ERDI AROA 5. B

38

Transcript of ERDI AROA 5. B

Page 1: ERDI AROA 5. B
Page 2: ERDI AROA 5. B

AURKIBIDEA

1.­ ERDI AROAREN HASIERA ETA BUKAERA

2.­ ERDI AROA EUSKAL HERRIAN

3.­ INBASIOAK: BISIGODOAK  ETA FRANKOAK

4.­ MUSULAMANAK ETA AL­ ANDALUS

5.­ ERRESUMA KRISTAUA

6.­ GIZRTE ANTOLAKETA

7.­ FEUDOAK: HERRIAK ETA HIRIBILDUAK

8.­ GREMIOAK ETA LANBIDEAK

9.­ ZALDUNAK  ETA GAZTELUAK

10.­ ARTEA: ERROMANIKOA, GOTIKOA ETA MUDEJARRA

11.­ DONE JAKUE BIDEA

12.­PERTSONAIA OSPETSUAK

Page 3: ERDI AROA 5. B

ERDI AROAREN HASIERA ETA BUKAERA

ERROMATAR IMPERIOAREN AMAIERA

III.mendetik aurrera Erromatar inperioa ahulduz joan zen. Armadakindarra galdu zuen eta imperioaren mugak babesgabe gelditu ziren.

Inperioa v.mendean Europako iparraldetik eta ekialdetik etorritakohainbat herrien erasoa jasaten hasi zen;herri erasotzaile horiek herrigermaniarrak ziren.

476. urtean, azken enperadorea erromatarra garaitu eta inperioa erresuma txiki independentetan banatu zen.

Erdi Aroa hasi zen erromatar inperioa erori zenean: V. Mendean.

GURUTZEA ETA ILARGIERDIA

Erdi Aroaren hasieran, Erromatar inperioak behea jo zuen eta herri germaniarrak nagusi izan ziren denbora labur batez. Ondoren, bi zibilizazioak banatuzuten mendebaldeko mundua. Alde batetik, zibilizaziokristaua zegoen, eta bestetik, islama. Zibilizazio bakoitzakbere bizi modua, pentsa moldea eta antolaketa politikoazituen.

Zibilizazio kristaua iparraldean finkatuta zegoen; bereerligioa kristautasuna zen eta ikurra gurutzea. Zibilizaziokristauaren barruan ia Europako erresuma guztiak sartzenziren.I slama, berriz, Iberia Penintsularen hegoaldean, Afrikaren iparraldean eta Ekialde Hurbilean zegoen hedatuta.Erlijio musulmanak zuten, ilargierdia ikurtzak, eta agintariak kalifa zen.

Page 4: ERDI AROA 5. B

Bi zibilizazio horiek Penintsulan batera egon ziren 711. urtetik 1492  urtera arte; hots, zazpiehun urtez baino gehiago.U rte horietan, bi zibilizazioen arteko harremanek gora behera izan zituzten. Batzuetan, ituinak egin zituzten kristauek eta musulmanek; beste batzuetan, ordea, borroka izan zuten, biek zenbait lekutan agindu nahi zuttelako. Erresuma kristauek hegoaerantz jo zuten,l urralde osoa berriz konkistatzekoz asmoz. Orduan,g erra ugari piztu ziren.

BORROKA PENINTSULAKO LURRENGATIK

     Musulmanek Penintsularen hegoaldeko lurrak hartu zituzten. Kristauak, ordea, iparraldeanbildu ziren eta erreinu berriak sortu zituzten.

Erreinu kristauek, apurka – apurka, lurrak kendu zizkieten Al­ Andaluseko musulmanei.

IX.mendearen hasieran zabaldutako berriaren arabera,Galizian Santiago apostoluren hilobia aurkitu zuten. Berrihorrek Europa osoko erromesak erakarri zituen eta horiekegindako bideari Santiago rako Done Jakue bidea esanzitzaion.

XV. mendean, gerra asko egin ostean, erreinu kristauek aurrera egin zuten hegoalderako bidean. Granadako erreinu musulmana bakarrik geratzen zitzaien konkistatzeko.

Errege   Katolikoek   1.492an   konkistatu   zuten   Granadako   erreinua   eta   horrekin   juduakpenintsulatik bota zituzten. Urte berean, Kolonek Amerikan aurkitu zuen.

 

GAZTELUETAKO BIZITZA GAZTELUETAKO BIZITZA 

Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen.       

Txikitatik, nobleen eta zaldunen semeek ehizan, zaldi

gainean ibiltzen eta burrukatzen ikasten zuten.

Hamabi urterekin ezkutari izendatzen zuten eta 

Page 5: ERDI AROA 5. B

armak erabiltzen ikasten zuten. Hemezortzi 

urterekin  zaldun izendatzen zuten.

Zaldunen eta nobleen alabek ikasi behar 

zuten gerlariek emazteak izateko. 

Hauek senarrari adorea emateaz gain,   seme­alabak hezi eta gaztelua zaindu beharzuten.

Nobleen aisialdiko jolasak ehiza eta torneak ziren.

Musukariek eta akrobatek gazteluko biztaldeak alaitu egiten zituzten.Trobatzaileeketa koblakariek zaldunen jestak kantatzen zituzten.

NOLA EDO ZERGATIK BUKATU ZEN ERDI AROA?

Zaila   da   esatea  zein  urtetan     bukatzen  den  Erdi  Aroa   baina  Kolonek  Amerikaaurkitzen duenetik bukatu dela esan dezakegu. Gainera,  beste ekintza batzuk eregertatu ziren Erdi Aroarekin bukatzeko: izurritte beltza  (herri askotan  jende askohil egin zen) eta ekialdeko musulmanen inperioa ere bukatu zen.

