KARMEN JAIAK 2011KARMEN JAIAK 2011 - balmaseda.eus · mabi kidek osatzen dute:emaku-mezko ahots...

12
Joan den ekaina- ren 30ean erakus- keta berria zabal- du zen Boinas mu- seoan Néstor Bas- terretxearen obre- kin. 8. orr. Urteko lehenengo seihilekoko Gizar- te Larrialdiko La- guntzak banatu dira dagoeneko. Ezagutu banake- taren xehetasu- nak. 10. orr. Balmasedako Udaltzaingoak etxeko animalien jabetza eta babesa kontrolatzeko kanpaina hasi du gure kaleetan. 10. orr. KARMEN JAIAK 2011 KARMEN JAIAK 2011 DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 8. URTEA - UZTAILA 11/1. - 140. ZK.

Transcript of KARMEN JAIAK 2011KARMEN JAIAK 2011 - balmaseda.eus · mabi kidek osatzen dute:emaku-mezko ahots...

EJEMPLAR GRATUITO - TIRADA 4.200 UNIDADES - TU AYUNTAMIENTO TE INFORMA - AÑO 8 - JULIO 11/1º - Nº 140

Joan den ekaina-ren 30ean erakus-keta berria zabal-du zen Boinas mu-seoan Néstor Bas-terretxearen obre-kin.8.orr.

Urteko lehenengoseihilekoko Gizar-te Larrialdiko La-guntzak banatudira dagoeneko.Ezagutu banake-taren xehetasu-nak.10.orr.

BalmasedakoUdaltzaingoaketxeko animalienjabetza eta babesakontrolatzekokanpaina hasi dugure kaleetan.10.orr.

KARMEN JAIAK 2011KARMEN JAIAK 2011

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 8. URTEA - UZTAILA 11/1. - 140. ZK.

HEMEN DAUDE 2011KOKARMEN JAIAK

JAIAK

EgitarauaUztailaren 15a, ostirala 20:30 - Perkushow “Zo Zongó”SanSeverino plazan.22:00 - Habanerak San Severino pla-zan.00:00 - Karina-ren emanaldia SanSeverino plazan.

Uztailaren 16a,larunbata, Karmeneguna09:00 - Arrantza txapelketa Zubi Za-harrean.12:00 - XVI.Tortilla eta MarmitakoLehiaketa Gastronomikoa San Seve-rino plazan.12:00 - Kalejira Jatorrak Txistulariaktaldearekin.12:15etik 14:15era - Itsaso Parkea

San Severino plazan.12:15etik 14:15era - Gazteentzakoparkea San Juan plazan.14:00 - Gastronomia lehiaketen saribanaketa San Severino plazan.17:00etatik 20:00etara - Itsaso Par-kea San Severino plazan.17:00etatik 20:00etara -Gazteentzako parkea San Juan pla-zan.18:00 - Zezenketa.20:30 - Txalupen jaitsiera.20:45 - Bits jaia San Severino plazan.21:00 - Dantzaldia “Nuevo TalismánShow”orkestrarekin San Severinoplazan.23:00 - Su artifizialak Pirotécnia Za-ragozana-ren eskutik.01:00 - Turrusta eta petardo sorta Zu-bi Zaharrean.01:15 - Dantzaldiaren jarraipena SanSeverino plazan.

Uztailaren 17a,igandea 11:00 - Gastronomia Azoka San Se-verino plazan.11:30 - Kalejira “Txulalai” txaranga-rekin.13:00 - Herri Kirolak San Severinoplazan.18:00 - Herri zekorketa.19:30 - Magic Clown (haurrentzat)San Severino plazan.22:00 - Sun “Sunkers”magoaren eki-taldia San Severino plazan.

Uztailaren 23a,larunbata 20:00 - Nazioarteko Dantza JaialdiaSan Juan plazan.

- Aikai (Errusia)- Eguzki Dantza Taldea (Balmaseda)

Laburki2

2012rako lanegutegia Honakoak dira datorren urtekojaiegunak:urtarrilaren 1a (Urtebe-rri eguna),urtarrilaren 6a (Erregeeguna),apirilaren 5 eta 6a (Oste-gun eta Ostiral Santua),apirilaren9a (Pazko-astelehena),uztailaren25a (Santiago eguna),abuztuaren15a (Ama Birjinaren Jasokundea),urriaren 12a (Hispanitatearen egu-na),urriaren 25a (Euskadiren egu-na),azaroaren 1a (Domu Santueguna),abenduaren 6a (Konstitu-zioaren eguna),abenduaren 8a(Sortzez Garbiaren eguna) etaabenduaren 25a (Natibitate egu-na).Lekuan lekuko jaiegunei dago-kienez,Bizkaiko Foru Aldundiak batezarri du:uztailaren 31,San Inazioeguna.Bestea zehaztu gabe dagooraindik,Udal bakoitzaren esku da-goelako eta udalbatzak bilkuranerabaki behar duelako.Balmaseda-ri dagokionez,urriaren 23a,San Se-verino eguna, jai-eguna izango du-gu.

Hurrengo bilkura Udalaren Osoko Bilkuraren hurren-go batzarraldia irailaren 9an,os-tirala,09:00etan izango da.Ohikobilkura izango da,eta bertan he-rriari dagokion jaieguna zehaztukoda,eguneko gai zerrendako bestekontu batzuen artean.

Txalupa jaitsiera jai hauetako ekitaldi arrakastatsuenetarikoa da

Balmasedako armarridunbandera osoko bilkuren

aretoan

Uztaila 11/1

...habanera Kuban XIX.mendea-ren bukaeran sortutako abesti mo-ta bat dela?

...Karinaren benetako izena Mari-bel Llaudes dela eta Jaenekoa de-la?

...piroteknia zuzenean lotuta da-goela Txinan asmatutako bolbora-rekin eta arabiarrak izan zirela Eu-ropara ekarri zutenak?

3

Laburki

Ostalaritza lokalenitxiera ordua jaietan Honako hauek izango dira ostala-ritza lokalen itxiera orduak2011ko Karmen jaietan:Uztailaren 14a,osteguna II. taldea:02:00ak arte.III. taldea:03:30ak arte.Uztailaren 15a,ostirala II. taldea:04:30ak arte.III. taldea:06:00ak arte.Uztailaren 16a, larunbata II. taldea:05:00ak arte.III. taldea:06:30ak arte.Gogorarazten dizuegu kaleraplastikozko edalontziak baino ezindirela atera.

