Estatutoak

28
3B – BUENO BONITO BARATO S.COOP.-en ESTATUTUAK

Transcript of Estatutoak

Page 1: Estatutoak

3B – BUENO BONITO BARATO S.COOP.-en ESTATUTUAK

Page 2: Estatutoak

LEHEN ATALA• Izendapena

• 1.artikulua.-2010ko urriaren 5an izena eman eta 551 erregistro zenbakiarekin 3B Bueno Bonito Barato S. COOP.-en estatutu hauek Euskal Herriko Autonomia Estatutuetako 9, 10 eta 13. artikuluekin bat datorren Elkarteen eskubidea erregulatzen duten martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta ekainaren 22ko Euskadiko Elkarteen 7/2007 Legearen arabera aldatuak izan dira.

 • Kooperatiba hau aipaturiko kooperatiben legearen, Estatutu hauen, bere Barne Araudiaren,

bertako gobernu organoek hartutako balizko erabakien — beti ere Estatutuek edo eta Legeak diotenaren aurkakoak ez direnean — eta soilik ordezko izaera izango duten Eusko Jaurlaritzak onarturiko araudi-xedapenen arabera gobernatuko da.

• Proposaturiko xedeak

• 2. artikulua

• 2.1. Gure enpresaren oinarrizko xedea salerosketan oinarriturik dago, hau da, produktuak beste enpresei erosten dizkiegu eta jendeari hurbildu. Gure produktuak merkeak, erabilgarriak eta  gazteen gustokoak dira.

Page 3: Estatutoak

• Egoitza soziala

• 3. artikulua.- Kooperatiba honen egoitza nagusia Felipe IV z/g-an egongo da. Elkarteak, Gipuzkoako herrialdean egoitza gehiago eduki ahal izango ditu Ezohiko Batzar Orokorrak horrela erabakiz gero.

• Egoitza sozialaren aldaketa herri barruan egin ezkero Zuzendaritza Batzordearen oniritziarekin egingo da eta Elkarteen Erroldari helbide berriaren berri emango zaio. Gainontzeko kasuetan ezinbestekoa izango da Estatutuen aldaketa.

• Lurralde esparrua

 • 4. artikulua.- Elkarteak burutuko dituen ekintzak Gipuzkoako lurralde• historiko osoan garatuko dira nagusiki.• Halere, probintziatik at bere xedeak garatu ahal izango ditu dagokion• DYAk hala eskatuta, hala beharrezko kasuetan edo beste DYA bat existitzen ez• den lurraldeetan eta FEDYASen oniritziarekin.

Page 4: Estatutoak

• Iraupena eta izaera demokratikoa

• 5. artikulua• 5.1. Bide Laguntza Elkartea DYA Gipuzkoan deiturikoa behin-betiko• izaerarekin eratzen da eta berau disolbatu ahal izango da soilik VI. Atalean dioen• bezala, Bazkideen Ezohiko Batzar Orokorraren adostasuna baldin badago edo• Federación de Asociaciones DYA (FEDYAS) delakoak hala erabakitzen badu• ikusirik ez direla errespetatzen ari DYA proiektua bultzatzen duten printzipioak• eta baloreak, edo legediak berak aurreikusten dituen beste kasuren bat eman• bada.• 5.2. Bide Laguntza Elkartea DYA Gipuzkoan espresuki apolitikotzat eta• akonfesionaltzat aitortzen da.• 5.3. Bide Laguntza Elkartea DYA Gipuzkoan-ek ardura berezia jarriko du• bere jarduerek uneoro altruismoaren, solidaritatearen, boluntariotzaren eta• inpartzialtasunaren printzipioak eta baloreak errespetatu ditzaten bere lana• arrazagatik, erlijioagatik, gizarte egoeragatik edo joera politikoagatik• desberdintasunik egin gabe burutuaz.

Page 5: Estatutoak

BIGARREN ATALA• Administrazioa eta gobernu organoak

 • 6.artikulua.- Elkarteko administrazioa eta gobernua ondorengo organo• kolegiatuen menpe egongo dira:• • Bazkideen Batzar Orokorra, goren mailako eta berauen nahien• adierazpen organo gisa.• • Lurraldeko Zuzendaritza Batzordea, behin-betiko zuzendaritzaren

organo• kolegiatua.• Batzar orokorra

• 7.artikulua.- Batzar Orokorra, bazkide guztiez osatua, berauen nahien• adierazpen organo gorena da eta Elkarteko organo erabakitzaile maximoa.

