EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA … · hartzen dute: bata sorburua -errealitate fisikoa-...

17
EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK' 1. Ibarretxe-Antuñano Txosten honen helburua euskal kasu lokatiboen azterketa bat aurkeztea da. Azterketa hau hizkuntzalaritza kognitiboan kokatzen da eta txosten hone- tan ikusiko dugunez, hizkuntzalaritzarako beste marko teoriko batzuekin konparatuz gero, nahikoa ezberdina da. Ezberdintasun nagusia hizkuntza ulertzeko moduan datza. Paradigma teoriko honetan, hizkuntza gure eguneroko esperientzietan eta gure mundu honen ulermenean oinarrituta dago. Biltzar honetan entzun ahal izan dugun beste txosten batean, Koldo Garairenean, hizkuntza ekintzak giza burmuinaren ekintzak direla ikusi dugu, eta giza gorputzean eta giza ingurunean mamituak direla. Giza burmuina giza gorputzean egoteak ezaguera edo kognizioa baldintzatuko ditu, eta ezaguera giza ingurunean gertatu beharko da. Honako txostenean, zoritxarrez, ez dut hizkuntzalaritza kognitiboaren printzipioak zehazteko lekurik izango, teoria honetako ideia orokor bat bes- terik ez dut emango 2 . Dena dela hori ez da artikulu honen asmoa, baizik eta ' Lan hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketaren Sailaren dirula- guntzaren babesean egin ahal izan dut (BFI99.53.DK). Honako erakunde eta pertsona hauei eskerrak eman nahi izango nieke: Euskaltzaindia eta IKER Taldea, International Computer Science Institute (Berkeley, California), Koldo Garai, eta María Cristobal. Txosten hau lan zabalago bateko zati bat da (Ibarretxe-Antuñano 2001). 2 Teoria honetaz interesatuek honako sarrera-lanak ikus ditzateke: Cuenca eta Hilferty (1999), Ibarretxe-Antuñano (arg.), Ungerer eta Schmid (1996). 305

Transcript of EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA … · hartzen dute: bata sorburua -errealitate fisikoa-...

EUSKAL KASU LOKATIBOAKHIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN

IKUSPUNTUTIK'

1. Ibarretxe-Antuñano

Txosten honen helburua euskal kasu lokatiboen azterketa bat aurkezteada. Azterketa hau hizkuntzalaritza kognitiboan kokatzen da eta txosten hone-tan ikusiko dugunez, hizkuntzalaritzarako beste marko teoriko batzuekinkonparatuz gero, nahikoa ezberdina da.

Ezberdintasun nagusia hizkuntza ulertzeko moduan datza. Paradigmateoriko honetan, hizkuntza gure eguneroko esperientzietan eta gure munduhonen ulermenean oinarrituta dago.

Biltzar honetan entzun ahal izan dugun beste txosten batean, KoldoGarairenean, hizkuntza ekintzak giza burmuinaren ekintzak direla ikusi dugu,eta giza gorputzean eta giza ingurunean mamituak direla. Giza burmuina gizagorputzean egoteak ezaguera edo kognizioa baldintzatuko ditu, eta ezagueragiza ingurunean gertatu beharko da.

Honako txostenean, zoritxarrez, ez dut hizkuntzalaritza kognitiboarenprintzipioak zehazteko lekurik izango, teoria honetako ideia orokor bat bes-terik ez dut emango 2 . Dena dela hori ez da artikulu honen asmoa, baizik eta

' Lan hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketaren Sailaren dirula-guntzaren babesean egin ahal izan dut (BFI99.53.DK). Honako erakunde eta pertsona haueieskerrak eman nahi izango nieke: Euskaltzaindia eta IKER Taldea, International ComputerScience Institute (Berkeley, California), Koldo Garai, eta María Cristobal. Txosten hau lanzabalago bateko zati bat da (Ibarretxe-Antuñano 2001).2 Teoria honetaz interesatuek honako sarrera-lanak ikus ditzateke: Cuenca eta Hilferty(1999), Ibarretxe-Antuñano (arg.), Ungerer eta Schmid (1996).

305

1. 1 BA R R E TX E-ANT UÑANO

euskal lekuzko kasuen ikerketarako paradigma honen ekarria aurkeztea etaazaltzea. Nire ustez, linguistika kognitiboak euskal hizkuntzalaritzari, etakasu honetan lekuzko kasuen ikerketari, ikuspuntu orain arte ezezagun etaberri bat eman ahal izango dio.

Lehenik eta behin has gaitezen euskal gramatika tradizionalek zelanaztertu dituzten euskal leku kasuak laburtzen.

1. EUSKAL LEKUZKO KASUAK GRAMATIKA TRADIZIONALETAN

Lekuzko kasuek talde berezia osatzen dute euskal deklinabidearenbarman, ez bakarrik lekua adierazteko erabiltzen direlako, baina baita gaine-rako kasuek ez bezalako zenbait berezitasun dituztelako. Berezitasunak hirudira:

(i) izen-sintagma bizidun eta bizigabeen arteko diferentziak (-gan /baita),

(ii) mugatu singularrean -a artikuluaren falta,

(iii) -ta- atzizkiaren beharra mugagabe eta mugatu pluralean izen-sintag-ma bizigabeekin.

Artikulu honetan, bosta leku kasuak aztertu ditut: lokatiboa edo inesiboa(-n), ablatiboa (-tik), adlatiboa (-ra), norabide zuzenekoa (-rantz), eta adlati-bo buruzkoa (-raino).