ANARTZ ARRI eta NORA VAZQUEZ

Page 6: ERDI AROA 5. B

ERDI AROA EUSKAL HERRIAN

V.mendean, Europako iparraldetik etorritako barbaroen talde batzuek Erromatar inperioarenlurraldeak eraso zituzten. Talde horien artean bisigodoak zeuden eta hauek iberiar penintsulakonkistatu zuten. 

BARBAROAK EUSKAL HERRIAN 

Bisigodoak Frantziako hegoaldetik sartu ziren, hau da, ipar Euskal Herriko lurraldeetatik, eta Gasteizeraino iritsi ziren. Frankoek VI. mendean bisigodoak Ipar Euskal Herritik bota zituzten. Iberiar penintsulako euskal lurraldeetako biztanleek bisigodoen kontra borroka egin zuten.

PENINTSULAREN IPARRALDEKO MENDIETAN ZENBAIT ERRESUMA,KONDERI ETA JAUREGI ERATU ZIREN.

Musulmanak Penintsularen alderik beroenean jarri ziren bizitzen, baina ia ez zen musulmanik iritsi iparraldeko mendi ingurunetara. Euskadi ez zuten okupatu ,ez baitzen oso leku erakargarria.

Denborak aurrera egin ahala, mendietan bizi ziren kristauek erresuma,konderri eta jauregiak eratu zituzten, horrela sortu ziren Leon,Gaztela Nafarroa eta Aragoiko erresumak, Kataluinako Konderriak...  Erresuma horiek hegoalderantz hedatuz joan ziren, pixkanaka XI.mendean.

Page 7: ERDI AROA 5. B

MERKATARITZA EUSKADIN

Euskadiko portuetatik abiatzen ziren esportazioek asko egin zuten gora Erdi aroa. Merkataritzako mugimendu horiek funtsezkoak izan ziren gure ekonomiarako. Artilez, burdinaz, zerealez edo  beste elikagaiez kargaturik etortzen ziren ontziak.

GIZARTE BOTEREA

Kristau ­erresumetako gizartea taldetan banatzen zen: noblezia, kleroa eta nekazariak.

Noblezia: zaldunek osatzen zuten, erregeren basailu ziren. Gazteluetan biz ziren eta gerra zuten jarduera nagusi. 

Kleroa: apezpiku, abade, apaiz, monjen eta mojek osatzen zuten. Monasterioetan bizi ziren eta  kultura eta otoitz egitea ziren haien egitekoak.

Nekazariak: herrixketan bizi ziren, eta lurrak lantzen zuten.

 

ERDI AROKO BIZIMODUA

Biztanle gehienak herrixketan bizi ziren eta nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten zuten. Lurrak eta abereak dorretxeetan bizi diren jauntxoenak ziren. Jauntxoak soldaduak zituen nekazariak babesteko eta nekazariek nekazaritzako produktuekin ordaintzen zioten. Antolamendu sistema horri  feudalismo deitu zitzaion.

Page 8: ERDI AROA 5. B

Bizkaiko Jauregia jauntxoen esku zegoen Erdi Aroan.

Gero, Lapurdi,Nafarroa Behera eta Zuberoa Nafarroako erresumaren barnean zeuden IX. Mendean.       

NAFARROAKO ERRESUMA

Nafarroako klanak elkartu egin ziren eta Eneko Aritza errege izendatu zuten.  Nafarroako erregeek arabiarren kontra egin behar izan zuten borroka beraien lurraldeak mantentzeko. Beranduago,  erresuma asko hedatu zen, Aragoitik Leoneraino eta Lapurditik Gaztelaraino euskal probintziak barne. 

MADDI TIFE eta MAORE TOLOSA

Page 9: ERDI AROA 5. B

INBASIOAK: BISIGODOAK  ETA FRANKOAK

Bisigodoen erresuma egun hego­mendebaldeko Frantziako zati batean eta Iberiar penintsulan V. eta VIII. mendeetan zehar izandako erresuma izan zen. 

Walia erregeak zuzendutako bisigodoek erromatarren kontrolpean zegoen Akitanian sortu eta Iberiar penintsula osora zabaldu zen. 400.urte  inguruan,  erromatar inperioa  Europako iparraldetik  zetozen germaniar herrien erasoak  ari zen jasaten, zenbait urtez.Bisigodoak ziren herri horietako bat. Hispaniara etorri eta erresuma bat sortu zuten. Toledo hiriburu bihurtu zuten. 

Page 10: ERDI AROA 5. B

VI.   menderako  frankoek  Galian   zeuzkaten   lurraldeak   jadanik   konkistatuakzituzten, Frantziako kostaldean zegoen lerro bat izan ezik. Hala ere, mende horrenbukaeran Iberiar penintsula kontrolpean zuten, suebiarrak eta baskoiak menderatueta gero.

716an Marokotik  ateratako  islamiar  gudarosteek  erresuma osoa konkistatu  zuteniparraldea,     baina   kristauen   eskuetan   geratuz.   Horrela,   Asturiasko   erresumakordezkatu zuen, lehendabiziko buruzagia Pelaio izeneko godoa izanik.

Bisigodoen agindupean , erromatarrek lortutakoaren  gainbehera egin zuten, bai merkataritzan eta eskulangintzan ere.  Landa ingurunearen lanetan eta haren jardueraren inguruan, hau da, nekazaritzak eta abeltzaitzak aldiz, gora egin zuen.

Bisigodoak ariotar kristauak ziren, eta hispano­erromatarrak, berriz, kristau katolikoak. Gainera, herri bakoitza bere legeak zituen. Erresumari batasuna ematearen aldera, Rekadero I.a eeregeak alde batera utzi zuen bere erligioa 589.urtean eta katolisis mora bihurtu zen, eta harekin batera, herri bisigodo guztia.Gerora, Resesvitoren erregealdian, lege komunak egin zituen bisigodoentzat eta hispano­erromatarrentzat.