Ohiko• edo eta ezohiko saioetan bilduko da.

Page 6: Estatutoak

• 8. artikulua.- Batzar Orokorra ohiko saioan gutxienez urtean behin bilduko• da, lehen lauhilekoan, Elkartearen jarduera plan orokorra, aurreko urteari• dagozkion kontuen egoera (gastuak eta diru-sarrerak), ondorengo eragiketaren• aurrekontua eta Zuzendaritza Batzordearen gestioa onartzeko xedearekin, beti• jardun beharko bai du jarraibide batzuekin bat etorriz eta haien kontrolpean.• Ohiko Batzar Orokorraren erabakiak gehiengo arruntaz onartuak izango• dira.

• 9. artikulua.- Aurreko artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, Ohiko• Batzar Orokorraren eskuduntzak izango dira ere ondorengoei dagozkien• erabakiak:• 1. Diru erabilgarriaren aplikazio zehatzari buruz erabakia hartzea.• 2. Elkartearen Barne Araudiaren onarpena.• 3. Ohiko eta ezohiko kuotak ezartzea nahiz eta eskuduntza hau Batzar• Orokorrak hala erabakita gobernu organoaren gain uzteko aukera• izango duen espresuki hartutako erabakiaren bidez.• 4. Estatutuak ezartzearen ondorioz suertatzen diren gainontzeko• eskumenak eta Ezohiko Batzar Orokorrari edo Zuzendaritza batzordeari• espresuki ez dagozkienak.• 5. Onura Publikoko Deklarazioa eskatzea.

Page 7: Estatutoak

• 10.artikulua.- Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen badu, Batzorde Orokorra ezohiko saioan bilduko da, bai berariazko ekimenez bai bazkideen laurden batek horrela eskatzen badu, beti ere,bileraren arrozoiak eta zergatiak azaltzen baditu eta, edozein kasutan, ondorengo gaiak ezagutzera emateko eta erabakitzeko:

• 1. Estatutuen aldaketak.• 2. Elkartearen desegitea.• 3. Estatutuen moldaketarako proposamenen aurkeztea beste Elkarteen

Federaziotik eta Konfederaziotik sortuak.• 4. Ondasun sozialen besterentzea, karga edo hipotekak baimentzea.• 5. Zuzendaritza Batzordeko karguen aukeraketa edo uztea.• 6. Gobernu organoa osatzen dutenen abonamendua, dagokion kasuan.• 7. Bazkide direnen behin betiko baztertzeko erabakia hartzea.• 8. Ohiko Batzar Orokorrari edo Zuzendaritza Batzordeari espresuki eman

ez zaizkion gainontzeko guztiak.• Ezohiko Batzar Orokorreko erabakiak bertan dauden bazkideen edo

ordezkaturik daudenen bi herenaren botoekin onartuko dira.

Page 8: Estatutoak

• 11. artikulua.- Batzar Orokorretarako deialdiak, Ohikoak nahiz Ezohikoak, idatziz egingo dira lekua, data, bilera ordua eta gai ordena adieraziaz eta gutxienez bilera eguna baino hamabost egun lehenago.

• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com• Lehen deialdian osatutzat emango dira beti ere bertara joandako eta• ordezkaturiko ohiko bazkideen kopurua ohiko bazkide kopuru osoaren bi

herenak adina bada; une honetatik 30 minutu pasa ezkero, bigarren deialdian osatutzat emango da ohiko bazkide kopurua edozein izanik eta hartutako erabakiak irmoak izanik.

• Ohiko bazkide orok ordezkatu ahal izango du beste ohiko bazkide bat Batzar Orokorrean, Ohikoa nahiz Ezohikoa izan, beti ere ordezkapen hau idatzizkoa denean eta ordezkatuaren sinadura duenean eta kontuan izanik ezin duela ordezkaritza bat baino gehiago izan. Ordezkaritza hau Batzarreko idazkariaren esku egon behar da berau hasi baino ordu erdi lehenago, gutxienez

Page 9: Estatutoak

• 12.artikulua.- Batzar Orokorraren buru Elkarteko Presidentea izango da eta berau ez balego Presidente ordea edo urte gehien daramatzan batzordekidea. Elkarteko idazkariak lagundua izango da, gainontzeko Zuzendaritza Batzordeko kideek ere parte hartu ahal izan dutelarik mahaiaren osaketan. Idazkariak egoteko aukerarik izango ez balu, akta Zuzendaritza Batzordekoa den batzordekiderik gazteenak idatziko du.