Oro har esan daiteke euskal lekuzko kasuez eginiko lanek (ikus erre-ferentzietako azpimultzoa) hita ikerketa arlo nagusi jorratu dutela: kasuenforma (atzizkiak eta euskalkietako aldaerak), aldaketa etimologikoak, eta era-bilera eta adierak, hain zuzen. Artikulu honetarako gehien interesatzen zaigu-na kasuen erabilera eta adiera da. Ikus dezagun zer esaten duten gramatikaerreferentzialek honen gainean.

Lokatiboak espaziozko kokapena adierazten du. Denborazko eremuanez kokapena soilik, aldia ere adierazten du. Zenbait kasutan, modua (patxada-n) eta jarduera ere (poker-ean) adierazten ditu. Testuinguru batzuetan, zenbataldiz (hiru-ta-n) eta zenbatean (hiru mila pezeta-ta-n) galderei dagokie.

Nahiz eta zenbait gramatikak (adib. Euskaltzaindia 1991) leku genitiboa (-ko) talde hone-tan sartu, nik ez dut hau ondo ikusten kasu honen ezaugarri bereziengatik (ikus de Rijk 1993eta Trask 1997: 100-102).

306

EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUT/K

Zenbait euskalkitan, lokatiboa partitiboari (isil-ik-an) eta ablatiboari (mendi-tik-an) eransten zaie balio indartzailea emateko.

Ablatiboak espaziozko eta denborazko abiaburua aipatzen du.Testuinguru batzuetan zeharbidea adieraz dezake'. Zenbait esapidetan modua(gogo-tik) eta jarduera (esate-tik) adierazteko erabiltzen da.

Adlatiboak norabidea adierazten du bai espaziozko eremuan bai denbo-razko eremuan. Adlatiboak jarduerako asmoa ere adieraz dezake (ad. perre-txiko-ta-ra). Azkenik, zenbait moduzko esapidetan erabiltzen da (ad. euskalera-ra, aisia-ra)

Norabide zuzenekoak, espaziozko eremuan, ibiliaren norabidea adieraz-ten du baina azken muga aipatu barik. Ez da denborazko eremuan aplikatzen.

Adlatibo buruzkoak, espaziozko eremuan, bide tarte baten azken mugaaipatzen du. Adiera berbera dauka denborazko eremuan 5 (ad. oraindino) etaneurria adierazten duenean (Hogeita bosteraino kontatu dut).

Laburpen txiki honek erakusten digunez, gramatika tradizionalek lekuz-ko kasuei arlo ezberdinetako adierak ematen dizkiete: espazioa, denbora, jar-duera, xedea, modua, etab. Baina gramatika hauek egiten ez dutena esanahihauen nondik-norakoak ematea da. Hau da, gramatika hauek kasuen erabil-penaren zerrenda besterik ez dute ematen, eta adibidez ez dute tutik ere esa-ten esanahi hauetako motibazio semantikoaz edo adiera hauen arteko harre-manez.

Horregatik, artikulu honetako hipotesia da euskal lekuzko kasuen adie-rek eragite semantiko bat daukatela. Hipotesi hau osatzeko, ondorengo galde-rak aztertuko ditugu:

• Nola lortzen dugu hainbeste esangura ezberdin? Zergatik? Zeren edukisemantikoari esker? Kasuari ala aditzari esker?

• Kasuen adieren arteko harremanak: zeintzuk eta nolakoak dira?• Nolakoa da espazioaren ulermena?

' Esangura honen gainean ikus 3.3 atala.Normalean, euskalki batzuetako espresio batzuk izan ezik, arte posposizioa erabiltzen da

denborazko azken puntua aipatzeko. Gai honetaz ikusi Euskaltzaindia 1991: 266-270.

307

I. /BARRETXE-ANTUÑANO

2. HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN EKARRIAK

Galdera hauetarako erantzunak lortzea ez da erraza; aitzitik, oso zaila da,eta txosten honetan ez dugu erantzun zehatz-mehatz bat aurkitzea esperobehar. Hemen arazo hauek konpontzeko bide berri bat bakarrik ireki nahidut, jatorrizko lanek erantzun finkoagoa proposatu beharko lukete.

Hau esanda, orain hizkuntzalaritza kognitiboaren tresna batzuk azaltzenhasiko naiz. Tresna edo mekanismo hauek zeintzuk diren jakin behar dugu,gure helburua bete nahi badugu. Hauek dira:

(i) Higitzailea eta mugarria kontzeptuak. Langackerek (1987, 1991)Gestalt psikologiatik hartzen ditu izen hauek eta honela definitzen ditu:

-`Higitzailea' (trajector): erlazio bateko kide nabarmenena da.-`Mugarria' (landmark): erreferentzi puntua da.

(ii) Gailentzea edo `profiling' (Langacker 1987, 1991, 2000) erlazio bate-ko kide bat besteen gainetik nabarmentzea da, gailentzearen ondorioz, kidehau gainerakoak baino leku inportanteagoan geratuko da

(iii) Irudi-eskemak, Johnson -i jarraiki (1987), gure zentzumen, motrizita-te eta gorputzaren esperientzian oinarritzen diren egitura abstraktu eta aurrekontzeptualak dira. Egitura hauek gestaltikak dira eta osagarriak edo rolakdauzkate. Osagarrien arteko harremanak finkoak dira. Gure azterketarako biirudi-eskema behar ditugu:

-Abiaburua-Bidea-Helburua eskema (Johnson 1987). Eskema honek ibil-tarte bati egitura ematen dio. Hiru osagarri ditu: abiaburua (higitzen hastenden lekua), bidea (abiaburutik helbururako tartea), helburua (ailegatu nahi denlekua).

-Muga eskema (Bretones, Cristóbal, eta Ibarretxe, arg.). Honek diment-sio bakarreko muga bat, bi eta hiru dimentsioko espazioarekin lotzen du. Hiruosagarriak ditu: gune A, muga, eta gune B.

