GABONAK - getxo.eus · Lehiaketa Getxoko Erakusleiho Lehiaketaren XXIV. edizioa martxan da. Aurten...

4
Ejemplar gratuito www.getxo.net [email protected] Abendua 2014 GABONAK Gabonak, GetxOn hobeto

Transcript of GABONAK - getxo.eus · Lehiaketa Getxoko Erakusleiho Lehiaketaren XXIV. edizioa martxan da. Aurten...

Ejemplar gratuito

[email protected]

Abendua

2014

GABONAK

Gabonak, GetxOn hobeto

GetxOpariakNortzuk dira kalean barrena musikarekin, haurrekin hizketan, dendetara sartuz, erosketak non egiten di-tuzun eta erosketak herrian zergatik egiten dituzun galdezka dabiltzan iratxo horiek?????

Aurten, beraiekin ateratako argazkia esku-ratu ahal izango duzu. Ba al zenekien Gabonetako opariak udale-rrian erosten dituzula ikusten badute ikus-

kizunetarako eta Getxolandiarako sarrerak eman diezazkizuketela?Egin erosketan eta bizi kultura Getxon!!!

Gabonak Kultur Etxetan

Romoko Kultur Etxeak umeen-tzako proposamen ludikoa har-tuko du zenbait egunez, besteak beste, irudimena, parte-hartze aktiboa eta sormena bezalako al-derdiak estimulatzeko sortutako tailer eta jolasen bidez. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Sortu zure ametsak3-12 urte / 11:00-13:00Abenduaren 22an, 23an, 26an, 29an eta 30ean eta ur-tarrilaren 2an.Ipuinak, dantza, birziklapen-eskulanak, antzerkia, pintura, musika-tresnen fabrikazioa..., dena da balia-garria zure ametsak sortzeko.

Peopleing: asmamena eta sormena teknologia berrien bitartez5-12 urte / 17:00-19:00Besoko elektronikoak (abenduaren 22 eta 30ean)Gabonetako postal argidunak (abenduaren 23an eta urtarrilaren 2an)Stop Motion (abenduaren 26 eta 29an)

Oparitu euskaraz2014/2015eko Euskarazko Produktuen Katalogoak informazio eta erreferentzia ugari biltzen ditu, euska-

razko opariak erosterakoan kontuan hartzeko: musika, liburuak, aldizka-riak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komi-kiak, gurasoentzako produktuak...Informazioa: Getxoko liburu-den-da laguntzaileetan www.katalogoa.org eta www.getxo.net/euskara.

Dantza&Plaza

Algortako Olentzeroaren Batzordeak Olentzero Pla-za&Dantza ekimena antolatu du abenduaren 23rako, 20:00etan, Algortako San Nikolas plazan. Plaza&-Dantza ezkerraldean sortutako talde gaztea da. Gure plazak dantzan animatzeko asmoz sortu berri da. Euskal dantzak ez ezik beste herrialde batzuetako folklorea ezagutzera emango digute. Bertan dantzak ikasteko eta ezagutzeko aukera izango duzue. Mu-sika, dantza eta kantua uztartutik. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!Sarrera dohainik izango da.

Getxolandia 2014Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era, Getxolandia Haurrentzako Gabo-netako Parkea izango da Areetako Geltokia plazan. Umeek Gabonetako oporrez goza dezaten, Getxolandiak askotariko jolasak eskainiko dizkie (autotxokeak, igela, zaldiko-maldi-koak...). Gainera, ohe elastikoak, puz-garriak, txikienentzako ludoteka, makillaje tailerra, 7D simulagailua eta, lehendabizikoz, baita Cinesferic ere, kupula forma duen zinema digitala, hain zuzen; 15 eta 20 minutu arteko filmak emango dituzte bereizmen handian eta soinu inguratzailean.Sarrera: 3,50€ (5 bidaia). Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-21:00Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, 20:00ak arteAbenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Gabonak “Kukupraka” ludotekan

Areetako Eskoletako plazan dagoen ludotekak aisialdi-rako hainbat ekintza antolatzen ditu aurtengo Gabone-tan 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat: jokoak, tailerrak, lankidetza-jolasak, hainbat motatako dinamikak. Ho-nekin guztiarekin, gure umeak aisialdian modu diber-tigarrian hezi nahi ditu ludotekak eta, bestetik, umeen artean aisialdian euskararen erabilera ere sustatu. Abenduak 22, 23, 24, 26, 29, 30 eta 31.Urtarrilak 2 eta 5.Ordutegia: 10:30-13:30.Sarrera: Doan. Jende-kopuru mugatua.

