Eltzetxoa Tantaia · 2020-02-11 · HAUR-ETA2020 GAZTE-LITERATURA VicensVives Eltzetxoa Tantaia...

of 16 /16
HAUR-ETA 2020 GAZTE-LITERATURA Vicens Vives Eltzetxoa Tantaia

Embed Size (px)

Transcript of Eltzetxoa Tantaia · 2020-02-11 · HAUR-ETA2020 GAZTE-LITERATURA VicensVives Eltzetxoa Tantaia...

  • HAUR-ETA 2020GAZTE-LITERATURA

    VicensVives

    EltzetxoaTantaia

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 1 29/1/20 16:39

  • 20202020Aurkibidea:

    Eltzetxoa bilduma . . . . . . . . . . . . . 4

    Tantaia bilduma . . . . . . . . . . . . . . . 8

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 2 29/1/20 16:39

  • Haur- eta gazte-literaturaHaur- eta gazte-literatura

    Eltzetxoa eta Tantaia bildumek literatura-kalitateak,aurkezpen formal erakargarriak eta irudi ugarienbikaintasunak ezaugarritzen dituzten irakurgaiakbiltzen dituzte. Sail batek zein besteak maila handiko egileen

    lana eskaintzen dute, bai itzulpen zainduetan, bai ardura

    handiz egindako egokitzapen ederretan ageri dena.

    Eltzetxoa eta Tantaia bildumetan Oscar Wilde, A. Conan

    Doyle, David McKee, Daniel Defoe eta Charles Dickensen

    tankerako idazleen kontakizunak argitaratzen dira, eta beren

    istorioen edertasunarekin hunkitzeaz gainera, gizakiaren

    nolakotasunari buruzko irakasgai jakingarriak ematen

    dizkigute.

    Literatura-genero guztietako erakusgaiak aurki daitezkeen

    bilduma hauetan, bereziki nabarmentzen da solidarioak

    izateko eta nork bere buruan sinesten ikasteko premia: horra

    polizia-kontakizunen misterioa eta suspensea, umorezko

    ipuinen komikotasuna eta freskotasuna, zientzia-fikzioaren

    mirariak, fantasmen istorioen izumena, animalien alegien

    asmamen zelebrea…

    Bilduma hauek literaturaren funtsa osatzen duenaren

    gainean oinarritzen dira: arreta berezia ematen zaie

    hizkuntzari eta istorio liluragarriei, irakurle gazteen ikusmira

    zabal dezaten, beren burua ulertzen lagun diezaieten, beste

    bizitza batzuk biziaraz diezaieten, era horretan berena

    aldatu eta beste mundu batzuk aurkitzeko, beren mundua

    hobetzearren. Eltzetxoa eta Tantaia bildumek, oroz gain,

    irakurketaren plazera handitu eta irudimena eta fantasia

    nahi dituzte bultzatu. Baina, aldi berean, irakurritakoaren

    gaineko hausnarketa ere eragin nahi dute, neska-mutilen

    literatura-zaletasuna lantzen lagunduz eta hizkuntza-

    ondarea zabalduz.

    E

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 3 29/1/20 16:39

  • 4

    Ale guztiek daukategidaliburu didaktiko bat

    ltzetxoa bilduma irakurtzen hasten ari

    diren neska-mutilentzat dago pentsatua.

    Hori dela-eta, testuak zailtasunik gabeko

    hizkeran daude idatziak, ez dira oso luzeak,

    eta letrak, berriz, neurri ederra du.

    Irakurketa atseginagoa izan dadin, liburuek

    irudi asko dute, nazioarteko ospea duten artistek

    eginak.

    Ale guztiek dute jarduera-atal bat, eta atal

    horren bidez irakurle gazteek honako hauek

    lortzea nahi da:

    • Istorioaren ulerpena sendotzea.

    • Liburuak dauzkan balioak bereganatzea.

    • Kontakizunetik sortzen diren iradokizunetatik

    abiatuta, sorkuntza-ahalmena garatzea.

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 4 29/1/20 16:40

  • 5

    Koloretako irudi ugariak nazioartekoospea duten irudigileek eginak dira.

