Euskal Herria Bildu: Programa 2012

12

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

HKKHEZKUNTZA, KULTURA

ETA KIROLAHAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

KIROLA

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

rria baitira.Informazio-kanpaina iraunkorra abian jarriko dugu. Gizarteak ekoizpenarenamaierako produktua soilik baloratzeaz gain, atzetik dagoen prozesua baloratudezan. Ikusentzunezkoa

Espainiar estatuko ikusentzuneko legedia mugatzaileak gainditzeko helburua-rekin, EAEko ikusentzuneko sektorearen lege arautzailea sortzearen aldekohautua egiten dugu. Parlamentuan aurkeztutako dekretu neoliberalak, baliabide ekonomiko etateknikoak aintzat hartzen ditu batez ere, errealitate soziolinguistikoa, ekoizpenpropioa eta herri ikuspuntua alde batera utziz.Gainera, dekretu bidez sektorea erregulatu nahi izateak, gizarte eta sektorekoeragileei honen inguruko eztabaida ukatzea suposatzen du eta EH Bidun partehartze prozesu zabala proposatzen dugu. Ikusentzunezko materialaren digitalizazioa premiazkoa da “Euskal Filmoteka”-k hasitako ibilbidea kontutan harturik, gure herriaren memoria historikoa etaondare kultural oso baliotsua diren beste artxibo eta materialaren digitalizazioabeharrezkoa deritzogu.

Multimedia

Euskarazko multimedia edukiei babesa eta sustapena sarean. Jada dituguneduki kultural ezberdinak, multimedia formatu ezberdinetara moldatu.Eduki zehatzen sorkuntza gure kultura ezberdintzeko elementu gisa.Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza departamentuak, bere difusiorakopolitikekin bat datorren multimedia kultur industria garatzeko ikerkuntza etagarapenari epe erdi eta luzerako babesa emango dio, denboran jasangarriaketa iraunkorrak diren baliabideak sortuz.

Kultura Digitala

Munduko herrialde gehienetan izaten ari den iraultza digitala bizi dugu gauregun Euskal Herrian ere. Errealitate honek gure kulturan duen eragina etazeintzuk izan daitezkeen honek eskaintzen dizkigun aukerak aztertzea duguerronkarik nagusiena.Interes ekonomiko soilak dituzten kultura espresio eta arlo anitzetako enpre-sari eta egileak, bere negozio ereduak defenditzen dituzte iraultza digital honenaurrean. Eredu horren aurrean, EH Bilduk, lege bidez arautzea eta euskalegile eskubide gestore publiko baten baitan, eskubide digitalen sustatzearenalde egiten du, egile, eragile, instituzio eta euskal gizartearentzat egokia etabidezkoa den kultura digitala eskuratu ahal izateko. Liburutegi publikoetan,euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatzea izan behar dugu helburu:tablets-ak, smartphone-ak, e-book-ak…

137

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Gure kultura propioa sustatzeko eta esportatzeko balio izateaz gain, gauregungo industria eta sistemarekin lehiatuko lukeen eredua dela uste dugueta bide batez, egileentzat hain kezkagarriak diren deskarga ilegalek zentzuagalduko lukete.

138

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.- GOGOETA OROKORRAK

• Dokumentu honen helburua Euskal Autonomi Erkidegoko esparruan EH Bil-duren kirol alorreko (1. oharra) jarduera-ildo orokorrak ezartzea da, hurrengoautonomía-hauteskundeen ostean hasiko den legegintzaldiko denbora-epeaaintzat hartuz.

Hala ere, dokumentu hau kokatzen den lurralde eta denbora-mugak ez diraoztopo EH Bilduk Euskal Herri osoko egituraketa sozial eta politikoarekiko duenkonpromiso politikoaren argitan garatua izan dadin.

• Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldee-tako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroak25eko 27/1983 Legean (LHL) eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko14/1998 Legean (2. oharra) ezarritako terminología eta eskumen banaketarijarraiki, dokumentua Erakunde Komunetako eskumenetara mugatzen da.

Halaber, Gernikako Estatutuak (2. oharra) EAEk kirol alorrean eskumen es-klusiboa (3. oharra) duela ezartzen duela aintzat hartuta, dokumentu honekeskumen esklusibo honen jarduteak egun dituen mugaketak azpimarratzenditu, bai Estatuak inposaturiko mugak eta bai ondoz ondoko euskal gobernuekestatu-esparruan dagoen kirol ereduarekiko erosotasunaren ondorioz sortu-takoak.

