Euskal Herria Bildu: Programa 2012

13

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

KHKANPO HARREMANAK

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Kanpo Harremanen arloan, EH Bilduren helburu nagusiak bake eta normal-kuntza politiko prozesuaren nazioarteko jarraipena sakontzearen alde lan egi-tea eta Euskal Herria berezko errealitate berezitu bezala, herri gisa, munduanezagutaraztea dira, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bes-telako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz. Dela kanpoko euskal kolektibo-ekiko harremanak eta egoera ahulagoan dauden herriekiko elkartasuna, delabisitatzen gaituztenen gogobetetasun osoa lortzeko ahaleginak, bide askodaude hori erdiesteko, baina bide horiek guztiek bat egiten dute ideia nagusihonetan: munduko bazter honetan, euskal herriak bokazio unibertsala du.Beraz, Eusko Jaurlaritzan, EH Bilduren alor horretako ahalegin guztiak EuskalHerria/Basque Country herri-markaren estrategia diseinatzera eta guztiz ga-ratzera bideratuko dira, marka hori izan dadin kulturan, merkataritzan, eko-nomian eta bestelako alorretan ditugun balio eta ahalmenen ikonobereizgarria, iraunkortasunaren eta euskaldunen arteko zein beste herriekikoelkartasunaren printzipioak oinarri hartuta.

KANPO HARREMANAK

EH Bilduk konpromiso irmoa du Euskal Herri osoaren gizarte- eta politika-eraketarekin, maila guztietan. Beraz, konpromiso hori abiapuntu hartuta,Eusko Jaurlaritzatik kanpo harremanetan garatuko diren ekintzak hiru misionagusi izango dituzte:

1. Herrialdearen bake eta normalkuntza politiko prozesuaren nazioarteko ja-rraipena sustatzea, Europar Batasunean enfasi berezia jarriz.2. Euskal Herriko gainerako lurraldeetako administrazioekin batera lan egitekoeremuak antolatzea, modu horretan lurralde integrazio eta kohesioa susta-tuz.

173

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

KH

KanpoHarremanak

Kanpo Harremanak

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

3. Nazioarteko mailan Euskal Herria errealitate ekonomiko, politiko eta sozialbereiztu gisa eta autodeterminazio librerako duen eskubide demokratikoarenaitorpena sendotzea.

Beraz, kanpo harremanen alor zehatzean, hauek dira EH Bilduren funtsezkohelburuak:

1. Euskal Diasporarekin eta hau bizi den herrialdeekiko loturak estutzea.2. Mugaz gaindiko lankidetza sendotzea, europar integrazioaren esparruan.3. Nazioarteko harremanak orokorrean zein euskal presentzia sendotzea na-zioarteko foroetan, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bes-telako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz.4. Garapenerako lankidetzan, giza garapenaren nagusitasunean oinarritutakoikuspegi multidimentsionala erabiltzea.

Euskal Diasporarekiko harremanak

Euskal herriaren bokazio unibertsala oso-oso aspaldikoa da, eta gaur egun,horren isla dira Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitate handiak.Horietako asko XIX. eta XX. mendeetan izandako migrazio-prozesuen ondo-rioak dira. Beste batzuk, berriz, duela gutxiago sortu dira, gaur egungo glo-balizazio-garai honetako laneko mugikortasuna dela eta. Entitate horiekguztiek, bai historikoek bai modernoek, euskal kultura bizirik iraunaraztekohelburua dute, gure herrikideak ezarri diren lekuetan. Beraz, ezinbestekoada Euskal Herriko gizartearen eta euskal diasporaren arteko loturak sendot-zea eta elikatzea, lotura gisa hizkuntza eta kulturaren sustapenari, emaku-mearen parte-hartzeari zein belaunaldien erreleboa sustatu eta bermatzearigarrantzi berezia emanez.

Izan ere, euskal etxe askok arazo larriak dituzte, baliabide-mugen eta baz-kide-masa zahartzearen ondorioz, oro har euskal emigranteen ondorengozuzenez osatuta baitago gizarte-masa hori. Euskal arbasoekiko denbora-urruntasuna eta gure lurraldearekiko espazio-urruntasuna kontrako fakto-reak dira hain urrun egonda nortasunari eusteko, baina gaur egun, inoizbaino errazago gainditu daiteke oztopo hori, informazioaren eta komunika-zioaren teknologia berriei esker.