    Literatura-testua oso erraz irakurdaitekeen letra batean emana dago.

    Kontakizunaren ulerpena sendotzeada jarduera guztien xedea, eta, aldiberean, ludikoak dira.

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 5 29/1/20 16:40

  • 1. Sheila Sei AfariInga MooreIrudiak: Inga Moore

    Sheila katu bihurriak sei nagusidauzka, sei etxetan bizi da etaegunero sei aldiz afaltzen du.Nagusi bakoitzak katua berea etaberea bakarrik duela uste du, eta,hala, Sheila primeran bizi da… egunbatean katarroa harrapatu etaalbaitaria trikimailuaz konturatzenden arte!

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,iritzia, eskuzabaltasuna, irudimena,tolerantzia.

    6 urtetik aurrera Umorezko ipuina

    40 orrialde ISBN: 978-84-682-1646-1

    2. Malkoen lapurraCarol Ann DuffyIrudiak: Nicoletta Ceccoli

    Gauero-gauero, malkoen lapurikusezinak zilar koloreko zaku bathartzen du lepoan, haurren batnegarrez aditzen duen etxeguztietara joaten da, haurreimalkoak lapurtu eta bere zakuansartzen ditu. Baina zer egiten dubere zaku ikusezinean pilatzendituen malko guztiekin? Eta zergatikmiresten ditu, beste guztiengainetik, tristuraz negar egitenduten haurren malkoak?

    6 urtetik aurrera Ipuin fantastikoa

    48 orrialde ISBN: 978-84-682-1647-8

    Balioak: sormena, irudimena,erantzukizuna, solidaritatea.

    3. Pirata izan nintzenekoaMelinda LongIrudiak: David Shannon

    Julian txikiak bere bizitzako abenturabizitzen du Txirikorda Bizarrenpiratek altxor bat lurperatzeralaguntzeko eskatzen diotenegunean. Piraten itsasontzian,Julianek primeran pasatzen du:itsaslapurren hizkera zelebrea ikastendu, haien manera zakarrak imitatzenditu, eta nahi duena besterik ez dujaten, inork errietarik egin gabe.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, sormena, iritzia, aniztasuna,adorea.

    6 urtetik aurrera Abentura-ipuina

    48 orrialde ISBN: 978-84-682-1650-8

    4. KonkistatzaileakDavid McKeeIrudiak: David McKee

    Mundu erdia konkistatu ondoren,herrialde ahaltsu bateko Jeneralakherrialde txiki batez jabetzea erabakidu. Jeneralaren osteek herrialde hurainbaditzen dutenean ordea,herritarrek beren etxeetaragonbidatzen dituzte soldaduak etaberen ohiturak erakusten dizkiete.Handik aurrera, dena aldatuko dakonkistatzaileen herrian… Ipuin haubelizismoaren kontrako etaanaitasunaren aldeko alegatu bat da.

    6 urtetik aurrera Ipuin moralak

    40 orrialde ISBN: 978-84-682-1648-5

    Balioak: adiskidetasuna, iritzia,laguntasuna, aniztasuna,eskuzabaltasuna, irudimena, justizia,erantzukizuna, tolerantzia, adorea.

    5. Sakela magikoaRoberto PiuminiIrudiak: Anna Laura Cantone

    Ipuinotan pirata bihotz-zabal bateneta gaizki hazitako printze batenistorioa jakingo dugu, bere nagusiaernegatzen daukaten bi oinena etahegan egin nahi zuen asmalarixaloarena… Ipuin batzuk prosankontatzen dira eta beste batzukbertsotan, batzuk umorezkoak diraeta besteak miragarriak… Bainagauza bat partekatzen dute denek,balio moralen defentsa: guztiak diraeskuzabaltasunaren, esker onaren,elkartasunaren, tolerantziaren etadibertsitatearen aldekoak.

    8 urtetik aurrera Ipuin moralak

    112 orrialde ISBN: 978-84-682-1649-2

    Balioak: laguntasuna, konfiantza,jarraikitasuna, sormena, iritzia,aniztasuna, eskuzabaltasuna, irudimena,justizia, ingurumena, solidaritatea,erantzukizuna, tolerantzia, adorea.