1.oharra.- Dokumentu honetan “kirol” hitza bere esanahirik zabalenean era-biltzen da, edozein helbururekin eta edozein esparru sozial edo kirol-egiturangaratutako edozein jarduera fisiko edota kirol-jarduera izendatzeko, idazpuruzehatzen batean, anbiguotasunak saihestearren, terminologia zehatzagoaerabiltzeko hautua egiteari utzi gabe.

2. oharra.- Aipaturiko Gernikako Estatutuan eta LHLn ezarritako eskumen

139

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

banaketaren erabilerak ez dakar berekin EH Bilduk bere edukiak (kirolekoakzein orokorrak) ezta horiek eratortzen diren esparru politikoa ere ontzat jot-zen dituenik.

3. oharra.-Estatutuak kirol alorreko eskumena jasotzen duen testu zehatzahonako hau da: “10. art. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondokogaiei dagozkienean konpetentzia esklusiboa du: (…) 36.-Turismo eta Kirola.Aisia eta atsedena”.

2.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNEN XEDEA KIROL ALORREAN

EH Bilduren helburua da, herritar orori bermatzea kalitatezko kirol prakti-karako sarbidea eta kirola praktikatzeko baldintza duinak. Kirol praktika sus-tatuz, maila, sexu eta adin guztietan, bizi kalitate oneko gizarte kohesionatueta osasuntsua lortzeko. Horretarako, gaur egungo marko legislatiboa gain-dituz eta garatuz, eta bitarteko ekonomiko, humano, zein ezagutzakoak es-kainiz.

Eredu berri bat sortzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu egungo ikus-pegi konpetitiboa gaindituz, kirola heziketa prozesuaren parte garrantzitsugisa kokatuz.

EAEko kirol erakunde egitura lideratzea berariazko euskal kirol eredu iden-tifikagarria sortzeko kirol-jardute maila guztietan, herritarrek kalitate bal-dintzetan egindako kirolak eskaintzen dituen onuretarako sarbidea izandezaten, beren ezaugarri pertsonal edo baldintza sozial eta ekonomikoakedozein direlarik ere.

3.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNETAKO OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOAK KIROL ALORREAN

I.- EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI.

II.- EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU.

III.- BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU EUSKAL HIRI-

140

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

TARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUNA EMATEKO.

IV.- KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITA-SUNA SUSTATU ETA BERMATU.

V.- XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU

4.- I. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI.

Atal honetan, kirol eredu propioa ezartze aldera lerro estrategikoak eta hel-buru estrategikoak bi ardatz giltzarritan antolatzen dira: alde batetik, kirolaridagozkion eskumen-titulartasunak eta, zeintzuen jardutea, Estatuak zalantzanjartzen duen, Gernikako Estatutuan kirol alorreko eskumen esklusiboa jasotaegon arren; eta, beste alde batetik, euskal kirol eredua sortzeko EAEn emanbehar diren oinarrizko egiturazko aldaketak. Kuantitatiboki gutxienen kiroleredu bati buruz ari gara, baina gure herrian oso pisu kualitatibo garrantzitsuaduena.

• 1. lerro estrategikoa: Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko lan komu-nerako guneak artikulatu, gaur egungo eskumen esparrua gainditzeko.

Lerro estrategiko hau garatzeko hurrengo helburu hauek ezartzen dira:

- 1. helburua: kirolaren sustapenerako irizpide komunak jartzea ahalbi-detzen duten Euskal Herriko beste herrialdeekiko elkar-harremanerakotresnak ezarri.- 2. helburua: Euskal Herriko lehiaketa esparrua ezartzea ahalbidetzenduten kirol-modalitateen sustapenerako jarraibide komunak ezarri.

• 2. lerro estrategikoa: EAErako kirol alorreko eskumen esklusiboaren jardu-terako gaitasun erreala lortu.

Lerro estrategiko hau hurrengo helburu hauek lortzeari begira garatuko da:

- 1. helburua.- Euskal Selekzioen ofizialtasun osoa lortu, edozein mo-tatako nazioarteko lehiaketatan parte hartzeko aukera izanik.

- 2. helburua.- Euskadik kirol alorrean duen eskumen esklusiboa erre-klamatu eta defendatu estatuaren behin eta berriroko esku-sartzeenaurrean, eskumen hori beste eskumen titulu batzuk (bortizkeria kiroleanedo dopinaren aurkako politikak bezalako alorretan) arrazoirik gabe ar-gudiatuz edukiz hustu nahi dutenak.

