EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira....

4
www.gatazkarikgabekoteknologia.org 002. Zb. Ekainaren 20an gogoan dugu Errefuxiatu eta Lekualdatuko pertsonen Nazioarteko Eguna. Gogoan ditugu gatazka armatuen ondorioz bizia galtzeko beldurra- gatik ihes egin behar izaten duten pertsonen horiek guztiak, hau da, errefuxiatutako edo lekualdatuta- ko pertsonak. Haientzat bizimodu duinerako eskubidea aldarrikatzen dugu, indarkeriarik edo bazterke- tarik gabea. ALBOANek, Errefu- xiatuentzako Jesuiten Zerbitzua- ren (JRS) bitartez, gerragatik erre- fuxiatutako eta lekualdatutako pertsonei laguntzen die gaur egun Afrika, Asia eta Latinoamerikako 4 gatazkatan. Gatazka horietan, emakumeak eta neskak dira ahule- nak, munduak maiz ahazten ditue- nak, eta herritarren artean izua eragiteko egiten diren ankerkeria izugarrien biktimak. ALBOAN GKEak Kongoko Erre- publika Demokratikoko ekialdeko emakumeen egoerara gerturatu nahi du gizartea, eta haren gaineko arreta piztu. Herrialde horretako milaka emakume ausarten ahotsak ekarri nahi ditu. Egunero beren bi- zimodua, familiena eta beren ko- munitateena hobetzearen alde bo- rrokatzen diren emakumeak dira, bizitzea egokitu zaien drama hu- manitarioaren egoeran duinta- sunari eusteko gai diren emaku- meak. Kongoko Errepublika Demokra- tikoko ekialdea munduko meatza- ritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Eskualde horretan eskuratzen da teknologia berrien iraultzarako —bereziki, teknologia mugikorre- rako— ezinbestean behar diren le- hengaien zati handi bat. Lehengai horiek gure mugikor, tableta eta or- denagailuen barnean daude: urrea, eztainua, tantalioa eta wolframa. Haien erauzketa, prozesatzea eta salmenta talde armatuen esku dago. Mineral horien ustiapenetik eta legearen aurkako trafikotik es- kuratzen duten dirua arma gehiago erosteko erabiltzen dute talde ho- riek, Bigarren Mundu Gerraz ge- roztik izan den gatazka odoltsue- na iraunaraziz. Gerra horren ondorioz, Kongo infernu bihurtu da: bost milioi hil- dako baino gehiago 1998az geroztik, lekualdatutako milioi bat pertsona 2013an bakarrik, eta, bortxaketa ge- rrako arma bihurtu denetik, urtean ehun mila emakume bortxatu. «Gatazkarik gabeko teknologia» kanpainaren bitartez, ALBOAN GKEak teknologiaren eta Kongoko ekialdeko indarkeriaren arteko lo- tura hausten lagundu nahi du, batez ere emakumeen aurkako askotari- ko indarkeriari dagokionez. EMAKUMEEN IKUSEZINTASUNA ETA SUFRIMENDUA Kongoko ekialdeko gatazkan, ema- kumeak dira lehenengo biktimak. GENERO-INDARKERIA Emakumeek etengabe jasaten di- tuzte bortxaketak edo gehiegike- riak gatazkan parte hartzen duten talde armatuen edo lekualdatutako eremuetako gizonen eskutik. As- kotan, trauma psikologikoak ez ezik, gaixotasun larriak hartzen di- tuzte, hala nola hiesa. Horrez gain, bortxatuak izan direla edo hiesaz kutsatu direla ezagutzen bada, iraindu eta gizartetik baztertu egi- ten dituzte. LAN-ESPLOTAZIOA Lekualdatutako pertsonentzako eremuetan bizitzeko bitartekorik ezak eta familia-kargek bultzatuta, emakumeek zamaketari-lanetan aritu behar izaten dute meategie- tan. Esklabotzara gerturatzen den egoeran egiten dute lan: ez dute inongo lan-segurtasunik, soldatak ez dira nahikoa bizirauteko eta osa- sunarentzat kaltegarriak diren la- netan aritzen dira. SEXU-ESPLOTAZIOA Inongo baliabiderik ez duten eta gi- zarteak baztertu dituen emakume askok bere gorputza saltzen du bi- zimodua aurrera atera ahal izateko. Irainak eta tratu txarrak jasateez gain, eta erabili egiten dituzte. HEZKUNTZA-BAZTERKETA Lekualdatutako familia askok beren ondasunak saltzen dituzte semeak eskolatu ahal izateko; aldiz, alabak etxean geratzen dira. Desplazamen- du horren ondorioz, asko dira inoiz eskolara joaterik izan ez duten nes- ka gazteak. , EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer lotura dagoen zure mugikorraren eta Kongoko ekialdeko emakumeen kontrako indarkeriaren artean Talde armatuek kontrolatzen dute 'odolezko mineralen' ustiapena, prozesamendua eta salmenta, zeinak behar-beharrezkoak diren teknologia berrietarako Emakumeek gero eta gordintasun handiagoz bizi dute Kongoko ekialdeko drama humanitarioa. Gatazkarik Gabeko Teknologia lortzearen alde datua ‘Lekualdatutako emakumeak’ bideo-dokumentala ALBOANek ‘Lekualdatutako emakumeak’ izeneko bideo-dokumental txiki bat egin du, zeinak jasan behar duten egoera deskribatzen baitu. www. gatazkarikgabekoteknologia /emakumeak

