Errege zorria

24
Errege Zorria Itziar Zubizarreta - Jon Zabaleta

description

Errege zorria Itziar Zubizarreta Jon Zabaleta

Transcript of Errege zorria

Page 1: Errege zorria

Errege ZorriaItziar Zubizarreta - Jon Zabaleta

Page 2: Errege zorria
Page 3: Errege zorria
Page 4: Errege zorria

© Koldo Mitxelena Kulturunea eta Galtzagorri Elkartea© Moldatzailea: Itziar Zubizarreta© Ilustrazioak: Jon Zabaleta

Fotokonposaketa eta inprimaketa: ITXAROPENA S.A. • Araba kalea 45 • 20800 ZarautzISBN: 978-84-615-8896-1L.G.: SS - 849/12

Errege ZorriaItziar Zubizarreta

Jon Zabaleta

Page 5: Errege zorria

Page 6: Errege zorria

–6–

Urrun urruneko lurralde batean, jauregi eder bat zegoen; bertan bizi ziren errege erregina eta haien alaba, printzesa. Jauregi hartan aberastasun han-

diak zeuden baita gauza ikusgarriak ere, baina erregeak beti gauza gehiago erosi nahi izaten zituen: lanparak eta oihalak, harri-bitxiak eta trepeta harriga-rriak... Jauregian dirua gordetzeko kutxatzar bat ere bazuten, baina erregeak gauzaren bat erosten zuen bakoitzean kutxa hura hustu, hustu eta hustu egiten zen. Gehienetan huts-hutsa egoten zen hura eta erregeak asmakizun politak sortzen zituen kutxa berriz ere diruz betetzeko.

Printzesa ere aita bezalakoa zen; haren gelan soinekoak eta pitxiak, jostailuak eta ontzi txikiak metatzen ziren hemen eta hor. Printzesak gauza bitxi bat ikus-ten zuenean, hor hasiko zen: “hura nahi dut eta hura nahi dut eta hura nahi dut…” Gurasoek neskak nahi zuena erosi arte.

Goiz batean, erregina printzesaren ilea orrazten ari zela, sekulako garrasia en-tzun zen jauregi osoan:

– Aaaaa, zorri bat!

–6–

Page 7: Errege zorria

Page 8: Errege zorria

–8–

Printzesak inoiz ez omen zuen zorririk ikusi, eta berehala hasi zen: “nirekin gorde nahi dut, nirekin gorde nahi dut, eta nirekin gorde nahi dut”. Erregi-

nak: “ezetz, ezetz eta ezetz” eta printzesak: “baietz, baietz eta baietz”… Gorde behar izan zuten zorria.

Zorri hura bizitzeko kaxatxo polit bat egin zuten eta aurrerantzean, printzesak txokolatea ematen zion gosaltzeko, garbantzuak eta odolkia bazkaltzeko eta pa-tata tortilla afaltzeko. Eguna joan eta eguna etorri, gure zorria handitu, handitu eta handitu egin zen eta txikia geratu zitzaion kaxatxo polit hura. Saski handi batera pasatu behar izan zuten orduan; baina zorriak txerrikume baten tamaina hartu zuen eta gure printzesak orduan, bere zorria lepotik lotu eta, txakur txiki bat balitz bezala, ibiltzen zen jauregi osoan gora eta behera paseatzen.

Baina animaliak handitzen, handitzen eta handitzen jarraitu zuen, zoritxarreko egun batean lehertu egin zen arte. Hura atsekabea eta nahigabea!

Errege-erreginak agindu zuten zorria berehala lur azpian sartu behar zutela. Gure printzesak “ezetz, ezetz eta ezetz” esaten zuen bakoitzean, gurasoek “baietz, baietz eta baietz” erantzuten zioten. Alferrik!

