erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi...

10
2010EKO UZTAILAREN 18A 25 X erdiko kaiera kultura eta aisia Mundua aldez alde korritzeko modu asko dago. Bat da, sakelak zuloz beteta ditugun honetan, hotela behintzat debalde bilatzea: truke zerbitzuei esker, beste norbaiten etxean egon zaitezke zure etxea beste norbaiti uzteko prest bazaude, Olatz Urraka bezala. Badira handinahiagoak ere. Iker Muñozek, esaterako, urte eta erdiko bidaiaren berri eman digu. Hogei herrialde baino gehiagotan ibili da bere kasa, surfaren aitzakian. Iaz Mongol Rallya egin zuten Oiarzabal anaien kasuan, berriz, GKE batzuei laguntzea izan zen abentura handi bat bizitzeko aitzakia. Edo agian alderantziz. Atzerrira, baina diferente Ihesi-Oporrak AXIER OIARZABAL I ÑAKI ALCALDE

Transcript of erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi...

Page 1: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

2010EKO UZTAILAREN 18A 25

e r d i k o k a i e r akultura eta aisia

Mundua aldez alde korritzeko modu asko dago. Bat da, sakelak zuloz beteta ditugun honetan, hotela behintzat debalde bilatzea: truke zerbitzuei esker, beste norbaiten etxeanegon zaitezke zure etxea beste norbaiti uzteko prest bazaude, Olatz Urraka bezala. Badirahandinahiagoak ere. Iker Muñozek, esaterako, urte eta erdiko bidaiaren berri eman digu.Hogei herrialde baino gehiagotan ibili da bere kasa, surfaren aitzakian. Iaz Mongol Rallya

egin zuten Oiarzabal anaien kasuan, berriz, GKE batzuei laguntzea izan zen abentura handibat bizitzeko aitzakia. Edo agian alderantziz.

Atzerrira, baina diferente

Ihesi-Oporrak

AXIER OIARZABAL

IÑA

KI

ALC

ALD

E

Page 2: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

26 2010EKO UZTAILAREN 18A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi-Oporrak

Guztiok bizi gara bestebatentzat oso interesgarria izan

daitekeen zerbaiten ondoan

Olatz UrrakaArgazkiak: Olatz Urraka/Iñaki Alcalde

Intervac elkarteak oporraldietan etxe trukaketaegiteko zerbitzua eskaintzen du 1953tik. Oinarrian,zure etxea beste bazkide baten etxearekin trukatzen

duzu. Ohikoena une berean etxeak trukatzea da,baina bada bestelakorik. Besteak beste, bi familiak

beste bi familiarekin trukea egitea, edo etxeangauden bitartean bazkide bat baino gehiago

bertan jasotzea.

URTERO-URTERO, opor garaian, aterpetxee-tan, furgonetan edo kanpin-dendan hara etahona bidaiatzen ibili eta gero, 2007ko udan, iaurtebeteko bestelako bidaia zoragarri batenondoren, familian bi izatetik hiru izatera pasaginen. Bidaiatzen jarraitu nahi bagenuen,beste formula bat behar genuen.

Formula unerik egokienean iritsi zen. Zen-bait lankiderengandik etxeak trukatzekoaukeraren berri izan genuen. Hasieran mesfi-dantza handiz entzun genituen batzuen etabesteen esperientziak, hainbat webgune kon-tsultatu genuen, lankideak, behin eta berriz,galderaz josi genituen, eta azkenean galtzekogutxi eta irabazteko asko genuela konturatuginen.

Urtebeterako 130 euroko bazkide kuotaordaindu ostean, bisitari posibleen azaleanjarri eta opor garaian bila zezaketena eskainibehar geniela adierazi ziguten elkartetik.Zegoeneko Intervac-eko webgunean toki batgenuen. Garrantzitsuena gure web tokia era-

kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak,gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia zerdistantziatara dauden, gure lanbideak, bisitatunahi genituzkeen herrialdeen izena eta abar.Jarraian, informazio pertsonalagoa ipintzeariekin genion. Ahalik eta etxeko argazki gehienatera genuen, baita gertuko eskaintza zeinzen irudikatuko zituztenak ere: DonostiakoJazzaldia, Iruñeko San Ferminak, Iparraldekohondartzak, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-ko Andra Mari Zuriaren festak, gastrono-mia... Informazio guztia ingelesez idazteaerabaki genuen, hori baita trukerako erabil-tzen den hizkuntza nagusia.