Transcript of EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira....

Page 1: EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira. egunean bertan bukatzen zaigu, eta hurrengo egunean hutsetik hasi be-har dugu berriz.

www.gatazkarikgabekoteknologia.org 002. Zb.

Ekainaren 20an gogoan duguErrefuxiatu eta Lekualdatukopertsonen Nazioarteko Eguna.Gogoan ditugu gatazka armatuenondorioz bizia galtzeko beldurra-gatik ihes egin behar izaten dutenpertsonen horiek guztiak, hau da,errefuxiatutako edo lekualdatuta-ko pertsonak. Haientzat bizimoduduinerako eskubidea aldarrikatzendugu, indarkeriarik edo bazterke-tarik gabea. ALBOANek, Errefu-xiatuentzako Jesuiten Zerbitzua-ren (JRS) bitartez, gerragatik erre-fuxiatutako eta lekualdatutakopertsonei laguntzen die gaur egunAfrika, Asia eta Latinoamerikako 4gatazkatan.  Gatazka horietan,emakumeak eta neskak dira ahule-nak, munduak maiz ahazten ditue-nak, eta herritarren artean izuaeragiteko egiten diren ankerkeriaizugarrien biktimak.

ALBOAN GKEak Kongoko Erre-publika Demokratikoko ekialdekoemakumeen egoerara gerturatunahi du gizartea, eta haren gainekoarreta piztu. Herrialde horretakomilaka emakume ausarten ahotsakekarri nahi ditu. Egunero beren bi-zimodua, familiena eta beren ko-munitateena hobetzearen alde bo-rrokatzen diren emakumeak dira,bizitzea egokitu zaien drama hu-manitarioaren egoeran duinta-sunari eusteko gai diren emaku-meak.

Kongoko Errepublika Demokra-tikoko ekialdea munduko meatza-ritza-gune garrantzitsuenetako batda. Eskualde horretan eskuratzenda teknologia berrien iraultzarako—bereziki, teknologia mugikorre-rako— ezinbestean behar diren le-hengaien zati handi bat. Lehengaihoriek gure mugikor, tableta eta or-denagailuen barnean daude: urrea,eztainua, tantalioa eta wolframa.

Haien erauzketa, prozesatzea etasalmenta talde armatuen eskudago. Mineral horien ustiapenetiketa legearen aurkako trafikotik es-kuratzen duten dirua arma gehiagoerosteko erabiltzen dute talde ho-riek, Bigarren Mundu Gerraz ge-roztik izan den gatazka odoltsue-na iraunaraziz.

Gerra horren ondorioz, Kongoinfernu bihurtu da: bost milioi hil-dako baino gehiago 1998az geroztik,lekualdatutako milioi bat pertsona2013an bakarrik, eta, bortxaketa ge-rrako arma bihurtu denetik, urteanehun mila emakume bortxatu.

«Gatazkarik gabeko teknologia»kanpainaren bitartez, ALBOANGKEak teknologiaren eta Kongokoekialdeko indarkeriaren arteko lo-tura hausten lagundu nahi du, batezere emakumeen aurkako askotari-ko indarkeriari dagokionez.

EMAKUMEEN IKUSEZINTASUNAETA SUFRIMENDUA

Kongoko ekialdeko gatazkan, ema-kumeak dira lehenengo biktimak.