141

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• 3. lerro estrategikoa. Euskal kirol eredua sortzeko giltzarriak diren egituraksakonki aldatu, zehazkiago:

1) Gaur egungo federazio sarea gainditzen duen berezko bigarren mai-lako kirol asoziazionismo eredua garatu (kirol federazioak), hori neurrihandi batean espainiar federazio-ereduaren oinordea, atomizatuegiaeta jasangarritasun bermerik gabekoa baita. Eredu berriaren errefe-rentzia-ardatzak egungo federazio-sistemaren birdimentsionatzea etaegun federazioek jarduten duten funtzio publikoen berrikustea izangodira, eta hurrengo funtsezko printzipio hauetan oinarrituko da:

- Kirol taldeak (lehen mailako kirol elkarteak) kirol-egituraren oi-narrizko zelulak dira egungo kirol-federazioek jarduten dutenkirol alorrean.

- Helburu komunak erdiesteko eta, hala badagokio, zenbait funt-zio publikotan jarduteko aukera izateko, klubak bigarren mailakokirol-elkarteetan artikulatzen dira.

- Eusko Jaurlaritzak (eta foru aldundiek bakoitza bere LurraldeHistorikoan) lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dituzteantolakuntza maila nahikoa eta erakundearen planekiko bat da-tozen kirol-estrategiak dituzten klub elkarteekin.

- Kirolaren egituraketaren euskal esparrua sustatzeko eta jasan-garritasun ekonomikoa bermatzeko, EAEko (edo, hala badagokio,Euskal Herriko) esparru osorako euskal federazio bakar bat ego-tea lehenetsiko da, euskal federazio horien ordezkaritzak ezarriahal izateari edota Lurralde Historiko bakoitzeko esparruko mo-dalitateko kluben elkarteak egoteari utzi gabe.

2) Euskal lehiaketa esparrua ezarri euskal errendimenduzko eta goierrendimenduko kirolaren garapenerako erreferentzia esparru gisa,hurrengo printzipio hauen arabera:

- Oro har, Euskal Kirol Federazioek eta, hala badagokio, EuskoJaurlaritzarekin (edo foru aldundiekin) lankidetza-hitzarmenak di-tuzten klub elkarteek EAEra eta, hala badagokio, Euskal Herrikobeste lurraldeetara mugatzen diren lehiaketa ereduak ezarrikodituzte, horretarako aurrekontu eta lege alorretan aldaketak ga-ratuz.

- Bakarrik kasu jakinetan bide emango zaio euskal talde eta ki-rolariek EAE edo Euskal Herria baino zabalera geografiko han-diagoa duten lehiaketetan parte hartzeari, kasu horretan EAEordezkatuko dutelarik.

- Eusko Jaurlaritzak egokitzat joko du talde eta kirolariek EAE edoEuskal Herria baino zabalera geografiko handiagoa duten lehia-

142

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

ketetan parte hartzea, honako baldintza hauek ematen direnean:

Lehiaketa esparru horietan parte hartzea, parte-hartzen duen ki-rolariarentzat benetan kirol lorpen garrantzitsua eta EAEko espa-rruan (edo, hala badagokio, Euskal Herrikoan) eskuraezina denean.

Talde eta kirolariek antolakuntza eta ekonomia-baliabide nahikoakizatea EAEren kanpo ordezkaritza baldintza egokietan buru dadin.

3) Goi mailako euskal kirolaren berdefinizioa, euskal federazio eredu be-rriaren eta euskal lehiaketa ereduaren garapenaren testuinguruan.

5.- II. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU.

Atal honetan kirol alorrean Lurralde Historikoetako Foru Organo eta Toki Era-kundeei dagokienez lidergo instituzional erreal eta eraginkorra burutzeko lerroestrategiko eta helburu estrategikoak ezartzen dira.

• Lerro estrategikoa: Garapena eta jardutea beste administrazio publiko bat-zuei (foru organoak eta tokiko erakundeak) dagozkien alorretako oinarrizkolegeria berbideratu eta berregin.

Lerro estrategiko honek berekin dakarren legeria egiteko funtsezko errefe-rentzia-puntu bezala honako helburu hauek ezartzen dira:

1. helburu estrategikoa.Hezkuntza prozesuaren adin guztietan heziketa fisiko eta kirolerako ordutegiegokia duen adin txikikoen artean kirola sustatzeko programa orokorra ezart-zeko lege oinarriak egin.