• Presidenteak momentuan egoki irizten dituen aholkulariak ere mahaikide izan ahalko dira, hizpidea bai baina boto aukerarik izango ez dutelarik, berauen bazkide izaeran galerarik izan gabe.

• 13.artikulua.- Ezohiko Batzar Orokorrean tratatuko diren gaiak, aurretiko txosten baten xede izango dira, bazkideei Batzarraren deialdiarekin batera helaraziko zaielarik.

• Bazkideek gehienez ere Ezohiko Batzar Orokorrerako deialdia bidali den egunetik hamar egunen buruan aurkeztu ahal izango dituzte Zuzendaritza Batzordearen aurrean ustez egoki irizten dituzten zuzenketak.

Page 10: Estatutoak

• 14.artikulua.- Batzarraren akta Batzarrak berak onar dezake berau bukatu ondoren edo horrela izan ezean, eta beti ere hamabost eguneko epean, Presidenteak, Idazkariak eta Batzarrak eginbehar honetarako aukeraturiko bi ohiko bazkideez osaturiko komisio batek. Azken kasu honetan, Batzarreko akta onartutzat emateko komisioko kide guztiek banan-banan onartua beharko du izan.

• Aktaren onarpena edozein modutara egin dela ere, izaera eragilea izango du onartutako datatik aurrera.

• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

• Zuzendaritza Batzordea• 15.artikulua.- Zuzendaritza Batzordea Presidente batek, Presidente-orde batek,Idazkari batek,

Diruzain batek eta barne egitura operatiboan ezarririko sail edo ordezkaritza bakoitzeko kide batek osatuko dute. Kargu bakoitza pertsona desberdin batek bete beharko du.

• Gutxienez hilean behin bildu beharko da eta jarduera sozialaren garapen egokiak hala eskatzen duen guztietan.

• Presidentea izango da Batzordeburu, eta bera ez balego, Presidente-ordea, eta ez bata ez bestea ez baleude, adinez nagusien den kidea.

• Bilera deialdiak norbanakoak izango dira eta nahiko denboraz jakinaraziko dira.

Page 11: Estatutoak

• 16. artikulua.- Zuzendaritza Batzordekideek adierazitako bileretara lau aldiz jarraian edo aldizkako seitan eta arrazoitu gabe hutsegiteak, dagokion kargutik kentzea ekarriko du.

• 17.artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko karguak Batzar Orokorrak aukeratuko ditu, eta, beronek baliogabetu ezean, lau urteko iraupena izango dute, agintaldia bukatu ondoren berriro aukeratuak izan daitezkeelarik.

• Zuzendaritza Batzordeko partaide izateko ezinbestekoak izango dira ondorengo baldintzak:

• 1. Adinez nagusia izatea, indarrean dagoen legean ezarritako arrazoi bateraezinen pean ez egotea eta eskubide zibilez gozatzeko aukera izatea.

• 2. Estatutu hauetan ezarritakoaren arabera izendatua izatea.• 3. Erakundeko ohiko bazkidea izatea.

• 18.artikulua.- zuzendaritza Batzordeko partehartzaileek ondorengo kasuetan bere kargua utzi beharko dute:

• 1. Agintaldiaren iraungitzea.• 2. Dimisio edo uko egite boluntarioa.• 3. Bazkide izateari uztea edo ezintasun arrazoiren batean sartzea.• 4. Estatutu hauetako 17. artikuluari jarraikiaz, Batzar Orokorrak adostutako

baliogabetasunagatik.• 5. Heriotza.

Page 12: Estatutoak

• Zuzendaritza Batzordeak eskumena izango du kautelaz edozein bazkide hala denaren izaerarik gabe uzteko bere funtzio eta arduretan utzikeriaz jarduteagatik

• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com• edo Elkarteko interesen aurka doazen edozein jarduera burutzeagatik. Gabetze

honen berrestea Batzar Orokorrari dagokio.• Lehenengo puntuan aurreikusten den arrazoiengatik karguaren bertan behera

uztea gertatzen bada, une horretan Zuzendaritza Batzordeko partaideek hurrengo Batzar Orokorrak kargu berriak izendatu arte beraien arduretan jarraituko dute.