Gabonak “GauEgun” gaztelekuan

Sing star eta ping pong txapelketak, tailerrak, zine klu-ba, Euskal Selekzioaren partida ikustera joateko irtee-ra San Mamesera eta beste hainbat ekintza antolatuko ditu Algortako GauEgun Gaztelekuak. 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak dira antolatutakoak, gazteek Gabonetan ere aisialdiaz gozatu dezaten. Sarrera: Doan. Jende-kopuru mugatua.

Haur antzerkia: “Olentzero eta zaku

magikoa”Andres Isasi Musika Eskolan “Olentzero eta zaku magikoa” egingo da abenduaren 28an, igandea, 18:00etan.Olentzerok bere zaku magikoa galdu du eta ondorioz, Gabo-netako oparien banaketa zaildu egingo zaio. Olentzerok eta Mari Domingik basoan zehar hainbat pertsonaiarekin egingo dute topo: Argitxo, Astotxo, Haritza, Basajaun eta Sorgina Pirulina gaiztoa. Zaku magikoa berreskuratzea lortuko dute?Antzezpena euskaraz egingo da, 3 urtetik gorako ume-entzat dago zuzenduta eta sarrera 5€-koa izango da.

Sun Magoa: “Magic spectacular”

Magic spectacular ikuskizun harri-garri eta berritzailea aurkeztuko du Sun Magoak hilaren 29an, as-telehena, 18:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan. Sun magoak bere unibertso magi-koan murgilduko gaitu. Show mo-derno eta txundigarria da, agertze eta desagertzeekin, ezinezko lebi-

tazioekin eta magia interaktiboarekin; ikuskizun ho-netan jendea da protagonista. Hori guztia misterio eta ondo zaindutako estetika kutsu batekin, eta kutsu ho-rrek ezinezkoa den horrekin amestea lortuko du.Muntaia gaztelaniaz izango da eta familia osoarent-zat dago zuzenduta. Sarrera: 5€.

Kirol campusak

Aurtengo Gabonetan 13 ki-rol campus eskainiko dituz-te honako modalitate haue-tan: gimnastika erritmikoa, errug bia, saski-baloia, igeri-keta, tenisa, futbola, patinajea, skatea eta bela. Zen-bait kirol-taldek antolatzen dituzte, Getxo Kirolak-en laguntzarekin.Egun, ordutegi eta prezioei buruzko informazioa: www.getxo.net.

Egin ibilbidea eta aurkitu gure dendetan ipuin ezagu-nenetako pertsonaiak eta paisaiak

Algorta, Ipuinez jantzia...

Getxoko 49 establezimenduk beren guneak txiki-txoek eta hain txikitxoak ez direnek ezagutzen dituz-ten ipuinetan inspiratuta apaindu dituzte.Abenduko zubiaren ostean, Algorta inguruko ne-gozioek beren erakusleihoak modu berezian apainduko dituzte zuen seme-alabekin une gogoangarri bat igaro de-zazuen.Horretaz gain, abenduaren 26an eta 27an gune desberdi-netan jardueren agenda zaba-la eskainiko da. Begiratu gehi-garri honen agenda orokorra eta ikusiko duzu!!!

A tu aire – Loti ederra – Sarrikobaso, 10Alai Bi – Txanogorritxu – EuskalHerria, 3

Alimentación Fernández – Babarrun ale magikoak – Torrene , 4Alvarito´s Bar – Txokolate “zurizko” etxetxoa – Basagoiti, 50

Amets Camisetas – Hiru txerritxoak – Telletxe, 13Bea Moda y Complementos – Ozeko aztia – Juan Bautista Zabala, 5

Berezi – Hansel eta Gretel – Telletxe, 15Calzados Irayle – Printzea eta Igela – Telletxe, 13Calzados Leire – Katu botaduna – Basagoiti, 67

Centro Estética Janeth – Edurne zuri – Torrene , 5Chuche Peluche – Charlie eta Txokolatezko fabrika – Telletxe, 5

Conformata – Txanogorritxu – Telletxe, 2Crisys – Hamelingo txistularia – Basagoiti, 57

Emily Uranga – Frozen – Juan Bautista Zabala, 12Floristería Sonia – Pinotxo – Torrene , 2

Foto Papel – Peter Pan – Juan Bautista Zabala, 12Fresa – Mari Errauskin – Sarrikobaso, 20

Fruteria Caridad – Edurne Zuri – Telletxe, 1Gaztañaga – Txanogorritxu – Amezti, 8

Guay Guau – Anderea eta arlotea – Algortako Etorbidea , 86Her – Nemoren bila – Algortako Etorbidea, 53