Mundua eskura2009ko ekaina hasieran semaforoa berdegenuen. Horrela adierazten baitira trukerakopronto dauden etxeak. Hawaii, Holanda,Paris, Kanada, Zeelanda Berria... A ze aukeramordoa! Mundua gure esku. Eta munduko

Page 3: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

2010EKO UZTAILAREN 18A 27

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi-Oporrak

bazter guztietatik hasi ziren, baita ere, gureraetortzeko asmoz mezuak iristen: Belgika,Danimarka, Finlandia, Bartzelona, Bretainia.Nondik hasi?

Azken urteetan ingelera da gure bidaienmotorra. Hizkuntza horrekin badugu nola-baiteko erronka, eta opor garaia berau prakti-katzeko aitzakia ezin hobea dela iruditzenzaigu. Hori eta beste arrazoi batzuk bide,lehendik ere ezagutzen genuen Irlandara itzu-liko ginela erabaki genuen. Orduantxe hasizen mezu festa. Makina bat e-mail bidaliostean, hor ibiltzen ginen gauero ea inorkerantzun ote zuen begira. Hilabete genuenudako oporrak lotzeko. Batzuekin hartu-emanetan hasi, une berean beste batzuekin,datak adosten, kotxea trukatzeko kide bila,azken orduko bazkide interesgarriago batenaukera… hilabeteko dantza bizi haren osteanWexford konderriko Curracloe herrixkatxo-an hiru asteko egonaldia lortu genuen, autotrukaketa barne. Gauza bat argi geratu zitzai-

gun: trukeak denbora eskatzen duela eta den-boraz egin beharra dagoela.

Denbora eskatzen du, baita ere, zure etxeabesteentzat prestatzeak. Guztia idatzita uzteakomeni da: sukaldeko tresnak nola erabili,etxeko argi nagusia nondik piztu eta itzaltzen

Kale antzerkia Kilkenny hirian.

Page 4: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

28 2010EKO UZTAILAREN 18A

den, zakarrak nola antolatu behar diren, zeingauza erabiltzerik ez duzun nahi –besteakbeste, telefonoa–, oinarrizko zerbitzuak–medikua, tailer mekanikoa, janari dendak...–non dauden, eta informazio turistikoa. Zen-bat eta harreman handiagoa egin trukaketabaino lehen, orduan eta egokiagoa izango dautziko diezun informazioa. Oso ohikoa damaindire eta toallak utziko diren edo ez gal-detzea, batzuentzat inolako arazorik sortzenez duen arren beste batzuentzat oso gai per-tsonala da eta.

Trukaketa, DublinenDena prest bidaiarako! Dublin izan zen gureelkargunea. Bertan jaso gintuzten, oinarrizkoinformazioa trukatu genuen, autoko eta etxe-

ko giltzak elkarri eman eta bidaia ona opagenien batzuek besteei. Hurrengo eguneanBiarritzera hegan egin eta guk bezperan aire-portuan utzitako autoa bertan hartuko zuten.

Elkar ezagutzeko aukera izan genuen,bitartean. Argazkietan ikusi arren, zure etxeranor doan aurrez aurre ezagutzean lasaitu egi-ten zara, horrela izan zen kasu honetanbehintzat. Ez ginen luze egon, baina nahikoaizan zen egindako aukera zuzena zela ikuste-ko.

Ezkerreko bidetik gidatuz, kotxe handibatean, irratia piztu genuen. Ingelera barra-barra eta zelta hizkuntza, baita ere. Aldebatean eta bestean marrubiak salgai ikustenhasi ginenean konturatu ginen Wexford-ekokonterrian sartu ginela. Curracloera iristekoirrikan geunden. Irlandan murgiltzen hasiak.

“Gure” etxe berriaGiltzak etxeko atea ireki zuenean, ondorengohiru asteetan gure txokoa izango zena ezagutugenuen. Gaua zen eta gauzak ahalik etagutxien ukituz maindire goxo eta garbiekinprest utzi zuten ohean egin genuen lo hirurok.

Hurrengo goizean goiz jaiki ginen, eguz-kia atera orduko, ez baitago pertsianarikIrlandako etxe gehienetan. Hara gure lehe-nengo sorpresa! Pixkanaka etxeko bazterguztiak ezagutzen joan ginen. Tentu handizeta gauzak nola zeuden kokatuta begiratuz.Hiru asteren buruan dena berdin uztea bai-tzen gure asmoa. Konfiantza eta errespetuadira truke hauen oinarria. Konfiantza emanbehar duzu zure etxean eta errespetuz jokatubestearenean. Hasierako neurri hori hartueta gero, sukaldeko mahaian ongietorria

ematen zigun eskutitzarekin egingenuen topo.