- Arau proiektu berria egungo Eskola Kirola ereduaren hobekuntza eta za-balkuntzan oinarrituko da EAEko administrazioek adin txikikoentzako kirol alo-rrean sustatzen duten oinarrizko ardatz bezala etorkizunerantz luzatzeko.

- Erakunde komunek gorputz-garapen harmoniko eta osasungarria eta kiroljardute ohiturak eskuratzea bermatuko dituen EAEko adin txikiko guztietarakokirol eredu komuna egon dadin arau-oinarriak ezarriko dituzte.

143

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

- Ereduak 0 eta 18 urte bitarteko etapa osorako jarraitutasun eta trinkotasunaizango du, hurrengo adin tarte hauetarako berariazko ezaugarriak izango dituenarren: 0-6 urte, 6-12 urte eta 12-18 urte.

� 0-6 urte adin tartean: ereduak adin tarte honetako hiritarrak barnehartuko ditu, euren adinerako egokia den jarduera fisikoa sustatzeko kirol po-litika hartzaile gisa eta, zehazkiago, eskura jarriko dizkie hori egiteko azpiegituraegokiak.

� 6-12 adin tartean: (derrigorrezko lehen hezkuntzarekin bat datorrena):ereduak adin hauetako neska-mutil guztiek, edozein direlarik ere beren ezau-garri pertsonal edo sozialak, ikasten duten hezkuntza zentroko antolaketa tes-tuinguruan eta klase-ordutegiarekin parekatuta dagoen ordutegi batean,eguneroko gorputz-kirol jarduera saio baterako sarbidea izan dezaten bermatubeharko du, derrigorrezko eta bermatua.

� 12-18 adin tartean, ereduak gazteak kirol taldeetan sartzea eta ohikokirol-jarduera sustatu behar ditu.

2. helburu estrategikoa.Oinarrizko Kirol Jardueren (OKJ) kontzeptua garatzea.

- Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) dira, administrazio publikoek horietara sar-bidea bermatu behar dituzte jarduerak.

- Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) terminoa 2003-2007 Euskal Kirol Planeansartu zen, parte-hartze kirol delakoaren garapenerako erreferentzia osagaigisa. Halaber, kontzeptua Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Lurralde Plan Sek-torialaren aurrerapenean erabili izan da.

- Alde batetik, biztanlegoaren segmentu bakoitzerako OKJen edukia zehaztubehar izango da; eta beste alde batetik, administrazio publikoek OKJetarakosarbidea bermatzeko irizpideak ezarri behar izango dira (sarbide ekonomikoazein jardutea ahalbidetzen duten kirol-ekipamenduetarako sarbide fisikoa), ki-rola barneratze sozialaren esparruan ulertuta.

3. helburu estrategikoa.

- Etorkizun oparoa izan dezaketen kirolarien hautaketa eta laguntzarako arau-oinarriak ezarri EAE osorako, goi mailako kiroleko definizio berriarekin (ikusi 4.atala) eta EAE edo Euskal Herriaren esparruan lehentasunezko kirol modali-tateen zehaztapenarekin (ikusi 6. atala) era koordinatu eta koherentean burutudaitezen, modalitate kolektibo eta indibidualen arteko aldeak orekatuz.

4. helburu estrategikoa.

- “Hiritargoarentzako kirola” sustatzeko kirol-politikak ezarri, bereziki 18 urte bainogehiago dutenei kirol-jarduera edota jarduera fisikorako sarbidea bermatuz, pre-bentzio, osasun eta bizi-kalitate tresna gisa, zeharkako ikuspegi batetik.

144

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

6.- III. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU, EUSKAL HIRITARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUTEKO.

Helburu estrategiko honetan, I. eta II. helburu estrategikoetan barne hartutaegon ez arren, erakunde komunetatik garatu beharreko kirol-politikak pibo-tatu behar duen oinarrizko ardatza osatzen duten berariazko kirol-politikakbiltzen dira.

• Emakumeek kirol alorrean pairatzen dituzten bazterketa egoerak eta ozto-poak deuseztatzea oinarrizko helburu duen kirolean berdintasun programadiseinatu eta ezarri.

• Euskal administrazio publiko guztien kirol-politiken oinarrizko helburu gisa,herritarren osasuna mantentzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza sartu.

• Kirola etorkinekiko bizikidetzaren hobekuntzarako tresna gisa era egokianerabiltzeko erreferentzia-esparrua ezarri.

• Arau-esparru egokia ezarri minusbaliotasun edo dependentzia arrazoiak,bitarteko mugaketak edo muga kulturalak direla eta, kirol-jarduterako sarbidezailtasunak dituzten biztanlegoaren segmentuetarako, administrazio publikoekberariazko kirol-politikak ezar ditzaten.

