Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN...

34

Transcript of Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN...

Page 1: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 2: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 3: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

Erronkari eta Lodosa 2012

Mikro-ipuinak

Page 4: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

Gure eskerrik beroenak epaimahaikide lanetan aritu diren lagunei:

Aingeru epAltzA, inmA erreA, Angel erro eta toño muro

Babeslea:

© EKE, 2013© Pamiela argitalpen honengatik

© Argazkiak: PamielaDiseinua eta fotokonposizioa:

Pamiela. Agustindarren industrialdea/SoltxateG kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea

Tel.: 948 32 65 35 • Faxa: 948 32 66 [email protected]

www.pamiela.com

L.G.: Na-1.777/2013

ISBN: 978-84-7681-810-7

Nafarroan Ona Industria Gráficak moldatu eta eginaAgustindarren industrialdea/Soltxate

F kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea

Printed in Navarre

Azala:www.collazos.com

Page 5: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

3

VII. Mikro-ipuin lehiaketa epaimahaiaren akta

Inma Errea, Toño Muro, Aingeru Epaltza eta Angel Erro VII. MIKRO-IPUIN LEHIAKETAren epaimahaia osatzen dute.

Epaimahaiak berriro egiaztatu ahal izan du lehiaketa egonkortua dela Nafarroako euskarazko ikasleen artean, oso parte hartze zabala izan duelako aurten ere. Plikak irekitzean epaimahaiak berritu du saridunek Nafarroako geografia eta aniztasuna ongi ordezkatzen du-telako sentsazioa, eta emakumeak literaturan hartzen ari diren paper gero eta garrantzitsuaren pisuaz ere ohartzeko balio du; izan ere lau kategorietako irabazleak neskak izan dira aurten.

Iazko lehiaketan A eredurako sail berezi bat ireki zen, eta aurten, lerro horretan sakonduz, A ereduaren barruan, D ereduan egiten den bezala, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi dira. Hortaz, lehenengo aldiz lau sari nagusi izan dira, eta hainbat aipamen.

D ereduan, Lehen Hezkuntzako kategorian, AmAiA PAlAcios PlAnillo saritu dugu, «Maritxu» izeneko mikroipuinaren egilea. Bi-tan pentsatzea eskatzen duen istorio paradoxiko eta umoretsua da, bere izena gustatzen ez zaion neska bat protagonista duena. DBH-ko sariduna lAidA VArelA eginoren ipuin izenburu gabea izan da. «Beldurtuta begiratu zidan basoa bezain ilunak ziren begi beltz haiekin» esaldiarekin hasten da ipuina eta hasieratik bertatik kon-taketaren mekanismoak ongi erabiltzen dakiela erakutsi du egileak, bizitasuna emanez, elipsia baliatuz, ikuspuntu ezberdinekin jolastuz.

Page 6: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

4

Epaimahaiak ohorezko aipamena merezitako lanen kalitatea ere azpimarratu nahi du. Ia denek bazutelako sarituak gertatzeko nahikoa maila eta merezimendua. LHn, sArA cirizA JuberA, «Loreak», JuncAl mAyAyo benito, «Entxufea». DBHn, mAttin PetriAti berAstegi, «Gazte-txartela», itziAr rAzkin lóPez de urAlde, «Bisita», sArA urdiroz AgAti, «Haren begi beltzak».

A ereduko Lehen Hezkuntzan, «Sararen lorategia», PAulA urrizA cherrAil-ena, saritu du epaimahaiak, aurkeztutakoen ar-tean istorio irudimentsuena eta ongien garatua. DBHn, elbA boni-llA eguizábAlen «Jostailu madarikatuak», baliabide narratiboak, ustekabea eta zirrara eragitekoak, modu labur eta miresgarrian era-biltzen dituen ipuina. Atal honetan hiru ohorezko aipamen egin dira, tonu ezberdineko ipuinak aukeratuta: imAnol iriArte bermeJo, «Gozokiak»; luis ArAnA tAPiAcA, «Geroa» eta lorenzo Petru cotoz, «Izenburua». Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean

Page 7: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

VII. Mikro-ipuin lehiaketa 2012

Maialen LujanbioAmAiA PAlAcios PlAnillo

sArA cirizA JuberA • JuncAl mAyAyo benito lAidA VArelA egino

mAttin PetriAti berAstegi • sArA urdiroz AgAti • itziAr rAzkin lóPez de urAlde

PAulA urrizA cherrAil • elbA bonillA eguizábAlimAnol iriArte bermeJo • luis ArAnA tAPiAcA • lorenzo Petru cotoz

Page 8: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 9: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

7

Denbora galdu

Hegazkina hartu nuen. Bilbo. Asteartea zen, goizeko 7ak. 14 orduko hegaldiaren ondoren Kanadako mendebaldera iritsi nintzen: Van-couver. Asteartea zen, eguerdiko 12ak.

Bizitu nituen 9 ordu, bat batean ez ziren esistitzen. Desagertuta zeuden.

Ekialderantz abiatu nintzen galdutako or-duen bila: Jasperren aurkitu nituen bi; Win-nipeg-en beste bi, Thunder Bay-n bat.

