ELKARRIZKETA: DAVID HOPKINS • EKARPENAK: KULTURARTEKO … · Sistemaren ebaluaketa iraun-korra....

44
hh ELKARRIZKETA: DAVID HOPKINS • EKARPENAK: KULTURARTEKO HEZKUNTZA • GALDEIDAZUE: BLANCA KEREJETA • BAIONAKO EUSKAL MUSEOA • ATZEKO ATETIK: JULIO IBARRA 125 hik hasi 4 EURO 2008KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Ondoezik dauden ikasleak Eskolak etxean eta ospitalean jasotzeko aukera GAIA

Transcript of ELKARRIZKETA: DAVID HOPKINS • EKARPENAK: KULTURARTEKO … · Sistemaren ebaluaketa iraun-korra....

hhE L K A R R I Z K E TA : D AV I D H O P K I N S • E K A R P E N A K : K U LT U R A R T E K O H E Z K U N T Z A • G A L D E I D A Z U E : B L A N C A K E R E J E TA • B A I O N A K O E U S K A L M U S E O A • AT Z E K O AT E T I K : J U L I O I B A R R A

125hik hasi4 EURO • 2008KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Ondoezik dauden ikasleakEskolak etxean eta ospitalean

jasotzeko aukera

GAIA

aurkibidea8gaia

ONDOEZIK DAUDEN IKASLEAKGaixotasunen bat duten edo ikastetxera joaten uzten ez dienarazoren bat duten ikasleek, etxean eta ospitalean jaso ditzakete eskolak. Eusko Jaurlaritzak eta NafarroakoGobernuak horretara bideratutako zerbitzuak eskaintzen dituzte.

16elkarrizketa

DAVID HOPKINSLondresko unibertsitateko irakasleak esan digu,hezkuntzak, ez duela soilik irakaskuntzara mugatu behar;eskolak, ekarpena egin behar diola gizarteari. Hezkuntzaerreformen inguruan hitz egin dugu David Hopkinsekin.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua: Ainhoa Azpiroz. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Miren Guilló eta OlatzLasagabaster. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulka-riak:Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,IreneLopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu.Diseinua: TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Donostia ospitaleko gela.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-I-17).Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaONDOEZIK DAUDEN IKASLEAK.ESKOLAK ETXEAN ETA OSPITALEAN JASOTZEKO AUKERA

16 elkarrizketaDAVID HOPKINS24 esperientziakAstronomia era dibertigarrian ikasiz

26 esperientziakArgitxo egutegiak

28 ekarpenaKulturarteko hezkuntzaBerdintasuna eta aniztasuna oinarri

32 galdeidazue Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar aldituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da?Zer egin behar dute irakasleek?Blanca Kerejeta

35 berriak

40 nora joango gara?Baionako euskal museoaEuskal Herriari begirada lapurtarra

42 Atzeko atetikJulio Ibarra

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ao t s a i l a

BBaazzeenn oorrdduuaa nnoorrbbaaiitteekk aarrggii aaddiieerraazztteekkoo eesskkoollaakkppoolliittiikkaa llaanndduu eeggiinn bbeehhaarr dduueellaa

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubidee-tan eta Bakean oinarritutako Hezkun-tza Plana aurkeztu du. Hezkuntza alo-rrari dagokionean, Elkarbizitzan, Ba-kean eta Giza Eskubideetan Hezi ize-neko programa garatuko du. Plan ho-rrek, indarkeriari zilegitasuna kentzeaizango du xede nagusia.

Ekimena, bere garapenean, inte-resgarria da, oso. Euskal Herriak biziduen egoera dela medio, herri guztie-tan biktimak aurkitzea lan erraza izan-go da. Denetan dago hildakoa, eraso-tua, mehatxatua, atxilotua, espetxera-tua eta torturatua dagoen edo izan denjendea, tamalez.

Asko eta asko hitz egin da elkarbizi-tzaz, tolerantziaz, inklusibitateaz etaabar. Lanak eta esperientziak ere buru-tu dira arlo horien inguruan, bide horie-tan sakontzea egokia da. Koska, ordea,horren guztiaren abiapuntuan izangoda, orain ere.

Teoria mailan adostasunak aurki-tzea ez dirudi lan nekeza izango denik.Hala ere, hori guztia praktikara erama-

ritan bizi garen: nor maitatu behardugun eta nor ez ezartzen zaigun hone-tan, ideiak epaibidean ipini diren ho-netan, edo demokratikoak omen direnhauteskundeetan herritar batzuei hau-tagai izateko eskubidea zalantzan jar-tzen zaienean, eta hainbat hautesleribotoa emateko eskubidea ukatzenzaienean, Elkarbizitza eta Bakea susta-tu nahi ditugu gure eskoletan. Indarke-riak zilegitasunik ez duela irakatsi nahidiegu gure ikasleei… Lan nekeza, du-darik gabe, eskubide urraketa, bortiz-keria eta bazterkeria ereduak ikustenjarraitzen duten bitartean.

Bazen garaia, Elkarbizitzaren aldepentsamendu eta ideologia mota des-berdinek lekua izan behar dutela alda-rrikatzeko. Finean, guztientzat aukerabertsuak egotean, hizkuntzak eta kul-turak errespetatzean eta herri bakoi-tzak aukeratzen dituen bideak, baitapedagogikoak, errespetatzean egongobaita berriro ere gakoa. Hori, gutxie-nez, ikasia beharko genukeen herrikohistoriatik!

terakoan sortzen dira ezintasunak, horiguztia praktikara nola ekarri inguruan,alegia. Ezinbestekoa da, abiapuntuan,hau da, biktimak definitu eta izendatze-rakoan, biktima guztiak kontuan iza-tea. Eta eskola, noski, ez dago hortikkanpo.

Ez genituzke betiko eskema zaha-rrak errepikatu behar. Biktimak aipa-tzerakoan biktima batzuk alboratzenbaditugu abiapuntutik bertatik, horrekbetiko bazterkeriara eramango gaitubeste behin.

Politika egin behar ez den horrenaitzakian, ezin da ere elkarbizitza esko-la komunitate bakoitzeko gai isolatugisa hartu. Dagoeneko badakigu, esko-lan gertatzen denak kanpoan eragitenduela, eta alderantziz, kanpoan gerta-tzen denak eragina duela eskolan.

Beraz, eskolak hor kanpoan du-gun, eta partaide garen, mundu zabalhorretako komunitate guztia izanbehar du kontuan, ikuspegi globalazaritzea besterik ez dago.

Ezin dugu ahantzi ere zein inguma-

Bereiztu egin behar da, gure ustez, politikaeta alderdikeria, bazterkeria...Eskoletan politikaz ez dela hitz egin beharzabaldu da azken 25 urteotan... Frei Betto teologo eta pedagogo brasildarrak dioenez, gosaltzeko zer dugun edo ez dugunere, politika zehatzen ondorioa da.

6 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

ELAk eta LABek Eusko

Jaurlaritzako negoziazio mahai

orokorra utzi dute, Osakidetzan

eta Hezkuntzan langileen lan

baldintzen negoziazioei berriro

ekin arte. Azken urteetan,

langileen baldintzak negoziatu

beharrean, negoziazio

eskubideak urratzen dituela

leporatu diote bi sindikatuek

Jaurlaritzari, eta lan baldintzak

dekretu bitartez “inposatzen”

dituela. Sindikatuek, era berean,

Osakidetzan eta Hezkuntzan

itxitako mahai sektorialak

irekitzeko eskatu diote

Gasteizko gobernuari. Bestalde,

CCOO eta UGT sindikatuek,

negoziazio mahaia utzi ez,

baina Jaurlaritzak egindako

azken proposamena baztertu

dute.

kronikaEuskararen a ldeko apostu ausartagoa eskatu d iote

Eskola euskalduntzerabidean,ez mutu,ez geldirik

Eskolak Euskaldundu Herri Ekime-na plataformak mobilizazioak egin dituurtarrilean, eskolak euskaldundu be-har duela aldarrikatzeko. Urtarrilaren25ean manifestazio jendetsuak egin zi-tuzten Iruñean eta Gasteizen eskolakeuskalduntzen ez duela eta hizkuntzaereduen politikek porrot egin dutelasalatzeko.

Ekimenak kezka azaldu du, institu-zioek eskubideak bermatzeko neu-rriak hartu beharrean, egungo egoeramantentzeko tentazioa izan dezaketelaikusten duelako. Hori guztia dela eta,aurrera begira lanean jarraitzeko as-moa dutela adierazi dute. Azken asteo-tan ikastetxez- ikastetxe eta herriz-herribildu dituzten milaka postal TontxuCampos, Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza sailburuari, Carlos Perez Nievas,Nafarroako Gobernuko Hezkuntzakontseilariari eta, Max Brisson, Euska-raren Erakunde Publikoaren presiden-teari bidaliko dizkiete otsailean bertan.

Egoera aldatzeko, neurri hauek

jasoko dituen proposamena beharrez-koa dela esan du Eskolak EuskaldunduHerri Ekimenak:

1.- Hizkuntza eredu bakarra etaeuskalduna.

2.- Irakasle eta hezkuntzako langileguztiak euskaldunak izateko neurriak.

3.- Sistemaren ebaluaketa iraun-korra.

4.- Pedagogia eredu parte-hartzai-lea. Ikasleak ikasketa prozesuaren sub-jektu izan behar du. Aldi berean, klase-ko ikasle kopurua jaitsi beharra dago.

5.- Euskal Curriculuma. Euskara,euskal kultura eta nortasuna bultzatu-ko dituena.

6.- Aisialdia euskaraz. Eskolari lotu-tako eskolaz kanpoko jarduerak eus-karaz izateko neurriak.

7.- Baliabideak. Ikastetxeek legeabete dezaten baliabide ekonomiko,pedagogiko eta pertsonal egokiak es-kaintzea.

8.-Proposamen nazionala. Eskolakeuskararen lurralde osoan euskaldun-tzea eskubidea da, eta legeak hori ber-matu behar du.

Eskolak Euskaldundu Herri Ekime-nak azaldu duenez, euskalduntze oso-ra heltzeko euskararen ofizialtasunaeta Hezkuntza Sistema Nazionala ezin-bestekoak dira, baina bitartean, norabi-de horretan, haien esku dagoen guztiaegiteko eta iruzurrak salatzeko kon-promisoa hartu dute.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 7

Gizabanakoaren askatasuna talde-lanaren emaitza soilik izan liteke Zygmunt Bauman

Seaskako IntegrazioBatzordeak jakinarazi duenez,

ahalmen urriko 18 ikasledabiltza Seaskaren 12

ikastolatan. Seaskak aurreegiten dio erronkari, baina

salatu dute, Frantziakohezkuntzak ez dituela

dagozkion laguntzak etabaliabideak ematen.

18 haur horien eskolatzeabermatzeko, 95.000 euro behardira. Frantziako hezkuntzak ez

ditu lau lanpostu diruzlagunduko eta 10 hezitzaileren

soldatak Seaskak, beresakeletik ordaindu beharko

dituela azaldu du. Duelabederatzi urte ekin zioten

ahalmen urriko haurrenintegrazioaren erronkei

erantzuteari. Ordutik erronkahanditu eta ondorioz, diru

premia ere handitu da, bainaFrantziako legeak aitortzen

dituen eskubideak betetzen ezdituela salatu dute ikastolek.

Gizartearen elkartasunafuntsezkoa izan da erronka

horiei aurre egiterako orduan,eta ekimen ugari antolatu dira

bide horretan lan egitenjarraitzeko.

ha inbat herr i ek imenek admin istraz ioar i

Euskarazko haur eskolenalde, Iruñean

Hello izeneko hiru haur eskola irekiberri dituzte Iruñean, eta gaztelaniaz etaingelesez aritzen dira horietan. AzkenaDonibane auzoan ireki dute ikasturtehonetan, 112 plaza eskainiz. Egun,oraindik, 82 plaza hutsik daude. Doni-baneko Auzo Elkarteak, AEKk, EHEk,ANVk eta Haur Eskolak Euskaraz plata-formak, plaza horiek euskaraz eskain-tzea eskatu dute eta ingelesezko haureskolak euskarazkoen ordez jartzeasalatu dute.

Prentsaurrekoa eta kontzentrazioaegin dituzte egoera salatzeko xedez.“Iruñeko Udalak 112 leku eskaini zituenDonibaneko Hello San Juan eskolan.Baina matrikulatzeko epean, 15 haur es-kolatzeko eskaera besterik ez zutenjaso. Horregatik, epea luzatu eta adintartea handitu zuten. Hasieran 2005eanjaiotakoak onartzen zituzten eta gero2006ko urtarrila eta ekaina artean jaiota-koak ere bai. Azkenean, 30 eskaera soi-lik jaso zituzten. Hau da, 82 leku hutsikgelditu ziren”, azaldu dute eragileek.

Iruñeko 17 haur eskoletatik bi soilikdira euskaraz, Txantrean dauden Izarte-

gi eta Egunsenti. Gainontzekoak gazte-laniazkoak dira. “Iruñean eskaintzen di-tuzten lekuen % 11 bakarrik dira euska-raz. Gaztelania-ingelesezko plazen es-kaintza berriz, %24 koa da eta gaztela-niazkoa % 65a da”. Eskola horietatik 11,Iruñeko udalarenak dira, eta bost NafarForu Gobernuarenak. Plaza guztiakkontuan hartuz, euskara eta gazteleraelebidunean 172 plaza daude, ingelesa-gaztelera elebidunean, ostera, 358. Es-kaera handitzen joan den arren, 1995.urtetik ez da euskarazko haur eskolarikireki Iruñean, sindikatuen arabera.

Iruñean, D ereduak Haur eta LehenHezkuntzako matrikulazioen herenahartzen, du gutxi gorabehera, eta haureskolen eta hurrengo zikloen artean da-goen desoreka salatu dute eragileek.Donibanekoaz gain, gaztelania-ingele-sa eskaintza duten beste eskolak, HelloErrotxapea eta Hello Azpilagaiña diraeta enpresa pribatuek kudeatzen di-tuzte.

Egoeraren aurrean, urtarrilaren18an, aipatutako eragileek kontzentra-zioa deitu zuten Jose Maria Huartenhaur eskola euskaraz lelopean, eta bes-te hainbat eragileren babesa jaso zuten,besteak beste, Dindaia, Iruñeko Udale-ko haur eskoletako langile batzordea,Sortzen, EHBE, EHE, AEK, IA, EAE-ANV,eta ELA, LAB, eta EILAS sindikatuena.

Datozen asteetan, Haur EskolakEuskaraz plataformak mozioa aurkeztu-ko du udalean, Jose Mari Huarten geldi-tzen diren lekuak euskarazko eredurapasatzeko eskatuz.

G A I A

8 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Ondoezik dauden ikasleakEskolak etxean eta ospitaleanjasotzeko aukera

Gaixotasunen bat dutenedo aldi batez eskolara joa-ten uzten ez dien arazorenbat duten ikasleek ez dutezertan ikastetxeko martxagaldu. Araban,Bizkaian,Gipuzkoan eta Nafarroan,haien etxean,edota erietxe-an bertan,hezkuntza arretajasotzeko aukera dute,Eus-ko Jaurlaritzak eta Nafa-rroako Gobernuak zerbitzubereziak eskaintzen baitu-tuzte. Horrek gainerakoikaskideen erritmoa ez gal-tzeko aukera ematen dieikasleei. Ezohikoa den ego-era horretan normaltasunapur bat ematen die ondo-ezik dauden bitartean esko-lak jasotzeak eta etxean edoerietxean egoteak sortzenduen errutina haustekomodua da.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 9

Errutina hautsiz eta ikasgelakoerritmoa galdu gabe

Lapurdin, Nafarroa Beherean etaZuberoan ez da halako zerbitzurik.Hezkuntza arloa Frantziar gobernua-ren eskuetan izanik, gobernuak ez duhalako programarik aurreikusten. Horibai, posible da, norberak aseguru pri-baturen bat izatea eta kasu horietan,ikasleek eskolak jaso ditzakete, bainaez zerbitzu publikoaren barnean. Ho-rrelakoetan, aseguruak jasotzen due-naren arabera, irakasleak etxera edoospitalera joaten dira ikaslea denboraluzez gaixorik baldin badago.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,Etxez-etxeko, Ospitaleko Arretarakoeta Arreta Terapeutikorako LurraldeZentroak daude. Horien egitekoa, ikas-tetxera joaterik ez duten ikasleei arretaeskaintzea da. Sei funtzio nagusi di-tuzte:

- Hezkuntza prozesuaren garapenalaguntzea.

- Ikastetxera joaterik ez duten ikas-leen ikaskuntza eta sozializazioa ahal-bidetzea.

- Ikasle horien hezkuntza inklusioaeta inklusio soziala erraztea.

- Behar duten ikasleentzat laguntzaterapeutiko arloko programak bultza-tzea.

- Ikasleak ikaskideekin eta ikaste-txeko irakasleekin, zein etxeko lagun-tza eskainiko dion irakaslearekin, ha-rreman ona izan dezan bultzatzea.

- Erietxeko langileekin koordina-zioa izatea, ikaslea ospitaleratua dago-en kasuetan.

Era berean, ikastetxearekin koordi-nazioa egiten du Lurralde Zentroak.

Hauek dira Lurralde Zentroek es-kaintzen dituzten zerbitzu nagusiak:

- Etxez-etxeko laguntza zerbi-tzua. Irakaslea ikaslearen etxera joatenda eta curriculuma jarraitzeko helburuadu.

- Ospitaleko gelak. Ospitaleratutadauden ikasleek eskolak jasotzeko au-

kera dute Txagorritxuko ospitalean,Santiagon, Gurutzetako eta Basurtukoospitaletan eta Donostia ospitalean.Erietxetan ikasgelak daude, eta beha-rrezkoa denean, irakasleak haurren ge-letara joaten dira eskolak ematera. Nor-beraren beharretara egokitzen den zer-bitzua da eta haurrak, nahi duteneanjoaten dira ospitaleko eskolara.

- Laguntza terapeutikoa. Gaixo-tasun psikiatrikoak dituzten ikasleakedota terapia intentsiboak behar dituz-tenak ikastetxe berezietara joaten dira.Ikasleek eskolatze partekatua dute etaterapia jasotzen dute, baina era bereanhezkuntza landuz.

Zerbitzu horietan guztietan koordi-nazioa egoten da ikaslearen jatorrizkoikastetxearen eta Lurralde Zentroen ar-tean. Eta etxez-etxeko arreta zein ospi-taleko arreta eskaintzen duen irakasle-ak koordinazio orduak ditu baita ereikaslearen ikastetxearekin, curriculu-mari jarraipena emateko.

Etxez-etxeko laguntzan, LehenHezkuntzan, astero zazpi ordu eta erdiaurreikusten dituzte asko jota; DBHnberriz, hamar ordu astero. Eta hamar or-du horietan hiru eremu hartzen dirakontuan: eremu soziolinguistikoa, ere-mu zientifiko-teknologikoa eta ingele-sa. Lehen Hezkuntzan, irakasle bakarra

G

10 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Hainbat zerbitzu

joaten da ikaslearen etxera. Haur Hez-kuntzako ikasleek ere, etxeko laguntzajaso dezakete, beharrezkoa denean,baina normalean 6 eta 16 urte bitarteko-ek jasotzen dute.

