MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon...

24
1 Manex deituko dugu, horrela baitzuketen deitzen bere familiak eta adiskideek: Manex izenpetuak dira bere gutunak. 1859an sortu zen Hazparnen, Hazketa auzoaldean, malda baten gainean den Joanesederraenea etxean. Familia zapatagintzatik bizi zen, garai hartako hazpandar asko bezala, behi pare bat edo beste ere bazutela etxeko esnea egiteko doia. Etxean zelarik, laborantzan aritzen zen gure Manex. 1880an, 2.500 hazpandar ari ziren zapatagintzan, baina ez lantegietan; bakoitzak bere etxean egiten zuen bere lana eta nagusi bati eramaten, saltzea honen gain zelarik. Mende hondarrean ziren sortu lehen fabrikak eta horietarik bat hain zuzen, apezaren bi ahaidek: Pattotea, bere 400 langileekin Hazparneko lantegi handiena izana. Urtarrilaren 30 hartan ez zen seme bat sartu Joanesederraenean, baina biritxiak, Manex beraz, eta Pattin edo Martin. Gratien Adema, Zalduby euskal idazle famatua Hazparneko bikarioa baitzen, harek bataiatu zituen, kaligrafia ederrarekin betetzen zuela bataio- agiria. Fraileen eskolan egin zituen lehen ikasketak, garai haietako hazpandar gehienek bezala: eskola publikoko irakaslea etsiturik zegoen bi haur baitzituen lerro-lerro bere eskolan. Mixel Elizanburu fraile idazlea zen eskolako zuzendari, Errepublika, judu eta framazonen etsai errabiatua, garai haietako giristino asko bezala. Oso idorra zen eta bortitza. Oroitzapen txarrak zituen hor egin egonaldiaz Manexek. Larresoron irakasle zelarik idazten zuen oraino, ikaran zegoela haurtzaroko ikastetxearen ondotik pasatzean. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza MANEX HIRIART URRUTY Manex Hiriart Urruty (1880-1915).

Transcript of MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon...

Page 1: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

1

Manex deituko dugu, horrelabaitzuketen deitzen bere familiak etaadiskideek: Manex izenpetuak dira beregutunak. 1859an sortu zen Hazparnen,Hazketa auzoaldean, malda batengainean den Joanesederraenea etxean.Familia zapatagintzatik bizi zen, garaihartako hazpandar asko bezala, behipare bat edo beste ere bazutela etxekoesnea egiteko doia. Etxean zelarik,laborantzan aritzen zen gure Manex.

1880an, 2.500 hazpandar ari zirenzapatagintzan, baina ez lantegietan;bakoitzak bere etxean egiten zuen berelana eta nagusi bati eramaten, saltzeahonen gain zelarik. Mende hondarreanziren sortu lehen fabrikak eta horietarikbat hain zuzen, apezaren bi ahaidek:Pattotea, bere 400 langileekinHazparneko lantegi handiena izana.

Urtarrilaren 30 hartan ez zen semebat sartu Joanesederraenean, bainabiritxiak, Manex beraz, eta Pattin edoMartin. Gratien Adema, Zalduby euskalidazle famatua Hazparneko bikarioabaitzen, harek bataiatu zituen, kaligrafiaederrarekin betetzen zuela bataio-agiria.

Fraileen eskolan egin zituen lehenikasketak, garai haietako hazpandar

gehienek bezala: eskola publikokoirakaslea etsiturik zegoen bi haurbaitzituen lerro-lerro bere eskolan.

Mixel Elizanburu fraile idazlea zeneskolako zuzendari, Errepublika, judueta framazonen etsai errabiatua, garaihaietako giristino asko bezala. Osoidorra zen eta bortitza. Oroitzapentxarrak zituen hor egin egonaldiazManexek. Larresoron irakasle zelarikidazten zuen oraino, ikaran zegoelahaurtzaroko ikastetxearen ondotikpasatzean.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MANEX HIRIART URRUTY

Manex Hiriart Urruty (1880-1915).

Page 2: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

2

Apez egiteko nahikaria zuelajakinarazi baitzuen, LarresorokoSeminariora joan zen: auzoko apezbat aurkitu zuen hor irakasle, geroagoelizbarrutiko bikario nagusi izan beharzuen Diharce.

Ikasle ona zen gure Manex, arnozaharra bezala urtetik urtera hobetuzdoana: lehen urtean lehen sari bat etabost aipamen izan zituen, azkenurtean lehen sari guziak eramateko.

Larresorotik Baionako SeminarioHandira joan zen 1877an, 1882anapeztu, arte horretan urte bat iraganeta irakasle, Larresoroko Seminarioan,harat itzultzeko berriz apeztu orduko.Espainola ikasita ikasle zelarik,alemaniera irakatsi zien apezgaiei.

Irakasle ona zen eta bazekienartetan ikasleak irri eginarazten ezzitezen koropilatuta egon. Antzerkiaere eginarazten zien, nahiz bere apezlagunek zioten denbora galtzea zela.Gazteekin lan egitea gustatzenzitzaion eta nahiagoko zukeenparrokia zenbaitetan izan horretarako.Baina bere anaia biritxia hilik, honenhaurrez arta hartzen zuen etahorretarako baitezpadakoa zitzaionirakasle-soldata.

1907ko abendu hondarrean utzizuen seminarioa Baionako katedraleankalonje izendatua izan baitzen

bataiatua zuen Gratien Ademarenalkia hartzeko, hau zendu eta zenbaitegunen buruan.

1915eko hazilaren 4an hil zen,hamalauko gerla handia hasi eta urtebaten buruan.

Horra zer izan den laburki ManexHiriart Urrutyren bizia. Baina bizihorrek iraun duen 56 urte horietangertakari handiak izan dira Frantzian,Frantziako Elizaren historia markatubaitute. Manexen bizi osoa bestelakoaizanen zen gertakari horiek izan ezbalira.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Joanesederraenea, bere sortetxea.

Page 3: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

3

FRANTZIA XX. MENDEAN

Iraultza eta Napoleon Inperadorearengerlek ia-ia 25 urte iraun zuten etaEuskal Herria odolustuta gelditu zen:1792an gerla izan zen hemen,Espainiaren kontra. 1813-14an urte erdibat hemen egon zen EspainiatikWellingtonek bota armada frantsesa,gure herria larrutzen zuela.

XIX. mendekoak dira Betiri Santsizenarekin goseteaz egin hainbestekantu; mende horretan ehun bat milaeuskaldun joan baldin badaAmeriketara, Betiri Santsek badukezer ikustekorik. Napoleon mirestenzuen bizkitartean gure Manexek.

Iraultza hasi eta, herri guziak apezeta serorarik gabe gelditu ziren hamarbat urtez. Apez asko hil zen etaberririk ez apeztu seminarioak hutsakzirelakotz. Iparraldean bederatzigazte baizik ez zen apeztu 1803 eta1812ko hamarkadan, urtean bat bainogutiago. Ez dira urtean lau izaterahelduko ondoko hamarkadan. Urteanseietan izanen dira hogoikohamarkadan. Hamar apez ordenatuakizan ziren 1882an, Manexekin betan.

Iraultzaren ondoko giroan,pertsekuziotik atera Eliza baten girohorretan, garai latzak gainditu Elizan,seminario, fraile- eta moja-etxe bete

ziren emeki-emeki. Eskolak eskutanhartu zituen Elizak, Estatua ez baitzen oraino gai lan horren egiteko.Elizak gaina hartu zuen, berezikiNapoleon III.a zelarik Frantziako buru,honek lagundu baitzuen. Baina hauhiltzearekin, III. Errepublika sortu etaEliza-Estatu frantsesaren arteko gerlagorria piztu zen.

Iraultzak sarturik zuen leize-zolatikaterata Elizak bere indarra erakutsinahi zuen herriaren begietan:ordukoak dira, Hazparnen, Manexenherrian, eliza berria 60 metro goraegiten duen dorre luzearekin,misiolarien etxea, kolegioa, kalbarioa.Ordukoak dira Uztaritz, Donapaleu,Maule, Atarratze eta beste elizaberriak ere, beren dorre luzeekin,1873an zeruari gora abiatuak zirenkatedralekoak idurikoak, ordu arte ezbaitzuen dorrerik gure katedralak.Garai haietakoak dira, halaber,Uztaritzeko seroren etxe zabala,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hazparne duela ehun urte.

Page 4: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

4

Angelukoena... Sekulan ez bezala bizizela, indartsu zela erakutsi nahi zuenElizak.

Labur biltzeko, Iraultzarekin sortuErrepublikak Elizari hainbeste pairaraziondoan, Errepublika horren etsai zirenapez, serora eta giristino gehienak.Baina Errepublikak gaina hartu zuenbehingoz 1870ean. Estatuak ezzezakeen onar Eliza bezalako indar batbere kontra ari zedin, etxearen barnean.Gorriak deitzen zirenek beren eginahalguziak eginen dituzte etsai horigaraitzeko, Estatuak eskutan dauzkanahal handiak baliatuz, bereziki legeak.

Legeak egiteko gehiengo bat beharda eta gehiengoa hauteskundeen bidezerdiesten da Errepublika batean. Gauregun ez bezalako borrokak bazirenhauteskunde-kanpainetan, xuri etagorrien artean. Gorriek irabaziko dutekasik beti Manexen bizi osoan EuskalHerrian ez bada ere, Frantzian bederen.

Eskualduna astekarian buru-belarrixurien eta Elizaren alde ariko da gurehazpandar apeza.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hazparneko lehen lantegietarik bat.

Gratien Adema, Zalduby.

Zaldubyk izenpeturiko bataio-agiria.

Page 5: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

5

Eskualduna kazeta hauteskundeeiburuz sortua zuen hain zuzen LouisEtcheverry Donazaharreko politika--gizon xuri bonapartistak 1887an,beste muturretik Berdoly gorriak LeRéveil Basque sortua baitzuen xedeberarekin urte bat lehenago.

Arnaud Pochelou aihertarra,Donibane-Lohizuneko herriko etxekoidazkaria izan zen lehen zuzendaria:Broussain hazpandarraren gutunetanikus daitekeen bezala, ongikontrolatzen zuen kazeta, aizturrekin

moztuz artikuluak beharrez, gustukoakez zituelarik.

1.300 aletan saltzen zen ordukotzatastekari xuria, Hiriart Urrutyri dei eginziolarik Etcheverryk 1891ko apirilaren10ean. Ez arras uste gabetarik: LaSemaine frantsesezko astekarianidatzia zuen azken hauteskunde--kanpainaren karietara. Hiriart Urrutykbaia eman zion “fedearen etalibertatearen etsaiak” gudukatzekonahiarekin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ESKUALDUNA ASTEKARIA

Hiriart Urruty bataiatu zuten Hazparnekoeliza zaharra.