Hegazkina hartu nuen bueltan. Toronton. Asteazkena zen, arratsaldeko 18:00ak. 10 or-duko hegaldiaren ondoren Euskal Herrira iri-tsi nintzen. Bilbo. Osteguna zen, goizeko 8ak. Esistitu ziren 4 ordu ez nituen bizitu.

Geroztik ezin dut denborarekin bat egin.Aurkitu ditudan orduak, ez dira galdu ni-

tuenak berak.

mAiAlen lujAnbio

Page 10: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 11: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

D Eredua. Lehen Hezkuntza

Page 12: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

Amaia Palacios

Page 13: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

11

AmAiA pAlAcios plAnillo

6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari)LHko LEHEN SARIA

Maritxu

Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz» abestia gorroto zuen. Kaletik zihoanean lagunek abesti hori abesten zioten. 18 urte bete zituenean izenaz aldatu zen eta gaur egun Zuberoa deitzen da.

Page 14: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

12

sArA cirizA juberA

6. maila (12 urte). Amaiur Ikastola (Iruñea)LHko FINALISTA

Loreak

Mutil batek neska bati lore sorte bat opari-tuz honela esan zion:

—Maiteko zaitut azken lorea hil arte.Haietako bat plastikozkoa zen.

Page 15: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

13

Entxufea

Entxufe bat naiz, beti sartu eta atera egi-ten ninduten. Behin apurtu egin nintzen, eta mina egin ondoren zakarrontzira bota nindu-ten. Orain kajoi zahar batean bizi naiz nire apurtutako lagunekin, bi puntako sardexkare-kin, koilara tolestuarekin eta hortzik ez duen orrazi batekin.

juncAl mAyAyo benito

6. maila (12 urte). Argia Ikastola (Fontellas)LHko FINALISTA

Page 16: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 17: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

D Eredua. Bigarren Hezkuntza

Page 18: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 19: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

17

Beldurtuta begiratu zidan

Beldurtuta begiratu zidan basoa bezain ilu-nak ziren begi beltz haiekin. Errukia erregu-tzen zuen bere aurpegiak, eta une batez ea egin behar nuenak merezi zuen pentsarazi zidan.

Gure pausoak gero eta ahulagoak ziren, eta laster kilometroek eragindako nekeak garaitu-ko gintuen. Hala ere, inoiz baino gogotsuago ari ginen korrika, norberaren biziarengatik baldin bada, edozer gauza egiten delako. Bat-batean, laguna atzean utzi nuela konturatu nintzen. Aldeetara begira hasi nintzen kezka-tuta, baina korrika egiteari utzi gabe. Atzera begiratu nuen, eta ustekabean zuhaitz baten kontra jo nuen. Lurrean nengoela, han ikusi nuen ehiztaria, nire ondoan. Eskopetarekin ni apuntatuz.

lAidA VArelA egino

DBH 4. (15) BHI Biurdana (Iruñea)DBHko LEHEN SARIA

Page 20: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

18

Gazte-txartela

Ez nuen gazte-txartela inoiz erabili. Ez nuen inoiz zinemarako sarrera merkerik erosi txarte-laren laguntzaz, edo deskonturik eskatu kirol-degian. Ni joan ohi nintzen kontzertuetan ez zuten gazte-txartelarik onartzen, eta ez zitzai-dan inoiz burutik pasa Europa trenez zehar-katzea txartelaren prezio abantaila baliatuz. Diru-zorroan beste agiriekin batera eraman arren, ez nuen inoiz gazte-txartelaren beharrik sentitu, iraungi zitzaidan arte. Gaztetasuna ofizialki iraungita sentitu nintzen.

mAttin petriAti berAstegi

DBH 1.(12). Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz)DBHko FINALISTA

Page 21: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

19

sArA urdiroz AgAti

DBH 2.(13). Jaso Ikastola (Iruñea)DBHko FINALISTA

Haren begi beltzak

Zergatik? Nola? Ez dakit. Baina hala gertatu zen.Gure begiradak gurutzatu egin ziren. Ez nuen

ezertaz ezagutzen. Baina haren begi beltzak nire jakinmina esnatu zuten. Gauak haren ile kizku-rrean pentsatzen igarotzen nituen. Egun harta-tik aurrera tren berdina hartzen nuen egunero, bakarrik haren ezpainak telefonoz hitz egitean mugimenduan ikusteko.

Berarentzat ikusezina nintzen. Ez zidan ez da begirada bat oparitu. Horrek tristetu egin nin-duen. Astelehen goiz batean, tren hori azkeneko aldiz hartuko nuela erabaki nuen. Nire jakinmi-na esnatu zidan gizona azkeneko aldiz ikusteko.

Azkenean, trenetik jeisteko momentua heldu zitzaidan.

Oin bat trenaren kanpoaldean neukan mo-mentuan, esku indartsu bat eskutuik heldu zida-nean. Bueltatzean, haren ezpain beroak sentitu nituen.