Perkusio-ikuskizuna Zo Zongó!-rekin

Jaiak uztailaren 15ean, ostirala,hasiko dira Zo Zongó! taldeak AldeHistorikoko kaleetan barrena eman-go duen perkusio-ikuskizunarekin.Taldea 2004ko udan sortu zen, per-kusioa eta jai-giroa maite zuten zaz-

pi gazteri Calahorrako jaietako gau-rik zaratatsuenean parte hartzeaagindu zietenean: Zarataren Gaua.Gazte horiek batu, zenbait kantu osodenbora laburrean prestatu, saioakegin eta hirian agertu ziren. Zein

izan zein emaitza? Zazpi mutilek go-goan ondo gordeta daukaten gaugogoangarria. Esperientzia harenemaitza zoragarria ikusita, perku-sioa ikuskizun gisa eskaintzen duentaldea sortzeko abentura abiarazizuten orduan.Gaur egun familia handitu egin da,eta Zo Zongó! hamaika musikariketa hiru dantzari sentsualek osatzendute. Gipuzkoarrak izan arren, doinuafrikar eta latinoak eskaintzen di-tuzte, doinu koloretsuak, beroak etadinamismoz beteak. Su bizian etaerritmo azkarrez prestatutako osa-gaien emaitza da ikuskizuna, jaionenetan egoteko modukoa.

Balmasedako girodun habanerakKarmenetan ezinbestekoak dira ha-banerak.Aurten ere,abesti gozagarrihoriek ekarriko dizkigutenak RiojaExpress taldeko kideak izango dira.San Severino plazan jarritako pantai-la erraldoiari esker,ahots batez abes-tu ahal izango dute bildutako guz-tiek.

Beste urte batzuetan bezala,abestiberri bi ekarriko dizkigute:“Quisiera”boleroa eta “María Bonita”bals me-xikarra,oso ezagunak biak.“Alma,corazón y vida”,“Mi viejo amor”,“TeDigo adiós”,“Bajo los Tilos” (JavierAguirre balmasedarrarena) edo “Vol-ver a Balmaseda”(Balmasedako Ro-

sa Peredarena) abestiak izango diraordu bi inguruko jaialdi honetarakoaukeratutako beste batzuk.Aipatzekoa da aurten jaialdiaren au-rreko ohiko luncha Kultur Etxeanemango dela eta ez Rioja Express tal-dearen lokaletan.

Karina Balmasedan arituko daGauerdi aldera egingo den Karina ezagunarenkontzertua jaietako jarduera nagusietako bat da.Izan ere, eta oholtza gainean bere ahotsa eta kan-tak gu iraganera eramateko gai dira,haurtzaroraedo gaztarora.Karinak 1963an hasi zuen bere ibilbidea “Pekeni-kes”musika-talde mitikoarekin, eta laster ezarrizuten estilo aski zoroa,oso ye-ye-a,ukitu inuzen-te eta atseginekin.Gaur egun Estatuko abeslariezagunenetarikoa da eta nazioartean ere eza-gutzen dute.“Romeo y Julieta”,“Las flechas delamor”edo “Colores”dira kontzertuan gozatuahal izango ditugun kanta ezagunenetakobatzuk.

Uztailaren 15a,ostirala

Taldearen ikuskizunetariko bat

Hedegile kalea

Ba al zenekien

Telefonoa608 87 95 95

LaburkiUdalBerriak4

JAIAK

LehiaketakAurten ere jateko onak eta josta-keta uztartuko ditugu Karmengojaietako lehiaketa tradizionalenbidez.XVI.Tortilla eta Marmitakolehiaketa Biak egingo dira uztailaren 16an,larunbata,10:00etatik aurreraSan Severino Plazan. Izen-ematea11:00k baino lehenago egin be-har da,eta plateren aurkezpena12:00etan izango da tortillen ka-suan eta 13:30ean marmitakoare-nean.Beranduago aurkeztuz ge-ro,5 puntu kenduko dira zigor gi-sa. Jatekoak San Severino plazanprestatu behar dira,eta tortilleidagokienez,honako osagai hauekbaino ezingo dira erabili:patatak,arrautzak,olioa eta gatza.Marmi-takoa zer nolako ontzitan prestatusukaldarien esku geratuko da.Pa-tata-tortillen lehiaketako lehe-nengo,bigarren eta hirugarren sa-riak 90,40 eta 20 eurokoak izangodira,hurrenez hurren.Marmitako-ari dagokionez,120 euro eta ga-raikurra emango zaizkio lehenen-go saridunari,80 euro bigarrenarieta 30 hirugarrenari.XXXII.Txalupa Jaitsiera Egun horretako bertako 20:30eanTxalupa Jaitsiera hasiko da. Irtee-ra-lekuen zozketa 20:15ean egin-go da,eta irteera-lekua ezagutuaurretik uretan dauden txalupakbaztertu egingo dira.Halaber,zoz-keta egin ondoren dortsalak al-datzen dituzten parte-hartzaileakere baztertu egingo dira. Izen-ematea 20:00etatik 20:15eraegingo da hiltegi zaharreko irtee-raren alboan.Txalupak egitekoedozein material erabil daiteke,eta txalupa bakoitzean gutxienezbi pertsona joan behar dira.Hel-mugara bi taldekidek,gutxienez,iritsi behar dute.14 urtetik gorakoen kategoriakoirabazleak 150 euro eta garaiku-rra jasoko du,bigarrenak 90 euroeta hirugarrenak 60 euro.14 urte-tik beherakoen kategorian,bes-talde, lehenengoak 90 euro etagaraikurra jasoko du,bigarrenak60 euro eta hirugarrenak 30.Txa-lupa originalenari 90 euroko sariberezia emango zaio.

Uztailaren 16a, larunbataUmeentzako etagazteentzako parkea

Etxeko txikienek eta gazteek oso lekuberezia dute Karmenetan.Aurtengo-etarako umeentzako parkea prestatuda San Severino plazan eta gazte-entzako beste bat San Juan plazan.Karmen egunean bertan,uztailaren16an, larunbatez,12:15 eta 14:15 ar-tean izango da zabalik Itsaso Parkea.

Bertan lau puzgarri eta txikitxoentza-ko txalupadun igerilekua izango dira.Oceanic eta Balea puzgarriak umetxikienentzako dira eta Arraina zeinItsasontzia ume handiagoentzako,atal mugikordunak dira eta.Bestalde,gazteek ordutegi berean,baina Gazte Parkeko San Juan pla-

zan, izango dituzte aukerak:quadak,goming-a,bike looping-a (180 gradu-ko birak egiteko egitura borobilak),kiroletako eta trebetasunak lantzekosei wii eta Gladiadoreak puzgarria,inolako arrisku gabe borrokatu ahalizateko.

Gazteenentzako jolasetako bat

Umeentzako puzgarria

Laburki

5Uztaila 11/1

Bitsaren jaia Udako beroak baretzeko ez dagobainu ona hartzea bezalakorik.Bada, jaietan egonda,zer hobebits-bainua baino? Ez egin za-lantzarik,ekarri zure seme-alabaketa goza ezazue bitsaren jaia.Uz-tailaren 16an, larunbata,20:45ean egingo da San Severinoplazan.

Su artifizialak etaturrusta Edozein jaitan aurki daitekeenbeste klasikoetako bat su artifizia-lak dira.Aurten uztailaren 16an23:00etan ikusi ahal izango ditu-gu Pirotécnia Zaragozanaren es-kutik.Enpresa horrek berak tu-rrusta egingo du Zubi Zaharreangoizaldeko ordu batean;hots,kar-menetan jada klasiko bihurtu denbeste ekintzetako bat ikusteko au-kera izango dugu.

Dantzaldia NuevoTalismán Showtaldearekin Nuevo Talismán taldeak uztartzenditu dantzarako musika etakontzertuetako martxa.Taldea ha-mabi kidek osatzen dute:emaku-mezko ahots bat,gizonezko biahots,erritmo-laukote bat eta me-tal-laukote bat.Uztailaren 16kogaua hasi eta amaitzeaz arduratu-ko dira (21:00etatik aurrera su ar-tifizialak eta turrusta dauden arte-an atsedenaldia eginez).Aitzakiaparegabea uneko kanta ezagune-nak abestu eta dantzatzeko.

Sei toreatzaile handizezenketa-jaialdirako

Karmengo jaietan beti dagozezenketa-kartel bikaina.Aurten ere ezin da bestelaizan,eta uztailaren 16an,Karmen egunean,18:00etaneta eguraldia alde badago,zezenketa-jaialdiaren lehe-nengo atala egingo da:Ledes-mako,Salamanka,DomingoLópez Chavez ganadutegi os-petsuaren sei zezenko torea-tuko dira.Zezen-hiltzaileakhonako hauek izango dira: te-lebistan hainbeste agertzenden Jesulín de Ubrique,bereanaia Víctor Janeiro,Oscar Hi-gares,Francisco Javier Corpaseta Domingo López Chavez.Horiez gain, zezen bat gorde-ko da Orduñako Iván Abasolonobillero ausartarentzat.Guztiak agertuko dira eurenkoadrilekin.Zezenketa hori nahiz hurren-go egunean,uztailaren 17an,egingo den herri-zekorketaAita Zortziko fanfarreak giro-tuko ditu.Bi egunetan plaza-ko ateak ordubete lehenagoirekiko dira.Zure sarrera al-dez aurretik lortzeko,deitu685973337 telefono-zenba-kira edo jo ohiko saltokietara.Salneurria 20 eurokoa izangoda egun guztietarako.Uztai-laren 16an 25 eurokoa izangoda sarreren salneurria tendi-du orokorrerako eta 11 euro-koa pertsona helduren bateklagunduta datozen 11 urteraarteko umeentzat.

Uztailaren 16a, larunbata

Cartel anunciador del festival taurino

LaburkiUdalBerriak6

Herri kirolakTradizioek ere badute beraien to-kia jaietan. Izan ere,uztailaren17an, igandez,13:00etan Beta-garri elkartea arduratuko da HerriKirolen erakustaldia antolatzeazSan Severino plazan.Hauek izan-go dira ikusgarri izango ditugunkirolak,modalitate guztietan:- Trontzalariak- Aizkolariak- Harri-jasotzaileak- Artaburu bilketa- Aizkora biko mozketa- Lasto altxatzea- Lasto botatzea- Ingude altxatzea- Gurdi altxatzea

Umeek eta helduek parte hartzekomoduko erakustaldiak ere izangodira.

Nekazaritza AzokaUztailaren 17an (igandea),Kar-mengo Jaien barruan,NekazaritzaAzoka egingo da Balmasedan.Balmasedako Udalak antolatu dueta,horrela,berriro ere gozatuahal izango dugu San Severinoplazan 11:00etatik aurrera jarrikodituzten gastronomia eta baserri-produktuez.Beraz,aukera pare-gabea izango dugu lehen mailakoelikagaiak erosteko!

2010. urteko Nekazaritza Azoka

Uztailaren 17a, igandeaHerri Zekorketaren zaleakUztailaren 17an (igandea) HerriZekorketari esker gure herrian ohi-koa den zezen jaialdia izango dugugozagarri.18:00etan gure hiribildu-ko zale trebeek Jesús Estenaga Na-farroako ganadutegiko lau zekor to-reatuko dituzte.Gainera,banderi-llen ekitaldiaren eta heriotzarenitxurak egingo dituzte,baina anima-lia zauritu gabe.Aurreko eguneko korridetarako be-zala, zekorketa honetarako AitaZortziko fanfarrearen eta bere musi-ka-animazioaren laguntza ere izan-go dugu.Aldez aurretiko sarrerak 685973337telefono-zenbakian edo ohiko sal-menta-tokietan eskuragarri daude20 eurotan bi egunetarako.Uztaila-ren 17an,berriz, sarrerek 25 eurobalio izango dute,baina adineko ba-tekin lagunduta datozen 11 urtebaino gutxiagoko umeentzat dohai-nik izango dira.

JAIAK

Mago Sun magoaren ikuskizunaEkitaldiei uztailaren 17an (igan-dea) amaiera emango diegu ikusleguztientzako magia-ikuskizunare-kin.Gaueko iluntasuna zoragarriaizango da Sun magoarentzat; izanere, ikuskizunak egiten daramatzan15 urte hauetan,magia,umoreaeta misterioa ederki uztartzen ditu.Lanean daramatzan urte luze haueieta bere ikuskizunen kalitateari es-ker 2011ko Magiaren Sari Naziona-la irabazi du.Oraingoan,“Sunkers” izenekoemanaldia ekarriko digu.Horretan,koreografia, soinu,argiketa eta pi-roteknia berezia izango ditu lagun,eta ondorioz,maila goreneko etailusio handiko ikuskizuntzat jotzendute adituek. Ikusleen artean osoarrakastatsua izan da,berria etakalitatezkoa baita.Gainera, ikusleaemanaldi osoan zehar adi-adi ego-tea lortzen du.Dudarik gabe,emozioz betetakoastea bukatzeko modurik originale-na eta magikoena da.