• 2., 3., 4., eta 5. puntuetan aurreikusten diren arrazoiengatik gertatzen bada, Zuzendaritza Batzordeak zuzenean izendatuko du behin behineko izaeraz hutsik geratu den kargurako pertsona. Batzar Orokorrak, bere aldetik, izendapena berretsi edo berritu egin beharko du, azken kasu honetan, dagokion izendapenari ekingo diolarik.

• Organo honen osaketan ematen diren aldaketa guztiak Elkarteen Erregistroari jakinaraziko zaizkio.

Page 13: Estatutoak

• 19. artikulua.- Batzordea osatutzat emango da bertako partaideen erdia gehi bat bertaratzen badira.• Akordioak botoen gehiengoarekin onartuko dira eta berdinketa kasuetan Presidentearen botoa izango da

kalitatezkoa.• Batzordeko partaide bakoitzak, gutunez Presidenteari jakinaraziz gero, bere botoa eta ordezkapena beste batengan

utz ditzake.• Ordezkapen hau, idatziz egiteaz gain, saio bakoitzerako berezia izango da. Idazkariak dagokion Liburuan jasoko

du saio bakoitzeko akta.

• 20.artikulua.- Zuzendaritza Batzordeari dagokio Elkarte barruko zein kanpoko taxuzko ordezkapena, beronen funtzionamendua bideratzea, bultzatzea, zaintzea eta zuzentzea. Baita, zuzenean edo zeharka, bere helburu sozialarekin harremana duten arazo eta egoerei irtenbidea ematea ere, eta, bereziki:

• 1. Batzorde Orokorraren deialdia egitea eta data zehaztea.• 2. Batzar Orokorrak onartzen dituen ekintzak antolatzea, burutzea eta gauzatzea.• 3. Balantzeak eta aurrekontuak idaztea.• 4. Elkarteko erregimen ekonomikoa eta antolaketa administratiboa erregulatzea.• 5. Zuzendaritza Batzordearen gobernu ekipoa eratuko duten kideen berrestea.• 6. Elkarteko ekintzen garapen hobea lortzeko egoki derizkion lantaldeak izendatzea eta berauen lana koordinatzea.

Lantalde hauek, ahal den guztietan, Zuzendaritza batzordekide batek zuzenduko ditu.• 7. Batzarrari dagozkion ohiko zein ezohiko kuotak proposatzea.• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com• 8. Elkartearen Barne Araudia eta Estatutuak interpretatu eta bete daitezen zaintza burutzea.• 9. Batzar Orokorrari espresuki ez dagozkion funtzioak betetzea.

Page 14: Estatutoak

• Pertsona bakarreko organoak• PRESIDENTEA• 21.artikulua.- Presidenteak Elkartearen ordezkapen legala bereganatzen du eta

Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak harturiko erabakiak gauzatuko ditu, berauen Presidentea ere izango delarik.

• 22.artikulua.- Zehazki Zuzendaritza Batzordeari edo Batzar Orokorrari ez dagozkion eskumenak Presidentearen ardura izango dira, bereziki ondorengoak:

• 1. Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak deitu eta bukaera ematea, bataren zein bestearen erabakiak zuzendu eta berdinketa kasuetan, kalitatezko botoa ematea.

• 2. Zuzendaritza Batzordeari Elkartearen ekintza plana proposatzea, bertako eginbeharrak bultzatuaz eta zuzenduaz.

• 3. Sortzen diren premiazko izaera duten kontuei irtenbidea ematea, Zuzendaritza Batzordeari beronen berri emanez ospatuko den lehen saioan.

• 4. Elkartearen izenean kontratuak izenpetzea, hirugarrengoei ematea, gobernu bidearen aurrean zein ohiko nahiz bereziak diren eskumenen aurrean erreklamazioak jartzea, emariak, herentziak eta ondareak onartzea, ekintzak burutu eta salbuespenei aurre egitea. Aipaturiko ekintza hauetakoren baterako Batzordearen berariazko onespena beharko du, modu frogagarrian erregistratua.

• 5. Elkarteak egin beharreko ordainketak egin araztea, Diruzainarekin batera biko sinadura mankomunatua izango duelarik.