Aldi berean, lehentasuna eman behar diogu euskal komunitateen kokatze-eskualdeen garapenari, euskal etxeen esparrua gainditu eta tokiko komuni-tateen onerako izango diren ekintzen bidez. Ezinbestekoa da ereduklientelistak eta asistentzialistak alde batera uztea, euskal diasporarekiko el-karreragin benetan garden eta parte-hartzailearen alde egiteko, elkarrekikoonurak lortzeko.

Euskal Herritik kanpo dauden euskaldunak gure lurraldearen enbaxadoreakdira munduan. Gure egitekoa eta konpromisoa da bermatzea Euskal Herritik

174

KHKanpo harremanak

KanpoHarremanak

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

kanpoko euskal komunitateek aitorpena dutela eta euskal gizartean integrat-zen direla, eta beraien tokiko komunitateetarako erreferentzia direla. Halaber,diaspora eragile aktibotzat hartu behar dugu, euskal gizartearen alderdi guz-tien bilakaeran, bai eta gatazka politikoaren konpontze-prozesuan ere. Ho-rregatik guztiagatik, EH Bilduk Euskal Herritik kanpo dauden euskalkomunitateekiko loturak estutuko ditu, haien garapen autonomoa sustatuz,Euskal Herriarekin etengabeko harremana dutela.

Horretarako, oinarrizko neurri hauek hartzea proposatzen da:

1. Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitateei irekitako parte-hart-zezko prozesu baten bidez, diasporako gazteentzako plan integral bat egiteaeta garatzea. Plan horrek, kultura-prestakuntza eta gaitasunen hobekuntzaoinarri hartuta, honako hauek izango ditu, gutxienez:

· Oinarrizko kultura-prestakuntzako plana.· Udalekuetarako monitoreen eta euskal etxeetarako dinamizatzaile gazteen prestakuntza.

� · Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateetan bigarren eta hirugarren hezkuntzan ari diren gazteen eta EAEko gazteen arteko trukeak sustatzea.

� · Ikasleen eta ikerketa-taldeen unibertsitate arteko trukeak sustatzea Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateak dauden herrialdeetako unibertsitateekin.

2. Euskara eta euskal kultura sustatzea eta hedatzea: Etxepare Institutuarekinlankidetzan aritzea euskararen irakaskuntza eta hedapena sustatzeko, tokikoirakasleen prestakuntzarako programen zein unibertsitate-irakurletzak mart-xan jartzearen bidez; egonaldiak euskal familiekin ikasle aurreratuentzat; eus-kal kulturako jarduerak zabaltzea, dela diasporatik, dela diasporarantz.

3. Euskal entitateen eta diasporako eskualdeetako eta herrialdeetako entita-teen arteko lankidetza-hitzarmenak eta planak sustatzea eta garatzea, EuskoJaurlaritzaren eskumen esparruan (batez ere, euskararen, kultura eta kiro-laren, ingurumenaren eta ekonomiaren alorretan).

4. Euskal etxeetan emakumeen parte-hartzea sustatzeko plana egitea etagaratzea, emakumeen presentzia zein emakumeak kultura-transmisioarenagente gisa duen eginkizuna sendotzeko.

5. Diasporaren errealitatea eta jarduerak hedatzea, EITB taldeko hedabideenbidez, eta diasporarako bereziki prestatutako edukiak garatzea.

6. Euskal Migrazioari buruzko Ikerketa Zentro bat sortzea, ikerketa, heziketaeta zabaltze-funtzioak izango dituena, Euskal Herri osoko migrazio-prozesuenikerketan erreferentzia izan dadin, diasporan jada dauden antzeko erakun-deekin lankidetzan arituz. Ikerketa Zentro horrek oroimen historikoa berres-kuratzea bultzatuko du. Halaber, zainduko du ikerketen emaitzak eskolacurri culumetan sartzen direla eta hedabideek eta beste erakunde publiko etapribatu batzuek partekatu eta zabaltzen dituztela.