GENERO-INDARKERIA

Emakumeek etengabe jasaten di-tuzte bortxaketak edo gehiegike-riak gatazkan parte hartzen dutentalde armatuen edo lekualdatutakoeremuetako gizonen eskutik. As-kotan, trauma psikologikoak ezezik, gaixotasun larriak hartzen di-tuzte, hala nola hiesa. Horrez gain,bortxatuak izan direla edo hiesazkutsatu direla ezagutzen bada,iraindu eta gizartetik baztertu egi-ten dituzte.

LAN-ESPLOTAZIOA

Lekualdatutako pertsonentzakoeremuetan bizitzeko bitartekorikezak eta familia-kargek bultzatuta,emakumeek zamaketari-lanetan

aritu behar izaten dute meategie-tan. Esklabotzara gerturatzen denegoeran egiten dute lan: ez duteinongo lan-segurtasunik, soldatakez dira nahikoa bizirauteko eta osa-sunarentzat kaltegarriak diren la-netan aritzen dira.

SEXU-ESPLOTAZIOA

Inongo baliabiderik ez duten eta gi-zarteak baztertu dituen emakumeaskok bere gorputza saltzen du bi-zimodua aurrera atera ahal izateko.Irainak eta tratu txarrak jasateezgain, eta erabili egiten dituzte.

HEZKUNTZA-BAZTERKETA

Lekualdatutako familia askok berenondasunak saltzen dituzte semeakeskolatu ahal izateko; aldiz, alabaketxean geratzen dira. Desplazamen-du horren ondorioz, asko dira inoizeskolara joaterik izan ez duten nes-ka gazteak.

,EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA

Ikusi zer lotura dagoen zure mugikorraren eta Kongoko ekialdeko emakumeen kontrako indarkeriaren arteanTalde armatuek kontrolatzen dute 'odolezko mineralen'ustiapena, prozesamendua eta salmenta, zeinak behar-beharrezkoak diren teknologia berrietarako

Emakumeek gero eta gordintasun handiagoz bizi dute Kongoko ekialdeko drama humanitarioa.

Gatazkarik Gabeko Teknologia lortzearen alde

datua‘Lekualdatutako emakumeak’ bideo-dokumentala

ALBOANek ‘Lekualdatutako emakumeak’ izeneko bideo-dokumental txiki bategin du, zeinak jasan behar duten egoera deskribatzen baitu.

www. gatazkarikgabekoteknologia /emakumeak

Page 2: EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira. egunean bertan bukatzen zaigu, eta hurrengo egunean hutsetik hasi be-har dugu berriz.

,USTIAPENAREN BIKTIMAK

,GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA

LABWIRA«Lurrik ez baduzu, edozertan lan eginbehar duzu. Ni mineral-zakuak karga-tzen hasi nintzen. Bi egunez horretanjardun ondoren, bizkarra hautsita,puztuta eta gaixorik geratzen zara;izugarria da. Emakumeok sufritu eginbehar izaten dugu 50 kilorainoko kol-tan-zakuak garraiatuz. Gure semee-tako bat nirekin etortzen da, eta ha-rriak kargatzen laguntzen dit. Ba-tzuetan ez digute ordaintzen, baina,hala ere, kargatzen jarraitu behar iza-ten dugu. Ez dago beste aukerarik.Zenbait pertsona, ahaleginaren on-dorioz gaixotu, eta hil egiten da; bes-te batzuek beso bat edo hanka bathausten dute, eta halaxe geratzen di-ra bizitza osorako. 2 km-ko harri-lerrobat jasotzeagatik ordaintzen digute-narekin, ezin dugu gosaria ere ordain-du. Erosten dugun janaria erositako

«Gatazkarik gabeko teknologia»kanpaina ALBOAN GKEaren pro-posamen bat da, eta ikusarazinahi du zer lotura dagoen Kongo-ko ekialdeko indarkeriaren etagure tresna elektronikoen (bere-ziki mugikorren) artean.

Hori lortzeko bidean, web-pla-taforma bat prestatu du, kanpai-naren gaztelaniazko izena duena(www.gatazkarikgabekoteknolo-gia.org). Gune horretan, «Zuremugikorrak ezkutatzen duena»izeneko 4 minutuko dokumentallabur bat aurkeztu du. Bideohorretan indarkeriaren eta tekno-logien arteko lotura haustekoloturak eta aukera azaltzen dira.Dokumentalean Vanessa Sánchezkazetari eta ETBko aurkezleakparte hartu du eskuzabaltasunez.

