Euskal Herria Bildu: Programa 2012

5

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

KHKANPO HARREMANAK

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

TURISMOA

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Turismo sektoreak, garapen iraunkorraren ikuspegitik heltzen bazaio, funt-sezko eginkizuna du ingurunea eta tradizioak gordetzeko eta sustatzeko. Eraberean, aberastasun-sortzailea da, eta eragin zuzena du herrialde baten ga-rapen sozioekonomikoan. Sektorearen tamainari eta eraginari erreparatuta,bereziki garrantzitsua da baliabide global gisa. Turismo iraunkorra, tokikoa,desberdindua eta jatorrizkoa (bertako produktua eskaintzen duena, turismoartifizialak edota kopiek ez bezala) gaur egungo krisi sistemikoak eskaintzendigun abagunea da, aukera ematen baitigu aurreko turismo eredu harrapa-riak, eutsiezinak eta zaharkituak alde batera uzteko.

Beste erakunde batzuk bezala, Munduko Turismo Erakundeak (MTE) dio tu-rismoak, jarduera horren zeharkakotasuna dela eta, ahalmena duela “lehen-tasunezko gai-sorta zabal bat jorratzeko: energia, ura, lanbide ekologikoak,hiri iraunkorrak, nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetza, honda-mendi-arriskuak murriztea, eta osasunean, hezkuntzan, gazterian, genero-berdintasunean eta emakumearen autonomian inbertitzea”. Hala ere, turismoeutsiezinak gaur egun duen garapenak, sarritan, hondatu egiten ditu alor ho-rietan lortutako aurrerapenak.

Eta hor izan nahi du EH Bilduk eragin zuzena Eusko Jaurlaritzatik, eta turismoiraunkorreko sare bat sortzeko behar diren tresna guztiak martxan jarri, tu-rismoaren onuradun nagusiak tokian tokiko biztanleak izateko eta kalitatezkoturismoa sustatzeko, ditugun baliabide guztiak (natura, gastronomia, gizartea,kultura eta bestelakoak) ahalegin horretan erabiliz. Gure identitatea, hizkuntzaeta kultura ezaugarri bereizgarritzat erabiltzearen aldeko apustua egitendugu, beste turismo-jomugetatik desberdintzeko, betiere gure baliabideenkontserbazioa eta gure karga-ahalmena aintzat hartuta.

Euskal Herria oso erakargarria da oporrez gozatzeko jomuga hau aukeratzenduten turistentzat, ahaztu ezineko esperientzia bizi nahi duten horientzat,konformatzen ez diren turistentzat, harago joan eta gastronomiaz, kulturaz,naturaz, mendi eta kostaldeez, hezkuntzaz, kirolaz edo erlijioaz benetan go-zatu nahi duten horientzat. Gainera, Euskal Herriak baditu behar diren az-

181

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

KH

KanpoHarremanak

Turismoa

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

piegiturak gertakizun handiak hartzeko eta sustatzeko: kongresuak eta kon-bentzioak, musika eta antzerki-ikuskizunak, kirol-lehiaketak, etab.

Hori dela eta, hauek dira EH Bilduren helburuak turismoaren alorrerako:

· Euskal Herria/Basque Country marka sustatzea, Espainia markatik bereizita,lortu nahi diren turismo-helburuak guztiz desberdinak baitira.· Ahalik eta turista-kopuru handiena erakartzea, bai atzerritarrak bai berta-koak, betiere turismo-produktu eta baliabide guztien karga-ahalmena kon-tuan hartuta.· Bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea eta sektorearen urtarokotasunaapurtu eta eskaintza urte osora zabaltzea.· Turismo-azpiegiturak areagotu eta dibertsifikatzea, leku zehatzetan, halabeharko balitz, turismo-jardueraren garapena errazteko.· Turismo iraunkorra sustatzea (ekoturismoa, abentura-turismoa eta landa-turismoa), turismo alternatiboko eredu gisa, gaur egungo jendetza-turismo-aren ereduaren ordez.· Turismo-eskaintza osoa bultzatzea, gure lurraldeak eskainitako produktueta esperientziak laburbiltzen dituzten hiru ardatz nagusien inguruan:

� · Kultura-turismoa� · Gastronomia-turismoa� · Natura-turismoa

Helburu horiek lortzeko, lehentasunezko neurritzat hartuko dira honako hauek:

1. Turismo-baliabideen euskal sarea sortzea, Euskadiren ezagutza integralasustatzeko. Sare horretan, turismo-eskaintza eskualdeka landuko da, eta es-kualdekako turismo-mahaiak sortuko dira, eskaintza antolatzeko eta sektorepubliko eta pribatuaren elkargune izateko. Halaber, turismo-bulegoen artekokoordinazioa bultzatuko da, turistari aukera-sorta zabala eskaintzeko, etahorri esker, batez besteko egonaldiak luzatzea eta turisten gastua areagotzealortzeko.