Zaleetako bat zezentokian

Sun magoa bere laguntzaileetako batekin

LaburkiUztaila 11/1 7

BarrakakAurtengo Karmenetan barrakakere izango ditugu.Dorrea kaleankokatuko dira,behin-behinekoaparkalekuan (Rioja Expressenantzinako eraikinean) uztailaren15etik 18ra, biak barne.Salneu-rriak iazko berberak izango dira.Bidaia bakoitzak 1,80 euroko pre-zioa izango du eta 7 bidaia egitekobonoak izango dira 10 eurotan.Uztailaren 18an izango den egunherritarrean,bidaia euro bakar ba-tean salduko da.Helduentzakozein umeentzako aukerak izangodira.Auzokideei aparkalekua jaihauetarako libre uztea eskatzendiegu.

Dantzen Nazioarteko Jaialdia

Karmengo jaien bukaeran berriroizango dugu Dantzen NazioartekoJaialdia.Horretan,BalmasedakoEguzki Dantza Taldeaz gain,ErrusiakoAikai konpainiaren dantza folkloriko-ez gozatu ahal izango dugu.Udmurtiako Errepublikatik (Errusia)heldu berria den Aikai Estatukodantza taldeak helburu bakarra du;folklore eta material tradizionalapraktikoki lantzea eta hori dantzetan,kantuetan eta zuzeneko emanaldie-

tan islatzea.Horrela,bere ikuskizune-an aipagarriak dira mota askotakofolklore koloretsua eta dantza tradi-zionalak,besteak beste,errituetan,jaietan, eguneroko bizitzan etaantzekoetan oinarritutako saioak.Janzkerak oso leku garrantzitsua duagertokietan egiten dituzten emanal-di tradizionaletan.Hori dela eta, trajeguztiak eskuz eginda daude Udmur-tiako ehunen bidez.Apaingarrien ar-tean bereziena “monista”da, txan-

pon handiz dotoretutako lepokoa;izan ere, txanpon horietako batzukgarai bateko zilarrez eginda daude.Azken bi hamarkadetan, folkloreemanaldi ugaritan eta hainbat he-rrialdetako biretan parte hartu du tal-deak.Ez ezazu galdu emanaldi bikain hau!San Juan plazan izango da 20:00etanuztailaren 23an.

Uztailaren 23a, larunbata

Aikai Estatuko dantza taldearen dantzariak

Pasa den jaietan etorri zirenbarrakak

Decoraciones Javi

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariakAldapa, 16/18

Tel. eta Faxa: 946 801 752Balmaseda

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komune-

tako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA

Espezialitatea: arkumeak eta

ekoizpen propioko haragiak

Joan den ekainaren 30ean “La Encartada”txapel museo-an aldi baterako erakusketa berria zabaldu zen NéstorBasterretxea artistaren obrekin.Zabaltze ekitaldian artis-ta bera, Jose Mª Herrera erakusketaren komisarioa,gurealkate Joseba Zorrilla eta Kepa Intxaurbe Kultura Sailekozinegotzi berria,egon ziren.“Néstor Basterretxea. Identidades Artísticas” izenburupe-an,erakusketan pintura,eskultura,grabatuak,collagea,industria eta altzari diseinuari dagozkion maketak,arki-tektura bolumetrikoa,zirriborroak,argazkiak eta ikus-entzunezko obrak daude;hots,artista balioaniztun honenprodukzio garrantzitsuenaren birpasatzea.

Bermeon jaio zen 1924an eta bi erbestaldi eza-gutu zituen Espainiako Gerra Zibilaren eta II.Mundu Gerraren ondorioz:Frantziako zenbaitlekutan eta Buenos Airesen bizitzera eramanzuten gertakariok.Marrazketa teknikan dauz-kan berezko gaitasunek bere kasa ikastea ezezik, lehenbizi publizitate margolari gisa lanegitea ere ahalbidetu zioten.1952an,bere la-gun Jurgi Oteizak bultzaturik,Arantzazuko(Oñati) basilikako kriptako muralak margotze-ko lehiaketa irabazi zuen.Bi urte baino gehiagoeman zituen horretan,baina lana sustatu zutenelizgizonek ez zuten bere espresionismo amo-rratua ulertu eta obraren zati handiena ezabatuegin zuten.Horren ondorioz,beharbada,ordu-tik hona Estatu mailako modernitate aktual etaaldarrikatzaileenaren ordezkari da.Bere izaerakonformagaitzak eta ikertzeko zaletasunak sor-kuntzako abangoardia talde garrantzitsueneta-ko kide izatera eraman zuten,baita asmo berrit-zaileko proposamen artistikoak egitera ere.Erahorretan,Equipo 57 taldearen sortzaileetakobat eta GAUR taldeko kide da.Ikuspegi artistiko konprometituak eta euskalkulturan sakontzeko inplikazio bortitzak esze-nografiak egitera (“Saski Naski”), film laburrak(“Pelotari”eta “Alquézar, retablo de Pasión”)nahiz luzeak zuzentzera (“Ama lur”) eramanzuten,baita bere lanaren zati garrantzitsuetakobat eskulturara bideratzera ere.1963 eta 1973artean industria diseinuaren eremuan aritu zenlanean,batik bat hotelak dekoratzen eta altza-riak diseinatzen.Aldi berean,argazkilaritza es-perimentalean aritu zen.70eko hamarkadanbere obraren ardatza adierazpen aldarrikatzai-lea izan zen,non elementu euskaldunak indar-tu egin baitziren:euskara, tradizioa,etab.1973an Bilboko Arte Ederren Museoan “SerieCosmogónica Vasca” lana aurkeztu zuen:eus-kal mitologian barrena ibilbidea egiten dutenegurrezko 19 piezadun sorta.

Basterretxearen zenbait lan aipatzearren honako hauekdaude:berea da Eusko Legebiltzarreko hemizikloan dago-en zazpi adarreko zuhaitza,Donostiako Zurriola ibilbideandagoen “Paloma por la Paz”obra edo “Gipuzkoa”bela-ontziaren 10 metro koadroko belaren dekorazioa (1990eta 1992 artean mundu inguruko bira eman zuen belaont-zia).Txapel museoko erakusketan produkzio horren zati bategongo da ikusgai urriaren 30era bitartean.Gainera,Sabugal Aretoan “Pelotari” (1964) film laburra eta “AmaLur”(1966) film luzea eskainiko dira.Azken batean, luxuhandia da etxe alboan erakusketa edukitzea.Ez utzi auke-rari ihes egiten!

LaburkiUdalBerriak8

Enkarterriko jaiakUdan biderkatu egiten dira Enkar-terriko udalerri ezberdinetakojaiak. Hemen, uztailerako (ge-ratzen dena), abuzturako eta irai-lerako jai-agenda eskaintzen di-zuegu:-Zalla: Karmenak (uztailaren16a).-Zalla (Magdalena): AndreMaria Magdalena jaiak (uztaila-ren 22a).-Gordexola eta Otxaran (Za-lla): Santiago Apostolua jaiak(uztailaren 25a).-Bolunburu (Zalla): Santa Anajaiak (uztailaren 26a).-Sollano (Zalla): San Pantaleónjaiak (uztailaren 27a).-Zalla: San Ignacio jaiak (uztaila-ren 27 eta 30a).-Güeñes: Santiago eta San Igna-cio jaiak (uztailak 31)-Sodupe: San Lorenzo jaiak(abuztuak 10)-Galdames: San Bartolome jaiak(abuztuak 22)-Alonsotegi: San Bartolomejaiak (abuztuak 24)-Gordexola: San Juan Lepo Egi-na jaiak (abuztuak 29)-Artzentales: San Antolin jaiak(irailak 2)-Zalla: zaindariaren jaiak (irailak2)-Karrantza: El Buen Sucesojaiak (irailak 17)-Gordexola: San Kosme eta SanDamian jaiak (irailak 26)

Enkarterriko azokakIrailaren 2an,Galdamesen,ardieta ahuntz ganadua erakustekoeta elikagaiak saltzeko azokaegingo da.Irailaren 4an,Alonsotegin,eli-kagaien azoka egingo da hainbatproduktu erakusteko,dastatzekoeta probatzeko.

KULTURA

NÉSTOR BASTERRETXEARENATZERA BEGIRADA

Erakusketaren kartela

LaburkiUztaila 11/1 9

San Rokeri meza Datorren abuztuaren 16an SanRokeren omenezko meza tradizio-nala egingo da Kolitzako baselizan.12:00etan izango da,eta mendiza-leek tortoak eta txakolina dastatuahal izango dituzte ondoren.

Egia EneakZilarrezko Bacoeskuratu duBalmasedako Egia Enea upelte-giek Zilarrezko Baco eskuratu dutebertako txakolinek duten kalitatebikainari esker.Baco sariak Espai-niako Dastatzaileen Batasunak an-tolatzen ditu,eta XXV.ekitaldi ho-netan,Egia Eneak lortu du sari horiardo ez-aromatikoen barietatekourteko ardo zuriaren kategorian.Bihoazkio lerro hauen bitartez zo-rionak gure partez.

Scalextric zirkuituakMonorail Slot Racing taldeak uz-taileko lehenengo bi egunetarakoantolatutako Scalextric zirkuituakoso arrakastatsuak izan dira,etagiroa atsegina izan da.Gainera,3zirkuitu,12 Scalextricerako auto,10 elastiko eta hozkailua zein SCXkarta-jokoaz osatutako 10 sarizozketatu dituzte.Zalantzarik ga-be,berriz errepikatu beharko duteekimen bikain hau!

Lanbide-renikastaroakLanbidek zenbait ikastaro profe-sional antolatu ditu.Pertsona inte-resdunek erakunde horren weborrian (www.lanbide.net) emandezakete izena,baita erakundeakZallan daukan bulegoan (lehengoINEM) ere:-Soldadura:Zallako Maristenikastetxean emango da. Izen-ema-tea:uztailaren 26tik 29ra.-Geriatria-laguntzailea: So-puertako San Viator ikastetxeanemango da. Izen-ematea:uztaila-ren 26tik 29ra.-Autoaren mekanika:eskolakSopuertako San Viator ikastetxeanemango dira. Izen-ematea:urria-ren 28tik abenduaren 2ra.

Seihileko ezin hobea Historia Museoaneta Pasioaren Interpretazio Zentroan

2011ko lehenengo seihilekoa bizihandikoa izan da Balmasedako hirumuseoetan bisitari-kopuruari dago-kionez.Pasioaren Interpretazio Zentro-ra ireki zen urtean beste jende hurbil-du da:2.547 pertsona. Jende gehienmaiatzean (640 bisitari) eta ekainean(760 bisitari) hurbildu da,batik bathitzorduarekin etorritako talde-kopu-ruaren ondorioz.Talde horien artean,FEVEren Tren Historikoa aipa daiteke,eskoletako eta pertsona erretiratuentaldeekin batera. Jende gutxien jasoduten hilak,bestalde,urteko lehe-nengo biak izan dira:189 bisitariegon ziren urtarrilean eta 208 otsaile-an.

Jatorriari dagokionez,hitzorduarekinbertaratutako talde guztiak Euskadi-koak izan dira,eta Interpretazio Zen-troa euren kontura ikustera etorrita-koen artean askoz ere aniztasun han-diagoa dago.Estatuko probintziaguztietako jendea egon dela esandaiteke,baita beste herrialde batzue-tatik etorritakoak ere:Venezuela,Pe-ru,Uruguay,Errusia,Kuba,Belgika,Ingalaterra,Holanda edo Portugal ai-pa daitezke adibide gisa.Hiribilduaren Historia Museoaridagokienez,orotara 2.249 bisitariegon dira urtarriletik ekainera, iaz(2010) denbora-tarte berean baino460 gehiago. Kasu honetan ere,hitzorduarekin etorritako talde-kopu-

ruak gora egiteak eragina eduki du.Orotara 61 izan dira.Guztira 1.646pertsonak erabaki dute gure historiatalde baten bidez ezagutzea,eta bes-te 603k euren kontura egin dute.Ekaina izan da bisitari gehien bildudituen hilabetea (581) eta otsaila,be-rriz,gutxien bildu dituena (206).Bisitarien jatorria dela eta,PasioarenInterpretazio Zentroko bisitarienantzekoa da; izan ere, jende asko,Bal-masedan dagoen bitartean,bi muse-oak ezagutzera joaten da.Aipatzekoada,datu bitxi legez,Aste Santuan In-diako bisitariak egon zirela,bainaegun horietan Pasioaren Interpreta-zio Zentroa itxita egon zen ospakizunhoriek direla eta,hain zuzen ere.

MERKATARITZAMerkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzaEusko Jaurlaritzak,beste urte batez,merkataritza-establezimenduak mo-dernizatzeko diru-laguntzak esku-ratzeko epea ireki du.Funts galdura-ko diru-laguntza da,1. taldean sartu-tako inbertsioetarako % 20ko diru-la-guntza edo 2. taldean sartutako in-bertsioetarako % 15ekoa,hain zu-zen.Ehuneko horiek bi puntu areagodaitezke enpresa merkatarien elkar-teren batekoa baldin bada.Eta,gai-nera,UNE 175001 kalitate ziurtagiria(oinarrizkoa) lortu badu, diru-la-guntza hori beste bi puntu gehiagoareagotuko da,eta,aipatutakoa bai-

no bikaintasun ziurtagiri handiagoabaldin badu,hiru puntu gehiago are-agotuko da.5 puntu pilatu ahal izan-go dira guztira kalitateagatik.1. taldean kontzeptu hauek sartuko li-rateke:-Informatika aplikazioak-Kutxa erregistratzaileak-Salmenta terminalak-Kodeen irakurgailuak-Etiketatze sistemak-Agenda elektronikoak-Balantza elektronikoak2. taldearen barruan kontzeptuhauek jasoko lukete diru-laguntza:

-Altzariak-Salmenta lokalak zaharberritzea-Aire girotuaren sistemak,ebasketa-ren kontrako sistemak,eta abar.-Barne eta kanpo errotulazioak-Erakusleihoak zaharberritzea-Merkataritza jarduerarako beharrez-koak diren aparatu edo tresnen hor-nikuntzaAurkezteko epea 2011ko irailaren16an amaituko da. Informazio gehia-gorako,Enkartur eraikineko hiruga-rren solairura jo dezakezu,edo beste-la 946801002 telefono-zenbakiradeitu (Leire edo Mirenla).

Pasioaren Interpretazio Zentroa

Laburki

Sahararen aldekoEnkarterri elkarteakeskertu egin nahi du Enkarterriko eskualdeak guztira1.700 kg eman ditu oinarrizko pro-duktuetan Sahararen aldeko En-karterri elkarteak antolatutako Sa-hararako VII.Elikagai Karabanan.Ikastetxeek berebiziko garrantziaizan dute aipatutako elkartasunkanpainaren ekitaldi honetan; izanere,horiek izan dira biztanleekegindako dohaintzak batzeko au-keratu diren lekuak.Dohaintza ho-riek erraz garraiatzekoak oinarriz-ko produktuak izan dira,besteakbeste,arroza, lekaleak,azukrea,kontserbak eta konpresak.Produk-tuok Sahara herriak dituen beha-rrizanen zati bat arintzeko eskatudira,kanpamentuetan errefuxiatu-tako pertsonak basamortuakezartzen dituen baldintza gogo-rren mende bizitzera behartutadaude eta.Sahararen aldeko Enkarterri elkar-teak,prentsa-ohar honen bitartez,egindako parte-hartzea eskertunahi die,bai premia biziko produk-tu horiek ematea erabaki dutenei,baita horretarako behar zen lekuautzi duten ikastetxeei ere.Mila es-ker elkartasunaren deiari erantzundioten horiei guztiei.

Ia 40.000 euroGizarte EkintzarakoEusko Jaurlaritzako Enplegu etaGizarte Gaietako Sailak 39.977,17euroko diru-laguntza eman dioUdalari.Diru hori gizarteko esku-hartze esparruan langileak kontra-tatzeko erabiliko du, GizarteEkintzaren zerbitzua indartzeko.

UdalBerriak10

BESTE KANPAINA BATTXAKURRAK KONTROLATZEKO Udaltzaingoak uztailaren 1etik aurre-ra abiaraziko du animaliak eduki etababesteari buruzko kontrol kanpaina.Bereziki kontuan hartuko da kaleanzehar dabiltzan txakurrak lotuta ego-tea eta arriskutsuak izan daitezkeentxakurrek muturrekoa jarrita izatea,bi kasuok derrigorrezkoak dira eta.Arau horiek betetzen ez badira,arau-hauste larritzat joko dira eta 300,52eurotik 1.502,53 eurora bitarteko isu-nak ordaindu beharko dira.Haien txa-kurren gorotzak jasotzen ez dituztenherritarrei isuna jarriko zaie. Jarrerahorrengatik 601 euroko isuna jasodaiteke.

Beste arau-haustebatzukAipatutakoez gain,beste arau-haustebatzuk ere nabarmendu ditzakegu.Kasu hauek arau-hauste arintzat jokodira:zentsu identifikaziorik ez dauka-ten etxeko animaliak izatea, trans-zendentzia larririk gabeko higiene fal-ta izatea edo kalean pertsona bakarbatek arriskutsuak izan daitezkeen

txakur bat baino gehiago izatea(30,05 eta 300,51 euroko isunak ekarditzakete).Honakoak,berriz, larriakizango dira:animaliak behar dituzten

elikagai,edari,osasun laguntza etalekurik gabe izatea,animaliei erasoegitea edo beharrezkoa ez den oina-zea edo kaltea eragin diezaiekeensubstantziak ematea (300,52 eurotik1.502,53 eurora bitarteko isunak ekarditzakete).Azkenik,arau-hauste oso larritzat jo-ko dira honakoak:etxe-abereren batabandonatzea,eraso bidez heriotzaeragitea edo substantzia toxikoakematea edo simulatu gabeko krudel-keria, tratu txarra edo oinazea antze-man daitekeen eszenak filmatzea zi-nemarako edo telebistarako.(1.502,54 eurotik 15.025,30 eurorabitarteko isunak).

Arriskutsuak izan dai-tezkeen arrazakArriskutsuak izan daitezkeen arrazakhonakoak dira: Pit Bull Terrier,Staffordshire Bull Terrier,AmericanStaffodshire Terrier,Rottweiler,DogoArgentino,Fila Brasileiro,Tosa Inu etaAkita Inu.