(iv) Sare lexikalak (Lakoff 1987, Langacker 1991, 2000, Rice 1996, Sandraeta Rice 1995) hitzen esanguren arteko harremanak erakusten dituzten egitu-rak dira. Egitura hauek adierek dituzten elkarren arteko loturak eta antzeko-tasun kontzeptuala jakinarazten dizkigute.

Hemen Lakoffek (1987) proposatutako sare lexikal mota bat erabiltzendugu, hots, `kategoria erradiala'. Honek kide nagusi bat dauka, prototipoa edoadiera eredugarria deritzona, eta horren inguruan beste esanahi guztiak anto-latzen dira. Adiera eredugarriaren eta besteen arteko loturak mekanismo kog-nitiboen bidez lortzen dira.

308

EUSKAL KA.SU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK

(v) Polisemia konposizionala (Ibarretxe-Antuñano 1999a 6). Oinarrizkoideia da hitz bateko adiera guztiak hitz horren eta ondoko elementu guztieneduki semantikoaren elkarreraginaren eskutik sortzen direla.

Elementu hauetako eduki semantikoaren betebeharra ez da berbera kasuguztietan. Batzuetan elementu batek besteek baino garrantzi handiagoa daukaesanahiaren sorketan. Ondorioz, kasu batzuetan elementuaren eduki semanti-koan oinarriturik aurresan daiteke esanahia, baina beste kasu batzuetan ezinda. Lehenei `polisemia aurresangarria' deritze, eta bigarrenenei `polisemiaaurresan-ezina' (Ibarretxe-Antuñano 19996).

(vi) Metafora esparru kontzeptual ezberdinen artean gertatzen denproiekzioa da (Lakoff eta Johnson 1980, 1999). Proiekzioan bi arloek partehartzen dute: bata sorburua -errealitate fisikoa- da, eta bestea xedea -errealita-te abstraktuagoa. Proiekzioa sorburutik xedera gertatzen da. Hau da, sorbu-rutik ateratako egiturak xedera proiektatzen edo bidaltzen dira.

Ikusiko dugunez, hemen aipatzen ditugun metaforak irudi -eskemetanoinarrituta daude. Irudi-eskemek metaforei emandako egituraren gaineanmetafora eraikitzen da.

3. MOTIBAZIO SEMANTIKOA LEKUZKO KASUETAN: OHAR BA-TZUK

3.1. Sare lexikalak eta adiera eredugarriak

Ikusi dugunez lekuzko kasuek adiera ugari daukate, batez ere lokatiboak.Kasu hau, hots, lokatiboa, instrumentalarekin batera, deklinabideko kasurikemankorrena da. Alabaina, geure buruari egin behar dizkiogun galderak hauekdira: egia ote da kasu honek hainbeste esanahi daukala? Adiera hauek benetanote dira desberdinak bata bestearekin konparatuz gero? Denak maila berbere-an koka ditzakegu?

Nik ezetz erantzungo nuke. Nire ustez lokatiboak, eta baita gainerakokasuek ere, esanahi nagusi bat eta bakarra daukate, eta gainontzeko erabilerakedo adierak hark eraginiko hedapenak besterik ez dira. Guztien artean sare

Ibarretxe-Antuñanoren lan honetan (1999a) polisemia konposizionalari `graduable poly-semy' izena ematen zion.

309

I. IBARRETXE-ANTUÑANO

lexikala osatzen dute'. Prototipo teoriari jarraiki (ikus Rosch 1973, 1977, 1978,1983; Rosch eta Mervis 1975; Mervis eta Rosch 1981), esanahi nagusi hori, edoadiera eredugarria, ez da besteetatik sortutako abstrakzioa, baizik eta adiera-ren kategoriarik arruntena eta tipikoena, kategoria horretako adibiderikonena, alegia.

Beraz, lekuzko kasuei dagozkien adiera eredugarriak 1. Taulakoak dira:

1. Taula: leku kasuen adiera eredugarriak

- Lokatiboa —› kokapena

- Ablatiboa -+ abiaburua

- Adlatiboa —, helburua

- Norabide zuzenekoa --› norabidea

- Adlatiboa bukatuzkoa —› helmuga

Gainerako adierak adiera eredugarriari lotzen zaizkio, zenbait mekanis-moren bitartez: irudi-eskemak, polisemia konposizionala, eta metaforak, hainzuzen.

3.2. Irudi-eskemak eta gailentzea

Esan dugun bezala, irudi-eskema gure zentzumen, motrizitate eta gor-putzaren esperientzian oinarritzen diren egitura abstraktu eta aurre kontzep-tualak dira. Euren funtzio nagusia kasu lokatiboetan euskarak duen espazioa-ren kontzeptualizatze edo ulermenean gertatzen diren egitura aurre kontzep-tualak zehaztea da. 2. Taula honetan ikus dezakegunez, kasu bakoitzari irudi-eskema bat dagokio. Lokatiboari Muga eskema, eta bestei Abiaburu-Bide-Helburu eskema (hemendik aurrera, ABH eskema).

' Arlo honetan, beste askoren artean ikusi Brugman (1981), Cuyckens (1991), Herskovits(1987), Ibarretxe-Antuñano (2002), Lindner (1982), Vandeloise (1984).