2. Parte-hartzezko prozesu bat sustatzea sektorearekin lotutako eragileekin,Turismo Iraunkorrerako Plan Integrala egiteko. Plan horretan, turismo-jar-dueran parte hartzen duten eragileek bete beharreko jarraibideak bildukodira, bai eta erakundeek bete beharrekoak ere, EH Bilduk proposatzen duenturismo-eredua garatzeko behar diren prozesuak ezartzeko, betiere TurismoIraunkorraren Karta Europarra bezalako nazioarteko markoak aintzat hartuz.

3. Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia turismoakeskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estra-tegikoa ezartzea.

4. Ekintzaileentzako eta gizarte-ekonomiako proiektuetarako aholkularitza-zerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko ere-muetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin.

5. Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta

182

KHTurismoa

KanpoHarremanak

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobeaizango dela ziurtatzeko. Prestakuntza horren arretaguneak izango lirateke gi-zarte zibilaren sentsibilizazioa, oro har, zein turismoaren sektorerako ezagutzatekniko-profesionalak eta lanerako gaitasunak eskuratzea.

6. Sukaldaritzaren, gastronomia tradizionalaren eta bertako produktuen es-kaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardo-tegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak…) nazioarteansortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak,azokak eta lehiaketak sustatzea.

7. Gasteiz, Green Capital eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua sus-tatzeko ekitaldietan laguntzea eta ekitaldi horiek baliatzea beste mota batekoturismoa sustatzeko; hau da, turismo iraunkorra, eskuragarria, interaktiboaeta parte-hartzezkoa, turista gehiago erakartzeko.

8. Eremu guztietan, eta batez ere babestutako eremuetan, turismo-zerbitzuenhornitzaileek turismo-jardunbide iraunkorrak erabiltzea sustatuko duen lege-esparrua garatu eta ezartzea.

9. Aliantza estrategikoak eratzea turismo iraunkorreko plan integralak dituztenbeste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari bu-ruzko informazioa trukatzeko sektoreko beste aditu batzuekin.

10. Euskadiko naturaren eskaintza lantzea, osorik, horretarako marka bereiz-garri bat sortuz. Izan ere, naturak aukera ematen du lurralde osorako es-kaintza integrala egiteko, kostaldeko zein barnealdeko turismoa hartukolukeena, bai eta honako esperientzia hauek ere: birding-a, mendiko ibilbideak,mendiko txirrindularitza, surfa, nekazaritza-turismoko establezimenduak, na-tura-parkeak, haitzuloak, etab.

11. Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsi-bilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-ele-mentua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bildukdefendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki.

12. Turismoaren Erakunde Arteko Mahaiaren funtzionamendua aldizka kon-trolatzea eta berrikustea, mahaia benetan izan dadin adostasunak lortzekolekua, ibilbide laburreko ikuspegi lurraldekoiak gainditzeko, eta ikuspegi horienondorioz egiten diren diru publikoaren xahuketekin amaitzeko.

13. Done Jakue Bidearen suspertzea bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriakeskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko lekuadierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez.

14. Tokian tokiko turismo eskaintza promozionatzea, enpresa-bidaiei begira.Berariazko touring-en garapena.

15. Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, natu-rarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapeniraunkorraren ikuspegitik.

183

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

16. Gazteentzako, sendientzako eta 55 urtetik gorakoentzako turismo-es-kaintza sustatzea.

17. Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen ar-teko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitzbezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabar-menduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landaeremuetan.

18. Alor horretan eskumenak dituen gobernu-arlo espezifikoarekin lankidet-zan arituz, gaur egungo garraio-eredua hobetzeko azterketa eta proposa-mena egitea, eredua lurraldean dauden beharretara (bertako biztanleen zeinturisten beharretara) egokitzen dela bermatzeko, ekonomia eta ingurumen-efizientziako irizpideetan oinarrituta.

19. Plataforma birtual nazional bakarra sortzea baliabide turistikoak sustatzeko.

20. Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea,turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baita.

184

KHTurismoa

KanpoHarremanak