Turistak bai, baina ez guztiz kanpotarrakCeád míle fáilte... edo “ongi etorri gureetxera. Bertan dagoen guztia zureabalitz erabili, disfrutatu eta zaindu”.Horixe zen eskutitzak esaten ziguna.Gustura sentitu ginen hasieratik. Etahau da modu honetan bidaiatzearenarrazoi nagusietako bat, alegia, berriazaizun ingurunean goxo sentitzenzarela, eta hori abiapuntu aparta da.Bertakoekin harremanetan jartzekoaukera gehiago duzu. Auzokoekinetxearen eta herriaren dinamikazhitz egiteko parada bada. Beraientzatzu ez zara hain arrotz, beraien auzo-kideen etxean baitzaude, eta kuriosi-tatea sortzen duzu. Ingurukoekingertuago sentitzen zara. Ez zaraturista soila.

Curracloen, bizilagunekin.

Kilkennyko gaztelua.

Page 5: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

2010EKO UZTAILAREN 18A 29

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi-Oporrak

Etxean bezain eroso zaude, baina etxetikkanpo egoteak eskaintzen dituen esperien-tziekin. Hori du bidaiatzeak, hori gustatzenzaigu, harrituko gaituzten gauzei atea ireki-tzea. Eta ateez ari naizela, gure bizimodugautxoria aldatu behar izan genuen ondobazkaldu eta lo kuluxka egin ondoren Wex-ford-era hurbildu eta ate guztiak itxita topatugenituenean. Arratsaldeko 5etan komertzio-ak, igerilekua, liburutegia, arte galeriak etagainerako guztiek pertsiana botata baitzuten.Pertsianarena, esateko modua da.

Hiru txanponen truke hiru asteko egonal-di zoragarria egin genuen. Irlandako hego-ekialdeko hondartza luzeez gozatu genuen.Batzuetan hondarrezko gazteluak eginez,bestetan kometekin jolasten eta ia egunero,ilunabarra baino lehen, paseo luzea eginez.Bizilagunekin berriketan, beraiek aholkatuta-ko txokoak bisitatuz, Kilkenny-ko kale

antzerkia ikusiz eta Dublineko kale giroausainduz, egunak berehala xahutu genituen.

Itzultzeko ordua! Dena ondo joango otezitzaien? Etxea guk utzi bezala egongo oteda? Egunerokotasunak sor ditzakeen kaltetxiki batzuez gain –hautsitako basoren bat,pertsiana tokiz askatua eta zartaginak ontzi-garbigailuan sartu eta gero gastatuak–, gaine-rakoa berdin-berdin utzi ziguten.

Gerora Bartzelonan izan dugu beste espe-rientzia arrakastatsu bat. Epea laburragoa zeneta beraz, prestaketa lana baita ere. Hizkun-tzak asko erraztu zuen trukea. Eta orainBrighton, Ingalaterran; hori dugu uda hone-tarako erronka. Abuzturako trukea lotutadugu. Hiri koloretsu hori ezagutzeko gogozgaude. Etxera datorren ingeles bikotea herri-ko festak hasten diren egunean iritsiko da.Guztiok asko gozatuko dugulakoan nago.Ireki burua eta ibili munduan! n

Euskaraz abegi-zerbitzu esamoldearekin itzul genezakeingelesezko hospitality service. Intervac ez da erahonetako webgune bakarra; gehiago daude, bainadenetan parte hartzeko baldintzak ez dira berberak.Batzuetan, elkarri etxea eskaintzen diote trukea egitendutenek; beste batzuetan, etxera joango denari lanenbat egitea eskatzen zaio, etxalde organikoan lan egiteaadibidez... Formula asko dago, baina muina, beti ere,ezer ordaindu gabe etxe batean egoteko aukeraeskaintzea da.

Tankera honetako ekimenek XX. mendearen erdianizan zuten abiapuntua. Intervac, ikusi dugunez, 50ekohamarkadatik dago martxan. 1965ean, berriz, JohnWilcock-ek Traveler ’s Directory izenekoa antolatuzuen: beren bidaietan elkarri etxea eskaintzeko prestzeuden bere lagunen zerrenda besterik ez zen hasie-

ran. Lehen hazi haietatik iritsi gara abegi-zerbitzuaeskaintzen duten webgune mordotxoa edukitzera.Gaur egun Internet bidez egiten dira kontaktu gehie-nak, eta gero eta gehiago: 2000. urtetik hona askohazi da honelako zerbitzuen erabilpena, eta erabiltzailekopuruak etengabe gora egiten du. Oraingo krisiak ezzien bultzada txikia emango.