Inmobiliaria Lurcasa – Hiru txerritxoak – Juan Bautista Zabala , 10Iñaki Bi – Uhandretxoa – Telletxe , 1

Irati – Alizia lurralde miragarrian – Torrene , 2Julia Learra – Aladino – Juan Bautista Zabala , 3

Kafezale – Alizia lurralde miragarrian – EuskalHerria , 1Kala – Edurne Zuri – Basagoti , 67

Kantxa Kirol Moda – Hansel eta Gretel – Torrene, 4La botica de los perfumes – Ederra eta piztia – Sarrikobaso, 20

Lainoa – Hiru Txerrikumeak – Urgull, 2Lembe – Edurne Zuri – Algortako Etorbidea, 65

Librería Itxas-Ikus – Gabonetako ipuinak – Basagoiti, 46Mabe – Frozen – Telletxe, 6

Maritraja(MT) – Hansel eta Gretel – Basagoti , 67Merceria Alberdi – 101 Dalmata – Torrene, 2

Mi mundo de Azúcar – Hansel eta Gretel – Torrene, 1Muxuz Muxu – Peter Pan – Algortako Etorbidea, 53

N y A – Txanogorritxu – Sarrikobaso, 13Next – Txanogorritxu eta otsoa – Telletxe , 17

Oikos – Up – Algortako Etorbidea, 53Ollarreta – Alizia lurralde miragarrian – Algortako Etorbidea, 110

Pekes Shoes – Edurne Zuri – Telletxe, 15Pinpirina – Arratoitxo pinpirina – Torrene, 5

Teima – Oihaneko liburua – Telletxe, 9Tejidos Lindau – Frozen – Elorri, 5

The Raven – Ratatouille – Telletxe , 10Tres Bien – Hiru txerritxoak – Basagoiti, 49

Vito 52 – Mari Errauskin – Basagoiti , 52Zubiri – Ipuin tradizionalak – Basagoiti, 61

HAUR JARDUEREN GABONETAKO AGENDAEGUNA EKINTZA TOKIA ORDUA

AHOBI GALA: bertso urtearen errepasoa eta “Ahobilki” sariak. Fadurako kafetegian 18:00

GetxOpariak! Ibilbidea Romoko kale komertzialetan zehar 11:30- 13:30

Zinea: Peabody Sherman (gaztelaniaz). “Andres Isasi” Musika Eskola- Areeta 17:00

GetxOpariak! Ibilbidea Algorta-Aldapako kale komertzialetan zehar 18:00-20:00

GetxOpariak! Ibilbidea Algorta-Bidezabaleko kale komertzialetan zehar 11:30-13:30

Getxolandia (abenduaren 20tik urtarrilaren 5era). Areetako Geltokia plaza11:00-14:00 eta

17:00-21:00

GetxOpariak! Ibilbidea Gobela, Neguri eta Aiboako kale komertzialetan zehar 11:30-13:00

Zinea: Los tres chiflados (gaztelaniaz). “Andres Isasi” Musika Eskola- Areeta 17:00

Olentzero Negurin: Kalejira eta festa. Ibilbidea: www.getxo.net/euskara 18:00-21:30

Olentzero Romon: Eskutitzak jasoko ditu Olentzerok. San Jose Eliza. Romo 18:00

Olentzero Andra Marin: Burduntzia eta festa. Malakate 18:00

Olentzero Areetan: Umeentzako antzerkia. Areetako Eskoletako plaza 18:30

Olentzero Algortan: Bertsolari gazteak. DANTZA&PLAZA. San Nikolas plaza 19:00

GetxOpariak! Ibilbidea Areetako kale komertzialetan zehar 18:00-20:00

Olentzero Algortan: Jokoak eta puzgarriak. San Nikolas plaza 12:00

Olentzero Algortan: Kalejira eta Olentzero erretzea. Ibilbidea: www.getxo.net/euskara 17:00-20:00

Olentzero Areetan: Erakusketak, erromeria, ikuskizun ugari. Areetako Eskoletako plaza 11:00-14:00

Olentzero Areetan: Kalejira eta festa. Ibilbidea: www.getxo.net/euskara 18:30

Olentzero Andra Marin: Kalejira eta festa. Ibilbidea: www.getxo.net/euskara 17:00-19:15

Olentzero Romon: Kalejira eta festa. Ibilbidea: www.getxo.net/euskara 17:30-19:45

GetxOpariak! Ibilbidea Algortako kale komertzialetan zehar 18:00-20:00

Algortako Dendetan: Aurpegiak margotzeko tailerra. Kala. Basagoiti etorbidea 67 11:00-13:00

Algortako Dendetan: Umeek ondo pasatzen duten bitartean kafe dastaketa. Kafezale. Eskal Herria 1

Algortako Dendetan: Gailetak apaintzeko tailerra. Mi mundo de Azucar 18:00

Algortako Dendetan: Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra. Irati. Torrene 2 11:30-13:30

Algortako Dendetan: Karetak egiteko tailerra. Pinpirina. Torrene 5 11:30-13:30

Algortako Dendetan: Hansel eta Gretel-en photocall-a. Ipuinaren+CDaren eta txokolatezko etxetxoaren zozketa bi egunetako erosketen artean.

