Erregearen mezularia

17

description

Erregearen mezularia

Transcript of Erregearen mezularia

Page 1: Erregearen mezularia
Page 2: Erregearen mezularia

Perzebal, 26

Erregearen mezulariaTOTI MARTÍNEZ DE LEZEA

Page 3: Erregearen mezularia

Azalaren diseinua:Iturri

Azaleko irudia:Aritz AlbaizarMaketazioa:

Erein© Toti Martínez de Lezea© EREIN. Donostia 2012ISBN: 978-84-9746-747-6

L. G.: SS-799/2012EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra(Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Page 4: Erregearen mezularia

Erregearen mezulariaTOTI MARTÍNEZ DE LEZEA

Page 5: Erregearen mezularia

Nurri eskainia

Page 6: Erregearen mezularia

Berri hau zabaldu zen bere aldeko batzuen artean.

Orduan mezulari bat zuzen-zuzenean Marokora abiatu zenSantxo erregearengana eta argi eta garbi esan zion:

“Nafarroako errege jauna, jakinean egongo zara seguru zure lurraeta zure herentzia galtzen ari zarela, Alfontso erregea, ahaidezintzotzat daukazun hori, ezpataz eta su goriz sartu delaNafarroan.

Eta hainbeste fidatzen zinen horri, jakinean egongo zara ezzaiola axola, eta jakinean egongo zara, bizkor itzuli ezean,galdua izango duzula zure erreinu osoa, oso bizkor gainera.

Eta ez zara orain arte ikusi zaitudan bezala biziko, zeren galduabaituzu Gasteiz, eta baita Araba ere, eta Gipuzkoa eta Ameskoa,dagokien guztiarekin, eta Hondarribia, eta hari dagokion guztia,eta Donostia, itsasoak jotzen duena, eta gogoan ez ditudan besteherri eta gaztelu asko.

Eta Nafarroa bakarrik utzi duzu jende paganoarengatik, etaJainkoak zigortuko zaitu, behin eta berriro haserretu duzulako”.

Eta erregeak, hori entzunik, azkonak zulatuta edo altzairuzkoaiztoak igarota baino odolduago zeukan bihotza, eta mairuerregearengana joan zen eta erabakitasunez esan zion:

“Errege jauna, zure adiskidetasunagatik eta zurekiko atseginizateagatik eta zure etsaiak makurtzeko, nire lurra galdu dut, etasaminez dut bihotza, eta berehalaxe itzuli nahi dut hara, zerenbizkor ez banoa nire erreinua guztiz galduko dudala uste baitut”.

Erregeak hori entzun zuenean, damu izan zuen, eta itsasontziakapainarazi zituen harentzat, harribitxiak, urrea eta zilarra ugarieman zizkion, eta Jainkoak, ahaltsua baita, haizea alde emanzion Nafarroara itzultzeko.

GUILLERMO DE ANNELIERS (XIII. mendea)

Page 7: Erregearen mezularia

I1199ko martxoa

Udaberri egun eguzkitsu batez, Johan Izabakoak,Nafarroako Leireko monasterioko fraideak, txime-leta bat hilda aurkitu zuen, bere sendagaiak egitekolahar-hostoak biltzen ari zela. Zantzu txarreko sei-nalea. Gero luzaro egon zen hegaztien hegaldiei be-gira. Enarak zeruan biraka hegan eta aire guztiaktxioz betetzen ibili ohi ziren normalean; une hartan,ordea, galduta bezala zebiltzan eta izututa zebiltzalaziruditen hara eta hona. Poltsa hostoz bete gabeitzuli zen bere gelara, ohetzat zeukan ohatze gogo-rra mugitu zuen, eta pergamino-bilkari bat aterazuen berak zoruan zulatuta eta harlosa batez estalitazeukan ezkutalekutik; bildukina lotuta zeukan la-rruzko zerrenda askatu, pergaminoa bere senda-gaiak prestatzeko erabiltzen zuen mahaian zabaldueta errekatik ekarritako harri batzuk ertzetan jarritazabalik eduki zuen.Aspaldiko garai batean, artean oso fraide gaztea

zela, landare, hosto eta zuhaitz-azalen bila egiten zi-tuen ibili haietako batean, mendiko haitzulo bateansartu zen, zer ote zegoen jakin-minak eraginda. Hai-tzulo haietan bizi izan ziren paraje hartako lehe-nengo eremutarrak, eta orain animaliek baizik ez