Page 15: Estatutoak

• PRESIDENTEORDEA• 23. artikulua.- Presidente-ordeari dagokio:• 1. Presidentea ordezkatzea berau ez dagoenean, gaixo dagoenean edo justifikatutako arrazoiren

bat dagoenean, honi dagozkion eskuduntza guztiak izanik.• 2. Presidenteak burutzen duen lanetan laguntzea inoiz ordezkatu behar izan ezkero jarraipen

arazorik egon ez dadin.• 3. Presidentearen ordezko izan, beronek aginduta edo Zuzendaritza Batzordeak adostu bezala.• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

• IDAZKARIA• 24.artikulua.- Idazkariaren eginbeharrekoa izango da sarrera eskaerak jasotzea eta bideratzea,

Bazkideen fitxategi eta Erregistro-Liburuaren jarraipena egitea eta Akta liburuaren, dokumentuen eta zigiluen jabetza eta erredakzioaren ardura izatea, kontabilitatekoak izan ezik.

• Era berean, Elkarte gaietan indarrean dauden lege xedapenak betearazteko ardura izango du, Elkarteko dokumentazio ofiziala zainduaz, liburu zein artxibo sozialen edukia ziurtatuz eta dagokion agintari eskudunari, Zuzendaritza Batzordearen izendapenari buruzko edo egoitza sozialaren lekualdatzeari buruzko xehetasunen jakinarazpena egitea aginduko du.

• Idazkaritzari berariaz dagozkion funtzioak eta zehaztu gabe dauden Zuzendaritza Batzordeak zein Batzar Orokorrak agindutako bestelakoak.

Page 16: Estatutoak

• DIRUZAINA• 25.artikulua.- Ondorengo eginbeharrak izango ditu:• 1. Presidentearekin eta Idazkariarekin batera, Elkarteko diru-fondoak eta bankuko

sinadura zaintzea.• 2. Bazkideek ordaindu beharreko kuotak jasotzea.• 3. Zuzendaritza Batzordeak Presidentearen gain utzitako ordainketak burutzea.• 4. Finantza egoera zaintzea, baliabide eskasiak aurreikusten diren unetan behar besteko

aurrerapenez Zuzendaritza Batzorde Orokorrari jakinaraztea, eta kontabilitatea egunean eta ezin hobeto eramatea.

• 5. Aurrekontu egitasmoa aurkeztea, behin Zuzendaritza Batzordeak onartu ondoren, Batzar Orokorrari aurkeztuko zaiona bere onespenerako.

• BATZORDEKIDEAK• 26.artikulua.- Beren betebeharra izango da:• 1. Berariaz dagozkien eskumenak eta Zuzendaritza Batzordeak esleitutakoak burutzea.• 2. Izendun karguak ordezkatzea, berauek ez daudenean edo gaixo daudenean.• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

Page 17: Estatutoak

HIRUGARREN ATALA• Bazkideak: onarpen prozedura eta motak• 27.artikulua.- Elkarteko kide izan daiteke hala nahi duen edonor, Elkartearen xedeen

garapenean interesa duena eta ondoren zehazten diren baldintzak betetzen dituena:• 1. Adinez nagusia izatea, adin txikiko emantzipatua edo hamasei urteak beteak izanik

bere gaitasuna ordezkatuko duen pertsonaren baimena idatziz akreditaturik izatea.• 2. Ekintzak burutzeko gaitasun osoa izatea.

• 28.artikulua.- DYAko bazkide mota desberdinak honakoak dira:• 1. Bazkide-gaia: Ohiko bazkide moduan onartuak izateko probaldian egongo direnak• 2. Ohiko Bazkideak: horrela onartuak izan eta gero, hori egiaztatzen duen txartelaren

jabe direnak• 3. Bazkide laguntzaileak: Urteko kuota ordaindu eta bazkide laguntzaile direla

bermatzen duen txartela dutenak dira.• 4. Ohorezko bazkideak: Beraien ekintza, meritu, kolaborazio, ekarpen edo laguntza

berezi edo aipagarria dela eta, Zuzendaritza Batzordeak emanik aipatutako izendapena jasotzen dutenak

Page 18: Estatutoak

• 29.artikulua.- Elkartean ohiko bazkide moduan sartzeko beharrezko diren baldintzak, Elkarteak berak bere Barne Araudian ezarritakoak izango dira.

• Bazkideen eskubideak eta betebeharrak• 30.artikulua.- Bazkide guztiek eskubidea izango dute:• 1. Elkarteko unitate eragileren batean gutxienez zerbitzuak burutzeko, beti

ere hauek jarduera hori burutzeko jarritako baldintzak betetzen dituen kasuan, eta honen inguruan Barne Araudiak esaten duenarekin bat etorriaz.

