Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara...

24
Euskara sustatzeko aldizkaria 2015eko apirila | 3. alea Zabalgana HLHIko guraso elkartea “ Sasoian sasoikoa, tokian tokikoa”

Transcript of Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara...

Page 1: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Euskara sustatzeko aldizkaria 2015eko apirila | 3. alea

Zabalgana HLHIko guraso elkartea

“Sasoian sasoikoa, tokian tokikoa”

Page 2: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Aldizkari honen helburua euskara sustatzea da, familiek bertatik informazioa jasotzea eta, batez ere, berarekin jolastea eta gozatzea. Sasoiko ale hau printzesei eskaini diegu. Era guztietako printzesei: lotan, esnatzeko zain daudenei, kosta ahala kosta gustuko duten bizimodua eraman nahi dutenei, neska direnei, mutil direnei, arrosaz janztea gustuko dutenei... Begiak zabaldu nahiko genizkieke printzesa izateko ikuspuntu guztiei. Zeregin horretan, laguntza handia izan dira 5. mailako ikasleak eta irakasleak, printzesei buruzko ipuinak idatzi baitituzte eta guri helarazi. Aldizkari honetan bi besterik ez dugu argitaratu, baina besteak eskolako webgunean irakurri ahal izango dituzue. Horrez gain, eskolako printzesetako batzuei argazkiak egin eta erakusketa antolatu genuen. Oraindik duzue ikusgai guraso elkartearen aretoan. Eskerrak ematen dizkizuegu lagundu diguzuen guztioi, eta bereziki 5. mailako ikasle eta irakasleei. Espero dugu emaitza denon gustukoa izatea. El objetivo de esta revista es fomentar el euskera, haciendo de ella un medio por el que las familias se puedan informar de lo que acontece en el centro, al tiempo que disfrutan con la publicación en compañía de sus hijos e hijas. Este número de Sasoi se lo dedicamos a las princesas. Princesas de todo tipo: durmientes esperando a ser despertadas, reivindicativas que luchan por llevar el modo de vida que desean, princesas chicas, princesas chicos, princesas que les gusta vestir de rosa... Quisiéramos abrir los ojos a todos los prismas, a todos los modos de ser princesa. En ese quehacer han sido de gran ayuda el alumnado y profesorado de 5º curso, que han elaborado cuentos sobre princesas para la revista. En este ejemplar no hemos podido publicar más que dos, pero en la página web del centro podréis leer el resto. Además de lo anterior, organizamos una exposición en la sala del AMPA con fotos de algunas de las princesas de la escuela. Aún podéis visitarla. Os agradecemos vuestra colaboración, muy especialmente al alumnado y profesorado de 5º curso, y esperamos que el resultado sea de vuestro agrado.

EDITORIALA

­ 2 ­

Zabalgana HLHI Nazio Batuen hiribidea, 10

01015 Vitoria­Gasteiz Telefonoa: 945 06 48 62

Faxa: 945 06 48 63

Amezti Txiki Guraso Elkar tea [email protected]

www.zabalganaeskola.org

Sasoi [email protected]

Gasteizko Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

Page 3: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Haiei ez zitzaizkien eperrak gustatzen.Aspalditxo erabaki zuten elkarrekin bizitzea. Jendeak ez zituen begi onez ikusten orduan, oraindik ohikoena printzesa bakoitza bere jauregian bizitzea baitzen, nor bere jauregian eta bere printzearekin, eperrak jaten eta zoriontsu izaten. Baina haiei bost. Jauregi berean bizi ziren bi printzesa ziren, eta kitto.

Bi horiek bezala hainbat printzesa etorri ziren udazkeneko arratsalde hartan. Guraso elkartearen aretoko atea bezain zabalik geneukan fantasiarako gure gogoa, eta printzesen zain geunden. Printzesei argazkiak egin eta, horrela, fantasia­zatiak argazkietan lotuta uztea zen gure asmoa.

Urrutiko lurraldeetatik etorri ziren lehenak. Kafe kikara baten inguruan bildu ginen denok. Herensuge, ipotx eta printze­printzesei buruzko istorio miresgarriak kontatu zizkiguten. Lore

hazi berrien eta gazteluetako harresietako goroldioaren usainak zabaldu ziren gelan zehar.

