Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak...

16
305 Aitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan jokatu zan urri bigarrenaren 28an. Lehia estua izan zan. Atutxak 37 minutu eta 29 segundotan amaitu eban lana. Bigarren Iker Vicentek egin eban eta honek 19 segundo ge- hiago behar izan ebazan. 11. orrialdea Eskean Kristök bere atzen lana aurkeztuko dau hilaren 9an Kiñu Gaztetxean 12. orrialdea Eukeni Arriortuaren Pastoreak dokumentalak saria jaso dau 12. orrialdea 2018ko zemendiaren 2a hamabostekaria www.begitu.org Arratiak be hartuko dau parte Euskaraldian ARRATIA Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Bai- ta Arratian be. Urrietan, atxikimentu eta izen emote kanpainak egin dira herrie- tan. Informazinoa, kartel, mahai, batzar eta sare sozialen bitartez zabaldu da. Eta bideoak eta bes- te ekintza asko egin ditue jentea ariketa sozial honeri lotzeako. Helburua, euskeraz dakienen eta berba egiten dabenen arteko arrakala murriztea da. Hau da, jen- teak hizkuntza ohiturak aldatu eta euskera gehiago egitea. Horregaitik, parte hartzean dabenen kopurua baino inportanteagoa da euskaldu- nen sareak sortzea. 5. orrialdea Zemendirako dozena bat musika jarduera antolatu dabe Artean ARTEA Ipuin edo-eta liburu aurkezpen musikatuak, estilo desbardinetako musika klasiko zein modernoko kontzertuak, kalejirak, berbaldia, dis- kofesta... Arteako Azaro Musikalak musikaz beteko dau herria zemen- dian. Arteako Udalak, AKKT-k, Jubiladu alkarteak, Guraso alkarteak, Herriko Bentak, Batzokiak, Arteako eskoleak eta Arratiako Musika Eskoleak antolatu dabe alkarlanean. 13. orrialdea Neofaxismoak errefujiadu eta migratzaileen kontrako diskursoak erabilten dauz. Arratian hidrokarburoak bilatzeko baimena dago G izarte mobimentuak eta gizartea orokorrean ez bada mobilizetan, sozialdemokraziak eta partidu liberalak ez dirala gai izango Euro- pako Parlamentuan ultraeskoiaren gorakadeari aurre egiteko uste dabe Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformakoak. Horregaitik, Europa mailako ekintza bat egin gura dabe hauteskunde bezperetan, eta horretarako Mugak Zabalduz karabanan sortutako sareak erabiliko ditue. 8. eta 9. orrialdeak ARTEAKO ATERPETXEAREN LEHIAKETA PUBLIKOA (EKOMUSEOA IZANDAKOA) 15 urterako esleipena Bete beharrekoak: 36 lagunentzako aterpetxe turistikoa sortzea Taberna eta jatetxearen kudeketea aurrera eroatea Oilaskoteria izandakoa berreskuratzea uda garaian · Proiektuak aurkezteko atzen eguna azaroaren 20a izango da · Pliegoak www.artea-udala.org helbidean dagoz ARTEAKO UDALA E usko Jaurlaritzak Lore izeneko eremuan hi- drokarburoak bilatzeko baimena emon eban urri bigarrenaren 9an Dekretu baten bidez. Hor, Dimako udalerria dago batez be. Astebete lehenagoko Aginduan, Saia izeneko iker- keta baimenari uko egiten jakon "partez": 44.000 hektareari uko egin eta 5.000 hektareatan zentrauz. Baimendutako 5.000 hektarera horreen koordena- dak ipini ditu mapan Dimako Udalak eta zati horre- tan Arratia dagoala ikusi daiteke. 5. orrialdea Eskoi muturraren gorako joerea geldituteko ekintza bat prestatuko dau Europan OEEk

Transcript of Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak...

Page 1: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

305

Aitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez

Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan jokatu zan urri bigarrenaren 28an. Lehia estua izan zan. Atutxak 37 minutu eta 29 segundotan amaitu eban lana. Bigarren Iker Vicentek egin eban eta honek 19 segundo ge-hiago behar izan ebazan. 11. orrialdea

Eskean Kristök bere atzen lana aurkeztuko dau hilaren 9an Kiñu Gaztetxean

12. orrialdea

Eukeni Arriortuaren Pastoreak dokumentalak saria jaso dau

12. orrialdea

2018ko zemendiaren 2ahamabostekariawww.begitu.org

Arratiak be hartuko dau parte Euskaraldian

ARRATIA

Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Bai-ta Arratian be.

Urrietan, atxikimentu eta izen emote kanpainak egin dira herrie-tan. Informazinoa, kartel, mahai, batzar eta sare sozialen bitartez zabaldu da. Eta bideoak eta bes-te ekintza asko egin ditue jentea ariketa sozial honeri lotzeako.

Helburua, euskeraz dakienen eta berba egiten dabenen arteko arrakala murriztea da. Hau da, jen-teak hizkuntza ohiturak aldatu eta euskera gehiago egitea. Horregaitik, parte hartzean dabenen kopurua baino inportanteagoa da euskaldu-nen sareak sortzea. 5. orrialdea

Zemendirako dozena bat musika jarduera antolatu dabe Artean

ARTEA

Ipuin edo-eta liburu aurkezpen musikatuak, estilo desbardinetako musika klasiko zein modernoko kontzertuak, kalejirak, berbaldia, dis-kofesta... Arteako Azaro Musikalak musikaz beteko dau herria zemen-dian. Arteako Udalak, AKKT-k, Jubiladu alkarteak, Guraso alkarteak, Herriko Bentak, Batzokiak, Arteako eskoleak eta Arratiako Musika Eskoleak antolatu dabe alkarlanean. 13. orrialdea

Neofaxismoak errefujiadu eta migratzaileen kontrako diskursoak erabilten dauz.

Arratian hidrokarburoakbilatzeko baimena dago

Gizarte mobimentuak eta gizartea orokorrean ez bada mobilizetan, sozialdemokraziak eta partidu liberalak ez dirala gai izango Euro-pako Parlamentuan ultraeskoiaren gorakadeari aurre egiteko uste

dabe Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformakoak. Horregaitik, Europa mailako ekintza bat egin gura dabe hauteskunde bezperetan, eta horretarako Mugak Zabalduz karabanan sortutako sareak erabiliko ditue. 8. eta 9. orrialdeak

ARTEAKO ATERPETXEAREN LEHIAKETA PUBLIKOA (EKOMUSEOA IZANDAKOA)15 urterako esleipena

Bete beharrekoak:36 lagunentzako aterpetxe turistikoa sortzea

Taberna eta jatetxearen kudeketea aurrera eroatea

Oilaskoteria izandakoa berreskuratzea uda garaian

· Proiektuak aurkezteko atzen eguna azaroaren 20a izango da

· Pliegoak www.artea-udala.org helbidean dagoz

ARTEAKO UDALA

Eusko Jaurlaritzak Lore izeneko eremuan hi-drokarburoak bilatzeko baimena emon eban urri bigarrenaren 9an Dekretu baten bidez.

Hor, Dimako udalerria dago batez be.Astebete lehenagoko Aginduan, Saia izeneko iker-

keta baimenari uko egiten jakon "partez": 44.000 hektareari uko egin eta 5.000 hektareatan zentrauz. Baimendutako 5.000 hektarera horreen koordena-dak ipini ditu mapan Dimako Udalak eta zati horre-tan Arratia dagoala ikusi daiteke. 5. orrialdea

Eskoi muturraren gorako joerea geldituteko ekintza bat prestatukodau Europan OEEk

Page 2: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

LITERATUREA / ZERBITZUAK2 begitu 3052018ko zemendiaren 2a

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraUrri bi. 29tik zemendiaren 4raIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 609 402 90822:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Zemendiaren 5etik 11raRodriguez Martinez. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 0922:00etatik 09:00etaraGutierrez. Amorebieta-Etxano.Zemendiaren 12tik 18raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 1822:00etatik 09:00etaraGuarrotxena. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraZoco Robles Miren Nekane. Urbi 15. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 680 19 74Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 38 50 14Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Alvaro Rabelli.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Goizalde Badiola (Arantzazu, Artea eta Ubide), Ibai Milikua (Areatza), Unai Agorreta eta Xabier Beitia (Bedia eta Lemoa), Amaia Uriarte (Dima), Oriol Fernandez eta Iker Perez (Igorre), Iratxe Arribas (Zeanuri), eta Berbizkunde Arroita (Zeberio).Tiradea: 7.300 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 7.300 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

tele

fon

o in

ter

esg

ar

ria

k

Juanra Madariagak, Txalaparta argitaletxearen eskutik, 2015ean argitaratutako liburua da. Liburu bikaina, benetan; definiduten edo sailkatuten ez da erraza, bai-na liburu parebakoa.

Tontorragaz egiten dau amets mendira doanak, eta asko dira behin tontorrera helduta liburu-ren bat eroaten dabenak, han goian pasarteren bat irakurteko. George Mallory ingelesak Virginia Woolfen The voyage out (bidaia-ren amaiera) liburua eroan eban aldean. Ez dakigu, baina, irakur-terik euki eban ala ez, tontorrera heldu zanik be ez dakigu eta.

Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia eroan eban Shis-ha Pangmara egin eban bidaian,

ESPEDIZIOA. MENDI OROREN PISUA

eta liburu horren protagonistea dan Lucas be Juanra Madariaga-gaz batera joan zan tontorreraino. SPrako tranbian Lucasen ametsa zortzi milako mendiak igotea zan, eta Juanra Madariagaren eskutik heldu egin da zortzi milako baten tontorreraino.

Ibilbide hori idazlearen go-goeten artean egingo dogu, oso modu errealean; igarri egingo dogu hotza azalean, eta oxigeno faltearen larritasuna biriketan. Goi-mendiak eragiten dabezan tensinoa, bildurra, segurtasun faltea... aldean sentiduko doguz orrialdeetan zehar, eta estualdi latzenetan urtenbidea topetan lagunduko deuskun lagun inbisi-blea be bidelagun izango dogu;

Literatura txokoa

hori be erreala balitz moduan iku-siko dogu. Azkenean, tontorrean, pozak, nekeak, estutasunak, arris-kuak, arrakastak... horreen guz-tien coktailak eragindako negarra.

Ez dakit zelan definidu liburua. Narratiboa da, baina ez da nobe-la bat; bidaia liburua da, baina ez da bidaia hutsa; liburu intimistea da, eta aldi berean barruko sekre-tuak danontzat zabaltzen dituana; mendizaletasunaren istorioen bil-duma da, baina ez da liburu his-torikoa. Sano liburu samurra da, eta poetikoa, gizatasuna eta goi-mendia maisutasunez alkartuten dituana; mendia maite dauanak irakurri beharrekoa, eta samurta-suna maite dauanak be bai.