–8–

Page 9: Errege zorria

Page 10: Errege zorria

–10–

Printzesak bere gelan gorde zuen zorria. Baina egun gutxi barru, zorria usain txarra botatzen hasi zen, gero eta gehiago, eta gero eta gehiago. Kiratsak

jauregi osoa hartu zuenean, errege-erreginak ideia mordo bat azaltzen zizkioten printzesari egunero, ea zorria jauregitik ateratzea lortzen ote zuten. Egun batean aitak ideia paregabe bat izan zuen:

– Zorriari azala kendu eta haren larruaz danbor bat egin dezatela!

Printzesari ondo iruditu zitzaion aitak esana; batetik, zorri kuttuna ondoan edu-kiko zuelako eta gainera, bera ere, zorriaren kiratsaz nazkatuta zegoelako.

Danborra egin zuten bada eta hura gerrian lotuta printzesa ibiltzen zen jauregi osoan danborra jotzen eta zorriaz oroitzen:

– Tarrata pata-pan, tarrata pata-pan, tarrata pata-pata-pata-pata-pan…

–10–

Page 11: Errege zorria

Page 12: Errege zorria

–12–

Behin batez, alabak bere amari esan zion:– Nork igarriko luke danbor hau zorri larruz egina dagoela?– Inortxok ere ez luke hori igarriko.– Erantzun zion amak.Erregeak entzun zuen ama eta alabaren arteko solasaldia, eta hausnartzen hasi zen… “Aspaldi honetan, diru gehiegi gastatu dugu txorakerietan, eta diru kutxa huts-hutsik dago, nola edo hala bete beharko dugu…” Hurrengo goizean, jau-regiaren atean iragarki bat azaldu zen:“Printzesaren danborra zerez egina dagoen asmatzen duenak sari handi-handi bat jasoko du. Parte hartu nahi duenak diru poltsa bat utzi beharko du.” Aulki eder batean esertzen zen erregea, erregina alde batean eta printzesa bes-tean. Jende asko eta asko inguratu zen sariaren bila. Diru poltsa kutxan utzi eta printzesa hasten zen:– Tarrata pata-pan, tarrata pata-pan, tarrata pata-pata-pata-pata-pan…Eta amak edota aitak galdetzen zuten:– Zerez egina da gure alabaren danborra?Batek erantzun zuen zerri larruzkoa zela, beste batek berriz, azeri larruz egina zela, baten batek zaldirena, besteren batek oiloarena…Inork ez zuen igartzen ordea, erantzun zuzena zein zen. Erregearen kutxako aberastasunak bitartean, handitu, handitu eta handitu egin ziren…

–12–

Page 13: Errege zorria

Page 14: Errege zorria

–14–

Jauregian utziko ditugu erregea, erregina eta printzesa bere danborra jotzen. Eta kontatuko dizuet handik ez oso urruti gertatzen ari zen beste kontu bat. Bazen

gizon bat gurasoen ondoan gehiago bizi nahi ez zuena nagusitu egin zelako. Egun batean, bere etxetik abiatu zen mundua ikustera, fortuna aurkitzeko asmo-tan. Bidean, gizon bat aurkitu zuen lurrean etzanda eta belarria lurrean itsatsita. – Zertan ari zara hor?– Belarra nola handitzen den entzuten ari naiz.– Ez duzu belarri txarra. Etorriko al zinateke nirekin aberastasun bila?Baietz esan zion belarri-luzeak eta pozik abiatu ziren nagusia eta belarri-luzea aurrera eta aurrera. Biak beren bidean zihoazelarik beste gizon bat aurkitu zuten oihan baten ertzean. Honek arbola handi eta lerdenak erroetatik ateratzen zi-tuen, belar izpiak balira bezala. Gizonaren indar izugarria ikusita, beste biak, harriturik, zertan ari zen galdetu zioten:– Hamabi dozena enbor hartuta, zama handi bat egin eta erregearen hirira joango naiz hauek saltzera.Nagusiak berehala proposatu zion elkartzea, hiruren artean fortuna errazago topatuko zutela hartara. Indartsu hura ere elkartu zitzaien eta abiatu ziren bi-dean aurrera, joan eta joan.Laugarren bat ere topatu zuten errekasto batean, aurpegia garbitzen.– Zertan ari zara?– Hementxe, neure burua txukuntzen. Hirira joan behar dut bazkal ordurako eta itxuran jartzen.– Bazkal ordurako? Berandu zabiltza horretarako.– Nire zango handi hauekin, ordu laurden batean, herriko plazan izango naiz.Hanka-luzeari ere eskaini zioten, noski, koadrilarekin batera abiatzea. Beraz, lau lagunek egin zuten hirira bitarteko ibilbidea, ttapa-ttan ttapa ttapa ttan.