• 2. Erakundeko gainontzeko bazkideak nortzuk diren ezagutzea, Elkarteko gobernu batzordearen osaketaren eta ordezkatze izaerari buruzko informazioa izatea, sarrera eta irteera gastuen berri izatea, eta beronen ekintzen garapena ezagutzea beti ere izaera pertsonala duten datuen zaintza gordeaz legediak esandakoarekin bat etorriaz.

• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

Page 19: Estatutoak

• 3. Estatutu hauek diotenarekin bat etorriaz, Elkarteko zuzendaritza organoetan parte hartzea, hauetarako aukeratzailea eta aukeratua izateko aukera izanik.

• 4. Batzar Orokorretara deitua izatea, joatea eta hitz egiteko eskubidea gauzatzea honetarako bere ordezkapena beste bazkide batzuengan utzi ahal izango duelarik eta ohiko bazkideen kasuan boto eskubidea ere.

• 5. Estatutuen eta Barne Araudiaren ale bana edukitzea, zuzendaritza organoen aurrean kexak eta eskaerak aurkezteko.

• 6. Idatziz entzuna izatea, diziplinazko neurriak hartu aurretik eta haiek hartzera motibatzen duten arrazoien berri izatea, jakinik soilik bazkide izaeraren betebeharren hutsegitean oinarritu ahal izango direla.

• 7. Indarrean dagoen bazkide fitxategian agertzea eta Elkarteko ikurra Barne Araudiak esaten duen kasu eta moduetan erabiltzea.

• 8. Taldeko ekintza sozialetan parte hartzea bazkide guztien erabilpenerako elementuez gozatuaz — lokal soziala, liburutegia…— beti ere Zuzendaritza Batzordeak kasu bakoitzerako ezarririko moduan.

• 9. Boluntario gisa jarduera bera burutzerakoan jasan ditzaketen arriskuetatik babestua egotea eta baita nahi gabean jarduera burutzean norberak hirugarrenei eragin diezazkieketen galeretatik ere.

• 10. Elkarteen Legediaren eta Estatutuen aurka doazen erabakien eta ekintzen aurka egitea, berrogei egun naturaleko epean, behin salatzaileak kontra egitea erabaki duen adostasunaren berri jakin duen momentutik, edo jakiteko aukera izan duen unetik kontatzen hasita.

• 11. Edozein momentutan baja ematea, betetzeke dituen betebeharrekiko inolako kalterik gabe.

Page 20: Estatutoak

• 31.artikulua.- Bazkide-gaien zein ohikoen eginkizunak eta betebeharrak izango dira:• 1. Elkartearen helburuekin konprometitzea eta lortze aldera, beraien partehartze aktiboa eskaintzea.• 2. Ezarritako kuoten ordainketarekin gastuak ordaintzen laguntzea.• 3. Estatutu hauei eta Elkarteko gobernu-organoek balizkotzat emandako hitzarmenei men egin eta

betetzea.• 4. Elkarte honen helburuak ahalik eta hobekien betetzen saiatzea.• 5. Elkartearen helburuen aurka zuzendutako ekintzarik ez burutzea.• 6. Bazkide den aldetik Elkartea ondratuko duen jokaera mantentzea uneoro.• 7. Barne Araudian ezarri bezala, zerbitzuak egitea.• 8. Beharra duenaren aurrean Gelditzea eta Laguntzea –DYA—.• 9. Batzar Orokorretara joatea.• 10. Eman beharreko laguntza ahalik eta eraginkorrena izan dadin, bai sorospenean eta bai lehen

artapenetan, jakituria maila minimo bat eskuratzea.• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

• 11. Borondatezko zein inposaturiko edozein baja kasutan, Elkarteari, intsigniak, ikurrak, artapenerako hornidurak, irrati-telefonoak eta utzitako bestelako edozein material itzultzea.

• 32.artikulua.- Ohiko Bazkideen betebeharrak izango dira:• Batzar Orokorrak zein Zuzendaritza Batzordeak izendaturiko karguak onartu eta fideltasunez

betetzea.

Page 21: Estatutoak

• Araudi Zigortzailea• 33.artikulua.- Zuzendaritza Batzordeak bazkideak zigortu ahal izango ditu

Estatutuak edo eta Batzar Orokorraren, Zuzendaritza Batzordearen edo Barne Araudiaren hitzarmenak urratzeagatik.