Rafa Ugalde

Juan Ramon Madariaga

Espedizioa. Mendi ororen pisua

Txalaparta, 2015

214 orrialde

Page 3: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

begitu 3052018ko zemendiaren 2a

3BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Txindor / Papargorri

Gorri koloreko paparra da hegazti txiki honen ezaugarririk nabarmenena. Arratia inguruan txindor (txíndorra, ahoskatuta) eta papargorri edo papagorri (papargórrie, papagórrie ahoskatuta) izenez gain, beste berba hau be jaso da Ubiden: labatxori. Batuan, txantxangorri da. Urriko asteetan sarri eta edonon entzuten da txori maitagarri honen kantua. Amaitzeko, gogoratu, kukuak txindorren habietan hazten dirala.

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Gizonak itsu diskriminazino egoeren aurrean

Aste honetan Bizkaian bardintasunaren aurrean maskulinidadeen gaine-

ko "Images" ikerketea aurkeztu dabe eta ondoriorik nabarmene-tako bat gizonezkoak andren des-bardintasun egoerak antzematen ez dituela da.

Hori irakurri eta gero, gizonak, daltonikoen moduan, diskrimina-zino egoeren aurrean itsu dirala esan leiteke. Ez da euren errua.

Baina ni ez nago bape be ados honegaz. Androk be, kasu askotan, mende honetan gizo-nakaz bardintasuna lortu dogula pentsetan dogu eta gai honetan sakontzen dogunean diskrimina-zino egoerak identifiketan ikasten dogu. Gizonen kasuan, gai honeri garrantzirik emoten ez deutsie-lako eta guk eskatu eta azaldu izan doguna entzun ez dabelako dala uste dot.

Baina barriro hasiko gara hau guztia azaltzen, astiro eta erraz.

Oso gai zabala danez, hizkun- tza eta irudia aztertuko doguz.

Gure hizkuntzak gure norba-nakoaren gaineko informazino zabala emoten deusku. Euskeraz berba egiten dogunean euskal-dunak garala aldarrikatzen dogu eta geure kulturea ezetu arazoten dogu. Gure ingurua deskribidu-ten dogunean gure ikuspuntutik azaltzen dogu.

Berba egiterakoan gure hiz- kuntzaren erabilerea zaintzen dogu. Ondo egin behar dogu ber-ba, tonua egokia be erabili gura dogu eta gure hartzailearentzako ulerterraza izan beharko dau.

Horregaitik, oso inportantea da gure buruari galdetzea zelan egi-ten dogun berba eta gure ingurua zelan deskribiduten dogun.

Andra eta gizonak osotuten daben talde bateri buruz berba egiten dogunean maskulinoa bakarrik erabiltean, andrak desa-gertzen dira talde horretatik. Hori ez gertatzeko, talde baten neskak eta mutilak dagozanean genero

IDOIA RUIZ SANCHEZ

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

Zeure Berbea

Espazio hau irakurleentzako espazioa da. Irakurleak gura dauana adierazo-teko lekua. Bialdu zuen kexak, eske-rronak, hausnarketak, burutazinoak edota ideak karta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntua helarazoteko. Argitara-tuteko derrigorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

Zeure Berbea hamar herritan entzungo da. Zeuk daukazu ber-bea. Entzuteko prest gagoz. Hauxe helbidea:

Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448142 ArteaEdo, helbide elektroniko honeta-

ra bialdu zure gutunak: [email protected]

BEGITU ALDIZKARIA

marka biak erabili behar dira.Beste komunikazino bide ga-

rrantzitsu bat irudia da. Gero eta inportanteagoa da interneten gero eta gehiago erabilten da-lako.

Irudi batek gauza asko trasmi-tiduten ditu. Helburu on baten alde gagozala, eta, aldi berean, nortzuk garan, zein taldetan ga-gozan edo gure lagunak nortzuk diran azaleratu arazoten dogu.

Argazki bat ateraten dogu-nean, alde teknikoa eta irudian agertuko diran elementu guztiak kontuan hartzean doguz. Persona bat baino gehiago agertzen bada, irudian danak sartuko doguz eta

danak aurrera begira egon daite-zan saiatuko gara. Talde handi bat danean ez da lan makala izaten, baina merezidu dau guk gura do-guna ondo azaldu gura dogulako.

Argazki bat betiko da. Zenbat aldiz aspaldiko argazkiak berrikus-ten doguz eta orduko garaian bi-zitea zelan zan jakiteko aztertzen doguz?

EUSTATek emoten dituan da-tuen arabera Euskadin biztanleen %51,45 andrak gara, eta Bizkaiko datuen arabera, oindino gehiago (%51,87).

Probabilidadearen legea aplike-tan badogu, ekintza bat danon- tzako bada, andrak eta gizonak egongo dira. Holan ez danean, zergaitik ez dagozan andrak edo gizonak aztertu beharko dogu.

Horregaitik jai bateko ekintza baten atera dan argazki baten "kasualidadez" gizonak bakarrik agertu dirala esaten deustenean sinestu ezinezko gauza dala uste dot. Atxakia zera da: "momentu horretan ez egoalako neskarik plazan" edo "han egozan neskak ez ebela gura urten argazkian; zer gura dozu, derrigortzea?".

Argazki horren atzean dagoan lana jakinda, argazki baten gizo-nak bakarrik edo andrak bakarrik agertzen diranean, apropos egin-da dagoala esan geinke eta an-drak ez dagozala argazkian, talde horretan ez dagozalako.

Andrak be badagozan talde baten gizonak baino agertzen ez diranean, guretzako eta hurren-go urteetan argazki hori ikusten dabenentzako andren lana edo ekarpena ikusezin bihurtzen dogu.

Hau guztiau ez da eztabaidatu daiteken eretxia. Legeak esaten dau andrak baztertzen dauan edozein jarduerak diskriminazi-noa eragiten dauala eta erakunde publikoen beharren artean diskri-minazino horreen kontra egitea dagoala.

Oin, mesedez, zuen idatziak eta irudiak berraztertu ikuspegi honetatik eta andrak diskrimine-tan dituenak baztertu.

Danok egin ahal dogu gehiago bardintasunaren alde eta genero diskriminazinoaren kontra.

Page 4: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

4 PORRUSALDEA begitu 3052018ko zemendiaren 2a

Euskeraz bizi

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

Urtetxoak dira bedar metak plastikoz batuta ikusten doguzala. Hasikeran baltzak ziran. Plastikoak, itsasoa plastiko-zopa bi-hurtu ostean, landa inguruak be bereak egin gura ditu. Ha-

sikeran, baserriko lanetan sartzean hasi zanean, isilik moduan sartu zan, kolore deigarririk erabili barik. Baltza, kolore dotorea da, eta la-rreen berdea eta zeruaren urdinagaz (zerua urdina da, baita lainotuta dagoanean be) ondo emoten dau. Orduan ez zan apenas igartzen plastikoaren presentzia. Ez zan apenas igartzen mendi eta landetan be gero eta plastiko gehiago egoala.

Baina poderea daukien guztiai gertatzen jakie momenturen baten harrokerietan hasten dirala. Pentsetan dabe inork ez dauala zigortuko egiten daben kaltea, eta disimulu barik, desafioan, erakusten dabe egindako mina. Ahal dabelako, poderedunak diralako. Eta oin Arra-tian, plastiko arrosatan batutako bedar metak dagoz.

Baina tirano guztien gainbeherea, disimulua galtzean dabenean, diran modukoak bete-betean agertzen diranean hasten da.

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

MARIA ATUTXA

Nozkoak garan ez dakigu baina jatorrizko Euskal Herrian, euskaldunak

euskeraz jaio, hazi, hezi, bizi eta hilten ziran. Historiaren joan eto-rrian, beste hizkuntza batzuk sar-tu jakuz gurean eta euren inperia-lismopean zapaldu egin deuskue neurri handi baten gure euskerea eta euskal kulturea... Baina, gu, herri zaharra gara, preindoeuro-peoa, eta gure hizkuntza, euske-rea, inguruetako hizkuntzak baino askoz zaharragoa da. Erasoaldiak goitik beheitik, guk euskaldunok, leku-denporetako zapaltzaileai aurre egiten jakin dogu, geure nortasuna galdu barik eta ho-rretan daragoiogu gaur be eta ganoso eragon be. Euskereak eta euskal kultureak egiten gaitu eus-kaldun, baina oindino asko falta jaku Euskal Herri osoa guztiz eus-kalduntzeko. Gaur egun, batzuk euskaldun jaio gara, beste batzuk euskaldundu egin jakuz eta falta diranak euskalduntzeko ahalegi-nak egiten gabilz. Euskalduntze

bideko ekintzetariko bat Euskaraldia dogu, euskera biziari arnasaldi bat emoteko. Euskaldun berbea, eus-karadun berbatik dator. Euskalduna, euskerea dauana edo dakiana da. Euskera era biak dira euskerea, he-rrikoena zein alfabetatuena, bitzuok gara euskaldunak zorionez. Baina, euskerea jakitea ez da nahikoa, erabili egin behar dogu, bakotxak bere neurri eta erara, danok euskal-duntzeko. Horretarakoxe antolatu dogu Euskaraldia kanpainea. Ze-mendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ekingo deutsagu ahobizi eta belarriprest ekitaldiari, baina 11 egunez ekitea, hastea baino ez da, baina haste garrantzitsua, kon-tzientzia hartzeakoa. Herriko esaera zahar batek hauxe dinosku: "hasiak egina dirudi eta eginak urregorria". Hasi gaitezan euskeraz biziten eta jarraitu daigun Euskal Herri osoa euskaldundu arte. Euskerea bada-kigunok erabili egiten ez badogu, zer? Ba, "mihin bako arrana ugerrak jan". Baina euskeraz bizi bagara: "denporeak agertuko deusku edu-rra mendian". Halabiz!

Gorosti eta elorrilore zuri hazi gorri,ahobizi eta belarriprestEuskaraldira etorri.

Gauez egon arren ilunargia egunez egun,euskerak eta euskal kulturakegiten gaitu euskaldun.

Itsasoan handi urabasoan ugari zura,euskaldun izan, euskeraz bizizainduaz euskal kultura.

Hasi zan bezalaxeamaitu zan udaegunek hartu ebenBatxiller itxurahurbil somatu gendunbarriro arduraetapa hau hasteko ordua heldu da.

Azido klorhidriko eta sulfurikoformula molekular edo enpirikohainbeste formula (e)tahainbeste grafikoni salbatzera norbaita(ha)l da etorriko?

Etxera heldu eta hainbeste liburubertantxe ixten doguzbihotz eta buruholan pasatu doguzhainbat asteburu(e)ta pasau beharko doguzhori bai seguru.

Baina dana ez danezhain iluna, beltzabisitatuko dogu poztasunen ertzahelburu guztieriemonez baietzadanok lortuko dogunahi dogun ametsa.

1

2

3

4

Gaia jarrita: "Batxilergoa"

Page 5: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 3052018ko zemendiaren 2a

ARRATIA

Hizkuntza ohiturak aldatuteko balio izango dau Euskaraldia prestatzen egindako lanak

Erredakzinoa

Ariketa honek euskerearen era-bileran eragin gura dau. Izan be, arrakala handia dago euskera dakienen eta erabilten dabenen artean eta Euskaraldiak hizkuntza ohiturak aldatu gura dauz eta eus-kerea bultzatu. Dakian hori, asko edo gitxi, erabili dagiala jenteak.