Toledoko erresuma kohesionatzeko ahaleginak egin zituzten arren, ohikoak izan zirengerra zibilak. Izan ere , errege titulua ez zuen semeak aitarengandik  oinordetzan hartzen  zuen ; erregea hautatu egiten zuten. Erregeak  ohitura hori aldatzen saiatu ziren eta boterea eskuratzeko liskar asko eragin zituen.

XI.mendean zehar,penintsulako ipar aldeko errege kristauek musulmanei eraso egineta gure lurrak  Nafarroko  erreinuaren  esku geratu ziren.Ondoren,XII. Mendean,Gastelako erreinura igaro ziren.

XIV.mendean, gerrak, izuriak eta uzta txarrak nagusitu ziren euskal lurraldeetaneta

Page 11: ERDI AROA 5. B

Gastelako erreinu osoan.Krisi horrek XV.mendera arte iraun zuen.

Bisigodoak  metalesko objetuak eta bitxietara adituak ziren.

CRISTIAN AGUIRRE ETA MARTXEL CORTIJO

Page 12: ERDI AROA 5. B

MUSULMANAK  ETA AL ANDALUS

Penintsula inbaditu zuten arabiarrek erlijio islamikoa zuten. Mahomaren jarratzaileak ziren eta horregatik deitzen zaie mahomatarrak edo musulmanak. 

711. urtean, armada musulman bat Afrikatik Iberiar penintsulara  iritsi zen, eta erresuma bisigodoa inbaditu zuen. Urte gutxiren buruan, iberiar penintsula osoa eta balear uharteak konkistatu zituen. Lurralde horri Al Andalus jarri zioten izena eta Kordoban ezarri zuten hiriburua.

Hasieran Al Andalus emirreria izan zen; hots, emir batek gobernatutako probintzia zen.                      

Duela ia 1300 urte, musulmanak Afrikaren   iparraldetik penintsulara iritsi ziren eta u rte askotan egon ziren bertan bizitzen, 1492an erabat kanporatu arte. Gaur egun badira beste kultura batzuetako emigratzaileak gure artean bizitzen.

Arabian, Mahomaprofeta besteerligio batzabaltzen hasizen, VII.mendearenhasieran:  islama.Mahoma hilzenean , erligio horretako fededunek musulmanak erlijio hori azkar zabaltzeari ekin zioten. 

Musulmanek zibilizazio distiratsu bat garatu zuten. Antziaroko greziaren eta erromaren   inordea hartu zuten,eta mendikuntzari, matematikari eta filosofiari buruzko ezagutza zabaldu zuten Europan.

Page 13: ERDI AROA 5. B

Islama musulmanen erlijioa da eta Arabian sortu zen VII mendean Mahoma jainko bakar baten existentzia aldarrikatzen zuen;  Alarena hain zuzen. Alaren doktrina Koranean dago bilduta, musulmanen liburu sakratuan. 

X.mendetik aurrera, Al Andaluskulturagune handia bilakatu

zen. Hirietan, mediku, idazle,astronomo, matematikari etafilosofo garrantzitsuak bizi

ziren. Adibidez, Aberroes eta Maimonides. 

Al Andalus garaiko hainbat aztarna  dituzte espainar estatuko gaur egun kulturek. Euskarazko zenbait hitzek, esate baterako, arabiar jatorria dute: alkate, azoka, arroa(neurria), gutun...  

Era beran, gastrono miako zenbait jaki, adibidez, almendra­gozokia ...eta zenbait eraikin mota ere, adibidez, patiodun etxeak  andalustar kulturatik jaso diren zenbait gelei esaten zaie.

Etxe musulmanek zenbait gela izaten zituzten, barrualdeko patiora begira. Zenbait patiotan, gainera, putzua edo iturria izaten zen. Familia aberatsek  landetxeak zituzten, hiriaren kanpoaldean, baratzeekin eta lorategiekin.

Page 14: ERDI AROA 5. B

Hirigunea, mendia, oso zalapartatsuaizaten zen egunez. Musulmanak

azokara edo mezkitara joaten ziren, baieta bainuetxe publikoetara ere, beren

burua garbitzeko eta itxura zaintzeko.

Musulmanek laborantza tenknikaberriak sartu zituzten. Putsuak egiten

zituzten, bideak eta errekak egitenzituzten, ekialdetik landareak ekarri

zituzten, adibidez: arroza, limoiondea  eta laranjodoa. 

• Bere erlijioak dio musulmanek egunean bost aldiz,  beren jarduerak eten eta otoitz egin behar dutela. Ostiraletan mezkitara joaten dira, denek batera otoitzegitera.

OMAR THIOR, IBON IGARTUA eta CALEB VASQUEZ

Page 15: ERDI AROA 5. B

ERRESUMA KRISTAUA

Kristauen­erresuma honela sortu zen:Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauek  gogor egin zieten  aurre  konkistatzaile musulmanei.

Kantaurialdeko kristauek Pelaio izena zuen noble bisigodo bat hartu zuten errege; eta Asturiasko Erresuma sortu zuten, 722an.Narancoko Santa Maria, Asturiasen. Asturiaseko errege­ erreginen jauregi bat izan zen. 

Garai horretan erresuma asko izan ziren: Nafarroako  Erresuma,  Kataluniakoa   eta  Aragoiko  Erresuma.Zortzi  mendetanzehar  Erresumak borrokatu  ziren.711.urtean,  musulmanek Erresuma Bisigodoainbaditu zuten eta Iberiar penintsularen zati handi bat konkistatu  zuten. Hartuzuten lurraldeari Al Andalus izena jarri zioten. Iparraldean bizi ziren kristauek gogor egin zieten aurre,eta erresumatan  eta  konderritan antolatu.Garai horretako nobleen eta erregeen helburu nagusia bakarra zen:   Musulmaneilurrak   kentzea   eta   nekazari   kristauakmusulmanen lurrean jartzea.Erresuma hoietanbizitza   oso   gogorra   zen   nekazaritza   pobreazelako eta komertzioa eskasa.Nekazariek osoetxe   pobreak   zituzten,ate   bakarrarekin   etaleihorik gabe. Ez  zuten altzaririk eta lurreanegiten   zuten   lo,bero­bero   egoteko   egindakosuaren   inguruan.Nekazariek   ilarrak   egositaeta   beste   horrelako   hainbat   gauza   jatenzituzten.Herrixka kristauak soroz eta basoz inguratuta

zeuden.Herrixketan ehun edo berrehun laguninguru baino ez ziren bizi.

Page 16: ERDI AROA 5. B

Kristau erresumak eta Al Andalus elkarrenondoan bizi ziren zortzirehun urtez.Merkataritzan aritu etaezagutzak trukatu zituzten, baina borrokan erearitu ziren.

GURUTZADAK

Gurutzadak XI. eta XIII. Mendean  artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzuk izan ziren, musulmanei Lur Santuak kentzea helburu zutenak.

Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta AitaSantuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.

HAIZEA GOMEZ ETA UNAX UBETAGOYENA

Page 17: ERDI AROA 5. B

ERDI AROA :GIZARTE ANTOLAKETA

ERREGEAK:Erregea  goi­mailako noblea zen. Erregea guztien jauna zen, eta ez inoren basailua. Bere gainetik ez zeukan inor, Jainkoa ez bazen. Erregea zen erresumako buruzagi militar gorena, gerrak zuzentzen zituena, eta bere agintepean zeuden erresumako gaztelu, gotorleku... Noble boteretsuenak (kondeak, dukeak eta markesak) erregearen zuzeneko basailuak ziren, baita elizako goi­karguak ere (gotzainak eta abadeak). Harreman­sare konplexu horren jatorria lurraldearen konkistan eta defentsa zegoen, eta baita nekazariei kendutako errenten banaketan ere.

NOBLEAK:    Herria armekin defendatzeko ardura zuten. Talde pribilegiatuak ziren, beraz ez zuten lan egiteko ardurarik. Gerlariak ziren lanbidez, ez zuten ekoizpen­jarduerarik egiten, eta ez zuten zergarik ordaindu behar. Noble guztiak ez ziren maila berekoak. Bi noblezia mota bereizten ziren: goi­noblezia eta behe­noblezia.Behe­noblezia zaldunek osatzen zuten ;erregearen basailu ziren. Gazteluetan bizi ziren eta gerra zuten eginkizun nagusi.

Goi­mailako nobleak erregeen basailu zuzenak ziren. Erregeak emandako feudoetatik bizi ziren; jakina, feudo horiek oso handiak ziren. Dukeek eta kondeek osatzen zuten goi­mailako noblezia. Erregearen kontseiluko kideak ziren; erregeak, gobernuko erabakiak hartu baino lehen, aholkua eskatzen zien. 

KLEROAK:

Kleroa apezpiku, abade , apaiz ,monja eta mojek osatzen zuten eta monasterioetan bizi ziren. Kultura eta otoitz egitea ziren haien egitekoak eta erlijio bizitzari emandabizi ziren. Kristauek botere handia lortu zuten Erdi Aroan .Klerikoek ez zuten zergarik ordaindu behar, ezta zenbait lege bete behar ere. Fededunen dohaintzei esker(uste zuten horrela zerua irabazita zutela), elizak lursail asko lortu zituen. 

Page 18: ERDI AROA 5. B

Gainera, nekazariei hamarrenak eta beste zerga batzuk kobratzen zizkieten, eta haiek guztiak diru­sarrera garrantzitsuak osatzen zituzten. Elizako goi­karguek jaun feudalak balira bezala administratzen zituzten jabetza ikaragarri haiek. Gainera, Erdi Aroan kulturaren ardura ere beren esku zegoen.

NEKAZARIAK   :

Erdi Aroan, biztanleriaren gehiengoa nekazaria zen eta herrixketan bizi zen. Baina XIII. Mendean ,komertzioaren hazkundeari esker, hiriak hazi egin ziren. Nekazariek lur lehorrez egindako etxeetan bizi ziren. Teilatuan lastoa edo kanabera jartzen zuten. Etxebizitza hauetan gela bat baino ez zegoen eta bertan bizi zen familia guztia. Nekazarien lanak oso gogorrak ziren, hauen tresnak ez ziren batere aurreratuak, antzinako lurra lantzeko lanabesak erabiltzen zituzten eta ongarria ez zen oso ugaria. Nekazarien elikadura ez zen nahikoa haiek egiten zuten lanerako. Garia eta artoa (ogia,opila) lekariak eta zopa urdaiarekin edo haragiarekin. Lurretik hartutako produktua ez zenez nahikoa eta sarri baino sarriago uztak eskasak          zirenez goseteak eltzen ziren. Garai hauetan heriotzak nagusiak ziren.

KERMAN IGUIÑIZ ETA OLATZCARRERA

Page 19: ERDI AROA 5. B

FEUDOAK: HERRIAK ETA HIRIAKSISTEMA FEUDALA:

Sistema   feudala   edo   feudalismoa   da   Erdi   Aroko   Europak   garatu   zuen   sistemapolitiko   eta   militarra   deskribatzeko   erabiltzen   den   terminoa.   Beraien   jatorriafrankoetatik   dator,   frankoek   agintari   edo   jauntxo   bati   fideltasuna   zen   eginziotenekoa, babes eta zarien truke. 

FeudalismoaErdi   ArokoEuropakosistemapolitiko,ekonomiko eta soziala   izan zen,  IX­XV. mendeen artean  iraun zuena.  Erreinuakkonderri eta jaurerri txikiagoetan banatuta zeuden, non jauntxoek beraien basailueibabesa   ematen   zieten.   Basailuek,   trukean,   zergak   eta   tributuak   ordaindu   beharizaten zituzten, jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal haiek nobleak edotaElizako kide ziren, eta erregearekin menpekotasun erlazio bat zuten, handiagoa edotxikiagoa izan zitekeena.

HIRIEN JATORRIA: 

Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoko herri barbaro inbasioetan datza; baita  nekazaritzaren nagusitasunean eta gizartearen kontzeptu piramidalean.

Page 20: ERDI AROA 5. B

HIRIEN  HEDATZEA:

1000. urtetik 1300.era arte, hirien   europar askoren joera oso mota desberdina izanzen. Hirien zabalkuntza XI. mendean hasi zen. Hiriak etengabe hazten joan ziren.1300 aldera, hirukoiztu edo laukoiztu egin zen hirietako biztanleria. 

Egungo   historialariek   uste   dute     hirien   hazkundea   izan   zela     nekazaritzarenhazkundeagatik   eta  horren  ondorioz,     eskualdeko  azokan   sorrera   sortu  ziren   etajendea   nekazariak   hirietara   bizitzera   joan   ziren.

Hiriak harresiz inguratuta zeuden; hiriko gobernadorea alkazarrean bizi zen, jauregigotortu batean. Kaleak estuak eta luzeak ziren. 

Erdi   Aroko   hiriek   garrantzia   artu   zuten   XII.   Mendetik   aurrera.   XIIImendetikaurrera,   mendebaldeko   Europaren   zati   handienean,   hiriak   suspertzen   hasi   zirenberriro.  Nekazaritzan ekoizpena hobetzeak demografiaren hazkundea ekarri  zuen,elikagaiak ugaritzeak hilkortasuna jaitsarazi egin baitzuen. Era berean, elikagaiaksobera zituztenez, lan­banaketa zehazten joan ziren, merkataritzak eta artisautzakaurrera egin zuten eta horrek guztiak hiriak birsortzea eragin zuen.

Merkatariak lekuseguruetan,herrixkazaharretakoharresieninguruan, kokatuziren,   nekazaritzako   eta   artisautzako   gaiak   salerosteko.   Gero,   artisauak   eremerkatarien inguruan finkatzen joan ziren. Gune horiek burguek ziren eta haietakobiztanleei burgesak deitu zitzaien. Erdi Aroko gizartean giza talde berri bat sortuzen.   Hiriek   artisautzaren   eta   merkataritzaren   bilakaera   geldiezina   ekarri   zuten.Artisauak gremiotan bildu ziren. Artisau maisuak bere lantegia izan ohi zuen, ofizialeta ikasleekin, eta baita denda bat ere, produktuak saltzeko.

Page 21: ERDI AROA 5. B

 

 

IÑIGO ALTUNA ETA PERU GARCIA

Page 22: ERDI AROA 5. B

LANBIDEAK ETA GREMIOAK  

Artisau­jarduerak batez ere hiriguneetan egiten ziren. 

Batzuk  metalen   lanketarekin    lotuta   zeuden:   errementariak,   sarrailagileak,eztainugileak, zilarginak, labangileak, armagileak…

Beste batzuk ehunekin eta jantziekin: ilaginak, ehuleak, brodatzaileak, jostunak,zapatariak, sokagileak, uhalgileak…

Edo larruarekin: zamarginak, tindatzaileak, poltsagileak, pergaminogileak…

Eraikuntzarekin   zein   etxeko   tresnekin  ere   bazeuden:   arotzak,   harginak,tornulariak, pitxargileak… etab. 

Artisau talde  bakoitza gremio  banatan antolatu  ohi  zen.  Gisa  hartako  lanbideakhirietan   zeuden.  Lanbide   horiek   zeuden  kaleek   lanbideen   izenak   hartzenzituzten. 

Iruñean   adibidez,   izen   hauek   zituzten   hiribilduko   kaleek:  Correría,  Cuchillería,Carpintería,  Zapatería,  Herrería, etab. Eta gauza bera gertatzen zen beste hainbathiritan   ere   (Gasteizko  Correría,  Cuchillería,   etab).   Hondarribian   ere   badituguhorrelako kaleak: Denda Kalea...

GREMIOAK

Erdi   Aroan,   hiriak   eta   artisautzak   goraldi   bat   izan   zuten,   eta   artisauen   lanaarautzen  hasi  ziren.  Lanbide   berean   pertsonek   beren   interesen   alde   egitekoelkarteak, gremioak, antolatu zituzten.

1. Gremio ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olagizonak, ehuleak,larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, teilagileak, eta,

Page 23: ERDI AROA 5. B

Flandrian   eta   Italian   nagusi   zirenak,   oihalgintzarekin   lotutakoak.   Esatebaterako,   Parisen,   XIII.   mendearen   bukaeran,   130   gremio   inguru   zeudenaraututa.

Gremioen  araudietan   gauza  asko  zehazten  ziren:   langile  motak,   lan   egiteko   era,salneurriak… 

Artisautza­sistema hark Industria  Iraultzaren garaira  arte,  XVIII.  mendera  arte,iraun zuen. 

Gremioetan hiru langile mota bereizten ziren:

­ MAISUA: Lanabesen eta lantegiaren jabea.

­OFIZIALA:  Soldata baten truke lan egiten zuena. Urte askoan lanean aritu etamaisulana egiten bazuen, maisu bihur zitekeen, lantegia edo denda zabaltzeko nahikodiru izanez gero, behintzat.

­IKASLEAK:  Oso gazterik lantegian hasitakoa. Bost edo sei urtez ikasten aritubehar izaten zuen. Gehienetan, maisuaren etxean bizi zen, lanaren truke mantenuadoan zuela. Batzuetan gurasoek ordaindu ere egiten zioten maisuari, semeari ofizioa

IKER  SANCHEZ ETA JENNI ROMERO

Page 24: ERDI AROA 5. B

GAZTELUAK  ETA ZALDUNAK

GAZTELUAK

Erdi Aroan,gazteluak errege edo jauntxoaren etxebizitza

gotortuak ziren. Ziegak,armategiak,altxor biltegia eta gudarientzako gelak zeuden.Gerrak ugariak zirenez, garrantzitsua zen erregea edo jauntxoa, beraien familiak eta

jarraitzaileak  ondo babestuta egotea.

