11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo...

19
V. MULTZOA 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea (1975-1982) 1. Espainiako trantsizioa: Francoren heriotzatik 1977ko hauteskundeetara 2. Sendotze demokratikoa: 1978ko Konstituzioa nola egin zen. Estatu kolpe saiotik 1982ko hauteskundeetara. 3. Trantsizioa Nafarroan: LORAFNA 1

Transcript of 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo...

Page 1: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

V. MULTZOA

11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea

(1975-1982)

1. Espainiako trantsizioa: Francoren heriotzatik 1977ko

hauteskundeetara

2. Sendotze demokratikoa: 1978ko Konstituzioa nola egin zen. Estatu

kolpe saiotik 1982ko hauteskundeetara.

3. Trantsizioa Nafarroan: LORAFNA

1

Page 2: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

SARRERA:

1975tik aurrera, Franco hil ondoren, Trantsizioa hasi zen Espainian, diktaduratik

demokrazia pasatzeko prozesua hain zuzen ere. Batzuek 1978ko konstituzioa

onartzearekin bukatutzat ematen dute prozesua; bertzeek 1982an, PSOEk lehenbiziko

hauteskundeak irabazi zituenean; zenbaitek, bukatu gabeko prozesua dela diote, 2.

trantsitzio baten beharrean gaudela...

1970eko hamarkadan Espainiako bizitza politikoan 3 ildo nagusi zeuden:

diktaduraren jarraipena nahi zuen bunker frankista (nahiz Franco ez egon);

erreformaren aldeko frankistak, diktadurarekin haustura poliki-poliki gertatzea nahi

zutenak sistema demokratizatzekotan; eta frankismoaren oposizioarena, hasieratik

erabateko haustura nahi zutenak, erabateko demokrazia egoteko. Adolfo Suárezek

planteaturiko erreforma nagusitzen joan zen (bigarren ildoa), diktadurarekiko erabateko

haustura nahi zutenak makurtu arte.

1. ESPAINIAKO TRANTSIZIOA: FRANCOREN HERIOTZATIK 1977KO

HAUTESKUNDEETARA

MONARKIAREN LEHENBIZIKO GOBERNUA: ARIAS NAVARROREN GOBERNU

INMOBILISTA

1975ean Franco hil eta bi egunetara Gorte frankistek Francok bere

ondorengotzat jarritako JUAN CARLOS I.a errege izendatu zuten1, eta handik gutxira

ARIAS NAVARRO2 gobernu buru (Francoren diktaduraren azkenengo urteetan gobernu

burua ere izanda). Besteak beste, Fraga (Gobernazio ministroa3) edota Jose Mª de

Areilza izan ziren ministroak, printzipioz erreformak egitearen aldekoak. Baino Arias

Navarrok argi utzi zuen hasieratik erreforma sakonik egiteko prest ez zegoela: ez zuen

hauteskundeak egitea aurreikusten edota alderdi politiko guztiak baimentzea ere,

bereziki komunistak eta nazionalistak.

1 Bere koroatze diskurtsoan Mugimenduaren printzipioak sinatu zituen2 Gerra Zibilean Malagan egondako errepresioan parte hartu zuen, “Malagako harakina” deitzen zioten3 Gaur egungo Barne Ministroa

2

Page 3: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Juan Carlos eta Arias Navarro

Testuinguru horretan, baina, MOBILIZAZIOAK eta PROTESTAK ugariak izan ziren:

lan munduko grebak (bereziki Katalunian eta Euskalerrian) zein preso politikoentzako

amnistia eta askatasun demokratikoak eskatzen zituztenak. Gobernuak eta patronalak

gogor erantzun zuten atxiloketak eta kanporatzeak aginduz. Momentu gorena

Gasteizko gertakizunak izan ziren, 1976ko martxoaren 3-ko greba zela4, poliziak 5

hildako eta dozenaka zaurituak eragin baitzituen.

Manuel Fraga Iribarne5 poliziaren arduraduna zen Gasteizkogertakizunak eman zirenean. Martín Villa (gaur Endesaren ohorezkopresidentea) Harreman Sindikalerako ministroa zen.