Laguntza terapeutikoaLaguntza terapeutikorako zerbi-

tzua 2007-2008 ikasturtean jarri da mar-txan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.Orain arte Bizkaiko La Ola HezkuntzaBereziko Ikastetxean zeuden ikasleakOrtuellako eraikin berrira joan dira.Ekipamendu horiek terapia baten be-harra duten ikasleentzat dira, gaitz psi-kiatrikoak dituztenentzat. Bertan Osa-kidetzako eta Hezkuntza Saileko langi-leak ari dira lanean. Lasarten, Ortuellaneta Gasteizen izango dira horrelakozentroak; Ortuellakoa martxan da.Gasteizko eta Lasarteko eraikinak lane-tan daude eta 2008an zabalduko dituz-te ateak. Zentro horiek aldi baterako di-ra; lehen egonaldia sei hilabetekoa iza-ten da eta egoerak hala eskatzen badu,luza daiteke, baina inoiz ez ikasturteosoa baino gehiago. Egonaldia amaitu-ta, ikasleak ikastetxera bueltatzen dira.Zentro bakoitzak bere hezkuntza pro-iektua du eta hiru fase bereizten dira: le-hena harrera litzateke. Ikasleek dituz-ten arazoak aztertzen dituzte eta jarrai-tu behar duten prozesua zein den ze-hazten dute. Bigarren pausoa, eskuhartzea bera litzateke eta azkenik, hiru-garren pausoa, ikastetxera bueltatzealitzateke. Ikastetxera bueltatzen dire-nean, jarraipena egiten diete ikasleei.

Ikastetxe horietara joaten direnikasleak, etxera joaten dira lotara etaposible denean, eskolatze partekatuaegiten da; goizean ikastetxe horietaneta arratsaldean haien eskolan aritzendira. Terapia egiten dute eta ikasgaiaklantzen dituzte, beraz; helburua tera-

peutikoa eta hezitzailea da eta beti da-go koordinazioa ikasle bakoitzaren be-rezko ikastetxearekin.

Eskola erizainEskolan bertan arreta jasotzen duen

ikaslerik ere bada. Carlos Ruizek esandigunez, eredu anglosaxoia jarraitzeaezinezkoa da, ez baita posible eskolaguztietan erizain bat izatea. Baina esko-lan bertan arreta behar duten ikasleakegoten direla ikusita, Osasun sailbu-ruak eta Hezkuntza sailburuak akor-dioa sinatu zuten 2005. urtean, eskolaorduetan osasun arreta berezia eskain-tzeko, eta jarduteko protokoloa ezarrizuten. Horren arabera, haurrak arazo-ren bat duenean, gurasoek edo tutore-ak ikastetxeko zuzendaritzari jakinara-zi behar diote eta, ondoren, zuzendari-tzak, arazoaren berri ematen die ikaste-txeko langileei. Irakasleek haien burualaguntza eskaintzeko moduan ikustenez badute, zuzendaritzak ikastetxearidagokion eskualdeko osasun zuzen-dariarengana jotzen du eta horrek bide-ratzen du sendagilea eskolara. Eskolan,adibidez, haur batek diabetea duela an-tzematen bada, eta botikak eman beharbazaizkio, formazioa duten irakasleenartean boluntarioa eskatzen da lan horiegiteko.

Irakasleek eta ikastetxeko gainera-

ko langileek, nahi izanez gero, ikasleeilaguntzeko ikastaroak jaso ditzakete.Joan den ikasturtean 300 irakaslek etahezkuntza espezialistek jaso zuten tre-bakuntza.

Nafarroako zerbitzuaNafarroako Gobernuko Hezkuntza

Departamentuak ere, etxez-etxeko etaospitaleko hezkuntza arretarako zerbi-tzua eskaintzen du duela hiru urte. AnaBariain da programa horren koordina-tzailea. Lau irakaslek osatzen dute lan-taldea; Ana, etxez-etxeko laguntzaz ar-duratzen da eta beste hiru lankideek,Pedro Bellosok, Begoña Barbarineketa Lurdes Sádabak, Iruñeko Virgen delCamino ospitalean egiten dute lan, ber-tan ospitaleratuta dauden haurrekin.Ospitaleko ikasgelan eskolak ematendituzte, gaixoak dauden geletara joatendira eta kanpoan dagoen psikiatria uni-tateko gaixoei ere arreta eskaintzendiete. Irakasle guztiak pedagogia tera-peutikoan trebatuak dira, baina horrezgain, haietako bat teknologia berrietanespezialista da, beste bat Haur Hezkun-tzako irakaslea da eta hirugarrenak,euskaraz daki.

Eskaintzen duten zerbitzua Nafa-rroako Hezkuntza Bereziko BaliabideZentroaren barnean dago, baina fisiko-ki Iruñeko Virgen del Camino Ospitale-

Ana Bariain, Nafarroako zerbitzuaren koordinatzailea.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 11

G A I A Ondoezik dauden ikasleakEskolak etxean eta ospitalean

an daude. Anak ospitalean bertan egi-ten du lan, haurrengandik gertu egote-ko aukera ematen diolako: “Abantailada, medikuekin eta familiarekin zuze-nean hitz egin dezakegu. Gainera, ho-rrek etxez-etxeko laguntzaren beharraizan dezaketen kasuak hautemateaerrazten du”, esan digu. Horregatik dagarrantzitsua baita ere, etxez-etxekoeta ospitaleko laguntzaren arteko koor-dinazioa egotea.

Etxez-etxeko laguntzaNafarroan, etxez-etxeko laguntza

jasotzeko hainbat baldintza bete behardira, ordea, eta horietako bat da ikasle-ak 21 lagunetan, jarraian, ikastetxera jo-aterik ez izatea. Gainera hiru eskaeraegin behar dira: alde batetik, gurasoekegin behar dute eskaria (izan ere, ikas-leek ordutegi zehatza bete behar duteetxean eta pertsona heldu bat izan be-har dute ondoan eskolak jasotzen di-tuzten bitartean; gainera beharrezkoada espazio egokia izatea). Bestetik, be-harrezkoa da laguntza hori zenbat egu-nerako beharko duen zehazten duenmedikuaren txostena izatea, eta azke-nik, ikastetxeko zuzendaritzak egin be-har du eskaria. Hiru eskariak jasotzean,laguntza eman dakiokeen edo ez azter-tzen dute, baldintzen arabera hartzendute erabakia, baina normalean deneiematen diete laguntza. Laguntza ema-tea erabakitzen badute, Ana ikastetxea-rekin harremanetan jartzen da, etxez-etxeko laguntza zer den eta nola fun-tzionatzen duen azaltzeko.

Minbizia duten haurren kasuakhautematen direnean, eskolara denbo-ra luzez faltako direla ikusten dute, etaADANO elkartearekin, minbizia dutenhaurrei laguntzeko Nafarroako elkarte-arekin harreman zuzena egoten da. El-karte horretako psikologoak ikastetxe-

ari, haurrei eta gurasoei gaixotasunanolakoa den azaltzen die. Hezkuntzaarloari dagokion esku hartzea ondorenizaten da.

Haur Hezkuntzan edo Lehen Hez-kuntzan dauden ikasleei, astero bostorduko arreta eskaintzen zaie eta ikas-tetxearekin koordinazioa egiteko, biordu dituzte hilero. Bigarren Hezkun-tzan eta Batxilergoan, berriz, astero zor-tzi orduko arreta jasotzen dute etxean,eta koordinazio orduen kopurua ber-bera da. Etxez-etxeko laguntzari dago-kionez, garrantzitsuena ikastetxeare-kin dagoen koordinazioa da, Anakesan digunez: “Normalean, bilera egi-ten da irakasle talde osoarekin eta tuto-rearen bidez bideratzen dugu ikasleaketxean egin behar duen lan guztia. Ira-kaslearen eta tutorearen arteko koordi-nazioa oso garrantzitsua da. Azterketaketxean egin ditzakete baita ere eta ho-rretarako ebaluazio irizpideak finka-tzen dira ikastetxeko irakasle bakoitza-rekin.”

Etxez-etxeko laguntzari ekitean,ikastetxearekin bi koordinazio saio egi-ten dituzte:

- Lehenengoan orientatzailea, tuto-rea, gurasoak, etxeko irakaslea eta pro-gramaren ardura duen koordinatzaileaegoten dira.

- Bigarrenean, programaren ardu-raduna ikastetxean ikasle horri eskolakematen dizkioten irakasleekin biltzenda. DBHn eta ondorengo ikasturtee-tan, oinarrizkoa da koordinazio hori,ikasleek irakasle gehiago izaten dituz-telako. Garrantzitsua da horiei guztieiprogramaren funtzionamendua azal-tzea.

Anak bi koordinazio horietan partehartzen du, baina ondorengo guztietanegotea ezinezkoa da, Nafarroa osokoarduraduna delako. Dena den, zailta-

sunen bat baldin badago, ondorengokoordinazioetan ere esku hartzen du.

Bekak familientzatNafarroako Gobernuko Hezkuntza

Departamentuak ez du irakasleen lanpoltsarik etxez-etxeko laguntzarakoeta etxean arreta eskainiko duen ira-kaslea bilatzea, familiaren, ikastetxea-ren eta Anaren egitekoa da. “Caja Nava-rra vía Fundación izeneko fundazioak,Zeuk aukeratu, zeuk erabaki izenekoprograma du. Bertan ‘etxez etxeko etaospitaleko arreta’ programan parte har-tzen dugu eta urtero ekarpen ekonomi-koa egiten digute. Gobernuak hitzar-mena du proiektu horrekin eta diruabeka moduan ematen dute. Familiaribeka ematen diote, eta etxean lan egi-ten duen irakasleari familiak berak or-daintzen dio. Beka hori lan egindakoorduen araberakoa da. Prezio bat ezarridute, eta familiari beka ematen zaio ira-kasleari ordaintzeko modua izan de-zan”, azaldu digu Anak.

Ikasleak ikastetxera itzultzen dire-nean, ikastetxeak berak, ebaluazioaegiten du beti. Tutoreak egiten du, fa-miliak egiten du, eta baita etxean arretaeskaini dion irakasleak ere. Azken ho-rrek ikaslearekin batera landu duena-ren inguruko txostena prestatzen du.Anak, ikastetxera itzultzeko prozesuakoordinatzen du eta Hezkuntza Depar-tamentuari egoera zertan den jakina-razten dio. Haurra ikastetxera buelta-tzen denean dagokion eskolatze mai-lan integratzea erraztu nahi dute.

Anak esan digunez, haurren eran-tzuna positiboa da, beti: “Normaltasungiroan egoteko gogoa dute, gogorraegiten zaie eskolara ez joatea eta lagu-nekin ezin egotea. Eskolak jasotzeakbizitza normalarekin lotura eskaintzendie eta oso positiboa da”.

12 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Bideokonferentziaren abantailak

nez, CREENAkoekin (Nafarroako Hez-kuntza Bereziko Baliabideen Zentroa)harremanetan jarri ziren, eta bertanazaldu zieten eskolak bideokonferen-tzia bidez emateko aukera zutela. Ezzuten bi aldiz pentsatu, eta baliabideakeskuratuta, lanean hasi ziren. Hezkun-tza Departamentuak berak eskaini zienmateriala, bai eskolari eta baita etxeko-ei ere; ikastolari ordenagailu eraman-garria ere eman zioten.

Ikasgelan parte hartzeko aukeraAndra Mari ikastolan, Lehen Hez-

kuntzan ikasle guztiak elkarrekin iza-ten dira gelan, baina DBHtik aurrera,behar bereziak dituzten ikasle guztiakgela bakar batean elkartzen dituzte.Hasieran, beraz, ikasgelan bertan insta-

latu zuten kamera. Ikasgelan ematen zi-tuzten eskolak eta ikasleak etxean jaso-tzen zuen guztia. Horrek gelan partehartzeko aukera ematen zion, eta ikas-kideek ere hura ikusten zuten. Ez zi-tuen eguneko ordu guztiak ematen,saio batzuetan besterik ez zuen partehartzen.

“Hasieran arrotza egin zitzaien gai-nerako ikasleei, baina gero dena pri-meran joan zen. Oso natural hartu zu-ten eta oso ongi atera zen”, dio Txare-tek. “Bai -jarraitu du Estitxuk- ezer eginaurretik galdeketa egin genien ikasle-ei, ikasgelan kamera jartzea zer irudi-tzen zitzaien galdetzeko, eta oso ongihartu zuten, ez zuten inolako arazorikizan”.

Dena den, beste mota bateko ara-

Teknologia berriek eskain ditza-keten abantailak baliatuta, Etxarri-Aranazko Andra Mari ikastolan, bi-deokonferentzia bidez eman izan diz-kiote eskolak etxean gaixorik zegoenikasle bati. Giltzurrun transplanteaegin zioten eta denbora batez etxeanegon behar izan zuen. Nafarroako Go-bernuari laguntza eskatu eta behar zi-tuzten bitarteko guztiak eskura jarrizizkien,ikasle hark eskolak etxean ja-sotzeko modua izan zezan eta, horre-la, ikastetxeko martxa gertuagotik ja-rraitzeko aukera izan zuen. Ikaskide-ek gustura hartu zuten esperientziaberria eta irakasleak ere pozik daudeemaitzarekin.

Giltzurrun transplantea 6. mailanzegoenean egin zioten ikasleari, etaikasturte hartan (eta hurrengoan) etxe-an egon behar izan zuen denboraldi ba-tez. Gainera, gauzak ez ziren behar be-zala atera, eta DBHko 4. mailan zegoe-nean ebakuntza egin behar izan ziotenberriro ere. Ez kasu batean, ez bestean,ez zuen ikasturte osoa galdu, bainaegun asko egin behar izan zituen etxe-an, ikasleak ezin baitzuen eskolara jo-an, etxean dialisiaren makinari konek-tatuta egoten zelako. Horren aurrean,zerbait egin beharra zegoela ikusi zu-ten Andra Mari ikastolako arduradu-nek. Beraz, Txarete Ganboa eta ItziarAldaz orientatzaileak eta Estitxu Ruizirakasle laguntzailea lanean hasi ziren.

Txaretek eta Estitxuk esan digute-

Etxarri-Aranazko Andra Mari IkastolaBideokonferentzia bidez eskolak etxean

Estitxu Ruiz, Luis Karlos Preciado (teknologia berrien arduraduna) eta Txarete Ganboa.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Ondoezik dauden ikasleak

Eskolak etxean eta ospitalean

zoak izan zituzten: “Konexioa etenegiten zen maiz eta arazoak izan geni-tuen. Ikasleak etxetik deitzen zuenmoztu egin zela esateko, korrika joa-ten ginen teknologia berrien ardura-dunaren bila… Gu urduri geunden,gauza berria zen eta ikasle guztiak ge-lan utzi behar genituen bakarrik, esko-la moztu egiten zen… Baina oso espe-rientzia polita izan da, eztabaidak ereegin ditugu harekin eta oso ongi ateradira. Gainera, berak dioena entzunbehar denez, ikasgelan isilago egonbeharra dago. Eta gainerako ikasleakere, sentsibilizatuta daude”, dio Esti-txuk. Etxeko lanak egiten zituen ala ezere ikus zezaketen, kamerari erakus-teko eskatzen baitzioten.

Txaretek dioenez, gaixorik dagoe-nak lotura izan dezake era horretanikastetxearekin, eta hori oso garrantzi-tsua da hainbat hilabetetan etxeanegon behar duen 11 urteko ikasle ba-ten kasuan. Oso garrantzitsua da ira-kasleekin duen harremanari eusteko,

ikaskideak ikusi eta haiekin hitz egite-ko… Gero, ikasketetan ez du moduberean aurreratzen, ez da gelan egoteabezala, baina loturari eusten dio etahori oso garrantzitsua da.

Adimen emozionaleko saio ba-tzuk ere egin zituzten berarekin hasie-ran. Behar bereziak dituzten ikasleengelan lagun gutxi zeuden, eta haienetxean baimena eskatuta, Estitxurekinautoz joan ziren denak Arbizura, gaixozegoen ikaslearen etxean saioren batematera. Horrek ere laguntzen duikastetxearekin lotura izaten, ikaski-deek taldekide gisa hartzen dute etxe-an dena… Telefonoz ere askotan dei-tzen zioten, bai etxean eta baita erie-txean zegoenean ere. Baina bideo-konferentzia bidez bakarrik ez, etxe-ko laguntza ere jaso zuen ikasleak. Es-kola batzuk etxean bertan jasotzen zi-tuen (ikastolako irakasle bat joatenzen bere etxera), eta beste batzuk bi-deokonferentzia bidez. Irakaslea ikas-tolakoa bertakoa izatea oso garrantzi-

tsua izan zen koordinazio horretarako.Horrek guztiak asko erraztu zuen

itzulera, eta osatu zenean oso anima-tuta itzuli zen ikastolara.

Etxeko laguntza hori ongi bideratudela uste dute arduradunek. Hiru hila-betetik behin etxez etxeko laguntzazerbitzuko arduradunetako bat joatenzen ikastolara, prozesuaren jarraipenaegitera. Orientatzailearekin, zuzenda-riarekin eta etxean laguntza eskain-tzen zion pertsonarekin biltzen zen,eta gertutik jarraitu dute dena.

“Oso garrantzitsua izan da ere ikas-tolaren eta gurasoen arteko lotura,bestela ezinezkoa izango zen zenbaitgauza aurrera eramatea. Izan ere,haiekin adosten duzu zein ordutan jo-ango den irakaslea, eta gauza asko no-la egingo diren”, dio Estitxuk.

Dena oso ongi joan da, pertsonaaskoren lanari esker, baina ikasleakere jarrera ona izan duela nabarmendunahi izan dute, ahalegin handia eginduela gauzak ongi ateratzeko.

Nafarroako Gobernuak eskain-tzen duen zerbitzuaren barnean, pisuhandia dute teknologia berriek etaikasleei teknologia berri horiek esku-ra jartzeko, etxez-etxeko laguntzaprogramak ordenagailu mailegua es-kaintzen du Ana Bariainek esan digu-nez: “Ikasleak etxean denbora askopasa behar duen kasuetan, ordena-gailuen mailegurako zerbitzua dugu.Familiari eta ikastetxeari ordenagailubana utz dakieke. Era horretan, fami-

liak eta ikastetxeak lotura izan deza-kete”. Hori bera egin zuten Etxarri-Aranatzen. Ikasleren batek ikas-gelarekin konektatu behar badu,irakasleek zehazten dituzte orduak.“Kasu batzuetan, astero konexio ba-karra egiten da, adibidez, Haur Hez-kuntzako eta Lehen Hezkuntzakoikasleen kasuan. Gela horietan zailada webcama duen ordenagailua egunosoz piztuta edukitzea, baina asteanbehin konekta daiteke. Haurrek ba-

dakite konexioa noiz izango den etabadakite ikaskideari zer esango dio-ten, marrazkiak edota abestiak presta-tzen dituzte… DBHn esperientzia po-litak izan ditugu, ikaslearen eta ikasto-laren artean 12 orduko konexioak ze-haztu zirelako eta horrek erraztu eginzuen ikastetxearen hezkuntza proiek-tuarekin jarraitzea”, esan digu Anak.Helburu nagusia, etxean dagoen ikas-learen eta ikaskideen arteko harrema-nari eustea da.