Miren Dobaran Hizkuntza Poli-tikarako sailburuordeak esan eban, "datuak baino sortuko diran aldake-tak" daukiela garrantzia. Horregaitik, Euskaraldia prestatzen dabizan bat-zordeak egin daben lanak izandako ondorioak egingo dabe arrakastatsu (ala ez) Euskaraldia.

Euskaraldiaren sustapenagaz uda aldera hasi ziran Arratiako herrietan eta urrietan egin dabez aurkezpen kanpainak. Izena emoteko eta parte hartzeako informazinoa emoten da-ben kartelak, mahaiak eta batzarrak egon dira herrietan eta sare sozia-len bitartez be zabaldu da informa-zinoa. Holan, kanpainea zabaltzeko euskeraz berba egin gura dabenen sareak egin dira herrietan. Euskaral-dia amaitutakoan, abenduaren 4an, ez da herritarren euskeraz egiteko gogoa amatauko, ezta euskaldunen sareak desagertuko be.

KanpaineaHerri bakotxean euren modura egin dabe kanpainea ahalik eta jente ge-hien ariketa honetara batu daiten. Hainbat herritan bideoak egin ditue, Areatzan, esaterako. Areatzako bi-deoa Youtuben dago eta Euskaraldia Areatza dauka izena; beste bideo bat be laster kaleratuko dabe. Igorren hamaikakoa aurkezteko bideoa egin dabe eta Lemoan, proiektura atxi-kitu diranakaz arloka egingo dabez bideoak. Diman eta Zeanurin be, bideoak prestatzen dabiz.

Herri batzuetan ariketea ha-maikakoak aurkeztu dabe edo aur-keztuko dabe, Igorren, Diman eta Lemoan, esate baterako; beste ba-tzuetan, mahai eta berbaldien bitar-tez. Ohiturak aldatuteko arlo guztietan, lanean zein aisialdian, euskeraz egiten hastea funtsezkoa danez, komertzio eta taberna askok emon deutsie atxi-kimentua ekimenari eta "hemen aho-bizi eta belarriprest gara" pegatinakaz, konbidauko dabe jentea euskeraz egiten euren establezimentuetan.

Lemoan, "berbodromoa" an-tolatuko dabe zemendiaren 9an, 19:00etatik 20:00etara jubiladuen gaineko aretoan Arratiako Berbala-gunakaz batera.

Formakuntza saioak be egingo dabez Arratian UEMAko teknikariak. Areatzan zemendiaren 15ean izan-go da formakuntzea, 19:00etan, eta bertan, "Zer da Euskaraldia? Ze arazo sortu daitekez? Eta zelan bi-deratu arazook" ikasiko dabez par-taideak. Euskaraldian izena emon dabenak izango dabe formakuntza saioan egoteko aukerea.

Bedian, umorezko bakarrizketa bategaz emongo deutsie hasike-rea Euskaraldiari. Beatriz Elgezabal klown eta antzerkilariak bakarrizke-tea egingo dau zemendiaren 21ean liburutegian. Amaituten danean, abenduaren 3an, partaideen argaz-kia egingo dabe frontoian.

Kanpaina ostekoaEuskaraldiak hizkuntza ohituretan izandako eragina neurtzeko, So-ziolinguistika Klusterrak ikerketea egingo dau. Horretarako hiru gal-detegi egingo ditu: lehena, Eus-karaldia baino egun batzuk lehe-nago; bigarrena, ekimena amaitu eta egun gitxitara eta hirugarrena, 2019an, ohitura barriak finkatu di-ran ikusteko.

Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean,

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala egingo

da Euskal Herri osoan.

ARRATIA

Arratian hidrokarburoak bilatzeko baimena emon dau Eusko Jaurlaritzeak

Urri bigarrenaren 9ko Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan, hidrokarburoak

ikertzeko, Landarre, Lore eta Sustraia izeneko baimenak emoten jakiez Sociedad de

Hidrocarburos de Euskadi, SA eta Petrichor Euskadi Coöperatief, UA, sucursal en España

sozietateai. Dimako udalerriaren azalera handiena, Lore eremuaren barruan dago.

Horrek hidrokarburoak bilatzeko zundaketa putzuak zulatuteko posibilidadea dakar.

Erredakzinoa

Baina oindino inpaktu handiagoa euki ahal dau, ikerketea aurreratua-goa dagoalako, Saia izeneko iker-keta eremuari emondako baimen partziala. Urri bigarrenaren 3ko Aginduan, Saia izeneko ikerketa bai-menari uko egiten jako "partez". Hor, 44.000 inguruko hektarea eremuari uko egin eta 5.000 hektarea ingu-ruko eremuan zentretea ebazten da. Dimako udal iturrien arabera, eremu horren koordenadak mapan ipini ezkero, baimendutako zatia, Arra-tiako bailaran, Lemoatik Zeanurira, kokatzen dala ikusi daiteke. Dimako udalerriaren ipar mendebaldea be bertan sartzean da baimen honetan.

Arratiako zatirik handiena Saia izenekoan dagoan arren, Igorre eta Lemoako zatitxo bat, Zeanuri eta Dimako zatirik handiena Lore-ren eremuan dagoz.

Dimako Udalak Eusko Jaurlaritzara jo dau informazino eske, baina in-formazino zehatzik ez dau jaso oin- dino. "Dekretura bideratzen gaitue. Informazino eske jarraitzen dogu" azaldu deutso Udalak begituri. Arra-tiako beste udaletako EH BIlduko or-dezkariakaz be ipini dira kontaktuan.

Eredu energetikoak eta inguru-menaJaurlaritzaren dekretuak zehazten dau zelan egin behar diran putzuak ahalik eta ingurumenari kalterik txi-kiena egiteko. Ingurumenean sortu daitekezan arriskuak prebenidu eta zuzentzeko neurriak hartzea be proposatzen da bertan, eta lanak egin ostean landaretzea berrezar- tzeko plana planteetan dau. Baina, gatxa da ulertutea zergaitik hartu ingurumen arrisku horreek agortu-tako eredu energetiko baten alde egiteko. Izan be, gaur egun, ez dago eztabaidan eredu energetikoa erre-gai fosil ala energia barriztagarrietan oinarritu behar dan; erregai fosiletan oinarritutako eredu batetik, ener-gia barriztagarrietan oinarritutakora transizinoa zelan egin baino. "Eredu energetikoen gainean gagoz berba egiten, eta baita gure ingurumena-ren zaintzaz: zer sakrifiketako prest gagozan, gure ustez eredu agortu batean mantentze aldera, erregai fo-silena kasu" dinoe Dimako Udaletik.

Eta oindino gatxagoa da ulertute-ko, kontuan izanda Eusko Legebil- tzarrak frackingaren kontrako legea onartuta daukala.

Hori dala eta, deialdi bi egin gura

ditu Dimak. "Alde batetik, energia eredu desbardin baten alde dago-zan herritarrak, gure ingurumenaren zaintzagaz arduratuta dagozanak, gure baliabideak zertara bideratzen diran jakin gurako leukienak, admi-nistrazinoak gure diru eta zergak zertara zuzentzen dituen jakin gu-rako leukienak... eta abar luze bat, mobilizatzera eta euren inguruan gertatzen danari adi egotera deitu gura doguz. Informazinorik emoten ez badeuskue, gure aldetik eskuratu beharko dogu eta. Eta beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzari, heldua-razo deuskuezan mezu kontrajarriak argitzera deitzean deutsagu. Lehenik "6/2015 LEGEA, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo frackingean inguru-mena babesteko neurri osagarriei buruzkoa" onartu eban eta oin aita-tutako "AGINDUA, 2018ko urriaren 3koa" Saia eremuaren inguruan eta "142/2018 DEKRETUA, urriaren 9koa" Landare, Lore, eta Sustraia eremuetan esplorazinoa onartuten dauana".

Lore, Sustraia eta Landarre izene-ko lur eremuetan, hidrokarburoak bilatzeko zundaketak eta ikerketak egin ahal izango ditue Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, SAk eta Petrichor Euskadi Coöperatief, UA, sucursal en España sozietateak. Lurra izenekoan barriz, "baimena atzera botatea" onartzen dau Jaurla-ritzako dekretuak.

Page 6: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

begitu 3052018ko zemendiaren 2a

6 HERRIAI BEGITUTEN

Neska gazteentzako autodefensa ikastaroa

IGORRE

Erredakzinoa

Hamabost eta hemeretzi urte bi-tarteko neskentzako autodefensa ikastaroa egongo da Igorreko Kultur Etxean zemendiaren 9 eta 10ean.

Pili Alvarez Moles-en eskutik neska gazteak, erasoak identifike-tan eta, indarkeriaren iturburua zein dan eta zelan eregiten dan aztertuko dabe. Baita indarkeria matxisteak taldean daukazan on-dorioak be.

Eguneroko bizitzako indarkeria identifikau eta aztertu eta gero, au-rre egiteko mekanismoak ikasiko ditue gazteak.

Saio biIkastaroak saio bi izango ditu. Bata, zemendiaren 9an, barikuan, 17:00etatik 20:00etara izango da. Bestea hurrengo egunean, zapa-

IGORRE

Administrari eta peoi lan-boltsak eratzeko deialdia

Erredakzinoa

Igorreko Udalak ebatzi dau admi-nistrari laguntzaile eta peoi lan-postuetarako lan-boltsak eratzeko deialdia egitea. Lan-boltsan opo-sizino lehiaketearen bidez sartuko dira hautagaiak. Informazinoa eta agiriak udaletxean jaso daitekez. Eskariak aurkezteko atzen eguna zemendiaren 13a da.

tuan, 10:00etatik 13:00etara.Izena, Arratiako Mankomunitate-

ko webgunean, egoitzan edo Arra-tiako udaletxeetan emon daiteke hilaren 2ra arte.

LEMOA

Baserriko produktuen azokea eta perretxiko erakusketea

Erredakzinoa

Lemoako Udalak antolatuta, zemen-diaren 11n Lemoako XIX. Nekazari- tzako Elikagaien azokea egongo da Elizondon, futbol zelaiaren ondoan. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, 20 ekoizle inguruk ipiniko ditue salgai sasoi honetako baserriko pro-dukturik onenak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoa be egongo da Atxetako plazan. Perretxikoak Arratian bertan bezperan batutakoak izango dira. Izan be, hilaren 10ean, perretxikoak

batzeako goizeko urtekerea antola-tu dau Ganzabalek Arratiatik zehar.

652 702 650 / 672 481 370 Lehendakari Agirre 4 · Igorre

[email protected]

DIZIPLINA ANITZEKO

ZENTRUA

· Psikologia· Logopedia

. Fisioterapia· Ulermen tailerra· Jarrera arazoak

· Emozioen tailerra· Psikomotrizitatea· Adimen emozionala

· Trebetasun sozialak· Estimulazio goiztiarra

· Eta askoz gehiago...

Agirre Lehendakaria 23

48140 [email protected]

Beti bezala zure

gustukoak

Dimako eskoletan egin eutseen harrerea Emakumeen Mundu Martxakoai

ARRATIA

Erredakzinoa

Eguraldi txarra zala eta, bertan behera geratu zan Baltzolako ko-bara ibilaldia, baina Emakumeen Mundu Martxakoak ez ziran ho-rregaitik euskal mitologiaren barri jakin barik geratu.