310

EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK

2. Taula: Leku kasuen Irudi-eskemak eta gailendutako rolak.

LEKUZKO KASUAK IRUDI -ESKEMA GAILENDUTAK ROLAK

Lokatiboa Muga eskema Gune AAblatiboa ABH eskema AbiaburuaAdlatiboa ABH eskema HelburuaNorabide zuzenekoa ABH eskema Helburua + Bidea (bektorea)Adlatibo bukatuzkoa ABH eskema Helburua + Bidea (muga)

Baina kasu hauek bata bestearengandik benetan bereizten dituena irudi-eskeman gailendutako osagarria edo rola da. Lokatiboan gailendutako rolaGune A da. Gogoan izan behar dugu, gunea edozein dimentsioko espazioadela. Ablatiboan Abiaburua rola gailenduta dago, adlatiboan Helburua, nora-bide zuzenekoan Helburua eta Bidea, eta adlatibo bukatuzkoan Helburua etaBidea. Azken bi kasu hauek Bidea rolaren osagarri baten bidez elkarrengandikbereiziko dira. Norabide zuzenekoak Talmy-k (2000) deitu dion `Bektorea',hau da, bideko norabidea, gailentzen du; adlatibo bukatuzkoak, berriz, bide-ko muga bat, helmugas.

Kontuan izan behar dugu azken hiru kasu hauek Helburu rola konparti-tzen dutela, eta bereizgarri dutena bigarren rola gailenduta izatea dela.Norabide zuzenekoa eta adlatibo bukatuzkoa adlatibo kasutik datoz bai mor-fologikoki bai semantikoki. Bi kasu hauek adlatiboaren erabileraren zehazta-pen lexikalak besterik ez direla argudiatzen dut. Hau da, norabide zuzeneko-aren eta adlatibo bukatuzkoaren eduki semantikoa adlatiboaren bidez aipadaiteke, baldin eta testuingurua eta kasu honekin doazen elementuen esangu-ra egokiak badira. Ikus ditzagun adibide batzuk ideia hau azaltzeko.

Etxera abiatu zenEtxera iritsi zen

Zure lagunak ikusi ninduenean, etxera nindoanErosketak egin ondoren etxera joan nintzen

Adibide multzo hauetan adlatiboa erabili arren, (a) adibideetan ibiliarennorabidea etxerako bidean nengoela ulertzen da, eta (b) adibideetan, aldiz,etxean bertan gaudela. Beste era batean, (a) adibidetan adlatiboak ibiliaren

Beste era batean, adlatibo bukatuzkoa, Vendlerren (1967) arabera, kasu `telikoa' da.

(1.a)(1.b)

(2.a)(2.b)

311

I. I BA R R E TX E-ANT UÑANO

norabidea, baina muga aipatuta barik, adierazten du eta (b) kasuetan, bidebaten azken helmuga. Laburbilduz, adlatiboak norabide zuzenekoaren etaadlatibo bukatuzkoaren funtzioak bete ditzake.

Hala ere, adlatiboak balore hauek izateko testuingurua oso baldintzatutadago. (1) adibideetan, esangura hauek ez lirateke posible izango aditzareneduki semantikorik gabe: Abiatu aditzak berak muga gabeko norabidea aipa-tzen du eta iritsi aditzak, bestaldetik, ailegatutako helmuga. (2) adibideetan,esangura hauen sortzailea aditzaren aspektua da: (2.a)-n ekintza ez-burutua daeta (2.b)-n burutua9.

Baldintza hauek ez dira beharrezkoak norabide zuzenekoa eta adlatibobukatuzkoa'° erabiltzen baditugu adlatiboaren ordez, eta aditz `neutro' baterabiltzen badugu. Horregatik bi kasu hauek adlatiboaren erabileraren zehaz-tapen lexikalak direla esan daiteke.

Etxerantz abiatu / joan zenEtxeraino iritsi / joan zen

Kasu bakoitzari irudi-eskema bat dagokio, eta kasu bakoitzak osagarriedo rol espezifikoa azpimarratuta dauka. Baina galdera hauxe da: Zertarakobehar dugu hori guztia? Ipin ditzagun adibide batzuk erantzun ahal izateko.

(4) Mikel gelan sartu da(5) Mikel gelara sartu da

Adibide bi hauek ia gertaera berbera deskribatzen dute: higitzaile edo tra-jector bat daukagu, hau da, Mikel higitzaile hau bide batetik mugitzen da,muga bat zeharkatzen du eta azkenean, helburu baten barruan, hots, gelabaten barruan, bukatuko du.

Nahiz eta bi esaldi hauek deskribapen berdina izan, hiztunek ezberdinta-sun batzuk sumatzen dituzte. Inferentziak desberdinak dira. (4) esaldian sor-tutako inferentzia da higitzailea gelan sartzen dela eta hantxe bertan gelditzendela. (5) esaldikoan, bestalde, ez dakigu higitzailean han gelditzen den ala ez.Dakigun gauza bakarra hauxe da: higitzaileak hautatutako helburua gela delaeta haraxe iritsi dela. Ez dakigu zenbat denbora ematen duen gelan.

9 Hurrengo atalean ikusiko dugunez, hauek `polisemia konposizionalaren' adibideak dira.'° Kontuan izan behar dugu, halaber, aditzaren aspektuak adlatibo bukatuzkoaren erabilpe-na baldintzapetzen duela. Adibidez, etxeraino nindoan esaldia gaizki legoke. Esaldi haukonpontzeko edota norabide zuzeneko kasua erabiltzen dugu (etxerantz nindoan) edotaaditzaren aspektua (etxeraino joan nintzen).

(3.a)

(3.b)

312

EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK

Esaldietako elementu guztiak, lekuzko kasua izan ezik, berdinak dira etahorregatik zilegi da pentsatzea desberdintasun hauek lekuzko kasuek sorta-razten dituztela. Baina, nola erakuts dezakegu hau formalki? Nik irudi-eske-men bitartez eta haien osagarri arteko loturaren bidez erakutsi ahal dugulaargudiatzen dut.