175

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Kanpo harremanak Europan eta nazioarte osoan

Europar integrazioaren prozesuak euskal presentzia adierazgarria izan duhasiera-hasieratik. Hain zuzen, euskal herriak europar bokazio irmoa du, he-rrien Europa sortzearen alde egindako etengabeko lanaren bidez adierazi-takoa, herrien Europa, kontinente osoko herriek lekua eta zor zaienerrespetua izan dezaten, berdintasun eta elkartasun printzipioak oinarri har-tuta. Pluraltasunean eta kultura guztiekiko errespetuan oinarritutako Euro-paren alde egiten dugu, Europa autonomoa, munduko merkatuen edotaeuropar presio-taldeen aginduen menpe egongo ez dena, Europa soziala,demokratikoa eta gardena, herritarrarengandik hurbil izango dena. Horrekinguztiarekin bat etorriz, EH Bilduk EAEren eta oro har euskal herri osoareninteresak ordezkatzen, defendatzen eta sustatzen jardungo du Europar Ba-tasuneko erakundeetan, gaur egungo ereduaren aldaketa sakona behar delaaldarrikatuz.

Lortu nahi dugun herrien Europa horretan, estatuek inposatutako mugekutzi egin behar diote kultura bera duten herritarren arteko lerro banatzaile-aren eginkizuna betetzeari. Horregatik, EH Bilduk eskualdeen arteko lanki-detza garatuko du, lehentasuna emanez mugaz gaindiko lankidetzari, EuskalHerriko gainerako lurraldeekiko lotura historiko, sozial, kulturak eta ekono-mikoak sendotzeko, modu horretan eraikuntza nazionalean aurrera eginez.Beraz, inposatutako mugak elkartzeko elementu bihurtu nahi ditu EH Bilduk,haien bidez bultzatu nahi izan den banaketari aurre egiteko; mugaz gaindikolankidetza areagotu nahi du EAEren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Pi-rinio Atlantikoen departamentuan sartuta dauden Ipar Euskal Herriko lurral-deen artean, euskal lurraldeen egitatezko jostura sustatzeko, Espainiako etaFrantziako estatuek inposatutako hausturari aurre egiteko, antzeko arazoe-tarako partekatutako konponbideak bilatzea sustatuz.

Euskal herria herri txikia da, baina kementsua, eta munduarekin harremanakizateko tradizioa eta bokazioa du. Horregatik, globalizazio bete-beteko garaihauetan, EAEren kanpo-proiekzioak Europatik harago zabaldu behar du, na-hitaez, eta gure balioak dituzten zein guri interesatzen zaizkigun gaiak ezta-baidatzen diren lekuetara heldu. Beraz, Eusko Jaurlaritzatik, hareneskumen-esparruan, beste gobernu zentral edota ez-zentral batzuekin, na-zioarteko erakundeekin, GKEekin, sindikatu- eta gizarte-mugimenduekin lo-turak estutzeko aukera ematen duten Europako eta nazioarteko foroetanjardungo du EH Bilduk. Halaber, Euskal Herrian abiatutako bake-prozesuanaurrera egiteko ahalegin guztiak egingo ditu. Euskal Herriak laguntasun etaelkarrenganako aitorpen harremanak ditugun herri eta estatu guztiekiko lo-turak estutu behar ditu europar kontinentean enfasi berezia jarriz.

Bestalde, Kanpo Harremanen arlotik, laguntza emango zaie Eusko Jaurla-ritzako sailei, atzerrian egiten diren sustatze-jardueretan zein atzerriko or-dezkaritzak hartzen direnean. Hain zuzen ere, EH Bilduk nazioartekolankidetza sustatuko du esparru hauetan: ingurumena, elikadura buruja-betza, hizkuntza eta kultura gutxiagotuen defentsa, eta estaturik gabeko

176

KHKanpo harremanak

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

beste nazio batzuekiko zein egungo sistema kapitalistaren aurka borrokatzenari diren herriekiko elkartasuna.

