira, erdaldunak zein euskaldunak inmersinoko irakaskuntzaberean murgildurik, euskaldunak ama-hizkuntzatik dakarren sinboloesanguratsuen konjuntua ez balitz legez irakatsiz, hau da, etxeko eus-kararen, lekuan lekukoaren batura bideko bitartekaritza ezabaturik.Ezin ahaztuko dogu bigarren hizkuntzako ikasleen eta norbere hiz-kuntzakoen arteko dotazino kognoszitiboak ez dirala bardinak.

Euskalkiko egitura eta batukoa etengabe erkatu behar dira, eus-kalkiak eta batuak elkarrentzako bitartekaritza lana eginik.Adibiderako, Eskola Gramatika daukagu. Aditz laguntzaile motakazaltzean, *ezanen ondoan dakar. Bizkaieran *ezan erabili ordez eginerabiltzen da (-gi-): dezagun dagigun. Gabezia bi badira, halan bere,bata, egin gipuzkera osoko be badala, Oihartzunerainoko; bestea, eginlaguntzailea bere flexinoetan jorra barik lagatzea. Beste sail batzuetan-lako, -laseko, ez dira bezainen aldamenean agertzen, bizkaierako ikas-leak etxetik dakarren sinbolo esanguratsuen multzoa aintzat hartubarik, harek dakienaren gainean eraiki barik ez dakiena. EskolaGramatikak badarabil halako joera eskergarria –gramatika osorahedagarria– -arrenen trataeran ere:

Helburu zentzua dauka nagusiki, baina kausazkoa ere izandezake bizkaieraz. Alberdi (1996: 276)

Zoritxarrez, testu-liburuetan ez da halako jokabideetarako joerarikizaten eta ikaslea ez danez deduzitzeko gai, euskalkiko arlo askotanalfabetatu barik gelditu ohi da.

Ikaslearen euskaratik abiatuko bagina, bere buruarentzako ezezegainerako ikasleentzat be ama-hizkuntzako ekarria guztiz probetxu-garri suertatuko litzateke ikasgelan. Zenbat ixerdi ez dugu isuri, ikas -tea, ikasi, ikasten bakoitza zein perpausatan erabili behar dan irakatsiezinik, ingelesean g o i n g eta t o g orekin gert a t zen dan antze r a ?Etxetikoa dakienek, aldiz, neke hori gabe jakinik datoz. Ariketa nahiz

152

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 9: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

denbora bera dedikazoko ete deutsiegu erdaldun familietakoei etaeuskaldunetakoei? Edo bizkaieran mugagabea zuzen darabilen biz-kaierazkoa –urtietan dinoena, Euskaldunon Egunkarietan eguneroaurkitzen dudalarik urtetan– gipuzkerakoerekin batera edo, alderan-tziz, batuko aditza ia etxetik dakien gipuzkerazkoa bizkaierakoarekin?Arestian Ausubelekin aitatu dogunez, ikasleak ez dau bere ama-hiz-kera saihestuko, eskolak berak be egin behar ez leukeen moduan.Bestela jokatuta, zenbat neke euskal azentuaz jabetzeko edo dipton-goaz zein hiatusen erabileraz! Zelan lortu testuaren egokitasuna, tes-tua kontestura egokitzea? Nola gaitasun pragmatikoa, alegia, aititariez jakola hika berba egin behar, une honetan irakasleari ere tio deitzenjakonean? Nondik nora erregistroen erabilera? Ez ditugu ahaztekoErramun Baxok-ek (1985) irakurriak:

Behin betikotz jakin dezagula, jatorrizko hiztunek daukate -la konpetentzia eta euskaldun zaharrak ez badira euskaldun, ezda euskararik, arima gabeko euskaranto hil bat baizik.

Arloa finitzeko, aipatu egin beharko da badirala garrantzi oso han-diko aspektu bi, ezinbestean iragarpen hutsean lagako doguzanak,ezen gure tesia lekuan lekuko euskararekin datorren ikaslearen gane-an eraikitzen da eta. Lehen aspektua, Francisca Zabaleta Zabaletakdeitzen dauan –jadanik eskola egin dauan terminologiari jarraituz–murgiltze-ereduan datza:

D eredua, mantentze-eredua da ikasle euskaldunentzat etaerabateko murgiltze-eredu goiztiarra erdaldunentzat. Zabaleta(1994: 35)

D eredukoen ganeko baieztapen hori euskara estandar gorpuztu-tzat harturik onargarri litzateke –eta erdialdeko euskalkikoentzat neu-rri handian izan leiteke–, ez, ostera, printzipioz euskalkiko ororen-tzat, eta gitxiago ertzetako euskalkikoetarako.

153

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 10: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Tesian zehar atxikitze (mantentze ) - e reduan mugitu garalarik,puntu hau aztertzerakoan André Martinet-en aipamen honetaramugatuta geratuko gara:

Como él advierte, ni la primera lengua aprendida ha de sernecesariamente la de la madre, ni tampoco es necesario que sea,por fuerza, la que el individuo usará con mayor facilidad enedad adulta. Ninyoles (1972: 159)

Bigarren aspektua, Wallace eta E. Lanbert-ek bereizten dabenbigarren hizkuntza ikasteko motibazio instrumentala eta motibaziointegratzailea da. Ninyoles (1972: 141) Gure D ereduetan diran fami-lia euskaldunetako ikasleen eta familia erdaldunetakoen artean, moti -bazino integratzailea dabenei begiratu deutset arteragoko baieztape-netan. Edo beste termino batzuetan azalduta,

Denborak esango du ea euskaldun aktiboak atera daitezenadinako kalitaterik izan duen hezkuntza-sistemak eta gizartea -ren eraginak; edo, aitzitik, euskaldun pasiboak egitera mugatugaren, ulertu bai baina hitz egiteko erosotasunik sekula lortukoez duen jendea. Euskal komunitate batek bidea zabaldu eginbehar die non integratu izan dezaten. Arexola-Leiba (1994:376)

Oraindainokoan esandakoarekin argi bezain garbi geratzen dalauste dogu euskalkia/batuaren auzian ikasleak dakien berbetatik abia-tzearen zergaitia. Ondorioz, euskalkia dakien neska-mutilek euskarabatura zuzenean bideratuta be ikasten dabela entzun daigunean,erantzun geinke, ikasi ikasten dabela, baina ez dabela, ez egoki, ezzuzen, ez kalitatez ikasten, eta atxikitze-eredua murgiltze-ereduabezain justifikatuta, arrazoituta dagoala teorikoki zein praktikoki.Edonola bere, uniformitatearen erosotasunak ez daizala galarazoncurriculumaren dibertsifikazinoak eskaini daikezan emaitza oparoak.

154

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 11: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Gu re ikastetxeetan Curriculum itxien desabantailak ezagutu eta gero ,curriculum irekiak diseinatu izan dira azken urteotan, aparteko intere s ezsaiatuz lekuan lekuko eskolari eta herriko euskal giroari egokiturik joka-t zen. Jokabide jator horrek, ordea, huts oraindaino konpondu bakoas o rtu dau, alegia, homogeneizaziorik eza, bai eskola desbardinen art e a n ,baita eskola bereko neska-mutilen artean bere. Ho m o g e n e i z a z i n o a re ngaia, are garrantzitsuagoa da De r r i g o r rezko Hezkuntzan, derrigort a s u n a kminimoak adostea eskatzen dauala jakinik.