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 6 29/1/20 16:40

  • 7

    7. Ilargiaren estaltzaileaÉric PuybaretIrudiak: Éric Puybaret

    Nino oso suerte oneko mutila da.Ilargiaren estaltzailea izendatu berridute. Aurrerantzean, gauero-gaueroilargiaren parte bat estali beharkodu, guk txikitzen eta handitzen ikusdezagun. Zoritxarrez, azkenekounean, bere lantokira hegan iristenlaguntzen dion pastilla txikiagaltzen du Ninok! Herrikobizilagunek lagundu egingo diotelaerabakitzen dute, eta moduhorretan ezer ez dela ezinezkoagertatzen erakutsiko digute, baldintaldean lan egiten badugu.

    8 urtetik aurrera Ipuin fantastikoa eta solidarioa

    48 orrialde ISBN: 978-84-682-1652-2

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, sormena,eskuzabaltasuna, irudimena,erantzukizuna, solidaritatea.

    6. Mamuen Gabon-gauaCharles DickensEgokitzapena: José María Pérez ZúñigaIrudiak: Patrick Benson

    Ebenezer Scrooge zaharraerremediorik ez duen agure berekoibat da, bere enplegatua esplotatzenduena eta besterengan sekulapentsatzen ez duena. BainaGabon-gau batean zenbaitfantasma agertzen zaizkio, munduabere laguntzaren eta maitasunarenpremiaz dauden pertsonez beteadagoela jakinaraziz… eta betikoaldatuko da agure zikoitzarenbihotza.

    8 urtetik aurrera Kontakizun fantastikoa

    80 orrialde ISBN: 978-84-682-1651-5

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,jarraikitasuna, sormena,eskuzabaltasuna, irudimena, justizia,erantzukizuna, solidaritatea.

    8. Xalba koartza eta Euxebiazeri

    Laurence TichitIrudiak: Éric Puybaret

    Xalba koartza eta Euxebi azeribizilagunak dira, baina ez lagunak.Harritzekoa ere ez da, haindesberdinak dira! Sukaldean aritzea,baratzea zaintzea eta igerilekuanbainatzea gustatzen zaio Euxebiri;Xalbari, berriz, ura ez zaiogustatzen, zoratzen ibiltzen dazabuan eta sukaldea ezin du ikusi.Egia da, Xalba eta Euxebi osodesberdinak dira lagunak izateko…Edo beraiek hala diote behintzat…

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,iritzia, aniztasuna, eskuzabaltasuna,tolerantzia.

    6 urtetik aurrera Elezaharra

    40 orrialde ISBN: 978-84-682-1653-9

    9. Ez dut irakurri nahi!Rita MarshallIrudiak: Etienne Delessert

    Xabier Agirreri ez zaio irakurtzeagustatzen, eta inork ezin diosinetsarazi irakurtzea gauzadibertigarria denik. Baina egunbatean, gogo txarrez, liburu batzabaltzen du, eta non aurkitzenduen bertako orrietan idatziakdauden hitzek mundu zoragarri batgordetzen dutela… eta munduhorrek bizitza hartzen du Xabierrenbegi harrituen aurrean. Abentureketa pertsonaia fantastikoekhainbesteraino liluratzen dute, nonharrezkero inork ez baitu lortzen…Xabierrek liburua uztea.

    Balioak: sormena, irudimena,erantzukizuna.

    6 urtetik aurrera Ipuin fantastikoa

    48 orrialde ISBN: 978-84-682-0418-5

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 7 29/1/20 16:40

  • 8

    TTestu literarioa oso erraz irakur daitekeen letrabatean emana dago.

    Koloretako irudi ugariak nazioartean ospetsu diren

    irudigileek eginak dira.

    Oharrak oso modu argi eta errazean daude

    adieraziak.

    Jarduerak irakurketaren osagarri gisa eskaintzen

    dira, eta hiru ataletan egituratuak daude:

    • «Ulerpena» edo «Argumentua» atalean, ekintza

    aurrera daramaten gertaerak edo egoera

    nagusiak berrikusten dira.