Baso luze­zabalak igarota heldu ziren hurrengoak. Euren soroetan hazitako fruituak ekarri zizkiguten opari. Umore oneko, kalabazaren ezaugarri miragarriak azaldu zizkiguten, askaltzeko sagar gorriak eskaini zizkiguten, eta igel bakoitzaren barrua sorpresaz

KRONIKA ‐ Printzesei argazkiak egiten Yolanda Viadero.

­ 3­

Page 4: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 4 ­

argalak, ile luzedunak eta ilerik gabekoak, neskak eta mutilak… Bai, printzesa guztiek ez dituzte eperrak gustuko, ezta soineko arrosak, koroak edo kristalezko zapatatxoak janzten.

betea egon daitekeela kontatu ziguten. Inarra ekarri zuen batek, deiaren azkarragatik ezin izango zuen etxean utzi, akaso.

Iparreko lurralde hotzetatik ere iritsi ziren zenbait. Batzuk alai, besteak ez hainbeste. Ipar haizearen hozkirriak laztandu zigun masaila, antsigarra leihoetako kristaletan paratzen zelarik. Ondo lotu genituen berokiak eta sua kitzikatu genuen. Kontu­kontari jarraitu genuen.

Arratsak aurrera egin ahala, argia gero eta ahulagoa zen. Lausoago ikusten genituen bisitan zetozen printzesak, baina, hala ere, ez genuen interesa galdu. Ogitarteko usaina zekarten. Izan ere, umez inguratuta etorri ziren printzesa berantiar horiek, eta umeekin batera, euren barre­ algaren alaitasuna eta bizitasuna nagusitu ziren gure artean.

Printzesa asko etorri zitzaigun, asko eta askotarikoak: gazteak eta zaharrak, lodiak eta

KRONIKA

Page 5: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 5 ­

IPUIN TXOKOA (1) MALEFIKA PRINTZESA. Aimar Ibarra, 5 B.

Bazen behinAragoiko gazteluan Malefika deituriko printzesa bat, 38 urte zituen eta oso indartsua zen.

Egun batean, Malefika Aragoiko gazteluko bizimoduaz aspertuta zegoen, eta gaztelutik joatea erabaki zuen. Malefika aterantz korrika joan zen baina errege­erreginek geldiarazi zuten. Malefikak, errege­erreginarekin hitz egiten zegoela, hauxe galdetu zien:

­Zergatik ezin naiz printzeak bezala bizi?

­Printzesa bat zarelako! – erantzun zion erreginak zakar.

­Zigortuta Malefika! – oihu egin zion erregeak.

Gaua iritsi zenean, Malefikak isil­misilka erregearen ezpata zaharra hartu zuen eta bere leihotik ihes egin zuen. Biharamunean, erregina konturatu zen Malefikak ihes egin zuela. Orduan, haserre, ipotxak bidali zituen, baina Malefikak

erraz garaitu zituen. Borrokan ari ziren bitartean, erreginak erregea abisatu zuen. Orduan, erregeak, sumindurik, herritar guztiek Malefika berarengana eramateko agindua eman zuen. Orduak pasatu eta

Page 6: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 6 ­

­ Printzesa betiko izan nahi dut ­ esan zuen Malefikak.

­ Orduan zure azken desioa eskatu duzu ­ esan zuen sorginak.

Eta Malefika betiko printzesa bihurtu zen.

Harrez geroztik, Malefika nahi duen bezala bizi da basoan.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan,

eta atera dadila Gasteizko plazan.

gero, herritarrek Malefika erregearengana eraman zuten eta kartzelan giltzapeturik utzi zuen erregeak Malefika. Malefika asper­asper eginda zegoen dragoi bat etorri zen arte. Gaztelua suntsitu eta alde egin zuen dragoiak. Malefikak segundo bakar bat ere galdu gabe ihes egin zuen. Azkenean dragoien lurraldea aurkitu zuen eta lurraldearen ertzetik joan zen dragoiek eraso ez egiteko. Geroago, sorgina aurkitu zuen eta sorginak esan zion:

­ Malefika, hiru desio dituzu.

Orduan Malefikak lehendabizi ezpata berri on eta sendo bat eskatu zuen; gero printze bihurtzea eskatu zuen; orduan, azken desira eskatu baino lehen, errege­erreginei bakoitza nahi duen bezala izan ahal dela azaldu zien eta, ondoren, ziztu bizian sorginarengana joan zen bere azken desioa eskatzera.

IPUIN TXOKOA

Page 7: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Yasser Sorayaren eskua eskatzera joan zen palaziora baina printzesa harrituta geratu zen:

­ Ezkondu nahi al duzu nirekin?

