Etorkinen sozializazioa gaur egungo euskal herrian
-
Upload
urepbibliofilo -
Category
Documents
-
view
97 -
download
3
Transcript of Etorkinen sozializazioa gaur egungo euskal herrian
ETORKINEN SOZIALIZAZIOA GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN
AURKIBIDEA
Etorkinekiko Harremana:
Etorkin Ezagunak
Etorkinekiko Errespetua:
Lanean, eskolan, … Etorkinekiko jarrera orokor bat.
Etorkinekiko Sentimenduak:
Etorkinekiko jarrera sakonago bat aztertu nahi dugu, etorkin
ezezagunekiko, batez ere. Beraiekiko sentimenduei buruzko galderak eginaz.
Pasaia Lezo Lizeoa ikastolako ikasleak gara eta Euskal Herriko etorkinen sozializazioari
buruz ikerlan bat egin dugu.
Eskolan nazismoa ikasi berri dugulako eta arrazakeria oso arazo larria iruditu zaigulako
aukeratu dugu ikergai hau, seguruenik. Oso gauza garrantzitsua iruditu baitzaigu gure Herrian
ez dadin horrelakorik gertatu.
Gure galdera orokorra euskaldunok etorkinak zenbateraino onartzen edo errespetatzen
ditugun da. Galdeketa hasi ahurretik, gure ikerlana zehazten ari ginela, gure ustetan Euskal
Herrian etorkinak ondo onarturik zeuden, baina, gehiengo batek beldurra zien.
Aurrerago aitortu dizuegun bezala Nazismoak gugan kezka sortzen du, guk etorkinak
pertsona baliotsutzat hartzen ditugulako eta arrazakeria existitzen dela jakite hutsak mintzen
gaituelako. Honen harira egin dugu arrazakeriari buruzko lan hau eta honi begira aukeratu
ditugu azpi-gaiak.
Lehenengo azpi-gaiak etorkinak ezagutze hutsa aztertzen du. Hau da, bizilagun, lankide,
ikaskide … atzerritarrak edukitzea eta beraien existentziaz jakite hutsa aztertzen du. Hau
etorkinekiko erlazio bat edukitzea delako, eta honelako erlazioak beste pertsona bat onartzeko
lehenengo pausua direlako. Eta maila batean honek etorkinen onarpenari buruzko jakituria
ematen digulako, onartuak badaude ez daude ezkutuan.
Etorkinak noraino onartzen ditugun jakiteko, garrantzitsua da, gure herrian etorkinekiko
errespetua zabaldua dagoen jakiteka. Horregatik, hurrengo azpi-gaitzat etorkinekiko
errespetua aukeratu dugu.
Azken azpi-gaiak, etorkinei buruzko sentimenduak du izena, eta, izenburuak dioen bezala
etorkinekiko ditugun sentimenduak aztertzen ditu. Azpi-gai honekin etorkinen onarpena era
sakonagoan aztertu dugu. Adibidez, baliteke etorkinekiko errespetu handia edukitzea,
etorkinei beldurra diedalako, baina hori ez litzake onartzea izango.
Lagina proportzionalki egin nahi genuenez, hau da, gure laginean, sexu eta adin
guztietako gizarte bat adieraziz, eta galdeketa zabal bat egiteko aukerarik ez genuenez, 30
pertsona hiru adin taldetan banatu genituen, bakoitzeko 10 pertsonari, 5 neska eta 5 mutili
egin genien galdeketa. Adin taldeak 10-25 urte, 25-50 urte eta 50 urtetik gorako jendeak
betetzen ditu.
Aurrerago esan dizuegun bezala, lehenengo azpi-gaiak etorkinak herritarrengandik
ezkutuan bizi diren edo gure gizartean ondo onartuak dauden aztertzen du.
Euskal Herriko populazioaren %6,8 immigrantea da, gutxi dirudien harren, Espai nia osoan
populazioaren %12,2 immigrantea dela kontutan hartuta ez da horren gutxi. Eta hau jakinda
gure galdeketetan 30tik 20 pertsonak ditu lankide edo ikaskide etorkinak 30tik 19 pertsonak
bizilagun etorkinak eta 30tik 24 pertsonak lagun kanpotarrak. Zenbaki hauek ikusita esan
daiteke etorkinak ondo barneratuak daudela gaur egungo Euskal Herrian.
Dakizuen bezala hurrengo azpi-gaiak etorkinekiko errespetua lantzen du eta bukaeran
dauden grafikoetan ikus dezakezue 30tik 2 pertsonak ez dituztela etorkinak jaiotzez Euskal
Herritarrak direnak bezain hondo tratatzen. Beste bik ez dituztela etorkinak diren bizilagunak
gainerako bizilagunen antzera tratatzen. Eta, azkenik, beste hiruk ez dituzte etorkinak ginerako
pertsonak bezala tratatzen jolas edo kiroletan. Oraingoan ere, ikus dezakegu gehiengoak
etorkinekiko berdintasunaren aldeko jokaera duela.
Baina hau ez da guztia, azken azpi-gaian, sentimenduak aztertu ditugu. Lehenengo
galdera nahiko orokorra izan da, jendeari etorkineko sentimenduak eduki ditzaketen galdetu
diogu eta 30tik 18ik baietz esan digu, baina galderaren ondoan idatzi digutena begiratuz
etorkinekiko sentimendu eza karratutxoan ixa jarri duen gehiengo batek sentimenduak eta
aurreiritziak nahastu egin dituzte eta itxuraz behintzat etorkinekiko sentimenduak edukitzeko
ahalmena dute. Etorkinak egoera txarrean ikusteak eragiten duen sentimenduei begira bi
galdera egin ditugu eta, nahiz eta, gutxi batzuek ez duten etorkinen minarekiko sentimendurik
gehiengoak ardura eta pena sentitzen du egoera hauen aurrean.
Sentimenduaren gaiari lotuta, etorkinekiko beldurrari buruz galderak egin ditugu,
lehenengoan, etorkinei beldurra dieten galdetu diegu eta 30tik 30ek ezetz erantzun dute,
baina, bigarrenean, etorkinei beldurra dieten ezagunei buruz galdetu genien eta 30tik 20ik
zuen etorkinei beldurra zien ezagun bat. Beraz etorkinei beldurra dion jendea badago Euskal
Herrian, baina gutxiengo bat da etorkinengandik beldurra duen jendea.
Eta, bukatzeko, etorkinekiko gorrotoari buruzko galderak egin genituen, 30tik 20ik
ezagutzen du etorkinak gorroto dituen jendea, baina, galdeketan parte hertu duten 30
pertsonen harten bakar batek gorroto ditu etorkinak, eta ez dugu etorkinen gorrotatzaileei
egindako galderen diagrama egin. Baina, hala ere, ikus dezakegu, egindako lanarekin, etorkinak
ez direla oso gorrotatuak gure herrian.
Etorkinak ez daude guztiz onartuak, baina, ez da handia, gure lanaren ara-behera,
etorkinak guztiz onartzeko falta zaigun lana.