GIZARTE EKINTZA

30.000 euro baino gehiago banatu diraGizarte Larrialdietarako LaguntzetanAurtengo Gizarte LarrialdietarakoLaguntzen (GLL) aurrekontua 61.569eurokoa da.Kopuru horretatik dago-eneko erdia (30.327,76 euro) banatudugu urteko lehenengo seihilekoareneskariei erantzuteko.Bestalde,kopu-ru horren % 82 etxebizitzarekin lotu-tako gastuetarako (alokairua,hipote-ka eta etxebizitza mantentzea) erabi-li da eta gainontzeko % 18a lehenen-go beharretarako (ikasketak,garraio-bideak,arropa, jatekoak,etab.).Eskariak guztira 76 izan dira eta ho-rietatik 24ri ezezkoa eman diete.Pa-sa den urteko lehenengo seihilekoa-rekin erkatuta,eskarien kopuruaknabarmen egin du gora (47tik 76ra).Bestalde,garrantzitsua da azpima-

rratzea ezezkoa jaso duten eskarienkopuruak ere gora egin duela; izanere, legeetan baimendutako ondare-kopurua jaitsi da,eta ondorioz, lehe-nago laguntza hau jaso ahal zutenaskok (pentsionistak batik bat) egunbaremo horiek gainditzen dituzte.Era berean,etxebizitzarekin lotutakogastuei lehentasuna eman zaie etaezezkoa jaso dute hortzetako trata-menduen gastuak baino ez zituzte-nek,urteko aurrekontuarekin bategin ahal izateko.Bestelako datuei dagokienez,esanbehar dugu eskatzaileen 51 errepi-katzaileak direla eta 25,ostera, lehe-nengoz dira eskatzaileak.Erabiltzai-leen tipologiari dagokionez,esan be-

zala,azpimarratu behar dugu zerren-dan dauden gehienak pentsionistakdirela,hain zuzen ere,30.Beste 23etorkinak dira eta 9 guraso bakarre-ko familiak.

GLLak eskatzeko epeaUrteko bigarren seihilekoan GLLakeskatzeko epea hauxe izango da:urriaren 3tik 31ra,biak barne.Horre-tarako,beharrezkoa da GizarteEkintzako Bulegoetan (udaletxekolehenengo solairua) edo 946102491telefonora deituta hitzordua es-katzea.

SEGURTASUNA

Elikagaien karabana

Uztaila 11/1

HERRITARRAK

11

Pedro Carazoren bisita

Gure aldizkariaren 138.alean Zeelanda Berriko otsaile-ko lurrikara erraldoian hil zen balmasedarren ondoren-go Christian Carazo gogorarazi genuen eta,oraingoan,bere aita Pedro Carazori buruz hitz egin behar dugu.Izan ere,negozio-bidaia bati esker Agueda Herrero Are-nalen semeak uztailaren hasieran Balmaseda bisitatuahal izan zuen aurreko bisitatik 15 urtera.Nahiz eta lu-rrikararen ondorioz bere semea zein jatetxe arrakas-tatsua galdu zituen,azken indarrak atera ditu eta Zee-landa Berrian beste jatetxe bat irekitzeko asmoa du.Adore hori euskal odolak ematen omen dio eta doan le-kura doala jakin nahi duenari bere jaioterriaren berriematen dio,harro baino harroago dago eta.Balmase-dan bi egun baino ez zen egon eta familia bisitatzekoaprobetxatu zuen.Hala ere,Alkate jaunak udaletxeanharrera egiteko tartetxoa atera zuen.Lerro hauen bidez,bere bizitzaren aro berri honetan onena opa nahi diogu.

Galarleizmendi-maratoiaHementxe da Galarleiz mendi-maratoiaren XVI.edi-zioa.Uztailaren 17an izango da,eta modalitatearenaraberako ordutegiak daude: 8:00etan mendikomartxa,9:30ean oinezkoen lasterketa eta 11:00etanmountain bikea. Irteera San Pelayon (Burgos) egongoda eta helmuga Zallan.Beraz, ibilbidean zehar partehartzaileek 12 tontor igoko dituzte.Gure eskualdean urte gehien duen lehiaketaren bateanparte hartu nahi baduzu, izena on-line eman behar du-zu.Horretarako,sartu www.herrikrossa.com web gune-an.Ordaindu beharreko kuota 41 eurokoa da eta anto-latzaileek 1.250 parte hartzailera mugatu dute partehartzaileen kopurua. Informazio gehiago jaso nahi ba-duzu,sartu www.galarleiz.org web gunean.

KIROLA

Pedro Carazo Alkatearen ondoan osoko bilkuren aretoan Alokairua

Lana Salmenta

-Balmasedako neskak alokatutako pisua konpar-titzeko beste neska behar du.670482637.-Kalbario kalean garaje-partzela handia alokagai.Prezioa adosteko.645726479 - 946800607-Apartamendua alokairuan Torreviejan.Ekai-na,abuztua eta iraila.Hamabostaldiak,asteak etaabar.946801569 (gauean),662069174.-Aparkalekua alokatzen da Félix de la Torre kalekogarajean.1.solairua eta urrutiko agintea. 639511791-Suite edo villagea alokatzen da.VIP tratamenduamunduko 4.000 lekutan,Dominikar Errepublikan bere-ziki.Egunean 90 eurotik eta hegaldi [email protected] - 657300928- Lagun bat behar dugu etxea konpartitzeko.656710411-Pisu txikiaren bila nabil pertsona heldu batentzateta ume batentzat.Premiazkoa da.618608019