Arratiako andra taldeetako or-dezkari bik harrera ofiziala egin os-tean, jantzak, bertsoak eta Rafa Ugal-de Dimako idazlearen Baltzolako ipuinak liburuaren zati bat irakurri eta euskal mitologiako andrazko personajeak azaldu ebezan. Hortik aurrera bete egin zan egitaraua eta

EMMko ordezkariak Arteako Herriko Bentako errefujiaduen historiak ezetuteko aukerea izan eben; baita Andran Gelan Arratiako Mobimentu Feministearen historia be.

Bazkariak eta ondorengo jan- tzaldiak emon eutsien amaierea egunari.

Emakumeen Mundu Martxako kideak eta arratiarrak Diman.

www.begitu.orgGugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

[email protected]

Page 7: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 3052018ko zemendiaren 2a

Arratiako Berbalagun proiektuak bere seigarren urteari ekin deutso

ARRATIA

Erredakzinoa

Lemoa eta Areatzako Udalak Arra-tiako AEKgaz batera Berbalagun egitasmoa martxan ipini eben oin dala bospasei urte. Proiektuaren helburua euskerea praktikau gura dauan jentea normalean berba egiten dabenakaz alkartutea da. Modu honetan, hizkuntza ohi-turak aldatu eta euskeraz gero eta berba gehiago egingo dabe, euren artean eta egunerokota-sunean euskerea modu natura-lean erabiliz. Horretarako, astean behin eta ordubetez, gitxienez, hiruzpalau laguneko taldeak bil- tzean dira eta gura daben gaien gainean egiten dabe berba.

Talde txikietako asteroko dina-mikaz gainera, herriko, eskualde-ko zein beste hainbat lekutako

ARTEA

Ekomuseoa izandakoa aterpetxea izateko lehiaketa publikoa deitu dau Arteako Udalak

Esleipena hamabost urtetarako izango da eta hartzean dabenak 36 personentzako aterpetxe tu-ristikoa sortu beharko dabe; ta-berna eta jatetxearen kudeaketea eroan, ekintza kulturalakaz indar-tuz; eta bagiletik urrietara, sasoi baten egon zan oilaskoteria be-rreskuratu eta gainontzeko hilee-tan formakuntza eta tailerretarako lekua eskaini. Proiektuak aurkez-tuteko atzen eguna zemendiaren 20a da.

Proiektu honegaz udal go-bernuak "zentzunezko proiektu ekonomikoa, bideragarria eta erakargarria eta herriari bizita-suna ekarriko deutsana aurkeztu gura dau". Euren arabera, "oin dala hiru urte, udal gobernuko taldeak, Ekomuseoaren etorkizu-na aztertzeko, konsultarako gutun bat bialdu eban etxe guztietara, 2016an, herritarren eretxia ja-

Erredakzinoa kiteko. Konsulta honetatik pro-posamen batzuk sortu ziran eta aztertzen hasi ginan".

Ekomuseoa ala aterpetxeaEsleituko dan proiektuak ezta-baidea sortu eban udaletxean Ekomuseoaren deuseztapena suposatzen daualako eta EAJ-PNV kontra agertu zalako. Udal gobernuaren arabera, "azterketa prozesu baten ondoren, museoa berreskuratzea ezinezkoa zala ikusi genduan, urigintzako, mu-seoko, zein errazoi teknikoakai-tik. Izan be, urigintza irregulari-dadeak egozan euskal herrixka dalakoan eta museoko ondarea oso hondatuta egoan, urteetako erakundeen babes falteagaitik". EAJ-PNVk ostera, ez eban gura Ekomuseoa zarratutea, bertan inbertidu eta teknologia barriak erabili ezkero, turismorako erre-klamo eta bultzatzaile ekono-mikoa izan eitekelakoan.

euskaldunakaz alkartzeko auke-rea be eskaintzen dau Berbala-gunek, urtean zehar egiten diran ekintzen bidez: urtekerak, ikasta-ro eta tailerrak, bazkariak, kirola... Holan, gustuko gauzak euskeraz egiteagaz batera, euskerazko har-tu-emon sarea handitu egiten da.

Euskeraz berba egin gura da-benentzatBerbalagun 16 urtetik gorako personentzat da. Oin arteko parte-hartzaileak hainbat errazoi aitatu ditue Berbalagun proiek-tuan izena emoteko: euskerea praktiketea, maila hobetutea, ikasten dabilenari lagundu gura izatea, lagun talde barria ezetute-ko aukerea izatea...

Parte hartzeako bete behar dan baldintza bakarra euskeraz berba

egin gura izatea da. Berbalagun pro-gramak euskeraz berba egin gura dabenak hartu-emonetan ipiniko ditu; non, noz eta zertarako, parte-hartzaileak eurak ebatziko dabe.

Izena Aratiako AEK Euskalte-gian eta Lemoa eta Areatzako udaletxeetan emon daiteke. Baita aitatutako udaletxeetara, Arra-tiako AEKra edo 662 199 033 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzita.

2019ko aurrekontuak egiteko prozesuan herritarrakaz batzarrak egingo ditu Udalak

ARTEA

Erredakzinoa

Zemendiaren 9rako deituta dago Batzorde Irekia, egutegia eta me-todologiaren barri emoteko. On-doren, hilaren 14an, Biteri, Ugarte, Astui goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, Goiko eta San Martin auzoetako batzarra egon-go da 19:00etan. Hilaren 15ean, eskola-umeakaz batuko dira esko-

lan goizean eta 19:00etan bigarren auzo batzarra egingo da Kalleja, Astui behekoa, Herriko Plaza eta Infante auzoetakoakaz. Hurrengo egunean alkarteetakoakaz batuko dira kezkak eta ekarpenak jasoteko 18:00etan, egun berean hirugarren auzo batzarra egongo da beste auzo guztiakaz 19:00etan. Batzar guztiak Kultur Etxean izango dira.

Batzarretako ekarpenak aurrekon-

tuetan sartuta egongo dira zemen-diaren 21erako. Ondoren, etxeetara bialduko dabe aurrekontuen zirri-borroa, inbersino proposamenakaz, eta herritarren biltzarrerako deial-dia eginaz. Arteaztarren Biltzarra, abenduaren 4rako aurreikusten da. Batzorde Irekia hurrengo astean batuko da eta abenduaren 19an, aurrekontuak udalbatzan onartutea espero dau udal gobernuak.

Page 8: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

8 BEGITANDU begitu 3052018ko zemendiaren 2a

ESKOI MUTURRA EUROPAN

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak (OEE) deituta, zemendiaren

10 eta 11n hainbat eragilek topaketea egingo dabe Artean. Helburua

da, Europako Parlamenturako hauteskunde bezperetan, kanpaina bat

abiatzea, migrazino politika, gerra eta pobreziari aurre egiteko asmoz.

Kanpainea zabalduteko atzenengo hiru urteotan, Mugaz Zabalduz

Karabanak sortutako sareak erabiliko ditue, bai estadu mailan, bai

nazinoarteko mailan be.

Europako hainbat herrialdetan izandako atzenengo hauteskundeak,

eskoi muturraren gorako joerea erakusten dabe eta hori Europako

Parlamenturako maiatzaren 26ko hauteskundeetan islatuko dala uste

dau Anabel Sanz OEE eta Feministaldeko kideak.

Eskoi muturra neutralizetako, alkartasuna

Eskoi muturraren politika arrisku- tsuai aurre egiteko Europa mai-lako ekintza sinbolikoa maiatzaren 5ean egitea proposatuko dau OEEk Artean.

Zemendiaren 10ean, ekimena definiduteko barruko lana egingo dabe, eta 11n, lan horren emai- tza izango dan ekimena, plazan 12:30ean, aurkeztuteko asmoa dagoala jakinarazo deutso begitu-ri Mikel Zuluaga OEEkoak. Gero, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dabe frontoian.

Eskoi muturra, migrazinoa eta gizarte mobimentuakZuluagaren berbetan eskoi mutu-rrak bere burua eregiteko, migra-zinoaren kontra joatea hartu dau bandera moduan. "Sektore po-breenakaz elikatzen da, pobreen arteko gerrea deritxana biztuz. Ze migratzaileak pobreenakaz kon-petiduten dabe gizarte laguntza, etxebizitza eta lanean. Kapita-lismoak migratzaileen premina dauka baina era berean, euren kontra ipinten gaitu".

Euren liderrak migratzaileen kontrako diskursoak eta mugak

Erredakzinoa gotortzeko promesak erabilten dabe behin eta barriro Europa eta mundu osoan, sano emaitza onagaz. Europan Suedia izan da azken adibidea, urri lehenengoan egindako hauteskundeetan, par-tidu xenofoak ia bost puntu egin eban gora botoen %17,6 eta 62 eserleku lortuz.

Partidu ultraeskuindarrak gora egin dabela, ia Europako herrial-de guztietako hauteskundeen ondoren emon beharreko notizia bihurtu da. Alemanian, Bigarren Mundu Gerraren ostetik igaz arte, ez zan parlamentuan ultraes-koieko partidurik egon. Eta igaz, botoen %12agaz sartu zan eskoi muturra legebiltzarrean. Frantzian eta Holandan, poderea hartzetik hur geratu dira. Austria, Polonia, Hungaria eta Italian gobernuan dagoz, bakarrik zein koalizino ba-ten parte moduan.

Espainian, Vox gorantza doa eta hedabideetako lerroburuak bete ditu. Ciudadanos gero eta ge-hiago lerratzen da eskuinera, eta panoramea kezkagarri bilakatzen doa. Oindino gehiago kontuan hartzean badogu, eskoi muturrak eskoi osoan eragiten dauala eta eskoiak, sozialdemokrazian, Euro-

batzuetatik etorritakoen kontra. Gizartean desabantaila egoeran dagozan kolektiboak, -andrak, eta LGTBQ+ kolektiboak, esate-rako- lortutako eskubide guztiak galdu egiten dabez eta partidu horreen jopuntuan ipinten dira. "Migratzaileen eskubideak defen-diduterakoan, ez doguz euren es-kubideak bakarrik defendiduten, danon eskubideak baino" dino Zuluagak.

Izan be, Mikel Zuluagaren us-tez, Europa deshumanizatzen doa eta Giza Eskubideak gero eta arrisku handiagoan dagoz. "Saia- tzen gara Europa humanizatzen, Giza Eskubideen balioak galtzean eta deshumanizatzen doalako. Alkartasuna kriminalizau egiten dabe eta migrazinoari jagoko-nean, gero eta poltika murritzai-leagoak jartzen dira indarrean. Zelan egin, barriro be, Europa Giza Eskubideen kontinentea izan daitela?".

AlkartasunaOEEkoen ustez, gizartearen alkartasunean dago gakoa. Eskoi muturraren gorakadak hedabi-deetako lerroburuak bete ditu eta ikusiezin geratu da gizartearen erantzuna neofaxismoen aurrean. Esate baterako, Vox-en mitinean 9.000 jarraitzaile batu baziran be,

jente gehiagok egin eban mani-festazinoa faxismoaren kontra Valentzian eta horren gaineko albisterik ez zan apenas egon.