Sartu aditzari bi irudi-eskema dagozkio: alde batetik, Muga eskema etabeste alde batetik, ABH eskema. Muga eskematik Muga eta Gune B osagarriakgailenduta daude. Sartu aditzak beti `helburua' aipatzen du, eta leku batetik,Gune A-tik, beste batera joateko, Gune B-ra, muga bat zeharkatu behar da.

1. Irudia: (4) eta (5) esaldien arteko desberdintasunak

Muga eskema –, Gune B Muga eskema –■ Gune BMuga eskema • ABH eskemaGune B ABH eskema -, helburua Helburua ABH eskema –■ helburua

1Gune B egoera estatikoa

N VMikel gelara sarta da

1Helburua –■ egoera mugikorra

ABH eskematik Helburu rola gailenduta dago. Gune B eta Helburu osaga-rriak lotuta daude". Horixe izan da sartu aditzaren egituraren deskribapena.

(4) esaldian, sartu kasu lokatiboarekin doa. Dakigunez, lokatiboak Mugaeskema pizten du eta gailenduta duen rola Gune B" da. Horrekin zer esan nahidugu? Bada egoera estatikoa birritan azpimarratua dagoela, aditzaren bidezeta kasuaren bidez; mugimendua, berriz, behin bakarrik, aditzaren bitartez.

(5) esaldian, leku kasuak dakarrena desberdina da. Adlatiboak mugimen-dua aipatzen du. Gogoan izan behar dugu kasu hau ABH eskemaren Helburuosagarrian sustatzen dela. Beraz, (5) esaldian, birritan azpimarratutako edo

" Irudi-eskemaren osagarri arteko loturei edo `bindings'ei buruz, ikusi Bergen, Chan, etaPaskin (arg.). Bretones, Cristóbal, eta Ibarretxe-ri (arg.) jarraiki, honako ikurrak •••`lotura'adierazteko erabiltzen da testuan zehar.12 Sartu aditzaren deixiarengatik, kasu lokatiboak Muga eskemaren Gune B gailendutadauka, Gune A-ren ordez.

313

I. /BARRF.TXE-ANTUÑANO

gailendutako elementua ez da egoera estatikoa, egoera mugikorra baizik,mugimenduaren helburua hain zuzen.

Bi esaldi hauen arteko ezberdintasunak 1. Irudian erakusten dira.

3.3. Polisemia konposizionala

Aurreko adibideetan, (4) eta (5), sartu aditzak esaldien esanguraren sor-ketan garrantzi handia zuen. Esaldi horiei, sartu aditza kenduko balitzaie, esa-nahi desberdina izango lukete. Beste era batean esanda, aditz honen lekuanbeste aditz bat ipiniko bagenu, egoera erabat desberdin batekin egingo genu-ke topo. Adibidez, lokatiboarekin joan aditza sartuz gero (6) esaldian bezala,emaitza latza jasoko genuke: esaldi okerra euskaraz. Joan aditzaren ordez,aditz estatiko bat sartuz gero, adiera estatikoa izango genuke. (7) esaldiakMikel leku horretan egon dela bakarrik aipatzen du.

(6) * Mikel gelan joan da(7) Mikel gelan egon da

Ikusten dugunez, esaldiaren esangura lortzeko funtsezkoa da sartu adi-tzaren eduki semantikoa. Fenomeno horri edo egoera horri 'polisemia konpo-sizionala' deritzot. Beste adibide batzuekin hasi aurretik, gogora gaitezen zerden polisemia konposizionalaren oinarrizko ideia: hitz bateko esangurak hitzhonetako eta ondoko elementu guztien eduki semantikoaren elkarreraginareneskutik sortzen direla. Dakigunez, parte hartzen duten elementu hauetakoeduki semantikoak ez du garrantzi bera kasu guztietan. Batzuetan, zein denesaldiaren interpretazioa aurresan daiteke elementuen esanahiarengatik, bainabeste batzuetan hori ezinezkoa da. Ikus ditzagun bi adibide hauek.

(8) Mikel leihotik sartu da

(8) esaldiak Mikel leihotik zehar barrura etorri dela adierazten du.Honako esaldi batean, gramatika tradizionalek ablatiboak `zeharbidea' adieraadierazten duela esango lukete. Hala ere, nire ustez, `zeharbidea' delako inter-pretazio hau honako elementuaren bidez lortzen dugu: leiho izena —zeharkadaiteken elementu bat—, eta sartu aditza —gogoan izan aditz honek gailen-tzen dituen osagarriak—: alde batetik, Gune B eta Muga eta, beste alde bate-tik, Helburua. Ablatiboak 'abiaburua' edo 'mugimendua hasten den puntua'besterik adierazten ez duela argudiatzen dut. Hala ere, beste bi elementuhorien adierak `zeharbidea' aipatzen dutelako jasotzen du (8) esaldiak halakointerpretazioa. Gauzak ezberdinak dira hurrengo esaldian:

(9) Mikel leihotik etorri da

314

EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOARL.'N IKUSPUNTUTIK

Goiko esaldi honetako ulerkuntza ez dago hain garbi. Bi esangura hauta-tu daitezke: alde batetik, `zeharbidea' eta beste alde batetik `abiaburua'. Esaldihonetako zalantzagarritasuna 2. eta 3. Irudietan erakusten da.

2. Irudia: `zeharbidea' 3. Irudia: `abiaburua'

Kanpoko testuinguru gehiagorik gabe ezin da anbiguotasun hori kon-pondu. Baina zergatik gertatzen da hori? la esaldiaren elementu guztiak ber-dinak dira aditza izan ezik. (9) esaldian etorri aditza daukagu eta aditz honeneduki semantikoak ez dauka zeharkatzearekin zer ikusirik. Hau da, bere edukisemantikoak ABH eskemaren bitartez egituratzen da eta ez Muga eskemaz,sartu aditzaren kasuan bezala.