Bestalde, testu liburuetako euskara oso jasoa izanik, ikasleak eza-gun jakozan eskemetatik landu behar dituenean, askori ezinezko ger-tatzen jako Vygotsky-k izendaturiko Garapen Hurbileko Guneae rdiestea, jakinik dakigun moduan, DBHn, DLH ez bez a l a–Ausubelek (1993) dinoana jarraikiz– curriculumeko materialakikasleentzat produzitzen dirala eta ez irakasleentzat.

Baina alderantzizkoa bere bai, ezen urtero-urtero euskarako edukiberbera emonik, emon egiten dan legez, ikasleak aurretik daukazaneskemaz interpretaturik ez jako desorekarik sortzen eta, ondorioz,ezer aitzinatu barik lehengotan geratzen da.

2. EUSKAL DIGLOSIAKO OSOGAIEN LEKU A

Ferguson-ek izendaturiko diglosiari eta Txillardegik proposatuta-ko euskal diglosiari guk irazia gehitzean sortzen da Euskal diglosiairazia zein ikasgelara aplikatzeak eragina izan dauan eta izango dauaneuskara batuan, euskalki literarioan eta azpieuskalkian, hain zuzenbere, Uriel Weinrich-ek eraiki euskun hizkuntza-ukipenei buruzkoparametroetan jokaturik.

Euskara batuak eraiki dan moduan eraiki dalako, testu idatzieta-tik ikasgeletarako bidaia egin izan dau, hiztunaren galbahetik iragan

155

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 12: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

barik. Ikasgeletan irakasle zeregina hartu dauana be ikasgelako ereduhorixe ikasirik abiatu da ikasle ezjakinei irakasten. Ikasleok klasekoeuskaraz jantzi diranean euskal munduan zabalduz joan dira, batzukirakaskuntzan, besteak telebistan, danak euskaldun zaharren artean.Euskaldun zaharrokaz ukipenean jarri danean, euskara mota horieder agertu da ikasia da eta. Euren betikoa, ostera, ez da barria, gaur-ko eskola, telebista eta udalean erabiltzeko, eurena lehengoa da, zaha-rra. “Umiek euskera barrixe ikasten dabie ikastoletan da”.

Euskara barri hori, euskaldun zahar idazleek erabilia izan zan, etahizkuntzalari euskaldunek egokitua. Baina, gertatzen dana da, idazlezahar hareek erabiliriko eredua idatzia izan zala, ez ahozkoa. Etaeredu idatzi horregaz baliatu izan gara, halan idatziko esparru guztie-tarako, nola ahozko batzuetarako.

Bestalde, bada egia, batzen diran euskarak, estandar egiten diranberbetak ez dirala, ez inorenak, ez inongoak. Betiko ahozkoak, inon-go amarenak izan ez arren, diakronian jasoriko kolorea dabe, zaporea.Euskara batua bera be, bestalde, euskaldunekazko ukipenean eta eus-kaldunek eurek be erabili daben heinean koloreztatuz joan da,Donostiako euskara batuaren aldamenean Bilboko euskara batua bereentzun eta idatziz. Liburuetako batu haren erabilerak ukipenean biziizan diran euskalki, eta azpieuskalkiekaz txertatzea, batak bestearenaerabiltzea ekarri dau. Hor da ukipenak sorturiko irazketa, teilaketa,txertaketa.

Guztiarekin bere, ardatza euskara batua da, batu ez murriztaileadan neurrian, ezen batuak arlo oso zabala eskaintzen baideutsie eus-kalki nahiz azpieuskalkiei. Nahiz eta euskara batua ez dan egokiabizitzako foro guztietarako. Betiko euskarak, euskalkiek badabe eurenesparrua, eta horrelaxe gertatzen da diglosia, euskal diglosia –meto-dologiagatik erdarak eta euskararen artekoa txokoan itxirik–. Batgatoz Txillardegirekin A hizkuntza, jasoa, Euskal Herri osokoa eus-

156

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 13: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

kara batua dala, euskalki literarioa, gai jakinetarako aproposago.Txillardegiren ustez sentimenduak nagusi diran okasinoetan, lagunartean dialektoa da egokia; ideietarako, zientzi-liburuetarako, ekintzaofizialetarako euskara batua. Baina ez gure ustez horretarako soilik.Fishman-ek izendatu eban esparruaren kontzeptuaren arabera baizik,hots, nork egiten dau, zein hizkuntza norekin eta noiz. Alegia, biz-kaieraren esparruan bere lekua dagokio euskalkiari, dala irakaskun-tzan, dala udalean, dala irratian.

Hay una cuestión esencial que debe estar bien fijada en cual -quier politica de promoción de variedades lingüísticas menores ono dominantes, que es la del locus. Puesto que se busca que esavariedad se conserve y se desarrolle sin trabas que puedan aho -garla, habrá que señalarle un lugar, un puesto que sea suficientepara que ese fin se consiga. Habrá que amojonarlo sin mezquin -dad, pero también sin derroche. También las lenguas ocupanespacio, lo mismo que el saber, y hay que evitar en lo posible rocesinnecesarios e indeseados, porque los problemas lingüísticos seenconan y envenenan con facilidad y se convierten en disputas enque los insultos son las armas menos contundentes. Mitxelena(1985: 200).

Bestalde,

ez da guztiz okerra esatea, sentimenduak adierazteko dialek -toa dela egokia; ideietarako, ostera, estandarra. Zientzi-liburue -tan, ekintza ofizialetan, unibertsitatean euskara batua. Lagunena rtean, sentimendua nagusi den okasioetan, euskalkia.Nobelagintzan, adibidez, kondaira bera, batuaz; elkarrizketak,herri hizkeraz, eta euskalkiaz, beraz. Txillardegi (1990: 60).

Bizkaieraren eremuan euskalki literarioak goren maila bereganaleike –historikoki bereganatu izan dauan moduan–, edo irakaskun-tzan eta kazetaritzan euskara batuaren arlo bera. Halan eta guztiz,

157

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 14: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

estatusean batuaren lekua betetzen dauan une berean be, berba tek-nikoen maileguarengaitik, bizkaieraren esparru berean euskara batu-ko seme-alabak ugarituz doazelako, bizkaiera litarario hori batuarenantz-antzeko izatera bultzatuko dau gero eta gehiago, bizkaiera batua-ren jarraitzaile izatera, senitarteko diglosian bizitzera. Ordainean,–ukipenaren eraginez, txertaketaren indarragaitik– euskara batua biz-kaieratuago bilakatuko da, mendebaldeko berba, forma, taiukera eus-kara batuan txertatuz. Azpieuskalkiak bizkaiera literarioagazko diglo-sia bereganatuko dau. Eskubide osoa izanik azpieuskalkirako edozeinelementu litarariotik bereganatzeko, behar dauana, harturik.