    • «Iruzkina» eta «Adierazpena» ataletan,

    obraren azaleko ulerpena gainditu nahi da,

    eta, irakurketa bakoitzari dagokion adinaren

    arabera, hausnarketa egiten da pertsonaiez,

    gaiez, balio etikoez, etab.

    • «Sorkuntza» eta «Adierazpena» ataletan, obraren

    inguruko jarduera sortzaileak proposatzen dira,

    nola diren: testu idatziak osatzea, debateak,

    eztabaidak eta antzezpenak egitea, etab.

    Ale guztiek daukate gidaliburu didaktiko bat.

    Jarduerak hiru sailetan zatituakdaude, eta irakurketari probetxurik

    handiena ateratzen dion gida errazaeta entretenigarria dira.

    Tantaia bildumaTantaia bilduma

    Ale guztiek daukategidaliburu didaktiko bat

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 8 29/1/20 16:40

  • Oharrak oso modu argi etaerrazean daude adieraziak.

    Literatura-testua oso erraz irakurdaitekeen letra batean emana dago.

    Koloretako irudi ugariaknazioartean ospetsu direnirudigileek eginak dira.

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 9 29/1/20 16:40

  • Tantaia bilduma

    5. Greziarmitoak

    Maria AngelidouEgokitzapena: Miguel TristánIrudiak: Svetlin

    Mitologiaren magia eta edertasunaosorik ageri dira islatuak bizitasunxarmagarriz berridatzi diren bildumahonetako hamaika mito grekoetan.Liburu honetan kontatzen dira, besteistorioen artean, nola borrokatu zenTeseo Minotauroaren kontra,Pandoraren kutxaren elezaharra,Ikaroren zoritxarreko hegaldia,Orfeok infernura egin zuen bidaiaeta Ulisesek Troiako gerra amaitzekoerabili zuen egurrezko zaldiarenmaltzurkeria.

    Balioak: konfiantza, jarraikitasuna,sormena, iritzia, eskuzabaltasuna,irudimena, justizia, erantzukizuna,solidaritatea, adorea.

    11 urtetik aurrera Kontakizun mitologikoak

    128 orrialde ISBN: 978-84-682-1621-8

    GAZTE LITERATURAKO«VITORiA-GASTEIZ»

    ITZULPEN SARIA4. Gabon-kantaCharles DickensEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham

    Ebenezer Scrooge zekenari laumamu agertzen zaizkio gau batean,bere jokamoldean pentsarazi eta,bere berekoikerian setatzen baldinbada, oso etorkizun beltza izangoduela jakinarazten diotenak.Kontakizun samur honekin,Dickensek bere irakurleenkontzientziei eragin nahi izan zien,eta konbentzitu bihotz onekoakbehar zutela izan eta karitatez jokatugure mundu bidegabe honetan.

    11 urtetik aurrera Kontakizun morala

    112 orrialde ISBN: 978-84-682-1640-9

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,jarraikitasuna, eskuzabaltasuna,irudimena, justizia, erantzukizuna,solidaritatea.

    3. Esoporen alegiakJerry PinkneyIrudiak: Jerry Pinkney

    Liburu eder honetan Esoporenhirurogei elezahar hautatu dira. Baigeneroa bai egilea etengabe imitatudira. Ez da harritzekoa sekula ezgaltzea ospe hori, kontakizunbakoitzak amairik gabeko sorpresakeskaintzen baitizkigu: errotari bateketa bere semeak asto bat bizkarreaneramatea erabakitzen dute, otso batardi-larruarekin mozorrotzen da,antzara batek urrezko arrautzakjartzen ditu, dortoka batek lasterketabatean erbi bati irabazten dio…

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, iritzia,eskuzabaltasuna, zintzotasuna,irudimena, justizia, erantzukizuna,solidaritatea.

    9 urtetik aurrera Ipuin moralak eta elezaharrak

    128 orrialde ISBN: 978-84-682-1654-6

    2. Erraldoi berekoiaeta beste ipuin batzuk

    Oscar WildeIrudiak: P. J. Lynch

    Liburu honetan daude bilduakOscar Wilderen ipuinik ederrenaketa hunkigarrienak, balio moralnagusiak ageri dituztenkontakizunak. Ipuinotakoprotagonistek, berekoitasunari ukoeginez, atseginak eta eskuzabalakdirenean eta gainerakoenongiarengatik arduratzen direneaneskuratzen dute zoriona etamaitasuna.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,sormena, eskuzabaltasuna,zintzotasuna, erantzukizuna,solidaritatea.