9

Page 8: Erregearen mezularia

zituzten erabiltzen, hotz egiten zuenean babesteko.Han barruan ez zen ikusteko handirik. Haitzulotxiki, ilun bat zen, armiarma-sarez eta ahuntz-goro-tzez betea, baina gauza batek erakarri zion arreta. Ha-rri-puska baten azpitik larru puskatxo bat ageri zen.Edozer gauza biltzeko ohiturak eraginda, jasotzekomakurtu zen, baina harriak azpian harrapatuta ze-goen. Johan dena jakin-nahia zen eta, seguru askoezer ez zen gauza batengatik lanak hartzerik ez zuelamerezi iruditzen zitzaion arren, harria mugitu zuen,larru puska hura askatzeko, eta sekulako ustekabeahartu zuen. Pergamino-bilkari bat aurkitu zuen, hau-tsez betetako larru puska batean bilduta. Aurkikun-tza harrigarri hura abadeari eramatea izan zen lehe-nengo bururatu zitzaiona, hark erabaki zezan zeregin; gero, ordea, hobeto pentsatu eta tunikapean ez-kutatu zuen bilkaria.Gau hartan bertan, bere gelako bakardadean, kan-

dela baten argi zalantzatiaren azpian, irrikaz irakurrizituen esku dardarati batek nafarren antzinako hiz-kuntzan idatzitako hitz haiek; hizkuntza hura era-biltzen zen lurretan jaioa ez zenak ezin irakur zeza-keen halakorik; hartan hitz egiten zekiten gehienekere ez. Hasieran kosta egin zitzaion idazkera nahasihura ulertzen, denborak oso lausotuak baitzituen,gainera, arrastoak. Jakintzaren liburua zuen izena li-buru hark, eta ehun urte baino gehiago ziren Xe-meno izeneko eremutar batek idatzi zuela.Ikasketa hunkigarri bat izan zen beretzat. Irrikaz

beterik itxaroten zuen egunero ilunpetako isiltasuna

10

Page 9: Erregearen mezularia

noiz iritsiko. Poliki-poliki deszifratu zuen eskuiz-kribua, gauak egun eginez, nekerik batere sentitugabe, zenbaitetan jatea, edatea edo otoitz egitea beraere ahaztuta. Hura idatzi zuenak latinezko, gre-kozko eta arabierazko hitzak txertatzen zituen haneta hemen. Behin baino gehiagotan joan zitzaionhitz honengatik edo besteagatik galdezka Basilio,monasterioko liburutegiaren arduradunari; adinekogizon jakintsua zen; dozena bat hizkuntza edogehiago zekizkien, aramaiera, Jesusen hizkuntza,besteren artean.Batzuetan beldurra sartzen zitzaion Johani, eta zin

egiten zuen hurrengo egunean bertan hartu eta aba-deari eramango zizkiola pergamino haiek; gauekoatsedenak, ordea, burua argitzen zion eta jakin-minaareago pizten. Idatzi hura zenbat eta gehiago ezagutu,ordu arte ezagutzen ez zuen mundu zirraragarri ba-tean sartuz zihoan. Xemenok antzinako jendeaketorkizuna iragartzeko erabiltzen zituen moduak erabaliabideak deskribatzen zituen. Gogoan zuen inoizirakurri izan zuela erromatarrek ez zutela lanik, erai-kuntzarik, erasorik edo konkistarik hasten aurrezorakuluei galdetu gabe. Nafar lurretara iritsi zireneaneuskal aztien zerbitzuak ere eskatu zituztela, ospehandia baitzuten egiten zituzten iragarpenengatik.Gerta zitekeen bere asabaren bat iragarle haietakoaizatea, pentsatzen zuen, eta horrexegatik sentitzenzuen eskuizkribu hura irakurtzen jarraitu beharra,nahiz eta jakinean egon oker ari zela jokatzen. Izarrakirakurtzen, ametsak interpretatzen, haizearen hotsa

11

Page 10: Erregearen mezularia

entzuten eta amaraunen enigma ezkutua deszifratzenikasi zuen. Ur-putzuak eta lurpean zeuden metalakaurkitzeko hurritz-adarrak baliatzen ere ikasi zuen,eta baita errekarri leunak, alde batetik margotuak, lu-rrera jaurti eta haietan bere galderentzako erantzunairakurtzen ere.Errezeten eta irakaspenen artean, ordea, misterioz

betetako esaldiak agertzen ziren han eta hemen, uler-tzen zailak eta liburuan aipatzen ziren gainerakogaiekin zerikusirik batere ez zutenak. Denbora beharizan zuen misterio hura argitzen zuen erantzuna es-kuizkribuan bertan zegoela –Jakintzaren liburua–ohartu zenerako. Egiazko iragarpenak ote ziren gai-nerakoarekin loturarik ez zuten esaldi haiek? Eta,hala baziren, beteak ote ziren dagoeneko ala beteki-zun oraindik? Urduri, liburutegiko apaletan orde-narik gabe pilatuta zeuden dokumentuetan eta kro-niketan bila eta bila aritu zen; Hispania osokomonasteriorik famatuenetako bat zen Leirekoa, laumende lehenago Kordobako Eulogio santuak His-paniako kristau monasterioak bisitatuz egin zuenbidaia famatu hartan ere goraipatua. Azkeneko ehunurteetara mugatu zuen batez ere interesa, zentzuonez ustez, eta ez oker, egiaz iragarpenak baldin ba-ziren, ezin zirela izan idatzi zituena bizi izan zen ga-raia baino lehenagoko gertaerei buruzkoak; eta mis-teriozko esaldi haietako batzuk Nafarroako erreinuanazkeneko mendean izandako gertaerarik garrantzi-tsuenetako batzuekin lotzen ahalegindu zen. Gerta-era haiek idatzi hartako esaldiekin lotzeko lan hura

12

Page 11: Erregearen mezularia

lan neketsua izan zen. Bazirudien Xemeno hark ba-tere ordenarik gabe idatzi zituela bere iragarpenak,bururatu zitzaizkion ordenan, edo inspirazioak eka-rri zizkion ordena berean.Behin fraide idazle ezezagun haren berri ba ote

zuen galdetu zion Basiliori, eta oso begirada bitxiaegin zion liburuzainak.–Zergatik galdetzen duzu hori? –galdetu zion

hark.–Monasterioaren historia irakurtzen ari nintzela

haren izena ikusi dut –esan zion gezur nabarmena–,Xemeno hark liburuak idazten zituela esaten zuen…–Bat idatzi zuen, eta Elizak kondenatu egin zuen.–Heretikoa zen?–Gezurrezko iragarlea zen –eta solaskideak jarri

zuen harridurazko aurpegiak susmo txar guztiak eza-batu izan balizkio bezala, jarraitu zuen–: Nire au-rreko liburuzaina Leirera nobizio iritsi zenerako osozaharra zen. Hark esan zidanez, Gaizkiak mendeanhartutako gizon baten itxura omen zuen. Honda-mendiak iragarriz eta zentzurik gabeko gauzak esa-nez ibiltzen omen zen batetik bestera. Bere azkenekourteetan mendiko haitzuloetan bakardadean bizi-tzera kondenatu zuten, eta idatzi zuen liburua dese-gin egin zuten.–Zer esaten zuen? –galdetu zion Johanek.Liburuzainaren aurpegia gogortu egin zen be-

rriro, eta susmoaren distira agertu zen haren begira-dan.–Kristau zintzo bati axola dakiokeenik ezer ez.

13

Page 12: Erregearen mezularia

Liburuzain zaharrak horrenbestez solasa etenzuen, eta galdetzen jarraitzeko gogoarekin utzi zuenJohan. Solas hark are sendoagoa egin zuen Johanekeskuizkribua abadeari ez emateko hartuta zeukanerabakia; ez zion axola bere arima bekatuan egotea,une hartan bertan hiltzen baldin bazen –Jainkoari ezzekiola nahi– zuzenean infernura joateko arriskua ba-zuen ere.Beste liburu asko bezala, Xemenoren liburua ere

suntsitu egin behar zen. Elizak deabruaren gauzatzatzeuzkan igarle-kontu guztiak, eta zigor astunen peankondenatuta zeuzkan igarleen, magiagileen, aztien,ijitoen eta etorkizuna irakurtzen ahalegintzen zirenguztien jarduera guztiak. Johanentzat, ordea, Allah-ren izena grabatuta zeukan bolizko kutxatxoa, mo-nasterioan gordetzen ziren altxor guztietan prezia-tuena bezain baliotsuak edo baliotsuagoak zirenidazki haiek.Aspaldiko kontuak ziren haiek dagoeneko. Bazi-