Ordenagailu mailegua

14 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Ospitaleko gelak

egiten dute gaixorik daudela, erietxeandaudela eta lan asko egiten dute, de-nek.

Helburu horiek lortzeko, nola egitenduzue lan?

Arantxa: Batzuetan guk geuk jar-tzen dizkiegu lanak eta beste batzuetanikastetxetik ekartzen dituzte. Beste ba-tzuek, txikiagoak direnek, agian, jolas-tu egiten dute.

Donostia ospitalean, haurrakhirugarren soilaruan daude etaeskola laugarrenean. Hori muga alda?

Arantxa: Bai. Eskolara etortzekosendagilearen baimena behar dute etagazurrarekin dauden haurrek, salbues-pen gutxi batzuk kenduta, ezin dute es-kolara igo.

Virginia: Eskolan baldin badaude,arazoren bat baldin badago, denborapasatzen da erizainen bat igo arte.

Eta eskolara joateko aukerarik ezdutenek, ba al dute haien gelanarreta jasotzeko aukerarik?

Arantxa: Bai. Egunero gela guztie-tatik pasatzen gara. Berriei zerbitzuaknola funtzionatzen duen azaltzen die-gu eta sendagilearen baimena baldinbadute, etortzera animatzen ditugu.

Virginia: Eta ezin dutenekin solai-ru horretan bertan dagoen gelan, baz-kalondoan, saioa egiten dugu. Kasuhorretan, solairu berean gaudenez, ezda arazorik; erizainak berehala etor dai-tezke eta sendagileak ere bertan pasadezake kontsulta. Aurtengo berrikun-tza da hori. Eta ohetik altxatzerik ez du-tenei, haien gelan bertan eskaintzendiegu arreta.

Arantxa: Minbizia duten haurrekadibidez, ezin dute eskolara igo espa-zio berezietan daudelako. Gelan baka-rrik daude eta hortik etxera joateko bai-no ez dira ateratzen, beraz, gu joatengara haiengana. Aspanovas-ekin, min-

Zein da, zehazki, erietxean egitenduzuen lana?

Arantxa: Gaixorik dauden haurreiarreta pedagogikoa eskaintzea da gurehelburua, gaixorik egon arren, ez daite-zela atzean geratu. Haur bakoitzarenosasun egoerara egokitu behar duguhorretarako.

Virginia: Gainerako haurrekin ha-rremanetan jartzen, sozializazio proze-suan ere, laguntzen diegu. Arlo sozio-afektiboa lantzen da eskolan; harrema-nak, komunikazioa, sozializazioa…

Arantxa: Haien gelatik, ohetik, es-pazio horretatik ateratzeak ate asko ire-kitzen dizkie eta elkarrekintza hori osoaberasgarria izaten da, animikoki ereasko laguntzen dielako. Eskolak nor-maltasuna eskaintzen die ospitaleratu-ta dauden haurrei.

Virginia: Lehen egunetik azkenegunera aldaketa izugarria da, ahaztu

Donostia ospitalean ospitaleratutadauden haurrek, hezkuntza arreta ja-sotzen dute. Arantxa Ugalde, VirginiaAzpiroz eta Silvia Zarate irakasleakarduratzen dira lan horretaz. Gela batdute ospitaleko laugarren solairuaneta sendagileek baimena emanez ge-ro,haurrek erietxeko eskolara joatekoaukera dute. Bertaratzerik ez dutenhaurren kasuan, irakasleak joatenzaizkie gelaz gela behar duten arretaematera. Ospitaleko eskolan lana egi-teak du lehentasuna,baina jolastu ere,jolasten dute. Arantxak, Virginiak etaSilviak haien egunerokoa nolakoa denazaldu digute.

Donostia ospitaleaEgunerokotasun dosia eskolatik kanpo

Virginia Azpiroz, Silvia Zarate eta Arantxa Ugalde.

G A I A Ondoezik dauden ikasleakEskolak etxean eta ospitalean

bizia duten haurren elkartearekin, egi-ten dugun lana ere aipatu beharko ge-nuke. Astero etortzen dira eta elkarla-nean aritzen gara, kasuak koordina-tzen.

Eskolak ordutegi zehatza al du?Arantxa:Bai, baina ikasle bakoitza

une batean dator. Era berean, ordutegiamalgua da, agian bat-batean froga bategitera joan behar dutelako edo medi-kuak kontsulta pasatzen duelako. Or-dutegi bat izateak, ordena jartzen duikasleen eta gurasoen bizitzan. Ospita-lak eskaintzen duen baldintza zailen ar-tean egunerokotasun dosi txiki bat es-kaintzen da.

3 urtetik hasi eta 18 urte bitartekohaur eta gazteak hartzen dituzue.Erraza al da adin tarte zabal horrenbaitan moldatzea?

Arantxa: Bai. Eskola txiki batenmodukoa da, DBHko ikasleak gehitu-ta. Pedagogikoki, irakasle moduan,hainbat tresna izan behar ditugu esku-ra: ordenagailuan aritzeko materialak,fitxak, liburuak, jostailuak… Guk erematerialak prestatzen ditugu, zikloka.Dena den, denbora tarte luzerako etor-tzen direnean, gurasoek ekartzen di-tuzte etxeko lanak edo ikastetxearekinjartzen gara harremanetan.

Virginia: Elkarrekin egiteko mo-duko ekintzak ere antola daitezke. Txi-kienek animaliei buruzko lan bat egindezakete bi argazki itsatsita eta izena ja-rrita eta DBHko batek idazlan bat egindezake: animalia horren ezaugarriakzein diren, zer jaten duen… Antolaketabehar da, baina horrelakoak egin dai-tezke.

Antolaketa beharrezkoa deladiozue, baina baita zuenprestakuntza ere, ezta?

Virginia:Bai. Baina ikasleek ere el-kar laguntzen dute eta zaharrenek txi-kienak zaintzen dituzte.

Arantxa: Koordinazioak garrantzihandia du. Alde batetik hemengo talde-arekin egiten duguna, sendagileekin,erizainekin… Bestetik, ikastetxeekineta familiekin dugun harremana lego-ke eta etxez-etxeko zerbitzuarekin ereharremana dugu. Izan ere, zenbait ikas-leri etxean eskaintzen diete arreta, bai-na agian hona datoz eta lanari jarraipe-na emateko etxeko laguntza ematendion irakaslearekin hitz egitea beha-rrezkoa da. Beste ospitaleetako irakas-leekin ere, harremana dugu.

Virginia: Lurralde zentroko zuzen-daria ospitaleko koordinatzailearekin(ni kasu honetan) eta etxez etxeko zer-bitzuaren arduradunarekin biltzen dajarraipena egiteko; astero edo hama-bostean behin biltzen gara.

Euskaraz eta gaztelaniaz ikastenduten ikasleak hartzen dituzue…

Arantxa: Eta beste hizkuntza ba-tzuetan aritzen direnak ere bai. Horre-lakoetan, lehen unean behintzat, ahoz-koa ez den komunikazioa erabili behardugu.

Virginia: Iaz Senegalgo mutiko batizan genuen eta beste haurrekin ongikomunikatzen zen. Guk zerbait uler-tzen genuen, adi geundelako bainahaiek komunikatzen ziren, ez dakigunola, baina jolasean… moldatzen zi-ren.

Kanpotik ikusita zuen lana gogorradela irudituko zaio bati bainogehiagori. Hala al da?

Arantxa: Jende askok esaten diguhori, baina lan gogorrak leku askotandaude. Egia da gaixotasun batzuk go-gorrak direla eta baliabide dezente be-har direla haurrari eta familiari lagun-

tzeko. Baina gu irakasle lana egitensaiatzen gara, egunerokoari begiratuz,eta “ai gizajoa, nola dagoen!” moduko-rik pentsatu gabe. Egoera horiekin bizi-tzen ikasi behar dugu; memento zailakbizi ditugu, ikastetxe batean edo gelabatean memento zailak bizitzen direnmoduan, baina lan eskertua ere bada.Egoten, entzuten eta ixiltasuna bizitzenikasi behar dugu.

Virginia: Oso lan polita da, askoikasten da.

Arantxa: Polita da egoera zaileiaurre nola egiten dieten ikustea.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 15

Araba eta Bizkaian ez bezala,Gi-puzkoan, Donostia ospitalean, Haureta Gazteen Psikiatriako UnitateEspezifikoa dago, zerbitzua bereiz-tua dago. Fisikoki, eskolatik kanpodago, psikiatrikoan bertan. SilviaZarate da bertako arduraduna.

Gehinez zortzi haur izaten dituSilviak, bi lagunentzako lau gelabaitaude psikiatrikoan. “10 urtetik18 urtera bitarteko ikasleak daude.Guk ere eskola dugu eta ikasleakhara doaz. Normalean, ez dute ara-zo fisikorik eta sendagileak kontra-korik esan ezean, denak eskolarajoaten dira. Prozesua bera da. Gura-soekin gutxiago egoten gara ez di-relako egun osoz eta egunero etor-tzen, ordutegia mugatua baitute”,azaldu digu Silviak. Ikastetxeekinharreman estua izaten dute, ikaslegehienak Bigarren Hezkuntzandaude eta askotan hitz egiten duteinformazioa trukatzeko. Gainera,gehienetan egonaldiak luzeagoakizaten dira, batzuk, agian, bizpahi-ru hilabetez egoten dira eta jarrai-pen zorrotzagoa behar dute.

“Hezkuntzak ez du irakaskuntzarasoilik mugatu behar; eskolakekarpena egin behar dio gizarteari”

16 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Londresko Unibertsitateko irakaslea

davidhopkinsE L K A R R I Z K E TA

18 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

davidhopkins

E

“Gure ikasleekherritar oso izatekozein gaitasun behar

dituzten ulertu behardugu, XXI. mendeko

erronkei aurre egitekoestrategiak eta

gaitasunak garatzekoprestatu behar ditugu.

Beharrezkoa daaldeak ezabatzea eta

ikasle batzuen etabesteen artean dagoen

distantzia murriztea,justizia sozialera,

zuzentasun sozialerairisteko. Hezkuntzak

demokrazian etajustizia sozialean

oinarritu behardu.

Hezkuntzaren kalitateari bu-ruz hitz egin dugu David Hopkins-ekin, eta Hezkuntza Sistema Na-zionaletan kalitatea nola bermadaitekeen azaldu digu. Kalitatealortzeko, ikasleek herritar osoizateko behar dituzten gaitasu-nak aintzat hartu behar dituguladio, eta gazteak XXI. mendekoerronkei eta estrategiei aurre egi-teko prestatu behar ditugula.Hopkinsek dioenez, ikasle ba-tzuen eta besteen artean daudenaldeak murriztu behar dira justi-zia sozialera iristeko.

Galesen jaioa, LondreskoHSBC banketxeko zuzendaritza-ko kide da Hopkins, Londreskounibertsitateko irakaslea, hez-kuntzan hainbat lan egindakoa,eta 27 liburu baino gehiago idatziditu. Hezkuntza erreformen gai-neko esperientzia handia du, etaErresuma Batuko Hezkuntza Sai-laren aholkulari lanetan aritu zenTony Blair-en gobernuan.

Hezkuntza erreformak aurreraegin dezan, eskolari protagonis-mo handiagoa eman behar zaiolaesan digu Hopkinsek, eta aldake-tak behetik gora egin behar direla,goitik behera egin beharrean. In-galaterrako esperientziaren berrieman digu.

Zeri buruz ari gara hezkuntzarenkalitatea aipatzen dugunean?

Kalitate kontzeptura iristeko, bi-kaintasuna eta zuzentasuna uztartu be-har dira. Hezkuntza sistemaren baitandauden aldeak nola murriztu daitezke-en ikusi behar da. Gure kalitatea nahikoaltua izango da, ikasleek haien gaitasu-nak garatzeko aukerarik badute.

Ni sistema ingelesetik nator eta gurehezkuntza sistemen artean, gure siste-maren eta euskal sistemaren artean,egiturari dagokionez, aldeak daude,baina uste dut bizi garen munduan,mundu globalean, aldeak baino gehia-go, elkarguneak daudela. Horiek baliaditzakegu hezkuntza sistemetan aurre-ra egiteko, oinarrizko estrategiek zeinizan behar duten ikusteko. Nik sistemaingelesari buruz hitz egingo dut, bainahemen aplikatzeko adibide gisa hardaiteke, guk bizitakoa beste testuingu-ru batzuetara lekualda daitekeelako.

Zuek ez zarete soilik euskal komu-nitatearen parte, gero eta globalizatua-go dagoen mundu bateko kide ere ba-zarete, eta horregatik uste dut erronkanagusia gure kulturarekiko eta kulturaglobalarekiko dugun konpromisoaerrespetatzea dela. Ikusi behar dugunola eraiki behar den kultura berri horibertako kulturaren gainean, kultura za-balagoa sortzeko. Hezitzaile gisa, egi-teko garrantzitsua dugu gai horretan;XXI. mendeari eta etorkizunari begiradugun lanari aurre egiteko ikuspegiegokia izan daiteke.

Kalitatea lortzeko zer lan eginbehar da ikasleekin?

Gazteak “ezagutzaren gizarte”kokide izan daitezen prestatu nahi ditugu,eta giza ezagutzari buruzko hausnarke-ta egiten dugunean, pentsatu behar du-gu belaunaldi batetik bestera ezagutza-ren transmisioa dagoela. Gure ikasleekherritar oso izateko zein gaitasun behardituzten jakin behar dugu, XXI. mende-ko erronkei aurre egiteko estrategia etagaitasunak gara ditzaten prestatu beharditugu.

Beharrezkoa da aldeak ezabatzeaeta ikasle batzuen eta besteen artean

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 19

dagoen distantzia murriztea, justiziasozialera, zuzentasun sozialera iriste-ko. Hezkuntzak demokrazian eta justi-zia sozialean oinarritu behar du. Alde-ak murriztu behar dira eta baliabidegehiago eskaini behar zaizkie norbana-koei, ahalegin handiagoa egin behar dagehiago behar dutenekin. Gizartearenbaitan oreka lortu behar dugu, etahorretarako ikuspegi demokratiko ba-tetik abiatu behar dugu.

Nazioartean, ba al da hau guztiaabiarazi duen herrialderen batenadibiderik?

PISA emaitzetan onena Finlandiada, zuzentasunean oinarritutako gizar-tea eraiki dute, eta ikasleek helburuakbetetzea lortu dutelako, haien gaitasu-nak gauzatzea lortu dute.

Ni, gaur egun, mundu osoan ari naizlanean. 2006an kongresu bat antolatugenuen Pekinen, eta 14 herrialdetako100 bat eskolatako zuzendariak bilduziren, G100 deitu genion. Hezkuntzaesparru anitzetatik zetozen guztiak,lantegi antzeko bat izan zen, eta mailahandiko ordezkariak izan genituen.Hezkuntzaren etorkizuneko auziak ez-tabaidatu genituen, batez ere XXI.mendeko gizarteari begira, eta bi ondo-rio nagusi atera genituen: alde batetik,gurasoekin, ikasleekin, irakasleekin…egiten diren hezkuntza-eztabaida guz-tietan helburu morala zein den kon-tuan hartu behar dela eta, bestetik, iku-si genuen eskola zuzendarien helbu-ruak, kasu askotan, bat zetozela.

Eskola zuzendariek esaten zutenhezkuntza-eztabaida guztietan, ikasle-ekin, gurasoekin, kideekin, politikarie-kin egiten diren eztabaida guztietan,helburu moralak funtsezkoa izan be-har duela eskolaren baitan. Eta, hortikaurrera, aipatu zen helburu moral ho-rrek gure ikasleen alde lan egiteko mo-torra izan behar duela, hau da, ikasle-entzat baliagarriak izan behar dugu, etaerakutsi behar diegu haiekin bateraikasteko asmoa dugula.

Beste gauza bat ere aipatu nahikonuke: hezkuntzak ez du irakaskuntzarasoilik mugatu behar; eskolak ekarpena

egin behar dio gizarteari. Hezkuntzasistemaren helburuak eskolatik harata-go doaz. Konpromiso hori gizarte justubaten sorreran oinarrituko da; hezitzai-leak garen bitartean, kontuan izanbehar dugu zerbait eman behar diogu-la gizarte osoari.

Nola egin daiteke hori guztia?Hezkuntzaren helburua zein den

ikusi behar da eta herritarrengan oi-narritu behar da. Irakasleek haien lan-bidea garatzen ari diren unean etakontu- hartze hori onartzen deneanduten konpromisoa zehaztu beharda. Pertsonen bizitza aukerak pareka-tzeko, ikasleen aukerak parekatzekoeta estandar altuagoetara bultzatzekoestrategiak behar dira. Eskolek dirula-guntza handiagoak lortu behar dituz-te, eta kulturak hezkuntzaren baitangarrantzia duela ikusi behar da. Bostalderdi horiek oso garrantzitsuak di-ra; gure erreformaren oinarriak izanziren.

Beraz, ni hortik abiatzen naiz; de-

mokrazia sozialetik eta justizia sozia-letik, alegia.

Hezkuntza sistemaren erreformariganoraz helduz gero, demokraziaeta justizia sozialarekinkonpromisoa hartuz gero, eskolanaldaketak modu azkarreangertatuko lirateke? Zein liratekeondorioak?

Bai. 1997an Ingalaterran egin nahiizan genuenarekin lotura du horrek.Gobernu berria maiatzaren 2an iritsizen boterera, eta Tony Blair DowningStreet-en sartzea oso garrantzitsua izanzen, Erresuma Batuan 16 urtean eskui-neko gobernua izan ondoren, aldaketaekarri zuelako. Blairrek, agintera iritsizenean, hiru lehentasun zituela esanzuen: hezkuntza, hezkuntza eta hez-kuntza. Benetako gizarte demokratikobat garatzeko motorra hori izan zite-keela ikusi zuen. Adibide praktiko batemango dut: 90eko hamarkadaren erdialdera neurketa batzuk egin ziren es-kolek nola funtzionatzen zuten ikuste-

20 •hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

davidhopkins

E

“Erronkahandia zen, baina

babesa ere bai. Eskolabateko arduradunak,

adibidez, eskolakolangileei estandar

hobeak lortzenlagundu nahi badie,

horrek laguntzaeskaintzea eskatuko

dio, bestela ez dubateratasunik lortuko.

Printzipio nagusia horilitzateke, eta gero

politika osagarribatzuk abiaraz

daitezke.

az-ken

batean. Kali-tate estandar handinahiak ezarri geni-tuen; estandarrak hobetu nahi geni-tuen, eta jardunbide egokiekin eta kali-tateko garapen profesionalarekin lortugenuen.

Nola egin zenuten hori?Ikastetxe bakoitzari eskatu genion

Lehen Hezkuntzan, egunero, ordubeteerabil zezala alfabetizaziorako, hau da,irakurtzen eta idazten irakasteko. Ho-rrez gain, ahalik eta material onenak ga-ratu behar genituela erabaki genuen,ikasleek material onak izateko. Irakas-leek ere erabil zezaketen material hura,eta ez zuten denborarik eman behar es-kolak prestatzen. Gainera, hiru egune-ko prestakuntza berezia eskaini genienirakasleei, material hura nola erabiliazaltzeko, eta beste irakasle batzueiprestakuntza berezia eskaini genien,ikasgelan bertan irakasleekin elkarla-nean aritzeko. Beraz, kalitatean oinarri-tu ginen, prestakuntzaren kalitatean al-de batetik, eta materialen kalitateanbestetik. Helburuak ezarri genituen,eta eskola bakoitzari laguntza eta babe-sa eskaini genizkion. Zenbat eta arazohandiagoak izan, orduan eta laguntzagehiago eskaintzen genien eskolei. Etahorrek guztiak emaitzak hobetzen la-gundu zuen.

Zer erabaki zehatz hartuzenituzten horretarako?

Estandarrak handinahiak ziren be-netan, altuak. 7, 11, 14 eta 16 urtekoeiprobak egin genizkien. Nire iritziz, horiegitea komeni da, horrela ikasleek be-ren helburuak lortu dituzten edo ezikusten delako, eta baita zenbaterainoden egokia esku hartzea ikasle horiek

ko, eta ondorioztatu zen II. Mundu Ge-rratik 90eko hamarkada arte irakurke-taren estandarrak ez zirela asko aldatu.Gobernuaren lehen helburua hori al-datzea izan zen; zerbait egin nahi zenirakurketa eta idazketa estandarrak, al-fabetizazio estandarrak, aldatzeko. Ar-gi zegoen ikasleek, hezkuntza proze-suan aurrera egiteko, eremu horietangaitasun nahikoa izan behar zutela.

Erresuma Batuan 150 barruti dau-de, baina horiek ez dute indar handirik,botere zentralak du zeresan nagusia.Garaiko mapak egoera kaskarra adie-razten zuen, barruti askotan maila ba-xua zen; alfabetizazio kanpaina jarri ge-nuen abian eta mapa erabat aldatu zen2002. urterako. Barruti gehienetan, 11urteko ikasleen hiru laurdenek ingele-seko laugarren maila lortu zuten. Emai-tzetan aldaketa handia gertatu zen, etahorri esker mila ikasleren etorkizunekoaukerak hobetu egin ziren. Guztia kon-trol zentral horri esker lortu zen.

Nazioarteko neurketetan, 2001. ur-tean, Ingalaterra hirugarren tokian ze-goen irakurketa arloan bederatzi etahamar urteko ikasleen kasuan. Horrekfrogatzen du gauzak aldatzeko ahale-gin serioa egiten badugu, aldaketa lordaitekeela.

Zerk bultzatu zuen nagusikialdaketa hori?

Erronka handia jarri genuen, bainababesa ere handia izan zen. Blair-en go-bernuaren kasuan oreka lortu nahi izanzen erronken, estandarren eta lagun-tzaren artean, eta uste dut hori funtsez-koa izan zela. Eskola bateko arduradu-nak, adibidez, eskolako langileei estan-dar hobeak lortzen lagundu nahi badie,laguntza ere eskaini beharko die, beste-la ez du elkargunerik lortuko. Hori prin-tzipio nagusia izango litzateke, eta geropolitika osagarri batzuk abiaraz daitez-ke. Gure ustez, artean ez zen halakorikgertatzen, eta horregatik sartu genuenkontu-hartzearen auzia. Hori beste ba-tzuen esku utzitako erantzukizunare-kin lotu genuen; hau da, eskolak geroeta erantzukizun handiagoa izangozuen, botere handiagoa izango zuen,

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 21

aurrera egin dezaten. Estandar horienebaluazioa ezaugarri garrantzitsua daerreforma planteamendu mota horre-tan.

Helburuei dagokienez, hainbathelburu ezarri genituen. Datu base na-zionala sortzen saiatu ginen, eta bertanikasle guztien aurrerabideei buruzkodatuak bildu genituen. Tresna indar-tsua izan zen guretzat, ez bakarrik kon-tu hartzeari dagokionez, baita irakas-kuntza estiloan oinarri praktikoagoaeta esanguratsuagoa izateko ere.

Horiek dira, beraz, erabilizenituzten estrategiak; alderdihoriek ekarri zuten hezkuntzaerreformaren arrakastaIngalaterran. Baina nola lagunduzenioten ikastetxe bakoitzari?

Gure hezkuntza sistemaren baitan,ikasleen errendimenduari zegokionez,batez bestekora iristen ez ziren eskolakidentifikatu genituen, eta egoera alda-tzeko laguntza eskaini genien. Ez geni-tuen ikastetxe horiek zigortu nahi,laguntza eskaini nahi genien, ikasleekaukera bakarra ez izateko, beste tresnabatzuk ere izateko. Azken urteetan mu-rriztu egin da batez bestekora iristen ezdiren eskolen kopurua, baina egoerakorapilatsua eta zaila da. Azken biz-pahiru urtean konturatu gara eskolaporrota saihesteko, errendimendu al-tuko eskolak (jardunbide egokia, eba-luazio egokia eta garapen profesionalegokia dutenak) batez bestekora iris-ten ez direnekin elkartu behar ditugula,elkarri babesa emateko. Horrek formu-la egokia dirudi. Errendimendu altuaduten eskoletako ezaugarri positiboakhartzen ditugu eta arrakastarik ez duteneskoletara eramaten saiatzen gara; ba-dirudi emaitza egokiak lortzen direla bieskola mota horiek harremanetan jar-tzen direnean. Eta errendimendu altuaduten eskolek ere haien lana hobetzendute lankidetzari esker, beste eskolabatzuetako irakasleekin lan egitean,lehendik zituzten praktika egokiak ga-ratzen dituztelako. Hezkuntza arloanlider nazionalak zein diren identifika-tzen saiatzen ari gara, eta arrakastarik

lortzen ez dutenei babes programak es-kaini nahi dizkiegu.

Eskola-ikuspegi sozialki justu etademokratiko batek ondorio positiboakizan ditzake epe batean. Garrantzitsue-na, konponbideak aurkitzeko eta aldehoriek gainditzeko borondate politikoserioa eta irmoa izatea da.

Dena den, bidean arazoren battopatu genuen. Nahiz eta prozesuak az-kar egin zuen aurrera, 2003ko amaie-ran, emaitza onek goia jo zuten eta au-rrerabidea geratu egin zen. Gu baikorgeunden eta kolpea handia izan zen,baina, era berean, bagenekien, politikazentralak aplikatzen bagenituen, horigerta zitekeela.

Ikuspegia aldatu beharra ikusizenuten aurrera egiteko?

Zuzentarau nazional goitik behera-ko batetik beste batera pasa gara, noneskolak liderrak diren. Bi aldeen artekokonbinazioa beharrezkoa da. 1997an,hasi ginenean, ez genekien muga ho-rretara iritsiko ginela, eta hortik aurreraestrategia aldatu beharko genuela ore-ka aurkitzeko, arau nazionalak murriz-teko eta eskolei autonomia gehiagoemateko. Une horretatik aurrera, esko-laren gain egon behar du erantzukizu-nak. Beraz, hezkuntza erreformaren bi-lakaerak norabide horretara jo behardu, protagonismo handiagoa eman be-har zaio eskolari. Eta horrela lortukodugu eskola bakoitza eskola handi batizatea.

Baina arazo bat dugu: zer egin be-har dugun agintzen digun sistema ber-tikal horretara ohituta baldin bagaude,

dinamika batean sartzen gara eta errazaritzen gara. Ikasgelara sartzen gara,esaten digutena egiten dugu goitik be-hera, eta egoera erosoa da. Baina kon-trol sistema bat gure esku jartzen dene-an eta ebaluazio estrategiak zehaztubehar ditugunean, gaitasun horietanbehar adinako prestakuntzarik jaso ezbadugu, korapiloak sor daitezke. Arau-tutako horretatik profesional izaterapasatzeko, hezkuntza sistemaren ba-rruan eraiki eta sortu egin behar dugu.Beraz, hezkuntza sistemaren barruanburuzagitza izatea funtsezkoa da, ho-rrek eramango gaituelako zuzentaraunazional horietatik autonomiara. Or-duan egingo dugu praktika berritzai-lea.

Hezkuntza sistema guztietansortzen den zalantza da ea kontrolzentralari eutsi behar zaion edoboterearen zati bat eskoletaratransferitu behar den. Zer urratsegin behar ditugu estatuakkontrola izatetik eskolakboterearen zati hori izaterapasatzeko? Nola lor daiteke orekahori?

Aurrera egiten saiatu behar dugu,estandarrak hobetu behar ditugu, bai-na jakin behar dugu nola sortu gaitasu-nak sistemaren barruan. Nik esangonuke lidergoa funtsezkoa izan arren,badirela lau motor nagusi eta horietanoinarritu behar dugula geure lana. Laumotorrak hauek dira:

Lehenik, ikaskuntza pertsonaliza-tua garatu behar da. Hau da, ikaslearen-gan oinarritu behar dugu. Nik irakas-

22 •hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

davidhopkins

E

“Ikasleenerrendimenduari

zegokionez batezbestekora iristen ez

ziren eskolakidentifikatu genitueneta laguntza eskaini

genien egoeraaldatzeko. Ez genituen

ikastetxe horiekzigortu nahi, babesa,laguntza eskaini nahi

genien, eta azkenurteetan murriztu egin

da batez bestekorairisten ez diren

eskolen kopurua,baina egoera

korapilatsua eta zailada

leei galdera hauek egingo nizkieke:ikasle bakoitzarentzat identifikatu al daibilbide jakin bat haren gaitasunak garaditzan? Trebetasunak ematen al dizkie-zue ikasleei gaitasun horiek garatzeko?Ikaskuntzarako gaitasunik eraikitzenari al zarete? Bestetik, ikusi beharko li-tzateke nola uztartu, zuen kasuan, eus-kal curriculuma curriculum globalare-kin. Erantzuna ez da erraza, baina plan-teamendu hori funtsezkoa da, gure gi-zarteari eta kulturari buruzko gogoetakegitea posible izan dadin eta ikasleakmundu globalizatuaren erronkei aurreegiteko presta daitezen. Ikaskuntza-gaitasunak azpimarratzea beharrezkoada, beraz.

Bigarren motorra hau da: irakasle-en lan egiteko modua aldatuta, ikas-kuntza mota jakin bat egiteko modurikba ote den. Ikaskuntzaren ikuspegi be-rri horretatik abiatuta prestatu behar di-ra ikasleak, baina estrategia zabalak di-tuzten irakasleak behar dira, eta curri-culuma diseinatzen dutenen artekolankidetza beharrezkoa da. Irakasleekgaitasunak eta trebetasunak behar di-tuzte eskola berri horretarantz joateko,eta garapen profesionalak garrantzihandia du.

Hirugarren motorrak galdera haueierantzun beharko lieke: nola egitendiogu aurre kontu hartze horri, nola ba-loratzen dugu ebaluazioa? Nola oreka-tu kontu-hartzeak eta ebaluazioakematen dituzten emaitzak ikasleen ga-

rapena bultzatzeko?Laugarren motorrak sarean eginda-

ko lanarekin eta lankidetzarekin du ze-rikusia. Hau da, nola egiten dugu lanbeste eskola batzuekin? Nola lortzen di-tugu praktika eta ideia egokiak gurehezkuntza sisteman aurrera egiteko?Sekula ez dugu hezkuntza sistema al-datuko eskolen arteko lankidetzarik ezbada, eta hutsuneak eta indarguneakidentifikatzen ez badira.

Lau motor horiek konbinatzeko,kontuan izan behar dugu zein testuin-gurutan ari garen lanean, hezkuntzasistema bakoitzean lidergoa moldatubeharko delako.

Lidergoari buruz esan nahi nukeeremu global batean behatzen hasi nai-zela, eta mundu zabalean badirudi hez-kuntza sistemetako liderrak hainbatibilbidetan dabiltzala. Alde batetik,ikastetxeetako zuzendariak gero etaerantzukizun handiagoa hartzen aridira, gazteek aurrera egitea bermatunahi dutelako, eta beste aldaketa batere antzeman dut: eskoletako ardura-dunak edo zuzendariak eginkizungehiago hartzen ari dira, esparru zaba-lagoan parte hartzen ari dira, ikastetxe-tik kanpo begiratzen hasi dira, besteeremu batzuetan parte hartzen ari dira.Hori, etorkizunari begira, oso garran-tzitsua da.

Kontu-hartzeari buruz hitz eginduzu. Nola aplika daiteke hori

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 23

David Hopkinsekhezkuntzaren erreformaplanteatu zuenean, TonyBlair-en bulegoan eman zionlehen ministroari bereplanaren berri. “Oso handiazen haren bulegoa. Erdianmahai luze bat zuen, eta hanginen Tony Blair eta harengobernukideak mahaiarenalde batean, eta ni, bakarrik,beste aldean. Egoera bitxiaizan zen, errespetua ematenduten horietakoa”, dioHopkinsek. Azkenean, baina,erreforma onartu etagobernuak espero zituenemaitzak lortu zituzten.

gure testuinguruan? Guresisteman?

Kontu-hartzea sartu berria da zuensisteman eta irakasleek kezka dute gaihorren inguruan. Guk 90eko hamarka-daren erdi aldean sartu genuenean, he-zitzaileak ere kezkatu egin ziren. Nikuste dut alde handia dagoela kanpotiketa barnetik egiten diren kontu-hartze-en artean. Kontu-hartzeak hezigarriaizan beharko luke, eta ez metagarria.Kanpotik kontu-hartze metagarria eginbehar da, baina erantzukizun heziga-rria bultzatuz.

Ingalaterran, nola ebaluatzenduzue hezkuntza sistema?

Hezkuntza sistema ebaluatzeko laumodu ditugu. Alde batetik, 7, 11, 14 eta16 urtekoei egiten dizkiegun azterke-tak ditugu, hor ikusten dugu ikaslebakoitzak zer-nolako emaitzak lortzendituen. Nazio mailan ere, beste azter-keta batzuk egiten dira ikasleak estan-darretara iristen ote diren ikusteko.

Bestalde, hezkuntza komunitatekokide guztiek beren helburuak dituzte,administrazioak, irakasleek eta ikasleek.

Taula bidezko sailkapen bat ere ba-dugu, eta horien bidez ikastetxe bakoi-tzeko emaitzak argitaratzen ditugu.Denek ikus ditzakete emaitzak, publi-koak dira, baina guk ez ditugu mailaka-tzen, alfabetikoki argitaratzen ditugu.

Ebaluazioa egiteko laugarren mo-dua kanpoko ikuskaritza da. Horrenbidez, txosten batzuk prestatzen dira,eskola bakoitzean zer gertatzen denikusteko.

Batzuetan behaketa mota hori ez daoso justua izaten, barrukoak diren ele-mentuak sartzea garrantzitsuagoa de-lako. Azterketen kasuan, esaterako,zergatik ez dugu diagnostiko bat egi-ten? Zergatik ez ditugu emaitza horiekerabiltzen ikasle bakoitzaren eta gelabakoitzaren ibilbideak berriro diseina-tzeko? Zergatik ez erabili feed-backhori ikasleen mesedetan?

Taula horietan emaitzen berri ema-ten dugunean, datu sozioekonomikougari agertzen da. Toki aberatsenetakoikastetxeak goiko aldean daude, eskola

pribilegiatuenak lehen mailan daude,eta gune pobreenetako eskolak ze-rrendaren amaieran agertzen dira.Emaitza onak lortzen dituen eskolakbesteari zer ekarpen egin diezaiokeenikusi beharko genuke, funtzionatzenduen horretan oinarritu beharko genu-ke. Ikuskaritzei dagokienez, berriz, zer-gatik ez du ikastetxeak berak ikuska-tzen, eta ondoren kanpoko behaketa ja-sotzen? Ebaluazioa ez dugu soilik kan-pora begira egin behar, eta ikastetxeeta-ko zuzendariek arlo horretan lan egitendutenean hasten da kalitatea hobetzen.

Aldaketak behetik gorakoa izan be-har du, eta ez goitik beherakoa. Gober-nua ez zegoen oso pozik nirekin,auziak behetik gorantz planteatu nahinituela ikusten zutelako, baina sinesta-razi nien horrek emaitza positiboa izan-go zuela, eta erreforma aplikatu ge-nuen lehen urtetik hobekuntzak bista-koak izan ziren. Eskolatik zer lortu be-har dugun esaten diguna gobernua ezizatea lortu beharko genuke.

Nola plantea daiteke hezkuntzarenerreforma Euskal Herrian?

Eskola sistema ordenagailu batekinpareka dezakegu, hiru osagai ditu:hardware-a, software-a eta sistema era-gilea. Azken horrek elkartzen dituhardwarea eta softwarea. Hardwareaazpiegitura litzateke, softwarea irakas-kuntza-ikaskuntza prozesua, eta siste-ma eragilea erreforma eredua. Hez-kuntza sistema orok zer azpiegitura be-har duen, zer ondasun behar duen ai-patzen da, eta interesgarria da ikusteagobernu gehienak azpiegituran, hard-warean, oinarritzen direla. Curriculu-mari buruz ere hitz egiten da, bainaahaztu egiten zaie tartean badela siste-ma eragile bat, eta horrek “input”a itzu-li egin behar duela “output” bihurtze-ko. Hezkuntza erreformei buruz hitzegiten dugunean funtsezkoa da hori.

Ikuspegi profesionalizatuagoa sor-tu nahi badugu, sistema eragile horre-tan non kokatzen garen ikusi behar da.Erreforma bat egitekotan dabilenakezinbesteko du aurrera egiteko estrate-gia nola garatuko den ikustea.

24 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

ASTRONOMIA ERA DIBERTIGARRIAN IKASIZAranzadi Ikastolako ikasleak zientzilari

Bergarako Aranzadi ikastolakohainbat ikasle Experimentaldira hur-bildu ziren euren irakasleekin batera.Astronomia ikasgaian ikasitakoakpraktikan jarri, eta MiramongoKutxaguneak antolatzen duen urtero-ko zientziaren azokan jarri zituztenegindako esperimentuak denok ikus-teko moduan. Julen Eguren eta AritzArrillaga DBHko ikasleek azaldu ziz-kiguten haien esperimentuen nondiknorakoak.

Balde batean bi tubo ikusi genituen,“batetik haizea botila batera doa etahortik haizea igotzen da goiko botilara.Haize horrekin lekua hartu, indarrahartu eta iturri bat sortzen da. Horrega-tik deitzen zaio Heronen iturria”, azal-du ziguten ikasleek.

Esperimentu horretarako materia-la, bi botila, bi tapoi, bi zulodun konke-ta eta hiru edo lau metroko gomazkohodi fina dira. “Botila batek, goikoakhain zuzen, beteta egon behar du etabestea, erdia baino gutxiago”, esan zu-ten.

Beste esperimentu bat azaltzeariekin zioten Julenek eta Aritzek. Panelbat zen. Ezkerreko begia itxi, eta eskui-nekoarekin paneletik 20 zentimetrota-ra begiratu behar zen. Arretatsu eta pa-

nelera poliki-poliki begiratuz, aurretikikusten genuen zerbait jadanik ez ge-nuen ikusten.

“Franklinen kanpaia” ere erakutsiziguten gazteek: “Telebista pantaila batdago eta pizten denean, uztaia piztukoda”. Telebistak, aluminiozko paperazuen. Kableak zeuden eta boligrafo baterdian. Postuaren atzean konstela-zioen diapositibak aurki genitzakeen,astronomia klaseetan erabiltzen dituz-tenak.

“Ikasgelan, lehenengo teoria lan-tzen dugu eta orain hasi gara esperi-mentuak egiten”, esan ziguten Bergara-ko gaztetxoek. “Teoriarekin bainogehiago ikasten dugu gauzak benetanpraktikan jartzen, eta gainera hobetopasatzen dugu”, gaineratu zuten.

e s p e r i e n t z i a k

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 25

Astronomia ikasgaia hautazkoada eta DBHko 3. mailan eskain-tzen da. Normalean 15 ikasleinguru izaten dira parte hartzai-leak, aurten, ostera, 27 ikasle aridira horretan. Manu Arregi daikasgaiaren irakaslea.

Nolako esperientziak egiten dituzteikasleek astronomia ikasgaian?Astean bi ordu hartzen ditu Astro-

nomia hautazkoak gure ikastolan.Denbora gehiena astronomia ikastenpasatzen badugu ere, KutxaguneakExperimentaldia zientziaren azokaantolatzen duenetik etenalditxo bategiten dugu, eta zientzia tailerbihurtzen dira klaseak. Hasieran frogaizan zena, ohitura bihurtu da, ikasleakoso gustura ibiltzen direlakoesperimentuak egiten, eta horrelazientzia era dibertigarrian ikastendutelako.

Astronomia gaiaren barruan, Naturikasgaian unibertsoari buruz ikastendutena sakonago ikusteaz gain, garran-tzi handia ematen diogu zeruko kons-telazioak ezagutzeari. Lehenengo ge-lan ikasi eta gero irteerak egiten ditugugauez zuzenean ikusteko. Benetan dapolita ikasleek, hori guztia hor goiandagoela ikusten dutenean. Astrono-miarekin zuzenean lotutako esperien-tziak ere egiten ditugu: planisferio bategiten dute, planetario txiki bat, kama-ra iluna, ur kohete bat plastikozko boti-la batekin…

Zein eduki ikasteko asmoz egitendituzue esperimentuok?

Zientzia osotasunean era dibertiga-rrian ikasteko. Adibide batzuk ipiniz, urkohetearekin akzio erreakzio printzi-pioa lantzen da, kamara ilunarekin ar-gia zuzen hedatzen dela eta optika oro-korra, presio atmosferikoa Experimen-

taldia 2007ra eraman genuen uriturriarekin, elektroien hedapena Fran-klinen kanpaiekin…

Planisferioa eta planetario txikia ir-teera egin aurretik konstelazioak eza-gutzeko egiten ditugu.

Miramongo Experimentaldirahurbiltzea motibazioa al daikasleentzat?

Bai. Irteera berezia izaten da ikasle-entzat. Alde batetik, bergararrak gare-nez, joan-etorrian ibili beharrean, gaubat Ondarretako aterpetxean egitendugu. Eta ikasleentzat abentura bat dahori. Horrez gain, Experimentaldiakikasleari irakasle papera hartzeko au-kera ematen die eta, polita da hori ere,haien adineko leku desberdinetakoikasleekin kontaktuan jartzeko aukeradutelako.

“Hasieran froga izan zena,ohitura bihurtu da,

ikasleak oso gustura ibiltzendirelako esperimentuak

egiten eta horrelazientzia era dibertigarrian

ikasten dutelako”

MANU ARREGIAranzadi ikastolako fisika, matematika etaastronomiako irakaslea

26 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

e s p e r i e n t z i a k

Ikasturte hasieran hasten da guztia.Egutegia banatzen dute ikastoletan,eta, horrekin batera, gurasoei ikastarobatzuetan parte hartzeko eskaintza egi-ten diete, garrantzitsua delako familianeuskarak lekua izatea. Argitxo Egute-gia, Euskaraz Bizi egitasmoak eskain-tzen duen “Joko eta jolasak euskaraz”izeneko ikastaroarekin uztartuz gero,emaitza aberatsagoa izan daiteke. Hel-burua, seme-alabak ikastetxetik kan-po daudenean, gurasoekin euskarazaritzeko baliabideak izatea da, eta, ho-rretarako, zenbait jolas erakusten diz-kiete gurasoei.

Baina gurasoentzat bakarrik ez, ira-kasleentzat ere tresna baliagarria izannahi du egutegiak. Egutegiak era asko-tako jolasak eskaintzen ditu eta jolashoriek gelan ez baizik, gelatik kanpolantzea komeni da. Irakasleek egute-giak hilabete horretarako proposa-tzen duen jolasa atsedenaldietan dina-mizatzen badute, jolas hori euskarazsistematizatzeko aukera gehiago dago.Lehenengo egunetan irakasleak lan gi-datua egin beharko luke, jolasaldiaktrebakuntza saio bihurtuz. Ondoren,haurrek jolasa ikasi dutenean, dinami-

zazioan eragin beharko du irakasleak.Hilabetea amaitzen denean, berriz, be-haketa lana egin behar du, haur bakoi-tzak ikasitakoa bere kasa egiten dutenedo ez ikusteko.

Beraz, Argitxo Egutegiak izenekoegitasmoak ikastolako eremu ez-curri-cularrean eta familiartean eragitekohelburua du.

Amurrioko Aresketa ikastolaEuskal Herriko ikastetxe askotan

animatzen dira gurasoak ArgitxoEgutegiak izeneko egitasmoak es-kaintzen dituen ikastaroetan partehartzera, eta Amurrioko Aresketaikastolak eskaintza hori egiteko era-bakia hartu du aurten, euskara bultza-tzeko dinamika mota horiek egokiak

Argitxo EgutegiakIkasgelan, atsedenaldian eta etxean, euskaraz

Hezkuntza arloan euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen egiten dira geurean,eta horietako bat da Ikastolen El-karteak duela urte batzuk abian jarri zuena:Argitxo Egutegiak. Euskaraz Bizi egitasmoaren baitan abiatu zuten eta helburua,eskolan zein eskolatik kanpo,haurrek euskaraz hitz egitea eta jolastea da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zi-kloko ikasleengan eragiteko tresna egokia da,izan ere,eskolaren eta familiaren arteko elkarlana bideratzen baitu,gurasoei ereegitasmoan parte hartzeko aukera eskainiz. Hik Hasi aldizkariaren 109. alean,‘Goza nazazu gehiago’ atalean,Hizkuntzarentransmisioan familia da gakoaizeneko artikuluan aipatzen zen moduan,ezinbestekotzat jotzen baitu Euskaraz Bizi proiektuak,haurraren hizkuntz ohituretan eragiteko,eskola esparruan egiten denaren nolabaiteko luzapena hortik kanpo ere jasotzea,ka-su horretan,etxean bertan. Hori ahalbidetzeko prozedura zehatza bideratzen da:egutegian agertzen diren jolasak horiei bu-ruzko gurasoentzako ikastaroekin uztartzen dira eta emaitza hobea lortzen da horrela. Gurasoen eta irakasleen parte- hartze-arekin eramaten dute aurrera Argitxo Egutegiak izeneko proiektua.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 27

Era guztietako gurasoek har dezakete parte egitasmoan: euskal-dunek eta euskaldunak ez direnek. Horietako bakoitzari aholkuzehatzak ematen dizkio Ikastolen Elkarteak, euskararen erabile-rari dagokionez.

GGuurraassoo eeuusskkaalldduunneeii

Zer egin?- Etxean euskaraz egin.- Euskara eskaini eta euskara eskatu. Haurra beste norbaitek zain-du behar badu, euskaraz egingo diola ziurtatu. Eskolaz kanpokoekintzak ere euskaraz izan daitezela.

Zer ez egin?- Euskaraz haurra aurrean dagoenean soilik egin.- Euskara ikastolaren lana balitz bezala hartu. Etxean hasi behardute ikasten eta erabiltzen.

Nola hobetu?- Bikotekideek haien artean euskaraz hitz eginez.- Familiarteko harremanak euskaraz izanez.- Haurrarekin ahozko harremanaz gain, bestelakoak ere euskarazizanez (etxeko lanak egiten lagunduz…)

EEuusskkaalldduunnaakk eezz ddiirreenn gguurraassooeeii

Zer egin?- Eskaini. Haurra zaintzeko laguntza behar izanez gero, pertsonahorrek euskaraz jakin dezala.- Eskatu. Eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz izan daitezela.Etxean zenbat eta euskara gutxiago izan, kanpoan gehiagobeharko du.

Zer ez egin?- Haurraren ikasketa prozesua gure gauza ez balitz bezala jokatu.- Ardura eskolaren bizkar utzi.

Nola hobetu?- Motibatuz. Garrantzitsua da haurrak ikustea euskararen ikas-kuntzak gurasoen babesa duela.- Ikasiz. Ez da erraza, baina ezta ezinezkoa ere.

BBiieettaakkoo bbaatteekk eeuusskkaarraazz ddaakkiieenneeaann

Zer egin?- Beharrezkoa da euskaraz dakien bikotekideak haurrarekin eus-karaz hitz egitea. urrioko Aresketa ikastolako gurasoak Argitxo Egutegia lan-

ko ikastaroan parte hartzen.

GURASOENTZAKO AHOLKUAKiruditzen zaizkielako.

Hasieran uste baino guraso gehia-gok eman dute izena ikastaroan. Lauegunetan izan dituzte saioak, zortziordu guztira. Guraso euskaldunek etaerdaldunek hartu dute parte, eta euska-raz eta gaztelaniaz egin dituzte ikas-taroak. Bizkaiko Urtxintxa Eskolakeskaintzen ditu saioak; txosten bat osa-tzen dute beraiek proposatutako jola-sekin eta Argitxo Egutegian plantea-tzen dituztenekin, eta tartekatzen joa-ten dira.

Gurasoek jolasak ikasten dituzte,eta ikusle izatetik dinamikan parte har-tzera pasatzen dira.

Hasteko, “ezagutza jolasak” egitendituzte, eta askok elkar ezagutzen ezduten arren, oso giro ona izaten dutehaien artean. Ondoren, egutegianagertzen diren jolasak ikasten dituzte.Euskararen alde lotsak eta beldurrak al-de batera uzteko prest izaten dira gura-soak, eta Argitxo lagun hartuta, egitas-moak seme-alabekin euskaraz aritze-ko eskaintzen dien aukerari heltzendiote.

28 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Nik uste dut hiru indar puntu dau-dela kulturartekotasun hezkuntza dei-tzen dugun horretan; batzuek indarraikastetxeetan sortzen den kulturan jar-tzen dute, beste batzuek arlo pedagogi-koan jartzen dute eta beste batzuek arloetikoan, balioetan… Uste dut denakbateragarriak direla, baina, ideia da,hasten garen tokitik hasten garela, horrikulturarteko hezkuntza dei diezaioke-gula. Bihar bertan irakasleok geureikastetxeetan gauzak hobetu ditzake-gu eta horri kulturarteko hezkuntza deidiezaiokegu.

Nire galdera hau da: zein puntuta-raino hartzen dituzte kontuan irakasle-ek eta administratzaileek ebaluazioeketa ikerketek uzten dituzten datuak?Edo erretorika hutsa da guztia, nahi du-tena egiten jarraitzeko argumentuakbehar dituztelako?

Hiru izen aipatuko ditut. MarcelCrahay ikerlari belgikarra nazioartekoazterketa garrantzitsuenetatik (PISAbarne) datuak ateratzen saiatzen da,eta, gauzak hobetzeko, datu horiek no-la erabili behar ditugun esaten digu.Haren ondorioa hauxe da: ez da egiaeskolak, eraginkorragoa izateko, injus-tuagoa izan behar duela. PISA ikerkete-tatik kontrakoa ondoriozta daiteke: es-kolak justuagoa izateko, eraginkorra-goa izan behar du. Crahayk dio Euro-pan bi hezkuntza sistemari buruz hitzegin daitekeela: batzuk, emaitzei dago-kienez, ikasleen arteko aldeak zuzen-tzen eraginkorragoak eta justuagoakdira eta beste batzuk, berriz, injustua-goak eta ez horren eraginkorrak. Era-ginkorragoak eta justuagoak diren es-tatuek zenbait ezaugarri dituzte:

1.- Alde batetik, zonifikazioaren al-de egiten dute, familiek eskola aukera-tzeko duten askatasunaren aldean; hauFrantziako eredua da. Horren aldean,gurasoek ikastetxea erabakitzeko as-katasuna izatea legoke, eta hori pana-zea da.

2.- Bestetik, promozio automatiko-aren aldeko apustua egiten dute. Ez du-te ikasturtea errepikatzearen alde egi-ten, ez baita hori jatorrizko aldeak zu-zentzeko irtenbidea. Kontrakoa; ikas-leek laguntza indibidualak izatearen al-de egiten dute, baina estimuluak han-diagoak izan daitezkeen taldearen bai-tan.

3.- Bestalde, beharrezkoak diren la-guntza eta baliabideekin, heziketa pre-mia bereziak dituzten ikasleen integra-zioaren alde egiten dute, eta ez dute es-kola edo gela berezien alde egiten.

4.- Laugarren ezaugarria, hezkun-tza sistema horiek ikasleen heteroge-neotasunaren alde egiten dutela izangolitzateke, bai kanpoan eta baita ikaste-txe barnean ere.

Crahayk dio justiziaz hitz egiteko,zertaz ari garen zehaztu behar dela. Jus-tiziaren hiru dimentsiori buruz hitz egindezakegu: eskolan sartzeko berdinta-suna, eskolatze baldintzen berdintasu-na eta emaitzen berdintasuna. Eskolansartzeko berdintasuna ohikoa da. Au-kera berdintasuna, berriz, oso garran-tzitsua da; jatorrizko zailtasunak edoezaugarriak (lurraldeari, sexuari, arra-zari… dagozkionak) oztopo izango ezdirela bermatzea da. Mendebaldekohezkuntza sistemetan lortutako ber-mea dela esango genuke, nahiz etaCrahayk dioen xehetasunak ere badi-

e k a r p e n a k

Xavier Besalú Costa

DIDAKTIKA ETA CURRICULUMEKO IRAKASLEA

GIRONAKO UNIBERTSITATEAN

Kulturarteko hezkuntzak eragin-korragoa eta zuzenagoa, zientifi-koagoa eta funtzionalagoa denhezkuntza bat nahi duela dioXavier Besalú irakasleak artikuluhonetan. Kulturarteko hezkuntzabi oinarriren gainean egin behar-ko litzatekeela planteatzen du:alde batetik, berdintasunean etaberdintasuna lortze aldera egin-dako hezkuntza izan beharkoluke, eta bestetik, aniztasuneaneta aniztasuna errespetatuzegindakoa. Gure ikasgeletanatzerriko ikasleak izateak kalita-te handiagoko hezkuntza egitekoaukerari ateak zabaldu dizkiolauste du.

Kulturarteko hezkuntzaBerdintasuna eta aniztasuna oinarri

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 29

tuela. Batzuentzat eskolan sartzekobermea, sartzekoa baino ez da, eta ho-rrek esan nahi du, barnean zaudenean,zure meritu eta ahalmenen araberaegingo duzula aurrera. Baina oraindikez dugu aukera berdintasuna bermatu-ko duen sistema justurik. Ikasle guz-tientzat kalitate baldintza berberak be-har ditugu, irakasleen kalitate bera etaratio bera behar dugu zentro guztietan,instalazio onak behar ditugu ikastetxemota guztietan… Baldintza berberakbehar ditugu justiziaz eta benetako au-kera berdintasunaz hitz egin ahal izate-ko. Azkenik, emaitzen berdintasunaere behar dugu. Hezkuntzan ez da justi-ziarik egongo, dio Crahayk, ez da auke-ra berdintasun errealik egongo, denakjantziak izatea lortzen ez dugun bitarte-an; oinarrizkoa dena denek jakin behardute, etorkizunean behar bezala aritze-ko. Ikasle guztiek lor dezakete ezagu-tza maila jakin bat, denei aukera berbe-rak ematen badizkiegu. Denak dira gai,denek egin dezakete aurrera, baina be-harrezko baliabideak eta denbora be-har dira. Hori da oinarria.

Askotarikotasuna normaldu,nor-mala askotarikotu

Beste ikertzaile batek, Lisa Taylor-ek, aniztasuna normalizatzea eta nor-mala dibertsifikatzea proposatzen du.Esan nahi duena zera da: egin dezagunberdintasun politiken aldeko apustua,egin dezagun lan ikasgelan dagoen al-de hori normaltzat har dadin. Eta ikusdezagun orain arte normaltzat hartuduguna mundu globalizatuan aldatuegin behar dela, zabaldu egin behar de-la, bestela ez baitugu gertatzen den ezerulertuko. Aniztasuna normalizatzeko,iritsi berri diren ikasleei babesa emanbehar zaie. Atzerritarrak badira, aregehiago, agian hizkuntzak ere ezagu-tzen ez dituztelako. Beren gaitasunakgaratzen lagundu behar zaie, baina ezbakarrik gaitasun linguistikoak, baita

akademikoak, kulturalak edo sozialakere. Helburua ikastetxearen eta bere in-guruaren bizitzan parte hartzea da. Iritsiberri diren ikasle atzerritarrek badutegaitasun linguistikorik, badakite hiz-kuntza bat edo gehiago. Beste hizkun-tza bat ikasi behar dute, baina hitz egi-ten eta ideiak eraikitzen badakite. Ez di-ra analfabetoak eta gizartean bizi izanez direnak. Irakasleek lan egiteko mo-dua egokitu beharko dute, hizkuntzaberri hori ikasten ari diren ikasleak dau-delako. Beraz, ardura ikastetxe osoare-na da, ez hizkuntza irakasleena edo ha-rrera irakasleena soilik.

Eta zer esan nahi du alde horiek nor-maltzeak? Munduan jada errealitateadena, eskolan ere errealitate bihurtzea.Oso gauza errazetan isla daiteke hori:ikasgela eta korridoreetan ikusten denmaterialean, gure elkarrizketako kide-en izenak behar den bezala ahoskatze-an…

Eta azkenik, Vicent Carbonell erehona ekarri nahiko nuke. Hark dio,Taylorren antzera, berdintasunerakoeta aniztasunerako hezkuntza jarri be-har dugula martxan.

