Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ... ... 2018/09/07  · Halaber,...

Click here to load reader

  • date post

    20-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ... ... 2018/09/07  · Halaber,...

  • IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Agregazio diploma lehentze eginen da aurten Baionako euskal ikasketetan b Zazpi hautagai aurreikusi dituzte b 4-5

    Euskal agregazioa sortu dute

    Gizartea Etxaldeen autonomia helburu, ikastaro bat eginen du

    L’Atelier Paysan-ek Bastidan

    3Kultura Lapurtarren Biltzarrabesta aldarrikatzailea gelditu da, zerbait berriren esperantzarekin

    2 Ostirala

    2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia

    www.iparraldekohitza.eus [email protected]

    IS A B E L L E M

    IQ U E L E S T O R E N A

  • Iñaki Etxeleku Larresoro

    L apurtarren Biltzarra

    ez da eginen aurten.

    Duela kasik 40 urte

    sortu zen urri hasta-

    peneko Uztaritzeko

    besta, eta ziklo baten bururatze

    gisa ikus daiteke. Antton Lannes

    2003tik ibili da antolakuntzan,

    eta, indarren berritze eskasez, uz-

    tea deliberatu dute. Bizkitartean,

    bidea zabalik utzi dute edozein

    gauza berriren abiatzeko.

    Garaiak aldatu direla sentitzen

    du Lannesek. Alta, haren belau-

    naldikoak entseatu ziren akuilu

    berri baten ematen duela zenbait

    urte, zailtasunak zein ziren argi

    ukanez: «Inportantea zitzaigun

    erratea gertakariak bazituela zail-

    tasun teknikoak, gizartearen bila-

    kaerari lotuak, hain segur, mobi-

    lizazio eskasa. Karroen egitea tek-

    nikoki beti konplikatua izan da,

    garai horretan jendea lanean be-

    rriz hasten, ikasketak berriz har-

    tzen, asteburu guti eta jendea el-

    karteetan inplikatua baita...». Ez

    zuten horregatik gelditu nahi.

    «Gure irakurketa hau zen: ‘La-

    purdi ez da gehiago existitzen jen-

    dearen buruan. Bazkariak bere

    xarma galtzen du pittaka. Beraz,

    lapurtar nortasunari leku berria

    ematea da erronka’».

    Hortik etorri zitzaien pertso-

    naia zenbaiten asmatzea antzerki

    moldean agertzeko: Bertrand La-

    purdikoa eta Garat siamdar

    anaiak. Lapurtarren arteko joko

    bat, gai polemikoak jorratzen zi-

    tuena. Ibili zen hasieran, baina

    laster uztariztar taldea zen baka-

    rrik gelditu. «Ez zuen gehiago

    zentzurik, eta erran genuen,

    ‘Stop!’». Identifikazio krisi bat

    gertatu balitz bezala: «Erran nahi

    du nonbait gertakaria ez zela hain

    errotua, eta jendea heldu zela

    ikusle gisa parte hartzera, baina ez

    aktore gisa». Gizarte usaien alda-

    keta bat sumatzen du, eta elkarte

    mundutik entzuten den oharra

    egin: «Uste dut gaurko gizartean

    jendeak zailtasunak dituela inpli-

    katzeko egonkortasunean. Ez dut

    erraten ongi edo gaizki denik; ho-

    la da».

    Ez zaio horregatik izutzekoa

    iruditzen Lapurtarren Biltzarra

    bara dadin. Erran du onartu

    behar dela halako gertakariek

    ziklo bat badutela eta buka dai-

    tezkeela: «Ez da gauza larria. Egi-

    ten dira anitz gauza. Ez da erori

    behar goibelkerian; gertakariak

    egiten dira, bukatzen dira eta

    beste batzuk sortzen. Beharra

    badelarik, jendea mobilizatzen

    da». Lehenagoko gogoetara itzu-

    liz, halere: «Beldurtzen nauena

    bakarrik da gizarte baketsu

    horretan orain lokartzea pixka

    bat, normalizazio batean sartzea.

    Inpresio bat da. Gehiago gure

    belaunaldiari begira buruan

    dudan galdera da; iduritzen zait

    batzuetan ongi garela, kanapean

    trankil, erranez: ‘Egin dugu hale-

    re!’. Ez dakit oraingo gazte batek

    hori sentitzen duen».

    Besta eta aldarrikapena Robert eta Maria Koxepa Hiri-

    goien larresoroarrak 1979ko le-

    henbiziko Lapurtarren Biltzarre-

    ko antolatzaileetan ziren. Elizon-

    doko Baztandarren Biltzarra ikusi

    zuten, eta hango karroen ibilaldia

    gustatu zitzaien. Halako zerbait

    sortu behar zela deliberatu zuten.

    Halaber, Frantziako Iraultza arte

    iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz

    oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

    bazuen: euskaltasunaren eta eus-

    kal kulturaren sustatzeko grina.

    «Ageri zen zerbait ari zela piz-

    ten, baina espantu handirik gabe,

    halere» dio Robert Hirigoien sor-

    tzaile taldekoak. Maria Koxepa

    Hirigoienek gehitu du ez zela ha-

    lako gertakari handirik oraino

    euskal kulturaren sustatzeko; be-

    har bati erantzun zion: «Bazen

    gogo bat, ez baitzen besterik deus;

    zerbaiten beharra bazen». Ro-

    bertek gogoan ditu lehen urra-

    tsak: «Bai Euskarari-rentzat izan

    zen bilkura bat Hazparnen. Baz-

    tandarren Biltzarra ikusia ge-

    nuen, eta bilkura horretan aipatu

    genien besteei behar genuela ha-

    lako zerbait egin. Baziren han Uz-

    taritzetik, Lekuinetik etorri gazte-

    ak».