Tesi honetan, euskara batua jendartera heldu eragiteko segitu danbidearen alderantzikoa proposatzen dogu. Guretzat abiapuntua ikas-leak dakien euskara da, helmuga euskara batua. Ideolektotik

–El ideolecto es en principio la única realidad que encuentrael dialectólogo– Jean Dubois-ekin (1979) onartuz-,

etxekotik, herrikotik, eskualdekotik, hots, azpieuskalkitik hastea daasmoa. Norberak dakien, inguruan daukan berbeta, toponimia, dei-tura, ohituretako hizkuntzan alfabetatzea lehenengo.

Alfabetatze hori, ordea, euskara batuaren bitartez gauzatu daitekeEuskal Herriko lurralde askotan –euskara batua euren aspisistemarengain eraiki dan lurraldeetan–. Bizkaieran, ostera, euskalki literarioakbeharrezko laguntza eskaintzen deutso alfabetatzeari. Batetik, etxe,herri, eskualdeko euskara bizkaiera literarioaren bitartez ulertu, azal-du, osotu, interpretatuz, ezen emongotsudaz urrun gelditzen da eman -go dizkizutetik alfabetatzearen hastapenetan. Bestetik, euskalki litera-rioan batzen dan berba, esaera, gaitu egiten da euskalkitik euskarabatura modu bateratuan jasotzeko, euskara batu euskaldun guztione-an irazteko.

Euskara batua jartzen dogula gure mugan dinogunean, ez dauka-

158

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 15: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

gu gogoan arterago ikasiriko guztia, ez baztertu, ezta ahaztu behardanik be. Ikasleak azpieuskalkiaren gainean ikasia badaki, baita biz-kaiera literariokoa bere. Batua helburu dinogunean adierazi guradoguna da, munduko berbeta handien parean jarria, euskara kultua,modernoa, Euskal Herri osokoa, esparru guztietarako gauza dana.Horrexetarako bidaltzen doguz seme-alabak euskaraz ikastera.

Testuinguru horrexetan deitzen deutsogu Euskal Diglosia Iraziaplanteatzen dogun paradigmari. Ardatz nagusia euskara batuak daroaeta euskalkia horren norabideei jarraitzen jake, azpieuskalkia euskal-ki literarioaren ildoari jarraitzen jakon modu beretsuan. Halan da ze,euskara batua xede izateaz gain, bide-erakusle be bada.

Halan bere, euskalkiaren batuarekiko menpekotasuna egoki uler-tzen badogu, literaturan, esate baterako, euskalkia euskara estandarrabaino gorago agertu daiteke: euskalkia da oraindik orain –euskarabatua 32 urteko gaztea da eta–

mendez-mende bildutako kutsu eta lurrun hori dela kausaVillasante (1988: 225)

harrobi eta iturri edo berbeta kolokiala hizkuntza literarioan nahizestandarrean azaldu leiteke. Ahozkoa, gainera, nagusi gertatuko daesparru batzuetan idatziaren aurrean, edo ahozko azpieuskalkia eus-kara batuaren aurrean.

3. ETXEKO BERBETARAKO IRAKASKUNTZA ESANGURA -TSUA

Euskal Diglosia Irazi honez gainera, Irakaskuntza Esanguratsuahartu behar da gogoan, arestian aipatu izan dogun legez. Etxeko eus-kara ikasgelan landu ez dauan ikasleak ez dau ikusten mendi bat hara-

159

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 16: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

go darabilen berbakera eta berak darabilena unitate bereko kide dira-la, ez dau ikusten ahozko desbardintasunaren atzean berba bera dago-anik: gesu beten/gesi beten, eta itaundu ezkero, erabiltzen dozue gesubaten? Ezetz erantzungo deutsue, ez baidau bere gesi beten-ekin iden-tifikatzen ahal. Berarentzat, Leizarragaren (1571: 254) behinolako

Quasi etche batetic bercera-ere minçatzeko manerán cer di -fferentiá eta diversitatea den

ordukoa da egia gaur bere. Ez dakusa laburduraz, fonetismoz zer-gaitik ezin dan idatzi –inoiz idaztekoa bada–, daka, daukaren lekuanerabiliz, non dagoan dauka hori osoagoa dala dinoan liburua, idazlea,autoritatea. Euskara batua eskolan ikasi badau, orduan ikasi egindau, idatzita ikusi dau, irakasleak bere esan deutso eta ados dago.Ostera, bizkaiera ikasgelan ikusi ez badau, inor autoritatedun agertuez bajako, forma guztiak dira euren amorfismoan bardin. Zergaitikidatzi behar da dabe, eta ez daude edo deurie? Inon ikusten, ikasten ezbadau, ezin jakin leike eta onartzekotan bere ideolektotik grafolek-torako urratsa baino ez dau ikusiko, ez da gai eta azpieuskalkitik eus-kalkirako jauzia emoteko, hetereogeneotasunean aukeratu egin behardala ohartzeko. Azken baten, berak egunero darabilen berbetari ezdeutso euskara batuak dauan kodigotasunik onartuko, berea grama-tikarik bako berbeta baita, lagunartekoa, eskolan lekurik ezin euki lei-kena. Ondorioz, bere euskara eredukorik ez da euskara batura ezertxobe pasatuko, agrafo bilakatuko da. Ez da, bestalde, jabetuko zelanbereko be badiran euskara batu horretako elementu asko eta asko.Olentzero ez jat etorri, erregeak baino bizkaiera landu daualako ausar-tzen da idazten, gelan ikasi ez dauanak euskara baturakotzat jasodauan erregeak baizik erabiltzen dau soilik eta.

Etxeko euskara landu ez dauanak ez daki eban eta eben bereizten;forma bera anitz modutara idazten dau: dozt, dost, deust, dosta, dosteedo begia, begie, begixe, begi, begiye nahiz iletargiye, iretargie, igetargie,

160

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 17: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

hau da ia-ia zenbat ikasle hainbat aburu. Ez daki izenen arteko korre-lazinoa bere, enara euskara batutikoa elaia dala, esate baterako. Ez dajabetzeko gai egunean-egunean darabilen forma jakin bat besteeskualde baten be arru n - a r runta dala, mungitarren etorri dakoDurangokoa be badala edo berak dinoean lehelengo Eibarren berehalaxe esaten dala. Ezagutu barik geldituko da bizkaiera literarioko ezdan arren, bere eskualdeko deude aditz laguntzailea baerabilala RafaelMikoletak XVII. gizaldian, Vostak jodaude. Finean eta buruan, ezinezelan bere konturatu halako analfabetismoan bizi dauan berbakeraederra dala, aberastasun itzelak gordetzen dituala, merezi dauala jago-tea.