• Kiroletik egoera edo portaera homofobiko, transfobiko edo genero aukeraezberdinen aurkakoetan jatorria duen edozein diskriminazio mota errotikkentzeko oinarriak ezarri.

• Kirolaren esparru guztietan Euskal Herriko beste lurraldeekin kirol-estra-tegia eta ekintzak partekatzeko bide instituzional berriak bilatu.

• EAE edo Euskal Herriko esparruan lehentasunezkotzat jo behar diren kirol-modalitateak zehaztu eta modalitate horietako goi errendimenduko kirolarienberezko formazioa eta laguntza eredua garatu.

• Bertako kirol-modalitateetarako laguntza esparrua optimizatu.

• Elkartze-bizitza, herritarren parte-hartzea eta boluntariotza sustatu.

• Kirolaren lanbideetan jardutea arautu, kirol titulazioak barne, kirolarien osa-sun eta segurtasuna babesteko eta euskal kirolaren kalitatea bermatzeko, etagaur egun Kirolaren Euskal Eskola eta Kirolene Eusko Jaurlaritzaren zentropublikoaren arteko gainezarpena berrikusi.

• Kirol jardueran ingurumenaren babesa eta errespetua sustatu.

• Kirol jardueraren bidez euskararen normalkuntza sustatu, euskarazko hiz-tegi tekniko eta materialen sorrera bultzatuz.

145

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

7.- IV. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATU ETA BERMATU.

Gaur egun kirola errealitate ekonomiko gisa ageri da. Sektore anitz barnehartzen ditu, zeintzuetan ukitutako gaiek espezializazio hazkorra eta aberas-tasun eta enplegu sortzaileak diren eta jarduera periferikoen hazkundea da-kartzate berekin.

Horregatik, badago jardutearen arauketaren esparruan garatu beharrekolerro estrategiko eta garrantzi handiko helburu multzo bat, kirolaren lanbi-deen kasuan adibidez.

• 1. helburua.- Kirol esparruan aurreranzko politika fiskal ekitatiboak bult-zatzea.

• 2. helburua.- Kudeaketa erregularizatu eta jasangarri eredua bultzatzea:

- Instalazio jasangarri eta energetikoki eraginkorrak bultzatzeko politikakdefinituz.

- Kirol lan-esparruaren erreforma bultzatzea eta sindikatuekin esparruberria adostuz.

- Txartel Bakarra definituz eta ezarriz.

- Elkartasunezko merkataritza harremanak sustatuz (bidezko merka-tariza, erosketa berdea).

8.- V. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU.

Abiapuntua da, EAEko Erakunde Komunek euskal kirolean hartu beharrekolidergoa garatzeari etengabe muzin egiten ari direla, estatuaren eta estatuespainiarraren kirol-egituren zein gainontzeko euskal administrazioen au-rrean. Eta Eusko Jaurlaritzak, EAEko Erakunde Komunen baitan ezarritakokirol-politiken gauzatzaile bezala, lidergo hori egikaritzeko tresna aproposakizan ditzan, egoki jotzen da hurrengo neurriak aintzat hartzea.

• Eusko Jaurlaritzan kirolaz arduratzen den egitura giza baliabide egoki etanahikoarekin eta antolakuntza eraginkorrarekin hornitzea. Bereziki, malgu-

146

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

tasun eta berehalakotasun maila handiagoa behar duten kirol-eskumenenkudeaketa bere baitan jasotzeko Kirolaren Euskal Agentzia sortzearen egoki-tasuna aztertzea.

• Kirol alorrean indarrean dagoen araudia berrikusi (Kirolaren Legearen al-daketa edo erredakzio berria barne), proposatutako kirol-politika berriak bu-rutzeko beharrezko zutabe gisa.

• EAEko kirol jarduteari buruzko datu bilketa eta ustiaketa sistema diseinatueta ezarri. Honek hartuko du erreferentzia gisa, kirol-irizpideen arabera egin-dako biztanleriaren segmentazio jakina, desagregazio maila nahikoarekin eginaizango dena, erakunde publikoei eta euskal kirol erakundeei, bakoitzak berelurraldean erabiltzeko datuak eskaintze aldera.

• Fadurako kirol goi errendimendu zentroaren erreforma, benetako I+G+bzentro bihurtu arte.

• Dopinaren Euskal Agentzia sortzea.

147

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola