Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA JOANES ETXEBARRIA Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak sortu zuen Mauleko ostatua, beste hainbat ostatu bezala b Porrot egin, eta bezeroek beren gain hartu zuten kudeaketa; belaunaldi berria geroari so da b 4-5 Zinka ostatuak hogei urte Bertsolaritza Taldekako Xilabaren ondorio onak atera ditu antolatzaileak finalaren bezperan 3 Ekonomia Sugarai Mendibeko su-egur ekoizleak oihanzain formatuen eskasa aipatu du 2 Ostirala 2018ko azaroaren 30a IX. urtea 377. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA...

Page 1: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

JOA

NES E

TXEB

ARRIA

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak sortu zuen Mauleko ostatua, beste hainbat ostatu bezalab Porrot egin, eta bezeroek beren gain hartu zuten kudeaketa; belaunaldi berria geroari so da b 4-5

Zinka ostatuak

hogei urte

Bertsolaritza TaldekakoXilabaren ondorio onak atera

ditu antolatzaileak finalaren bezperan

3Ekonomia Sugarai Mendibekosu-egur ekoizleak oihanzain

formatuen eskasa aipatu du

2Ostirala

2018ko azaroaren 30aIX. urtea377. zenbakia

[email protected]

Page 2: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

Iñaki Etxeleku

Urtea pasa, Sugarai kooperatibak

bere plataforma estreinatu zuela

Mendiben oihan-egurraren ido-

rrarazi eta atxikitzeko. Langile

bat ari zaio bi urte hauetan enbor

biltzen eta eraldatzen. Sugaraik bi

motako sugaiak saltzen ditu, bi

sail ezberdinetan. Batetik, egur

xehakatua edo plakatxoak bero-

gailu handiak dituzten Donibane

Garaziko igerileku ondoko egitu-

rari eta Mendibeko esnetegiari.

Partikularrei, berriz, suko egur

puska arruntak. 150 bat partiku-

lar dira egurra erosten dietenak

Baxenabarren berean, Lapurdi

itsas hegiraino joanez.

Lehengaia ez dute nolanahika

hartzen, eta kasu egiten diote

oihanaren artatzeari. Zuhaitz bat

atera aitzin, ofizioko bi egitura

publikori dei egiten die koopera-

tibak diagnostiko bat egin deza-

ten, zein bota daitekeen delibera-

tzeko. Oihan pribatuentzat CRPF

Oihan Jabetzaren Eskualdeko

Zentroarekin, eta oihan publiko-

entzat ONFrekin. Peio Harluxet

Sugaraiko ko-kudeatzaileak az-

pimarratu du oinarrizko lan ho-

rren garrantzia: «Ez ditugu seku-

lan baloratzeko on diren arbolak

botatzen. Beti hartzen ditugu in-

gurukoak, makurrak, kalitate

apalekoak. Kalitate onekoak

oihan-jabeak erabil ditzan zure-

rien edo altzarien egiteko». Az-

terketa egina delarik zuhaitzak

behereko plataformara jausten

dituzte lantzeko. «Dakigunez,

bakarrak gara hola lan egiten du-

gunak, erran nahi baita diagnos-

tiko baten ondotik. Bestenaz,

hartzen baduzu oihangintzan ari

den edozein langile, tratu bat egi-

nen du oihan-jabearekin, sartuko

da oihanean eta jo aitzina. Jabeak

ez du segurtamenik zuzen zer

kendua izanen den oihanetik».

Garazi-Baigorri eremuko oiha-

netako egurra du ekoizten Suga-

raik. Partikularrentzat egin suko

egurrak, gehienik pagoak dira.

Haritz eta gaztain nahasketak ere

egiten dituzte. Egur xehakatua-

rentzat, mota hauek nahasten di-

tuzte: haritza, gaztaina, haltza,

zumarra. Plakatxoen egiteko, Lo-

reki itsasuko lantegiari dei egiten

diote. Bere mekanikarekin heldu

da urtean hiruzpalau aldiz, aldi-

kal bizpahiru tona eginez.

Oihanzain eskasaEgitura ttipia da Sugarairena, eta

hala egon nahi du, baina baluke

gehiagoren egiteko parada. Az-

tertzen ari dira ez ote duten langi-

le bat gehiago hartuko denbora

erdiz, edo azpitratatzaile bat. Biz-

kitartean, enegua beste nonbait

dutela salatu du Harluxetek:

«Arazorik handiena dugu egu-

rraren xerka joateko. Gure ere-

muan berean sekulako egurraldia

bada, baina problema da oihan-

gintzako langileak biziki guti di-

rela. Pena da! Egurra hor da, eta,

maleruski, langilerik ez aski gau-

zen plantan egiteko». Horren

iturburua, hezkuntza sisteman

aurki daiteke: «Pentsatzen dut

lanari berari lotua dela. Gazte guti

da lansail horretan, lan fisikoa

baita, eta ez dira hor sosik handie-

nak egiten. Gero, Frantziako hez-

kuntza sisteman gero eta gehiago

pusatzen dute zerbitzu lanei bu-

ruz, eta ez gehiago artisau, ofizia-

le, eta, beraz, oihangintzari bu-

ruz».

Tokian-tokian problema horri

aterabide baten bilatzeko propo-

samen bat ere badu Sugaraik,

Euskal Elkargoari jada luzatu dio-

na: «Elkargo mailan pusatu nahi

genuke animazioa. Erran nahi

baita lanpostu bat edo bi sortu

oihan-jabeei buruz joan eta beren

oihanetarik zer ateratzen ahal

duten esplikatzeko. Gero, forma-

kuntza plan bat egin oihan-jabe-

ek berek bota ditzaten beren ar-

bolak. Gehienak laborariak dira;

badute materiala, nahikaria eta

parada berek egiteko. Hola, labo-

rariek diru gehiago hunki lezake-

te beren lanetik».

Plakatxoekin hornitzen dituz-

ten Garaziko bi egituren gisan,

eroslegai berri batzuen mentura-

rik ez dute mementokoz. Jakinez,

hein batean egon nahi dutela.

Baiona ipar gaineko auzoak bero-

tasunez eta ur beroz hornitzen di-

tuen Egurretik bezalako bat aise

sobera handia da. Funtsean, ED-

Fen adar Dalkia enpresaren es-

kuetan da hori, eta egurra urru-

netik jinarazten du, bereziki,

Frantzia mendebal guzirat heda-

tua den CAFSA enpresari erosiz.