Hona hemen zerrendatxo bat:–www.intervac-homeexchange.com–www.couchsurfing.com–www.bewelcome.org –www.intercambiodecasa.org–www.prof2000.org–www.hospitalityclub.org–www.wwoof.org/

XXI. mendean gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari den aukera

Page 6: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

30 2010EKO UZTAILAREN 18A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi-Oporrak

Nola prestatu zenuen hain bidaialuzea?18 urterekin egin nuen lehenbidaia luzea, hilabete Indonesia-ra lagun batekin. Hurrengoa hiruhilabetekoa izan zen, eta geroesan nuen etxean: bi urte barruurtebeteko bidaia egingo dut.Lan asko egin nuen, hiru lanetanbatera ere aritu nintzen, aurrez-teko, eta behin dirua bilduta,abiatu egin nintzen. Ez da askozgehiago planeatu behar, hegazki-na hartu eta aire, hemen betikoadelako, bi urteren ostean buelta-tu eta dena berdin ikusi dut.Surfa izan da nire motibazioa,munduko olatuak ezagutzea,baina gero askoz gehiago aurkitudut, makina bat jende, kulturaeta bizipen. Azken finean, jendeada bidaiatzearen onena, munduguztiko jende oso ezberdina aur-kitzen duzulako, batzuk zureegoera berdinean, eta lagun berriasko egiten dira, batez ere ni bezala joatenbazara, ez turista moduan dena lotuta, baiziksuertatzen denari irekita.

Motxila txiki bat eta lau surf-ohol, besterik ezzenuen abiatu zinenean. Baina jan, lo… ere eginbeharko zenuen.Australiara joan nintzen lehenik eta bagpackerbatean lanean aritu nintzen hiru hilabetez, lora-zain, pintore, mudantzatan, obran… diru gehi-xeago aurrezteko. Ondoren furgoneta zahar-zahar bat erosi eta hori izan nuen bizileku.Zeelanda Berrian autoan egin nuen lo hiruhilabetez, gero ostatuetan-eta egon naiz nor-malean, kanpoan surfeko funda gainean egu-raldi ona eginez gero… Lekuaren arabera; ego-kitzen jakitea da gakoa. Oso gutxirekinbizitzera ohitzen zara, gutxienekoa baino ez

gainean, arropa, janari, lo-guneeta garraio merkeenekin beti.

Australia, Zeelanda Berria, Tahiti,Indonesia eta Hawaii, bidaiarenlehen zatia. Bakarrik atera zinen,baina ez duzu bakarrik bidaiatu…Oso desberdina da bakarrik edolagunen batekin bidaiatzea, etanik biak egin ditut oraingoan.Nahiago dut bakarrik bidaiatu,inorekin erantzukizunik izangabe, jende berria ezagutuz, betinorbait aurkitzen duzulako egunbat, bi edo bost berarekin bidaia-tzeko, jende desberdinarekin.Bakarrik bidaiatzeak behartzenzaitu irekia izatera, jendeari gal-detzeko, hitz egiteko… Bakarrikatera nintzen, baina ez naiz inoizbakarrik sentitu. Denetarik aur-kitu dut, batez ere israeldar askobidaiatzen, soldaduska eginostean ohitura dutelako bidaialuzeak egiteko. Holandarrak,

estatubatuarrak, ingelesak, alemaniarrak,argentinar asko… ere aurkitu ditut. Harritutageratu naiz Euskal Herria ezagun zitzaielakoaskori, politikagatik gehienbat. Harremanhoriek gero baliagarriak dira gainera, mundukoleku ezberdinetan ostatu bilatzeko. Ni hala ibilinaiz, eta nire etxera etorriko dira orain.

Lehenengo zatia surfari oso lotua egin duzu.Sustorik eraman duzu olatu artean?Tahitin nire bizitzako erorketarik okerrena izannuen. Arrezifearen aurka ohola puskatu zitzai-dan, kolpe handia hartu nuen, 25 minutu emannituen igerian uretik atera ahal izateko… Gai-nera marrazo pila bat ibiltzen dira eguneroinguruan, eta odoletan nintzenez… baina jana-ri asko dute eta ez dira arriskutsuegiak. Lauoholekin atera nintzen Euskal Herritik (merke

«Bakarrik atera nintzen,baina ez naiz inoiz bakarrik sentitu»Iker Muñoz Pikabea 24 urteko irundarra ekainean bueltatu da urte eta erdiko bidaiatik. 12-13

herrialde bisitatzeko asmoz abiatu zen 2008ko azaroan, motxila arina eta lau surf-oholgainean, eta azkenean 22 herrialdetan izan da. Orain, lan egin eta dirua aurreztea da asmoa,berriz alde egiteko, munduko mapan markatu egin baititu ezagutu dituen herrialdeak, eta

Internetek esan dio %8 baino ez duela bisitatu. “Handia da mundua!”.Mikel Garcia

Rio de Janeiron.