Pinpirina. Torrene 5Goizez eta arratsez

Algortako Dendetan: Frozen photocall-a. Emily Uranga. Photocall FrozenOr.: 18:00-20:00 Lr.: 12:00-13:30

Algortako Dendetan: Errauskineren photocall-a. Photocall-ean parte hartzen dutenen artean Getxolandiarako sarreren zozketa.

Vito 52. Basagoiti etorbidea 52 Goizez eta arratsez

Algortako Dendetan: Marrazkiak margotuko ditugu. Pekes Shoes. Telletxe 15Goizez eta arratsez

Algortako Dendetan: Opari baten zozketa, 26an eta 27an egindako erosketen artean.

Bea Moda y Complementos. J.B. Zabala 5

Algortako Dendetan: Edurnezuriren photocall-a. Etorri eta aurpegia margo-tuko dizugu.

Fruteria Caridad. Telletxe 1Goizez eta arratsez

GetxOpariak! Ibilbidea Algortako eta Bidezabaleko kale komertzialetan zehar 11:30-13:30

Algortako Dendetan: Atzazalen tailerra umeentzat. Estética Janeth. Torrene 5 12:00-14:00

Algortako Dendetan: Gabonetako zuhaitzak apaintzeko ponpoien tailerra. Muxuz Muxu. Algortako Etorbidea 53 11:00-12:00

Algortako Dendetan: Txokolatezko Etxetxetxoaren photocall-a. Maritraja. Avda Basagoiti, 67Goizez eta arratsez

Algortako Dendetan: Txokolate jana. Maritraja. Avda Basagoiti, 67 18:00-20:00

Algortako Dendetan: Loreen tailerra. Floristeria Sonia. Torrene 2 13:00-14:00

Haur antzerkia: Olentzero eta zaku magikoa (euskaraz). “Andres Isasi” Musika Eskola- Areeta 18:00

Magia: SUN MAGOA familia osoarentzat (gaztelaniaz). “Andres Isasi” Musika Eskola- Areeta 18:00

GetxOpariak! Ibilbidea Romoko kale komertzialetan zehar 11:30-13:30

GetxOpariak! Ibilbidea Areetako kale komertzialetan zehar 11:30-13:30

* Algortako Dendetan: Tailerretan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da dendan bertan. Plaza mugatuak.

20

21

23

24

26

26

27

27

28

29

2

3

13

14

16

19

Altxorraren bila

Getxo Enpresak familiarentzako jolas berria egingo du datorren abenduaren 27an, goizean zehar: Altxorraren Bila. Pertsona nagusi batek eta ume bat edo bik, neska-mutilak, osatutako taldeek, Neguri, Areeta eta Romon barrena antolatutako ibilbideak egingo dituz-te, ekimenean parte hartzen duten merkataritza-, ostalaritza- edota zer-bitzu-enpresek proposatutako probak betetzeko.Probak gainditu ondoren, puntuak pi-latuko dituzte, batuz joango direnak, eta denbora laburrenean puntu gehien lortzen duten taldeek hainbat sari ja-soko dituzte.Talde eta enpresen parte-hartzea doakoa da eta honako web orrialde ho-nen bidez eman dezakete izena: www.getxoenpresa.com, baita telefonoz (944 30 55 00), posta elektronikoz [email protected] edo Elkartea-ren egoitzan (Arene kalea, 22. 8:30etik 18:30era).