Beste bi gauza aipatu nahi nituzkeeraginkortasunari buruz. Eraginkorta-sunhitza ez zait gustatu izan, teknokra-ten esku egon den zerbait iruditzen zai-dalako, eskola enpresa dela pentsatzenduten horien eskuetan egon da. Bainaduela urte batzuk, Makarenkori irakurriondoren, hau guztia berraztertu nuen.Makarenkok zioen, bere ustez ez zuelaezer txarrik eskola lantegitzat hartzeak.Orokorrean, materialak ongi ezagutubehar dira, estandar batzuk daude, bai-na beti ateratzen dira ikasle onak edotxarrak, lantegietan lan onak edo mate-rial onak (edo txarrak) ateratzen direnmoduan, eta hor ikusten da irakasleedo hezitzailearen lana, zailtasunaksortzen zaizkionean ikusten da irakas-leak duen ahalmena. Makarenkok ezzuen ezer txarrik ikusten paralelismohorretan. Irakasleei esaten zien ez zeu-dela epaile lanak egiteko, baizik etaikasleek zituzten hutsune horiek zu-zentzeko. Beraz, haren ondorioa hori-xe zen: eraginkortasuna progresistok

jaso behar dugun zerbait da, ez duguburokraten eta teknokraten esku utzibehar, eraginkortasuna justizia delako.

60ko hamarkadan administrazioekhartu zuten eraginkortasunaren aldekojarrera. Eskolaren eraginkortasunarengaia atera zen, eta planteamendua hauizan zen: badira besteak baino hobeakdiren eskolak, ikus dezagun nolakoakdiren eta nola lan egiten duten. Eskolaonenek ezaugarri komun batzuk dituz-tela pentsatzen zuten, eta hain onak zi-ren eskola horiek eskola eraginkorbihurtu behar ziren. Baina, begiratuzgero, horren atzean beste gauza batzuktopatuko ditugu: adibidez, heziketapublikoaren ikuspegi ia-ia patologikobat edo, krisiaren aurrean, halako pani-ko moral bat, azkenetan dagoen gaixo-tasun bat dugula esan nahi duena. Hez-kuntza sistema publikoa gaixo larri ba-ten gisara hartu zuten, eta terapia gogo-rrak aplikatu behar zituztela uste zuten,oker bat sendatu eta beste hamar sortu-ko zituztenak. Orduan, kanpo ebalua-zioa edota emaitzen araberako ordain-keta eta antzeko gaiak jarri ziren mar-txan eta gai horiek, zenbait lekutan,eraginkortasunaren izenean, heziketa-

Jar ditzagun gure indarrakikaslearen ahaleginean,kan-poko frogen bidez ebaluatukoden horretan,eta hortik aurre-

rakoak gutxi inporta duenez,gutxi landuko dugu. Taldeka

ditzagun ikasleak haienahaleginaren eta ahalmena-

ren arabera,eta horrela emai-tza hobeak bermatuko ditugu.Hau da hortik dabilen eragin-kortasunaren ideia. Mende-

baldean gertatzen den eskolaberrikuntza,bikaintasunaren

diskurtsoarekin bat dator.

30 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

ren funtzio sozialaren kontra ari dira.

Ikasle onenen bilaMerkatu gehiago eta konpetentzia

gehiago bultzatzen den neurrian, esko-len emaitzak ezagutzen diren neurrian,irakasleek emaitzen arabera aukera-tzen duten neurrian… eskoletara bidal-tzen den mezua hau da: eskolek emai-tzak hobetu behar dituzue, saihestuitzazue ikasle txarrak eta egin itzazuezuen ikasle onenak biltzeko politikak.Hori justizia eta eraginkortasunarenideietatik oso urruti dago. Eraginkorta-sunaren ideia horrek desberdintasu-nak mespretxatzen ditu, eta curriculu-maren fundamentalismoaren aldekoapustua egiten du, esanez, utz ditzagunalde batera pedagogia eta transbertsali-tatea, eta goazen teorikora: matematikagehiago, hizkuntza gehiago eta utz de-zagun bestea alde batera, ez du etaezertarako balio. Jar ditzagun gure in-darrak ikaslearen ahaleginean, kanpo-ko frogen bidez ebaluatuko den horre-tan, eta hortik aurrerakoak gutxi inpor-ta duenez, gutxi landuko dugu. Talde-ka ditzagun ikasleak beraien ahalegi-naren eta ahalmenaren arabera, eta,horrela, emaitza hobeak bermatuko di-tugu. Hori da hortik dabilen eraginkor-tasunaren ideia.

Ikastetxea aukeratzeko askatasunaez dator bat aldeak zuzentzearekin etaelkarrekin bizitzen ikastearekin, ho-rrek eskola sedimentazioa eta sedi-mentazio soziala sortzen baititu.

Gainera, kontrolak bultzatzen dira,garrantzitsuena emaitza onak lortzeaeta emaitza horiek guztiok (ez irakasle-ok bakarrik) ezagutzea delako. Emai-tzak hezkuntza sistema arautzeko era-bili beharko dira orduan, zentralizazioabultzatu beharko da eta autonomiagehiago eman, baina horrek arriskuadu, autonomia erkidegoetako gober-nuek eskuak garbi ditzaketelako.

Eraginkortasuna eta justiziaHori ez da guk bultzatzen dugun

eraginkortasunaren ideia, guk eragin-kortasuna eta justizia batzea bultzatzendugu. Ikastetxeetan eraginkorra izate-ak neurriak betetzea esan nahi du; gi-zarte eta eskola garen neurrian, sina-tzen dugun kontratuaz arduratzea. Zerdio legeak? Legeak dio oinarrizko hezi-keta derrigorrezkoa eta doakoa dela.Derrigorrezkoa bada, horrek esan nahidu denek eskolatuta egon behar dute-la. Baina denak ez daude eskolan 16 ur-te arte; ez dira asko falta, baina falta dira.Gironan, 20.000-25.000 biztanleko he-rri batean, abstentzionismo kopurukezkagarriak ikusi genituen; handia-goak Lehen Hezkuntzan Bigarren Hez-kuntzan baino. Tasa altua zen, % 20reneta % 50 en artekoa (hilabete batzueta-rako kanpora joan eta itzultzen ez zirenfamiliak zeuden tartean). Hori elemen-tu garrantzitsua da eskolarentzat. Esta-tubatuarrek gauza txar asko dituzte,baina onak ere bai, eta horrekin lotutadoa horietako bat: AEBn seme-alabe-kin egoteko lehen baldintza, hori esko-latuta egotea da.

Beraz, mundu guztia ez dago esko-latuta eta hezkuntza ez da doakoa. Hitzegin dezagun ikasliburuei buruz, mate-rialari buruz… Legez kanpokoa denbeste gauzetako bat hauxe da: oinarriz-ko heziketak denentzakoa eta kalitate-koa izan behar du. Baina ikastetxea au-keratzeko askatasun horren arabera,eskola onak eta txarrak daude; beraz,

kalitate bera eskaintzen ez duten esko-lak egongo dira, curriculum bera es-kaintzen ez dutenak, ikasteko aukeraberberak eskaintzen ez dituztenak…Legeak ezartzen dituen gauza asko ezdira betetzen. Heziketa eraginkorraagindu horiek beteko lituzkeena litza-teke.

Zer esango genuke gaixoak bazter-tzen dituen erietxe bati buruz? Zer egin-go genuke erietxeen ranking bat egin-go bagenu? Esango bagenu, honi % 10hiltzen zaio, honi % 3… Hori da eskolei,merkatuan sartzen direnean, ezartzenzaien logika. Ikastetxe horietako ikas-leen diagnostikoa egiten dute, bainaeskola ez dago horretarako, ez du jos-tun lanik egin beharrik, eta ez da epaite-gia; denak garatzeko eta ikasteko espa-zioa da. DBHko laugarren mailara iris-tea ez da luxua, gutxienekoa da. Ikus-pegi horretatik kontratua ez betetzea li-tzateke eskola porrota. Eskola eragin-korra egiteak kontratu hori betetzeaesan nahi du; maila pertsonalean, mailakolektiboan eta herrialde gisa.

Kulturarteko hezkuntzaren ga-rrantzia

Kulturarteko hezkuntza gisa uler-tzen dugunaren mugak eta parametro-ak aipatuko ditut. Ez gara etorkinakhezteaz hitz egiten ari, ikasle guztiakhezteaz ari gara, haiek trebeagoak etajantziagoak egiteko, gaur egungo gi-zartean bizitzeko eta elkarrekin bizitze-ko. Mundua ulertzeko prestatzeaz arigara, eta horrek esan nahi du klabeakeman behar zaizkiela munduan gerta-tzen dena ulertzeko. Kulturartekotasu-naz hitz egitean, hizkuntzari buruz etaetorkinei buruz soilik ari garela pentsa-tzen badugu, bide okerretik goaz.

Kulturarteko hezkuntzak hainbatprintzipio izango lituzke:

- Ikasle guztien autokontzeptu per-tsonala, kulturala eta akademikoa ho-betzea.

- Eskolan aukera berdintasuna bul-tzatzea, hau da, ikasle guztiek arrakastalortzeko bidean lan egitea.

- Gehiago eta hobeto ikasteko, eza-gutza hobetzeko eta besteekiko harre-

Ikasle guztiak hezteaz arigara, trebeagoak eta jan-

tziagoak egiteko,gauregungo gizartean bizitzekoeta mundua ulertzeko pres-tatzeaz ari gara,eta horrekesan nahi du klabeak eman

behar zaizkiela munduangertatzen dena ulertzeko.Kulturartekotasunaz hitz

egitean,soilik hizkuntzariburuz eta etorkinei buruz ari

garela pentsatzen badugu,bide okerretik goaz.

manak eta bizikidetza hobetzeko ba-lioko duten estrategia didaktikoak mar-txan jartzea.

- Errealitate sozialarekin bat dato-zen jarrerak eta balioak era sistematikoeta planifikatuan lantzea.

- Curriculumak egiten duen aukera-keta kulturala berrikustea, unibertsala-goa eta adierazgarriagoa egiteko, fun-tzionalagoa eta zientifikoagoa.

- Diskriminazio era guztien aurkaborroka egitea, baita arrazistak direnenkontra ere, eta ez bakarrik jokabide, ja-rrera eta aurreiritzien gainean, baita be-re forma kognitibo, ideologiko eta ins-tituzionalen kontra ere.

- Nortasunari eta desberdintasunarierrespetua, pertsonen berdintasunare-kin eta duintasunarekin adiskidetzea;pertsonen askatasuna eta eskolarenkohesioa eta gizartearen kohesioaadiskidetzea.

Irakasleok gure ezagutza kulturala-ren kontzientzia hartu behar dugu. Gugara hezkuntza baliabide garrantzi-tsuena, eta kultura transmisore garenheinean, gure kultura berraztertu behardugu, bestela gu hobeak garela trans-mititzen dugu, eta besteek, onak izannahi badute, gu bezalakoak izan behardutela.

Denak berdin tratatzen baditugu,

ikasle horiek izandako esperientzieiateak zabaltzen badizkiegu, hor egon-go da kultur aniztasuna. Kultur anizta-suna ez dugu irakasleok ekarri behar,ikasleek ekartzen dute, baldin eta au-kerarik ematen badiegu. Diskrimina-zio era guztien kontra borrokatu behardugu, eta ez bakarrik diskriminazioaitsusia delako, baizik eta legeak berakesaten duelako eta kontratupean gau-delako. Askatasuna eta berdintasuna,aniztasuna eta nortasuna adiskidetzenjakin behar dugu.

Curriculuma landuzEta nola kulturartekotu ditzakegu

curriculumaren arlo guztiak? 1.-Kulturarteko hezkuntza, etika

nabarmentzeko elementua dela ikus-tea nahitaezkoa iruditzen zait, batez erebizikidetza planek epe ertainera izatenduten porrota ikusita. Etikoa dena ikasdaiteke, baina zaila da irakastea. Horre-tan segitzen dugu, eta bakearen usoakmoztea adibidez, ez da eraginkorraportaerak eta pentsaerak aldatzeko.Hor porrot sakon baten esperientziadugu. Nire ustez, itxuraz, asmo onekoekimen asko ditugu, baina horietakogutxik lortzen dute portaerak aldatzea.Heziketa etikoak hiru osagai ditu, etahorietako bat harreman pertsonalenada. Nik, irakasle lanean, nire ikasleakongi tratatzen baditut eta haiekin, gura-soekin eta gainerako irakasleekin ha-rreman onak baditut, moralki onarga-rria den portaera erakusten ari naiz. Ira-kasleak pertsona gisa duen portaerakgarrantzi handia du. Ez bere diskurtso-ak, baizik eta bere portaerak; nola hitzegiten dien, nola tratatzen dituen, nolahartzen dituen iritsi berriak eta bazter-tuta daudenak… Garrantzitsuena ikas-tetxea komunikaziorako eta harrema-netarako espazio gisa hartzea da, etairakasleak, etika jakin batean hezteariburuz gogoetarik egin ez badu, ez dagozereginik.

2.-Curriculumaren arloak berrikusieta kulturartekotu behar dira, ikasleeierrealitatea ulertzen lagunduz, berenkulturarekin autokritikoak izan daite-zen eta, gainerako kulturekin ere, kriti-

koak izan daitezen. Horrekin batera,erabilitako material didaktikoak eta ba-liabideak berrikusi egin behar dira.

3.-Gauza bera esan dezakegu arlopedagogikoaz. Ikasle atzerritarrak iris-tearekin batera aukera historikoa etapolita dugu eskola etikoagoa, justua-goa egiteko. Nik ez dut uste kulturarte-ko pedagogia existitzen denik. Estrate-gia berriak existitzen dira, antolatzekoera berriak… batzuk eraginkorragoaketa beste batzuk ez. Merezi du gureeguneroko lanaren alderdi batzuk be-rraztertzea: tutoretzak, ikasleen talde-katzea, curriculumaren moldaketak…Esate baterako, nola ebaluatzen dugu?Ebaluazioaren azpian dauden elemen-tu etikoak zein diren planteatu behardiogu geure buruari, izan ere, elementuhoriek ia judizialak dira. Ez dugu geureburua engainatu behar: ebaluazioaepaiketa bat da. Ebaluazioa gure lana-ren oso une garrantzitsua dela buruanbaldin badugu, gure ikasleak sistemati-koki behatzera konprometitzen gai-tuela baldin badakigu, epai ahalik etajustuenak eman behar ditugula eta on-dorengo elkarrizketarako oinarriak ja-rri behar ditugula baldin badakigu, ho-rrek guztiak eraginkortasuna eta justi-zia hobetzea ekarriko du.

Mezua argia da: ikasle atzerritarrenpresentziari esker, guztientzako kalita-te handiagoa izango duen heziketa egi-teko aukera zabaldu zaigu, zientifikoa-goa eta inguru sozialaren beharretatiketa eskaerengatik gertuago dagoena.Horrek irakasleei eta hezkuntza siste-mari eraginkorragoak eta justuagoakizatea exijitzen die.

Baina bigarren mezu bat ere bada:bihar bertan has gaitezke lanean kultu-rartekoagoa izango den heziketa egite-ko. Horretarako, baliabide nagusia ira-kaslea dela kontuan izanda, horrenkontzientziaziorik eta ahaleginik gabe,erretorikatik haratago joatea zaila izan-go baita.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 31

Ebaluazioa gure lanarenoso une garrantzitsua dela

buruan baldin badugu,gure ikasle bakoitza

sistematikoki behatzerakonprometitzen gaituela,epai ahalik eta justuenak eman behar ditugula eta

ondorengo elkarrizketara-ko oinarriak jarri behar ditugula baldin badaki-

gu,horrek guztiak eragin-kortasuna eta justiziahobetzea ekarriko du.

32 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

Haurrek, elkarren arteko gatazkakhaien artean konpondu behar al

dituzte? Kasu horretan jazarpenakizateko aukera handiagoa al da?

Zer egin behar dute irakasleek

Haurrek, elkarren arteko gatazkakhaien artean konpontzen ikasi beharkolukete, irakasleok prozesu horretan pa-per garrantzitsua izango dugula ahaztugabe. Ikusten duzuen moduan, galde-rari erantzutean konpondu behar?=konpontzen ikasi bihurtu dugu. Ikasle-ak, prozesu hezitzaile baten ondorioz,autonomoak bihurtu beharko liratekegai horretan, hau da, haien bizitzan sor-tzen diren gatazkei, modu positiboanaurre egiteko gai izan beharko lukete.Gatazkak, haien kabuz konpontzenutziz gero , eta ikastetxean bizikidetzapositiborako lanketa seriorik ez badaplanteatzen, gizartean gatazkak kon-pontzeko nagusi den eskema erabilikodute: IRABAZI-GALDU eta MENDERA-TZE- MENDETASUN erlazioak ezarri-ko dituzte. Zer ondorio ditu esandako-ak?:

1.- Bizikidetzaren ikaskuntzakirakasleen eginkizunean dituenondorioak hauek izan daitezke:

- Taldearen eraikuntzaz arduratzea:taldearen kohesioa, giro goxoa, erres-petua... lortu.

- Gela era egokian antolatzea: ikas-leen partaidetza zabala, arduren bana-

keta, metodologia egokiak eta interak-tiboak, kooperazioa, ordutegiak...

- Diziplina demokratikoaren beha-rra eta zentzua lantzea: gelako arauakadostasunez lortzea, ondorio hezitzai-leen beharra indartzea, irakasleen ko-hesioa eta koherentzia bultzatzea, gu-rasoen inplikazioa bultzatzea...

- Bizikidetza positiboa eta gatazkeiaurre egiteko lanketak curriculumeanedota Tutoretza Planean sartzea : gataz-kei aurre egiteko moduko hezkuntza

ziurtatzea; sentimenduen eta emozio-en hezkuntza txertatzea; komunikazioegokirako estrategiak lantzea; enpatia-ri eta elkarrekikotasunari arreta bereziaeskaintzea; pertsonen arteko harrema-nak zaintzea eta lantzea; giza eskubide-en ulermena lortzea; oinarrizko balo-reek gure geletan duten interpretazioa-ren inguruko hausnarketak egin ondo-ren, konpromisoak betetzen saiatzea;tratu txarrak eta biolentzia baztertzea-ren aldeko kanpainak egitea; ikasleenpartaidetza bultzatzea, bai ikaskuntza-ren inguruko ekintzetan, bai ikasleenarteko gatazkei aurreko egiteko bidee-tan ere.

2.- Ikastetxe guztietan bizikide-tza positiboaren markoa eraikitze-ak, zera eskatzen du:

Hasteko, argitu dezagun zer den bi-zikidetza positiboa: “Bizikidetza, hi-tzarmenen eta arauen menpean (espli-zituak izan daitezke edo ez) elkarrekinbizitzearen artea da. Arau horiek nor-berak duen onena atera behar dute, ha-rreman sozialak eta lan komunen fun-tzionalitatea hobetzeko bidean”, R.Ortega.

