ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako...

16
ENKARTERRIETAKO MUSEOA EGITARAUA 2014/15

Transcript of ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako...

Page 1: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ENKARTERRIETAKOMUSEOA

EGITARAUA 2014/15

Page 2: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, erreprodukzioak, maketak, planoak nahiz argazkiak jasotzen ditu eskualdearen bizimodua eta historia aztertzeko eta gureganatzeko, ikuspegi argiagoa izan dezagun historiaurreari, erromanizazioari, ertaroko ahaide nagusien arteko burrukaldiei, baserrialdeko mundu tradizionalari zein eskualdearekin loturiko beste gai askori buruz.

Page 3: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

Hitzordua eskatu egin behar da, hurrengo telefonoetara deituta: 94 650 44 88 edo 94 610 48 15.

Arduradun bat behar da 15-20 pertsonako eta kopuru horretatik gorako taldeak banatu egingo dira.

Beharrezkoa da talde-arduradunak egin behar duen bisita aldez aurretik ezagutzea.

Museoko areto bakoitzaren gaia eta egitura azaltzen duen materiale pedagogikoa dugu eskuragarri.

Museoak Zabalkunde eta Kultura-Ekintzetarako Zerbitzua du eta irakasleek edo talde-arduradunek izan dezaten edozein zalantza argitzeko eta bisita atontzeko prest egongo da edozein unetan.

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 Uztailaren 1etik irailaren 30era: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Igande eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00

Astelehenetan itxita. Sarrera doan.

Abellaneda auzoa z/g 48869 Sopuerta (Bizkaia)

T: 94 650 44 88 / 94 610 48 15

E: enkarterrimuseoa@bizkaia.netwww.enkarterrimuseoa.netwww.jjggbizkaia.net

TALDEENTZAKO ARGIBIDEAK

ORDUTEGIA

HELBIDEA

Page 4: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

Lehen Hezkuntzako, DBHko eta batxilergoko ikasleek Enkarterrietako Museoa atseginerako leku izan dezaten eta era jolasgarrian ikusi eta ikasi dezaten nahi dugu, aurkikuntzaz aurkikuntza parte hartzea aktiboa bultzatuz.

Tailerrak egin ahal izateko hitzordua eskatu behar da 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta edo [email protected] mail helbidera idatzita.

Ekimen guztiak, El Pobaleko burdinolagaz batera egiten dena salbu, doan dira.

EKINTZA DIDAKTIKOAK

Page 5: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

HISTORIAURREKO TAILERRA

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiaurreko bizimoduetako batzuk nolakoak ziren ulertzen lagundu nahi zaie. Tailer horren osagai izango dira, besteak beste, harrizko lanabesak egitea, sua antxi-nako erara piztea edota kobazuloen barrualdean egiten zituzten margoen moduko koloreak eta materialak erabiltzea.

Urria - Martxoa

Page 6: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ERDI AROKOTAILERRA

Batez ere DBHko ikasleei zuzendutako tailer honetako ekintzak Museoaren Erdi Aroko erakusgelatan burutuz, ikasleek orduko enkarterritarren bizimodua ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dute.Era berean, beste arlo batzuk aztertuko dira: erlijioak izan zuen garrantzia eta orduko artean izan zuen eragina, hiribilduen sorrera eta Ahaide Nagusien arteko borrokak.

Urria - Urtarrila

Page 7: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ERDI AROKOTAILERRA

BATZAR GAITEZENABELLANEDAN

DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honen helburua, mendeetan zehar Bizkaiak eta Enkarterrik izandako antolakuntza politiko-administratiboa ezagutara ematea da, honetarako bertako erakundeen funtzioa aztertuz.Abellanedako Batzar Nagusien zereginean murgilduz, batzarren nondik norakoak, bertan eztabaidatutako gaiak zein batzarkideen lana ulertzeko aukera izango dugu.Ikasleak batzarkide bihurtuz Enkarterriko eskualdearen errealitate politiko-ekonomikoanbarneratuko dira.