4 Egun horretan greba orokorra zegoen Gasteizen. Langileen asanblada egin zen eliza batean eta poliziak gasak botazituen barrura jendea ateratzeko. Ateratzean polizia tiroka hasi zen, 5 hildako eta zaurituak eraginez. Inork ez dusekula horrengatik epaiketarik izan.

5 Alianza Popular izeneko alderdiaren sortzailea, beranduago PP bihurtu zena

3

Page 4: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Gasteizko gertakizunak ikusita, sozialistak eta komunistak PLATAJUNTA izeneko

plataforman bildu ziren, frankismoarekiko erabateko haustura gerta dadila

presionatzeko: sindikatu eta alderdi aniztasuna eskatzen zuten edota presoentzako

amnistia,..6BBitartean,

ETA eta GRAPOren atentatuak eta bahiketak gertatu ziren, eta

eskuin muturreko taldeen biolentzia7 (testuinguru honetan, 1976an Jurramendiko

8

gertakizunak eman ziren9). Gainera, ejertzitoaren barruan kolpismorako joera handia

zegoen.

Montejurrarako martxa 1976an. Argazkian .................pistola duelarik.

Konfliktibitate honen ondorioz, Juan Carlosek Arias Navarro bere postutik kendu

(monarkia kolokan egon zitekeelako beldur10) eta ekainean Adolfo Suárez

11 gobernu

buru izendatu zuen (Mugimenduko kidea eta erreformak egitearen aldekoa)

6 Platajunta honek praktikan oposizioa ahuldu zuen, desmobilizazioaren alde egin zuen eta (sozialisten helburua).7 Ezkerreko militanteen kontrako atentatuak egiten zituzten,. Bertzeak bertze, poliziek,militarrek,...osaturik.Estatuaren

aparatuen babespean aritzen ziren. Besteak beste, Batallón Vasco Español, Guerrilleros de Cristo Rey, Triple A,..8 Jurramendi edo Montejurra (Lizarra aldean). Karlistek urtero erromeria egiten zuten mendi horretara. 1976ko

erromerian gertatu zen hori.9 70eko hamarkadan karlismoaren barruan ezkerreko korronte bat sortu zen, antifrankista zena: sozialismo autogestionario

defendatzen zuen. Carlos Hugo izan zen bere liderra. 1976an eskuin muturreko karlistek, italiar eta argentinar neonaziek lagunduta,

karlista antifrankisten kontra atentatua egin zuten Montejurrarako erromerian,, 2 hildako eta zaurituak suertatuz (poliziak eta Barne

Ministerioak babespean.)

10 Grezian eta Portugalen bezala, non diktadurak bukaturik monarkia baztertu baitzen11 Mugimenduaren idazkari ordea eta RTVEren zuzendaria.

4

Page 5: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

ADOLFO SUÁREZEN GOBERNUA ETA ERREFORMA POLITIKOA (1976-1977):

ERREFORMAZALEEN GOBERNUA.

Suárezen12helburua erreforma egitea izan zen frankismoren lege eta

erakundeetatik abiaturik. Torcuato Mirandak erregearen aholkularia zenak piso handia

izan zuen biro honetan.

Horretarako, 1976an Suárezek ERREFORMA POLITIKORAKO LEGEA planteatu

zuen, gizakiaren funtsezko eskubideak onartzeko eta hauteskundeak abian jartzeko

(Gorte frankistak desagertzeko). Praktikan diktadurarekin apurketa suposatzen zuen,

demokrazia kontrolagarri bat lortze aldera (bertzeak bertze, frankistak boterean

jarraituz). Gorteetako prokuradore13 frankisten babesa lortzeko zera agindu zien: estatus

ekonomikoa eta sozialari eutsiko ziotela (batzuk senadore bihurtuz, bertzeei karguak

eskainiz administrazioan), erantzukizun politikorik ez zitzaiela eskatuko (diktaduran

egindako gizakiaren eskubide urraketengatik) eta alderdi komunista ez zela

legalizatuko. Ejertzitoaren kolpismoari aurre egiteko Gutiérrez Mellado14 izendatu zuen.