    9 urtetik aurrera Ipuin moralak eta fantasiazkoak

    104 orrialde ISBN: 978-84-682-1645-4

    1. Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

    Hugh LuptonIrudiak: Niamh Sharkey

    Nola izan liteke itsu batek ehiztaribatek baino hobeto ikustea?Litekeena al da euriarekin opilakbotatzea eta arrainak basokobelarretan igeri ibiltzea? Liburuhonetako istorio liluragarriek gauzainteresgarriak jakinarazten dizkigute:pertsona zuhurgabeek arazoak ekarditzaketela, ametsetan sinestea ezdela beti gauza burugabea, etapertsonarik jakintsuena burukobegiekin ikusten duena dela… etabihotzeko begiekin ikusten duena.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,jarraikitasuna, sormena, iritzia,aniztasuna, eskuzabaltasuna,zintzotasuna, irudimena, ingurumena,erantzukizuna, solidaritatea, tolerantzia.

    8 urtetik aurrera Ipuin fantastikoa

    80 orrialde ISBN: 978-84-682-1575-4

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 10 29/1/20 16:40

  • Tantaia bilduma

    7. Detektibe-ikasleaLapurreta garesti bat

    William IrishIrudiak: Rubén Pellejero

    Intrigak, emozioak eta suspenseakhasieratik bukaera arte harrapatzendute irakurlea bi polizia-kontakizunbikainotan. Aurrenekoan egiazko«detektibe-ikasle» baten abenturabiziko dugu. Lapurreta garesti batistorioaren umore beltzak, aldiz,bukaera izugarria izango du.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,jarraikitasuna, iritzia, zintzotasuna,justizia, erantzukizuna, adorea.

    10 urtetik aurrera Misterioa eta umore beltza

    128 orrialde ISBN: 978-84-682-1656-0

    8. Fantasmen kontakizunakSteven ZornIrudiak: John Bradley

    Itsasontzi bateko bidaiari bathildako bizidun baten gela bereansartu dute… Umezurtz txiki batekbizitza salbatu nahi dioten bihaur-fantasmen bisita hartzen du…Sar zaitez beldurrik gabe liburuhonetako zortzi ipuinen mundumisteriotsu eta fantastikoan.Sorpresa bat izango duzu zainliburuko txoko bakoitzean.

    Balioak: sormena, iritzia, irudimena,solidaritatea, adorea.

    9 urtetik aurrera Misterioa, izua eta umorea

    96 orrialde ISBN: 978-84-682-1542-6

    9. Oliver TwistCharles DickensEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham

    Nobela hunkigarri honek OliverTwisten zorigaitzak kontatzen ditu.Oliver Twist eskaleen umezurztegibatean hazi da, eta sekulakoezbeharrak pairatu beharko ditu,ezer ere jakin gabe, lapur taldebatekin elkartzen denean. Intrigaeta misterioa trebetasun handizerabiliz, maitasunak bakarrik gaindidezakeen giza sen gaiztoak ulertzenez duen gizarte baten erretratusatirikoa egiten du Dickensek.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, iritzia,eskuzabaltasuna, zintzotasuna, justizia,erantzukizuna, solidaritatea, adorea.

    11 urtetik aurrera Nobela errealista

    168 orrialde ISBN: 978-84-682-1657-7

    6. Isatsetik tirakaMary HoffmanIrudiak: Jan Ormerod

    Zer gertatzen da otso tripaundibatek ardirik potzoloena jan nahiduenean? Eta azeri bat, oso bizkorradela esanez, karramarro batenaurrean harrokerian dabilenean?Liburu honetan hamaika istorioatsegin ageri dira, bizi-biziak, etabertan irakurleak deskubrituko du,batek argiustearena egiten baldinbadu, zikoitza baldin bada edoahoberokerian jarduten baldinbadu, oso akabera txarra izandezakeela.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,sormena, iritzia, aniztasuna,eskuzabaltasuna, irudimena,erantzukizuna, adorea.