Gainera, Europako migrazino politikak, desobedientzia eta alkartasuna eragin dabe Europa osoan zehar. Bigarren Mundu Gerran nazismotik iges egiteko erabilitako ibilbideak berreskura-tu dira jenteari mugak pasetan lagunduteko eta migratzaileak eta errefujiaduak etxean hartu edo erroldatu dabezanak ugari dira. Alkartasuna eta harrerea emoten deutseenak milaka dira. "Atzerrira joandako eta gerrak su-fridutako herri bat gara. Eta hori gure memorian dago. Horregaitik hartzean dabe hain lan handia neofaxistak geure memoria ezku-tatzen. Faxismoa eta xenofobia birsortuteko daukiezan baliabide guztiak erabilten ditue; tartean, hedabideak mezu errazistak bial-duteko".

Alkartasun sareak eta kontaktuak aprobetxauz, zemendiaren 10 eta 11n, Europa mailako fronte komun bat eregiteko lanean hasiko dira Artean. Gizarte mobimentuak batu eta sare bat egiten saiatuko dira, maiatzaren 5ean, 12:00etan, Euro-pa osoa kalera urten daiten, mugak zabalduteko eta gerra eta pobrezia-gaz amaituteko exijiduten.

pako politika guztia kutsatuz. Kapitalismoak eta patriarka-

duak "pobreai gerra-deklarazinoa egin deutsee eta baliorik ez dau-kien personak dagozala ebatzi dabe. Jentea jentearen kontra ipini gura dabe, pobreen arteko gerrea sustatuz. Horreri aurre egi-ten, alkartasun mobimentua eta feminismoa dagoz" dino Sanzek.

Gizarte ereduaSanzen ustez, eskoi muturraren igoerea sano arriskutsua da eta "gizarte mobimentuak eta gizar-te orokorrak erreakzionetan ez badabe, sozialdemokraziak eta liberalak ez dira gai izango aurre egiteko. Hauteskundeetarako taktiketatik harago doa auzia, funtsezkoa da, gizarte eredua-ren gainekoa". Izan be, partidu neofaxistak proposatuten daben gizarteak, Margaret Atwood-en The Handmaid's Tale (neska-mearen ipuina) liburuko Gilead herrialdearen antza handia dauka aktibistearen ustetan. Eta hori ez da kasualidadea. "Izan be, femi-nismoak, politika, ekonomia eta gi-zarte eredua zuztarretik aldatutea proposatzen dau. Feminismoak bilatzen dau ondasunen banake-tea eta andrak euren bizitza eta gorputzen gainean ebazteko sub-jektu politiko libreak izatea. Hori guztia galdu egiten da Europan ezartzen dabizan migrazino politiketatik eratorritako gizarte ereduan. Lehenengotik kanpotik etorritakoai apliketan jakie, baina ez gaitezan engainau, horixe da andra guztientzako gura daben eredua" dino.

Europako historiaren pasarterik ilunenak erakutsi deuskuen mo-duan, poderea hartzean daua-nean, eskoi muturraren erasoa ez da bakarrik izaten beste herrialde

Page 9: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

begitu 3052018ko zemendiaren 2a

BEGITANDU 9

Ez aiztutekoItalian faxismoa eta Espainian frankismoa poderera estadu golpeen bitartez heldu ziran. Alemanian barriz, hauteskundeetan lortutako botoak emon eutseen naziai poderea.

Angel Larrea historialariak ze testuingurutan igo ziran poderera faxismoa eta nazismoa ekarri dauz gogora eta gaurko egoerea eta ordukoaren arteko antzekotasunak eta desbardintasunak aztertu ditu.

Angel Larrea Beobide

ItaliaLehen Mundu Gerraren amaieran, egoera ekonomiko, soziala eta politikoa oso nahastua bihurtu zan, ia anarkikoa. Tensinoa nabaria zan kaleetan, atentaduak be egon ziran. Izan be, momentua izan zan erradikalismo politikoak indartuteko. Benito Mussolini, kazetaria izandakoa, politikan sartu zan mobimentu ideologiko barri bategaz, eskoi muturrean kokatuta egoana: ezkerreko alderdien kontrakoa, nazionalistea eta antidemokratikoa. Ideologia horren izena faxismoa zan. Mussolinik “alkondara baltzak” izeneko taldeak mobilizau ebazan, Erroman sartu ziran eta, indarkeriaz baliatuz, indartsuena zala erakutsi eban. Erregeak Mussoliniri emon eutsan Gobernuko Buruaren kargua.

Mussolinik estadu-golpe bat emon eban, poderera heltzeako. Lehen esan dan moduan, Erregearen urtekera politikoa zera izan zan: Mussolini izentau Gobernuko Presidente kargurako. Beraz, Italian faxismoak poderea lortu ondoren, beste alderdien eta indar politikoen aurka jo eban, hau da, alderdiak eta langileen sindikatuak, adibidez, legearen esparrutik kanpo geratu ziran.

Alemania1929 ezkeroztik sortutako krisi ekonomiko sakonaren

eraginaren barruan kokatu behar da Alemaniako egoera korapilatsua. Langabeen tasa oso altuak, esate baterako, erantzun arriskutsua sortu eban biztanleriarengan: abaniko politikoaren eskoi muturrean mobiduten ziran taldeen aldeko botoa emon eben. Fenomeno hau aurreko hamarkadan hasia zan, baina areagotu egin zan krisialdian. Alemaniako eskoi muturrean egoan alderdi batek hartu eban protagonismoa: Alderdi Nazionalsozialista (Alderdi Nazia) izenekoa, Adolf Hitlerren buruzagitzaren pean. Hitler sistema demokratikoaz aprobetxau zan, hauteskundeak irabaziz, poderera heltzeako. Hasikeran, Kantziler edo Lehen Ministro kargura. Errepublikako Presidentea hil zanean, Hitlerrek Führer edo Lider Nagusia bihurtu zan, hil arte, II. Mundu Gerraren amaieran, 1945. urtean.

Hitler eta Alderdi Nazia poderera heldu ziranean Alemanian, botoetan ateratako kopurua nahikoa izan zan gobernetako, koalizinorik egin barik. Alderdi bakarreko gobernua izan zan, eta beste indar politikoen kontrako ekintza bortitzak egiten hasi zan, jarkera antidemokratikoa erakutsiz.

Gaur eta orduko antzekotasun eta desbardintasunak.Antzekotasunak:Krisi ekonomikoaren eragina bietan. Besteari, desbardinari, errua bota edo errudun bihurtu. Lehenago, Alemanian, nazientzat juduak ziran errudunak. Gaur egun, kanpotik datozan etorkinak dira errudunak.

Alderdi politiko tradizionalen aurkako jarkera oso kritikoa. Prensa eta komunikazino munduaren aurkako kritikak be zorrotzak eta ugariak dira.Desbardintasunak:Gerra arteko urteetan potentzia inperialisten krisia egon zan; gaur egun, globalizazinoa da nagusi.

Europan eta Japonian politika nazionalista eta militarista nagusi baziran; gaur egun, ultraeskuindarrak Europan ez ezik Amerikan be sortu eta garatu egin dira.

Momentuko politikan, krisi sakonari aurre

egiteko ez dago urtekerarik edo, behintzat, ez da ikusten argibiderik, gizarte eta mundu konplejuan murgilduta gagozalako. Populismoak, barriz, zera dino: urtenbideak daukazala krisiari aurre egiteko. Populismoak Europako hainbat herrialdetan zabaldu dira, mobimentu ultraeskuindarraren neurriak edo mensajeakaz bat eginaz. Hona hemen euren hiru puntu nagusi honeek:

-Xenofobia: etorkinen aurkako jarkerea, gorrotoa, bazterketea edo kanporaketea.

-Antieuropeismoa: multilateralismoaren aurka, nazionalismo estatala goratuz.

-Antiglobalizazinoa: protekzionismoa, isolamentu ekonomikoa edota enpresen deslokalizazinoaren aurka, hau da, negozioak/enpleguak “bertakoak lehenengo” lelopean.

Adolf Hitler goian eta Benito Mussolini behean.

Page 10: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

begitu 3052018ko zemendiaren 2a

KIROLA10

ESKALADEA

Itziar Zabalak brontzezko domina lortu eban Espainiako Zailtasuneko Eskalada Txapelketan

Lesino baten ostean, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarrak "sensazi-no bila" joan zala txapelketara dino eta ezuste pozgarria izan zala urriaren 14an Iruñean lortutako Espainiako brontze domina. Hele-na Alemanek irabazi eban probea.

Igaz Espainiako Bulder Txapel-duna izan zan, baina aurten ezin izan dau Espainiako txapelketan parte hartu. "Lesino batetik nator eta gorabehera askoko urtea izan da" azaldu deutso begituri. Ha-ta guzti be, Espainiako Blokeko Ko-pan podium batzuk egin ditu.

Zailtasun proba gehiagoSensazino bila joan zan Espai-

TXIRRINDULARITZEA

Juan Mari Zurinaga: "Jente askok ez daki Euskadi-Murias Arratia Ziklista Elkarteko taldea dala"

"Gure taldea da Arratiako ikurra urrunen eroan dauana" dino Juan Mari Zurinagak Arratiako Ziklista Elkarteko presidenteak. Izan be, taldearen uniformeetako papa-rrean AZEko ikurra dago eta Tur-kia edo Norvegiako podiumetako mailarik altueneraino igon da.

Euskadi-Murias taldea konti-nental profesional mailan dago. Igaz arte, kontinental UCIn egon zan baina aurten kontinental pro-fesionalera salto egin eta maila al-tuagoko pro tour taldeakaz neurtu da hainbat lasterketatan, Espai-niako Vueltan, esate baterako.

"Vueltan, 22 talderen artean, euretako 18 pro tour katego-

riakoak, hamargarren egin eban Euskadi-Muriasek" azaldu dau Zurinagak. Muriaseko Oscar Ro-driguezek, Vueltako 13. etapea irabazi eban.

Oin, kaminoko denporaldia amaituta, Murias taldeko txirrindu-lariak ziklo-krosean lehiatuko dira.

Bizkaiko Txirrindularitza Federakuntzak saria emon deutso eskoleariEuskadi-Murias taldean, Arratiako ziklista eskolan ibilitako txirrindulari bi dagoz, Ander Barrenetxea eta Mikel Bizkarra. Euren moduan asko dira eskolatik pasetan diran edade guztietako Arratiako umeak. Izan be, urtero 35 lizentzia inguru egin behar izaten ditue. "Hamar urtera

Erredakzinoa

Juan Mari Zurinaga, Ander Gorospe, Mikel Zarrabeitia eta Andoni Ojanguren ziklista alkarteko ume eta gazteakaz.

niako Txapelketara eta sensazino onak topau ebazan. "Sano pozik nago. Zazpi urte dira ez nebala Espainia mailako zailtasun proba baten parte hartzean, eta ez ne-ban holango emaitzarik espero. Ez nintzan irabazteko asmoagaz joan, baizik eta sensazinoak tope-tan eta ia hemetik aurrera be ho-rretan zentrauko nintzan ikusten".