Oposizioaren sektoreekin ere kontaktuan jarri zen beren babesa lortzeko, sozialistak eta

komunistak (Platajunta) erakarriz eta makurtuz.

Sektore frankista horien onarpena izanda, erreferendumena egin zen 1976ko

abenduan, gehiengo batek baietza eman ziolarik (%80)15. Ezkerrak abstentzioa eskatu

12 Bere gobernuan, besteak beste, Martín Villa eta Calvo Sotelo izan ziren gobernu kideak (Fraga kanpoan gelditu zen)

13 Frankismoaren Gorteetako kideak14 Gerra zibiliean Madrilen frankisten alde egin zuena.15 Gobernuak propaganda baliabide guztiak kontrolaturik, oposizioa ilegala izanda (bereziki alderdi errepublikanoak,

eta gerra zibilaren meatxua etengabe erabilia izan zela.

5

Page 6: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

zuen (boto gutxi eskuratu zuen) eta eskuin muturrak ezezko botoa.

1977AN EGINDAKO ERREFORMAK

Legea onarturik, erreformak abian jarri ziren 1977eko urtean:

-ALDERDI POLITIKO BATZUK LEGEZTATU ZIREN, hausturaren ideia baztertuz eta

monarkia onartuz: PSOE (Felipe Gonzalez)16, PNV zein Kataluniako nazionalistak eta

ondoren PCE (alderdi komunistaren legalizazioa eskuin muturreko taldeek Madrilen

CCOOren 7 abokatu hil ondoren gertatu zen, izan ere manifestazio handiak gertatu

ziren, komunisten indarra erakutsiz). Legeztatzearen truke Carrillok monarkia onartu

zuen, errepublikaren aldeko aldarrikapena

baztertuz17. PCEren legalizazioak

atsekabetasuna eragin zuen bereziki

ejertzitoaren barne.

16 Oso jarrera moderatu adierazi zuen hasiera hasieratik, kaleko desmobilizazioa gertatzea lehentasuna izan zuen, prozesua kontrolatzeko. Alemaniako alderdi sozialistaren laguntza ekonomikoa jaso zuen eta hark eskatzen zuen moderazioa onartu zuen erabat

17 PCE alderdiaren buruzagiak beldur ziren prozetutik bazterturik geldituko ote ziren eta moderazioari eutsi zioten, bere militantziak urteetan eta urteetan izandako borroka kontutan hartu gabe. Gainontzeko indarrek joku politikoan komunistak ere kontutan hartzea nahi izan zuten (giro antikomunista zegoen eta)

6

Page 7: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

-Bestalde, MUGIMENDUA18 BERTAN BEHERA gelditu zen eta horren truke eskuin

muturreko alderdiak sortu ziren: Falange eta Fuerza Nueva (Blas Piñarren alderdia).

-SINDIKATUAK LEGEZTATU ziren (CNT, UGT, CCOO, ELA, LAB,...) eta greba eskubidea

ere arautu zen.

Federica Motseny19 (CNT-eko militantea) Bartzelonan mitin batean, CNT legalizatu ondoren 1977an

- TOP epaitegi frankista bertan behera gelditu zen, Auzitegi Nazionalari20 lekukoa

pasatuz

- AMINISTIA LEGEA onartu zen:

preso politiko gehienen amnistia onartzen zen;

eskuin muturreko taldeek egindako hilketak ere amnistiatzen ziren

(Montejurrakoak, kasu)

gerra zibilean zein diktaduran zehar egindako giza eskubideen urraketak

amnistiatzen ziren, ardura hori izan zutenei inongo erantzukizunik eskatu gabe.

Horrela diktaduraren arduradunak autoamnistiatzen ziren, inpunitate osoa lortuz.