- Balmasedako emakumezko batek astelehene-tan lan egin nahi du,etxeko lanak egiten etabi orduz:12:00etatik 14:00etara edo 15:00eta-tik 17:00etara.Esperientzia dauka.664757252 - 946102091.-Autoaren barrualdeak garbitzen dituguAutolavado Vista Alegre-n.Aurretiazko hitzor-dua behar da.25 euro.688646857 -Emakume bat lan bila dabil umeak eta za-harrak zaindu,etxeko lanak egin eta bestelako-etan.Gida baimenarekin. 618608019-Neska bat behar da goizetan umeak zaint-zeko.635720758- Gizon bat lan bila dabil,eraikuntzan,alt-zariak muntatzen,elektrizitate arloan,men-dian,adinekoak zaintzen,eta abar.606019319- Emakume bat lan bila dabil etxeko lanakegiteko,eta adinekoak eta umeak zaintzeko.606019279- Laguntza eskaintzen dut euskararekin zeri-kusia duten gai guztietan:EGA azterketa,praktikak,klase partikularrak, itzulpenak,eus-kara monitorea… 656710411-Lan bila nabil umeak edo adinekoak zaint-zen,garbiketan...Goizez eta orduka.664866298.-Gazte bat lan bila dabil altzarien muntaketa-ren arloan (esperientzia daukat).Beste arlo bat-zuetan ere lan egiteko prest (igeltserotza, adine-koak zaintzen…) 661141502 - 609665814- Pertsona batek adinekoak zainduko lituz-ke. Egoitzetan eskarmentua du eta arduratsuada.Gerokulturan lizentziaduna. 650312244(Idoia).- Ingeles, frantses,aleman eta euskara kla-se partikularrak ematen ditut.652748845.-Ile-apaindegia etxean bertan.Emakumeeta gizonezkoentzat.Atzazal akrilikoak etaile-luzapenak ipintzen ditut.Manikura eta pe-dikura.663625383.- Etxez etxeko irakaslea LH eta DBH.Serio-tasuna eta prezio egokia.617689452.- Etxez etxeko ile-apaindegia. Ilea moztenzaie emakume zein gizonei.Atzazal akrilikoaketa ile-luzapenak.663625383.-Maisu tituludunak eskola partikularrak ema-ten ditu 8 eta 15 urte bitartekoentzat.Lokala dau-kat.Arkaitz - 665738777-Neska arduratsua lan bila dabil umeak etaadinekoak zaindu edo etxeko lanak egiteko.608132308-Gizona lan bila dabil hondeamakinaz lanegiteko,nekazaritzako teknikari eta albaitari gi-sa,eraikuntza.Berehala hasteko prest.649267597

- Garaje-partzela saltzen edo alokatzen da El Atene-on.Prezioa adosteko dago. 616157606.-Pisu merkea salgai Markes plazan.2 logela,egon-gelatxoa,sukaldea eta komuna.652708759,946800181.-Saltzeko makinen negozioaeskualdatzen da.He-degile kaleko 4.zenbakian dago.Dokumentazioa egu-neratuta dago,makinak berriak dira eta aseguratutadaude.Negozioa martxan dago.Baldintza onak.607902464-Erosi zeure etxebizitza Torrevieja edo inguruanhilean 300 euro baino gutxiago ordainduta.Hedegilekaleko 4.zenbakian gaude.Harremanetarako pertso-na:Cele.946103216 (bulegoa),662069174.-Pisua salgai.Bizitzen sartzeko moduan dago.Sukal-dea,egongela,2 logela,komuna eta balkoia.138.000euro.635200458-Pisua salgai honako helbide honetan:Martín Men-dia 9,1.solairua.3 logela,egongela,sukaldea eta ko-muna.150.000 euro. 609744935-Estetika-lanetarako edo masajeak emateko esku-ohea eta orga mugigarria salgai.635727848-Egoera onean dauden motozerra, sasi-garbitzekomakina eta generadorea erosi nahi ditut.Egoera oneandagoen 2 plazako besaulkia salgai 20 euroan baka-rrik.626166439.- Scooter gorria salgai.5.000 km.IAT (IbilgailuenAzterketa Teknikoa) gaindituta.Asegurua dauka.450euro. 618645683.- Mary Kay produktu kosmetikoen erakusketak.Erosteko inolako konpromisorik gabe. 663625383.-Derbi Senda SM.50 c.c. motorra salgai.3.900 kilo-metro.Erdi berria eta merkea. 620814619 (Paco).-Garajea salgai edo alokairuan Ateneon.Prezioa adoste-ko.616157606.

UdalBerriak Uztaila 11/112

Karmengo jaiak:uztailaren15etik 23ra Karinaren kontzertua: uztaila-ren 15ean 00:00etan San SeverinoplazanTortilla eta Marmitako XVI.Gastronomia Lehiaketa:uztai-laren 16an 12:00etan,San Severi-no plazanZezenak:Uztailaren 16an18:00etan zezen-plazanTxalupen jaitsieraren lehia-keta:Uztailaren 16an 20:30eangarai bateko hiltegian Herri zekorketa:Uztailaren17an 18:00etan zezen-plazanSun magoaren emanaldia:Uz-tailaren 17an 22:00etan San Seve-rino plazanDantzen Nazioarteko Jaial-dia:Uztailaren 23an 20:00etanSan Juan plazan“Néstor Basterretxea: Identi-dades Artísticas”erakuske-ta:urriaren 30era arte,Boinas LaEncartada museoanSan Roqueren omenezko me-za:Abuztuaren 16an 12:00etanKolitza ermitan

Galdutakoeskumuturrekoa Ekainaren amaiera aldera esku-muturrekoa galdu zen Hedegilekalean:urrezko katea da,oso kate-begi handiak eta eskegita barruanbi emakumeren irudidun bihotzadauzka.Udaltzaingoaren bulego-an uzten duen pertsonari sariaemango zaio,balio sentimentalhandia baitauka bere jabea-rentzat.

Agenda

KZgunea ekaineanBalmasedako KZgunea 16:00retatik20:00etara egongo da zabalik uztai-lan(astelehenetik ostiralera).Gainera,14,19 eta 28an 9:00etatik 13:00etaraere irekita egongo da.Abuztuan zer-bitzua itxita egongo da oporrak direlaeta.Ikastaro eta mintegiak:-Audacity,oinarrizkoa: uztailaren21ean,16:00etatik 18:00etara.-QR kodeak: uztailaren 22an,16:00etatik 18:00etara.-Sare sozialak: uztailaren 26an,16:00etatik 18:00etara.

-Writter,oinarrizkoa: uztailaren 27an,18:00etatik 20:00etara.-Writter,aurreratua: uztailaren 27an,18:00etatik 20:00etara.-IT Txartelak,probak:Hilaren 14,18 eta 26an,16:00etatik18:00etara.

UdaltzaingoakaurkitutakoakUztailaren 7an hauek diraUdaltzaingoak aurkitutakoak:perla-dun belarritakoa, kartera grisa,giltzak,zilar koloredun belarritakoa,

eguzki betaurrekoak eta urrezko esku-muturrekoa.

Udalberriak oporretanjoango daUdalberriak udal aldizkaria oporretanjoango da abuztuan. Irailean itzulikogara informatzeko daukagun eginki-zunarekin jarraitzeko.

Bestelakoak

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37