Hazparnetik Kanbora doan karroza.

Misionesten etxea Hazparnen.

Page 6: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

6

Geroago erranen du zer zen berexedea Eskualduna-n sartuz:“Euskaldun giristinoa nahi genuen etanahi dugu oraino ere argituerlisonearekin egiazko gizontasunaridoazkion eginbide guzien gainean.”

Hamar puntutan erran zion nolaikusten zuen euskarazko astekarikatoliko bat, hain segur puntu horietanEskualduna ez zelakotz arras beregustukoa. “Beti gizonki mintzatu”idazten du besteak beste. Gaur egunezin sinetsia zaigu nolako erasopertsonalak egiten ziren. Euskalduna--ri ere gertatuak zitzaizkionhorrelakoak; hala nola, Los Angeles--etan euskara hutsez agertzen zenKaliforniako Eskual Herriaastekariarekin izan polemika batean.

Baina non dira fedearen alderakoborrokaren mugak? Apezakgobernuak pagatzen zituen.Apezpikuak ere berak hautatzen.Zenbait hilabete lehenago, Jauffretapezpikuak —gobernamenduakBaionarako hautatua eta diputatu gorribaten anaia— hamar apez euskaldunzigortuak zituen gobernuak eskaturik,Errepublikaren kontra soberaxkomintzaturik beren prediku-alkitik: ezbat eta ez bi, egunetik biharrera tokizaldatu zituen ordain bat igorrizberehala.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Diharce hazpandarra

elizbarrutiko bikario nagusi

izendatu zuen Jauffret

apezpikuak.

Sekulako polemikaizan zenEskualduna etaKaliforniako EskualHerria astekariarenartean 1893an.

Page 7: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

7

Ala herria, ala apezak hamar horienalde eman ziren: elizbarrutiko buruaframazona zelako fama hedarazi zutenzenbaitek. Hamar horiek dei eginikErromara, Aita Sainduak“monseigneur” titulua eman zienDiharassarry eta Mendiboureri.Zenbait lerro frango bipilak idatzizituen Eskualduna kazetakapezpikuaren kontra. Bai eta honekeskatu ondoko alean zuzenketa bategitea, bestenaz astekaria irakurtzeadebekatuko ziela apez eta giristinoei,“bekatu mortalaren pean”.

Hiriart Urruty apez horiekin zegoenbihotzez; Kanbotik Ortzaizera igorriaizan zen Diharassarry aurkeztu zelarikdiputatu-hauteskundeetan, harekin ibilizen “herriz herri, etxez etxe, harentzatboz galdez”. Hil zelarik 3 artikulu berobezain luze idatzi zituen Eskualdunaastekarian bere adiskideaz.Apezpikua hil eta, artikulu xoil bat,deus guti erranez gainera.

Ez daiteke erran biloaren aldeferekatu zuenik apezpiku berria HiriartUrrutyk, astekariaren kontrakomehatxuetarik zenbait aste berantagosartuz kazetaren lankideetan.Konpainia onean zen Arnaud AbbadieLarresoroko kalonjea, Blaise Ademaeta beste apez-multzo batekin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Larresoroko Seminarioa.

Jean Etxepare gaztea HiriartUrrutyren denboran ari zenEskualduna astekarian idazten.

Page 8: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

8

LAVIGERIE KARDINALAERREPUBLIKAREN ALDE

Hiriart Urruty sartu eta bigarren arazobat izan zuten: 1892an Leon XIII.a aita sainduak Frantziako katolikoeieskatu zien Errepublika onar zezaten:Errepublikan sartu eta barnetik beharzutela hobetu. Sortzez baionesa zenLavigerie kardinalak oroitzeko mintzaldibat egin zuen alde horretara, Algerhirian, ikusmolde horretarik urrunzeuden militar eta kargudun batzuenaitzinean. “Le toast d’Alger” garaihaietako Frantziaren historiako data batgelditu da.

Hiriart Urrutyk onartu zuen AitaSainduaren aholkua beste batzuekin.“Errepublika” titulupean erantzunaematen dio bere harriduraren berrieman dion irakurle bati: “Erran duguAita Sainduak kontseilatzen gaituela;bakearen gatik eta erlisionearen gatik,Errepublika on bat onets dezagun.Erran dugu Errepublika on bat izandezakegula, baldin bozkatze guzietangizon zuzenak, suhurrak, giristinoakizendatzen baditugu.”

Etxeverryk ez zuen berdin hartukardinalaren aholkua: Napoleon zaleazen. Noizean behinka piko batzukbotatzen zituen apezpikuaren kontra.1901eko maiatzaren 12an,apezpikutegiko astekariak ohar bat

eginik piko horietaz, Etcheverrykerabaki zuen bere kazeta ez zuelagehiago agerraraziko.

Alde guzietarik presioa egin zioteneta Renaud d’Elissagarayzuberotarraren esku utzi zuen, beraitzaliz. Zuzendari berriak bi urte baizikez zuen iraun. Bordele alde horietarajoan zen, han segitzen zuela bere bizipolitikoa.

Hiriart Urrutyk hartu zuen osokieskutan eta erabaki zuen hats berribat emanen ziotela astekariari.Etcheberryri ez zitzaion soberakinikgustatu aldaira hori eta Eskualdunaizena berea izanez, horren baliatzeadebekatu zioten. Eskualdun Onaizenarekin segitu zuen eta gaitzekoarrakasta bildu: sei urte gabe 7.000aletan saldu zen.

1907an Etcheverry hil baitzen, berealargunak eman zien Eskualdunaizenaren baliatzeko baimena eta berrizere Eskualduna deitu zen astekaria.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Baiona XIX. mendearen hasieran. Erdian Katedraleko dorreakeraikitzeko dira.

Page 9: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

9

KAZETARIA

Eskualduna astekarian agertu zitueniritziak eta ideiak azaltzen segiaurretik, Hiriart Urruty kazetariazondokoek esan edo idatzi dituztenenmultzo txiki bat bildu nahi duguhemen.

Bere artikuluak irakurriz ikusdaitekeenez, kazetari argia, zehatzaeta bizi-bizia da Hiriart Urruty. Euskalkazetarien arteko lehena izatekoohorea du, gainera. Hil zenean halaidatzi zuen Gregorio Mujikak Euskal--Esnalea aldizkarian: “...esandezakegu, jaun au izan dala orain arteeuskerak izan duan ‘periodista’bakarra. Lendabizikoa behintzat”.

Piarres Lafitte, Eskualdunaaldizkariaren segidako Herriaastekariaren sortzaile, kudeatzaile etakazetariak ere ospe handikotzat du:“Aldeko ala etsai, ezagutu zutengehienek aitor zuten. Eskualdunenbihotzetan, eskual-idazle kondusegurik, fama handia hartze zukeela”.Are gehiago, Lafitteren ustez,Lapurdiko eta Nafarroa Beherekobelaunaldi osoagan izan zueneraginik: Saint-Pierre, Jean Etxepare,Jules Moulier Oxobi, Jean ElissaldeZerbitzari, Pablo Fermin Irigarai,larreko eta abarrengan.

Horixe berbera aitortzen duVillasantek ere Historia de la LiteraturaVasca liburuan: belaunaldi oso batenirakasle izan zela, bakoitzarieuskarazko moldeetan pentsatzen etaidazten irakatsiz.

Manex Hiriart Urrutyren zenbait lanbilduz Iñaki Caminok paratu etaKlasikoak sailean argitaratu zuenGontzetarik Jalgiaraziak izenekoliburuan honela laburbiltzen diguhazpandarraren kazetaritza:“Eskualduna astekariak Ipar EuskalHerriko kazetaritzan eta Hiriart Urrutykorduko idazleengan izandako eraginaez dira ukatzen ahal, batek bainogehiagok aitortu baitzuen Hazparnekoapezaren lanenganako eta idaztekomoldeekiko sentitzen zuen mirespena,saihesbide gabeko zuzenekohizkuntzatik eta herri euskara bizitikematen baitzuen”.

Eta politika-giroa ere halakoxeazenez, “suminkor eta ezten zorrotzekoagertzen zen aste orotako Eskualdunaeta Eskualdun Ona-ko editorialean”,Iñaki Caminok dioen bezala. Hemenargitaratu ditugun pasarte laburrak ereaski dira horretaz ohartzeko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 10: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

10

GIZON TZARRAK

Nor ditu bada Hiriart Urrutykordaindu edo astindu behar litezkeengizon horiek? Juduak, framazon edohargin beltzak eta sozialistak, horienesklabo baitira politika-gizonak. Horienpolitika baita “Errotik ken fedea etahari darraizkon guziak, apez etaserorak, elizak eta bertze gaineratakoguziak.” Eta beste hau: “Framazoneneskuetan gira. Heiek ditugu nagusi.Haien nahitik doatzi aspaldianFrantziako lege eta gora beheraguziak. Hainbestetaradino non legeberri bat egiten dutenean, bi begiakhetsirik erran baitezakegu: lege tzarra,framazon legea.” Horra zer irakurdaitekeen bere artikuluetan etsaitzatdauzkan horietaz. Hitz gogorrak.

Frantzia guzia inarrosi zueneskandalua izan zen Panamakoubidea zulatzeko dirua bildu zelarik...eta desagertu, sekulako politika-gizonaldea saltsan sartua zela: “Diotebadirela ehun eta zenbeit deputatuere auzi horretarik eskuak garbi etaburuak goraki aterako ez direnak.”Baiona hunkia zen, Ferdinand deLesseps ubidearen inginadorea,Baionako baitzen. Eskandaluagorenean delarik juduez idazten du:“Nehon diren judu eta alfermandrineria jende-jale guziak bilduziren sosaren usainarekin. Berrehun

milun berehala suntsitu ziren berrehunsos baizik izan ez balire bezela.Nehork ez du egundaino jakin norensakelan sartu diren heiek oro”.

Bigarren eskandalu bat izan zenDreyfus kapitain judua kondenatu izanzelarik traidore bezala eta azkenarenburuan, salaketa guziak gezurrezkoakzirela agertu. Gorriak ziren juduarenalde agertu. Xuri eta katoliko gehienakkontra. Afera horretaz irakurtzen dugu“Judu traidorea” titulupean:“Badakizue zer lan itsusia zuen eginajudu tzar higuingarri horrek: soldadobatek egin dezakeen tzarkeriarikhandiena... Gerlako ministroaren etaFrantziako jeneral handienensegeretuzko paper batzu ebatsirik,saldu ditu Dreyfus Kapitainak.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Elizaren indarra Baionako kaleetan agertzenda prozesioen bidez.