Gaur egunean bizirik dirau lege honek, eta hori dela eta ezin dira hilketa eta

bidegabekeria horie k ikertu ezta epaitu ere!21

18

19 1936an Espainian gobernuan sartu ziren lehenbiziko emakumea. Gogoratu gerra zibila zelarik, 3 anarkista sartu zirela gobernuan.

20 Hor epaile frankistek lanean jarraitu zuten21 Gaur egunean Amnistia Internacional edota Human Rights Watch bezalako taldeak, pertsonen eskubideen alde lan

egiten duten erakundeak, gogor kritikatu duten lege hau bizirik egotea

7

Page 8: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

1977KO HAUTESKUNDEAK:

Erreforma horiek eginda, 1977ko ekainean egin ziren frankismoaren osteko

lehenbiziko hauteskundeak22, parte hartze handiarekin.

Boto gehien atera zuen alderdia UCD izan zen (Suárezen eskuineko alderdia);

jarraian PSOE (Felipe González); PCE (Santiago Carrillo) eta Alianza Popular atzean (AP,

Fragaren alderdi eskuindarra). Alderdi ezkertiarrenak, errepublikaren aldekoak,

ilegalizaturik jarraitzen zuten eta ezin izan ziren aurkeztu.

22 Azkar antolatu ziren, zenbait alderdik denbora eta baliabiderik gabe geldituz ongi prestatzeko. Gainera alderdi handiak babesten dituen hauteskunde legea tartean egin zen.

8

Page 9: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Ondorioz, Adolfo Suárez gobernuaren presidente izendatu zuten eta

hauteskunde horietatik ateratako Gorteek konstituzioa prestatzeari ekin zioten.

Suárezen gobernu berriak, alabaina, hainbat arazori aurre egin behar izan zion,

trantsizio prozesua kolokan jartzen zutena: :

-Lan munduko konfliktibitatea (grebak oso arruntak ziren eta)

-ETA eta GRAPOren atentatuak zein eskuinmuturreko taldeena

-Ejertzitoaren kolpismoa (kolpe militarraren mehatxua konstante bat izan zen

trantsizioaren urte hauetan, hortaz “militarren zaintzapeko trantsizioa” izan zela

erratea23).

-Krisi ekonomikoa (1973ko petroleoaren krisian bete betean zegoen Espaina).

Krisiari aurre egiteko MONCLOAKO ITUNAK sinatu zituzten indar politiko nagusiek:

hainbat neurri ekonomiko hartzen ziren langabezia eta inflazioa kontrolatzeko eta

konliktibitate soziala apaltzeko (trantsizioa bera bermatzeko). Itunak CCOOren eta

UGTren babesa izan zuen (ez CNTrena), beren moderazioa onartuz (laguntzak

jasotzearen truke).

2. SENDOTZE DEMOKRATIKOA: 1978KO KONSTITUZIOA. ESTATU KOLPE

SAIOTIK 1982KO HAUTESKUNDEETARA.

1977an, ia alderdi politiko guztiak eta sindikatuak legeztaturik, Franco hil

ondorengo lehenbiziko hauteskundeak egin ziren, UCDek irabazi zituenak.

Hauteskunde horietatik osaturiko Gorteek gaur egunean bizirik diraun 1978KO

KONSTITUZIOA onartu zuten: konstituzioa zenbait alderdiren ordezkariek prestatu zuten

(hor ez zen euskal nazionalismoaren ordezkaririk egon) eta erreferendumen bidez

onartu zen 1978ko abenduaren 6an. Konstituzioa onartu zen urtean krisi ekonomikoa

eta konfliktibitate handiko momentua ere izan (horren erakusle, 1978ko Sanferminak).

Konstituzio honekin PSOEk eta PCEk errepublika baztertzea onartzen zuten.

23 1978an bertan kolpe saiakera egon zen, Tejero tartean (Operación Galaxia)

9

Page 10: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Hauexek dira konstituzioaren printzipio orokorrak:

-Espainia Zuzenbide Estatu sozial eta demokratikoa gisa eratzen da;

-herriak subiranotasuna duela aldarrikatzen da

-eta Estatua Monarkia parlamentarioa definitzen da.: erregea estatua eta ejertzitoaren

burua da, paper moderatzailea eta ordezkaritza dauka, baino ez du erantzukizun

politikorik ezta judiazialik ere! (ezin zaio epaitu, nahiz delitu bat egin!)

