erritmo biologikoak

9
ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOLAN: LOA Erritmo biologikoak, epe zehatz batean erregularki ematen diren prozesu fisiologiko ezberdinek izaten dituzten aldaketa ziklikoak dira. Haurren erritmo biologikoen barne, lo beharrak berebiziko garrantzia du, elikadurak, kaka eta pixa egiteak … bezala. Jokabide hauek, berezkoak dira, beraz, ez dira ikasten diren ekintzak, baizik eta berez gizaki guztiok bizi iraupenerako dauzkagun beharrak dira. Haurrak lo egiten dutenean, hazkuntza hormonaren (hormona de crecimiento) jariaketa maila igo egiten da. Honek beraz, haurren garapenerako izugarrizko garrantzia duela esan dezakegu. Hori dela eta, Txiki Eskola honetan espazio eta denbora zehatz bat eskaintzen diegu horretarako. Eskola honetan lo egiteko toki bat dute haurrek, kolore argiekin, ohe alai eta erakargarriekin eta beraien ohituretara egokituta neurri handi batean. Ohearen orientazioa, panpinen bat izan ohi badute beraiekin lo egiteko hori errespetatzea, eta izan ditzaketen beste hainbat ohitura ere aintzat hartzen ditugu. Gainera, denborari dagokionez, haur bakoitzari bere denbora emango diogu, mugarik ezarri gabe. Printzipioz ordutegi bat egongo da zehaztuta horretarako, baina haur bakoitza ezberdina denez, bakoitzak denbora gehiago edota gutxiago eskatuko digu lotarako, beharren arabera, eta guk hau errespetatu egingo dugu. ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOALAN: ELIKADURA

description

sdfhlasdhfklajsdfhlksjdh

Transcript of erritmo biologikoak

Page 1: erritmo biologikoak

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOLAN: LOA

Erritmo biologikoak, epe zehatz batean erregularki ematen diren prozesu fisiologiko ezberdinek izaten dituzten aldaketa ziklikoak dira. Haurren erritmo biologikoen barne, lo beharrak berebiziko garrantzia du, elikadurak, kaka eta pixa egiteak … bezala. Jokabide hauek, berezkoak dira, beraz, ez dira ikasten diren ekintzak, baizik eta berez gizaki guztiok bizi iraupenerako dauzkagun beharrak dira.

Haurrak lo egiten dutenean, hazkuntza hormonaren (hormona de crecimiento) jariaketa maila igo egiten da. Honek beraz, haurren garapenerako izugarrizko garrantzia duela esan dezakegu. Hori dela eta, Txiki Eskola honetan espazio eta denbora zehatz bat eskaintzen diegu horretarako.

Eskola honetan lo egiteko toki bat dute haurrek, kolore argiekin, ohe alai eta erakargarriekin eta beraien ohituretara egokituta neurri handi batean. Ohearen orientazioa, panpinen bat izan ohi badute beraiekin lo egiteko hori errespetatzea, eta izan ditzaketen beste hainbat ohitura ere aintzat hartzen ditugu.

Gainera, denborari dagokionez, haur bakoitzari bere denbora emango diogu, mugarik ezarri gabe. Printzipioz ordutegi bat egongo da zehaztuta horretarako, baina haur bakoitza ezberdina denez, bakoitzak denbora gehiago edota gutxiago eskatuko digu lotarako, beharren arabera, eta guk hau errespetatu egingo dugu.

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOALAN: ELIKADURA

Elikadura erritmoaren antolaketaElikadura, loa bezala, berezko jokabidea da ondorioz, ez da

ikasten. Nerbio sistema zentralean dagoen organo batek kontrolatzen du; dienzefaloan kokatzen den hipotalamoagatik.Elikadura erritmoaren antolaketa

Page 2: erritmo biologikoak

Hipotalamoan nukleo suprakiasmatikoa aurkitzen da. Nukleo honek, erritmo biologikoak erregulatzeon ditu. Begiko erretinari esker, nukleo suprakiasmatikoak testuinguruko argitasuna jasotzen du. Horrela, glandula pineala deritzan organoari informazio honen berri ematen dio eta azken honek melatonina askatzen du(egunez oso gutxi eta gauez gehiago).

Hipotalamoa glandula endokrino bat da eta 9 hormona baino gehiago askatzen ditu. Hormona hauen funtzioa hipofisis deritzan organoaren hormonen estimulazioa da. Bi organo hauek, batera egiten dute lan.

Elikadura momentuak loaren eta esna aldien erritmoen arabera antolatzen dira. Honek zera esan nahi du: loak eragina daukala elikatzeko momentuetan.Elikadurarekin lotutako patologiak

Regurgitazioa, rumiazioa edo merizismoa ingestioaren bitartean edo ingestio ostean gertatzen den elikagai kantitate txikien kanporaketa izango litzateke. Hau ez da botaka egitearekin nahastu behar.

Pika jangarriak ez diren eta, batzuetan, arriskutsuak izan daitezkeen substantzien absortziora bultzatzen duen janguraren galbideratzea da. Atzeratu sakonengan eta autistengan agertu ohi da, elikatze oldartsura eta desegokira bideratuz. Trastorno hau agertzen denean kontutan hartu behar dugu jokabide honek daukan gizakiak bitamina edo mineral zehatz baten gabezia izan dezakeela. Elikaduraren inguruko orientabideak

Gurasoei adierazi behar zaie zeintzuk diren haur eskolak dauzkan irizpide pedagogikoak elikatzeko momentuetan eta hein berean, irakasleek kontuan hartu dugu gurasoengandik jasotako informazioa.

Interesgarria izango litzateke, gurasoek umeek hartzen duten menuaren erabakietan parte hartzea. Gainera kontuan izanda gero eta etorkin gehiago ditugula gure inguruan komenigarria izango litzateke menuek kultu-aniztasun bat izatea. Sukaldarien eta

Page 3: erritmo biologikoak

gurasoen laguntza jasotzea elikatzeko momentuetan oso aberatsa da, baina ez haur baten guraso bezala bazik eta ume guztien laguntzaile bat bezala.

Hezitzaile taldeko kideek funtzioak banatu behar dituzte. Batzuk, umeekin egotea hauek egin beharko luketena zera da: komenigarria da hezitzaile bakoitza erreferente izatea ume talde txiki batentzako eta bazkaria irauten duen bitartean komenigarria da hezitzailea umeen parean eserita egotea eta ez ibiltzea leku batetik bestera

Beste hezitzaile taldea aldiz, behaketaz eta momentua dokumentatzeaz arduratu daitezke. :

Elikatzeko momentuak ikuspegi globalizatzaile batetik irudikatu behar dira. Hau da, zentzumenak lantzeko aukera ematen du, hizkuntza garatu egin dezakete horrelako momentuetan, hein berean, hizkuntza hori garatzen ari diren momentuan sozializatzen ari dira beste haur, irakasle, begirale etab. gainera, matematika lantzeko aukera ere ematen du kantitateak kontrolatzen hasten direlako.

Sozializazio hori gertatzen den bitartean, ezinbesteko garrantzia dauka giro lasaia sortzea, gatazkak saihestea … Hori dela eta, kontuan hartu behar da: haurrak gose direla, haurrek siestara itxaroten daudela, asko edo gutxi jaten duten haurrak daudela, hainbat egoerek elikadura baldintza dezaketela, haur bakoitzak bere erritmoen arabera jokatuko duela

Harremana zaintzeko, kontuan hartu behar da haurrari ezin zaiola jatera behartu baina bai, hezitzaileekin komentatzea jakiteko gaixorik dagoen eta baita gurasoekin komentatzea, horren jarraipena egiteko eta afarian gose gehiago izatekotan janaria emateko.

Haurraren autonomia lantzeko, kontuan hartu behar da: jateko orduan, eskuak erabiltzeko aukera badagoela hasiera batean. Ondoren, koilararekin hasten direnean, komenigarria da bi koilara izatea: bat hezitzaileak erabiltzeko eta bestea haurra erabiltzeko. Gainera, haurren autonomia gehiago garatzeko, eskolak menu

Page 4: erritmo biologikoak

ezberdinak edukitzea egokia izango litzateke modu horretan haurrak aukeratu egiten duelako zer nahi duen.

Hezitzaile batek bere taldean adin ezberdineko umeak baditu, aukera eskaintzen dio ume txikiekin denbora gehiago egotera, besteek haurrek euren autonomia garatzen doazen bitartean. Elikatzeko espazio egokiak

Gelan bertan jatea edo gelatik kanpo jatea ezberdina da. Gelatik kanpo bazkaltzen badute komunak eta siesta guneak gertu egon behar dute.

Garrantzitsua da ere, masifikazioak saihestea umeek lasai bazkaltzeko. Lasaitasun hau lortzeko, aulkien arteko espazioa komenigarria da nahiko handia izatea. Beste alde batetik, haur gehiegi badira txandatan banatu daitezke bazkaltzeko ordutan horrela lasaitasun hori lortzeko aukera ematen duelako. Hein berean, umeentzako lekua egonkorra izatea komeni da, honek segurtasuna ematen baitie. Ordutegiari dagokionez, garrantzitsua da malgutasun bat egotea nahiz eta ordutegi finko bat egon. Baina, kontuan hartu behar da haur bakoitzaren erritmo biologikoa beraz, malgutasun hori eskaintzea ere egokia izango litzateke.

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN: GARBIKETA

Garbiketa egunerokotasunean sartzen dugun errutina modu bat izan behar da eta haurrek ikasi egin behar dute garbitasuna gorputzak berak behar duen zerbait dela. Garbiketa ezin da

erritmo biologiko zehatz bat bezala kontsideratu ez delako biziraupenerako beharrezkoa, baina honekin zerikusia duten ekintzak zeharo lotuta daude erritmo biologikoekin (Noiz garbitzen ditugu eskuak? Eta aurpegia?...).

Page 5: erritmo biologikoak

Garbiketarekin lotuta, esan dezakegu bi garbiketa mota bereizten direla: garbitasun pertsonala eta testuinguruaren garbitasuna. Lehenengo hau, kultura bakoitzeko azturekin lotuta dago, hau da, garbitasun pertsonala gorputzaren garbiketa eta apaintzearekin lotuta dago, hots, dotore jartzearekin. Testuinguruaren garbitasuna, ordea, umea jolasten ari den espazioa garbia mantentzean datza, hau da, haurrak ikasi behar du zikindu duena gabrritu behar dela edota erabilitako materiala jaso egin behar dela.

Garbiketa azturak barneratzeko ibilbideari dagokionez, esan beharra dago hiru fase ezberdin bereizten direla. Lehenik, fase pasiboa. Fase honetan heldua arduratzen da jaioberriaren garbitasunaz. Bigarrengo fasean, hau da, lankidetza fasean, umea bere garbiketan parte hartzen hasen da, helduak gidaturiko ibilbidean. Azkenik, rolak aldatu egiten dira eta fase aktiboa gertatzen da. Hemen, umeak hasieran norbaiten behaketa behar duen arren, bere garbiketaren arduradun bihurtzen da.

Bestalde, umeak garbitzeko garaian badaude hainbat estrategia ezberdin. Alde batetik, sentikortasunez jokatu ahal izateko garrantzitsua da gurasoei esatea zeintzuk diren eskolak dituen irizpide pedagogikoak momentu honetarako. Ezinbestekoa da ere gurasoengandik informazioa jasotzea. Hezitzaileei dagokienez, adierazi behar zaie garbiketa momentuak ikuspegi globalizatzaile batetik irudikatu behar direla, hemen autonomia, zentzumenak eta hizkuntza ere garatu daitezkeelako.

Estrategiekin jarraituz, fardela aldatzeko momentua heltzen denean ere sentikortasunez jokatu ahal izateko, kontuan izan behar da hezitzaile eta haurraren arteko harremanak sekulako garrantzia duela. Hau da, haurraren seinaleei adi egon behar da (negarra,…) hauen aurrean erreakzionatu ahal izateko eta ahoskera eta ukimenaren bitartez,

Page 6: erritmo biologikoak

fardela aldatzeko momentua, momentu goxo eta lasai bat izan dadin haurrarentzat.

Esfinterraren kontrolari dagokionez, esan beharra dago normalean haurrek 4 eta 5 urte bitartean hartzen dutela kontrola, baina hau ez dela beti horrela izaten eta haur guztiek ez dutela erritmo bera. Haur bati ezin zaio behartu fardela kentzera berak segurtasun hori lortzen duen arte. Segurtasuna duela antzeman dezakegu, adibidez, haurrak fardela erabili ordez, komunera joateko baimena eskatzen duenean edota fardela aldatzerakoan zikindu ez duela ikusten dugunean. Baina argi izan behar da, denek ez dutela erritmo bera eta fardela kentzera ezin ditugula behartu.

Garbitasunarekin jarraituz, haurrei eskuak eta aurpegia garbi mantentzea zein atsegina den erakutsi behar diegu. Horrez gain,

erakutsi behar diegu eskuak jan baino lehen eta jan ostean, txiza edo kaka egin ostean, kalean jolasean egon ostean… garbitu behar direla, eta aurpegia, berriz, siestatik altxatzean. Lehen esan bezala, garbi egotea oso atsegina

dela erakutsi beharko zaie eta horrekin batera ondo usaintzea eta dotore egotea ere oso atsegina dela adierazi beharko zaie. Horrez gain, beharrezkoa da garbiketa momentua lasaitasunezko momentu bat izatea. Hau da, hezitzaileak lasaitasunez hartu beharko du momentu hau haurrek esplora dezaten eta gauza berriak deskubritu ditzaten (orrazkera berriak, espuma…). Umeek ohiturak ere berengana ditzaten, panpinak erabiltzea beste estrategia mota bat da, horien bitartez asko ikasi baitezakete.

Hortzen garbiketak ere sekulako garrantzia izango du eta erakutsi beharko diegu gosaldu, bazkaldu eta afaldu ostean garbitu beharko direla. Hortzekin ere erakutsi behar diegu zikin egotetik garbi egotera pasatzea zein atsegina den, irribarre distiratsua dutela

Page 7: erritmo biologikoak

esan geniezaieke. Gainera, hezitzaileak haginak garbitzeko momentua jostagarria egiten saia daiteke abestien eta jolasen bidez.

Garbitasunarekin bukatuz, esan beharra dago oso garrantzitsua dela garbiketarako espazio eta denbora egokia izatea. Alde batetik, espazio egokiaz hitz egiten dugunean, haur batek beste haurrak behatzeko aukera ere izango duen espazioaz ari gara, euren tamainako komun ontzi eta konketekin, esku oihalekin, komuneko paperarekin…eta horrez gain, haur bakoitzak bere materiala gordetzeko lekua izan beharko du, horrela ere bere autonomia bultzatzeko. Denborari dagokionez, garbiketa momentua ezin da neurturiko momentu bat izan, haurren beharraren araberakoa izan beharko baita. Gainera, espazio hau, espazio irekia izan beharko da, haurra bere kasa ibili ahal izateko eta zikin-garbi sentsazioarekin ere esploratu dezaten.