Energia-Iturriak

15
ENERGIA-ITURRIAK GALDER AHEDO JENNIFER RUIZ

Transcript of Energia-Iturriak

Page 1: Energia-Iturriak

ENERGIA-ITURRIAK

GALDER AHEDOJENNIFER RUIZ

Page 2: Energia-Iturriak

• Erabili ahala agortzen diren energia-iturrietako energiak dira, hau da, naturan etengabe berritzen ez diren eta agor daitezkeen energia-baliabideak edo, giza erabileraren ikuspegitik, ustiatzen diren baino askoz ere abiadura motelagoan berritzen diren eta, beraz, gizakiaren denbora-eskalan agortzeko arriskua dutenak.

• Energia-baliabide berriztaezin garrantzitsuenak honako hauek dira: ikatza, gas naturala, petrolioa eta material fisionagarriak eta fusionagarriak edo nuklearra.

Page 3: Energia-Iturriak

IKATZA• Ikatza harri organikoa da. Oso inguru

sedimentario hezeetan metatutako landareen hondakinez osatua dago. Karbonifero garaian sortu zen ikatz gehiena. Zenbait tokitan, oxigenorik ez zegoen tokietan, landare hondakinek eraldaketa motela izan zuten. Material horiek bestalde trinkotzen joan ziren.

• Hortik gaur egun meategietatik erauzten den ikatza sortu zen.

• Hainbat ikatz mota daude eta karbono kopuruaren araberakoak dira: Zohikatzak(%45-60), lignitoak(%60-70), huilak(%75-95), antrazitak(%90-95) eta grafitoak(%95-100).

• Energia lortzeko huila eta lignitoa dira ikatz motarik garrantzitsuenak, zeren eta, ez antrazitak ez grafitoak ez dute sua ondo hartzen, karbono gehiegi dutelako.Ikatza lur azpiko meategietatik lortzen da.

Page 4: Energia-Iturriak

GAS NATURALA• Pisu molekular txikiko hidrokarburo

ase gaseosoen nahastea, petrolioa bezala lurpean metatutako organismoen transformazio geldoaren emaitza dena eta hobietan horrekin batera edo bakarrik dagoena.

• Osagai nagusia metanoa da (% 80-99 bolumenean) eta horrez gain etano, propano eta butanoa ere badaude. Nitrogenoa, karbono dioxidoa eta hidrogeno sulfuroa ere izaten ditu.

• Erregaitzat erabiltzen da batez ere,

eta industria kimikoan lehengaitzat ere bai. Petrolioak eta harrikatzak baino berotze-ahalmen txikiagoa du eta horiek baino karbono dioxido gutxiago aireratzen du. Gasa lur azpiko poltsatan bilduz joan da.

Page 5: Energia-Iturriak

PETROLIOA• Petrolio osaera

dezberdineko hidrokarburoen nahasketa likidoa da. Hidrokarbonoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da.

• Harri likido bakarra da eta kontsumitzen dugun energiaren ia %40 petrolioari lortzen dugu. Petrolioa itsasoko inguru sedimentarioetan sortzen da, bereziki, izaki bizidunen hondakinak metatzen diren lekuetan.

• Sedimentuen eta hondakinen nahasketa hori, beste sedimentu batzuen azpian geratzen da. Horren ondorioz, petrolioa sortzen da eta hareak litifikatu egiten dira, ama harriak sortuz; ama harri hori petrolioz inpregnatuta geratzen da.

• Baliabide natural hau ustiatzeko ama harria zulatu egin behar da, petrolioa erauzteko plataformen bidez. Petrolioa atera ondoren, findu egiten da, hainbat produktu ateratzeko: gasolina, gasolioa, kerosenoa, alkitrana etab.

Page 6: Energia-Iturriak

ELEMENTU KIMIKOEN ERREAKZIO NUKLEARRA

• Erreakzio nuklear hauen bidez energia nuklearra lortzen da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoren isotopo  batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.

-Bi motatakoak izan daitezke erreakzioak:

• Fisio-prozesuan, uranio-235 eta plutonio-239 isotopoen nukleoak zatitu egiten dira, eta ondorioz, energia asko askatzen da.

• Fusioan, bi nukleo arinek( litio-nukleoak edo hidrogenoaren isotopoen nukleoak) bat egiten dute, eta nukleo astunago bat eratzen dute. Prozesu honetan ere energia-kantita handia askatzen da. Gaur egun fisioa soilik erabiltzen da energia ekoizteko.

Fusioa Fisioa

Page 7: Energia-Iturriak

ENERGIA NUKLEARRARI BURUZKO EZTABAIDA.

• Energia nuklearraren inguruko eztabaida elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren fisioko erreaktore nuklear zibilek eragiten dituzten arriskuen ingurukoa da. Eztabaida honek indarra irabazi eta galdu du denboran zehar, eta oso garrantzitsua izan zen 1970eko hamarkadan eta Txernobylgo eta Fukushimako istripuen ondoren.