-Nazio bakarra onartzen da, zatiezina, militarrei hori babesteko eskumena emanez.

-botere banaketa onartzen du (bi ganbaretako gorteekin, Kongresua eta Senatua)

-Espainia estatu akonfesionala da, nahiz eliza katolikoaren nagusitasuna eta

finanziazioa onartu.

-Eskubide eta askatasun politikoak onartzen dira, bestak beste, hezkuntzarako

eskubidea24.

-Heriotz zigorra deuseztaturik gelditzen da (nahiz kode militarretik ez desagertu 1995a

arte)

-Merkatu askatasuna onartzen da, baita Estatuak jabetzan eskua sartzeko eskubide ere

-Bestalde, eskualdeko autonomiak onartzen dira, zentralismoarekin bukatzeko.

Hortaz, estatua autonomia erkidegoak lortzeko prozesua jarri zen abian

24 Nahiz aukera eman pribatuari subentzioak emateko (PSOE makurtu zen erabat honetan)

10

Page 11: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

(lehentasuna emanez “eskualde historikoak” zirenei). Horrela, 1979-1983 bitarte gaur

egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta

Euskadikoa lehenbizikoak)26, autonomia bakoitzaren autogobernua zehaztuz. Nafarroako

autonomia prozesua bestelakoa izan zen (1982an Foru Hobekuntza egin zen eta).

-------------------------------------------------------------------------------------------------

1978KO SANFERMINAK (zati hau ez duzu azaldu behar)

Presoen aldeko pankarta bat atera zutelako aitzakiarekin, polizia Iruñekozezen plazan sartu zen aministiaren aldeko pankarta kentzeko aitzakiz. Hurrengoorduetan enfrentamenduak egon ziren kaleetan, poliziak Germán Rodriguezen heriotzaeta ehunka zaurituak eragin zituelarik. Horren atzean Euskalerrian gertatzen ari zenlangile mugimenduaren errepresio gogorra zegoen, konfliktibitate handiko testuinguruan.

25 Jordi Pujol izendatu zuten Generalitateko presidentea26 PNVekoa zen Garaikoetxea lehendakari bihurte zen.

11

Page 12: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Hauxe izan zen poliziaren agindua: “Preparad todas las bocachas y tirad con todas las energías y lo más fuerte que podáis. No osimporte matar.” Grabaturik daude. Orduan Martín Villa Barne Ministrioa zen. Inoiz ez daerantzunkizunik eskatu.

German Rodriguezen omenezko monolitoa Orreaga kalean

________________________________________________________________________________

UCD-REN BIGARREN GOBERNUA (1979-1981)

Behin konstituzioa onetsita hauteskundeak egin ziren 1979an eta UCDek berriro

irabazi zituen, Adolfo Suárez gobernu buru bihurtuz. Hala ere, ezegonkortasuna izan

zen nagusia:

UCDren barneko desadostasunak, alderdi kide batzuek Suarez kolokan jartzen

zutelakoz;

PSOEren oposizio gogorra;

eta gatazka sozialak, atentatuak zein krisi

ekonomikoa

Testuinguru horretan Suárezen dimisioa gertatu

zen 1981ean, hainbat botere sektoreek presionaturik

12

Page 13: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

(erregeak eta militarrek, bertzeak bertze) 27 eta Calvo Sotelok hartu zuen gobernu

burutza

CALVO SOTELOREN GOBERNUA (1981-1982). 23-F ESTATU KOLPEA

Trantsizioan zehar militarren kolpismoa agerikoa izan zen eta horren adibidea

1981eko militarren estatu kolpea (23-F)

Calvo Sotelo gobernuaren presidente izendatu behar zenean, Tejero Kongresuan

sartu zen eta Milan del Bosch militarrak tankeak atera zituen Valentziako kaleetan.