Page 22: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

20

itziAr rAzquin lópez de urAlde

DBH 1.(12) Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz)DBHko FINALISTA

Bisita

Urtean behin etortzen zait familia bisitan. Urtean behin etortzen dira guztiak: batzuk bakarka, taldeka besteak, baina pixkanaka fa-milia guztia inguratzen da nirera.

Beti gustatu izan zaizkit bisitak, eta haiek goxo hartzeko ahalegina egiten dut ingurua atonduz: kanpoko hostoak garbitu eta zikina kentzen saiatzen naiz. Ihartutako lore zaharrak botatzen ditut, ekarriko dizkidaten lore berriei tokia utzi nahian. Urtean behin elkartzen da familia nirean, eta inoiz ez diote elkarri galde-tzen nor arduratu den guztia txukuntzeaz.

Azken finean, nor kezkatzen da hilobi bat garbitzeaz?

Page 23: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

A Eredua. Lehen Hezkuntza

Page 24: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

22

pAulA urrizA cherrAil 4. maila (9 urte). La Compasión-Escolapios (Iruñea)

LHko LEHEN SARIA

Sararen lorategia

Bazen behin landare haragijale bat lorategi batean jaio zena. Sara zuen izena. Berak ikus-ten zuen nola tximeletek beste landareekin jolasten zuten. Sara polita eta dotorea zen, kolorez betea baina inork ez zuen berarekin jolastu nahi.

Sarak erabakia hartu zuen: haragijalea ez izatea.

Gure landarea asko hazi zen, jatorra eta atse-gina zen.

Bakarrik lurretik jaten zuen. Jende guztiak Sara miresten zuen. Sara lorategiko landare ikusgarriena bihurtu zen. Egun batean ome-naldi jaia ospatu zuten lorategian. Jende asko joan zen Lorea ikustera. Sarak jende pilo bat ikusi zuen bere aurrean, urduritu zen eta bere sabela mugitu zen. Sarak jende guztia jan zuen.

Page 25: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

A Eredua. Bigarren Hezkuntza

Page 26: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

24

elbA bonillA eguizábAl 3. maila (14 urte). IES Pablo Sarasate (Lodosa)

DBHko LEHEN SARIA

Jostailu madarikatuak

Argia itzali zen, behaztopatu nintzen eta min zorrotza sentitu nuen gorputzean, ezpa-taren haginkada hotza balitz bezala.

Amaren izena oihukatu arren, inork ez zi-dan entzuten. Nire neba txikiak argia piztean hantxe aurkitu ninduen, bere jostailuko ar-madak erailda.

Page 27: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

25

imAnol iriArte bermejo

DBH 1. (12 urte). IES Ribera del Arga (Azkoien)DBHko FINALISTA

Gozokiak

Haurrek aulkiak atera zituzten mahaiaren azpitik gozokiak jateko.

Aulkiek probatu nahi zituzten, baina ez zu-ten ahorik.

Desmotibatu eta desmontatu egin ziren. Haurrak lurrera erori ziren.

Page 28: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

26

luis ArAnA tApiAcA

DBH 3. (16 urte). IES Marqués de Villena (Marcilla)

Geroa

Ni bakarrik mutil normala naiz, herri nor-mal batean bizi naiz, familia normala daukat, eta neska normala gustatzen zait, baina ziur nago egun batean zerbait aparta? gertatuko zaidala.

Page 29: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

27

lorenzo petru cotoz

3.maila (14 urte). IES Pablo Sarasate (Lodosa)

Izenburua

Lasterketaren emaitza:Lehenengo, planteamendua, bigarren kora-

piloa, hirugarren ondorioa.Saria: Mikro-ipuin «Lehiaketan» agertzea.

Page 30: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 31: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

AURKIBIDEA

Page 32: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»
Page 33: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

31

Hitzaurrea .........................................................................3

2012ko Mikro-ipuin lehiaketa

Denbora galdumAiAlen lujAnbio. ......................................................7MaritxuAmAiA pAlAcios plAnillo. ...............................................11LoreaksArA cirizA juberA. .........................................................12EntxufeajuncAl mAyAyo benito. ..................................................13

Beldurtuta begiratu zidanlAidA VArelA egino ........................................................17Gazte-txartelamAttin petriAti berAstegi .............................................18Haren begi beltzaksArA urdiroz AgAti ........................................................19BisitaitziAr rAzquin lópez de urAlde....................................20

Sararen lorategia pAulA urrizA cherrAil ...................................................22

Jostailu madarikatuakelbA bonillA eguizábAl ..................................................24GozokiakimAnol iriArte bermejo ..................................................25Geroaluis ArAnA tApiAcA .........................................................26Izenburualorenzo petru cotoz ...................................................27

Page 34: Erronkari eta Lodosa - Euskokultur · 6. maila (11 urte). Julián Gayarre IP (Erronkari) LHko LEHEN SARIA Maritxu Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk «maritxu nora zoaz»

Mikro-ipuinak 2012liburuaren inprimaketa 2013ko

urrian burutu zen Ona Industria Gráfica moldiztegian,

fotokonposiziorako A Garamond, Myriard eta Lance

letra motak erabiliz.Lehenbiziko edizio hau

bi mila eta bostehun alekoa izan da.