­ Ni ezkondu zurekin? Ni oso abenturazalea naiz, eta ez zait gustatzen printzesek eramaten duten arropa eramatea eta beti palazioan egotea.

­ 7 ­

IPUIN TXOKOA (2) YASERREN HISTORIA. Sergio Boulologo, 5 A.

Yasserrek 3 urte zituenean bonbardaketa bat egon zen Sirian eta bere gurasoak galdu zituen.

19 urte geroago Yasser txiroa zen. 2014ko abuztuaren 3an zen bere amaren urtebetetzea eta Yasserrek zera pentsatu zuen:

­Nire gurasoak bilatzera joango naiz.

Yasserrek bazekien Euskal Herritik Siriarako bidea oso luzea zela. Lehenengo bi astetan Malagara iritsi zen eta hor itsasontzi bat hartu zuen. Marokon itsasontzitik jaitsi zen eta, lurrera iritsi bezain laster, Marokoko printzesa ikusi zuen eta maitemindu egin zen.

Printzesa Soraya deitzen zen, ile motza zeukan, abenturazalea eta oso polita zen.

Page 8: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 8 ­

­ Yasser ondo zaude?

­ Bai ondo nago ­baina ez zen batere ondo sentitzen.

Aste bat geroago Yasser ere hil zen. Sergianusek Yasserren aita eta ama aurkitu zituen eta hauxe esan zien:

­ Paradisuan aurkituko duzue...

­ Ba goazen biok desertura!

­ Ongi da!

Handik aurrera Sahara desertuan sartu ziren eta bidean lanpara bat aurkitu zuten. Lanpara hori igurtzi egin zuten eta aztia atera zen:

­ Ni Sergianus naiz, zer nahi duzu nagusi?

­ Aita eta ama aurkitu nahi ditut.

­ Lau aste itxaron beharko dituzu.

Bi aste geroago Soraya oso gaizki jarri zen txarto zegoen gamelu bat jan zutelako eta hil egin zen. Yasser bera bakar­bakarrik geratu zen Sergianusekin. Oso triste sentitzen zen eta Sorayaren sintoma berberak zituen. Yasser ere ia hilzorian zegoen. Sergianusek ikusi zuen eta hau esan zion:

IPUIN TXOKOA

Page 9: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

gainera, ate misteriotsu bat zeukan. Paulinak esan zuen: ­Sartuko gara? ­Ez dakit. Beldur naiz­ erantzun zuen Nickyk.

Orduan sartu ziren eta sagu bihurtu ziren. Bat­ batean, katu beldurgarri bat azaldu zen. Katuak ziztu bizian Paulina hartu zuen eta Nicky beraren atzean korrika joan zen. Geroago, Nickyk maniobra sekretu bat egin zuen eta Paulinari heldu zion. Katua oso harrituta geratu zen, ezer egin gabe eta bere etxera bueltatu zen. Saguek gauza bera pentsatu zuten, etxera bueltatzea.

Azkenean, atea zeharkatu zutenean, pertsona bihurtu ziren.

­Zelako abentura, e!!!­oihukatu zuen Paulinak.

­Bai!!!!!!­erantzun zion Nickyk.

­ 9 ­

IPUIN TXOKOA (3) BASOKO ABENTURA. Aroa Pascual, 5 A.

Duela 15 mila urte baziren bi lagun: Nicky eta Paulina. Nicky printzesa abenturazalea, burugogorra eta ona zen; eta Paulina, azkarra, txoroa eta bihotz onekoa.

Egun batean, Nickyk Paulina gonbidatu zuen bere gaztelura. Telefonoz deitu zion:

­Kaixo! Nicky naiz. Gustatuko litzaizuke arratsalde honetan nire gaztelura etortzea? ­Bai, noski! 17:00etan ondo datorkizu? ­Bale, oso ondo! ­Beno, gero arte!

Ordu baten buruan gazteluan zeuden. Arratsalde osoan egon ziren gazteluan jolasten. Eguna bukatzeko, basoan paseotxo txiki bat egitea erabaki zuten.

Gero, zuhaitz oso arraro bat aurkitu zuten. Marroia, altua, sendoa, zabala eta polita zen. Eta

Page 10: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­10 ­

zion Yoliri. Beste batek tomate bat eta Yolik esan zion Lurdesi: ­ez da ezer gertatzen, lasai egon.