Page 11: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

11

Etsaiak ez ditu politika-alderdibatzuk orokorki. Izenak ere ematenditu: “Combes apezgei arnegatua”,“Ez da Combes ministro buruzagi tzarhura baino gizon itxura hitsagorik(hitsago baititu oraino egitateak)”.“Legea onar ala ez onar, bardin zaiku;katolikoenak egin du” erran zuenClémenceau lehen ministroaz. “Azkenhamabost urte hauetan Frantzian egindiren lege tzar guzien, eta berezikieskoletarik erlijionea kendu duen legehiguingarri horren egile nausia izanden Jules Ferry” eta honen heriotzeazidatzi artikuluaren titulua famatua da:“Bat gutiago”

Sozialistak ere zaku beren sartzenditu. Caillaux ministroaz idazten du:

“Gorri egosi sozialist deus onik ezdirenekin bat egiten zuelarik...”.Berdoly, Zuberoa eta Baxenabarrekodiputatu gorriaz erraten du: “gizongaldu higuingarria”

Renaud eta Floquet garaztarrei eregazialdi bat eman die artikulu bateanbiltzen dituelarik biak. Tessier Arrutakoauzapez gorriak artikulu bat baduburutik joaten delarik : “Ez ahal dubalin bada nehork uste izan atsegingenuela hemen aspaldiko etsai batezgaizki mintzatzea (...) Lehenago ere,behin baino gehiagotan, bere burarenjabe zelarik, eta nehor bezen on beremakilaren xuritzeko, bereak aditurikdago hementxet Arrutako auzapezohia.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Garai haietako katedrala.

Page 12: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

12

LEGE TZARRAK

Zer ziren bada Hiriart Urrutykbegitan zeuzkan lege tzar horiek?Eskola publikoak laikotu zituzten:“Herrietako nahiaren kontra herri--eskolez jabetu zirenean eta zuzenizpirik gabe beren eskuraturikakoeskola hoitarik, otoitza eta katiximafuera kanpo aurtiki... Gure etsaiak,Frantziako gobernamenduaz jabeturik,berenetarik egiten hasi zirenean etabereziki erlisionea eskoletarik kenduzutenean...”

Bigarren urrats batean, eskolagiristinoak berak ziren hetsiak izan,apez, fraile eta serorek lekuak hustubehar izan baitzituzten: “Orai arte haingarbiki eta goraki errana: ‘Egizkizuenahi dituzuen giristino eskolak’. Etaorai zenbeitño, ahal bezala, eginditugunean, solasa itzul: ‘Hetskitzuehortik freradun, seroradun eskolahoriek’. Eta zalu gero hets.”

1879an diputatuen biltzarreangorriek gehiengoa izan zutenetiklegea legearen gainean aterako duteElizako erakundeen aurka.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hazparneko kolegioa.

Page 13: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

13

1880an fraile- eta serora--kongregazioak debekatuak dira. 150jandarme etorri ziren Belokera,beneditarren kanpo emateko. Hurbilhurbila zeuden armadako bikonpainia: inguruetako ehun batnekazari etorriak ziren fraileenlaguntzera. Ez zen borrokarik izan.Zigiluak emanak izan ziren komentukoateetan, baina leihoak hestea ahantzizitzaien. Fraileak barnean sartu zirenleihoetatik, ateetako zigiluakerrespetatuz. Zenbait urterenluzamena izan zuten. Dozena bat urteberantago joan behar izan zuten,batzuek Ameriketara, besteekNafarroako Olatzara edo GipuzkoakoIdiazabalera. Donapaleuko 3frantzizkotarren kanporatzekojandarmeriako 7 brigada etorri ziren.

1881an eskola publikoa urririkizanen dela denentzat erabakia da.Haur guziek joan behar dute eskolara.Jadanik, Elizaren eskolak begitandituzte.

1882an ez da gehiago apeziklizeoetan. 1884an, apezak kenduakdira eritetxeetatik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hirurogei metro gora egiten duen Hazparneko eliza--dorrea garai haietan eraikia. Eliza puxant batenlekuko.

Arrangoitzekomarkesa —alkate-zintagerriandaramala—menotatu(esposatu)zuten Elizakoinbentarioakeginzituztelarik.

Page 14: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

14

1886an, serora eta fraile ez daitezkeirakasle izan lehen mailako eskoletan.Legea aplikatzen hasi zireneanUstaritzeko seroren 31 eskola hetsiziren, Angelukoen 19. Fraileak joanziren Baiona, Kanbo, Uztaritz, Bastida,Garazi, Maule, Ziburu eta Donibane--Lohizunetik.

1889an, apezgaiek soldadugoa eginbehar dute beste gazteek bezela.

1890ean, Lavigerie kardinalarenmintzaldia Alger hirian, Errepublikarenalde.

1892an, Panamako eskandalua: 110bat diputatu saltsan sartuak dira.

1894an, Dreyfus kapitaina Kaieneradeportatua da, bizi guzian bortxazkolanetan aritzera kondenatua.

1898-1905 bitartean, antiklerikalistagogorrenak dira boterean.