Getxoko XXIV. Erakusleiho Lehiaketa

Getxoko Erakusleiho Lehiaketaren XXIV. edizioa martxan da. Aurten bi fase ditu lehiaketak, bata udaberrian eta bestea ohikoa, Gabonetakoa, udalerriko merkata-ritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako enpresek parte hartzeko eta erakusleiho fisiko eta/edo birtual hoberenentzat dauden sariak eskuratu ahal izateko. Horren guztiaren helburua da enpresek beren bezeroentzat negozioak erakargarriak iza-teko egiten duten esfortzua nabarmentzea. Bigarren fasean, ohikoan, hau da, Gabonetakoan, erakusleihoak abenduaren 2tik 8ra baloratu ditu apainketaren, erakusleihoen, diseinuaren, teknologia berrien eta kontsumoaren profesionalek, besteak beste, osatutako epaimahai profesiona-lak eta herritarrek osatutako beste batek (pertsona interesatuek beren gustuko erakusleiho fisiko eta/edo birtualak aukeratu ahal izango dituzte www.ge-txoenpresa.com webgunearen bitartez abenduaren 15era arte).Bi epaimahaien erabakiak datorren abenduaren 17an izango den sari emate eki-taldian emango dituzte aditzera. Lehiaketaren lehenengo fasean banatutako bederatzi sariez gain, bigarren fase honetan beste 15 emango dizkiete enpresa irabazleei, hurrengo ataletan banatu-ta: bidaiak, Gabonetako otzarak, opari-txartelak, ikuskizunetarako sarrerak eta smartphoneak, besteak beste. Gainera, bi opari zozketatuko dira herritarrek osa-tutako epaimahaiko boto emaileen artean eta beste bat lehiaketan parte hartu du-ten enpresen artean.

GetxOn hobeto, GetxOn hobetzenGetxoaktibaTU!

Badirudi ekimena Getxon sustraitzen ari dela, jada, 5.000 lagunek baino gehiagok hartu baitute parte udalerriko establezimenduek eta elkarteek antolatutako ekint-za desberdinetan. Aurten ere, berriro, 90 denda, ostalari eta zerbitzuen enpresa baino gehiago elkarte, profesional, herritar eta udaleko arloekin elkarlanean aritu dira gure merkataritza-kaleek jarduera handiagoa izan dezaten. Beren establezi-menduetan erosketekiko desberdinak diren beste esperientzia desberdin batzuk (hitzaldiak, liburuen eta bidaien aurkezpenetan…, gauza berriak egiten ikasteko tailerrak eta abar) eskaini dizkigute eta, baita, merkataritza-guneetan kirola egi-teko aukera ere. Ezagutza, aisia eta entretenimendua gurekin partekatzera animatzen zaitugu Ge-txoaktibaTu ekimenaren hurrengo denboraldian!!!!

Merkataritza Berdea Programan parte hartu ahal izateko erabilgarri jarritako plaza-kopurua beste behin ere bete egin da. 10 mer-kataritza-establezimendu gehitu dira merkataritza berdearen ekime-nera. Iraunkortasunaren alde lan eginez!!!!

Getxo BonoaAurten abian jarri diren bi Getxo Bono kanpainek benetako arrakasta lortu dute. Guztira, 2.700 bono erabili dira herrian, baldintza onuragarrietan, kontsumitzeko.

Merkataritza-MahaiaAurten, hiru bider elkartu gara. Merkataritza-Mahaian, plataforma publiko-pribatuan, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; bertan, merka-taritzarentzako egunerokotasuneko eta garrantzizko gaiak lantzen dira. Zure ekarpenek aberastu egiten gaituzte.

PrestakuntzaZerbitzu hobea eskaintzeaz kezkaturik, udalerriko dendek eta ostalaritzak asko-tariko prestakuntza-ekintzetan hartu dute parte. Hobetzen dihardugu!!!

Bidezko MerkataritzaUdalerriko 35 ostalaritza-establezi-menduk hartu dute parte bidezko mer-kataritzaren azken ekimenean, beren bezeroei bidezko merkataritzako kafea eta kakaoa eskainiz.

Algortako dendak “Solidario”• San Filippo gaixotasunaren aldeko kanpaina. Torrene inguruan, hilaren 26an eta 27an, inguruko denden laguntzarekin, mahai bat jarriko da eta, bertan, San Filippo gaixotasunaren inguruan argitaratutako Araitz, Ixone y Unai en el parque de los patos liburua salgai izango da. Bildutako dirua STOP San Filippo Fundazioari emango zaio.

• Zumbaton Beñaten alde. Datorren abenduaren 27an, 18:00etan, Fadurako frontoian, Zumbaton bat egingo da Beñat Mardarasen tratamendurako dirua lortzeko. Sarrerak salgai jarraian adierazten diren negozioetan: Kala, Berezi, Amets Camisetas, Emily Uranga, Azkoaga Interiorismo, Her, Vito52, Muxuz Muxu, Fruteria Caridad, Kan-txa Kirol Moda, Photo Center eta Pinpirina.

Zatoz, dantzatu eta diberti zaitez unetxo batean Beñatengatik!!!