    8 urtetik aurrera Elezaharrak eta animalien ipuinak

    112 orrialde ISBN: 978-84-682-1655-3

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 11 29/1/20 16:40

  • 12

    Tantaia bilduma

    12. Gulliver-en bidaiakJonathan SwiftEgokitzapena: Martin JenkinsIrudiak: Chris Riddell

    Itsasontzia Liliput uhartean urperatuzaiolarik, bertako biztanle txikizikoitzak ezagutuko ditu LemuelGulliverrek; izan ere, aldamenekoherriari gerra deklaratzeko gauzadira, arrautzak hausteko moduazere ez baitira ados jartzen.Ondorengo bidaietan, Gulliverbeste pertsonaia harrigarriekinbizituko da, eta haien bidezgizartearen eta gizakien akatsensatira egingo du, parekorik ez dutenumore eta talentuz.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,sormena, iritzia, aniztasuna,eskuzabaltasuna, zintzotasuna,irudimena, justizia, erantzukizuna,tolerantzia, adorea.

    11 urtetik aurrera Abentura, fantasia eta satira

    160 orrialde ISBN: 978-84-682-1660-7

    11. Robinson CrusoeDaniel DefoeEgokitzapena: Eduardo AlonsoIrudiak: Robert Ingpen

    Handinahiak eta abentura-grinakmenderaturik, Robinson Crusoegazteak gurasoen etxea utzi du, eta,abentura arriskutsu eta zoritxar askobizi izan ondoren, itsasontziaurperatuta, uharte jendegabebatera heldu da. Uhartean, bizirikirauteko eta izadi latz bat mendeanhartu ahal izateko, ondo zorroztubeharko ditu Crusoek asmamenaeta irudimena.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,jarraikitasuna, sormena, iritzia,eskuzabaltasuna, zintzotasuna,tolerantzia, adorea.

    11 urtetik aurrera Abentura-nobela

    144 orrialde ISBN: 978-84-682-1659-1

    10. Dantzarien misterioaZilar Izar

    Arthur Conan DoyleIrudiak: Tha

    Sherlock Holmesen behaketarakoahalmena eta dedukziorako talentuaezin distiratsuago ageri dira bikontakizun liluragarriotan.Dantzarien misterioa istorioan,detektibe famatuak hilketa harrigarribaten egilea aurkitzen du, beretalentu handiarekin kriptograma batdeszifratzea lortzen baitu, eta ZilarIzar izenekoan, berriz, Holmesekosorik baliatu behar du bereasmamena, ustezko errudunaakusatzen duten frogak baztertu etaegiazko hiltzailea aurkitzeko.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, sormena,iritzia, zintzotasuna, irudimena, justizia,erantzukizuna, solidaritatea, adorea.

    10 urtetik aurrera Polizia-kontalizunak

    128 orrialde ISBN: 978-84-682-1658-4

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 12 29/1/20 16:40

  • 13

    Tantaia bilduma

    15. Robotak nirelagunak

    Isaac AsimovIrudiak: David Shannon

    Liburu honetako bi kontakizunetan,etorkizuneko gizartea deskribatzendigu Asimovek: gizarte horretanrobotak gizakien zerbitzari leialakdira, hainbesteraino non haienhutsune afektiboak ere osatzenbaitituzte. Halaxe gertatzen daRobbie izeneko robotaren ipuinean,zeina egileak inoiz idatzitako ipuiniksamurrenetako bat baita, eta baitaSally robotaren kasuan ere, noninteligentziaz hornituriko autoekberen nagusia gaizkileen erasoetatiklibratzen baitute.

    Balioak: adiskidetasuna, konfiantza,sormena, iritzia, zintzotasuna,irudimena, justizia, ingurumena,erantzukizuna, solidaritatea, tolerantzia.