Arazo horren eta zehazki ema-kumeek jasan behar duten egoeralatzaren inguruko ezagutza zabal-tzeko ahaleginez gain, ALBOANGKEak parte-hartzeko zenbaitaukera proposatu zituen, bai par-tikularrentzat, bai talde eta era-kundeentzat. Kongoko ekialdekogatazka armatuak eta indarkeriakeragin dituen emakume errefu-xiatu eta lekualdatuei laguntzeko

proiektuak diruz lagundu dai-tezke, baita sinadurak bildu ere,Europako araudi bat sustatzeko.

Kanpainak kontzientziatu eginnahi gaitu bereziki mugikorreieta, oro har, teknologiari ematendiegun erabileraz, eta haiek ardu-raz erabiltzeko eta kontsumitze-ko. Horretarako, hezitzaile, elkar-te, boluntario-talde etaikastetxeentzako prestaketa sus-tatzen du. Halaber, «Kongorenaldeko mugikorrak» lelopean,mugikorrak biltzeko eta berrera-biltzeko ekimena jarri du mar-txan. Kanpaina horrek ingurume-na zaintzea sustatu nahi du, etajasotako gailuekin lortutako diru-sarrerak Kongoko ekialdean des-plazatutako pertsonei bideratuta-ko proiektuak babesteko erabilikodira.

egunean bertan bukatzen zaigu, etahurrengo egunean hutsetik hasi be-har dugu berriz. Zorterik izanez gero,egun horretan lana lortzen dut. Lanikegiten ez badugu, egun horretan go-seak egin behar dugu lo».

BLANDINEBlandine, barne-lekualdatuentzakokanpamentu batean bizi den 29 urte-ko emakume bat, janari eta egur bilaatera zen Mweso herrixkako bere txa-bolatik. Itzultzean, laster bere hiruseme-alaba txikiak elikatu ahal izan-go zituela pentsatu zuen. Bat-bate-an, bidea oztopatzen ari ziren bost gi-zon armaturekin egin zuen topo.Haiek iseka egiten eta bultzaka hasizitzaizkion; azkenean, lurrera erorizen. Orduan, batak bestearen atze-tik, denek bortxatu zuten.«Halako batean joan zirenean, ez ne-

kien bizirik ala hilik nengoen. Nire aur-pegia malkoz bustita zegoen, bainaez nuen nahi inork hala ikusterik. Lo-tsatuta nengoen gertatu zitzaidana-gatik», gogoratzen du Blandinek.

Zorionez, bazekien zer egin: 72 or-du baino lehen ospitalera joan beharzuen, beharrezko medikamentuakeskuratzeko (HIESAZ kutsatzekoarriskuan egon direla uste duten per-tsonentzako pilulak). Baina ezin zionsenarrari gertatutakoa kontatu, za-puztuko, etxetik botako eta familiaharen aurka jarriko zuen beldur bai-tzen.

«Senarra nirekin etor zedin, kon-bultsioak nituela esan nion. Medi-kuak kanpoan itxaron zezan eskatuzion, eta orduan pilulak eman zizki-dan. Etxera eraman izan banitu, se-narrak berehala ulertuko zukeen ger-tatutakoa. Hemen, gizon guztiek osoondo dakite hiesaren pilula horiekzertarako eta zein koloretakoak di-ren, eta senarrak zapuztu egingo nin-dukeen», azaldu du Blandinek.

Aurrera jarraitzekoindarra aurkitzea

Teknologiaren etaindarkeriaren artekoloturak hausteko kanpaina

Kongoko Errepublika Demokratikokoemakumeek beren azaletik kontatu digute drama

Emakumeek esklabotzara gerturatzen denegoeran egiten dute lan janari apur baten truke.

OSTEGUNA, 2015eko UZTAILAREN 2A

datuaInformazio guztia, klik bateanInformazio hori eta dokumentazioakanpainaren webgunean dituzue:www.gatazkarikgabekoteknologia.org

Page 3: EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira. egunean bertan bukatzen zaigu, eta hurrengo egunean hutsetik hasi be-har dugu berriz.

