Eskulturak Abandoibarran

19
ESKULTURAK ABANDOIBARRAN

description

Aire zabaleko sormena ere Bilboko profilaren parte da, Memoriaren Pasealekua bezala. Pasealeku hori, Abandoibarra zonaldeko hiri-birsorkuntzaren barne dago, Javier López Chollet arkitektoaren lana. Lorategi-museoa da, hiria lerroan zeharkatzen duena, eta La Naja kaia, Ripa, Uribitarte eta Olabeaga lotzen ditu.

Transcript of Eskulturak Abandoibarran

Page 1: Eskulturak Abandoibarran

E S K U L T U R A K A B A N D O I B A R R A N

Page 2: Eskulturak Abandoibarran

DODECATHLOS (2001)VICENTE LARREA (Bilbo, 1934)

KOKALEKUA: Euskalduna Jauregia

EZAUGARRIAK: 72 tona burdina.

Dodecathlos edo Herculesen Lanak da Vicente Larreak (Bilbao, 1934) egokientzatjo zuen irudikapena Bilbo Handiko langileen ahalegina ohoratzeko.

2001ean Euskalduna Jauregiaren aurrean kokatua, besoak altxaturik dituengorputz-enbor honek, hutsunez betea eta bere sortzailearen hasiera estilotikurrun, 72 tonako pisua dauka.

Page 3: Eskulturak Abandoibarran

Dalík sortu zuen eskultura honen moldea, 1971n, eta beren-beregi Bilbonerakusteko galdatu da lehen aldiz. Isidro Clot bildumatik dator, eta bi aledituen mundu edizio baten lehena da, Europan ikusi ahal izango den bakarra.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskuratu zuen Seguros Bilbaoren dohaintza batenbitartez, zerga ordainketa kontzeptupean, 100 milioi pezeta inguru ordainduta,erakunde foraleko iturrien arabera. Dantzaren Musa 5 metroko altueratik goradago, eta 2.000 kilo inguruko pisua dauka.

TERPSÍCORE (1971-2003)DANTZAREN MUSA

Salvador Dalí (1904-1989)

KOKALEKUA: Euskalduna Jauregia

EZAUGARRIAK: 5 metroko altueratik gora eta 2000kilo inguru.

Page 4: Eskulturak Abandoibarran

JITOAN (2002)JOSÉ ZUGASTI (Eibar, 1952)

KOKALEKUA: Erribera Parkea, Euskalduna Jauregia ondoan.

EZAUGARRIAK: altzairuzko barra kurbatu eta kromatuak dituenkonposizio espaziala, industrian inspiratua.

Higaduraren metafora, ontzi eta siderurgia iragana omendu nahi du.Euskalduna iragan industrialaren ikurra da: jaiotza, urrezko aroa, dekadentziaeta amaiera Nerbioi ondoan. “Jitoan” honek, Itsasadarrerantz, Paseorantz etaJauregiaren burdinazko horma bikainerantz garden begira dagoena, bereezegonkortasunak eta pisu existentzialak sostengaturik, memoria horren parteizan nahi du, garai baten gorputz estetikoa, eta aldi berean, industria garaiarenmetafora, bizitzaren aldeko borrokarena, etengabeko higadura, eta jaio zenItsasadarrean bertan, amaiera duena.

42 milimetroko altzairuzko arkuz osatuta dago, eta hango marrazkiek, 5 metrokoaltueratik burrunba erortzen diren sentsazioa ematen dute.

Page 5: Eskulturak Abandoibarran

LEKUAK ETA TOKIAK (2002)ANGEL GARRAZA (Allo, Nafarroa, 1950)

KOKALEKUA: Erribera Parkea

EZAUGARRIAK: 100 tona, lauza zeramikoz alikatatutako hormigoia.

“Lekuak eta Tokiak”, lauza zeramikoz alikatatutako hormigoizko bi piezakonpaktuz osatuta dago. Bata oinarri lauaren gainean eusten da, eta bestea,etzana bezala dago.

Artistak harremanak eskaintzen ditu inguru fisiko eta antropologikoarekin,hurbilak eta ezagunak diren euskal kaiku tradizionalen formatik abiatuta, antzinaesnea irakin edo gazta egiteko erabiltzen ziren egurrezko ontziak alegia.

Eraldatu eta erraldoi egin ditu, edukiera gaitasuna ezabatuz. Modulu zirkulareta errepikakor batzuen estaldura daramate, eta azala bailiran, bolumenboteretsuen pertzepzio bateratua dinamizatzen dute.

Page 6: Eskulturak Abandoibarran

IZENBURURIK GABEA: (2002)Ulrich Rückriem (ALEMANIA, 1938)

KOKALEKUA: Txurruka Kaia, Erribera Parkea.

EZAUGARRIAK: Bleu de Vire granito motazko lau metro karratu.

Ez da eskultura bateratu ez objektuala; ibiltaritza errazten du ordea, eta bereelementu desberdinen arteko bidaia proposatzen du. Estetika minimalistarekin,gutxiago gehiago dela alegia, oinarrizko formak eta bolumen geometriko errazakeskaintzen saiatzen da.

Granitozko lauzaz osatuta dago, baina badauka ere hegalak leunduta ditueneta goiko planoa zimurtuta eta malkartsua duen obra bat, paisaia organikoabailitzan. Gainerako elementuak elkarrengandik banatuta daude, eta lerrokatuta,baina ez dira ia bereizten zoladuraren parte direlako. Lur gainera botatakomamitxoak jarraituko bagenitu bezala, lauza gainean aurrera egin beharra dagoiradokitzen digun jokoa antzemateko. Lehenengoa, karratu baten azalera garbiabaino ez da, zatikatzen doana; eta azkenak hamar parte dauzka.

Ibilbidearen emaitza lurraldea ordenatzeko iradokizun natural, geometriko etafuntzional multzoa da.

Page 7: Eskulturak Abandoibarran

MAIA (2002)WILLIAM TUCKER (1935)

KOKALEKUA: Deustuko zubia eta Aita Arrupe pasabidea artean.

EZAUGARRIAK: 3,5 tonako pieza, brontzezkoa.

Ez da eskultura bateratu ez objektuala; ibiltaritza errazten du ordea, eta bereelementu desberdinen arteko bidaia proposatzen du. Estetika minimalistarekin,gutxiago gehiago dela alegia, oinarrizko formak eta bolumen geometriko errazakeskaintzen saiatzen da.

“Maia”, Brama jainkoaren izena, lurraren barnealdetik ateratzen den emakumehaurdun bat irudikatzen du. Bimorfikoa da bolumena, eta itzartzearenmugikortasuna adierazten du azalera malkartsuaren bidez, aldaketa eta irtengunezbetea.

Brontzez egina, 3.500 kilo pisatzen du, eta 3 metroko altuera dauka.

Page 8: Eskulturak Abandoibarran

JUDITH (2002)MARKUS LÚPERTZ (1941)

KOKALEKUA: Erribera Parkea, Liburutegi aurrean.

EZAUGARRIAK: Brontze modelatuzko 1.500Kg.

Markus Lüpertz eskultore alemanak barrokoa dela dio bere Judith lanaz.Konplexua da ere heroi hebrearraren istorioa: Holofernes jeneral asiriarraseduzitu zuen eta lepoa moztu zion bere zerbitzariaren laguntzarekin. Mitoakdio, gainera, buru ebaki hori erakusteak ihesean jarri zuela etsaien ejertzitoa,eta Bethulia herria salbu geratu zen.

Brontze modelatu honen hiru metrotik gorako garaiera eta 1.500 kiloko pisua,Abandoibarrako Erribera Parkean dago 2003tik. Zuzena eta goretsia da, etaaurpegia nabarmentzen zaio batez ere. Eskultore espresionistak, Bilbo ondoezagutzen duena, arte lanak dauzka ere hortik hurbil dagoen Arte EderrenMuseoan.

Page 9: Eskulturak Abandoibarran

BEGIRARI IV (1997, 2003an instalatua)EDUARDO CHILLIDA (1924-2002)

KOKALEKUA: Aita Arrupe pasabidearen amaieran.

EZAUGARRIAK: korten altzairua. 7,10 metroko altuera.

Faro zaindari bat bezalakoa, lan bertikala da, planteamendu totemikoarekin.Korten altzairua zabaltzen doa behetik gora. Goialdean, barruko bolumenbaten espazioa irekitzen da, eta horren hutsuneak begi itxura ematen dio,lekua seinalatzen duen Polifemo handia bailitzan.

Page 10: Eskulturak Abandoibarran

EXPLORER'S BOOKSIR ANTHONY CARO (Londres, 1924)

KOKALEKUA: Pedro Arrupe pasabide ondoan

EZAUGARRIAK: altzairua eta hormigoia

NEURRIAK:1,63 x 1,90 x 2,05metro

Bilboko Pedro Arrupe pasabide ondoan dago. Liburu ireki baten itxura duenaltzairu eta hormigoizko pieza hau itsasontzietako ainguren hondakinez egindadago. Horrela, Carok bere sintexi pertsonala azaltzen du, figuratibo eta abstraktuartean.

Eskulturak eskuratzeko planaren barruan dago, Bilboko Portuko deskarga kaizaharrak aisiarako leku bihurtzearen ondorioz sortutako pasealekua edertzeko.

Sir Anthony Caro (Londres, 1924) eskultura garaikide ingelesaren berriztatzaileenartean dago, baita gaur egun dauden eskultore abstraktu garrantzitsuenenartean ere. Londres, Berlin eta Milango Arte Ederren Akademietako kide da.St Martin arte eskola londrestarrean irakasle izan da, eta hortaz, influentziahandia izan du bi artista-belaunalditan gutxienez.

Page 11: Eskulturak Abandoibarran

Puppy, Jeff Koonsen eskultura da, Museoaren kanpoaldean iraunkorki instalatua,eta lehenaldia eta oraina bat egiten dituena. Ia lau metro altu den lan honialtzairu herdoilgaitzezko egitura batek eman dio itxura, modelaketa programasofistikatu baten bidez diseinatu delarik, eta hemezortzigarren mendeko lorategiegituratuak gogora ekartzen dizkigu.

Puppyk -West Highland terrier txakurra, hasieran zurez tailatutako eskulturaizateko sortua- loreen eta txakurkumeen ikonografiarik eztiena konbinatzen dusentimentalismoari gorazarre egiten dion monumentu honetan.

PUPPY 1992JEFF KOONS (York, Pensilvania, ABE 1955)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Altzairu herdoilgaitza, sustratua eta loratzen ari diren landareak1.240 x 830 x 910 cm

Page 12: Eskulturak Abandoibarran

Tulipanes, es una gran escultura policromada realizada en acero inoxidablealto en cromo con revestimiento transparente en color y que representa unmanojo de siete tulipanes de aproximadamente cinco metros, conformando unapieza con unas dimensiones totales de 203 x 460 x 520 cm.

Los Tulipanes están concebidos a modo de grandes globos de coloresluminiscentes, transmitiendo una sensación de ingravidez que contrasta conel material pesado con el que ha sido construida, potenciando la ironía de lapieza. Su aspecto artificial, plasma a la perfección la temática abarcada porJeff Koons en la serie Celebración y en otras esculturas como Balloon Dog(Globo con forma de perro) y Moon (Luna).

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Kromo asko duen altzairu herdoilgaitzakoloredun laka zeharrargiarekin

BERTZIOA: 5 aletik 4. 203 x 460 x 520 cm

IDI-BIHOTZAK 1995-2004JEFF KOONS (York, Pensilvania, 1955)

Page 13: Eskulturak Abandoibarran

Lan liluragarri hau Guggenheim Bilbao Museoaren iparraldeko urmaelean dago.Ispilu-akaberadunleundutako altzairu herdoilgaitzezko laurogei esferek osatzen dute eta hala,lanak ingurukoa behin eta berriro islatzen du, hots, isla fraktalak sortzen ditu:esfera bakoitzak bere burua, paisaia, Museoaren ingerada eta horren arkitekturauztartzen ditu.

Irudien angelua aldatuz doa ikuslearen begiradak eskulturan gora egin ahala.Era horretan, artistak gauzen itxuraren iragankortasuna adierazten du eta, argi-itzalen, bolumen eta espazioen erabilera konplexuaren bitartez, ikusten dugunmunduaren ezegonkortasunari buruz pentsarazten digu, lurrera baitakar hodeiaketa zerua.

ZUHAITZ GARAIA ETA BEGIA, 2009ANISH KAPOOR (Bombay, India 1954)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Ispilu-akaberadun leundutako altzairu esferek

Page 14: Eskulturak Abandoibarran

SU - ITURRIA 1961Yves Klein (Niza, 1928 - París, 1962)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Sua. Kokapen zehatzeko neurriak

Yves Klein artista frantsesaren Suzko iturria (Fire fountain, 1960-61), sua zerurajaurtitzen duten bost iturrirekin, kanpoalderako asmatuta dago eta bere suzkolanik handienetakoa da, Guggenheim Bilbao Museorako eraiki aurretik bozetoetanbakarrik irudikatua.

1961ean Krefelden (Alemania) izan zuen atzera begirako erakusketaren ondoren,Yves Klein sua erabiltzen hasi zen marrazki, pintura eta arkitektura proiektuetarakobaliabide gisa. Izan ere, bere proposamenetan, aireak, suak eta urak berekomunitate utopikoetako paretak osatzen zituzten.

Page 15: Eskulturak Abandoibarran

Fujiko Nakayak uraren eta lainoaren iheskortasunarekin eta artearen ikuspegitikduten ahalmenarekin esperimentuak egin ditu hirurogeita hamarreko hamarkadatikhona kanpoalderako sortu dituen artelanetan. Lainoekin egindako bere instalazioakExperiments in Art and Technology-ri esker garatu ahal izan zituen hasieran,Robert Rauschenberg artistak eta Billy Kluver ingeniariak artearen etateknologiaren arteko lankidetza bultzatzeko New Yorken sortutako elkarteariesker, hain zuzen.

Bere Laino-eskultura # 08025 (F.O.G.) [Fog Sculpture # 08025 (F.O.G.) (1998)],Museoaren eraikinaren atzealdean dagoen urmaelerako propio eskatutakoa,eskultura atmosferikoa da, sortu den inguruneari esker bat-batean itxura hartzenduena.

LAINO ESKULTURA. 199808025 zk. (F.O.G.)FUJIKO NAKAYA (Sapporo, Japonia, 1933)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK:1.000 laino-toberek sortutako ur-lainoa eta goi-presiozkoponpa bidezko motore sistema. Kokapen zehatzeko neurriak.Robert Rauschenberg-en dohaintza

Page 16: Eskulturak Abandoibarran

Sei hamarkada baino gehiago iraun duen ibilbide luzean, Louise Bourgeoisek(Paris, 1911) lan sorta joria eta aldakorra sortu du, abstrakzioa eta gogo-aldarteen erraietako irudikapena barne hartzen dituena. Museoaren atzealdekofatxadaren ondoan instalatuta dagoen brontzezko eskultura dotorea, Ama(Maman, 1999), armiarmei buruzko azkenaldiko sail batekoa da.

Amak amatasunaren dualtasuna aztertzen du: armiarmak kapuluak eratzekonahiz bere harrapakinak oratzeko erabiltzen du sortzen duen zeta. Bourgeoisekgiza adimenaren konplexutasuna arakatzen du barruan dituen deabru emozionalakjendaurrean exorzizatuz eta haurtzaroko asoziazioak intsektu erraldoien itxurarekinpoetikoki birsortuz.

AMA 1999 (2001-ean urtua)LOUISE BOURGEOIS (París, 1911, Nueva York, 2010)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza.895 x 980 x 1160 cm. Edizioa: 6 aletik 2 + AP.