«Lekuko egitura ttipi batentzat,

zinez, proiektu gotorregia da.

Bortxaz, behar zuten araberako

neurriko enpresa bat horri ihar-

desteko. Baina, gero, galtzen da

etika mailan. Egurra sarrarazten

dute nik dakita nondik; berdin,

Europa ekialdetik, edo Brasildik;

itsasontzika heldu baitira Baiona-

ko porturat enborrak, eta badaki-

gu Frantzia hego-mendebaldean

kontsumituak direla».

Hiru ttipi, handi bat bainoTokiko erakunde publikoek, erai-

kitzen diren azpiegitura kolektibo

zenbaitetan gustukoa dute egur

berogailu handien sartzea; beraz,

Sugarai kooperatibarentzat bali-

tzateke geroan ere ekoizpenaren

emendatzeko menturarik. Bizki-

tartean, ez dira izpiritu horretan.

Harluxet: «Hastapenean, nahia-

go genuen Sugarairen eredua

errepikatzea beste ibarretan. Uste

baitugu azpitik partitu behar dela.

Gurea bezalako proiektua mar-

txan da herriko edo ibarreko jen-

deak baitu akuilatu. Filosofiaren

aldetik ez da berdin enpresa gotor

bat bilakatzea edo eredu hori

erreproduzitzea. Gure iduriko,

hobekiago lirateke Sugarai beza-

lako hiruzpalau egitura, ezinez ez

eta alimaleko bat».

Biomasa sailean —besteak bes-

te, elektrika ekoizteko— industria

bat eraiki da azken urteetan. Zi-

nezko merkatu bat hedatu da, eta

kalteak eragiten ditu oihanetan

jadanik. Funtsean, ONFko langi-

leek berek salatu dute «indus-

trializazio» hori, ONF Energie

enpresa hasia baita Danimarka-

raino plakatxo saltzen.

Euskal Herriko ipar-ekialdeko

oihanetan ez da batere halakorik

gertatzen, baina mugak argi izan

behar direla dio Sugaraiko kude-

atzaileak: «Xantza dugu, zeren

eta Iratiko oihana Europako pa-

gadirik handiena da; Iparralde eta

Hegoaldeko parteak kontatuz.

Beraz, erreserba naturala hor da,

eta gauzak plantan eginak badira,

beti diagnostikoen bidez egina-

hala iraunkorra izan dadin, nor-

malki muga ez da gaindituko».

Muga gainditzearen arriskuari

buru egin behar zaiola gehitu du:

«Sufrituko dugu modan den bio-

masaren kontsumotik ez badira

gauzak plantan egiten, eta denak

sartzen bagara oihanean batere

azterketarik gabe; hor bai gaindi-

tzen ahal da muga bat ez baita

gehiago posible izanen gibelerat

jiteko».

Horren ekiditeko, sekulan diru

laguntzak emendatzen badira

alor horretan, oihanetako diag-

nostikora bideratzeak baluke

munta: «Segur da prozesuak

arrunt luzatzen dituela. Bada pa-

pereria, langile bat gehiago eta

kanton. Baina zernahi ez egiteko,

beharrezkoa da!».

Duela hiru aste, hain zuzen,

mahai inguru batean ziren Suga-

raikoak Salbaterra Bearnon,

oihanzaintza enpresa, oihanzain

eta hautetsiekin. Denek proble-

ma berak dituztela ohartu dira,

eta aterabiderik ez dute ikusten

epe laburrean. «Gauzak orokorki

ikusi behar dira, eta sustut, inpor-

tanteena, egurraren inguruan

egiten diren desmasia guziak gel-

ditu. Ez, hemen; guti gorabehera

plantan ari baikara, baina Ama-

zonian, Brasilgo beste eskualde

batzuetan, Europa ekialdean zi-

nezko masakreak badira eginak

oihanetan».

Oihan jabeen formatzea xede Bi urte hauetan ari da suko egurra ekoizten Sugarai Mendibeko kooberatiba b Egiturattipia egon nahi du, baina oihanzain formatuen eskasa sendi du diagnostiko onen egiteko

Partikularrentzat, suko egurra puskaturik saltzen du erremorkataraka ala —hemen bezala-—metan estekaturik. HITZA

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aGaiak

Page 3: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

ERAKUNDE PRIBATUAK

ANTOLATZAILEA BABESLE NAGUSIAK

ERAKUNDE PUBLIKOAK

www.durangokoazoka.eus

53. DURANGOKO AZOKA2018ko abenduaren 5etik 9ra

ASKO DIRA

Iñaki Etxeleku Baiona

Hamaika kanporaketa eta bi fina-

lerdiren ondotik, bere finala egi-

nen du bihar taldekako Xilaba

bertso lehiaketak, Mattinsalto eta

Dilindan taldeen artean. Ellande

Alfaro, Aitor Servier, Pantxika

Solorzano eta Xumai Murua bate-

tik, eta Xan Berterretxe, Nahia

Sasco, Amets Arzallus, Hodei

Renteria eta Ortzi Idoate bestetik.

Parte hartzaile franko zituen

hastetik: bai bertsolariak, bai an-

tolatzaile, gai jartzaile eta epaile-

ak. Xumai Murua Bertsularien La-

gunak elkarte antolatzaileko le-

hendakariak guziz ondorio posi-

tiboak atera ditu aurtengo formu-

latik: «Urritik azarora bitarte

saioz saio, oro har, bilan positiboa

egiten da. Parte hartzaile andana

bat izan den bezala, entzuleak ere

jarraitu du. Gorabeherak izan di-

ra, saio guziak ez dira lepo bete,

baina ohartu behar da udazken

hau oparoa dela eskaintza kultu-

ralaren aldetik. Agendak uztar-

tzea ez da beti erraza. Baina, bana-

kako Xilabari konparatuz, jende

kopuru berdintsua mugitzen du.

Ikusirik saio gehiago antolatu di-

rela, azkenean jende gehiago mu-

gitzea ekartzen du».