,ELKARRIZKETA JUSTINE MSASIKA

,HAREN SALMENTAK USTIAPENA ELIKA DEZAN SAIHESTEKO

OSTEGUNA, 2015eko UZTAILAREN 2A

Justine Msasika, Kongoko Errepublikakoekialdeko emakumeen eskubideen aldekoaktibista eta ‘Synergy of Women for Victims ofSexual Violence’ erakundeko koordinatzailea

Europako Parlamentuko Plenoak «gatazkeniturri diren mineralen» inguruko erregulaziobaten ALDE bozkatu du

Kongoko Errepublika Demokrati-koko legez kontrako meatzaritzaoso lotuta dago Afrikako erdialde-ko herrialde horretan emakumeekbizi duten egoera larriarekin. Sexu-indarkeria terrorismo mota bat bi-lakatu da; izan ere, herritarrak be-ren herrietatik botatzeko eta mea-tegien ustiaketak dauden lurrengaineko kontrola eskuratzeko era-biltzen da, izua eragiteko gerrakoarma gisa.

Datuak kezkatzekoak dira. 1.000emakume baino gehiago bortxa-tzen dira egunero, American Jour-nal of Public Health aldizkariarentxosten baten arabera, 48 bortxa-keta orduko. Halere, badaude bes-telako pertsonak. Justine Msasika,Kongoko Errepublikako ekialdekoemakumeen eskubideen aldekoaktibista eta Synergy of Womenfor Victims of Sexual Violence era-kundeko koordinatzailea. Zein da Synergy of Women forVictims of Sexual Violence era-kundearen eginkizuna?Batez ere, Kongoko ErrepublikaDemokratikoan emakumeek jasa-ten duten sexu-indarkeriaren aur-ka egiten du. Hau da, laguntza me-dikoa, laguntza psikosoziala etabirgizarteratze ekonomikoa.

Komunitateak sentsibilizatu be-

ALBOAN GKEak Europako Parla-mentuak, maiatzaren 20an, Estras-burgon egindako bozketaren emai-tza ospatzen du, honek gatazka in-guruetatik datozen mineralen hor-nidura arduratsua bermatzea exiji-tzen baitu. Honek esan nahi du,Parlamentuaren proposamen ho-nekin, kontsumo ondasunen ekoiz-penean (gailu teknologikoak gehie-nak) eztainua, tantalioa, wolframioa

eta urrea («gatazken iturri direnmineralak») erabiltzen dituztenEBko 880.000 enpresek mineralenjatorriaren berri eman beharko lu-kete.

Bozketa honen emaitza izuga-rrizko garaipena da, europarlamen-tarien gehiengoak Giza-Eskubide-en babesa talde batzuen interesekonomikoaren gainetik jarri baitu.

ALBOAN GKEak, nazioarteko

beste 100 erakunde baino gehiago-rekin batera, urtebete baino gehiagodarama «Zure mugikorrak ezkuta-tzen duena» www.gatazkarikgabe-koteknologia.org kanpaina indar-tsuan lanean eta 10.500 sinadurabaino gehiago jaso ditu, Europan le-gedi batek Europako mineral-hor-niduraren industria -zeinak gataz-ka armatua elikatzen duen- erregu-la dezan.

Gainera, ALBOAN europarla-mentari euskaldun eta nafarrekinizan da, gai humanitario hau azal-tzeko.

Hurrengo hilabeteetan, Kontsei-luak, Batzordeak eta Parlamentuakadostasun lanari ekingo diote,behin betiko legedia zehazteko.

har dira, sexu-indarkeria saiheste-ko ez ezik, sexu-indarkeriaren bik-timak babesteko. Arazo honi kali-tateko erantzuna eman nahi badio-gu, ezin dugu esan emakumeei soi-lik laguntza medikoa eta laguntzapsikosoziala ematen dizkiegula,hori ez bailitzateke nahikoa izangosexu-indarkeria gelditzeko. Sexu-indarkeriaren ondorioez ardura-tzea beharrezkoa bada ere, kontuanizan behar da horrekin batera era-gileez arduratu behar dela.Lotura zuzena al dago sexu-in-darkeriaren eta legez kontrakomeatzaritzaren artean?Bi lotura zuzen daude: batetik, tal-de armatuen eskutik emakumeenbortxaketak, komunitateak berenlurretatik botatzeko eta horrela ba-liabide naturalak ustiatu ahal izate-ko; bestetik, meategietan edo mea-tegiei lotutako zerbitzuetan lanegiten duten emakumeen erasoak.Lan-esplotazioa jasaten dute (as-kotan ez zaie ordaintzen), eta/edosexu-esplotazioaren biktima dira.Zergatik jasaten du emakumeakhorrenbeste indarkeria?Emakumea oso baliotsua da gurekomunitateetan, gure kulturan etagure herrialdean. Emakumea sa-kratua da. Emakumeei erasotzean,gizonak bere indarra galtzen du, eta