Baina orduan nola sortzen da zalantzagarritasun hori? Leiho izenarenbidez, hain zuzen ere, izen honek bai `zeharbide' bai `abiaburu' interpretazio-ak onartzen dituelako. (8) esaldian sartu aditza dagoenez, leiho izenaren`zeharbide' interpretazioa hautatzen da, baina (9) esaldian bai ablatiboak etabai aditzak, bi-biek `abiaburua' adierazten dutenez, bada leiho izena anbiguo-tasun honen esku dago.

Laburbilduz, ablatiboak adiera eredugarri bat dauka, hots `abiaburua'.Ablatiboaren ondoko elementuen arabera, ablatiboa `abiaburu' adieratik`zeharbide' adierara heda daiteke. Hedapen semantiko hau polisemia konpo-sizionalaren bitartez lortzen da. Kasu batzuetan, hemen (8) esaldian, emaitza-ko interpretazioa aurresan daiteke, eta beste kasu batzutan ordea, hemen (9)esaldian, ezin da aurresan emaitzako interpretazioa zalantzagarria delako.Lehenengoak `polisemia aurresangarria'-ren adibideak dira, eta bigarrenekoak`polisemia aurresan-ezina'-renak.

3.4. Metafora

Bigarren atalean esan dugun modura, metafora esparru kontzeptualezberdinen arteko proiekzioa da. Proiekzioa sorburu fisiko batetik xede abs-

315

I. I BAR R £TX E-ANT UNANO

traktuago batera gertatzen da. Honako atalean, leku kasuen esangurak adie-razteko metafora zelan ezartzen den aztertuko dut.

Ia leku kasu guztiek denbora adierazten dute, baina nola azal daitekelotura hori? Hizkuntzalaritza kognitiboan lotura hori metaforen bidez lor-tzen dela argudiatzen da. DENBORA LEKUA DA metafora, hain zuzen (Lakoffand Johnson 1980, 1999; Radden 2001). Hemen, sorburu eremua espazioa daeta xedearena denbora. Hau da, lekuaz edo espazioaz daukagun esperientziaeta ulermena denbora zer den azaltzeko erabiltzen dugu.

Metafora hau oso konplexu eta emankorra da eta beraren barruan zenbaitazpimetafora aurki ditzakegu. Ikus ditzagun adibie ltzuk.

(10) 1972. urtean jaio nintzen(11) 1995etik 1999ra Edinburgon bizi nintzen

(10) esaldia DENBORAZKO KOKAPENA LEKUZKO KOKAPENA DA metafora-ren adibide bat da. Hemen leku finko batean kokatuta egotetik jasotzen denesperientzia denborazko eremura proiektatzen da, ondorioz, esaldi honetan1972. urtean esatearekin data finko batean kokatua egotea adierazten da.

(11) esaldia DENBORALDIA IBILTARTE OSOA DA metaforaren adibide bat da.Ibarretxe-Antuñano (2003) dioenez, euskaran, higialdi batzuen deskribatzera-koan, abiaburua eta helburua aipatzeko joera nabarmengarri bat aurkitzen da,baita aipatzeko beharra ez dagoenean ere. Adibidez, erorketa bat deskribatze-rakoan, Leihotik behera erori da esateko joera dago Leihotik erori da beha-rrean. Joera horri `ibiltarte osoa hipotesia' deritzo. Leku batetik bestera dago-en tartea —ibiltarte osoa- metafora honen sorburua da eta esperientzia horidenborazko xedera bidaltzen da. Beraz, denboraldi bat ibiltarte oso bat beza-la ulertzen da.

Denborazko eremurako hedapen semantikoez aparte, beste hedapen ba-tzuk daude, hauen artean `jardueraren asmoa' (12) esaldian bezala.

(12) Perretxikotara joan da

Hemen, adlatiboak jardueraren asmoa adierazten du. Hedapen hau,Kabata eta Ricek (2001) dioten bezala zenbait hizkuntzatan agertzen dena,XEDEAK NORAKOAK DIRA metaforaren bidez azaltzen da (Lakoff 1987, 1993).Xede bat edo asmo bat lortzea, adibide honetan `perretxikoak hartzea', non-baitera joatearen esperientzia horretan oinarritua dago.

4. ONDORIOAK

Artikulu honetan euskal kasu lokatiboen polisemiaz hitz egin dugu. Kasu

316

EUSKAL KASU LOKATIBOAK IIIZKUNTZALARITZA KOGN%17BOARIiN IKUSPUNTUTIK

hauek eremu ezberdinetako zenbait esangura aipatzen dute: espazioa, denbo-ra, jardueraren asmoa... Nire proposamenak horrela dio:

Adiera guztiak, eta nolabait esateko kasuen erabilera, motibazio semanti-ko baten bidez sortzen dira. Hau da, motibazio semantiko horrek haien egi-tura ematen die eta haien arteko harremanak nolakoak eta zeintzuk direnazaltzen du.

Kasu hauen esanahiek sare lexikalak osatzen dituzte. Sare lexikaletanadiera prototipiko bat dago kasu bakoitzean: lokatiboan kokapena, ablatibo-an abiaburua, adlatiboan helburua, norabide zuzenezkoan bektorea, eta adla-tibo bukatuzkoan muga.

Kasu bakoitzeko gainerako esangurak adiera prototipikoaren hedapensemantikoak dira eta ondorioz, prototipo honekin lotuta daude. Adiera pro-totipiko honekiko loturak mekanismo kognitiboen bidez garatzen dira, irudi-eskema, polisemia konposizionala, eta metaforaren bidez, hain zuzen ere.

Hemen aurkeztu dudan proposamena oraindik bukatugabea da. Zenbaitildo ukitu gabe gelditu dira artikulu honetan. Adibidez, leku kasuen euskalkibakoitzeko erabileraren salbuespenak azaltzea —zergatik Bizkaieraz, ihardu-raren asmoa aipatzeko lokatiboa (ogitan noa) erabiltzen da adlatiboa beharre-an—, edota beste mekanismo kognitiboek, metonimiak kasu, betetzen dutenfuntzioa hedapen semantikoan aurkeztea. Gai hauek jatorrizko eta apartekolanetan aztertu beharko lirateke, zeren eta artikulu honen helburu nagusiaeuskal leku kasuak ikerketarako hizkuntzalaritza kognitiboen ekarria aurkez-tea besterik izan ez baita. Dena dela, txosten honen bitartez kasu hauen erabi-leraz eta adieraz pixka bat gehiago jakiteko lagungarria izan dela espero dut.

ERREFERENTZIAK

BERGEN, B. K., CHANG, N. eta PASKIN, M. Argitarabidean. "Simulation-based language understanding in Embodied Construction Grammar". J. Óst-man (arg.) Construction Grammar(s): Cognitive and Cross-languageDimensions.

BRETONES, C. M. C., eta IBARRETXE, I. Argitarabidean. "The construc-tion salir-de in Spanish: How Spanish speakers conceptualise exiting events".Mirjam Fried and Hans Boas (argk.) Construction Grammar: Back to theRoots. Amsterdam and Philadelphia: John Benjamins.

317

1. 1 BAR R E TX E-ANT UÑANO

BRUGMAN, C. 1981. The Story of Over. MA Thesis. University ofCalifornia at Berkeley. Distributed by L.A.U.T. July 1993. Series . Paper Nr.102.

CUENCA, M. J. eta HILFERTY, J. 1999. Introducción a la lingüística cogni-tiva. Barcelona: Ariel.

CUYCKENS, H. 1991. The Semantics of Spatial Prepositions in Dutch: aCognitive-Linguistic Exercise. PhD Thesis. University of Antwerp.

EUSKALTZAINDIA. 1991. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak 1-II. Iruñea:Euskaltzaindia.

HERSKOVITS, A. 1986. Language and Spatial Cognition: AnInterdisciplinary Study of the Prepositions in English. Cambridge: CambridgeUniversity Press.

IBARRETXE -ANTUÑANO, I. 1999a. Polysemy and Metaphor in PerceptionVerbs: A Cross-linguistic Study. PhD Thesis. University of Edinburgh.

IBARRETXE -ANTUÑANO, I. 1999b. "Predictable vs. unpredictable poly-semy". S.J. Hwang and A. Lommel (argk.) LACUS Forum 25: 201-211.

IBARRETXE -ANTUÑANO, I. 2001. "An overview of Basque locationalcases: Old descriptions, new approaches". International Computer ScienceInstitute Technical Report No. 01-006. University of California at Berkeley.

IBARRETXE -ANTUÑANO, I. 2002. "The conceptual structure of Basqueburun `head". Fontes Linguae Vasconum XXXIV, 91: 463-491.

IBARRETXE-ANTUÑANO, I. 2003. "Motion events in Basque nomatives".Sven StrSmquist eta Ludo Verhoeven (argk.) Relating events in narrative:Typological and contextual perspectives. Hillsdale, NJ: Lawrence ErlbaumAssociates.

IBARRETXE -ANTUÑANO, I. Argitarabidean. "What's Cognitive Linguis-tics? A new framework for the study of Basque". Journal of the Institute ofBasque studies, 1.

JOHNSON, M. 1987. The Body in the Mind. The Bodily Basis of Meaning,Reason, and Imagination. Chicago: Chicago University Press.

KABATA, K. eta RICE, S. 2001. "The Allative: In cross-linguistic perspec-tive and extension". 7` h International Cognitive Linguistics Conference-nemandako hitzaldia. Santa Barbara, California, U.S.A.

318

EUSKAL KASU LOKATIBOAK HIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKU.SPUNTUTIK

LAKOFF, G. 1987. Women, Fire, and Dangerous Things. What CategoriesReveal about the Mind. Chicago: Chicago University Press.

LAKOFF, G. 1993. "A contemporary theory of metaphor". A. Ortony(arg.) Metaphor and Thought. Cambridge: Cambridge University Press, 202-251.

LAKOFF, G. eta JOHNSON, M. 1980. Metaphors We Live By. Chicago:Chicago University Press.

LAKOFF, G. eta JOHNSON, M. 1999. Philosophy in the Flesh. TheEmbodied Mind and its Challenge to Western Thought. New York: BasicBooks.

LANGACKER, R. W. 1987. Foundations of Cognitive Grammar, Vol: 1:Theoretical Prerequisites. Stanford: Stanford University Press.

LANGACKER, R. W. 1991. Concept, Image, and Symbol. The CognitiveBasis of Grammar. Berlin and New York: Mouton de Gruyter.

LANGACKER, R. W. 2000. "A dynamic usage-based model". MichaelBarlow eta Susanne Kemmer (arg.) Usage-based Models of Language.Stanford: CSLI Publications, 1-65.

LINDNER, S. J. 1982. A lexico-semantic analysis of English verb particleconstructions with `out' and `up'. PhD Dissertation. University of California,San Diego.

MERVIS, C. B. eta ROSCH, E. 1981. "Categorization of natural objects".Annual Review of Psychology 32: 89-115.