Yoli eta besteak lehenengo oztopora iritsi ziren. Labirinto bat zen. Jack lehenengo pasatu zen eta Yoli bigarren. Helmugara hurbiltzen ari ziren biak eta Yolik helmuga baino zentimetro bat lehenago Jack aurreratu zuen eta Jackek zera esan zuen:

­Ez da posible, printzesa bat niri irabazten!!­ Yolirengana hurbildu zen eta esan zuen ­Hilko zaitut!

Yolik Lurdesi esan zion:

­Lurdes, bagoaz hemendik?

­Eta saria?­ esan zuen Lurdesek ­Bihar hartuko dugu­ erantzun zuen.

Autoa hartu zuten eta bidean polizia deitu zuten. Jack Neptunoko kartzela berezi batera eraman zuten. Hurrengo egunean saria hartu zuten.

Bazen behin, Neptunon, printsesa bat Yoli izenekoa garaje batean bizi zena. Yolik lagun bat zeukan Lurdes izenekoa.

Yoli eta Lurdes oso jatorrak ziren eta autoak gustatzen zitzaizkien bioi.

Egun batean, Yolik Lurdesi zera esan zion:

­Karrera batera apuntatuko naiz.

­Ondo da. –erantzun zion. Iupi, mekanikoa izango naiz!

Handik astebetera karrera egitera Joan ziren. Horko batek Yoliri esan zion:

­Gu aliatu egin gara eta horregatik galduko duzu ja, ja, ja galduko duzu ja, ja, ja, ja!!!!

A!!! jakizu, ni Jack naiz eta printze dotore eta maltzurra naiz! Ja, ja, ja!

Karrera hasi zenean Yoli lehenengoa zihoan eta Jack Yolirengana hurbildu zen. Orduan Yoli azkarrago joan zen eta Jackek sagar bat bota

IPUIN TXOKOA (4) PRINTZESAREN LASTERKETA. Unai Covela, 5 A.

Page 11: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ Dragoiak preso hartu nauelako eta ezin dut alde egin. Lagundu mesedez!

Printzesak aske utzi zuen eta segituan dragoiarengana joan zen. Honela esan zion:

­ Zergatik hartu duzu preso printzea?

­ Berak eraso egin zidan eta nik defendatu egin behar nuen neure burua. Horregatik preso hartu nuen ­ erantzun zion dragoiak.

Hortik aurrera, printzea, printzesa eta dragoia lagunak izan ziren eta hirurok abentura asko bizi izan zituzten.

­ 11 ­

Bazen behin, orain dela 100 urte, Anayareli izeneko printzesa bat, Espainiako herri txiki batean bizi zena. Gaztelu batean zegoen baina ez zegoen ezkonduta. Gurasoekin bizi zen.

Egun batean gaztelutik ateratzea erabaki zuen eta basora joan zen. Bidean kobazulo bat ikusi zuen. Halako batean, bi puntu ikusi zituen eta korrika joan zen gaztelura. Arropa erosoa jarri eta ezpata bat hartu zuen. Basora abiatu zen berriro. Kobazulora iritsi orduko, bi puntuak ikusi zituen berriro. Printzesak bere ezpata atera zuen eta kobazulotik dragoi bat atera zen. Printzesa dragoiarekin borrokan hasi zen. Halako batean printze baten ahotsa entzun zuen. Printzesak dragoia garaitu zuen, baina bizitza barkatu zion. Ondoren, printzearengana joan zen eta segituan maitemindu egin zen. Printzesak zera esan zion:

­ Zergatik zaude hemen?

IPUIN TXOKOA (5) PRINTZESA ETA DRAGOIA. Alejandro Bermejo, 5 B.

Page 12: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­12 ­

Orduan Elisa, Jonengana joan zen esanez:

­ Gaur gauean zuk eta nik gaztelutik ihes egingo dugu

­ Ez, ez eta ez! beldur naiz! ­ esan zion Jonek.

­ Bai, bai eta bai! Joango gara! ­ Elisak.

Gaua iritsi zenean Elisak Jonen eskua hartu eta gaztelutik kanpo eraman zuen. Elisak mapa hartu eta Jonen beldurra kontuan izanda, bide arriskutsuena ez zuen hartu. Baina ez zen dena oso ondo atera. Elisa eta Jon lo geratu ziren, eta mapa hegaka joan zen. Jon esnatu zenean eta mapa ikusi ez zuenean, zera oihukatu zuen:

­ Aaaa! Elisa! ma­ma­pa ez da­da­go, esan dizut galdu­du egin­in­in­go ginela! aaaa!