Page 7: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

2010EKO UZTAILAREN 18A 31

lortzen ditut, Pukas-en egin dudalako lan) etabost puskatu ditut. Olatu onak hartu ditudanseinale, beraz ez da txarra.

Oso arriskutsua da itsasoa?Errespetua izan behar zaio eta arrezife ingu-ruetan gabiltzanok normalean badiogu, ez daedonor sartzen, arrezifeak kasik ur-azalerainoiristen direlako eta erraz labaindu eta ebakiaegin dezakezu. Arriskutsuagoa da hondartze-tan, surfa modan jarri baita eta jende pila batsartzen da, era guztietakoa.

Eta mundua, arriskutsua da gure mugetatik at?Gehienbat Hego eta Erdialdeko Amerikan.Guatemalara iritsi eta jada ikusi genuen osoohikoa dela kalean pistolarekin ibiltzea, etaPanaman eskolta jarri ziguten denda batera joa-teko. Lekurik arriskutsuena Honduras irudituzait, etxeko leihoak burdinez josiak, jendeaeskopetekin, zaindariz betea, tiro hotsak…Lapurtu egin ziguten han eta arazo asko izangenituen pasaportea berriz lortzeko, enbaxadaeta polizia tarteko. Perun berriz lapurtu ziguteneta espetxean amaitzeko zorian izan ginen, ile-gal egoeran ginela-eta. Aurretik, Australian,furgonetaren matrikula ostu zidaten eta horipaper piloa bete behar izan nuena! Tahitin erebisatuarekin problemak izan nituen, AEBetanobsesionatuta daude segurtasun neurriekin…Burokraziaren munduan profesional bilakatunaiz dagoeneko, kar, kar, kar. Eta leku askotansoborno bidez funtzionatzen dute, edozeren-gatik gelditu eta ia-ia eskua luzatzen dizute,diru zain, azkenerako ikasi egiten duzu gutxigorabehera zenbat eman leku bakoitzean. A,eta Indonesian hiru egunengatik libratu ginenlurrikara bat jasatetik. Arriskua eta aurreikusigabekoak beti suertatzen dira, eta beharrezkoada pazientziarekin hartzea. Gainera, esperien-tzia bezala ere oso baliagarriak izan dira ezbe-har horiek guztiak.

Integratzen jakitea garrantzitsua izango da…Bai. Indonesian oinarrizko hiztegi bat ikasidut, nik uste ilusioa egiten duela. Hemen

kanpotar batek euskaraz hitz egiten badizuinkontzienteki prestuago zaude laguntzeko.Gastronomia ere oso modu ona da kulturabatean sartzeko eta denetik jan dut; arraroe-na, oilasko bihotza, Brasilen. Kanpotarrazarela ikusten dute, hitz egiten hasten zaraeta ez da zaila integratzea, euren arazoakkontatzen dizkizute… Arazorik handiena?Pobrezia izugarria. Hegoamerikan oro hareta bereziki Hondurasen. Hangoa ikaragarriada, jendea kalean botata, burua zaborron-tzian sartuta. Etengabeko krisian bizi dirahan!

Hawaiitik Kanada, AEB (Los Angeles, LasVegas), Mexiko, Guatemala, Honduras, Nika-ragua, Costa Rica, Panama, Ekuador, Peru,Bolivia, Txile, Argentina, Paraguai eta azkenikBrasilera. Hondartzen lasaitasunetik, hirietakoanabasara.Kontraste handiak aurkitu ditut. La Paz, adi-bidez, Bolivian, asko gustatu zait, jendetza etadendak leku guztietan, bizi handiko hiria,kaotikoa guztiz. Eta lasaitasun handikoguneetan ere izan naiz. Surf egiteko nahiagoditut leku lasaiak, baina bidaiatzeko kaosakgehiago erakartzen nau, saltsak, mugimen-duak. Hasieran dena surfa zen, baina asetabukatu nuen eta bidaiaren bigarren zati hone-tan gehiago izan da bidaiatzea jendea eta lekuberriak ezagutzeko. Gainera surflariek ezdugu deskonektatzen, beti eguraldiari etaitsas-baldintzei begira gaude eta pixka bategoistak gara, olatu onak hartzea baino ezburuan eta lehia uretan, baina bidaiariarenfilosofia alderantzizkoa da guztiz: eskuzabal-tasuna. Bien arteko nahasketa izan da nirefilosofia, surfaren eta bidaiatzearen artean.Surfak lasaitasuna ematen dit, mundutik des-konektatzeko aukera, eta bidaiak jendea,harreman itzelak, eta hori da garrantzitsuena.Gomendatu ez, behartu egin beharko luketebidaiatzera! n

http://ikermp.blogspot.com blogean jaso duIker Muñozek bere bidaia, argazkitan.

Bidaiatzekogakoa“Irribarre batekinjoateak ate askoirekitzen ditu, etagertaera berrietarairekia egon beharduzu, dena lotutautzi gabe. Ohituegiten zara gainera,egunero lekudesberdin bateanlotan, baina eraberean eguneroesperientzia berribat”.

Ezker-eskuin:Australian,munduko lekuguztietatiketorritako jendezinguratuta;Zeelanda Berrikobizilekuinprobisatua;Txileko dunetansnowboard egitenhiru hilabetez; etaTahitiko uretan.

Page 8: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi-Oporrak

Mongol Rally: inoren laguntzarik ez espero

Joseba eta Axier Oiarzabal anaia urduñarrak duela urtebete inguru abiatu ziren etxetikUlan Batorrera, Mongoliako hiriburura, autoz. Ez zuten helmuga besterik gabe aukeratu;

2004tik Mongol Rally izeneko abenturan parte hartu duten ehunkalagunetako bi dira oiarzabaldarrak.

Unai BreaArgazkiak: A. Oiarzabal/J. Oiarzabal

MUNDUKO ABENTURARIK HANDIENA delaesan izan da. GPS eta bestelako teknologiekedozein bazterretara iristea errazago –etaseguruago– bihurtu duten honetan, gauzaktxarto joatea, benetako arriskuan egotea nahidutenentzako abentura modura aurkezten daMongol Rally-a, azken lau urteetan huraantolatzeaz arduratu den enpresaren webgu-nean. League of Adventurists Internationaldauka izena, britainiarra da, eta bai, enpresada, dirua irabazteko asmoz jarduten du. Halauler daiteke bertan izen-emateko 800 euroordaindu behar izatea, nahiz eta Axier Oiar-zabalek, iaz Mongol Rallya egin zuten euskal-dunetako batek, diru hori zehazki zertarakozen ez digun zehatz esaten jakin. Irabaztekoasmoarena Wikipediatik atera dugu.

800 euroak gastu zerrenda luze baten abia-puntua besterik ez dira. Horrelako erronkabati aurre egiteko berez behar den sosaz gain,Mongol Rallyaren egileek beste konpromisobat hartzen dute aldez aurretik: 1.500 euroematea Mongolian lanean ari diren zenbait

GKErentzat. Gainera, autoa helmugan utzibehar da, hangoek erabili dezaten. Oso ongierrezibituak dira anbulantziak, Mongolian iaez dago eta.

Axier eta Joseba Oiarzabal urduñar anaiagazteak anbulantzia bat eramatekotan izanziren, hain zuzen, baina azkenean auto arrun-tagoa aukeratu zuten. Hura ere erosi beharizan zuten, jakina. Rallyak egiten ohitutadaude, baina laburrak, etxe inguruan. Lehia-tzen, beraz. Aspalditik zeukaten gogoa,ordea, abentura rally bat egiteko. Azkenean,Mongoliakoa hautatu zuten, “ikusi genuelakoelkartasun osagai bat ere bazuela, eta zerbai-terako balioko zuela; ez zen geratuko joan-etorri hutsean”, dio Axierrek.

Munduko bira osoaren herena den odisea,zelan laburtu hain tarte txikian? Nekez. Datubatzuk lehenik: 15.000 kilometro eginda,metroa gora metroa behera, 26 egunetan iritsiziren helmugara. Denek ez dute lortzen. Rall-ya egiten hasi zirenean, 2004an, %30 inguruailegatu ziren Ulan Batorrera. Gaur egun

Page 9: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

2010EKO UZTAILAREN 18A 33

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi-Oporrak

%70era igo da portzentajea; antolatzaileek,ahalik eta baldintza kaxkarrenetan abiatzekofilosofiari eutsiz, arau bat ezarria dute: erabil-tzen den autoa ezin da oso ona izan. Bainamongoliar gobernuak, ikusita uzten zizkietenkotxeek ez zutela gehiegirako balio, bere bal-dintzak jarri zituen: autoek hamar urte bainogutxiago eduki behar dute. Gehienezko zilin-drada 1.200 cm3-koa izateko ere presio eginzuten, hasieran 1.000koa besterik ez zen eta.