Urtarrila - Martxoa

Page 8: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ERROMATARREN ATZETIK

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzendutako ekintza didaktiko honen bitartez Erromatarren garaietara bidaiatuko dugu . Modu erakargarri eta esperimental batean ikasleek zibilizazio honen elementurik garrantzitsuenak ezagutuko dituzte.

Urtarrila - Martxoa

Page 9: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

BIZI ZURE KONTUA

Jarduera honen bidez 6 urtetik 9 urtera bitarteko umeak abenturaren partaide bihurtuko dira hartarako antolaturiko eske-natokian, dekoratu, entzutezko baliabide eta apropozko pertsonaien laguntzarekin. Umeak ipuinaren erdian izango dira, dena ikusiz, parte hartuz, jolastuz, iritziak emanez, gozatuz eta, azken baten, aberastuz, eurentzat beren beregi prestatutako inguruaren barnean.

Apirila - Ekaina

Page 10: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

SORTU DEZAGUN GURE MUNSTROA Arte lan ezberdinak behatuz 6-9 urte arteko ikasleek izaki fantastikoen sekretuekin topo egingo dute, hauen atzean dauden istorioak ezagutuz. Behaketaren ostean eraketa artistikoaren txanda etorriko da, horretarako, irudimena gidari izanda, errealitateko forma ezberdinak uztartuz bestelako munduetara hurbilduko gaituzten izakiak eratuko ditugu.

Apirila - Ekaina

Page 11: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

El Pobaleko Olaren eta Enkarterrietako Museoaren eskutik, DBHko eta Batxilergoko ikasleek aukera dute Enkarterriko bilakaera ekonomikoaren berri izateko eta jabetzeko burdingintzak eta olek eskualde honetan izan zuten garrantziaz.Ikasleak Enkarterrietako Museoaren bisitaldian partaide izanik, Enkarterriaren eremu geografikoan eta gizartean murgildu eta eskualdearen historian zeharko ibilbidean arituko dira. Horren ostean, El Pobaleko Ola bisitatuko dute, orduko tresna hidraulikoak nolakoak ziren bertatik bertara ikusteko.Ekintza hori ostiraletan egingo da eta gehienez ere 50 ikaslerentzat izango da. Ekintzaren prezioa El Pobaleko Olarekin adostuko da.

EL POBALEKO OLAREKIN BATERA EGINDAKO EKINTZA

Urria - Ekaina

Page 12: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ALDIBATERAKOERAKUSKETAK

BIZKAIKO AZKEN MAISU JOSTUNAKMendeetan zehar jantziak herri eta hiri guztietan lanean ziharduten jostunek egiten zituzten. XX. mendearen erdialdean, jantzigintza industrialaren agerpenarekin, ogibide honek atzerakada izan zuen, hala ere joskintza aurrera daramaten artisau/artista multzoa bizirik dirau Bizkaian. “Ongi janztearen” sekretuak ezagutzen dituzten maisu jostunak dira, soinean eraman nahi dugun arropa “jostorratzarekin interpretatzeko” gai direnak.

Erakusketa honetan Javier de Juana, Derby-Gardeazabal jostundegia, Juan Antonio Andrade, Iñaki Barkos, Pedro López, Oskar López eta Gonzalo Cardenal jostunek egindako jantzi ezberdinak bildu dira.

Lan hauekin batera tailer tradizional baten birsortzea eta joskintzarekin zerikusia duten hainbat objektu ere egongo dira ikusgai. Erakusketa biribiltzeko ikus-entzunezko baliabide bat erakutsiko da maisu jostunei egindako elkarrizketak biltzen dituena.