–14–

Page 15: Errege zorria

Page 16: Errege zorria

–16–

Hirira iritsi zirenean segituan entzun zituzten danborrari buruzko txutxu-mutxuak: printzesak danbor bat bazuela eta inork ez zuela asmatzen zer-

taz egina zen. Nagusiak ostatua hartu zuen jauregiaren ondoan. Belarri-luzeari agindu zion jauregiaren aldeko leihoan jarri eta erne-erne entzutea han esaten ziren guztiak. Ilunabarrean, hitz eta pitz hasi ziren errege-erregina jauregi al-dean:

– Hau diru mordoa, danbor honekin aberastu egingo gara!

– Oraindik ere asko eta asko bilduko dugu, noski! Inork ez du asmatuko danbor hau zorri larruz egina dagoenik…

Solas hauek belarri-luzeak beste guztiei azaldu zizkien eta biharamunean, lauak joan ziren jauregira.

– Tarrata pata-pan, tarrata pata-pan, tarrata pata-pata-pata-pata-pan…– Hasi zen printzesa danborra jo eta jo.

Eta gure nagusiak berehala esan zuen:

– Errege jauna, danbor hori zorri larruz egina da.

–16–

Page 17: Errege zorria

Page 18: Errege zorria

–18–

Hura zalaparta! Jende guztia hasi zen “Aaaa, eta eeeee… “ Baina erregea eta erregina isil-isilik ikusita, printzesa txikiak esan zuen:

– Bai, bai, gizon horiek asmatu dute!

Erregeak, emandako hitza bete behar zuen, baina ordura arte bildu zituzten diru guztiekin ez zuten nahikoa. Nagusiak orduan gauza bitxi bat proposatu zion:

– Begira. Gure lagun honek, bizkar-gainean eraman dezaken zama guztia har-tuko dugu. Ondo iruditzen al zaizu?

Erregeak baietz esan zien berehala, baina indartsuaren gainean zakuak eta za-kuak jartzen hasi zirenean, eta honek gehiago eta gehiago eskatzen zuela ohar-tzean, gudariei deitu eta agindu zien gizon harrigarri haiek preso sartzea.

–18–

Page 19: Errege zorria

Page 20: Errege zorria

–20–

Orduan korrikalaria abiatu zen eta haren atzetik gudariak, hura harrapatu ezin. Beste hiru lagunek lasai-lasai egin zuten bidaia eta leku ilun baten

babesean geratu ziren. Aberastasunak kontatu eta gudariek atzera noiz egingo zain geratu ziren. Berehala ikusi zituzten gudariak jauregiko bidean, korrika-laria ezin harrapatu. Baina hirurek ondo gorde zuten haien burua eta gudariak desagertu zirenean, berriz ere atera ziren bidera korrikalariarekin elkartu eta aberastasun guztiak banatzera.

Han geratu ziren errege-erregina, eta haien printzesa bere danbor maitearekin.

– Tarrata pata-pan, tarrata pata-pan, tarrata pata-pata-pata-pata-pan…

–20–

Page 21: Errege zorria

Page 22: Errege zorria
Page 23: Errege zorria
Page 24: Errege zorria