Saldoaz gain, giroa ere kausitu

dela ikusi du: «Giro aldetik, du-

darik gabe, bilan arras positiboa

da. Taldekakoak bere helburuak

arrunt bete ditu, gainditu ez bal-

din bada ere. Usaiako xapelgoak

ekartzen duen zurruntasun eta

seriotasun hori hausteko xedea

badu. Lehiaz haratago, taldean,

giro goxoan, formatu desberdine-

tan, taulatik jautsi eta taberneta-

rat edo mahai ingururat ekarri da

bertsoa. Giro goxoagoan, lagun-

koiagoan, anitzetan giro zinez be-

roan iragan dira saioak. Horrek

bertze lasaitasun batean kanta-

tzeko parada ematen die bertso-

lariei, eta entzuleendako onura

handia dakar; bertsozale sutsu ez

direnek ere preziatzeko aukera

dute».

Beste ezaugarri bat izan du tal-

dekako Xilabak: jende gazte pa-

rrasta bildu dutela saio batek bai-

no gehiagok: «Jadanik banaka-

koan ere sentitzen da jende gaztea

mugitzen dela bertsotarat bertze

lurraldeei konparatuz. Uste dut

badela eskola eta ikastoletan egi-

ten den lanaren ondorioetako

bat. Baina egia da taldekakoak

banakakoak baino gazte gehiago

ere bildu duela. Azkenean, ez gara

bakarrik bertsoa maite dugulako

entzutera joaten, bada gure herri-

tarrak ari direlako eta inguruko

lagunak ari direlako ere». Horren

lekuko, Baxenabarreko bi adibi-

deak eman ditu Muruak: «Garaz-

tarren inguruan talde biziki gaz-

tea zen, eta lizeotik gazte andana

bat etorri da entzuterat. Amikuz-

tarren inguruan, Donapaleuko

gaztetxe inguruko gazte eta zaha-

rragoak ere bildu dituzte. Taldeak

segitu dituzten entzuleak dira».

FinalaUsaiaz kanpoko ariketak egina-

razi dizkiete bertsolariei orain ar-

teko saioetan, zailtasunetan ere

mota orotarik. Finalak hari bere-

tik segituko du: «Itxura bera iza-

nen du. Berdin bertsolarien arte-

an banatu beharko dira ariketak,

finalerdietatik ariketa zenbait al-

datzen badira ere. Orain arte xa-

pelgoan ikusi ez diren ariketa ba-

tzuk izanen dira finalean. Saiatu

da pixka bat urruntzen banakako

txapelketa tradizionaletik. Arike-

ta bakoitza behin egiten da, eta ez

da errepikatzen. Onura ekartzen

du bai kantariendako eta bai en-

tzulearendako; oren bat eta erdi

fite pasatzen dela iduri du».

Saio batzuetarik landa izan da

bertsolari bat edo beste aitortu

duena berdin gehiago ariko zela.

Anitz izanez gutiago kantatzen

baitu bakoitzak, eta berotzeko doi

bukatua zela sentitu dutela. Le-

hendakariak dio marka ona dela:

«Egia da hori gerta daitekeela.

Ariketa andana bat bada, baina

bertsolari andana bat ere bai. Seik

kantatzen dutelarik, bakoitzak

gutiago kantatzen du. Halere,

hein batean joko arauen ondorio-

etako bat baizik ez da. Beharbada,

bertze formatu bat asma daiteke,

beroketa bat edo, baina oren bat

eta erdiz jendea gogoz uztea sei-

nale ona da. Gehiago kantatu nahi

dela entzutea beti positiboa da,

sobera kantatu dutela edo aspertu

direla entzutea baino hobe».

Esperientziaren errepikatzeko

asmotan dira Bertsularien Lagu-

nak elkartekoak, baina ez bere-

hala: «Heldu den urtean segur

ezetz, gure erritmoa bi urterokoa

baita. 2020a banakakoaren urtea

izanen da, Euskal Herriko txapel-

ketara sailkatzen baitira hemen-

dik ere bertsolari batzuk. 2022an

litzateke ondoko taldekakoa. Idu-

ri luke urrun dela, ikusiz arrakas-

ta, baina, aldi berean, taldeek be-

ren saioak bukatu zituztelarik, el-

karren artean jadanik gomitak

egiten zizkioten batak besteari.

Funtsean hori da ederra; taldeka-

koak bere bizi propioa izan deza-

la, segi dezatela taldeek elkarren

artean biltzen. Ez da xapelgo bat

antolatzerik bi taldeek elkarren

artean saio bat antola dezaten».

Haatik, zaila da errateko talde-

kakoak harrobi lana egin duen

banakakorako bertsolarigai be-

rrien egiteko: «Esperantza bage-

nuke, eta xede horrekin antolatu

dugu, nonbait. Baina goizegi da

argiki galderari erantzuteko».

Biharko finala 18:00etan hasi-

ko da, Baigorri Plaza Xokon. On-

dotik, apairu bat izanen da, Ma-

nexenean, 120 lagunendako, eta

ikastolak apailatu hanburgesak,

bestalde. Gaualdiak Bixentainian

segituko du, kontzertuekin.

Xilabak bihar du finala,BaigorrinMattinsalto eta Dilindan taldeak lehiatuko dirabihar Xilabako finalean b Xumai Muruaelkarteburua kontent agertu da formularekin

Joanes Etxebarria (Kantiniersak) eta Amets Arzallus (Dilindan), Zizpa gaztetxeko finalerdian. BOB EDME

«Taldeek saioak bukatuzituztelarik, elkarrenartean jadanik gomitakegiten zizkioten batak besteari»Xumai MuruaBertsularien Lagunak elkarteko burua

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Gaiak

Page 4: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aAstekoa

Joanes Etxebarria Maule

Zinka ostatuaren

hastapenak bat

egiten du Ipar

Euskal Herriko

ezkerreko mu-

gimendu aber-

tzalearen historiarekin. Ez zuten

soilik zuberotarrek sortu. Beho-

bian Xaia, Hazparnen Xuriatea,

Donapaleun Elorri, Baionan Txi-

riboga, Biarritzen eta Donibane

Lohizunen ere ostatuak sortu zi-

tuzten, Maulen Zinka sortu zuten

garai beretsuan, duela hogei urte.