Bizkaiera literarioa ikasi dauanak –bizkaieraren elementu aman-komunak–, aldiz, tontorretik dakusa harana, errekaren bihurguneakzein harri latsak edo bidezidorren nondik norakoak. Euskalki litera-rioa ikasten dauanak, arteragoko euskaldun jantziek onartutako for-mak ikasten ditu. Ez da bere berbakeraren lurretara lehenengo ez etabakarrean iritsi dana. Bere euskalkian alfabetatzean, badakien, badau-kazan elementuetan oinarrituta honenbesteko zubia eraikitzen daubatetik herriko euskararako zurubia dauana eta, bestetik, euskarabaturako pasabidea. Bizkaiera literariotik ber-bertan dauka azpieus-kalkia, ber-bertan batua. Euskara baturako zubi barik nekez erdietsidaiteke euskaran Vygotsky-k izendatzen dauan Garapen HurbilekoGunea sortzea, hau da, ikasleak dakiena eta jakin leikenaren artekoa.Gatxa da eta diezaioketetik neio alfabetatzea. Erdialdeko euskalkietaneuskara baturako beti bere ikasi egin behar dan arren, ez da, agian,zubiaren preminarik nabarmentzen, jauzi txikia nahiko baita bestebitartekaritza barik. Han bere, ordea, lekuan lekuko hizkerak zabal-zabalik behar ditu baturako ubideak menderik mendeko hizkerarenusain, kolore, kutsua, batura igaro daitezan.

Bizkaieran alfabetatu danak ez dakusa arazorik euskara batuko for-maren ondoan bizkaierazkoa jartzeko. Badauka arazoa, ostera, herri-

161

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 18: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

ko azpieuskalkiagaz jokatzerakoan. Dakiena da bizkaiera literariokoez dan guztia dala azpieuskalkiko, baina azpieuskalki hori araugabe-tasunean agertzen jako. Badaki zitzaizuni jatzun parekatzen, halanbere Bermeoko berbetarako datzun zein zandatzun jartzen ditu.Gainera, euskara batuko ortografian erakusten dauan segurtasunik ezdarakusa bizkaiera literarioan, aitonaren pareko jartzen ditu: aitxitxe -ri, aitzitzeri nahiz atxitxeri.; aurkitzearen pareko: topatzea, topateazein topatie.

Hizkera formala eta ez formala bereizten dabe, ez da eurentzatidentifikazinorik ez alfabetatuei gertatzen jaken moduan, batua = for-mala, eurena = ezformala. Ikasi dabenentzat bada batu formalarenalboan euren euskara formala bere, eta ez formala etxean erabiltzendaben erregistroagaz lotzen dabe. Beraz, ez dirala dinoe eskolan era-biltzekoak: leidu, guardasola, telebisiñue, ni enai izan, alabatxi, mutilzantarra, morroi. Zoritxarrez, ez dira ohartzen etxerako gordetzendituen edertasun ugari –alabatxi, mutil zantarra– berbeta formalera-ko bere badirala, bizkaieraz ikasi arren ez dira bereizteko gai. Horiholan, geure buruari itauntzekoa da ea arrakada etxeko euskararakogordetzekoa bada, euskara baturako erabiliko dauan ordea zein izandaitekeen.

Azken baten, familiako hizkera eta kolokiala euskalki geografiko-ei oso loturik doala konturatzen gara, baita ikasleak bere, ezen bada-kite maila batekoa dela leidu, beste batekoa irakurri; batekoa eskribi -du, beste batekoa idatzi.

Eskolako hizkuntza eta etxekoan erreparatzen badogu, etxekoberbeta eskolan landu egin behar dala ondorioztatuko dogu, bestela,eredu erkagarriak jorratu arren, ikaslea nekez jabetuko da ondo daka-rren forma hori eskolako moldera aldatzean okerrik egin badau zelanegin dauan. Bizkaieraz Amaman lekuan iminteko jarri dauanak etabaturako Amamaren lekuan jartzeko, etxekoan familiatiko dauan

162

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 19: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Amamaren etxean paretako ondo dagoanari, iminteko ezartzean oke-rra egin dau, ipini norbera baino zerbait ipintzen da eta. Batukoa,aldiz, zuzen jaso dau, baina zuzentasun hori ez da, nekez daiteke eus-kalkira etorri. Irakaskuntza esanguratsuari jarraiki, hots, dakienetik ezdakienera ibiliz, egin behar ez dauana da, etxekoari beste forma batgainjarri, gurasoengandiko egin nei/neikeri ahal dot ipinirik.

Diglosia txertatu batean edo batuan alfabetatzea ez da nahiko, bes-teetan –bizkaiera, euskalkia, azpieuskalkia– alfabetatzeko txertagaibakoitza alfabetatu behar baita. Gainera, euskara batutik ezin alfabe-ta daiteke bizkaiera bere elementu askotan, kasurako, zer-nori-norkaditz flexioak, edo berba hitzaren kanpo kontzeptualean; gainera,antitesiko bere badira: lepo sama; aurki ; mugagabearen erabilera: bietxe etxe bi...

Hezkuntza Sailaren Adierazpenean Euskararen Erabilera BizkaikoIrakaskuntzan (1982) deritxonean esaten danez, eskolari etxekoaosotzea jagoko. Halan, ikasleak bizkaieran Ia nora joian dakar eta eus-kara batuan ezer ez. Baliteke aditz hau etxean jasoa ez izatea –ia segu-ru ez da–, eskolan ikasia izatea eta, orduan, adibide oso egokia damai-gu zelan dauan bizkaiera literarioak etxekoa jantzi eta prestigiatzen.

Uste okerrak arteztea be irakaskuntzari jagoko, ezen topatu biz-kaierakotzat jotzen da –ia ikasle guztiek–, berez, Euskal Herri zabale-koa izanik.

Etxetiko lexikoari buruz esan daiteke, zoritxarrerako, ikaslerikgehienek ezezagun dituela D Ereduetan euretan ere. Txatxamurkahitza giro lagunartekoetan suertatzen da, eta giro hori ez danez haineroso sortzen ikasgelan, etxetikoa dakienak baino ez daki maiz.Dakiena bera oso girotuta eta berba horreetan alfabetaturik ez bada-go, kideen artean ixilik geratzeko arriskua dauka, jokatu beharreanberak dakiena besteei irakasten, ingelesek atzerritarrei egiten deutsenlegez.

163

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 20: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Euskara batuaren izaerara bagatoz, ulergaitza da Berbaz hasi zireneuskalkikotzat jotzea eta baturako Hizketan hasi ziren ipintzea. Begibistakoa dana da, lexikoa batutik at lagatzen bada, bizkaierako berbaeleari (bizk.) jarririk, lexiko horrek kanpo semantiko osoa be berare-kin daroala batutik kanpora berbaz hasirekin gertatu dan moduan.Gehienetan, gainera, batuko formak betetzen dau euskalkian ez zala-rik, batuak sortu egin dauan hutsunea, eta berbaz hasi zirenen lekuanhizketan hasitik berbetan hasi sortuz. Horrez ganera, bizkaieraz jara -mon egin eutson eta batuan kasu egin zion jartzeak erakusten dau ira-kaskuntza ez dala abiatu ikasleak dakienetik eta, seguru asko, ikasle-ak berak erakusten dauan jaramon egin eguneroko izanik, irakasleakberak be maiztasun urriko berba ez kolokialtzat hartu dabela galde-keta honetan.