Oin emaitza ikusita, aurreko probak egin ez dituan arren, Es-painiako Kopako zailtasun azken proba egitea ebatzi dau Zabalak. Hau, zemendiko lehenengo aste-goienean jokatuko da Madrilen.

Euskal Herriko Txapelketea be zemendian izango da eta bertan be parte hartzeako asmoa agertu dau Itziar Zabalak.

Erredakzinoa

Denporaldi ezin hobea egin dau Euskadi-Murias

taldeak: itzuli bi irabazi ditu, Norvegia eta Turkiakoak,

Eduardo Pradesek biak, eta 36 podium egin ditu.

arte, umeak kirol guztietan ibili behar dira, jolasean. Eskolako lana da zaletasuna sortzea, umeak se-gurtasunez eroatea lasterketetara eta zaintzea. Bizikletatik ez jausten, kaminoan ibilten eta bizikletearen teknikea erakusten deutseguz, baina garaipenetara fortzau barik" azaldu deutso begituri Ander Go-rospe eskolako arduradunak.

Bizkaiko Txirrindularitza Fe-derakuntzak eskoleak egindako lanari errekonozimentua egin eu- tsan urri bigarrenaren 6an, plaka baten bidez.

Erredakzinoa

MENDI LASTERKETEA ETA MARTXEA

Hirugarren Lemoatx Trail zemendiaren 18an

Ganzabal Mendi Taldeak antola-tutako Lemoatx Trail mendi laster-ketak eta mendi martxak egonkor- tzen doaz eta ibilbideak hobetuten. Lasterketa eta martxa luzeak, 24 kilometrotakoak, igazko ibilbide bardina daukie. Laburrak barriz, 16 kilometro izango ditue aurten, eta Aramotzeko galdareari buelta osoa emongo deutsie partaideak.

Lemoatx Trail ibilbidearen zati bat, errekuperautako lubakietatik pa-sauko da.

Hitzordua zemendiaren 18an da. Lehenengoak urteten, 08:00retan, martxa luzeko partaideak izango dira; ordubete beranduago, 09:00etan, martxa laburra egin gura dabenak. Mendi lasterketak 10:00etan eta 10:30ean izango dira, luzea eta la-burra hurrengoz hurrengo.

Hirugarren edizino honetan,

"asfaltoa ahalik eta gehien ken-tzean" saiatu dirala dinoe anto-lakuntzakoak eta zati batzuetan lortu dabe asfaltotik ibili beharrean mendiko pistetatik egitea ibilbidea.

Izen emotea zemendiaren 13ra arteGero eta jente gehiagok izena emo-ten dauanez, parte hartzeako gehie-nezko kopurua ipini behar izan dabe aurten. Izena www.kirolprobak.com webgunean emon daiteke zemen-diaren 13ra arte. Kopurua ez bada beteten, egunean bertan be emon ahal izango da izena.

Probea amaitutakoan, parrilladea, garagardao dastaketea eta kirol ma-terialaren zozketea egingo dira.

Murias taldeko txirrindulari bat Oizen gora Espainiako Vueltan.

Lemoatx Traileko kartela.

Page 11: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

KIROLA 11begitu 3052018ko zemendiaren 2a

Erredakzinoa

PELOTEA

Aspek Oier Etxebarria igorreztarra fitxau dau

Aspe pelota enpreseak urrian jakina-razo eban 21 urteko Oier Etxebarria Lemoako Pilota Eskolako pelotaria fitxau dauala Aspen jokatuteko hu-rrengo bi urteetan. Igorreko atzela-riak 2019an egingo dau debuta Ei-barko enpreseagaz oindino zehaztu barik dagoan egun baten.

Etxebarriak urte batzuk daroaz Asperen eta Jokin Etxanizen ikus-kapen pean eta 2019an helduko jako Aspegaz debuta egiteko aukerea.

AZKOREA

Euskal Herriko bosgarren txapela jarraian irabazi dau Aitzol AtutxakErredakzinoa

Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan jokatu zan urri bigarrenaren 28an eta dimoztarrak 19 segundoko al-dea atera eutsan Iker Vicenteri.

Sei azkolari ibili ziran lehian txapela nork eroango. Aitzol Atu-txak 37 minutu eta 29 segundo behar izan ebazan lana amaitu eta txapela irabazteko. Iker Vi-cente (37:48) izan zan bigarre-na eta Mikel Larrañaga (38:45) hirugarrena. Iñaki Azurmendi, Eneko Otaño eta Joseba Otaegi, laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatu ziran, hurrengoz hurrengo.

Lehia estua egon zan Atutxa eta Vicenteren artean. Izan be, Vicen-

te lehenengoa joian probearen hasikeran, baina Dimakoa aldea murrizten joan zan eta lehenen-goa jarri eta 15 segundoko aldea

ateratzen eutsan atzen enborra mozten hastekoa zanean. Gogor saiatu zan arren, Vicentek ezin izan eban garaipena lortu.

Erredakzinoa

PELOTEA

Txapel guztiak Arratian geratu ziran Dimako Udagoieneko Txapelketan

Arrese-Beldarrain bikoteak Nagu-sietan, Erkiaga II.ak eta Etxeba-rria II.ak Gazte mailan eta Danel Beitiak Kadeetan jantzi ebezan txapelak. Erakusketa partidua be Amaia Alday dimoztarrak eta Ain-hoa Romero lemoaztarrak irabazi eben.

Arteako Mikel Beldarrain eta Arantzazuko Imanol Arrese bikote klasikoak goi mailan segiduten dabela erakutsi eben urri bigarre-naren 26an, Dimako Udagoiene-ko Pelota Txapelketan. Arratiarrak 22-11 irabazi eutseen Munitiba-rreko Zugadi eta Gernikako Arri-zabalagari. Izan be, Arreseren tantuak amaituteko erraztasunak eta Beldarrainen segurtasunak, gura eta ezina sortu eban aurka-rien artean.

Gazte mailan, Anton Erkiaga II.a Zeanurikoak eta Mikel Etxebarria II. Igorrekoak 22-17 irabazi eben Zaratamoko Iglesias eta Lazkaoko Garmendiaren kontra. Partidua estu joan zan ia amaierara arte, baina orduan arratiarrak, "beste martxa bat sartu" eta txapela ira-baztea lortu eben.

Kadeteetan, Danel Beitia zea- nuriztarrak Xabier Rekalde di-moztarrari irabazi eutsan partidua (22-20). Lehia gogorra egon zan partiduan, baina Rekaldek "opari batzuk egin" eta Beitiak aprobe-txetan jakin ebazan, txapela Zea-nurira eroateko.

Txapelketatik kanpo egoan erakustaldi partidua be arratia-rrentzat izan zan. Izan be, Amaia Alday dimoztarra eta Ainhoa Romero lemoaztarra, Orozkoko Gentzane Alday eta Sopelako Enara Gaminderi nagusitu jakien.

Giro ona harmailetanDimako Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutako txapelketea, "arrakastatsua" izan da antola- tzaileen esanetan eta giroa "ezin hobea". Antolakuntzak laguntza emon daben guztiai eskerrak emon gura deutsez, batez be es-kolako ume eta gurasoai.

Finalisten argazkia.

Erredakzinoa

MENDIA

Gorbeia Suzien barriro egingo da 2019an

2017ko urri bigarrenaren 7an jokatu zan Gorbeia Suzien Ter-nua lasterketearen seigarren eta momentuz atzenengo edizinoa. Datorren urtean lasterketea ba-rriro antolatuko dauala jakinara-zo dau Zeanuriko Suzien Mendi Klubak.

Antolatzaileak ohar batez ja-kinarazo eben, 2018an ez zala lasterketarik egingo. "Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gagoz gure lasterketak egin dauan bideagaz. Izan be, sei urtean lasterketa txiki bat izate-tik, Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein in-gurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita. 2018an, barriz, zenbait arrazoirengaitik, lasterketarik ez antolatzea ebatzi dogu".

Oin barriz, "2019. urtean, Gor-beia Suzien lasterketea berrabia-tuko" dabela adierazo dabe.

Oier Etxebarria.

Aitzol Atutxa Labrit pelotalekuan.

Page 12: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

begitu 3052018ko zemendiaren 2a

12 KULTUREA

DISKOA

Single bi atera ostean, disko barria aurkeztuko dau Eskean KristökErredakzinoa

DOKUMENTALA

Eukeni Arriortuaren Pastoreak filmak Ikuslearen Saria jaso dau Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Dokumentalak, ordu erdi eskas-txoan (29' 17''), artzainen bizi-moduari buruzko "beste ikuspegi bat" eskaintzen dau. Arriortuak Jon Etxebarria Ipiñaburukoa ezetuten eban eta "lankideai proposatu neutsen pastoretzeari buruzko dokumental bat egitea. Oso bisuala" dino. Ardiak Gor-beiatik bajatzera joan ziran egu-nean, joan zan Arriortua grabetan eta Puy Arrieta ezetu eban, doku-mentalaren protagonista nagusia bihurtuko zana. Izan be, Arrietak andren lekua pastoretzan alda-rrikatzen dau eta, zuzendariaren arabera, honek mamia emon deutso dokumentalari. Grabaketa eguna lainotsua izan zan eta irudi ederrakaz kontetan dau Arriortuak pastoretzearen inguruko historia hau. Gorbeiatik Ipiñabururako bidean, eta Arrieta eta Etxebarria pastoreen Zeanuriko Ipiñaburuko etxe inguruan dago grabauta.

Bilboko Mendi Film Festival-en eta abenduko Zeanuriko Kultur

Erredakzinoa

Astean ikusteko aukerea egongo da.

SinopsiaArtzaintza Euskal Herrian men-deetan zehar oso sustraitua izan dan ogibidea da. Oin, ba-rriz, egungo globalizazino garai

honetan oso gitxik aukeratuten dabe lan hau. Gitxiengo horreen artean Puy Arrieta eta Jon Etxebe-rria dagoz, Arratiako bailaran bizi diranak eta lan honeri gorputz eta arimaz emonak, hau da, bizi estilo jakin honeri. Dokumental honek, gaur egun artzain izatea

Aurten, Lekeitioko Zine Bileran barrikuntza izan dan Ikuslearen Saria, Igorreko

Eukeni Arriortuak zuzendutako Pastoreak filmarentzako izan da. Zidarrezko

Antzarra eta 750 euro izan ditu saritzat.

Zaldiak negarrez eta Dirdira-dardara kantuen singleak eta bideoklipak kaleratu ostean, ze-mendiaren 9an, 22:30ean, Kiñu Gaztetxean egingo dabe hamar kantako Beste belaze batzuen gozoan diskoaren aukezpen kontzertua eta diskoak salgai ipi-niko ditue. Astegoien horretan be igoko dabe plataforma digitaleta-ra. Aurrerago biniloa be aterateko asmoa daukie Eskean Kristökoak.

Diskoaren izena, Zaldiak nega-rrez kantutik hartuta dago, kantu horretako berbak dira. Disko honetan gauzak desbardin egin dabezala dino Pello Artabe tal-

Peio Artetxe, Alex Harillo, Manu Forte, Aritz Ontalvilla eta Pello Artabe.