Horrela, EAEko kanpo harremanak adierazitako moduan Europan eta nazioarteosoan birbideratze aldera, lehentasunezko neurri hauek proposatzen dira:

1. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Koordinazio Exekutiboariburuzko lege bat egitea, eskumenak zehazteko eta mekanismo egonkorrakezartzeko kanpo harremanekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako organoeta entitateen arteko koordinaziorako (Kanpo Harremanetarako Saila, kan-poko euskal ordezkaritzak, Elankidetza, SPRI, Etxepare Institutua, etab.). Legehorretan garatuko den koordinazio exekutiboko eskumenak eginkizun hauekizango ditu, besteak beste:

· Kanpo harremanetarako Eusko Jaurlaritzaren jarduera-plan globalaproposatzea, garatzea, haren jarraipena egitea eta hura ebaluatzea.Planak bere baitan hartuko ditu, halaber, Eusko Jaurlaritzaren men-deko organo eta erakundeen zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duenpartzuergo, fundazio eta enpresen kanpo harremanetarako planaketa jarduerak.· Jarduera-protokoloak egitea kanpo harremanen alorrerako.· Kanpo harremanetarako koordinazio exekutiboaren alorreko jarrai-bide orokorrak helaraztea Eusko Jaurlaritzaren mendeko organo etaerakundeei zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duen partzuergo, fun-dazio eta enpresei.

2. Lankidetza aktiboan aritzea Nazio Batuetako sistemako organoekin eta Eu-ropako eta nazioarteko gainerako eragileekin, Euskal Herriarentzat lehenta-sunezko interesa duten alorretan. Arreta berezia emango zaie euskal gatazkapolitikorako konponbideak bilatzearekin zein kultur eta hizkuntza-gaiekin lo-tutako nazioarteko eragileekiko harremanei.

3. Kanpoko euskal ordezkaritzak sendotzea, Bruselakoa eta New Yorkekoabatez ere, EAEren eta euskal herriaren interesak sustatu eta babesteko Eu-ropako eta nazioarte osoko erakundeen aurrean.

4. ECOFINen ordezkaritza iraunkorra izateko eskaera egitea, euskal lurraldeenzerga eskumenak direla eta, eta Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluanparte-hartze zuzena izan dezan aldarrikatzea, Euskadik eskumena duen edobereziki interesatzen zaizkion gaiak lantzen direnean.

5. Euskara Europar Batasunaren esparruan hizkuntza ofiziala izan dadin al-darrikatzea, eta ofizialtasunaren aitorpena lortze aldera lan egitea.

6. Euskadiren parte-hartzea sendotzea gobernu ez-zentralen nazioarteko sa-reetan; batez ere, Garapen Iraunkorrerako Eskualde Gobernuen Sarean(NRG4SD).

7. Mugaz gaindiko lankidetzarako euskal estrategia zehaztea, baliabideak etaahaleginak optimizatzeko, bai eta EAEren aldameneko lurralde-entitateei lan-kidetza eskaintzeko eta lankidetza horren koherentzia bermatzeko ere. Es-

177

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

trategia horrek bi oinarri izango ditu: (1) Euskal kultura-identitatea sendot-zea; eta (2) Lurralde-desorekak murriztea eta euskal lurraldeen arteko er-lazioak hobetzea.

Garapenerako lankidetza

Gaur egungo egoera kontuan hartuta, krisi sistemiko sakoneko egoera hori,inoiz baino beharrezkoagoa da lankidetzaren eta garapenaren aldeko apustuaaldarrikatzea. Lankidetzari dagokionez, izan dadila gizartearen tresna, ba-kezko bizikidetza eta garapena sustatzeko mundu osoan, eta garapena, be-rriz, Giza Garapenaren eta iraunkortasunaren paradigmatik landu behar da.Laguntza eraginkorraren kontzeptuaren ordez garapen eraginkorrerako lan-kidetzaren kontzeptua sustatu behar da. Helburua garapen iraunkorra etapartekatua lortzea da, lan duina, giza eskubideak, demokrazia eta gober-nantza ona sustatzen dituena, egiturazko pobrezia desagerrarazteko. Aurreraegitea, azken finean, gizartea eraldatu eta justizia eta ekitate maila handia-goak lortzeko, emakumeak garapenaren eragile gisa duen eginkizuna berezikiazpimarratuz. Alde horretatik, emakumeak helburu ekonomikoetarako ez ins-trumentalizatzeko, EH Bilduren politikak emakumeen eskubideak bermatzealdera bideratuko dira.