Bizkaiera literario soziologikoak dauz, ebazan gisako berrikuntzadiran aditz formak indartu izan ditu aspaldion, tradizinozko izateazgain bizi-bizirik dirauen ditu, zituen formen ondoan, horretara besteeuskalkietatik urrunduz. Esate baterako, bizkaierako asteko egunenizen batzuk eta batuko beste batzuk tartekatzekoa. Ez da irakaskun-tzan bakarrik gertatzen, almanake, kalendario eta antzerakoetan beretopatzen dogun joera da, gehienetan, latinetiko eleizabidezko egunerdal zantzukoen ordea batuan ezarriz. Esate baterako, martitzena =asteartea; barikua = ostirala; zapatua = larunbata, ganerako egunakbizkaieraz lagata.

Testuen koherentziaren izenean, baina, ezin onartu geinke euskal-kia eta euskara batua nahasterik. Abiapuntutik finkatu dogu euskal-kia autonomiadun hizkera bezala eta inkesten iruzkinean zehar fro-gatu dogu tasun horretarako kausak zeintzuk diran. Asteko egunakezer badira autonomo dira euskara batuarekiko, edo ez da euskalki-rik. Euskara batua A Hizkuntza izateak dakarren ondorioetan sartudaiteke, adibiderako, galdera bereko inkestan aurkituko dogu itxiidatzi ordez, batuko utziren eraginez itzi eskribatzea. Aldiz, asteko

164

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 21: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

egunak –batu eta bizkaierazkoak– nahasirik ipintzea, ez. Azkenbaten, euskara batua, bizkaiera literarioa, lekuan lekuko berbetarenarteko diglosiak ez dau ezabatzen bakotxaren izakera.

Inkestan beren-beregi itaunduz, inork ez dau alabea jartzen etabizkaiera be ikasiak izanik, normala, jartzea izango litzateke. Bainahementxe agertzen da bizkaiera literarioak euskara batuarekin bizidauan harreman diglosikoa. Honetan, bizkaieraren estandarizazinoa-ren aldeko idazle zein hizkuntzalariek alaba + a = alabea defendatze-ak ez dau baztertzen alderantzizko eretxia bere. Badira arrazoiak–behin honezkero aitaturiko arrazoi historikoez gain– ikasleak -a + a= -ea arautzat harturik alaba + a = alaba erabili daian zilegitzat har-tzekoak, zeren Arratiako euskara etxetik dakienak eleizea esan arren,Coca-Cola darabil, erremedio esan arren, radar darabilen eran. Horiholan, euskara batua modernizatzean sortuz doazen termino barriakbe horretan lagatzea gomendatu daiteke: automata, sonata, aorta,arroba edo kulturatikoak: post data, hemeroteka, eureka edo batuaikastean agertuak: gramatika, errepika, karrika.

Halan eta guzti be, -a + a = -ea betetzen dan kasuen erabilera bizi-bizia eta oparoa danez gaurko bizkaieran, irakaskuntza esanguratsuakberak eskatzen dauanari erantzuteko ezinbestekoa da arau hau ikas-gelaratzea. Bokal elkarketen atalean azaldu behar da, bokalez amai-tzen diran berbak a mugatzailearekin elkartzean aldaketa ugari ger-tatzen dala:

Alaba + a: alabea, alabia, alabie…

Aste + a: astea, astia, astie…

Begi + a: begia, begie, begije, begixe…

Asto + a: astoa, astua, astue, astó…

Buru + a: burua, burue, burú…

Honetan oinarriturik landu daiteke, bai ahozkoaren eta idatziaren

165

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 22: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

arteko desberdintasun fonetiko zein ortografikoa, baita azpieuskal-kiari zer legokiokeen eta zer ez be, hots, azpieuskalkitasuna ez jakolafonetismoari lotzen idatzian, baina ahozkoan zilegitasun osoa jagoko-la, beti be jendaurrean berbak osoago esaten ahaleginduz, baina eus-kara batuko erregistrora zertan aldaturik ez dala.

Katea eten ez daiten, gazte bizkaieran alfabetatua da zaharrenbelaunaldi analfabetoa eta batuaren artean zubi egiteko gai dana,arestian bizkaiera literarioa baturako zein azpieuskalkirako zubi dalaadierazi dogun moduan. Zubi egin eta zubi izan, dakienetik –guraso-enetik– abiatuta ez dakienera –batura, euskaldun berriarenera– doa-nean. Ikaslea da eredu biduna, zubia, euskara batua badakiena nahizetxekoa. Bereizteko gai izanik, diskurtsoa egokitzen dakiana, biz-kaiera literariorako Gaisorik egoan eta idatziz eta baturako Gaisorikbaitzegoen, Mungiako azokan erabiliz bata eta euskaldun barriakazbestea, ahaztu barik beti bere, euskara batua ikasia egoanera be ohitu-ko dala.

Zaharren belaunaldiak –euskara aberatsekoak–, gainera, eskolabarik daki joian esaten. Gazteek, ostera, euren euskara urrituan ezdabe forma aberats hau gurasoengandik eurenganatu, beste askogazgertatu jaken antzera. Eta inork betetzekotan eskolak bete behar dauzeregin hori

Etxeko euskararen izaeraz baieztatu daiteke, zuzen atxikitzendituela bizkaieraren tasun nagusitzat jotzen diranak, halan, atza -mar/behatz sistematikoki bereizten ditue; anaia/nebaren erabileraarteza dabe; gaztea da/gazte dago hutsik barik banatzen dakie; bostetxetan/bostak erabileretan ez da agiri mugagabeko okerrik. Halan etaguzti bere, ahozkoa araketatik at lagatzearen pena handiz geratzengara adibide honetan, esate baterako, ezen azentua galdurik mintza-tzean, gogotik frogatu gurako baigeunke zelan dituen jarraiko per-pausok ahoz bereizten:

166

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 23: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Bostek gainditu dute. (10etarik 5ek)

Bostek gainditu dute. ( 5etarik 5ak)

Euskal Diglosia Irazian berezkotzat jotzen dogu euskara batuakeragina izatea euskalkiaren barruko estandarizazinoan bere –zeozer-gaitik onartzen dogu irazitasuna eta–, baina, gure ustez, besterik dabizkaieraz irakasten dan zentroetan euskara batuko hileen izenenondoan bizkaierazkoak ez ezagutzea. Hor bizkaierak diglosia gehie-gizkoa jasateaz gain ezeuskalkitasunean be jardun izan dau.

Honetan bat gatoz Lluis López del Castillo-gaz (1976: 29) irazita-suna eta uniformitatea identifikatzen ez doguzanean.

Convé molt, doncs, de determinar les limitacions de l´stan -dard. La primera és que actua amb un paper de directriu, depunt de convergéncia, de referéncia comuna…conceptes que nocoincideixen pas amb el d´uniformitat, tot i que impliquenaspectes negatius com el de bandejament de formes que no s´hiajusten, per una simple raó d´economia.

Els principals nivells lingüístics o “normes”

llengua literária i culta en general

llengua comuna utilitária o standard

llengua familiar i colloquial

Ados gagoz baita be Lluis López del Castillo-k jart zen dituan gez i e nnorabideaz, adierazirik hiru mailek dabela eragina alkarren artean.