tuen urteak, urte asko, garai hauek txarrak bazirenaurki are txarragoak izango zirela ez jakiteko. Zan-tzuak, bidalitako seinaleak, gehiegi ziren dagoeneko,kontuan ez hartzeko. Fruituak erne baino lehenagortzen zen lurra; animaliak argalduta ibiltzen zirensoroetan eta belardietan, eta haien jabeak behinolaizandakoaren itzala baizik ez ziren. Santxo HandiaNafarroako errege zen garai oparoez gero ezer ez zenlehen bezala. Kroniketan miresmenez aipatzen zutenerrege hura, haren egitandiak eta konkistak goraipa-tzen zituzten eta, hura hil zenez gero mende eta erdi

14

Page 13: Erregearen mezularia

igaro izanagatik, herritarrek gogoan zeukaten orain-dik. Goseak, gerrak, izurriek eta heriotzak, Apoka-lipsiko lau zaldunek, izumena zabaldu zuten jendexehearen artean, pobre zirenak pobreago eginez etaaberatsak aberatsago.Hori dena zurian beltz idatzita zegoen Jakintzaren

liburuan. Johanek geroz eta argiago ikusten zuenhori, idazki hartako bertsoak ulertzera ohitu ahala.Eremutar hark iragarmen zorrotzez deskribatuak zi-tuen Nafarroako historiaren azkeneko ehun eta be-rrogeita hamar urte haiek markatu zituzten gertaerak:heriotzak, guduak, hitzarmenak… Xemenoren kro-nologiari jarraituz, Antso erregearen, izen berekozazpigarren eta Azkarra deituaren erreinuari zegokionhurrengo iragarpena; sei urte baizik ez zen erreinaldihura hasi zenetik: “Arrano beltza hegan abiatzen da,eta haren habia lehoiaren mende geratzen”.Arrano beltza Nafarroako erregearen zigiluan eta

ezkutuan agertzen zen ikurra zen; lehoia, berriz,Gaztelaren marka zen. Fraideak mingaina klaskatuzuen, tupina txiki bat urez bete zuen, sendagaiakprestatzeko erabiltzen zuen sutxoaren gainean jarrieta zain geratu zen.Santxo erregeak berrogeita sei urte zituela here-

datu zuen koroa. Gizon garaia zen, erraldoia, eta in-dartsua, azkarra; hortik zetorkion ezizena. Akita-nian eta Gaskoinian bere arreba Berengelarekinezkonduta zegoen Rikardo koinatuaren alde egin-dako arma-egitandietatik zetorkiola ere esaten zutenzenbaitek. Nola nahi zela ere, bere mendekoen batez

15

Page 14: Erregearen mezularia

besteko garaiera halako ia bi zuen gizon bat ezin izanzitekeen besteak bezalakoa. Herritar askok esatenzuten jentilen, gizakia mundu honetan azaldu bainolehen mendiotan bizi ziren izaki erraldoi haien on-dorengoa zela izatez; haien aztarren asko geratzen zi-ren oraindik ere leku askotan, Alotzako zelaian, esatebaterako, Aralar mendian, hantxe baitzegoen jentilbatekMurumenditik harrika botatako harkaitz handibat.Johanek irribarretxo bat egiten zuen, eta ez zuen

ezer esaten, nobizio gazteren bati elezaharretako izakihaiek aipatzen entzuten zionean. Santxo jauna osopertsonaia berezia zen, egia da hori, baina beste gi-zaki guztiak bezalakoxea, nahiz eta jende xeheakmila dohainez apaindu –batzuk egiazkoak, beste ba-tzuk ez hain egiazkoak–. Hura askoz gehiago kezka-tzen zuen legezko oinordeko baten arrastorik ere ezizateak. Andre Konstantza erregina oinordeko batekarri gabe hil zen. Etorkizunak, hodei mehatxaga-rriz estali berria zen zeru hark bezalaxe, ez zuengauza onik iragartzen. Jainkoak Nafarroako erregeaondorengorik utzi gabe eraman nahi baldin bazuen,arrotzen eskuetara joango zen baskoien lurraldea.Ehun eta hogei urte lehenago Iruñeko erreinua galduzen bezalaxe desagertuko zen; laurogei urte geroagoazaldu zen berriro, zatituta eta bidegabe ebatsita,Nafarroako erreinuaren izena harturik.Johan Izabakoak lapikotxoa sutatik kendu eta go-

por batera isuri zuen ura; hori baino lehen buzti-nezko ontzi batean gordeta zeuzkan hosto eta hazi