Nazioarteko lankidetzaz aritzean, ezinbestekoa da gizarte-mugimendueneginkizuna nabarmentzea, emantzipazio-logiketarako funtsezko elementubaitira. Izan ere, mugimendu horiek prefiguratu eta defendatzen dituzte eki-tatean, horizontaltasunean eta desberdinen arteko artikulazioan oinarritutakodemokrazia parte-hartzailerako formula berriak. Gaur egun, neurri desber-dinean bada ere, gaitasun handia dute mugimendu horiek giza baliabideak zeinbaliabide material eta politikoak mobilizatzeko beren aldaketa-agenden ingu-ruan, alderdi politikoen zilegitasun galerari eta hauteskunde bidezko demo-kraziaren gabezia larriei aurre egiteko. Beraz, ezin pentsa herritartasuneaneta demokrazian aurrera egin daitekeenik, mugimendu sozialak sendotu gabe.

Horregatik, atal horretan lanean hasteko, ezinbestekotzat jotzen ditugu neurrihauek:

1. Garapenerako laguntzarako Eusko Jaurlaritzaren funts publikoek %0,7 iza-ten jarraituko dute, aurrekontu osoan gorantz berrikustearen konpromisoahartzen dela, herritartasun globalaren eta herrien arteko elkartasunarenprintzipioei jarraiki.

2. Antolatutako herritartasun kritikoa (ikerketa, eragin politikoa, sentsibili-zazioa, emantzipaziorako hezkuntza, artikulazioa) sortzeko zuzenean bide-ratutako lankidetzarako guztizko ehunekoa handituz joango da, etengabe,eta ezaugarri hori euskal lankidetzaren bereizgarri bihurtuko da, Iparra-Hegoa logika apurtzeko estrategia baten barruan, eragile berri batzuk izangodituena, gizarte mugimenduak kasu.

178

KHKanpo harremanak

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

3. Lehentasuna emango zaio gizarte mugimenduak lankidetza-dinamiketannaturaltasunez txertatzeari, eraldaketarako elementu estrategikoak baitira,eta lankidetza agenda osoarekiko gogoeta kritikoa sortuko da. Hortik abiatuta,defendatuko da mugimendu horiek kalitateko parte-hartze aktiboa izatea na-zioarteko lankidetzako dinamiketan.

4. Estatu gabeko herriekiko lankidetza areagotuko da, giza eskubideen na-zioarteko esparru osoaren aitorpena lortzeko ahaleginean dabiltzan nazioekinaliantza estrategikoak sortzeko.

5. Bere lankidetza-politiketan, EH Bilduk giza garapen iraunkorra onartukodu pobreziaren aurkako borrokarako estrategia bakartzat, ezin baita onartugarapena ekonomia-hazkundera mugatzen dela. Alde horretatik, garapene-rako lankidetzarako funts publikoak GGKEak, unibertsitateak, administraziopublikoak eta bestelako erakunde sozialak bezalako irabazi asmorik gabekoentitateei bideratuko zaizkie bakar-bakarrik, irabazteko asmoa duten entita-teen parte-hartzerik gabeko jarduera eta proiektuetarako.

6. Administrazio bakoitzaren autonomia eta politika-ikuspegia errespetatuta,udalerrien, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko artikulazio-ahale-ginak egingo dira, euskal lankidetza deszentralizatuaren identitatea edo iden-titate espezifikoak planifikatzeko, bai eta kronogramak eta administrazioirizpideak bateratzeko ere.

7. Garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatuko da euskal gizartean,eta ikastetxeetara bideratutako laguntza jarduerak nabarmenduko dira.

179

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

180

KHKanpo harremanak

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Turismo sektoreak, garapen iraunkorraren ikuspegitik heltzen bazaio, funt-sezko eginkizuna du ingurunea eta tradizioak gordetzeko eta sustatzeko. Eraberean, aberastasun-sortzailea da, eta eragin zuzena du herrialde baten ga-rapen sozioekonomikoan. Sektorearen tamainari eta eraginari erreparatuta,bereziki garrantzitsua da baliabide global gisa. Turismo iraunkorra, tokikoa,desberdindua eta jatorrizkoa (bertako produktua eskaintzen duena, turismoartifizialak edota kopiek ez bezala) gaur egungo krisi sistemikoak eskaintzendigun abagunea da, aukera ematen baitigu aurreko turismo eredu harrapa-riak, eutsiezinak eta zaharkituak alde batera uzteko.