167

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 24: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Migeltxu Saralegi harrijasotzailea iruditzat hartuta esango geunke,harria behean/azpieuskalkian etorri daku, garrian/euskalkian etorrijaku, sorbaldan/euskara batuan etorri zaigu. Eta sorbalda aitatu dogu-nez, euskalkien ezagutza artezari nagokola ezin itxiko dot aitatu barikTxomin Peillenen doktore ikerketa. Halan dakar:

Localement nous observons en basque occidental une confu -sion entre “cou” et “épaules” parce que l´expresion lepoan hartusignifie prendre un enfant á cheval autour du cou, mais il est évi -dent qu´il repose sur les épaules sorbaldaren gañean.

Mendebaldea bizkaieraren eremuagaz lotzen bada, besterik bereh a rtu daiteke egiatzat: “Batez ere bizk. So r b a l d a”, dakar Ib o nSarasolak (1991). Baina halan izanik, besterik gehitzen ez bada, badi-rudi ezen sorbalda ez dala erabiltzen, dan moduan arrunta bezain oro-korra izanik:

Sorbalda: gainerako euskalkietan bezala erabiltzen da. Ezkerrekosorbalda; sorbalda-jausia; gizon laburkote sorbalda-zabal bat .

Lepoa: 1.-Lepoak sorbaldaren kokagunea zamaz diharduguneanhartu ohi dau: Zaku astuna lepoan harturik; lepoan hartu eta segiaurrera. 2.- Umea lepoan -besartean- hartu esateko bere erabiltzen da,jarririk egonda altzoan hartu esaten dan antzera. 3.- Lepoa bizkarral-dea bere bada: lepo bete emon; lepoko mina.

Txikoan eroan: “Pre n d re un enfant á cheva l” bizkaieraz–Mungian– Txikoan eroan esaten da, umeak besoakaz samatik ora-tzen dauala, eroaleak bizkarrean daroanaren hankak eskuekin eustendituala. Beraz, frantsesezkoen erara txikoan esaten da –txikoa zaldikumea da Markinan gaur egunean bere, Xabier Kaltzakortak maisu-ki erakutsi ohi deuskunez.

Aitzitik, lepoa bizkaieraz ez da burua enborrari lotzen zaion gor-putzaren zatia, gehienetan mehea. Horretarako sama erabiltzen da

168

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 25: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

edo iduna. Gainera iduna; alkandorak sama inguratzeko daukan ehu-nezko zatia bere bada.

Duvoisinek “Lephogorri “petirrojo”, rouge-gorge deitzen dau, etaeduki gorri daukana paparra da.

Zentzu berean, In i s i t u azpieuskalkikotzat hartuko geunke.Euskara baturako bere erabilgarria izan arren –dakigun moduan jaki-nik sinonimo ugarikoa dala–, planteamendu zuzena litzake batzueklehenestea, gainontzekoak lekuan lekurako lagata. Agian, oinazituidatzi beharko geunke. Horren aurretik oinaztu ezarriko geunke biz-kaiera literariorako eta tximista euskara baturako ikastolen bidezzabalduen dagoana. Txorierrin, ostera, lehentasuna bertako ihusturiberbak hartuko leuke, leku horrexetakoa dalako.

Eskola, beraz, lekuan lekukoa irakastetik abiatuko da, ostean, biz-kaiera literario eta jarraian euskara batuko t x i m i s t a i r a k a s t e k o.Askotan batera bere irakatsi daitekez, ezen eskolako eta etxeko euska-raz bateratsu telebistan edo aditu baitau tximista berbea.

Horixe kontsideratzen dogu tximeleta zein txikitu moduko sinoni-mia ugariko berben irakasteko bide egoki. Lekuan lekukoa ez irakas-tea litzake azpieuskalkia eskolatik at uztea, edo beste berba batzuetanesanik, lekuan lekukoa erkintzera kondenatzea.

Ukipenean bizi diran euskara batua, euskalki literarioa etaazpieuskalkiaren artean interferentziak sortzen dira. Dana dala, ezdogu nahastu gura interferentzia berbetak ukipenean diranean dabenbardintzerako joera berezko onargarriarekin. Ikasle honek paketanbeste euskalki batzuetako fonetikaz jaso dau euskara batu soziologi-kotik, berezko, euskalkiko jakon erabilera ozena baztertuta. Eskolak,beraz, etxetik zuzen ekarren forma okertu deutso euskara onaren ize-nean. Bizkaierako ikasleari ez jakon gertatuko desbideratze hori esko-lan ekian berbakeratik abiaturik, eta Euskaltzaindiak arautu dituanbake, baketsu, baketu ondo ikasiak izango zituan.

169

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 26: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Lexikorako adibide aproposa aurkitzen doguTxanogorritxoren zaiidazten dauanarengan, ikasleak berez zuzen ekarren usain, arrain –ainbukaeradunak– okertuz. Fenomeno hau, tamalez, haur-eskolatikberetik hasten da irakaskuntza esanguratsua ez praktikatzean, Deredu barruko erdaldun-euskaldunen ukipenean Da polita esatekoohitura hartzean. Era berean, etxerako Ez egin jaramon jartzen daua-nean eta euskara batukoan Ez egin kasurik, eredu erdaldunduagoaeskaintzen dio eskolak dakarren jatorrari bidea itxirik.

Antzerako jokabidea aurkitzen dogu, Bizkaiera literarioan urtenzan ipintzen dauanean eta euskara batuan urten zen. Hamasei urteraheldua dan arren, eskolak ez deutso alfabetatze maila nahikorikemon, urten euskalkiko forma euskara batura pasatzen dau eta.Jokabide makur horretan, bere euskalkirako transitiboa dana euskarabatuan intransitibo bilakatzen dau, forma hibridoa sorturik.

Ikasleei euskara batuan edo bizkaieran erantzuteko eskatzen ezjakenean bere, aukeran eurak atzizki pluralgiledun formetara jo dabe,zein baino zeintzuk hobetsiz. Horretan konponbiderik bako interfe-rentzia dago kodigoetan euretan, gaur arte erabakitakoaren arabera.Esate baterako, nominatiboa eta ergatiboa desberdindu egin beharditugu bizkaieraz bere? Mendebaldean darabilgun zeintzuri laga etaeuskalkirako zeintzuei hartuko dugu? Eta, azken finean, atzizki plu-ralgiledunak mendebaldekoen usadio badira –eta mendebaldeanEuskaltzaindiak onarturiko formak ez badira ohiko erabilerakoak–norengan pentsaturik egin da hautaketa hori, zeintzuei erabiltzearenaldekoa, kasurako?

Bide beretik, ordu baten/ordu batetan bereizten dauan hiztunarioraindik arazoa zailagotzea dateke ordu baten horren lekuan ordubatean ezarri daiala irakastea, ezen ordu batean entzuten dauana gertuda itauntzeko: Bai, ordu batean hori, eta bestean?

Bardintsu, Lei aditzaren parekotzat daiteke –oker– edo dezake

170

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 27: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

–ekibokoa– darabilenean. Euskalkien arteko parekotasunik ez anabarmena da. Lei adizkiari lezake parekatu beharrean potentzialekod e z a k e p a rekatuta, lei potentzialtzat hart zen danaren froga da.Ondorioz, dezakeren pareko, berez daike dana leku barik geratzen dabizkaierako hiztunen ahotan, eta euskara ikasiei bere bizkaiera dakienirakasleek inkonszienteki pasatu deutse ahozko erabilera.