16

Page 15: Erregearen mezularia

nahaste bat jarri zuen han. Lurrean eseri zen gopo-rra eskuetan zuela, eta bere gogoetan murgildurik ge-ratu zen belar haien mugimenduari begira, urrinsendo batez hanpatuta zetorren lurrina arnasten zuenbitartean. Begiak itxi eta eginkizun hartan murgilduzen buru-belarri. Lurrin hark argitasun berezi bat ze-karkion burura eta inoiz baino zehazkiago eta zo-rrozkiago pentsatzen laguntzen zion. Jakintzaren li-buruan ikasia zuen hori ere. Behin baino gehiagotanpentsatu izan zuen hartaz baliatu izango zela Xemenobere eskuizkribu hura idazteko. Gaua egun bihurtzenzen; buruhausterik nahasienak ere aise konpon zi-tezkeen jostailu bihurtzen ziren; arazo hutsalak aldebatera utzi eta garrantzia zutenetan baizik ez zenkontzentratzen.Gau hartan ohi baino luzeagoa izan zen fraidea-

ren gogoeta, eta eguna argitu zenean gogoetan mur-gilduta zegoen oraindik ere. Monasterioko kanpaiakatera zuen gogoeta hartatik, goizeko lehenengo otoi-tzerako, primarako deia joz. Gaueko jarrera bereanzegoen oraindik, goporra eskuetan zuela. Nekez zu-titu zen, soinatalak beila luzeak lotuak bezala baitzi-tuen.–Ai, Johan… –esan zuen bere buruari ozen hitz

eginez–, hire gorputz errukarri horrek ez dik luzaroiraungo.Pergaminoak bildu eta ezkutalekuan gorde zituen

berriro. Zertan geratuko ote zen Jakintzaren liburuhura, gutxien uste zenean, halaxe izaten baitzen betihiltzeko ordua, Jainkoak bere aurrera deitzen baldin

17

Page 16: Erregearen mezularia

bazuen? Urte haietan guztietan behin baino gehia-gotan sentitu zuen bere sekretu hura beste fraiderenbati azaltzeko tentazioa. Aldekoak eta kontrakoakneurtu zituen eta, batez ere, kontu handiz aztertu zi-tuen bere erlijio-kideak, gazteenak batez ere, bainabat ere ez zitzaion iruditu, haien artean, gauza ho-rietarako fidatzekoa. Denbora aurrera zihoan, or-dea. Lehentxeago edo geroxeago norbait bilatu be-harko zuen. Ezin zuen utzi Xemenoren lan baliotsuhura edozein trauskilen eskuetara joaten edo libu-rutegiko apaletan galtzen, beste hainbat obra be-zala, saguek edo hautsak janda bukatzeko.Berandu iritsi zen otoitzera. Fraideek denboratxoa

zeramaten antzinako salmoak kantatzen bera kape-ran sartu eta bere lekura joan zenerako. Seguru ze-goen inork ez ziola hori kontuan hartuko, dagoenekozaharra zelako eta jende guztiak zekielako, gainera,erabat ahazten zuela denbora monasterioko ospita-leari halako ospea ematen zioten sendagai haiek pres-tatzen buru-belarri aritzen zenean, monasteriokofarmazia, izan ere, nekez bai nekez iristen zen Nafa-rroako zoko guztietatik etortzen zitzaizkion sendagai-eskariei erantzutera.Berriro bere gelara itzuli zenean, Johan Izaba-

koak luma hartu, tinta-ontzian sartu, eta mezu laburbat idatzi zuen pergamino mehezko zatitxo batean;bildu, lakratu eta usategira joan zen. Denbora beharizan zuen bila ari zen usoa aurkitzeko; lepoaren in-guruan zinta gorri bat zuen uso bat zen; eta mezuaeskuineko hankan lotu zion.

18

Page 17: Erregearen mezularia

–Ez galdu bidea eta ez zaitzala belatzak harrapa–esan zion, hegan bidali baino lehen hegalak laz-tanduz.Denboratxo bat egon zen usoak zerurantz hegan

nola egiten zuen, bere gainean bira batzuk egin etamendirantz nola abiatzen zen ikusten.

19