erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa...

25

Transcript of erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa...

Page 1: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza
Page 2: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Erretiroa(Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007

Legeak ekarritako legegintza berritasunak hartzen ditu barne;legea 2008-01-01etik aurrera dago indarrean)

Page 3: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

2008

JUSTIZIA, LAN ETAGIZARTE SEGURANTZA SAILA

GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

EUSKO JAURLARITZA

Lagundu du prestakuntza sindikalerakotxosten hau finantziatzen.

Page 4: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

AurkibideaSarrera ...................................................................................................................................................5

1. Pertsona onuradunak: betekizunak ...................................................................................6

2. Gertaera eragilea ........................................................................................................................7

3. Gutxieneko kotizazio-aldia ....................................................................................................8

4. Oinarri arautzailea .....................................................................................................................9

5. Ehunekoa eta kotizazio konputagarriak ........................................................................10

6. Behin betiko zenbatekoa ......................................................................................................10

7. Erretiro aurreratura iristeko baldintzen aldaketa ........................................................117.1.- Erretiro aurreratu arrunta .............................................................................................................11 7.2.- 1967-01-1a baino lehen Mutualista izandako pertsonen erretiroa ............................117.3.- Erretiro aurreratu berezia 64 urterekin .................................................................................12 7.4.- Erretiro aurreratua jarduera arriskugarri, nekagarri,osasungaitz eta horrelakoak gauzatzen dituzten langileentzat ........................................127.5.- Erretiro partziala aldi bereko errelebu-kontratuarekin ...................................................12

7.5.1.- Plantillak berriztatzeari eta ordezteari buruzko Lanbide arteko Akordioa ...............................................................................................................157.5.2.- Erretiro mota hau eskuratzeko baldintzen gogortzea...........................................167.5.3.- Erretiro partzialari eta errelebu-kontratuari buruzko arau iragankorrak ...............................................................................................................................17

8. Nahitaezko erretiroa ...............................................................................................................19

9. Eskaria eta tramitazioa .........................................................................................................20

10. Bateraezintasuna ...................................................................................................................20

11. Ezintasun Iraunkorreko egoeratik erretirora pasatzea ...........................................21

12. Zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko asegurua (SOVI) ........................21

13. Lanaldi partzialeko erretiroa eta lana.............................................................................22

14. Hitzarmen berezia ..................................................................................................................23

Page 5: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J4Ko

ader

no si

ndika

lakJu

ridiko

a

Page 6: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

5

Sarrera

Hasi baino lehen, adierazi behar dugu argitalpen honek barne hartzen dituelaGizarte Segurantzaren sistemaren erreforma berria 2007-12-5eko BOEren 291.zenbakian argitaratu izanaren ondorioz gertatu diren legegintza-aldaketak.Erreforma horren neurriak 2008ko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

Erreforma hori espainiar Gobernuak, patronalak eta sindikatu estatalekMadrilen adostutako “Toledoko Itunean” ezarritako bidetik etorri da; inposiziobat da eta prestazioak murriztu ditu berriz ere, eta, beraz, babes soziala aregehiago okertu du.

Helburua gastu soziala murriztea denez, horretarako erabilitako mekanismoabikoitza da: alde batetik, prestaziorako eskubidea izateko eskatzen diren egunkotizatuen kopurua handitu da; bestetik, oinarri arautzailearen kalkulua gogortuegin da, eta, beraz, prestazioen zenbatekoa txikitu egin da. Horren ondorioz,pertsona gutxiagok lortzen dute prestazioak eskuratzea –edo geroago lortzendute-, eta lortzen dutenek zenbateko txikiagoak kobratzen dituzte.

Erreforma horretan, neurri nagusia da erretiro-pentsioa kobratu ahal izatekobeharrezkoak diren kotizazioak igo direla eta pentsio hori eskuratzeko ezarrita-ko adina atzeratu dela; era horretan, erretiro aurreratua eskuratzeko baldintzakgogortu egin dira.

Beraren arduradunek argudio faltsu bat erabiltzen dute horrelako neurri neolibe-ralak hartzeko; izan ere, haien esanetan, batezbesteko bizi-itxaropenaren igoerakbideragarritasunik gabe uzten du pentsio-sistema, eta, beraz, beharrezkoa dapentsioak murriztea edo erretiro-adina nahitaez atzeratzea.

Hala eta guztiz ere, aldi berean, enpresarien aldeko neurriak hartu dira, enpre-sentzako kenkariak, hobariak eta pizgarriak mantenduz edo handituz; horrenondorioz, jakina, kotizazio sozialak murriztu dira eta diru-bilketa publikoak behe-ra egin du. Gainera, ez da neurririk hartu enpresarien iruzurrari aurre egiteko,iruzur horren tasa handia eta agerikoa izan arren.

Adibidez, azpimarratzekoa da erretiro-pentsioetara Europan bideratzen den gas-tua Barne Produktu Gordinaren %12,2 dela; espainiar Estatuan, berriz, %8,5baino ez da, hau da, Europako batezbestekoa baino 3,7 puntu gutxiago.

Hego Euskal Herrian ezarritako erreforma, gainera, sindikatuek, patronalak etaadministrazioak LHKren baitan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat baliozkotasu-nez erabakitakoaren kontra doa, hau da, 1999ko ”Plantillak berriztatzeko etaordezteko Lanbide arteko Akordioan” erabakitakoaren kontra. Akordio horre-tan, errelebu-kontratu deritzanaren aldeko apustua egin zen, formula hori inte-resgarria zelakoan; izan ere, beraren arabera erretiro aurreratua lor daiteke 60urterekin, erretiratzen den pertsonaren ordez beste pertsona bat kontratatuz,lanaldi osoz eta kontratu mugagabez.

Page 7: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J6Ko

ader

no si

ndika

lakJu

ridiko

a

1. Pertsona onuradunak: betekizunak

Erretiro-pentsioaren onuradunak betekizun hauek betetzen dituzten pertsonak dira:

- Afiliatuta eta alta egoeran edo altarekin parekatutako egoeran egotea –edo alta-rik gabeko egoeran-.

Orokorrean, pertsona onuradunak afiliatuta eta alta egoeran edo altarekin parekatu-tako egoeran egon behar du gertaera eragilearen unean. Nolanahi ere, betekizunhori ezabatu egin zen 65 urte beteta zituzten pertsonentzat, beren lanbide-bizitzarenazken zatian kotizatu gabeko denbora-tarteak zituztenek galdu ez zezaten pentsiora-ko eskubidea (26/1985 L.).