Sintaxian euskara batuaren eta euskalkiaren interferentziak bainoareago euskalkiaren eta eskolako mintzamoldearen arteko interferen-tzia da, batez bere. Jabetuta egon behar leuke irakasleak Hidalgorentesian2 erakusten dan hitzordenaz, kontu kontari ari garanean bereikasleak jator darabilena zuzendu ez daiogun, perpausa honetan beza-la, Txano Gorritxo deitzen zuten neskato bat bizi zen…

Orokorrean euskara batua eta euskara ikasia gauza bera dira, biz-kaieraz ikasi ez dan eskola-institutuetan. Gauza dira euren etxekoa etaeuskara batua bereizteko, hain zuzen bere, ikasiriko guztia eurena ezdalako. Ondorioz, ikasi bako guztia da euren euskara. Horrek dakar-zan autoestima eta prestigioaren ganeko eraginekin. Bizkaiera, edobizkaiera eta bizkaieraz ikasi dauanak, modu zientifikoz daki euskarabatuan bere euskarako elementu ugari dirala, beraz, euskara batuaberea bere badala objetiboki eta, bestalde, euskalkiaren eta euskarabatuaren artean desbardintasun jakinak existitzen dirala. Ondorioz,euskara batura bere berbakerako dan ondarea noiz jaso eta noiz ezbadaki. Ez leuke honelakorik egingo: Amama makal daulako jartzendau bizkaierarako eta Amama gaixorik dagoelako euskara baturako.Egia esan, honetan ez dau Euskaltzaindiak Euskara Batuko Hiztegianpraktikatzen duena baino egiten, zeren han euskararen lexikoa aman-komuna dala iragarri arren bizkaierazko berbak alboan Bizk ipinitadialektalizatzen baitira. Horixe da arrazoia tesi honetan duty– freekohiztegiak eska daiguzan, autobide zabaletako euskara eraiki daigun.

171

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

2 Euskaltzaindiko Jagon Sailean 1998an banaturiko laburpenaren arabera.

Page 28: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Euskara batuaren eta euskalkien arteko itzulgarritasuna behatzendogunean –kasu honetan lapurtera, behe nafarrera, zuberera eta biz-kaiera–, ohartzen gara ikasketa adineko neska-mutilen testuetan, eus-kara batua eklektikoagoa dala euskalkia baino. Euskalkikoan –etxe-koa tarteko dela– sinestezinezko freskotasuna, etorria, indarra, era-kusten dabe, Euskararen Erregistroak atalean froga daitekeen legez.Txano gorritxoren ipuina euskara batuan eta euskalkian narratzendabelarik, etxekoa aktibatu dabenean, ur biziagoko iturria hasi jakedariola. Bermeoko ikasleari euskara batuan agertu bere egiten ez zirankalifikatiboak, metaforak, etorri jakoz: koitxadie, otso zantar, amamadisfrazatu, badaezpadako otsue…Mugerreko ikasleak kolorea erantsideutso: estranjerrik, bezain fite, pentze baten galdegitera… Zuberoako7. ikasleak: zubi horren eraikitzen, abantxu bukatu zuten… Garaziko5. ikasleak erregistroen erabiltze xarmangarria: “Noat abian xirahola?” “Zuhaitz baten gibelian kukutu xuxun”.

Euskalkia eta batua eskolan ikasi arren, oso trebetasun desbardinaerakusten dabe batean eta bestean. Alde handia dago bateko testua-ren eta bestekoaren artean. Argumentu argia Euskal Di g l o s i aIraziaren alderako, euskalkian daukien trebetasun hori euskara batu-ra bere eroan ahal izan dagien, ezen diglosiaren barruan gorago daeuskalkiango adierazkortasuna, Lluís López del Castillo-k (1976) dei-turiko llengua literáriarakoa, euskara batuan erakusten dabena baino.

Behar bada, elebidun edo hizkerabidun diran ikasleok eredu biakesparru desbardinetan darabilezalako da, biak bere esperientzia kul-tural desbardinei loturik dagoz eta. Hau da, gure ikasleak euskalkiabeti testuinguru informaletan erabiltzen badau eta euskara batuakontestu formaletan, gatx gertatzen jako, euskalkitik batura itzultzea,testu hori egoera informalari buruzkoa bada. Pare-pareko berba ego-kiak topatzeak denbora eskatzen deutso, ezen berba horreek ez dirasortzen berbeta formalean diharduenean. Arlo hau ikasgelan moduesanguratsuan jorratzea ezinbesteko zergina da.

172

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 29: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Euskalkiaren fosilizazioan bere gertatzen da, ikasleak idatzirikolotsabaku topatzen dogunean. Testuetan, ostera, inork bere ez darabilatze-hitz banatu moduan. Jokabide bera nabarmendu geinke laseko -rekin, zelaseko darabilen arren. Firu berari tira eginik, irakaskuntzaesanguratsurik ezaren kausaz, ikasleek hots hitza euskara batukotzatjotzen dabe, ikasikotzat, ez euren berbakerakotzat, izanik dan bezalakanpiots berbako atal, eurak egunerokoan darabilena.

Aise ohar gaitekezanez, kontestu bakarrera atxekirik geratzen diraeuskalki zein azpieuskalkiko forma ugari, baldin eskolak ontzen ezbaditu, ezen euskara batua ikaste hutsak ez ditu alfabetatzen eta.Horrexegaitik proposatzen dogu aprendizaia esanguratsua ikasleakbadakianetik abiatuta. Eskolan ez lantzetik asistematiko bihurtzeadakar euskalkiko txatal askotarako, estandar ez bilakatzea, gehienezbere testuetako apax legomena bilakatzea, galdeketetan beitu, halan daze eta besterekin gertatu dan moduan.

Hiztunaren berbeta baztertzen dala igarten dogu, ikasleak biz-kaierarako Otzara koisten dau dakarrenean eta euskera baturakoOtzara hartzen du. Mendebaldeko bizkaieran hain zabala dan berbahoni gertatua aipatu dogu honezkero eta irakaskuntzak baztertu dauinongo zalantza barik, banaketa semantikoan bat ez datorren hartu -rekin ordezkaturik.

Eskolan, dala hizkuntza erraztearen kausaz, dala murgiltze sistemanagusitzen dalako, dala berbeta formala guztiz gailentzen dalako,hikako alokutiboak –etorri duk, etorri dun, etorri duxu, behenafarre-razkoa edo etorri düzü zubererakoa nahiz berorika errespetuzkoa–baztertu egiten dira. Horri gehitzen badeutsagu ikasleak dakien hiz-keratik ez abiatzea, itzelezko altxorra geldituko jaku eskolako atarian.Aitaturikoen artean: jaramon egin, biagoa, bako, barik, makal, ber -ton/bertan eta beste hainbeste. Eta gure eretxian eskolak ezin jakinleike ikasleak baino gitxiago.