    Orduan abiatu lehenbiziko

    ikastoletako buraso ziren Maria

    Koxepa eta Robert. «Ikastolak

    hasiak ziren sortzen, eta erraten

    zen ezker eta eskuin zerbait egin

    behar zela». Hastetik, bazkaria

    Kanboko ikastola sortu berriak

    hartu zuen bere gain. Bestak arra-

    kasta bildu zuen lehen urtetik,

    zazpiehun bazkaltiarrekin.

    Bernard Dassance orduko au-

    zapezak ongi etorria egin zien le-

    hen urtetik herriko etxean, hi-

    tzartze eta aperitifarekin. Ez zuen

    iraun ondoko urtean; Azkaingo

    auzapez Andde Luberriaga gomi-

    tatuen artean zen, eta Azkaingo

    gazteek haren kontrako karro bat

    egin zuten biltzarraren karietara;

    hartan makurtu, eta harrerarik ez

    zuen gehiago egin Uztaritzeko

    auzapezak.

    Karro andana bat agertu zen le-

    hen urtetik. Robert Hirigoienek

    Larresoroko lagunekin muntatu

    zuen bat usategien arazoa aipa-

    tzen zuena: «Zuberoako usate-

    gietan sekulako gatazkak izan zi-

    ren. Herritarrek ez zuten gehiago

    erosten ahal uso ihiziko lekua, so-

    bera kario bilakatua baitzen. Bor-

    deletik heldu ziren jende dirudu-

    nek kario erosten zituzten. Karro-

    an ezarri genuen bikote bat, hiri-

    ko jantzi eta kapeluarekin, eta be-

    hean hemengo herritar batzuk,

    txori batzuk dilindan atxikitzen

    zituztela». Karro aitzineko idaz-

    kiak hala zion: Galdu ditugu lu-

    rra, mintzaira, usotegiak. Ezpele-

    tarrek larru apaindegiaren heste-

    ko lanjerra izan zuten gaia; haz-

    pandarrak zapatak zulaturik ibili

    ziren oinez, zapeta xilotik lelope-

    an, zapata fabriken hestea zutela

    salatzen.

    Ondoko urteetan izan zen beste

    gairik: Henri Grenet orduko Baio-

    nako auzapezak ikastolen alde

    egitekoa zen Realaren eta Naone-

    den arteko zango-baloi partida

    debekatu zuela, edo, nola Charles

    Pasquak, orduko Frantziako Bar-

    ne ministroak, Baxenabarreko

    mendialdea CRS eta poliziaz bete

    zuen. Urrunagotik ere heldu ziren

    hatsarre hartan, hala nola Doni-

    bane Lohizune, Hendaia ala Bia-

    rritzetik. «Orduan, ez zen beste

    manerarik gauzen errateko, alda-

    rrikatzeko» esplikatu du Maria

    Koxepak.

    Lekukoa aise berantago hartu-

    rik ere, Lannesek sentimendu

    bertsua bizi izan du: «Denborare-

    kin, enetzat bilakatu da manera

    bat ondarea markatzeko, Lapur-

    diko Biltzarraren gauzarekin ba-

    zuela ere zentzu politikoa. Ga-

    rrantzia bazuen, ez zelako gehia-

    go aipatzen. Nortasunaren parte

    handi bat zen niretzat». Baita bes-

    tak bete funtzioa ere: «Bada baz-

    kari herrikoiarena, karroen ibilal-

    dia berezia zena eta lapurtarren

    arteko saretze hori, beste inon ez

    dudana ikusi. Zinez hola bizitzen

    nuen hasieran».

    Antolatzaileek jakinarazi dute Lapurtarren Biltzarrik ez dela izanen urri honetan, beste zerbaiti menturaren uzteko. 40 urteko besta aldarrikatzailea da Uztaritzekoa.

    Ziklo baten bururatzea

    2011ko Lapurtarren Biltzarreko karro ibilaldia ziganteekin. GAIZKA IROZ

    2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7aGaiak

    Ez da erori behar goibelkerian. Gertakariak egiten dira, bukatzen dira, eta beste batzuk sortzen» Antton Lannes Lapurtarren Biltzarraren antolatzailea

    ‘‘

  • Iñaki Etxeleku

    L’Atelier Paysan (laborari tailerra) Grenobleko kooperatiba bat da (Isere, Okzitania), eta bereziki arlo biologikoan diren laborariak teknika mailan autonomoak izan daitezen du xede. Lur lanetarako mekanikak, tresnak eta aterpe ala bordak beren eskuz egiten ikaste- ko formakuntza saioak ematen ditu. Horietarik bat Bastidan egi- nen dute, irailaren 17tik 21era, Joi- nillon etxaldean, Biharko Lurra- ren Elkartearekin partaidetzan. Zehazki, ikastarora doazenek ikasiko dute 15 metro karratuko oilategi baten eta urdandegi ba- ten osoki eraikitzen. Bastidako ikastaroa Jonas Mia-

    ra laborari tailerreko teknikariak emanen du. Kooperatiba gaztea- goa bada ere, haren ideia duela bederatzi urte hasi zela esplikatu du. Laborari ttipien autonomia du helburu, eta elkarrekin bildu gai- tasun eta jakintzak eginahala par- tekatzea, molde librean. «Gure obra guztiak open sourcegisa ja- rriak ditugu, creative commons lizentziapean. Nornahik libreki ikus ditzake gure planoak, lanak, autonomia osoz berrerabiltze- ko». Internet atari batean zintzili- katuak dituzte delako marrazki eta esplikazioak (https://www. latelierpaysan.org/). Bideoak ere aurki daitezke. Tailer parte h