• Aldekoek: Energia nuklearraren aldekoek defendatzen dute energia-iturri iraunkorra dela, ez omen baitu karbonorik igortzen atmosferara, eta herrialde batzuen mendekotasun energetikoa txiki dezake, erregai fosilak ordeztu eta haien inportazioak txikitzen badira.

• Aurkakoek: Aurkakoek diote mota honetako energia nuklearrak arrisku asko eta larriak eragiten dituela gizakiarentzat zein ingurunearentzat. Arrisku hauen artean gehien aipatzen direnak hauek dira: osasunerako arriskua, uranio meatzaritzak, prozesatzeak eta garraioak eragiten dituen ingurumen-kalteak, sabotajeen edo natur hondamendien ondorioz zentral nuklearrek izan.

Page 8: Energia-Iturriak

Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia mota honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira. Iturri natural hauek, agortezinak dira.

Garrantzitsuenak hauek dira: Eguzki-energia Energia eolikoa Biomasa Energia hidraulikoa Itsas-energia Energia geotermikoa

Page 9: Energia-Iturriak

EGUZKI-ENERGIA

Eguzki energia Eguzkiak igorritako izpien argiaren eta beroaren bidez lortzen den energia da.Bi gauzatarako erabiltzen da nagusiki.

– Beroa lortzeko (eguzki sistema termikoen bidez)

– Elektrizitatea lortzeko (eguzki panelen bidez)

Siliziozko eguzki zelula ESPAINAKO ZENTRAL SOLAR NAGUSIEN MAPA

Page 10: Energia-Iturriak

ENERGIA EOLIKOA

Energia eolikoa haizearen indarraren bidez elektrizitatea lortzeko erabiltzen den energia da.

Aerosorgailuk dira honetaz arduratzen direnak, hau da, haizearen energia zinetikoa elektrizitate bihurtzen dutenak.

Turbina

Gondola

Dorrea

Oinarria

Oiz mendiko parke eolikoa (Bizkaia) ESPAINAKO PARKE EOLIKOEN MAPA

Page 11: Energia-Iturriak

BIOMASA

Biomasa ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da.Biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Erregai modura erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.Bi modutan lor daiteke energia biomasatik: – errekuntza bidez (egurra errez

adibidez)– materia erregai bihurtuz,

(gasifikazioa, deskonpozisioa edo hartzidura)

Corduenteko biomasa zentrala (Guadalajara)

ESPAINAKO BIOMASA ZENTRALEN MAPA

Page 12: Energia-Iturriak

ENERGIA HIDRAULIKOAEnergia hidroelektrikoa uraren mugimenduaren bidez elektrizitatea lortzeko erabiltzen den energia da.Zentral hauek ibaibideetako presa edo hesi artifizialen atzean pilaturiko ura erabiltzen dute elektrizitatea sortzeko.

A: urtegiaB: zentralaC: turbinaD: sorgailuaE: hartuneaF: hartune hodiaG: goi-tentsioko lineaH: ibaia

Asturiaseko zentral hidroelektrikoa

Page 13: Energia-Iturriak

ITSAS ENERGIA

La Ranceko marea zentrala (Frantzia)

Marea zentralaren eskema MAREA ZENTRAL NAGUSIAK MUNDUAN

Marea-energia mareen eta olatuen mugimenduaren eraginez elektrizitatea eskuratzeko erabiltzen dugun energia bat da.

• Marea energia: Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da • Olatu energia: Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da

Page 14: Energia-Iturriak

ENERGIA GEOTERMIKOA

Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da.

– Etxeetako nahiz bainu-etxeetako ura berotzeko (lurpeko ur-instalazio batzuk)

– Elektrizitatea sortzeko (zentral geotermikoak)

Islandiako zentral geotermikoa

ENERGIA GEOTERMIKOA ERABILTZEN DUTEN ESTATUAK

Page 15: Energia-Iturriak

ENERGIEN ABANTAILAK ETA ERAGOZPENAK

• Energia Berriztagarriak

• Abantailak: Ia agortezinak dira, etengabe berritzen direlako. Ez dute kutsatzen.

• Eragozpenak: Ustiapena oso garestia da, eta teknologia gutxi garatuta dago oraindik. Eguzki eta haize-energien kasuan, ekoizpenak gora beherak ditu, egoera meteorologikoaren mende dagoelako. Oro har, errendimendu energetiko apala da.

• Energia Berriztaezinak

• Abantailak: Lehengaien erauzketa eta ustiapena nahiko merkeak dira, eta horretarako teknologia oso garatuta dago. Energia-ekoizpena etengabea da. Oro har, errendimendu energetikoa handia da.

• Eragozpenak: Erreserbak mugatuak dira. Ikatza eta petrolioa oso kutsatzaileak dira, eta fisioaren ondorioz sortzen diren hondakin erradiaktiboak oso zailak dira deuseztatzen.

http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=843&atala=erreportajeak&lang=EU