Bizikidetza Positiboak, norberari,

galdeidazue

?Blanca KEREJETA

IRAKASLEA, ETA ANIZTASUNERAKO ETA

BIZIKIDETZARAKO AHOLKULARIA

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 33

nortasunaren elementu garrantzitsuakondo kudeatzea eta kontziente izateaeskatzen dio (autokontzeptua, autoes-timua, enpatia eta elkarrekikotasunmorala). Elkarrekikotasun moralarenbidez, guretzat aitortzen ditugun etaeskatzen ditugun eskubide eta betebe-harrak besteengan antzemango etabermatuko genituzke, modu operati-boan. Eta ez soilik ikuspuntu kogniti-botik edo teorikotik, baita gure arteanegunero sortzen diren harremanetan,komunikazioan eta eginkizunetan ere.

Baina, non ikasten da elkarbizi-tzen? Askotan entzun dugu “tribu osoabehar dela haur bat hezteko”. Erronkahorretan guztiok gaude inplikatuta, es-kolak soilik ezin baitu lan hori egin: fa-milia eta ikastetxea oso elementu ga-rrantzitsuak dira ikasleek elkarbizitzenikas dezaten. Bi zutabe horien arteanelkarrekikotasuna eta oinarri sendoakadostea beharrezkoa litzateke, familiaeta eskola ikasleen erreferente eta ere-du direlako eta bi instituzio horietanhezten ditugulako. Bata bestearenkontra arituz gero edo bakoitzak berebidea egiten badu, ikasleei eta seme-alabei ez diegu ez erreferentzia, ez mu-ga argirik emango.

Ikasleek ordu asko pasatzen dituz-te elkarrekin, helburu komunak dituz-te eta guztiekin garatu behar dira oina-rrizko gaitasunak, baita giza gaitasu-nak ere. Hori dela eta, Bizikidetza pla-nak ezinbestekoak dira. R. Ortegarenesaldia ekarri nahi nuke hona: “Ikasle-ek zera ikasi behar dute ikasgelan etaikastetxean: besteei egiten eta esatendietenaren, eta besteek haiei esatea etaegitea jasaten dutenaren artean orekaetikoaren beharra. Urrezko araua,haiekin lortu beharreko gutxienekoalitzateke: ‘Ez egin gainerakoei zuretzatnahi ez duzuna’.”

3.- Zer egin dezakegu eta nola?Gatazkak konpontzen eta gataz-

ken aurrean zer egin dezaketen eraku-tsi behar diegu ikasleei: gatazkak, au-rreratzeko eta ikasteko aukera gisa bi-zitzen; gatazkak aztertzen; entzute ak-tiboa egiten; gure sentimenduak etabesteenak aitortzen, gure sentimen-

duak azaltzeko eta besteenak entzute-ko jarrera positiboa izaten; emozioaketa sentimenduak autorregulatzen; en-patia eta elkarrekikotasuna sentitzen;pertsonak eta gatazkak bereizten; bes-teen ideiak errespetatzen; ideiak adie-razteko arrazoiak azaltzeko ohitura iza-ten; posizioak eta interesak bereizten;elkarrizketaren oinarriak beregana-tzen; negoziatzen; bitartekaritzaren oi-narriak ezagutzen eta behar izanez ge-ro bitartekarien laguntza eskatzen.

Baina, nola egin hori guztia?Tutoretza orduetan oinarrizko tre-

betasun sozialak lortzeko aukera izandezakete ikasleek. Irakasleok ekintzapraktikoen bidez, ikasleei hausnarke-tak egiten eta ondorioak ateratzen la-gundu beharko genieke. Horretarakoestrategia egokiak erabiliko dira: Rol-Playing, elkarrizketak, eztabaidak, me-todologia kooperatiboak…

Edozein arlotan txerta daitezke gaihoriek (gizartean, hizkuntzan, gaztele-ran, ingelesean, heziketa fisikoan...).Era teorikoan landutakoa, haien bizi-tzarekin lotzean, gaia barneratzen la-gunduko diegu.

- Gelako asanblada: gune horre-tan gelako arauak adostu daitezke; au-torregulazioa eta guztien konpromiso-aren beharra landu daiteke, gelan hartubehar diren konpromisoak bete direnedo ez aztertu, gelako martxa baloratueta proposamenak jaso... Hau da, ikas-leen partaidetza aktiboa bultzatzea etasentitzea. Astero egiten badira, gelakomartxan aktiboki parte hartzera ohitu-ko dira.

- Adostasunak/gatazka txoko-ak: Zer da adostasun txokoa? Koopera-zioaren bidez, bi pertsonen arteko ga-tazkak ebazteko edo irtenbide egokiakbilatzeko erabil daitekeen estrategia.Ikasleak bakarrik (laguntzarik gabe)aritzen dira adostasun txokoetan: par-taideek txandatuz hitz egingo dute“ahoa-belarria” erabiliz; gatazka gerta-tu denean nola sentitu diren azaldukodute; zer behar dituzten eta zer nahi du-ten (interesak) azalduko dute; irtenbi-deetan pentsatuko dute eta horien arte-an bientzat egokienak izango direnak

aukeratuko dituzte (adostasuna); kon-promisoa, autonomia, irabazi-irabazikontzeptua… landuko dituzte.

Irakasleak ez du parte hartuko, sal-buespen batzuk kenduta, (desorekahandia dagoenean, esaterako). Beraz,ikasleen autonomia bultzatzen duentxokoa da. Ikasleek adostasun txokoa-ren martxa ezagutu behar dute (ez dainprobisatu behar). Horretarako saiobatzuk erabiliko dira eta Rol- Playingbidez txokoaren prozedura landukoda. Irakasleak jarraipena (zeharka) e-gingo du, galderak eginez: Nola joanda? Zerbait adostu al duzue?...

- Ikasle laguntzaileak: Gela guz-tietan 3-4 ikasle aukeratuko dira (nes-kak eta mutilak). Ikasle horien batzarrazikloka edo etapaka antola daiteke. Bi-lera horietan koordinatzaile moduanirakasle bat egongo da, beti. Hainbathelburu jar daitezke: ikasle berrien ha-rrera eta laguntza, gela guztietako bizi-kidetza behatzea eta hainbat proposa-men egitea, arazoak dituzten ikasleeilaguntza eskaintzea, entzutea, elkarta-suna adieraztea, besteekiko sentsibili-tatea azaltzea… Orokorrean harrema-nak zaintzea eta prebentzioaren eta

Ikasleek, gatazkei modupositiboan aurre egitekogai izanbeharkolukete.Gatazkakhaien kabuzkonpontzen utziz gero,eta ikastetxeanbizikidetza positiborakolanketa seriorik ez badaplanteatzen, gizarteannagusi den eskemaerabiliko dute

?

34 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

parte-hartzearen ikuspegitik lana egi-tea. Jarduera horiek funtzio prebenti-boa dute eta biltzeko maiztasuna ikas-tetxe bakoitzean zehaztu behar da. Eraberean, ikastetxean antolaketa izateabeharrezkoa da (irakasle arduraduna,bileren egutegia, prozedurak…).

- Bitartekaritza. Horri buruz ari-tzeko, www.inter-mediacion.comweb ataritik ekarri dut definizioa: “Bi-tartekaritza lagundutako negoziaziosistema baten moduan definitzen da,baita ere. Horren bidez, gatazkaren za-ti direnek haien kabuz konpontzensaiatzen dira, inpartziala den hiruga-rren subjektu baten laguntzaz (bitarte-karia). Horrek saioaren gidari lanakegingo ditu eta bi aldeentzat onargarriaden irtenbidea topatzen lagunduko du.Erabaki hori bi aldeek adostuko dute,ez bitartekariak”.

Galderaren bigarren zatiari eran-tzunez eta hasieran esandakoari jarrai-tuz, ez dugu ahaztu behar irakasleokprozesu horretan izango dugun pape-ra. Ikasleen arteko arazoa aztertzera-koan, estrategia edo bide egokienazein den erabaki beharko litzateke:

- Jazarpena dagoenaren susmorikbaldin badago, gai hori ezingo da gelanbere gordintasunean planteatu, bestebide batzuk jorratu beharko dira.

- Gaia gelako batzarrean azaldukobalitz, une hori aprobetxatu beharko li-

tzateke enpatia lantzeko. Ekintza hauek egin daitezke:1.- Autobehaketa txostena pro-

posatu: Ikasleen arteko indarkeria ka-su bat denean, norberak duen erantzu-kizunaz jabetzeko positiboa izan daite-ke. Partaide bakoitzak (erasotzaileaketa ikusleak) hausnarketak egiteko au-kera du. Idatziz, ahoz edo bietara egindaiteke. Erantzun beharreko galderakhauek lirateke:

1- Zer gertatu da zure ustez? Zerga-tik? Ondorioak: biktimarentzat, zure-tzat, besteentzat...

2- Nola sentitu zara? Zergatik?3- Nola sentitu dira inplikatutako

guztiak? Zergatik?4- Zer egin dezakezu gertatutakoari

irtenbidea topatzeko?5- Eta zer egin nahi duzu benetan?

Zergatik?6- Hartzen dituzun konpromisoak

eta horiek martxan jartzeko epea, eba-luaketa… hemen idatzi.

2.- Idatzizko lana plantea daite-ke: “Zuek zarete mutil edo neska hori(jazarpena jaso duenaren azalean ipin-tzea eskatuko diegu). Konta ezazuezuen ustez zer gertatu den (haren azale-an jarrita) eta nola sentitu zareten”. Ira-kasleak idatziak jasoko ditu, irakurri etagero, hainbat ondorio atera, eta harkaukeratutako testuen zatiak irakurrikoditu gelan. Ez gabiltza errudunaren bi-la, baina ikusi behar dugu, norberakgertaeren erantzukizuna onartu beharduela eta guztion artean irtenbideaeman behar diogula arazoari. Ondo-ren, irakasleak gai horren diagnostikoaegin beharko du, eta aurrera egiteko bi-derik egokiena zein den erabakiko du.

Aurreko puntuan azaldutako pro-posamenek prebentzio moduan fun-tziona dezakete, dena den, preben-tzioa egin arren, edozein unetan gertadaitezke ikasleen arteko tratu txarrak.Kasu horietan kontuan hartu:

- Gaia zeharka lantzen dela (ez garajoango gelara errieta egitera, gure in-tentzio ona bertan behera gera daiteke-elako).

- Lanketa berezia beharrezkoa izan-go da, beti. Hiru aktore nagusirekin

Familia eta ikastetxeaoso elementu

garrantzitsuakdira ikasleekelkarbizitzenikas dezaten.

Bata bestearen kontraarituz gero ,ikasleei etaseme-alabei ez diegu ez

erreferentzia,ez mugaargirik emango

?

egin beharko da: biktima, erasotzaileaeta ikuslea. Tutorea bazara, laguntzaeskatu (orientatzailearen laguntza etazuzendaritzaren babesa izatea garran-tzitsua eta beharrezkoa izaten da). Ira-kasleak, biktimaren ziurtasuna lantze-az gain, taldean sortu diren erlazio mal-tzurrak konpontzen lagundu behar dueta guztiek ikasi behar dute bertatik.

3.- Koloretako betaurrekoak:“Begiratzen den moduaren arabera,gauzak era batekoak edo bestekoak di-ra”. Adierazpen horretan sinisten ba-dugu, egoera gogorra izan arren, ondo-rio positiboak aterako ditugu. Gurejarrerek, hobetzeko gogoak, boronda-teak, ahaleginek... gure ongizatearenalde jokatzen dute.

Ekintza egiteko, ikasleak txikiak di-renean, betaurreko bereziak prestatu-ko ditugu (kartulina eta txarolezkopaper arrosa). Betaurreko horiek jar-tzerakoan, beste pertsonengan gauzapositiboak ikusiko ditugu soilik. Egu-nero ikaskide baten alderdi positiboabehatu beharko da. Ikasgelan, ikasleenaulkiak bi borobil erdietan jar ditzake-gu, erdiak betaurreko ilunak izangoditu eta beste erdiak arrosak. Kristal ilu-nekoek egoera negatiboak adierazikodituzte eta besteek, egoera horietanikusi dituzten aukera positiboak azter-tuko dituzte. Behin ekarpen positiboakentzun ondoren, kristal ilunekoekhaien iritzia aldatu badute, betaurrekoarrosak ipiniko dituzte.

4.- Tertulia dialogikoak. Liburuinteresgarri bat aukera dezakegu etahor sentimenduak, harremanak, bizi-tza, haserreak, gauza positiboak, erres-petua, indarkeria... azaltzen joango di-ra. Horri buruz hitz egin dezakegu etairakasleak ere parte har dezake.

5.- Antzerki foruma: ‘Baketik’ el-karteak antolatu duen Antzerki Forumekintzaren bidez egoera kaltegarri batantzeztu ondoren, hori lantzeko etaeraldatzeko aukera dute. Ikasleek gus-tatu ez zaiena alda dezakete, pertsonaguztientzat positiboa izan dadin.

Prebentzio dinamika interesgarriakaurki ditzakezue orrialde honetan:http://www.educarex.es/acosoesco-lar/img/cualidades.pdf •

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakotsaila

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 35

Elebitasunetik eleaniztasuneraEuskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

Euskarazko irakaskuntzak erronka berrien aurrean duen egoeraren analisia egingo da otsailaren 20an Iruñean, NUPen.Nafarroako hezkuntza eragile anitzen artean sortutako dinamikari jarraipena emanez, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak eta, ELA,LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, egitarau oparoa antolatu dute egun horretarako, beste hainbat elkarte eta eragileren lagun-tzaz. Hik Hasi dinamizazio lanak burutzen ari da prozesuan, eta jardunaldietan ere, hala egingo du. Landuko diren gai nagu-siak, hizkuntzekiko planteamendu berriak, ikastetxetako hizkuntza proiektuak, ebaluazioa eta urrats berriak izango dira.

36 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

9:15ean Ongi etorria

9:30ean Hizkuntzekiko plantea-mendua berritzeko beharra- Europako hizkuntzen erreferen-tzia markoaPaul BILBAO. Hizkuntza Esku-bideen Behatokiko zuzendaria.

- Nafarroako euskararen legea:arazoak eta aukerakRoldan JIMENO. NUPeko zuzen-bide publikoko irakaslea.

- Haurren hizkuntza gaitasunaikuspegi psikolinguistikotikPablo SOTÉS. NUPeko psikolo-gia irakaslea.

12:00etan Ikastetxeko hizkun-tza-proiektua- Hizkuntzen proiektua normali-zaziorako bitartekoaMatilde SAINZ. HUHEZI-MUkoirakaslea.

- Hizkuntzen arteko harremanakLurdes ETXEBERRIA. Aretxaba-

letako Kurtzebarri ikastetxe publi-koko irakaslea.

- Hizkuntza-proiektua eta Nor-malizazioa lantzeko esperientziaJosu REPARAZ. Lizarra ikastola-ko zuzendaria.

16:00etan Ebaluazioa eta urratsberriak- Hizkuntzen ebaluazioarengarrantzia hezkuntza prozesuenhobekuntzanArantxa URBE. Hik Hasikokidea.

- Euskararen eta gainerako hiz-kuntzen irakaskuntza psikologiaeta soziologia kontuan izanikMaria-Jose AZURMENDI. EHU-ko psikologia irakaslea

- Jardunaldian egin diren ekar-pen nagusien laburpenaHik Hasiko Joxe Mari Auzmendik.

Izen ematea: 994488 222211 338800 edotassoorrttzzeenn@@aarrrraakkiiss..eess

Egitaraua

Haur eskola berria Maulen Haur eskolaren eraikin berria ireki dute Maulen, bi egitura zahar bateratuz. 45 haur jasotzeko gaitasuna izango du eta 15 hezi-

tzaile izango dira lanean. Eraikin berria Zuberoako Herri Elkargoaren ardurapean dago eta aurretik zeuden bi egitura zaharren ba-teratzetik sortu da: Mauleko Udalaren ardurapean zegoen umetegiaren eta Haurra elkarteak kudeatzen zuen haurtzaindegiarenbateratzetik, hain zuzen.

Bi hilabete eta erdi eta sei urte bitartekoak izango dira eraikin berriak hartu dituen 45 neska-mutikoak. Battitta Queheille HerriElkargoko presidenteak, xedea elebitasuna bultzatzea dela aipatu zuen irekieran.

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 37

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak abianjarri duen Ikas Komunitateen Progra-ma eta horren Hedapen Plana ezagu-tzera emateko asmoz, otsailaren 18 eta19an ikas.kom kongresua izango daBilboko Euskalduna Jauregian, “Hez-kuntzaren emaitza, guztion elkarlana”izenburupean.

Jardunaldiotan, Michael Apple,eskola demokratikoen inguruan min-tzatuko da. Miranda Christouk, Chi-preko Unibertsitatean HezkuntzakoSoziologiako irakaslea eta Generoan e-ta Hezkuntzan aditua denak, ‘Emaku-meen ahotsak hezkuntzan’ gaia izangodu hizpide eta Ramon Flechak, be-

rriz, ikasketa dialogikoa. Bertan izangodira baita ere, Harvardeko Unibertsita-teko John Comings, etxekoen presta-kuntza eta parte-hartzearen inguruanhitz egiten eta Mikko Ojalak, hezkun-tza sistema finlandiarrari buruzko hain-bat argibide emango ditu.

Horrez gain, hainbat Ikas Komuni-tateen esperientziak azalduko dituzteAraba, Bizkai eta Gipuzkoako ikaste-txeek eta estatuko zenbait autonomiaerkidegotako hainbat ikas komunita-tek ere. Kulturartekotasuna, elkarbizi-tza, eskola inklusiboa, irakurketa dialo-gikoa, parte-hartzea, talde interaktibo-ak eta beste hainbat gai jorratuko diraesperientziak partekatzerako orduan.

Jardunaldien helburua esperientzientrukaketa bultzatzea eta aurrerapauso-ak egitea izango da.

Informazio gehiago jasotzekoedota izena emateko, ondokowwwwww..jjaarrdduunnaallddiiaakk..nneett//iikkaasskkoomm

webgunera jo dezakezue.

Ikas.kom kongresua:“Hezkuntzaren emaitza, guztion elkarlana”

Paxkal Indo izango da Seaskako presidente berria

Paxkal Indo (Senpere, 1967) izan-go da aurrerantzean Seaskako presi-dente berria, Isabel Charritton ordezka-tuz. Urtarrilaren 19an, Kanbon elkartuzen Ipar Euskal Herriko ikastolen kon-federazioa, aurtengo norabidea eta au-rrekontua onartzeko helburuz. Bertan,batzorde eragilea osatzeko falta zirenkideak izendatu zituzten, baita presi-dentea eta zuzendari berrien karguakere.

Batzorde eragilea, Seaskako ikasle-en bederatzi gurasok eta langileen biordezkarik osatzen dute. Presidente gi-sa Paxkal Indo hautatzeaz gain, zuzen-dari berria ere hautatu du Seaskak; HurGorostiaga izango da Pantxika Mendi-bururen lanak ordezkatuko dituena.