Honako hauek altarekin parekatutako egoerak dira: SPEEn (lehengo INEM) enple-gu-eskatzaile gisa erregistratuta egotea; nahitaezko eszedentzian egotea kargupublikoa izateagatik; enpresak bere langilea lekuz aldatzea, Estatutik kanpoko lanto-ki batera; lana behin betiko uztea (langilearen borondaterik gabe eta erabat, bai kon-tributiboa eta bai asistentziala); hitzarmen berezia sinatzea; eszedentzia egoeranegotea legezko zaintzagatik edo senideak zaintzeagatik; aldizkako kontratu finkoaduten langileen jarduerarik gabeko aldiak; aldi baterako ezintasuna; amatasuna edoaitatasuna…

Altarik gabeko egoera enpresariaren arau-hauste baten ondorioa bada, INSSkaurreratu behar du erretiro-pentsioaren ordainketa arau-haustea gertatu zen egune-tik aurrera.

- Gutxieneko adina beteta izatea.

- Gutxieneko kotizazio-aldia beteta izatea.

Betekizun hauek ez dute garrantzirik erretiro kontributibora iristeko:

- Nazionalitatea, zeren pertsona “nazionalak” parekatzen baitira EBko Estatuetakopertsonekin eta egoera erregularrean dauden “atzerritarrekin”.

- “Lurralde nazionalean” bizitzea.

Page 8: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Ondorio ekonomikoen eguna determinatzen duen gertaera da; aldatu egiten daerretiro-pentsiora iristeko abiapuntuaren arabera, hau da, kontuan hartuta ea per-tsona eskatzailea alta egoeratik, altarekin parekatutako egoeratik edo altarikgabeko egoeratik iristen den, hau da:

- Alta egoeratik iritsiz gero, gertaera eragilea lana amaitzearen osteko egune-an kokatzen da.

- Altarekin parekatutako egoeratik iritsiz gero, gertaera eragilea eskariarenegunean kokatzen da. Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatubada, Erregimen Orokorrean, eta betekizun guztiak betez gero, gertaeraeragilearen eguna hitzarmenean bertan adierazitakoa izango da.

- Altarik gabeko egoeratik iritsiz gero, eskariaren egunean kokatzen da ger-taera eragilea.

Erretiro partzialaren kasuan, gertaera eragilea lanaldi osoko lana uzten den egu-nean kokatzen da.

7

2. Gertaera eragilea

Page 9: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J8

40/2007 Legea indarrean sartu denetik aurrera, gutxieneko kotizazio-aldia 15 urte efek-tibo dira (aparteko pagen zati proportzionala konputatu gabe); urte horietatik, gutxienez2 urte gertaera eragilearen aurreko 15 urteen barnean egon behar dira. Horrek esan nahidu exijitzekoak diren egun kotizatuak 4.700 izatetik 5.475 izatera pasatu direla. Horihorrela, pentsiora iristeko exijitzen den aldia 775 egunez handitu da.

15 urte efektiboen (aparteko pagen zati proportzionala konputatu gabe) gutxieneko epe-aren aplikazioa graduala izango da Lege hori indarrean sartzen denetik aurrera(2008/01/01), eskala honen arabera:

Hurrengo 6 hilabeteetan 4.700 egun 7. seihilekoan 5.162 egun2. seihilekoan 4.777 egun 8. seihilekoan 5.239 egun3. seihilekoan 4.854 egun 9. seihilekoan 5.316 egun4. seihilekoan 4.931 egun 10. seihilekoan 5.393 egun5. seihilekoan 5.008 egun 6. urtetik aurrera 5.475 egun6. seihilekoan 5.085 egun

Gertaera eragilearen aurreko urtean lanaldi partzialeko kontratuaz ari ziren pertsonenkasuan, lehen adierazitako ehuneko iragankor hori murriztu egingo da aldi horretan izan-dako lanaldiaren arabera, alderantzizko proportzioan.(1) Exijitutako gutxieneko kotizazio-aldia kasu bakoitzean zenbat egunetan igo behar den zehazteko, aldi hori sei hileko tarte-en arabera doituko da, aldi iragankorra zenbat luzatu den kontuan hartuta.

Espezifikotasuna: gizonen eta emakumeen arteko Benetako Berdintasunerako 3/2007Lege Organikoaren aplikazioagatik, bai erretirorako eta bai ezintasunerako, eskaria egitenduten emakumeei hauxe konputatuko zaie egun kotizatu bezala: 112 egun –osorik-seme edo alaba jaiotzeagatik, eta, aldi berean haur bat baino gehiago jaioz gero, 14egun gehiago bigarrenetik kontatuta; salbuespena: erditzearen unean 16 astez kotizatubada edo, haur bat baino gehiago jaioz gero, dagokion denboraz. Azken batean, onuraga-rria da kotizatu ez duten emakumeentzat.

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

3. Gutxieneko kotizazio-aldia

(1) Adibidez: lanaldiaren %75 lan egiteko kontratua (lanaldi partzialeko kontratua).Seihileko bakoitzean 77 egun gehitzen dira, osorik. 77 egunen %25 (lanaldiaren %75aren alderantzizko proportzioa) 19,25egun dira, eta, beraz, ondorioztatutako gutxieneko aldiaren aplikazio graduala 96,25 egun izango litzateke. Lanaldiaren %75lan eginez gero, 2009ko azaroan erretiratu nahi duenari (23 hilabete 08/01/01etik aurrera) gutxieneko kotizazio-aldi hau exi-jituko litzaioke: 4.700+ (96,25x4) = 5.085 egun (ia 14 urte), harik eta 5.758,75 egun izatera iristen den arte, 2014tik aurrera (6urte).

Page 10: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Era honetan kalkulatzen den zenbateko bat da:

Alde batetik, gertaera eragilearen aurreko azken 15 hilabeteetan egindakokotizazioak batzearen osoko emaitza kalkulatzen da. Azken bi urteetako kotiza-zioak beren balio nominalaren arabera konputatzen dira, eta gainerakoak (gaine-rako 13 urteak) Estatuko KPLaren arabera eguneratzen dira.

Era horretan ateratzen den zenbatekoa zati 210 zatitzen da (180 hileko-soldataarrunt gehi 15 urteetan urtero egondako bi aparteko pagei dagozkien beste 30).

Enplegu aniztasuneko egoera langileak 2 enpresa desberdinetan edo gehiago-tan lan egin badu, nahitaezko alta eskatzen duten jardueretan arituz, 2006-01-01etik aurrera hauxe egin behar da oinarri arautzailea kalkulatzeko: enpresabakoitzean izan dituen kotizazio-oinarriak konputatu behar dira, baina oinarrihoriek batzearen emaitzak ezin gainditu dezake une horretan indarrean dagoengehieneko kotizazio muga.

Jarduera aniztasuna bizitza laboralean zehar Gizarte Segurantzaren erregimendesberdinetan kotizatu bada (Orokorra, Autonomoak, Etxea, Nekazaritza,Itsasoa…), eta horietako batzuetan gainjarritako kotizazioak badaude, ezein erre-gimenetan pentsioa sortzeko eskubiderik izan gabe, 2006-01-01etik aurrerabada aukera pentsiorako eskubiderik sortu ez zen erregimenaren kotizazioakmetatzeko, baina oinarrien osoko batuketak ezin gainditu dezake indarreandagoen gehieneko kotizazio muga.