Zenbakietatik harago, anekdotez betegenitzake datozen orrialdeak eta askoz gehia-go. Denak behin Asian sartuta, Europa ziztubizian utzi baitzuten atzean Oiarzabal anaiek.Ezagunegia da gure kontinente txiki hau, etabestalde, zer abentura usaindu daiteke harenautobide erosoetan, GPSrik gabe joanda ere?

Mongol Rallyaren benetako esanahia Tur-kian hasten da, baldin eta, Axier eta Josebabezala, Asiara Turkiatik sartzea erabakitzenbada, hori ere libre da. Batzuk iparraldetikjoaten dira, Ukrainiatik, eta Zirkulu PolarArtikoa zeharkatu ostean Ulan Batorrera iri-tsi denik ere bada. Antolatzaileek ez dute ibil-

bide jakina inposatzen, eta dena den, bideanzerbait gertatzen bazaizu ez dira zutaz ardu-ratuko, 800 euroko prezioan doa hori.

Irandarrak, irekienakTurkiako asiar aldean gaude beraz, eta auto-bideen erosotasuna desagertu egin da, bainabehintzat autobide izena merezi duen zerbaitbadago oraindik. Iranera sartu orduko eztahori ere, nahiz eta asfalto kontuetan gorrie-nak iristeke dauden. Bidean aurkitutako jendeguztietatik, irandarrek utzi zuten oroitzapengoxoena Axier Oiarzabalen gogoan. Jatorrak,irekiak, beti laguntzeko prest... Ia gauero kan-pin-dendan egiten zuten lo, arropa garbitubeharrak hotel bat bilatzera behartzen zitue-nean izan ezik, baina otorduak bideko osta-tuetan egiten zituzten. Hala, geldialdi luzeakegiten ez bazituzten ere, bertokoekin harre-manean izan ziren etengabe, hizkuntzarenoztopoa nola edo hala gaindituz, eta batzue-tan gainditu gabe; aurkitutako guztiak ezziren-eta irandarrak bezain jatorrak izan, bidebatez esateko.

Mongol Rallyan parte hartzeko behar den diru kopuruanormalean patrikan eramaten duguna baino gehixeagoda. Horrek inork kikildu ez dezan akaso, antolatzaileenwebguneak dio posible dela diru hori lortzea norberarenekonomiari zauri larria eragin gabe. Nola? Erraz, eskatu-ta. Horretan ari dira, esaterako, uztailaren 22an UlanBatorrera abiatuko diren Cormac MacDonell eta IkerGalin bizkaitarrak. 12.000 eurotik gora joan zaie aurre-kontua, eta hainbat enpresaren babesa lortzeaz gain–eramango duten furgonetak agerian uzten duenez–hainbat jaitan txosna eta guzti ipini dute. Hori bai, ohikoabaino askoz kilometro gehiago egiteko asmoa daukate,eta patxadaz gainera: antolatzaileek gomendatutakoabaino lau aste beranduago iritsiko dira –espero deza-gun– helmugara. Itxarongo omen dituzte.

Finantzazioa, beste abentura bat

IÑIGO AZKONA

Page 10: erdiko kaiera - ArgiaGarrantzitsuena gure web tokia era-kargarria egitea zen. Lehenik, galdetegi oro-korra bete genuen. Etxearen ezaugarriak, gertuko zerbitzuak, itsasoa eta mendia

34 2010EKO UZTAILAREN 18A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi-Oporrak

Turkmenistandarrak, esate-rako, ez zitzaizkien atseginsuertatu. Beharbada espioiakizatea leporatu zietelako, ikatz-zentral bati –hala zela gerorajakin zuten– argazkiak egitea-gatik. Zertxobait atseginagoakziren uzbekistandarrak, eta gai-nera ikusteko moduko hiri bidaude han: Buxoro eta Samar-kanda, biak historiaz gainezka.