1901ean, serora- eta fraile-ordenekLegebiltzarraren eta Gobernuarenbaimen berezia behar dute. Bostekbaizik ez dute erdiesten eta 3.000eskola katoliko hesten diraFrantzian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 15: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

15

ERASOA IPARRALDEAN

1903an katixima euskaraz egiteadebekatua da eta frantsesez egin nahiez duten apezei paga kendua zaie.Estatuak ez ditu pagatu nahi frantsesahedatzeko partez, euskaraz ari direnapezak. Herri guziak hunkiak diraerabaki honekin. Frantziako beste aldebatzuetan zigorrak hartuak izanakziren lehenago, baina, hemen, ez zirenmenturatu. Combes lehen ministrokargutan sartzearekin 1902koekainean, Pabeko prefetari idurituzitzaion haizea alde zuela.

Apezpikutegira jakinarazi zuen —apezpikurik gabe egon ginen hiruurte eta erdi— 1903ko Urtatsetik harat,katixima frantsesez eginen ez zutenapezek ez zutela gehiago apez-pagahunkiko. Dozena batek gogor eginzuen: Aldude, Baigorri, Duzunaritze,Domitxine, Muskildi, Lohitzüne, Ligi,Altzai, Lakarri, Donaixti, Irisarri,Bardoze, Aiherra, Donibane-Lohizune,Lehuntze, Zuraide eta Itsasukoakpagarik gabe gelditu ziren.

Zenbaitek, hala nola, Aiherrakoak,zeharkako bide bat hartu zuten: laikobatzuen gain eman zuten katiximaeuskaraz egitea.

1906an besterik izan zen etakatixima euskaraz hasi ziren berriz

ere, denak, ez baitzen gehiago pagagaltzeko arriskurik: deneri kenduaizana zitzaien.

1905ean, Napoleonen konkordatuaezeztatua da: Estatuak beretzen dituElizaren ondasun guziak —eliza,apezetxe, seminario, ikastetxe etabeste—. Hona zer idatzi zuen HiriartUrrutyk: “Ebats komentuak; ebatsgiristino eskoletxeak; ebats oraiazkenik apezgaien altxatzeko zernahigostarik egin seminarioak. Oro ebatsberehala: seminario handiak ala ttipiakoro.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Louis Etcheverry, Eskualdunaastekaria sortu zuen gizona,Donazaharreko jauregi honetanbizi zen.

Page 16: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

16

“Ebats herrietan elizarenak zirenapezetxeak; ebats arimentzat utzimeza sariak; herri gehienetan baitirehilek utziak, edo hilentzat biziek mezabatzuen eman arazteko edo bertzezerbeit ongirentzat: eskola, eri, pobrelaguntzeko diru batzu. Oro, oro, oroebats gure ohoinek, legez edo alegialegez; berek egin legea ere den bainotzarrago eginez berek, ondotikako‘decrets’, ‘circulaires’ buztaneria zirtzilzantzail batzuez.”

1906ko Eguberri aitzinttoan,apezpikuari bere etxea kendurik, joanbehar izan zuelarik, jendea trumilkaetorri zen “karriketan koka ahala, ikusahala urrun, beltz beltza oro; lurra ezageri, urrats bat ezin egin biziki nekezbaizik.”

Zenbait egun berantago seminariohandiaren aldia izan zen: “Astezkengoizari buruz, gauaz inguratu dutesoldadoz eta jandarmez seminariohandia; eta gero, argitu eta berehala,bortak hautsirik, banazka, birazka,jandarmen artean, jalgi dituztekanporat ixtudiantak, beren apezburuzagiekin... Jandarme batek bereanaia ixtudianta buruz buru eginikbarnetik kanporatekoan jauzi egin diogainera eta nigarrez elgar besarkatudute bi anaiek, komisario tzar etaguzien aintzinean.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Baionakoapezpikua,François-AntoineJauffret.

Diharassarry adiskidea.

Apezpikuak zigortu eta Erromak

“monseigneur” egin.

Lavigerie kardinala.

Page 17: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

17

Anitzek uste dute euskara hutsezkoastekaria zela. Ez! Eta hurbiltzekorikere. 1894ko maiatzaren 18an, “Jaunbatek gaizkiak igorririk bizi bizia”astekariaren erdia bederen euskarazegin behar litekeela, “Eskuaragehiago” titulupean Manexek ematendio erantzuna “laueko hortara bederenheltzen ez girenean beltzuri egitendiogu: ‘ez aski eskuara’.” Berazkazetaren laurdena baino gehiago ezzen euskaraz. Artikulu hori agertuzenetik euskarak askoz ere tokigehiago hartu zuen. Gaude gaizkiakigorri zituen jaun hura ez ote zen bera.Ondoko astetik askoz ere gehiagoeuskara bada.

Euskara estimu handitan dauka,lehenik lekuko mintzaira delakotz: “Ezzait iduritzen mundu honetan deushanbat gizonaren bihotza hurbilagotikhunkitzen duenik nola baitira hirugauza: erlisionea, sor lekua eta sorlekuko mintzaira.”

Beste nonbait idazten du: “Zer diraeuskarari begiratu eta gure auzoherrietako mintzaira eta erdaraguziak? Deus ez! Hauts eta errautsbaizik...”

“Beste bat nihon ez bezelakomintzaira, euskara; gizon argituenek

diotenaz, horrelako bakarra; egiazkoontasun bat hor, guk eskuetanduguna; hainbestetaradinokoa nonarrotzak elgarri baitaude nola ez garenhuntaz hartuago, honi atxikiago etajarraikiago.”

“Hain da zaharra, aitasotua, ez baluere besterik alde, iraun duen mendelerroa baizik —ez jakin zenbat—adinean hain da urrun joana nongaztetuz gibelerat baizik ez baitezakehemendik harat egin. Hiltzekotz, hilaliteke aspaldi ja.”

Iduri luke ez zela euskararen geroazkezkati: “Ez gara baitezpada galdadien beldur. Sobera ditu erroaklurrean barna eta adarrak lodi etaazkar.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Renaud d´Elissagaray.

HIRIART URRUTY ETA EUSKARA

Page 18: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

18

Eta gaur egun oraino urrezko hitzezidatzi behar litekeen ateraldi hau:“Euskara kenduz geroz, kentzen ahalligukete euskal izena ere. Zertarakogenuke? Euskarari esker garaEuskaldun.”

Baina bere arrangurak izan zituenegun batez: “Euskara badoa, gureezazolkeriaz”

“Euskal Herri betean, asko etxetarikhaizatua euskara (...) Atxikitzekotz ere,sehientzat, bainan jaun anderekelgarrekin edo haurrekin? Behautzue!Lehenago frantsesa jakin gabemurruska, dakitenen irringarri.”

“Deustako, nehorentzat ez dela oneuskara.”

Gure ezaxolakeriaz beste etsairikikusi zion euskarari. Kanpoan erebaditu: “Hain dute hastio askokeuskara non, izenak berak okaztatzendituela iduri baitute. Basque... hitz horikasik ezin erran, goiti eskaini batgabe.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Renaud garaztarra, gorri

moderatua.

Page 19: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

19

Katixima bretoieraz egiteadebekatua izan zelarik senditu zuengure aldia ere etorriko zela etaeuskara eta fedea loturik baitzeuzkan,“Euskaldun fededun”, orduan zuenidatzi: “Hil nahi ligukete gure mintzairazahar maitea, lehertu, ezeztatu lehenbai lehen. Begien aintzinean ezdezakete ikus: poxulu dute, hots, ezingehiago. Zertako,ote? Zoazi zu!Zertako diren diren bezelakoak?Tzarrik baizik, deus ez baidutegogoan!”

“Etsai ditu gobernamenduko eskolakberen buruzagiekin. Alde balitubederen gure eskukoak! (...) Eskergaixto onik erakutsirik daude gaixo

euskarari. Euskal herri betean.Hazteria ukan balu ez zuten urrunagoatxikiko eskoletxearen inguruetarik.”

Eskolan ikusten du hain zuzengaitzaren erremedioa: “Euskaraeskolan ikasi behar liteke, Frantsesekfrantsesa ikasten duten bezela etaarrazoin beren gatik: euskaratto hauhobekixago mintzatzen eta ixkiriatzenikasteko.”

“Apezek ez balin badigute behinikusirik Euskal Herriko eskoletaneuskara frantsesarekin ikasten zoingehiagoka, batek bestea poxelatxeordez , lagunduz...” Eskola elebidunenaintzindari dugu gure Hiriart Urruty.

Nor egon liteke dudan lerro hauizenpetzeko gaur egun oraino:“Euskara bizizekotz, biziko daEuskaldunei esker.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Floquet, Frantziako Lehen Ministroa, Donibane--Garaziko gorria.

Page 20: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

20

Euskara batuaren beharra eresenditzen zuen. Hendaian zen EuskalHerri osotik etorri 30 bat euskaldunbildu zirelarik 1901ean. Ondotik eginartikuluan irakur dezakegu: “Lehenlana, lehenik hasi dena, eta enearabera, bururatu arte lanak emanendituen lana da: ortografiarenzuzentzea eta hein bat bederenbateratzea.”

Bai, lanak eman ditu! Arantzazukobilkura arte, 1968an, ez dahorrelakorik erabakia izan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Jean Pierre Elissague.Katixima euskaraz egitenzuelakotz Donibane--Lohizunen paga kenduzioten.

Page 21: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

21

EUSKALDUNEN BA TASUNA

Euskararen batasuna aipatzen du.Euskaldunena ere: “Euskaldun guziekelgar anaitzat ezagutzen dute beti etaorotan, itsasoz ala mendiz elgarretarikurrun bereziak izanik ere. Deusek ezdu behin ere batasun hori hautsi ahalizan (...) Dugun atxik beti batasun horieta hortakotz datxikagun orok sinestebati eta mintzaira bat.”

Abertzale ote genuke gure ManexHiriart Urruty? Menturaz hori sinetsliteke oraino lerro hauek irakurtzean:“Ez utz gure eremuetan arrotza,bereziki arrotz etsaia nagusiterat.Dagoela bakotxa bere zedarrietan.Gure buruen jabe nahi badugu egonbeti, jakin dezagun beldurrik gabe,behar arau mintzatzen eta egiten. Ezizan uzkur, ez herabe. Jazar etsaiari,zangoa buruaren gainean ezarri nahiligukenean. Eta ez badu sinetsi nahigu garela, gu Euskaldunak, herrikonagusi, jo muturrean.”