9

4. Oinarri arautzailea

Page 11: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J10

Esan dugun bezala, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzen zaio. Dena dela,hortik ondorioztatzen den pentsioaren zenbatekoak baditu gehieneko eta gutxienekomugak, espainiar Gobernuak urtero ezarriak (2007an, gehieneko zenbatekoa 2.290,59€ziren, eta gutxienekoa 312,43€). Gutxieneko pentsiora iristen ez bada, gutxienekoen osa-garria aplikatzen da pentsioa zenbateko horretaraino igotzeko. Erretiro-pentsioei PZEFaplikatzen zaie, une bakoitzean ezartzen diren mugekin.

6. Behin betiko zenbatekoa

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

(2) 52 urtetik gorakoen sorospena jasotzen den bitartean, SPEEk erretiroagatik kotizatzen du. Egoera horri dagokion kotizazio-oinarria gutxieneko kotizazio-oinarriaren %125 izango da.

Erretiro-pentsioaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, pertsona onuradunaren oinarriarautzaileari aplikatzen zaio gertaera eragilearen unean egiaztatuta dituen kotizazio urteeidagokien ehunekoa.

Legezko ehunekoak hauexek dira, haien muga oinarri arautzailearen %100 izanik:

Kotizazio Ehunekoa Kotizazio Ehunekoa Kotizazio Ehunekoaurteak urteak urteak

15 %50 22 %71 29 %8816 %53 23 %74 30 %9017 %56 24 %77 31 %9218 %59 25 %80 32 %9419 %62 26 %82 33 %9620 %65 27 %84 34 %9821 %68 28 %86 35 %100

Kotizatutako urteen kopurua kalkulatzeko, erregimen hauei egindako kotizazioak konputa-tuko dira:

- Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra.

- Erregimen bereziak (Autonomoak, Etxea, Nekazaritza, Itsasoa,…)

- SOVI (orain deseginda dago).

- 52 urtetik gora pertsonentzako langabezia-sorospenaren aldian SPEEk (lehengoINEM) egindako kotizazioak. (2)

5. Ehunekoa eta kotizazio konputagarriak

Page 12: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

7.1. Erretiro aurreratu arrunta.Erretiratzeko adina aurreratzea ahalbidetzen duen modalitate hau 2002tik aurre-ra egon da indarrean. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, erreformaren ostean,betekizun hauek eskatzen ditu:

- Gutxienez 61 urte izatea.- Eskaria egin baino lehen INEMen erregistratuta egotea, enplegu eskatzai-

le bezala, gutxienez 6 hilabetez.- Kotizazio efektiboko 30 urte egiaztatzea (aparteko pagen zati proportzio-

nala konputatu gabe, baina bai soldaduskaren eta ordezko zerbitzu soziala-ren denbora -gehienez urtebete-), eta baita gabealdi espezifikoko garaibat, hau da, gutxienez 2 urte azken 15 urteen artean egotea.

- Erretiroaren aurretik, lan kontratuaren amaiera ez-borondatezkoa gertatubehar da (hau da, kontratua deuseztatu behar da aldi baterako kontratuaamaitu delako, langilea kaleratu dutelako, enplegu-erregulazioko espedien-te bat egon delako, kaleratze kolektiboa egon delako, probaldia ez gaindi-tzeagatik kontratua deuseztatu delako, kontratua amaitu delako enpresakbere betebeharrak ez betetzeagatik, edo kontratuan funtsekoa aldaketakedo mugikortasun geografikoa egon direlako).

Ez da beharrezkoa SPEEn izena ematea, ezta lan kontratuaren amaiera ez-boron-datezkoa izatea ere, baldin eta enpresak, hitzarmen kolektiboagatik edo kontratuindibidualagatik, gutxienez hauxe ordaindu badio kontratua amaitu ondoren,erretiratzeko eskaria egin baino lehenagoko bi urteetan: egokituko zitzaion lan-gabezia-prestazioa + Gizarte Segurantzarekiko hitzarmen bereziagatik ordain-duko zuen kuota.

Hala eta guztiz ere, erretiratzeko adina aurreratzea zigortu egiten da; hala, 65urte betetzeko falta zaigun urte bakoitzeko, pentsioa %8 murriztuko da.Koefiziente hori ondorengo egoeretan txikiagotzen da:

- 30 eta 34 urte bitarteko kotizazioarekin: . . . . . . . . . .%7,5- 35 eta 37 urte bitarteko kotizazioarekin: . . . . . . . . . . .%7- 38 eta 39 urte bitarteko kotizazioarekin: . . . . . . . . . .%6,5- 40 urteko edo gehiagoko kotizazioarekin: . . . . . . . . . .%6

7.2. 1967-01-01aren aurretik mutualista izandakopertsonen erretiroa.Pertsona hauek, hirugarrenen kontura lan eginez, 1967-01-01aren aurretik koti-zatu zuten oraingo araudian ezarritako adinetara iritsi aurretik erretiratzea ahalbi-detzen zuten sistemetan.

60 urte betetzen dituzten unetik aurrera erretiratu ahal izango dira; orduan, zen-batekoa %8 murriztuko da 65 urte betetzeko falta den urte bakoitzeko edo urte-zatiki bakoitzeko. 30 urte edo gehiago kotizatu direla eta kontratuaren amaiera

11

7. Erretiro aurreratura iristeko baldintzen aldaketa

Page 13: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J12

ez-borondatezkoa dela egiaztatuz gero, murrizketa-ehunekoa hauxe izango da:

- 30 eta 34 urte bitarteko kotizazioarekin: .................................%7,5- 35 eta 37 urte bitarteko kotizazioarekin: ....................................%7- 38 eta 39 urte bitarteko kotizazioarekin: ................................%6,5- 40 urteko edo gehiagoko kotizazioarekin: ................................%6

7.3. Erretiro aurreratu berezia 64 urterekinHirugarrenen kontura lan egiten duten langileak 64 urterekin erretiratu daitezke baldineta, aldi berean, enpresak ordezkatzen baditu langabezian erregistratutako pertsonekin.

Erretiro modalitate hau enpresarekin hitzartu behar da, hitzarmen kolektiboaren bidez aurre-tik onartuta dagoenean izan ezik. Halaber, beharrezkoa da lana uztea eta ordezko pertsona-ren kontratazioa aldi berekoa izatea, edo, gutxienez, denbora-tarte laburrean gertatzea.

Ordezko pertsonak ez du lanpostu berbera bete behar, ezta lanbide kategoria berbereanaritu behar ere, baina gutxienez urtebeterako eta lanaldi osoz kontratatu behar zaio.

Enpresaren eta ordezko pertsonaren arteko kontratazioan gerta litezkeen irregulartasu-nek ez dute kalterik sortu behar bi alderdi kontratatzaileentzat, baina ez dute eraginik izanbehar ordeztutako pertsonaren erretiro aurreratuan. Kontratuak dirauen bitartean ordezkolangileak enpresa uzten badu, enpresak beste langabe bat kontratatu behar du 15 egune-ko epean, hitzartutako kontratuaren gutxieneko iraupenera iristeko falta den denbora-tar-terako. Enpresak ez badu hitzartutakoa betetzen, kontratatutako pertsonak lana utzi zue-netik ordaindu den erretiro-pentsioaren zenbatekoa ordaindu beharko dio ErakundeKudeatzaileari (Gizarte Segurantzari).

64 urterekin erretiratzen direnen kasuan ez da inongo koefiziente murriztailerik aplika-tzen, hau da, 65 urte bete arte itxaron balu bezala erretiratzen da, onura berdinekin. Halaeta guztiz ere, 65 urte bete arte iragandako garaia ez da kotizazio-aldiarekin parekatzen.

7.4. Erretiro aurreratua jarduera arriskugarri, nekagarri,osasungaitz eta horrelakoak gauzatzen dituzten langile-entzat.Kolektibo hauei jaitsi egiten zaie gutxieneko erretiro-adina, bereziki arriskugarriak,nekagarriak edo osasungaitzak diren eta hilkortasun tasa handiak dituzten jarduerakgauzatzeagatik; horregatik, adina murrizteko koefiziente batzuk aplikatzen zaizkie. Besteakbeste, onuradunak kolektibo hauetako langileak dira: trenbideetako eta itsasoko langileak,meatzariak, hegazkinetako pertsonala,…

Beste alde batetik, aipatzekoa da badirela koefiziente murriztaileak gutxienez %65ekoezintasuna duten langileentzat ere. Ehuneko hori –arauen bidez garatu ondoren- %45erajaitsi daiteke bizitza-itxaropena murrizten zaien langileentzat.

7.5. Erretiro partziala aldi bereko errelebu-kontratuarekinErrelebu-kontratua, oro har, formula interesgarri bat da, zeren erretiroa aurreratzea ahal-bidetzen baitu (61 urtetik aurrera, geroago aztertuko ditugun salbuespen iragankorraksalbu), eta, gainera, erretiratzen den pertsonak uzten duen lanpostua beste pertsona batekbetetzen du, lanpostua amortizatu beharrean.Ko

ader

no si

ndika

lakJu

ridiko

a

Page 14: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Erretiro honen dinamika hauxe da: kotizazio nahikoak (30 urte, geroago aztertu-ko ditugun salbuespen iragankorrak salbu) dituzten langileak erretiro partzialekopentsioa kobratzen has daitezke 61 urte betetzen dituztenetik –pentsioa GizarteSegurantzak ordaintzen du-; aldi berean, pentsio hori uztartzen dute beren lanal-diaren, soldataren eta kotizazioaren zati batekin, egiten den lanaldi-zatiarekikoproportzioan.

Modu partzialean erretiratu den pertsona horrek 65 urte betetzen dituenean, lanautzi (mantentzen zuen lanaldi partzialean) eta osoko erretiroko egoerara pasatzenda, bere pentsioan inolako murrizketarik izan gabe.

Horrek baldintza bat dakar berekin, lehen esan dugun moduan, hots: aldi bere-an errelebu-kontratu bat egin behar da beste pertsona batekin, gutxienezerrelebatutako pertsona erabat erretiratzen den arte.

Horrenbestez, bi egoera sortzen dira:

- Erretiro partziala: egoera honetara 61 urte betetzen direnetik aurrera iritsidaiteke, 30 urte kotizatuta izanda (bi kasuetan, arau iragankorrak kontuanhartuta). Printzipioz, erretiro partzialaren ehunekoa gehienez %75 edo %85izango da (kasuaren arabera). Aldi berean, lanaldi partzialeko kontratu batsinatuko du enpresarekin, %100era iristeko falta zaion lanaldia egiteko.Pertsona hau errelebatutakoa da.

- Errelebu-kontratua: langabezian dagoen edo enpresan aldi baterako kon-tratuaz dagoen pertsonarekin egiten den kontratua da, erretiro partzialahartzen duen pertsona ordezteko. Errelebu-kontratu hau mugagabea edoaldi baterakoa izan daiteke, eta lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa.Edonola ere, errelebu-kontratuak gutxienez iraun behar du erretiro partzia-la hartu duen pertsona osoko erretirora iristen denera arte, 65 urte betetze-an. Pertsona hori errelebolaria da. (3)

Ikus ditzagun bi egoera horiek xehetasun handiagoz:

- Erretiro partziala aurreratu dugun bezala, 61 urteko pertsona bat (salbues-pen iragankorrak salbu) erretiro partzialera iritsi daiteke, aldi berean lanal-di partzialeko lan kontratu bat sinatuz; kontratu horren bitartez, bere lanal-dia %25 eta %75 bitartean murrizten du, edo %15 eta %85 bitartean (erre-lebolariaren kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa bada).

Erretiratzen den pertsonak pentsioaren %75 edo %85 kobratuko du GizarteSegurantzatik, eta bere soldataren %25 edo %15 enpresatik. Egoera horrekbere horretan iraungo du langilea osoko erretirora iristen den arte, 65urterekin; adin horrekin, enpresako lana utziko du osorik eta pentsio osoakobratuko du Gizarte Segurantzatik.

13

(3) Geroago ikusiko dugun moduan, LHKren baitan 1999an sinatu eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatzekoaden plantillak berriztatzeko eta ordezteko Lanbide arteko Hitzarmenak hobetu egin zuen kontratu mota hau.

Hala, oinarrizko erregulazioan, erretiro partzialera iristen den pertsonak lanaldiaren zati bat egin behar du 65 urtebete arte, baina enpresa ez dago behartuta errelebolaria modu mugagabean eta lanaldi osoz kontratatzera; LHKrenlanbide arteko hitzarmenean, berriz, erretiro partziala hartzen duen pertsonak badu aukera lanik ez egiteko, eta,gainera, errelebolariari lanaldi osoko kontratu mugagabea egin behar zaio.

Ikusten denez, Hitzarmenaren helburua ez da soilik erretiratzeko adina aurreratzea pentsioa murriztu gabe, baiziketa, horrez gain, plantilla berriztatzea kontratazio baldintza egonkorrez

Page 15: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

14

Langileak 3 hilabete aurretik eskatu ahal izango dio erretiro partzialeko pentsioaGizarte Segurantzari. Espedientea tramitatu ondoren, INSSk jakinaraziko dio zeinden erretiro partzialagatik eskura dezakeen pentsioaren zenbatekoa; pentsio horionartzeko baldintza da lanaldi partzialeko kontratua –errelebatutako pertsonarena-eta errelebu-kontratua –errelebua egiten duen pertsonarena- aurkeztea. Pentsiorakoeskubidea sortuko da lan jarduera uzten den egunean bertan, baldin eta lehen adie-razitako kontratuak indarrean badaude.

Pentsioaren oinarri arautzailea erretiro-pentsioa kalkulatzeko arau orokorren arabe-ra kalkulatuko da, hots: azken 15 urteetako kotizazio-oinarrien arabera. Oinarri arau-tzailearen %100era iristeko, 35 urtez kotizatu behar izan da, eta 35 urte horietara iris-teko falta den urte bakoitzeko %2 deskontatuko da. Oinarri arautzaileari ez zaio inola-ko deskonturik aplikatuko 65 urte bete arte falta den urte bakoitzeko.

Pentsioa urtero errebalorizatzen da, gainerako pentsio kontributiboek bezala, etasoldatari hitzarmen kolektiboan itundutako igoerak aplikatuko zaizkio.

Erretiro partzialeko pentsioa bateragarria da enpresan lanaldi partzialean lan egi-tearekin. Lanaldi partzial hori urteko garai jakinetan kontzentra daiteke, enpresa-rekin adostutako baldintzetan. Horrenbestez, urteko lanaldia hilabete jakin batzuetanegin daiteke, dela modu jarraituan dela etenka, baldin eta eguneko lanaldiarengehieneko muga legalak gainditzen ez badira. Lanaldirako adostutako kontzentrazioagorabehera, Gizarte Segurantzarentzako kotizazioari begira kontzentrazio hori urte-ko egun guztietan egin beharko da.

Erretiro partziala hartu duen langilea pentsiodun izaera izango du prestazio farma-zeutiko eta medikoetarako eta gizarte zerbitzuen eremuko prestazioetarako.

Erretiro partziala arrazoi hauengatik amaitzen da: pentsioduna hiltzen delako, erreti-ro horrekin bateraezina den baliaezintasun prestazio bat aitortzen zaiolako, edo erre-tiro arrunta edo aurreratua aitortzen zaiolako.

65 urte betetzean, langilea osoko erretiro arruntera pasatzen da eta behin betikopentsioa kalkulatzeari ekiten zaio. Oinarri arautzaile berria kalkulatzeko, lanaldi par-tzialeko kontratuaren kotizazio-oinarriak konputatzen dira, %100era igota, hau da,lanaldi osoan lan egin balu bezala. Gainera, kotizatutako urteengatik (35 urte oinarriarautzailearen %100 eskuratzeko) oinarriari aplikatu behar zaion ehunekoa determi-natzerakoan, erretiro partzialeko garaia kotizatutako garaitzat hartzen da.

- Errelebu-kontratua erretiro partzialarekin batera egin behar den kontratu hau lan-gabe moduan erregistratuta dagoen edo enpresako plantillan aldi baterako kon-tratuarekin dagoen pertsona batekin egiten da, erretiro partzialera iritsi nahi dutenenpresako langileak ordezteko.

Idatziz eta eredu ofizialean egin behar da beti, datu hauek nahitaez jasoz: ordeztu-tako pertsonaren izena, adina eta lanbide-zirkunstantziak.

Kontratuaren iraupena mugagabea izan daiteke edo, gutxienez, erretiro partzialahartzen duen langileari osoko erretirora iristeko falta zaion denboragatik. Osokoerretirora iristeko adina bete arren erretiro partziala hartu duen pertsonak enpresanjarraitzen badu, iraupen mugatuagatik egin den errelebu-kontratua urtebetekogaraiez luzatu daiteke, alderdiak ados jarrita. Edonola ere, kontratua amaituko daerrelebatutako pertsonaren osoko erretiroa gertatzen den urteari dagokion garaiaamaitzean.

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

Page 16: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Lanaldiari dagokionez, lanaldi osoa edo lanaldi partziala izan daiteke.Nolanahi ere, gutxieneko lanaldia erretiro partziala hartzeagatik ordeztuta-ko pertsonak hutsik utzi duenaren adinakoa izango da. Lan ordutegiaridagokionez, ordeztutako pertsonarena osatu ahal izango du eta aldi bere-koa izan.

Errelebolariaren lanpostua berdina edo antzekoa izan daiteke, hau da, lan-bide talde edo kategoria bereko zereginak gauzatu behar dira.

Soldata betetzen den lanpostuari dagokiona izan behar da, eta proportzio-nala izan behar da langilearen lanaldiarekin.

Errelebu kontratua amaitzen baldin bada kontratatutako pertsonak lanauzten duelako edo kaleratzen dutelako, enpresak 15 eguneko epea duharen ordez beste langabe bat edo enpresako aldi baterako langile bat kon-tratatzeko.

Kontratua amaitzean, 2001eko martxotik aurrera egin bada, langileak kalte-ordain hau jasoko du: soldatako 8 egunen adinako zenbatekoa urte bakoi-tzeko, edota, horren ezean, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarri-takoa.

Errelebu-kontratua lanaldi partzialerako egiten bada, beraren legezkobetekizun guztiak bete behar dira, hau da, zirkunstantzia hauek jaso beharditu: egindako lanaldi murrizketa, eguneko, asteko, hileko edo urteko lanor-du kopurua, lanaldiaren banaketa konkretua,… Aplikatzekoak dira kontratumota hori erregulatzen duten arau guztiak.

7.5.1. Plantillak berriztatzeari eta ordezteari buruzko Lanbide artekoAkordioa.

1999an, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan (LHK), Euskal AutonomiaErkidegoaren eremu geografikoan kokatutako enpresa guztietan aplika daiteke-en Lanbide arteko Akordio bat sinatu zen. Akordio horrek funtsezko hobekuntzabatzuk ditu lehen adierazitako oinarrizko erregulazio estatalaren aldean.

Hobekuntza nagusiak hauexek dira:

- Erretiro partziala hartzen duen langileari dagokionez:• Ez du inolako lan efektiborik egin behar enpresan, geratzen den lanal-

di partzialaren ehunekoagatik; enpresak baimen ordaindua ematen dio.• Hutsik utzi duen lanaldiaren ehunekoari dagokion kotizazioa mantentze-

az gain, enpresak pentsioa osatu behar du,soldata garbiaren gutxienez%85 eta gehienez %100 bermatu arte.

- Errelebolariari dagokionez:• Errelebu-kontratua langabezia egoeran dagoen pertsona batekin egin

behar da nahitaez.• Kontratuaren iraupena mugagabea izan behar da.• Lan kontratua lanaldi osokoa izan behar da.

Errelebu-kontratuaren aplikazioak erretiro aurreratua hartu nahi duen langile-aren eta enpresaren arteko akordioa eskatzen du, eta borondatezkoa da bialderdientzat. Dena dela, ordezkaritza sindikalak mekanismo hau bultzatu behar

15

Page 17: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J16

du eta beraren aplikazioaren baldintza orokorrak hitzartu behar ditu. Beraz, negoziaziokolektiboak rol garrantzitsua jokatu behar du, batez ere enpresaren eremuan. Errelebu-kontratua enpresetan abiatzearen aldeko apustuak hiru helburu lortzea ahalbidetuko du:

- Lanean eta kotizatzen denbora luzea eman duten pertsonen erretiroa ahalbidetzea,baldintza onuragarrietan. Errelebu-kontratuaren formula hau nazioarteko zenbaiterakundek eta Toledoko Itunak gomendatutako politikaren kontra doa, zeren horiekbultzatzen dutena hauxe baita: laneko bizitza luzatzea eta, hortaz, erretiratzeko adinaigotzea.

- Kalitatezko enplegu egonkorra bultzatzea, erretiratzen diren pertsonen ordezenpresetara sartzen diren pertsonen artean, aurrena modu partzialean, eta gero, 65urte betetzean, lanaldi osoan. Horrenbestez, tresna interesgarria da prekarietatearenaurka borrokatzeko, zeren kontratu finkoekin eta lan eskubide guztiekin enpresetanintegratuko diren gehienak gazteak izango baitira.

- Plantilla gazteagoak eta trebatuagoak lortzen laguntzea, enpresetako giza kapita-la berriztatuz, ekoizpen-sarean gertatzen ari diren askotariko berrikuntzei erantzute-ko prest dagoen –bere prestakuntzagatik- belaunaldi berri batez. Halaber, lagunga-rria izan beharko zen emakumeak laneratzeko, batez ere kolektibo horren presen-tzia oso txikia den jardueretan.

EAEko Administrazioak, LHKren baitan itundutako errelebu-kontratua sustatzeko xedez,4.510 eta 7.515 euro bitarteko laguntzak ezarri zituen 2007rako; zenbateko horri 1.505euro gehituko zaizkio kontratatutako pertsona emakumea izanez gero. Dena dela, diru-laguntzaren zenbatekoa ezin da inoiz ere izan kontratatutako pertsonak jaso behar duenurteko ordainsari gordinaren %60tik gorakoa.

Diru-laguntza horiek eskatzen dituzten enpresek betekizun hauek bete behar dituzte:

- Gizarte Segurantzaren eta zergen alorreko betebeharrak beteta izatea.- Plantillaren bolumenari hiru urtez eusteko konpromisoa. Ez da derrigorrezkoa enpre-

sa beren borondatez uzten duten pertsona finkoak ordeztea.

Akordioa sektore pribatuko enpresetara zuzentzen da, gaina gaur egun onartuta dago AlorPublikoan ere erabiltzea, baldin eta hitzarmen kolektiboan aurreikusita badago.

Beste alde batetik, azpimarratu behar da ez dagoela inolako oztoporik horrelako errelebu-kontratuak Nafarroan egiteko, enpresarekin hitzartuz gero; dena dela, NafarroakoGobernuak ez duenez laguntza ekonomikorik eskaintzen kontratu horiek finantzatzeko,tresna horren garapena mugatuta geratzen da eremu geografiko horretan.

7.5.2. Erretiro mota hau eskuratzeko baldintzen gogortzea.

Erretiro aurreratu mota hau eskuratzeko baldintzak gogortuta geratu dira 2008ko urtarri-laz geroztik, zeren betekizun berriak ezarri baitira:

- 61 urte beteta izatea, edo 60 urte (arau iragankorren arabera), inolako hobaririkkontsideratu gabe koefiziente murriztaileengatik.

- Enpresan 6 urteko antzinatasuna izatea (horri begira, kontuan hartuko da ea enpre-saren ondorengotzarik egon den edo langilea enpresa-talde bereko beste enpresa-ren batean aritu ote den).Ko

ader

no si

ndika

lakJu

ridiko

a

Page 18: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

- 65 urte baino gutxiago izanez gero, orain nahitaezkoa da lanaldi osoan jar-dutea; horren eraginez, lanaldi partzialean ari direnak ezin balia daitezkeerrelebu-kontratuaz (hori ohikoa da sektore batzuetan, hala nola garbiketasektorean…); 65 urte baino gehiago izanez gero, berriz, langilea lanaldiosoan edo lanaldi partzialean egon daiteke.

- Lanaldiaren murrizketa lanaldi osoaren %25aren eta %75aren bitarte-koa izan behar da, edo %15aren eta %85aren bitartekoa baldin eta errele-bolaria kontratu mugagabez eta lanaldi osorako kontratatzen badute etaerrelebatutakoak 6 urteko antzinatasuna eta 30 urteko kotizazio efektiboabadu Gizarte Segurantzan (aparteko pagen hainbanapena konputatugabe).

- Gizarte Segurantzan 30 urteko kotizazio efektiboa izatea.

- Errelebu-kontratua langabezian dagoen edo aldi baterako kontratuaduen pertsona batekin egingo da; beraren iraupena mugagabea izangoda edo, gutxienez, errelebatutako pertsonari 65 urte betetzeko falta zaiondenboragatik. Adin horretara iritsita, erretiro partziala hartu duen pertsonakerabakitzen badu enpresan lanean jarraitzea, aldi baterako sinatutako kon-tratua urtez urte luzatu ahal izango da, osoko erretirora iritsi arte.

- Errelebolariaren lan ordutegia ordeztutako pertsonaren ordutegia osatudezake edo aldi berekoa izan.

- Lanpostua erretiro partziala hartu duen pertsonarena izango da, edo antze-ko lanpostu bat (lanbide talde edo kategoria berbera). Lanpostuaren bete-kizunen eraginez errelebolariaren lanpostua ezin izan badaiteke erretiropartziala hartu duenaren lanpostu berdina edo antzekoa, gutxienez kotiza-zio-oinarria ezin izan daiteke errelebatutako pertsonaren kotizazio-oina-rriaren %65etik beherakoa. Kasu horiek zein diren araudiaren bidezzehaztuko da.

7.5.3. Erretiro partzialari eta errelebu-kontratuari buruzko arau iragan-korrak

Lehen adierazitako betekizun guztiak modu gradualean aplikatuko dira, denboraaldetik, Legearen indarraldiaren hasiera erreferentziatzat hartuta, hau da,2008/01/01. (4)

Adinaren betekizuna (61 urte):- Lehenengo urtean: . . . . . . . . . . . .60 urte.- 2. urtean: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60 urte eta 2 hilabete.- 3. urtean: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60 urte eta 4 hilabete.- 4. urtean: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60 urte eta 6 hilabete.- 5. urtean: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60 urte eta 8 hilabete.- 6. urtean: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60 urte eta 10 hilabete.- 7. urtetik aurrera: . . . . . . . . . . . . . .61 urte.

17

(4) Lege honen aurreko Hitzarmenak eta Hitzarmen Kolektiboak.Lege honen aurreko araudiaren araberako Hitzarmen edo Akordio Kolektiboen eraginpean dauden langileek haienindarraldia amaitu arte jarraitu ahal izango dute egoera horretan, gehienez ere 2009/12/31ra arte.

Page 19: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J18

Dena dela, gertaera eragilearen unean 6 urteko antzinatasuna eta 30 urteko kotizazioaegiaztatzen baditu, 2012/12/31ra arte 60 urte betetzen direnetik eskuratu ahal izango daerretiro partziala, lanaldia gehienez %85 murriztuz, baldin eta errelebolariari lanaldi osokokontratu mugagabea egiten bazaio.

Antzinatasunaren betekizuna (6 urte):- Lehenengo urtean: ........................2 urte.- 2. urtean: .........................................3 urte.- 3. urtean: .........................................4 urte.- 4. urtean: .........................................5 urte.- 5. urtean: .........................................6 urte.

Lanaldiaren gehieneko murrizketaren betekizuna (%75):- Lehenengo urtean: ........................%85.- 2. urtean: .........................................%82.- 3. urtean: .........................................%80.- 4. urtean: .........................................%78.- 5. urtean: .........................................%75.

30 urteko kotizazio efektiboaren betekizuna:- Lehenengo urtean: ........................18 urte.- Bigarren urtean: .............................21 urte.- Hirugarren urtean: .........................24 urte.- Laugarren urtean: ..........................27 urte.- Bosgarren urtean: ..........................30 urte.

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

Page 20: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

14/2005 Legeak bidea eman du, beren-beregi, “nahitaezko erretirorako klau-sulak” deritzanak ezartzeko. Kontua da, negoziazio kolektiboaren bitartez, enple-guaren kalitatea bultzatzen duten eta lan-bizitza 65 urtetik haratago joatea sai-hestea duten klausulak sustatzea; horren baldintza da nahitaez erretiratzen denakeskubidea izatea erretiro-pentsio kontributiboa eskuratzeko, hitzarmen kolekti-boan bertan adostutako baldintzetan.

Horrenbestez, klausula horiek eragotziko dute lan-bizitza 65 urteen ostean luza-tzea -40/2007 legegintza-erreforma berriak bai eskaintzen du aukera hori-.

Alde horretatik, legeak dioenez, 15 urteko kotizazio efektiboa izan eta 65 urtebete ondoren lanean jarraitzea erabakitzen duenari %2 gehiago aitortuko zaio 65urte betetzen dituenetik gertaera eragilera arte igarotzen den urte bakoitzeko–urte osoa-. Ehuneko hori %3ra igoko da baldin eta 65 urte betetzean kotizatutadituen urteak 40 baino gutxiago badira. Aipatutako kasu bakoitzari dagozkionehunekoak langileari egokiko zitzaion ehunekoari gehituko zaizkio, eta hortikondorioztatzen den ehunekoa oinarri arautzaileari aplikatuko zaio, pentsioa kal-kulatzeko.

Pentsioa gehieneko mugara iristen bada ehuneko gehigarria aplikatu gabe, edomodu partzialean soilik aplikatuz, langileak eskubidea izango du –aurrekoazgain- beste zenbateko bat kobratzeko urtean (14 pagatan), hots, muga horri pen-tsioaren kalkulurako erabili ez den ehuneko gehigarria aplikatzean ateratzen denzenbatekoaren adinako zenbateko bat. Edonola ere, pentsioaren zenbatekoak etabatuketa horrek ezin gainditu dezakete urte bakoitzean indarrean dagoen kotiza-zio-oinarriaren gehieneko muga.

“Onura gehigarri” hori ezin aplika dakioke erretiro partzialari, ezta erretiro mal-guari ere.

19

8. Nahitaezko erretiroa

Page 21: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J20

Erretiro-pentsioa eskatzeko epeak ez du preskribitzen; beraz, betekizunak betez gero,edozein unetan eska daiteke. INSSren Probintziako Zuzendaritzan tramitatuko da, eta era-kunde horrek gehienez 90 egun ditu erantzuteko; eskariarekin batera, agiri hauek aurkez-tu behar dira:

- NAN.

- Kotizazioen ziurtagiria, enpresak (edo enpresek) edo INEMek emanda.

- Gizarte Segurantzaren afiliazio-agiria.

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

9. Eskaria eta tramitazioa

Erretiro-pentsioa bateraezina da egoera hauek hauekin:

- Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren beste pentsio batekin (kasu horre-tan, aukeran dauden pentsioen artean hautatu behar da); salbuespena:

• Beste Erregimen batzuetako beste erretiro-pentsio batzuk, baldin eta pentsiohoriek aitortzeko ez bada egin kotizazioen elkarrekiko konputua.

• Alarguntasun pentsioa.• 1967/01/01 baino lehen Lan Istripuen ondorioz aitortutako Ezintasun Iraunkor

Osoa.

- Norberaren edo hirugarrenen kontura lan egitea, erretiro partzialean izan ezik.

- Tramitazio-soldatak, kaleratze prozeduretan.

10. Bateraezintasuna

Page 22: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

Gertakizun arruntetatik eratorritako ezintasun iraunkorreko egoeran dagoenpertsonak 65 urte edo gehiago dituenean gertaera eragilearen egunean, egoe-ra hauek sortuko dira:

- Erretirora iristeko ezarrita dauden betekizun guztiak betetzen baditu, ezzaio aitortzen Ezintasun Iraunkorreko prestazioa eta pertsona “erretiratua”izatera pasatzen da, salbu eta ezintasunaren jatorria laneko gertakizunakdirenean.

- Erretirora iristeko ezarrita dauden betekizun guztiak betetzen ez baditu,eskubidea izango du Ezintasun Iraunkorreko prestazioa eskuratzeko, zen-bateko hau kobratuz: erretirora iristeko ezarritako gutxieneko kotizazio-aldiari dagokion ehunekoa oinarri arautzaileari aplikatzearen emaitza.

Beraz, oro har, esan daiteke izenaren aldaketa hutsa dela. Pertsona “ezindua”izatetik pertsona “erretiratua” izatera pasatzen da, baina lehengo pentsioarenzenbatekoari eutsita.

Aurrekoa gorabehera, langilea ezintasun iraunkor osoko egoeran baldin badagolanpostu jakin batean aritzeko, baina hirugarrenen kontura lan egiten badu bestelanpostu batean, erretirora iristen denean aitortuko zaion erretiro-pentsioarenzenbatekoa beraren kalkulu-irizpideen araberakoa izango da.

21

Lehengo SOVIk exijitzen zuen kotizazio-aldia 1967-01-01ean beteta zuten pertsonek, edoNahitaezko Langile Erretiroan –“Retiro Obrero Obligatorio”, gaur egun desagertua- afilia-tuta zeudenek zahartzaroko pentsioa eskuratzeko eskubidea manten dezakete, baldin etabetekizun hauek betetzen badituzte.

- 65 urte izatea, edo 60 urte, gertakizun arruntengatik sortutako Ezintasun IraunkorOsoko egoeran egonez gero.

- Lehengo SOVIn 1.800 egun kotizatuta izatea 1940-01-01etik 1966-12-31ra bitartean,edota, kotizazioa akreditatzeko beharrik gabe, Nahitaezko Langile Erretiroan afilia-tuta egotea.

- Gizarte Segurantzaren beste pentsio bat kobratzeko eskubiderik ez izatea, alargun-tza-pentsioa izan ezik.

2.007an, pentsio horren zenbatekoa hauxe zen: 388,84€ hilean.

12. Zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezkoasegurua

11. Ezintasun iraunkorreko egoeratik erretirorapasatzea

Page 23: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J22

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa

Lanaldi partzialeko lan kontratuetatik eratorritako erretiro-pentsioaren erregula-zioa asimilazio printzipioagatik gidatzen da, hau da, lanaldi partzialean aritutakolangilearen egoera lanaldi osoan eta arau espezifikoen arabera lan egin dutenlangileen egoerarekin parekatu edo asimilatzen da.

Kotizazio-aldia Lan egindako orduak soilik konputatzen dira (arruntak etaosagarriak), eta horiek kotizazio egun teorikoetan izango luketen balioki-detasuna kalkulatzen da. Horretarako, kalkulu hau egiten da: benetan lanegindako orduen kopurua zati 5, urteko 1.826 orduko konputuaren egune-ko baliokidea baita.

Pentsioa jasotzeko eskubidea sortzeko, kalkuluen bidez ateratako kotizazio-egunen kopuru teorikoari 1,5 koefiziente biderkatzailea aplikatzen zaio,eta era horretan ateratzen da zenbat egun kontsideratzen diren egiaztatutagutxieneko kotizazio-aldiak determinatzeko. Garbi dago, jakina, ezin delainoiz ere konputatu langileak lanaldia osoa egin balu egokitu zitzaizkionegunak baino gehiago.

Oinarri arautzailea Arau orokorraren arabera kalkulatzen da. Kotizatzekobetebeharrik gabeko aldiak kontratatutako ordu kopuruari dagokion gu-txieneko kotizazio-oinarriarekin integratuko dira.

Kotizazio-egun teorikoen kopurua bider 1,5 koefizientea biderkatzearenondorioz ateratzen den kotizazio-aldia kotizatutako urteen kopurua deter-minatzeko konputatuko da, erretiroa arautzen duen oinarriari zer ehunekoaplikatu behar zaion zehazteko. Urte-zatikia kotizatutako urte osotzat hartu-ko da konputuan.

Adibide praktikoa:

Lanaldi partzialean emandako denbora:1999-01-01etik 2007-04-08ra (6.620 ordu)6.620 ordu/5 (urtean 1.826 ordu egitearen eguneko baliokidea)=1.324 egun1.324 egun x 1,5 (koefiziente biderkatzailea) = 1.986 egun

13. Erretiroa eta lanaldi partzialeko lana

Page 24: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

23

Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzearen bidez, alta egoeran edo altare-kin parekatutako egoeran hasten gara edo egoera horretan jarraitzen dugu.

Horren helburua da kotizazio maila jakin bati eustea eta gertakizun arruntengatik sortuta-ko egoerak estaltzea.(5)

Honako hauek sinatu ditzakete horrelako hitzarmenak

- Gizarte Segurantzaren erregimen batean baja egoerara pasatu direnak.- Hirugarrenen kontura modu mugagabean kontratatutako pertsonak eta norberaren

konturako langileak, baldin eta alta egoeran jarraitzen badute, 65 urte edo gehiagodituzte eta 35 urte edo gehiagoko kotizazio efektiboa, eta Gizarte Segurantzari koti-zatzeko betebeharretik salbuetsita badaude.- Enplegu anitzeko egoeran dauden pertsonak, baldin eta jardueretako bat uztenbadute.

- Hirugarrenen kontura edo beren kontura egiten zuten lana utzi eta enpresa berberakedo beste batek kontratatuta hasten direnak, baldin eta ordainsari berriaren kotiza-zio-oinarria lana uztearen aurreko 12 hilabeteetako oinarrien batezbestekoa bainotxikiagoa bada.

- Ezintasun Iraunkor Osoa duten pentsiodunak, baldin eta pentsioa aitortu eta gerolanean aritu badira, Gizarte Segurantzaren Erregimen batean alta emanda.

- Edozein graduko Ezintasun Iraunkorreko pentsioa dutenak, baldin eta beren ohikolanbiderako gaitzat hartu badituzte berriro, modu osoan edo partzialean, haien ego-era berrikusi (hobetu) delako edo diagnosia okerra zelako.

- Langabezia-prestazioa kobratzen ari direnak, baldin eta prestazioa amaitzen bazaieeta sorospena kobratzen hasten badira, edo sorospen hori amaitzen bazaie.

- Gizarte Segurantzatik kanpo geratzen diren pertsonak, pentsioa eskatu dutelako etaezezkoa eman zaielako.

Betekizunak

- Eskaria egitea Gizarte Segurantzan.- 1.080 egun kotizatuta izatea Gizarte Segurantzako Erregimeneko bajaren aurreko 12

urteetan (Gizarte Segurantzaren edozein erregimenari kotizatutako egun guztiakkonputatzen dira, eta baita hauek ere: aparteko egunen kuota-egunak, seme-alabaedo senidea zaintzegatik hartutako eszedentziaren lehenengo urtea, eta langabezia-prestazioa edo –sorospena kobratzen zen bitartean kotizatutako egunak).

Gizarte Segurantzak 3 hilabeteko epea du jakinarazteko ea ontzat ematen duen hitzarmenberezia bideratzea. Eskaria onartuz gero, eredu ofizialean egin behar da, eta nahitaezkoada kotizatzea beraren indarraldia hasten den unetik aurrera.

14. Hitzarmen berezia

(5) Honako hauek Hitzarmenaren estalduratik kanpo geratzen dira: Aldi Baterako Ezintasuna, amatasuna eta haurdunaldiko arris-kua, langabeziagatiko kotizazioa eta babesa, FOGASA eta lanbide-heziketa.

Page 25: erretiroa - biltegia.labsindikatua.orgbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Erretiroa (Gizarte Segurantzaren eremuko neurriei buruzko 40/2007 Legeak ekarritako legegintza

J24

Koad

erno

sind

ikalak

Jurid

ikoa