Page 17: Eskulturak Abandoibarran

Daniel Burenen asmoa hauxe izan da, Salbeko zubiaren egituraren itxura gogorra leuntzeaeta nabariagoa izatea. Horretarako, pieza bertikal bat diseinatu du, zubiarekiko perpendikularra,eta hiru zirkuluk ebakia, elkarrengandik distantzia berean kokatuta, eta museoaren hamargarrenurteurrenean inauguratuko dena. Obrak erdiko zirkulu bat eratuko du, errepidea mugatukoduena, baita bi zirkuluerdi ere, uretan eta airean izango duten islarekin osatuko direnak.Gainazala gorri kolorekoa da eta piezaren kanpoaldeko ertzak eta arkuen barrualdekoak,berriz, txandakatzen joango diren zerrenda beltz eta zuriek bertikalean marratuta agertukodira. Ertz horiek material zeharrargi batez eratuta daude, gauez argi-jokoak gehitu ahalizateko.

Obra hau sortzeko, egileak testuinguruaren ezaugarri desberdinak hartu ditu kontuan. Hauxeda lehena, lekua hiriaren erdialdera eramaten gaituen sarbidean bertan dagoela eta, beraz,erdiko zirkuluak bete egiten du funtzio hori. Bigarrena hauxe da, museoaren presentzia, berearkitekturak forma kurbatuak eta bertikalak elkartzen dituela kontuan hartuta. Egiturarenkanpoaldeko ertzek bertikaltasun efektua sortzen dute eta zirkuluek, berriz, kurbadura efektua.Hirugarrena titanioaren presentzia da, ispilu efektua sorrarazten duen materialarena, alegia.Horrexegatik aukeratu du kolore gorria, zubiaren berde kolorearekin kontrastatzen duenaeta titanioan kolore osagarriaren isla gehituko duena. Laugarrena itsasadarraren presentziada, obra islatu eta, gainera, luza dezakeena. Bosgarrena, eta azkena, zubitik pasatzen direnautoak dira, argi-joko horizontalak sortzen dituztenak. Egileak argi-joko bertikalak instalatukoditu kanpoaldeko eta barrualdeko ertzen gainean, autoen argi-jokoekin elkarrizketa batsortzeko.

ARKU GORRIAK 2007DANIEL BUREN (Boulougne-Billancourt, Francia, 1938)

KOKAPENA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Panel ijeztu trinkoak, aluminioa, altzairu galbanizatua,PVCzko filma, metrakilato zeharrargia, LEDak eta metalezko halogenuro-proiektagailuak. Aldatutako egituraren neurriak 57,5 x 27,85 x 2,17 m

Page 18: Eskulturak Abandoibarran

LA PUERTA DE LOS HONORABLESMONUMENTO A RUBIAL (2000-2001)CASTO SOLANO (1958)

UBICACIÓN: Campa de los ingleses.

CARACTERÍSTICAS: Bronce y hierro.

Un dual monumento al socialista Ramón Rubial. El boceto se presentó en elaño 2000, y se inauguró en 2001. El conjunto está compuesto por una realistafigura de cuerpo entero hecha en bronce que avanza con las manos en losbolsillos hacia la llamada Puerta de los Honorables, un gran bloque prismáticode hierro que, dibujando un gran hueco interior, agranda la perspectiva delpolítico.

Page 19: Eskulturak Abandoibarran

MUSA (1948)Enrique Barros (1905-1990)

UBICACIÓN: Uribitarte.

CARACTERÍSTICAS: Piedra caliza

La obra se hizo para sustituir a una alegoría desnuda que escandalizó a lasociedad de posguerra. Desde 1948 hasta 1975 estuvo sobre el pedestaldispuesto por Paco Durrio para homenajear al músico Juan Crisóstomo deArriaga.

Después ha pasado por distintos sitios, junto al estanque del parque de doñaCasilda o en los jardines de la Casilla hasta 1985. Desde el año 2000 estáen el paseo de Uribitarte.