Erregearen gazteluan, Erdi Aroan, printzesa bat eta bere bi nebak bizi ziren. Printzesak Elisa zuen izena, abenturazalea, kirolaria eta indartsua zen. Bere neba batek Jon zuen izena, eta besteak Ander. Ander eta Jon dotoreak, jantzizaleak eta abeslariak ziren. Erregea ere jantzizalea eta arduratsua zen, horregatik printzesari ez zion uzten ezer ere egiten. Printzesa beti bere logelan egoten zen.

Egun batean, Ander harrapatu zuten, eta printzesak zera pentsatu zuen : “nireak egin du! erregeari galdetuko diot”. Orduan galdetu zion:

­Aitatxo, ni joango naiz printzeAnder askatzera!

­ Ez, ez eta ez! Ez zara joango! Neska bat zara!­ esan zuen erregeak harrituta hori entzutean. Printzesa negarrez joan zen logelara, erregea zorrotzegia zela pentsatzen.

IPUIN TXOKOA (6) PRINTZESA ELIZA. Paloma Strachan, 5 B.

Page 13: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Bigarrena oso handia zen baina beldurti hutsa zen. Orduan arratoi bat askatuta utzi eta negarrez joan zen. Baina hirugarrena oso handia zen eta oso indartsua, Elisak ezpata hartu eta zas!, zas! eta zas! Hirugarren munstroa hil zuen.

­ 13 ­

IPUIN TXOKOA

­ Lasai, lasai uste dut gutxi gorabehera badakidala bidea ­esan zuen Elisak, Jon lasaitzeko. Egunak eta egunak hortik kanpoan egon eta gero…

­ Elisa baina badakizu bidea? ­ galdetu zion Jonek.

­ Ez, ez nago seguru. Ez dakit nora joaten ari garen! ­ esan zion Elisak urduri.

­ Aaaaaj! ­ oihukatu zuten batera.

Elisa eta Jon hiru munstrorekin topatu ziren. Lehena oso tuntuna zen eta Elisak esan zuen:

­ Badakit nor zaren, beldurti huts bat, ezetz ausartu...

­ Bai, ausartzen naiz –esan zuen munstroak, eta hil egin zuen.

Page 14: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­14 ­

Hurrengo orduan etorri zen herensugea eta lagunak izan ziren.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan.

Bazen behin, orain dela bost mila urte, jauregi batean Sofia eta Felipe seigarren errege­ erreginak. Sofiari gustatzen zitzaion futbola eta abenturazalea zen. Felipe seigarrena beldurtia, jantzizalea eta oso garbia zen.

Egun batean, Sofia joan zen erosketak egitera; etorri zenean herensuge bat aurkitu zuen Felipe seigarrena harrapatzen.

Felipe seigarrenak beldurra zeukan eta segituan Sofiak esan zion:

­Ez kezkatu!

Geroago etorri ziren erleak beregana.

Ordurako Sofiak hartu zuen Felipe seigarrena eta herensugea jo zuen.

Berehala herensugea negarrez joan zen.

IPUIN TXOKOA (7) HERENSUGEA ETA PRINTZESA. Soufiane Zannouti, 5 B.

Page 15: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

sorginak egina. Munstroak, beldurtuta, oihuka egin zuen:

­Geldi!!! Geldi!!! Azalduko dizuet dena! ­ momentuan printzesa Samanta eta sorgina gelditu ziren. Munstroa azaltzen hasi zen:

Printzea zirikatzen hasi zen niri eta eskatu nion gelditzeko. Orduan beldurtuta kaiolan sartu zen. Hori gertatu zitzaion harroa izateagatik.

­Barkatu ­erantzun zuten Samantak eta sorginak. Azkenean Samantak eta sorginak Printzea askatu zuten. Eskerrak eman zizkien biei eta beldurtuta joan zen gaztelura.

Samanta eta sorgina geroago joan ziren benetako mundura eta hor bizi izan ziren betirako.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan.

­ 15 ­

Bazen behin Lilikadan izeneko erreinu batean bizi zen Samanta izeneko printzesa. Bitxia eta indartsua zen baina ez zekien abenturazalea zela.

Aspertuta zegoen bere dorrean printzeari itxaroteaz, orduan egun batean, gauez alde egin zuen inork jakin gabe. Momentu horretan sorgin bat aurkitu zuen, alaia eta dibertigarria zena, gaiztoarena egiteaz nekatuta zegoelako, eta berehala lagunak egin ziren. Halako batean sorginak esan zion Samantari:

­Ba al dakizu Munstro batek Printzea bahitu duela? ­esan zion doinu arraro batekin.