Beste erakunde batzuk bezala, Munduko Turismo Erakundeak (MTE) dio tu-rismoak, jarduera horren zeharkakotasuna dela eta, ahalmena duela “lehen-tasunezko gai-sorta zabal bat jorratzeko: energia, ura, lanbide ekologikoak,hiri iraunkorrak, nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetza, honda-mendi-arriskuak murriztea, eta osasunean, hezkuntzan, gazterian, genero-berdintasunean eta emakumearen autonomian inbertitzea”. Hala ere, turismoeutsiezinak gaur egun duen garapenak, sarritan, hondatu egiten ditu alor ho-rietan lortutako aurrerapenak.

Eta hor izan nahi du EH Bilduk eragin zuzena Eusko Jaurlaritzatik, eta turismoiraunkorreko sare bat sortzeko behar diren tresna guztiak martxan jarri, tu-rismoaren onuradun nagusiak tokian tokiko biztanleak izateko eta kalitatezkoturismoa sustatzeko, ditugun baliabide guztiak (natura, gastronomia, gizartea,kultura eta bestelakoak) ahalegin horretan erabiliz. Gure identitatea, hizkuntzaeta kultura ezaugarri bereizgarritzat erabiltzearen aldeko apustua egitendugu, beste turismo-jomugetatik desberdintzeko, betiere gure baliabideenkontserbazioa eta gure karga-ahalmena aintzat hartuta.

Euskal Herria oso erakargarria da oporrez gozatzeko jomuga hau aukeratzenduten turistentzat, ahaztu ezineko esperientzia bizi nahi duten horientzat,konformatzen ez diren turistentzat, harago joan eta gastronomiaz, kulturaz,naturaz, mendi eta kostaldeez, hezkuntzaz, kirolaz edo erlijioaz benetan go-zatu nahi duten horientzat. Gainera, Euskal Herriak baditu behar diren az-

181

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

KH

KanpoHarremanak

Turismoa

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

piegiturak gertakizun handiak hartzeko eta sustatzeko: kongresuak eta kon-bentzioak, musika eta antzerki-ikuskizunak, kirol-lehiaketak, etab.

Hori dela eta, hauek dira EH Bilduren helburuak turismoaren alorrerako:

· Euskal Herria/Basque Country marka sustatzea, Espainia markatik bereizita,lortu nahi diren turismo-helburuak guztiz desberdinak baitira.· Ahalik eta turista-kopuru handiena erakartzea, bai atzerritarrak bai berta-koak, betiere turismo-produktu eta baliabide guztien karga-ahalmena kon-tuan hartuta.· Bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea eta sektorearen urtarokotasunaapurtu eta eskaintza urte osora zabaltzea.· Turismo-azpiegiturak areagotu eta dibertsifikatzea, leku zehatzetan, halabeharko balitz, turismo-jardueraren garapena errazteko.· Turismo iraunkorra sustatzea (ekoturismoa, abentura-turismoa eta landa-turismoa), turismo alternatiboko eredu gisa, gaur egungo jendetza-turismo-aren ereduaren ordez.· Turismo-eskaintza osoa bultzatzea, gure lurraldeak eskainitako produktueta esperientziak laburbiltzen dituzten hiru ardatz nagusien inguruan:

� · Kultura-turismoa� · Gastronomia-turismoa� · Natura-turismoa

Helburu horiek lortzeko, lehentasunezko neurritzat hartuko dira honako hauek:

1. Turismo-baliabideen euskal sarea sortzea, Euskadiren ezagutza integralasustatzeko. Sare horretan, turismo-eskaintza eskualdeka landuko da, eta es-kualdekako turismo-mahaiak sortuko dira, eskaintza antolatzeko eta sektorepubliko eta pribatuaren elkargune izateko. Halaber, turismo-bulegoen artekokoordinazioa bultzatuko da, turistari aukera-sorta zabala eskaintzeko, etahorri esker, batez besteko egonaldiak luzatzea eta turisten gastua areagotzealortzeko.