Herri Taldeak ziren garai horie-

tan, «ezkerreko mugimendu

abertzalea antolatu zen sare bat

osatzeko». Regis Claverie Zinka-

ren lehen urteetan kudeatzaile

izan zen enpresako kide izan zen,

Maite Lephaille, Leonie Agerga-

rai, Jakes Sarrallet eta Johañe

Etxamendirekin batean. «200

pertsonaren arteko diru biltze bat

antolatu zen ostatuak sortzeko»,

oroitarazi du, aipatu ostatu guz-

tiak aipagai. «Egiazko» ostatuak

nahi zituzten, haatik; baziren

«batzoki edo gaztetxeak» —Mau-

leko Pitxu gaztetxea izan zena ba-

tzoki deitzen zen lehenago—,

«baina nahi genituen astean ze-

har irekiak izanen ziren ostatuak

sortu». Herri erdian izatea zen xe-

dea, eta hala kokatua da Zinka ere,

Victor Hugo karrikan. Ostatua

bai, baina beste helburu bat ere

bazuen: «bilkura gelak ukaiteko,

xede haboro biltzeko... Dinamika

sortu zen ezkerreko militante

abertzaleen inguruan», Claverie-

ren erranetan.

Bilkura anitzen ondokoa dirua

biltzeko kanpaina bat izan zen;

gero, eraikin bat eta alkohol sal-

tzeko lizentzia merkea atzeman

zituzten. Tratu bat ere egin zen,

artetik, garagardo marka ezagun

batekin, garai horietan ardoa na-

gusi baitzen, eta garagardoa sa-

rraraztearen truk lizentziak mer-

ke atera ziren militanteentzat.

Bostak enpresa sortu zuten Zube-

roan, ostatua kudeatzeko.

Lehenago Bar des Sports zena

Zinka ostatua bilakatu zen

1998an, boluntarioek obrak egin

eta gero. «Zinka ostatua ez da

xede bat bakarrik zuberotarren

artean muntatu dena», azpima-

rratu du Claveriek. Gogoan du,

adibidez, Hendaian bizi den Ri-

chard Irazustak etxea atzeman

eta prezioa negoziatu zuela. Hala-

ber, Claverie bera aholkulari izan

zen Donapaleuko Elorri ostatua-

ren sorreran, eta zuberotar gehia-

go hango obretan laguntzaile.

«Militanteen artean horrela zen

Ipar Euskal Herrian lehen», la-

burbildu du.

Enpresatik elkarte munduraUrteak iraun zuen ostatuak, aste-

gunez irekirik, Maitena zerbitza-

riak biziarazirik. Baina 2003. urte

inguruan, enpresak porrot egin

zuen. Segida hartuko zuen talde-

an bezeroak ziren, baita langilea-

ren lagunak ere. Isabela Barreix

horietan zen: «Bagenekien ez zela

aisa ari, baina xehetasunik ukan

gabe. Orduan jakin genuen zerra-

tzeko erabakia hartu zutela. Lehe-

nik, kexu ginen; gero, saiatu gi-

nen jakitera zergatik zerratzen

zen eta oroz bateko erabakia ze-

nez. Aski fite ikusi genuen eraba-

kia hartua zela eta ez zela deus egi-

ten ahal».

2004an sortu zuten Zinka Bizi-

rik elkartea, baina hilabeteetan

ostatuaren likidazioak markatu

zuen erritmoa: «Zinkaren mate-

riala zena behar izan genuen ero-

si». Barreixek anekdotak baditu

gogoan, hala nola uxerrak antxe-

retan ezarri ez zuen paella egiteko

plater handia, «besapean era-

man» zuena alegia, baina ezta-

baiden gaiak ere: «Bilkura zinez

interesgarri eta mamitsuak izan

ziren paperean ezartzeko zer gu-

ne nahi genuen sortu. Ea institu-

zioetara jo behar zenez, haien

menpeko jarri eta abar... Bi txos-

tenekin finantzatu genuen azke-

nean, eta ez zen zorrik izan».

Frantziako Fundazioa eta EAJren

Udalbiltzaren diru laguntzekin

erosi zituzten materialak, lizen-

tzia eta soinu tresneria ere, «gu-

nea egituratzeko».

Likidazioaren aitzineko urtee-

tan Abertzaleen Batasuna alder-

diari lotu ostatu bat izatetik elkar-

tearen esku izatera pasatu zen,

baina Zinka Bizirik sortzeko. «Ez

dut uste abertzalehitza sartu ge-

nuela, baina gure estatutuetan

politikohitza idatzi genuen», dio

Barreixek: «Erran nahi du antola-

tzen ahal genituela ekitaldi politi-

koak, identifikatu gabe alderdi

bati, sindikalismoa eta gizarte

mugimenduak ere bai baitira hitz

horren gibelean».

Dozena bat elkarte ere hurbildu

ziren elkarteen arteko kudeaketa

entsegu batera: Gau Eskola, ikas-

tola, Azia elkartea, Mauleko mu-

sika eskola, Gauan elkartea

—Zinkan lehendik kontzertuak

antolatzen zituena—... Elkarteen

eta ekarpen pertsonalekin ziurta-

tu nahi zituzten gaur egun ere os-

tatuak dituen alokairu eta faktu-

ren gastuak. «Ideia zen leku bat

ukaitea, ez sobera handi. Horren

truk elkarteak engaiatzen ziren

gaualdiak antolatzera». Elkartee-

tatik pertsonak hurbildu ziren,

baina dinamika horien esku gel-

ditu zen.

Xiberoko Botza irratia ere par-

taide izan zen. Irratiko langile ere

izan zen urte horietan Isabela Ba-

rreix, eta irratia Zinkaren gaineko

solairuan plantatu izana oroitzen

du: «Xiberoko Botza ere hara joan

zen garaian. Eztabaida ukan zu-

ten, eta joan ziren ostatua balia-

tuz, dena leku berean izateko. Nik

gainean lan egiten nuen, eta egia

da goxo zela eguerdietan guru-

tzatzen baikinen, kontzertuetatik

Mugimendu abertzaleak sortu zuen Zinka ostatua, etaenpresa batek kudeatu zuen lehen urteetan. Enpresak porrotegin, eta ordura arte bezero zirenek beren esku hartu zuten,Zinka Bizirik elkartearen bidez. Geroztik, belaunaldiakaldatu dira, eta gaur ospatuko dituzte Zinkaren hogei urteak.