Eukeni Arriortua.

zer dan, euren ohiturak zeintzuk diran, transmisinoa, balioak eta andren papelaren gainean egiten dau berba. XXI. mendeko pasto-reen gainean, hain zuzen be.

Bideografik-en, euskerazko dokumentalakOin dala hogei bat urte hasi zan Arriortua kamara hartu eta grabetan La Botica de la Abue-la programan. La Botica de la Abuela TVEko programa bat zan, gero ETB1era pasau zana. Keinu produktoreak grabetan eban, oin Igorreko Gaztetxea dan espazio horretan bertan eta han hasi zan Arriortua, kamara eta argigintza lanetan batez be. Gero beste produktora batera pasau zan, eta atzenik, kooperatiba bat sortu eben lau teknikariren artean, Bi-deografik izenekoa, Durangon.

Bideografik-ek, telebistarako behar asko egiten dau eta beste produktora batzuentzako be bai. Baita dokumentalak be, beze-roentzako zein propioak. "Gureak diran dokumentalak danak dira euskeraz. Bezero batek erderaz eskatu ezkero be egiten doguz,

baina geureak diranak danak eus-keraz" dino Arriortuak.

Ez da lehenengo aldia Bideo-grafik produktorearen lan batek saria jasoten dauala Lekeitioko Euskal Zine Bileran, euskeraz- ko zinearen jaialdian. Izan be, 2010ean, Psicobloc: ur sako-netako bakardeak sari bat jaso eban eta 2012an, Gure arbasoen ogibideak dokumentalak beste bat. Aurten, Pastoreak lanagaz saria jaso dabe hirugarrenez.

Mendi Film Festival-en be 2011n Txikonegaz Pakistenara bidean egindako dokumentalak, Aizkora hotsak goi mendietan izenekoak, euskerazko film one-nari saria jaso eban.

Dokumentalez gainera, pro-mozino bideoak be egiten dauz Arriortuak. "AEKrako be egin dogu lan; oin dala urte bi egin genduan Durangoko Liburu Azokako pro-moa, Korrikarako dokumentalak atzenengo edizinoan... Produktu desbardinetan egoten gara, ba- tzuetan egiten dogu grabaketea, beste batzuetan, argien zuzenda-ritzea... gauza asko egiten doguz" dino Bideografik-ekoak.

deko arantzazuztarrak eta horreri be egiten deutsala erreferentzia diskoaren izenak. "Jente barri as-kogaz egin dogu lan eta esplorau egin doguz beste aukera batzuk" azaldu deutso begituri Artabek.

Diskoa argitaratzeko taldeak bere zigilu propioa sortu dau, Trumo-nots Records izenekoa.

Nobedade asko dakarz. "Disko honetan beste soinu eta beste musika estilo batzuetan sakondu egin dogu. Betiko rock and rolla egin dogu baina pop ikutu batzuk emon deutseguz, bossanova-gaz be atrebidu egin gara..."dino Peio Artetxe billaroztarrak. Punk, blues eta erritmo latinoak be egongo dira, beste batzuen artean. "Ba-rrikuntzak egin doguz baina mate-rial zaharragaz, vintage. 1970eko hamarkadako anplifikadore eta gitarrakaz. Ikutu modernoa emon deutsagu, baina soinua, vintage da" azaldu dau Alex Harillo Area- tzakoak.

Disko hau aterateko Cesar Ibarretxe produktoreagaz egin dabe lan. Lehenengo aldia izan da produktore bategaz egin da-bela lan baina kanpoko eretxi bat gura ebela dinoe, taldekoa ez zan batena. Azalaren diseinua, Iñaki Gonzalezek egin dau. "Inozkorik

Pastoreak dokumentala.

beharrik handiena egin dogu dis-ko honetan. Dana dago kapritxo-ra eginda eta ondo jagon doguz detaile guztiak" dino Artabek.

Eskean KristöPello Artabek (ahotsa), Alex Hari-llok (gitarrea), Aritz Ontalvillak (gi-tarrea), Peio Artetxek (bajua) eta

Manu Fortek (bateria) osotuten dabe taldea. Taldeak maketa bat eta beste disko bi ditu kalean: Es-kean Kristö, Azote Kaldüz (2014) eta Ezkurrik onenak (2016).

Kiñu Gaztetxeko kontzertuaren ostean, urtea amaitu orduko bes-te zazpi kontzertu emongo ditue diskoa aurkezteko.

Page 13: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

KULTUREA 13begitu 3052018ko zemendiaren 2a

Zeanuriko duatloia

DUNBA

Zeanuriko plazanzelango sasoia!Eta igotzen dabeAltzusteko goiaMakaztin egin batekeskuan tiroiata bajatzerakoanedan ur bidoiaondo pasatzeko daZeanin duatloia.

Zeanuriko ikastetxeko 6. mailako ikasleak

Gure herrian betidago lasterketaeta herrian zeharegiten da bueltatxapelketa osteansari banaketakorrika egitekozaindu behar dietalupetzez bete jatanire bizikleta.

Sei kilometro terdigu goaz galapanesfortzu asko eginezlehenengo aldapanzauriakaz betetaezkerreko hankanlasterketa gehienaegin dogu pin-panhelmugara heldu garagaldu barik mapan.

MUSIKEA

Azaro Musikala Artean

Zemendian, hile osoan zehar, mu-sika estilo desbardinetako kontzer-tuak eta beste ekintza musikatu ugari egongo dira Artean, Udalak, AKKT-k, Jubiladu alkarteak, Guraso alkarteak, Herriko Bentak, Batzo-kiak, Arteako eskoleak eta Arra-tiako Musika Eskoleak antolatuta.

Ludotekan, musikeagaz lotu-tako tailerrak, jolasak eta abar egongo dira hile osoan.

Zemendiak 9, barikua19:00etan, Ipuin kontalaria. Txi-rriski txoriaren ipuin musikatuak Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Zemendiak 10, zapatua22:00etan, Cover Radioren kon- tzertua plazan.

Zemendiak 12, astelehena17:30ean, ABAO-OLBE pro-grama didaktikoaren barruan, Aitziber Aretxederraren operari buruzko berbaldi didaktikoa. Kul-tur Etxeko Areto Nagusian.

Zemendiak 16, barikua20:00etan, Begi Argiak kamara koruaren kontzertua Kultur Etxe-

Erredakzinoa

ko Areto Nagusian.

Zemendiak 18, domekea13:00etan, Gorka Andrakaren Chiribitas liburuaren aurkezpen musikatua Herriko Bentan.

Zemendiak 22, eguenaSanta Zezilia Eguna18:00etan, Musika Eskolako kon- tzertua Kultur Etxeko Areto Nagusian.18:15ean, kalejirea.18:45ean, kontzertu korala An-dra Mari eleizan. Luis Iruarrizaga abesbatza, Musika Eskolea, Ar-teako eskolea eta Arteako umeak.

Zemendiak 23, barikua15:00etan, Arteako Eskolan Musika ere bai! jaialdia, jente guztiarentzat.19:00etan, disko festa Keima tal-deagaz Kultur Etxeko sotoan.

Zemendiak 24, zapatua20:30ean, Lowe taldearen kontzer-tua Batzokian.

Zemendiak 30, barikua20:30ean, Cloverwind taldearen kontzertua Kultur Etxeko Areto Nagusian.

ZINEKLUBA

Le meravigle filma Igorreko Zineklubean

Le meravigle Alice Rohrwacher zuzendariaren bigarren filmak, Cannes Zine Jaialdian Epaima-haiaren Saria jaso eban 2014an. Aktoreen artean, Monica Bellucci dago. Lasarte Aretoan ikusteko aukerea egongo da zemendiaren 8an, iluntzeko 20:00etan.

SinopsiaUda amaierea da Umbriako he-rri baten. Gelsomina, bere aita eta hiru ahizta txikerrekaz bizi da eztia ekoizten dan etxalde baten. Neskak gizartetik aparte bizi dira aitak mundu amaierea

Erredakzinoa datorrela uste daualako eta gu-rago daualako alabak natureagaz hartu-emonetan egotea. Baina Martin gizarteratze programa batetik etorritako gazte delitugile

alemaniarraren etorrereagaz eta eskualdean zabaltzen dan tele-bistako lehiaketa bategaz, familia alkartuta manteniduten daben arau zorrotzak bigunduko dira.

KIROL ASTEA

Lemoak persona inaktiboak aktibo bihurtzeko egingo dau behar

Lemoako Kirol Astea zemendia-ren 12tik 18ra izango da. Egun horreetan, kirolaz hausnartu eta praktiketako aukerea egongo da. Berbaldiak emongo dabe haus-narketarako aukerea; praktikarako barriz, astea zarratuko daben Lemoatx Traileko mendi martxak zein lasterketak.

Kirol asteari hasikerea emo-teko, Udalak Eusko Jaurlaritzako Mugiment izeneko egitasmoa aurkeztuko deutse jubiladuai astelehenean, hilak 12, euren lokalean. Egitasmoaren helburua, jarduera fisikoa areagotzea eta sedentarismoa murriztea da, persona inaktiboak aktibo bihur-tuz. Lemoako Udala atxikitu jako

Erredakzinoa programa honeri eta urtailean ipiniko da zerbitzua martxan.

Berbaldiak, mendi lasterke-tak eta martxakHurrengo egunetarako hiru ber-baldi dagoz programauta. Marti- tzenean, 19:00etan, Patri Espinar pelotariak, 2017an munduko txapeldunak, andrak eta kirolaren gaineko berbaldia emongo dau udaletxean. Hurrengo egunean, 20:00etan, Jubiladuen etxearen gaineko lokalean, beste berbaldi bat egongo da. Oingo honetan Ganzabal Mendi Taldeko Jon An-der Linazaren txandea izango da eta honek Chamonix eta Zermatt arteko ibilbidearen barri emongo dau. Barikuan, hilak 16, Lemoako Txirrindularitza Elkarteak antola-

tuta beste berbaldi bat emongo dau Ziortza Villak txirrindularitzea eta andrak gaitzat hartuta.

Zapatuan barriz, pelotea. Emakumeen Master Cup-eko partiduak ikusteko aukerea egon-go da arrastiko 16:30etik aurrera, Lemoako frontoian. Kanporaketa faseko kategoria desbardinetako hainbat partidu jokatuko ditue pelotariak arrastian zehar.

Astea Lemoatx Trail mendi las-terketakaz eta mendi martxakaz amaituko da. Ibilbide bi egongo dira, bata 24 kilometrotakoa eta bestea 16koa, eta ibilbide bako-txa egiteko modu bi egongo dira aukeran, martxea edo lasterketea.

Aste osoan zehar, eskolan hainbat kirol ekintza programau ditue umeentzako.

Page 14: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

ASTIA14 begitu 3052018ko zemendiaren 2a

AGENDEA

Zemendiak 2ARRATIAHilaren 9 eta 10ean izango dan neska gazteentzako autodefensa ikastaroan izena emoteko atzen eguna, Arratiako Udalen Mankomunitateko webgunean, egoitzan edo Arratiako udaletxeetan emon daiteke izena.IGORRESorkuntza plastiko genuinoak bere dituen egiturazko metodologia eta teknika berritzaileak izeneko Ines Medinaren ikasleen erakusketea hilaren 30era arte egongo da.

Zemendiak 4DIMA09:00etan, Artaunen 2018ko ehundunen diplomen banaketea, Ehun mendietako anaialdiaren egunaren barruan. Amaitzeko kopaua. Izen emotea doban [email protected] helbidean edo 675 701 359 telefonoan.IGORRE17:00etan, zinea Teen Titans Go! La película; 19:30ean, Todos lo saben Lasarte Aretoan.

Zemendiak 5BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 9ra arte, zemendiaren 16an hasiko dan Activa tu voz ikastaroan izena emoteko epea. Hilaren 16ra arte, Gabonetako Postal Lehiaketan eta Udalak antolatutako ikastaroetan izena emoteko epea. Hilaren 19ra arte, Euskaraldian parte hartzeako izena emoteko epea Liburutegian.LEMOAHilaren 30era arte, Marrazki Lehiaketarako marrazkiak aurkezteko epea. Gaia: asmatutako munstroak. Ludotekan.

Zemendiak 6BEDIA18:00etan, Umeen Irakurle Kluba, Patxi Zabaletaren Korri, Kuru, Korri.

IRAGARKI LABURRAK

SalduBASERRIA SALGAIBaserri barriztua saltzean da Areatzan. 210 m2, 3 solairutan bananduak. 4 logela, komun bi. Terrenoa etxe inguruan. Herritik oso hur. 685 717 504 (Garazi).AUTOKARABANEA SALGAIMercedes Viano Marco Polo salgai. Westfalia autokarabanea. 2.2 CDI 150 zaldi, automatikoa, 2004. urtekoa 215.000 kilometro. Granatea. Interesdunak 665 706 388 telefonora deitu.

danerikTRIKITIXEA EROSTEN DOTBigarren eskuko trikitixea erosten dot, Sol tonoan balego hobe. Interesdunak 657 707 725 telefonora deitu.GELA ALOKAIRUAN LONDONENAutobusez erdigunetik 30 minututara dagoan gela alokatzen da Londonen garagarrilaren 14tik urri lehenengoaren 29ra. Interesdunak idatzi [email protected] helbide elektronikora.

ETXE BILAArratiatik baserri-etxe bila gabizan 4 andra gara (etxerako modukoak). Alkilerrean. Interesdunak 685 707 176 zenbakira deitu. ALOKAIRURAKO LAGUN BILADimako Egiraun auzoan leku eder baten baserri dotore eta polit baten alokairua konpartiduteko personen bila gabiz. 450 euro. Ortua, tenis zelaia eta bainua hartzeako aukerea. Interesdunak 607 482 499 telefonora deitu.ETXE BILAAreatzan pisu/etxe bila gabilzan familia gara. Alokatzeko zein erosteko prest. Herrigunetik hur egotea gustauko litxakigu. Interesdunak 653 745 838 telefonora deitu.

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 16

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoa

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

didaktikoaren barruan, operari buruzko berbaldi didaktikoa Aitziber Aretxederraren eskutik. Kultur Etxeko Areto Nagusian.BEDIA18:30ean, batzarra "Ze ekintza gura dozu Udalak eratutea?" Liburutegian.

Hilaren 16ra arte, Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Egunaren inguruko umeentzako tailerrak ludotekan.

Zemendiak 13LEMOA19:00etan, Iluntzen alkarteak antolatuta, Patri Espinarren andrazkoak eta kirolaren gaineko berbaldia udaletxean.

Zemendiak 14ARTEA19:00etan, aurrekontuetarako auzo batzarra. Biteri, Ugarte, Astui goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, Goiko eta San Martin. Kultur Etxean.BEDIA17:30ean, Onditz Mendizabalen Liburu-maleta ibiltaria Liburutegian.LEMOA20:00etan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Jon Ander Linazaren berbaldia Chamonix-Zermatt ibilaldia. Jubiladuen lokalaren gaineko aretoan.ZEANURI18:00etan, Gorbeia Jubilatuen eta Pensionisten alkarteak antolatuta, argi fakturearen interpretazinoaren gaineko berbaldia. Hizlaria. Gorka Jauregi. Jubiladuen lokalean.

Zemendiak 15AREATZA19:00etan, Euskaraldiaren gaineko UEMAren formakuntza saioa. Udaletxeko Areto Nagusian.ARTEAAurrekontuetarako eskolako umeakaz batzarra goizean. 19:00etan, auzo batzarra Kultur Etxean. Herriko Plaza, Astui behekoa, Kalleja eta Infante.

Gorriaren eskutik. Gurutze Gorriko titulazinoa. 17:00etan, 15-19 urte bitarteko

neskentzako autodefensa ikastaroa hasiko da, Kultur Etxean.

22:30ean, Eskean Kristören kontzertua eta diskoaren aurkezpena Kiñu Gaztetxean.LEMOA19:00etatik 20:00etara, Berbodromoa jubiladuen gaineko aretoan. Euskaraldiko ekintza.

Zemendiak 10ARTEA22:00etan, Cover Radioren kontzertua plazan.BEDIASan Martin jaiak. 09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren oroimenez, plazatik urtenda; 10:30ean, txitxi-burruntzia Bediako gazte trikitilariak girotuta; 12:00etan, mezea San Martin ermitan; 12:45ean, bola jokoa eta zozketea; 14:30ean, baba-jana eta erromeria frontoian.IGORREGazte Kuadrilla Eguna. 12:30ean, selfikana; 14:30ean, bazkaria; ondoren, kuadrillen argazkia eta trivial erraldoia; arrastian, poteo musikatua.

22:00etan, zinea Oreina Lasarte Aretoan.LEMOAGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, goizeko urtekerea Arratiatik perretxikotan.

Zemendiak 11ARTEA12:30ean, Migrazino politikea, gerra eta pobreziari aurre egiteko ekimen europearraren aurkezpena plazan; 14:30ean, bazkari herrikoia frontoian.IGORRE17:00etan, zinea, Christopher Robin; 19:30ean, Oreina Lasarte Aretoan.LEMOA10:00etatik 15:00etara, XIX. Nekazaritzako Elikagaien azokea Elizondo auzoan futbol zelaiaren ondoan. Atxeta plazan erakusketa mikologikoa.

Zemendiak 12ARTEA17:30ean, ABAO-OLBE programa

Zoaz pake santuan komedia Igorreko Lasarte Aretoan

Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Zoaz pake santuan antzezla-na, zemendiaren 3an, 20:00etan, izango da Lasarte Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiak taularatuko dau Emmanuel Robert-Espalieuk sortutako eta Martin Agirrek itzulitako lan hau. Aktore lanetan, Ane Ga-barain eta Mikel Laskurain izango dira.

Ezustez betetako komedia da. Andra-gizonak daroen "bikote bizimo-du aspergarriagaz amaituteko, andreak zirt edo zart gizona pozointzea ebatzi dau. Egin gura dauana aitortuko deutso gizonari baina aurreiku-sitako plana hankaz gora joango jako".

Zenbaki honetako saridunak:Zenbaki honetako saridunak:

Dinamizatzailea: Julen Gabiria. Liburutegian.

Zemendiak 7AREATZA18:00etatik 20:00etara, Eraiki proiektuaren bigarren saioa: espazioen erabilerea birpentsau. Ekitaldi Aretoan.

Zemendiak 8IGORRE20:00etan, Igorreko Zinekluba Le Meraviglie (Alice Rohrwacher) Kultur Etxeko Lasarte Aretoan.LEMOA18:00etan, Igitiek antolatuta, sukaldaritza tailerra. Nola atera probetxu osoa etxean ditugun jakiei? Karabie Gaztetxean.

Zemendiak 9AREATZA18:00etatik 20:00etara, Eraiki proiektuaren hirugarren saioa: gazteakaz espazioen erabilerea birpentsau. Ekitaldi Aretoan.ARTEA19:00etan, Ipuin kontalaria. Txirriski txoriaren ipuin musikatuak Kultur Etxeko Areto Nagusian.BEDIA17:30ean, Buruhandien proiektuaren hasikerea Liburutegian.DIMA19:00etan, Euskaraldiaren aurkezpena frontoi txikian.IGORRE16:00etan, Lehen Sorospenak eta DESA ikastaroa hasiko da, Arratiako Gurutze

1 2Amaia Saez (Arantzazu)Ibon Ozerin (Igorre)

Iratxe Etxebarria (Bilbo)Urtzi Barrenetxea (Lemoa)

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Txalo Produkzioak-en Zoaz pake santuan antzezlanerako.

Kiñu Gaztetxeak emondako bina sarrera Eskean Kristören disko barriaren aurkezpen kontzerturako.

Page 15: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

15begitu 3052018ko zemendiaren 2a

DENPORA-PASA / KOMIKIA

AKIMIKO

Zorrozkilo

DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Kolore bat. Letra izena. 2.- Bokala. Soinuaren intensidadea neurtzeko banakoa. Konsonantea. 3.- Parea. Zatia. 4.- Garau. Tik-..., erlojuaren hotsa. 5.- Moztu. 6.- Modua, erea. Frantziako hego-mendebaleko departamentua. 7.- Itxi. Kanpo. 8.- Bostehun erromatar. Kide. Azken letrea. 9.- Gitxi falta. Egunsentia.

GOITIK BEHERA1.- Edegialdi. 2.- Uranioa. Errenkada. Bokala. 3.- Errubidioaren sinboloa. Trenkatu. 4.- Harridura adierazoteko interjekzinoa. Azken bokala. Berba alkarketan, adar. 5.- Hizkia. Jainkoa, hizkuntza semitikoetan. 6.- Fosforoa. Atala. Boroa. 7.- Esaera.

Topau aditz trinko iragangaitzen zazpi forma.

IMAN OLATUG E N K A R R E N A

O R O I T Z A P U R

Z A B E T O Z U Z K

N M U N I G J B L O

A A D I R U A P H F

Z I T N I R G U R A

O O Z O G M O Z T U

K Z E I R A K G O R

R E L A S T E A B I

O J X N A U Z T E A

T O M O L A R U G O

N E Z U K L I B A Z

E K A S U Z K E P A

Z G O A T Z U E Z T

M I K A E R A Ñ B O

GENKARRENA

OROITZAPUR

ZABETOZUZK

NMUNIGJBLO

AADIRUAPHF

ZITNIRGURA

OOZOGMOZTU

KZEIRAKGOR

RELASTEABI

OJXNAUZTEA

TOMOLARUGO

NEZUKLIBAZ

EKASUZKEPA

ZGOATZUEZT

MIKAERAÑBO

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1234567

1ZURIPE

2ABELS

3BIPEZA

4ALETAK

5LABURTU

6ARAAIN

7LAGAAT

8DIDEZ

9IAALBA

Page 16: Eukeni Aitzol Atutxak Euskal Herriko hilaren 9an - Zemendia I Begitu internet.pdfAitzol Atutxak Euskal Herriko txapela irabazi dau bosgarrenez Finala Iruñeako Labrit pelotalekuan

16 PUBLIZIDADEA