­Ez, nik ez dakit ­erantzun zion Samantak.

Ez batak ez besteak ez zekiten zergatia, orduan Munstroaren bila joatea erabaki zuten. Munstroaren kobazulora iritsi zirenean printzea laguntza eskatzen ari zen, orduan izugarrizko borrokan hasi ziren baina magia pila bat zegoen

IPUIN TXOKOA (8) SAMANTA PRINTZESA. Irene Errasti, 5 B.

Page 16: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

IRUDIEN TXOKOA PRINTZESAK ARGAZKI ERAKUSKETA Printzesak

­ 16 ­

Page 17: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

IRUDIEN TXOKOA

Printzesak

­ 17 ­

Page 18: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Printzesak IRUDIEN TXOKOA

­ 18 ­

Page 19: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 19 ­

DEIALDIAK IKASTETXEKO EUSKARA TALDEA

Talde bat osatu nahi dugu eskolan euskara sustatzeko ekintzak aurrera eramateko. Interesik, kezkarik, proposamenik baldin baduzu, etorri guraso elkartera.

Elkar ezagutzeko lehenengo bilera: apirilaren 21ean, 16:45ean, guraso elkartearen aretoan.

BARNETEGI TXIKIA

Seme/alabek laguntxoekin euskaraz egiteko. Seme/alabak ikusteko euskara ez dela bakarrik eskolan eta irakaslearekin hitz egiteko hizkuntza bat. Helduen artean ere euskaraz egitera ohitzeko. Beste familia euskaldun batzuekin jolastu eta ondo pasatzeko.

Aurtengo barnetegi txikia antolatzeko bilera: apirilaren 14an, 18:30ean, guraso elkartearen aretoan.

Page 20: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 20 ­

ZENTZUMENAK ESTIMULATZEKO JOKOAK

2 eta 5 urte arteko umeak dituzten familiak. Maiatzaren 20an, asteazkena. 17:00etatik – 18:30era. Erabilera anitzeko gela. 3€ familia bakoitzak.

SAGUAK EDO DRAGOIAK?

Haserrea kudeatzen. 6 eta 10 urte arteko umeak dituzten familiak. Apirilaren 22an, asteazkena. 17:00etatik – 18:30era. Erabilera anitzeko gela. 3€ familia bakoitzak.

Guraso elkarteak familientzako tailerrak eskaintzen dizkizue. NORGARAko profesionalek emango dituzte (“Pertsonak eta erakundeak garatzen”).

DEIALDIAK

Page 21: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­21 ­

DENBORAPASA ‐ Papiroflexia: igela.

2

3

1

Page 22: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 22 ­

4

5

6

DENBORAPASA

Page 23: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

Prestatzeko denbora: 40 minutu. Egosteko denbora: 30 minutu.

Osagaiak (8 pertsona): ­ 250 gr kalabaza (gordina eta garbia) ­ 200 gr azukre integrala ­ 3 arrautza ­ 70 gr oliba olio ­ 250 gr irin ­ 1 sobre legamia ­ 1 koilarakadatxo kanela hautsa ­ bainila esentzia “turrustatxo” bat

Nola prestatu: 1­ Kalabaza dado txikitan moztu eta baporean egin 2­ Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batekin zanpatu eta azukrea nahastu 3­ Aurreko nahasketari, arrautza irabiatuak, irina, olioa eta legamia ondo nahastu 4­ Dena molde batera pasatu eta aurretik berotutako labean sartu, 180º, 30 minutu inguru

Prestatzeko denbora: 10 minutu. Egosteko denbora: 35 minutu.

Osagaiak: ­ 8 errege sagar ­ 8 koilarakada azukre ­ Xorta bat sagardo­pattarra ­ Ura, baso erdia

Prestatzeko era: Labea berotuko dugu lehenik, 180º­ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten. Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan, ongi egin daitezen arte.

SAGAR ERREAK KALABAZA BIZKOTXOA

ERREZETAK

­ 23 ­

Page 24: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o ... · Aldiz kari honen helbu rua euskara susta tzea da, fami liek berta tik informazioajasotzeaeta,batez ere, berarekinjolasteaetagozatzea.

­ 24 ­

ZINTA

Musu emanez gero, printze xarmanta

bihurtuko naiz

Nahiago apo

hiztuna