Zinkak hogei urte,ostatutik elkartera

Bilkura gelak ukaiteko,xede haboro biltzeko...Dinamika sortu zenezkerreko militanteabertzaleen inguruan»Regis ClaverieZinka ostaturen lehen kudeatzailea

«Xiberoko Botza erehara joan zen. Eztabaidaizan zen, eta joan zirenostatua baliatuz, denaleku berean izateko»Isabela BarreixZinka Bizirik elkarteko kide ohia

‘‘

Page 5: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Astekoa

kanpo. Maulen lan egiten zuenjendea juntatzen zen hor, irakas-leak eta beste». Beti jende berakzirela gogoan du, baina, funtsean,«beste ostatuetan ber gauza da».Astegunetan irekitzeko eta ani-

matzeko xedez segitu zuten, be-raz, eta beste langile bat izan zuenostatuak elkarte aroan: Kattin.«Langilea hartuz geroz gure dina-mika bere gain utzi genuela ustedut, eta laguntzaile geroz eta gu-txiago zela», iduri zaio Barreixi.

Kontzertu gelaHastapenetik izan dira kontzer-tuak Zinkan, baina, azken urtee-tan, kontzertu gela bilakatu delaere erran daiteke. Barreixen tal-dearekin hasi zen Iulen Guiresse:«Bazen talde on bat, emazteaksoilik kasik, garai hartan. Bazenerritmo handia». Orain ere bai.Hamabost egun oroz irekitzendute, kontzertuentzat gehiene-tan. Publikoan adin aldaketa batikusi du urteekin Guiressek; «le-

hen 35 eta 40 urte artekoak zirengehienik; orain, gazteagoak»,dio. Gaztetxe bat kausitzeko batai-

lak eraman zuen Zinkara; alokai-rua, asurantza eta fakturak paga-tu behar diren lekura: «Nik gazte-txea horiek gabe ikusten nuen».Diru hori atera beharrari alde on

eta txarrak ikusten dizkio: «Errit-moa inposatzen du; on izaten ahalda ez bagara sos mentsetan eta ezbagara akituak. Badakizu ez du-zula lau hilabetetako pausa bategiten ahal. Talde batzuetan halazen: egin behar, taldean jende gu-txi, gaualdi batzuek porrot egi-ten...». Azken hiruzpalau urteetan Zin-

kan dabilen Jon Foucherek ez dutaldea sobera aldatzen ikusi, «gi-ro ona» dutelako haien artean,eta ontsa antolatuak direlako bereustez: «Momentu batez egitendugu bi hilabeteko programaziobat. Data finkoak baditugu, etagure artean antolatzen gara, ba-koitzak badaki zer duen egiteko,postuak sortu dira: sukaldariakusu berdinak dira, ostatuan ere,teknikan ni [Soinu teknikaria daofizioz]... Ez dugu txandarik eza-rri beharrik ere».Musika bilakatu da ostatuaren

ardatza. Aspalditik XiberokoTxanbelariak taldearen aterpe

izan da Zinka, beren errepika gu-ne. Azken urteetan, gainera, Xi-beroots taldearen entsegu gela ereeraikin berean da. Eta ekarrarazidituzten musika taldeen zerrendahandia da. Iulen Guiresse: «Ha-rremanak sortzen dira talde ba-tzuekin. Taldeak ez dira etortzendiruarentzat; justu bidearentzatpagatzen diegu». Jon Foucheren-

tzat argi da, «harrera ona» ziur-tatzea da giltza: «Soinua bada,materiala bada, antolaketa ho-ri...». Lehen urteetako kolore aber-

tzaleaz galdeturik, mantentzendela erran du Guiressek: «Ideiaabertzaleak hedatzen ditugu, ez-kertiarrak, bortizkeriaren kon-trako kanpainak egiten ditu-gu...», nahiz eta haren ustez «ezden batere bortxatua abertzaleizatea Zinkan sartzeko», gauregungo taldea lekuko. «Zinka uz-ten dugu izateko biltoki bat ere»,gehitu du Foucherek. Maulekobestetan bereziki, jende berriaikusten dute sartzen urte oroz.Jende berria lehen eta orain sar-tzen da, Guiressek dioenaz: «Lanbat egina izan da 20 urtez». Orain, geroari so segitzen dute

«Zinkaz ari diren gazte horiek»,eta, Fermin Muguruzaren kan-tuak zioen bezala, «ez dute hotziksentitzen». Azken urteetan obraanitz egin dituzte, ostatuaren gi-beleko gela itxi dute euria ez dadingehiago sartu, soinuaz isolatzekolanak egin ziren... eta gehiago egi-teko prest dira Guiressek dioenaz,«bereziki auzoekiko, ez harrabo-tsik egiteko». Epe luzeagoan ere,xede handi bat dute begi bistan.Foucher: «Gibeleko eraikina de-segitea, autorik gabeko plaza bategiteko, jendeek baliatzen ahalkodutena».

Gaur egun Zinka ostatua

kudeatzen duen elkarteko

kide gehienak. J.E.

Harremanak sortzendira talde batzuekin.Taldeak ez dira etortzendiruarentzat; justu bidea pagatzen diegu»Iulen GuiresseZinka Bizirik elkarteko kidea

«Momentu batez egitendugu bi hilabetekoprogramazioa. Datakbaditugu, eta gureartean antolatzen gara»Jon FoucherZinka Bizirik elkarteko kidea

‘‘

URTEBETETZEA

Gaur eta bihar ospatuko dute

Zinkaren 20. urteurrena.

Gaur

20:00.Taloak, Zinka ostatuan.

Umorezko bakarrizketa Txiki-

rekin, eta kantaldia Amaren

Alabak taldearekin eta Niko

Etxartekin.

Bihar

11:00.Poteo alaitua eta aperi-

tifa, Mauleko merkatuan.

12:00.La Fabrique Borgnol

musika taldea, egun osoan.

13:00.Bazkaria, Zinkan.

16:00.Pista jokoa, Maulen.

19:00.Kontzertuak, Zinkan:

Gatom, Tiocfaidh’ar’ia eta

Kaleko Urdangak.

Page 6: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

«Badakit Euskal Herriankapable garela holako gauzamunstroak egiteko, eta eutsibehar diogu, egin behar dugu;erakutsiko dugu geroan»

Niko EtxartEsker 1000 kontzertutik jalgitzean

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Ekaineko erauntsiek kaltetu herrienzerrenda plazaratu du prefeturak

BAIONA bJoan den ekainaren 12 eta 13ko euri uharren kalteengatik la-guntzak galdegiten ahal dituzten herrien zerrenda atera du FrantziakoGobernuko Laborantza Ministerioak. Pirinio Atlantikoetako Departa-menduan 163 herriri onartu die laborantza kalamitatearen ezaugarria.Gehienak, Biarnon. Ipar Euskal Herriko herriak, zortzi orotara, hona-ko hauek dira: Beskoitze, Kanbo, Gixune, Hazparne, Ospitalepea, Mu-gerre, Samatze eta Ahurti. Herri horietako laborariek kalte-ordainakgaldegiten ahal dituzte abenduaren 21a arte, herriko etxean, DDTMedo departamenduko laborantza ganberan bildu kalamitate pack

txosten bat betez. Onartuak diren kalteak hauek dira: lur, landairaunkor, arroila, sarbide, naza, ur-bazter andeatzeak; baita bordenkanpoaldeko erresalbu eta hazindek jasan kalteak ere.

Etortzen denmunduaren azkena

Jakes Bortairu

‘Enbata’-n agertu iritzia

Gure zibilizazio indus-trialaren lehertze edoeroraldia mehatxu hur-bil eta erreala bilaka-tzen ari dela gero etagehiago aipatzen da az-

ken denboretan. Tesia horrek alor askota-ko zientzia berri bat ere sortzen omen deladio: kolapsologia. Dena galdua da, ala badaoraindik salbatzeko biderik?.Erregularki, eta berrikitan kasik astero,

azterketa zientifiko batzuek dokumenta-tzen dituzte azkartzen ari diren prozesu la-tzak: klima aldaketa, bio-aniztasunarenmurrizketa, itsasoen azidotasun emenda-tzea, naturaren baliabideen agortzea etaabar luze bat. Horietan oinarrituz, eroral-dia iragartzen digute kolapsologoek, bereniduriko jada hasia eta saihestezina. Liburu,konferentzia, emankizun eta artikuluakbiderkatu dira azken hilabeteetan eta arra-kasta mediatikoa bildu dute tesiaren boze-ramaileek. Kritikak eta eztabaida biziakere piztu dira, askotan tesia hau menpeko-

tasun harreman orotik kanpo kokatua de-lako, kapitalismoaren irabazle/ galtzailefuntsezko dikotomia kontutan hartu gabe.Egia erran, hondamendiaren perspektibahorri sinesgarritasuna emaiten diote erre-pikatzen diren eguraldi gertakari latzek,mehatxuen aurrean sistema sozio-ekono-mikoaren inertziak, gobernamenduenaxolagabekeriak eta Hulot ministroak be-rak dimisioa ematerakoan ahoan bilorikgabe errandakoak. Adibidez, duela hiruurte Parisen COP 21eko akordioa izenpetudenetik, berotze gazen ekoizpenak emen-datzen segitu du, 2017an marka bat gain-ditu duelarik (+3,7%). Beraz afera ez dagehiago klima aldaketa nola kudeatu edo-ta soilik mundializazioa nola erregulatu,baizik eta Mendebaldeko sistema ekono-mikoaren eroraldiaren hipotesia noiz etanola gerta daitekeen.

Nahasmenduak areagotzen ariHaatik hondamendiaren tesiak indarrahartzen duen bitartean, nahasmenduakere areagotzen dira. Batzuek gizakien tu-pusteko desagerpena aipatzen dute, zien-tzi-fikzioak aspaldidanik luze zabal jorratuduena baina berrikitan indar handiz elebe-rri, filma edo telesailetako gai oparoa bila-

katu dena. Irudimen kolektiboan inpaktuhandia sortzen du eta batzuek sor litezkeenondorio politiko kezkagarriak azpimarra-tzen dituzte: antsietate soziala hedatu, joe-ra politiko bortitzak elikatu, eko- diktatu-rei bidea errextu eta azken finean pentsa-mendu politiko oro desagerrarazi. Izan ere,holako perspektiba batekin, ezerk ez dugehiago inportantziarik. Borroka eta erre-sistentzia guziak hutsalak dira. Ezintasunaeta desmobilizazioa nagusi, bakoitzak be-rea eta kitto. Alta hondamendiaren bideanhasiak garela alde askotatik uka ezina badaere, prozesua ongi definitu eta pentsatu be-harra dagoela azpimarratzen dute batzuek.

Yves Cochet politikariak adibidez eroral-diaz zera dio: prozesu baten bukaera danun eta jendetzaren gehiengoari oinarriz-ko beharrak (ura, elikadura, bizitegia,energia, jantziak..) ez direlarik gehiagoemanak, arrazoizko prezioan eta legeakxedaturiko zerbitzu batzuen bitartez.

Eredu produktibista hobendunDefinizio horrek fantasmak eta apokalip-siaren irudiak bazter utzi eta naturarenlege zorrotzei, sistema ekonomiko eta so-zio-politikoaren parametroak gaineratzendizkie. Alabainan ikusmolde esentzialistekeroraldiaren errua gizakien izaerari lepo-ratu ordez, duela bost mende inguruansortu, indartu eta nagusitu den kapitalismoeta bere garapen eredu produktibista etakontsumerista arazoaren erdigunea koka-tzen du. Gisa berean, gizadiaren historianzehar gertaturiko sistema batzuen honda-mendiek erakusten dute krisia ekologiko-en eragina eta ondorioak ezin direla seku-lan ulertu multzo sozial desberdinen arte-ko indar harremanetatik kanpo. Definiziohorrek bestalde, eroraldia oroz gainetikplanetaren herrialde aberatsen arazoa delaere erakusten digu. Izan ere, zenbat miliarjende jadanik horrela bizi da munduan ze-har? Ez ote dugu Greziako populuari finan-tza-kapitalismoak 2010etik jasanarazi dio-narekin hondamendiaren adibide hurbila?Perspektiba erabat aldatzen da orduan.Ekonomiaren legeak ez dira naturalak. In-dar harreman politikoen fruituak dira. Sis-tema kapitalistak sortutako imaginarioa,joerak, egiturak dira gainditu beharreko-ak. Batzuek diote, etortzen den eroraldiamehatxu bezainbat aukera izan daitekeelaazken finean.

Hondamendiaren bideanhasiak garela alde

askotatik ukaezina badaere, prozesua ongi definitu

eta pentsatu beharradagoela azpimarratzen

dute batzuek

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aIritzia

Irudiab Baiona

Asteburuan eginen da hazkurri bilketaElikagai bankuetako laguntzaileak supermerkatuetako atarietan ezarriko dira asteburu honetan. Euskal Herri

guzian eginen dute bilketa, pobreziari eta prekaritateari buru egiteko herritarrei elkartasun keinu bat eskatuta.

Iaz, 13.000 tona hazkurri bildu zituzten urte guzian, eta kasik 90.000 pertsonari eskaini zieten laguntza Euskal

Herriko bankuek. Horretan, garrantzi berezia izaten dute urte bukaera heltzear antolatzen dituzten bilketa erral-

doiek: iazko bilketan, 2.000 tona janari eman zituzten euskal herritarrek. ISABELLE MIQUELESTORENA

Page 7: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

MUSIKA

ATHARRATZEHuman’Isa XIX

elkartearen aldeko kantaldia

Xiberotarrak taldearekin eta

kantari andana batekin.

bGaur, 20:30ean, elizan.

BAIONAEraBatera eta Nerabe.

bGaur, 21:30ean, Le Magneton.

BIARRITZSolstafir, Kontinuum

eta Louise Lemon.

bHeldu den ostegunean,

20:00etan, Atabalen.

LARZABALEManez eta Kobreak.

b Igandean, 17:00etan, Larrezabal

gelan.

ZIBURUDirdira Dar-Dar.

bGaur, 19:00etan, frontoian.

BERTSOA

BAIGORRITaldekako Xilaba

tapelketaren finala eta afaria.

bBihar, 18:00etan, Plaza Xokon.

ZIBURUMiren Artetxe, Unai Agirre

eta Aitor Sarriegi: bertso bazkaria.

b Igandean, 13:00etan, Baltsanen.

DANTZA

DONIBANE GARAZIKompany

Beritza: Üda Batez.

bBihar, 20:30ean, Jai Alaian.

HITZALDIAK

BAIONAKorsikako kantu polifoni-

koa, ohitura baten transmisioa.

Imuvrini taldeko kideekin hitzaldia

gaur, eta tailerrak bihar eta etzi.

bGaur, 18:15ean, Mediatekan.

DONIBANE GARAZIAlex Arzelu-

sen hitzaldia Garaziko euskararen

inguruan.

bGaur, 20:30ean, gaztetxean.

DUZUNARITZEEuskara altxorra

da hitzaldia, Patxi Alañarekin.

b Igandean, 13:00etan, Baltsan

elkartean.

UZTARITZEEuskararen jatorriaz

hitzaldia, UztaHitzan egitarauan.

bGaur, 20:00etan, Lapurdi gelan.

Jo Pilota. Larrazkeneko saioak pi-

lota batzordearen berri emanen du,

Henri Errandonearen elkarrizketa-

rekin. Sarako besten karietara joka-

tu ziren gazteen luzeko finalak ere

ikusgai dira, baita Jean Louis Pre-

benderen elkarrizketa ere, Amiku-

zeko pilota batasuna aipagai.

Gaur.

06:30. Goiz Berri.12:05. Ondaizuela.

Bihar.

08:05. Punpa Laster.08:45. Punpa Sare.

18:00. Xilaba taldekako bertso

txapelketaren finala, zuzenean.

Irudiab Uztaritze

Mikel Laboari omenaldiazenbait formatutanBihar Uztaritzeko ikastolan (10:00) eta Kiroletan —15:00etarik aitzina—

Mikel Laboaren zenbait alderdi omenduko dituzte. Juan Goridiren hitzal-

dian kantaria ohikoa ez den maneraz aipatuko da. Ondotik, Laboaren bi-

delagun Jose Luis Zumeta margolariaren lanetan oinarriturik, ikastolako

haurren lanak ikusgai izanen dira. Eta ekitaldi nagusia 18:00etan izanen

da, Kiroletan, Musikas eskolako ikasleen kantuekin. BERRIA

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Agenda

Page 8: Euskal Herriko euskarazko egunkaria - Ostirala …...2018/11/30  · 4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Astekoa Ostirala, 2018ko azaroaren 30a Joanes Etxebarria ZMaule inka ostatuaren hastapenak

Iñaki Etxeleku Baiona

Joan den apiriletik Baionan eta,beraz, Cimade elkartean da Caro-line Lyet (Dole, Jura, 1990). Bainabadu urteak ari dela etorkinei ha-rrera egiteko laguntza lanetan. Zerk egin du etorkinen lagun-

tzan sartu zinela?

Ez zen berezko erabakia. Hizkun-tzak laketak zitzaizkidan eta ikas-ketetan Latinoamerika hartunuen espezialitate gisa. Ikastarobat egin nuen Buenos Aireskotxabola auzoetan, eta Paraguaikoeta Boliviako gazte etorkin ba-tzuekin lan egin nuen. Frantziaraitzulita, Ile-de-France eskualde-ko txabola auzoetan lan eginnuen. Hor, Errumania, Bulgariaaldeetako etorkinak ezagutu ni-tuen, erromaniak. Hortik, Europaekialderat joan nintzen ikustekonondik heldu ziren; handik, Gre-ziaraino jautsi, eta han etorkinenetorrera ikusi. Berriz igo nintzenBalkanetako bidetik, etorkinenharrera kanpamentuei jarraituz.Frantziara sartu, eta Paris aldekoasilo eskatzaile zentroetan lanegin nuen. Zer lan egiten duzue Cimaden?

Atzerritarren zuzenbide aholkujuridikoak ematen ditugu. Jendeaerrezibitzen dugu permanentzie-tan, beren egoera kontatzen digu-te, eta laguntzen ditugu txostenaegiten Prefeturako; beharrez abo-katuekin harremanetan jartzenditugu. Azken hilabeteetako ego-erarekin, anitz gara muga iragandutenen laguntzan, baina aspal-dian Frantzian bizi diren frankolaguntzen segituz. Adingabeen kopurua azkarki

goratu da; nola lagunduak dira?

Gero eta adingabe gehiago dira,eta, zenbakiak emendatzen dire-larik, beti bezala, beldurtzen daadministrazioa eta kontrolak zo-rrozten ditu. Departamenduekdituzte adingabeak beren gainhartu behar, eta, diotenez, 2018hastetik, 40.000 adingabe aur-keztu dira Haurren Laguntza So-zialera (HLS). 2010ean, berriz,6.000 ziren. Adingabeek ez duteegonaldi agiririk behar Frantzianegoteko, babesa zor zaie. Haurrenbabes eskubidea da. Adingabeen azterketa nola era-

maten du administrazio horrek?