Mendi tontorretan egoten ziren defentsarako eta horma sendoak izaten zituzten.Erdialdean gorazarre dorrea izeneko gotorleku zentrala egoten zen.

Gorazarre dorrea babeslekurik onena izateaz gain,erregearen,bere sendiaren etajarraitzaileen bizilekua ere bazen.

Leihoek beirarik ez zutela eta gazteluak toki hotzak ziren.

Gauetan,erregea eta emaztea beraien gelara joaten ziren eta jarraitzaileak berokietanbildu eta gazteluko abereekin egiten zuten lo.Urez betetako zulo (foso) batek

gaztelua inguratzen zuen eta hormetan zirrikitu estuak bazeuden geziak bota ahalizateko.

Page 25: ERDI AROA 5. B

ZALDUNAK

Zaldunak errege edo jauntxo baten zerbitzura zeuden zaldizko 

gudariak ziren. Zaldunek fideltasun eta ohore kodea jarraitu behar

zuten ahulenak babesteko.

18 urterekin zaldun izendatzen zituzten ospakizun berezi batean. Une horretartikaurrera zaldun bezala, ausartak izan behar zuten, jaunari leila izan eta ahulak eta

emakumeak defendatu.

         

XENEN VACAS

Page 26: ERDI AROA 5. B

ERROMANIKOA

NOIZ SORTU ZEN:

 Arte erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeansortu zen. VII. Eta IX. mendeetan gertaturikoinbasioak bukatu ondoren, herri inbaditzaileakkultura bereganatu zuten. Arte Erromanikoa DoneJakue Bidearen  bitartez iritsi zen iberiarpenintsulara. XI. mendez geroztik Europa guztikoerromesak iritsi ziren  bide horretatik , SantiagoKonpostelara Done Jakue apostoluaren hilobiabisitatzera. Horrela, erromesak bide horretan elizakeraikitzen joan ziren. Gainera, garai hartankristautasuna zabaltzen ari zenez, herritarrakelizak eraikitzen hasi ziren.

 NOLAKOA DEN:

Arte erromanikoa diren elizak ez diraoso altuak,  baina dorreak dituzte.Portadak eskulturekin daudeapainduta eta puntu erdiko arkuakzirkunferentzierdikoak dira. Hormalodiak dituzte eta barruko hormak apainduta daude, Liburu Santuariburuzko pinturekin. Leihoak oso txikiak dira.  Elizaren atzeko aldeari abside deitzen zaio. Eliza erromanikoak oso ilunak dira.

ELAIA ZAPIAIN

Page 27: ERDI AROA 5. B

ARTE GOTIKOA

NOIZ SORTU ZEN:Arte gotikoa, XII. Mendeko bigarren erdialdetikaurrera gertatu ziren aldaketekin erlazionatuta dago.Izan ere, arte gotikoa Europan nagusitu zen egoeraberri baten ondorioz sortu zen, ideia berriak sortu,garatu eta zabaldu zirelako.

NOLAKOA DEN:XIII. Eta XIV . Mendeetan arte – estilo berri batekin egin ziren eraikinak : gotikoa.Katedral eta eliza gotikoak askoz argitsuagoak ziren erromanikoak baino.

Gotikoen eraikinak, hormetan leiho asko daude,koloretako beiratez apainduak; hori dela eta, elizaeta katedral gotikoak oso argitsuak dira. Arku

zorrotzak dituzte, erdian erpina dutenak. Fatxadak eskulturaaskorekin apainduta daude. 

Eraikinak oso altuak dira eta horma meheak; Fatxadetan leihozirkular handiak daude arrosa kolorekoak. Beirateakkoloretakoak  dira. 

Elizak  lehen baino altuagoak dira eta haien dorre zorrotzekzerua ukitzen dutela ematen zuten. Margolan eta eskulturagotikoek figura erlijiotsuak irudikatzen dituzten. Erromanikoak baino errealistagoak dira  eta mugimendu gehiago adierazten dute.                                           

IRATI HERNANDEZ

Page 28: ERDI AROA 5. B

ARTE MUDEJARRA

NOIZ SORTU ZEN:

Mudejar estiloa XII. Mendean sortu zen iberiar penintsulaosoan, bereziki Gaztelan, Aragoian eta Andaluzian; bainalehenengo arte lanak Sahagunen (Leonen)  agertu ziren.  

NOLAKOA DEN:

Mudejar estiloa musulman kulturatik dator eta beste estilokoezaugarriak nahasten ditu: erromanikoa eta gotikoa.Krsitautasuna zabaltzen ari zela, XV. Mendean juduakpenintsulatik bota zituztenean musulman batzuk ez ziren joanbaina ez zituzten kristauen ohiturak mantendu beraienakbaizik.

Buztin egosia erabiltzen zuten eraikinak egiteko; egurra eta zeramika.

Arkuak borobilak  eta ertzdunak osonabarmenak dira xehetasun guztiekin etaadreiluz osatuta daude. Eraikinak  altuak dira. 

                                                                                                   

                                                                                                    

NAROA LARRARTE

Page 29: ERDI AROA 5. B

   DONEJAKUE BIDEA

DOEJAKUE   BIDEA  Europa   osoko   erromesek  Compostelako   Donejakue  izenhistorikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handikitzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden DoneJakue   eliizgizona   erlikiak   izan  ziren   erromesaldia   sortzeko  arrazoia.  Erdi  Aroanjendetza   ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX.mendearen bukaeraz geroztik gorakada  izan du,  erlijiozko arrazoiengatik ez ezik,turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.