    10 urtetik aurrera Zientzia-fikzioa

    96 orrialde ISBN: 978-84-682-3698-8

    16. Ozeko aztiaL. Frank BaumEgokitzapena: Germán VivesIrudiak: Robert Ingpen

    Dorotea txikiaren eskutik, Ozekoerresuma magikora garamatzaBaumek bidaian. Erresuma horretansorginak maitagarriekin errietanaritzen dira, eta harrigarriena eregertatzen da. Abentura biziek etaezin ahaztuzko pertsonaiek, batakbestearen atzetik, gure ametsakerrealitate bihur daitezkeelaerakusten digute, ilusioz etaeginahalak eginez borrokatzenbagara.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, iritzia,aniztasuna, eskuzabaltasuna,zintzotasuna, irudimena, justizia,solidaritatea, adorea.

    9 urtetik aurrera Fantasia eta abentura

    160 orrialde ISBN: 978-84-682-2775-7

    18. Munstroenkontakizunak

    Steven ZornIrudiak: John Bradley

    Era guztietako munstroak dabiltzaliburu honetako orrietan barna:herensuge distiratsu bat,Frankenstein doktore itxuragabea,gizotso beldurgarri bat... Horiengorabeherak kontatzen dituzten seiipuinetan dardara egingo duzu,hunkitu egingo zara, barre egingoduzu, baina batez ere ikasiko duzumunstroak ez direla esaten denbezain gaiztoak. Zeren zain zaudehoriek guztiak ezagutzeko?

    Balioak: konfiantza, jarraikitasuna,sormena, iritzia, aniztasuna,eskuzabaltasuna, irudimena,erantzukizuna, tolerantzia, adorea.

    10 urtetik aurrera Izua, umorea eta fantasiazkoak

    104 orrialde ISBN: 978-84-682-2777-1

    17. Konkordunaeta «Mila eta bat gau»liburuko beste ipuin batzuk

    AnonimoaIrudiak: Michael Foreman

    Mila eta bat gau liburuko hamaripuin hauetan elkarren ondoandaude pasadizo dibertigarriak,irakaspenez beteriko fabulak etaistorio guztiz fantastikoak, hala nolapoltsa batean hiri oso bat gordetzenzuen gizona; lau aldiz hil eta,azkenik, berpiztu zen konkorduna;bere zapaten erruz zuen guztiagaldu zuen gizon xuhurra, eta“Ireki zaitez, sesamo!” oihuari eskeraberastu zen aizkolaria.

    Balioak: iritzia, aniztasuna, zintzotasuna,irudimena, justizia, adorea.

    10 urtetik aurrera Abentura, fantasia eta umorea

    128 orrialde ISBN: 978-84-682-2776-4

    13. Mikel StrogoffJules VerneEgokitzapena: José María Pérez ZúñigaIrudiak: Javier Serrano

    Mikel Strogoff kapitainak bidaialuze eta arriskutsu bat egin behar duSiberiako estepan barna, Irkutskekogobernariari jakinarazi behar baitioIván Ogareff traidorea tatariarinbaditzaileekin aliatu dela. Bidean,posta-buruzagia atxilotu eta ezpatagori batekin itsutzen dute. Alabaina,bere kemenaren indarrez, eta Nadiagaztearen laguntzarekin, Strogoffekihes egitea lortzen du, aurre egitendio Ogareffi eta tatariarren inbasioageldiarazten du.

    Balioak: adiskidetasuna, laguntasuna,konfiantza, jarraikitasuna, iritzia,eskuzabaltasuna, zintzotasuna, justizia,erantzukizuna, solidaritatea, adorea.

    11 urtetik aurrera Abentura-nobela

    176 orrialde ISBN: 978-84-682-1661-4

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 13 29/1/20 16:40

  • 14

    Tantaia bilduma

    2. Malkoen lapurraIpuin

    fantastikoa · · · · · · · · · · · · · · · ·

    6. Mamuen Gabon-gauaKontakizunfantastikoa · · · · · · · · · · · · · · · ·

    3. Pirata izan nintzenekoa Abentura-ipuina · · · · · · · · · · · · · · · ·5. Sakela magikoa Ipuin moralak · · · · · · · · · · · · · · · ·