RADDEN, G. 2001. "Time as Space". CLEAR. Cognitive Linguistics:Explorations, Applictions, Research (New Series). No 5. University ofHamburg.

RICE, S. 1996. "Prepositional prototypes". Martin Pütz eta René Dirven(argk.) The Construal of Space in Language and Thought. Berlin and NewYork: Mouton de Gruyter, 135-165

RIJK, R. P.G. de 1993. "Basque hospitality and the suffix –ko". J.I. Hualdeeta J. Ortiz de Urbina (argk.) Generative Studies in Basque Linguistics.Amsterdam and Philadelphia: John Benjamins, 145-162.

ROSCH, E. 1973. "Natural Categories". Cognitive Psychology 4: 328-50.

ROSCH, E. 1977. "Human Categorization". N. Warren (arg.) Studies inCross-cultural Psychology. London: Academic Press, vol. 1, 1-49.

319

I. IBA R R ETX E-ANT UÑANO

ROSCH, E. 1978. "Principies of categorization". E. Rosch eta B. B. Lloyd(argk.), Cognition and categorization. Hillsdale, NJ: Erlbaum, 27-48.

ROSCH, E. 1983. "Prototype classification and logical classification". E.Scholnik (arg.) New Trends in Cognitive Representation, Challenges toPiaget's Theory. Hillsdale: Lawrence Erlbaum, 73-86.

ROSCH, E. eta MERVIS, C. 1975. "Family resemblances, Studies in theinternal Structure of Categories". Cognitive Psychology 7: 573-605.

SANDRA, D. eta RICE, S. 1995. "Network analyses of prepositional mea-ning: Mirroring whose mind- the linguist's or the language user's?" CognitiveLinguistics 6-1: 89-130.

TALMY, L. 2000. Toward Cognitive Semantics. Vol 1-2. Cambridge, Mass:MIT Press.

TRASK, L.R. 1997. A History of Basque. London: Routledge.

UNGERER, F. eta SCHMID, H.-J. 1996. An Introduction to CognitiveLinguistics. London: Longman.

VANDELOISE, C. 1991. Spatial Prepositions: A Case Study from French.Chicago: Chicago University Press.

VENDLER, Z. 1967. Linguistics in Philosophy. Ithaca, NY: CornellUniversity Press.

Euskal gramatikari buruzko lanak

AULESTIA, G. 1989. Basque-English Dictionary. Reno and Las Vegas:University of Nevada Press. Euskal gramatikari buruzko gehigarria.

AZKUE, R M. 1969. [1923-25]. Morfología Vasca. Bilbao: La GranEnciclopedia Vasca.

EUSKALTZAINDIA. 1991. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak 1-II. Iruñea:Euskaltzaindia.

HUALDE, J. I. eta ORTIZ DE URBINA, J. Argitarabidean. A Grammar ofBasque. Amsterdam and Philadelphia: John Benjamins.

LAFFITE, P. 1979. [1944]. Grammaire basque (navarro-labourdin littérai-re). Donostia: Elkar.

LAKA, I. d.g. A Brief Grammar of Basque. http://www.ehu.es/gram-mar/index.htm.

320

EUSKAL KASU LOKATIBOAK IIIZKUNTZALARITZA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK

ORTIZ DE URBINA, J. 1989. Some Parameters in the Grammar of Basque.Dordrecht: Foris.

VILLASANTE, L. 1978 [1983]. Estudios de Sintaxis Vasca. Oñate: Ed.Franciscana Aranzazu.

ZUBIRI, I eta ZUBIRI, E. 1995. Euskal Gramatika Osoa. Bilbo: Didaktiker.

Euskal lekuzko kasuen historiad buruzko lanak

GÓMEZ, R. 2000. "De re. etymologica: vasc. –(r)antz `hacia"'. LEHIA/EHUko eskuizkribua, Gasteiz.

HUALDE, J. I., LAKARRA, J. A. eta TRASK, R.L. (arg.) 1995. Towards aHistory of Basque Language. Amsterdam and Philadelphia: John Benjamins

JACOBSEN, W.H. 1977. "The Basque locative suffix". Douglass, W.A.,R.W. Etulain, eta W.H. Jacobsen (argk.) Anglo-American Contributions toBasque Studies: Essays in Honor of Jon Bilbao. Reno: Desert ResearchInstitute Publications on the Social Sciences, no 13.

LAFON, R. 1933. "Basque et langues kartvéles: á propos des postpositionsbasques formées au moyen de –gan". Revista Internacional de Estudios Vascos24: 150-172.

LAFON, R. 1972. "Basque". Thomas A. Sebeok (arg.) Current Trends inLinguistics. Vol. 9. Linguistics in Western Europe. The Hague, Paris: Mouton,1744-1792.

LAKARRA, J. A. 1984. "Bizkaiera zaharreko ablatiboaz". Anuario delSeminario de Filología Vasca `Julio de Urquijo' 18.1: 163-193.

MICHELENA, L. 1993. [1977]. Fonética Histórica Vasca. Donostia:Donostiako Foru Aldundia.

RIJK, R. de 1981. "Euskal morfologiaren zenbait gorabehera". Euskal lin-guistika eta literatura: bide berriak. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 83-101.

RIJK, R. de 1992. "`Nunc" vasconice'. Anuario del Seminario de FilologíaVasca `Julio de Urquijo' 26: 695-724.

SCHUCHARDT, H. 1923. Primitiae Linguae Vasconum. Salamanca:Colegio Trilingüe-CSIC, 1947 (A. Irigaray itzultzailea).

TRASK, R.L. 1997. The History of Basque. London and New York:Routledge.

321