IBILTARIEN ETORRERAREN HASIERA

Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I .mendean) zortzi mende pasa ondoren,Espaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatuostean,   bertan  hilobiratu  zutenaren  kondaira  zabaldu  zen.  Alfontso   II.a   bertarahurbildu   zen   bere   gorte   guztiarekin,   Historiako   lehen   erromesa   izan   zelarik.Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabalduzen inguruko lurretan.

814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue konfidantza handia jasotzen hasi zen,apostoluaren   hilobiaren   aurkikuntzaren   ostean.   VII.   mendearen   lehen   erdianbultzada  handia   izan  zuen  bertarako   erromesaldiak.  Albistea  azkar  zabaldu  zenEuropa  katolikoan  zehar   eta  bertatik   erromesak   iristen  hasi  ziren  hilobia  zegoengunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

Page 30: ERDI AROA 5. B

IKURRA

konfiantza­maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideakSantiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek bieirabat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen.Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.

EUSKAL HERRIA, BIDEGURUTZEA

Donejakue   bidea   egiteko   Euskal   Herritik   zehar   hiru   aukera   nagusi   daude:Nafarroako   Bidea,   Iparraldeko   edo   Kostaldeko   Bidea   eta   BarnealdekoBidea. Bigarren mailako beste adar bat dago, halaber, Iruñea eta Agurain Sakanatiklotzen dituena.Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzendira,   Iberiar   Penintsulan   sartuz,   horregatik   du   izen   hau.   Haien   artean   hiruOstabaten   biltzen   dira,   Donibane   Garazitik   jarraituz   eta   Orreagatik   Pirineoakzeharkatzen ditu. Bestea Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten zeharkatzen ditu;biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik,Leondik, Lugotik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, Santiago de Compostelaraino.

Erromes  bidea  apostoluaren  zerraldoa  aurkitzearekin  batera  hasi  zen.  AsturiaskoErresuma   bere   eremua   zabaltzen   ari   zen,   eta   Leongo   lurrak   konkistatzen,

Page 31: ERDI AROA 5. B

musulmanekiko   mugak   hegoalderantz   eramanez.   Gaztelako   lurrak   irabazi   etatinkaturik,   eta   arriskurik   gabe,   Nafarroako   eta   Gaztelako   erregeek,   Bidearengarrantziaz jakitun, herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten,burguak   ezartzen   dute   merkataritza   bultzatzeko,   eta   kleroz   baliatzen   diraerromesaldi   izpiritua   pizteko.   Horrela   hasi   zen   Santiago   Bideen   guztien   arteanibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona.

BIDEAK

Hainbat   bide   daude,   helburu   Santiago   dutenak.   Nagusiak   Frantzian   abiatu   etadenek bat egiten dute Nafarroan.

Garrantzi   txikiagoko   beste   bide   batzuk   ere   badira.   Horietako   bat,   KostaldekoDonejakue bidea, Euskal Herriko kostari jarraitzen dio Baionatik Muskizeraino.

FRANTZIAN

Frantzian lau bide nagusi dira:

• Via Turonensis (Parisen hasi eta Toursen barrena doan bidea) • Via Lemovicensis (Vezelayen hasi eta Limogesen barrena doan bidea) • Via Podiensis (Puy­en­Velayen hasten den bidea) • Via Tolosana (Arlesen hasi eta Tolosan barrena) 

Page 32: ERDI AROA 5. B

ARAGOIAN

Camino Aragonés  edo Aragoiko Bidea Frantziako laugarren bide nagusia den ViaTolosana   bidearen   jarraipena   da.   Somportetik   barrena   jarraitzen   du   Espainianbideak,   Huescan,   Zaragozan   eta   Nafarroan   barrena,   Garesa   heldu   arte.   Herrihorretan elkartzen da Nafarroako Bidearekin, Santiago de Compostelarainoko tarteaegiteko.

EUSKAL HERRIAN

Egungo Donejakue Bideak.

Frantziako  bideek  bat   egiten  zuten  Nafarroako  Erresuman  sartu   eta  gero.  Batuaurretik, hainbat etapa egiten dituzte Nafarroa Beherean zehar.

● Frantziatik   datorren   Soulaceko   Bidearen   jarraipena   da,   Irundik   aurrera.Bizkaiko   Golkoaren   kostaldea   jarraituz   Gipuzkoa,   Bizkaia,   Kantabria,Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartzenda, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko. Espainiako IparraldekoBideen   artean,   Kostaldekoa   ezagunena   eta   erabiliena   da,   baita   Donejakuebiderik   zaharrena.   Bere   hasiera   Apostoluaren   zerraldoa   aurkikuntzaraatzeratzen da, Alfontso II.a Asturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik,erromeria   egin   zuenean   zerraldo   berria   ikustera.   Lehenbiziko   Bidea   zen,Kantauriar   mendikatea   zeharkatuz   leku   sakraturaino   joaten   zena;   Tineo,Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatuziren   kostaldetik   joan   ezkero   bidea   askoz   leunagoa   eta   erosoagoa   zela;Kostaldeko  Bidea   jaioa   zen.   Asturiar  Erresuma  bere   domeinuak   zabaltzendituen   batera,   Done   Jakue   apostoluaren   zerraldoko   aurkikuntzako   berriazabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretanarabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.

Page 33: ERDI AROA 5. B

Europa   kontinentaletik   zetorren   erromesak,   Irundik   iberiar   penintsulansartuz,           eta  itsasotik  zetorrenak eusko,  kantabriar  edo  asturiar  kaietanlehorreratzen   zirenak,   Bidean   zehar   elkartzen   ziren   Mendebalderantzjarraituz,   islamiar   osten   urrun.   Kristau   Birkonkistak   islamiarren   kontrairabazitako   lurrak   ziurtatuak   egon   ondoren,   nafar   eta   gaztelar   erregeek,Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbideabehar  adinako azpiegituraz hornitzen dute  (zubiak,  ospitaleak,  ostatuak...)bidea   barneko   lurretara   saihesten,  Frantses  Bidea   edo  Nafarroako  Bidera,Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.