Hiru urtean izan da Charritton Seas-

kako presidente, eta “arrazoi pertsona-lak” medio, azaroan utzi zuen kargua.Urteak daramatza Ipar Euskal Herrikoikastolen alde lanean Indok, orain artepresidenteordea izan da. Orain ere ho-rretarako lanean jardungo du eta ba-tzorde eragilearen erabakiak eta orainarteko ildoak aurrera eramatea izangoda bere lanaren helburua. «IkastolenKontseiluan hartzen dira etorkizunera-ko erabakiak eta horiek betearazteaizanen da nire eginkizun nagusia»,adierazi du.

Erronka garrantzitsuak izango dira,irakasle postu berriak sortzea, horienkontratazio irizpideak hitzartzea edotahainbat egoitzatan dituzten arazoakkudeatzea, ikasgela berriak irekitzea,ikastetxe berriak sortzea eta zaharrak e-

raberritzea. Presidente berriak esanduenez, proiektu batzuk ere berritubeharko dira

Erronken artean, presidenteakberebiziko garrantzia eman dio eus-kararen lege estatusari, ofizialtasunaaldarrikatuz. “EEP duela bi urte sortuzen arren, joan den astean hasi ginenlanean” , esan du Indok. Egutegi edolan fitxa modukoa osatu dute elkar-lanean aritzeko: “EEPren bidez Esta-tuarekin lan egiteko molde berri batsortu da, ikusi beharko da zerematen duen”.

Euskal Haziak eta Biga Bai ere-duekin bere garaian sortutako HiruSareta plataforman ere pausoakematen jarraitzeko prest agertu daIndo.

Maiatzaren 18an izango da Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen XIII. Nazio Fes-ta, kalitatezko euskal eskola publikoaaldarrikatu eta euskaraz aritzen direnikastetxe publikoen bilgune izatekoegitasmoa.

Urtero bezala, Iruñeako Taconeraparkean izango da eta oraingoan, Biur-dana institutuaren ardura izango da an-tolakuntza atazak betetzea.

Sortzen-Ikasbatuazek eskaini zuenprentsaurrekoan, Euskal Herriko eus-kaltzaleak parte hartzera deitu zituzten,“euskaltzale guzti-guztien ekarpenabiltzeko asmoz, gure seme-alaben he-ziketarako baldintzak hobetzeko lan

“Bultza Euskal Hezkuntza” lemapean, Taconerakourteroko hitzordua prestatzen buru belarri

Ikastaroak*Multimedia eta multimedia (Garatu 07-08)Noiz: Otsailak 19- Martxoak 13, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik-20:00tara. Non? Gasteizen, lekua zehaz-teke. Emailea: Xabier Zabala. Informazio gehiago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/conte-nidos/informacion/die11/eu_2070/cursos_garatu_2007_2008.html

*Jolas eta haurren garapenaNoiz: Otsailak 12- Martxoak 13, astearte eta ostegunetan, 17:30etatik-20:00tara. Non? Erribera kalea, 14, 1c, Bilbo.Informazio gehiago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/die11/eu_2070/cursos_garatu_2007_2008.html

*Ordenadorea, teknologia berriak eta biok: baietz ados jarri! Noiz: Otsailak 26- Martxoak 11, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik-20:00tara. Non? Txurdinaga-Artabe BHI,Ornilla kalea, zg, Bilbo. Emailea: Isabel Etxeberria Ramirez. Informazio gehiago: http://www.haurreskolak.net/

egiten jarraitze-ko”.

Festak gero etaerreferentzialta-sun handiagoa lor-tu du urtetik urtera,eta aurten ere, eki-taldiz jositako egu-na izango da. Goi-zean haurrentza-ko ekintzak izan-go dira: tailerrak,pailazoak, dan-tzak… eguerdianherri bazkaria izango da eta arratsal-dean kontzertuek izango dute lekua.

Aurten, Rikardo Ederra Sortzen-ikasba-tuazen sortzailearen omenezko krosaere antolatuko da.

38 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

EAEko Giza Eskubideetan eta Ba-kean Oinarritutako Hezkuntza Planaabenduaren 26an onartu zuten. JosebaAzkarraga Justizia sailburuak, TontxuCampos Hezkuntza sailburuak eta JonMirena Landa Giza eskubiden zuzen-dariak eman zuten xehetasunen berri.Aurkezpenean, Bake planaren helbu-rua “indarkeriari zilegitasuna kentzea”izango dela aipatu zuten.

Planak, eskolan zein eskolaz kan-po, 90 jarduera garatuko ditu lau urte-

tan zehar. Hori aurrera eramateko ia 6,5milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaur-laritzak 2011. urtera bitartean.

Irakaskuntzaren alorrean, “Elkarbi-zitzan, Bakean eta Giza EskubideetanHezi” izeneko programa garatuko dadatorren ikasturtetik aurrera, eta Cam-pos Sailburuak esan duenez, Ikastetxe-etan “indarkeriaren kultura” gainditze-ko apustua egin nahi dute. Datorrenikasturtean Arabako, Bizkaiko eta Gi-puzkoako ikastetxe publikoetan zein

itunpekoetan bake eta giza eskubideenikasgaia martxan egongo da, eta LehenHezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaneskainiko da.

Datozen lau urteetarako, EAEko El-karbizitza Behatokia sortzea, Elkarbizi-tza Plana lantzea, Elkarbizitza Behato-kia ikastetxeetan sortzea, irakasle etalangileak trebatzeko kudeaketa unitatepedagogikoa sortzea eta bakean hezte-ko unitate didaktikoak sortzea aurriku-si dute.

Eusko Jaurlaritzaren Bake Hezkuntzako planak "indarkeriarizilegitasuna kentzea" izango du xede

argitalpenak

Numenak,alabaUnai Busturia eta Julen Ribas

SAURENumenak, aita-ren ostean, Nume-

nen bigarren liburua argitaratu du Sau-re argitaletxeak. Irak eta Harrespilek,Alaitz lur azpiko erreinutik libratzekoMari aurkitu behar dute. HorretarakoPirinioetara hurbildu beharko dira, ira-ganean inkisizioak triskatutako mitozeta sorginez betetako lurraldera•

Naturaren indarrakSarda Taldea

GAIAKLiburu honetan, Grabitazio indar

eta indar elektromagnetikoen inguru-ko hainbat azalpen ematen dira, feno-menoak, gertakariak eta beste hainbatteoria ere landuz. Maxwell, Newton etaEinstein zientzilari handien biografiaketa planteamendu zientifiko eta filoso-fikoak ere, aztertzen dira •

Agur Xiberoa, 3.aleaIKAS

Xiberoko Haur Hezkuntza eta le-hen hezkuntzako ikasleen aldizkariada hau, ikastolen eta eskola elebidu-nen arteko proiektua, erreportajeez etajokoz osatua. Aldiro aipagai berezia e-giten da aldizkarian eta ale honetan E-guberriak munduko beste zenbait le-kutan nola ospatzen diren landu dute,baita etxeko hondakinen tratamen-dua, herriko berriak, literatura eta bes-te hainbat gai ere•

Paularen seigarren atzamarraKatixa Agirre

ELKARPaulak sei atzamar ditu ezkerreko

eskuan; hatz txikiaren ondoan, bestebat baitauka. Eta horrek botere bere-ziak ematen dizkio Paulari, jendeak zerpentsatzen duen jakiteko ahalmenaematen dio, antena magiko baten mo-duan. Horrela, hainbat abentura bizikoditu neskatilak. Katixa Agirrek idatzi dutestua eta Patxi Gallegorenak dira iru-diak •

Bagdadeko aurpegiakJuan Cruz Igerabide

EREINBi istorio txirikordaturik, bi denbo-

ra elkarrizketan, bortxakeriaren gorre-riaz gaindi. Iraganeko handitasuna, Su-fi xumeen jakinduria... oraindik ere bi-zirik dago Bagdad bortxatuan bizi di-ren izaki minduetan. Euria ari du Bag-daden. Aurpegiak hodeien gainean,irribarre bihurtzeko ahaleginetan •

Haur eta gazte literatura 2006Irakur gidaHUHEZI

MONDRAGON UNIBERTSITATEAGida hau Eskoriatzako Humanitate

eta Hezkuntza Zientzien FakultatekoHaur Liburu Mintegiak egin du, inguru-ko Udal Haur liburutegietako langileeta hezitzaileekin batera. 2006 urteanargitaratutako euskarazko liburuen ar-tean sailkapena egin eta gomendaga-rrienak azaltzen dira bertan, orientaga-rria izateko xedez •

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 39

... nora joangogara?

BAIONAKO EUSKAL MUSEOAEuskal Herriari begirada lapurtarra

Baionako Euskal Museoa Bai-ona Ttipian dago, Errobi ibaiarenertzean. Euskal Herria hobetoezagutu nahi duen orok bertara ger-turatzea besterik ez du eta ikas-leentzat, eskaintza berezia dute.Museoko Hezkuntza Zerbitzuak,Argitu Hezkuntza Zerbitzuak, hain-bat tailerren bidez Baiona, Lapurdieta Euskal Herria ezagutzeko auke-ra ematen die ikasleei. Argituko ar-duradunek garrantzi berezia ema-ten diote ikasleek aurrez dakitenhorretan oinarrituta ikasteari etabegirada hezteari.

Garai bateko Baionan eta ingurue-tan bizitza nolakoa zen ikus daitekeEuskal Museoan. Ia mende bateko his-toria du museo horrek: 1922an hasi zi-ren museoa prestatzen eta 1924an za-baldu zituen ateak. Dena den, 1989anitxi behar izan zuten, eraikinean, hauda, Dagourette etxean, zaharberritzelanak egiteko, eta 2001. urtera arte itxi-ta egon zen. Gaur egun erakusketairaunkorrak bilduma etnografikoak,historia arloko bildumak eta bildumaartistikoak biltzen ditu; guztira 20.000objektu, 30.000 liburu eta 50.000 doku-mentu ikonografiko.

Museoa 2007. urtetik aurrera, Baio-nako udaletxearen, Pirinio Atlantikoe-tako departamentuaren eta Baiona-Angelu-Miarritze Hiri Elkargoaren arte-an sortutako elkarteak kudeatzen du.

40 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

125. zenbakia. 2008ko otsaila • hik hasi • 41

Eta mementoz, ez dute kexatzeko arra-zoirik, urtero 35.000 bisitari inguru ja-sotzen baititu museoak.

Museoko aberastasuna ikasleenesku

Mano Curutcharry eta Jacques Ba-ttesti dira Baionako Euskal MuseokoArgitu Hezkuntza Zerbitzuaren ardura-dunak. Mano Hezkuntza Ministeriokolangilea da, lanaldi erdiz irakaslea daeta lanaldi erdiz museoan egiten du lan,alderdi pedagogikoa landuz. ArgituHezkuntza Zerbitzuaren egitekoa mu-seoko tailerrak prestatzea baino hara-tago doa: tailer pedagogikoak eskain-tzen dituzte, irakasleak eta liburuzai-nak trebatzen dituzte hainbat ikasta-roren bidez, eta material pedagogiko-ak sortzen dituzte. 1988an sortu zenArgitu.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Uniber-tsitate mailara arteko ikasleak hartzendituzte eta hainbat tailer eskaintzendizkiete. Dena den, Haur Hezkuntza-ko eta Lehen Hezkuntzako ikasleakjoaten dira gehien; museoa bisitatzenduten lau ikasletik hiru etapa horieta-koak dira.

Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatiketa Nafarroa Garaitik oso eskola gutxijoan dira orain arte; Argitu martxan de-netik, talde bakarra baino ez da joan tai-lerren batean parte hartzera. Lapurdi-ko, Nafarroa Behereko eta Zuberoakoikasleak, Pirinio Atlantikoetako depar-tamenduko ikasleak eta Estatu fran-tziarreko beste zonalde batzuetakoikasleak joaten dira batik bat.

Prozedura antzekoa da beti. Irakas-leak Argituko arduradunekin jartzendira harremanetan eta landu nahi du-ten gaia zein den azaltzen diete. Era ho-rretan, denen artean erabakitzen dutezer eskainiko dieten ikasleei. Ondo-ren, ikasleak museora joaten dira etagela handi batean biltzen dira. Bertanmuseoan zer ikusiko duten azaltzendiete eta ondoren, museoko langile ba-ten laguntzaz egiten dute bisita. Geroa-go ikasitakoarekin beteko dituzten fi-txak hartu, eta hezitzailearekin bateramuseoa ezagutzera abiatzen dira•

BBAAIIOONNAAKKOO EEUUSSKKAALL MMUUSSEEOOAAQuai des Corsaires, 3764100 BAIONA (Lapurdi)Telefonoa: +33 (0) 559 466 190www.musee-basque.com

Oharrak:- Tailer eta bisita guztiak euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte.- Eskolek doako sarbidea izaten dute

Argitu Hezkuntza Zerbitzua

Tailerrak20 tailer eskaintzen dituzte, gai zehatzen inguruan. Hauek dira aipagarrienak:

- Museoaren etxea antzina- Iruditik objektura… museoa ezagutuz (haur txikientzat)- Marrac gaztelua XVIII-XIX mendeetan- Pilota gogoan- Estelak museoan- Museoa, museologia, museografia (unibertsitateentzat eta lizeoentzat)- Dantza museoan- Materialari buruzko tailerra- Altzariak- Musika- Karlismoa

Baionako udal artxiboek hezkuntza zerbitzua dute eta han ere ikasleak jasotzen dituzte. Tailer horiek museoari eta artxiboari buruzkoak dira:

- Aintzinako errejimena. Gizartea 1.789 aurretik- Judutarrak Baionan. XVIII-XIX mendeak- Atturriko portua Baionan. XVIII-XIX mendeak- Baiona eta Euskal Herria bigarren inperioaren ondoren

Material pedagogikoakEuskal Museoko Aberastasunak fitxak 16 fitxa didaktiko dira eta museoko objektuak ezagutzeko balio dute.Haurrentzako museoko gidakFrantsesez baino ez daude:

- Pilota gogoan, toute une historie- Bayonne, port de corsaires- Coups de coeur pour le Musée

Maleta pedagogikoa. Baiona eta Euskal Herria XIX. mendeanIrakasleentzat prestatutako 300 orriko materiala da, azalpenak emateko 42 gardenki ere jasotzen ditu. Euskal Herria XIX. mendean nolakoa zen azter daiteke material horrekin.

iAARRGGIITTUU HHEEZZKKUUNNTTZZAA ZZEERRBBIITTZZUUAAChâteau-neufPaul Bert plaza64100 BAIONA (Lapurdi)Telefonoa: +33 (0) 559 590 898 / +33 (0) 559 466 [email protected]

42 • hik hasi • 125. zenbakia. 2008ko otsaila

atzeko atetik

Espainiarrak Amerikara iritsi zirenean, mundu zaharreko nazio guztietan baino

hizkuntza gehiago existitzen ziren bertan. Kalkulu kontserbatzaileenen arabera,

Amerikako iparraldean haien artean ulergaitzak ziren 500 eta 1000 hizkuntza artean

zeuden,eta Amerika hegoaldean,ostera,bikoitza,gutxienez.

Iturria:Internet*

Bai, bada posibleAmamak guztiz galdu zuen haren biz-kaiera preziatua. Aititek, aldiz, ez zuengaldu, lanean, euskaldun bat ondoanizan zuelako beti. Buzoa zela eta, aititeJuliok konfiantzazko lankidea beharzuen urgainean zegoen itsasontzian,arnasa hartzeko kablea luzatzeko. Etahorretarako, Erandioko koadrilakoNemesio modukorik ez zegoen. Biakmunduan zehar beharrean, eta betietxeko hizkuntzaz, beti euskaraz. Halaere, nire amak ez zuen euskararik ikasi.Hitz batzuk, esaldi batzuk, baina ezzuen euskaraz egiten, eta gaur egunere, ez du egiten. Hori bai, gurasoenhizkuntzari errespetua eta maitasunaez zien inoiz galdu. Frankoren diktadu-ra, Euskal Herritik urrun zeuden eskolahaietako hezkuntza ereduak…

Nire aitak, gipuzkoar eta galiziarbikote baten semeak ere, euskarazbatere ez. Baina galiziar kulturaren etaeuskal kulturaren zale amorratua da.Eta ni, hizkuntzekiko errespetu etamaitasun giro horretan hazi nintzen.Errespetua, maitasuna... Baina euskal-dunon hizkuntza ez nuen ezagutzeneta niretzat gakoa den leloa leku guztie-tan ikusten nuen: "Euskara da euskal-dun egiten gaituena".

“Europako herri zaharrenaren ber-ba ez da nire erruagatik galduko”, pen-tsatzen nuen. Institutuan bi ordu ema-ten zizkiguten astero euskara ikasteko,

baina ez zen nahikoa hain erdaldunazen ingurunean. Gehiago behar nueneta Karmelo Gau Eskolara joan nintzenmatrikula egitera. Ondo ikasi nahi nueneta zertxobait banekien ere, lehen urra-tsean eman nuen izena. Institutuko kla-seetatik irten, eta euskaltegiko klasee-tara. Hamazazpi urte nituen.

Ez zen erraza. "Egunero klaserajoan ta kolegak kalean..." kantatzenzuen Hertzainak taldeko Garik DrogakAEKn izeneko abestian. Baina ikasinahi nuen. “Euskaltegian ere jendejatorra dago, geroago betirako lagunakizaten direnak”, pentsatzen nuen. De-nok batera ikasten genuen eta mintza-praktikan, ezinbestekoa genuen eus-kaltxikiteoa, ikasitakoa esateko lotsakentzeko.

Apurka-apurka, milioi bat erdara-kada esan ondoren, lehen esaldia, le-hen hitzaldia, egin nituen euskaraz.Kristoren ilusioa, kristorena. Bigarren,hirugarren, zazpigarren urratsa... EGA.EGA prestatzeko ikastaroraino iritsi...

Eta ia-ia konturatu barik erdaratikeuskarara eta euskaratik erdarara pasaautomatikoki. Euskaraz pentsatzekogai ere banintzen. Baita euskaraz ametsegiteko gai ere.

Arrazoi nuen neure buruari behineta berriro errepikatzen nionean: Bai,bada posible.

Julio IBARRA LOPEZKAZETARIA

Behin baino gehiagotan errepika-tzen nion esaldi hura neure buruari:Bai, bada posible.

Hamazazpi urte nituela nire bizi-tzan oso garrantzitsua izan den eraba-kia hartu nuen, eta nire kabuz hartunuela aitortu nahi dut harro-harro. Eus-kaltegira joango naiz. Hori izan zen Bil-boko Santutxu auzoko mutiko harenerabakia. Amaren aldetik familia eus-kalduna nuen; Erandio Beheko euskal-dunak ziren aitite Julio eta amama Au-rora. Aitite, gabarraria bera, Nerbioiibaian gabarraz gora eta behera aritzenzen egunero, gero, txo moduan itsaso-ratu zen garai hartako merkanteetanmunduari bira emateko, azkenean,buzo lana harentzat ogibide bihurtuzen arte.

Ogibide hark nire amatxu Aurorita-ren familia hemendik hara eta handikhona eraman zuen, eta urte asko emanzituzten Andaluzian zein Galizian.