    1. Sheila Sei AfariUmorezko

    ipuina · · · · · · · · · · · · · · · ·

    8. Xalba koartza eta Euxebi azeri Elezaharra · · · · · · · · · · · · · · · ·7. Ilargiaren estaltzailea

    Ipuin fantastikoaeta solidarioa · · · · · · · · · · · · · · · ·

    9. Ez dut irakurri nahi!Ipuin

    fantastikoa · · · · · · · · · · · · · · · ·

    Eltzetxoa bilduma

    BALIO-TAULA

    Adi

    skid

    etas

    una

    Lagu

    ntas

    una

    Konfi

    antz

    a

    Jarr

    aiki

    tasu

    na

    Sorm

    ena

    Iritz

    ia

    Ani

    ztas

    una

    Esku

    zaba

    ltasu

    na

    Zin

    tzot

    asun

    a

    Irud

    imen

    a

    Just

    izia

    Ingu

    rum

    ena

    Eran

    tzuk

    izun

    a

    Solid

    arita

    tea

    Tole

    rant

    zia

    Ado

    rea

    1. Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

    Ipuintradizionalak eta

    fantasiazkoak · · · · · · · · · · · · · · · ·2. Erraldoi berekoia

    eta beste ipuin batzuk

    Ipuinmoralak

    eta fantasiazkoak · · · · · · · · · · · · · · · ·3. Esoporen alegiak

    Ipuinmoralak etaelezaharrak · · · · · · · · · · · · · · · ·

    4. Gabon-kantaKontakizunmorala eta

    fantasiazkoa · · · · · · · · · · · · · · · ·5. Greziar mitoak Kontakizunmitologikoak · · ·· · · · · · · · · · · · ·

    4. Konkistatzaileak Ipuin moralak · · · · · · · · · · · · · · · ·

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 14 29/1/20 16:40

  • 15

    Tantaia bilduma

    BALIO-TAULA

    Adi

    skid

    etas

    una

    Lagu

    ntas

    una

    Konfi

    antz

    a

    Jarr

    aiki

    tasu

    na

    Sorm

    ena

    Iritz

    ia

    Ani

    ztas

    una

    Esku

    zaba

    ltasu

    na

    Zin

    tzot

    asun

    a

    Irud

    imen

    a

    Just

    izia

    Ingu

    rum

    ena

    Eran

    tzuk

    izun

    a

    Solid

    arita

    tea

    Tole

    rant

    zia

    Ado

    rea

    18. Munstroen kontakizunak Izua, umorea etafantasia · · · · · · · · · · · · · · · ·17. Konkorduna

    eta «Mila eta bat gau» liburuko beste ipuin batzukAbentura, fantasia

    eta umorea · · · · · · · · · · · · · · · ·

    7. Detektibe-ikasleaLapurreta garesti bat

    Abentura,misterioa etaumore beltza · · · · · · · · · · · · · · · ·

    16. Ozeko aztia Fantasia etaabentura · · · · · · · · · · · · · · · ·

    11. Robinson Crusoe Abentura-nobela · · · · · · · · · · · · · · · ·10. Dantzarien misterioa

    Zilar IzarPolizia-

    kontakizunak · · · · · · · · · · · · · · · ·

    8. Fantasmen kontakizunakMisterioa,izua etaumorea · · · · · · · · · · · · · · · ·

    9. Oliver Twist Nobelaerrealista · · · · · · · · · · · · · · · ·

    12. Gulliver-en bidaiakAbentura, fantasiaeta gizarte-satirazko

    nobela · · · · · · · · · · · · · · · ·15. Robotak nire lagunak Zientzia-fikzioa · · · · · · · · · · · · · · · ·

    6. Isatsetik tirakaElezaharrak eta

    animalienipuinak · · · · · · · · · · · · · · · ·

    13. Mikel Strogoff Abentura-nobela · · · · · · · · · · · · · · · ·

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 15 29/1/20 16:40

  • C102062

    vicensvivesonline.com webgunean erosiz gero, % 5eko beherapena eta,horrez gainera, dohainik liburuen eta paperezko materialen bidalketa.

    Lite_Primaria_2020_EUSK.indd 16 29/1/20 16:40

    p_001p_002p_003p_004p_005p_006p_007p_008p_009p_010p_011p_012p_013p_014p_015p_016