• Barnealdeko Bidea 

Erdi   Arotik   erromesak   Iberiar   Penintsulan   sartzen   ziren   Erdialdeko   Europatik.Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren: batzuek kostaldekobideari jarraitzen zioten; besteek, barnealdeko errege­bideari. Azken horiek, Gipuzkoazeharkatu   eta   Lizarrateko   tunela   pasatu   ondoren,   Araban   sartzen   ziren,   geroGaztelako   lurretan   barneratzen   Frantses   Bidearekin   bat   egiteko,   dela   SantoDomingo de la Calzadan, dela Burgosen (Briviescatik igaro ondoren).  Gipuzkoakobarnealdean zehar zihoan bide horrek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren bainoerromes gehiago izan zuen.

                                                                                                      

   

     HODEI ALKAIN ETA MIKEL ELOSEGUI

Page 34: ERDI AROA 5. B

ERDI AROKO PERTSONAIA        OSPETSUAK

Rikardo I.a, Lehoibihotza 

Ingalaterrako erregea izan zen 1189 

eta 1199 bitartean.

Haren aitak, enrique IIak bere semeen artean banatu zituenmenpean zituen lurraldeak. Rikardori Poitu, Perigord, Limoges eta Gaskonia lurraldeak egokitu zitzaizkion. Halaere, 1173an anaia zaharrekin batera aitaren kontraborrokatu zuen. Garaituta, barkamena lortu zuten.

Enrike, bere anaia zaharrena, 1184an hil zen.

Rikardok 1189ko irailaren 3an eskuratu zuen Ingalaterrako koroa. 1192an Zipre etaAkre hartutakoan, Saladinekin bakea sinatu zuen.

  Rikardo,   1191ko   maiatzaren   6an  Berengaria   Nafarroakoarekin  ezkondu   zen,Leonor  Akitaniakoak  nahi  zuen  bezala.  Hala   ere,  batzuek  esaten  dute    Rikardohomosexuala zela.

Akitaniara  bueltatutakoan,  hainbat  baroirenaurka   borrokatu   zuen.   Borroka   horietanzaurituta, 1199an hil zen.

Page 35: ERDI AROA 5. B

PELAIO ASTURIETAKOA 

Musulmanen Agintearen aurkako gerra zuzendu zuen. Asturietako Erresuma fundatu eta bere lehenbiziko erregeabilakatuko zen. Bere erregetza 722an hasi eta 737an bereheriotzarekin batera amaituko zen.

BOABDIL EL NIÑO

Muhammad XII.a  Muhammad izenarekinbezala ezagutua   eta historiara Boabdil izenarekin pasa zena, hala ezagutu baitzutenkristauek.

Bere aita Muley Haceni izenekoa tronua kendu zion, eta denbora batez honekin eta bere osaba El Zagalekin borrokatu zuen tronuagatik.   

Boabdil izango zena Alhambran (Granada) jaio zen 1459 aldera eta Muley Hacen etaAixa sultanen semea zen.

1482an, Guadixen borrokatu zen bere aitaren aurka eta, abenzerrajeak eta bere amak lagunduta, tronura iritsi zen. 

Aita eta osabaren aurka borrokatu beharrean izan zen, haiek ere Granadako 

Page 36: ERDI AROA 5. B

Erresuemako errege legitimoak izateko nahia baitzuten. 

Azkenean, Boabdil Granadatik bota zuten. Errege­erreginakatolikoek 

hartu zuten preso Lucenan. Horri esker Gaztelak gerrabukatu ahal izan zuen. 

Frogatzerik ez badago ere, leiendak dioenez, Boabdilerbesterako bidea hartu zuenean, errege ohiak burua jiratuzuen eta negar egin zuen azken aldiz Granada ikustean.Ama Aixak horrela esan zion: 

“Egizu negar emakumeak bezala, ez zenuen gizon bezaladefendatu­eta!” 

MOMO

Bizkaiako lehenengo kondea izan omen zen. 925 urte  inguruan bizi  izan zen etaBelaskita  andrearekin   ezkondu  zen,  Nafarroako  Antso   I.a  Gartzesen  alabarekin,alegia.

Bizkaia konderria izan zen garai hartan; kondea zen lurraldearen buru. Erresumarenmende zegoen orduan.

Abd ar­Rahman III.a

21 urte besterik ez zituela, hasi zen al­Andalus gobernatzen. 

Haren agintaldian Al­Andalus Europako estaturikaberatsena eta oparoena izan zen.

Page 37: ERDI AROA 5. B

Abd ar­Rahmanek izugarrizko ospea lortu zuen eta, errege kristauek ere errespetu handia izan zioten.

EMAKUMEAK

AKITANIAKO LEONOR

Leonor Akitaniakoa  Frantzia 

eta Ingalaterrako erregina eta Erdi Aro osoko emakumerikboteretsuenetakoa izan zen.

 Leonor izena bere amaren omenez jarri zioten  nahiz eta modu askotara idatzi izan den . Hala ere, ez da historian ezagutzen den lehendabiziko Leonor, Normandiako Leonor bera baino mende bat lehenago bizi izan baitzen.

Page 38: ERDI AROA 5. B

Erdi Aroko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. Latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita musika eta literatura bezalako arteak ere. 

Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. 1130ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion. Akitaniako dukerriaren lurrak garai hartako Frantziako aberatsenak ziren.

1137ko uztailaren 25anFrantziako oinordeko Luisekinezkondu zen. Luisek Frantziakotronua eskuratu zuen. Leonorrek,beraz, Akitaniako aginteaberetzat gorde  zuen.

  

      

AINARA ARRUE ETA NAROA ZAPIAIN