Kolpearen atzean nor zegoen erabat argitu gabe eta iritzi desberdinak badaude ere,

aditu bat baino gehiagok erregearen pertsonara apuntatzen dute horren gainean

zegoelakoan. Seguraski CESID28 ere horren atzean egongo zen (hainbat alderdi kideek

eta patronalak barne)

1981ean konfliktibitatea zela eta, ETAren atentatuak, krisi ekonomikoa, UCDren

barne borrokak, militarren ezinegona (zenbait militar prest omen zeuden estatu kolpe

gogorra emateko), eskuineko zein ezkerreko talde handien presioa,....trantsizioa kolokan

jartzen zuten eta gobernu aldaketa beharrezkoa ikusten zuten zenbaitek (erregeak

barne), egoera kontrolatuko zuena, beti ere trantsizioari eustekotan29. Horretarako plan

bat sortuko zuten: militarren kolpea gertatuko zen (Tejerorena), baino gero

27 Suárez, eskuineko zein ezkerreko alderdiekin harreman txarrak zituela, eta zer erranik ez militarrekin, ez zen

baliagarria erregearentzat: monarkia sendotzea kolokan jar zezakeen.

28 1977an sortutako Inteligentzia Zerbitzua, gaur CNI29 Haiek nahi zuten trantsizioari, noski

13

Page 14: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

konbentzituko zuten kolpea bertan behera gelditzeko, gobernu berria30 sortuko zela

erranez, hauteskundeetatik aterako ez zena eta militar batek gidatuko zuena (Armada

generala31).

Baino Tejerok ez zuen hori onartu32 eta kolpearen nondik norakoa aldatu egin

zen, deskontziertoa sortuz: militarrek Tejero babestuko zuten ala ez, erregearen

zalantzak,...Azkenean erregeak, zenbait ordu beranduago, kolpea gelditzearen alde egin

zuen33.

Nahiz eta kolpeak bilatzen zuen gobernua ez sortu, bestelako ondorioak izan zituen:

aitzakia izan zen autonomien garapena murrizteko (militarrak kontentatzeko),

erregearen figuraren indartzea eta monarkiaren legitimazioa (erregea telebistan

agertu baitzen kolpea gelditzeko eskatuz);

militarren kolpismoa ekiditzea (ejertzitoaren aurpegi garbiketa egin zen, bertzeak

bertze, beranduago OTANen sartuz). Ejertzitoaren aurrekontua igo egin zen

UCDren gainbeherakada azkartzea eta PSOEren indartzea (hurrengo urteko

hauteskundeak irabaztea erraztu zuen)

70.eko hamarkadaren bukaeran gerra zibilean eraildakoen exhumazioak gelditu

egin ziren, beldurrez edo.

Hortik aurrera, Calvo Sotelok gobernuan jarraitu zuen, bertzeak bertze, Espainia

Europako erkidego ekonomikoan zein OTANen sartzeko negoziazioak hasiz. Baino

1982an, UCDren barneko zatiketa gero eta handiagoa zelarik, Adolfo Suarezék berak

alderdia utzi, eta Calvo Sotelok hauteskundeak deitu zituen., PSOEk irabazi zituenak

(Felipe Gonzalez presidente bihurtu zen). Horrela, batzuek trantsizioa bukatutzat

ematen dute

30 Gobernu horretan Gonzalez, PCEko kideak,...ere egongo ziren. Tejerok ez zuen hori onartu. Gobenru horrek, funtsean, monarkia, frankismoaren inpunitatea, zentralismoa,....hau da, trantsizioaren zutabeak, ziurtatuko luke

31 Kolpearen burua32 Komunistak ere gobernuan egongo zirelakoz33 Nahiz eta bera horren atzean zegoen.

14

Page 15: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

3. NAFARROAKO TRANTSIZIOA: LORAFNA

Francoren heriotzaren ondoren, Trantsizioaren prozesua hasita, nazionalismoak

demokrazian nola integratu arazo bat izan zen. Argi zegoen nazionalista euskaldun zein

katalandarrak erakartzea ezinbestzekoa zela Trantsizio prozesuak arrakasta izango

bazuen.