• Zigor hauek arinak, larriak edo oso larriak bezala kalifikatu ahal izango dira eta hitzezko edo idatzizko ohartarazpen batetik hasi eta dituen eskubide guztiak galdu eta Elkartetik behin betirako baztertzerainokoa izan daiteke. Suposizio hauek Barne Araudiak arautuko ditu eta baita akatsen tribunalaren funtzionamendua eta osaketa ere.

• Gainera, Presidentearen eskuduntza izango da, egokia dela irizten duenean, zigorgarriak izan daitezken jarreren inguruan ikerketa irekitzea. Kasu hauetan egin beharrekoak Idazkariaren gain egongo dira, organo instruktore gisa, eta hartu beharreko neurrien proposamena egingo du. Jasotako informazioarekin Presidenteak kasua itxi araztea agindu ahal izango du edo eta espediente zigortzailea ireki.

• Zigorra ezartzeko aurrez interesatuari entzun egin beharko zaio. Harturiko erabakiak beti ere Batzar Orokorraren aurrean errekurritu ahal izango dira.

• Bitartean, ustezko erruduna bazkide gisa dituen eskubiderik gabe uztea adostu ahal izango da eta Zuzendaritza Batzordeko kide izango balitz behin behineko kargu uztea agindu beharko du.

• Espediente zigotzailea Batzar Orokorrera iritsiko balitz, Idazkari Orokorrak beronen laburpen bat burutuko du Zuzendaritza Batzordeak Batzar Orokorrari berri emateko aukera izan dezan erabakia hartu ahal izateko. Batzar hau ezohiko bezala deituko da gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Page 22: Estatutoak

• Bazkide izaeraren galera• 34.artikulua.- Bazkide izaera ondorengo kasutan galduko da:• 1. Heriotzagatik.• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com• 2. Norbere borondatez uzteagatik, idatziz jakin araziko zaiolarik Zuzendaritza

Batzordeari.• 3. Zigorragatik galtzea, Barne Araudian ezarritakoaren arabera• aplikagarria.• 35.artikulua.-• 1. Zigor bidezko banaketa akordioaren berri, arrazoitua izango delarik beti,

interesatuari eman beharko zaio eta honek aukera izango du Epaimahaiaren aurrean helegitea aurkezteko beti ere Legearen edo Estatutuen aurka doala pentsatzean honek ematen dion eskubidea erabiliaz.

• 2. Elkartearekiko banaketa jakinarazten denean, nahiz borondatezkoa zein zigor bidezkoa izan, oraindik betetzeke dituen betebeharrak burutzeko eskatuko zaio bazkideari.

Page 23: Estatutoak

LAUGARREN ATALA

• Sorrera-ondarea eta aurrekontu-erregimena• 36.artikulua.- Elkartearen sorrerako ondarea 3.000 eurokoa da.

• 37.artikulua.- Elkartearen ekintzak aurrera ateratzeko aurreikusitako• baliabide ekonomikoak ondorengoak dira:• 1. Zuzendaritza Batzordeak ezarritako sarrera-kuotak.• 2. Zuzendaritza Batzordeak adostutako aldizkako kuotak• 3. Berariaz dagozkion ondasun eta eskubideen emaitzak eta legez jaso

ditzakeen diru-laguntza, ondare eta emariak.• 4. Zuzendaritza Batzordeak adostu eta zilegi diren ekintzen bidez lortutako

diru-sarrerak, beti ere Estatutuen helburuetatik haratago joan gabe.• Bazkidetza eta ekonomia ekitaldia urtebetekoa izango da eta itxiera urtero

abenduaren 31n egingo da.

Page 24: Estatutoak

• Elkarteak jasotako baliabideak inondik inola ere ezingo dira bazkideen artean banatu. Era berean, jarduera ekonomikoen bidez elkarteak lorturiko irabaziak, zerbitzuen bidez lorturikoak barne, bere osotasunean, dituen helburuak lortzeko bideratu beharko dira eta inondik inola ere ezingo dira irabazi hauek bazkideen eta hauen bikoteen, bizikideen edo eta senitartekoen artean banatu ez eta ere irabazi asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoei eman ere.

• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com

Page 25: Estatutoak

BOSTGARREN ATALA• Estatutuen aldaketak• 38. artikulua.- Estatutuen aldaketa Zuzendaritza Batzordearen ekimenez edo honen

adostasunez, izena emandako bazkideen herenak horrela eskatzen duenean egin ahal izango da.Edonola ere, Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidez osatutako Ponentzia bat izendatuko du, berak ezarritako ildoei jarraikiaz, aldaketa egitasmoa idatz dezan eta epe bat jarriko du non bitarte horretan proiektua amaitu egin beharko den.

• 39. artikulua.- Behin egitasmoa ezarritako epean idatzi ondoren, Presidenteak egingo den lehenengo Zuzendaritza Batzordeko gai-zerrendan sartuko du onar dadin edo, bere kasuan, itzuli egingo du berriro azter dadin.

• Onartua izango balitz Zuzendaritza Batzordeak FEDYASerako tramitazio zuzena adostuko du onespena lortzeko ospatu beharko den Ezohiko Zuzendaritza Batzar baten Gai ordenean sartzeko helburuarekin.

• FEDYASeko Zuzendaritza Batzordeak ezezko ebazpena luzatuko balu, Estatutuen moldatzea onartu EZAREN berri 45 eguneko epean eman beharko dio eskaera aurkeztu duen DYA Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari, non planteamendu berri bat egin beharko duen edo proiektua bertan behera utzi.

Page 26: Estatutoak

• 40.artikulua.- Moldaketa egiteko proiektuak FEDYASen onespena lortuko balu, Batzarraren deialdiarekin batera Estatutuen aldaketarako testua banatuko da, bazkideek egoki iritzitako zuzenketak Idazkariari zuzen diezazkioten ondoren Batzar Orokorrari ezagutzera emanez. Horretarako ezinbestekoa izango da saioa ospatu baino gutxienez zortzi egun lehenago Idazkariaren eskuetan jartzea.

• Zuzenketak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira eta idatziz egingo dira bertan testu alternatiboa zein izango litzatekeen agertuaz.

• Batzarrak onarturiko behin betiko testua eta zuzenketak azken instantzian FEDYASek berretsi beharko ditu, ezinbesteko baldintza izanik indarrean sartu ahal izateko.

Page 27: Estatutoak

SEIGARREN ATALA• Elkartearen deuseztatzea eta gizarte-ondarearen banaketa• 41.artikulua.- Elkartea deuseztatuko da:• Mendigain 30• 20014 DONOSTIA• Fax 943• 46 22 22• www.DYAgipuzkoa.com• info@DYA gipuzkoa.com• 1. Bazkideek horrela nahi izanik, espresuki horretarako deituriko Ezohiko Batzar

Orokorrean adierazita eta bertan dauden ohiko bazkideen botoen bi herenak hala nahi izan ezkero.

• 2. Estatutuetan ezarritako baldintza edo epeak betetzeagatik.• 3. Beste elkarteren batzuekin bat egiteagatik.• 4. Legeak ezarritako gutxiengo bazkide kopurua ez betetzeagatik.• 5. Epai irmo bidez bere deuseztatzea erabakitzen denean.• 6. Dituen helburu sozialak betetzeko gaitasuna ez izateagatik.

Page 28: Estatutoak

• 42. artikulua.- Elkartearen deuseztatzea adostuz gero, Ezohiko Batzar Orokorrak bi likidazio bazkide aukeratuko ditu non, Presidentearekin eta bazkide helduenarekin batera sortutako likidazioa burutuko luketen, egongo balitz.

• Behin bazkideekiko zein hirugarrengoekiko eginbeharrak beteta, ondare sozial soberakina, egongo balitz, Federación de Asociaciones DYA (FEDYAS)-i emango litzaioke.

• Azken xedapenak• Lehenengoa: Zuzendaritza Batzordea Estatutuetan jasotako arauak interpretatu

eta leudekeen hutsuneak betetzeko eskuduntza duen organoa izango da, beti ere, Elkarte arlokoak diren indarrean dauden araudipean eta ondorengo lehen Batzar Orokorrari jakinaraziaz onartuak izan daitezen.

• Bigarrena: Estatutu hauek Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak balizkotasun osoz harturiko erabakien arabera moldatuak izango dira, norberari dagozkion eskuduntzak beteaz beti ere eta Bosgarren Atalean esandakoarekin bat etorriaz.

• Hirugarrena: Batzar Orokorrak Barne Araudi bat onartu ahal izango du, Estatutu hauen garapen gisa eta ez dituelarik aldatzen, inongo kasutan, bertan adierazten diren aginduak.