Urrirarte

Page 13: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

ALDIBATERAKOERAKUSKETAK ENKARTERRIKO

ONTZI MUNDUA

Enkarterriko itsasertza Somorrostroko Haran historikoan zegoen. Azken hau Hiru Kontzejuren (Santurtzi, Trapagaran eta Sestao) eta Lau Kontzejuren (Muskiz, Abantoko San Pedro,Abantoko Santa Juliana eta Zierbena) errepublikek osatzen zuten, hauei Barakaldoko elizatea - XIV. mendean desanexionatu eta XIX. mendean beretu zuena- eta batez ere, 1322.urtean sortutako Portugaleteko hiribildua gehitu behar zaie.

Erdi Arotik gune hau ontzi-esparrurik dinamikoenetako bat izateagatik nagusitu zen, XV. eta XVI. mendeetan Atlan-tikoko flotarik garrantzitsuenetako bat izatera iritsiz. Bertan nabigazioan aritutako familia ugari aurki ditzakegu – bes-teak beste Ugarte eta Montellano familiak-. Mendeetan zehar beren profesionaltasun handiagatik gailendu ziren eta marinelik onenak bezala hartuak izan ziren, honela kargu militar ugari bete zituzten eta itsas korreoen lan garrantzitsua aurrera eraman zuten. Era berean itsasla-purretan aritu ziren, alturako eta baxurako pilotuak izan ziren, espedizioetan parte hartu zuten eta burdin mearen garraioa monopolizatu zuten.

Abendua - Maiatza

BIZKAIKO ENKARTERRIEN MARINA.PORTUGALETE ETA SOMORROSTROKO HARANA.

Page 14: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

KULTUREMAsteburuetan egiten den ekintza hau 6 urtetik 10 urtera arteko umeentzat izaten da; inoiz helduentzat ere bai. Igande batzuetan, kontalari, mago, txotxongilo, musikari e.a luze baten presentziaz gozatuko dugu Enkarterrietako Museoan.

Martxoa - Apirila

BESTELAKO EKINTZAK

Page 15: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

“ONDAREAREN EURO-PAKO JARDUNALDIAK” IBILBIDE KULTURALA

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen Ondarearen jardunaldiekin bat eginez, aurten “etxea” azterlana duena, burutuko den Ibilbide Kulturala.

Lehendabizi Guiuri baserria bisitatuko dugu, Galda-meseko La Herreria auzoan kokatua eta eskualdeko baserririk zaharrenetakoen artean aurkitzen dena. Guiuri XVI. mendearen lehen erdialdean Enkarterrin ohikoa izango zen baserri motaren eredua da, eraikin kubiko monolitikoa murruetatik aldenduta dagoen barne egitura batekin.

Ondoren Zalla eta Sopuerta partekatzen duten Erre-tola auzora joko dugu, Otxaran auzoaren alboan. Bertan Marco-Gardoki txaleta ezagutuko dugu, baserri erabilpena ere izandakoa. Txaleta Juan de Arancibia arkitektoak, neovasco estiloa jarraituz, eraiki zuen 1918an , Bilboko alkatea izandako Benito Marco Gardoquirentzat.

Bisitaldiaren bitartez “etxeak” Enkarterrin azken 500 urteetan izandako garapena ezagutzeko aukera izango dugu.

Urriak 26. Igandea

GUIURI BASERRITIK ( XV.MENDEA) MARCO-GARDOKI TXALETERA ( XX.MENDEA). “ETXEAREN” 500 URTE ENKARTERRIN.

Page 16: ENKARTERRIETAKO MUSEOA · 2014. 9. 3. · 2014/15. Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, ... Apirila -

BURDINOLENIBILALDIAEnkarterriko burdinolen ondareari buruzko erakus-ketarekin hasitako Burdinolen ibilaldiak VI edizioa beteko du aurten. Ibaian zeharko ibilaldi honen bitartez hobekien kontserbaturiko Enkarterriko burdinolen zenbait aztarna ezagutuko ditugu, baita interes handiko errota eta dorretxeak ere.

Urria - Azaroa