Azterketa bat egiten du HLSk.Ikusi behar dute adingabea denezeta bakartua. Elkarrizketa bat egi-ten diote estatu zibila aztertzeko,dokumentuak baldin baditu, bai-na itxura fisikoa ere aztertuko du-te. Ontsalaz, azterketak bost egunirauten du. Hemen, batez beste,berrogei egun irauten du, ez baita

ahalik aski. Azterketa luze horrengaraian gazte batzuk karrikan di-ra, hitzordua bost aste berantago-ko eman baitiete. Adingabetzatbadaukate, HLSk bere gain har-tzen du. Bestela, karrikan uztendute, eta dei egin dezake HaurrenJujeari; eta dei auzitegian, ukatubazaio lehen aldian. Guti ezagutzen dituzte.

Ontsalaz, adingabetasun presun-tzioa badute gazteek azterketasaioan, baina, egiazki, helduakizatea leporatzen zaie etengabe.

HLSk dio heldua dela eta gazteakdu frogatu behar adingabea dela,nahiz eta normalean kontrakoabehar lukeen. Ardura galdegitendiete Mugetako Poliziei gazteekdituzten dokumentuak egiazko-ak direnez. Kasik beti faltsuak di-rela dio, edo duda bat baduela. Eta hezur azterketak.

Ukarai, hanka eta hortz erradio-grafiak egiten dizkiete adina fin-katzeko guti gorabehera. Jakinbehar da konparatzen dituztela1950eko urteetako gazte estatu-batuar batzuen erradiografiei etahorren arabera erraten dute gine-ar gazte batek 18 urte dituenez. Ci-madekin saiatzen gara salatzen,abokatu batzuekin lan eginez ba-nakako salaketen edo kolektibo-en egiteko. Dublinduakdiren helduak nola

lagundu daitezke?

2018ko urtarrila eta uztaila arteanFrantzian asiloa galdegin dutenen%37 dublinduak ziren. Gero,Baionan errezibitzen ditugun gu-ziek hatz markak eman dituzteEspainian. Beraz, asiloa eskatzenbadute Frantzian, bortxaz, Espai-nian dublinduak izanen dira.Norbaitek asiloa eskatzen duene-an, erraten diote dublinduadela,eta Frantziak galdegin behar dioardura duen herrialdeari beregain har dezan. Bizpahiru hilabeteematen du horrek, jakinez artehorretan sekula ez diotela pertso-nari erraten epeak zertan diren.Igurikatze aldi luzea da prefetura-ra joateko manua ukan arte. Asiloa gutiri onartzen die Fran-

tziak.

Asiloa ukaiteko, pertsonalki per-tsegituak izan behar dute. Adibi-dez, gazte ginearrak etorri dira be-

ren herrialdeko egoera politikoa-rengatik, ez baitute ikasketarikegiten ahal... baina ez pertsonalkipertsegituak direlako. Ez dira sar-tzen asiloaren irizpideetan. Gero,siriarrek asiloa badute eta ez dapertsonalki pertsegituak direla-ko, baina herrialdearen kinkaga-tik. Zergatik Frantziak ez die se-kula onartuko bigarren mailakobabesik Gineako herritar batzuei?Frantziaren kolonia ohia delakoeta eragin handiak dituelako han.Gauza bera da Afrika mendebal-

deko kolonia ohi guzie-tan. Ez dirote onar jen-dea joan dadin egoerapolitikoa dela kausa. Baionako Pausa zen-

troak ez du epe luzeko

arazoa konpontzen?

Zentroa plantan emanda ez baitzen erakutsinahi jendeak karrikanlo egiten zuela. Politi-

koa da, humanitarioa bainogehiago. Herriko etxeak eta At-herbeak ez diote oraino gaina har-tu elkartasunezko laguntzaile sa-reari. Baina, zenbait asteren bu-ruan, jendea karrikan ezarriko daberriz, eta gibelean lekukoa har-tuko dutenak beti boluntario sareberak izanen dira: Euskaldunenplazan hasi zirenetik, harreraduin bat eman nahi diete iheseandirenei, eta, egun, horiek berakdira aterpe zentroan boluntario. Herriko etxearentzat eta Ather-

bearentzat helburua da iragateaerraztea. Aterpe baten emateaere, hain segur, eta hobe dela zen-troan lo egin dezaten —nahiz osokiutzia zen eraikin bat den, urrun-dik ere harrera aski duina emate-ko gai ez dena—, baina ez ikusiare-na egiten dute, badelarik jendebat ez dakiena nora joan hortikaterata. Bi gauzaren artean gara:begiak hetsi jakinik jendea kinkaezinago txar beretan gertatukodela beste hirietan, edo hemenatxiki, jakin gabe zuzen zer atera-bide proposa. Zer xede du Migrant’scenek?

Informatzea, mobilizatzea, sala-tzea. Cimadeko tokiko talde ba-koitzak antolatzen ditu bere ger-takariak migrazio gaien alde gu-ziak agerian emateko. Baionakogaztetxeko gaurkoan helburua daelkar ezagutzea. Permanentzie-tan errezibitzen ditugun jendeak,maiz, bakartuak dira. Helburuada jin daitezen; Ipar Euskal He-rrian zehar aterpetuak diren adin-gabeak etor daitezen ostatu ema-ten dietenekin, Lesseps kaiko zen-troan direnak jin daitezen eta mi-litante sareetakoak ere bai, topa-keta bat izan dadin denen artean.

«Zentroarenapolitikoa da,humanitarioabaino gehiago»

Caroline Lyet b Cimadeko laguntzailea

Baionako Cimade elkarteko taldean boluntarioari da Lyet, etorkinei aholku juridikoen ematen.Migrant’scene jaialdiaren kariaz, gaualdiaantolatu dute gaurko, Zizpa gaztetxean,19:30ean, baltsako apairu eta musika lagun.

I.E.

«Zergatik Frantziak ez diesekula onartuko babesikGineakoei? Frantziaren kolonia ohia delako»

«Zenbait asteren buruan, jendeakarrikan ezarriko da berriz, eta,gibelean, boluntario sare berekhartuko dute beti lekukoa»

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko azaroaren 30a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]