1978an Konstituzioa onartu zen, non estatuaren deszentralizazioa martxan

jartzen zen: eskualdeen autonomia eskubidea onartu zen eta autonomia lortzeko

urratsak zehazten ziren34 Nafarroan, gainontzeko euskal probientziekin batera

egotearen aldeko aspaldiko mugimendu zabala zegoen, baita abertzaleak ez zirenen

artean ere, PSOE kasu. Hortaz, Adolfo Suárezen partiduak (UCD) eta PNVk akordio bat

sinatu zuten, nafarrek hala nahiko balute Nafarroari Euskadin integratzeko aukera

emango zion disposizio bat agertzeko Konstituzioan, “Transitoria Cuarta” deritzona.

Ate hori ixteko, baina, 1979an Aizpún politikariak UPN alderdia sortu zuen

(UCD-etik banandu ondoren). Hortik aurrera, bai UPNek bai UCDek (Nafarroako

Diputazioan agintean 1979ko hauteskundeen ondoren) ahalegin guztiak egin zituzten

Nafarroak bere autonomia propioa izan zezan. Horregatik, 1978tik aurrera Nafarroak

eta Euzkadik bide desberdinak jarraitu zituzten autonomia lortzeko.

34 Bide azkarra (arti.151, “eskualde historikoentzat”) eta bidea motelagoa (art.143)

15

Page 16: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Horretarako, Nafarroako Diputazioaren presidentea zen Jaime Ignacio del Burgok

(UCD) formula bat aukeratu zuen Nafarroa Euzkaditik urruntzeko: 1841eko Lege

Itunduarekin Nafarroak bere foruak bazituenez, Nafarroa komunitate autonomoa zen

dagoeneko konstituzioa onartu baino lehen. Beraz, ez zen beharrezkoa bertze

autonomia sistema onartzea. Lege Itundua zaharkitua gelditua zenez, legea garai

berrietara egokitu behar zen, Foru Hobekuntza izanda, hain zuzen ere. Nafarroako

sozialistek, biro nabarrista emanda zuelarik, babesa eman zion.

Ondorioz, UCDek, UPNek, PSN-k35 eta EKAk

36 Foru Hobekuntza edo LORAFNA

adostu zuten 1982an, gaurko Nafarroako autogobernua zehazte duena. Foru

Hobekuntza adosteko egin ziren negoziazioetatik, ordea, alderdi abertzaleak kanpo utzi

zituzten: PNV, HB eta Amaiur37. Gainera, Nafarroaren euskaltasunaren eta identitatearen

inguruko eztabaida sortuko ote zen beldur zirela eta, erreferenduma ez egitea erabaki

zuten (bertze autonomietan ez bezala).

Legeak honako hau jasotzen du:

-Nafarroa Foru Komunitatea definitzen da, erakunde eta autonomia propioarekin eta

Espainiako nazioan txertaturik.

-Erakunde politikoak propioak ditu: Parlamentua ,

Gobernua edo Foru Diputazioa 38 eta honen

presidentea.

-euskararen koofizialtasuna zonalde

euskaldunetan.

-Nafarroak autonomia fiskala dauka, zergak

jasotzeko eskubidea, estatuari diru kopuru bat

ordaindu behar diolarik (Hitzarmen Ekonomikoaren39

sisteman onarturik) eta Kontuen Ganbara40 (diru

publikoa kontrolatzeko erakundea)

35

36 Alderdi Karlista37 Alderdi abertzaleak biltzen zituen koalizioa, 1979ko hauteskundeetan aurrkezteko: HB, Euzkadiko Ezkerra, EMK (Euzkadiko Mugimendu Komunista)38 Diputación Foral39 Nafarroak eta Estatuak duten hitzarmena, Nafarroak estatuari ordaindu beharreko diru kopurua zehazteko40 Cámara de Comptos