173

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 30: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Bizkaierak euskarari ikasle honeen arabera egiten deutsan ekarriaeztabaida bakoa da. Bittor Kapanagak esandakoarekin bat gatoz dino-anean:

(…)euskalkiak dira euskera batua zuhaitzaren sustraiak edoe r roak, eta hauetatik hartu behar du bizia, hazteko indarra, jori -t zeko gaia eta iraun ahal izateko odola. Kapanaga (1986: 82)

gehiturik, euskara batuak haziz doan neurrian nortasun osoa bere-ganatu leikeela. Bizkaiera dakien ikasleok dira euskara batua darabi-lenean bizkaierazko aberastasunak bere euskaran bizirik mantendukodituenak. Mendebaldeko euskaldunik gabe aktibotasuna galdurikegingo litzakez: -ain bukaeradun berbak –usain artzain–, mugagabe-a ren baliatze zo r rotza, h a t z / b e h a t z eta n e b a - a r re b a b e re i z k e t a k ,Euskara Batuko Hiztegian bizk daben berba zerrendak, irten nor-nork tankerako erabileraz, egin aditz laguntzailea, iragantasuna mar-katzeko aspektu burutua dauan aditzari izan jartzea: etorri izan balitz,dautsa, eragoion, gura izan tankerako aditzak, sarri aditzondoa maizzentzuan, -gaz eta –kaz kasu markak, lexikoan galtzua/laztoa bereiz-keta… Hori guztia dala eta jakin behar dau irakasleak ez zelan irakatsibakarrik, baizik eta, batez bere, zer irakatsi.

Ahozkoa eta idatzia aintzat hartuta konturatzen gara, idatzia eskola-ko eredu bakar izateak badauala eragina ahozkoan, ezen ahozkorakoze ren eta- rekin baliatzea zuzena dateke baina ez egokia. Erabilera ugarida ahozko testuetan ikasgelak berariaz jorratzen ez dauana eta mintza-p r a k t i k a ren bitart ez jasotzekoa, “ Han non topaten dauen” e r a k o a k .

Hizkuntza mailak eskolan arakatzerakoan baiezta daiteke, hiz-kuntzaren didaktikan, askotan aurki daikegula

la falta de visió de la totalitat del fet lingüistic. Lopez delCastillo (1976: 27)

174

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 31: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

Irakaskuntzan gehiegitan jotzen da sinplifikaziora, eskema logiko-etara murriztera, berbeta funtsean soziala izanik, beraz, osagai histo-riko, geografiko, kultural, psikologikoduna.

Horretara ohartu gaitekez hizkuntzaren maila edo erregistro des-bardinez. Dialekto sozialak –estamentuetako maila eta erregistroenaraberakoak–; dialekto geografikoak; hizkuntza espezifikoak: estan-darra, literarioa, teknikoa, zientifikoa…; edo faktore psikosoziokul-turalak: espresibitate mailak: familiarra, kolokiala, vulgarra…

Tesiko Euskararen Erregistroak deituriko atalean datozen testuakikusi ostean baieztatu daiteke eskolak landu egin behar dituala hiz-kuntza mailak, ikaslea berbeta utilitario edo estandarragaz soilik gera-tu ez daiten, albora lagata goragoko mintzamolde literario eta kultuaedo beheragoko berbeta kolokial eta familiarra. Abiatu ikasleen etxe-ko berbeta eta kolokialetik egingo gara, berbeta estandarrera iristeko.

Galdeketek nahiko argitasun eskaini deuskue, ikasleok bilatzengenduzan euskalkiko tasunen jabe dirala erakusteko. Arestian aitatu-riko euskalkiko tasun batzuk nahiz jan egin du, etorri dator moduko-ak, erabiltzekotan bizkaiera bere badakienek erabiltzeaz gain, zelanerabili be betirik darabilezenek irakatsiko deutsiez gainerako euskal-dunei, honetan bere Mendebaldeak dakienetik Euskal Herriak ezdakienera jokatuz, ekialdeko formez zelan baliatu eurak adierazibeharko deuskuen modu berean.

Kontzientzia horrek hizkuntza hiztunarengana hurreratzeko bideabe eskaini leike, bizkaierarako Gaisorik egoan eta jartzen dakienean,baturako Gaisorik baitzegoen jarriz, ezen ezagutza hori dala bide zeinhiztuni noiz egokiago gertatuko jakon bereiziko leuke eta.

Euskalkiaren kontzientzia erakusten daben moduan erakustendabe euskara batuarena, bezala, bukatu, (ari naiz) halan kontsidera-tuz eta beste musturrean, guztiz eta danek bizkaierakotzat barik gabe -ren parekoa.

175

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...

Page 32: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

BIBLIOGRAFIA

ALBERDI, A. (1996): Eskola Gramatika. Donostia: Elkar.

ALVAREZ MENDEZ, J. M. (1987): Didáctica de la lengua materna.Madrid: Akal.

AREXOLA-LEIBA, J. (1994): “Nazio eta herri mailako barietateen era-bilera normalizazioranzko prozesuan Arrasaten”. ASJU-XXVII.

BAXOK, E. (1986), “Euskara Euskalkiak”, in Nazio eta herri mailakobarietateen erabilera. ASJU-XXVIII.

BERNARD, W. (1951) “Psychological principles of language learningand the bilingual reading method”, Modern lenguage Journal, inPsicologia Educativa, Ausubel, Novak eta Hanesian-ena (1993).

DUBOIS, J. ET AL. (1979): Diccionario de Lingüística. Madrid:Alianza.

ID I A ZA B A L, I (1981): “Hi z k u n t z a ren psikopedagogia”, Euskal He r r iSaila 4, Bilbo, Deustuko Un i b e rtsitateko argitarazioak, 195-212 or.

LE I Ç A R R AG A, J. (1900): Testamentu Be r r i a. Strassburg: Baskische Büchervon 1571.

LEWIN, K. (1948): “Resolving Social Conflicts”, in Idioma y podersocial. Madrid: Tecnos.

LÓPEZ DEL Castillo, LL. (1976): Llengua standard y nivells de llen -guatge. Barcelona: Laia.

MITXELENA, K. (1985): Lengua e historia. Madrid: Paraninfo.

NINYOLES, R. (1972): Idioma y Poder Social. Madrid: Tecnos.

PEILLEN, T. (1998): Conception du monde et culture basque. Montréal.Canada. L´Harmattan.

176

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Page 33: Euskal diglosia irazia eta irakas- kuntza esanguratsua ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Euskal diglosia... · Euskal diglosia irazia eta irakas-kuntza esanguratsua euskalkia ...

KAPANAGA, B. (1986), “Euskara euskalkiak”, in Nazio eta herri mai-lako barietateen erabilera normalizazioranzko prozesuan Arrasa-ten. (1994): ASJU-XXVIII.

TX I L LA R D E G I. (1990): “Soziolinguistika egunak”, in Hi z k u n t z a /Hezkuntza. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea.

VILLASANTE, L. (1988a): Euskararen Auziaz. Arantzazu: ColecciónEleizalde, 9. Liburukia.

ZABALETA, F. (1994): Bigarren hizkuntzaren irakaskuntza murgiltze-erduan. Bilbao: Zubia.

177

Euskal diglosia irazia eta irakaskuntza esanguratsua euskalkia ...