2. Parte-hartzezko prozesu bat sustatzea sektorearekin lotutako eragileekin,Turismo Iraunkorrerako Plan Integrala egiteko. Plan horretan, turismo-jar-dueran parte hartzen duten eragileek bete beharreko jarraibideak bildukodira, bai eta erakundeek bete beharrekoak ere, EH Bilduk proposatzen duenturismo-eredua garatzeko behar diren prozesuak ezartzeko, betiere TurismoIraunkorraren Karta Europarra bezalako nazioarteko markoak aintzat hartuz.

3. Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia turismoakeskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estra-tegikoa ezartzea.

4. Ekintzaileentzako eta gizarte-ekonomiako proiektuetarako aholkularitza-zerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko ere-muetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin.

5. Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta

182

KHTurismoa

KanpoHarremanak

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobeaizango dela ziurtatzeko. Prestakuntza horren arretaguneak izango lirateke gi-zarte zibilaren sentsibilizazioa, oro har, zein turismoaren sektorerako ezagutzatekniko-profesionalak eta lanerako gaitasunak eskuratzea.

6. Sukaldaritzaren, gastronomia tradizionalaren eta bertako produktuen es-kaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardo-tegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak…) nazioarteansortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak,azokak eta lehiaketak sustatzea.

7. Gasteiz, Green Capital eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua sus-tatzeko ekitaldietan laguntzea eta ekitaldi horiek baliatzea beste mota batekoturismoa sustatzeko; hau da, turismo iraunkorra, eskuragarria, interaktiboaeta parte-hartzezkoa, turista gehiago erakartzeko.

8. Eremu guztietan, eta batez ere babestutako eremuetan, turismo-zerbitzuenhornitzaileek turismo-jardunbide iraunkorrak erabiltzea sustatuko duen lege-esparrua garatu eta ezartzea.

9. Aliantza estrategikoak eratzea turismo iraunkorreko plan integralak dituztenbeste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari bu-ruzko informazioa trukatzeko sektoreko beste aditu batzuekin.

10. Euskadiko naturaren eskaintza lantzea, osorik, horretarako marka bereiz-garri bat sortuz. Izan ere, naturak aukera ematen du lurralde osorako es-kaintza integrala egiteko, kostaldeko zein barnealdeko turismoa hartukolukeena, bai eta honako esperientzia hauek ere: birding-a, mendiko ibilbideak,mendiko txirrindularitza, surfa, nekazaritza-turismoko establezimenduak, na-tura-parkeak, haitzuloak, etab.

11. Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsi-bilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-ele-mentua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bildukdefendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki.

12. Turismoaren Erakunde Arteko Mahaiaren funtzionamendua aldizka kon-trolatzea eta berrikustea, mahaia benetan izan dadin adostasunak lortzekolekua, ibilbide laburreko ikuspegi lurraldekoiak gainditzeko, eta ikuspegi horienondorioz egiten diren diru publikoaren xahuketekin amaitzeko.

13. Done Jakue Bidearen suspertzea bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriakeskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko lekuadierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez.

14. Tokian tokiko turismo eskaintza promozionatzea, enpresa-bidaiei begira.Berariazko touring-en garapena.

15. Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, natu-rarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapeniraunkorraren ikuspegitik.

183

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

KanpoHarremanak

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

16. Gazteentzako, sendientzako eta 55 urtetik gorakoentzako turismo-es-kaintza sustatzea.

17. Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen ar-teko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitzbezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabar-menduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landaeremuetan.

18. Alor horretan eskumenak dituen gobernu-arlo espezifikoarekin lankidet-zan arituz, gaur egungo garraio-eredua hobetzeko azterketa eta proposa-mena egitea, eredua lurraldean dauden beharretara (bertako biztanleen zeinturisten beharretara) egokitzen dela bermatzeko, ekonomia eta ingurumen-efizientziako irizpideetan oinarrituta.

19. Plataforma birtual nazional bakarra sortzea baliabide turistikoak sustatzeko.

20. Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea,turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baita.

184

KHTurismoa

KanpoHarremanak