Uzbekistan atzean utzita, ipa-rraldera jo zuten Axierrek etaJosebak, oso iparraldera. Maparibegiratuta itxuraz bidea alferrikluzatzea da, baina mapek zerdakite munduaz. Batetik, ekial-dean dagoen Kirgizistanera sar-tzeko ez zuten bisarik; Bruselandaukate Euskal Herritik hurbilen dagoen enba-xada. Eta alferrik zatekeen gainera: are ekialde-rago dagoen Txina inola ere zapalduko ez zute-la argi zuten abiatu aurretik: “Joko Olinpikoakigaro eta gero oso zail bihurtu da hara sartzekobaimena lortzea”, argitu digu Axierrek.

Gasolina arazorik ez ei duen herrialdeaHortaz, Kazakhstan izan zen zeharkatu zutenhurrengo herrialdea, bai kostata zeharkatu ere.Munduko bederatzigarren estaturik handienada sobietar errepublika ohia. Jende gutxi bizida ordea. Estepa hutsa zuten bidaide, hegoal-deragoko basamortuaren ordez. Zenbat etaiparralderago, orduan eta klima hezeagoa, eta,uda izan arren, hotzagoa. Garaiera handianegoteak ere lagunduko zuen horretan.

Gutxi populatutako eskualdeak zeharkatutaere, behin ere ez zitzaien gasolindegirik faltaizan. Kazakhstango batean, gasolina botatzenari zitzaien mutilari botoiren bat sakatzeaahaztu zitzaion, eta behin autoa beteta likidoalurrera jausten hasi zen. Han zeuden guztiakbarrezka hasi ziren, euskaldunak izan ezik:“Lasai, hemen sobera dugu, ez dago arazorik”,

esan zieten urduñar harrituei.Nola da peak oil kazakhstaneraz?

Beti iparralderantz, Errusiansartu ziren azkenik, Europagogorarazi zien eskualde batetik.Izen hori merezi zuen errepidebakarrak oso iparrera joatenbehartu zituen, euren helburuaekialdean egon arren. Barnaulhiritik, berriz, hegoaldera osteraere, mendi eta basoz inguratuta,Euskal Herriaren antza zeukanparaje batean. Eta behin iparral-dera egindakoa hegoaldera dese-ginda, azken muga politikora iri-tsi ziren: Errusiaren etaMongoliaren artekora. Hor hasiziren benetako arazoak.

Mongolia, herrialde hutsaBidaian izandako bizipen guztiak biderkatuegin zitzaizkien Mongolian. Ordura artekomugak zeharkatzea zaila bazen, Mongoliakoanegun erdiz eduki zituzten geldi besterik gabe,eta euroak Mongoliako dirutara aldatzeanerdia baino ez zieten eman. Behin muga gain-dituta, zer esan? Ordura arte populazio txikikoherrialdeetatik ibiliak ziren, baina Mongoliadenetan da gailen: munduan biztanle dentsita-te txikiena daukan estatua da. Hiru milioilagun, horietatik milioi bat Ulan Batorren,Frantziako estatuaren hiru halako den lurral-dean. Mongoliako kilometro koadro gehiene-tan ez da inor ere bizi. Eta ordura arte errepi-de txarretatik ibiliak baziren, aurrerantzeanerrepiderik ere ez zuten edukiko hiriburutik300 kilometrora egon arte. Mongol Rallyarensortzaileek ez zuten alferrik aukeratu Mongo-lia: munduko errepide txarrenak omen ditu.Izan ere, ez dago ia errepiderik, asfaltorik esannahi baita. Mapan adierazitako bide batzukbadaude, baina lur eta hareazko pistak besterikez dira, eta gainera ez doaz mapak dioen leku-tik. Dena den, lautada amaigabeetan bizi direnmongoliarrek mapa bat zer den ere ez dakite,Axier Oiarzabali kasu egitera.

Rallyko parte hartzaile guztiak helmugara eziristearen errudun nagusia Mongolia da segu-ruenik, baina gure urduñar tematiek oztopohoriek eta gehiago gainditu zituzten, baita erre-ka bat zeharkatu nahian autoa urez bete zitzaie-nean eta ia erremintarik gabe konpondu beharizan zutenean ere. Eta zalantzarik ez izan tema-tiak direla: antolatzaileek, Ulan Batorrera iritsizirenean, ez zieten jaramon handirik eginhasieran, baina beraiek umezurtz-etxe bat ikusinahi zutela eskatu eta eskatu egin zuten, haraxejoan behar baitzuten abenturaren hasieranaipatutako 1.500 euroek. Lortu zuten ikustea,eta beraiek izan ziren horretan lehenengoak. n

Irandar emakumeakgorputz osoaestaltzen dienbainu-jantziz bainuhartzen, KaspiarItsasoko hondartzabatean.