EHUNEKOAK

2
EHUNEKOAK. ARIKETAK 1.- 800 ikasle dituen ikastetxe bateko 600 ikasle hoan dira kurtso amaierako bidaian. Zein da bidaian joan diren ikasleen portzentajea? 2.- Iñakik motorra erosteko asmoa du. 5000 € balio zituen motorrak, baina gaur dendara joan denean 250 € garestitu dela esan diote. Zenbat da igoeraren portzentajea? 3.- 8.800 € balio dituen kotxe bat erosteko asmoa daukagu, eta %7,5-eko beherapena egingo digutela esan digute. Zenbat ordainduko dugu kotxea? 4.- Ordenagailu baten prezioa 450 € da, baina propagandan %8-ko deskontua egiten dutela azaltzen da. Zenbat ordainduko dugu ordenagailu hori erosten badugu? 5.- Dendari batek 80 € balio dituen produktu bat erosi du, eta %15eko irabazia lortzeko salneurria jarri dio. Zenbatean salduko du berak produktua? 6.- Telebista berri baten prezioa 1200 €-koa da BEZ gabe. Zenbat ordaindu beharko dugu telebista hori, BEZ-a %18-koa dela jakinik? 7.- Corn Flakes paketeetan agertzen denari kasu eginez, produktu horren 30 gramok 112 Kcal ematen digute, egunean behar dugunaren %6-a. Zenbat kcal behar ditugu eguneko? 8. Ikastetxe batean 320 ikasle dagoz. Eskola kontseilurako hauteskundeetan botoa eman ez duten ikasleen portzentajea %25ekoa izan dela azaldu digute. Zenbat ikaslek ez dute botorik eman eta zenbatek bai? 9. 90 € ordaindu dugun telefono baten prezioaren %18a BEZ-ari dagokio. Zenbat izango litzateke bere prezioa BEZ-ik gabe? 10. Institutu bateko 3. mailan 50 ikasle dira guztira. Horietatik %10a errepikatzaileak dira. Zenbatek ez dute errepikatu maila hori? 11. Gazte batek 30 € ditu astero gastatzeko. Ostiral goizerako % 70 gastatuta dauka. Zenbat diru gelditzen zaio astebururako? 12. Baserritar batek 11 hektareadun baso bat dauka, zuhaitzez bete duena. Basoaren % 20a pinuekin bete du, %30a izeiekin, %35a haritzekin eta gainontzekoa gaztainondoekin, eta gainera lurraren %5a bideak eraikitzeko utzi behar izan du. Zenbat hektarea landatu ditu zuhaitz mota bakoitzarekin? Zein da gaztainondoekin landatutako eremuaren portzentajea? 13. 65 milioi litro ur dauden urtegi bat bere edukiera maximoaren %80ean dago. Zein da bere edukiera maximoa? 14. Batxilergoko 1. mailako ikasleen %20ak matematikako azken azterketa suspenditu dute. Gutxi atera dutenen kopurua 36 bada, zenbat ikasle dira maila horretan?

Transcript of EHUNEKOAK

Page 1: EHUNEKOAK

EHUNEKOAK. ARIKETAK

1.- 800 ikasle dituen ikastetxe bateko 600 ikasle hoan dira kurtso amaierako bidaian. Zein da bidaian joan diren ikasleen portzentajea?

2.- Iñakik motorra erosteko asmoa du. 5000 € balio zituen motorrak, baina gaur dendara joan denean 250 € garestitu dela esan diote. Zenbat da igoeraren portzentajea?

3.- 8.800 € balio dituen kotxe bat erosteko asmoa daukagu, eta %7,5-eko beherapena egingo digutela esan digute. Zenbat ordainduko dugu kotxea?

4.- Ordenagailu baten prezioa 450 € da, baina propagandan %8-ko deskontua egiten dutela azaltzen da. Zenbat ordainduko dugu ordenagailu hori erosten badugu?

5.- Dendari batek 80 € balio dituen produktu bat erosi du, eta %15eko irabazia lortzeko salneurria jarri dio. Zenbatean salduko du berak produktua?

6.- Telebista berri baten prezioa 1200 €-koa da BEZ gabe. Zenbat ordaindu beharko dugu telebista hori, BEZ-a %18-koa dela jakinik?

7.- Corn Flakes paketeetan agertzen denari kasu eginez, produktu horren 30 gramok 112 Kcal ematen digute, egunean behar dugunaren %6-a. Zenbat kcal behar ditugu eguneko?

8. Ikastetxe batean 320 ikasle dagoz. Eskola kontseilurako hauteskundeetan botoa eman ez duten ikasleen portzentajea %25ekoa izan dela azaldu digute. Zenbat ikaslek ez dute botorik eman eta zenbatek bai?

9. 90 € ordaindu dugun telefono baten prezioaren %18a BEZ-ari dagokio. Zenbat izango litzateke bere prezioa BEZ-ik gabe?

10. Institutu bateko 3. mailan 50 ikasle dira guztira. Horietatik %10a errepikatzaileak dira. Zenbatek ez dute errepikatu maila hori?

11. Gazte batek 30 € ditu astero gastatzeko. Ostiral goizerako % 70 gastatuta dauka. Zenbat diru gelditzen zaio astebururako?

12. Baserritar batek 11 hektareadun baso bat dauka, zuhaitzez bete duena. Basoaren % 20a pinuekin bete du, %30a izeiekin, %35a haritzekin eta gainontzekoa gaztainondoekin, eta gainera lurraren %5a bideak eraikitzeko utzi behar izan du. Zenbat hektarea landatu ditu zuhaitz mota bakoitzarekin? Zein da gaztainondoekin landatutako eremuaren portzentajea?

13. 65 milioi litro ur dauden urtegi bat bere edukiera maximoaren %80ean dago. Zein da bere edukiera maximoa?

14. Batxilergoko 1. mailako ikasleen %20ak matematikako azken azterketa suspenditu dute. Gutxi atera dutenen kopurua 36 bada, zenbat ikasle dira maila horretan?

15. Irakurtzea asko gustatzen zaion neska batek etxean dituen liburuen %80a irakurri ditu, hau da, 33. Zenbat liburu ditu etxean?

16. Okin batek 160 ogi saldu ditu gaur, egin dituen ogien %75a. zenbat egin ditu guztira?

17. Iñaki Gonzalez alkatetzarako aurkeztu da bere herrian, eta 1250 boto jaso ditu, botoa eman dutenen % 40a. zenbat pertsonek eman dute botoa?