Baina beste nonbait irakur daiteke:“Aspaldi du, mendeak ditu, EspainiaFrantziaz bekaizti dela; mendeakbegietan gaituztela gure auzoek; etaez gero, uste bazenute ere, bakarrikhango nonbeiko Espainia barneko etabeherekoek, bainan hor, gure auzohurbil eta euskaldun anaiek ere (...)Zazpiak bat behar garela beti egon

Euskaldunak, elgarren haurridemintzairaz bezela bihotzez; eta geronoiznahi makurbide eta gerlabide, etaauzibide. Garazi aldeko mendietanabere eta azienden alapidez bakerikez dukegula...”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 22: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

22

Euskaldun dira bai, baina batzukFrantziako besteak, aldiz, Espainiako:“Ahantzia naski gure arbasoek berenbaitarik eta beren nahiz frantsesbilakatu zirenetik honat, Euskalduneri,bai eta euskarari asko zor badiolaFrantziak.(...) Orobat erran dezakeguEspainiaz, edo are gehiago.”

Kurioski, iduri luke Frantziako etaIparraldeko Elizaren garai ilunena izanden Iraultzaren ondorioak onartzendituela hor, duda izpirik gabe.

Mende honen hastapenean,Broussain, Constantin, Mendiboure,Dourisboure, D´Andurein eta bestezenbaitek aipatua baitzuten alderdiabertzale bat sortzea... etaEuskalduna astekaria eskutan hartzeahorretarako, Hiriart Urruty batere ezzen haiekilako. Broussainen artikuluakzentsuratuak ziren astekarian agertuaintzin abertzale kutsua zuten bezensegur; eta hona zer idatzi zuen behinbere kazetan taldeño hori gogoanzeukala: “Egungo solasa duguFrantziaz, Euskal Herriaz, Espainiaz.Bertze bien artean, Euskal Herria,bietarik berex, izaitez hala ez badaere, hala behar omen liteke holetan.Eta nork? Espainiako aldean hainitzeketa ez ahapeka. Hemen Frantziakoalde honetan ere ba omen, bakarbatzuek. Zenbatek? Egundaino ezindut jakin. Oro batera emanik ere ote

dira hamar? Gehiago uste duenamintza. Nik ez nezake bostez on egin.Biga baizik ez zaizkit mementoangogoratzen.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 23: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

23

Horra gauzak argi eta garbi erranak.Frantzia horrelako etsaia izanik HiriartUrrutyk hain maite zituen Eliza,erlisionea eta fedearentzat, nolaz izanda hain atxikia Frantziari? Nola ez zaiogogora jin Manex EtxamendyEzterentzubiko auzapezak bertsotanerran zuena, katixima euskaraz egiteadebekatu zutenean:

Gure eskuara maite haukentzekotzat FrantziakHobe laike Frantziatik bagine bereziak.

Gertatu da Hiriart Urrutyk fedeagatikurteak eta urteak borroka gogorrakeraman dituela Frantziako gobernugorrien kontra, Frantziako katoliko etaxuriekin eskuz esku. Hauekin duelasofritu: norekin baita gehienik sofritzeneta harekin dira lotura sendoenak.Aldiz harreman guti izan duhegoaldearekin. Euskarazkokatiximaren garai gogor haietanBroussain bere herritarrari idatzi zionbeste nornahik bezainbat maite zuelaeuskara bere mintzaira. Baina ikusiznolako erasoak jasan behar zituenfedeak, mintzairaz gutiago arrangurazela, askoz ere gehiago erlisioneaz.

Lerro hauek Hegoaldean irakurtuakizanen eta ez gaudeke aipatu gabezer pentsatzen zuen zezen-lasterretaz:“—Balinbada Espainian aztura zoro

makurrik, hori da zezen kurtsetakohori.

—Ba ote?

—Ba, ba, oterik gabe, hori daerokeria handienetarik bat. (...)Dagozila han, zezen hiltzaile guziak,honat etorri gabe. Gutartean odol etaorro gose direnak, doazila Donostiara,edo nahi badute Madrilera. Guk ezdugu Frantzian horrelako beharrik.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Pierre Broussain Hazparneko auzapezaknahi izan zuen Euskualduna-ren kontrolahartu astekari abertzalea egiteko. HiriartUrrutyk zuen hartu eta frantsesa egin.

Page 24: MANEX HIRIART URRUTYeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/hiriart.pdfIraultza eta Napoleon Inperadorearen gerlek ia-ia 25 urte iraun zuten eta Euskal Herria odolustuta gelditu

24

Horra zer izan den Manex HiriartUrrutyren bizia, Eliza eta euskararenzerbitzuko, baina Frantziaren mugetangeldituz. Euskarari indar bat eman dioIparraldean. AEK sortu aurretik,jendea alfabetatua izan da, aste orozirakurtzen baitzituen Eskualduna-renorrialdeak, buruan buru gehienetan.Euskarazko kazetaritzan eredu batgelditzen da, lehen eredua historikoki.

Ideiei doakienaz hiru diputatuetarikbi gutienez gorriak baldin bazirenoraino joan den mende hondarrean,hirurak xuriak izanen dira askotan edogutienez biga, mende honenhastapenetik. Eskualduna-k izan dubere eragina aldaketa horretan.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Chansons Basquesizenburuduneskuizkribua. HiriartUrrutyk eta Melvillekprestatutako bilketa dahau.