ezin du borrokatu. Emakumearenbitartez erasotzen diote gizonari.Zertan hobetu da emakumearenegoera azkenaldian?Izan dira zenbait hobekuntza azkenurteotan. Ezin da esan emakumeenegoera 2002koa bezalakoa izan dela2014an. Estrategia nazionalekolege berriak atera dira, eta emaku-meak salatzen ausartzen ere hasidira. Baikorrak izan behar dugu,prozesu luzea da, eta milaka interesezberdin daude, baina unea daemakumeen duintasuna onartze-ko eta beren eskubideak babesteko.Nazioarteko mailari dagokionez,

zer deritzozu nazioarteko Goi-Bilerei, hala nola aurten Londre-sen egin den Global Summit toEnd Sexual Violence in Conflict?Gaiaren inguruan hitz egiteko etanazioarteko mailan ikusgai jartze-ko aukera paregabea izan zen,ahaztu samartuta egon ohi dengertakaria baita. Batzarraz balia-tuz, emakumeek jasaten dutensexu-indarkeria komunikabidee-tara zabaldu da; beraz, jendegehiagok izan du Kongoko ekial-dean gertatzen ari dena apur batgehiago ezagutzeko eta ulertzekoaukera.

Justine Msasika da Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen esplotazioaren aurkako borrokako banderaduna.

Emakumeek mineral-zaku astunak mugitu behar izaten dituzte.

sinatu helbide honetanwww.gatazkarikgabekoteknologia.org

Nolanahi ere, zalantzan jartzendut oi-bilkura horretatik atera zenEskuliburua, frantsesera ere ez baitaitzuli, eta justizia-sisteman sartzekofrogak lortu behar izatea dakar. Lon-dres utzi ondoren, zenbait emailekkonpromisoa erakutsi eta ekimenadiruz laguntzea erabaki zuen, bainani gehien mintzen nauena zera da: ezzegoen eta ez dago gobernuen kon-promiso nabarmen eta errealik. Esa-terako, nire herrialdea, KongokoErrepublika Demokratikoa, bere bu-rua biktima gisa aurkeztu zuena,egoera aldatzeko ekintza zehatz etaerabakigarririk proposatu gabe.

«Legez kontrako meatzaritza Kongoko ekialdekoemakumeen aurkako erasoekin dago lotuta»

Page 4: EKAINAREN 20A, ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA Ikusi zer … · 2017-10-10 · op r ietu abs l ira. egunean bertan bukatzen zaigu, eta hurrengo egunean hutsetik hasi be-har dugu berriz.

OSTEGUNA, 2015eko UZTAILAREN 2A

,LAGUNTZA HUMANITARIOA

ALBOAN GKEakErrefuxiatuentzako JesuitenZerbitzua eta Synergies de Femmes babesten ditu

ERREDAKZIOA / BILBOKongoko Errepublika Demokrati-koko ekialdea urtez urte gehiagookertzen den krisi humanitario,sozial, politiko eta ekonomikoanmurgilduta dago. Gatazkan tokikonahiz eskualdeko hainbat taldemilitar eta matxino armatuk eskuhartzen dute, guneko baliabidenaturalak eta mineralak kontrola-tzeko.

Ziurgabetasun- eta ezegonkor-tasun-testuinguru horretan,Kongoko ekialdeko IparraldekoKivu probintziako herriek indar-keriatik ihesi ibili besterik ez duteegiten. Kalkuluen arabera, 2013koirailerako 2 milioi lagunek bainogehiagok utzi zituzten beren etxe-ak. Haietako askok laguntza hu-manitariorik ez duten bat-batekoasentamenduetan bizirautendute, ez baitute Nazio Batuenagentzien aitorpenik, ez babes ofi-zialik. Emakumeak dira beti kalte-tuenak.

ALBOANek Kongoko ekialdeko emakumeak babesten dituKongo anabasatik eta pobreziatikatera nahi duen proiektu ororen ar-datz emakumeek eta haien beharrekizan behar dute. ALBOANek, EuskalAutonomia Erkidegoko eta Nafa-rroako jesuiten GKEak, emakumeakahalduntzen egiten du lan Kongokoekialdean. Horretarako, Errefuxia-tuentzako Jesuiten Zerbitzuaren etaSynergies de Femmes erakundearenesku-hartzea babesten du, beharhoriei guztiei erantzuteko.

Hain zuzen, Laku HandietakoErrefuxiatuentzako Jesuiten Zer-bitzuak (JRS) lekualdatutako per-tsonentzako eremuetan egiten dulan, indarkeriaren biktima izan di-ren nerabe nahiz emakumeei la-guntza emanez.

Synergies de Femmes (Synergie)erakundeak sexu-indarkeria jasanduten emakumeentzako babesasustatzen du harrera-etxeen bitar-tez. GKEak indarkeriatik ihes egin behar izan duten emakume lekualdatuak babesten ditu.

datuaSinatu legez kontrako meatzaritza geratzekoPertsona askoren bizitza dago jokoan. Mugikorrek odolez

zikindutako mineralak izatea saihesteko, esteka honetansina dezakezu: www.gatazkarikgabekoteknologia.org/firma

,NOLA LAGUNDU

Laguntza ekonomikoaKongoko ekialdeko gatazkagatiklekualdatutako emakumeenalde-ko proiektuei laguntzeko, ALBOA-Nek dirua biltzeko zenbat bide jarriditu aukeran:

902 999 221 telefono-zenbakiradeituta.Kanpainaren webgunearen bidezdonazioak online eginda:www.gatazkarikgabekoteknolo-gia.org/emakumeak edo ALBOANwebgunea: www.alboan.orgDirua sar dezakezu ALBOANenkontu-korronteetan,diru-sarrera-ren kontzeptuan «Kongoko ema-kumeak» adieraziz.BBVA: ES52 0182 1290 350010853001Fiare:ES92 1550 0001 210000630723Laboral Kutxa:ES39 3035 008327 0830064469Kutxabank:ES06 2095 0000 709101227989

Jasotako ekarpenak oso baliotsuakizango dira Kongoko ekialdeko le-kualdatutako emakumeentzat. Ja-sotako laguntzarekin egin daiteke-enaren adibide batzuk:b 10 €-rekin,hiru emakumeren al-fabetizazio-eskolak eta poltsakegiteko tailerrerakomaterialak or-daindu daiteke.b 30 €-rekin, emakume baten bu-ruzagi izateko trebakuntzakoegunbat ordaindu daiteke; trebakuntzahorrekin, emakume hori gai izangoda bere eskubideak eta bere komu-nitatearenak ezagutzeko eta de-fendatzeko, bai eta beste emaku-me batzuk trebatzeko ere.b 60 €-rekin, sexu-indarkeria jasanduen emakume baten tratamendumedikoaordaindu daiteke.b 2.000 €-rekin, sexu-indarkeriajasan duten emakumeentzako ha-rrera-etxebaterako ekipamenduaeros daiteke.

Birziklatu zure mugikorra‘Kongoren alde’

Telefono mugikorrak birziklatzearieta berrerabiltzeari esker, mineralgutxiago erauzi behar dira Kongo-ko ekialdean. Telefono mugikorrenosagaien % 90 da birziklagarria.

Birziklapen horrek eragindakoetekin ekonomikoak, bestetik,Kongoko ekialdeko gatazka arma-tuak eragin dituen emakume erre-fuxiatuen eta lekualdatuen aldekoproiektuak babesteko bideratukodira. «Kongoren aldeko mugiko-rrak» mugikor zaharra duen etaeman nahi duen edonori zuzendu-ta dago.

Proposamen honetan partehartu nahi dutenek jada erabiltzenez dituzten mugikorrak utz ditza-kete ALBOANen egoitzetan, Eus-kaltelen dendetan eta berenlaguntza eskaini duten erakundeaskotan dauden edukiontzietan.Erakunde horien zerrenda kan-painaren webgunean aurkitu dai-teke: www.tecnologialibrede-conflicto.org/moviles . Partehartzeko beste modu bat mugiko-rrak uzteko nork bere puntu bateskatzea da: [email protected] Kanpainaren kartela.

Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume lekualdatuei eta errefuxiatueilaguntzea eta haien eskubideak defendatzea