16

Page 17: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

Foru Hobekuntzak Nafarroari berezitasuna onartzen dio, Espainiarekin estu-estu

lotua (Nafarroa eta Estatuaren arteko ituna litzateke). Bertze espainiarren eskubide

berberak onartzen badira ere, Foru Hobekuntza nafarren borondatearen gainetik

gelditzen da: 1841eko legearen hobekuntza da eta horrek ez du onespenik behar

historikoki horrela izan delakoz (foruak konstituzioa baino lehenago existizen

zirelakoan). Hau da nabarrismoak duen ikuspegia. Hauentzat demokraziaren isla da

Foru Hobekuntza, beste batzuentzat demokraziaren falta Nafarroan, nafarrok ez

baitzuten eskubiderik izan gure historiak eta arbasoek utzitako foruen inguruan

erabakitzeko.

17

Page 18: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

________________________________________________________________________NAHIZ AZTERKETAN GALDERA BEZALA EZ SARTU…..

TRANTSIZIOARI BURUZKO GOGOETA: ez zen Frankismoarekin erabateko hausturagertatu,

Francok nahi zuen erregea eta monarkia onartu zen, inongo galdeketarik egingabe eta aurreko erregimen demokratikoa, errepublika, kontutan hartu gabe.Errepublika memoria publikotik ezabatu zuten (Espainiako lehenbiziko demokrazia)Trantsizioa, aurkeztu zen, beraz, Espainiako lehenbiziko demokrazia izan balitz(Errepublika existitu izan ez balitz bezala)

-Frankistek boterean jarraitu ahal izan zuten (ejertzitoan, administrazioarenlanpostuetan, gorteetan, kargu politikoetan, epaitegietan,..) eta inpunitate osoa lortuzuten (Amnistia Legearen bidez). Frankismoak egindako hilketak,...ahanztu egitenziren, inor epaitu gabe.

-Gerra zibileko biktimen memoria ezabatu egin zen. Zeinek imagina dezake nazismoaazaltzea Holakausto azaldu gabe? Zeinek imagin dezake Alemania demokraziaerakitzerakoan biktimak horiek kontutan hartu gabe?

-Gainera, gerra zibila gerra fratrizida, “anaien artean” bezala aurkeztu zen, bi aldeekerantzukizun berbera izan balute, galtzaileak eta garaileak maila berberan jarriz.

-Diktaduraren kontra borrokatu zuten pertsonen memoria ere ezabatu egin zen(demokraziaren aldeko memoria, azken finean). Diktaduraren kontra zer ikusi izanzuten borrokak ez ziren Espainiako demokrazia eraikitzean kontutan hartu, eta gauregun ikasgai pendienteak dira: etxebizitza duina, enpleguaren aldeko borroka,unibertsitatea, eskola publikoa,...

-PSOEk eta PCEk jokua onartu zuten, beren militantziaren diktaduraren kontrakoborroka ere ahanzturan utzita

-EEBBek eta Alemaniak trantsizio honen alde egin zuten, Espainia mendebaldekoblokean jarrai dezan, monarkia eta prozesua babestuz.

-Trantsizioa hau ezin da modeliko bezala saldu, nahiz modu baketsuan egin zen. Ez zen

18

Page 19: 11. Espainiako normalizazio demokratikoa eta Europan sartzea …. Trantsizioa.pdf · egungo autonomia estatutoak onartu ziren erreferendumen bidez (Kataluniakoa25eta Euskadikoa lehenbizikoak)26,

diktadurarekiko haustura gertatu: testuinguru berri batean (ekonomikoa,internazionala –gerra hotza-, soziala –mobilizazioak-,...), eta militarren zaintzamenpean, frankismoaren eliteek erreformari ekin zioten boterean jarraitu ahalizateko. Monarkak ere, EEBBek hala aholkaturik, bide hori bultzatu zuen monarkiarieutsi ahal izateko.

-Horrela, Espainiako demokraziaren oinarriak ahul dira, gaur egunean aireatzen aridirenak: demokrazia ez partizipatiboa da, korrupzioa, politikan konfiantza falta, iritziaskatasun eza (txisteak, abestiak,...zentsuratzen ari dira)

19